1 00:01:43,334 --> 00:01:44,418 Ollie! 2 00:01:44,501 --> 00:01:45,876 Mugi zaitezte! 3 00:01:47,043 --> 00:01:48,584 Goazen! 4 00:01:48,668 --> 00:01:52,293 Igotzen ez bagara, luzaroan ez dugu beste aukerarik izango! 5 00:01:52,376 --> 00:01:53,251 Zertarako? 6 00:01:53,334 --> 00:01:55,418 Untxiaren irudimenari jarraitzeko? 7 00:01:55,501 --> 00:01:57,084 Ez dira irudimenak. 8 00:01:57,876 --> 00:01:59,209 Benetan diotsut. 9 00:02:00,084 --> 00:02:02,168 Imajinatu ontzira heltzen zarela. 10 00:02:02,251 --> 00:02:04,126 - E! - Ikusi arte, untxitxo. 11 00:02:05,209 --> 00:02:06,584 Bagoaz. 12 00:02:27,334 --> 00:02:28,376 Non dago Ollie? 13 00:02:29,418 --> 00:02:30,459 Ez dakit. 14 00:02:31,709 --> 00:02:33,543 Aizu. 15 00:02:34,376 --> 00:02:35,668 Atzean utzi nau. 16 00:02:35,751 --> 00:02:37,584 Ez dizut ezer egin, untxi. 17 00:02:37,668 --> 00:02:40,126 Ez dakit nor zaren, zergatik zauden hemen, 18 00:02:40,209 --> 00:02:41,668 zergatik nagoen hemen. 19 00:02:41,751 --> 00:02:44,959 Zozo, utz dezagun konejua eta goazen hemendik. 20 00:02:45,043 --> 00:02:45,876 Tira, Rosy… 21 00:02:45,959 --> 00:02:48,876 Zu eta biok berriz, antzina bezala. 22 00:02:48,959 --> 00:02:50,418 Billy-ren bila gabiltza. 23 00:02:50,501 --> 00:02:51,668 Mapa bat daukat. 24 00:02:52,793 --> 00:02:54,334 Mapa bat da? 25 00:02:57,084 --> 00:02:58,084 Negargarria. 26 00:02:58,168 --> 00:02:59,251 Dorre Zuria? 27 00:02:59,334 --> 00:03:00,709 - Rosy… - Benetakoa da! 28 00:03:00,793 --> 00:03:01,918 Benetan ergela. 29 00:03:02,418 --> 00:03:06,251 Eta zer da zirkuluak dituen laukizuzen narras hau? 30 00:03:06,334 --> 00:03:08,501 - Rosy! - Mark Twain da. 31 00:03:08,584 --> 00:03:09,668 Ongi. 32 00:03:09,751 --> 00:03:11,834 Eta troll hau eskalan dago? 33 00:03:11,918 --> 00:03:14,334 - Lizentziadun kartografoa zara? - Rosy. 34 00:03:14,418 --> 00:03:16,084 Hau bai ergelkeria. 35 00:03:16,168 --> 00:03:17,418 Benetakoa da dena. 36 00:03:17,501 --> 00:03:18,584 Froga ezazu. 37 00:03:25,876 --> 00:03:27,084 Rosy! 38 00:03:27,168 --> 00:03:32,084 Uste dut zuk inork baino hobeto dakizula zer sentitzen den baztertzen zaituztenean. 39 00:03:47,209 --> 00:03:48,293 Agian arrazoi du. 40 00:03:49,001 --> 00:03:50,251 Agian ergelkeria da. 41 00:03:50,334 --> 00:03:52,793 Aizu, ez egin kasurik Rosy-ri. 42 00:03:53,293 --> 00:03:54,668 Zugan sinesten dut. 43 00:03:54,751 --> 00:03:57,168 Zure oroitzapenetan sinesten dut. 44 00:03:57,251 --> 00:03:59,209 Goazen itsasontziaren sabaira 45 00:03:59,293 --> 00:04:01,751 eta aurki dezagun mapako hurrengo lekua. 46 00:04:12,918 --> 00:04:15,709 Adiskide, ez amorerik eman, 47 00:04:15,793 --> 00:04:18,293 Begioker kapitainarekin nabigatzen zaude! 48 00:04:18,376 --> 00:04:19,668 Haur jolasak orain? 49 00:04:19,751 --> 00:04:21,626 Zazpi itsasoetako gobernaria! 50 00:04:21,709 --> 00:04:23,668 Suge-hezlea! 51 00:04:23,751 --> 00:04:25,543 Menda-belarraren zalea! 52 00:04:26,584 --> 00:04:29,168 Altxorra ontziaren bizkarrean dago. 53 00:04:29,251 --> 00:04:32,876 Eta lehen iristen dena itsasontziko kapitain berria izango da. 54 00:04:32,959 --> 00:04:36,001 Bete zaitez ausardiaz, gaztetxo, 55 00:04:36,084 --> 00:04:39,084 eta erakutsi marinel honi zer egiteko gai zaren. 56 00:04:39,168 --> 00:04:41,834 Jakin daiteke nor den marinela egoera honetan? 57 00:04:41,918 --> 00:04:43,959 Itxaron. O, ez horixe. 58 00:04:46,293 --> 00:04:47,918 Hori ez da egiten. 59 00:04:48,001 --> 00:04:49,834 Zoaz! 60 00:04:49,918 --> 00:04:50,876 Gora! 61 00:04:52,709 --> 00:04:54,376 Ezpatak ez dira untxientzat. 62 00:04:59,126 --> 00:05:00,501 Zer da, Rosy? 63 00:05:00,584 --> 00:05:03,584 Ezin jasan itsaslapur batek zure ezpata erabiltzea? 64 00:05:03,668 --> 00:05:07,209 Ikusten ditudan itsaslapur bakarrak burutik zintzilik dituzu. 65 00:05:09,584 --> 00:05:11,376 Kendu erditik, memeloa! 66 00:05:47,793 --> 00:05:48,959 Nik irabazi dut! 67 00:05:49,043 --> 00:05:50,668 Kapitain berria naiz. 68 00:05:53,543 --> 00:05:55,668 Ia izarra galdu dut zure erruz. 69 00:05:56,168 --> 00:05:58,001 Piratok ez dugu garbi jokatzen. 70 00:05:58,084 --> 00:05:59,501 Mundu guztiak daki hori. 71 00:06:04,251 --> 00:06:05,793 Rosy, nahikoa da. 72 00:06:05,876 --> 00:06:07,251 Nekatu nauzu. 73 00:06:07,334 --> 00:06:09,334 Zozo, zergatik zaude bere alde? 74 00:06:09,418 --> 00:06:10,918 Zerk egiten du berezi? 75 00:06:15,418 --> 00:06:17,251 Zergatik dago beti haserre? 76 00:06:17,334 --> 00:06:20,084 Muturtu dadila nahi beste, 77 00:06:20,168 --> 00:06:22,876 baina guk mapako hurrengo lekua topatuko dugu. 78 00:06:22,959 --> 00:06:24,209 Ibai Iluna eta gero, 79 00:06:24,293 --> 00:06:27,751 kontzentratzen bazara, datozenak ere aurkituko ditugu. 80 00:06:27,834 --> 00:06:32,751 Konturatu baino lehen, etxean egongo zara Billy-rekin, benetan. 81 00:06:33,251 --> 00:06:34,751 Orain, begira ezazu mapa. 82 00:06:34,834 --> 00:06:38,168 Estutu izarra, eta ea zer ikus dezakezun. 83 00:06:41,501 --> 00:06:44,584 Untxitxo txintxoa zulo lokazturantz doa, 84 00:06:44,668 --> 00:06:46,251 su-uztaiak zeharkatuz. 85 00:06:46,334 --> 00:06:49,126 Marka hautsi dezake? 86 00:06:49,209 --> 00:06:51,376 Eta ikusleak liluratuta daude! 87 00:06:52,459 --> 00:06:55,501 Gaueko jauzirik ikusgarriena. Zer? Berri aparta. 88 00:06:55,584 --> 00:06:57,834 Irabazlearentzako saria da… 89 00:06:58,793 --> 00:07:00,709 Aitatxo, danbor-arrada, mesedez? 90 00:07:00,793 --> 00:07:02,251 Saria da… 91 00:07:03,043 --> 00:07:04,293 harrikoa egitea! 92 00:07:04,376 --> 00:07:06,084 - Amatxo, ez! - Bai zera! 93 00:07:06,168 --> 00:07:07,668 Saria hain eskasa denez, 94 00:07:07,751 --> 00:07:10,793 aurkezlea bera botako dugu zulo lokaztura. 95 00:07:10,876 --> 00:07:12,334 Hau bai ustekabea! 96 00:07:13,043 --> 00:07:15,501 Uste duzu galleta botaz zigortuko nauzula? 97 00:07:15,584 --> 00:07:18,459 Zure galletak jan behar izatea nahikoa zigor da. 98 00:07:21,918 --> 00:07:24,043 A, bai? Arazoak dituzu! 99 00:07:24,126 --> 00:07:26,168 Nork garbituko du? Billy, lagundu! 100 00:07:26,251 --> 00:07:27,126 E! 101 00:07:27,209 --> 00:07:29,084 Nor ari da afalorduan deitzen? 102 00:07:29,168 --> 00:07:30,834 Batek daki. 103 00:07:30,918 --> 00:07:32,626 Hara. Billy harreragilea. 104 00:07:32,709 --> 00:07:34,126 Eskerrik asko, Billy. 105 00:07:34,209 --> 00:07:35,668 Ene, zer da hau? 106 00:07:35,751 --> 00:07:38,626 - Galletak gustuko zenituela uste nuen. - Zera… 107 00:07:38,709 --> 00:07:40,209 Wilestarren etxea. 108 00:07:40,293 --> 00:07:41,793 Amatxorentzat da. 109 00:07:41,876 --> 00:07:44,001 Inork ez dio Billy gaixoari deitzen. 110 00:07:44,084 --> 00:07:45,334 Neuk deituko dizut. 111 00:07:46,043 --> 00:07:47,126 Bai, esan? 112 00:07:47,626 --> 00:07:48,626 Neu naiz. 113 00:07:48,709 --> 00:07:49,751 "Bai, esan?". 114 00:07:51,126 --> 00:07:52,959 - "Bai, Billy naiz". - Bai. 115 00:07:54,793 --> 00:07:55,626 Unetxo bat. 116 00:07:55,709 --> 00:07:58,709 Joan zaitezke Billy-rekin kanpora deia har dezadan? 117 00:08:00,126 --> 00:08:02,626 Baina hotz egiten du eta afaltzen ari naiz. 118 00:08:02,709 --> 00:08:06,376 Lotu ondo jertsea eta hartu galleta bat. Zoazte kanpora. 119 00:08:07,751 --> 00:08:11,334 Goazen kanpora, partidua entzun eta saskibaloian jokatzera. 120 00:08:11,418 --> 00:08:13,709 Ondo pasatuko dugu. Goazen. 121 00:08:13,793 --> 00:08:17,334 Ollie erditik doa. Buelta erdi, bira, izkina eta… 122 00:08:17,418 --> 00:08:18,293 Ea, mesedez! 123 00:08:20,334 --> 00:08:22,168 Eta gu biok jokatzen bagara? 124 00:08:22,251 --> 00:08:24,001 Ollie hemen utz dezakegu? 125 00:08:33,209 --> 00:08:34,584 Barkatu, zer esan duzu? 126 00:08:38,543 --> 00:08:40,043 Bolaluma bat hartuko dut. 127 00:08:45,751 --> 00:08:46,834 Finala abian dugu! 128 00:08:46,918 --> 00:08:50,126 Hortik. Hartu nire pasea eta bota. 129 00:08:52,834 --> 00:08:56,293 Ongi. Hementxe. Mugitu bitartean pasatuko dizut. 130 00:08:56,376 --> 00:08:57,834 Test gehiago? Zergatik? 131 00:08:59,709 --> 00:09:02,043 Hori da! Hemen! Aupa! 132 00:09:04,459 --> 00:09:05,334 Ondo. 133 00:09:11,209 --> 00:09:12,876 Zenbat kostatuko du horrek? 134 00:09:18,459 --> 00:09:19,876 Ez, ez dut asegururik. 135 00:09:26,543 --> 00:09:27,959 Ezin dugu itxaron…? 136 00:09:31,334 --> 00:09:32,168 Aste honetan? 137 00:09:32,251 --> 00:09:34,501 Ez dut umezainik eta… 138 00:09:37,751 --> 00:09:38,584 Ados. 139 00:09:40,459 --> 00:09:41,293 Aste honetan. 140 00:09:43,084 --> 00:09:43,918 Ados. 141 00:09:44,793 --> 00:09:45,626 Agur. 142 00:09:53,793 --> 00:09:54,876 Eta aurpegi hori? 143 00:09:54,959 --> 00:09:56,626 Hurrengo lekua ikusi duzu? 144 00:09:56,709 --> 00:09:58,668 Zerbait gertatzen zaio amatxori. 145 00:09:58,751 --> 00:09:59,584 Kezkati dago. 146 00:09:59,668 --> 00:10:04,793 Norabait joan behar du, test bat egitera. 147 00:10:04,876 --> 00:10:05,709 Ollie naiz. 148 00:10:05,793 --> 00:10:07,418 Besarkadak behar ditut. 149 00:10:07,501 --> 00:10:11,501 Rosy pirata ona izateak jeloskor jarri nau belarri baboak ditudalako. 150 00:10:13,793 --> 00:10:15,668 Ene bada. 151 00:10:22,709 --> 00:10:24,334 Tira, hori da dena? 152 00:10:24,418 --> 00:10:25,918 Zerk arduratzen du? 153 00:10:26,001 --> 00:10:27,001 Ez dakit. 154 00:10:27,751 --> 00:10:29,709 Nire oroitzapenak dira… 155 00:10:31,084 --> 00:10:33,126 kontrolaezina den ura bezalakoak, 156 00:10:33,209 --> 00:10:35,376 batetik bestera doaz. 157 00:10:35,876 --> 00:10:37,334 O, ez! 158 00:10:37,418 --> 00:10:38,959 Ia-ia. 159 00:10:40,751 --> 00:10:43,501 Mapa hil arte babestu behar duzu, Ollie. 160 00:10:48,876 --> 00:10:50,959 Dorre Zuria! 161 00:10:51,543 --> 00:10:52,751 Benetakoa da! 162 00:10:52,834 --> 00:10:54,668 Esan nizun aurkituko genuela. 163 00:10:57,293 --> 00:10:58,668 Ezin da bistatik galdu. 164 00:10:59,626 --> 00:11:00,459 Itxaron. 165 00:11:02,209 --> 00:11:04,209 Ikusi duzu eta ez didazu esan. 166 00:11:04,293 --> 00:11:05,334 Rosy. 167 00:11:05,918 --> 00:11:06,876 Ez da izango. 168 00:11:06,959 --> 00:11:08,501 Dorre zuri asko daude, 169 00:11:08,584 --> 00:11:11,626 eta nik ez nuen mapadun talde honetan egon nahi. 170 00:11:11,709 --> 00:11:13,751 Nire lagunik onenaren bila nabil. 171 00:11:14,251 --> 00:11:16,459 Zuk ez dakizu zer den hori. 172 00:11:21,251 --> 00:11:23,459 Rosy, minduta dago. 173 00:11:25,834 --> 00:11:27,209 Ez zuen hori esan nahi. 174 00:11:28,043 --> 00:11:29,918 Barkamena eskatuko dizu. 175 00:11:30,626 --> 00:11:32,126 Ollie. Barkamena es… 176 00:11:32,209 --> 00:11:33,043 Zer? 177 00:11:35,168 --> 00:11:36,376 Ollie! 178 00:11:39,376 --> 00:11:40,751 Bazatozte? 179 00:11:43,959 --> 00:11:45,834 Ez da aspergarria mutila. 180 00:11:46,709 --> 00:11:48,293 - Banoa! - Zer? 181 00:11:49,001 --> 00:11:50,668 Ez! Zozo! 182 00:11:52,209 --> 00:11:54,168 Untxitxoak akabatu egingo gaitu. 183 00:11:59,584 --> 00:12:02,793 Goazen Dorre Zurira! 184 00:12:08,334 --> 00:12:10,043 Zer da leku hau? 185 00:12:10,126 --> 00:12:11,918 Sorginen leizea? 186 00:12:12,001 --> 00:12:14,293 Itsas-sugeen kanposantua? 187 00:12:14,376 --> 00:12:17,168 Ahaztutako gauzak dauden tokia da. 188 00:12:17,251 --> 00:12:18,793 Ez gaitezen despistatu. 189 00:12:18,876 --> 00:12:20,209 Ez urrundu taldetik. 190 00:12:20,293 --> 00:12:21,959 Dorrera iritsiko gara, bai? 191 00:12:22,043 --> 00:12:23,709 Dorrea oso urruti dago. 192 00:12:23,793 --> 00:12:25,251 Ia hamar kilometrora. 193 00:12:25,334 --> 00:12:26,793 Egunak beharko ditugu. 194 00:12:26,876 --> 00:12:28,209 Alaitasun anderea, 195 00:12:28,293 --> 00:12:31,084 baikorra izan zaitezke une batez? 196 00:12:31,168 --> 00:12:32,501 Baikorra izan ninteke 197 00:12:32,584 --> 00:12:36,293 pailazo kirasdunarekin eta arrastakin untxitxoarekin egon ezean. 198 00:12:36,376 --> 00:12:41,293 Arrastakinak ez dituzu gustuko ala, kaktus-beso? 199 00:12:41,376 --> 00:12:42,209 Aizue! 200 00:12:42,293 --> 00:12:43,876 Utzi elkar iraintzeari. 201 00:12:43,959 --> 00:12:45,043 Zuzendu esandakoa! 202 00:12:45,126 --> 00:12:46,959 Aizue, nahikoa dela esan dut. 203 00:12:47,043 --> 00:12:48,084 Nik bukatu dut. 204 00:12:48,168 --> 00:12:49,293 Kontua da 205 00:12:49,376 --> 00:12:53,459 koneju poxpolinak motxilatxoan Corvette bat eduki ezean… 206 00:13:08,084 --> 00:13:09,334 Zer esan duzu? 207 00:13:34,793 --> 00:13:35,668 Aupa! 208 00:13:36,793 --> 00:13:38,251 Zer ikusten duzu, lagun? 209 00:13:38,334 --> 00:13:41,876 Kendu dezakezu oina nire aurpegitik? 210 00:14:22,084 --> 00:14:23,501 Amatxo, abestu! 211 00:14:51,001 --> 00:14:52,626 Iritsi gara, tira! Orain! 212 00:15:21,876 --> 00:15:23,876 Nora demontre goaz? 213 00:15:23,959 --> 00:15:25,334 Zuk jarraitu untxiari. 214 00:15:25,418 --> 00:15:26,918 Horretan ari gara. 215 00:15:27,001 --> 00:15:29,668 Nekatuta eta hilzorian gaitu. 216 00:15:44,834 --> 00:15:48,251 Begira, praka urdinak eta gomazko zapatak daramatzaten pertsona gehiago. 217 00:15:48,334 --> 00:15:49,459 Hemendik! 218 00:15:57,543 --> 00:16:00,334 Ollie, goazen. Erasotzen ari dira. Azkar egin behar dugu! 219 00:16:10,918 --> 00:16:12,459 Iritsiko gara behingoz? 220 00:16:12,543 --> 00:16:14,293 E! Billy-ren bila ari gara! 221 00:16:14,376 --> 00:16:15,959 Gu komunen bila. 222 00:16:16,043 --> 00:16:17,876 Hori ere garrantzitsua da. 223 00:16:17,959 --> 00:16:18,959 Agur! 224 00:16:44,334 --> 00:16:45,668 Loti Ederra. 225 00:16:46,501 --> 00:16:48,126 Billy-rekin etorri nintzen. 226 00:16:51,793 --> 00:16:52,959 Loti Ederra? 227 00:16:54,043 --> 00:16:55,459 Ez duzu ezagutzen? 228 00:16:55,543 --> 00:16:56,918 Ea. Tira, Ollie. 229 00:16:57,001 --> 00:16:58,084 Orain zer? 230 00:17:03,709 --> 00:17:04,543 Ea. 231 00:17:08,626 --> 00:17:11,918 Rosenwinkle doktorea, jaso 142 telefono-luzapena. 232 00:17:52,126 --> 00:17:53,501 Jar itzazu, laztana. 233 00:17:53,584 --> 00:17:55,751 Makinak zarata handia egingo du. 234 00:17:55,834 --> 00:17:58,084 Metal guztiak kendu beharko dituzu. 235 00:17:58,168 --> 00:18:00,751 - O, ados. - Iman handi bat da eta. 236 00:18:05,084 --> 00:18:05,918 Barkatu. 237 00:18:08,459 --> 00:18:11,001 Senideak baino ezin dira sartu. 238 00:18:11,084 --> 00:18:12,501 Semea dut. 239 00:18:14,876 --> 00:18:16,084 Sentitzen dut. 240 00:18:16,168 --> 00:18:17,626 Ez da ezer. 241 00:18:17,709 --> 00:18:19,376 Eder-ederra da. 242 00:18:21,043 --> 00:18:22,293 Ez kezkatu. 243 00:18:23,501 --> 00:18:26,043 Tramankulu hau espazio-ontzia baino ez da. 244 00:18:26,668 --> 00:18:29,168 Amatxo segundo batean izango da bueltan. 245 00:18:29,251 --> 00:18:30,293 Agian bitan. 246 00:18:30,959 --> 00:18:31,876 Zinez. 247 00:18:34,709 --> 00:18:35,668 Milesker. 248 00:18:37,126 --> 00:18:38,334 Ea ba. 249 00:18:40,876 --> 00:18:43,251 Zainduko dizkidazu hauek? Ados? 250 00:18:43,876 --> 00:18:45,084 Bai? 251 00:18:47,876 --> 00:18:49,626 Zer egin beldur garenean? 252 00:18:49,709 --> 00:18:51,459 - Mark Twain? - Bai. 253 00:18:51,543 --> 00:18:53,001 Hori da. 254 00:18:53,084 --> 00:18:54,626 Izarretan pentsatu, 255 00:18:54,709 --> 00:18:56,168 abestia kantatu… 256 00:18:56,668 --> 00:18:58,168 eta Mark Twain-era igo. 257 00:18:58,251 --> 00:19:02,251 Beldurrik edo minik ez dagoen toki batera goaz. 258 00:19:02,334 --> 00:19:03,334 E! 259 00:19:03,418 --> 00:19:04,334 Maitasuna 260 00:19:04,918 --> 00:19:06,126 Ametsen herrialdea. 261 00:19:14,043 --> 00:19:18,668 Beso artean zu nahi zaitudanean, 262 00:19:18,751 --> 00:19:21,501 zu nahi zaitudanean 263 00:19:21,584 --> 00:19:23,626 eta zure xarma 264 00:19:23,709 --> 00:19:26,459 zu nahi zaitudan bakoitzean, 265 00:19:26,543 --> 00:19:30,626 amets baino ez dut egin behar 266 00:19:31,293 --> 00:19:35,751 Amets, amets, amets, amets. 267 00:19:35,834 --> 00:19:38,584 Amets, amets, amets. 268 00:19:40,918 --> 00:19:42,543 Gauean 269 00:19:42,626 --> 00:19:44,959 gogor besarka nazazun 270 00:19:46,043 --> 00:19:47,668 behar dut. 271 00:19:48,876 --> 00:19:51,418 Zu nahi zaitudan bakoitzean, 272 00:19:51,501 --> 00:19:53,751 amets baino ez dut 273 00:19:53,834 --> 00:19:56,043 egin behar. 274 00:19:56,126 --> 00:19:57,834 Amets, amets, amets. 275 00:19:59,126 --> 00:20:01,043 Non entzun duzu abesti hori? 276 00:20:01,126 --> 00:20:02,543 Amatxok abesten zuen… 277 00:20:03,334 --> 00:20:05,459 Billy beldur zen bakoitzean. 278 00:20:05,543 --> 00:20:06,751 Eta beldur da. 279 00:20:07,459 --> 00:20:09,751 Eta amatxori zerbait gertatzen zaio. 280 00:20:09,834 --> 00:20:11,001 Itzuli behar dugu. 281 00:20:11,084 --> 00:20:13,126 Ea ba, ez larritu. 282 00:20:13,209 --> 00:20:14,584 Pentsa ezazu. 283 00:20:14,668 --> 00:20:16,376 Beste ezer ikusi duzu? 284 00:20:18,626 --> 00:20:19,459 Ea. 285 00:20:22,959 --> 00:20:27,543 Mark Twain-era igo? 286 00:20:28,209 --> 00:20:29,418 Zaude, une bat. 287 00:20:30,584 --> 00:20:32,626 Mark Twain-era igo? 288 00:20:33,959 --> 00:20:36,459 Rosy, eramango gaituzu teilatura? 289 00:20:36,543 --> 00:20:38,001 Mutikoak airea behar du. 290 00:20:56,918 --> 00:20:57,959 Ea. 291 00:20:58,043 --> 00:20:59,126 Begiratu. 292 00:21:00,293 --> 00:21:03,459 Itzuli behar dut. Amatxo gaixorik dago. 293 00:21:03,543 --> 00:21:06,793 Badakit, lagun. Eta itzultzen lagundu nahi zaitut. 294 00:21:06,876 --> 00:21:08,418 Begi-kolpe bat. 295 00:21:09,751 --> 00:21:10,709 Ez. 296 00:21:12,334 --> 00:21:14,168 Ez dut ezer ikusten. 297 00:21:14,251 --> 00:21:15,751 Ez, begira. 298 00:21:16,793 --> 00:21:18,001 Hantxe. 299 00:21:18,084 --> 00:21:19,251 Urrutian. 300 00:21:21,293 --> 00:21:24,293 Hori da Mark Twain delakoa? 301 00:21:26,418 --> 00:21:27,251 Bai. 302 00:21:29,793 --> 00:21:31,084 Horixe da! 303 00:21:31,168 --> 00:21:32,459 Aupa! 304 00:21:32,543 --> 00:21:33,543 Horixe da! 305 00:21:34,418 --> 00:21:35,668 Bai, hori da! 306 00:21:35,751 --> 00:21:36,793 Gogoratzen dut. 307 00:21:36,876 --> 00:21:39,959 Billy-k "txu-txu trena" esaten zion txikitan. 308 00:21:40,459 --> 00:21:42,543 Aitatxok Mark izena jarri zion! 309 00:21:44,918 --> 00:21:46,168 Ikusten, Rosy? 310 00:21:46,251 --> 00:21:48,709 Ondo egin dut Olliez fidatzean. 311 00:21:48,793 --> 00:21:51,959 Eta bere abenturaz fidatzean. 312 00:21:52,043 --> 00:21:54,751 Zure Billy aurkituko dugu. 313 00:21:56,418 --> 00:21:58,834 Zure Nina ere aurkituko dugu. 314 00:22:00,709 --> 00:22:02,293 Etxera goaz. 315 00:22:03,959 --> 00:22:06,334 Etxera goaz, Ollie! 316 00:22:17,168 --> 00:22:18,376 Goazen. 317 00:22:18,876 --> 00:22:20,334 Ez dezagun denborarik galdu. 318 00:22:20,418 --> 00:22:21,501 Azkar! 319 00:22:25,001 --> 00:22:27,501 Mark Twain itxura hartzen diot honi! 320 00:22:27,584 --> 00:22:28,834 Zer deritzozu, Ollie? 321 00:22:28,918 --> 00:22:29,918 Ziur zaude? 322 00:22:30,001 --> 00:22:32,251 Bihozkada ona daukat, 323 00:22:32,334 --> 00:22:34,834 eta normalean ez dut hutsik egiten! 324 00:22:48,543 --> 00:22:49,918 Rosy, igo! 325 00:22:53,751 --> 00:22:54,834 Rosy! 326 00:23:05,251 --> 00:23:06,668 Oratu belarriari! 327 00:23:08,876 --> 00:23:09,751 Egin tira! 328 00:23:14,959 --> 00:23:18,126 Horri esaten diot nik buruari eragitea. 329 00:23:28,543 --> 00:23:31,084 Agian zure belarriak ez dira hain ziztrinak. 330 00:23:50,293 --> 00:23:53,709 Zenbat falta zaigu Billy aurkitzeko? 331 00:23:55,126 --> 00:23:58,918 Azken geltokira joan beharko genuke, han zer dagoen ikusteko. 332 00:24:00,876 --> 00:24:04,001 Ai ene. Elvisek ihes egin du. 333 00:24:05,793 --> 00:24:07,751 Hau bai ezbeharra. 334 00:24:07,834 --> 00:24:10,001 Ez dugu ez orratzik ez haririk. 335 00:24:29,084 --> 00:24:30,084 Erabili hau. 336 00:24:31,751 --> 00:24:32,668 Milesker. 337 00:24:37,168 --> 00:24:38,459 Aizu, begira honi. 338 00:24:38,543 --> 00:24:39,918 Hanka konpondu zidan. 339 00:24:40,418 --> 00:24:42,084 Badaki zertan ari den. 340 00:24:42,168 --> 00:24:43,959 Hondatuta nengoen orduan. 341 00:24:44,043 --> 00:24:45,418 Zeuk egin zenuen? 342 00:24:46,709 --> 00:24:47,876 Ziztaka ari zara. 343 00:24:47,959 --> 00:24:51,084 Eta zu zizarea amuan bezala bihurritzen zara. 344 00:24:51,168 --> 00:24:52,168 Lasaitu. 345 00:24:54,543 --> 00:24:56,084 Begira iezadazu, untxitxo. 346 00:24:57,251 --> 00:25:00,459 Hitz egidazu Billy-ri buruz. Zerk egiten du berezi? 347 00:25:01,668 --> 00:25:02,584 Tira… 348 00:25:03,751 --> 00:25:07,168 oso ona da arte kontuetan, korrika egiten, 349 00:25:07,668 --> 00:25:10,209 altxorrak bilatzen, gotorlekuak eraikitzen, 350 00:25:10,293 --> 00:25:13,918 sorginen aurka borrokatzen eta tximisten deskarga sufritzen. 351 00:25:19,918 --> 00:25:22,001 Munduko lagunik onena da. 352 00:25:24,543 --> 00:25:26,876 Zenbat denbora egon zinen Zozoren bila? 353 00:25:30,459 --> 00:25:31,626 Konponduta. 354 00:25:37,668 --> 00:25:39,751 Luzaroan egon ginen bereiz. 355 00:25:43,709 --> 00:25:45,918 Egin beharrekoa egin nuen elkartzeko. 356 00:25:48,084 --> 00:25:49,668 Billy eta biok bezala. 357 00:25:51,376 --> 00:25:53,043 Elkarrekin egon behar duzue. 358 00:25:59,626 --> 00:26:02,584 Aizu, eta abestitxo bat? 359 00:26:03,084 --> 00:26:05,001 Abesten genituenak bezalakoa? 360 00:26:06,626 --> 00:26:08,418 Ez dakit, Rosy. 361 00:26:08,501 --> 00:26:11,168 Ez dut abesteko gogorik une honetan. 362 00:26:20,584 --> 00:26:21,668 Oiloa. 363 00:26:42,001 --> 00:26:43,459 Ezagutzen duzue hau? 364 00:27:12,418 --> 00:27:13,834 Ea ba, Ollie. 365 00:28:17,334 --> 00:28:19,668 Begira. Begira, Orville. 366 00:28:19,751 --> 00:28:21,501 Dantza-laguna topatu dizut. 367 00:28:21,584 --> 00:28:23,334 Ixo, Jim Tom. 368 00:28:26,459 --> 00:28:27,584 Barkatu, jauna? 369 00:28:27,668 --> 00:28:30,626 Jar dezaket horma-irudi bat leihoan? 370 00:28:31,418 --> 00:28:33,084 Lagun baten bila ari naiz. 371 00:28:34,001 --> 00:28:35,918 Oso garrantzitsua da. 372 00:28:36,001 --> 00:28:38,418 Mutiko, tira. Ezin duzu hemen egon. 373 00:28:38,501 --> 00:28:39,418 Alde hemendik. 374 00:28:40,293 --> 00:28:42,793 Tira, jauna, ez dut arazorik sortu nahi, 375 00:28:42,876 --> 00:28:47,459 baina ezin naiz hemendik joan horma-irudia jarri arte. 376 00:28:48,918 --> 00:28:49,793 Mesedez? 377 00:28:50,459 --> 00:28:51,584 Ezetz esan dut. 378 00:28:51,668 --> 00:28:53,918 Herb, lagun iezadazu. 379 00:28:54,543 --> 00:28:56,751 Bere taberna da. Berak esango dizu. 380 00:28:59,376 --> 00:29:02,543 Aizu. Jimmy Wiles-en semea zara, ezta? 381 00:29:03,209 --> 00:29:05,959 Begira, Jimmy Wiles-en semea… 382 00:29:07,043 --> 00:29:11,334 zortzigarren bola izkinako zuloan sartzen baduzu… 383 00:29:14,501 --> 00:29:16,168 horma-irudia jarri dezakezu. 384 00:29:16,751 --> 00:29:17,584 Zer deritzozu? 385 00:29:21,251 --> 00:29:22,251 Saiatuko naiz. 386 00:29:23,501 --> 00:29:25,001 Saiatuko da. 387 00:29:25,668 --> 00:29:28,084 Bost dolar baietz sartu. 388 00:29:28,168 --> 00:29:29,751 Ez duzu dirurik, Jim Tom. 389 00:29:29,834 --> 00:29:31,834 - Baietz ba. - Ea ba. 390 00:29:33,126 --> 00:29:34,584 Isilik, Jim Tom. 391 00:29:35,543 --> 00:29:36,834 Pentsatzen ari da. 392 00:29:53,251 --> 00:29:54,584 Jokalari ezin hobea. 393 00:29:57,293 --> 00:30:00,084 Jainkoarren, nork erakutsi dizu jokatzen? 394 00:30:00,168 --> 00:30:01,418 Jimmy Wiles-ek. 395 00:30:12,709 --> 00:30:15,043 Benetako abentura da hau, untxitxo. 396 00:30:15,126 --> 00:30:18,001 Dorre Zuria inbaditu dugu, Mark Twain aurkitu… 397 00:30:18,084 --> 00:30:20,543 Nork daki? Agian trollak ikusiko ditugu. 398 00:30:27,084 --> 00:30:28,626 Basoa. 399 00:30:28,709 --> 00:30:30,584 Basoan zerbait dago. 400 00:30:31,168 --> 00:30:32,251 Jaitsi behar dugu. 401 00:30:32,334 --> 00:30:34,334 Azkarregi goaz horretarako. 402 00:30:34,418 --> 00:30:35,918 Pixka bat falta zaigu. 403 00:30:36,001 --> 00:30:37,543 Azken geltokira, oroitzen? 404 00:30:40,793 --> 00:30:42,209 Orain jaitsi behar dugu. 405 00:30:43,543 --> 00:30:44,626 Berriz? 406 00:30:57,001 --> 00:30:59,459 Zer arraio izan da hori? 407 00:30:59,543 --> 00:31:01,418 Ia hil egin gaituzu. 408 00:31:01,501 --> 00:31:05,251 Azken geltokira arte joan behar genuela esan dizut. 409 00:31:05,334 --> 00:31:07,668 Laguntzen nabil, babestu nahi zaitut. 410 00:31:07,751 --> 00:31:08,751 Baina zuk… 411 00:31:08,834 --> 00:31:10,751 Ez zaitut ulertzen, untxitxo. 412 00:31:12,293 --> 00:31:13,751 O, tira. 413 00:31:13,834 --> 00:31:15,793 Zoaz, bai. Egin ihes. 414 00:31:15,876 --> 00:31:18,334 Rosy-k arrazoi zuen. Utzi beharko genuke. 415 00:31:19,251 --> 00:31:21,084 O, zu ere bai, e? 416 00:31:22,043 --> 00:31:24,501 Ni ere banoala uste duzue? 417 00:31:30,418 --> 00:31:32,168 Neure onetik atera naiz. 418 00:31:32,251 --> 00:31:33,709 Sentitzen dut. 419 00:31:34,334 --> 00:31:37,376 Bihurgunera itzuliz gero, 420 00:31:37,459 --> 00:31:39,501 bide zuzenean egongo gara berriz. 421 00:31:40,709 --> 00:31:43,126 Nik uste dut bide zuzenean gaudela, Zozo. 422 00:31:45,251 --> 00:31:46,293 Ikusi egin ditut. 423 00:31:48,251 --> 00:31:49,209 Hortxe. 424 00:31:50,334 --> 00:31:51,251 Zer ikusi duzu? 425 00:32:02,793 --> 00:32:03,876 Kaka zaharra. 426 00:32:21,876 --> 00:32:22,918 Ez! 427 00:32:25,084 --> 00:32:25,918 Ez! 428 00:32:28,293 --> 00:32:29,126 Ez! 429 00:32:54,334 --> 00:32:56,584 Zeren bila gabiltza? Zer ikusi duzu? 430 00:32:59,126 --> 00:33:00,293 Hura al da? 431 00:33:03,334 --> 00:33:05,043 Trolla? 432 00:33:07,834 --> 00:33:09,501 Ai ene… 433 00:33:09,584 --> 00:33:11,459 Esan eta esan ibili naiz. 434 00:33:11,543 --> 00:33:13,876 Eta orain zer, sasijakintsu? 435 00:33:14,543 --> 00:33:15,751 Ez dakit. 436 00:33:16,584 --> 00:33:19,084 Billy eta biok ez gara hainbeste hurbildu. 437 00:33:20,751 --> 00:33:24,043 Ea, eraso egiteko plana behar dugu. 438 00:33:24,126 --> 00:33:27,251 - Pentsa dezagun. - Erne, troll! 439 00:33:28,001 --> 00:33:30,501 - Rosy! - Rosy, ez! 440 00:33:35,876 --> 00:33:36,876 Zer arraio? 441 00:33:38,376 --> 00:33:39,376 Ollie, geldi. 442 00:33:39,459 --> 00:33:41,084 Hil behingoz! 443 00:33:41,626 --> 00:33:43,459 Ollie, zurezkoa da. 444 00:33:46,834 --> 00:33:47,668 Ados. 445 00:33:51,501 --> 00:33:53,084 Zurezkoa da. 446 00:33:56,793 --> 00:33:58,668 Jan ezin gaituenez, 447 00:33:58,751 --> 00:34:02,293 goazen goiko aldera, ingurua behatzera. Non gauden jakiteko. 448 00:34:37,626 --> 00:34:40,418 Tira, Ollie. Oroitzapenik bai? 449 00:34:45,501 --> 00:34:46,376 Ezer ez. 450 00:34:47,668 --> 00:34:50,376 Ea ba, ikus dezagun. 451 00:34:51,584 --> 00:34:53,293 Ibai Iluna, bai. 452 00:34:53,376 --> 00:34:55,334 Dorre Zuria, bai. 453 00:34:55,418 --> 00:34:57,293 Mark Twain, bai. 454 00:34:57,959 --> 00:35:01,501 Ollie, zer da orban beltz hau? 455 00:35:08,418 --> 00:35:10,709 Ez… dakit. 456 00:35:13,959 --> 00:35:17,084 Uste dut badakidala nora joan. 457 00:35:17,626 --> 00:35:19,959 Ollie, begira. 458 00:35:24,709 --> 00:35:27,459 Horrek ezer gogorarazten dizu? 459 00:35:30,834 --> 00:35:32,168 Ez dut uste. 460 00:35:32,251 --> 00:35:33,668 Agian hurbiltzen bagara. 461 00:35:35,376 --> 00:35:37,876 Orduan badakizu nora goazen, ezta, Zozo? 462 00:35:39,918 --> 00:35:41,418 Gutxi gorabehera, bai. 463 00:35:41,501 --> 00:35:43,501 Ez dut mapan ikusten. 464 00:35:44,876 --> 00:35:47,293 - Mapak ez du zentzurik, baina… - E! 465 00:35:47,376 --> 00:35:48,876 Zergatik diozu hori? 466 00:35:48,959 --> 00:35:50,626 Trolla aurkitu dugu, ezta? 467 00:35:50,709 --> 00:35:53,668 Ez da trolla, estatua babo bat baizik. 468 00:35:55,959 --> 00:35:58,334 Uste nuen orain lagunak ginela, Rosy. 469 00:35:58,959 --> 00:36:00,001 A bai? 470 00:36:00,084 --> 00:36:03,459 Ea ba, Rosy. Ez izan zakarra. Nekagarria da. 471 00:36:03,543 --> 00:36:07,043 Benetako lagunek dena onartzen dute, ona eta txarra. 472 00:36:07,126 --> 00:36:08,418 Ez da hala, Zozo? 473 00:36:09,043 --> 00:36:12,043 Ba bai, benetako lagunek hala jokatzen dute, ezta? 474 00:36:12,126 --> 00:36:13,626 Ez dizuet ezer ulertu. 475 00:36:13,709 --> 00:36:15,834 Eta denbora galtzen ari gara. 476 00:36:15,918 --> 00:36:17,168 Goazen behingoz. 477 00:36:17,709 --> 00:36:18,543 Rosy? 478 00:36:19,334 --> 00:36:20,293 Bazatoz? 479 00:36:36,376 --> 00:36:37,251 Zozo? 480 00:36:39,043 --> 00:36:40,876 Toki hau ez zait gustatzen. 481 00:36:40,959 --> 00:36:41,876 Ez kezkatu. 482 00:36:41,959 --> 00:36:45,459 Erregina gudari leialak eta nik neuk babestuko zaitugu. 483 00:37:09,834 --> 00:37:12,001 - Zer izan da hori? - Zer ikusi duzu? 484 00:37:12,084 --> 00:37:15,001 Billy eta biok, eskolara bidean. 485 00:37:15,501 --> 00:37:16,918 Hurbil gaudela uste dut. 486 00:37:17,918 --> 00:37:19,043 Ziur zaude? 487 00:37:20,584 --> 00:37:22,126 Ez dakit. 488 00:37:22,751 --> 00:37:25,251 Ea, Ollie, gau osoa eman dezakegu hemen, 489 00:37:25,334 --> 00:37:27,293 ziur ez zauden zerbaiten bila, 490 00:37:27,376 --> 00:37:29,584 zuhaitz artean dagoen zerbaitek 491 00:37:29,668 --> 00:37:32,334 gauerdiko mokadu bilakatzen gaituen arte, 492 00:37:32,418 --> 00:37:36,293 edo adostu dugun norabidean jarrai dezakegu. 493 00:37:49,668 --> 00:37:50,876 Jarrai dezagun. 494 00:37:55,668 --> 00:37:57,876 Hemendik. Ura entzuten dut. 495 00:37:59,834 --> 00:38:03,709 Gaueko piztiengandik urrunduko gaituen ontzia. 496 00:38:03,793 --> 00:38:06,543 Behar ditugun erantzunetara hurbilduko gaitu. 497 00:38:06,626 --> 00:38:07,918 - Ea. - Ahula dirudi. 498 00:38:08,001 --> 00:38:09,584 Dena jarriko duzu kolokan? 499 00:38:09,668 --> 00:38:12,251 Ala helburura iristen lagunduko diguzu? 500 00:38:16,668 --> 00:38:18,043 Kontuz igo. 501 00:39:29,876 --> 00:39:30,918 Kontuz. 502 00:39:37,376 --> 00:39:38,501 Non gaude? 503 00:39:40,959 --> 00:39:42,376 Xanadu-n. 504 00:39:43,251 --> 00:39:44,709 Shangri La-n. 505 00:39:45,876 --> 00:39:47,376 Bali Hai-n. 506 00:39:48,751 --> 00:39:52,418 Oroitzapenek betiko dirauten tokian. 507 00:40:00,626 --> 00:40:02,459 Dragoi-hezurrak. 508 00:40:02,543 --> 00:40:05,376 Dragoi hauek altxor bat gordetzen dute, Ollie. 509 00:40:05,459 --> 00:40:09,126 Nahikoa bilatuz eta dragoiari aurre eginez gero, 510 00:40:09,209 --> 00:40:11,376 altxorra eskuratuko dugu. 511 00:40:27,001 --> 00:40:29,668 Badakit hau ez dela egon nahi zenuen tokia, 512 00:40:29,751 --> 00:40:33,459 baina fidatu nitaz… 513 00:40:34,334 --> 00:40:36,543 egoera argitzen dudan arte. 514 00:41:13,751 --> 00:41:15,834 Ezaguna egiten zaizu ezer, Ollie? 515 00:41:18,293 --> 00:41:20,334 Ez dut uste. 516 00:41:20,418 --> 00:41:21,334 Ziur zaude? 517 00:41:21,959 --> 00:41:24,251 Igurtzi izarra apur bat. 518 00:41:32,876 --> 00:41:34,084 Eta orain? 519 00:41:42,209 --> 00:41:46,376 Zu nahi zaitudan bakoitzean, 520 00:41:47,376 --> 00:41:50,584 amets baino ez dut egin behar. 521 00:41:51,501 --> 00:41:55,043 - Amets. - Amets. 522 00:41:55,709 --> 00:41:58,459 - Amets, amets, amets… - Amets, amets, amets… 523 00:41:58,543 --> 00:42:01,876 Kimioterapia ebakuntza baino okerragoa da batzuetan. 524 00:42:01,959 --> 00:42:03,376 Ezin dugu ordaindu, Jim. 525 00:42:04,459 --> 00:42:07,418 Tira, baina ez dugu amore emango, ezta? 526 00:42:07,501 --> 00:42:09,584 Horretan ari naizela uste duzu? 527 00:42:09,668 --> 00:42:12,376 Uste duzu… amore ematen ari naizela? 528 00:42:12,459 --> 00:42:15,626 - Ez… - Ez da irabazi ala galtzen den borroka. 529 00:42:15,709 --> 00:42:17,626 Ez dago alderdirik. 530 00:42:18,626 --> 00:42:20,418 Gu eta gaixotasuna baino ez. 531 00:42:21,293 --> 00:42:24,584 Eta hartu beharreko erabaki bat dago, nire erabakia. 532 00:42:25,209 --> 00:42:27,126 Neuk hartu behar dut erabakia. 533 00:42:27,209 --> 00:42:28,084 Ulertzen dut. 534 00:42:30,543 --> 00:42:31,793 Nire bizitza… 535 00:42:33,334 --> 00:42:34,793 amaitzear baldin badago, 536 00:42:35,668 --> 00:42:37,459 nahiago dut nire erara jokatu. 537 00:42:43,001 --> 00:42:45,834 Billy eta biok ez gara geldirik egongo ikusten… 538 00:42:50,168 --> 00:42:51,376 Nola hiltzen naizen? 539 00:42:52,834 --> 00:42:54,876 Ez naiz hitza esatearen beldur. 540 00:42:59,501 --> 00:43:00,334 Ezin… 541 00:43:02,043 --> 00:43:05,501 Ezin dizkizuet hainbeste faktura utzi. 542 00:43:05,584 --> 00:43:07,376 - Ezin dut halakorik egin. - Bai. 543 00:43:07,459 --> 00:43:10,043 - Ezin dut. Ez. - Ez. Ezin zara joan. 544 00:43:23,418 --> 00:43:26,418 Amets, amets, amets. 545 00:43:27,751 --> 00:43:29,876 Amets… 546 00:43:52,876 --> 00:43:55,001 - O, Billy. - Amatxo… 547 00:43:59,126 --> 00:44:03,126 Beste ezer gogoratu duzu leku honi buruz? 548 00:44:04,168 --> 00:44:06,209 - Zure kaskabiloari buruz? - Ez… 549 00:44:06,709 --> 00:44:09,501 Billy eta amatxo gogoratu ditut. 550 00:44:10,001 --> 00:44:11,376 Gaixorik dago. 551 00:44:13,168 --> 00:44:14,501 Oso larria da. 552 00:44:15,376 --> 00:44:16,376 Itzuli behar dut. 553 00:44:16,459 --> 00:44:17,459 Itzuli? 554 00:44:17,543 --> 00:44:21,126 Ez. Egon behar duzun tokian zaude. 555 00:44:21,709 --> 00:44:23,793 Nire txanda da erantzunak lortzeko. 556 00:44:27,001 --> 00:44:30,168 Nahita ekarri nauzu hona? 557 00:44:30,751 --> 00:44:34,251 Esan zenidan etxera bueltatzen lagunduko zenidala. 558 00:44:34,793 --> 00:44:36,168 Gezurra esan zenidan! 559 00:44:36,251 --> 00:44:38,793 Zure kaskabilo hori entzun nuen unetik… 560 00:44:39,293 --> 00:44:43,084 Ninarekin zerikusia duzula susmatu nuen. 561 00:44:43,168 --> 00:44:45,001 Ez nengoen ziur, noski, 562 00:44:45,668 --> 00:44:47,293 baina abestia kantatu duzu. 563 00:44:48,043 --> 00:44:52,584 Eta abestia ezagutzen baduzu, kaskabiloa baduzu, 564 00:44:52,668 --> 00:44:57,668 orduan nire Ninari buruzko zerbait dakizu. 565 00:44:57,751 --> 00:45:01,626 Zure abenturatxoa daukazu, baina zer daukat nik? 566 00:45:02,209 --> 00:45:04,584 Nire maitasunak oztopoak gaindi ditzake? 567 00:45:04,668 --> 00:45:07,626 - Lagunduko nizuke… - Hemen egonda zaude, baboa! 568 00:45:07,709 --> 00:45:11,543 Ez duzu gogoratzen burmuina erabiltzen ez duzulako! 569 00:45:11,626 --> 00:45:13,959 Ez dut inoiz ikusi leku hau. 570 00:45:14,043 --> 00:45:15,668 Inoiz ez. 571 00:45:15,751 --> 00:45:19,001 - Onean egiten saiatu naiz, Ollie. - Rosy? 572 00:45:19,626 --> 00:45:21,918 - Benetan. - Rosy? 573 00:45:23,293 --> 00:45:24,709 Sentitzen dut, untxitxo. 574 00:45:25,668 --> 00:45:27,084 Beranduegi duzu… 575 00:45:28,084 --> 00:45:29,168 ihes egiteko. 576 00:46:09,001 --> 00:46:12,376 Beldurrik edo minik ez dagoen tokia. 577 00:46:12,459 --> 00:46:13,668 Maitasuna. 578 00:46:15,668 --> 00:46:16,876 Ametsen herrialdea. 579 00:47:33,001 --> 00:47:35,501 Azpitituluak: Sara Abaunza