1 00:00:06,084 --> 00:00:09,001 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:10,918 --> 00:00:13,168 Zu nahi zaitudanean 3 00:00:14,501 --> 00:00:15,709 beso artean. 4 00:00:15,793 --> 00:00:18,376 Zu nahi zaitudanean… 5 00:00:18,459 --> 00:00:21,584 Benetako pertsonak soilik jolas gaitezke? Ollie gabe. 6 00:00:21,668 --> 00:00:25,168 Indartsua izan zaitez. Ezin duzu ume txikiek bezala jokatu. 7 00:00:27,251 --> 00:00:29,126 Eta zure xarma 8 00:00:29,209 --> 00:00:32,043 zu nahi zaitudan bakoitzean… 9 00:00:39,751 --> 00:00:42,084 Amets, amets, amets… 10 00:01:07,668 --> 00:01:09,876 Basoan seinale hura ikusi duzu. 11 00:01:10,376 --> 00:01:13,293 Hurbil geundela esan duzu, baina ez zegoen mapan. 12 00:01:46,543 --> 00:01:47,543 Billy? 13 00:01:56,626 --> 00:01:58,001 Zu bai ume txikia. 14 00:01:58,084 --> 00:02:00,376 Erleak keaz uxatzean, 15 00:02:00,459 --> 00:02:04,209 estalkia kendu, eta abrakadabra. 16 00:02:04,293 --> 00:02:05,293 Eztia. 17 00:02:06,084 --> 00:02:07,293 Ez al da zoragarria? 18 00:02:07,876 --> 00:02:09,084 Txorakeria. 19 00:02:09,584 --> 00:02:11,709 Ezti poto arrunt bat baino ez da. 20 00:02:11,793 --> 00:02:13,501 Beraz… 21 00:02:13,584 --> 00:02:14,876 Utziozu hitz egiteari. 22 00:02:14,959 --> 00:02:17,584 Berriz horrela begiratu eta berotuko zaitut. 23 00:02:17,668 --> 00:02:18,751 Espero dut… 24 00:02:18,834 --> 00:02:20,584 Ez egin kasurik, Billy. 25 00:02:21,459 --> 00:02:22,959 Amatxok arrazoi zuen. 26 00:02:23,043 --> 00:02:26,418 Sagutxo ziztrina da pit bull gorputzaren barruan. 27 00:02:27,084 --> 00:02:28,793 Eskerrik asko, Jolene. 28 00:02:28,876 --> 00:02:31,459 Ea, noren txanda da? 29 00:02:31,959 --> 00:02:34,043 Billy Wiles-ena. 30 00:02:36,376 --> 00:02:39,293 Zerbait erakutsi nahi diguzu gaur? 31 00:02:39,376 --> 00:02:41,334 Ala nahiago duzu ez aurkeztea? 32 00:02:42,834 --> 00:02:44,376 Hementxe naukazu, Billy. 33 00:02:45,334 --> 00:02:46,543 Eta amatxo ere bai. 34 00:02:50,876 --> 00:02:51,709 Ondo da. 35 00:02:51,793 --> 00:02:53,168 Egingo dut, andereño. 36 00:02:55,209 --> 00:02:56,126 Zorte on. 37 00:03:01,751 --> 00:03:03,334 Zergatik darama trajea? 38 00:03:03,834 --> 00:03:05,418 Ama hil zaio. 39 00:03:08,209 --> 00:03:09,751 Zer ekarri diguzu, Billy? 40 00:03:17,959 --> 00:03:18,959 Hau Ollie da. 41 00:03:19,043 --> 00:03:20,751 Apur bat ozenago. 42 00:03:22,334 --> 00:03:23,418 Hau Ollie da. 43 00:03:23,918 --> 00:03:25,834 Nire lagun mina da. 44 00:03:27,209 --> 00:03:28,459 Nire lagunik onena. 45 00:03:29,043 --> 00:03:30,876 Denetarik egiten dugu. 46 00:03:30,959 --> 00:03:33,418 - Kaixo, Ollie! - Michael Wayne Apple. 47 00:03:33,501 --> 00:03:35,043 Hortik ez zoaz ondo. 48 00:03:39,876 --> 00:03:41,876 Denetarik egiten duzu Ollierekin? 49 00:03:45,959 --> 00:03:47,043 Ea ba. 50 00:03:47,126 --> 00:03:49,668 Konta iezaiezu gure abenturei buruz. 51 00:03:49,751 --> 00:03:52,834 Mendixkan zelatan dauden izaki zatarrei buruz! 52 00:03:54,168 --> 00:03:56,751 Castleman Nob-era joaten gara kanpatzera. 53 00:03:57,918 --> 00:04:00,126 Misterio izugarriak argitzera. 54 00:04:00,209 --> 00:04:03,334 Aitatxok dio klase askotariko izakiak daudela han. 55 00:04:03,418 --> 00:04:04,834 Bai! Yetia. 56 00:04:04,918 --> 00:04:06,293 Bada, Yetiak. 57 00:04:06,376 --> 00:04:08,209 Guk aztarnak ikusi ditugu. 58 00:04:08,293 --> 00:04:11,584 Ehizatzen saiatu ginen, baina zelatatzen zailak dira. 59 00:04:11,668 --> 00:04:14,584 Badakizu hurbil daudela mokordo usaina dutelako. 60 00:04:15,918 --> 00:04:18,501 Tira, ez dute ondo usaintzen. 61 00:04:20,793 --> 00:04:22,168 Eta hori ez da dena. 62 00:04:22,251 --> 00:04:26,834 Pirata ontzi bat eraiki genuen aitatxok eman zidan hozkailu-kaxarekin. 63 00:04:26,918 --> 00:04:31,959 Erakuts diezaiegun arrainkume hauei benetako pirata nolakoa den! 64 00:04:34,209 --> 00:04:38,376 Altxorra non dagoen esaten ez badidazu, oholetik pasaraziko zaitut. 65 00:04:38,459 --> 00:04:40,543 Esan dizut, ez dakit non dagoen. 66 00:04:40,626 --> 00:04:41,959 Ez dut inoiz eduki! 67 00:04:42,043 --> 00:04:44,501 Ez dakit non egon daitekeen! 68 00:04:44,584 --> 00:04:45,668 Halakorik! 69 00:04:45,751 --> 00:04:48,834 Ez ni limurtzen saiatu. 70 00:04:48,918 --> 00:04:50,501 Eskifaiari galdetuko diogu. 71 00:04:50,584 --> 00:04:53,501 Sinesten duzue saguzar honek esandakoa? 72 00:04:53,584 --> 00:04:55,668 Ez! 73 00:04:55,751 --> 00:04:59,293 Erabaki dugu! Itsas hondora zoaz, zuzen-zuzenean! 74 00:04:59,376 --> 00:05:01,793 ONGI ETORRI 4. MAILARA! ERAKUTSI ETA KONTATU 75 00:05:13,876 --> 00:05:16,293 Zer esan dut ba? 76 00:05:16,376 --> 00:05:18,126 Gelditzeko esan dizut. 77 00:05:18,209 --> 00:05:20,459 Aurkezpenaz gozatzen nabil, andereño. 78 00:05:20,543 --> 00:05:22,334 Ixo, oies kirtena. 79 00:05:22,418 --> 00:05:23,626 Aizu, Jolene. 80 00:05:23,709 --> 00:05:25,459 Halako hitzik ez. 81 00:05:25,543 --> 00:05:28,293 Zein? "Oies" ala "kirten"? 82 00:05:28,376 --> 00:05:31,043 Carnes jaunaren bulegora joan nahi duzue ala? 83 00:05:32,501 --> 00:05:33,334 Ez, andereño. 84 00:05:34,293 --> 00:05:35,709 Ea, Billy. 85 00:05:35,793 --> 00:05:38,168 Jarraitu hitz egiten Ollieri buruz. 86 00:05:40,959 --> 00:05:41,793 Amaitu dut. 87 00:05:43,209 --> 00:05:45,918 Tira, ba eskerrik asko, Billy. 88 00:05:46,668 --> 00:05:48,418 Oso ausarta izan zara. 89 00:06:00,459 --> 00:06:01,293 Ez. 90 00:06:09,834 --> 00:06:11,293 Kontuz, zu! 91 00:06:24,459 --> 00:06:25,293 Aizu. 92 00:06:26,376 --> 00:06:27,418 Ondo zaude? 93 00:06:28,334 --> 00:06:29,168 Tira… 94 00:06:30,043 --> 00:06:31,459 benetako piratak bagina, 95 00:06:31,543 --> 00:06:34,459 ezpatak atera eta oholetik pasaraziko genituzke, 96 00:06:34,543 --> 00:06:39,126 eta bere barrunbeak marrazoei botako genizkieke! 97 00:06:39,209 --> 00:06:41,793 Benetako piratak gara. 98 00:06:43,834 --> 00:06:44,668 Billy? 99 00:06:45,168 --> 00:06:46,001 Amatxok… 100 00:06:46,834 --> 00:06:49,418 Amatxok zerbait esan niezazun nahi zuen. 101 00:06:49,501 --> 00:06:52,126 - E, itzul iezadazu! - Bere panpina daukat! 102 00:06:52,209 --> 00:06:53,751 Itzultzea nahi duzu? 103 00:06:53,834 --> 00:06:55,168 Agian niretzat da. 104 00:06:56,126 --> 00:06:57,959 Disekzionatu egingo dut. 105 00:06:58,043 --> 00:07:01,168 - Nahikoa da, Michael. Nahikoa. - Bueltan nahi duzu? 106 00:07:01,251 --> 00:07:02,126 Har ezazu. 107 00:07:02,209 --> 00:07:03,751 Utziozu bakean. 108 00:07:07,584 --> 00:07:09,793 Utzi bakean! Utzi bakean behingoz! 109 00:07:10,876 --> 00:07:12,376 Neska batek zu defendatzen? 110 00:07:12,459 --> 00:07:15,251 Uste nuen pirata zinela, Memelo kapitaina. 111 00:07:20,126 --> 00:07:23,043 Ume txikiak panpina behar du! 112 00:07:30,084 --> 00:07:32,501 Horra zure jostailua, ume txiki hori! 113 00:07:37,709 --> 00:07:38,959 Billy kapitaina. 114 00:07:41,834 --> 00:07:43,001 Ume txikia. 115 00:07:48,918 --> 00:07:50,334 Indartsua izan zaitez. 116 00:07:50,418 --> 00:07:52,126 Ollie, zer da orban beltza? 117 00:07:52,209 --> 00:07:54,084 - Billy, haz zaitez. - Ume txikia! 118 00:07:54,168 --> 00:07:56,418 Ezin duzu ume txikiek bezala jokatu. 119 00:07:56,501 --> 00:07:57,334 Ez. 120 00:07:58,293 --> 00:07:59,959 - Ez. - Ume txikia. 121 00:08:04,168 --> 00:08:05,001 Billy? 122 00:08:18,751 --> 00:08:20,376 Ez naiz ume txikia. 123 00:08:25,001 --> 00:08:25,834 Billy. 124 00:08:35,668 --> 00:08:37,001 Bakarrik utzi ninduen. 125 00:09:14,918 --> 00:09:15,959 Aizu! 126 00:09:16,043 --> 00:09:18,043 Aitak korrika egiten ere erakutsi dizu? 127 00:09:18,126 --> 00:09:20,626 Zure atzetik ibili naiz tartetxo batez. 128 00:09:22,251 --> 00:09:23,668 Rhodes jauna? 129 00:09:23,751 --> 00:09:25,459 Ezin zara hemen geratu! 130 00:09:25,543 --> 00:09:27,751 Ea ba! Goazen aterpera! 131 00:09:36,668 --> 00:09:38,876 Tira. Goazen toki lehor batera. 132 00:09:42,043 --> 00:09:46,043 OLLIE GALDU DA 133 00:10:42,793 --> 00:10:43,751 Goazen. 134 00:10:43,834 --> 00:10:45,918 Barruan itxaron dezakezu aitatxo. 135 00:10:46,001 --> 00:10:46,834 Bai, jauna. 136 00:10:58,543 --> 00:10:59,876 Toalla emango dizut. 137 00:11:00,376 --> 00:11:01,334 Itxaron hortxe. 138 00:11:12,251 --> 00:11:13,293 Jainko maitea. 139 00:11:13,376 --> 00:11:17,334 Zure aitak akabatu egingo ninduke kalean bueltaka utziko bazintut. 140 00:11:20,793 --> 00:11:22,543 Astindu hotz hori. 141 00:11:23,834 --> 00:11:25,209 Deitu egingo diot. 142 00:11:25,293 --> 00:11:26,668 Eskerrik asko, jaunak. 143 00:11:29,918 --> 00:11:31,793 Topatu duzu panpina? 144 00:11:47,001 --> 00:11:50,584 Inork esan dizu Cecil Burden-en txakurraren antza duzula? 145 00:11:51,668 --> 00:11:54,168 Mingaina ahoan mantendu ezin duen baboa, 146 00:11:54,251 --> 00:11:56,251 ez duelako hortzik. 147 00:11:57,293 --> 00:11:58,334 Aizu, txikito. 148 00:11:58,418 --> 00:12:00,209 Ez nire makila apurtu gero. 149 00:12:00,293 --> 00:12:02,584 Zer egingo didazu, makilarekin jo? 150 00:12:02,668 --> 00:12:05,418 Oholetik pasaraziko zaitut. 151 00:12:05,501 --> 00:12:06,709 Ulertzen dut. 152 00:12:06,793 --> 00:12:08,751 Umetxoaren ikuskizuna berriz. 153 00:12:10,168 --> 00:12:12,376 Dibertigarria izango da zu jipoitzea. 154 00:12:12,459 --> 00:12:15,209 Marrazo-beita egingo zaitut. 155 00:12:15,293 --> 00:12:16,209 Ea, umeak. 156 00:12:16,293 --> 00:12:17,251 Nahikoa da. 157 00:12:17,334 --> 00:12:18,626 Ez naiz umea! 158 00:12:41,418 --> 00:12:42,543 Bakarrik gaude. 159 00:12:42,626 --> 00:12:45,876 Neska-lagunak eta untxitxoak ez zaituzte salbatuko. 160 00:12:46,501 --> 00:12:48,751 Erakutsi zeinen gogorra zaren, pirata. 161 00:12:52,876 --> 00:12:54,084 Inozokeria. 162 00:12:54,709 --> 00:12:56,543 Ezkontza batera zoaz? 163 00:12:56,626 --> 00:12:57,918 Ala hileta batera? 164 00:13:08,543 --> 00:13:11,376 Zu zara benetako piraten erregea. 165 00:13:13,668 --> 00:13:14,959 Ea ba. 166 00:13:15,043 --> 00:13:16,168 Utziozu. 167 00:13:17,501 --> 00:13:19,626 Zerbait daukazu oin artean? 168 00:13:20,293 --> 00:13:22,584 Ume txiki batek ez dit iruzur… 169 00:13:26,209 --> 00:13:27,459 Ene. 170 00:13:30,876 --> 00:13:34,543 - Piraten erregea naiz, zabor… - Billy! E! 171 00:13:34,626 --> 00:13:35,459 Billy! 172 00:14:35,918 --> 00:14:37,751 Nire izarrak gorde dituzu? 173 00:14:41,126 --> 00:14:45,626 Mendiko erreginak gaueko zerutik lapurtu zituen izarrak. 174 00:14:45,709 --> 00:14:49,584 Urre bihurtu, eta bataiatu egin zituen… 175 00:14:49,668 --> 00:14:52,334 Izar Biki Sorginduak. 176 00:14:56,251 --> 00:14:59,168 Izar hauek bata bestetik hurbil dauden artean, 177 00:14:59,251 --> 00:15:01,334 gu biok ez gara inoiz aldenduko. 178 00:15:37,709 --> 00:15:40,168 Zure oroitzapena daukat. 179 00:15:41,543 --> 00:15:44,126 Edo hark neu nauka agian? 180 00:15:45,334 --> 00:15:48,334 Ez nago ziur. 181 00:16:01,459 --> 00:16:02,459 Ollie. 182 00:16:05,876 --> 00:16:07,209 Badakit hor zaudela. 183 00:16:16,168 --> 00:16:17,001 Hepa. 184 00:16:18,793 --> 00:16:19,668 Kaixo. 185 00:16:22,418 --> 00:16:25,501 Mantal honek begiak nabarmentzen dizkit, ezta? 186 00:16:27,418 --> 00:16:30,584 Begiei itzal naturala ematen die. 187 00:16:32,376 --> 00:16:34,334 Ospitale-estilo dotorea. 188 00:16:41,126 --> 00:16:43,334 Ekarriko didazu ur apur bat? 189 00:16:44,126 --> 00:16:45,334 Tragotxo bat. 190 00:17:00,668 --> 00:17:01,918 Milesker, laztana. 191 00:17:02,001 --> 00:17:04,251 Ai, edari biziagoa balitz! 192 00:17:07,709 --> 00:17:09,043 Atsedena behar duzu. 193 00:17:16,418 --> 00:17:18,793 Badakizu Billy-rentzat duzun garrantzia? 194 00:17:19,584 --> 00:17:20,709 Familiarentzat? 195 00:17:24,584 --> 00:17:25,709 Kezkatuta nago. 196 00:17:27,418 --> 00:17:30,626 Ez dakit nola moldatuko diren ez nagoenean. 197 00:17:33,459 --> 00:17:35,418 Ez dut lur jota geratzerik nahi. 198 00:17:39,501 --> 00:17:41,668 Gaizki pasatzen ari direla uste dut. 199 00:17:43,543 --> 00:17:46,959 Eta ez dakite nola jokatu, ez batak ez besteak. 200 00:17:48,459 --> 00:17:49,959 Billy-ren aitak bereziki. 201 00:17:54,751 --> 00:17:56,126 Jimmy gizon ona da. 202 00:17:59,626 --> 00:18:01,293 Baina zerak kezkatzen nau… 203 00:18:01,793 --> 00:18:03,126 Gabezia bat dauka. 204 00:18:03,918 --> 00:18:05,793 Apur bat gogortuta dago. 205 00:18:07,501 --> 00:18:10,793 Haurrek maite dituztela entzun behar dute, eta… 206 00:18:11,293 --> 00:18:14,293 aitatxoak ez dira oso onak halakoak esaten, ezta? 207 00:18:17,459 --> 00:18:18,918 Beraz, entzun ondo. 208 00:18:19,001 --> 00:18:21,501 Zerbait egin beharko duzu nire partez. 209 00:18:22,001 --> 00:18:23,918 Zerbait esan beharko diezu. 210 00:18:25,834 --> 00:18:27,543 Ez nagoenean lagunduko diena. 211 00:18:33,168 --> 00:18:34,876 Horretarako zaude egina. 212 00:18:35,751 --> 00:18:37,293 Egin dezakezu nire partez? 213 00:19:06,168 --> 00:19:07,918 Egin ditugun gauzak… 214 00:19:08,793 --> 00:19:10,751 eta egin nahi ditugunak. 215 00:19:14,834 --> 00:19:17,251 Hainbeste behar zaitut 216 00:19:18,501 --> 00:19:20,251 non hil nintekeen. 217 00:19:21,209 --> 00:19:25,084 Asko maite zaitut, 218 00:19:25,709 --> 00:19:28,376 eta horregatik, 219 00:19:28,459 --> 00:19:32,376 zu nahi zaitudan bakoitzean 220 00:19:32,459 --> 00:19:35,334 amets baino ez dut 221 00:19:36,168 --> 00:19:39,209 egin behar 222 00:19:39,876 --> 00:19:43,084 Amets, amets, amets, 223 00:19:44,626 --> 00:19:47,584 amets. 224 00:19:48,334 --> 00:19:50,293 Amets, amets… 225 00:19:54,209 --> 00:19:56,709 Zerbait egin beharko duzu nire partez. 226 00:20:01,209 --> 00:20:03,084 Horretarako zaude egina. 227 00:20:09,668 --> 00:20:10,876 Ez kezkatu, Billy. 228 00:20:11,668 --> 00:20:13,043 Etxera noa. 229 00:21:34,876 --> 00:21:36,793 Zure bila ibili naiz gau osoan. 230 00:21:40,543 --> 00:21:42,959 Ezer esan gabe alde egin duzu, Billy. 231 00:21:45,543 --> 00:21:47,084 Kaleak hausten ibili zara. 232 00:21:51,209 --> 00:21:53,876 Trajea hondatu duzu, horma-irudiak jarri… 233 00:21:56,251 --> 00:21:57,668 Zoro bat bezala. 234 00:22:01,001 --> 00:22:03,251 Zure ditxosozko untxiaren bila. 235 00:22:07,084 --> 00:22:09,459 Eta taberna batean topatu zaitut, 236 00:22:10,876 --> 00:22:13,626 beste mutil bati muturra berotzeko prest. 237 00:22:22,834 --> 00:22:24,543 Aparteko eguna benetan. 238 00:22:48,251 --> 00:22:51,543 Eta zer egingo dugu orain? 239 00:22:55,584 --> 00:22:59,043 Etxe handi eta huts hartan sartuko gara, Billy, baina… 240 00:23:04,459 --> 00:23:06,376 Ezin dut bakarrik egin. 241 00:23:08,584 --> 00:23:11,334 - Sentitzen dut hazi ez izana. - O, ez ba. 242 00:23:11,418 --> 00:23:14,168 Zu bezain indartsua izan nahi dut. 243 00:23:14,918 --> 00:23:15,751 Billy. 244 00:23:21,834 --> 00:23:23,168 Ai ene. 245 00:23:26,084 --> 00:23:28,751 Ni baino askoz indartsuagoa zara, Billy. 246 00:23:33,751 --> 00:23:36,001 Pertsona indartsuek negar egiten dute. 247 00:23:51,001 --> 00:23:53,376 Argia piztuta utziko dugu Ollierentzat. 248 00:23:55,793 --> 00:23:56,751 Ados? 249 00:24:01,918 --> 00:24:02,959 Ea ba. 250 00:24:09,334 --> 00:24:10,334 Sar gaitezen. 251 00:24:58,626 --> 00:24:59,543 Billy! 252 00:25:00,584 --> 00:25:02,209 Billy, itzuli naiz! 253 00:25:10,126 --> 00:25:11,293 Ez. 254 00:25:12,501 --> 00:25:13,334 Ez. 255 00:25:17,459 --> 00:25:18,543 Joan egin dira. 256 00:25:23,626 --> 00:25:24,876 Beranduegi nabil. 257 00:25:27,126 --> 00:25:28,251 Beranduegi nabil. 258 00:25:59,543 --> 00:26:01,418 Agurtu zure erregea, zalduna. 259 00:26:01,501 --> 00:26:03,334 - Broma da? - Tira, agurtu. 260 00:26:03,418 --> 00:26:04,376 Agurtu ba. 261 00:26:04,459 --> 00:26:05,543 Dantzatu nirekin. 262 00:26:08,543 --> 00:26:11,501 Ene bada. Zenbat denbora? 263 00:26:13,168 --> 00:26:17,459 Untxitxo txintxoa zulo lokazturantz doa, su uztailak zeharkatuz! 264 00:26:17,543 --> 00:26:20,043 Eta marka hautsi du! 265 00:26:20,126 --> 00:26:22,793 O, ikusleak liluratuta daude! 266 00:26:30,043 --> 00:26:33,709 Abentura arriskutsu baterako prest, lagun? 267 00:26:57,834 --> 00:26:59,334 Zer egin beldur garenean? 268 00:26:59,418 --> 00:27:01,126 - Mark Twain? - Horixe. 269 00:27:01,209 --> 00:27:04,376 Izarrengan pentsatu eta abestia kantatzen dugu. 270 00:27:04,459 --> 00:27:06,001 Eta Mark Twain-era igo. 271 00:27:18,168 --> 00:27:20,918 Ez zaitez nitaz ahaztu, ados? 272 00:27:21,501 --> 00:27:22,459 Inoiz ez. 273 00:27:41,001 --> 00:27:45,334 Nire lagun mina Ollie ikusi duzu? 274 00:27:46,251 --> 00:27:47,543 Nire bila aritu da. 275 00:27:58,793 --> 00:27:59,709 Sentitzen dut. 276 00:28:01,709 --> 00:28:02,668 Galdu egin dut. 277 00:28:07,501 --> 00:28:08,668 Dena galdu dut. 278 00:28:21,834 --> 00:28:22,959 Galderaren bat? 279 00:28:23,459 --> 00:28:26,126 Ez dugu elkarren antzik, ezta? 280 00:28:30,126 --> 00:28:31,834 Zuk baduzu Ollieren antzik? 281 00:28:32,543 --> 00:28:33,668 Untxitxoa da, ama. 282 00:28:33,751 --> 00:28:35,793 Baina maite duzu hala ere, ezta? 283 00:28:35,876 --> 00:28:37,168 Bihotz-bihotzez. 284 00:28:40,584 --> 00:28:42,543 Badakizu nondik datorren Ollie? 285 00:28:42,626 --> 00:28:43,543 Ez? 286 00:28:44,668 --> 00:28:46,043 Ba, txikia zinenean… 287 00:28:47,709 --> 00:28:48,959 bakarrik zeunden. 288 00:28:49,751 --> 00:28:52,251 Eta behar gintuzun, amatxo eta aitatxo, 289 00:28:52,918 --> 00:28:55,834 baina pentsatu nuen beste norbait behar zenuela, 290 00:28:55,918 --> 00:28:57,459 norbait berezia. 291 00:28:58,876 --> 00:29:02,751 Beraz, aitatxoren alkandora batekin, kirasdun horietako bat, 292 00:29:03,251 --> 00:29:04,584 belarri bat egin nion. 293 00:29:04,668 --> 00:29:07,959 Gero, soineko bat hartu eta beste belarria zertu nion. 294 00:29:08,501 --> 00:29:11,751 Eta pixkanaka-pixkanaka, 295 00:29:12,709 --> 00:29:15,376 magikoki, besoak eta hankak azaldu ziren, 296 00:29:16,751 --> 00:29:17,876 eta gero, aurpegia. 297 00:29:17,959 --> 00:29:19,001 Bihotza faltan. 298 00:29:21,418 --> 00:29:25,251 Kaskabilo hori mundu osoan dudan lagunik onenarena da. 299 00:29:26,126 --> 00:29:29,251 - Zuk ere laguntxo bat zeneukan? - Bai, horixe baietz! 300 00:29:29,793 --> 00:29:34,001 Printzesa dantzaria zen eta Bali Hai izeneko lurralde batetik zetorren. 301 00:29:34,751 --> 00:29:36,918 Eta ez genuen batere antzik. 302 00:29:37,584 --> 00:29:40,043 Nina zuen izena, eta bihotzez maite nuen. 303 00:29:42,793 --> 00:29:44,834 Duela asko puskatu zen, 304 00:29:45,626 --> 00:29:48,293 baina bere zati bat Ollieren barruan bizi da. 305 00:29:48,376 --> 00:29:51,168 Betirako. Inoiz desagertuko ez den oroitzapena. 306 00:29:51,251 --> 00:29:52,126 Ollie bezala. 307 00:29:52,668 --> 00:29:54,334 Ollie gu geu da. 308 00:29:55,418 --> 00:29:57,459 Gure oroitzapenak josita daude. 309 00:29:58,334 --> 00:29:59,251 Benetan? 310 00:29:59,334 --> 00:30:00,793 Bai, benetan. 311 00:30:01,751 --> 00:30:04,501 Nina nirea zen, Ollie zurea da, 312 00:30:04,584 --> 00:30:07,834 eta zu nirea zara. 313 00:30:08,543 --> 00:30:09,626 Begira nazazu. 314 00:30:10,501 --> 00:30:13,876 Nire bihotza zara, betidanik eta betirako. Ulertu duzu? 315 00:30:13,959 --> 00:30:14,834 Ulertu dut. 316 00:30:14,918 --> 00:30:16,418 - Maite zaitut. - Maite zaitut. 317 00:30:16,501 --> 00:30:17,501 Besarkada bat. 318 00:30:35,168 --> 00:30:36,543 Nina. 319 00:30:43,251 --> 00:30:44,834 Zer egin diozu? 320 00:30:46,459 --> 00:30:48,501 Zer egin diozu ene Ninari? 321 00:30:48,584 --> 00:30:50,501 Nik ez diot ezer egin! 322 00:30:50,584 --> 00:30:51,709 Itzuli hona! 323 00:31:04,209 --> 00:31:06,626 Denbora osoan gezurra esan didazu! 324 00:31:06,709 --> 00:31:08,084 Jeloskor zeunden? 325 00:31:08,793 --> 00:31:12,251 - Billy eta zuk jolasten txikitu zenuten? - Ez! 326 00:31:12,334 --> 00:31:14,126 Kaskabiloa lapurtu zenion? 327 00:31:18,209 --> 00:31:19,168 Ez! 328 00:31:21,168 --> 00:31:26,293 - Zer egin diozu Ninari? - Ez da egia! 329 00:31:26,834 --> 00:31:28,543 Puskatu egin zen! 330 00:31:29,043 --> 00:31:33,418 Benetan maite zuten, eta puskatu egin zen! 331 00:31:48,751 --> 00:31:51,126 Billy-ren amak ez zuen Nina galdu nahi. 332 00:31:51,209 --> 00:31:57,084 Eta orduan, bere zatitxo bat nire barruan jarri zuen. 333 00:31:58,501 --> 00:32:00,668 Nina! 334 00:32:06,376 --> 00:32:08,084 Badakit nola sentitzen zaren. 335 00:32:09,209 --> 00:32:12,001 Oso mingarria da. 336 00:32:13,793 --> 00:32:14,918 Baina ondo da. 337 00:32:16,668 --> 00:32:18,209 Normala da mina sentitzea. 338 00:32:26,376 --> 00:32:27,251 Tori. 339 00:32:27,959 --> 00:32:31,043 Behar baduzu, hobe sentiarazten bazaitu, 340 00:32:33,168 --> 00:32:34,501 zuretzat. 341 00:32:47,418 --> 00:32:50,793 Eskerrak aurkitu zaitudan. 342 00:33:25,543 --> 00:33:26,668 Lortu duzu. 343 00:33:29,376 --> 00:33:30,293 Etxean zaude. 344 00:34:58,543 --> 00:34:59,751 Ai ene. 345 00:36:45,668 --> 00:36:47,168 Zerbait daukat zuretzat. 346 00:36:48,418 --> 00:36:49,376 Aitatxo! 347 00:36:52,501 --> 00:36:53,584 Ollie? 348 00:36:57,293 --> 00:36:58,793 Ezagutzen duzu? 349 00:37:00,293 --> 00:37:01,793 Noski baietz. 350 00:37:02,584 --> 00:37:05,793 Nirekin etxera etortzekoa zinen zu, ezta? 351 00:37:08,709 --> 00:37:11,209 Hara, Ollie nire lagunik onena zen. 352 00:37:11,293 --> 00:37:12,959 Amatxok egin zuen niretzat. 353 00:37:14,168 --> 00:37:16,959 Luzaroan egon zen galduta, baina… 354 00:37:18,168 --> 00:37:20,459 nolabait etxerako bidea topatu zuen. 355 00:37:21,168 --> 00:37:22,543 Eta orain zurea da. 356 00:37:29,709 --> 00:37:31,043 Hau nire horma da. 357 00:37:31,126 --> 00:37:32,543 Aitatxok lagundu zidan. 358 00:37:32,626 --> 00:37:35,751 Txikia zenean, halako horma bat egin zuen amarekin. 359 00:37:35,834 --> 00:37:38,251 Nire lekurik gogokoenak daude: 360 00:37:38,334 --> 00:37:40,168 aitona Jimmy-ren etxea, 361 00:37:40,251 --> 00:37:42,918 Krepe Jauregia, igandero noa horra, eta… 362 00:37:43,709 --> 00:37:44,793 errefau-adabakia. 363 00:37:44,876 --> 00:37:46,668 Gustuko dut errefau-adabakia. 364 00:37:46,751 --> 00:37:49,293 Hemendik aurrera elkarrekin jolastuko gara. 365 00:37:57,168 --> 00:37:59,501 Triste nagoenean 366 00:37:59,584 --> 00:38:03,876 zu ni beso artean izatea 367 00:38:03,959 --> 00:38:05,584 behar dudan gauean. 368 00:38:05,668 --> 00:38:07,918 Nahi zaitudan bakoitzean, 369 00:38:08,001 --> 00:38:12,084 amets baino ez dut egin behar. 370 00:38:12,168 --> 00:38:14,334 Amets, amets, amets, 371 00:38:14,418 --> 00:38:16,001 amets… 372 00:38:16,793 --> 00:38:19,418 Aitatxo! Olliek zerbait esan nahi dizu. 373 00:38:19,501 --> 00:38:21,084 Amatxoren partez dela dio. 374 00:38:26,959 --> 00:38:27,834 Entzun ondo… 375 00:38:28,334 --> 00:38:30,584 Zerbait egin beharko duzu nire partez. 376 00:38:31,459 --> 00:38:33,376 Zerbait esan beharko diozu. 377 00:38:34,043 --> 00:38:34,876 Bai. 378 00:38:35,626 --> 00:38:36,668 Esango diot. 379 00:38:37,418 --> 00:38:40,834 Aitatxo, zure amak zera esan nahi zizun: 380 00:38:40,918 --> 00:38:44,084 Normala da triste egotea, baina ez erresumindu. 381 00:38:45,709 --> 00:38:48,751 Haserretu zaitezkete, baina ez bata bestearekin. 382 00:38:51,001 --> 00:38:55,251 Eta norbait galtzeak ez du esan nahi betirako joan denik. 383 00:39:33,668 --> 00:39:36,543 Izar hauek bata bestetik hurbil dauden artean, 384 00:39:36,626 --> 00:39:38,584 ez gara inoiz aldenduko. 385 00:39:52,418 --> 00:39:53,501 Jolastu nahi? 386 00:40:08,584 --> 00:40:11,209 - Billy? - Bai? 387 00:40:15,543 --> 00:40:17,418 Ez zaitez nitaz ahaztu. 388 00:40:20,126 --> 00:40:21,043 Ados? 389 00:40:24,459 --> 00:40:25,709 Inola ere ez. 390 00:40:30,959 --> 00:40:31,918 Inoiz ez. 391 00:41:15,126 --> 00:41:22,126 AMAIERA 392 00:41:23,043 --> 00:41:25,043 Azpitituluak: Sara Abaunza