1 00:00:06,049 --> 00:00:11,304 NANCY REAGAN INSTITUTUA - SARRERA NAGUSIA 2 00:00:24,567 --> 00:00:27,445 Ez dakit norena izan zen ideia maltzur hori: 3 00:00:28,446 --> 00:00:31,699 ehunka nerabe finantziazio txikia duten 4 00:00:33,659 --> 00:00:36,662 eta jada ametsik ez duten pertsonek zuzendutako eskoletan sartzea. 5 00:00:39,415 --> 00:00:41,084 Baina sadismoa miresten dut. 6 00:00:55,014 --> 00:00:56,766 KURRIN-KURRIN - FRIKI PUGSLEY TXERRITXO 7 00:01:04,565 --> 00:01:05,691 Izenak nahi ditut. 8 00:01:05,775 --> 00:01:07,527 Ez dakit nork egin zuen. 9 00:01:08,111 --> 00:01:11,155 - Oso azkar izan zen. - Emozioak berdin ahuleria. 10 00:01:12,031 --> 00:01:13,533 Emozioak kontrolatu. 11 00:01:14,158 --> 00:01:15,701 Orain. 12 00:01:19,080 --> 00:01:20,790 Ikaratuta zaude, motel? 13 00:01:27,255 --> 00:01:28,089 Ondo zaude? 14 00:01:28,172 --> 00:01:32,385 Ez diot nebari azkenaldian bisioak ditudala aitortuko. 15 00:01:32,969 --> 00:01:34,428 Abisatu gabe datoz, 16 00:01:34,512 --> 00:01:38,391 eta elektroshock-terapia bezalakoak dira, baina erremin atsegina gabe. 17 00:01:38,474 --> 00:01:39,976 Ni arduratuko naiz. 18 00:01:40,059 --> 00:01:41,018 Asteazken? 19 00:01:41,853 --> 00:01:43,563 Zer egingo duzu? 20 00:01:43,646 --> 00:01:45,064 Hoberen egiten dakidana. 21 00:02:01,747 --> 00:02:02,790 Dalton, begira. 22 00:02:03,583 --> 00:02:05,084 Txerritxoaren arreba. 23 00:02:08,004 --> 00:02:09,213 Aizu, friki. 24 00:02:09,755 --> 00:02:11,632 Entrenamendu pribatua da. 25 00:02:12,466 --> 00:02:15,636 Nik bakarrik tortura dezaket nire neba. 26 00:02:49,921 --> 00:02:51,297 INOIZ EZ GEHIAGO ESKOLA 27 00:02:52,006 --> 00:02:54,425 NETFLIX-EN TELESAILA 28 00:04:09,375 --> 00:04:11,919 Gau magikoan, 29 00:04:12,003 --> 00:04:15,381 leunki, 30 00:04:16,340 --> 00:04:20,594 isilki egiten dut otoitz, 31 00:04:20,678 --> 00:04:24,557 ameslariek bezala. 32 00:04:25,141 --> 00:04:29,395 Gero lokartzen naiz 33 00:04:29,478 --> 00:04:32,315 zurekin amets egiteko. 34 00:04:34,942 --> 00:04:36,610 Gogoratzen dut 35 00:04:37,194 --> 00:04:41,866 agur esan zenuela. 36 00:04:56,756 --> 00:05:00,259 Laztana, luze jarraituko duzu gurekin hain zakarra izaten? 37 00:05:01,552 --> 00:05:05,931 Lurch, gogorarazi nire gurasoei jada ez diedala hitz egiten. 38 00:05:08,225 --> 00:05:10,144 Ene sugegorria, zin egiten dizut 39 00:05:10,227 --> 00:05:12,730 Inoiz Ez Gehiago maite egingo duzula. 40 00:05:12,813 --> 00:05:14,690 - Ezta, Tish? - Jakina baietz. 41 00:05:14,774 --> 00:05:17,234 - Eskola hobeezina da harentzat. - Zer ba? 42 00:05:17,318 --> 00:05:19,278 Zuretzat hobeezina izan zelako? 43 00:05:19,362 --> 00:05:21,572 Ez ditut zure urratsak jarraitu nahi. 44 00:05:21,655 --> 00:05:23,616 Eskrima taldeko kapitaina, 45 00:05:23,699 --> 00:05:26,619 Dantzaldi Gaiztoko erregina eta Espiritismo Klubeko burua izatea. 46 00:05:26,702 --> 00:05:31,248 Azkenik ulertzen zaituzten ikaskideekin egongo zarela esan nahi nuen. 47 00:05:31,332 --> 00:05:33,584 Agian lagunak ere egingo dituzu. 48 00:05:35,252 --> 00:05:38,464 Inoiz Ez Gehiago ez da gainerako barnetegiak bezalakoa. 49 00:05:39,215 --> 00:05:40,758 Toki xarmagarria da. 50 00:05:41,509 --> 00:05:43,219 Han ezagutu nuen zure ama. 51 00:05:44,095 --> 00:05:45,930 Eta elkarrekin maitemindu ginen. 52 00:05:47,932 --> 00:05:50,351 Goragalea ematen ari didazue. 53 00:05:50,935 --> 00:05:51,977 Ez zentzu onean. 54 00:05:52,061 --> 00:05:55,231 Laztana, ez zaitugu guk kanporatu. 55 00:05:55,314 --> 00:05:59,610 Mutil horren familiak hilketa-saiakera egotzi nahi zizun. 56 00:05:59,693 --> 00:06:01,821 Zer itxura izango luke zure espedienteak? 57 00:06:01,904 --> 00:06:02,863 Erabat txarra. 58 00:06:03,864 --> 00:06:06,117 Nire zeregina bete ez nuela jakingo lukete. 59 00:06:12,832 --> 00:06:14,333 Hemen bertan. 60 00:06:14,417 --> 00:06:17,420 INOIZ EZ GEHIAGO ESKOLA HURRENGO IRTEERA EZKERRETARA 61 00:06:22,550 --> 00:06:25,302 - Milesker. - Benetan jaitsi nahi duzu hemen? 62 00:06:26,345 --> 00:06:30,307 Bidea polita badirudi ere, Inoiz Ez Gehiagoren ondotik igarotzen da. 63 00:06:30,891 --> 00:06:32,101 Marjinatuen eskola? 64 00:06:32,184 --> 00:06:34,019 Deskribapen adeitsua da hori. 65 00:06:34,687 --> 00:06:37,106 Inoiz ez dut marjinatuekin arazorik izan. 66 00:06:37,189 --> 00:06:39,400 Udalekuetako begiralea gizotsoa zen. 67 00:06:39,483 --> 00:06:40,484 Oso tipo jatorra. 68 00:06:40,568 --> 00:06:43,279 Bai, zu eta ni bezalakoak dira, 69 00:06:43,362 --> 00:06:44,905 lepoa mozten dizuten arte. 70 00:06:49,869 --> 00:06:50,870 Eskerrik asko. 71 00:07:45,799 --> 00:07:52,765 INOIZ EZ GEHIAGO ESKOLA 72 00:07:56,936 --> 00:07:59,730 Behintzat egun polita geratzen ari da. 73 00:08:18,791 --> 00:08:21,585 Asteazken izen bitxia da benetan. 74 00:08:23,087 --> 00:08:24,838 Jaio zinen eguna izango da. 75 00:08:24,922 --> 00:08:26,840 Ostiral 13an jaio nintzen. 76 00:08:26,924 --> 00:08:30,886 Izena nire haur-abesti gogoeneko lerro batetik dator: 77 00:08:30,970 --> 00:08:33,389 "Asteazkenean jaioa, nahigabez betea". 78 00:08:35,975 --> 00:08:40,020 Beti izan duzu munduarekiko ikuspuntu berezia, Morticia. 79 00:08:41,146 --> 00:08:43,691 Amak logelakideak ohi ginela esan al dizu? 80 00:08:44,608 --> 00:08:47,987 Eta burua galdu gabe graduatu zinen? Harrigarria. 81 00:08:50,030 --> 00:08:53,450 Oso hezkuntza-bide interesgarria izan duzu. 82 00:08:53,534 --> 00:08:55,327 Zortzi eskola bost urtetan. 83 00:08:55,411 --> 00:08:58,205 Ez dute geldi nazakeen eskolarik eraiki. 84 00:08:58,289 --> 00:09:00,374 Ziur toki hau ez dela desberdina. 85 00:09:00,457 --> 00:09:05,170 Gure alabak esan nahi duena da aukera izugarri eskertzen dizula. 86 00:09:08,215 --> 00:09:11,302 Ez da ohikoa ikasleak ikasturte erdian onartzea, 87 00:09:11,885 --> 00:09:14,638 baina Asteazkenak nota bikainak dituenez 88 00:09:14,722 --> 00:09:17,683 eta zuen familiak eskolan historia luzea duenez, 89 00:09:17,766 --> 00:09:20,769 batzordearekin arituz gero, salbuespena egingo dugu. 90 00:09:26,942 --> 00:09:29,862 Larissa, eta Asteazkenen… 91 00:09:30,779 --> 00:09:32,114 psikoterapia-saioak? 92 00:09:32,698 --> 00:09:34,199 Auzitegiak agindu ditu. 93 00:09:35,451 --> 00:09:38,162 Harremana dugu Jericho-ko psikologo batekin. 94 00:09:38,245 --> 00:09:39,997 Astean bitan ikus dezake. 95 00:09:40,080 --> 00:09:42,333 Entzun al duzu, ene ekaitz-hodeitxo? 96 00:09:42,416 --> 00:09:44,084 Esku bikainetan zaude. 97 00:09:44,168 --> 00:09:46,420 Ikusiko dugu lehen saioa jasaten duen. 98 00:09:49,506 --> 00:09:51,759 Ama egon zen egoitzan jarri zaitut. 99 00:09:51,842 --> 00:09:52,760 Ofelia Etxea. 100 00:09:55,471 --> 00:09:56,764 Okertzen ez banaiz, 101 00:09:56,847 --> 00:10:01,560 Ofeliak bere buruaz beste egin zuen haren familiak zoratu egin zuelako, ezta? 102 00:10:08,609 --> 00:10:10,944 Goazen zure logelakidea ezagutzera? 103 00:10:18,577 --> 00:10:20,537 Oso… koloretsua da. 104 00:10:24,958 --> 00:10:25,876 Aupa, logelakide. 105 00:10:25,959 --> 00:10:29,129 Asteazken, hau Enid Sinclair da. 106 00:10:29,213 --> 00:10:30,756 Ondo zaude? 107 00:10:30,839 --> 00:10:32,341 Apur bat zurbil zaude. 108 00:10:33,842 --> 00:10:35,552 Beti dirudi erdi hilda. 109 00:10:37,388 --> 00:10:38,931 Ongi etorri Ofelia Etxera! 110 00:10:40,849 --> 00:10:42,643 Besarkadarik ez. Ados. 111 00:10:42,726 --> 00:10:44,269 Barka ezazu Asteazken. 112 00:10:44,353 --> 00:10:46,480 Koloreari alergia dio. 113 00:10:46,563 --> 00:10:47,731 Hara! 114 00:10:48,315 --> 00:10:49,149 Nolakoa da? 115 00:10:50,067 --> 00:10:53,028 Urtikaria dut. Eta mamia hezurretatik bereizten da. 116 00:10:53,987 --> 00:10:56,699 Zorionez, uniforme berezia eskatu dizugu. 117 00:10:57,783 --> 00:10:59,952 Enid, eraman Asteazken izen ematera, 118 00:11:00,035 --> 00:11:02,204 agiria eta ordutegia har ditzala, 119 00:11:02,287 --> 00:11:04,289 eta erakuts iezaiozu eskola. 120 00:11:16,301 --> 00:11:18,303 Inoiz Ez Gehiago 1791ean sortu zen 121 00:11:18,387 --> 00:11:20,013 gu bezalakoak hezitzeko. 122 00:11:20,097 --> 00:11:22,266 Marjinatuak, frikiak, munstroak… 123 00:11:22,349 --> 00:11:24,768 Baztertuen talde guztiak. 124 00:11:24,852 --> 00:11:26,979 Ez iezadazu saltzen saiatu. 125 00:11:27,730 --> 00:11:29,815 - Ez dut luze geratu nahi. - Zer ba? 126 00:11:30,858 --> 00:11:32,067 Gurasoen ideia izan zen. 127 00:11:32,651 --> 00:11:35,154 Begira, amak niri handikeria-irria eskaintzen. 128 00:11:35,821 --> 00:11:38,323 Ni hona bidaltzeko aitzakia bat nahi zuten. 129 00:11:38,824 --> 00:11:42,286 Haien plan gaizto baina bistakoaren parte da. 130 00:11:42,369 --> 00:11:43,412 Zer plan? 131 00:11:43,996 --> 00:11:46,081 Ni haien buruen bertsio bat bihurtzea. 132 00:11:46,915 --> 00:11:49,752 Bada, beraz, agian zerbait argitu ahalko duzu. 133 00:11:49,835 --> 00:11:54,548 Aurreko eskolan mutil bat hil omen zenuen eta zure gurasoek libratu zintuzten. 134 00:11:54,631 --> 00:11:56,800 Bi izan ziren, baina berdin du zenbat. 135 00:12:01,263 --> 00:12:02,681 Ongi etorri patiora. 136 00:12:05,768 --> 00:12:07,144 Ez dirudi patioa. 137 00:12:08,604 --> 00:12:12,065 Garratza izateak eskola normalean funtzionatuko zuen, 138 00:12:12,149 --> 00:12:13,609 baina hau desberdina da. 139 00:12:14,485 --> 00:12:16,862 Hemengo agertoki soziala azalduko dizut. 140 00:12:17,446 --> 00:12:20,908 Ez dut interesik nerabeen klixe tribaletan parte hartzean. 141 00:12:20,991 --> 00:12:24,703 Ba erabili informazioa zure erdeinu amaigabeko putzua betetzeko. 142 00:12:24,787 --> 00:12:26,997 Hemen marjinatu mota asko dago, 143 00:12:27,080 --> 00:12:30,876 baina nagusiak letagindunak, iledunak, harrituak eta ezkatadunak dira. 144 00:12:30,959 --> 00:12:34,421 Horiek letagindunak dira, hau da, banpiroak. 145 00:12:34,505 --> 00:12:37,508 Batzuek hainbat hamarkada daramatzate hemen. 146 00:12:38,258 --> 00:12:41,720 Artaburu horiek iledunak dira, hau da, gizotsoak. 147 00:12:41,804 --> 00:12:42,679 Ni bezala! 148 00:12:44,056 --> 00:12:47,768 Ilargi betean zarata asko dago hemen. Otso jarrera hartzen dute. 149 00:12:47,851 --> 00:12:50,229 Zarata kentzeko aurikularrak erabili. 150 00:12:50,312 --> 00:12:52,356 Ezkatadunak sirenak dira, ezta? 151 00:12:52,981 --> 00:12:54,191 Azkar ulertzen duzu. 152 00:12:54,274 --> 00:12:58,779 Eta neska hori, Bianca Barclay, erregetasunetik gertuen dagoena da. 153 00:13:00,864 --> 00:13:02,825 Baina koroa galtzen ari da. 154 00:13:02,908 --> 00:13:05,911 Xavier Thorpe artista torturatuarekin ibili ohi zen. 155 00:13:05,994 --> 00:13:08,247 Seihilekoaren hasieran hautsi zuten. 156 00:13:08,330 --> 00:13:10,082 Ez dakigu zergatik. 157 00:13:10,666 --> 00:13:12,292 - Zoragarria. - Bai, ezta? 158 00:13:12,376 --> 00:13:15,754 Nire vlog-a Inoiz Ez Gehiagoko esamesen iturri nagusia da. 159 00:13:15,838 --> 00:13:19,383 Enid! Ez duzu sinetsiko zure logelakide berriak egiten duena. 160 00:13:19,466 --> 00:13:21,593 Giza-haragia jaten du. 161 00:13:21,677 --> 00:13:23,595 Hil zuen mutila jan zuen. 162 00:13:23,679 --> 00:13:25,305 Kontuz ibili. 163 00:13:26,515 --> 00:13:27,516 Guztiz kontrakoa. 164 00:13:27,599 --> 00:13:32,020 Nire biktimen gorpuak xerratan moztu eta nire animaliei ematen dizkiet. 165 00:13:33,355 --> 00:13:35,774 Ajax, nire logelakide berria, Asteazken. 166 00:13:37,067 --> 00:13:37,943 Hara! 167 00:13:38,777 --> 00:13:40,320 Zuri-beltzean zaude. 168 00:13:41,238 --> 00:13:43,365 - Instagrameko filtroa dirudizu. - Kasurik ez. 169 00:13:43,448 --> 00:13:45,534 Gorgonek gehiegi erretzen dute. 170 00:13:46,034 --> 00:13:49,746 Ederra baina leloa da. Eskola txikia da, eta Interneten ez zegoen asko zuri buruz. 171 00:13:49,830 --> 00:13:52,833 Insta, Snapchat eta TikTok izan beharko zenituzke. 172 00:13:53,625 --> 00:13:57,504 Sareak arima xurgatzen dizuten baiespen hutsalez betetako zuloak dira. 173 00:14:04,011 --> 00:14:06,847 Hara, ene tranpa mortala! 174 00:14:07,431 --> 00:14:11,268 Zu uniforme horrekin ikusteak oroipen izugarriak dakarzkit gogora. 175 00:14:11,351 --> 00:14:13,103 - Ezta, Tish? - Bai. 176 00:14:14,897 --> 00:14:16,857 Mutilok, autoan itxarongo duzue? 177 00:14:16,940 --> 00:14:19,234 Asteazkenekin hitz egin behar dut. 178 00:14:26,408 --> 00:14:27,367 Pugsley, 179 00:14:28,577 --> 00:14:30,370 biguna eta ahula zara. 180 00:14:30,454 --> 00:14:33,999 Ez duzu ni gabe biziraungo. Gehienez, bi hilabete. 181 00:14:34,708 --> 00:14:36,501 Nik ere izango dut zure mira. 182 00:14:42,507 --> 00:14:47,596 Ihes egitean pentsatzen ari bazinen, ahaz ezazu. 183 00:14:49,264 --> 00:14:54,728 Familia osoari esan diot atea jotzen baduzu, segidan niri deitzeko. 184 00:14:56,605 --> 00:14:57,856 Ezin duzu inora joan. 185 00:14:57,940 --> 00:15:00,984 Beti bezala, gutxiesten nauzu, ama. 186 00:15:01,068 --> 00:15:03,695 Hezkuntza-kartzela honetatik ihes egingo dut, 187 00:15:03,779 --> 00:15:06,031 eta ez duzu berriro nire berri izango. 188 00:15:06,907 --> 00:15:09,034 Oso neska azkarra zara, Asteazken, 189 00:15:09,117 --> 00:15:11,870 baina batzuetan zeure burua oztopatzen duzu. 190 00:15:13,747 --> 00:15:16,959 Ziur azkenean Inoiz Ez Gehiago maite egingo duzula 191 00:15:17,751 --> 00:15:21,338 eta bizitza aldatu dizula irudituko zaizula, niri bezala. 192 00:15:25,300 --> 00:15:27,010 Zuretzat oparitxo bat dut. 193 00:15:29,805 --> 00:15:30,806 W… 194 00:15:32,224 --> 00:15:33,058 M. 195 00:15:33,642 --> 00:15:34,726 Gure inizialak. 196 00:15:35,310 --> 00:15:37,521 Obsidianazkoa da, 197 00:15:38,647 --> 00:15:42,067 apaiz aztekek bisioei oles egiteko erabiltzen zuten harria. 198 00:15:43,360 --> 00:15:45,362 Geure arteko loturaren ikurra da. 199 00:15:48,073 --> 00:15:51,201 Zein espirituk iradoki zizun purtzileria itsusi hau? 200 00:15:52,494 --> 00:15:54,037 Ni ez naiz zu, ama. 201 00:15:55,247 --> 00:15:58,834 Ez naiz ez maiteminduko, ez etxekoandrea izango eta ez dut familiarik izango. 202 00:16:01,128 --> 00:16:04,798 Dakidanez, zure adineko neskek gauza mingarriak esaten dituzte. 203 00:16:05,298 --> 00:16:07,009 Ez nuke txarrera hartu behar. 204 00:16:08,343 --> 00:16:10,262 Zorionez, ez duzu bihotzik. 205 00:16:12,806 --> 00:16:15,100 Azkenik, hitz adeitsuak amarentzat. 206 00:16:18,687 --> 00:16:21,982 Lurch, kristalezko bola, mesedez. 207 00:16:25,027 --> 00:16:28,071 Ezin dugu lehen astean zurekin hitz egin, 208 00:16:28,155 --> 00:16:30,532 beraz, datorren igandean deituko dizugu. 209 00:16:57,100 --> 00:16:58,727 Ez kezkatu, maitea. 210 00:16:59,352 --> 00:17:01,980 Gure eskorpioitxoa ez da bakarrik egongo. 211 00:17:27,464 --> 00:17:28,590 Non dago gainerakoa? 212 00:17:29,174 --> 00:17:31,927 Bada, gorputz-enborra eta besoa han daude. 213 00:17:32,844 --> 00:17:34,679 Hanka bat zegoen laku ondoan. 214 00:17:34,763 --> 00:17:37,724 Hango zuhaitz horretan beso bat dago, 215 00:17:37,808 --> 00:17:40,811 eta gainerako atalak oraindik ez ditugu aurkitu. 216 00:17:40,894 --> 00:17:43,814 Pasa den asteko bi erasoekin bat dator. 217 00:17:44,898 --> 00:17:48,110 Ondo. Abisua eman. Ibiltariak ez daitezen basoan sartu. 218 00:17:48,193 --> 00:17:51,613 Oraingoz ez eman suak pizteko baimen gehiagorik. 219 00:17:51,696 --> 00:17:53,532 Zer esango diot prentsari? 220 00:17:53,615 --> 00:17:56,827 Jira eta bira ibiliko dira, eltxoak uztailean bezala. 221 00:17:57,702 --> 00:18:00,831 - Hartza itzuli dela esan. - Ez duzu hala uste. 222 00:18:00,914 --> 00:18:01,832 Ez. 223 00:18:03,416 --> 00:18:05,293 Hau egin duena ez zen gizakia. 224 00:18:06,211 --> 00:18:08,338 Hilketak Inoiz Ez gehiagorekin lotuta daude, 225 00:18:08,421 --> 00:18:10,841 baina ezin dut oraindik frogatu. Froga dezakedan arte… 226 00:18:12,300 --> 00:18:13,760 hartz bat izan da. 227 00:18:28,441 --> 00:18:30,694 Zer demontre egin diozu nire logelari? 228 00:18:31,528 --> 00:18:33,530 Gure logela bi erditan banatu dut. 229 00:18:36,158 --> 00:18:38,577 Zure aldean ortzadar batek bota duela dirudi. 230 00:18:39,077 --> 00:18:40,912 - Baina… - Isilik, mesedez. 231 00:18:40,996 --> 00:18:42,664 Nire idazteko ordua da. 232 00:18:42,747 --> 00:18:44,166 Zure idazteko ordua? 233 00:18:44,249 --> 00:18:46,459 Egunero ordubetez idazten dut nire nobela. 234 00:18:46,543 --> 00:18:49,671 Gauza bera egingo bazenu, agian zure vlogak koherentzia izango luke. 235 00:18:49,754 --> 00:18:52,674 Serieko hiltzaileek hobeto puntuatzen dute. 236 00:18:52,757 --> 00:18:54,384 Nire hitzetik idazten dut. 237 00:18:54,467 --> 00:18:57,262 Nire egia da. Nire jarraitzaileek maite dutena. 238 00:18:57,345 --> 00:18:59,973 Argi dago zure jarraitzaileak ergelak direla. 239 00:19:00,557 --> 00:19:03,643 Zure istorioetan irudi zaporegabeak jartzen dituzte. 240 00:19:04,311 --> 00:19:05,312 Emojiak? 241 00:19:05,896 --> 00:19:10,108 Sentimenduak adierazteko dira, baina zuk ez dakizu zer diren. 242 00:19:11,318 --> 00:19:14,529 Begiratzen dizudanean, emoji hauek datozkit burura: 243 00:19:15,155 --> 00:19:17,490 soka, pala eta zuloa. 244 00:19:18,992 --> 00:19:20,660 Eta Addams bi D-z da. 245 00:19:20,744 --> 00:19:24,039 Niri buruz esamesaka arituko bazara, nire izena ondo idatzi. 246 00:19:28,168 --> 00:19:29,085 Itzali hori. 247 00:19:31,129 --> 00:19:32,964 Azken abisua da. 248 00:19:34,549 --> 00:19:36,301 Ez nazazu zirikatu. 249 00:19:36,384 --> 00:19:40,180 Katakume honek atzaparrak ditu, eta ez naiz erabiltzearen beldur. 250 00:19:41,348 --> 00:19:42,724 Gabon on, neskak. 251 00:19:42,807 --> 00:19:44,768 Barkatu lokatza ekartzeagatik. 252 00:19:44,851 --> 00:19:48,563 Asteazken moldatzen ari den ikusi nahi nuen. 253 00:19:54,694 --> 00:19:55,612 Une txarra da? 254 00:19:57,364 --> 00:20:00,158 Thornhill andrea naiz, zure egoitza-ama. 255 00:20:00,242 --> 00:20:03,036 Barkatu ongietorria egiteko egon ez izana. 256 00:20:03,119 --> 00:20:05,914 Ziur Enidek ohiko ongietorria egin dizula. 257 00:20:05,997 --> 00:20:08,541 Abegi onez ito nau. 258 00:20:08,625 --> 00:20:10,377 Espero dut mesedea itzuli ahal izatea. 259 00:20:10,877 --> 00:20:12,087 Lo dagoen bitartean. 260 00:20:13,880 --> 00:20:17,509 Ongietorri opari bat ekarri dizut nire berotegitik. 261 00:20:17,592 --> 00:20:20,845 Neska bakoitzari harekin bat datorren lorea ematen diot. 262 00:20:20,929 --> 00:20:23,181 Zure aurkezpen-gutuna irakurtzerakoan, 263 00:20:23,265 --> 00:20:24,975 hau etorri zitzaidan burura. 264 00:20:25,058 --> 00:20:26,184 Dalia beltza. 265 00:20:26,268 --> 00:20:27,310 Ezagutzen duzu? 266 00:20:27,394 --> 00:20:30,146 Jakina. Nire argitu gabeko hilketa gogokoenaren izen bera du. 267 00:20:32,274 --> 00:20:33,108 Eskerrik asko. 268 00:20:33,191 --> 00:20:37,028 Ondo da. Joan baino lehen, egoitzako arauak azaldu nahi dizkizut. 269 00:20:37,654 --> 00:20:42,200 Argiak 22:00etan itzaltzen dira, musika ozenik ez eta mutilik, inoiz ez. 270 00:20:42,284 --> 00:20:44,494 Eta herrira joan naiteke? 271 00:20:44,577 --> 00:20:47,330 Jerichora joatea pribilegioa da, ez eskubidea. 272 00:20:47,414 --> 00:20:51,167 Pauso arinez, 25 minutura dago. Asteburuetan autobus bat dago. 273 00:20:51,251 --> 00:20:54,921 Herritarrek ez dira Inoiz Ez Gehiagoz fidatzen. 274 00:20:55,005 --> 00:21:00,927 Ez sortu istilurik eta ez iraunarazi marjinatuei buruzko estereotiporik. 275 00:21:01,011 --> 00:21:05,181 Beraz, ez erakutsi atzaparrak eta ez ito inor lo dagoen bitartean. 276 00:21:05,765 --> 00:21:06,850 Argi dago? 277 00:21:09,352 --> 00:21:10,395 Hizketa aparta. 278 00:21:42,218 --> 00:21:44,346 Entrenatzaile, zangotraba jarri dit. 279 00:21:45,013 --> 00:21:46,848 Eraso garbia izan da, Rowan. 280 00:21:46,931 --> 00:21:50,060 Gutxiago kexatuz eta gehiago trebatuz gero, ez zinateke hain txarra. 281 00:21:50,143 --> 00:21:53,021 Benetan, noiz izango dut benetako lehia? 282 00:21:53,104 --> 00:21:54,981 Inork gehiago erronka jo nahi? 283 00:21:55,065 --> 00:21:56,066 Nik bai. 284 00:21:57,734 --> 00:22:01,237 Hara! Onartu duten psikopata izango zara zu. 285 00:22:01,321 --> 00:22:05,325 Zu, bere burua erle erregina izendatu duena. Ba erleak 286 00:22:05,408 --> 00:22:07,327 hiltzen dira eztena galduz gero. 287 00:22:09,788 --> 00:22:12,040 Rowanek ez du zure babesa behar. 288 00:22:12,123 --> 00:22:15,335 - Ez da babesgabea, alferra baizik. - Borrokatuko gara? 289 00:22:21,007 --> 00:22:22,300 En garde. 290 00:22:48,743 --> 00:22:50,370 Puntu bat Asteazkenentzat. 291 00:22:57,710 --> 00:22:59,087 Berdinketa. 292 00:23:03,007 --> 00:23:05,718 Lehen puntu hori hasiberriaren zortea izan da. 293 00:23:06,594 --> 00:23:07,929 Amai dezagun honekin. 294 00:23:09,139 --> 00:23:12,183 Azken punturako, erronka militarra ezarri nahi dut. 295 00:23:12,267 --> 00:23:13,184 Maskararik ez. 296 00:23:13,268 --> 00:23:14,602 Punta-babesik ez. 297 00:23:15,979 --> 00:23:17,605 Odola ateratzen duena, irabazle. 298 00:23:23,403 --> 00:23:25,196 Zure erabakia da, Bianca. 299 00:23:29,534 --> 00:23:31,077 Ea odol zuri-beltza duzun. 300 00:24:05,528 --> 00:24:09,032 Zure aurpegiak azkenik du behar zuen kolore ukitua. 301 00:24:19,375 --> 00:24:20,793 Asteazken zara, ezta? 302 00:24:24,047 --> 00:24:25,006 Rowan. 303 00:24:26,257 --> 00:24:28,635 - Ulertzen zaitut. - Ziur ezetz. 304 00:24:29,427 --> 00:24:32,055 Amak nire lekua aurkituko nuela agindu zidan. 305 00:24:34,140 --> 00:24:38,478 Ez nuen uste marjinatuen eskola batean marjinatua izan nintekeenik. 306 00:24:39,771 --> 00:24:41,773 Zurekin lehia izango omen dut. 307 00:24:44,817 --> 00:24:46,778 Sentitzen dut ebakiarena. 308 00:24:46,861 --> 00:24:48,947 Egintza on guztiek zigorra dakarte. 309 00:24:56,371 --> 00:24:57,664 ERIZAINDEGIA 310 00:25:20,103 --> 00:25:21,604 Asteazken! 311 00:25:30,280 --> 00:25:31,239 Ongi etorri berriro. 312 00:25:32,615 --> 00:25:34,075 Lasaitasunez hartu. 313 00:25:35,243 --> 00:25:38,871 Ez duzu garuneko kommoziorik izan, baina koskorra izango duzu. 314 00:25:38,955 --> 00:25:41,124 Kanpoan ibiltzen ari nintzen 315 00:25:41,207 --> 00:25:44,127 eta amorrua, pena eta neure buruarekiko arbuioa sentitu nuen. 316 00:25:45,461 --> 00:25:46,838 Ez naiz inoiz horrela sentitu. 317 00:25:46,921 --> 00:25:49,549 Bai, Biancaren aurka galtzeak efektu hori du. 318 00:25:49,632 --> 00:25:53,011 Gora begiratu nuen, gargola erortzen ikusi eta pentsatu nuen: 319 00:25:53,094 --> 00:25:55,096 "Behintzat heriotza originala izango dut". 320 00:25:56,848 --> 00:25:58,766 Gero erditik kendu ninduzun. 321 00:25:59,642 --> 00:26:00,476 Zergatik? 322 00:26:02,228 --> 00:26:03,354 Senez egin nuen. 323 00:26:04,897 --> 00:26:06,566 Patriarkatuaren tresna den 324 00:26:06,649 --> 00:26:09,819 kortesia sorra erabili zenuen nire betiko esker ona lortzeko? 325 00:26:10,320 --> 00:26:12,113 Gehienek eskerrik asko diote. 326 00:26:12,196 --> 00:26:13,531 Ez nuen salbatua izan nahi. 327 00:26:13,615 --> 00:26:15,825 Utzi behar nukeen gauza horrek zu zanpatzea? 328 00:26:15,908 --> 00:26:19,454 - Nahiago nuke neure burua salbatu banu. - Ez zara aldatu. 329 00:26:20,913 --> 00:26:23,708 Esan dezagun mesedea itzuli dizudala. 330 00:26:25,084 --> 00:26:26,044 Xavier Thorpe? 331 00:26:26,711 --> 00:26:27,920 Ez nauzu gogoratuko. 332 00:26:28,004 --> 00:26:31,549 Elkar ikusi genuen azken aldia baxuagoa eta lodiagoa nintzen. 333 00:26:31,633 --> 00:26:32,634 Zer gertatu zen? 334 00:26:33,593 --> 00:26:36,512 - Pubertaroa. - Elkar ikusi genuen azken aldia. 335 00:26:39,057 --> 00:26:41,184 Nire amabitxiaren hileta zen. 336 00:26:41,768 --> 00:26:43,478 Zure amonaren laguna omen zen 337 00:26:43,561 --> 00:26:47,857 eta gaztetan Europatik bidaiatu ziren aberatsei eta zitalei ziria sartzen. 338 00:26:49,192 --> 00:26:52,028 Hamar urte genituen, asperturik geunden 339 00:26:52,737 --> 00:26:57,784 eta ezkutaketan jolastea erabaki genuen. Hilkutxan ezkutatzea bururatu zitzaidan. 340 00:26:57,867 --> 00:26:59,494 Erretzera eraman zuten. 341 00:26:59,577 --> 00:27:00,828 Oihuak entzun nituen. 342 00:27:01,746 --> 00:27:05,667 Zure amabitxia bizirik zegoela eta ateratzen saiatzen ari zela uste nuen. 343 00:27:05,750 --> 00:27:07,627 Gelditzeko botoia sakatu zenuen 344 00:27:07,710 --> 00:27:09,754 eta erretzetik salbatu ninduzun. 345 00:27:11,255 --> 00:27:12,465 Bakean gaude. 346 00:27:38,491 --> 00:27:39,325 Banekien nik. 347 00:27:40,118 --> 00:27:41,160 Kaixo, Gauza. 348 00:27:45,373 --> 00:27:48,334 Uste zenuen nire usaimen finak ez lukeela 349 00:27:48,418 --> 00:27:52,422 zure esku-krema maiteenaren laranja-lore eta bergamota usaina sumatuko? 350 00:27:53,381 --> 00:27:54,632 Egun osoa dut. 351 00:27:56,718 --> 00:27:57,885 Amore emango duzu? 352 00:28:01,764 --> 00:28:04,434 Gurasoek ni espiatzera bidali zaituzte, ezta? 353 00:28:05,768 --> 00:28:08,062 Atzamar pare bat apurtzeko prest nago. 354 00:28:08,563 --> 00:28:12,108 Jakingo ez nuela uste izanak gutxiesten nautela frogatzen du. 355 00:28:13,067 --> 00:28:15,903 Ai, Gauza, gorputz-adar inozo gaixo hori. 356 00:28:16,612 --> 00:28:18,406 Gurasoak ez daude kezkatuta. 357 00:28:18,489 --> 00:28:21,409 Txotxongilolariak dira. Urrunetik gidatu nahi naute. 358 00:28:22,910 --> 00:28:24,829 Nire aburuz, bi aukera dituzu. 359 00:28:25,663 --> 00:28:26,664 Lehenengo aukera… 360 00:28:27,790 --> 00:28:30,543 seihileko osoa hemen barruan ematea 361 00:28:30,626 --> 00:28:34,172 eta ateratzen saiatzen zoratzea da, 362 00:28:34,255 --> 00:28:36,632 zure azazkalak eta azal leun eta malgua hondatuz. 363 00:28:36,716 --> 00:28:38,634 Biok dakigu harroputza zarela. 364 00:28:38,718 --> 00:28:39,802 Bigarren aukera… 365 00:28:41,471 --> 00:28:43,014 niri betiko leiala izatea. 366 00:28:48,978 --> 00:28:52,482 Lehenengo gauza nerabeen purgatorio honetatik irtetea da. 367 00:28:53,524 --> 00:28:55,109 Noski plan bat dudala. 368 00:28:56,527 --> 00:28:58,029 Eta orain hasten da. 369 00:29:03,117 --> 00:29:08,247 ONGI ETORRI JERICHORA - 1625ETIK PELEGRIN-MUNDUAREN HERRIA 370 00:29:11,417 --> 00:29:14,545 JERICHOKO UZTA-JAIALDIA 74 URTE HERRI BATEAN ONDO PASATZEN! 371 00:29:26,808 --> 00:29:29,435 Kinbott doktorea bigarren solairuan dago. 372 00:29:29,519 --> 00:29:32,063 Beste ikasle batzuek uste osoa dute harengan. 373 00:29:32,688 --> 00:29:34,315 Eta hemen itxarongo nauzu? 374 00:29:34,941 --> 00:29:37,985 Weathervane-ra joan gaitezke txokolatea hartzera. 375 00:29:38,069 --> 00:29:41,280 Weems zuzendaria, ez zaitez nire laguna izaten saiatu. 376 00:29:44,242 --> 00:29:47,537 Eta ez dizute zure ikasleen txoferra izateko ordaintzen. 377 00:29:48,037 --> 00:29:51,415 Zure historia ezagututa, ziur ihes egiten saiatuko zarela. 378 00:29:53,501 --> 00:29:55,670 Hori eragozteko nago hemen. 379 00:29:57,630 --> 00:29:58,840 Zorte ona opa dizut. 380 00:30:03,469 --> 00:30:05,555 Zure orientatzaileak idatzitakoa irakurri dut. 381 00:30:05,638 --> 00:30:08,808 Bronstein andrea. Azken saioan nerbio-krisia izan zuen 382 00:30:08,891 --> 00:30:10,768 eta sei hilabete sabatiko hartu zituen. 383 00:30:11,727 --> 00:30:13,104 Aurrera, eseri. 384 00:30:15,189 --> 00:30:16,732 Nola sentitu zinen? 385 00:30:16,816 --> 00:30:17,942 Errealizatuta. 386 00:30:18,025 --> 00:30:20,903 Baina kakorratzean aritzen den norbait ez da aurkari duina. 387 00:30:21,654 --> 00:30:22,780 Aurkari? 388 00:30:22,864 --> 00:30:27,076 Konfiantzan eta elkarrekiko begirunean oinarritutako harremana nahi dut. 389 00:30:27,159 --> 00:30:28,870 Hau gune segurua da. 390 00:30:28,953 --> 00:30:31,372 Edozeri buruz hitz egiteko aterpea. 391 00:30:31,455 --> 00:30:35,793 Zure gogoetei, sentimenduei, ikuspuntuei eta filosofiari buruz. 392 00:30:35,877 --> 00:30:39,171 Erraza. Hau denbora galtzea dela uste dut. 393 00:30:39,255 --> 00:30:41,924 Niretzat mundua jasan beharreko zerbait da. 394 00:30:42,008 --> 00:30:44,594 Nire filosofia hiltzea edo hilda izatea da. 395 00:30:45,094 --> 00:30:47,722 Adibidez, nebari bullying egiten badiote, 396 00:30:47,805 --> 00:30:50,057 igerilekuan pirañak sartzen dituzu. 397 00:30:50,141 --> 00:30:51,225 Esaerak dio: 398 00:30:51,309 --> 00:30:53,519 "Ez eraman labana ezpata-borroka batera". 399 00:30:54,562 --> 00:30:55,730 Ezkutatu ezean. 400 00:30:56,314 --> 00:30:59,025 Mutil bati eraso zenion eta ez zizun damutu. 401 00:30:59,108 --> 00:31:02,111 - Horregatik zaude hemen. - Barrabil bat galdu zuen. 402 00:31:02,612 --> 00:31:05,698 Hobeto munduarentzat. Dalton bezalakoak ez lirateke ugaldu behar. 403 00:31:05,781 --> 00:31:07,533 Galderak erantzun ditut. 404 00:31:08,200 --> 00:31:09,452 Ez dugu amaitu. 405 00:31:12,872 --> 00:31:16,042 Psikoterapiak zure burua ulertzen laguntzen dizu. 406 00:31:16,125 --> 00:31:18,544 Emozioak kudeatzen irakats diezazuke. 407 00:31:18,628 --> 00:31:21,172 Nahi duzun bizitza eraikitzen lagun diezazuke. 408 00:31:21,255 --> 00:31:23,090 Badakit zer bizitza nahi dudan. 409 00:31:23,633 --> 00:31:24,634 Konta iezadazu. 410 00:31:26,385 --> 00:31:29,388 Saio hauetan esaten duzuna erabat isilpekoa da. 411 00:31:32,058 --> 00:31:34,477 Idazlea izateko asmoa duzu? 412 00:31:34,560 --> 00:31:37,688 Hiru nobela idatzi dituzu neska detektibe bati buruz, 413 00:31:37,772 --> 00:31:40,900 Sugegorri De La Muerte. Hari buruz hitz egingo didazu? 414 00:31:40,983 --> 00:31:44,111 Azkarra eta zorrotza da eta inork ez du ulertzen. 415 00:31:44,195 --> 00:31:45,947 Zerbait argitaratu dizute? 416 00:31:47,782 --> 00:31:50,701 Argitaratzaileak motzak dira eta beti beldur dira. 417 00:31:50,785 --> 00:31:53,162 Behin batek nire idazmena makabroa zela 418 00:31:53,245 --> 00:31:55,665 eta psikiatra bat behar nuela esan zidan. 419 00:31:56,374 --> 00:31:57,541 Ironikoa, ezta? 420 00:31:57,625 --> 00:31:59,001 Nola hartu zenuen? 421 00:32:01,045 --> 00:32:02,713 Esker-oparia bidali nion. 422 00:32:06,676 --> 00:32:07,969 ARGITARATZAILEA 423 00:32:11,430 --> 00:32:13,891 Beti onartu ditut kritika konstruktiboak. 424 00:32:14,684 --> 00:32:15,893 Pozten naiz. 425 00:32:16,394 --> 00:32:19,480 Eskuidatziak bidali zizkidaten zu ebaluatzeko. 426 00:32:19,563 --> 00:32:21,440 Sugegorrik amarekin, Dominicarekin, 427 00:32:21,524 --> 00:32:23,651 zuen harremanak jakin-mina eragin zidan. 428 00:32:25,027 --> 00:32:26,529 Komenta dezagun hori. 429 00:32:29,281 --> 00:32:32,827 Bidaia honetan toki deserosoetara joan beharko duzu. 430 00:32:32,910 --> 00:32:34,120 Ez ditut bidaiak gogoko. 431 00:32:36,205 --> 00:32:38,541 Komunera joan naiteke? 432 00:32:50,886 --> 00:32:51,846 Asteazken. 433 00:32:51,929 --> 00:32:53,389 Dena ondo? 434 00:32:55,474 --> 00:32:57,643 Ezin zara sesio osoa ezkutatu. 435 00:32:57,727 --> 00:32:58,686 Ondo nago. 436 00:32:58,769 --> 00:33:02,398 Neure burua bidaia deserosorako prestatzen ari naiz. 437 00:33:04,025 --> 00:33:04,984 Azazkal-lima. 438 00:33:28,507 --> 00:33:33,596 Larunbatean laurak inguru ahal dut. 439 00:33:47,193 --> 00:33:50,446 Nork utzi dizu ateratzen? Friki halakoa. 440 00:33:53,574 --> 00:33:57,119 WEATHERWAVE KAFETEGIA ETA OKINDEGIA 441 00:34:05,920 --> 00:34:07,129 Arraioa! 442 00:34:07,213 --> 00:34:10,091 Beti ikaratzen al duzu jendea? 443 00:34:10,174 --> 00:34:11,509 Zaletasuna da. 444 00:34:12,676 --> 00:34:14,095 Inoiz Ez Gehiagora zoaz. 445 00:34:14,762 --> 00:34:16,764 Ez nekien uniformea aldatu zutela. 446 00:34:16,847 --> 00:34:19,225 Lau huts izotzarekin. Larrialdia da. 447 00:34:21,477 --> 00:34:22,978 Lau kafe espres. 448 00:34:23,062 --> 00:34:24,730 Bai, badakit hutsa zer den, 449 00:34:24,814 --> 00:34:28,275 baina, spoiler, kafe-makina krisian dago, beraz… 450 00:34:28,359 --> 00:34:30,027 kafe iragazia soilik dugu. 451 00:34:30,111 --> 00:34:33,656 Bere burua gorroto duten eta helbururik gabe bizi direnentzat da. 452 00:34:37,701 --> 00:34:39,370 Zer gertatzen zaio makinari? 453 00:34:39,453 --> 00:34:42,289 Bere kabuz pentsatzen duen piztia aldartetsua da, 454 00:34:42,373 --> 00:34:45,543 eta argibideak italieraz egoteak ez du laguntzen. 455 00:34:49,547 --> 00:34:51,048 Hiru puntako bihurkin bat 456 00:34:51,132 --> 00:34:53,300 eta lau milimetroko Allen giltza bat behar dut. 457 00:34:53,384 --> 00:34:55,553 Itxaron. Italieraz irakur dezakezu? 458 00:34:56,679 --> 00:34:58,973 Jakina. Makiaveloren ama-hizkuntza da. 459 00:34:59,932 --> 00:35:04,478 Aizu, zure kafe-makina konponduko dut. Zuk kafe bat egin eta taxi bat eskatu. 460 00:35:05,521 --> 00:35:07,898 Jerichon ez dago taxirik. 461 00:35:07,982 --> 00:35:08,983 Uberekin saiatu. 462 00:35:09,066 --> 00:35:12,486 Ez dut mugikorrik. Ez dut teknologiaren esklabo izan nahi. 463 00:35:13,320 --> 00:35:16,198 Ba ez duzu zorterik izango. Hala ere, nora zoaz? 464 00:35:16,282 --> 00:35:19,285 Ez duzu zergatik jakin behar. Trenik dago? 465 00:35:20,286 --> 00:35:23,372 Geltokirik hurbilena Burlington da. Ordu erdira dago. 466 00:35:23,455 --> 00:35:25,916 Arazoa balbulan dago. Aurretik ikusi dut. 467 00:35:27,126 --> 00:35:29,461 Non? Munstro hauetako bat duzu etxean? 468 00:35:29,545 --> 00:35:32,381 Lurrun-gillotina bat. Hamar urterekin egin nuen. 469 00:35:33,507 --> 00:35:36,051 Panpinei burua era eraginkorragoan moztu nahi nien. 470 00:35:38,262 --> 00:35:39,221 Jakina. 471 00:35:39,305 --> 00:35:42,016 Barbie Heriotza, zentzu osoa du. 472 00:35:47,688 --> 00:35:48,564 Eskerrik asko. 473 00:35:49,440 --> 00:35:51,901 Ez dut inoiz Inoiz Ez Gehiagoko ikaslerik lanean ikusi. 474 00:35:53,819 --> 00:35:55,571 Tyler naiz. 475 00:35:55,654 --> 00:35:58,866 Ez dakit zure izena. Ez al dut zergatik jakin behar? 476 00:36:00,492 --> 00:36:01,327 Asteazken. 477 00:36:02,036 --> 00:36:03,495 Entzun, Asteazken, 478 00:36:03,579 --> 00:36:06,373 Burlingtonera eramango zaitut eskerrak emateko? 479 00:36:06,457 --> 00:36:08,918 Primeran. Lau hutsak eramateko jarri. 480 00:36:09,001 --> 00:36:11,462 Hemendik ordu batera aterako naiz. 481 00:36:13,547 --> 00:36:14,632 Eskaintza hobetuko dut. 482 00:36:16,091 --> 00:36:17,551 Hogei dolar. 483 00:36:17,635 --> 00:36:19,094 Tentagarria, baina ez. 484 00:36:21,305 --> 00:36:22,473 Berrogei. 485 00:36:23,974 --> 00:36:27,603 Aizu, Asteazken, kontua da… 486 00:36:28,312 --> 00:36:32,816 ezin nazazula erosi. Itxaron edo beste norbaitek eraman zaitzala. 487 00:36:53,671 --> 00:36:54,713 Zer gertatu da? 488 00:36:54,797 --> 00:36:56,966 VALERIE KINBOTT - PSIKOTERAPEUTA 489 00:37:00,386 --> 00:37:01,929 Aizue, begira. 490 00:37:02,012 --> 00:37:03,138 - Nor da? - Txo… 491 00:37:03,222 --> 00:37:04,223 Tira. 492 00:37:08,310 --> 00:37:10,437 Inoiz Ez Gehiagoko friki bat kalean? 493 00:37:10,521 --> 00:37:11,689 Hau gure mahaia da. 494 00:37:12,481 --> 00:37:14,733 Zergatik zaudete erlijio-fanatikoz jantzita? 495 00:37:15,859 --> 00:37:18,070 - Pelegrinak gara. - Gauza bera da. 496 00:37:18,153 --> 00:37:19,613 Pelegrin-Munduko langileak gara. 497 00:37:23,659 --> 00:37:26,537 Ergel hutsa izan behar fanatiko genozidei buruzko 498 00:37:26,620 --> 00:37:28,580 parke tematiko bat sortzeko. 499 00:37:29,164 --> 00:37:31,250 Pelegrin-Mundua nire aitarena da. 500 00:37:31,333 --> 00:37:32,710 Ergel deitu duzu. 501 00:37:33,669 --> 00:37:35,045 Bakoitzari berea. 502 00:37:35,129 --> 00:37:36,547 Aizue, ospa hemendik. 503 00:37:36,630 --> 00:37:38,924 - Ez tartean sartu, Galpin. - Hori. 504 00:37:40,884 --> 00:37:42,803 Bada, esan, friki… 505 00:37:44,430 --> 00:37:45,848 Normalekin egon al zara? 506 00:37:47,266 --> 00:37:49,184 Ezin naute tratatu. 507 00:37:54,106 --> 00:37:54,940 - Bu! - Aizu! 508 00:38:14,043 --> 00:38:16,587 Non ikasi duzu kung fu egiten? 509 00:38:16,670 --> 00:38:17,880 Osabak irakatsi zidan. 510 00:38:17,963 --> 00:38:20,591 Bost urte egon zen monasterio budista batean. 511 00:38:21,175 --> 00:38:22,426 Monje gisa? 512 00:38:22,509 --> 00:38:23,385 Preso gisa. 513 00:38:25,304 --> 00:38:26,180 Aita! 514 00:38:28,057 --> 00:38:29,933 Tyler, zer arraio gertatzen da? 515 00:38:30,017 --> 00:38:33,437 Bezero bat izorratzen ari ziren. Haien tokian jarri ditu. 516 00:38:35,314 --> 00:38:37,524 Txiki honek hirurei egin die aurka? 517 00:38:38,192 --> 00:38:39,526 Zuk lagundu duzu? 518 00:38:40,110 --> 00:38:42,321 Aita, benetan, ez naiz tartean sartu. 519 00:38:44,031 --> 00:38:44,990 Barkatu, sheriff. 520 00:38:45,074 --> 00:38:47,034 Honek ihes egin dit. 521 00:38:47,117 --> 00:38:48,994 Tira, Addams andereñoa, bagoaz. 522 00:38:50,746 --> 00:38:52,247 Momentu bat, itxaron. 523 00:38:54,291 --> 00:38:55,417 Addamstarra zara? 524 00:38:57,586 --> 00:39:00,172 Ez esan Gomez Addams zure aita dela. 525 00:39:01,465 --> 00:39:04,385 Kartzelan egon behar litzateke hilketengatik. 526 00:39:04,468 --> 00:39:07,388 Badirudi nolako zura, halako ezpala. 527 00:39:09,056 --> 00:39:10,391 Ez dizut begirik kenduko. 528 00:39:11,141 --> 00:39:12,101 Ondo da. 529 00:39:16,563 --> 00:39:19,775 Lehen eguna, eta Galpin sheriffak jada begietan zaitu. 530 00:39:20,317 --> 00:39:21,610 Ez nau harritzen. 531 00:39:21,693 --> 00:39:23,404 Zer zen aitaren kontu hori? 532 00:39:23,987 --> 00:39:26,365 Ez dakit, baina aholku bat emango dizut: 533 00:39:26,865 --> 00:39:29,201 ez egin etsai gehiagorik. Lagunak egin. 534 00:39:30,119 --> 00:39:31,328 Beharko dituzu. 535 00:39:34,623 --> 00:39:36,166 Istripu bat egon omen da. 536 00:39:36,875 --> 00:39:38,752 Espero dut gidaria ondo egotea. 537 00:39:39,962 --> 00:39:40,963 Hilda dago. 538 00:39:42,339 --> 00:39:43,257 Lepoa apurtu zaio. 539 00:39:45,592 --> 00:39:46,760 Hemendik dakizu? 540 00:40:47,988 --> 00:40:49,823 LAKUA 541 00:40:51,200 --> 00:40:52,451 AURREKARI PENALAK 542 00:41:05,672 --> 00:41:09,092 BIKTIMEN KOKAPENA ORAINDAINO JERICHOKO KONDERRIA 543 00:41:09,176 --> 00:41:10,052 1.GO BIKTIMA 544 00:41:10,135 --> 00:41:11,011 2. BIKTIMA 545 00:41:11,094 --> 00:41:12,346 3. BIKTIMA 546 00:41:14,264 --> 00:41:15,474 HILKETA ALA ANIMALIA? 547 00:42:03,021 --> 00:42:04,731 AMAIERA 548 00:42:18,579 --> 00:42:20,289 Ez, ez naiz hobeto sentitzen. 549 00:42:21,123 --> 00:42:23,542 Toki honetan zerbait txarra dago. 550 00:42:23,625 --> 00:42:25,294 Ez soilik eskola bat delako. 551 00:42:26,169 --> 00:42:29,923 Nola arraio atera duzu biolin erraldoi hori leihotik? 552 00:42:30,007 --> 00:42:31,550 Eskukaldi bat eman didate. 553 00:42:35,095 --> 00:42:36,346 Non dago gainerakoa? 554 00:42:36,430 --> 00:42:39,016 Addamstarren misterio handienetariko bat da. 555 00:42:49,443 --> 00:42:51,194 Ez duzu otso jarrera hartuko? 556 00:42:52,529 --> 00:42:53,614 Ezin dut. 557 00:42:55,907 --> 00:42:56,908 Hau baino ez dut. 558 00:42:59,369 --> 00:43:04,291 Amak dio batzuk astiroago goazela, baina likanologo onenak ikusi ninduen. 559 00:43:04,374 --> 00:43:06,960 Milwaukee-ra joan behar izan nintzen. Sinets dezakezu? 560 00:43:08,420 --> 00:43:10,839 Likanologoak dio agian inoiz ez naizela… 561 00:43:11,757 --> 00:43:12,591 Bueno, hori. 562 00:43:14,801 --> 00:43:16,094 Eta orduan zer? 563 00:43:17,554 --> 00:43:18,764 Otso bakartia nintzateke. 564 00:43:21,266 --> 00:43:22,517 Ederra. 565 00:43:22,601 --> 00:43:25,854 Benetan? Nire bizitza amaituko litzateke. 566 00:43:26,355 --> 00:43:29,733 Familiatik botako nindukete. Ez nuke bikoterik aurkituko. 567 00:43:30,567 --> 00:43:33,278 - Non dago arazoa? - Bakarrik hil nintzatekeen. 568 00:43:34,988 --> 00:43:36,657 Denok hiltzen gara bakarrik. 569 00:43:38,784 --> 00:43:40,911 Oso gaizki egiten duzu hau. 570 00:43:40,994 --> 00:43:42,245 Jendea animatzea. 571 00:43:46,541 --> 00:43:49,211 - Zergatik zaude negarrez? - Atsekabetua nago! 572 00:43:50,045 --> 00:43:51,963 Zuk ez duzu inoiz negarrik egin? 573 00:43:58,261 --> 00:44:00,180 Halloween osteko astea zen. 574 00:44:03,308 --> 00:44:04,768 Sei urte nituen. 575 00:44:07,062 --> 00:44:11,149 Nero, nire eskorpioia, paseatzera atera nuen eta zelata ipini ziguten. 576 00:44:11,233 --> 00:44:13,026 IRRI-ZOZKI BAT ATERA 577 00:44:16,405 --> 00:44:19,324 Jakin nahi zuten zer motatako frikiak zuen eskorpioi bat. 578 00:44:19,408 --> 00:44:20,367 Bai. 579 00:44:23,704 --> 00:44:25,914 Bik heldu zidaten. Begiratzera behartu ninduten. 580 00:44:35,257 --> 00:44:38,885 Besteek Nero harrapatu zuten… 581 00:44:47,519 --> 00:44:50,188 Elurra ari zuen lurperatu nuenean. 582 00:44:53,150 --> 00:44:55,318 Negar beltzean ari nintzen. 583 00:45:00,532 --> 00:45:02,784 Baina malkoek ez dute ezer konpontzen. 584 00:45:06,163 --> 00:45:07,998 Negarrik egingo ez nuela zin egin nuen. 585 00:45:17,340 --> 00:45:18,717 Sekretua gordeko dizut. 586 00:45:21,553 --> 00:45:23,638 Hala ere, arraro samarra zara. 587 00:45:24,347 --> 00:45:26,057 Zu ere arraroa zara. 588 00:45:30,228 --> 00:45:32,481 Logelan bakarrik egon nahi zenuke? 589 00:45:32,564 --> 00:45:35,025 Zure ordenagailua erabiltzen irakatsi. 590 00:45:48,246 --> 00:45:49,831 Kaka zaharra! 591 00:46:03,053 --> 00:46:03,887 Bale. 592 00:46:05,555 --> 00:46:08,642 Bale, esku batek aginduak ematen ari dizkit. 593 00:46:09,976 --> 00:46:12,062 Hau ez da batere arraroa. 594 00:46:14,356 --> 00:46:18,235 DEI NAZAZU 4135551938 - ASTEAZKEN 595 00:46:23,990 --> 00:46:24,825 Kaixo. 596 00:46:25,742 --> 00:46:26,785 Hori Gauza da. 597 00:46:27,786 --> 00:46:28,662 Zure… 598 00:46:29,287 --> 00:46:30,330 maskota al da? 599 00:46:32,707 --> 00:46:33,834 Sentibera da. 600 00:46:33,917 --> 00:46:37,379 Aizu, badakit Inoiz Ez Gehiagon gauza arraroak daudela, 601 00:46:37,462 --> 00:46:39,881 baina hau beste maila batean dago. 602 00:46:40,549 --> 00:46:43,677 Ez zenuen esan ez zenuela teknologiaren esklabo izan nahi? 603 00:46:43,760 --> 00:46:46,596 Etsita nago. Oraindik ihes egiten lagundu nahi didazu? 604 00:46:46,680 --> 00:46:50,100 Gaur gertatu denaren ostean, bakartuko zintuztela uste nuen. 605 00:46:50,183 --> 00:46:53,603 Asteburu honetan Uzta-Jaialdia da. Nahitaez joan behar dut. 606 00:46:53,687 --> 00:46:55,105 Nire estalkia izango da. 607 00:46:55,188 --> 00:46:59,025 Oraindik geltokira eraman nahi banauzu, ondo ordainduko dizut. 608 00:47:01,695 --> 00:47:02,863 Lagunduko dizut. 609 00:47:02,946 --> 00:47:04,865 Eta ez didazu ordaindu behar. 610 00:47:04,948 --> 00:47:06,283 Oparitzat hartu. 611 00:47:07,325 --> 00:47:08,410 Zergatik? 612 00:47:08,493 --> 00:47:10,161 Zurekin joan nahi nukeelako. 613 00:47:11,162 --> 00:47:13,748 Gutako bat behintzat aterako da zulo honetatik. 614 00:47:25,635 --> 00:47:27,762 Ziur normal horretaz fida zaitezkeela? 615 00:47:27,846 --> 00:47:30,056 Aita, ez nekien hemen egongo zirela. 616 00:47:30,140 --> 00:47:32,017 Bakarrik molda naiteke. 617 00:47:32,100 --> 00:47:34,686 Ez hitz egin harekin. 00:00etan, etxean. 618 00:47:34,769 --> 00:47:36,354 - 01:00ean. - 00:30etan. 619 00:47:36,438 --> 00:47:37,272 Bada… 620 00:47:38,315 --> 00:47:40,483 Zorte on eta bidaia ona. 621 00:47:42,110 --> 00:47:44,279 Oraindik besarkadarik ez. Ondo da. 622 00:47:56,875 --> 00:47:58,043 TXARTELAK 623 00:48:19,022 --> 00:48:22,817 Hara! Hobetzen baduzu, talde osoa eramango duzu. 624 00:48:22,901 --> 00:48:25,695 Pandak ez doaz taldean, bakardadea nahiago dute. 625 00:48:26,821 --> 00:48:28,698 Bale. Ulertuta. 626 00:48:30,450 --> 00:48:31,952 Norbaiten zain nago. 627 00:48:32,619 --> 00:48:35,497 Bai? Nor da zorioneko mutila… edo neska? 628 00:48:35,997 --> 00:48:37,123 Zuri bost axola. 629 00:48:39,125 --> 00:48:40,710 Ez dizuet moztu nahi. 630 00:48:40,794 --> 00:48:41,753 Ez diguzu moztu. 631 00:48:45,507 --> 00:48:50,220 Uste nuen baino zailagoa izango da. Aitak etxera itzultzeko ordua ezarri du. 632 00:48:50,303 --> 00:48:52,430 Norbait gainetik kendu behar dut. 633 00:48:53,890 --> 00:48:56,643 Aparkalekuaren atzean suak amaitzen direnean. 634 00:49:00,647 --> 00:49:03,024 Ikusten emakume triste eta bakarti hori? 635 00:49:04,359 --> 00:49:07,112 Nik baino gehiago behar du balioespen patetiko hau. 636 00:49:08,029 --> 00:49:09,531 Entretenituko duzu? 637 00:49:13,368 --> 00:49:15,203 Maite zaitut. 638 00:49:25,672 --> 00:49:26,548 Entzun. 639 00:49:27,257 --> 00:49:29,342 Joan baino lehen, hau hartu. 640 00:49:30,301 --> 00:49:33,179 Zure aitaren aurrekari penalak, Inoiz Ez Gehiagoko garaikoak. 641 00:49:33,263 --> 00:49:35,682 Uste dut aitak honengatik gorroto duela. 642 00:49:37,183 --> 00:49:38,351 Ondo zaude? 643 00:49:40,937 --> 00:49:43,189 Jendeak ez du inoiz nirekin jarduten. 644 00:49:43,815 --> 00:49:45,734 Gehienek kalea gurutzatzen dute. 645 00:49:45,817 --> 00:49:48,153 Ez zara beldurgarria, apur bat… 646 00:49:49,612 --> 00:49:50,447 bitxia zara. 647 00:49:52,532 --> 00:49:53,867 Izugarria nahiago dut. 648 00:49:55,410 --> 00:49:58,413 Trena ordubete barru irtengo da. Ez dugu denborarik. 649 00:49:59,456 --> 00:50:00,707 Bai, ondo da. 650 00:50:03,293 --> 00:50:04,127 Kaixo. 651 00:50:05,712 --> 00:50:07,338 Tira, Asteazken. Asteazken! 652 00:50:07,422 --> 00:50:09,215 Aztarna galaraziko diegu. 653 00:50:37,494 --> 00:50:38,495 Kaka! 654 00:50:38,578 --> 00:50:40,371 Asteazken, joan behar dugu. 655 00:50:40,455 --> 00:50:41,831 Asteazken, tira. 656 00:50:42,540 --> 00:50:44,459 - Asteazken! - Rowan, itzuli! 657 00:50:58,973 --> 00:51:00,475 Rowan, itxaron! 658 00:51:00,558 --> 00:51:03,603 Zer nahi duzu? Zergatik zatoz nire atzetik? 659 00:51:03,686 --> 00:51:06,147 Ez dut denbora azaltzeko. Arriskuan zaude. 660 00:51:11,945 --> 00:51:13,738 Aldrebes ulertu omen duzu. 661 00:51:19,953 --> 00:51:22,664 - Zu zaude arriskuan. - Zer zabiltza? 662 00:51:22,747 --> 00:51:24,624 Guztiak zugandik salbatzen. 663 00:51:24,707 --> 00:51:25,708 Hil behar zaitut. 664 00:51:27,127 --> 00:51:29,254 Zuk egin zenuen gargolarena? 665 00:51:29,337 --> 00:51:30,338 Bai. 666 00:51:32,048 --> 00:51:33,299 Isilkorrak dira beti. 667 00:51:37,846 --> 00:51:40,181 Marrazkiko neska zu zara. 668 00:51:45,270 --> 00:51:47,147 Marrazki batengatik hil nahi nauzu? 669 00:51:47,230 --> 00:51:51,860 Amak egin zuen duela 25 urte, Inoiz Ez Gehiagon ikasten zuenean. 670 00:51:51,943 --> 00:51:53,862 Igarle boteretsua zen. 671 00:51:55,572 --> 00:51:58,825 - Hil baino lehen kontatu zidan. - Rowan, jaitsi nazazu. 672 00:51:58,908 --> 00:52:01,077 Ez! Amak esan zidan 673 00:52:01,161 --> 00:52:03,621 Inoiz Ez Gehiagora bazentozen, gelditu behar zintudala, 674 00:52:03,705 --> 00:52:07,083 eskola eta hango guztiak suntsituko baitzenituen. 675 00:52:09,252 --> 00:52:10,336 Rowan. 676 00:52:10,920 --> 00:52:11,754 Rowan. 677 00:53:15,485 --> 00:53:18,696 ATXILOTZE-TXOSTENA - HOMIZIDIOA 678 00:53:22,742 --> 00:53:24,577 Kaixo, ene hodei beltza. 679 00:53:26,120 --> 00:53:28,706 Tira, laztana, zer moduz lehen astea? 680 00:53:29,415 --> 00:53:30,959 Ikus dezagun: 681 00:53:31,042 --> 00:53:33,211 heriotza bitan saihestu dut, 682 00:53:33,294 --> 00:53:35,922 aita hiltzailea izan litekeela jakin dut, 683 00:53:36,005 --> 00:53:38,633 eskola suntsitu dezakedala jakin dut 684 00:53:38,716 --> 00:53:41,970 eta munstro hiltzaile batek salbatu nau. 685 00:53:42,804 --> 00:53:45,723 Onartu nahi ez badut ere, arrazoi zenuen, ama. 686 00:53:46,724 --> 00:53:48,726 Hau maite egingo dudala uste dut. 687 00:55:41,714 --> 00:55:45,259 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz