1 00:00:06,049 --> 00:00:08,384 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:13,598 --> 00:00:16,100 Istorio honek txarrera jotzear dago. 3 00:00:19,604 --> 00:00:21,147 Normalean hori maite dut. 4 00:00:22,774 --> 00:00:27,070 Zortzi urte bete nituenean tiobiboaren galgak hondatu zirenean bezala. 5 00:00:28,988 --> 00:00:30,364 Baina oraingoan ez. 6 00:00:36,579 --> 00:00:39,999 Orduak daramatzagu bilatzen. Txakurrek atsedena behar dute. 7 00:00:40,500 --> 00:00:41,709 Zerbait ahaztu dugu? 8 00:00:41,793 --> 00:00:45,630 Bira egin eta Collet Creek ekor dezagun. Gaurkoz hor utziko dugu. 9 00:00:45,713 --> 00:00:46,589 Ondo da. 10 00:00:52,970 --> 00:00:54,430 Ez zenuten gorpua aurkitu? 11 00:00:54,514 --> 00:00:58,810 Ez zegoen. Ez oinatzik, ez odolik, ez borroka-markarik. Ezertxo ere ez. 12 00:00:58,893 --> 00:01:03,648 - Bilaketa-taldeak gau osoa bilatu du. - Itsu-txakurrak etxean utziko zituzten. 13 00:01:03,731 --> 00:01:05,775 Munstro horrek Rowan nire aurrean hil zuen. 14 00:01:05,858 --> 00:01:09,237 - Ondo ikusi zenuen? - Ez nintzen mintzatzera geratu. 15 00:01:09,320 --> 00:01:12,990 - Agian zure gelakide bat zen. - Sheriff, hori iraingarria da. 16 00:01:13,074 --> 00:01:15,701 Niri bost axola. Hiru gorpu gehiago ditut. 17 00:01:15,785 --> 00:01:19,372 - Basoan hildako ibiltariak. - Alkateak hartzak izan zirela dio. 18 00:01:19,455 --> 00:01:21,582 Ba ez nago ados alkatearekin. 19 00:01:21,666 --> 00:01:24,961 Automatikoki hiltzailea hemengo ikasle bat delakoan zaude 20 00:01:25,044 --> 00:01:27,880 nahiz eta delitua egin delako frogarik ez egon. 21 00:01:28,798 --> 00:01:32,635 Barkatu. Ahaztu dut hemen marjinatu onak soilik daudela. 22 00:01:37,807 --> 00:01:40,017 Nire ustez Rowanek ihes egin du. 23 00:01:40,768 --> 00:01:43,813 Poliziak alerta jo du. Nik bere familia deitu dut, 24 00:01:43,896 --> 00:01:45,523 baina ez dakite ezer. 25 00:01:45,606 --> 00:01:48,317 Hildakoak zeharo txarrak dira deiak itzultzen. 26 00:01:48,985 --> 00:01:51,487 Zer zenbiltzan harekin basoan, Addams? 27 00:01:51,571 --> 00:01:54,073 Zarata bat entzun nuen. Ikertzera joan nintzen 28 00:01:54,157 --> 00:01:56,117 eta erasoarekin topo egin nuen. 29 00:01:57,451 --> 00:01:58,327 Eta gero zer? 30 00:01:58,411 --> 00:02:01,747 Bianca Barclay ikusi nuen. Laguntza eskatzeko esan nion. 31 00:02:02,248 --> 00:02:04,500 Gero egoitzan esnatu nintzen. 32 00:02:04,584 --> 00:02:08,004 Munstroa ez zen hartz bat edo beste animaliaren bat? 33 00:02:08,087 --> 00:02:10,047 Grizzly hartzekin hibernatu dut. 34 00:02:10,631 --> 00:02:11,757 Bereiz ditzaket. 35 00:02:11,841 --> 00:02:12,925 Milesker, sheriff. 36 00:02:13,509 --> 00:02:14,927 Andereñoak amaitu du. 37 00:02:15,011 --> 00:02:17,680 Sheriff Galpinekin hitz egin nahiko nuke. 38 00:02:20,099 --> 00:02:21,976 Ez dakit baimen dezakedan. 39 00:02:22,476 --> 00:02:25,521 Komisariara eramango dut adierazpen formala egiteko. 40 00:02:30,109 --> 00:02:31,694 - Goazen. - Ondo da. 41 00:02:31,777 --> 00:02:35,489 Bost minutu dituzue, eta estraofiziala izango da. 42 00:02:36,532 --> 00:02:37,366 Zintzoa izan… 43 00:02:39,911 --> 00:02:41,537 edo alkatea deituko dut. 44 00:02:47,919 --> 00:02:49,962 Norbaitek estali nahi du Rowanen hilketa. 45 00:02:50,046 --> 00:02:52,423 Bestela, jazo zen tokia ez legoke garbi. 46 00:02:52,506 --> 00:02:55,301 Zure aburu profesionala hiltzaile baten alaba gisa? 47 00:02:55,384 --> 00:02:56,802 Nire aita bi aldiz zu da 48 00:02:56,886 --> 00:02:59,764 eta hiltzen duen bakarra dutxan abesten duen opera da. 49 00:03:00,932 --> 00:03:02,850 Gau luzea izan da. Utzi lelokeriak. 50 00:03:02,934 --> 00:03:04,393 Ez dira lelokeriak. 51 00:03:05,144 --> 00:03:06,395 Egia esaten ari naiz. 52 00:03:07,355 --> 00:03:09,523 Diodana ukatu nahi, baina ezin duzu. 53 00:03:10,024 --> 00:03:11,150 Zergatik? 54 00:03:12,109 --> 00:03:14,487 Biok dakigulako munstro bat dagoela. 55 00:03:16,864 --> 00:03:18,950 Eta Rowan haren azken biktima da. 56 00:03:21,827 --> 00:03:22,995 - Sheriff? - Zer? 57 00:03:23,579 --> 00:03:25,289 Zatoz hau ikustera. 58 00:03:32,088 --> 00:03:33,965 Edgar Allan Poek esan zuen: 59 00:03:34,048 --> 00:03:37,134 "Entzuten duzunetik ezer ez eta ikusten duzunaren erdia sinetsi". 60 00:03:37,843 --> 00:03:41,055 Inoiz Ez Gehiagoko ikasle sonatuenak hemendik aterako zuen. 61 00:03:42,765 --> 00:03:45,309 Normala da zoro drogazale bilakatu izana. 62 00:03:52,984 --> 00:03:56,612 BIGARREN ATALA "EZBEHARRAK EZ DIRA INOREN BEHAR" 63 00:03:57,571 --> 00:04:00,616 Zergatik esan zenuen hilketa bat ikusi zenuela? 64 00:04:00,700 --> 00:04:02,159 Atentzioa emateko? 65 00:04:02,243 --> 00:04:04,495 Zergatik esango dizut ezer? 66 00:04:04,578 --> 00:04:06,539 Gezurretan nabilela erabaki duzu. 67 00:04:07,873 --> 00:04:09,750 Badakit zer ikusi nuen. 68 00:04:09,834 --> 00:04:14,338 Zure bizitza asko aldatu da azkenaldian. Normala da nahasia egotea. 69 00:04:15,131 --> 00:04:17,466 Ez naiz zure tranpa psikologikoan eroriko. 70 00:04:17,550 --> 00:04:21,512 Ez dago tranparik. Emozioak kudeatzen laguntzeko nago hemen. 71 00:04:21,595 --> 00:04:23,597 Emozioak ate bat bezalakoak dira. 72 00:04:24,140 --> 00:04:26,517 Negarrarazten gaituzten sentimenduetara daramate. 73 00:04:27,018 --> 00:04:28,227 Ez dut negar egiten. 74 00:04:30,146 --> 00:04:31,689 Zer moduz eskolan? 75 00:04:32,356 --> 00:04:34,483 Sartrek esan zuen: "Infernua besteak dira". 76 00:04:35,276 --> 00:04:36,652 Nire lehen maitemina. 77 00:04:37,236 --> 00:04:39,613 Inoiz Ez Gehiagora bidali zintuzten 78 00:04:39,697 --> 00:04:42,950 zureak aurkitzeko. Elkarte handiago baten parte izateko. 79 00:04:43,034 --> 00:04:44,493 Irla izatea gustuko dut. 80 00:04:45,036 --> 00:04:46,954 Gotortua eta marrazoz inguratua. 81 00:04:47,038 --> 00:04:50,416 Agian joera antisoziala duzu arbuioaren beldur zarelako. 82 00:04:50,499 --> 00:04:52,877 Ez naiz nahigabetuko arbuiatzen banauzu. 83 00:04:53,836 --> 00:04:55,463 Ez zara nitaz libratuko. 84 00:04:57,840 --> 00:05:03,137 Eta sesio osoa egin duzu ihes egiten saiatu gabe. Garaipentzat hartuko dut. 85 00:05:06,432 --> 00:05:08,851 Beraz, Jerichon geratu zara. 86 00:05:08,934 --> 00:05:10,603 Zu ere zatoz Kinbottengana? 87 00:05:10,686 --> 00:05:13,022 Legez egon behar naiz hemen. 88 00:05:14,273 --> 00:05:16,317 Baita ni ere. Epaileen aginduz. 89 00:05:17,276 --> 00:05:19,904 Begira. Bi nerabe menderakaitz. 90 00:05:23,574 --> 00:05:26,285 Atzo Uzta-Jaialditik joan zinenean, 91 00:05:26,369 --> 00:05:28,913 ez nekien zer gertatu zen. Gero entzun nuen… 92 00:05:30,539 --> 00:05:31,457 Zoramena da. 93 00:05:31,540 --> 00:05:34,377 Guztiek uste dute asmatu dudala, zure aita barne. 94 00:05:35,002 --> 00:05:35,878 Ba… 95 00:05:37,713 --> 00:05:39,924 Nire barruko manugaitzarekin hitz egitera. 96 00:05:40,424 --> 00:05:41,884 Aizu, jakin ezazu… 97 00:05:43,177 --> 00:05:44,095 sinesten dizudala. 98 00:05:52,978 --> 00:05:56,148 Neskak, tira! Hortzak ondo egin. 99 00:05:56,232 --> 00:05:58,067 Kopeta, belztuagoa. 100 00:05:58,150 --> 00:06:00,236 Bat bera ere ez dut utziko tente. 101 00:06:00,319 --> 00:06:05,032 Bianca Barclayk berriz irabazten badu, neure buruari begiak aterako dizkiot! 102 00:06:05,116 --> 00:06:06,909 Ordainduko nuke hori ikusteko. 103 00:06:08,202 --> 00:06:09,537 Aupa, logelakide. 104 00:06:10,371 --> 00:06:14,333 - Pozten nau zu geratu izanak. - Banako gela nahi zenuela uste nuen. 105 00:06:14,417 --> 00:06:18,170 Ez dut gogoko bakarrik bizitzea, eta Gauza masajista bikaina da. 106 00:06:18,254 --> 00:06:19,505 Biok irabazten dugu. 107 00:06:20,381 --> 00:06:22,758 Eta… zergatik aldatu zara iritziz? 108 00:06:22,842 --> 00:06:26,095 Ez dut beste norbaiten xake partida usteleko peoia izan nahi. 109 00:06:27,221 --> 00:06:29,765 - Rowani buruz ari zara? - Hiltzen ikusi nuen. 110 00:06:29,849 --> 00:06:32,977 Kontua da… gaur goizean guztiok ikusi dugula. 111 00:06:33,060 --> 00:06:35,563 Eta ez zegoen hila. 112 00:06:35,646 --> 00:06:36,564 Badakit. 113 00:06:36,647 --> 00:06:39,400 Horregatik burua galdu dudala uste dut. 114 00:06:41,193 --> 00:06:43,487 Ez da uste nuen bezain dibertigarria. 115 00:06:44,905 --> 00:06:47,908 Zu zara esamesen erregina. Zer da Rowanen istorioa? 116 00:06:47,992 --> 00:06:50,119 Mutil bakarti bitxia izateaz gain… 117 00:06:50,619 --> 00:06:52,037 - Barkatu. - Lasai. 118 00:06:52,121 --> 00:06:53,706 Xavier Thorpen logelakidea da. 119 00:06:53,789 --> 00:06:57,126 Mugikorra izango bazenu, idatzi ahal izango zenioke. 120 00:06:57,626 --> 00:06:59,628 Yoko. Tira! Biboteak, gora. 121 00:06:59,712 --> 00:07:02,131 Poe Koparako goian egon behar dira. 122 00:07:02,214 --> 00:07:03,799 Zer da Poe Kopa? 123 00:07:03,883 --> 00:07:05,676 Nire bizitzeko arrazoia. 124 00:07:06,260 --> 00:07:09,388 Kanoa-lasterketa eta jazarpena oinez. Araurik ez. 125 00:07:10,264 --> 00:07:13,559 Egoitza bakoitza Poeren istorio labur batean inspiratu behar da. 126 00:07:14,226 --> 00:07:15,311 Pintzel bat hartu. 127 00:07:15,394 --> 00:07:19,106 Thornhill andreak pizza eskatu du. Sozializatzen gosea hil nahi? 128 00:07:20,232 --> 00:07:21,484 Hiltzea gogoko dut. 129 00:07:22,568 --> 00:07:24,445 Sozializatzea, ez hainbeste. 130 00:07:24,528 --> 00:07:26,280 Gainera, idatzi behar dut. 131 00:07:26,363 --> 00:07:27,364 Lasai. 132 00:07:28,073 --> 00:07:31,785 Baina anima gaitzazu laku-ertzetik lasterketa-egunean. 133 00:07:34,330 --> 00:07:37,500 Edo ezerosotasunez begiradaz birrindu. Nahiago duzuna. 134 00:07:39,668 --> 00:07:42,713 Beti gorroto izan dut "dakizuna idatzi" esaldia. 135 00:07:46,842 --> 00:07:49,512 Irudimen urrikoentzako baimena da. 136 00:07:52,264 --> 00:07:55,017 Baina bizitza misterio zital bihurtzen denean… 137 00:07:57,895 --> 00:07:59,855 agian onartu behar da. 138 00:08:09,782 --> 00:08:14,078 - Rowanekin hitz egin behar dut. Non dago? - Ezingo duzu. Kanporatu dugu. 139 00:08:14,662 --> 00:08:15,746 Zergatik? 140 00:08:15,829 --> 00:08:18,541 Berdin du. Arratsaldeko lehen trena hartuko du. 141 00:08:18,624 --> 00:08:21,001 Zer zenbiltzan harekin basoan? 142 00:08:21,085 --> 00:08:24,755 Esan nizun. Zarata entzun eta ikertzera joan nintzen. 143 00:08:25,923 --> 00:08:29,343 Sheriffak sinetsiko zuen, baina ezin nauzu ni engainatu. 144 00:08:30,761 --> 00:08:32,846 Bisio bat izan zenuen, ezta? 145 00:08:34,723 --> 00:08:37,560 Bazenituela pentsatu nuen istripuan 146 00:08:37,643 --> 00:08:40,020 baserritarrak lepoa apurtu zuela jakin zenuenean. 147 00:08:42,356 --> 00:08:44,858 Zure amarenak zure adinarekin hasi ziren. 148 00:08:46,443 --> 00:08:49,947 Batere ez fidagarriak eta oso arriskutsuak ziren. 149 00:08:50,864 --> 00:08:52,366 Gogoratzen dut hasieran 150 00:08:53,534 --> 00:08:55,828 burua galtzen ari zela uste zuela. 151 00:08:57,371 --> 00:08:59,039 Harekin komentatu al duzu? 152 00:09:03,210 --> 00:09:06,130 Argi dago zu zarela informazioa ezkutatzen duena. 153 00:09:07,339 --> 00:09:08,173 Joan naiteke? 154 00:09:08,257 --> 00:09:11,010 Eskolaz kanpoko ekintza aukeratu arte, ez. 155 00:09:11,510 --> 00:09:13,846 Ikasle biribilak nahi ditugu. 156 00:09:13,929 --> 00:09:15,848 Zorrotza izatea nahiago dut. 157 00:09:16,432 --> 00:09:20,394 Plaza libreak dituzten elkarteen zerrenda egin dizut. 158 00:09:20,978 --> 00:09:21,937 Oso adikorra. 159 00:09:22,021 --> 00:09:24,315 Gaur aukeratu beharko duzu bat. 160 00:09:25,482 --> 00:09:27,318 Ez dizut begirik kenduko. 161 00:09:28,569 --> 00:09:31,322 Ziur atsegin duzun zerbait aurkituko duzula. 162 00:09:31,405 --> 00:09:33,866 Gauzak suntsitzea atsegin dut. 163 00:09:38,245 --> 00:09:40,914 Weemsek kontrolatzen saiatzen ari nau. 164 00:09:40,998 --> 00:09:42,416 Rowan zelatatu. 165 00:09:42,499 --> 00:09:44,627 Ez iezaiozu atzamarrik kendu. 166 00:09:47,463 --> 00:09:54,428 Baditugu ezkata-eskalak, ezkata-eskalak, ezkata-eskalak, ezkata-eskalak… 167 00:09:55,971 --> 00:09:57,514 Weemsek etorriko zinela esan zuen. 168 00:09:57,598 --> 00:10:00,976 Baina, egia esan, Uzta-Jaialdiko antzezpenaz gero, 169 00:10:01,060 --> 00:10:02,561 antzerki-elkartean sartu. 170 00:10:02,645 --> 00:10:05,481 Konortea galdu nuenean, nori esan zenion? Sheriffari? 171 00:10:06,148 --> 00:10:07,650 Polizia normal bati? 172 00:10:07,733 --> 00:10:10,110 Weemsengana jo nuen hura ardura zedin. 173 00:10:10,694 --> 00:10:13,238 Bada, amai dezagun proba honekin. 174 00:10:13,322 --> 00:10:17,451 Zer zara? Kontralto, soprano ala zoroa? 175 00:10:28,754 --> 00:10:29,588 Eta hori? 176 00:10:29,672 --> 00:10:31,757 Txakurrek bakarrik entzun dezaketen nota. 177 00:10:33,550 --> 00:10:38,138 ISILIK! 'TONU BORTITZAK' ENTSEATZEN ARI DIRA 178 00:10:58,283 --> 00:11:00,953 Etorri zara. Inoiz egin duzu arku-tiroa? 179 00:11:01,036 --> 00:11:02,579 Itu biziekin bakarrik. 180 00:11:04,081 --> 00:11:04,915 Ondo da. 181 00:11:07,543 --> 00:11:12,923 Hankak ireki, oinak sorbalden azpian. Geziaren atal horia kanpoan. Hiru atzamar. 182 00:11:14,007 --> 00:11:15,592 Atzera eta… 183 00:11:17,219 --> 00:11:18,470 hegan egin dezala. 184 00:11:19,138 --> 00:11:20,139 Galderarik duzu? 185 00:11:20,848 --> 00:11:23,100 Noiz ikusi zenuen Rowan azken aldiz? 186 00:11:23,183 --> 00:11:25,185 Munstro batek hil zuena? 187 00:11:26,770 --> 00:11:28,856 Jaialdian. Ez gara berriz mintzatu. 188 00:11:29,440 --> 00:11:31,900 Baina goizean bere gauzak jasota zeuden. 189 00:11:31,984 --> 00:11:34,153 Beti izan da bitxi samarra, baina… 190 00:11:34,653 --> 00:11:36,780 aste pare bat daramatza aldakorrago. 191 00:11:37,281 --> 00:11:39,992 Telekinesia zora zaitzake. Bueno… 192 00:11:40,075 --> 00:11:41,577 Ikaratzen hasi ninduen. 193 00:11:43,162 --> 00:11:44,705 Bada, zer duzu Tylerekin? 194 00:11:46,623 --> 00:11:49,752 Zuk soilik egin ditzakezu arku-tiroarekin loturik ez dauden galderak? 195 00:11:49,835 --> 00:11:53,338 Ez dut ezer. Herritik ateratzen laguntzen ari zidan. 196 00:11:53,422 --> 00:11:56,967 - Aholku bat: harengandik aldendu. - Zer ba? Normala delako? 197 00:11:57,050 --> 00:11:58,802 Tyler eta haren lagunak baboak dira. 198 00:11:59,428 --> 00:12:02,514 Ezin dute jasan eskola honek haien herrixkari eustea. 199 00:12:02,598 --> 00:12:05,017 Zu pribilegioz inguratuta jaio zinen. 200 00:12:05,100 --> 00:12:06,477 Besteren begian… 201 00:12:06,560 --> 00:12:08,270 Edozein laza ikusi. 202 00:12:09,855 --> 00:12:12,149 Ni behintzat ez naiz esnob elitista bat. 203 00:12:16,945 --> 00:12:17,780 Ai! 204 00:12:35,798 --> 00:12:38,801 Erlezaintza arte zaharrean interesik al duzu? 205 00:12:39,843 --> 00:12:41,637 Eugene. Eugene Ottinger. 206 00:12:41,720 --> 00:12:44,056 Burrunbarien sortzaile eta burua. 207 00:12:44,139 --> 00:12:45,933 Asteazken. Asteazken Addams. 208 00:12:47,100 --> 00:12:48,852 Zu zara kide bakarra? 209 00:12:50,896 --> 00:12:53,148 Erlauntzeko bizitza ez da guztientzat. 210 00:12:53,232 --> 00:12:55,776 Gehienak intsektu pozoitsuen beldur dira. 211 00:12:57,069 --> 00:12:58,987 Ziztada sentitzeko prest zaude? 212 00:13:04,326 --> 00:13:08,705 Erleek 150 milioi urte daramatzate eztia modu berean ekoizten. 213 00:13:08,789 --> 00:13:10,874 Naturako komunitaterik onena dira. 214 00:13:10,958 --> 00:13:13,919 Guztiak elkarrekin lanean helburu komuna lortzeko. 215 00:13:14,545 --> 00:13:19,007 Emeek agintzen duten ekosistema urrietariko bat da. 216 00:13:19,091 --> 00:13:22,928 Bai erreginak, bai haren langileek. Erlauntzean, patriarkaturik ez! 217 00:13:29,768 --> 00:13:32,145 Rowan! Hitz egin behar dugu! 218 00:13:32,229 --> 00:13:35,649 Asteazken, ez dut inorekin hitz egiteko baimenik. 219 00:13:35,732 --> 00:13:38,485 Ni hiltzen saiatu zinenean, gauza asko esan nahi zenituen. 220 00:13:38,986 --> 00:13:41,488 Eskola suntsituko nuela esan zenidan. 221 00:13:42,614 --> 00:13:44,074 Nondik irten zen marrazkia? 222 00:13:44,157 --> 00:13:46,368 Basora joan nintzen ideiak argitzeko. 223 00:13:46,869 --> 00:13:48,871 Eta zu nire atzetik etorri zinen. 224 00:13:49,371 --> 00:13:50,205 Asteazken. 225 00:13:51,582 --> 00:13:52,916 Ezin zara hemen egon. 226 00:13:53,000 --> 00:13:55,419 Bai, zoaz eta utz nazazu bakean. 227 00:14:15,022 --> 00:14:19,985 BURLINGTONGO GELTOKIA - 1911 INGURU 228 00:14:52,851 --> 00:14:54,269 KOMUNAK 229 00:15:49,908 --> 00:15:51,785 Materialak emango dizkizut… 230 00:15:51,868 --> 00:15:54,413 Leihorik gabeko komun batean galdu duzu? 231 00:15:56,039 --> 00:15:57,916 Ezkerti batek ez zidakeen huts egingo. 232 00:16:00,043 --> 00:16:00,877 Ez muzindu. 233 00:16:01,461 --> 00:16:05,716 Orain frogak nik bilatu beharko ditut, aztarna bakarra galdu baituzu. 234 00:16:05,799 --> 00:16:07,884 Azkenik lagun bat aurkitu duzu. 235 00:16:07,968 --> 00:16:11,596 - Landarea bada ere. - Kalitatea kantitatea baino nahiago dut. 236 00:16:21,773 --> 00:16:23,483 Nire ondoan leku bat dago. 237 00:16:24,818 --> 00:16:27,529 Esnob elitista baten ondoan eser bazaitezke. 238 00:16:47,257 --> 00:16:50,510 Ez dut uste Asteazken zure trukoekin harrituko duzunik. 239 00:16:51,094 --> 00:16:52,763 Harritu zaitut, onar ezazu. 240 00:16:59,728 --> 00:17:03,815 Asteazken, pozten gaitu landare karniboroen mundua 241 00:17:03,899 --> 00:17:07,235 ezagutzeko bidaia honetan zu gurekin izateak. 242 00:17:07,319 --> 00:17:08,153 Bada… 243 00:17:09,071 --> 00:17:11,490 Nork esango digu polit honen izena? 244 00:17:12,532 --> 00:17:14,284 Dendrophylax lindenii. 245 00:17:15,744 --> 00:17:18,121 Mamu-orkidea ere deitzen zaio. 246 00:17:18,205 --> 00:17:20,957 Wight uhartean aurkitu zuten 1854an. 247 00:17:22,501 --> 00:17:24,086 Primeran, Asteazken. 248 00:17:24,753 --> 00:17:27,255 Onena izateko lehia izango duzu, Bianca. 249 00:17:29,174 --> 00:17:33,553 Asteazken, mamu-orkidearen ezaugarri nagusiak ezagutzen dituzu? 250 00:17:33,637 --> 00:17:35,764 Erresilientzia eta moldagarritasuna. 251 00:17:36,264 --> 00:17:39,184 Zeharo kontrakoak diren giroetan ere haz daiteke. 252 00:17:39,267 --> 00:17:44,022 Baina ekosistema alda dezake, eta bertako landareek errefusa dezakete. 253 00:17:44,106 --> 00:17:47,484 Normalean bertako landareak kontrolik gabe hazten direlako. 254 00:17:47,984 --> 00:17:49,736 Eskokatzeko makinaz, agur. 255 00:17:50,612 --> 00:17:53,573 - Saia zaitez. - Oraindik loreei buruz ari gara? 256 00:17:54,616 --> 00:17:58,245 Neskak, eskerrik asko zuen ekarpen argitzaileengatik. 257 00:17:58,328 --> 00:18:01,915 Argi dago, gaur landareak ez dira karniboro bakarrak klasean. 258 00:18:05,293 --> 00:18:06,294 Txakur ona. 259 00:18:06,962 --> 00:18:09,089 Kontuz ipurdiarekin. 260 00:18:09,172 --> 00:18:11,216 - Nora zoaz Elvisekin? - Ba… 261 00:18:13,135 --> 00:18:14,970 kasu baten aztarna jarraitzera. 262 00:18:16,054 --> 00:18:18,723 Oraindik uste duzu munstro bat dagoela, ezta? 263 00:18:19,224 --> 00:18:22,894 Santiagorekin hizketan ikusi zintudan. Inoiz Ez Gehiagoko norbait dela uste duzu? 264 00:18:23,562 --> 00:18:28,525 Zure psikologoa ikusi dut. Ez dit zure aurrerapenak azaldu izan nahi. 265 00:18:28,608 --> 00:18:30,819 Mediku-paziente konfidentzialtasuna. 266 00:18:30,902 --> 00:18:34,447 Eta aita-seme konfidentzialtasuna? Zeri buruz aritzen zarete? 267 00:18:36,283 --> 00:18:40,162 Bideojokoak, ezeztapen kultura, olo-esnea edo soja-esnea… 268 00:18:40,245 --> 00:18:43,290 - Nik ordaintzen dut, galde dezaket. - Amari buruz. 269 00:18:46,001 --> 00:18:47,043 Gogoratzen duzu? 270 00:18:49,588 --> 00:18:52,299 Espero dut aitari buruz ezer txarrik ez esatea. 271 00:18:52,382 --> 00:18:54,718 Berandu itzuliko naiz. Bakarrik afaldu. 272 00:18:54,801 --> 00:18:55,677 Kaka! 273 00:18:55,760 --> 00:18:59,431 Zurekin parrilla piztu eta partida ikusi nahi nuen. 274 00:19:00,891 --> 00:19:03,393 Oroitzapen ederrak sortzen ari ditugu. 275 00:19:04,352 --> 00:19:07,063 SHERIFF - JERICHOKO KONDERRIA 276 00:19:12,194 --> 00:19:17,032 Basora itzuli behar dut, baina Weemsek saia balitz bezala behatzen nau. 277 00:19:17,115 --> 00:19:21,036 Jazo ez den krimen baten tokira itzultzeko nik estaltzea nahi duzu? 278 00:19:21,119 --> 00:19:22,829 Arratsaldean Erlezaintza dut. 279 00:19:22,913 --> 00:19:24,456 Ni zaren plantak egin. 280 00:19:24,539 --> 00:19:26,374 Barkatu. Ez, bi arrazoiengatik. 281 00:19:26,875 --> 00:19:29,211 Lanpetuta nabil eta erleen beldur naiz. 282 00:19:29,711 --> 00:19:32,839 Gauzari eskatu. A, ez, zurekin haserre dago. 283 00:19:32,923 --> 00:19:35,133 Zergatik? Hark sartu zuen hanka. 284 00:19:35,217 --> 00:19:39,346 Elkarri manikura egiten egon gara eta bihotza zabaldu dit. 285 00:19:39,846 --> 00:19:43,808 - Gizaki gisa errespetatzen ez duzula dio. - Eskua bakarrik da. 286 00:19:43,892 --> 00:19:46,102 Asteazken! Zure familiakoa da. 287 00:19:46,978 --> 00:19:49,147 Eta edozer egingo luke zugatik. 288 00:19:49,231 --> 00:19:51,566 Barkamena eskatu eta agian lagunduko dizut. 289 00:20:11,628 --> 00:20:14,839 Zakarra izan nintzen. Kontuz ibiliko naiz tonuarekin. 290 00:20:15,423 --> 00:20:17,926 Tira, goazen aztarna hoztu baino lehen. 291 00:20:24,683 --> 00:20:27,310 Zer nahi duzu? Esku-krema? Azazkal-lima? 292 00:20:27,394 --> 00:20:29,187 Kutikulentzako artazi berriak? 293 00:20:29,688 --> 00:20:30,689 Izango dituzu. 294 00:20:45,704 --> 00:20:48,957 Badakit burugogorra, tematsua eta obsesiboa naizela. 295 00:20:49,040 --> 00:20:51,084 Baina idazle bikainen ezaugarriak dira. 296 00:20:52,877 --> 00:20:55,005 Bai. Eta saileko-hiltzaileenak. 297 00:20:55,588 --> 00:20:56,715 Zer esan nahi duzu? 298 00:20:58,842 --> 00:21:03,013 Ez dut inolako kezkarik eta ez dut zure xantaia emozionala onartuko. 299 00:21:08,810 --> 00:21:09,644 Ondo da. 300 00:21:16,526 --> 00:21:19,362 Rowanek hau erakusterakoan, nire susmoa baieztatu zuen. 301 00:21:22,490 --> 00:21:25,076 Zerbait izugarria egingo dudala. 302 00:21:25,160 --> 00:21:27,912 Ez zentzu onean, Ivan bezala. Zentzu txarrean. 303 00:21:28,997 --> 00:21:30,665 Eta ezin dut baimendu. 304 00:21:31,624 --> 00:21:33,335 Horregatik egia jakin behar dut. 305 00:21:38,423 --> 00:21:40,550 Zerbait kontatuz gero, hilko zaitut. 306 00:21:48,975 --> 00:21:50,643 Weems etortzen bada, 307 00:21:50,727 --> 00:21:53,563 ez hurbildu, serio iruditu eta ez hitz egin. 308 00:21:53,646 --> 00:21:57,025 - Mendekua hartuko dizut. - Ez nuen gutxiago espero. 309 00:21:59,027 --> 00:22:01,321 Hitz egin eta zanpatuko zaitut. 310 00:22:01,821 --> 00:22:03,323 Aho itxian erlerik ez. 311 00:22:03,406 --> 00:22:04,574 Erlauntz-kodea da. 312 00:22:04,657 --> 00:22:07,077 Gainera, eskerrak eman behar nizkizuke. 313 00:22:07,160 --> 00:22:09,996 Inoiz ez da egon hainbeste neska estalpean. 314 00:22:10,497 --> 00:22:11,498 Erleak bakarrik. 315 00:22:11,998 --> 00:22:12,916 Harrigarria. 316 00:22:14,501 --> 00:22:16,795 Gizotso neskak beti izan ditut gogoko. 317 00:22:17,295 --> 00:22:21,424 Enid zutaz maitemintzeko aukera % 1 baino gutxiagokoa da. 318 00:22:21,508 --> 00:22:23,009 Beraz, aukerak ditut? 319 00:22:23,093 --> 00:22:23,927 Bai! 320 00:22:31,017 --> 00:22:36,064 Antzina, eztia zauriak sendatzeko eta sakrifizio errituetan erabiltzen zen. 321 00:22:36,147 --> 00:22:40,235 Kleopatra eztian bainatzen omen zen. Haren azalari distira ematen zion. 322 00:22:40,902 --> 00:22:42,612 Inoiz bainatu al zara eztian? 323 00:22:43,196 --> 00:22:45,281 Ez dut ziztadarik jaso nahi. 324 00:22:45,365 --> 00:22:47,492 Koska lasai egotea da. 325 00:22:47,575 --> 00:22:50,620 Erleek beldurra antzematen dute, baina ez kezkatu. 326 00:22:50,703 --> 00:22:54,624 Ke-hauspo handi bat dut eta iaiotasunez maneiatzen dut. 327 00:22:55,250 --> 00:22:56,418 Ikusi nahi duzu? 328 00:23:18,982 --> 00:23:22,110 Barkatu, ez nuen nahi Elvisek zure arrastoa aurkitzea. 329 00:23:22,193 --> 00:23:24,404 Milesker. Nola despistatu dituzu? 330 00:23:27,866 --> 00:23:28,950 Kafe ehotua? 331 00:23:30,326 --> 00:23:33,955 Oreinak ehizatzeko amarrua. Barista izatearen abantaila bat. 332 00:23:34,038 --> 00:23:36,875 Zure aitak ez zuen txakurra jolasteko ekarriko. 333 00:23:36,958 --> 00:23:38,084 Ez dit ezer kontatzen. 334 00:23:39,043 --> 00:23:41,045 Arraroa irudituko zaizu aita zelatatzea. 335 00:23:41,129 --> 00:23:44,340 Ez, nik gurasoak aldi oro zelatatzen ditut. 336 00:23:46,217 --> 00:23:49,429 Aizu, itxaron, zer gertatu zen benetan jaialdian? 337 00:23:50,513 --> 00:23:52,849 Ez diot aitari ezer esango, benetan. 338 00:23:55,643 --> 00:23:57,645 Rowan arriskuan zegoela uste nuen. 339 00:23:57,729 --> 00:23:59,105 Oker nengoen. 340 00:23:59,189 --> 00:24:02,484 Gero ni itotzen saiatu zen bere telekinesiaz. 341 00:24:03,067 --> 00:24:05,612 Kaka zaharra! Zergatik egingo luke hori? 342 00:24:05,695 --> 00:24:09,991 Ez dakit. Orduan munstroa agertu zen eta erraiak urratu zizkion. 343 00:24:12,619 --> 00:24:14,078 Benetan ikusi zenuen? 344 00:24:15,497 --> 00:24:17,874 Eta ez zen zu hiltzen saiatu? 345 00:24:17,957 --> 00:24:21,544 Rowanengandik salbatu ninduen. Ulertzen saiatzen ari naiz. 346 00:24:22,045 --> 00:24:24,255 Hil zutela eta burua oraindik galdu ez dudala 347 00:24:24,339 --> 00:24:27,091 frogatzen duen zerbaiten bila etorri naiz. 348 00:24:35,558 --> 00:24:36,768 Rowanenak dira. 349 00:24:37,352 --> 00:24:38,853 Banekien estaltzeko zela. 350 00:24:40,438 --> 00:24:41,731 Zer esaten ari zara? 351 00:24:41,814 --> 00:24:44,359 - Asko… - …nire idazmahai berria, psikopata! 352 00:24:45,109 --> 00:24:47,070 - Horren… - Jendea ikaratzen duzu! 353 00:24:48,905 --> 00:24:50,532 - Badakizu… - Sinestezina. 354 00:24:50,615 --> 00:24:51,616 Bai. 355 00:24:51,699 --> 00:24:52,784 Zoratuta zaude! 356 00:24:55,537 --> 00:24:56,621 BELAIKI ELKARTEA 357 00:24:58,456 --> 00:24:59,415 Ondo zaude? 358 00:25:05,797 --> 00:25:08,132 Beti ikusten dut liburu more bera. 359 00:25:10,260 --> 00:25:11,511 Azala ilunagoa zen. 360 00:25:11,594 --> 00:25:14,138 Ubeldura-kolorekoa. Jarraitu bilatzen. 361 00:25:20,353 --> 00:25:24,023 Normalean ikasleek ez dituzte benetan liburuak bilatzen. 362 00:25:25,942 --> 00:25:27,610 Gehienak elkarri musu ematera datoz. 363 00:25:27,694 --> 00:25:29,946 Bi banpiro zeuden letaginak elkartzen. 364 00:25:31,197 --> 00:25:32,574 Ezin dut burutik kendu. 365 00:25:33,241 --> 00:25:35,076 Zerbaiten bila zabiltza? 366 00:25:38,204 --> 00:25:42,250 Hau inoiz ikusi al duzu? Bilatzen dudan liburuak filigrana hau du. 367 00:25:42,834 --> 00:25:45,920 Antzinako ikasle-elkarte baten ikurra da. 368 00:25:47,714 --> 00:25:48,715 Belaikiak. 369 00:25:48,798 --> 00:25:50,258 Lore hilgarria bezala. 370 00:25:52,010 --> 00:25:52,927 Jakin-mina dut. 371 00:25:53,011 --> 00:25:55,430 Aspaldi deuseztatu omen ziren. 372 00:25:55,930 --> 00:25:57,223 Badakizu zergatik? 373 00:25:57,849 --> 00:25:58,725 Sentitzen dut. 374 00:26:04,063 --> 00:26:06,608 Gaur harrituta utzi nauzu zure erantzunekin. 375 00:26:06,691 --> 00:26:10,695 Ama aditua da landare karniboroetan. Horregatik izango naiz aditua. 376 00:26:12,322 --> 00:26:13,448 Harreman ona duzue? 377 00:26:15,366 --> 00:26:18,453 Kartzela-zigorra jasoz gero zelda berean dauden bi presoen modukoa. 378 00:26:18,536 --> 00:26:22,790 Badakit ez dela erraza izango… seihileko erdian etortzea. 379 00:26:22,874 --> 00:26:26,836 Urte eta erdi daramat hemen eta oraindik kanpotarra sentitzen naiz. 380 00:26:26,919 --> 00:26:29,005 Langile normal bakarra zarelako? 381 00:26:30,548 --> 00:26:31,674 Enidek esan zidan. 382 00:26:33,426 --> 00:26:36,220 Egia esan, ez naiz inoiz inon eroso sentitu. 383 00:26:37,430 --> 00:26:41,225 Normalentzat bitxiegia naiz eta marjinatuentzat, normalegia. 384 00:26:41,976 --> 00:26:44,395 Uste nuen hemen desberdina izango zela, 385 00:26:44,479 --> 00:26:47,649 baina irakasle batzuek oraindik ez naute onartzen. 386 00:26:48,900 --> 00:26:51,527 Jendearen higuinak axola ez didan plantak egiten ditut. 387 00:26:53,946 --> 00:26:54,947 Barru-barruan… 388 00:26:57,492 --> 00:26:58,576 gozatzen dut. 389 00:27:01,329 --> 00:27:03,790 - Inoiz ez galdu hori, Asteazken. - Zer? 390 00:27:05,416 --> 00:27:08,002 Besteek zu mugatzen ez uzteko gaitasuna. 391 00:27:08,961 --> 00:27:09,837 Dohaina da. 392 00:27:11,172 --> 00:27:12,507 Batzuetan ez dirudi. 393 00:27:14,300 --> 00:27:16,969 Landare interesgarrienak itzalean hazten dira. 394 00:27:20,139 --> 00:27:24,894 Eta norbaitekin hitz egin behar baduzu, berotegiko atea beti irekita dago. 395 00:27:50,294 --> 00:27:52,714 Liburu more hori hemendik egon behar da. 396 00:27:52,797 --> 00:27:53,923 Hasi bilatzen. 397 00:28:33,921 --> 00:28:35,673 Rowan ustekabez beteta dago. 398 00:28:48,102 --> 00:28:49,520 Ezin zara hemen egon. 399 00:28:50,104 --> 00:28:51,689 Kaixo zuri ere. 400 00:28:51,773 --> 00:28:54,525 Zaintzailea sirena-botereekin despistatu duzu? 401 00:28:54,609 --> 00:28:55,735 Hau jantzita, ez. 402 00:28:56,319 --> 00:28:58,821 Ez pentsatu ezer txarrik niri buruz behingoz. 403 00:28:58,905 --> 00:29:00,239 Zer nahi duzu, Bianca? 404 00:29:00,323 --> 00:29:01,741 Nola zauden jakitea. 405 00:29:02,492 --> 00:29:05,119 Sentitzen dut Rowanena. Lotuta zeundeten. 406 00:29:05,203 --> 00:29:06,954 Noiztik axola dizu Rowanek? 407 00:29:07,538 --> 00:29:10,333 Asteazkeni zerbait egingo zion beldur zinen. 408 00:29:10,416 --> 00:29:13,669 Horregatik zabiltza haren atzetik, ezta? 409 00:29:13,753 --> 00:29:15,379 Edo arrazoi gehiago dago? 410 00:29:18,674 --> 00:29:20,301 Benetan, zer ikusten diozu? 411 00:29:21,177 --> 00:29:24,889 Hileta batera doazela diruditen neska gotikoak gogoko dituzu? 412 00:29:24,972 --> 00:29:27,058 Hura ez da ni manipulatzen saiatu. 413 00:29:27,725 --> 00:29:30,228 Behin okertu nintzen eta ezin didazu barkatu. 414 00:29:30,311 --> 00:29:32,230 Hark gaizki tratatzen zaitu. 415 00:29:32,313 --> 00:29:33,606 Zer arazo duzu harekin? 416 00:29:33,689 --> 00:29:36,108 Besteak baino hobea dela uste duela. 417 00:29:37,527 --> 00:29:40,321 Bihar Ofelia Etxea garaitzeko 418 00:29:40,404 --> 00:29:42,824 eta gizotsoa lur jota ikusteko irrikan nago. 419 00:29:43,908 --> 00:29:45,660 Final gogoangarria izango da. 420 00:29:45,743 --> 00:29:49,121 - Zure asmoek nazkatzen naute. - Nire jokoa hasi da. 421 00:29:49,705 --> 00:29:50,957 Irabaztea gogoko dut. 422 00:29:51,541 --> 00:29:52,625 Hain txarra da? 423 00:29:53,960 --> 00:29:56,003 Eta ez dakizu zergatik utzi zintudan. 424 00:29:56,921 --> 00:29:59,090 Nire erabakitasuna maite ohi zenuen. 425 00:30:02,301 --> 00:30:05,012 Bikote ona egiten genuen, Xavier. 426 00:30:05,596 --> 00:30:06,514 Benetan? 427 00:30:07,181 --> 00:30:09,433 Edo horrela sentiarazi nahi ninduzun? 428 00:30:12,603 --> 00:30:16,232 Sinets iezadazu, Asteazken Addams ez da zure ametsetako neska. 429 00:30:16,732 --> 00:30:18,734 Zure amesgaiztoetako gaia baizik. 430 00:30:29,495 --> 00:30:30,913 Non zeunden? 431 00:30:30,997 --> 00:30:33,082 Bihotzekoa izaten ari naiz. 432 00:30:33,165 --> 00:30:35,001 - Yoko erizaindegian dago! - Zer jazo da? 433 00:30:35,084 --> 00:30:37,086 Baratxuri-ogia jan du. 434 00:30:37,169 --> 00:30:40,006 Erreakzio alergikoa izan du. Kopatik kanpo dago. 435 00:30:40,089 --> 00:30:41,215 Ez dut kopiloturik. 436 00:30:41,299 --> 00:30:43,217 Biancaren kontua izan da. 437 00:30:43,301 --> 00:30:45,219 - Nola dakizu? - Berdin du. 438 00:30:45,303 --> 00:30:46,888 Gu biok garaituko dugu. 439 00:30:48,097 --> 00:30:48,931 Itxaron. 440 00:30:49,432 --> 00:30:50,975 Katu Beltzetan sartuko zara? 441 00:30:51,809 --> 00:30:53,311 Hori egiteko prest zaude? 442 00:30:53,811 --> 00:30:54,770 Nigatik? 443 00:30:56,814 --> 00:31:01,402 Bianca hainbesteraino beheratu nahi dut, non porrotak eztarria erreko dion. 444 00:31:02,278 --> 00:31:05,448 Baina batez ere lagunak garelako egingo duzu, ezta? 445 00:31:07,783 --> 00:31:09,327 Nola irabazten du beti? 446 00:31:09,410 --> 00:31:11,037 Zaila da jakitea. 447 00:31:11,120 --> 00:31:14,624 Azken bi urtetan, beste ontzi guztiak hondoratu dira. 448 00:31:14,707 --> 00:31:16,042 Sabotaje antza du. 449 00:31:16,125 --> 00:31:17,960 Poe Kopan ez dago araurik, 450 00:31:18,044 --> 00:31:21,088 eta hura sirena bat da, beraz, ura menderatzen du. 451 00:31:22,840 --> 00:31:25,718 Haren arloan garaitu beharko dugu. 452 00:31:37,855 --> 00:31:40,232 - Prest! - Ondo. Gauza bere postuan dago. 453 00:31:40,316 --> 00:31:43,694 - Zuen asmoa azalduko didazu? - Ezustekoa hondatuko nuke. 454 00:31:43,778 --> 00:31:47,239 Ezustekoei buruz hitz egiten, zure mozorroa karpan dago. 455 00:31:47,740 --> 00:31:48,908 Mozorroa? 456 00:31:49,951 --> 00:31:52,662 Ai ama! Urruma egiteko zaude! 457 00:31:52,745 --> 00:31:54,872 Baina non daude zure biboteak? 458 00:31:55,623 --> 00:31:58,250 Berriz galdetu eta sei bizitza izango dituzu. 459 00:32:21,774 --> 00:32:22,775 Kontzentratu. 460 00:32:24,986 --> 00:32:26,946 Zer dugu hemen? 461 00:32:27,029 --> 00:32:28,447 Umealdiko txikiena. 462 00:32:29,281 --> 00:32:32,827 Argi gera dadila ez dudala uste besteak baino hobea naizenik. 463 00:32:33,327 --> 00:32:34,870 Zu baino hobea bakarrik. 464 00:32:35,454 --> 00:32:39,458 Ongi etorri guztioi Edgar Allan Poe Kopara. 465 00:32:39,542 --> 00:32:42,878 Inoiz Ez Gehiagon harro gaude urteroko usadio honetaz. 466 00:32:42,962 --> 00:32:46,298 Duela 125 urte hasi zen. 467 00:32:46,882 --> 00:32:48,968 Taldeek Erroi uharteraino iritsi, 468 00:32:49,051 --> 00:32:51,262 Crackston-en kriptatik bandera hartu 469 00:32:51,345 --> 00:32:54,265 eta ez bere buruak ez inor hondoratu gabe itzuli beharko dute. 470 00:32:54,348 --> 00:32:58,019 Bandera ekarriz helmuga gurutzatzen duen lehen taldeak 471 00:32:58,102 --> 00:33:02,231 kopa eta arrandiatzeko eskubidea lortuko du, beste pribilegioen artean. 472 00:33:02,314 --> 00:33:04,191 Has dadila Poe Kopa! 473 00:33:05,317 --> 00:33:06,485 Tira! 474 00:33:08,029 --> 00:33:11,198 - Mugitu. Azkarrago! - Tira, neskak! Aurrera! 475 00:33:17,830 --> 00:33:19,290 Ai, barkatu! 476 00:33:43,189 --> 00:33:44,565 KATU BELTZA 477 00:33:44,648 --> 00:33:47,902 Arraun egin! 478 00:33:48,986 --> 00:33:50,654 PUTZUA ETA PENDULUA 479 00:34:00,081 --> 00:34:02,249 - Tira! Aurrera! - Tira! 480 00:34:15,763 --> 00:34:18,265 - Biratu! - Biratu! 481 00:34:27,858 --> 00:34:29,693 Txo! Zure erruz galdu dugu. 482 00:34:43,040 --> 00:34:44,166 Azkarrago. 483 00:34:48,379 --> 00:34:49,213 Gauza. 484 00:35:08,732 --> 00:35:10,067 Goazen. Hemendik dago. 485 00:35:18,826 --> 00:35:21,579 Geratu. Biancak gure ontzia sabotatu ez dezala. 486 00:35:26,625 --> 00:35:29,420 Gauza, bufoi pare bat distraitu behar dituzu. 487 00:35:42,474 --> 00:35:43,934 - Zer? - Tira. 488 00:35:44,018 --> 00:35:45,978 - Aurrera. - Har dezagun. 489 00:35:53,235 --> 00:35:54,695 Tira, motel. 490 00:35:54,778 --> 00:35:55,863 Hortxe dago. 491 00:35:55,946 --> 00:35:56,864 Goazen. 492 00:35:57,865 --> 00:35:59,366 Gero arte, Asteazken! 493 00:36:22,765 --> 00:36:23,891 Zu zara giltza. 494 00:36:26,810 --> 00:36:28,229 "Katuluxka" bat egiten? 495 00:36:39,782 --> 00:36:41,784 - Tira! - Azkar, joan behar dugu! 496 00:36:50,251 --> 00:36:51,543 Zer gertatzen ari da? 497 00:36:52,378 --> 00:36:54,046 AMONTILLADO 498 00:36:56,590 --> 00:36:58,133 Gero arte, bufoiok! 499 00:36:59,385 --> 00:37:00,469 Tranpati halakoak! 500 00:37:00,552 --> 00:37:05,099 Nire buruari galdetu diot: "ZELA?". Zer egingo luke Asteazken? 501 00:37:08,435 --> 00:37:11,272 Azken bi taldeak Urrezko Kakalardoak… 502 00:37:13,732 --> 00:37:15,234 eta Katu Beltzak dira. 503 00:37:24,243 --> 00:37:25,327 Tira! 504 00:38:14,084 --> 00:38:14,960 Listo! 505 00:38:22,634 --> 00:38:25,095 HELMUGA 506 00:38:39,234 --> 00:38:40,652 Bai, lortu dugu! 507 00:38:42,488 --> 00:38:44,114 Ai, Asteazken, lortu dugu! 508 00:38:44,198 --> 00:38:47,326 Nire bizitzako unerik onena da. 509 00:38:47,826 --> 00:38:50,954 Onar ezazu eskola-espirituan sartu zarela. 510 00:38:54,500 --> 00:38:57,086 Ez zenidan esan iluna eta mendekaria zela. 511 00:39:02,549 --> 00:39:07,388 Lehen Poe Kopa 1897an ospatu zen 512 00:39:07,471 --> 00:39:12,059 bai eskolako ikaslerik sonatuenaren ohorez 513 00:39:12,142 --> 00:39:16,146 bai marjinatu guztiek partekatzen dituzten balioak ospatzeko. 514 00:39:16,230 --> 00:39:21,527 Elkarrekikotasuna, jarraikitasuna eta erabakitasuna. 515 00:39:21,610 --> 00:39:24,738 Eta, dudarik gabe, gaur balio horiek ikusi ditugu. 516 00:39:27,574 --> 00:39:28,409 Bai! 517 00:39:30,786 --> 00:39:31,662 Bai! 518 00:39:31,745 --> 00:39:34,790 Zorionak, Ofelia Etxea! 519 00:39:35,541 --> 00:39:36,959 Egoitzan bizi nintzenez, 520 00:39:37,042 --> 00:39:41,964 pozik egongo naiz hainbeste urte eta gero tximiniaren gainean kopa berriro ikusteaz. 521 00:40:05,737 --> 00:40:07,406 Zer zabiltza hemen? 522 00:40:08,115 --> 00:40:09,283 Ezkutatzen. 523 00:40:09,366 --> 00:40:11,910 Irribarre egiten didate. Aztoratzen nau. 524 00:40:11,994 --> 00:40:13,454 Zure aintza unea da. 525 00:40:13,537 --> 00:40:16,123 Bianca Barclay garaitu duzu, goza ezazu. 526 00:40:16,623 --> 00:40:18,834 Gurekin irten nahi duzu gero? 527 00:40:18,917 --> 00:40:20,878 Tira, ez zara hilko. 528 00:40:23,797 --> 00:40:24,965 Pentsatuko dut. 529 00:40:28,802 --> 00:40:29,636 Bai! 530 00:40:29,720 --> 00:40:31,513 Zer ondo, moldatzen ari zara. 531 00:40:32,598 --> 00:40:33,724 Ama bezala. 532 00:40:34,725 --> 00:40:38,312 Ama eta biok pertsona eta espezie desberdinak gara. 533 00:40:40,939 --> 00:40:44,401 Ofelia Etxeak Poe Kopa irabazi zuen azken aldia, 534 00:40:44,485 --> 00:40:46,278 zure ama zen kapitaina. 535 00:40:48,405 --> 00:40:50,032 Ni haren kopilotoa nintzen. 536 00:40:51,909 --> 00:40:54,620 Agian zuk uste baino antza handiagoa duzue. 537 00:40:58,832 --> 00:40:59,750 Poz-pozik nago. 538 00:40:59,833 --> 00:41:03,420 Irabazten lagundu behar zenigun. Ez du inoiz galdu. 539 00:41:08,675 --> 00:41:11,428 Inoiz Ez Gehiago oraindik enigma bat da. 540 00:41:11,512 --> 00:41:14,598 Erantzun baino askoz galdera gehiago dago hemen. 541 00:41:16,016 --> 00:41:17,601 Baina batzuetan… 542 00:41:18,977 --> 00:41:21,522 erantzuna aurre-aurrean duzu. 543 00:41:32,741 --> 00:41:34,785 Lasai, Edgar Allan. 544 00:41:34,868 --> 00:41:37,079 Zure irribarretxo beatoa ikusten dut. 545 00:41:37,913 --> 00:41:39,998 Baina ni izango naiz barre egiten azkena. 546 00:41:41,166 --> 00:41:43,502 Igarkizunekiko zaletasun handia zenuen. 547 00:41:44,169 --> 00:41:46,547 Eta oraindaino hau burutsuena omen da. 548 00:41:46,630 --> 00:41:48,507 Iragarkizun bakarra ez delako. 549 00:41:48,590 --> 00:41:51,093 Lerro bakoitza iragarkizun bat da. 550 00:41:51,760 --> 00:41:54,054 "Barrualdearen kontrakoa". Kanpoaldea. 551 00:41:54,638 --> 00:41:57,558 "88 taula periodikoan". Radio. 552 00:41:57,641 --> 00:42:00,185 "Azaroa baino bi hilabete lehenago". Iraila. 553 00:42:00,686 --> 00:42:02,646 "Animalia eta teknologia". Sagua. 554 00:42:02,729 --> 00:42:03,939 "Gehi ez dena". Ken. 555 00:42:04,022 --> 00:42:07,401 "Urtxintxek maite dute" . Intxaurra. "Antzerki". Teatro. 556 00:42:07,484 --> 00:42:09,444 "Bi alde berdin ditu". Isoszele. 557 00:42:09,528 --> 00:42:11,989 "Dudagarria ez dena". Nabaria. 558 00:42:22,708 --> 00:42:24,835 "Erantzunak soinua egingo du". 559 00:42:24,918 --> 00:42:28,630 KRISKITIN 560 00:43:08,295 --> 00:43:09,796 Elkarte sekretuak. 561 00:43:09,880 --> 00:43:11,298 Liburutegi ezkutuak. 562 00:43:12,341 --> 00:43:15,135 Ama begiradaz ni epaitzen. 563 00:43:16,428 --> 00:43:18,889 Gauza guzti hauek espero nituen. 564 00:43:43,330 --> 00:43:45,415 Baina egiarantz abiatzen naizenean… 565 00:43:46,291 --> 00:43:48,377 Zorionez, ez naiz iluntasunaren beldur. 566 00:46:35,710 --> 00:46:39,548 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz