1 00:00:06,049 --> 00:00:08,384 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:12,722 --> 00:00:16,392 JERICHOKO KONDERRIKO AUZITEGI-MEDIKUA R. ANWAR DOKTOREA 3 00:00:30,490 --> 00:00:32,992 Kinbottek maizago atera behar naizela dio. 4 00:00:36,788 --> 00:00:40,583 Jende eta esperientzia berriei gogoa ireki behar diedala. 5 00:00:40,666 --> 00:00:43,795 Nor naiz ni haren klixe profesionalak eztabaidatzeko? 6 00:00:43,878 --> 00:00:46,964 IREKI - GELDITU - ITXI 7 00:00:49,383 --> 00:00:50,593 Autopsia egingo dut. 8 00:00:50,676 --> 00:00:53,763 Zuk beste biktimen txostenak aurkitu eta fotokopiatu. 9 00:00:55,431 --> 00:00:57,850 Ez kexatu. Ez zara trebea bisturiarekin. 10 00:01:00,394 --> 00:01:03,648 Gogoratzen 13 urte bete nituenean osaba Kiratsek eman zidan gorpua? 11 00:01:03,731 --> 00:01:05,733 Karotida moztu zenion gizon hari. 12 00:01:09,570 --> 00:01:10,571 Ez. 13 00:01:12,323 --> 00:01:13,199 Ez. 14 00:01:13,699 --> 00:01:15,118 Egundoko hematoma. 15 00:01:17,829 --> 00:01:20,373 FOTOKOPIA GELA - ATEA ITXI, MESEDEZ 16 00:01:22,041 --> 00:01:23,251 Hemen zaude. 17 00:01:28,172 --> 00:01:31,801 Osteguna, 19:23. Gorpua 50 urteko gizon batena da. 18 00:01:40,768 --> 00:01:43,437 Urradurak eta babes-zauriak bi eskuetan. 19 00:01:43,521 --> 00:01:46,440 Bularrak eta gorputz-enborrak eraso frenetikoa adierazten dute. 20 00:01:46,524 --> 00:01:48,693 Erraiak ia osorik atera dizkiote. 21 00:02:00,121 --> 00:02:01,497 Hau bitxia da. 22 00:02:02,039 --> 00:02:03,583 Ezkerreko oina falta zaio. 23 00:02:04,083 --> 00:02:06,502 Orkatilatik hortzez moztu diotela dirudi. 24 00:02:12,300 --> 00:02:14,218 Ezkerreko oin bat ikusi al duzu? 25 00:02:15,511 --> 00:02:17,346 Lasai. Nor dator? 26 00:02:25,229 --> 00:02:27,315 Milesker itzultzeagatik, doktore. 27 00:02:27,398 --> 00:02:30,359 Ez horregatik, sheriff. Lagundu nahi dut. 28 00:02:31,277 --> 00:02:35,323 Ez dakit zerk edo nork hil dituen, baina urte guzti hauetan 29 00:02:35,406 --> 00:02:37,366 ez dut horrelako zauririk ikusi. 30 00:02:37,867 --> 00:02:39,410 Hau ikusi nahi izango duzu 31 00:02:39,493 --> 00:02:42,705 azken biktimaren txostena egiten dudan baino lehen. 32 00:02:42,788 --> 00:02:44,373 Misterio bat da, benetan. 33 00:02:47,001 --> 00:02:50,296 Hiltzaileak ezkerreko oineko bi behatz moztu zizkion. 34 00:02:50,379 --> 00:02:52,757 Ziur aski zerra kirurgikoa erabili zuen. 35 00:02:52,840 --> 00:02:55,426 Oraindik ez dut egin autopsiaren txostena. 36 00:02:55,509 --> 00:02:59,597 Amaitzen duzunean, niri bidali. Komunikabideek jakin ez dezaten. 37 00:03:00,389 --> 00:03:01,599 Jakina, sheriff. 38 00:03:03,643 --> 00:03:05,603 Azkenaldian lanpetuta ibili gara. 39 00:03:05,686 --> 00:03:08,648 Behintzat handikiro noa. Ostiralean amaitzen dut. 40 00:03:09,607 --> 00:03:11,234 Erretiro ona izan, doktore. 41 00:03:11,317 --> 00:03:14,320 Emaztea lau asteko itsas-bidaia batera eramango dut. 42 00:03:15,655 --> 00:03:18,741 Nire lan-tresnak Mai Tai-en truke aldatuko ditut. 43 00:03:21,911 --> 00:03:23,663 Zoaz, nik itxiko dut atea. 44 00:03:44,600 --> 00:03:46,519 Hau ez dut gogoratzen. 45 00:03:48,938 --> 00:03:51,190 Rigor mortis. Luze daramazu hilda. 46 00:03:51,274 --> 00:03:54,360 Ziur ez zaizula axola bihar irekita izatea. 47 00:04:09,709 --> 00:04:10,918 Bost minutu gehiago. 48 00:04:11,794 --> 00:04:13,504 Eroso egoten hasia nintzen. 49 00:04:23,139 --> 00:04:26,726 4. ATALA - "GAU IKARAGARRIA" 50 00:04:35,568 --> 00:04:38,404 Zure aldea berritzeko proposatu nizunean 51 00:04:38,487 --> 00:04:41,198 ez nuen Ted Bundy-ren Pinterest-a gogoan. 52 00:04:42,033 --> 00:04:44,869 Zure peluxezko adarbakarrek gehiago izutzen dute. 53 00:04:44,952 --> 00:04:47,121 Horregatik joan zinen isilean bart? 54 00:04:47,204 --> 00:04:49,915 Gauza eta biok baimenik gabe joan ginen gorputegira 55 00:04:49,999 --> 00:04:51,876 biktimen txostenak kopiatzera. 56 00:04:51,959 --> 00:04:55,504 Bale, horrek izugarri nazkatzen nau. 57 00:04:55,588 --> 00:04:58,341 - Ezin dut azaldu. - Haren gogoan sartu behar. 58 00:04:58,424 --> 00:05:02,261 Patroiak eta anomaliak aurkitzeko. Aurkipen handia egin dut jada. 59 00:05:03,346 --> 00:05:07,433 Munstroaren biktima guztiei gorputz-atalak kendu dizkiete kirurgikoki. 60 00:05:08,601 --> 00:05:10,978 Lehenari, giltzurrun bat, bigarrenari, atzamar bat… 61 00:05:11,062 --> 00:05:13,773 - Asteazken, ez dut… - Hirugarrenari, behazuna. 62 00:05:13,856 --> 00:05:16,650 Eta bilera-etxeko gizon bizardunari, bi behatz. 63 00:05:16,734 --> 00:05:19,779 Hilketak ez dira zentzugabeak. Ulertzen? 64 00:05:19,862 --> 00:05:23,699 Trofeoak biltzen ditu saileko hiltzaile iaioa balitz bezala. Sekulakoa. 65 00:05:29,789 --> 00:05:31,290 Gatz usaintsuak hartu. 66 00:05:31,874 --> 00:05:32,750 Berriro. 67 00:05:36,295 --> 00:05:40,341 Landare gehienek nektar gozoa ematen diete polinizatzaileei, 68 00:05:40,424 --> 00:05:44,387 landare karniboro mota askok sexualki iruzur egiten diete, 69 00:05:44,470 --> 00:05:45,805 ziria sartzen diete. 70 00:05:51,018 --> 00:05:52,728 Mina hartu nuen eskriman. 71 00:05:52,812 --> 00:05:57,149 Orkideak intsektu eme bat imitatzen duen feromona bat sortzen du 72 00:05:57,733 --> 00:05:59,318 eta arrak erakartzen ditu. 73 00:05:59,402 --> 00:06:02,363 Behin landarea polinizatua, 74 00:06:02,446 --> 00:06:04,907 zer lortzen dute intsektu arrek? 75 00:06:05,491 --> 00:06:08,119 Ezer ez. Mutilek Erroi-Dantzaldian bezala. 76 00:06:09,036 --> 00:06:12,039 Bale. Badakit larunbata heltzeko irrikan zaudetela. 77 00:06:12,123 --> 00:06:14,333 Horregatik ez duzue etxeko lanik. 78 00:06:14,417 --> 00:06:15,292 - Bai! - Bai. 79 00:06:15,376 --> 00:06:18,838 Baina boluntarioak behar ditut apainketarako. 80 00:06:18,921 --> 00:06:21,173 Nahi duenak, niregana etor dadila. 81 00:06:21,674 --> 00:06:23,217 Ez zara boluntario izango? 82 00:06:23,300 --> 00:06:26,637 Ez zaituzte diskoteka-bolek eta pontxe alkoholdunak hunkitzen? 83 00:06:26,720 --> 00:06:29,181 DJ bat ere dago. MC Odol-Zurrupatzaile. 84 00:06:29,265 --> 00:06:31,517 Nahiago nuke begietan orratzak sartzea. 85 00:06:33,185 --> 00:06:34,728 Ziur aski hala egingo dut. 86 00:06:35,312 --> 00:06:37,606 Edo norbait gonbidatu eta ondo pasa. 87 00:06:57,835 --> 00:06:59,170 Hau egin behar dugu. 88 00:06:59,879 --> 00:07:02,339 Atzaparkadak ez dira eskrima egiteagatik. 89 00:07:03,674 --> 00:07:05,050 Zerbait ezkutatzen du. 90 00:07:29,783 --> 00:07:31,911 Artista guztiek behar dute musa bat. 91 00:07:37,416 --> 00:07:40,377 Xavier, orain askoz interesgarriagoa zara. 92 00:07:52,640 --> 00:07:53,474 Asteazken. 93 00:07:54,308 --> 00:07:55,518 Xavier. 94 00:07:55,601 --> 00:07:56,685 Kaixo. 95 00:07:57,686 --> 00:07:59,396 - Zer zabiltza? - Ezer ez. 96 00:08:00,272 --> 00:08:02,066 Hemendik irteten ikusi zaitut. 97 00:08:02,566 --> 00:08:03,817 Zer da toki hau? 98 00:08:03,901 --> 00:08:06,987 Nire arte-estudio pribatua. 99 00:08:08,030 --> 00:08:10,449 Konpondu nuen. Weemsek erabiltzen uzten dit. 100 00:08:10,533 --> 00:08:11,617 Oso ekintzailea. 101 00:08:11,700 --> 00:08:13,202 Barrutik ikusi nahi nuke. 102 00:08:13,827 --> 00:08:15,329 Erakutsiko al didazu? 103 00:08:16,914 --> 00:08:18,666 Orain ez. Hankaz gora dago. 104 00:08:18,749 --> 00:08:21,085 Udan krimen-tokitako argazkilari bati jarraitu nion. 105 00:08:21,168 --> 00:08:22,586 Ez naiz erraz harritzen. 106 00:08:23,087 --> 00:08:25,839 Beste une batean. Zer ba zenbiltzan nire bila? 107 00:08:26,924 --> 00:08:29,969 Thornhillen etxeko lanei buruz galdetu nahi nizun. 108 00:08:31,637 --> 00:08:33,180 Ez dizkigu jarri. 109 00:08:34,181 --> 00:08:35,099 Gogoratzen? 110 00:08:36,559 --> 00:08:37,893 Zergatik zaude hemen? 111 00:08:39,603 --> 00:08:44,149 Begietan orratzak sartzea nahiarazten dizun dantzaldia dela eta? 112 00:08:45,067 --> 00:08:46,402 Entzuten nago. 113 00:08:48,028 --> 00:08:51,907 Batzuetan asmoak ezusteko aukeren aurrean desegiten dira. 114 00:08:52,700 --> 00:08:56,412 Saileko hiltzailea litzatekeen norbaitengandik gertu egoteko aukera nuen. 115 00:08:57,621 --> 00:08:59,123 Ezin nuen ukatu. 116 00:08:59,206 --> 00:09:01,625 - Galdearaziko didazu? - Jakina. 117 00:09:11,218 --> 00:09:12,344 Nirekin…? 118 00:09:17,600 --> 00:09:18,475 Nirekin…? 119 00:09:18,559 --> 00:09:23,480 Nirekin Erroi-Dantzaldira joateko proposamena hausnartuko…? 120 00:09:26,150 --> 00:09:27,067 Nirekin…? 121 00:09:28,068 --> 00:09:29,987 Nirekin dantzaldira joan nahi? 122 00:09:31,780 --> 00:09:34,825 Bai, Asteazken, zurekin joateko irrikan nago. 123 00:09:35,993 --> 00:09:37,494 Eskatuko ez zenidala uste nuen. 124 00:09:38,329 --> 00:09:39,496 Baita nik ere. 125 00:09:42,291 --> 00:09:45,336 Ai ene! Asteazken Addams Erroi-Dantzaldira doa! 126 00:09:45,419 --> 00:09:47,338 Hau sekulakoa da! 127 00:09:47,421 --> 00:09:49,340 - Badakizu behar duzuna? - Bala bat buruan. 128 00:09:49,423 --> 00:09:51,133 - Soineko bat. - Badaukat bat. 129 00:09:51,967 --> 00:09:54,053 Ez heltzerakoan zeneramana. 130 00:09:54,136 --> 00:09:57,598 Tximista batek ere berpiztu ezin duen moda-larrialdia zen. 131 00:09:57,681 --> 00:09:58,932 Gauza, lagundu. 132 00:10:00,934 --> 00:10:02,394 Soinekoak esan behar du: 133 00:10:02,478 --> 00:10:05,648 "Lehen zita. Atzera, neskak! Iritsi naiz!". 134 00:10:05,731 --> 00:10:07,566 Eta badakit non lortu. 135 00:10:09,693 --> 00:10:12,112 Zer infernu distopiko mota da hau? 136 00:10:13,739 --> 00:10:16,533 Elkarrekin arropa erosten dugun lehen aldia da! 137 00:10:16,617 --> 00:10:20,204 Dantzaldi-batzordeak zuriz joateko dio, 138 00:10:20,287 --> 00:10:22,122 baina ez dator bat gurekin. 139 00:10:22,206 --> 00:10:24,124 Kontu urgenteagoak ditut joan nahi ez dudan 140 00:10:24,208 --> 00:10:26,585 dantzaldi baterako soinekoarengatik kezkatzea baino. 141 00:10:27,586 --> 00:10:29,380 Lagunak ginela uste nuen. 142 00:10:30,422 --> 00:10:32,341 Geldotuko zaitudala uste dut. 143 00:10:32,424 --> 00:10:34,927 Gazela bat zara. Ni, oreinkume zauritu bat. 144 00:10:35,010 --> 00:10:37,054 Ni utzi eta taldearekin joan. 145 00:10:38,806 --> 00:10:39,932 Ziur zaude? 146 00:10:50,734 --> 00:10:53,070 Galpin ikustera noa. Ez naiz gel… 147 00:10:54,321 --> 00:10:59,159 URIAH'S HEAP - ANTIGOALEKO GAUZEN DENDA 148 00:11:01,245 --> 00:11:02,579 Kaixo, Asteazken. 149 00:11:04,456 --> 00:11:06,417 Soineko hori deigarri izango da. 150 00:11:07,918 --> 00:11:10,421 Bulegorako purtzileria gehiago biltzen? 151 00:11:10,504 --> 00:11:14,633 Nire bidaietako oroigarriak dira. Horrela irteten naiz konfort-zonatik. 152 00:11:15,175 --> 00:11:18,470 Horren harira, Erroi-Dantzaldira zoaz asteburuan? 153 00:11:19,054 --> 00:11:22,266 Ez ditut zure galderak jendartean erantzun behar, ezta? 154 00:11:22,349 --> 00:11:25,102 Hurrengo sesioan hau komentatzeko irrikan nago. 155 00:11:34,445 --> 00:11:36,321 Munstro bat dago, biok dakigu. 156 00:11:36,405 --> 00:11:37,740 Gelditu behar badugu, 157 00:11:37,823 --> 00:11:41,076 ahatz ditzagun desadostasunak eta jardun gaitezen elkarrekin. 158 00:11:41,160 --> 00:11:43,328 Hau da zure apustua jokatzeko? 159 00:11:49,626 --> 00:11:53,088 Zerbait hobea beharko duzu. Hala ere, xehetasun ederrak. 160 00:11:53,172 --> 00:11:55,257 - Ez dut nik egin. - Nork egin du? 161 00:11:55,340 --> 00:11:58,051 Eman informazioa edo ezin izango dizut esan. 162 00:11:58,969 --> 00:12:01,972 Zergatik emango nioke kasu bati buruzko informazioa 163 00:12:02,055 --> 00:12:03,307 ikasle bati? 164 00:12:03,390 --> 00:12:05,517 Inoiz Ez Gehiagon nago, zu ez bezala. 165 00:12:06,018 --> 00:12:08,437 Ez dituzu begiak eta belarriak nahi? 166 00:12:09,021 --> 00:12:12,816 Entzun, Vilma, Scooby-taldearekin zuen kontuekin ibili 167 00:12:12,900 --> 00:12:15,527 eta utzi ikerketa profesionalei. 168 00:12:15,611 --> 00:12:18,363 - Zer? - Walker alkatea bigarren lineatik. 169 00:12:18,447 --> 00:12:20,949 - Berriak nahi ditu. - Aizu, Addams. 170 00:12:22,534 --> 00:12:24,244 Erakutsi bozetoa berriro. 171 00:12:29,416 --> 00:12:31,919 Marraztu zuena zure susmagarria da? 172 00:12:35,589 --> 00:12:38,634 Froga zehatzak ekarri eta agian hitz egingo dugu. 173 00:12:40,427 --> 00:12:42,763 Bai, alkate. Dena primeran doa. 174 00:12:44,598 --> 00:12:46,642 Ene itsas-triku zorrotza. 175 00:12:47,601 --> 00:12:49,895 - Izugarria. - Abesten duenean. 176 00:12:56,151 --> 00:12:58,153 Enidekin hitz egin dezaket? 177 00:13:01,573 --> 00:13:03,408 Lasai, harekin konponduko naiz. 178 00:13:07,621 --> 00:13:08,539 Eskerrik asko. 179 00:13:09,623 --> 00:13:12,251 - Ni… - Lucas Walker zara, alkatearen semea. 180 00:13:12,334 --> 00:13:16,964 Chrissy Smothers-ekin ohi zeunden. Autobeltzarantzaile gehiegi erabiltzen du. 181 00:13:17,631 --> 00:13:18,674 Ikaratzen nauzu. 182 00:13:19,258 --> 00:13:22,052 Kuxkuxeroa naiz eta zure maila erdia jarraitzen dut TikTok-en. 183 00:13:22,135 --> 00:13:24,888 Eta nire logelakideak eraso zaitu… bitan. 184 00:13:26,014 --> 00:13:27,307 Asteazken Addams da? 185 00:13:27,891 --> 00:13:28,725 Jakina. 186 00:13:29,726 --> 00:13:31,603 Hau ez da zorizko topaketa. 187 00:13:32,354 --> 00:13:34,439 Zergatik zaude hemen, Lucas Walker? 188 00:13:34,523 --> 00:13:36,525 Zerbait nahi izango duzu. 189 00:13:36,608 --> 00:13:38,819 Lagun bat arropa-dendan dabil lanean. 190 00:13:38,902 --> 00:13:41,405 Dantzaldirako bikote baten bila zabiltzala entzun du. 191 00:13:41,905 --> 00:13:44,032 Agian elkarri lagun diezaiokegu. 192 00:13:49,538 --> 00:13:51,623 Zer istilutan sartu zara oraingoan? 193 00:13:51,707 --> 00:13:53,500 Kudea dezakedan batean. 194 00:13:53,584 --> 00:13:57,087 Zure aita bereziki frustragarria dago gaur. Saihestu. 195 00:13:57,838 --> 00:13:59,798 Bai, ongi etorri nire mundura. 196 00:13:59,882 --> 00:14:02,092 Asteburuan Erroi-Dantzaldia da, ezta? 197 00:14:02,175 --> 00:14:04,678 Weathervanen guztiak ari ziren hori buruz. 198 00:14:04,761 --> 00:14:07,639 Dantzaldiarekin obsesioa ez duen bakarra naiz. 199 00:14:08,724 --> 00:14:09,892 Ez zara joango? 200 00:14:12,394 --> 00:14:15,606 Norbaiti zita eskatu behar izan diot bizirik irauteko. 201 00:14:16,106 --> 00:14:19,359 Jakina, horrelakoak gertatzen dira, suposatzen dut. 202 00:14:19,443 --> 00:14:20,319 Nori ba? 203 00:14:22,654 --> 00:14:23,655 Xavierri. 204 00:14:25,824 --> 00:14:26,742 Bale. 205 00:14:27,659 --> 00:14:29,453 Espero dut ondo pasatzea. 206 00:14:29,536 --> 00:14:32,706 - Ez dakit zergatik muturtu zaren. - Hor dago arazoa. 207 00:14:32,789 --> 00:14:36,293 Agian zoro nago, baina zantzuak bidaltzen dizkidazu. 208 00:14:36,376 --> 00:14:39,671 Ez da nire errua zure emozioak ulertu ezin izana. 209 00:14:39,755 --> 00:14:41,506 Ba azalduko dizkizut. 210 00:14:42,883 --> 00:14:44,509 Elkar gogoko genuela uste nuen, 211 00:14:45,135 --> 00:14:48,555 baina esan didazuna eta gero, ez dakit non nagoen ni. 212 00:14:48,639 --> 00:14:53,143 Laguna baino gehiago al naiz ala peoia jokatzen ari duzun partidan? 213 00:14:54,102 --> 00:14:55,979 Orain arazo asko ditut. 214 00:14:56,647 --> 00:14:58,065 Lehenetsi behar ditut. 215 00:15:02,819 --> 00:15:04,321 Milesker argitzeagatik. 216 00:15:05,322 --> 00:15:08,784 Dei nazazu inoiz lehenesten banauzu. 217 00:15:14,039 --> 00:15:16,541 Txintik ere ez esan. 218 00:15:32,724 --> 00:15:35,060 Enidek ez dit uzten egoitzan izaten. 219 00:15:35,143 --> 00:15:37,896 Lasai. Nire erlauntza zure erlauntza ere da. 220 00:15:39,648 --> 00:15:43,318 Hau izango da basoan suntsitzen ibili den izakia. 221 00:15:44,111 --> 00:15:45,195 Zerbait dakizu? 222 00:15:45,862 --> 00:15:49,658 Zurrumurruak daude. Fitts jaunak ez dit uzten intsektuak biltzen. 223 00:15:50,283 --> 00:15:53,662 Hartz bat zegoela esan zidan. Banekien gezurra zela. 224 00:15:53,745 --> 00:15:55,789 Ez dator bat hibernazioarekin. 225 00:15:56,790 --> 00:16:00,085 Atzapar zorrotzak dituzten munstroen harira, 226 00:16:00,168 --> 00:16:02,629 Enidi emango diozu hau? Goretsiko nauzu? 227 00:16:02,713 --> 00:16:04,923 Oraindik ez du bikotea dantzaldirako. 228 00:16:05,007 --> 00:16:06,133 Eugene. 229 00:16:06,717 --> 00:16:10,637 Badakit ia ezinezkoa dela niri eskatzea, baina ez zait axola. 230 00:16:10,721 --> 00:16:14,182 Saiatzen jarraituko naiz… begia botatzen didan arte. 231 00:16:14,891 --> 00:16:16,018 Eta ez badu egiten? 232 00:16:16,101 --> 00:16:17,310 Egingo du. 233 00:16:17,394 --> 00:16:21,398 Epe luzeko estrategia da. Amek diote heldua naizenean estimatuko nautela. 234 00:16:21,481 --> 00:16:23,734 Ziur aski niri hobeto sentiarazteko… 235 00:16:23,817 --> 00:16:26,486 Entzun, zu eta biok desberdinak gara. 236 00:16:26,570 --> 00:16:30,824 Pentsatzen dugu, desberdinak eta ausartak gara nerabezaro nazkagarrian. 237 00:16:30,907 --> 00:16:33,994 Ez dugu iragate-ohikune alferrik behar geure buruak balioesteko. 238 00:16:34,536 --> 00:16:36,496 Zu ere ez zoaz Erroi-Dantzaldira? 239 00:16:39,374 --> 00:16:40,500 Egia esan, banoa. 240 00:16:41,126 --> 00:16:42,127 Xavierrekin. 241 00:16:43,503 --> 00:16:44,337 Noski. 242 00:16:44,421 --> 00:16:46,256 Ez zait Xavier gustatzen. 243 00:16:47,382 --> 00:16:49,176 Gibel-asmoak ditut. 244 00:16:49,676 --> 00:16:53,180 Bozetoak gauza hori gelditzeko dudan pista bakarra dira. 245 00:16:57,225 --> 00:17:00,312 Zirkulu hori… koka dezakedala uste dut. 246 00:17:00,395 --> 00:17:01,313 Erakutsi. 247 00:17:05,275 --> 00:17:06,943 Argi dago hemen dela. 248 00:17:07,027 --> 00:17:08,612 Zer zenbiltzan hemen? 249 00:17:08,695 --> 00:17:09,863 Aleak biltzen. 250 00:17:09,946 --> 00:17:12,824 Hau ijito-sits beroz beteta dago. 251 00:17:14,076 --> 00:17:15,535 Hor barruan egongo da? 252 00:17:15,619 --> 00:17:16,870 Goazen egiaztatzera. 253 00:17:23,960 --> 00:17:26,755 Ez ditut toki itxiak oso gogoko. 254 00:17:26,838 --> 00:17:28,048 Klaustrofobia dut. 255 00:17:29,132 --> 00:17:31,051 Garrasi egiten entzuten banauzu, 256 00:17:31,134 --> 00:17:33,386 ziur aski gustura nagoelako izango da. 257 00:17:48,735 --> 00:17:50,445 Haren gordelekua da, ziur. 258 00:17:51,613 --> 00:17:53,448 Giza-hezurrak dira? 259 00:17:55,367 --> 00:17:57,619 Ez, oreinak nahiago dituela uste dut. 260 00:18:03,834 --> 00:18:04,918 Begira. 261 00:18:17,139 --> 00:18:18,014 Bingo! 262 00:18:21,434 --> 00:18:22,352 Zer da hori? 263 00:18:22,853 --> 00:18:24,104 Froga zehatzak. 264 00:18:35,699 --> 00:18:37,409 Ondo da, ez naiz luzatuko. 265 00:18:38,076 --> 00:18:41,079 Atzaparraren DNA konparatzeko zerbait behar dut. 266 00:19:19,409 --> 00:19:20,452 Zer zabiltza? 267 00:19:21,328 --> 00:19:23,413 Nola dakizu nolakoa den munstroa? 268 00:19:24,414 --> 00:19:26,249 Edo autorretratuak dira? 269 00:19:26,833 --> 00:19:29,044 Ni naizela uste? Salbatu zintudan. 270 00:19:29,127 --> 00:19:32,380 Eta munstroak. Edo zuk hil zenuen Rowan gau hartan? 271 00:19:32,464 --> 00:19:34,966 - Hau gehiegi da. - Egia jakin nahi dut. 272 00:19:35,050 --> 00:19:37,469 Eta zure arteak beti erakusten du gauza bera. 273 00:19:40,222 --> 00:19:41,139 Bai. 274 00:19:42,682 --> 00:19:45,018 Asteak daramatzat honekin amets egiten. 275 00:19:45,602 --> 00:19:49,606 Saihestu nahi dut, baina ezin dut. Beraz… hemen margotzen dut. 276 00:19:50,190 --> 00:19:53,693 Hau egiterakoan, atzaparrak irten eta atzaparkatu ninduten. 277 00:19:54,194 --> 00:19:56,029 Horregatik ditut atzaparkadak. 278 00:19:56,112 --> 00:19:58,448 Ez al duzu zure gaitasuna kontrolatzen? 279 00:19:59,491 --> 00:20:02,118 - Honekin ez. - Agian errudun sentitzen zara. 280 00:20:02,202 --> 00:20:04,079 Ez naiz munstroa, ados? 281 00:20:08,333 --> 00:20:10,418 Marraztu duzu eta kito? 282 00:20:10,502 --> 00:20:12,337 Baita haren gordelekua ere? 283 00:20:13,129 --> 00:20:14,923 Oso amets garbiak dituzu. 284 00:20:16,132 --> 00:20:17,133 Hemen egon zinen. 285 00:20:18,134 --> 00:20:20,053 Kanpoan harrapatu zintudanean. 286 00:20:21,096 --> 00:20:23,556 Horregatik eskatu zenidan dantzaldiarena. 287 00:20:25,976 --> 00:20:27,185 Estaltzen saiatzeko. 288 00:20:29,437 --> 00:20:31,856 - Sinestezina. - Ez hartu pertsonalki. 289 00:20:31,940 --> 00:20:33,566 Ez, zurekin inoiz ez, ezta? 290 00:20:34,150 --> 00:20:37,404 Norbait edo zerbait axola zaizu, Asteazken? 291 00:20:40,949 --> 00:20:41,950 Ospa hemendik! 292 00:20:55,338 --> 00:20:58,383 Bai, badakit normalean Inez mozkor dabilela, 293 00:20:58,466 --> 00:21:00,176 baina alkatea deitzen jarraitzen du 294 00:21:00,260 --> 00:21:03,638 gatestarren etxe zaharrean argiak daudela esateko. 295 00:21:03,722 --> 00:21:06,266 Handik pasatu okupak ez daudela ziurtatzera. 296 00:21:09,894 --> 00:21:13,898 Munstroaren atzaparra eta susmagarria litzatekeen norbaiten odol-lagin lehorra. 297 00:21:13,982 --> 00:21:16,359 Bere lepoa atzaparkatzeko erabili zuen. 298 00:21:16,860 --> 00:21:18,737 DNA proba egin, ea bat datozen. 299 00:21:19,738 --> 00:21:20,905 Zure langilea naiz? 300 00:21:20,989 --> 00:21:23,616 Froga zehatzak nahi zenituen. Hemen dituzu. 301 00:21:24,200 --> 00:21:26,703 Nondik atera duzu? Eta nor da susmagarria? 302 00:21:27,829 --> 00:21:30,248 Proba egin eta guztia azalduko dizut. 303 00:21:30,332 --> 00:21:31,791 Lelokeriarik ez, Addams. 304 00:21:31,875 --> 00:21:33,043 Ez, sheriff. 305 00:21:38,214 --> 00:21:42,510 Bernice, DNA proba bat egiteko baimen-orria ekarri, mesedez. 306 00:21:52,020 --> 00:21:53,146 Zer ba hain triste? 307 00:21:53,646 --> 00:21:56,649 Enid ikusi dut jatorduan. Eztia jaso duen galdetu diot. 308 00:21:57,442 --> 00:21:58,985 Ohartarazi zintudan. 309 00:22:02,906 --> 00:22:05,450 Aizu, dantzaldirako bikoterik ez dugunez… 310 00:22:05,533 --> 00:22:07,160 - Goazen elkarrekin! - Zer? 311 00:22:07,243 --> 00:22:10,955 Ez, zelata dezagun haitzuloa eta identifika dezagun munstroa. 312 00:22:13,833 --> 00:22:15,210 Zeinahi ere den. 313 00:22:22,842 --> 00:22:26,596 Ba… bihar azkenean libre zaudela entzun dut. 314 00:22:46,408 --> 00:22:47,283 Eskerrik asko. 315 00:22:47,367 --> 00:22:50,245 ESKUPEKOAK 316 00:23:11,391 --> 00:23:13,143 Bale, promesak! 317 00:23:14,811 --> 00:23:16,354 Ederrak zaudete! 318 00:23:16,438 --> 00:23:17,939 Eder-ederrak! 319 00:23:18,022 --> 00:23:19,899 Ongi etorri Erroi-Dantzaldira! 320 00:23:19,983 --> 00:23:22,777 Ai, ederra! Zer kamiseta polita! 321 00:23:22,861 --> 00:23:24,529 Nigatik dantzatu! 322 00:23:31,411 --> 00:23:33,204 Ongi etorri Erroi-Dantzaldira! 323 00:23:40,837 --> 00:23:43,131 MC ODOL-ZURRUPATZAILE 324 00:23:53,141 --> 00:23:55,727 Espero dut gaurko gaua inoiz ez ahaztea. 325 00:23:55,810 --> 00:23:57,270 Kontuz zure desioekin. 326 00:23:57,854 --> 00:23:59,856 Zuk Inoiz Ez Gehiagon ikasi zenuen. 327 00:23:59,939 --> 00:24:03,443 Ez duzu Erroi-Dantzaldiko itxaropena eta zirrara gogoratzen? 328 00:24:04,694 --> 00:24:06,237 Desengainua bakarrik. 329 00:24:07,572 --> 00:24:09,991 Zita eskatu nion mutila beste norbaitekin joan zen. 330 00:24:13,703 --> 00:24:14,913 Morticia Frump-ekin. 331 00:24:15,788 --> 00:24:16,664 Asteazkenen ama? 332 00:24:19,209 --> 00:24:21,461 Inor ez dezala pontxean alkohola bota. 333 00:24:21,544 --> 00:24:23,713 Gaur ez dago huts egiterik. 334 00:24:36,768 --> 00:24:38,019 Banoa, Eugene! 335 00:24:39,979 --> 00:24:43,149 Ordezko bateriaren bat hartu duzu flasharentzat…? 336 00:24:44,692 --> 00:24:45,527 Tyler… 337 00:24:47,028 --> 00:24:49,155 Zure gonbidapena jaso dut. 338 00:24:49,864 --> 00:24:52,367 Gauzari eskatuko zenion eskupekoekin jartzeko. 339 00:24:53,743 --> 00:24:54,577 Hala da. 340 00:24:54,661 --> 00:24:59,040 Gure azken elkarrizketaz gero, ez nekien berriz hitz egingo nizun, baina… 341 00:25:00,208 --> 00:25:02,418 oharra benetakoa zirudien, baita… 342 00:25:03,711 --> 00:25:04,546 atsegina ere. 343 00:25:04,629 --> 00:25:06,381 Ustekabean hartu ninduen. 344 00:25:07,507 --> 00:25:08,341 Ni ere. 345 00:25:11,594 --> 00:25:13,179 Bueno, pozten nau 346 00:25:13,846 --> 00:25:15,014 etorri izanak. 347 00:25:18,810 --> 00:25:20,311 Denbora behar duzu? 348 00:25:21,312 --> 00:25:24,983 Benetakoa eta atsegina? Nola egin diezadakezu hau? 349 00:25:36,869 --> 00:25:38,121 Nola ordaindu duzu? 350 00:25:41,291 --> 00:25:43,209 Eskura zenuen, jakina. 351 00:25:48,089 --> 00:25:49,716 Gauza, ez begiratu. 352 00:26:15,450 --> 00:26:16,326 Oso… 353 00:26:16,826 --> 00:26:19,162 Aldatuta nago? Irrigarri? 354 00:26:19,245 --> 00:26:22,165 Gizonezkoen begiradarekin gauza bihurtzen nauzu? 355 00:26:24,125 --> 00:26:24,959 Ederra zaude. 356 00:26:26,628 --> 00:26:28,880 Benetan, Asteazken, ederra zaude. 357 00:26:33,760 --> 00:26:34,594 Eugene? 358 00:26:34,677 --> 00:26:37,805 Asteazken, zer gertatzen ari da? 359 00:26:40,266 --> 00:26:42,560 Eta haitzuloa zelatatzearen kontua? 360 00:26:47,732 --> 00:26:51,444 Noski, ulertzen dut. Bakarrik joango naiz basora. 361 00:26:51,527 --> 00:26:52,945 Ez joan bakarrik. 362 00:26:53,488 --> 00:26:55,740 Arriskutsuegia da. Utz ezazu. 363 00:26:57,700 --> 00:26:59,285 Bihar joango gara, ados? 364 00:27:08,044 --> 00:27:09,379 Haitzulo bat zelatatu? 365 00:27:10,672 --> 00:27:13,049 Burrunbariek ez dute arriskua saihesten. 366 00:27:28,523 --> 00:27:30,149 Elurretako Gizon Izugarria? 367 00:27:30,733 --> 00:27:33,695 Ai ene! Ez esan horrelakorik, iraingarria da. 368 00:27:34,696 --> 00:27:35,947 Yeti deitzen da. 369 00:27:36,030 --> 00:27:38,866 Barkatu. Hemen baten bat al dago? 370 00:27:38,950 --> 00:27:41,953 Jada ez. 50eko hamarkadan iraungi ziren. 371 00:27:42,036 --> 00:27:44,831 Zientzia-irakasleak antolatu du dantzaldia. 372 00:27:44,914 --> 00:27:46,666 Esanahitsu izatea nahi zuen. 373 00:27:46,749 --> 00:27:50,670 Gaia krisi klimatikoa eta iraungipena da. Era dibertigarrian! 374 00:27:50,753 --> 00:27:53,923 Bale. Gure azken dantzaldikoa, gau hawaiiarrak. 375 00:27:54,006 --> 00:27:55,299 - Yeti-tini? - Bai. 376 00:27:57,593 --> 00:28:00,847 Ai ene! Barkatu! Garbituko dizut! 377 00:28:04,058 --> 00:28:05,059 Enid? 378 00:28:07,937 --> 00:28:09,313 Banekien zu zinela. 379 00:28:10,815 --> 00:28:11,983 Hura zure zita da? 380 00:28:12,567 --> 00:28:16,696 Bai, eta nirekin primeran pasatzen ari da. 381 00:28:16,779 --> 00:28:19,615 Dantzaldi hau maite dugu… 382 00:28:20,450 --> 00:28:21,576 elkarrekin. 383 00:28:23,953 --> 00:28:24,912 Ederki. 384 00:28:33,629 --> 00:28:36,924 Txirikordak dituen neska gotiko batengatik zaude horrela? 385 00:28:38,634 --> 00:28:40,094 Ez da etorri. 386 00:28:40,636 --> 00:28:41,471 Gu bai. 387 00:28:43,014 --> 00:28:44,265 Egia da. Barkatu. 388 00:28:45,099 --> 00:28:47,268 Oso gustura nago hemen zurekin… 389 00:28:47,351 --> 00:28:48,853 Milesker gonbidatzeagatik. 390 00:28:48,936 --> 00:28:51,272 Ez dezagun Asteazkeni buruz hitz egin. 391 00:28:51,856 --> 00:28:52,690 Ados? 392 00:28:56,944 --> 00:28:58,279 Aizue, begira. 393 00:29:01,949 --> 00:29:04,619 Asteazken kuskutik guztiz atera da. 394 00:29:08,623 --> 00:29:10,208 Sits pirata bat bezala. 395 00:29:10,958 --> 00:29:12,877 Ikusten duzu Biancaren aurpegia? 396 00:29:12,960 --> 00:29:14,587 Ez dio graziarik egingo. 397 00:29:14,670 --> 00:29:16,214 Asteazken Addams. 398 00:29:16,297 --> 00:29:17,799 Zer ustekabe atsegina. 399 00:29:17,882 --> 00:29:19,175 Thornhill andrea. 400 00:29:19,759 --> 00:29:21,177 - Hau da Tyler… - Galpin. 401 00:29:23,387 --> 00:29:26,641 Bai. Bi tapa, aparrik ez, azukrerik gabeko banilla. 402 00:29:27,517 --> 00:29:30,228 Herri txikia da. Zaila da sekretuak gordetzea. 403 00:29:31,354 --> 00:29:33,272 Edarien bila noa. 404 00:29:45,243 --> 00:29:47,870 Ai ama! Zure estiloa maite dut! 405 00:29:48,538 --> 00:29:50,373 Baina bikote interesgarria. 406 00:29:51,958 --> 00:29:53,084 Berdin. 407 00:29:54,502 --> 00:29:55,795 Ez da dirudiena. 408 00:29:55,878 --> 00:29:59,090 Ondo, pelegrin hori zerrenda beltzean dut, bi aldiz. 409 00:29:59,173 --> 00:30:01,342 Neska-lagun ohia jeloskortu nahi du. 410 00:30:01,425 --> 00:30:03,761 Eta nik, Ajax. Biok irabazten dugu. 411 00:30:06,556 --> 00:30:09,058 Asteazken, bake-asmoz nator. 412 00:30:09,141 --> 00:30:11,519 Zer pena. Piper gasa ekarri dut. 413 00:30:12,937 --> 00:30:14,605 Eta Erdi Aroko mazo bat. 414 00:30:24,490 --> 00:30:27,451 - Sinestezina, ekarri duzu. - Zer ba aipatzen duzu? 415 00:30:27,535 --> 00:30:29,662 Dantzaldi hau nahiko aspergarria da. 416 00:30:30,162 --> 00:30:31,664 Ez dakizu zer egin zidan. 417 00:30:38,838 --> 00:30:39,922 Azal iezadazu. 418 00:30:40,756 --> 00:30:42,174 - GERTU ZAUDETE? - IA HAN 419 00:30:42,258 --> 00:30:44,260 USTEKABE IZUGARRIA HARTUKO DUTE 420 00:30:45,595 --> 00:30:47,471 Barkatu galtzen kontuarengatik. 421 00:30:48,681 --> 00:30:51,684 Playoff-ak? Pinguinoek edo Ahateek irabazten dute? 422 00:30:51,767 --> 00:30:53,853 - Hockeya gogoko duzu? - Marrazoen zalea naiz. 423 00:30:53,936 --> 00:30:55,313 Neba nagusiak ditut. 424 00:30:55,396 --> 00:30:58,316 "Hockeya ikusi edo Tang Lung egingo dizugu". 425 00:30:58,399 --> 00:31:00,610 Herensugearen Bideko Tang Lung? 426 00:31:00,693 --> 00:31:02,695 Egin den kung fu filmik onena. 427 00:31:02,778 --> 00:31:04,780 Desberdina zara! 428 00:31:06,741 --> 00:31:08,159 Dantzatu nahi? 429 00:31:09,243 --> 00:31:10,077 Bai. 430 00:31:18,961 --> 00:31:20,129 Eugene Ottinger. 431 00:31:20,713 --> 00:31:22,214 21:00ak. 432 00:31:22,924 --> 00:31:26,177 Mugimendurik ez haitzuloan. Ez dut helburua ikusten. 433 00:31:27,845 --> 00:31:28,763 Hala ere… 434 00:31:29,889 --> 00:31:33,142 ohiz kanpoko matxinsalto bat entzun dut. 435 00:31:41,484 --> 00:31:44,862 Mendiko aire garbiak ala Yeti-tiniek eragin dizute? 436 00:31:46,072 --> 00:31:47,823 Xavierrek iaz egin zenuena esan dit. 437 00:31:48,407 --> 00:31:51,953 Zu eta zure lagunek eraso zenutela eta murala hondatu zeniotela. 438 00:31:59,168 --> 00:32:01,128 Azkenean jakin behar zenuen. 439 00:32:05,132 --> 00:32:08,260 Begira, nahiago nuke istripua izan zela esan banezake, 440 00:32:08,344 --> 00:32:11,597 edo hain txarra ez zela izan, baina gezurra litzateke. 441 00:32:12,682 --> 00:32:15,726 Eta niretzat gauzak txartu zitzakeen, baina ez zuen egin. 442 00:32:17,561 --> 00:32:18,813 Zergatik egin zenuen? 443 00:32:19,897 --> 00:32:22,233 Milioika aitzakia jar nitzakeen, baina… 444 00:32:23,234 --> 00:32:25,736 oraindik hori konpontzen saiatzen ari naiz. 445 00:32:27,905 --> 00:32:30,533 Zentzategi batera bidali ninduten 446 00:32:30,616 --> 00:32:33,703 eta horrelakoa ez dudala izan nahi ikusi nuen. 447 00:32:34,203 --> 00:32:37,915 Herrixka batean bizi den eta besteei errua egozten dien norbait. 448 00:32:39,750 --> 00:32:43,212 Egin nuena gaizki egon zen, baina ni ez naiz gaiztoa. 449 00:32:48,134 --> 00:32:50,970 Txantxa penagarri batengatik epaituko zintudala uste zenuen? 450 00:32:51,512 --> 00:32:52,805 Nik gehiago egingo nukeen. 451 00:32:52,888 --> 00:32:54,974 Pirañak igerileku batean sartu? 452 00:32:56,809 --> 00:32:59,020 Zuri buruz ikertzen egon naiz. 453 00:33:00,104 --> 00:33:01,355 Berriz egingo nuke. 454 00:33:03,524 --> 00:33:05,276 Horregatik zaitut gogoko. 455 00:34:31,445 --> 00:34:32,446 Tira! 456 00:34:33,155 --> 00:34:34,323 Oraintxe nator. 457 00:34:43,833 --> 00:34:44,959 A, kaixo. 458 00:35:06,188 --> 00:35:07,398 Egidazu mesede bat. 459 00:35:11,318 --> 00:35:13,821 Atera kutuna eta hura ahatzarazi iezadazu. 460 00:35:15,698 --> 00:35:18,826 - Eskaera sinestezina. - Konpromisorik ez esan zenuen. 461 00:35:19,952 --> 00:35:24,081 Utzi ninduzun sirena kantuaz manipulatzen ari zintudala uste zenuelako. 462 00:35:24,165 --> 00:35:26,584 Beste norbait ahazten laguntzeko erabiltzea nahi duzu? 463 00:35:49,940 --> 00:35:50,941 Goazen. 464 00:35:56,071 --> 00:35:57,990 - Tira. - Heldu diozu? Har ezazu. 465 00:35:58,782 --> 00:36:00,826 Jarraitu ateratzen. Goazen. Tira. 466 00:36:03,746 --> 00:36:05,456 - Baztertu! - Nik egingo dut. 467 00:36:07,374 --> 00:36:09,585 Beharbada ez da hain ideia ona. 468 00:36:09,668 --> 00:36:12,004 Ez dut aitak ondoriorik jasatea nahi. 469 00:36:12,087 --> 00:36:14,465 Txo, zugatik egiten ari gara hau. 470 00:36:14,548 --> 00:36:17,885 Frikiez mendekatzeko Crackstonen iturria suntsitzeagatik. 471 00:36:17,968 --> 00:36:20,888 Ez esan Tyler bezala bigundu zarela. Tira, goazen. 472 00:36:22,514 --> 00:36:24,308 IHINZTAGAILU AUTOMATIKOA 473 00:36:30,522 --> 00:36:33,984 Eugene Ottinger. 22:42ak. 474 00:36:34,068 --> 00:36:36,445 Susmagarri litzatekeen norbait heldu da. 475 00:36:46,247 --> 00:36:47,164 Ai ene. 476 00:37:03,472 --> 00:37:07,309 Takoidun zapatak asmatu zituenak ziur torturatzailea zela. 477 00:37:09,061 --> 00:37:11,230 Ama maiteak beti dioenez: 478 00:37:11,313 --> 00:37:14,775 "Suak urrea probatzen du. Sufrimenak, emakumea". 479 00:37:17,987 --> 00:37:20,364 Sufrimenaren harira, non dago zure zita? 480 00:37:20,447 --> 00:37:22,616 Ez zaitut Xavierrekin dantzan ikusi. 481 00:37:22,700 --> 00:37:23,951 Liskarra izan dugu. 482 00:37:25,077 --> 00:37:26,620 Zugatik, hain zuzen ere. 483 00:37:31,292 --> 00:37:32,710 Ez dakizu nolakoa den. 484 00:37:34,295 --> 00:37:35,671 Ederra eta popularra izatea? 485 00:37:36,297 --> 00:37:38,215 Jendeak sentitzen duena ez jakitea. 486 00:37:39,008 --> 00:37:40,968 Naizenagatik gogoko nauten. 487 00:37:42,553 --> 00:37:43,971 Eta zure kutuna? 488 00:37:44,054 --> 00:37:45,848 Ez da hutsezina. 489 00:37:46,348 --> 00:37:48,267 Profilaktiko leun baten modukoa da. 490 00:37:50,352 --> 00:37:52,354 Horregatik utzi ninduen Xavierrek. 491 00:37:53,147 --> 00:37:54,815 Ez da inoiz nitaz guztiz fidatu. 492 00:37:56,025 --> 00:37:58,777 Txarrena da ez naizela inoiz haren sentimenduez fidatu. 493 00:38:00,237 --> 00:38:02,239 Ez nekien benetakoak ziren ala ez. 494 00:38:06,577 --> 00:38:07,661 Zorionekoa zara. 495 00:38:08,579 --> 00:38:09,747 Benetan? 496 00:38:10,706 --> 00:38:12,624 Besteen iritzia ez zaizu axola. 497 00:38:18,130 --> 00:38:20,174 Axola gehiago izatea nahiko nuke. 498 00:38:51,955 --> 00:38:53,624 Orain, amaiera handia. 499 00:38:56,835 --> 00:38:59,755 Aizue! Ia 23:00ak dira, 500 00:38:59,838 --> 00:39:03,175 beraz, azken aldiz dantza pistan dena eman 501 00:39:03,258 --> 00:39:06,261 Erroi-Dantzaldiak "Inoiz Ez Gehiago" dioen arte! 502 00:40:31,680 --> 00:40:32,639 Goazen! 503 00:40:41,899 --> 00:40:44,443 Ez dute ezta benetako txerri-odola erabili. 504 00:40:46,612 --> 00:40:47,821 Pintura baino ez da. 505 00:41:03,545 --> 00:41:05,464 Asteazken! Ondo zaude? 506 00:41:05,547 --> 00:41:06,715 Eugene basoan dago. 507 00:41:07,382 --> 00:41:08,425 Arriskuan dago. 508 00:41:17,935 --> 00:41:20,771 - Zer zabiltza? - Aitari idazten. Bidean dago. 509 00:41:20,854 --> 00:41:24,233 - Eta Asteazken? Galdu dut. - Zer dakit nik? Zure zita da. 510 00:41:25,984 --> 00:41:27,736 - Goazen. - Zoramena izan da. 511 00:41:27,819 --> 00:41:29,863 - Tira, hartu. - Goazen. 512 00:41:30,656 --> 00:41:31,823 Zuk egin duzu? 513 00:41:33,367 --> 00:41:35,619 Zure gezurra irentsi dut, sinestezina. 514 00:41:36,703 --> 00:41:39,748 - Estatuarenaz gero… - Desberdina zinela uste nuen. 515 00:41:41,375 --> 00:41:43,001 Gogoko ninduzula uste nuen. 516 00:41:43,835 --> 00:41:46,296 - Otso bihurtu! - Otso bihurtu! 517 00:41:46,380 --> 00:41:48,173 - Otso bihurtu! - Otso bihurtu! 518 00:41:49,007 --> 00:41:51,343 - Utzi bakean! - Goazen! 519 00:41:55,764 --> 00:41:56,848 Ondo zaude? 520 00:41:59,017 --> 00:42:00,894 Ez nuen harekin etorri nahi. 521 00:42:01,562 --> 00:42:02,479 Zurekin baizik. 522 00:42:03,647 --> 00:42:04,940 Zer ba ez zenidan eskatu? 523 00:42:05,023 --> 00:42:08,151 Huts egin zenidalako eta ez zenidalako zergatik esan. 524 00:42:10,279 --> 00:42:13,490 Lotsatuegi nengoen esateko, baina… 525 00:42:13,574 --> 00:42:17,578 ispiluan begiratu nion neure buruari eta harri bihurtu nintzen. 526 00:42:23,750 --> 00:42:24,710 Har… 527 00:42:25,377 --> 00:42:27,838 Har dezagun patxadaz. Ados? 528 00:42:28,505 --> 00:42:29,548 Guztiz ados. 529 00:43:17,262 --> 00:43:18,555 Eugene! 530 00:43:20,223 --> 00:43:21,266 Eugene! 531 00:43:30,067 --> 00:43:31,109 Eugene? 532 00:43:47,668 --> 00:43:48,710 Eugene? 533 00:43:49,503 --> 00:43:50,337 Asteazken! 534 00:43:50,837 --> 00:43:51,713 Hemen! 535 00:44:05,644 --> 00:44:06,645 Eugene? 536 00:44:10,023 --> 00:44:10,982 Eugene. 537 00:44:24,996 --> 00:44:25,914 Ai ama! 538 00:44:29,292 --> 00:44:30,419 Bizirik al dago? 539 00:47:24,009 --> 00:47:26,052 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz