1 00:00:06,049 --> 00:00:08,384 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:13,056 --> 00:00:15,808 Ondo ezagutzen al dituzu zure gurasoak? 3 00:00:16,434 --> 00:00:20,521 Aita, adibidez. Beti pentsatu dut argi eta garbi hitz egiten duela. 4 00:00:20,605 --> 00:00:24,859 Plan okerrak gauzatzeko joera duen eta txeratsuegia den gizona da. 5 00:00:25,401 --> 00:00:26,652 Baina ikaslea zenean, 6 00:00:26,736 --> 00:00:29,530 han goian eman zen heriotza bat leporatu zioten. 7 00:00:30,573 --> 00:00:31,783 Nire galdera da… 8 00:00:33,534 --> 00:00:37,497 GOTIKOTASUNA ETA GLAMOURRA ERROI-DANTZALDIA 1990 9 00:00:37,580 --> 00:00:41,250 …zer gertatu zen benetan gau ekaiztsu hartan duela 32 urte? 10 00:01:01,979 --> 00:01:05,650 Ezpata bat zuela uste dut, eta haien artean arazoak zeuden. 11 00:01:07,026 --> 00:01:09,529 Ez dut gauzak asmatzea gogoko, sheriff, 12 00:01:09,612 --> 00:01:11,781 baina Morticia Frump-en errua da. 13 00:01:12,281 --> 00:01:14,242 Harengatik borrokatzen ari ziren. 14 00:01:20,081 --> 00:01:20,957 Tish… 15 00:01:21,457 --> 00:01:23,042 Ez dakit zer esan, Gomez. 16 00:01:23,126 --> 00:01:26,254 Zu bilurturik eta hilketa batez akusatua ikusirik… 17 00:01:27,463 --> 00:01:30,007 - inoiz baino gehiago maite zaitut. - Cara mia. 18 00:01:30,091 --> 00:01:32,552 Ondo da, nahikoa da, Addams. Goazen. 19 00:01:36,931 --> 00:01:39,600 Ondo da, mugi gaitezen. Goazen. 20 00:01:43,896 --> 00:01:48,901 ONGI ETORRI GURASOEN ASTEBURURA 21 00:02:03,583 --> 00:02:07,295 5. ATALA - "TRISTURA NAHI EZ DUENAK ADITU EZ DEZALA SOKA MUGITU" 22 00:02:10,840 --> 00:02:13,467 Nerabeen larritasunaren kiratsa. 23 00:02:13,551 --> 00:02:16,679 Gure bizitzako urterik onenak izan ziren, ezta, Tish? 24 00:02:16,762 --> 00:02:19,432 Jakina baietz, mi cariño. 25 00:02:22,310 --> 00:02:24,687 Espero dut Asteazken gu ikusteaz poztea. 26 00:02:25,229 --> 00:02:28,608 Mezuak bidali nizkion kristalezko bolara. Erantzunik ez. 27 00:02:29,400 --> 00:02:31,736 Lasai, ene aranbeltz-ezpaindun kupidoa. 28 00:02:31,819 --> 00:02:34,155 Ziur gu ikusteko irrikan dagoela. 29 00:02:37,575 --> 00:02:38,951 Tira, goazen. 30 00:02:47,585 --> 00:02:51,505 Inoiz Ez Gehiago aterpe seguru gisa sortu zuten gure seme-alabek 31 00:02:51,589 --> 00:02:53,799 ikasteko eta hazteko, 32 00:02:53,883 --> 00:02:56,594 berdin du nor edo zer diren. 33 00:03:03,559 --> 00:03:05,311 Ikusten dut askok ez duzuela 34 00:03:05,394 --> 00:03:08,648 gure ikasle batekin egondako jazoera zorigabearen berri. 35 00:03:08,731 --> 00:03:11,567 Baina pozten nau esateak Eugene hobeto dagoela 36 00:03:11,651 --> 00:03:13,986 eta guztiz sendatuko dela. 37 00:03:14,487 --> 00:03:16,030 Jar dezagun gogoa gauza onetan 38 00:03:16,113 --> 00:03:19,742 eta Gurasoen Asteburu hau orain arte onena izan dadila. 39 00:03:22,536 --> 00:03:23,621 Hobeto dagoela? 40 00:03:24,580 --> 00:03:25,790 Koman dago. 41 00:03:26,457 --> 00:03:27,625 Ikustera joan zara? 42 00:03:28,668 --> 00:03:29,919 Haren laguna zara. 43 00:03:30,002 --> 00:03:31,504 Nire erruz dago han. 44 00:03:31,587 --> 00:03:33,422 Ez da zure errua, ados? 45 00:03:34,006 --> 00:03:36,968 Munstroak ez du azken astean inor eraso. 46 00:03:37,051 --> 00:03:38,719 Azkenik izutuko zenuen. 47 00:03:38,803 --> 00:03:41,597 Edo ezkutatuko zen asteburu hau saihesteko. 48 00:03:42,306 --> 00:03:45,017 Begira. Gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen. 49 00:03:47,645 --> 00:03:49,522 Izurri beltzerako maskara behar dut. 50 00:03:51,148 --> 00:03:52,900 Begira nire familiari. 51 00:03:52,984 --> 00:03:55,236 Hori bai talde-pentsamolde toxikoa. 52 00:03:55,319 --> 00:03:58,572 Amak 30 segundotan aterako ditu atzapar epaitzaileak. 53 00:04:01,075 --> 00:04:02,576 Amai dezagun honekin. 54 00:04:06,455 --> 00:04:08,165 Hemen da. 55 00:04:08,249 --> 00:04:11,502 Begi salatzaile horien eta mespretxu horren mira genuen. 56 00:04:13,462 --> 00:04:15,965 Zer moduz, ene euri-hodeitxo? 57 00:04:16,048 --> 00:04:18,676 Gauzak ez dizue egiten dudan guztia esaten? 58 00:04:20,136 --> 00:04:22,596 Aurki ohartu nintzen zuen amarru makalaz. 59 00:04:24,098 --> 00:04:26,267 Zer moduz dago txikitxoa? 60 00:04:26,809 --> 00:04:28,894 Oraindik atzamar guztiak ditu? 61 00:04:28,978 --> 00:04:31,814 Lasai, ez diot atzamarrik kendu. 62 00:04:31,897 --> 00:04:32,815 Oraindik. 63 00:04:33,649 --> 00:04:35,276 Konta iezaguzu guztia. 64 00:04:35,943 --> 00:04:39,322 Hemen utzi ninduzuenetik, jarraitu naute, jazarri naute 65 00:04:40,990 --> 00:04:42,908 eta hiltzen saiatu naute. 66 00:04:44,327 --> 00:04:47,163 Inoiz Ez Gehiago. Asko maite zaitut. 67 00:04:47,830 --> 00:04:48,956 Enid. 68 00:04:49,957 --> 00:04:52,084 Hara! 69 00:04:52,626 --> 00:04:56,255 - Mila eta bi mila eta… - Ez duzu bibotea kendu? 70 00:04:56,339 --> 00:04:59,383 Hiru segundo. Haren marka pertsonala. 71 00:05:01,302 --> 00:05:04,305 Ondo zaude? Anemia pixka bat duzula dirudi. 72 00:05:04,388 --> 00:05:06,515 Haragi gorri nahikoa hartzen duzu? 73 00:05:07,767 --> 00:05:09,643 Pozten naiz zu ikusteaz, ama. 74 00:05:09,727 --> 00:05:11,062 Baita zu ere, aita. 75 00:05:18,027 --> 00:05:21,155 Ez dakit luze jasango dudan hainbeste familia-batasun. 76 00:05:22,198 --> 00:05:25,910 Ez didazu barkamena eskatu pasa den astean txepela izateagatik. 77 00:05:27,036 --> 00:05:28,996 Barkatu dantzaldian gertatu zena. 78 00:05:29,789 --> 00:05:32,291 Ez nizukeen sirena-kantuarena eskatu behar. 79 00:05:36,295 --> 00:05:38,672 Aurten ere ez dator zure aita? 80 00:05:38,756 --> 00:05:39,715 Hala da. 81 00:05:40,508 --> 00:05:41,634 Goizean idatzi dit. 82 00:05:42,551 --> 00:05:43,386 Zure ama? 83 00:05:44,178 --> 00:05:46,764 Gabrielle ez da azaldu hemen nagoenetik. 84 00:05:47,765 --> 00:05:50,601 Ziur aski Seychelletan egongo da eguzkia hartzen. 85 00:05:50,684 --> 00:05:52,561 Ene alaba maitea. 86 00:05:54,939 --> 00:05:56,524 Etorri naiz. 87 00:05:57,108 --> 00:05:59,193 Ez nuke inola ere hau galduko. 88 00:06:00,778 --> 00:06:02,613 Gaizki epaitu omen duzu. 89 00:06:07,743 --> 00:06:08,744 URTEKARIA - 1991 90 00:06:10,454 --> 00:06:12,832 Gure urtekari zaharra. 91 00:06:13,541 --> 00:06:17,128 Duela 20 urte ez dudala begiratzen. 92 00:06:17,211 --> 00:06:20,256 Zer ondo pasa genuen, ezta, Larissa? 93 00:06:21,090 --> 00:06:22,883 Batzuek besteek baino gehiago. 94 00:06:22,967 --> 00:06:24,927 Ez izan hain apala. 95 00:06:25,010 --> 00:06:28,055 Agertzearekin bakarrik gelak betetzen zenituen beti. 96 00:06:28,639 --> 00:06:30,683 Sekuoia handientsu bat bezala. 97 00:06:31,767 --> 00:06:34,770 Beraz, zu egurgilea zinateke. 98 00:06:36,689 --> 00:06:40,734 Hara hor beti maite izan dudan umore-sen garratza! 99 00:06:42,278 --> 00:06:47,158 Gogoratzen Solstizioko Talentu-Lehiaketan duetoa egin genuenean? 100 00:06:47,241 --> 00:06:51,871 Judy Garland-en antza bera zenuen. 101 00:06:51,954 --> 00:06:54,081 Suzidatzekoa, benetan. 102 00:06:57,710 --> 00:06:59,295 Nire argazkia ez dago. 103 00:06:59,378 --> 00:07:01,547 Benetan? Ba bitxia da. 104 00:07:02,798 --> 00:07:04,425 Astebururako utziko didazu? 105 00:07:05,217 --> 00:07:08,554 Gomezek eta biok iragana oroi dezagun. 106 00:07:10,931 --> 00:07:14,435 Ondo da. Gatozen harira, ados? 107 00:07:16,854 --> 00:07:21,901 Tamalez, Asteazkenek zailtasunak ditu moldatzeko. 108 00:07:22,485 --> 00:07:23,736 Eskola honetako 109 00:07:23,819 --> 00:07:27,156 lizuntasun eta ukapen-kultura ez dudalako onartu nahi. 110 00:07:27,239 --> 00:07:30,367 Rowan hil zuen eta Eugene ZIUra bidali zuen munstrotik hasita. 111 00:07:30,951 --> 00:07:34,163 Hala ere, hobeto dagoela entzun dut. 112 00:07:34,246 --> 00:07:37,208 Beti animatu dugu pentsatzen duena esatera. 113 00:07:37,291 --> 00:07:40,586 Batzuetan haren hitzak mingarriak izan daitezke. 114 00:07:40,669 --> 00:07:44,298 Haren psikologoaren ustez, ez du jarrera harkorra izan. 115 00:07:44,381 --> 00:07:48,344 - Ez dira egon espero genituen emaitzak. - Ez naiz laborategiko arratoi bat. 116 00:07:49,428 --> 00:07:52,389 Kinbott doktorearekin mintzatu naiz eta ados gaude 117 00:07:52,473 --> 00:07:57,311 asteburu honetan familia-saio batera joan behar zinateketelarekin. 118 00:07:57,394 --> 00:07:58,312 Ez. 119 00:07:59,021 --> 00:08:02,983 Erantzun hori espero nuen, baina ziur zure gurasoak ados daudela. 120 00:08:03,484 --> 00:08:07,780 Ez diot arrazoia eman nahi, baina astebururako bakarrik etorri gara. 121 00:08:09,240 --> 00:08:10,491 Tira! 122 00:08:10,574 --> 00:08:12,201 Zergatik ez? Egia esan, 123 00:08:12,284 --> 00:08:15,621 beti izan dut gogoko buruak miatzea. 124 00:08:15,704 --> 00:08:18,457 Zuri miatuko dizute, mon chéri. 125 00:08:19,542 --> 00:08:20,584 Ba… 126 00:08:21,627 --> 00:08:23,087 dezepzionatuta nago. 127 00:08:23,170 --> 00:08:25,631 Baina edozer egingo dugu gure alabarengatik. 128 00:08:31,637 --> 00:08:34,431 PELEGRIN-MUNDUA 129 00:08:34,515 --> 00:08:35,474 Bai. 130 00:08:36,100 --> 00:08:39,061 Mia dezaten haitzuloa izaki horren zantzuen bila. 131 00:08:39,144 --> 00:08:42,898 Bazter guztiak araka ditzaten. Guztia froga gisa gorde dezaten. 132 00:08:44,400 --> 00:08:47,778 Eta laborategiari atzaparraren DNAren emaitzak eskatu. 133 00:08:48,904 --> 00:08:51,991 Mutil bat ZIUan dugu, eta hainbat lagun gorputegian. 134 00:08:52,074 --> 00:08:53,409 Ez dut gehiago nahi. 135 00:08:55,828 --> 00:08:56,662 Ondo da. 136 00:09:02,334 --> 00:09:03,419 Putakume halakoa. 137 00:09:05,129 --> 00:09:06,130 Zer gertatzen da? 138 00:09:06,213 --> 00:09:09,758 Zaila da herrian hiltzaile bat aske dabilela gainditzea. 139 00:09:11,302 --> 00:09:14,680 Haiek Asteazkenez arduratzen dira. Psikologoarengana lagundu dute. 140 00:09:15,389 --> 00:09:17,224 Tira, Tyler. Jada esan nizun 141 00:09:17,308 --> 00:09:21,437 ez nagoela eroso familiaren iragana ezezagun batekin partekatzearekin. 142 00:09:21,520 --> 00:09:24,982 Uste duzu niretzat erraza dela nire kontuak azaltzea? 143 00:09:25,065 --> 00:09:27,318 Oso lanpetuta nabil, motel. 144 00:09:31,614 --> 00:09:33,240 Emaitzak dituzue? 145 00:09:35,409 --> 00:09:38,203 Ondo da. Gertaeren tokia zigilatu. Oraintxe noa. 146 00:09:39,204 --> 00:09:41,582 Aita. Ondo zaude? Zer gertatzen da? 147 00:09:43,834 --> 00:09:45,836 Gogoratzen Reggie, forentsea? 148 00:09:47,546 --> 00:09:49,173 Bere buruari tiro egin dio. 149 00:10:02,436 --> 00:10:04,730 Tira, nork hasi nahi du? 150 00:10:07,983 --> 00:10:11,278 Asteazken etxean ez izatea nolakoa den komentatu nahi? 151 00:10:15,240 --> 00:10:17,034 Ba, niretzat, 152 00:10:17,951 --> 00:10:18,869 gogorra… 153 00:10:18,952 --> 00:10:21,455 izan da Asteazken gabe egotea. 154 00:10:22,706 --> 00:10:25,751 Ez nuen uste haren torturen mira izango nuenik. 155 00:10:28,671 --> 00:10:30,255 Morticia, Gomez. 156 00:10:31,006 --> 00:10:34,343 - Nola daramazue? - Guretzat ere tortura izan da. 157 00:10:34,927 --> 00:10:38,263 Zorionez, nire anaia Kiratsen zaldikoa bi lagunentzat da. 158 00:10:38,806 --> 00:10:42,685 Ez dago ezer hoberik elkarren alde onak ateratzeko. 159 00:10:42,768 --> 00:10:44,436 Querida mía. 160 00:10:49,692 --> 00:10:50,859 Nahikoa da! 161 00:10:53,654 --> 00:10:56,031 Nire gurasoek aurpegia emateko unea da. 162 00:10:57,616 --> 00:10:59,201 Gezurretan ibili dira. 163 00:10:59,993 --> 00:11:01,286 Sekretuak gordetzen. 164 00:11:01,787 --> 00:11:03,914 Ekin behar diegun sekretu eraileak. 165 00:11:07,251 --> 00:11:10,170 Nor zen Garrett Gates eta zer ba egotzi zizuten haren hilketa? 166 00:11:11,588 --> 00:11:14,717 Karguak gaitzetsi zituzten. Zure aita errugabea da. 167 00:11:14,800 --> 00:11:16,885 Sheriffa ez dirudi hain ziur. 168 00:11:16,969 --> 00:11:18,929 Asteazken, nahikoa da. 169 00:11:19,012 --> 00:11:21,473 Ez da ez une ez toki egokia. 170 00:11:21,557 --> 00:11:24,101 Egia esan, hau da toki egokiena. 171 00:11:24,184 --> 00:11:27,438 - Saio hauek… - Doktore, hau ez da zure kontua. 172 00:11:27,980 --> 00:11:31,692 Eta ez naiz zurekin sorgin-ehiza zahar horri buruz arituko. 173 00:11:31,775 --> 00:11:33,569 - E… - Laztana, agian… 174 00:11:33,652 --> 00:11:35,863 Ez. Saioa amaitu da. 175 00:11:35,946 --> 00:11:37,614 Zuk nahi duzun bezala, ama. 176 00:11:37,698 --> 00:11:40,033 - Asteazken? - Ez badidazue egia esaten, 177 00:11:40,117 --> 00:11:42,369 neuk aurkitu beharko dut. 178 00:11:44,079 --> 00:11:44,997 Baina… 179 00:11:47,624 --> 00:11:49,626 Eskerrik asko gozokiengatik. 180 00:11:51,086 --> 00:11:53,213 Egia esan, pot-pourria da. 181 00:11:54,465 --> 00:11:55,966 Eraman ezazu katilua. 182 00:12:03,223 --> 00:12:04,892 Zer zenuen gogoan? 183 00:12:05,434 --> 00:12:08,854 Nola jartzen diozu horrelako amarrua aitari? Asteazken. 184 00:12:09,438 --> 00:12:11,815 Nola? Zuengatik nago eskola honetan. 185 00:12:11,899 --> 00:12:14,067 Uste zenuten ez nuela jakingo? 186 00:12:14,151 --> 00:12:17,154 Ez dakizu istorio osoa. Aitak ez zuen gaizki jokatu. 187 00:12:17,237 --> 00:12:18,947 Neuk epaituko dut hori. 188 00:12:26,663 --> 00:12:27,706 Pot-pourria nahi? 189 00:12:34,087 --> 00:12:35,214 Nola aurkitu nauzu? 190 00:12:35,297 --> 00:12:37,966 Goiz-Kanta komunitateak zure mira du. 191 00:12:38,634 --> 00:12:39,468 Zure mira dut. 192 00:12:39,551 --> 00:12:41,762 Komunitatea edo sekta esan nahi duzu? 193 00:12:41,845 --> 00:12:44,223 Jendea haien bizitzak kontrolatzen laguntzen duen 194 00:12:44,306 --> 00:12:46,558 garapen pertsonaleko mugimendua gara. 195 00:12:46,642 --> 00:12:48,393 Haien dirua kontrolatuz gero. 196 00:12:48,477 --> 00:12:50,938 Ez naiz liskartzera etorri, Brandy Jane. 197 00:12:51,021 --> 00:12:52,439 Bianca deitzen naiz. 198 00:12:52,523 --> 00:12:54,107 Izen eta bizitza berriak. 199 00:12:54,191 --> 00:12:55,484 Itzul zaitez etxera. 200 00:12:55,567 --> 00:12:57,277 Ez da inoiz nire etxea izan. 201 00:12:57,361 --> 00:13:01,031 - Gideonek aurka egingo zenuela esan zuen. - Ez esan haren izena. 202 00:13:01,114 --> 00:13:03,909 Uste duzu sirenak ez bagina, ama bakar batez eta haren alabaz 203 00:13:03,992 --> 00:13:05,410 arduratuko litzatekeela? 204 00:13:05,494 --> 00:13:09,039 Ez ezazu zure aitaordeari buruz horrela hitz egin. 205 00:13:09,748 --> 00:13:11,333 Ezkondu zarete. 206 00:13:11,416 --> 00:13:15,254 Zu etxera itzultzea nahi du benetako familia izan gaitezen. 207 00:13:15,963 --> 00:13:16,880 Inola ere ez. 208 00:13:17,464 --> 00:13:19,883 Jada sirena bat du haren kontuetarako. 209 00:13:20,926 --> 00:13:22,010 Agur, ama. 210 00:13:22,970 --> 00:13:26,473 Eta ez dut hemen Goiz-Kantako eskumuturrekorik ikusi nahi. 211 00:13:27,599 --> 00:13:29,643 Nire sirena-kantua ahitzen ari da. 212 00:13:31,687 --> 00:13:33,480 Errekrutatzeak murriztu dira 213 00:13:33,564 --> 00:13:36,567 eta jende okerra galderak egiten hasia da. 214 00:13:37,943 --> 00:13:39,820 Ez dizut eskatu. 215 00:13:40,654 --> 00:13:42,072 Eta nahi ez badut? 216 00:13:44,700 --> 00:13:49,371 Guztiek jakingo dute nola sartu zinen Inoiz Ez Gehiagon sirena-amarruez. 217 00:13:49,454 --> 00:13:52,541 Azkenik zerbait lortu dut eta zuk hondatu nahi duzu. 218 00:13:52,624 --> 00:13:55,127 Ez duzu ezer lortu, Bianca. 219 00:13:56,753 --> 00:14:00,007 Goi-klasekoak engainatzen dituzu, baina ez dira zure lagunak. 220 00:14:01,091 --> 00:14:04,177 Lehenago edo geroago, benetan nor zaren jakingo dute. 221 00:14:04,720 --> 00:14:07,806 Sirena batek ezin ditu bere ezkatak aldatu. 222 00:14:09,683 --> 00:14:13,186 Asteburua amaitu arte agur esateko denbora duzu. 223 00:14:15,939 --> 00:14:18,066 BASOKO LORE EZTIA 224 00:14:21,028 --> 00:14:22,779 Hirugarren erlauntzeko eztia. 225 00:14:24,406 --> 00:14:25,908 Erleek zure mira dute. 226 00:14:28,577 --> 00:14:29,536 Guztiok dugu. 227 00:14:33,332 --> 00:14:35,208 Eskerrik asko zaintzeagatik. 228 00:14:36,585 --> 00:14:37,461 Berririk dago? 229 00:14:40,047 --> 00:14:41,590 Ez zuen hau merezi. 230 00:14:43,508 --> 00:14:45,093 Ni egon behar nintzateke hor. 231 00:14:45,886 --> 00:14:47,638 Zergatik joan zinen ni gabe? 232 00:14:49,681 --> 00:14:51,516 Ez zintugun izutu nahi, maitea. 233 00:14:51,600 --> 00:14:52,976 Asteazken izango zara. 234 00:14:53,560 --> 00:14:56,313 Eugenen amak. Sue eta Janet. 235 00:14:56,396 --> 00:14:58,231 Beti aritzen zen zuri buruz. 236 00:14:58,315 --> 00:15:00,984 Oso pozik zegoen zu Burrunbarien kide izateaz. 237 00:15:01,068 --> 00:15:04,279 Eugenek gaizki pasatu du Inoiz Ez Gehiagora moldatzen. 238 00:15:04,363 --> 00:15:07,449 Pozik zegoen azkenik benetako laguna aurkitu zuelako. 239 00:15:07,950 --> 00:15:09,117 Eztia ekarri diot. 240 00:15:09,201 --> 00:15:12,579 Eugenek erle horiek bere umeak balira bezala maite ditu. 241 00:15:13,872 --> 00:15:15,791 Ume burrunbari eta iletsuak. 242 00:15:18,085 --> 00:15:20,003 Ondo jarriko da, ezta? 243 00:15:20,087 --> 00:15:21,254 Joan behar dut. 244 00:15:36,687 --> 00:15:39,606 Gorputegian norbait suizidatzen den lehen aldia. 245 00:15:39,690 --> 00:15:41,650 Ez dakite zer egin gorpuarekin. 246 00:15:41,733 --> 00:15:43,193 Zer dakizue? 247 00:15:43,276 --> 00:15:46,530 Arma legala zen eta bere izenean zegoen. .45 Colt bat. 248 00:15:46,613 --> 00:15:48,448 Atezainak idaztegian zuela dio. 249 00:15:48,532 --> 00:15:50,200 Pasa den astean ikusi nuen. 250 00:15:50,742 --> 00:15:54,329 Emaztearekin itsas-bidaia batera joateko asmoa zuen. Jubilatzeko irrikan zegoen. 251 00:15:54,413 --> 00:15:56,665 Ezin da jakin jendeak buruan zer duen. 252 00:15:56,748 --> 00:15:59,918 Bala bat, antza. Segurtasun-bideoak ditugu? 253 00:16:00,502 --> 00:16:03,797 Ez. Kamera txikle beltzaz estali zuten. 254 00:16:03,880 --> 00:16:07,217 Bideoa miatzeko eskatu diet hor luze daraman ikusteko. 255 00:16:07,300 --> 00:16:08,927 Txikle beltza. 256 00:16:09,594 --> 00:16:11,221 Ez da izango… 257 00:16:12,264 --> 00:16:17,144 Suizidio oharrak kasu zahar batengatik errudun sentitzen zela dio. 258 00:16:17,227 --> 00:16:20,147 Estali zuela, forentsearen txostena faltsutu zuela 259 00:16:20,230 --> 00:16:22,858 eta geroztik erruarekin bizi izan dela dio. 260 00:16:24,109 --> 00:16:25,193 Zer kasu? 261 00:16:25,277 --> 00:16:26,570 Garrett Gatesena. 262 00:16:27,904 --> 00:16:30,073 Garrett Gatesena. Txantxa izango da. 263 00:16:30,157 --> 00:16:31,074 Ezagutzen duzu? 264 00:16:31,158 --> 00:16:33,285 30 urtez bilatu dut hiltzailea. 265 00:16:33,952 --> 00:16:35,412 Badakizu nork hil zuen? 266 00:16:35,495 --> 00:16:37,414 Susmagarri bakar bat egon da. 267 00:16:37,497 --> 00:16:40,333 Beti uste izan dut egia estaltzen ari zirela. 268 00:16:41,960 --> 00:16:43,295 Orain frogak ditut. 269 00:17:50,153 --> 00:17:54,991 GARRETT GATES- SEME ETA NEBA MAITEA GOIZEGI ERAMAN ZINTUZTEN - MAITE ZAITUGU 270 00:17:57,744 --> 00:17:59,746 Goseak hiltzen nago. 271 00:18:04,042 --> 00:18:06,044 Ez zara gose, laztana? 272 00:18:06,128 --> 00:18:08,046 Jangaleak saihesten nau, ama. 273 00:18:08,839 --> 00:18:10,882 Egiak zuek bezala. 274 00:18:19,766 --> 00:18:21,143 Esan behar diogu. 275 00:18:23,186 --> 00:18:25,272 Ez gaitu inoiz sinetsiko. 276 00:18:26,314 --> 00:18:28,108 Geure horretan jarraitu behar. 277 00:18:30,485 --> 00:18:34,781 Eta espero dut zerbait makabroagoak hura distraitzea. 278 00:18:46,501 --> 00:18:49,004 Galdetzera behartuko nauzu? 279 00:18:49,921 --> 00:18:53,341 Ajaxek eta biok ez dugu oraindik gure harremana zehaztu. 280 00:18:53,425 --> 00:18:55,385 Ez naiz mutilei buruz ari. 281 00:18:55,468 --> 00:18:57,512 Jada bihurtu zara otso? 282 00:19:02,058 --> 00:19:03,018 Ez. 283 00:19:03,810 --> 00:19:05,979 A zer etsipena! 284 00:19:07,397 --> 00:19:08,440 Hori naiz ni. 285 00:19:09,733 --> 00:19:11,401 Sekulako etsipena. 286 00:19:23,163 --> 00:19:25,457 Zer zabiltzate hemen, sheriff? 287 00:19:26,249 --> 00:19:28,210 Zer gertatzen da? 288 00:19:28,293 --> 00:19:29,628 Ideiarik ez. 289 00:19:29,711 --> 00:19:31,129 Gomez Addams. 290 00:19:35,634 --> 00:19:36,927 Lagun diezazuket? 291 00:19:37,010 --> 00:19:40,055 Garrett Gatesen hilketarengatik atxilotuta zaude. 292 00:19:40,138 --> 00:19:41,514 Isilik egoteko eskubidea duzu. 293 00:19:41,598 --> 00:19:44,976 Esaten duzun guztia epaitegian zure kontra erabil daiteke. 294 00:19:45,060 --> 00:19:45,894 Aita? 295 00:19:46,394 --> 00:19:48,313 Abokatua izateko eskubidea duzu. 296 00:19:48,396 --> 00:19:51,358 Ezin baduzu ordaindu, bat esleituko dizute. 297 00:20:22,806 --> 00:20:25,850 Ene tormenta txikia, zer moduz ama? 298 00:20:25,934 --> 00:20:28,311 Saminduta. Ez du gogoko arropa laranja. 299 00:20:29,312 --> 00:20:32,023 Gaur hobi batean arrosa bat jartzen ikusi dut. 300 00:20:32,941 --> 00:20:35,277 Hilarrian "Garrett Gates" jartzen zuen. 301 00:20:35,360 --> 00:20:37,946 Hura hiltzeagatik atxilotu zaituzte. 302 00:20:39,406 --> 00:20:40,615 Azalduko didazu? 303 00:20:45,287 --> 00:20:47,872 Garrettek zure ama gutiziatzen zuen. 304 00:20:48,707 --> 00:20:51,793 Haren adeitasuna interesarekin nahasi zuen. 305 00:20:52,377 --> 00:20:55,505 Haren gutizia obsesio bihurtu zen 306 00:20:56,089 --> 00:20:57,757 eta ama jazartzen hasi zen. 307 00:20:57,841 --> 00:21:00,343 - Ez zenuten polizia deitu? - Saiatu ginen. 308 00:21:00,844 --> 00:21:03,346 Baina herriko familia zahar eta aberatsenaren kide zen. 309 00:21:03,430 --> 00:21:05,056 Inork ez gintuen sinetsi. 310 00:21:05,890 --> 00:21:09,269 Garretten aita, marjinatuak gorroto zituen gizon intolerante bat, 311 00:21:09,352 --> 00:21:12,188 sumindu zen zure amak haren semea salatu zuelako. 312 00:21:13,231 --> 00:21:16,359 Egoera Erroi-Dantzaldiaren gauean larritu zen. 313 00:21:18,445 --> 00:21:21,489 Amak eta biok atseden hartzeko baztertu ginen. 314 00:21:28,413 --> 00:21:29,998 Addams! 315 00:21:30,081 --> 00:21:32,083 Eta orduan hura ikusi nuen. 316 00:21:32,751 --> 00:21:34,669 Eskolan baimenik gabe sartu zen. 317 00:21:35,170 --> 00:21:38,673 Zure amarengan zuen maitasun gaixoak zoratu egin zuen. 318 00:21:38,757 --> 00:21:43,470 Haren begiek zeharkatu ninduten, hiltzeko asmoz beterik. 319 00:21:44,054 --> 00:21:46,306 Tira, zoaz. Ez dit minik emango. 320 00:21:47,349 --> 00:21:48,516 Garrett, ez! 321 00:21:48,600 --> 00:21:50,602 Garrett, nahikoa da! 322 00:21:58,943 --> 00:22:01,488 Bizitza begien aurretik pasatzen ikusi nuen. 323 00:22:02,113 --> 00:22:06,534 Jeloskortasunak eta gorrotoak Garrett geldiezin bihurtzen zuten. 324 00:22:30,767 --> 00:22:32,268 Ezpata ikusi nuenean, 325 00:22:33,186 --> 00:22:35,563 nire bizi-sena agertu zen. 326 00:22:41,069 --> 00:22:44,072 Ezbehar izugarria izan zen. 327 00:23:06,302 --> 00:23:10,140 Objektiboki, haren aitorpena guztiz onargarria da, 328 00:23:10,223 --> 00:23:12,934 behar bezain zintzoa. 329 00:23:13,017 --> 00:23:15,270 Agian aita hark dioen bezalakoa da. 330 00:23:15,353 --> 00:23:17,188 Milesker zintzotasunagatik. 331 00:23:20,108 --> 00:23:22,527 Baina haren keinuek salatzen dute. 332 00:23:22,610 --> 00:23:25,113 Bibotea laztantzen duen moduak. 333 00:23:25,196 --> 00:23:27,449 Ni lasaitzeko keinu egiten duen erak. 334 00:23:28,199 --> 00:23:31,202 Harekin 12 urtetatik jokatu dut errusiar erruletan. 335 00:23:31,703 --> 00:23:32,871 Ezagutzen ditut. 336 00:23:33,580 --> 00:23:36,291 Barkatu aita hobea izan ez izana. 337 00:23:36,374 --> 00:23:39,377 Saia zaitezke emozioak ezkutatzen? 338 00:23:40,003 --> 00:23:42,088 Badakit eragozten zaituztela. 339 00:23:43,548 --> 00:23:47,093 Zenbat aitak ematen dio alabari eskrima-ezpata bat bost urterekin? 340 00:23:47,177 --> 00:23:50,180 Zure sable-ukituak hobeezinak ziren. 341 00:23:50,263 --> 00:23:52,098 Edo marrazoekin igeri egitera darama? 342 00:23:52,182 --> 00:23:55,059 Odol hotza duzula ikusi zuten, nik bezala. 343 00:23:55,143 --> 00:23:57,061 Zenbatek irakasten dio suge bat larrutzen? 344 00:23:57,145 --> 00:23:59,981 Ondo prestatuz gero, oilasko-zaporea dute. 345 00:24:00,565 --> 00:24:03,776 Kontua da indartsu eta aske izaten irakatsi zenidala. 346 00:24:04,402 --> 00:24:07,697 Traizioz eta aurreiritziz betetako munduan bizitzen. 347 00:24:08,907 --> 00:24:11,784 Zuri esker ulertzen dut behar-beharrezkoa dela 348 00:24:11,868 --> 00:24:13,828 nor naizen inoiz ez ahaztea. 349 00:24:16,498 --> 00:24:20,126 Beraz, aita gisa nahiko ona izan zarela esango nuke. 350 00:24:23,755 --> 00:24:25,298 Gracias, Asteazken. 351 00:24:31,095 --> 00:24:32,388 Hitz egin behar dugu. 352 00:24:34,557 --> 00:24:36,059 Nola arraio sartu zara…? 353 00:24:37,060 --> 00:24:39,312 Bernice? Bernice! 354 00:24:39,395 --> 00:24:44,067 Bernice haren katuaren truke bahisaria eskatzeko deitu dute omen dute. 355 00:24:44,609 --> 00:24:47,028 Nire aitak ez zuen Garrett Gates hil. 356 00:24:47,904 --> 00:24:52,075 Haren aitorpen sinatua dut eta erabili zuen sablea identifikatu zuen. 357 00:24:52,158 --> 00:24:54,953 Biak distrituko fiskalari bidaltzear nago. 358 00:24:55,036 --> 00:24:57,372 Zer une aproposa, ezta? 359 00:24:57,455 --> 00:25:00,708 Forentsea hilketa-kasu batek damutzen zaiolako suizidatzen da 360 00:25:00,792 --> 00:25:04,837 nire aita, zure susmagarri nagusia, herrira itzultzen den asteburuan. 361 00:25:05,505 --> 00:25:09,050 Egin zuenagatik ordainduko duen gizon bat soilik ikusten dut. 362 00:25:09,133 --> 00:25:12,679 Eta neuk eskuburdinak jartzea amaiera aparta izan zen. 363 00:25:12,762 --> 00:25:14,931 Nola ez duzu ikusten norbaitek 364 00:25:15,014 --> 00:25:17,183 nire ikerketa hondatu nahi duela? 365 00:25:17,267 --> 00:25:20,812 Munstroaren haitzuloa aurkitu nuen eta DNA-froga eman nizun. 366 00:25:20,895 --> 00:25:22,438 Aztertu zenuen? 367 00:25:22,522 --> 00:25:25,733 Harrituko zaitu, baina mundua ez dabil zure inguruan. 368 00:25:26,568 --> 00:25:28,987 Hemen dituzu DNAren emaitzak. 369 00:25:29,988 --> 00:25:31,656 Emaitzarik ez. Ez-frogagarria. 370 00:25:31,739 --> 00:25:34,576 Benetan uste duzu guztia kointzidentzia bat dela? 371 00:25:35,159 --> 00:25:37,662 Eugene hil zuenak forentsea ere hil zuen. 372 00:25:37,745 --> 00:25:42,417 Tamalez, norbaitek gorputegiko kamera sabotatu zuen eta ez dakigu zer jazo zen. 373 00:25:42,500 --> 00:25:44,043 Lentean txiklea jarri zuen. 374 00:25:44,627 --> 00:25:46,212 Txikle beltza. 375 00:25:47,463 --> 00:25:49,048 DNA-proba egingo al diot? 376 00:25:49,132 --> 00:25:52,594 Norbaitek izorratu nahi nau. Distraitzen saiatzen ari da. 377 00:25:52,677 --> 00:25:55,805 Ez, kontua justizia egitea da. 378 00:25:55,888 --> 00:26:00,977 Garretten familiak orrialdea pasatzea merezi du, baina jada ez dago familiarik. 379 00:26:01,477 --> 00:26:02,520 Zer gertatu zitzaien? 380 00:26:02,604 --> 00:26:04,439 Amak bere burua urkatu zuen. 381 00:26:04,522 --> 00:26:08,026 Aitak hil arte edan zuen. Arreba txikia ere hil zen. 382 00:26:08,693 --> 00:26:12,405 Umezurtz geratu zen, atzerrira bidali zuten eta ito egin zen. 383 00:26:13,114 --> 00:26:14,490 Ez da inor geratzen. 384 00:26:15,074 --> 00:26:19,495 Zure aitak bai Garretten bai haren familiaren odola du eskuetan. 385 00:26:36,220 --> 00:26:38,640 Tori. Opari bat ekarri dizut. 386 00:26:39,432 --> 00:26:42,644 Zer ondo! Ez zenidan ezer ekarri behar. 387 00:26:42,727 --> 00:26:47,815 Badakit, baina asteburua gaizki hasi genuen. 388 00:26:48,524 --> 00:26:52,320 Zuretzat onena bakarrik nahi dudala jakin dezazun nahi dut. 389 00:26:57,700 --> 00:26:59,786 UDALEKUAK 390 00:27:02,705 --> 00:27:06,959 LIKANTROPIA UDALEKUAK 391 00:27:08,002 --> 00:27:09,003 Zer da hau? 392 00:27:09,087 --> 00:27:10,588 Eskuorriak. 393 00:27:11,422 --> 00:27:12,632 Udalekuetarako. 394 00:27:12,715 --> 00:27:15,093 Ez dira udaleku normalak. 395 00:27:16,344 --> 00:27:18,596 Gizotsoen konbertsio-terapiakoak dira. 396 00:27:18,680 --> 00:27:21,432 Ez duzu hain dramatiko izan behar, Enid. 397 00:27:21,516 --> 00:27:24,102 Konbertsio-terapiara bidali nahi nauzu? 398 00:27:24,185 --> 00:27:27,063 Zure lehengusina Lucilleri funtzionatu zitzaion. 399 00:27:27,689 --> 00:27:32,568 Zazpi aste Balkanetako landan, eta berehala zegoen ilargiari ulu egiten. 400 00:27:32,652 --> 00:27:34,278 Behar den bezala. 401 00:27:34,362 --> 00:27:38,282 Ez duzu otso bihurtu nahi azkenik normala izateko, laztana? 402 00:27:51,003 --> 00:27:52,004 Ospa hemendik. 403 00:27:53,089 --> 00:27:54,799 Kanabera ahaztu duzu. 404 00:28:03,599 --> 00:28:05,101 Ez saiatu atsegin izaten. 405 00:28:06,018 --> 00:28:07,061 Ez dator bat zurekin. 406 00:28:08,312 --> 00:28:10,440 Aitak zure beita gogokoena hartu zuen. 407 00:28:27,957 --> 00:28:29,625 Zer gertatuko zaio orain? 408 00:28:30,376 --> 00:28:32,837 Aitortu du, beraz, ez da epaiketa egongo. 409 00:28:33,921 --> 00:28:39,719 Kondenatu eta estatu-kartzela batera bidaliko dute. Ama gabe zoratu egingo da. 410 00:28:41,262 --> 00:28:44,432 Ezkondu zirenetik, ez dute gau bat ere bananduta eman. 411 00:28:45,349 --> 00:28:48,227 Uste nuen kartzelara joango zen familiako lehena nintzatekeela. 412 00:28:48,311 --> 00:28:50,229 Lurchekin apustu egin nuen. 413 00:28:54,066 --> 00:28:56,694 Tira. Ea arrainek heltzen dioten. 414 00:29:06,913 --> 00:29:08,331 Zer arrantza oparoa. 415 00:29:10,124 --> 00:29:11,542 Haren mira izango dut. 416 00:29:11,626 --> 00:29:14,170 Oraindik ez da amaitu. Errugabea da. 417 00:29:15,254 --> 00:29:16,088 Tira… 418 00:29:17,006 --> 00:29:19,675 krimena nork egin zuen jakin dezakeen bakarra… 419 00:29:21,511 --> 00:29:22,345 zu zara. 420 00:29:22,428 --> 00:29:25,556 Egia jakin eta aita askatu behar duzu. 421 00:29:25,640 --> 00:29:29,018 Gertatu arte, biok dakigu ama nahigabetuta egongo dela. 422 00:29:30,561 --> 00:29:32,939 Beraz, gogorrak izan behar dugu. 423 00:29:33,940 --> 00:29:35,650 Bueno, zuk izan behar duzu. 424 00:29:38,861 --> 00:29:40,947 Tira, emadazu horietako bat. 425 00:29:55,127 --> 00:29:56,587 Hala ere, non dago ama? 426 00:29:57,421 --> 00:29:59,549 Bakarrik egon nahi zuela esan zuen. 427 00:29:59,632 --> 00:30:01,592 Inork aurkituko ez duen nonbait. 428 00:30:15,147 --> 00:30:16,232 Kaixo, ama. 429 00:30:19,735 --> 00:30:20,862 Kaixo, Asteazken. 430 00:30:22,071 --> 00:30:24,115 Beraz, Belaikien kide zara. 431 00:30:24,198 --> 00:30:25,741 Berehala egin zara kide. 432 00:30:25,825 --> 00:30:27,785 Egia esan, uko egin nien. 433 00:30:27,869 --> 00:30:29,912 Zergatik? Ni kide ohi nintzelako? 434 00:30:29,996 --> 00:30:32,331 Ez dut inoiz neurria emango. 435 00:30:32,957 --> 00:30:33,958 Zertarako saiatu? 436 00:30:35,126 --> 00:30:37,962 Poe Kopa irabazi dut. Zuk lautan irabazi zenuen. 437 00:30:38,045 --> 00:30:40,131 Eskrima-taldean nago. Zu kapitaina zinen. 438 00:30:42,091 --> 00:30:45,720 Zergatik bidali nauzu zure itzalean bakarrik existitu naitekeen leku batera? 439 00:30:46,429 --> 00:30:48,389 Ez da lehiaketa bat, Asteazken. 440 00:30:48,472 --> 00:30:50,683 Guztia da lehiaketa bat, ama. 441 00:30:52,059 --> 00:30:55,271 Baina uko egin nien klub sozial ziztrina delako. 442 00:30:55,354 --> 00:30:57,148 Askoz jende gehiago ohi ginen. 443 00:30:58,566 --> 00:31:02,194 Marjinatuak minetik eta intolerantziatik babesten genituen. 444 00:31:03,654 --> 00:31:08,367 Izan ere, aitaren Mexikoko arbaso batek sortu zuen taldea. 445 00:31:08,910 --> 00:31:11,120 AEBetan finkatu zen lehenetariko batek. 446 00:31:11,203 --> 00:31:12,204 Goodyk. 447 00:31:13,789 --> 00:31:15,958 Haren koadroa ikusi nuen Pelegrin-Munduan. 448 00:31:20,129 --> 00:31:23,799 Zer ironia, Joseph Crackstone hark hil baitzuen. 449 00:31:25,009 --> 00:31:29,555 Belaikiak zapalketari aurre egiteko haren erantzun sekretu eta hilgarria zen. 450 00:31:32,183 --> 00:31:34,810 Badakit zergatik etorri zaren, Asteazken. 451 00:31:36,979 --> 00:31:38,689 Tira, galdetu. 452 00:31:40,650 --> 00:31:43,152 Aitak ez zuen Garrett Gates hil, ezta? 453 00:31:45,821 --> 00:31:46,656 Ez. 454 00:31:50,409 --> 00:31:52,495 Eskailerak igo nituenean, 455 00:31:52,578 --> 00:31:56,207 aita haren bizitzarengatik borrokatzen ikusi nuen. Izugarria. 456 00:31:56,999 --> 00:31:57,875 Garrett, ez! 457 00:32:08,219 --> 00:32:09,136 Garrett! 458 00:32:09,637 --> 00:32:10,721 Garrett, gelditu! 459 00:32:10,805 --> 00:32:11,931 Utziozu bakean! 460 00:32:18,980 --> 00:32:21,524 Ez dut inoiz haren begirada ahaztuko. 461 00:32:23,150 --> 00:32:25,945 Ahotik aparra ere zerion. 462 00:32:27,697 --> 00:32:31,993 Piztia amorratu baten begiei begira banengo bezala zen. 463 00:32:49,593 --> 00:32:50,553 Ez. 464 00:32:57,184 --> 00:33:01,105 Oihua entzun nuen arte, ez nintzen egin nuenaz konturatu. 465 00:33:02,690 --> 00:33:04,859 Aita oso… 466 00:33:06,152 --> 00:33:08,237 lasai zegoen. Oso ausarta izan zen. 467 00:33:17,872 --> 00:33:20,708 Tish, oraintxe joan behar duzu. 468 00:33:20,791 --> 00:33:22,585 Zoaz logelara eta itxi atea. 469 00:33:23,169 --> 00:33:24,336 Ez zara hemen egon. 470 00:33:24,420 --> 00:33:25,463 Ulertzen? 471 00:33:26,797 --> 00:33:28,340 Morticia? 472 00:33:29,800 --> 00:33:31,635 Utz ezazu hau mahai gainean. 473 00:33:32,720 --> 00:33:33,846 - Zoaz. - Ondo da. 474 00:33:39,518 --> 00:33:42,897 Aitak errua bere gain hartu zuen ni babesteko. 475 00:33:47,610 --> 00:33:50,780 Izugarri eskertu nuen absolbitu zutenean. 476 00:33:50,863 --> 00:33:52,239 Baina banekien… 477 00:33:53,532 --> 00:33:56,243 egunen batean honek atsekabetuko gintuela. 478 00:34:01,165 --> 00:34:05,377 Garretti aparra zerion ahotik eta haren begiak ez ziruditen gizatiarrak. 479 00:34:06,629 --> 00:34:10,216 Ez dut inoiz inor amorruak hain itsututa ikusi. 480 00:34:10,841 --> 00:34:12,176 Agian ez zen amorrua. 481 00:34:12,968 --> 00:34:16,180 Aparra ahoan, begi-ninien dilatazioa, buru-nahasmendua. 482 00:34:16,263 --> 00:34:18,724 Zeren sintomak dira? 483 00:34:25,314 --> 00:34:26,732 Baina nola da posible? 484 00:34:27,775 --> 00:34:29,568 Jakiteko modu bakarra dago. 485 00:34:33,572 --> 00:34:37,451 Honek zure lehen ehorzteko kita jaso zenuenean dakart gogora. 486 00:34:37,535 --> 00:34:39,870 Poz-pozik zeunden, ia irri egin zenuen. 487 00:34:40,996 --> 00:34:42,706 Ziur ez duzula lagundu nahi? 488 00:34:44,750 --> 00:34:47,503 Ez, laztana. Ez dizut dibertsioa hondatu nahi. 489 00:35:00,474 --> 00:35:01,684 Egiaren unea. 490 00:35:09,567 --> 00:35:10,734 Kaixo, Garrett. 491 00:35:12,695 --> 00:35:13,612 Arrazoi nuen. 492 00:35:14,697 --> 00:35:15,614 Hara! 493 00:35:15,698 --> 00:35:17,366 Zer dugu hemen? 494 00:35:19,118 --> 00:35:23,122 Badirudi gaur Addamstarren bilera egongo dela kalabozoan. 495 00:35:23,205 --> 00:35:24,957 Biak atxilotuta zaudete. 496 00:35:27,960 --> 00:35:30,588 Eroso jarri. Goizean fidantza ordaindu ahalko duzue. 497 00:35:33,174 --> 00:35:35,718 Legearen beso luzeak ere ez gaitu banandu. 498 00:35:35,801 --> 00:35:38,387 - Behintzat azken gau bat dugu. - Bai. 499 00:35:38,888 --> 00:35:42,057 Autokontrol gehiago zuten txakalak ikusi ditut. 500 00:35:43,309 --> 00:35:46,103 Ez zarete behar bezain gogorrak kartzelara joateko. 501 00:35:47,188 --> 00:35:48,689 Niri esker, ez zarete joango. 502 00:35:48,772 --> 00:35:51,692 Banekien gure presotxoak ihes-plana izango zuela. 503 00:35:53,944 --> 00:35:57,198 Gure txangoko oroigarri bat. Garretti hartu diot. 504 00:35:58,282 --> 00:36:00,326 Belaikiarekin pozoitu zen. 505 00:36:00,409 --> 00:36:03,746 Ehun bigunak iraun izanak eta tonu urdinxkak hala diote. 506 00:36:04,788 --> 00:36:09,293 - Garrett jada hiltzen ari zen… - Zuk sastakatu baino lehen. 507 00:36:10,753 --> 00:36:13,756 Emakume errugabe gisa are liluragarriago zaude. 508 00:36:13,839 --> 00:36:14,673 Bai. 509 00:36:14,757 --> 00:36:17,927 Utziko diozue musu emateari eta kontzentratuko zarete? 510 00:36:19,762 --> 00:36:22,348 Frogatu nire semea izatea merezi duzula! 511 00:36:22,932 --> 00:36:24,850 Marjinatu guzti horiek hil. 512 00:36:24,934 --> 00:36:27,561 Sartu dantzaldian eta bota hau pontxean. 513 00:36:28,771 --> 00:36:29,855 Addams! 514 00:36:34,526 --> 00:36:35,611 Asteazken. 515 00:36:39,990 --> 00:36:41,533 Bisio bat izan al duzu? 516 00:36:42,785 --> 00:36:43,911 Zer gertatu zen? 517 00:36:44,411 --> 00:36:45,913 Zer ikusi duzu? 518 00:36:47,623 --> 00:36:48,749 Hil zen gauean, 519 00:36:48,832 --> 00:36:52,169 belaiki-pozoiaz betetako ontzia sakelan apurtu zitzaion. 520 00:36:52,253 --> 00:36:54,338 Ez zuen aita bakarrik hil nahi. 521 00:36:55,589 --> 00:36:58,968 Belaiki-pozoia eskola osoa hiltzeko erabili behar zuen. 522 00:37:01,929 --> 00:37:03,847 PELEGRIN-MUNDUA 523 00:37:05,432 --> 00:37:08,310 Milesker abisatu gabe gu ikusteagatik, alkate. 524 00:37:08,394 --> 00:37:11,063 Bai, bueno, mehatxu estaliek eragin hori dute. 525 00:37:11,647 --> 00:37:14,149 Garrett Gates ez zen sastakatzeaz hil. 526 00:37:19,613 --> 00:37:23,617 Distira urdin horrek belaiki-pozoidura adierazten du. 527 00:37:23,701 --> 00:37:26,287 Baina zuk bazenekien, ezta? 528 00:37:26,370 --> 00:37:30,249 Sheriffa zinenean, zuk zeneraman kasua eta estali zenuen. 529 00:37:37,715 --> 00:37:41,677 Ansel Gatesek marjinatuak eta Inoiz Ez Gehiago gorroto zituen. 530 00:37:41,760 --> 00:37:44,722 Esaten zuen eskola eraiki zen lekua 531 00:37:44,805 --> 00:37:47,391 zuela 200 haren familiari lapurtu ziotela. 532 00:37:48,225 --> 00:37:51,395 Garrettek pontxean belaikia bota behar zuen 533 00:37:51,937 --> 00:37:53,897 dantzaldiko guztiak hiltzeko. 534 00:37:54,481 --> 00:37:57,318 Anselek guztia aitortu zidan mozkor egonda. 535 00:37:57,401 --> 00:37:58,652 Haren ideia izan zen. 536 00:37:58,736 --> 00:38:01,488 Zergatik agindu zenion Anwar doktoreari autopsia faltsutzeko? 537 00:38:02,197 --> 00:38:04,867 Zuk bazenekien benetan nola hil zen. 538 00:38:04,950 --> 00:38:08,245 Entzun, nire lana bakea mantentzea zen. 539 00:38:08,329 --> 00:38:09,580 Epaiketa egon balitz, 540 00:38:09,663 --> 00:38:12,458 Jerichok eta Inoiz Ez Gehiagok ospe txarra izango lukete. 541 00:38:12,541 --> 00:38:16,003 Nire ustez, hondatu nahi ez zenuen ospea zurea zen. 542 00:38:17,087 --> 00:38:21,759 Gogoratzen dut Garrettek aitak sheriffa bereganatu zuela esan zidala. 543 00:38:22,843 --> 00:38:25,387 Urte bat geroago, alkate izendatu zintuzten. 544 00:38:26,305 --> 00:38:28,766 Ansel Gatesen laguntza osoaz, jakina. 545 00:38:28,849 --> 00:38:31,060 Zure iradokizunak mintzen nau. 546 00:38:31,143 --> 00:38:34,938 Ba ni mintzen nau zure lana egin bazenu, 547 00:38:35,022 --> 00:38:39,651 jazartzen ari ninduela esan nuenean, Garretten heriotza saihes zenezakeela. 548 00:38:40,152 --> 00:38:41,153 Baina ez. 549 00:38:41,236 --> 00:38:46,408 Zu bezalako gizonek ez dakizue nolakoa den sinetsita ez izatea. 550 00:38:53,457 --> 00:38:54,666 Zer nahi duzue? 551 00:38:58,670 --> 00:39:00,672 Kargu guztiak gaitzestea. 552 00:39:00,756 --> 00:39:02,591 Aita berehala aske utziko duzue 553 00:39:02,674 --> 00:39:05,594 eta sheriffaren bulegoak barkamena eskatuko dio. 554 00:39:08,347 --> 00:39:10,140 Tratu bat dugu? 555 00:39:23,737 --> 00:39:25,572 Izugarri ondo egin duzu. 556 00:39:25,656 --> 00:39:29,660 JERICHOKO UDALA 557 00:39:31,620 --> 00:39:33,497 Noiz hasi ziren zure bisioak? 558 00:39:36,625 --> 00:39:37,960 Duela hilabete batzuk. 559 00:39:38,710 --> 00:39:40,379 Eskolara joan baino lehen. 560 00:39:41,171 --> 00:39:43,132 Zer pena ezin zenidakeela esan uste izana. 561 00:39:45,300 --> 00:39:47,886 Badakit azkenaldian arazoak izan ditugula. 562 00:39:48,429 --> 00:39:52,349 Ama-alaba harremanaren hondar-pila arriskutsuak nabigatzen. 563 00:39:55,102 --> 00:39:57,604 Baina beti nago hemen zuretzat, Asteazken. 564 00:39:59,148 --> 00:40:00,232 Beti. 565 00:40:06,613 --> 00:40:08,782 Batzuetan, zerbait edo norbait ukitzerakoan, 566 00:40:09,783 --> 00:40:12,744 iraganaren edo etorkizunaren bisio bortitzak ditut. 567 00:40:14,163 --> 00:40:15,747 Ez dakit nola kontrolatu. 568 00:40:17,458 --> 00:40:21,044 Gure gaitasun psikikoa nolakoak garenarekin bat dator. 569 00:40:22,463 --> 00:40:26,467 Nire umorea dela eta, nire bisioak baikorrak izateko joera dute. 570 00:40:26,550 --> 00:40:27,885 Horrek uso bihurtzen nau. 571 00:40:28,719 --> 00:40:30,554 Eta nire kasuan? 572 00:40:30,637 --> 00:40:32,514 Mundua ilunago ikusten dut. 573 00:40:33,182 --> 00:40:34,349 Zu erroia zara. 574 00:40:35,559 --> 00:40:38,395 Bisio bortitzagoak dituzu, indartsuagoak. 575 00:40:39,521 --> 00:40:42,608 Baina behar bezala ez trebatuz gero, zora zaitzakete. 576 00:40:43,734 --> 00:40:46,153 Lagundu ahal bazintu, egingo nuke. 577 00:40:46,236 --> 00:40:48,197 Baina ez gaituzte biziek trebatzen. 578 00:40:49,156 --> 00:40:53,952 Familiako norbait beste mundutik dator unea heltzen denean gu laguntzeko. 579 00:40:55,204 --> 00:40:56,371 Goody etorri zen. 580 00:40:57,247 --> 00:41:00,125 - Aurretik ikusi dut. - Kontuz ibili, Asteazken. 581 00:41:00,959 --> 00:41:03,086 Goody oso sorgin ahaltsua ohi zen, 582 00:41:03,587 --> 00:41:08,175 baina mendekuak urrunegi eraman zuen eta ezin izan zuen bere burua salbatu. 583 00:41:17,267 --> 00:41:18,519 Barkatu hau guztia. 584 00:41:20,687 --> 00:41:22,189 Gorrotorik ez, 585 00:41:22,773 --> 00:41:24,024 odol-zorrak bakarrik. 586 00:41:25,984 --> 00:41:29,530 Bada, zure alaba eta nire semea oso… 587 00:41:30,739 --> 00:41:31,573 lagunak dira. 588 00:41:32,157 --> 00:41:35,202 Gaixoa haren sugegorri-begiradak harrapatzen duena! 589 00:41:35,285 --> 00:41:36,828 Baina ziur mutil ona dela. 590 00:41:37,621 --> 00:41:40,207 Asteazkenek ez luke gutxiago onartuko. 591 00:41:40,958 --> 00:41:43,293 Amari eskertu behar horrelakoa izatea. 592 00:41:53,428 --> 00:41:54,346 Aita! 593 00:41:55,222 --> 00:41:58,016 Zure falta izugarri sentitu dut, aita. 594 00:42:01,311 --> 00:42:02,312 Querida. 595 00:42:03,689 --> 00:42:04,690 Mi amor. 596 00:42:05,190 --> 00:42:06,191 Ez niri hurbildu. 597 00:42:19,913 --> 00:42:24,001 Erabakia hartuta dago. Sei aste Ulu Kanpamentuan. 598 00:42:24,084 --> 00:42:27,004 - Ekintzak aukeratu beharko dituzu… - Ez. 599 00:42:27,087 --> 00:42:28,338 Ez bainoa. 600 00:42:29,047 --> 00:42:30,841 Ez uda honetan ez inoiz. 601 00:42:30,924 --> 00:42:34,303 Otso bihurtu behar banaiz, neure erritmoan egingo dut, 602 00:42:34,386 --> 00:42:35,387 ez zurean. 603 00:42:37,639 --> 00:42:40,976 Espero dut noizbait naizen bezala onartzea. 604 00:42:52,237 --> 00:42:53,739 Zutaz harro nago, txiki. 605 00:42:55,157 --> 00:42:56,533 Nahi duzun bezala bizi. 606 00:43:07,794 --> 00:43:10,464 Itzuliko naiz eta lagunduko dizut baldintza batekin. 607 00:43:10,547 --> 00:43:12,799 Itxaron ikasturtea amaitzen den arte. 608 00:43:12,883 --> 00:43:15,594 Nola dakit ez duzula berriro ihes egingo? 609 00:43:15,677 --> 00:43:18,930 Biok asko gal dezakegulako. Baina gero, 610 00:43:19,014 --> 00:43:22,643 zu eta Goiz-Kanta nire bizitzatik desagertuko zarete… betiko. 611 00:43:30,192 --> 00:43:31,193 Ez pasatu. 612 00:43:34,905 --> 00:43:39,034 Bueno, Gurasoen Asteburu tirabiratsua izan da. 613 00:43:39,117 --> 00:43:41,578 Banekien ez zenuela hiltzailea izateko adorea. 614 00:43:42,287 --> 00:43:44,206 Horrek mintzen nauen arren, 615 00:43:45,374 --> 00:43:47,709 gracias, ene tranpa hilgarri txikia. 616 00:43:54,758 --> 00:43:57,678 Urtekari hau begiratzerakoan, 617 00:43:57,761 --> 00:44:02,724 hemen igarotako une zoragarri guztiak oroitu nituen. 618 00:44:02,808 --> 00:44:04,309 Baina kontua da… 619 00:44:05,227 --> 00:44:06,061 nireak zirela. 620 00:44:07,771 --> 00:44:10,440 Zuk zeure bidea egin behar duzu. 621 00:44:12,150 --> 00:44:14,528 Ez dut zuretzat ezezaguna izan nahi. 622 00:44:15,529 --> 00:44:18,115 Ezertarako behar banauzu, 623 00:44:18,198 --> 00:44:19,741 edozein gauzarako, 624 00:44:21,326 --> 00:44:23,286 kristalezko bola batera nago. 625 00:44:24,955 --> 00:44:26,206 Eskerrik asko, ama. 626 00:45:05,829 --> 00:45:06,663 Banekien nik. 627 00:45:07,914 --> 00:45:10,167 Egia da Rowan hiltzen ikusi nuela. 628 00:45:10,250 --> 00:45:11,168 Barkatu? 629 00:45:11,251 --> 00:45:13,503 Goizean Rowan azaldu zenean, zu zinen. 630 00:45:13,587 --> 00:45:16,465 Talentu-lehiaketan parte hartu zenuenean, 631 00:45:16,548 --> 00:45:18,467 Judy Garland imitatzeaz gain, 632 00:45:18,550 --> 00:45:19,801 hura bihurtu zinen. 633 00:45:21,052 --> 00:45:22,512 Forma-aldatzailea zara. 634 00:45:28,435 --> 00:45:30,604 A zer teoria liluragarria! 635 00:45:30,687 --> 00:45:33,482 Nola sentituko da sheriffa kontatzen diodanean? 636 00:45:37,402 --> 00:45:39,821 Ez diozu inori kontatuko, Addams. 637 00:45:39,905 --> 00:45:42,032 Eta egingo bazenu, berdin litzateke. 638 00:45:42,115 --> 00:45:44,242 Rowanen aitak badaki zer gertatu zen 639 00:45:44,326 --> 00:45:47,496 eta ados dago agintariak ez nahasteko erabakiarekin. 640 00:45:48,205 --> 00:45:49,581 Zergatik dago ados? 641 00:45:49,664 --> 00:45:52,959 Rowan ez zegoelako burutik sano. 642 00:45:53,543 --> 00:45:55,712 Bere telekinesiak zoratzen ari zuen 643 00:45:55,796 --> 00:45:58,048 eta bitan saiatu zen zu hiltzen. 644 00:45:58,757 --> 00:46:03,178 Haren heriotza tragikoak egoera zuzentzen utzi zigun 645 00:46:03,261 --> 00:46:06,890 ez eskola ez Rowan gaizki utzi gabe. 646 00:46:07,891 --> 00:46:09,976 Walker alkatea zu zara, ezta? 647 00:46:11,144 --> 00:46:13,563 Gorpuak hobiratzen dituzu sekretu zikinak estaltzeko. 648 00:46:14,147 --> 00:46:19,694 Egin beharrekoa egin nuen eskolan polemika saihesteko eta ikasleak minetik babesteko. 649 00:46:19,778 --> 00:46:21,238 Esaiozu Eugeneri. 650 00:46:23,198 --> 00:46:25,158 Nola babesten ari duzu? 651 00:46:37,420 --> 00:46:38,839 Zer arraio? 652 00:46:45,887 --> 00:46:49,224 ZERUTIK SUA ERORIKO DA 653 00:49:43,982 --> 00:49:45,817 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz