1 00:00:06,049 --> 00:00:08,384 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:18,686 --> 00:00:22,815 Zuen buruari galdetzen ari badiozue, ez dut maiz espiritismoa egiten. 3 00:00:22,899 --> 00:00:25,109 Bizirik daudenak nekez jasaten ditut. 4 00:00:25,610 --> 00:00:27,570 Zertarako hitz egin hildakoekin? 5 00:00:28,988 --> 00:00:30,198 Baina amak esan zuen 6 00:00:30,281 --> 00:00:34,202 Goodyk bakarrik lagun nazakeela nire gaitasun psikikoa menderatzen. 7 00:00:34,285 --> 00:00:37,705 Azkar menderatzen badut, kasua laster konponduko dut. 8 00:00:56,224 --> 00:00:57,225 Barkatu. 9 00:00:57,308 --> 00:00:59,310 Ez zen nire asmoa zure… 10 00:01:00,269 --> 00:01:01,979 Jakin nahi dut zer den hori? 11 00:01:02,063 --> 00:01:05,650 Senide hil batekin harremanetan jartzen saiatzen ari nintzen. 12 00:01:06,150 --> 00:01:09,445 Zurekin bat dator. Goody deituriko senide bat duzu? 13 00:01:09,529 --> 00:01:11,656 Lehen marjinatuetariko bat izan zen. 14 00:01:12,198 --> 00:01:15,701 Hel egiten saiatzen egon naiz, baina ez dit erantzuten. 15 00:01:15,785 --> 00:01:18,371 Nire kandela usaintsuak erabil ditzakezu. 16 00:01:18,454 --> 00:01:21,415 Tartariar xerra usaina duena primerakoa da. 17 00:01:24,877 --> 00:01:26,754 Agian Goodyk erantzun dizu. 18 00:01:31,342 --> 00:01:33,970 Ez da aldizkari-ebakinez komunikatzen. 19 00:01:34,929 --> 00:01:38,975 ERANTZUNAK NAHI BADITUZU, GAUERDIAN CRACKSTONEN KRIPTAN. 20 00:01:53,656 --> 00:01:55,575 Etortzean tematu zara. 21 00:01:56,409 --> 00:01:57,827 Bakarrik etor nintekeen. 22 00:02:11,591 --> 00:02:14,302 Badirudi gure Eztarri Sakona jada heldu dela. 23 00:02:18,097 --> 00:02:19,223 Zer hil da hemen? 24 00:02:19,307 --> 00:02:20,808 Haurtzaro usaina dago. 25 00:02:21,809 --> 00:02:22,852 Goazen. 26 00:02:22,935 --> 00:02:25,479 Agian hobe nuke kanpoan geratuko banintz. 27 00:02:28,900 --> 00:02:30,443 Badakizu, zelatatzeko. 28 00:03:00,640 --> 00:03:01,474 Enid? 29 00:03:14,487 --> 00:03:16,530 Nornahi zaren, azal zaitez. 30 00:03:17,990 --> 00:03:19,575 Ondo jokatu ala hil. 31 00:03:20,576 --> 00:03:21,994 Sorpresa! 32 00:03:23,579 --> 00:03:27,291 Zorionak zuri, 33 00:03:28,417 --> 00:03:32,672 zorionak zuri, 34 00:03:32,755 --> 00:03:36,759 zorionak, Asteazken… 35 00:03:36,842 --> 00:03:38,302 ZORIONAK! 16 URTE 36 00:03:38,386 --> 00:03:41,889 …zorionak beti. 37 00:03:44,934 --> 00:03:46,852 Jakina zu honetan sartu zarela. 38 00:03:47,645 --> 00:03:51,023 Ez nizun esan festa antolatuz gero, hilko zintudala? 39 00:03:52,566 --> 00:03:55,111 Nire tartak diseinu nahiko egokia du. 40 00:03:55,194 --> 00:03:57,238 Puxika arrosa nire ukitua izan da. 41 00:03:57,321 --> 00:03:59,073 Tira, desio bat eskatu. 42 00:04:03,995 --> 00:04:05,371 Itxaron, latinez dago. 43 00:04:07,790 --> 00:04:11,419 "Zerutik sua eroriko da… altxatzen naizenean". 44 00:04:11,502 --> 00:04:13,004 Hori ez da desio bat. 45 00:04:14,839 --> 00:04:17,842 Lehen zatia eskolako zelaian erreta agertu zen. 46 00:04:18,467 --> 00:04:22,680 - Ezin da kointzidentzia izan. - Itxaron, ez dugu tarta jango, ezta? 47 00:04:36,986 --> 00:04:38,654 Crackstone bidean dago. 48 00:04:40,906 --> 00:04:42,283 Crackstone bidean dago. 49 00:04:53,836 --> 00:04:55,963 - Goody. - Zu zara nire leinuko erroia. 50 00:04:57,131 --> 00:04:58,382 Asteazken. 51 00:04:58,466 --> 00:05:01,010 Nire gaitasuna kontrolatzen lagun nazakezu. 52 00:05:01,093 --> 00:05:03,554 Ezin da ibai haserretu bat kontrolatu. 53 00:05:04,138 --> 00:05:06,557 Hondoratu gabe nabigatzen ikasi behar da. 54 00:05:06,640 --> 00:05:08,184 Denbora ez dago gure alde. 55 00:05:10,478 --> 00:05:13,522 Crackstone gelditzeko, toki hau bilatu behar duzu. 56 00:05:16,525 --> 00:05:20,279 - Beti erabiltzen dituzu igarkizunak? - Beti bilatzen dituzu erantzun errazak? 57 00:05:21,238 --> 00:05:23,032 Erroien bidea bakartia da. 58 00:05:23,115 --> 00:05:25,534 Bakarrik amaitzen duzu, inorengan fidatu gabe, 59 00:05:25,618 --> 00:05:27,703 haiengan iluntasuna soilik ikusiz. 60 00:05:28,496 --> 00:05:30,081 Horrek izutu behar nau? 61 00:05:30,831 --> 00:05:31,874 Izutu beharko zintuzke. 62 00:05:38,631 --> 00:05:42,510 VI. ATALA - "SAMIN PRO QUO" 63 00:05:48,307 --> 00:05:50,935 Kontuz, nire alde ezatsegina da. 64 00:05:51,018 --> 00:05:53,896 Ez da Gauzaren errua. Festa nire ideia izan zen. 65 00:05:53,979 --> 00:05:56,482 Guztiok merezi dugu urtebetetzea ospatzea. 66 00:05:56,565 --> 00:05:58,234 Iraindua izatea nahiago dut. 67 00:05:58,317 --> 00:06:00,778 Zer gertatu zen? Krisia zenuela zirudien. 68 00:06:01,487 --> 00:06:02,696 Ez nuen zorte hori izan. 69 00:06:03,906 --> 00:06:06,784 Goretsiko al nauzu behintzat zu engainatzeagatik? 70 00:06:07,743 --> 00:06:09,412 Aitzakia egundokoa izan zen. 71 00:06:28,139 --> 00:06:31,308 "Zure 16. urtebetetzea zorigaiztokoa izan dadila. 72 00:06:31,392 --> 00:06:33,227 Maite zaitugu. Ama eta aita". 73 00:06:33,310 --> 00:06:36,230 Gauzari gordetzeko eskatu zioten joan baino lehen. 74 00:06:37,398 --> 00:06:38,899 Zer nazka! 75 00:06:38,983 --> 00:06:40,943 Bizirik dauden urtxintxak nahiago nituzke. 76 00:06:43,988 --> 00:06:46,407 Oraindik opariak onartzen dituzun artean… 77 00:07:01,380 --> 00:07:02,214 Bada… 78 00:07:02,965 --> 00:07:03,924 gogoko duzu? 79 00:07:05,217 --> 00:07:06,177 Zer da doi-doi? 80 00:07:06,260 --> 00:07:07,887 Bufanda-txano bat, tentel. 81 00:07:07,970 --> 00:07:10,014 Zure koloreetan egin dut. 82 00:07:10,097 --> 00:07:12,349 Eta ba al dakizu zer den onena? 83 00:07:13,309 --> 00:07:14,643 Neuk ere bat dudala! 84 00:07:15,936 --> 00:07:18,063 Klasera joateko jantzi ditzakegu! 85 00:07:19,440 --> 00:07:23,402 Enid, bereziegia da klasera eramateko. 86 00:07:23,486 --> 00:07:25,613 Itxaron dezagun abagune berezi bat, 87 00:07:26,864 --> 00:07:28,407 hileta bat, adibidez. 88 00:07:32,077 --> 00:07:35,456 Lucasi izugarri damutzen zaio dantzaldian gertatutakoa. 89 00:07:35,539 --> 00:07:39,877 Barkatu eszeptikoa izatea, baina berriz jokatu du basatia bat bezala. 90 00:07:39,960 --> 00:07:43,172 Ez zuen zerikusirik izan zelaian agertu ziren hitzekin. 91 00:07:43,255 --> 00:07:45,216 Astebete darama zigortuta. 92 00:07:46,926 --> 00:07:47,760 Ondo da. 93 00:07:48,844 --> 00:07:52,640 Hemen komunitate-zerbitzua egin dezala eta ahaztuko dugu. 94 00:07:52,723 --> 00:07:53,682 Bai, bueno… 95 00:07:54,475 --> 00:07:56,101 Zurekin zorretan nago. 96 00:07:56,602 --> 00:07:58,771 Ez dut zure esker ona behar. 97 00:07:58,854 --> 00:08:02,441 Aurki itzazu erantzuleak. Has zaitez Lucasen lagunetatik. 98 00:08:02,525 --> 00:08:05,903 Ottinger eraso zuena aurkitu eta gero. 99 00:08:05,986 --> 00:08:09,949 Hala ere, guztiek zure ikasletariko bat seinalatuko lukete. 100 00:08:10,032 --> 00:08:11,283 Kontuz, Noble, 101 00:08:12,243 --> 00:08:14,370 nire karitateak mugak ditu. 102 00:08:15,162 --> 00:08:17,998 ZERUTIK SUA ERORIKO DA 103 00:08:26,423 --> 00:08:28,801 Kriptan beste bisio bat izan zenuen, ezta? 104 00:08:28,884 --> 00:08:31,470 Berriro hitz egiten diogu elkarri? 105 00:08:31,554 --> 00:08:34,974 Festan azaldu nintzen. Pista bat litzatekeela uste nuen. 106 00:08:35,558 --> 00:08:36,600 Zer ikusi zenuen? 107 00:08:36,684 --> 00:08:38,561 Ez naiz zurekin mintzatu nahi. 108 00:08:40,521 --> 00:08:43,524 - Oraindik munstrotzat naukazu? - Ez dut baztertzen. 109 00:08:44,066 --> 00:08:47,736 Iritziz aldatuz gero laguntza nahi baduzu, badakizu non nagoen. 110 00:09:12,261 --> 00:09:13,262 Nondik atera duzu? 111 00:09:14,430 --> 00:09:16,557 Eskumuturrekoa. Nondik atera duzu? 112 00:09:18,309 --> 00:09:20,394 Lucas. Urte askotarako. 113 00:09:20,978 --> 00:09:21,979 Bianca. 114 00:09:22,062 --> 00:09:23,022 Badakit. 115 00:09:23,105 --> 00:09:26,817 Pasa den astean, Weathervanen, aitak ondo jokatzen hasteko esan zidan. 116 00:09:26,900 --> 00:09:30,821 Joan zenean, emakume batek autolaguntza aplikazio bat aipatu zidan: 117 00:09:30,904 --> 00:09:34,575 Goiz-Kanta. Nire bizitza ardazten lagunduko zidala esan zidan. 118 00:09:34,658 --> 00:09:38,329 Normalean gezurtzat hartuko nuke, baina ez dakit zergatik… 119 00:09:38,412 --> 00:09:39,663 Sinetsi zenuen. 120 00:09:39,747 --> 00:09:43,042 Bai, eta arrazoi zuen. Beraz, izena eman nuen. 121 00:09:43,667 --> 00:09:44,918 Hau bidali zidaten. 122 00:09:46,128 --> 00:09:49,089 Goiz-Kantari ez zaio axola zure ongizatea, benetan. 123 00:09:49,173 --> 00:09:51,050 Zure dirua baino ez du nahi. 124 00:09:51,133 --> 00:09:54,428 Egin mesede bat zure buruari eta aplikazioa desinstalatu. 125 00:09:54,511 --> 00:09:57,264 Zenbat eta gehiago entzun, gehiago harrapatuko zaituzte. 126 00:09:58,140 --> 00:09:59,016 Nola dakizu? 127 00:09:59,600 --> 00:10:00,851 Badakit eta kito. 128 00:10:01,810 --> 00:10:05,731 Horregatik aholkatzen diot haren broma kakarekin 129 00:10:05,814 --> 00:10:09,443 soinekoa hondatu zidan lelo normalari… horretan ez sartzea. 130 00:10:10,194 --> 00:10:12,404 Justu bilatzen dutena zarelako. 131 00:10:13,238 --> 00:10:15,074 Ez da konplimendu bat, ezta? 132 00:10:15,949 --> 00:10:17,660 Hala ere, zer axola dizu? 133 00:10:17,743 --> 00:10:19,870 Ez dut nire ama bihurtu nahi. 134 00:10:20,371 --> 00:10:23,248 Etorkizuneko kabroien mamua bezalakoa da. 135 00:10:25,250 --> 00:10:26,126 Aizu. 136 00:10:27,336 --> 00:10:29,880 Gero Weathervanera noa, etorri nahi baduzu. 137 00:10:29,963 --> 00:10:33,509 Gure burua hobetzeko apunteak partekatzeko. 138 00:10:41,767 --> 00:10:43,977 Ez ditu beti urtebetetzeak ukatu. 139 00:10:44,645 --> 00:10:48,273 Urte bakoitzak hiltzetik hurbilago nagoela oroitarazten dit. 140 00:10:49,316 --> 00:10:51,151 Nola ez dut hori gogoko izango? 141 00:10:52,194 --> 00:10:55,114 Eta gurasoek beti bihurtu dituzte gogoangarri. 142 00:10:55,197 --> 00:10:58,409 Zorionak zuri… 143 00:10:59,952 --> 00:11:01,328 Ustekabe ezin hobea. 144 00:11:04,248 --> 00:11:05,749 Tarta ezin hobea. 145 00:11:06,959 --> 00:11:09,795 Gozokiak! 146 00:11:09,878 --> 00:11:11,171 Jolas ezin hobeak. 147 00:11:11,255 --> 00:11:14,383 Gozokiak! 148 00:11:26,937 --> 00:11:30,315 Baina orain festak, opariak eta jolasak… 149 00:11:33,527 --> 00:11:35,112 oso hutsalak dirudite. 150 00:11:37,448 --> 00:11:41,702 Goodyk bakarrik egongo nintzela eta damutuko zitzaidala ohartarazi zidan. 151 00:11:44,913 --> 00:11:45,748 Kinbott. 152 00:11:46,331 --> 00:11:49,626 Ez zaitut familia-saioaz gero ikusi. Eta ez dut… 153 00:11:49,710 --> 00:11:51,420 inoiz ahaztuko. 154 00:11:52,004 --> 00:11:53,464 Zer moduz familiarekin? 155 00:11:53,547 --> 00:11:55,549 Amarekin denbora eman dut. 156 00:11:56,175 --> 00:11:58,010 - Eskuak zikinduz. - Lorategian? 157 00:11:58,093 --> 00:11:59,219 Hilobiak zulatzen. 158 00:12:00,471 --> 00:12:02,556 Eta aita kartzelatik libratu dut. 159 00:12:04,767 --> 00:12:06,101 Zer zabiltza hemen? 160 00:12:07,227 --> 00:12:09,271 Eugenen amekin egiten dut lan. 161 00:12:09,354 --> 00:12:12,357 Horrelako traumek familia osoari eragiten diote. 162 00:12:13,192 --> 00:12:16,987 Etxera joan dira hainbat egun. Etorriko nintzela agindu nien. 163 00:12:18,447 --> 00:12:19,698 Utziko zaitut. 164 00:12:21,325 --> 00:12:22,409 Nor da Goody? 165 00:12:27,206 --> 00:12:28,874 Lehengusina oso urrun bat. 166 00:12:29,792 --> 00:12:30,793 Oso urruna. 167 00:12:31,376 --> 00:12:33,462 Ez zaitu zaren bezala ikusten. 168 00:12:33,545 --> 00:12:35,422 Zuk uste baino gehiago ikusten du. 169 00:12:39,510 --> 00:12:42,805 Elkar ezagutu genuenean bezain hotza eta bihozgabea naiz. 170 00:12:43,680 --> 00:12:46,975 Horrelakoa bazina, ez zeundeke lagun baten ohearen ondoan 171 00:12:47,059 --> 00:12:48,769 haren egoeragatik errudun sentitzen. 172 00:12:48,852 --> 00:12:50,479 Dohaineko saiorik ez. 173 00:12:50,562 --> 00:12:52,272 Urtebetetze-oparitzat hartu. 174 00:13:04,368 --> 00:13:05,285 Aurrera. 175 00:13:07,621 --> 00:13:09,122 Hau Londresetik heldu da. 176 00:13:09,206 --> 00:13:11,500 Eskatu zenuen heriotza-ziurtagiriaren kopia bat. 177 00:13:11,583 --> 00:13:13,126 Eskerrik asko, Agnes. 178 00:13:13,210 --> 00:13:15,337 Aizu, Inez Bloom-ek berriz deitu du? 179 00:13:15,420 --> 00:13:18,215 Gatestarren etxe zaharreko argiei buruz? 180 00:13:18,298 --> 00:13:21,218 Duela pare bat egun. Sheriffa deitzeko esan nion. 181 00:13:25,347 --> 00:13:29,226 HERIOTZA-ZIURTAGIRIAREN KOPIA ZIURTATUA LAUREL GATES 182 00:13:29,309 --> 00:13:32,563 PELEGRINAREN BIDEA JOSEPH CRACKSTONEN BIZITZA ETA GARAIA 183 00:13:33,522 --> 00:13:34,898 URTEBETETZE ZORIONTSUA 184 00:13:34,982 --> 00:13:39,027 Lau huts eskatzen ohi dituzu, baina horretan aritu naiz aste osoa. 185 00:13:39,987 --> 00:13:42,281 Urtebetetzea, bai. Zoriontsua, ez. 186 00:13:43,740 --> 00:13:45,284 Gauzak denei kontatu die? 187 00:13:45,367 --> 00:13:47,327 Nork uste duzu ekarri duela tarta? 188 00:13:48,370 --> 00:13:52,374 Bai, % 98ko txokolate beltzekoa aukeratu nuen, gogoko dituzun… 189 00:13:52,457 --> 00:13:54,126 koloreak ezagutzen baititut. 190 00:13:58,380 --> 00:14:01,383 Enidek oparitu dizu hori? 191 00:14:01,466 --> 00:14:04,469 Ezin hobea gerran dagoen herrialde batetik ihes egiteko. 192 00:14:04,553 --> 00:14:08,181 - Ez duzu gogoko eguna zuri buruz izatea? - Egun guztiak dira. 193 00:14:08,265 --> 00:14:10,392 Gaur, tarta eta abesti txar batekin. 194 00:14:12,686 --> 00:14:16,523 Urtebetetzerik eta abestirik gabe afaltzera joateko eskatuz gero… 195 00:14:18,317 --> 00:14:19,860 etorri nahi zenuke? 196 00:14:23,947 --> 00:14:25,449 Izugarri lanpetuta nabil. 197 00:14:25,532 --> 00:14:26,742 Izugarri esan dut. 198 00:14:27,576 --> 00:14:28,535 Seihileko lana? 199 00:14:29,745 --> 00:14:33,373 Iraganeko bekatuak estaliz gero, gu hiltzeko itzuliko direlari buruzkoa. 200 00:14:46,470 --> 00:14:47,930 Inoiz ikusi al duzu? 201 00:14:49,890 --> 00:14:51,516 Zer da hau? 202 00:14:52,851 --> 00:14:53,852 Berdin du. 203 00:14:59,024 --> 00:15:01,401 Bale. Zerbait txarra egin dut? 204 00:15:02,611 --> 00:15:06,114 Dantzaldiaz gero, ni saihesten ibili zara. 205 00:15:06,907 --> 00:15:07,866 Oker nabil? 206 00:15:13,830 --> 00:15:15,248 Hara hor nire erantzuna. 207 00:15:19,586 --> 00:15:21,380 Hutsa, azukre bikoitza, eramateko? 208 00:15:25,425 --> 00:15:27,970 Eskolako zelaiko mehatxu hori… 209 00:15:28,053 --> 00:15:30,764 Crackstonen kriptaren barruan ere dago. 210 00:15:31,264 --> 00:15:33,475 Gorpu gehiago ateratzen ibili zara? 211 00:15:33,558 --> 00:15:35,394 Loturaren bat dago. Ziur nago. 212 00:15:36,520 --> 00:15:39,147 Hildako pelegrina bilatzea aginduko dut. 213 00:15:39,231 --> 00:15:42,234 Orain itsutzen zaituen mendekurik ez duzunez, 214 00:15:42,317 --> 00:15:44,069 benetako krimen bat konpon dezakezu. 215 00:15:45,028 --> 00:15:48,031 Aitak eta biok aizkora lurperatu dugu. Gauza bera egin. 216 00:15:49,324 --> 00:15:50,826 Nik ez ditut lurperatzen. 217 00:15:51,952 --> 00:15:52,911 Zorrozten ditut. 218 00:16:09,136 --> 00:16:10,345 Zure laguntza behar dut. 219 00:16:10,429 --> 00:16:13,390 - Ez harrotu. - Marrazten irakastea nahi duzu? 220 00:16:17,686 --> 00:16:19,187 Trazu dardartia duzu. 221 00:16:19,938 --> 00:16:22,482 Bisio batean ikusi nuen. Ezagutzen duzu? 222 00:16:31,324 --> 00:16:32,743 Noiz marraztu zenuen? 223 00:16:32,826 --> 00:16:34,036 Duela pare bat egun. 224 00:16:34,619 --> 00:16:37,581 Amets horiek ditut berriro, lehen bezala. 225 00:16:37,664 --> 00:16:39,041 Munstroa agertzen zen? 226 00:16:39,541 --> 00:16:41,918 Ez, baina iluntasunean 227 00:16:42,586 --> 00:16:45,088 senti nezake, nire buruan zelatan. 228 00:16:46,923 --> 00:16:48,341 Ba al dakizu non dagoen? 229 00:16:48,425 --> 00:16:52,262 Gatestarren etxe zaharra da. Korrika egitera noanean ikusten dut. 230 00:16:54,056 --> 00:16:54,890 Zergatik? 231 00:17:07,235 --> 00:17:08,403 Bale. Entzun… 232 00:17:12,324 --> 00:17:15,827 Dantzaldiaz gero, ahaztu nahi zintudan, baina ezin nuen. 233 00:17:16,787 --> 00:17:19,456 Margotzen hasi nintzen eta hori atera zen. 234 00:17:22,167 --> 00:17:23,919 Jotzen entzun zaitzaket. 235 00:17:31,259 --> 00:17:33,386 Zure burua musikan galtzen ikus dezaket. 236 00:17:34,971 --> 00:17:37,557 Benetan ikus zaitzakedan une bakarra da. 237 00:17:56,493 --> 00:17:58,328 Bianca zara, ezta? 238 00:18:00,580 --> 00:18:04,251 Mesede bat egin. Asteazkenek hau ahaztu du. Emango diozu? 239 00:18:04,835 --> 00:18:06,378 Eniden urtebetetze-oparia. 240 00:18:06,878 --> 00:18:08,004 Ez zaude harekin? 241 00:18:09,756 --> 00:18:10,757 Bai, zera! 242 00:18:12,050 --> 00:18:13,343 Jakina, arazorik ez. 243 00:18:14,094 --> 00:18:15,720 Hala ere, joatear nengoen. 244 00:18:21,309 --> 00:18:23,603 Ez nuen uste etorriko zinenik. 245 00:18:23,687 --> 00:18:24,896 Ezta nik ere. 246 00:18:30,193 --> 00:18:31,194 Kasu egin dizut. 247 00:18:33,697 --> 00:18:35,490 Benetan, zergatik etorri zara? 248 00:18:35,574 --> 00:18:38,869 Ez nuen uste marjinaturik berriz hitz egingo zidanik. 249 00:18:40,328 --> 00:18:41,163 Norbaitekin… 250 00:18:42,414 --> 00:18:43,874 hitz egin nahi nuen. 251 00:18:43,957 --> 00:18:46,418 Egoera berean gaudela uste dut. 252 00:18:46,501 --> 00:18:51,173 Ama pasa den astean agertu zen sirenek ezkatak ezin ditzaketela aldatu esateko. 253 00:18:51,673 --> 00:18:53,133 Gogor saiatuz gero ere, 254 00:18:53,216 --> 00:18:55,969 norbaitek destainaz begiratuko dit beti. 255 00:18:56,511 --> 00:18:58,013 Oker dagoela frogatu behar diot. 256 00:18:59,055 --> 00:19:01,016 Zuri gauza bera gertatzen zaizu. 257 00:19:04,769 --> 00:19:08,523 Gehienek uste dute ez dudala inoiz ezer lortuko. 258 00:19:09,941 --> 00:19:13,612 Eta, egia esan, ez dut askorik egin iritziz aldarazteko. 259 00:19:15,614 --> 00:19:17,365 Zer ba hondatu zenuen dantzaldia? 260 00:19:17,449 --> 00:19:18,575 Ez dakit. 261 00:19:19,701 --> 00:19:23,121 Aita Hurreratze-Egunean apaldu izanagatik haserre nengoen. 262 00:19:23,955 --> 00:19:25,165 Mendekua nahi nuen. 263 00:19:25,248 --> 00:19:26,666 Baina egin eta gero… 264 00:19:27,751 --> 00:19:29,336 gaizki sentitu nintzen. 265 00:19:29,419 --> 00:19:31,880 Hutsetik hasi behar nuela ulertu nuen. 266 00:19:31,963 --> 00:19:32,964 Berriro hasi. 267 00:19:33,798 --> 00:19:35,217 Horrek zentzua badu. 268 00:19:38,637 --> 00:19:39,888 Zuk uste baino gehiago. 269 00:19:47,479 --> 00:19:49,648 Garrett Gates hemen bizi ohi zen. 270 00:19:50,190 --> 00:19:52,692 Aitari haren hilketa leporatu zioten. 271 00:19:54,402 --> 00:19:58,949 Sheriffak haren familia haien gorrotoarekin hil zela esan zidan. 272 00:20:00,283 --> 00:20:02,285 Baina mamuek ez dituzte bizi direnak hiltzen. 273 00:20:03,328 --> 00:20:05,538 Goodyk zerbaitengatik erakutsi zidan etxe hau. 274 00:20:05,622 --> 00:20:07,499 Haren sekretuak jakin behar… 275 00:20:07,999 --> 00:20:09,000 edo saiatzen hil. 276 00:20:47,914 --> 00:20:49,332 Distraitzea behar dut. 277 00:20:50,959 --> 00:20:53,795 Sheriff, erantzun, Noble naiz. 278 00:20:53,878 --> 00:20:56,923 Entzun, erantzulea aurkitu omen dut. 279 00:20:58,675 --> 00:21:01,428 Agian ez da. Beraz, azaldu beharko dizut. 280 00:21:02,345 --> 00:21:05,181 Weathervanen tarta jaten azalduko dizut. 281 00:21:06,266 --> 00:21:07,225 Orain arte. 282 00:21:56,941 --> 00:21:58,443 Ez! 283 00:22:04,908 --> 00:22:05,742 Noble! 284 00:22:11,122 --> 00:22:12,374 Larrialdi-zenbakira deitu! 285 00:22:13,166 --> 00:22:14,584 Anbulantzia bat eskatu! 286 00:22:18,505 --> 00:22:19,422 ANBULANTZIA 287 00:22:20,548 --> 00:22:21,549 Bizirik dago. 288 00:22:22,467 --> 00:22:23,385 Nekez. 289 00:22:25,011 --> 00:22:27,263 Deklaratu eta etxera eramango zaitut. 290 00:22:27,347 --> 00:22:31,476 Zure ondokoarekin hitz egin dut. Cadillac urdina, matrikularik gabe. 291 00:22:31,559 --> 00:22:33,436 Bai, badakit. 292 00:22:35,772 --> 00:22:37,816 Deklarazio hobea nahi dut. 293 00:22:37,899 --> 00:22:39,859 Zer zenbiltzan alkatearen autoan? 294 00:22:39,943 --> 00:22:42,028 Gatestarren etxetik irteten ikusi nuen. 295 00:22:42,612 --> 00:22:43,988 Gatestarren etxea. 296 00:22:44,072 --> 00:22:46,699 - Zer zenbiltzan han? - Etxe baten bila. 297 00:22:49,494 --> 00:22:51,413 Utzi zizun mezua entzun nuen. 298 00:22:51,996 --> 00:22:52,956 Jakin-mina nuen. 299 00:22:55,125 --> 00:22:58,545 Alkatea sheriff zenean, teoria asko ohi zituen 300 00:22:58,628 --> 00:23:01,131 konpondu gabeko kasuei buruz. Beraz… 301 00:23:01,214 --> 00:23:04,426 haiei buruz mintzatzen ginen tarta jaten genuen artean. 302 00:23:04,509 --> 00:23:06,886 Gehienetan ez zuten zentzurik. 303 00:23:06,970 --> 00:23:08,346 Antigoalekoa izango naiz, 304 00:23:08,430 --> 00:23:11,891 baina norbait poliziari informatzera doanean harrapatzen dutenean, 305 00:23:11,975 --> 00:23:13,893 zerbait ezkutatzen ohi du. 306 00:23:13,977 --> 00:23:17,105 Eta zantzuek Gatestarrak eta etxe hori erakusten dute. 307 00:23:17,188 --> 00:23:18,231 Gatestarrak. 308 00:23:19,149 --> 00:23:21,025 Nola? Guztiak hilda daude. 309 00:23:21,109 --> 00:23:23,945 - Eta ez dut mamuetan sinesten. - Agian sinetsi beharko zenuke. 310 00:23:31,703 --> 00:23:33,329 Nola amaitzen duzu beti 311 00:23:33,413 --> 00:23:35,665 gauza izugarri guztietan nahasita? 312 00:23:35,748 --> 00:23:37,000 Zorte izugarria dut. 313 00:23:37,584 --> 00:23:40,336 Hemendik aurrera, eskola itxita dago 314 00:23:40,420 --> 00:23:43,715 eta ezin izango zarete atera nik kontrakoa esan arte. 315 00:23:54,809 --> 00:23:59,189 Asteazken, Walker alkateari gertatu zaionaren berri izan dut. 316 00:23:59,272 --> 00:24:03,026 Ondo zaude? Horrelako zerbait ikustea izugarria izango da. 317 00:24:03,109 --> 00:24:04,444 Nire zerrendan zegoen. 318 00:24:05,612 --> 00:24:07,614 Esan alkaideari zeldan nagoela. 319 00:24:08,823 --> 00:24:11,743 Weems zuzendariak zuretzat onena baino ez du nahi. 320 00:24:11,826 --> 00:24:15,121 Min har zenezakeen, edo zerbait txarrago. 321 00:24:19,918 --> 00:24:21,336 Zer moduz nobela? 322 00:24:21,878 --> 00:24:24,464 Sugegorriren ikerketa hondatu da, 323 00:24:24,547 --> 00:24:27,091 baina hurrengo urratsa antolatzen ari da. 324 00:24:28,676 --> 00:24:30,053 Jakingura eragiten dit. 325 00:24:31,054 --> 00:24:33,806 Hau nire apalategian zegoen. Gogora etorri zatzaizkit. 326 00:24:33,890 --> 00:24:35,725 MARK SHELLEY - FRANKENSTEIN 327 00:24:35,808 --> 00:24:38,269 Mary Shelleyk 19 urterekin idatzi zuen. 328 00:24:38,353 --> 00:24:39,354 Badakit. 329 00:24:39,938 --> 00:24:42,440 Nire literatura-heroia eta Nemesisa da. 330 00:24:43,066 --> 00:24:45,485 Bi urte eta 364 egun ditut hura gainditzeko. 331 00:24:46,402 --> 00:24:50,198 Oso azkarra zara arreta literatura-munstroetan jarriz 332 00:24:50,281 --> 00:24:53,409 eta kalean omen dauden benetakoak agintariei utziz. 333 00:24:54,619 --> 00:24:56,663 "Inork ez du gaizkia gaizkia delako hautatzen. 334 00:24:56,746 --> 00:24:59,415 Zorionarekin nahasten du, bilatzen duen ongiarekin". 335 00:24:59,499 --> 00:25:02,418 Mary Shelleyk idatzi zuen Weems bezalakoak deskribatzeko, 336 00:25:02,502 --> 00:25:05,672 guztien onerako direla argudiatuz gauza txarrak egiten dituztenak. 337 00:25:06,339 --> 00:25:07,632 Hark eskatu dizu 338 00:25:07,715 --> 00:25:10,009 ni interesez aldatzera animatzeko? 339 00:25:10,093 --> 00:25:10,927 Ez. 340 00:25:11,803 --> 00:25:14,514 Baina buru egiten jarraitu eta egotziko zaitu. 341 00:25:15,932 --> 00:25:18,142 Beraz, zaindu nahi nauzu eta kito? 342 00:25:18,726 --> 00:25:19,686 Beti. 343 00:25:20,353 --> 00:25:22,146 - Antza handia omen dugu. - Ez. 344 00:25:23,773 --> 00:25:27,235 Ez dut laguntza ez gupidarik behar. Ama eta psikologoa ditut. 345 00:25:27,318 --> 00:25:29,112 Tortura nahikoa, niretzat ere. 346 00:25:50,383 --> 00:25:51,217 Bai? 347 00:25:51,801 --> 00:25:55,179 - Zure eskaintza hausnartu dut. - Nire eskaintza? 348 00:25:55,263 --> 00:25:56,514 Urtebetetze gabeko afaria. 349 00:25:58,016 --> 00:25:59,934 Benetan? Primeran. 350 00:26:01,561 --> 00:26:02,729 Noiz zaude libre? 351 00:26:02,812 --> 00:26:05,064 20:00etan Inoiz Ez Gehiagoko sarreran. 352 00:26:05,648 --> 00:26:06,691 Argiak itzali. 353 00:26:09,652 --> 00:26:10,528 Asteazken? 354 00:26:11,821 --> 00:26:13,489 Ty? Zer esan nizun? 355 00:26:14,073 --> 00:26:16,326 Tira, Asteazkenengandik aldendu. 356 00:26:16,409 --> 00:26:18,494 Horrelako neskek min emango dizute. 357 00:26:18,995 --> 00:26:20,288 Benetan, ezagutzen ditut. 358 00:26:21,331 --> 00:26:23,207 Amari buruz ari zara? 359 00:26:24,417 --> 00:26:28,087 Noski ezetz, ez zara inoiz hari buruz aritzen. 360 00:26:38,890 --> 00:26:40,725 Utz dezagun kontu hori orain. 361 00:26:41,225 --> 00:26:44,062 Ospitalera joan behar dut alkatea ikustera. 362 00:26:44,145 --> 00:26:45,563 Kera-deia baino lehen itzuli. 363 00:26:45,647 --> 00:26:47,231 Maite ote zenuen? 364 00:26:53,321 --> 00:26:55,114 Zuk uste baino askoz gehiago. 365 00:27:07,085 --> 00:27:09,962 Zure festaren aurrean gogorik ez nuela erakutsi 366 00:27:10,046 --> 00:27:11,923 pentsatzen egon naiz. 367 00:27:12,006 --> 00:27:13,007 Eta egia esan, 368 00:27:13,091 --> 00:27:16,469 sentitzen dut hobeto eskertu ez izana. 369 00:27:18,930 --> 00:27:20,807 - Benetan? - Onartu eta kito. 370 00:27:21,391 --> 00:27:25,603 Urtebetetzea berriro ospatzeko eskola-eremutik atera ahal bagina… 371 00:27:26,312 --> 00:27:27,814 Bi lagun min gisa. 372 00:27:28,773 --> 00:27:30,817 Tamalez, eskola itxita dago. 373 00:27:33,403 --> 00:27:35,363 Begira ilargi beteari… 374 00:27:39,283 --> 00:27:42,328 Otso bihurtuko naizela esango dut. Kaioletara joan ahal izango naiz. 375 00:27:42,412 --> 00:27:44,580 Zuk entzerratuko nauzula esango dut. 376 00:27:45,081 --> 00:27:47,125 Azkenik ni bezain maltzurra zara. 377 00:27:48,418 --> 00:27:49,544 Gauza? 378 00:27:50,628 --> 00:27:52,046 Badakizu zer egin, ezta? 379 00:27:57,218 --> 00:27:58,720 Jantz ditzagun bufanda-txanoak. 380 00:28:00,930 --> 00:28:03,599 Nirea… eskriman ahaztu dut. 381 00:28:03,683 --> 00:28:07,603 Weathervanen ahaztu zenuen. Zorionez, Biancak ekarri du. 382 00:28:09,021 --> 00:28:10,523 Tximinoaren eskua bezala. 383 00:28:14,318 --> 00:28:17,822 INOIZ EZ GEHIAGO ESKOLA 384 00:28:24,579 --> 00:28:25,455 Ai ama! 385 00:28:29,250 --> 00:28:30,084 Goazen. 386 00:28:32,086 --> 00:28:34,338 Kaixo. Ni ere pozten naiz zu ikusteaz. 387 00:28:40,678 --> 00:28:42,722 Itxaron, hura da gure gidaria? 388 00:28:42,805 --> 00:28:43,973 Gidaria? 389 00:28:44,891 --> 00:28:48,227 - Zita bat zela uste nuen. - Nesken gaua zela uste nuen. 390 00:28:48,311 --> 00:28:50,104 Plan aldaketa egon da. 391 00:28:50,897 --> 00:28:53,441 Zergatik daramatzazue bufanda-txano horiek? 392 00:28:53,524 --> 00:28:54,609 Ez galdetu. 393 00:28:54,692 --> 00:28:55,693 Gidatu eta kito. 394 00:29:12,877 --> 00:29:13,836 Aizu, Asteazken. 395 00:29:16,714 --> 00:29:17,924 Hemen zaudete? 396 00:29:19,175 --> 00:29:21,385 Marrazkia dela eta haserre zaude, 397 00:29:21,469 --> 00:29:23,638 baina zurekin hitz egin nahi dut. 398 00:29:32,522 --> 00:29:33,731 Non dago, Gauza? 399 00:29:43,032 --> 00:29:46,077 Benetan? Hor sartu nahi duzu? 400 00:29:47,119 --> 00:29:48,621 Toki hau ikaragarria da. 401 00:29:48,704 --> 00:29:49,664 Badakit. 402 00:29:51,749 --> 00:29:54,627 - Bale, hau ez zen nire plana. - Ezta nirea ere. 403 00:29:54,710 --> 00:29:58,631 Ez nuen nire urtebetetzea afaltzen edo festa batean ospatu nahi. 404 00:30:00,967 --> 00:30:02,343 Hau egin nahi dut. 405 00:30:03,886 --> 00:30:05,888 Esan bazenu… 406 00:30:05,972 --> 00:30:07,640 Ez gintuzun engainatu behar. 407 00:30:08,599 --> 00:30:10,268 Joan nahi baduzue, aurrera. 408 00:30:11,143 --> 00:30:13,354 Ni garajea ikustera noa. 409 00:30:36,752 --> 00:30:37,879 Ni saiatuko naiz. 410 00:30:48,931 --> 00:30:50,099 Alferrik da. 411 00:30:50,933 --> 00:30:51,934 Saia naiteke? 412 00:31:02,820 --> 00:31:03,779 Gizotsoen kontua. 413 00:31:13,998 --> 00:31:15,541 Alkatea jo zuen autoa. 414 00:31:16,542 --> 00:31:18,502 Bale, honek txarrera jo du. 415 00:31:19,587 --> 00:31:22,048 Tylerren aita deitu behar dugu, orain. 416 00:31:22,798 --> 00:31:23,633 Zergatik? 417 00:31:24,216 --> 00:31:27,178 Inoiz Ez Gehiagora eramateko eta ni kanporatzeko? 418 00:31:27,261 --> 00:31:28,304 Inola ere ez. 419 00:31:39,649 --> 00:31:41,359 Gaur hilko naizen gaua da. 420 00:32:01,629 --> 00:32:04,465 Hemen daude. Gatestarrak. 421 00:32:05,091 --> 00:32:07,218 Psikopata antza ederra dute. 422 00:32:08,511 --> 00:32:09,637 Garrett, 423 00:32:10,930 --> 00:32:13,182 marjinatuak gorroto zituen haren aita, Ansel, 424 00:32:13,265 --> 00:32:14,892 eta zu Laurel izango zara. 425 00:32:14,976 --> 00:32:16,602 Aspaldi hil ziren. 426 00:32:16,686 --> 00:32:17,979 Beraz, galdera da… 427 00:32:19,355 --> 00:32:21,315 zergatik gidatu nau Goodyk hona? 428 00:32:46,924 --> 00:32:47,883 Nahiko ikusi duzu? 429 00:33:15,911 --> 00:33:19,373 Nork ez dauka aldare ikaragarri bat familia-liburutegian? 430 00:33:19,457 --> 00:33:21,125 Guk egongelan daukagu. 431 00:33:21,208 --> 00:33:23,711 Hilen Egunean eserleku gehiago izateko. 432 00:33:30,885 --> 00:33:32,428 ZERUTIK SUA ERORIKO DA 433 00:33:32,511 --> 00:33:34,305 ALTXATZEN NAIZENEAN 434 00:33:47,151 --> 00:33:48,110 Bero daude. 435 00:33:49,987 --> 00:33:52,406 Tyler, beheko solairua arakatu. 436 00:33:52,490 --> 00:33:54,241 Enid eta biok gora goaz. 437 00:33:54,325 --> 00:33:55,367 Benetan? 438 00:34:10,466 --> 00:34:11,300 Ondo da. 439 00:34:11,383 --> 00:34:13,219 Zu, ezkerrera. Ni, eskuinera. 440 00:34:13,302 --> 00:34:16,472 Benetan banantzea nahi duzu? Hemen? 441 00:34:16,555 --> 00:34:19,558 Horrela hiltzen da lagun-mina beldurrezko filmetan. 442 00:34:19,642 --> 00:34:22,103 Azkar bilatu eta aurki joan ahalko duzu. 443 00:34:23,979 --> 00:34:25,523 Ez, mesedez. 444 00:34:29,568 --> 00:34:31,487 Zergatik nago hemen? 445 00:34:35,950 --> 00:34:37,660 Badakit amak zer esango luke. 446 00:34:38,661 --> 00:34:40,496 "Enid, txotxongilo bat zara. 447 00:34:42,248 --> 00:34:43,374 Mendekotasuna duzu. 448 00:34:44,416 --> 00:34:47,670 Hortzak erakutsi. Inork ez du ile-bola etsi bat gogoko". 449 00:34:47,753 --> 00:34:49,672 Ixo, ama. Irten nire burutik! 450 00:34:56,512 --> 00:34:59,056 Asteazken, hau ikusi behar duzu. 451 00:35:10,651 --> 00:35:11,902 Ohea eginda dago. 452 00:35:12,695 --> 00:35:14,196 Ez hautsik ez amaraunik. 453 00:35:21,996 --> 00:35:23,038 "L. G."? 454 00:35:31,589 --> 00:35:32,756 Laurel Gates. 455 00:35:34,216 --> 00:35:36,927 Norbait itzuli da bere aspaldiko logelara. 456 00:35:37,011 --> 00:35:38,304 Ez da posible. 457 00:35:39,096 --> 00:35:41,515 Duela 25 urte hil zen itsasoan itoz. 458 00:35:43,726 --> 00:35:44,810 Goazen. 459 00:35:45,978 --> 00:35:48,606 Inoiz egon den nesken gaurik txarrena da hau! 460 00:35:49,481 --> 00:35:51,066 Aizue! Atera! Hemen dago! 461 00:35:57,114 --> 00:35:58,532 Plater-jasogailura! 462 00:36:06,624 --> 00:36:09,919 Ai ama. 463 00:36:29,521 --> 00:36:30,564 Bufanda-txanoa ez! 464 00:36:31,273 --> 00:36:32,358 Nahikoa da. 465 00:36:38,656 --> 00:36:39,865 Ai ama. 466 00:37:35,045 --> 00:37:36,046 Zer zabiltza? 467 00:37:37,256 --> 00:37:40,134 - Munstroaren biktimen gorputz-atalak. - Tira. 468 00:37:50,102 --> 00:37:52,187 - Ondo zaude? - Noiztik zaizu axola? 469 00:37:56,734 --> 00:37:58,235 Zer demontre duzu buruan? 470 00:37:58,319 --> 00:38:00,404 Tylerren bila joan behar dugu. 471 00:38:01,030 --> 00:38:02,406 Munstroa han dago! 472 00:38:06,660 --> 00:38:07,828 Enid, hartu hau. 473 00:38:07,911 --> 00:38:10,372 - Munstroa han dago! - Zaurituta zaude. Ibil zaitezke? 474 00:38:12,458 --> 00:38:13,709 Nondik atera zara? 475 00:38:14,251 --> 00:38:15,419 Tori. 476 00:38:15,502 --> 00:38:16,420 Hartu hau. 477 00:38:18,213 --> 00:38:19,465 Zer gertatu zaio? 478 00:38:29,808 --> 00:38:31,352 Eskerrik asko, doktore. 479 00:38:31,435 --> 00:38:33,103 Ez dut atentzioa eman nahi, 480 00:38:33,187 --> 00:38:35,647 baina izu-krisi bete-betean nago. 481 00:38:36,231 --> 00:38:38,984 Weems konturatu baino lehen itzuli behar dugu. 482 00:38:41,153 --> 00:38:42,321 Zer gertatu da? 483 00:38:43,489 --> 00:38:46,617 - Zure errua izan da, ezta? - Itxaron. Ondo nago. 484 00:38:47,201 --> 00:38:50,704 Ulertzen dut haserre zaudela, baina zerbait kusi behar duzu. 485 00:39:02,216 --> 00:39:03,384 Dena hemen zegoen. 486 00:39:04,218 --> 00:39:07,471 Gorputz-atalak, Cadillac urdina, 487 00:39:07,554 --> 00:39:10,599 aldarea eta logela arrosa freskoz beterik. 488 00:39:10,682 --> 00:39:12,184 Bai, ba ja ez dago ezer. 489 00:39:12,267 --> 00:39:14,478 Norbaitek jasoko zuen joan garenean. 490 00:39:15,312 --> 00:39:19,191 Atzo esan nizun zantzuek etxe hau erakusten zutela. Arrazoi nuen. 491 00:39:19,274 --> 00:39:23,028 Horrek bidezkotzen du nire semea eta zure lagunak ia hil izana? 492 00:39:25,572 --> 00:39:27,032 Entzun iezadazu. 493 00:39:27,950 --> 00:39:31,453 Hemendik aurrera, Tyler ikustea, 494 00:39:31,537 --> 00:39:36,083 baita kasu honekin zerikusirik duen ezertan ibiltzea ere debekatzen dizut. 495 00:39:48,637 --> 00:39:53,600 Ez duzu nire agindu esplizitua bete eta eskola-eremutik irten zara. 496 00:39:54,184 --> 00:39:58,105 Gainera, adiskideak eta zure burua arriskuan jarri dituzu. 497 00:39:58,188 --> 00:40:00,441 Kanporaketa-arrazoia da, badakit. 498 00:40:01,233 --> 00:40:03,694 Eta ni kanporatzeko eskubide osoa duzu. 499 00:40:04,736 --> 00:40:07,156 Akats handia litzatekeela uste dut. 500 00:40:09,032 --> 00:40:13,495 Orain maite-damua litzateke zuzena, Addams andereñoa, ez harrokeria. 501 00:40:13,579 --> 00:40:16,540 Ez dut inoiz egia desestaltzen saiatzeagatik barkamena eskatuko. 502 00:40:25,757 --> 00:40:26,800 Zer da hau? 503 00:40:27,843 --> 00:40:29,178 Rowanen oharpen bat. 504 00:40:39,146 --> 00:40:41,023 Horregatik hil nahi zintuen? 505 00:40:41,815 --> 00:40:46,320 Haren amak hil baino lehen marraztu zuen. Eskola suntsituko nuela esan zuen. 506 00:40:47,112 --> 00:40:48,655 Baina salbatuko dudala uste dut. 507 00:40:49,865 --> 00:40:53,785 Badakizu zer dagoen jokoan. Babestuko zenuela agindu zenuen guztia. 508 00:40:54,453 --> 00:40:56,330 Beste aukera bat merezi dut. 509 00:41:00,334 --> 00:41:01,168 Mesedez. 510 00:41:13,388 --> 00:41:15,057 Arau-hauste bat gehiago… 511 00:41:16,850 --> 00:41:20,354 Gehiegikeria bat gehiago eta kanporatuko zaitut. 512 00:41:20,437 --> 00:41:22,564 Baldintza eta aitzakiarik gabe. 513 00:41:23,148 --> 00:41:26,652 - Enidi eta Xavierri ere barkatu. - Negoziazioa amaitu da. 514 00:41:27,152 --> 00:41:28,278 Gabon. 515 00:41:41,750 --> 00:41:42,960 Nora zoaz? 516 00:41:43,043 --> 00:41:44,044 Yokoren logelara. 517 00:41:44,836 --> 00:41:47,256 Thornhillek pare bat egun gera naitekeela esan du. 518 00:41:48,173 --> 00:41:49,299 Ez duzu joan behar. 519 00:41:49,383 --> 00:41:52,094 Weemsekin mintzatu naiz. Ez zaituzte zigortuko. 520 00:41:52,177 --> 00:41:53,971 Eskerrak eman behar dizkizut? 521 00:41:54,054 --> 00:41:56,682 Barkamena eskatu dizut. Amaitu da. 522 00:41:58,809 --> 00:41:59,851 Amaitu dela? 523 00:42:00,602 --> 00:42:05,023 Gaurkoak moztu ere ez duzun tartari ginga jarri dio. 524 00:42:05,691 --> 00:42:07,693 Nornahi erabiltzen duzu nahi duzuna lortzeko, 525 00:42:07,776 --> 00:42:10,070 arriskuan jartzen baduzu ere. 526 00:42:10,153 --> 00:42:12,990 Gaur ia hil gara zure obsesio baboarengatik. 527 00:42:13,073 --> 00:42:14,324 Baina ez gara hil. 528 00:42:15,367 --> 00:42:17,828 Orain kasua konpontzetik hurbilago nago. 529 00:42:17,911 --> 00:42:19,371 Hori da garrantzitsuena. 530 00:42:23,208 --> 00:42:24,793 Oso… 531 00:42:24,876 --> 00:42:28,839 gogor saiatu naiz zure laguna izaten. 532 00:42:30,048 --> 00:42:31,425 Beti jarri naiz arriskuan. 533 00:42:32,050 --> 00:42:36,221 Zure sentimenduak kontuan hartu ditut. Jendeari esaten nion: "Hiltzailea dirudi, 534 00:42:36,305 --> 00:42:38,724 - baina lotsatia da". - Ez nizun eskatu. 535 00:42:38,807 --> 00:42:43,061 Ez zenidan eskatu behar, lagunek hori egiten baitute! Eskatu behar gabe. 536 00:42:44,521 --> 00:42:47,149 Eta zuk hori ez jakitea adierazgarria da. 537 00:42:48,984 --> 00:42:51,612 Bakarrik egon nahi, Asteazken? Bakarrik egon. 538 00:43:25,270 --> 00:43:27,814 Goodyk esan zidan bakarrik egongo nintzela. 539 00:43:28,774 --> 00:43:30,233 Agian ezin dut saihestu. 540 00:43:31,401 --> 00:43:33,403 Baina atsegina ez den… 541 00:43:34,655 --> 00:43:36,031 lehen aldia da. 542 00:43:45,082 --> 00:43:46,750 Beste zerbait ere dago. 543 00:43:48,293 --> 00:43:49,920 Ausikitzen didan zerbait. 544 00:43:53,173 --> 00:43:54,758 Heriotza hurbil dagoela. 545 00:43:57,511 --> 00:43:58,428 Niri begira. 546 00:44:17,781 --> 00:44:20,992 Baina ez naiz kikilduko. Eta ez dut inoiz amore emango. 547 00:44:25,038 --> 00:44:26,039 Etxe hori. 548 00:44:26,873 --> 00:44:28,250 Familia hori. 549 00:44:30,043 --> 00:44:31,086 Crackstone. 550 00:44:33,296 --> 00:44:34,840 Munstroa. 551 00:44:35,424 --> 00:44:36,550 Nolabait, ni. 552 00:44:37,884 --> 00:44:41,096 Badirudi amaraun bat bezala lotuta gaudela. 553 00:44:44,349 --> 00:44:47,185 Eta Walker alkatea egiara gehiegi hurbildu zenean, 554 00:44:48,186 --> 00:44:49,396 isilarazi zuten. 555 00:44:53,316 --> 00:44:54,693 Baina ni ez naute isilaraziko. 556 00:45:01,241 --> 00:45:02,576 Niri begira dagoena… 557 00:45:04,202 --> 00:45:05,412 jakin ezazu zerbait. 558 00:45:05,495 --> 00:45:07,289 AURKITUKO ZAITUT 559 00:45:08,832 --> 00:45:10,167 Aurkituko zaitut. 560 00:48:00,253 --> 00:48:02,172 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz