1 00:00:06,049 --> 00:00:08,384 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:23,191 --> 00:00:24,484 Hiletak gogoko ditut. 3 00:00:24,567 --> 00:00:27,987 Gonbidapenik gabe azaltzen naiz heriotza-oharrak irakurri ditzakedanetik. 4 00:00:29,489 --> 00:00:31,074 "Jainkoa gure aterpea…". 5 00:00:31,157 --> 00:00:33,951 Alkatea hil dute eta hiltzailea hemen egongo da, 6 00:00:34,702 --> 00:00:38,039 gure artean, errugabea, hurrengo urratsa prestatzen. 7 00:00:39,123 --> 00:00:40,625 Egiten dudan guztiari so. 8 00:00:43,336 --> 00:00:45,338 Egiatik gertu nago, badakit. 9 00:00:45,421 --> 00:00:47,173 Puzzleko pieza guztiak ditut. 10 00:00:48,716 --> 00:00:50,468 Kokatu behar ditut eta kito. 11 00:01:27,547 --> 00:01:30,091 Malkoetatik eta atsekabetik harago begiratu behar. 12 00:01:30,174 --> 00:01:34,971 Orain arte desabantaila izan dut, baina ez dut azken ganbitoa jokatu. 13 00:01:37,849 --> 00:01:39,851 Hiltzaileak huts egingo du… 14 00:01:41,185 --> 00:01:42,520 eta prest egongo naiz. 15 00:02:17,722 --> 00:02:20,850 Beti bezain zorrotza, ene ikasle txirikordaduna. 16 00:02:21,392 --> 00:02:22,393 Osaba Kirats. 17 00:02:34,488 --> 00:02:38,326 VII. ATALA "TAMALEZ, ORAINDIK EZ NAUZU EZAGUTZEN" 18 00:02:39,911 --> 00:02:41,662 Noiztik zelatatzen nauzu? 19 00:02:41,746 --> 00:02:45,166 Gaur goizean heldu naiz herrira eta malenkoniak jo nau. 20 00:02:45,249 --> 00:02:47,251 Ez zenuen Inoiz Ez Gehiagon ikasi. 21 00:02:47,335 --> 00:02:49,962 Ez. Azkarra zure aita zen. 22 00:02:50,838 --> 00:02:52,590 Baina bisitatzen ohi nuen. 23 00:02:52,673 --> 00:02:55,927 Sabaian agertzen ohi nintzen ahoan daga bat eramanda. 24 00:02:56,010 --> 00:02:58,262 - Erne egon zedin. - Jakina. 25 00:02:58,763 --> 00:03:01,098 Gertatutakoa kontatu dit. 26 00:03:01,182 --> 00:03:03,601 Munstroak, hilketak, anabasa… 27 00:03:04,518 --> 00:03:05,686 Zer dibertigarria! 28 00:03:05,770 --> 00:03:09,982 Bostonen lana nuela, baina zu ikustera etorriko nintzela esan diot. 29 00:03:10,524 --> 00:03:11,734 Zer lan mota? 30 00:03:11,817 --> 00:03:14,779 Ezkutatzera behartuko nauen lan mota. 31 00:03:27,708 --> 00:03:29,335 Toki hau lagun batena da. 32 00:03:31,003 --> 00:03:32,964 Lagun bat egin duzu. 33 00:03:33,047 --> 00:03:35,716 Gaixoa gorpu-poltsa batean itzuliko da etxera. 34 00:03:39,303 --> 00:03:42,932 - Primeran, janaria! - Erleak hibernatzen ari dira. 35 00:03:43,516 --> 00:03:45,476 Ia-ia Eugenen umeak dira. 36 00:03:46,978 --> 00:03:48,771 Ezin dituzu jan! 37 00:03:54,944 --> 00:03:55,820 Badakizu zer? 38 00:03:56,904 --> 00:03:59,615 Gaitzespen begirada hori botatzen didazunean, 39 00:03:59,699 --> 00:04:01,158 amaren antza duzu. 40 00:04:01,659 --> 00:04:03,661 Gauza ikaragarrien harira… 41 00:04:03,744 --> 00:04:05,997 Zer munstro motari egiten diozu aurre? 42 00:04:06,080 --> 00:04:08,165 Oraindik ez dut identifikatu. 43 00:04:14,213 --> 00:04:15,423 Hyde bat da. 44 00:04:16,757 --> 00:04:17,758 Jekyll eta Hydena? 45 00:04:19,093 --> 00:04:20,344 Inoiz ikusi dituzu? 46 00:04:20,428 --> 00:04:21,679 Bai. 47 00:04:21,762 --> 00:04:26,183 1983an, Züricheko Kriminal Zoroentzako Erakundera oporretan joan nintzenean. 48 00:04:26,684 --> 00:04:27,810 Nire lehen lobotomia. 49 00:04:27,893 --> 00:04:31,314 Tatuajeak bezalakoak dira, bakarra ez da nahikoa. 50 00:04:31,397 --> 00:04:32,940 Hitz egin Hydeari buruz. 51 00:04:34,942 --> 00:04:36,402 Olga Malacova. 52 00:04:36,986 --> 00:04:39,405 Ene. Guztia zeukan. 53 00:04:39,488 --> 00:04:43,451 Edertasuna, adimena eta nekrofiliarako joera. 54 00:04:45,202 --> 00:04:47,580 Olga kontzertu-pianista ohi zen, 55 00:04:47,663 --> 00:04:51,167 gau batean Chopinen sonata baten erdian antzaldatu zen arte. 56 00:04:51,250 --> 00:04:53,711 Dozena bat entzule sarraskitu zituen. 57 00:04:53,794 --> 00:04:55,421 Eta hiru musika-kritikari. 58 00:04:55,504 --> 00:04:58,466 Zer antzaldarazi zion? Edo hutsetik antzaldatu zen? 59 00:04:59,050 --> 00:05:00,092 Ideiarik ez. 60 00:05:00,593 --> 00:05:03,054 Elektroshock terapian soilik ikusi nuen. 61 00:05:03,554 --> 00:05:06,474 Marjinatuen liburuetan ez dira Hydeak agertzen. 62 00:05:06,557 --> 00:05:09,185 Eta Inoiz Ez Gehiagok bilduma onena omen du. 63 00:05:10,311 --> 00:05:12,396 Nathaniel Faulkner-en egunkarian? 64 00:05:16,817 --> 00:05:18,277 Eskola hau sortu baino lehen, 65 00:05:18,361 --> 00:05:22,323 munduan zehar bidaiatu zen marjinatuen komunitateak katalogatzen. 66 00:05:22,990 --> 00:05:24,367 Nola dakizu? 67 00:05:24,450 --> 00:05:28,037 Orain zure gurasoek ezin diotela elkar ukitzeari utzi uste baduzu… 68 00:05:28,996 --> 00:05:32,291 Gau batean abisatu gabe sartu nintzen Gomezen logelan. 69 00:05:32,375 --> 00:05:35,127 Esan dezagun ez nuela burko-borroka bat eten. 70 00:05:35,211 --> 00:05:36,170 Osaba Kirats. 71 00:05:36,921 --> 00:05:39,298 - Bai? - Non dago egunkaria? 72 00:05:39,382 --> 00:05:41,258 Belaiki liburutegian. 73 00:05:41,342 --> 00:05:44,720 Aitak han utzi ninduen eta luze geratzeko esan zidan. 74 00:05:44,804 --> 00:05:47,556 Han kutxa gotor txiki eta polit bat ikusi nuen. 75 00:05:48,474 --> 00:05:53,604 Dirua edo bitxiak aurkituko nituela uste nuen, baina egunkari bat zegoen. 76 00:05:55,189 --> 00:05:57,775 Gaur gauean liburutegian sartuko gara. 77 00:05:57,858 --> 00:05:59,193 Bitartean, ezkutatu. 78 00:06:05,241 --> 00:06:06,492 Aurkitzen bazaituzte, 79 00:06:06,992 --> 00:06:10,037 ukatuko zaitut eta zure atzemate-dirua hartuko dut. 80 00:06:10,955 --> 00:06:12,498 Ez nuen gutxiago espero. 81 00:06:18,921 --> 00:06:20,256 Utzi erleak bakean. 82 00:06:29,265 --> 00:06:31,851 Nire nobela fikzio makur gisa hasi zen, 83 00:06:32,643 --> 00:06:36,188 baina, nolabait, errealitateak neure ispilu bihurtu du. 84 00:06:37,022 --> 00:06:40,234 Gatestarren etxea bisitatu eta gero, galdera asko dut. 85 00:06:41,235 --> 00:06:44,780 Laurel Gates duela 20 urte hil bazen, nor dago haren logelan? 86 00:06:44,864 --> 00:06:46,657 Zer ba ditu nire argazkiak? 87 00:06:47,158 --> 00:06:49,201 Eta zer lotura du Hyde horrekin? 88 00:06:50,202 --> 00:06:53,747 Nornahi ere den, haren sekretuarengatik hiltzeko prest dago. 89 00:06:57,209 --> 00:07:00,504 Goodyk erantzunen bilaketa bakartia litzatekeela aurresan zuen. 90 00:07:02,006 --> 00:07:04,800 Jakina, behar dudanean, ezin dut Goody aurkitu. 91 00:07:06,385 --> 00:07:09,805 Hildakoak bizidunak bezain gogaikarriak eta ez fidagarriak izan daitezke. 92 00:07:12,349 --> 00:07:13,184 Kaixo. 93 00:07:14,351 --> 00:07:16,937 Barkatu, alkatearen hiletan zeundela uste nuen. 94 00:07:17,021 --> 00:07:19,356 Lurrak hilkutxa ukitzen duenean, agur. 95 00:07:20,983 --> 00:07:23,944 Ez dut zilar-koloreko azazkal-berniza aurkitzen. 96 00:07:24,028 --> 00:07:25,863 Axola zaizu bilatzen badut? 97 00:07:27,323 --> 00:07:29,783 Yokok manikura-pedikura bat antolatu du. 98 00:07:29,867 --> 00:07:32,828 Azken 24 ordutan, hiru aldiz ahaztu duzu zerbait. 99 00:07:33,829 --> 00:07:34,997 Bueno… 100 00:07:35,956 --> 00:07:37,333 Zer moduz dena? 101 00:07:37,416 --> 00:07:39,001 Bakarrik ondo nago. 102 00:07:39,084 --> 00:07:42,004 Distrazio nekagarririk gabe, nobela ia amaitu dut. 103 00:07:42,588 --> 00:07:44,381 Distrazio nekagarria nintzen? 104 00:07:44,465 --> 00:07:47,301 - Ohitura nekagarriak zenituen. - Adibidez? 105 00:07:47,384 --> 00:07:50,471 Mezuak idazterakoan, irri egiten duzu. Aldi oro. 106 00:07:50,554 --> 00:07:54,225 Behintzat ez da migraina eragiten didan idazmakina. 107 00:07:54,308 --> 00:07:56,519 Lotan letaginak karraskatzen dituzu. 108 00:07:56,602 --> 00:07:58,812 Zuk gauez biolontxeloa jotzen duzu. 109 00:07:58,896 --> 00:08:01,815 Ekintzetan sartzen zara eta gero kexatzen zara. 110 00:08:01,899 --> 00:08:04,360 Zuk obsesioa duzu gauza ikaragarriekin. 111 00:08:04,443 --> 00:08:07,279 Herri oso bat gasezta zenezake zure lurrinaz. 112 00:08:07,363 --> 00:08:09,114 Eta hasi baino ez dut egin. 113 00:08:10,449 --> 00:08:13,369 Zorionez, nire lagun-min berria ez da saiatzen 114 00:08:13,452 --> 00:08:16,997 inguruan dituen guztiak arriskuan jartzen. 115 00:08:17,081 --> 00:08:21,377 Yokorekin hain ondo konpontzen naiz, non logelakide gisa nahi nauen. 116 00:08:21,460 --> 00:08:22,461 Betiko. 117 00:08:24,088 --> 00:08:27,216 - Aurrera. - Goza ezazu zure bakardadeaz, Asteazken. 118 00:08:27,299 --> 00:08:29,593 Ez da bakardadea hemen bazaude. 119 00:09:03,085 --> 00:09:04,003 Osaba Kirats? 120 00:09:07,381 --> 00:09:08,799 Nor da osaba Kirats? 121 00:09:10,092 --> 00:09:11,010 Zer zabiltza? 122 00:09:11,677 --> 00:09:14,430 Belaikia naizenez, ez dut azalpenik eman behar. 123 00:09:14,513 --> 00:09:17,099 Zergatik zabiltza zu hemen gau betean? 124 00:09:17,683 --> 00:09:18,767 Ikertzen ari naiz. 125 00:09:19,268 --> 00:09:20,311 Munstroari buruz? 126 00:09:21,437 --> 00:09:22,563 Ez galdu denbora. 127 00:09:23,147 --> 00:09:25,107 Hemen ez dago ezer hari buruz. 128 00:09:26,233 --> 00:09:27,735 Zer aproposa, ezta? 129 00:09:27,818 --> 00:09:29,320 Badakizu zer arazo duzun? 130 00:09:31,071 --> 00:09:33,365 Zure iritzi garratza entzun nahi dut. 131 00:09:36,577 --> 00:09:38,454 Ez dakizu nor diren zure lagunak. 132 00:09:39,413 --> 00:09:41,832 Zure alde egon naiz lehen egunetik. 133 00:09:43,083 --> 00:09:44,460 Bizitza salbatu nizun. 134 00:09:44,543 --> 00:09:47,004 Zure teoriak sinetsi nituen. Besteek, ez. 135 00:09:47,087 --> 00:09:49,840 Eta nik susmoak eta gezurrak soilik jaso ditut. 136 00:09:49,923 --> 00:09:52,384 Ondo da. Zintzotasuna nahi? Hemen duzu. 137 00:09:53,010 --> 00:09:55,387 Munstroak eraso duenean, han zeunden. 138 00:09:55,471 --> 00:09:57,723 Rowanetik hasita, Uzta-Jaialdian. 139 00:10:03,354 --> 00:10:07,358 Hurreratze-Egunean, munstroa desagertu eta gero iritsi zinen. 140 00:10:07,441 --> 00:10:08,984 Ikusi ez zenuela diozu. 141 00:10:11,820 --> 00:10:13,656 Ez nekien gertutasuna krimena zenik. 142 00:10:13,739 --> 00:10:15,449 Eta zure marrazketa-obsesioa. 143 00:10:16,075 --> 00:10:20,162 Munstroa hamaika aldiz marraztu duzu, baina ez duzu inoiz ikusi. 144 00:10:20,245 --> 00:10:22,915 Hala diozu. Gordelekua ere marraztu zenuen. 145 00:10:22,998 --> 00:10:24,958 Eta Eugene ikertzera joan zenean… 146 00:10:25,668 --> 00:10:28,170 hiltzen saiatu zinen zure sekretua konta ez zezan. 147 00:10:28,796 --> 00:10:30,589 Min emango niokeela uste duzu? 148 00:10:30,673 --> 00:10:32,758 Ez dezagun ahaztu Gatestarren etxean 149 00:10:32,841 --> 00:10:35,260 agertu zinela Tyler eraso zuenean. 150 00:10:38,138 --> 00:10:39,556 Munstroa ni banaiz, 151 00:10:40,724 --> 00:10:42,226 zergatik ez zaitut hil? 152 00:10:46,313 --> 00:10:49,775 Ulertzen eta onartzen ez badut ere, gogoko nauzulako. 153 00:10:52,277 --> 00:10:53,404 Zu? Gogoko? 154 00:11:06,583 --> 00:11:08,001 Luze espiatu gaituzu? 155 00:11:08,085 --> 00:11:11,630 Zuen arteko tentsioa sumatzeko denbora nahikoa. 156 00:11:11,714 --> 00:11:12,923 Hara! 157 00:11:13,006 --> 00:11:16,051 Benetan, borrero-aizkora batez moztu zitekeen. 158 00:11:17,678 --> 00:11:21,932 Nonahi ezagutuko nuke hatz-mutur horien soinua. 159 00:11:22,641 --> 00:11:23,475 Kaixo, Gauza. 160 00:11:25,561 --> 00:11:27,771 Oraindik haserre Kalamazoo-koagatik? 161 00:11:27,855 --> 00:11:28,897 Ez zen nire errua izan. 162 00:11:29,857 --> 00:11:32,443 Kutxa gotorra minutu erdian ireki zenezakeela esan zenuen. 163 00:11:32,526 --> 00:11:34,653 Bost minutu geroago, han geunden. 164 00:11:34,737 --> 00:11:35,863 Baldar hutsa zara. 165 00:11:35,946 --> 00:11:36,780 Nahikoa da. 166 00:11:41,785 --> 00:11:42,619 Aska ezazu. 167 00:11:45,205 --> 00:11:46,582 Erakutsi egunkaria. 168 00:11:53,130 --> 00:11:54,256 Hemen dugu. 169 00:11:55,340 --> 00:12:00,637 Iggy Faulknerren eskuineko eskua ohi zen. Belaiki-belaunaldi oso bat trebatu zuen. 170 00:12:00,721 --> 00:12:02,723 Eta Iggy Horiren atzean… 171 00:12:07,060 --> 00:12:10,063 Kuluxka egin dezaket edo aurki ireki dezakezu? 172 00:12:30,542 --> 00:12:33,837 Hau Kalamazookoa bezalakoa da. 173 00:12:56,276 --> 00:12:58,195 Zer bizitoki ederra. 174 00:12:59,154 --> 00:13:00,697 Nola duzu banako gela bat? 175 00:13:01,698 --> 00:13:04,660 Nire logelakide ohiak ez zuen nire nortasuna jasaten. 176 00:13:07,830 --> 00:13:08,789 Hemen dago. 177 00:13:10,833 --> 00:13:15,003 Hydesak artista gisa deskribatzen ditu, baina mendekariak direla dio. 178 00:13:15,629 --> 00:13:19,299 "Mutanteak dira. Lo daude gertaera traumatiko batek esnatu 179 00:13:19,383 --> 00:13:22,302 edo kimikoekin edo hipnosiarekin askatu arte. 180 00:13:22,803 --> 00:13:25,889 Hydearen eta askatzailearen artean lotura sortzen da. 181 00:13:25,973 --> 00:13:28,141 Izakiak nagusitzat hartzen du. 182 00:13:28,976 --> 00:13:33,021 Nagusi berriaren plan zitala gauzatzeko tresna bihurtzen da". 183 00:13:33,856 --> 00:13:37,276 Hyde bat askatu nahi duena ez dago batere burutik sano. 184 00:13:38,819 --> 00:13:41,238 Horrek bi hiltzaile daudela esan nahi du. 185 00:13:42,447 --> 00:13:44,074 Munstroa eta haren nagusia. 186 00:13:51,665 --> 00:13:53,417 Ez zintudan ikaratu nahi. 187 00:13:56,712 --> 00:13:58,171 Nobelarekin nengoen. 188 00:13:59,882 --> 00:14:03,886 Enidek logela Yokorekin banatzea eskatu du. 189 00:14:05,554 --> 00:14:06,388 Benetan? 190 00:14:06,471 --> 00:14:07,890 Liskar bat dagoenean, 191 00:14:07,973 --> 00:14:11,226 bi nesken ikuspuntuak ezagutzea gogoko dut. 192 00:14:11,852 --> 00:14:13,478 Oso lotuta omen zeundeten. 193 00:14:14,062 --> 00:14:17,691 Azkenean lapurrak beti etsaitzen dira. Nire begiez ikusi dut. 194 00:14:18,275 --> 00:14:21,945 Gaia desbideratu, baina biok dakigu Enid estimatzen duzula. 195 00:14:22,738 --> 00:14:26,283 Eta onar ezazu zugan begikotasuna pizteko gai izan dela. 196 00:14:26,950 --> 00:14:29,119 Lasai, apur bat bakarrik. 197 00:14:29,745 --> 00:14:33,248 Ia sumagaitza begi arruntentzat, baina… neuk ikusi dut. 198 00:14:35,334 --> 00:14:36,835 Normalean harremana ez duzun 199 00:14:36,919 --> 00:14:40,172 jendearen laguna izatea egoitzako esperientziaren parte da. 200 00:14:40,672 --> 00:14:44,384 Eta maiz lagun horiek bizitza osorako dira. 201 00:14:44,468 --> 00:14:45,802 Hiltzea nahiago nuke. 202 00:14:46,553 --> 00:14:49,848 Hain zaila al da laguna egin duzula 203 00:14:49,932 --> 00:14:52,392 eta orain haren mira duzula onartzea? 204 00:14:54,061 --> 00:14:55,187 Bakarrik biziraungo dut. 205 00:14:55,729 --> 00:14:56,647 Beti bezala. 206 00:14:58,815 --> 00:15:02,319 Zure erabakia hori bada, eskaera zuzendariari bidaliko diot. 207 00:15:15,248 --> 00:15:16,416 Osaba Kirats? 208 00:15:31,056 --> 00:15:32,224 Osaba Kirats? 209 00:15:35,143 --> 00:15:38,271 Aizu! Bakartia izateak abantailak ditu. 210 00:15:38,355 --> 00:15:42,234 Zuk jartzen dituzu arauak, nahi duzuna egiten duzu. Begira niri. 211 00:15:49,574 --> 00:15:52,035 Kaixo. Zurekin hitz egin behar dut. 212 00:15:52,911 --> 00:15:54,454 Ez, oraintxe bertan. 213 00:15:55,622 --> 00:15:57,040 Bai, badakit non den. 214 00:15:58,250 --> 00:16:00,669 Ondo, 20 minututan han. 215 00:16:01,336 --> 00:16:02,379 Ondo da. Agur. 216 00:16:02,462 --> 00:16:03,547 Nor zen? 217 00:16:04,756 --> 00:16:07,718 - Zuri bost axola. - Badakit zer zaren, Xavier. 218 00:16:07,801 --> 00:16:09,803 Arraioa! Bakean utziko al nauzu? 219 00:16:20,605 --> 00:16:22,649 Lokalizagailua kokatu duzu? 220 00:16:24,443 --> 00:16:26,987 Lasai, osaba Kirats arduratu da. 221 00:16:29,656 --> 00:16:32,409 Ondo da. Goazen autora. 222 00:16:32,993 --> 00:16:35,287 PENNY-REN TXAKUR-PATRUILA 223 00:16:36,621 --> 00:16:37,789 Zer? 224 00:16:37,873 --> 00:16:40,125 Herritik ateratzerakoan hartu dut. 225 00:16:40,208 --> 00:16:42,961 Isilean bidaiatzea gogoko dut. 226 00:16:51,887 --> 00:16:52,929 Tira, goazen! 227 00:17:28,173 --> 00:17:29,966 Aizu! Zer da hain premiazkoa? 228 00:17:30,550 --> 00:17:31,760 Zer gertatu da? 229 00:17:33,303 --> 00:17:35,097 Hiltzen zinela amets egin dut. 230 00:17:35,597 --> 00:17:36,515 Igo autoan. 231 00:17:49,861 --> 00:17:53,198 Weems zuzendaria, Kinbotti buruz mintzatu behar gara. 232 00:17:53,281 --> 00:17:55,742 Asteazken. Zuri buruz ari ginen. 233 00:17:55,826 --> 00:17:57,327 Otsoa non aipa… 234 00:17:58,954 --> 00:18:00,288 Han gerta. 235 00:18:00,372 --> 00:18:02,249 Zure ebaluazioari buruz ari ginen. 236 00:18:02,332 --> 00:18:05,335 Ontzat eman behar dut epaitegira eraman baino lehen. 237 00:18:05,919 --> 00:18:08,463 Zer da zure epaia, doktore? Sendatu naiz? 238 00:18:09,714 --> 00:18:13,218 Pozten nau grazia egiteak. Kasuko epaileari ez dio egingo. 239 00:18:13,301 --> 00:18:15,220 Kinbott doktoreari azaldu diot 240 00:18:15,303 --> 00:18:18,223 urrats txikiak baina nabarmenak eman dituzula 241 00:18:18,306 --> 00:18:20,684 hemengo familia berriari moldatzeko. 242 00:18:21,893 --> 00:18:22,727 Bai. 243 00:18:23,645 --> 00:18:26,189 Orain besarkada erdiak ematen ditut. 244 00:18:26,940 --> 00:18:29,109 Hipnoterapiari buruz irakurri dut. 245 00:18:29,192 --> 00:18:31,903 Nire barruko Asteazkena askatzen lagun lezake. 246 00:18:32,404 --> 00:18:33,446 Gogoko duzu? 247 00:18:34,406 --> 00:18:35,866 Bai, izugarri. 248 00:18:36,783 --> 00:18:39,619 Zorionak zure barruan miatu nahi izateagatik. 249 00:18:39,703 --> 00:18:41,163 Astelehenean saioa dugu. 250 00:18:41,246 --> 00:18:42,372 Orduan hasiko gara. 251 00:18:43,415 --> 00:18:45,917 Zer zen hain premiazkoa, Asteazken? 252 00:18:47,919 --> 00:18:48,753 Itxoin dezake. 253 00:18:49,588 --> 00:18:50,839 Eta orain barkatu, 254 00:18:51,423 --> 00:18:53,258 etxeko lanak amaitu behar. 255 00:18:58,555 --> 00:19:00,849 WEATHERVANE KAFETEGIA ETA OKINDEGIA 256 00:19:02,809 --> 00:19:04,769 Kinbott Xavierren nagusia izango da. 257 00:19:05,729 --> 00:19:08,106 Hydeak lo daude gertaera traumatiko batek esnatu 258 00:19:08,190 --> 00:19:10,817 edo kimikoekin edo hipnosiarekin askatu arte. 259 00:19:15,989 --> 00:19:17,199 Entzuten ari didazu? 260 00:19:18,116 --> 00:19:21,244 Hyde bat zela jakin eta hipnosiaz askatuko zuen. 261 00:19:21,328 --> 00:19:23,371 Saio sekretuak azalduko lituzke. 262 00:19:23,872 --> 00:19:26,750 Uste dut barraren atzeko mutikoak ezagutu nauela. 263 00:19:28,501 --> 00:19:30,170 Bai. Hona dator. 264 00:19:30,253 --> 00:19:32,255 Lo-giltza bat egingo diot. 265 00:19:32,339 --> 00:19:33,381 - Erne. - Lasai. 266 00:19:33,465 --> 00:19:34,925 Ez du interesik zugan. 267 00:19:36,343 --> 00:19:38,762 Lau huts. Gonbidatzen dizut. 268 00:19:39,262 --> 00:19:41,306 Aizu, eskerrik asko, mutiko. 269 00:19:42,224 --> 00:19:44,100 Hau ere berriz bete behar. 270 00:19:45,685 --> 00:19:47,979 Tyler, hau nire osaba Kirats da. 271 00:19:50,315 --> 00:19:51,858 Kaixo, urte askota… 272 00:19:59,532 --> 00:20:00,367 Hori da…? 273 00:20:04,371 --> 00:20:05,622 Hyde bat da. 274 00:20:08,166 --> 00:20:10,460 Hara, gau hartako izakia da. 275 00:20:12,671 --> 00:20:15,423 Aitak argi utzi zizun nigana ez hurbiltzeko. 276 00:20:16,549 --> 00:20:18,510 Ez dago hemen, eta ni atsedenean nago. 277 00:20:20,220 --> 00:20:23,515 Norbaitek askatu behar ditu Hydeak. Haien nagusiek. 278 00:20:23,598 --> 00:20:24,808 Kaka zaharra. 279 00:20:26,685 --> 00:20:27,519 Tyler. 280 00:20:28,812 --> 00:20:30,063 Zer esan nizun? 281 00:20:35,944 --> 00:20:38,071 Hark distantzia mantendu nahi zuen. 282 00:20:38,154 --> 00:20:39,531 Neu eseri naiz harekin. 283 00:20:43,243 --> 00:20:44,077 Ondo da. 284 00:20:44,869 --> 00:20:46,204 Herrian zehar erantsi. 285 00:20:46,288 --> 00:20:49,207 Banku bat lapurtu omen du eta ikaragarria da. 286 00:20:49,291 --> 00:20:51,167 - Ez duzue ikusi, ezta? - Ez. 287 00:20:52,002 --> 00:20:53,920 Zaila litzateke ez ikustea. 288 00:20:54,504 --> 00:20:56,506 Ohar-taulan jarriko dut. 289 00:21:02,887 --> 00:21:04,514 Zertarako hartzen dut lana? 290 00:21:08,852 --> 00:21:10,979 Milesker, baina ez zen beharrezkoa. 291 00:21:11,062 --> 00:21:12,439 Bai, zer familia… 292 00:21:13,606 --> 00:21:14,441 koloretsua. 293 00:21:15,025 --> 00:21:17,068 Nahiz eta Kirats ardi beltza den. 294 00:21:17,652 --> 00:21:18,778 Ez du minik egiten. 295 00:21:19,404 --> 00:21:21,865 Bueno, gure zita egunez aldatzearena… 296 00:21:24,117 --> 00:21:25,577 Munstroa eta osabarekin… 297 00:21:25,660 --> 00:21:26,578 Aitzakiarik ez. 298 00:21:26,661 --> 00:21:29,122 Azken aldikoa eta gero, zor didazu. 299 00:21:30,915 --> 00:21:33,251 Ezin naiz atera. Zelatatzen naute. 300 00:21:34,044 --> 00:21:35,420 Ez duzu atera beharko. 301 00:21:35,503 --> 00:21:37,088 Ni zugana joango naiz. 302 00:21:37,172 --> 00:21:39,007 Crackstonen kriptan 21:00etan. 303 00:22:05,367 --> 00:22:06,451 Ez dut haren mira. 304 00:22:07,160 --> 00:22:09,621 Lagunak ardura dira eta esplota daitezke. 305 00:22:09,704 --> 00:22:13,625 Horrek ahultasun bihurtzen ditu. Egunkaria zaindu ni itzuli arte. 306 00:22:14,542 --> 00:22:16,211 Lehenbailehen itzuliko naiz. 307 00:22:18,421 --> 00:22:19,381 Ez da zita bat. 308 00:22:20,673 --> 00:22:23,510 Nire erruz erraiak ia urratu zizkiotelako noa. 309 00:22:24,010 --> 00:22:25,261 Egunkaria zaindu. 310 00:22:34,187 --> 00:22:37,315 Hemen ustekabea jaso nuen azken aldia gaizki joan zen. 311 00:22:38,400 --> 00:22:41,027 Honekin ez duzu konortea galduko. 312 00:22:41,986 --> 00:22:44,114 Baina begiak itxi behar dituzu. 313 00:22:45,073 --> 00:22:46,116 Benetan diozu? 314 00:22:46,783 --> 00:22:47,700 Tamalez. 315 00:22:51,079 --> 00:22:52,455 Zorretan nagoelako. 316 00:22:53,540 --> 00:22:55,083 Ondo da. Kontuz ibili. 317 00:22:56,626 --> 00:22:58,294 Itxaron hemen. Itxi begiak. 318 00:23:01,423 --> 00:23:02,298 Ondo da. 319 00:23:05,718 --> 00:23:07,512 Kontuz. Hemen gelditu. 320 00:23:08,555 --> 00:23:09,681 Momentu bat. 321 00:23:15,979 --> 00:23:18,231 Bale, begiak ireki ditzakezu. 322 00:23:38,168 --> 00:23:41,963 Ez duzu inoiz kripta baten barruan piknik bat egin? 323 00:23:51,014 --> 00:23:52,599 Beldurrezko filmak gogoko? 324 00:23:57,061 --> 00:23:58,730 Presta zaitez beldurtzeko. 325 00:24:12,911 --> 00:24:14,913 LEGEZKO ILEHORIA 326 00:24:19,209 --> 00:24:20,460 DANTZALDIKO ERREGINA 327 00:24:28,968 --> 00:24:31,346 Susmagarriaren motorra da, ziur. 328 00:24:31,429 --> 00:24:33,181 Hura bezain arraroa da. 329 00:24:34,557 --> 00:24:38,269 Oinez ez zen urrun joango. Banandu zaitezte. 330 00:24:38,770 --> 00:24:40,522 Ni lakuan begiratzera noa. 331 00:24:48,321 --> 00:24:49,531 Tortura bat izan da. 332 00:24:51,074 --> 00:24:51,908 Eskerrik asko. 333 00:24:55,828 --> 00:24:57,622 Bale, ez nazazu gorroto. 334 00:24:57,705 --> 00:24:59,123 Esango dut eta kito… 335 00:25:02,043 --> 00:25:03,920 Lagunak baino gehiago izan nahi dut. 336 00:25:06,214 --> 00:25:07,340 Gogoa galduko duzu. 337 00:25:08,007 --> 00:25:10,635 Ez egin hori. Ez gutxietsi nire sentimenduak. 338 00:25:11,219 --> 00:25:14,264 Ez naiz lagun ona. Are gutxiago neska-lagun ona. 339 00:25:15,682 --> 00:25:17,767 Ez ikusia egingo dizut, bihotza zapalduko dizut 340 00:25:17,850 --> 00:25:20,144 eta nire beharrak eta interesak lehenetsiko ditut. 341 00:25:22,397 --> 00:25:25,817 Jarrai zaitezke ni aldentzen saiatzen. Ez duzu lortuko. 342 00:25:25,900 --> 00:25:27,277 Ia hil zintudan. 343 00:25:27,360 --> 00:25:28,403 Biziraun nuen. 344 00:25:28,486 --> 00:25:30,947 - Hasiberri-zortea. - Zuk uste baino gogorragoa naiz. 345 00:25:36,452 --> 00:25:37,996 Akatsa egiten ari zara. 346 00:25:39,330 --> 00:25:40,164 Ziur aski. 347 00:25:41,666 --> 00:25:42,500 Dudarik gabe. 348 00:25:52,260 --> 00:25:53,344 Zer demontre? 349 00:25:53,928 --> 00:25:55,555 - Tyler. - Aita? 350 00:25:56,556 --> 00:25:57,807 Zer zabiltza hemen? 351 00:25:58,933 --> 00:26:01,227 Zaindariak motorra aurkitu du lakuan. 352 00:26:01,311 --> 00:26:04,105 Bankua lapurtu zuen tipoarena bezalakoa da. 353 00:26:04,188 --> 00:26:07,567 Kanoa bat falta da. Erroi uhartean zegoela uste nuen. 354 00:26:08,985 --> 00:26:12,697 Ez dizuet hau zer den galdetuko, baina ez zaituztet hemen ikusi. 355 00:26:12,780 --> 00:26:13,865 Ulertzen? 356 00:26:15,450 --> 00:26:16,367 Sinestezina. 357 00:26:16,951 --> 00:26:17,785 Tira, goazen. 358 00:26:29,797 --> 00:26:30,798 Egunkaria… 359 00:26:34,052 --> 00:26:34,886 Gauza? 360 00:26:44,812 --> 00:26:45,730 Gauza… 361 00:26:58,034 --> 00:26:59,869 Kirats? Kirats, lagundu! 362 00:26:59,952 --> 00:27:01,788 Lagundu! Gauza ez da mugitzen. 363 00:27:01,871 --> 00:27:04,165 - Sastakatu dute! - Utzi mahai gainean! 364 00:27:24,686 --> 00:27:25,645 Tira, Gauza. 365 00:27:48,334 --> 00:27:49,877 Hil da, Asteazken. 366 00:27:50,628 --> 00:27:51,963 Ez, ez da hil. Gauza. 367 00:27:52,964 --> 00:27:54,215 Entzun ahal banauzu… 368 00:27:56,384 --> 00:27:58,636 hiltzen bazara, hilko zaitut. 369 00:28:00,471 --> 00:28:01,597 Berriro. 370 00:28:02,098 --> 00:28:03,558 Orain! Berriro, mesedez! 371 00:28:27,915 --> 00:28:30,251 Une batez hil zinela pentsatu dugu. 372 00:28:32,962 --> 00:28:34,464 Nork egin dizu hau? 373 00:28:37,091 --> 00:28:39,969 Atzetik sastakatu zaituzte. Koldar halakoak. 374 00:28:40,887 --> 00:28:43,222 Hau egin dizunak sufrituko du. Benetan. 375 00:28:43,890 --> 00:28:45,183 Sufrimendu geldoa, 376 00:28:46,017 --> 00:28:46,893 luzea 377 00:28:47,935 --> 00:28:49,896 eta izugarri mingarria izango da. 378 00:29:06,287 --> 00:29:07,789 Neuk josiko dut. 379 00:29:09,916 --> 00:29:11,667 Zure motorra aurkitu dute. 380 00:29:12,502 --> 00:29:14,128 Sheriffa hurbil dago. Zoaz. 381 00:29:15,046 --> 00:29:17,340 Hurrengoan zerbait apalagoa lapurtu. 382 00:29:18,132 --> 00:29:19,383 Ez du graziarik. 383 00:29:21,594 --> 00:29:24,263 Ondo da. Gaur hemen ezkutatuko naiz, 384 00:29:24,347 --> 00:29:27,725 gaixoa zainduko dut eta goizean joango naiz. 385 00:29:30,061 --> 00:29:33,105 Zure hurrengo epaiketara edo familia-bileraren batera arte. 386 00:29:33,689 --> 00:29:35,525 Beti izango zara nire kutunena. 387 00:29:36,651 --> 00:29:38,236 Esaiozu Pugsleyri. 388 00:29:39,111 --> 00:29:40,446 Konplexua sortuko dio. 389 00:29:47,495 --> 00:29:50,331 Ez dirudi ausazko txantxa denik. 390 00:29:50,414 --> 00:29:54,001 Nire logela arakatu duenak Nathaniel Faulknerren egunkaria eraman du. 391 00:29:54,085 --> 00:29:57,213 Belaiki liburutegian giltzapean egon behar litzateke. 392 00:29:57,296 --> 00:29:58,798 Egunkaria ezagutzen duzu. 393 00:29:58,881 --> 00:30:02,009 Bilatzen dugun munstroa Hyde bat dela jakingo duzu. 394 00:30:06,514 --> 00:30:09,350 Milesker, Thornhill andrea. Ni arduratuko naiz. 395 00:30:09,934 --> 00:30:13,271 Noski. Ezer behar baduzue, pasilloaren beste aldean nago. 396 00:30:33,207 --> 00:30:36,085 Faulknerrek urteak eman zituen Hydeak ikertzen. 397 00:30:37,753 --> 00:30:40,339 Gogorik gabeko hiltzaileak bakarrik diren 398 00:30:40,423 --> 00:30:42,508 ala egiten dutena dakiten zehaztu nahi zuen. 399 00:30:42,592 --> 00:30:44,218 Zer ondorioztatu zuen? 400 00:30:44,969 --> 00:30:47,680 Hyde batek hil zuen hark bat aurkitu baino lehen. 401 00:30:48,556 --> 00:30:50,308 Beste batzuek ikertzen jarraitu zuten, 402 00:30:50,391 --> 00:30:53,102 baina Hydeak iragarrezinegiak eta bortitzegiak ziren. 403 00:30:54,228 --> 00:30:57,189 Duela 30 urte, eskolan sartzea debekatu zieten. 404 00:30:59,609 --> 00:31:02,069 Beti jakin duzu munstroa Hyde bat zela. 405 00:31:03,279 --> 00:31:04,780 Ez diozu sheriffari esan? 406 00:31:05,865 --> 00:31:08,743 Esan izan banio, agur Inoiz Ez Gehiagori. 407 00:31:08,826 --> 00:31:11,954 Itxiko lukete. Ez da gertatuko ni hemen nagoen artean. 408 00:31:12,455 --> 00:31:14,624 Ez naiz saihestu nahi duen bakarra. 409 00:31:15,166 --> 00:31:17,293 Susmagarririk baduzu, esadazu nor. 410 00:31:17,376 --> 00:31:18,252 Zergatik? 411 00:31:19,378 --> 00:31:21,839 Gas-argia egin didazu eta oztopatu nauzu. 412 00:31:21,923 --> 00:31:25,635 Berdin dizu zenbat hiltzen diren zure izena garbi dagoen artean. 413 00:31:27,845 --> 00:31:33,893 Inoiz Ez Gehiagoko familia babesten ari naiz. Zu barne, Addams. 414 00:31:53,162 --> 00:31:54,121 Zatoz nirekin. 415 00:31:54,205 --> 00:31:57,333 Walker alkatearen hilketari buruzko informazioa dut. 416 00:32:07,009 --> 00:32:11,180 Aitaren ordenagailutik atera ditut. Norbaiten bila omen zebilen. 417 00:32:11,263 --> 00:32:14,475 Laurel Gates? Hurreratze-Eguna eta gero hasi omen zen. 418 00:32:14,558 --> 00:32:16,060 Han antzemango zuen. 419 00:32:16,143 --> 00:32:18,729 Polizia britainiarrak ito omen zela dio, 420 00:32:18,813 --> 00:32:20,606 baina ez zuten gorpua aurkitu. 421 00:32:21,607 --> 00:32:24,986 Duela urtebete, 90 urteko emakume batek erosi zuen. 422 00:32:25,069 --> 00:32:28,781 Hil zen eta bere ondasun guztiak zaintzen zuenari eman zizkion: 423 00:32:29,448 --> 00:32:30,783 Teresa L. Glau. 424 00:32:32,994 --> 00:32:34,412 Laurel Gatesen anagrama. 425 00:32:35,496 --> 00:32:39,834 Etxea isilean erosi zion eta beste norbait gisa itzuli zen hona… 426 00:32:40,626 --> 00:32:41,460 Zergatik? 427 00:32:43,713 --> 00:32:46,674 Bere familiaren ezbeharrak egozten zizkienei mendeku hartzeko. 428 00:32:46,757 --> 00:32:48,050 Zure aitari, 429 00:32:48,134 --> 00:32:48,968 forentseari, 430 00:32:49,051 --> 00:32:50,136 nire gurasoei… 431 00:32:50,803 --> 00:32:52,096 Oroz gain, eskolari. 432 00:32:52,680 --> 00:32:54,598 Zer lotura du munstroak honekin? 433 00:32:55,182 --> 00:32:57,893 Munstroa Hyde bat da. Laurelen agindupean dago. 434 00:32:57,977 --> 00:32:59,228 Hark kontrolatzen du. 435 00:32:59,729 --> 00:33:02,481 Zuk badakizu Laurel nor den, ezta? 436 00:33:07,903 --> 00:33:10,698 Asteazken, gaur ez genuen saiorik. 437 00:33:11,365 --> 00:33:12,867 Zerbait itzultzera nator. 438 00:33:15,286 --> 00:33:17,371 Zure txikitako logelan zegoen. 439 00:33:24,003 --> 00:33:28,007 Badakit Laurel Gates zarela eta Jerichora mendeku bila itzuli zarela. 440 00:33:29,550 --> 00:33:31,969 Alkatea ere bai, horregatik hil zenuen. 441 00:33:32,470 --> 00:33:35,056 Nor hobe inor konturatu gabe ospitalean sartzeko, 442 00:33:35,139 --> 00:33:38,059 paziente bat bisitatzen duen psikiatra bat baino? 443 00:33:39,810 --> 00:33:42,605 Alkatearen hilketa leporatzen ari didazu? 444 00:33:42,688 --> 00:33:45,399 Eugeneri eramandako arrosek salatu zintuzten. 445 00:33:45,483 --> 00:33:48,569 Zure ohe ondoan aurkitu nituen bezalakoak dira. 446 00:33:48,652 --> 00:33:51,072 Ez dakit zeri buruz ari zaren, benetan. 447 00:33:51,155 --> 00:33:54,241 Zu bezalako psikiatra aditu bat arrazoi bakar batengatik 448 00:33:54,325 --> 00:33:57,369 etorriko litzateke Jericho bezalako herri batera. 449 00:33:57,453 --> 00:34:00,581 Marjinatuen gogoak kontrolatzeko aukera eman zizun 450 00:34:00,664 --> 00:34:03,959 mendekua hartzeko erabil zenezakeen bat aurkitu arte. 451 00:34:06,337 --> 00:34:07,338 Badakizu zer? 452 00:34:07,421 --> 00:34:10,382 Ez dut astirik zure begitazioei aurre egiteko. 453 00:34:10,466 --> 00:34:11,842 Larrialdi bat dut. 454 00:34:11,926 --> 00:34:13,636 Norekin? Xavierrekin? 455 00:34:14,220 --> 00:34:17,348 Badakit zure autoan saio sekretuak izan dituzuela. 456 00:34:17,431 --> 00:34:20,559 Eta Hydea askatzeko erabilitako haitzuloa aurkitu dut. 457 00:34:22,019 --> 00:34:23,896 Hau onartezina da. 458 00:34:23,979 --> 00:34:26,440 Ba al dakizu Hydeak iragarrezinak direla? 459 00:34:26,524 --> 00:34:29,318 Xavier zure alde jarri nahi zenuen aurka izan baino lehen. 460 00:34:29,401 --> 00:34:32,196 Asteazken, laguntza behar duzu. 461 00:34:32,279 --> 00:34:33,906 Neuk ezin zaitut lagundu. 462 00:34:33,989 --> 00:34:35,366 Xavier deitzen? 463 00:34:36,158 --> 00:34:37,368 Reynolds epailea. 464 00:34:37,451 --> 00:34:41,080 Gazteentzako psikiatriko batean egon zaitezen gomendatuko dut. 465 00:34:41,163 --> 00:34:44,583 Tira, biok dakigu aste batean zuzentzen amaituko nukeela. 466 00:34:48,337 --> 00:34:49,547 Denbora amaitzen da. 467 00:35:01,475 --> 00:35:03,519 Weems zuzendaria, Valerie Kinbott. 468 00:35:03,602 --> 00:35:05,604 Asteazken nire bulegora etorri da. 469 00:35:06,397 --> 00:35:08,399 Ez nekien gaur saioa zuenik. 470 00:35:08,482 --> 00:35:11,777 Ez. Eta portaera guztiz irrazionala zuen. 471 00:35:14,697 --> 00:35:15,781 Kinbott doktorea? 472 00:35:19,618 --> 00:35:20,661 Kinbott doktorea? 473 00:35:31,922 --> 00:35:37,094 JERICHOKO OSPITALE OROKORRA 474 00:35:55,404 --> 00:35:56,280 Galdu dugu. 475 00:35:56,864 --> 00:35:58,407 Kinbott doktorea hil da. 476 00:36:01,368 --> 00:36:02,703 Hau orain amaituko da. 477 00:36:23,849 --> 00:36:26,143 Aizu, ospa nire lekutik. 478 00:36:26,227 --> 00:36:28,020 Zeure aholkuak jarraitu. 479 00:36:30,314 --> 00:36:31,523 Nire logelan utzi zenuen. 480 00:36:32,358 --> 00:36:34,193 Egia esan, Gauzan utzi zenuen. 481 00:36:35,027 --> 00:36:37,029 Aspaldi elkartzen zara Kinbottekin? 482 00:36:37,529 --> 00:36:38,364 Espiatu…? 483 00:36:40,991 --> 00:36:44,954 Zer esaten ari naiz? Jakina baietz. Espiatu nauzu, ezta? 484 00:36:49,250 --> 00:36:52,127 Zure fantasiako bilaua bainaiz. 485 00:36:54,213 --> 00:36:59,260 Aitak uste du nire osasun mentala kudeatu behar duen HPen kontua dela. 486 00:37:01,011 --> 00:37:03,889 Prentsa horitik kanpo mantendu nahi ninduen. 487 00:37:06,141 --> 00:37:07,685 Ez nintzen zure logelan egon. 488 00:37:08,686 --> 00:37:10,729 Sinetsi ala ez, 489 00:37:10,813 --> 00:37:12,022 berdin zait. 490 00:37:20,364 --> 00:37:22,491 Gero eta hobeto margotzen duzu. 491 00:37:22,574 --> 00:37:24,493 Bereziki hau dut gogoko. 492 00:37:28,580 --> 00:37:30,249 Benetan bizi duzula dirudi. 493 00:37:32,751 --> 00:37:35,254 - Zer nahi duzu? - Neuk galdetzen dut. 494 00:37:40,592 --> 00:37:43,012 Zergatik duzu Rowanen inhalagailua? 495 00:37:47,308 --> 00:37:48,642 Edo Eugenen betaurrekoak. 496 00:37:51,562 --> 00:37:53,939 Zergatik egin zenizkidan argazki hauek? 497 00:37:54,023 --> 00:37:56,275 - Ez… - Ez ahaztu lortu duzun azkena. 498 00:37:59,445 --> 00:38:00,821 Kinbotten lepokoa. 499 00:38:01,322 --> 00:38:03,282 - Norbaitek ekarriko zituen! - Geldi! 500 00:38:03,866 --> 00:38:06,410 Utzi labana. Belauniko jarri. 501 00:38:07,202 --> 00:38:08,495 Eskuburdinak jarri. 502 00:38:08,579 --> 00:38:10,497 - Isilik egoteko eskubidea duzu. - Zer? 503 00:38:10,581 --> 00:38:13,083 Diozun guztia zure kontra erabil daiteke. 504 00:38:13,167 --> 00:38:14,918 Abokatua izateko eskubidea duzu. 505 00:38:15,002 --> 00:38:17,504 Ezin baduzu ordaindu, bat esleituko dizute. 506 00:38:17,588 --> 00:38:19,340 Milesker laguntzagatik. 507 00:38:19,840 --> 00:38:21,759 Aizu, tranpa jarri didazu! 508 00:38:22,551 --> 00:38:23,719 Azpijana egin dit. 509 00:38:24,636 --> 00:38:26,347 Rowani zu hiltzen utzi behar niokeen. 510 00:38:42,571 --> 00:38:43,447 Kaixo. 511 00:38:45,366 --> 00:38:46,200 Itzuli zara. 512 00:38:46,909 --> 00:38:49,536 Egun pare bat noa eta logela hankaz gora dago 513 00:38:49,620 --> 00:38:52,915 eta Gauza ia hil da… Norbaitek zaindu behar zaituzte. 514 00:38:53,707 --> 00:38:56,418 - Ez zindoan Yokorekin? - Yoko bikaina da. 515 00:38:56,960 --> 00:38:59,630 Muga gehiago behar ditudala erabaki dut. 516 00:39:00,631 --> 00:39:01,924 Utzi zinta. 517 00:39:02,674 --> 00:39:04,802 Asteazken Addams baretzen hasia da? 518 00:39:04,885 --> 00:39:05,761 Inoiz ez. 519 00:39:07,888 --> 00:39:09,390 Eboluzionatzen ari naiz. 520 00:39:09,973 --> 00:39:12,309 Bada, pixkanaka. 521 00:39:13,727 --> 00:39:15,187 Zergatik aldatu duzu iritziz? 522 00:39:16,313 --> 00:39:17,314 Talde ona gara. 523 00:39:18,023 --> 00:39:20,025 Ez ginateke izan behar, baina bagara. 524 00:39:20,109 --> 00:39:22,486 Adiskidetasun-anomalia baten modukoa da. 525 00:39:22,569 --> 00:39:24,863 Niri buruz esan zenuen guztia egia da. 526 00:39:25,989 --> 00:39:27,699 Baina ez dut barka eskatuko. 527 00:39:28,367 --> 00:39:29,326 Ez gehiago. 528 00:39:31,161 --> 00:39:32,246 Horrelakoa naiz. 529 00:39:37,626 --> 00:39:38,794 Gauzak zure mira izan du. 530 00:39:40,879 --> 00:39:42,172 Baita nik ere. 531 00:39:45,884 --> 00:39:47,511 Xavierrena sentitzen dut. 532 00:39:48,178 --> 00:39:50,848 Nik ez. Gezurti eta hiltzaile bat da. 533 00:39:51,557 --> 00:39:52,391 Gainera… 534 00:39:53,350 --> 00:39:55,602 ez dago arrazoia izatea baino ezer hoberik. 535 00:39:55,686 --> 00:39:58,230 Sentsazio hori partekatzea izan ezik. 536 00:39:59,231 --> 00:40:01,483 Gauzak Tylerrekin izandako zita aipatu dit. 537 00:40:01,567 --> 00:40:02,734 Nola joan zen? 538 00:40:03,527 --> 00:40:04,903 Moztu zuten. 539 00:40:08,115 --> 00:40:11,326 Bada, Tylerrek azken txandan egiten du lan gaur. 540 00:40:21,503 --> 00:40:22,504 Itxita gaude. 541 00:40:23,130 --> 00:40:24,465 Ba ateak itxi. 542 00:40:27,176 --> 00:40:29,428 Oso jende gaiztoa dabil hortik. 543 00:40:32,431 --> 00:40:35,476 Bai, aitak Xavierrekin gertatutakoa esan dit. 544 00:40:37,686 --> 00:40:39,062 Zoramena da. 545 00:40:39,146 --> 00:40:41,106 Oso normala zela zirudien. 546 00:40:42,232 --> 00:40:44,443 Bada, marjinatua izateko. 547 00:40:45,235 --> 00:40:46,236 Bada… 548 00:40:47,779 --> 00:40:49,823 gauzak hausnartu ditut. 549 00:40:52,701 --> 00:40:53,577 Adibidez? 550 00:40:55,537 --> 00:40:56,788 Norengan fida naitekeen. 551 00:41:00,250 --> 00:41:02,711 Lagunak baino gehiago izateko prest? 552 00:41:45,254 --> 00:41:46,088 Aizu! 553 00:42:03,021 --> 00:42:03,897 Ondo zaude? 554 00:42:05,107 --> 00:42:06,024 Joan behar dut. 555 00:42:07,317 --> 00:42:08,151 Zer? 556 00:42:09,695 --> 00:42:10,862 Zer gertatzen da? 557 00:42:12,197 --> 00:42:13,115 Asteazken! 558 00:42:18,954 --> 00:42:23,542 Jakina musu ematen diodan lehena munstro psikotiko eta hiltzailea dela. 559 00:42:25,127 --> 00:42:26,712 Estilo jakin bat gogoko dut. 560 00:45:25,056 --> 00:45:26,975 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz