1 00:00:06,006 --> 00:00:08,341 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:11,219 --> 00:00:12,971 Ebalua dezagun egoera. 3 00:00:13,680 --> 00:00:16,057 Poltsa buruan primeran desorientatzeko, 4 00:00:17,142 --> 00:00:20,228 eskumuturrak irmoki lotuta zirkulazioa mozteko 5 00:00:20,311 --> 00:00:22,689 eta ideiarik ez biziraungo dudan. 6 00:00:24,357 --> 00:00:26,067 Dudarik gabe, gogoko dut. 7 00:00:26,901 --> 00:00:29,612 Nor ausartzen da gure santutegian sartzen? 8 00:00:29,696 --> 00:00:31,322 Kendu mozorroa, Bianca. 9 00:00:33,491 --> 00:00:37,871 Eta bat-batean, nire itxaropenek etsipen latzaren harrien kontra jo zuten. 10 00:00:37,954 --> 00:00:42,459 Nire etsaia ez zen hiltzaile zoro bat. Institutuko pailazo talde bat baizik. 11 00:00:42,542 --> 00:00:44,419 Hobe zaude mozorroarekin. 12 00:00:44,502 --> 00:00:46,755 - Nola heldu zara hona? - Rowani esker. 13 00:00:48,006 --> 00:00:48,840 Ezkerreko sakelan. 14 00:00:53,595 --> 00:00:55,847 Filigranak Poeren estatuaraino gidatu ninduen. 15 00:00:55,930 --> 00:00:58,308 - Igarkizuna ebatzi nuen. - Igarkizuna? 16 00:00:58,391 --> 00:01:00,351 Kriskitin egiten dugu eta kito. 17 00:01:00,435 --> 00:01:02,645 Ez al zara taldeko azkarrena? 18 00:01:02,729 --> 00:01:05,065 Belaikiok eliteko elkarte soziala gara. 19 00:01:05,148 --> 00:01:06,274 Elitekoak esan dut. 20 00:01:06,357 --> 00:01:09,903 Festak zabaltzan, kanpaldiak eta aldizkako bainuak biluzik. 21 00:01:09,986 --> 00:01:11,571 Eta Yokok koktelak prestatzen ditu. 22 00:01:11,654 --> 00:01:14,866 Alkoholik gabeko mojito bikainak egiten ditu. Zoramena. 23 00:01:15,533 --> 00:01:17,077 Inoiz egiten duzue lo? 24 00:01:18,203 --> 00:01:20,371 Uste nuen deuseztatu zinetela. 25 00:01:20,455 --> 00:01:25,043 Bai, taldeak estatutua duela 30 urte galdu zuen mutil normal bat hil zenean. 26 00:01:25,126 --> 00:01:26,836 Baina ikasle aberats asko ditugu. 27 00:01:26,920 --> 00:01:30,298 Weemsek ez ikusia egiten du istilurik sortzen ez baditugu. 28 00:01:30,381 --> 00:01:33,426 - Rowanek, adibidez? - Azken seihilekoan bota genuen. 29 00:01:34,177 --> 00:01:36,346 Galdera da: zer egingo dugu harekin? 30 00:01:37,764 --> 00:01:39,933 Liburutegian, kideak bakarrik. 31 00:01:43,895 --> 00:01:46,314 - Hitzeman dezala. - Zer? 32 00:01:46,981 --> 00:01:47,982 Gurasoak kideak ziren. 33 00:01:48,066 --> 00:01:51,736 Poe Kopan egin zuena eta gero, inola ere ez. 34 00:01:51,820 --> 00:01:54,697 Ez dugu istilurik nahi? Hona hemen handiena. 35 00:01:54,781 --> 00:01:58,118 Zure arloan garaitu zintudalako? Ez kezkatu. 36 00:01:58,201 --> 00:01:59,828 Ez dut kidea izan nahi. 37 00:02:00,411 --> 00:02:01,996 Uko egiten ari diguzu? 38 00:02:02,080 --> 00:02:03,289 Sinestezina, ezta? 39 00:02:04,415 --> 00:02:05,250 Aska ezazu. 40 00:02:05,333 --> 00:02:06,835 Nire burua askatu dut. 41 00:02:12,841 --> 00:02:14,843 Beste begia ubeltzea nahi duzu? 42 00:02:23,393 --> 00:02:25,895 Zuek bezalako amateurrek bahiketak hondatzen dituzue. 43 00:02:35,613 --> 00:02:39,367 HIRUGARREN ATALA - "LAGUNA ALA ETSAIA" 44 00:02:47,542 --> 00:02:51,171 Ikerketak hainbeste hari zituen, non hil-jantzia jos nezaken. 45 00:02:51,754 --> 00:02:55,341 Oraindik ez dakit nola altxatu zen Rowan hildakoen artetik. 46 00:02:55,425 --> 00:02:57,468 Edo zergatik dagoen munstro bat. 47 00:02:58,469 --> 00:03:01,556 Baina orain jakin-mina eragiten didana liburu hau da. 48 00:03:02,223 --> 00:03:05,351 Inoiz Ez Gehiagorekin neuk amaituko badut, 49 00:03:05,435 --> 00:03:06,769 galdera da: 50 00:03:07,353 --> 00:03:10,315 zergatik partekatu apokalipsia pelegrin batekin? 51 00:03:15,945 --> 00:03:19,866 Ikasle guztiek lan boluntarioa 10:00etan hasiko dute 52 00:03:19,949 --> 00:03:22,076 eta 13:00etan bazkalduko dute. 53 00:03:22,160 --> 00:03:28,041 Aurten Hurreratze-Eguna oso ekitaldi berezi batekin amaituko da: 54 00:03:28,124 --> 00:03:31,920 oroimenezko estatua berri baten inaugurazioarekin herriko plazan. 55 00:03:32,503 --> 00:03:35,965 Eta Inoiz Ez Gehiagoko ikasleen emankizunak egongo dira. 56 00:03:37,759 --> 00:03:43,431 Gure eskolaren ordezkariak zarete, beraz, behar bezala jokatu. 57 00:03:43,973 --> 00:03:45,350 - Bai. - Bai, horixe! 58 00:03:53,191 --> 00:03:55,443 Bai! Pelegrin-Mundua tokatu zait. 59 00:03:55,526 --> 00:03:58,112 Jendearekin moldatzen naiz eta antzeztea maite dut, 60 00:03:58,196 --> 00:04:00,823 beraz, agerikoa zen. Zuri zer tokatu zaizu? 61 00:04:02,992 --> 00:04:04,744 Uriah's Heap. Ez dakit zer den. 62 00:04:06,079 --> 00:04:09,499 Antigoaleko gauzen denda arraro eta beldurgarri bat. Maite egingo duzu. 63 00:04:10,667 --> 00:04:13,753 Atzaparrak gurutzatuta ditut Ajaxekin tokatzeko. 64 00:04:14,254 --> 00:04:16,297 Ai ene, Weathervane tokatu zait. 65 00:04:16,381 --> 00:04:18,883 Txo, alda iezadazu. Tira, alda iezadazu! 66 00:04:19,717 --> 00:04:22,220 Asteazken, ez kezkatu zure txeloarengatik. 67 00:04:22,303 --> 00:04:24,889 Arratsaldean ekartzeko eskatuko dut. 68 00:04:25,723 --> 00:04:26,557 Nire txeloa? 69 00:04:26,641 --> 00:04:29,394 Zabaltzan eman zenuen serenata entzun nuen. 70 00:04:30,270 --> 00:04:31,187 Zirraragarria. 71 00:04:31,938 --> 00:04:36,234 Jerichoko institutuko bandarekin joango zara zeremonian. 72 00:04:37,026 --> 00:04:41,489 Ziur ez dela zailegia izango Fleetwood Mac-en melodia bat jotzea. 73 00:04:42,407 --> 00:04:45,118 Gero sorgina banintz bezala urkatzen banauzue bakarrik. 74 00:04:48,246 --> 00:04:50,415 PELEGRIN-MUNDUA - ESKOLAKO AUTOBUSA 75 00:05:01,134 --> 00:05:02,510 Horma huts bati begira? 76 00:05:02,593 --> 00:05:04,721 Ez zegoen hutsik azken Hurreratze-Egunean. 77 00:05:05,722 --> 00:05:08,433 Oraindik haserre gonbidapena ukatu nuelako? 78 00:05:09,058 --> 00:05:10,476 Zugatik busti nintzen. 79 00:05:10,560 --> 00:05:14,689 Tira, kanoi-bazka naiz Biancarekin duzun gerra hotzean. 80 00:05:14,772 --> 00:05:17,025 - Beste kontuekin nabil. - Zer kontu? 81 00:05:17,108 --> 00:05:19,235 Rowan hil zuen munstroa aurkitzea. 82 00:05:19,319 --> 00:05:21,070 Rowan kaleratu zuten. 83 00:05:21,154 --> 00:05:23,614 - Joaten ikusi genuen. - Mintzatu zarete? 84 00:05:25,283 --> 00:05:27,744 Idatzi diot, baina ez dit erantzun. 85 00:05:27,827 --> 00:05:30,204 Agian Inoiz Ez Gehiago ahaztu nahi du. 86 00:05:30,288 --> 00:05:31,331 Edo hilda dago. 87 00:05:31,414 --> 00:05:33,875 Zergatik dizu axola? Ez zenuen ezagutzen. 88 00:05:33,958 --> 00:05:36,044 Zergatik zuri ez dizu axola? 89 00:05:36,127 --> 00:05:40,089 Jendeak ez dit sinesten, baina ez naiz geldituko. 90 00:05:41,007 --> 00:05:44,052 Primeran, orain lapurra ere zara. 91 00:05:44,135 --> 00:05:47,305 Zer berezi du Belaikien egunkari zahar batek? 92 00:05:47,388 --> 00:05:50,099 Ez zinen harritu bart erakutsi nizuenean. 93 00:05:50,183 --> 00:05:51,893 Aurretik ikusi duzu, ezta? 94 00:05:52,727 --> 00:05:55,521 Bai. Uzta-Jaialdirako pare bat egun baino lehen. 95 00:05:55,605 --> 00:05:59,817 Rowanen idazmahaian. Uste nuen bota genuenean lapurtu omen zuela. 96 00:06:00,318 --> 00:06:03,654 Aipatu nion eta izugarri haserretu zen nirekin. 97 00:06:04,238 --> 00:06:05,948 - Sinestezina… - Ixo! 98 00:06:06,032 --> 00:06:07,325 - Zergatik? - Zoratuta zaude! 99 00:06:09,494 --> 00:06:12,205 Hormaren kontra jaurti zintuen telekinesiaz? 100 00:06:13,456 --> 00:06:14,499 Bai. 101 00:06:15,541 --> 00:06:16,751 Nola dakizu? 102 00:06:17,460 --> 00:06:18,544 Igarri dut. 103 00:06:20,171 --> 00:06:24,217 Arraroa da zu hemen agertzea. Egunkariak 30 urte inguru ditu, ezta? 104 00:06:24,300 --> 00:06:26,260 Zergatik agertzen da Crackstone? 105 00:06:26,344 --> 00:06:27,595 Ezagutzen duzu? 106 00:06:28,179 --> 00:06:29,430 Joseph Crackstone da. 107 00:06:29,514 --> 00:06:31,599 Jerichoren fundatzailea. 108 00:06:31,682 --> 00:06:32,934 Oso ezaguna da hemen. 109 00:06:33,017 --> 00:06:34,185 Bai, begira. 110 00:06:35,144 --> 00:06:36,020 Hura da. 111 00:06:47,156 --> 00:06:48,699 - Sheriff. - Esan. 112 00:06:48,783 --> 00:06:50,410 Lucas, nire semea, gogoratzen? 113 00:06:50,493 --> 00:06:54,122 Jakina. Lagunekin ikusi nuen Weathervanen pasa den astean. 114 00:06:55,415 --> 00:06:56,749 Lanera joan behar dut. 115 00:06:56,833 --> 00:06:58,876 Aizu, gaur istilurik ez. Ulertzen? 116 00:07:04,424 --> 00:07:06,134 Ez erakutsi poz gehiegi. 117 00:07:06,217 --> 00:07:09,011 Marjinatuek hemen nahi ditugula pentsatuko dute. 118 00:07:09,095 --> 00:07:12,098 Basoan zelatatzen duena eskola horrekin lotuta dago. 119 00:07:12,181 --> 00:07:15,226 Tira, utzi Inoiz Ez Gehiagori errua egozteari. 120 00:07:15,309 --> 00:07:17,437 Jericho toki horren menpe dago. 121 00:07:17,520 --> 00:07:21,524 Nork uste duzu ordaintzen dituela errepideak, parkeak eta soldatak? 122 00:07:21,607 --> 00:07:25,153 Nire lana egiten ari naiz, herriko ongizateaz arduratzen. 123 00:07:25,236 --> 00:07:27,155 Ez niri sermoirik bota, Donovan. 124 00:07:27,238 --> 00:07:29,657 Jerichoko alkatea izan baino lehen 125 00:07:29,740 --> 00:07:31,868 plaka hori neraman, gogoratzen? 126 00:07:33,202 --> 00:07:35,705 Orduan ez zenuen historia hain gogoko. 127 00:07:35,788 --> 00:07:40,751 - Negozioarentzat ona, Jerichorentzat ona. - Batez ere negozioa Pelegrin-Mundua bada. 128 00:07:40,835 --> 00:07:41,836 Aizu. 129 00:07:42,837 --> 00:07:45,381 Hartz hori aurkitu eta hartaz arduratu. 130 00:07:48,551 --> 00:07:52,805 Ondo da, eser zaitezte. Iragarpen berezia dugu. 131 00:07:55,725 --> 00:07:57,894 Ongi etorri, Inoiz Ez Gehiago. 132 00:07:57,977 --> 00:08:01,814 Jerichoko komunitatearen izenean, 133 00:08:01,898 --> 00:08:04,859 oso pozik gaude zuek gaur hemen izateaz. 134 00:08:04,942 --> 00:08:09,071 Zuen zintzotasuna eta lan gogorra hurreratzea nahi dugu. 135 00:08:11,449 --> 00:08:15,953 Ondo da. 13:00etan hemen bazkaltzeko. Ondo pasa! 136 00:08:23,586 --> 00:08:24,587 Enid. 137 00:08:25,546 --> 00:08:27,256 Alda iezadazu lana. 138 00:08:27,340 --> 00:08:30,426 Zer? Ez. Uriah's Heap ez da niretzat, inola ere ez. 139 00:08:30,510 --> 00:08:33,095 Larrialdia da. Pelegrin-Mundura joan behar dut. 140 00:08:33,179 --> 00:08:35,598 Baina, Asteazken, ez da bidezko trukea. 141 00:08:35,681 --> 00:08:39,227 Zergatik nahi izango nuke trastez betetako denda batean egon? 142 00:08:39,310 --> 00:08:43,189 Ajax han egingo duelako lan. Gauzak ikusi du zer egingo duen. 143 00:08:43,272 --> 00:08:45,483 - Baina ez baduzu nahi… - Ez! 144 00:08:45,566 --> 00:08:47,902 Ai ama, eskerrik asko. Onena zara! 145 00:08:53,824 --> 00:08:56,827 PELEGRIN-MUNDUA - KAIXO, PELEGRINOK 146 00:09:06,462 --> 00:09:09,048 Ongi etorri Pelegrin-Mundura! 147 00:09:09,131 --> 00:09:12,134 Egunero epaitzen ditugu sorginak! 148 00:09:12,218 --> 00:09:14,178 Ordu bietan eta lauretan! 149 00:09:14,262 --> 00:09:16,097 Aizu, gizon! Emakume! 150 00:09:22,061 --> 00:09:24,480 Aizu, Burrunbariekin argazkia atera nahi? 151 00:09:26,732 --> 00:09:27,567 Ez, ezta? 152 00:09:28,359 --> 00:09:31,988 Egun on, Inoiz Ez Gehiagoko gazteok. 153 00:09:32,697 --> 00:09:35,700 Arlene andereñoa naiz. Benetako JK bat. 154 00:09:37,118 --> 00:09:38,536 Jatorrizko kolonoa. 155 00:09:38,619 --> 00:09:42,873 Mesedez, mugikorrak bibrazioan jarri eta presa zaitezte, 156 00:09:43,624 --> 00:09:49,171 1625era bidaiatuko baitzarete, 157 00:09:49,255 --> 00:09:52,258 Jerichoko lehen pelegrin-kokalekura. 158 00:09:59,223 --> 00:10:00,057 Han. 159 00:10:00,141 --> 00:10:02,476 Begira, bilera-etxea. 160 00:10:02,560 --> 00:10:05,271 Barruan tresna-bilduma bat dago. 161 00:10:05,354 --> 00:10:09,066 Jerichoren fundatzaile maitatuen eta elizkoienarekin lotuta dago, 162 00:10:09,150 --> 00:10:10,568 Joseph Crackstone. 163 00:10:11,068 --> 00:10:15,740 Eta harago komuna dago, AEBetako lehen komun unisexa. 164 00:10:15,823 --> 00:10:17,158 Galdera bat dut. 165 00:10:17,241 --> 00:10:18,701 Mesedez, azkarra izan. 166 00:10:18,784 --> 00:10:22,288 Bilera-etxean, Joseph Crackstonen zein tresna dago? 167 00:10:22,872 --> 00:10:24,290 Benetako altxorra dago. 168 00:10:24,373 --> 00:10:29,503 Nekazaritza-tresnak, baxera, baita Crackstone familiaren pixontzia ere! 169 00:10:29,587 --> 00:10:32,256 Liluragarria. Han lan egin nahi dut. 170 00:10:32,340 --> 00:10:35,051 Ez. Erakusketa hori berritzen ari dira. 171 00:10:35,134 --> 00:10:40,473 Gaur guztiok egingo duzue lan Pelegrin-Munduko atal garrantzitsuenean. 172 00:10:41,098 --> 00:10:44,018 GOZOTEGI ZAHARRA - 1955ETIK 173 00:10:44,101 --> 00:10:46,020 "Gozotegi zaharra"? 174 00:10:46,103 --> 00:10:48,022 Diabetes zaharra, hobeto esanda. 175 00:10:48,105 --> 00:10:50,483 Boluntariook, arretaz entzun. 176 00:10:51,567 --> 00:10:55,404 Gozokiak gure komunitate apalaren bizigarria dira. 177 00:10:55,488 --> 00:10:57,281 Laginek salketak dakartzate. 178 00:10:57,365 --> 00:11:03,079 Beraz, uniforme bat eta kutxa bat hartu eta gure arbasoak harrotu. 179 00:11:03,162 --> 00:11:05,289 Turistei ahoa estaltzeko dira? 180 00:11:16,967 --> 00:11:18,803 Nahiko ziur nago hilda dagoela. 181 00:11:18,886 --> 00:11:20,930 Ikusten gurpil-markak isatsean? 182 00:11:21,013 --> 00:11:24,058 Bertako artista batek jaso zuen 22. errepidetik. 183 00:11:24,141 --> 00:11:28,938 Norbaitek autoek harrapatutako animaliak jasotzen ditu eta hori bihurtzen ditu? 184 00:11:29,522 --> 00:11:30,981 Oso ondo saltzen dira. 185 00:11:31,065 --> 00:11:35,152 Atal oso bat dut eder hauentzat. Urtxintxak, mofetak, sugeak 186 00:11:35,236 --> 00:11:36,612 eta nire gogokoena: 187 00:11:39,281 --> 00:11:41,575 hudo-familia oso bat itsaskia jaten. 188 00:11:41,659 --> 00:11:42,910 Eder-ederra. 189 00:11:42,993 --> 00:11:45,079 Lagundu nahi al duzue? 190 00:11:45,162 --> 00:11:49,208 Ilajea orraztea ondo etorriko litzaieke. Ilajea hobetzen du. 191 00:11:51,377 --> 00:11:53,504 Agian egin dezakegu… 192 00:11:53,587 --> 00:11:55,005 kafe bat hartu eta gero. 193 00:11:55,840 --> 00:11:56,799 Ezta, Ajax? 194 00:11:58,300 --> 00:12:02,388 Bai, goazen Weathervanera. Zerbait nahi al duzu? 195 00:12:03,431 --> 00:12:07,768 Ez ordaindu zarama garestiegi horrengatik. Chaga prestatzen ari naiz. 196 00:12:09,145 --> 00:12:10,229 Neuk nahasi dut. 197 00:12:11,397 --> 00:12:12,481 Onddo-tea da. 198 00:12:13,065 --> 00:12:14,608 Neuk bildu nituen onddoak. 199 00:12:15,276 --> 00:12:17,820 Hasi orrazten. Gozaraziko dizuet. 200 00:12:23,242 --> 00:12:24,326 Ondo da. 201 00:12:24,410 --> 00:12:25,411 Gozoa dago. 202 00:12:25,494 --> 00:12:26,787 - Oso gozoa. - Ez horregatik. 203 00:12:26,871 --> 00:12:30,708 Goza ezazue Amazonaseko indigena zapalduengandik lortutako 204 00:12:30,791 --> 00:12:33,419 kakao-aleez egindako pelegrinen "benetako" gozokiak. 205 00:12:33,502 --> 00:12:34,462 Zer? 206 00:12:34,545 --> 00:12:40,468 Irabaziak AEBetako historiaren zuriketa lazgarria mantentzeko dira. 207 00:12:41,260 --> 00:12:45,139 Gainera, gozokiak 258 urte beranduago asmatu zituzten. 208 00:12:46,474 --> 00:12:47,850 Norbaitek nahi du? 209 00:12:48,434 --> 00:12:49,769 Ez. 210 00:13:09,079 --> 00:13:10,790 Hara, friki tripontzi hori! 211 00:13:11,373 --> 00:13:13,375 Mesedez, itzuli behar dut… 212 00:13:21,842 --> 00:13:22,760 Zer nazka, txo! 213 00:13:23,260 --> 00:13:24,136 Zatoz hona! 214 00:13:26,555 --> 00:13:27,640 Jar zaitez hor! 215 00:13:28,933 --> 00:13:29,934 Aupa, pelegrinok. 216 00:13:33,854 --> 00:13:36,315 - Utz ezazue. - Zepoan amaitu nahi duzu? 217 00:13:36,398 --> 00:13:38,734 Gogoratzen azken aldian gertatu zena? 218 00:13:46,826 --> 00:13:47,743 Harrapa ezazu! 219 00:13:58,128 --> 00:13:59,797 Hemen jarraitzen duzue? 220 00:13:59,880 --> 00:14:02,132 Ezin dut aitarekin arazo gehiago izan. 221 00:14:03,008 --> 00:14:04,552 Ez, itxaron! 222 00:14:05,177 --> 00:14:06,136 Lucas. 223 00:14:08,013 --> 00:14:09,306 Goazen garbitzera. 224 00:14:11,809 --> 00:14:14,061 WEATHERVANE KAFETEGIA ETA OKINDEGIA 225 00:14:15,312 --> 00:14:16,438 Weems zuzendaria. 226 00:14:16,939 --> 00:14:20,776 Beste Hurreratze-Egun arrakastatsua dirudi. 227 00:14:22,236 --> 00:14:23,362 Eta… 228 00:14:23,445 --> 00:14:27,658 milesker nire berrautaketa-kanpainarako egindako donazio eskuzabalagatik. 229 00:14:29,743 --> 00:14:33,247 Har ezazu gure lankidetzaren adierazgarritzat. 230 00:14:36,458 --> 00:14:39,044 Badirudi guztiak bere lanetan daudela. 231 00:14:39,128 --> 00:14:40,838 Eta oraindaino, istilurik ez. 232 00:14:41,714 --> 00:14:45,009 Walker alkatea, Marilyn Thornhill aurkezten dizut. 233 00:14:45,092 --> 00:14:49,555 Hurreratzearen asmoa jarraituz, gure eskolako lehen irakasle normala da. 234 00:14:50,472 --> 00:14:52,349 Bueno, plazera da zu ezagutzea. 235 00:14:53,601 --> 00:14:56,312 Aizu, elkar ezagutzen dugu? 236 00:14:56,395 --> 00:14:58,898 Ofizialki ez, baina goizero ikusten zaitut. 237 00:14:59,481 --> 00:15:01,358 Beti zaude atzeko mahaian 238 00:15:01,442 --> 00:15:03,527 matcha latte-aren bila natorrenean. 239 00:15:03,611 --> 00:15:04,486 Banekien nik! 240 00:15:04,987 --> 00:15:06,906 Gertatzen denaren berri eman, 241 00:15:06,989 --> 00:15:10,618 batez ere txirikordak daramatzan etorri berriarekin. 242 00:15:11,911 --> 00:15:12,745 Jakina. 243 00:15:18,292 --> 00:15:20,419 Ez dit inoiz inork aurpegia atera. 244 00:15:21,170 --> 00:15:22,671 Burrunbariak, beti elkarrekin. 245 00:15:22,755 --> 00:15:25,341 Badakit agian harrituko zaizula, 246 00:15:25,424 --> 00:15:27,551 baina ez dut lagunik. 247 00:15:31,555 --> 00:15:33,223 Neba gogorarazten didazu, 248 00:15:33,724 --> 00:15:36,393 baina zu ez zaitut aldi oro ito nahi. 249 00:15:38,729 --> 00:15:39,563 Zatoz nirekin. 250 00:15:39,647 --> 00:15:43,984 Crackstonei buruz gehiago jakin behar dut. Bilera-etxean sartu behar dugu. 251 00:15:49,657 --> 00:15:52,618 - Aparatua. - Zer? Zergatik? Hortz ederrak dituzu. 252 00:15:52,701 --> 00:15:54,828 Ez Enidenak bezain zuriak eta zuzenak, baina… 253 00:15:54,912 --> 00:15:55,746 Emadazu! 254 00:15:57,581 --> 00:15:59,500 Eta Arlenek harrapatzen bagaitu? 255 00:15:59,583 --> 00:16:01,543 Erlauntz-kodea, guztia ahaztu. 256 00:16:01,627 --> 00:16:04,838 Hori ez da erlauntz-kodea! Hala ere, zer dago hemen? 257 00:16:04,922 --> 00:16:07,466 Toki honetako onena gozokiak dira. 258 00:16:07,549 --> 00:16:09,093 Isil zaitez. Zelata ezazu. 259 00:16:18,394 --> 00:16:21,897 Amonak behin esan zidan sekretuak zonbiak bezalakoak direla… 260 00:16:23,816 --> 00:16:25,567 ez direla inoiz benetan hiltzen. 261 00:16:27,695 --> 00:16:30,322 Ez dakit ziur zer den Crackstonen sekretua, 262 00:16:30,823 --> 00:16:34,410 baina nire geroaren erantzunak iraganean daudela uste dut. 263 00:16:41,291 --> 00:16:44,003 "Bilera-etxe zaharra, 1625". 264 00:16:55,305 --> 00:16:57,474 Gauza, nire bisioko neska da. 265 00:16:58,851 --> 00:17:00,477 Liburu bera ere darama. 266 00:17:01,061 --> 00:17:03,480 Kriptaren aurrean zuen liburu beltza. 267 00:17:11,363 --> 00:17:12,573 Kaixo. 268 00:17:12,656 --> 00:17:16,493 Zure ikaskidea, begi ilunak eta ozpin-aurpegia dituena, 269 00:17:16,577 --> 00:17:17,745 nora joan da? 270 00:17:17,828 --> 00:17:19,496 Asteazken Addams? 271 00:17:19,997 --> 00:17:23,500 Hura ezagututa, ziur egon behar ez den nonbait dagoela. 272 00:17:32,051 --> 00:17:33,177 Hau da liburua! 273 00:17:38,974 --> 00:17:40,768 "Codex Umbrarum". 274 00:17:40,851 --> 00:17:42,770 Itzalen Liburua latinez. 275 00:17:45,647 --> 00:17:47,775 Primeran. Faltsua da. 276 00:17:50,194 --> 00:17:53,489 Ez dakit nor den Etsy, baina ez dut uste kolono marjinatua zenik. 277 00:17:55,741 --> 00:17:58,327 Zer demontre zabiltza hemen, neskato? 278 00:17:58,410 --> 00:18:00,204 Arlene andereñoa. Kaixo. 279 00:18:00,287 --> 00:18:01,747 Kaixo, bai. 280 00:18:01,830 --> 00:18:04,374 Bilera-etxea berritzen ari zirela esan dut. 281 00:18:04,458 --> 00:18:06,376 Badakit entzun nauzula. 282 00:18:06,460 --> 00:18:10,380 Esan diot irekita zegoela eta Crackstonei buruz ikasi nahi zenuela. 283 00:18:10,464 --> 00:18:13,175 Bai, eta beira-arasa irekita zegoen. 284 00:18:14,510 --> 00:18:16,428 - Erreplika bat da. - Benetan? 285 00:18:16,512 --> 00:18:19,348 Jatorrizkoa pasa den hilabetean lapurtu zuten. 286 00:18:19,431 --> 00:18:22,309 Hemen duzuen benetako gauza bakarra izango zen 287 00:18:22,392 --> 00:18:24,311 eta, hala ere, sarrerak 29,95 $ balio du? 288 00:18:24,394 --> 00:18:25,771 Isil zaitez. 289 00:18:27,106 --> 00:18:28,857 Lan berria egokituko dizuet. 290 00:18:28,941 --> 00:18:30,317 Gozokiak egitera! 291 00:18:31,360 --> 00:18:34,863 Non dago margolanean agertzen den benetako bilera-etxea? 292 00:18:37,241 --> 00:18:38,826 Nola jakingo dut nik? 293 00:18:38,909 --> 00:18:41,328 Apirilean etorri nintzen Scottsdaletik. 294 00:18:44,081 --> 00:18:47,126 URIAH'S HEAP - ANTIGOALEKO GAUZEN DENDA 295 00:18:52,422 --> 00:18:53,507 Lagunduko dizut? 296 00:19:07,187 --> 00:19:08,814 Oilo-ipurdia jartzen zait. 297 00:19:09,857 --> 00:19:10,774 Ez dakit. 298 00:19:11,525 --> 00:19:14,695 Urtxintxak eta arratoiak ondo molda litezke? 299 00:19:14,778 --> 00:19:17,531 Bi espezie guztiz desberdinak dira. 300 00:19:18,615 --> 00:19:19,867 Bai. 301 00:19:19,950 --> 00:19:20,909 Ziur baietz. 302 00:19:21,702 --> 00:19:22,703 Zergatik ez? 303 00:19:22,786 --> 00:19:24,788 Zuk uste baino gehiago dute erkide. 304 00:19:24,872 --> 00:19:28,167 Gehienak haien beldur dira, beraz gu… Haiek lirateke… 305 00:19:28,250 --> 00:19:29,376 munduaren kontra. 306 00:19:31,837 --> 00:19:33,422 Zer… sakona. 307 00:19:35,591 --> 00:19:40,304 Badakizu zer? Gustatu zitzaidan nola urratu zenigun kanoa Poe Kopan. 308 00:19:40,387 --> 00:19:41,638 Izugarria izan zen. 309 00:19:42,222 --> 00:19:45,225 Eskerrik asko. Ez zaude haserre galdu izanagatik? 310 00:19:45,309 --> 00:19:47,019 Xavierri mesede bat egiten ari nion. 311 00:19:47,102 --> 00:19:49,646 Nire laguna da, baina oso lehiakorra da. 312 00:19:49,730 --> 00:19:51,356 Oso lasaia dirudi. 313 00:19:51,982 --> 00:19:54,610 Gehienek ikusten ez duten alde iluna du. 314 00:19:54,693 --> 00:19:57,654 Uste dut aita ospetsua delako da. 315 00:19:58,530 --> 00:19:59,823 Presio guzti hori… 316 00:20:00,949 --> 00:20:04,536 Konturatu zara ez dugula inoiz hain luze hitz egin? 317 00:20:07,915 --> 00:20:10,626 Gorgonei harremanik ez izaten irakasten digute. 318 00:20:11,251 --> 00:20:14,213 Ez dut inor harri bihurtu nahi. 319 00:20:17,257 --> 00:20:20,844 Ni ez naiz harri bihur nazazun beldur. Aldi baterako da. 320 00:20:21,762 --> 00:20:22,846 Benetan? 321 00:20:24,514 --> 00:20:25,557 Benetan diozu? 322 00:20:25,641 --> 00:20:26,683 Jakina baietz! 323 00:20:28,060 --> 00:20:31,313 Gaur gauean berotegiaren atzealdera joan nahi nuen. 324 00:20:31,897 --> 00:20:33,232 Ilargi urdina dago. 325 00:20:33,315 --> 00:20:36,652 Hogeitahiru urterik behin edo gertatzen da. 326 00:20:36,735 --> 00:20:38,904 Handik primeran ikusiko da. 327 00:20:39,488 --> 00:20:41,365 Zer ondo. Ondo pasa. 328 00:20:42,741 --> 00:20:45,619 Badakizu jendea hara doala musu ematera, ezta? 329 00:20:45,702 --> 00:20:47,621 - Arraroa izan liteke. - Ajax! 330 00:20:47,704 --> 00:20:51,500 Goiz osoa ibili naiz flirtean, pistak ematen, atsegina izaten 331 00:20:51,583 --> 00:20:54,419 eta animalia hilak orrazten zuk zita bat eskatzearen zain. 332 00:20:58,090 --> 00:20:59,383 Hori zen kontua! 333 00:21:00,175 --> 00:21:03,595 Pentsatu dut zarigueia horren isatsa hain luze orraztu duzunean. 334 00:21:06,056 --> 00:21:09,851 Beraz, berotegiaren atzealdean elkar gaitezen nahi duzu? 335 00:21:09,935 --> 00:21:10,769 Bai. 336 00:21:11,728 --> 00:21:12,896 Bai, hori nahi dut. 337 00:21:13,605 --> 00:21:17,985 Ajax, lagunduko didazu azkonar dentista aurreko leihatera mugitzen? 338 00:21:18,068 --> 00:21:19,027 Bai! 339 00:21:19,695 --> 00:21:21,113 Eskatu dit, sinestezina. 340 00:21:28,203 --> 00:21:31,206 Pelegrin-Munduan egon behar zinateke. 341 00:21:31,290 --> 00:21:33,625 Zoratu baino lehen joan naiz. 342 00:21:33,709 --> 00:21:34,626 Bai? 343 00:21:35,544 --> 00:21:36,837 Kafe bat nahi duzu? 344 00:21:36,920 --> 00:21:39,715 Lan honen abantaila askotariko bat da. 345 00:21:39,798 --> 00:21:40,924 Tyleren bila nabil. 346 00:21:43,510 --> 00:21:45,595 - Ona ez zela esan nizun. - Bitan. 347 00:21:46,138 --> 00:21:48,348 Baina norekin hitz egiten dudan nire kontua da. 348 00:21:53,770 --> 00:21:54,730 Deitu duzu? 349 00:21:59,901 --> 00:22:00,819 Betikoa nahi? 350 00:22:00,902 --> 00:22:01,862 Eta laguntza. 351 00:22:02,904 --> 00:22:06,575 Pelegrinen bilera-etxe originala ezagutzen duzu? XVI. mendekoa? 352 00:22:07,242 --> 00:22:08,702 Oraindik existitzen da? 353 00:22:08,785 --> 00:22:12,205 Cobham basoan dago, baina hondarrak baino ez dira geratzen. 354 00:22:12,289 --> 00:22:13,707 Esadazu non. 355 00:22:16,335 --> 00:22:19,046 Hor, baina ospe txarra du. 356 00:22:20,130 --> 00:22:22,299 Okupek eta metazaleek han egiten dute lo. 357 00:22:22,382 --> 00:22:24,676 Aitak noizbehinka kanporatzen ditu. 358 00:22:24,760 --> 00:22:25,844 Zer behar duzu? 359 00:22:26,511 --> 00:22:27,346 Ezer ez. 360 00:22:29,264 --> 00:22:31,767 Basoko munstroarekin itsutzen hasia zara. 361 00:22:31,850 --> 00:22:35,437 Zaldiekin eta gazteen musika-taldeekin itsutzea nahiago duzu? 362 00:22:35,520 --> 00:22:36,563 Milesker laguntzagatik. 363 00:22:38,023 --> 00:22:41,651 Aizu, entzun, zaila da hondarrak aurkitzea. 364 00:22:41,735 --> 00:22:44,321 Eraman zaitzaket. 14:00etan amaitzen dut. 365 00:22:44,404 --> 00:22:46,615 Weemsek urkatu, herrestatu eta zatikatuko ninduke 366 00:22:46,698 --> 00:22:48,450 estatuaren inauguraziora ez banoa. 367 00:22:48,950 --> 00:22:51,870 Eta tentagarria bada ere, zuhur jokatu nahi dut. 368 00:22:51,953 --> 00:22:54,498 Gainera, basoan molda naiteke. 369 00:22:54,581 --> 00:22:56,500 Ez esan eskaut neska zinela. 370 00:22:56,583 --> 00:22:58,835 Eskaut neskak gosaldu nitzake. 371 00:22:59,544 --> 00:23:02,005 Nire osaba kartzelan egon zen horregatik. 372 00:23:33,120 --> 00:23:34,830 Neuk ere gehiago espero nuen. 373 00:23:37,958 --> 00:23:39,793 Norekin ari zara, neskato? 374 00:23:41,837 --> 00:23:45,882 Berriro "neskato" deitu eta ezingo dut zure segurtasuna bermatu. 375 00:23:45,966 --> 00:23:47,926 Hau nire etxea da. Ospa! 376 00:23:48,009 --> 00:23:49,219 Gauza, lagundu. 377 00:23:56,309 --> 00:23:57,185 Aizu! 378 00:24:04,192 --> 00:24:05,068 Aizu! 379 00:24:06,194 --> 00:24:07,696 Kendu nire gainetik! 380 00:24:14,202 --> 00:24:15,454 Hemen ez dago ezer. 381 00:24:19,124 --> 00:24:21,084 Ez, zerbait ukitzearekin ez da nahikoa. 382 00:24:21,626 --> 00:24:24,004 Nire bisioak berez agertzen dira. 383 00:24:26,465 --> 00:24:30,010 Ilea arrosaz tindatuko nuke amari aholkua eskatu baino lehen. 384 00:24:31,595 --> 00:24:33,680 Frogatzea nahi duzu? 385 00:24:34,973 --> 00:24:35,849 Ez. 386 00:24:39,603 --> 00:24:40,562 Ezer ez. 387 00:24:41,146 --> 00:24:43,565 Ziur honek lagunduko digula. 388 00:24:49,779 --> 00:24:52,324 Nire bisioak ez dira batere aurresangarriak. 389 00:25:02,667 --> 00:25:04,252 Erre ezazue! 390 00:25:04,336 --> 00:25:05,629 Erre ezazue! 391 00:25:05,712 --> 00:25:07,672 - Erre ezazue! - Erre ezazue! 392 00:25:07,756 --> 00:25:08,882 Erre ezazue! 393 00:25:08,965 --> 00:25:10,592 Deabruaren alaba! 394 00:25:12,594 --> 00:25:14,179 Deabruaren alaba! 395 00:25:15,514 --> 00:25:16,556 Piztia! 396 00:25:18,892 --> 00:25:19,726 Sorgina! 397 00:25:21,561 --> 00:25:22,729 Damutu zaitez! 398 00:25:25,899 --> 00:25:26,775 Ospa! 399 00:25:26,858 --> 00:25:28,735 - Sorgina! - Bazter zaitezte! 400 00:25:30,529 --> 00:25:32,030 Goody Addams! 401 00:25:33,281 --> 00:25:36,576 Jainkoaren aurrean epaitu eta erruduntzat jo zaitugu! 402 00:25:37,911 --> 00:25:39,204 Sorgina zara, 403 00:25:39,287 --> 00:25:40,539 belagilea, 404 00:25:41,289 --> 00:25:43,708 Luziferen maitalea berbera. 405 00:25:44,459 --> 00:25:46,253 Zure bekatuengatik 406 00:25:46,336 --> 00:25:48,421 gaur gauean erreko zara 407 00:25:48,505 --> 00:25:51,716 eta infernuko betiereko suaren garrak pairatuko dituzu. 408 00:25:51,800 --> 00:25:53,093 Errugabea naiz. 409 00:25:53,677 --> 00:25:55,971 Zu epaitu behar zintuzkete, Joseph Crackstone. 410 00:25:56,721 --> 00:25:58,056 Gu jada geunden hemen, 411 00:25:58,807 --> 00:26:01,226 natura eta bertakoekin adiskidetasunean bizitzen. 412 00:26:01,309 --> 00:26:03,061 Baina herria lapurtu diguzu. 413 00:26:03,645 --> 00:26:07,232 Errugabeak sarraskitu dituzu, espiritu baketsua lapurtu diguzu. 414 00:26:08,858 --> 00:26:11,653 Zu zara benetako munstroa. Zuek guztiok! 415 00:26:15,031 --> 00:26:16,199 Zigor ezazu! 416 00:26:18,243 --> 00:26:20,537 Deabruak ez du inoiz halako demonioa bidali. 417 00:26:22,914 --> 00:26:25,041 Eta itzularaziko zaitut! 418 00:26:25,125 --> 00:26:26,167 Ez! 419 00:26:34,634 --> 00:26:37,554 Deabruaren menpe dauden basatiak zarete! 420 00:26:38,430 --> 00:26:41,641 Ez naiz geldituko Mundu Berritik 421 00:26:41,725 --> 00:26:43,727 marjinatu guztiak kanporatu arte. 422 00:26:43,810 --> 00:26:45,895 Izaki fedegabeak! 423 00:27:02,746 --> 00:27:04,706 Su eman! 424 00:27:20,472 --> 00:27:21,514 Ama! 425 00:27:22,307 --> 00:27:23,141 Ama. 426 00:27:28,188 --> 00:27:29,356 Ez dago denborarik. 427 00:27:31,399 --> 00:27:33,068 Utz nazazu. Zure burua salbatu. 428 00:27:33,151 --> 00:27:35,278 Lurrean kateatu gaitu. 429 00:27:42,243 --> 00:27:43,870 Ezin naiz zu gabe joan. 430 00:27:45,080 --> 00:27:47,499 Ihes egin. Gugatik mendeku hartu. 431 00:27:47,582 --> 00:27:50,502 Besteak aurkitu eta gure etorkizuna salbatu. 432 00:27:51,086 --> 00:27:53,672 Mesedez. Ene bildots laztana. 433 00:27:53,755 --> 00:27:56,508 Ihes egin ahal duzun bezain azkar. 434 00:27:56,591 --> 00:27:58,385 Gure itxaropen bakarra zara. 435 00:28:33,253 --> 00:28:35,672 Ez da etengo guztiak hil gaituen arte! 436 00:28:37,090 --> 00:28:37,966 Hemen dago. 437 00:28:41,136 --> 00:28:43,263 Ez duzu ihesbiderik izango. 438 00:28:48,143 --> 00:28:49,602 Gauza, ikusi dut! 439 00:28:49,686 --> 00:28:51,187 Nire bisioetako neska. 440 00:28:52,355 --> 00:28:53,857 Goody Addams deitzen da, 441 00:28:54,733 --> 00:28:57,694 eta uste dut duela 400 urte bizi zen nire arbasoa zela. 442 00:29:14,669 --> 00:29:16,838 Gizon bizardun hura izango zen. 443 00:29:24,387 --> 00:29:25,889 Goazen! 444 00:29:45,492 --> 00:29:47,160 Munstroa gizakia da. 445 00:29:48,453 --> 00:29:49,996 Zer demontre zabiltza? 446 00:29:51,247 --> 00:29:53,458 - Munstroari jarraitzen. - Ikusi duzu? 447 00:29:54,083 --> 00:29:55,710 Hemen dago? Hil nahi duzu? 448 00:29:57,295 --> 00:29:58,463 Zer zabiltza zu? 449 00:29:58,546 --> 00:30:01,424 Bilera-etxe zaharrera etorriko zinela esaten entzun zintudan. 450 00:30:01,508 --> 00:30:03,051 Zorionez, agertu naiz. 451 00:30:03,635 --> 00:30:04,969 Gauza bat jakin dut. 452 00:30:05,595 --> 00:30:06,971 Munstroa gizakia da. 453 00:30:07,597 --> 00:30:09,974 Munstro-oinatzak gizaki-oinatz bihurtu ziren. 454 00:30:10,809 --> 00:30:12,185 Erakuts iezadazu. 455 00:30:18,566 --> 00:30:20,360 Euriak ezabatu ditu. 456 00:30:22,654 --> 00:30:23,822 Badakit zer ikusi dudan. 457 00:30:23,905 --> 00:30:26,115 - Gogo irekia izaten saiatzen ari naiz. - Ederki. 458 00:30:26,199 --> 00:30:28,409 Rowani buruz arrazoi duzula uste dut. 459 00:30:29,035 --> 00:30:30,703 Zer ba aldatu duzu iritziz? 460 00:30:31,287 --> 00:30:32,789 Gaur berriro idatzi diot. 461 00:30:33,623 --> 00:30:37,418 Udaberriko oporretan snowboard egitera gonbidatu dut, iaz bezala. 462 00:30:38,086 --> 00:30:41,506 Oraingoan erantzun dit ezin izango duela esanez. 463 00:30:41,589 --> 00:30:43,383 Baina iaz ez zineten joan. 464 00:30:45,510 --> 00:30:47,804 Arraroa zegoela eta kito pentsatu nahi nuen. 465 00:30:48,304 --> 00:30:50,390 Ez nuen zerbait txarra jazo zela pentsatu nahi. 466 00:30:50,473 --> 00:30:52,892 Estalkia krimena baino txarragoa da beti. 467 00:30:52,976 --> 00:30:54,727 Zintzotasuna behar dut. 468 00:30:55,770 --> 00:30:57,981 Zergatik etorri zara bilera-etxera? 469 00:30:58,982 --> 00:31:01,109 Crackstonei buruz gehiago jakiteko. 470 00:31:01,860 --> 00:31:03,695 Honekin duen lotura ezagutzeko. 471 00:31:04,320 --> 00:31:07,323 Eta gaitasun psikikoak erabiltzen saiatu zara, ezta? 472 00:31:07,407 --> 00:31:09,075 Zergatik uste duzu ditudala? 473 00:31:10,034 --> 00:31:12,161 Igarri dut. Noiz hasi ziren? 474 00:31:13,288 --> 00:31:14,664 Duela urtebete inguru. 475 00:31:16,541 --> 00:31:19,252 Ditudanean, kable zuritu bat ukitzea bezala da. 476 00:31:20,253 --> 00:31:22,088 Normalean hori atsegina da. 477 00:31:23,131 --> 00:31:25,925 Bai, baina kontrolatu ezin izanak izutzen zaitu. 478 00:31:26,676 --> 00:31:27,844 Aita igarlea da. 479 00:31:28,344 --> 00:31:29,888 Vincent Thorpe. 480 00:31:29,971 --> 00:31:31,890 Nire neba haren fan handia da. 481 00:31:31,973 --> 00:31:33,808 Las Vegasko programa askotan ikusi du. 482 00:31:33,892 --> 00:31:36,477 Harrigarria da begietan grabatuta ez izatea. 483 00:31:37,478 --> 00:31:39,480 Maisu batekin bizi izan naiz. 484 00:31:39,564 --> 00:31:42,942 Esango dizun lehen gauza bisioak fidagarriak ez direla da. 485 00:31:43,026 --> 00:31:44,527 Alde bat soilik erakusten dutela. 486 00:31:44,611 --> 00:31:47,906 Joseph Crackstone zu bezain argi ikusi dut nire aurrean. 487 00:31:48,656 --> 00:31:51,993 Marjinatu guztiak bildu zituen eta bizirik erre zituen. 488 00:31:52,076 --> 00:31:53,870 Bale, kabroi sadiko bat zen. 489 00:31:54,579 --> 00:31:57,040 Duela 400 urte izan zen, ez orain. 490 00:31:57,123 --> 00:31:58,666 Eta orain gertatzen bada? 491 00:31:59,167 --> 00:32:02,712 Rowanen marrazkia ikusi zenuen. Crackstone patioan zegoen. 492 00:32:02,795 --> 00:32:05,965 Buruan istorio bat sortzen eta bisioekin arrazoitzen ari zara. 493 00:32:06,049 --> 00:32:09,385 - Ikusi nahi duzuna esaten dizute. - Arzalpena ematen ari didazu? 494 00:32:10,637 --> 00:32:12,847 Esaten dudana da nire aitak, adituak, 495 00:32:12,931 --> 00:32:16,100 esango lizukeela gaitasun psikikoa ez dela logikan oinarritzen. 496 00:32:16,601 --> 00:32:17,977 Emozioek eragiten dute. 497 00:32:19,145 --> 00:32:21,981 Eta egia esan emozioak ez dira zure indargunea. 498 00:32:25,568 --> 00:32:27,320 Rowanek arrazoi zuela uste dut. 499 00:32:28,279 --> 00:32:31,240 Zerbait txarra gertatuko da eta gelditu behar dut. 500 00:32:31,324 --> 00:32:32,909 Munstro horretatik hasita. 501 00:32:34,410 --> 00:32:35,495 Nornahi ere den. 502 00:32:44,003 --> 00:32:45,672 Ezeren beldur ez nintzela uste nuen 503 00:32:46,172 --> 00:32:49,634 Joseph Crackstoni begietara begiratu nion arte. 504 00:32:53,721 --> 00:32:57,517 Ez dut ez zeruan, ez infernuan sinesten, baina mendekuan, bai. 505 00:32:58,977 --> 00:33:01,437 Normalean bero zerbitzatzen dut nahigabearekin, 506 00:33:01,521 --> 00:33:04,357 baina ez dut inoiz brontzezko aurkaririk izan. 507 00:33:20,039 --> 00:33:21,332 Eskerrik asko. 508 00:33:21,416 --> 00:33:25,128 Ohorea da gure herriko historia ospatzea 509 00:33:25,211 --> 00:33:29,549 eta Joseph Crackstone Jerichoko aitzindari prestua gorestea. 510 00:33:30,341 --> 00:33:33,845 Hark uste zuen bihotza alai eta belarriak prest izanda, 511 00:33:33,928 --> 00:33:36,597 herria edozer lortzeko gai litzatekeela. 512 00:33:36,681 --> 00:33:42,937 Beraz, guztiok batera, gure komunitateak eta Inoiz Ez Gehiago eskolak, 513 00:33:43,021 --> 00:33:46,149 hura gogoratzeko monumentua eraiki dugu. 514 00:33:46,232 --> 00:33:51,696 Betiko oroi dezagun Joseph Crackstonen espiritua. 515 00:35:43,182 --> 00:35:44,767 Hondamendia izan da. 516 00:35:44,851 --> 00:35:46,435 Alkatea oso haserre dago! 517 00:35:46,519 --> 00:35:50,189 Ez dakit zenbat dei eta e-mail haserre jaso ditudan. Herritarrek, 518 00:35:50,273 --> 00:35:51,440 ikasleek eta gurasoek 519 00:35:51,524 --> 00:35:53,734 erantzunak nahi dituzte. Nik ere bai. 520 00:35:53,818 --> 00:35:57,488 Inkisizioa gidatuko nuke, baina tortura-tresnak ahaztu ditut. 521 00:35:58,114 --> 00:36:01,576 Addams… egoera larrian zaude. 522 00:36:01,659 --> 00:36:03,202 Oso larria. 523 00:36:03,286 --> 00:36:07,456 Nire eskorpioi hilarengatik zin egiten dizut eskuak garbi ditudala. 524 00:36:07,957 --> 00:36:08,791 GASOLINA 525 00:36:18,050 --> 00:36:20,928 Agian ez dut frogarik, baina ezagutzen zaitut. 526 00:36:21,762 --> 00:36:23,598 Arazoak erakartzen dituzu. 527 00:36:23,681 --> 00:36:27,727 Gezurrei, bereizkeria hamarkadei eta marjinatuak mendeetan zehar 528 00:36:27,810 --> 00:36:29,604 bigarren mailakoak balira bezala 529 00:36:29,687 --> 00:36:31,981 tratatuak izanari aurre egitea arazoa bada… 530 00:36:32,064 --> 00:36:33,816 - Zeri buruz ari zara? - Jericho. 531 00:36:33,900 --> 00:36:36,360 Zergatik du herri honek Hurreratze-Eguna? 532 00:36:36,444 --> 00:36:41,115 Ez duzu marjinatuekiko historia ezagutzen? Joseph Crackstonen benetako istorioa? 533 00:36:43,159 --> 00:36:44,160 Bai. 534 00:36:44,660 --> 00:36:47,872 - Neurri batean. - Orduan zergatik estaltzen duzu? 535 00:36:47,955 --> 00:36:50,374 Historia ahazten dutenek errepikatzen dute. 536 00:36:52,418 --> 00:36:53,878 Horretan ez gaude ados. 537 00:36:54,879 --> 00:36:56,380 Zuk galmena ikusten duzu. 538 00:36:56,964 --> 00:36:58,758 Nik, aukera bat. 539 00:36:58,841 --> 00:37:01,093 Agian bidegabekeriak berridatzi 540 00:37:01,177 --> 00:37:04,639 eta normalen eta marjinatuen arteko harremanak berritu ditzakegu. 541 00:37:04,722 --> 00:37:06,974 Ez da ezer aldatu Crackstone bizi zenetik. 542 00:37:07,058 --> 00:37:08,476 Oraindik gorroto gaituzte. 543 00:37:08,559 --> 00:37:11,479 Baina orain atseginak izatearen plantak egiten dituzte. 544 00:37:12,313 --> 00:37:16,108 - Ez baduzu egiaren alde borrokatu nahi… - Egia ez dudala nahi? 545 00:37:16,192 --> 00:37:17,360 Jakina baietz. 546 00:37:17,860 --> 00:37:21,280 Baina mundua ez da beti zuria edo beltza. Grisa ere da. 547 00:37:21,364 --> 00:37:22,406 Agian zuretzat. 548 00:37:22,990 --> 00:37:25,493 Baina geure istorioa ez idatziz gero, haiek egingo dute. 549 00:37:25,993 --> 00:37:27,286 Biak aldi berean, ezinezkoa. 550 00:37:29,622 --> 00:37:30,581 Nekagarria zara. 551 00:37:30,665 --> 00:37:31,540 Badakit. 552 00:37:37,838 --> 00:37:39,215 Gabon, Addams. 553 00:37:43,094 --> 00:37:44,428 Baina jakin ezazu… 554 00:37:47,098 --> 00:37:48,474 ez naizela erraz nekatzen. 555 00:38:10,830 --> 00:38:12,290 Nor demontre dabil hor? 556 00:38:32,393 --> 00:38:33,227 Gehiegi al da? 557 00:38:35,104 --> 00:38:37,440 Napalm bota bazenit bezala da, Enid. 558 00:38:37,523 --> 00:38:40,192 Oso pozik nago gaur Ajaxekin irteteaz. 559 00:38:40,276 --> 00:38:42,611 Behintzat gaurko hondamendiaz ahazteko. 560 00:38:42,695 --> 00:38:46,365 TOEN dudala uste dut. Ezin izan dut ezta dantzatu ere. 561 00:38:46,449 --> 00:38:47,783 Zer-nolako tragedia. 562 00:38:47,867 --> 00:38:51,829 Zer motatako psikopatak sabotatuko luke hain ekitaldi ederra? 563 00:38:53,539 --> 00:38:54,665 Berandutuko zara. 564 00:38:57,835 --> 00:38:58,753 Opa iezadazu zorte. 565 00:38:58,836 --> 00:39:01,339 Bihotza apurtzen badizu, harena iltzatuko dut. 566 00:39:04,675 --> 00:39:07,386 Ez dut derrigorrezko lan boluntarioan, 567 00:39:07,470 --> 00:39:10,765 eztitutako historian edo amaiera zoriontsuetan sinesten, 568 00:39:11,682 --> 00:39:15,561 baina oroz gain… ez dut kointzidentzietan sinesten. 569 00:39:46,133 --> 00:39:48,260 Agatha Christiek esaten zuen moduan: 570 00:39:48,969 --> 00:39:51,722 kointzidentzia bat kointzidentzia baino ez da, 571 00:39:52,431 --> 00:39:53,682 bi arrasto bat dira 572 00:39:54,558 --> 00:39:56,060 eta hiru, froga bat. 573 00:40:05,778 --> 00:40:06,612 Ez! 574 00:40:25,714 --> 00:40:29,135 Rowanen ni agertzen naizen marrazkia etorkizunekoa da. 575 00:40:30,845 --> 00:40:34,140 Goody Addamsen Crackstonei buruzko oharpenak, iraganekoak. 576 00:40:36,100 --> 00:40:38,269 Eta munstroa orainean dago. 577 00:40:40,604 --> 00:40:43,232 Lotuta daudela dakidan hiru kointzidentzia. 578 00:41:33,407 --> 00:41:35,493 Munstroa nornahi izan liteke. 579 00:41:43,375 --> 00:41:47,046 Sheriffak bakarrik eskola honen barruan daudela uste du. 580 00:41:52,301 --> 00:41:55,804 Egia esan, munstroak nonahi daude. 581 00:42:02,728 --> 00:42:03,979 Eta batzuetan, 582 00:42:04,063 --> 00:42:07,650 gutxien susmatzen ditugun munstroak dira arriskutsuenak. 583 00:42:12,279 --> 00:42:15,074 Ez dute ez hortzik, ez atzaparrik behar izutzeko. 584 00:42:16,742 --> 00:42:19,620 Itzaletan ezkutatzen dira inor begiratzen ez dagoen arte. 585 00:42:20,746 --> 00:42:22,248 Orduan eraso egiten dute. 586 00:42:29,129 --> 00:42:30,756 Baina ni orain begira nago. 587 00:42:32,925 --> 00:42:35,719 Eta ez naiz geldituko egia jakin arte. 588 00:45:59,923 --> 00:46:03,886 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz