1 00:00:06,006 --> 00:00:08,341 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:13,013 --> 00:00:15,765 Ondo ezagutzen al dituzu zure gurasoak? 3 00:00:16,391 --> 00:00:20,478 Aita, adibidez. Beti pentsatu dut argi eta garbi hitz egiten duela. 4 00:00:20,562 --> 00:00:24,816 Plan okerrak gauzatzeko joera duen eta txeratsuegia den gizona da. 5 00:00:25,358 --> 00:00:26,609 Baina ikaslea zenean, 6 00:00:26,693 --> 00:00:29,487 han goian eman zen heriotza bat leporatu zioten. 7 00:00:30,530 --> 00:00:31,740 Nire galdera da… 8 00:00:33,491 --> 00:00:37,454 GOTIKOTASUNA ETA GLAMOURRA ERROI-DANTZALDIA 1990 9 00:00:37,537 --> 00:00:41,207 …zer gertatu zen benetan gau ekaiztsu hartan duela 32 urte? 10 00:01:01,936 --> 00:01:05,607 Ezpata bat zuela uste dut, eta haien artean arazoak zeuden. 11 00:01:06,983 --> 00:01:09,486 Ez dut gauzak asmatzea gogoko, sheriff, 12 00:01:09,569 --> 00:01:11,738 baina Morticia Frump-en errua da. 13 00:01:12,238 --> 00:01:14,199 Harengatik borrokatzen ari ziren. 14 00:01:20,038 --> 00:01:20,914 Tish… 15 00:01:21,414 --> 00:01:22,999 Ez dakit zer esan, Gomez. 16 00:01:23,083 --> 00:01:26,211 Zu bilurturik eta hilketa batez akusatua ikusirik… 17 00:01:27,420 --> 00:01:29,964 - inoiz baino gehiago maite zaitut. - Cara mia. 18 00:01:30,048 --> 00:01:32,509 Ondo da, nahikoa da, Addams. Goazen. 19 00:01:36,888 --> 00:01:39,557 Ondo da, mugi gaitezen. Goazen. 20 00:01:43,853 --> 00:01:48,858 ONGI ETORRI GURASOEN ASTEBURURA 21 00:02:03,540 --> 00:02:07,252 5. ATALA - "TRISTURA NAHI EZ DUENAK ADITU EZ DEZALA SOKA MUGITU" 22 00:02:10,797 --> 00:02:13,424 Nerabeen larritasunaren kiratsa. 23 00:02:13,508 --> 00:02:16,636 Gure bizitzako urterik onenak izan ziren, ezta, Tish? 24 00:02:16,719 --> 00:02:19,389 Jakina baietz, mi cariño. 25 00:02:22,267 --> 00:02:24,644 Espero dut Asteazken gu ikusteaz poztea. 26 00:02:25,186 --> 00:02:28,565 Mezuak bidali nizkion kristalezko bolara. Erantzunik ez. 27 00:02:29,357 --> 00:02:31,693 Lasai, ene aranbeltz-ezpaindun kupidoa. 28 00:02:31,776 --> 00:02:34,112 Ziur gu ikusteko irrikan dagoela. 29 00:02:37,532 --> 00:02:38,908 Tira, goazen. 30 00:02:47,542 --> 00:02:51,462 Inoiz Ez Gehiago aterpe seguru gisa sortu zuten gure seme-alabek 31 00:02:51,546 --> 00:02:53,756 ikasteko eta hazteko, 32 00:02:53,840 --> 00:02:56,551 berdin du nor edo zer diren. 33 00:03:03,516 --> 00:03:05,268 Ikusten dut askok ez duzuela 34 00:03:05,351 --> 00:03:08,605 gure ikasle batekin egondako jazoera zorigabearen berri. 35 00:03:08,688 --> 00:03:11,524 Baina pozten nau esateak Eugene hobeto dagoela 36 00:03:11,608 --> 00:03:13,943 eta guztiz sendatuko dela. 37 00:03:14,444 --> 00:03:15,987 Jar dezagun gogoa gauza onetan 38 00:03:16,070 --> 00:03:19,699 eta Gurasoen Asteburu hau orain arte onena izan dadila. 39 00:03:22,493 --> 00:03:23,578 Hobeto dagoela? 40 00:03:24,537 --> 00:03:25,747 Koman dago. 41 00:03:26,414 --> 00:03:27,582 Ikustera joan zara? 42 00:03:28,625 --> 00:03:29,876 Haren laguna zara. 43 00:03:29,959 --> 00:03:31,461 Nire erruz dago han. 44 00:03:31,544 --> 00:03:33,379 Ez da zure errua, ados? 45 00:03:33,963 --> 00:03:36,925 Munstroak ez du azken astean inor eraso. 46 00:03:37,008 --> 00:03:38,676 Azkenik izutuko zenuen. 47 00:03:38,760 --> 00:03:41,554 Edo ezkutatuko zen asteburu hau saihesteko. 48 00:03:42,263 --> 00:03:44,974 Begira. Gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen. 49 00:03:47,602 --> 00:03:49,479 Izurri beltzerako maskara behar dut. 50 00:03:51,105 --> 00:03:52,857 Begira nire familiari. 51 00:03:52,941 --> 00:03:55,193 Hori bai talde-pentsamolde toxikoa. 52 00:03:55,276 --> 00:03:58,529 Amak 30 segundotan aterako ditu atzapar epaitzaileak. 53 00:04:01,032 --> 00:04:02,533 Amai dezagun honekin. 54 00:04:06,412 --> 00:04:08,122 Hemen da. 55 00:04:08,206 --> 00:04:11,459 Begi salatzaile horien eta mespretxu horren mira genuen. 56 00:04:13,419 --> 00:04:15,922 Zer moduz, ene euri-hodeitxo? 57 00:04:16,005 --> 00:04:18,633 Gauzak ez dizue egiten dudan guztia esaten? 58 00:04:20,093 --> 00:04:22,553 Aurki ohartu nintzen zuen amarru makalaz. 59 00:04:24,055 --> 00:04:26,224 Zer moduz dago txikitxoa? 60 00:04:26,766 --> 00:04:28,851 Oraindik atzamar guztiak ditu? 61 00:04:28,935 --> 00:04:31,771 Lasai, ez diot atzamarrik kendu. 62 00:04:31,854 --> 00:04:32,772 Oraindik. 63 00:04:33,606 --> 00:04:35,233 Konta iezaguzu guztia. 64 00:04:35,900 --> 00:04:39,279 Hemen utzi ninduzuenetik, jarraitu naute, jazarri naute 65 00:04:40,947 --> 00:04:42,865 eta hiltzen saiatu naute. 66 00:04:44,284 --> 00:04:47,120 Inoiz Ez Gehiago. Asko maite zaitut. 67 00:04:47,787 --> 00:04:48,913 Enid. 68 00:04:49,914 --> 00:04:52,041 Hara! 69 00:04:52,583 --> 00:04:56,212 - Mila eta bi mila eta… - Ez duzu bibotea kendu? 70 00:04:56,296 --> 00:04:59,340 Hiru segundo. Haren marka pertsonala. 71 00:05:01,259 --> 00:05:04,262 Ondo zaude? Anemia pixka bat duzula dirudi. 72 00:05:04,345 --> 00:05:06,472 Haragi gorri nahikoa hartzen duzu? 73 00:05:07,724 --> 00:05:09,600 Pozten naiz zu ikusteaz, ama. 74 00:05:09,684 --> 00:05:11,019 Baita zu ere, aita. 75 00:05:17,984 --> 00:05:21,112 Ez dakit luze jasango dudan hainbeste familia-batasun. 76 00:05:22,155 --> 00:05:25,867 Ez didazu barkamena eskatu pasa den astean txepela izateagatik. 77 00:05:26,993 --> 00:05:28,953 Barkatu dantzaldian gertatu zena. 78 00:05:29,746 --> 00:05:32,248 Ez nizukeen sirena-kantuarena eskatu behar. 79 00:05:36,252 --> 00:05:38,629 Aurten ere ez dator zure aita? 80 00:05:38,713 --> 00:05:39,672 Hala da. 81 00:05:40,465 --> 00:05:41,591 Goizean idatzi dit. 82 00:05:42,508 --> 00:05:43,343 Zure ama? 83 00:05:44,135 --> 00:05:46,721 Gabrielle ez da azaldu hemen nagoenetik. 84 00:05:47,722 --> 00:05:50,558 Ziur aski Seychelletan egongo da eguzkia hartzen. 85 00:05:50,641 --> 00:05:52,518 Ene alaba maitea. 86 00:05:54,896 --> 00:05:56,481 Etorri naiz. 87 00:05:57,065 --> 00:05:59,150 Ez nuke inola ere hau galduko. 88 00:06:00,735 --> 00:06:02,570 Gaizki epaitu omen duzu. 89 00:06:07,700 --> 00:06:08,701 URTEKARIA - 1991 90 00:06:10,411 --> 00:06:12,789 Gure urtekari zaharra. 91 00:06:13,498 --> 00:06:17,085 Duela 20 urte ez dudala begiratzen. 92 00:06:17,168 --> 00:06:20,213 Zer ondo pasa genuen, ezta, Larissa? 93 00:06:21,047 --> 00:06:22,840 Batzuek besteek baino gehiago. 94 00:06:22,924 --> 00:06:24,884 Ez izan hain apala. 95 00:06:24,967 --> 00:06:28,012 Agertzearekin bakarrik gelak betetzen zenituen beti. 96 00:06:28,596 --> 00:06:30,640 Sekuoia handientsu bat bezala. 97 00:06:31,724 --> 00:06:34,727 Beraz, zu egurgilea zinateke. 98 00:06:36,646 --> 00:06:40,691 Hara hor beti maite izan dudan umore-sen garratza! 99 00:06:42,235 --> 00:06:47,115 Gogoratzen Solstizioko Talentu-Lehiaketan duetoa egin genuenean? 100 00:06:47,198 --> 00:06:51,828 Judy Garland-en antza bera zenuen. 101 00:06:51,911 --> 00:06:54,038 Suzidatzekoa, benetan. 102 00:06:57,667 --> 00:06:59,252 Nire argazkia ez dago. 103 00:06:59,335 --> 00:07:01,504 Benetan? Ba bitxia da. 104 00:07:02,755 --> 00:07:04,382 Astebururako utziko didazu? 105 00:07:05,174 --> 00:07:08,511 Gomezek eta biok iragana oroi dezagun. 106 00:07:10,888 --> 00:07:14,392 Ondo da. Gatozen harira, ados? 107 00:07:16,811 --> 00:07:21,858 Tamalez, Asteazkenek zailtasunak ditu moldatzeko. 108 00:07:22,442 --> 00:07:23,693 Eskola honetako 109 00:07:23,776 --> 00:07:27,113 lizuntasun eta ukapen-kultura ez dudalako onartu nahi. 110 00:07:27,196 --> 00:07:30,324 Rowan hil zuen eta Eugene ZIUra bidali zuen munstrotik hasita. 111 00:07:30,908 --> 00:07:34,120 Hala ere, hobeto dagoela entzun dut. 112 00:07:34,203 --> 00:07:37,165 Beti animatu dugu pentsatzen duena esatera. 113 00:07:37,248 --> 00:07:40,543 Batzuetan haren hitzak mingarriak izan daitezke. 114 00:07:40,626 --> 00:07:44,255 Haren psikologoaren ustez, ez du jarrera harkorra izan. 115 00:07:44,338 --> 00:07:48,301 - Ez dira egon espero genituen emaitzak. - Ez naiz laborategiko arratoi bat. 116 00:07:49,385 --> 00:07:52,346 Kinbott doktorearekin mintzatu naiz eta ados gaude 117 00:07:52,430 --> 00:07:57,268 asteburu honetan familia-saio batera joan behar zinateketelarekin. 118 00:07:57,351 --> 00:07:58,269 Ez. 119 00:07:58,978 --> 00:08:02,940 Erantzun hori espero nuen, baina ziur zure gurasoak ados daudela. 120 00:08:03,441 --> 00:08:07,737 Ez diot arrazoia eman nahi, baina astebururako bakarrik etorri gara. 121 00:08:09,197 --> 00:08:10,448 Tira! 122 00:08:10,531 --> 00:08:12,158 Zergatik ez? Egia esan, 123 00:08:12,241 --> 00:08:15,578 beti izan dut gogoko buruak miatzea. 124 00:08:15,661 --> 00:08:18,414 Zuri miatuko dizute, mon chéri. 125 00:08:19,499 --> 00:08:20,541 Ba… 126 00:08:21,584 --> 00:08:23,044 dezepzionatuta nago. 127 00:08:23,127 --> 00:08:25,588 Baina edozer egingo dugu gure alabarengatik. 128 00:08:31,594 --> 00:08:34,388 PELEGRIN-MUNDUA 129 00:08:34,472 --> 00:08:35,431 Bai. 130 00:08:36,057 --> 00:08:39,018 Mia dezaten haitzuloa izaki horren zantzuen bila. 131 00:08:39,101 --> 00:08:42,855 Bazter guztiak araka ditzaten. Guztia froga gisa gorde dezaten. 132 00:08:44,357 --> 00:08:47,735 Eta laborategiari atzaparraren DNAren emaitzak eskatu. 133 00:08:48,861 --> 00:08:51,948 Mutil bat ZIUan dugu, eta hainbat lagun gorputegian. 134 00:08:52,031 --> 00:08:53,366 Ez dut gehiago nahi. 135 00:08:55,785 --> 00:08:56,619 Ondo da. 136 00:09:02,291 --> 00:09:03,376 Putakume halakoa. 137 00:09:05,086 --> 00:09:06,087 Zer gertatzen da? 138 00:09:06,170 --> 00:09:09,715 Zaila da herrian hiltzaile bat aske dabilela gainditzea. 139 00:09:11,259 --> 00:09:14,637 Haiek Asteazkenez arduratzen dira. Psikologoarengana lagundu dute. 140 00:09:15,346 --> 00:09:17,181 Tira, Tyler. Jada esan nizun 141 00:09:17,265 --> 00:09:21,394 ez nagoela eroso familiaren iragana ezezagun batekin partekatzearekin. 142 00:09:21,477 --> 00:09:24,939 Uste duzu niretzat erraza dela nire kontuak azaltzea? 143 00:09:25,022 --> 00:09:27,275 Oso lanpetuta nabil, motel. 144 00:09:31,571 --> 00:09:33,197 Emaitzak dituzue? 145 00:09:35,366 --> 00:09:38,160 Ondo da. Gertaeren tokia zigilatu. Oraintxe noa. 146 00:09:39,161 --> 00:09:41,539 Aita. Ondo zaude? Zer gertatzen da? 147 00:09:43,791 --> 00:09:45,793 Gogoratzen Reggie, forentsea? 148 00:09:47,503 --> 00:09:49,130 Bere buruari tiro egin dio. 149 00:10:02,393 --> 00:10:04,687 Tira, nork hasi nahi du? 150 00:10:07,940 --> 00:10:11,235 Asteazken etxean ez izatea nolakoa den komentatu nahi? 151 00:10:15,197 --> 00:10:16,991 Ba, niretzat, 152 00:10:17,908 --> 00:10:18,826 gogorra… 153 00:10:18,909 --> 00:10:21,412 izan da Asteazken gabe egotea. 154 00:10:22,663 --> 00:10:25,708 Ez nuen uste haren torturen mira izango nuenik. 155 00:10:28,628 --> 00:10:30,212 Morticia, Gomez. 156 00:10:30,963 --> 00:10:34,300 - Nola daramazue? - Guretzat ere tortura izan da. 157 00:10:34,884 --> 00:10:38,220 Zorionez, nire anaia Kiratsen zaldikoa bi lagunentzat da. 158 00:10:38,763 --> 00:10:42,642 Ez dago ezer hoberik elkarren alde onak ateratzeko. 159 00:10:42,725 --> 00:10:44,393 Querida mía. 160 00:10:49,649 --> 00:10:50,816 Nahikoa da! 161 00:10:53,611 --> 00:10:55,988 Nire gurasoek aurpegia emateko unea da. 162 00:10:57,573 --> 00:10:59,158 Gezurretan ibili dira. 163 00:10:59,950 --> 00:11:01,243 Sekretuak gordetzen. 164 00:11:01,744 --> 00:11:03,871 Ekin behar diegun sekretu eraileak. 165 00:11:07,208 --> 00:11:10,127 Nor zen Garrett Gates eta zer ba egotzi zizuten haren hilketa? 166 00:11:11,545 --> 00:11:14,674 Karguak gaitzetsi zituzten. Zure aita errugabea da. 167 00:11:14,757 --> 00:11:16,842 Sheriffa ez dirudi hain ziur. 168 00:11:16,926 --> 00:11:18,886 Asteazken, nahikoa da. 169 00:11:18,969 --> 00:11:21,430 Ez da ez une ez toki egokia. 170 00:11:21,514 --> 00:11:24,058 Egia esan, hau da toki egokiena. 171 00:11:24,141 --> 00:11:27,395 - Saio hauek… - Doktore, hau ez da zure kontua. 172 00:11:27,937 --> 00:11:31,649 Eta ez naiz zurekin sorgin-ehiza zahar horri buruz arituko. 173 00:11:31,732 --> 00:11:33,526 - E… - Laztana, agian… 174 00:11:33,609 --> 00:11:35,820 Ez. Saioa amaitu da. 175 00:11:35,903 --> 00:11:37,571 Zuk nahi duzun bezala, ama. 176 00:11:37,655 --> 00:11:39,990 - Asteazken? - Ez badidazue egia esaten, 177 00:11:40,074 --> 00:11:42,326 neuk aurkitu beharko dut. 178 00:11:44,036 --> 00:11:44,954 Baina… 179 00:11:47,581 --> 00:11:49,583 Eskerrik asko gozokiengatik. 180 00:11:51,043 --> 00:11:53,170 Egia esan, pot-pourria da. 181 00:11:54,422 --> 00:11:55,923 Eraman ezazu katilua. 182 00:12:03,180 --> 00:12:04,849 Zer zenuen gogoan? 183 00:12:05,391 --> 00:12:08,811 Nola jartzen diozu horrelako amarrua aitari? Asteazken. 184 00:12:09,395 --> 00:12:11,772 Nola? Zuengatik nago eskola honetan. 185 00:12:11,856 --> 00:12:14,024 Uste zenuten ez nuela jakingo? 186 00:12:14,108 --> 00:12:17,111 Ez dakizu istorio osoa. Aitak ez zuen gaizki jokatu. 187 00:12:17,194 --> 00:12:18,904 Neuk epaituko dut hori. 188 00:12:26,620 --> 00:12:27,663 Pot-pourria nahi? 189 00:12:34,044 --> 00:12:35,171 Nola aurkitu nauzu? 190 00:12:35,254 --> 00:12:37,923 Goiz-Kanta komunitateak zure mira du. 191 00:12:38,591 --> 00:12:39,425 Zure mira dut. 192 00:12:39,508 --> 00:12:41,719 Komunitatea edo sekta esan nahi duzu? 193 00:12:41,802 --> 00:12:44,180 Jendea haien bizitzak kontrolatzen laguntzen duen 194 00:12:44,263 --> 00:12:46,515 garapen pertsonaleko mugimendua gara. 195 00:12:46,599 --> 00:12:48,350 Haien dirua kontrolatuz gero. 196 00:12:48,434 --> 00:12:50,895 Ez naiz liskartzera etorri, Brandy Jane. 197 00:12:50,978 --> 00:12:52,396 Bianca deitzen naiz. 198 00:12:52,480 --> 00:12:54,064 Izen eta bizitza berriak. 199 00:12:54,148 --> 00:12:55,441 Itzul zaitez etxera. 200 00:12:55,524 --> 00:12:57,234 Ez da inoiz nire etxea izan. 201 00:12:57,318 --> 00:13:00,988 - Gideonek aurka egingo zenuela esan zuen. - Ez esan haren izena. 202 00:13:01,071 --> 00:13:03,866 Uste duzu sirenak ez bagina, ama bakar batez eta haren alabaz 203 00:13:03,949 --> 00:13:05,367 arduratuko litzatekeela? 204 00:13:05,451 --> 00:13:08,996 Ez ezazu zure aitaordeari buruz horrela hitz egin. 205 00:13:09,705 --> 00:13:11,290 Ezkondu zarete. 206 00:13:11,373 --> 00:13:15,211 Zu etxera itzultzea nahi du benetako familia izan gaitezen. 207 00:13:15,920 --> 00:13:16,837 Inola ere ez. 208 00:13:17,421 --> 00:13:19,840 Jada sirena bat du haren kontuetarako. 209 00:13:20,883 --> 00:13:21,967 Agur, ama. 210 00:13:22,927 --> 00:13:26,430 Eta ez dut hemen Goiz-Kantako eskumuturrekorik ikusi nahi. 211 00:13:27,556 --> 00:13:29,600 Nire sirena-kantua ahitzen ari da. 212 00:13:31,644 --> 00:13:33,437 Errekrutatzeak murriztu dira 213 00:13:33,521 --> 00:13:36,524 eta jende okerra galderak egiten hasia da. 214 00:13:37,900 --> 00:13:39,777 Ez dizut eskatu. 215 00:13:40,611 --> 00:13:42,029 Eta nahi ez badut? 216 00:13:44,657 --> 00:13:49,328 Guztiek jakingo dute nola sartu zinen Inoiz Ez Gehiagon sirena-amarruez. 217 00:13:49,411 --> 00:13:52,498 Azkenik zerbait lortu dut eta zuk hondatu nahi duzu. 218 00:13:52,581 --> 00:13:55,084 Ez duzu ezer lortu, Bianca. 219 00:13:56,710 --> 00:13:59,964 Goi-klasekoak engainatzen dituzu, baina ez dira zure lagunak. 220 00:14:01,048 --> 00:14:04,134 Lehenago edo geroago, benetan nor zaren jakingo dute. 221 00:14:04,677 --> 00:14:07,763 Sirena batek ezin ditu bere ezkatak aldatu. 222 00:14:09,640 --> 00:14:13,143 Asteburua amaitu arte agur esateko denbora duzu. 223 00:14:15,896 --> 00:14:18,023 BASOKO LORE EZTIA 224 00:14:20,985 --> 00:14:22,736 Hirugarren erlauntzeko eztia. 225 00:14:24,363 --> 00:14:25,865 Erleek zure mira dute. 226 00:14:28,534 --> 00:14:29,493 Guztiok dugu. 227 00:14:33,289 --> 00:14:35,165 Eskerrik asko zaintzeagatik. 228 00:14:36,542 --> 00:14:37,418 Berririk dago? 229 00:14:40,004 --> 00:14:41,547 Ez zuen hau merezi. 230 00:14:43,465 --> 00:14:45,050 Ni egon behar nintzateke hor. 231 00:14:45,843 --> 00:14:47,595 Zergatik joan zinen ni gabe? 232 00:14:49,638 --> 00:14:51,473 Ez zintugun izutu nahi, maitea. 233 00:14:51,557 --> 00:14:52,933 Asteazken izango zara. 234 00:14:53,517 --> 00:14:56,270 Eugenen amak. Sue eta Janet. 235 00:14:56,353 --> 00:14:58,188 Beti aritzen zen zuri buruz. 236 00:14:58,272 --> 00:15:00,941 Oso pozik zegoen zu Burrunbarien kide izateaz. 237 00:15:01,025 --> 00:15:04,236 Eugenek gaizki pasatu du Inoiz Ez Gehiagora moldatzen. 238 00:15:04,320 --> 00:15:07,406 Pozik zegoen azkenik benetako laguna aurkitu zuelako. 239 00:15:07,907 --> 00:15:09,074 Eztia ekarri diot. 240 00:15:09,158 --> 00:15:12,536 Eugenek erle horiek bere umeak balira bezala maite ditu. 241 00:15:13,829 --> 00:15:15,748 Ume burrunbari eta iletsuak. 242 00:15:18,042 --> 00:15:19,960 Ondo jarriko da, ezta? 243 00:15:20,044 --> 00:15:21,211 Joan behar dut. 244 00:15:36,644 --> 00:15:39,563 Gorputegian norbait suizidatzen den lehen aldia. 245 00:15:39,647 --> 00:15:41,607 Ez dakite zer egin gorpuarekin. 246 00:15:41,690 --> 00:15:43,150 Zer dakizue? 247 00:15:43,233 --> 00:15:46,487 Arma legala zen eta bere izenean zegoen. .45 Colt bat. 248 00:15:46,570 --> 00:15:48,405 Atezainak idaztegian zuela dio. 249 00:15:48,489 --> 00:15:50,157 Pasa den astean ikusi nuen. 250 00:15:50,699 --> 00:15:54,286 Emaztearekin itsas-bidaia batera joateko asmoa zuen. Jubilatzeko irrikan zegoen. 251 00:15:54,370 --> 00:15:56,622 Ezin da jakin jendeak buruan zer duen. 252 00:15:56,705 --> 00:15:59,875 Bala bat, antza. Segurtasun-bideoak ditugu? 253 00:16:00,459 --> 00:16:03,754 Ez. Kamera txikle beltzaz estali zuten. 254 00:16:03,837 --> 00:16:07,174 Bideoa miatzeko eskatu diet hor luze daraman ikusteko. 255 00:16:07,257 --> 00:16:08,884 Txikle beltza. 256 00:16:09,551 --> 00:16:11,178 Ez da izango… 257 00:16:12,221 --> 00:16:17,101 Suizidio oharrak kasu zahar batengatik errudun sentitzen zela dio. 258 00:16:17,184 --> 00:16:20,104 Estali zuela, forentsearen txostena faltsutu zuela 259 00:16:20,187 --> 00:16:22,815 eta geroztik erruarekin bizi izan dela dio. 260 00:16:24,066 --> 00:16:25,150 Zer kasu? 261 00:16:25,234 --> 00:16:26,527 Garrett Gatesena. 262 00:16:27,861 --> 00:16:30,030 Garrett Gatesena. Txantxa izango da. 263 00:16:30,114 --> 00:16:31,031 Ezagutzen duzu? 264 00:16:31,115 --> 00:16:33,242 30 urtez bilatu dut hiltzailea. 265 00:16:33,909 --> 00:16:35,369 Badakizu nork hil zuen? 266 00:16:35,452 --> 00:16:37,371 Susmagarri bakar bat egon da. 267 00:16:37,454 --> 00:16:40,290 Beti uste izan dut egia estaltzen ari zirela. 268 00:16:41,917 --> 00:16:43,252 Orain frogak ditut. 269 00:17:50,110 --> 00:17:54,948 GARRETT GATES- SEME ETA NEBA MAITEA GOIZEGI ERAMAN ZINTUZTEN - MAITE ZAITUGU 270 00:17:57,701 --> 00:17:59,703 Goseak hiltzen nago. 271 00:18:03,999 --> 00:18:06,001 Ez zara gose, laztana? 272 00:18:06,085 --> 00:18:08,003 Jangaleak saihesten nau, ama. 273 00:18:08,796 --> 00:18:10,839 Egiak zuek bezala. 274 00:18:19,723 --> 00:18:21,100 Esan behar diogu. 275 00:18:23,143 --> 00:18:25,229 Ez gaitu inoiz sinetsiko. 276 00:18:26,271 --> 00:18:28,065 Geure horretan jarraitu behar. 277 00:18:30,442 --> 00:18:34,738 Eta espero dut zerbait makabroagoak hura distraitzea. 278 00:18:46,458 --> 00:18:48,961 Galdetzera behartuko nauzu? 279 00:18:49,878 --> 00:18:53,298 Ajaxek eta biok ez dugu oraindik gure harremana zehaztu. 280 00:18:53,382 --> 00:18:55,342 Ez naiz mutilei buruz ari. 281 00:18:55,425 --> 00:18:57,469 Jada bihurtu zara otso? 282 00:19:02,015 --> 00:19:02,975 Ez. 283 00:19:03,767 --> 00:19:05,936 A zer etsipena! 284 00:19:07,354 --> 00:19:08,397 Hori naiz ni. 285 00:19:09,690 --> 00:19:11,358 Sekulako etsipena. 286 00:19:23,120 --> 00:19:25,414 Zer zabiltzate hemen, sheriff? 287 00:19:26,206 --> 00:19:28,167 Zer gertatzen da? 288 00:19:28,250 --> 00:19:29,585 Ideiarik ez. 289 00:19:29,668 --> 00:19:31,086 Gomez Addams. 290 00:19:35,591 --> 00:19:36,884 Lagun diezazuket? 291 00:19:36,967 --> 00:19:40,012 Garrett Gatesen hilketarengatik atxilotuta zaude. 292 00:19:40,095 --> 00:19:41,471 Isilik egoteko eskubidea duzu. 293 00:19:41,555 --> 00:19:44,933 Esaten duzun guztia epaitegian zure kontra erabil daiteke. 294 00:19:45,017 --> 00:19:45,851 Aita? 295 00:19:46,351 --> 00:19:48,270 Abokatua izateko eskubidea duzu. 296 00:19:48,353 --> 00:19:51,315 Ezin baduzu ordaindu, bat esleituko dizute. 297 00:20:22,763 --> 00:20:25,807 Ene tormenta txikia, zer moduz ama? 298 00:20:25,891 --> 00:20:28,268 Saminduta. Ez du gogoko arropa laranja. 299 00:20:29,269 --> 00:20:31,980 Gaur hobi batean arrosa bat jartzen ikusi dut. 300 00:20:32,898 --> 00:20:35,234 Hilarrian "Garrett Gates" jartzen zuen. 301 00:20:35,317 --> 00:20:37,903 Hura hiltzeagatik atxilotu zaituzte. 302 00:20:39,363 --> 00:20:40,572 Azalduko didazu? 303 00:20:45,244 --> 00:20:47,829 Garrettek zure ama gutiziatzen zuen. 304 00:20:48,664 --> 00:20:51,750 Haren adeitasuna interesarekin nahasi zuen. 305 00:20:52,334 --> 00:20:55,462 Haren gutizia obsesio bihurtu zen 306 00:20:56,046 --> 00:20:57,714 eta ama jazartzen hasi zen. 307 00:20:57,798 --> 00:21:00,300 - Ez zenuten polizia deitu? - Saiatu ginen. 308 00:21:00,801 --> 00:21:03,303 Baina herriko familia zahar eta aberatsenaren kide zen. 309 00:21:03,387 --> 00:21:05,013 Inork ez gintuen sinetsi. 310 00:21:05,847 --> 00:21:09,226 Garretten aita, marjinatuak gorroto zituen gizon intolerante bat, 311 00:21:09,309 --> 00:21:12,145 sumindu zen zure amak haren semea salatu zuelako. 312 00:21:13,188 --> 00:21:16,316 Egoera Erroi-Dantzaldiaren gauean larritu zen. 313 00:21:18,402 --> 00:21:21,446 Amak eta biok atseden hartzeko baztertu ginen. 314 00:21:28,370 --> 00:21:29,955 Addams! 315 00:21:30,038 --> 00:21:32,040 Eta orduan hura ikusi nuen. 316 00:21:32,708 --> 00:21:34,626 Eskolan baimenik gabe sartu zen. 317 00:21:35,127 --> 00:21:38,630 Zure amarengan zuen maitasun gaixoak zoratu egin zuen. 318 00:21:38,714 --> 00:21:43,427 Haren begiek zeharkatu ninduten, hiltzeko asmoz beterik. 319 00:21:44,011 --> 00:21:46,263 Tira, zoaz. Ez dit minik emango. 320 00:21:47,306 --> 00:21:48,473 Garrett, ez! 321 00:21:48,557 --> 00:21:50,559 Garrett, nahikoa da! 322 00:21:58,900 --> 00:22:01,445 Bizitza begien aurretik pasatzen ikusi nuen. 323 00:22:02,070 --> 00:22:06,491 Jeloskortasunak eta gorrotoak Garrett geldiezin bihurtzen zuten. 324 00:22:30,724 --> 00:22:32,225 Ezpata ikusi nuenean, 325 00:22:33,143 --> 00:22:35,520 nire bizi-sena agertu zen. 326 00:22:41,026 --> 00:22:44,029 Ezbehar izugarria izan zen. 327 00:23:06,259 --> 00:23:10,097 Objektiboki, haren aitorpena guztiz onargarria da, 328 00:23:10,180 --> 00:23:12,891 behar bezain zintzoa. 329 00:23:12,974 --> 00:23:15,227 Agian aita hark dioen bezalakoa da. 330 00:23:15,310 --> 00:23:17,145 Milesker zintzotasunagatik. 331 00:23:20,065 --> 00:23:22,484 Baina haren keinuek salatzen dute. 332 00:23:22,567 --> 00:23:25,070 Bibotea laztantzen duen moduak. 333 00:23:25,153 --> 00:23:27,406 Ni lasaitzeko keinu egiten duen erak. 334 00:23:28,156 --> 00:23:31,159 Harekin 12 urtetatik jokatu dut errusiar erruletan. 335 00:23:31,660 --> 00:23:32,828 Ezagutzen ditut. 336 00:23:33,537 --> 00:23:36,248 Barkatu aita hobea izan ez izana. 337 00:23:36,331 --> 00:23:39,334 Saia zaitezke emozioak ezkutatzen? 338 00:23:39,960 --> 00:23:42,045 Badakit eragozten zaituztela. 339 00:23:43,505 --> 00:23:47,050 Zenbat aitak ematen dio alabari eskrima-ezpata bat bost urterekin? 340 00:23:47,134 --> 00:23:50,137 Zure sable-ukituak hobeezinak ziren. 341 00:23:50,220 --> 00:23:52,055 Edo marrazoekin igeri egitera darama? 342 00:23:52,139 --> 00:23:55,016 Odol hotza duzula ikusi zuten, nik bezala. 343 00:23:55,100 --> 00:23:57,018 Zenbatek irakasten dio suge bat larrutzen? 344 00:23:57,102 --> 00:23:59,938 Ondo prestatuz gero, oilasko-zaporea dute. 345 00:24:00,522 --> 00:24:03,733 Kontua da indartsu eta aske izaten irakatsi zenidala. 346 00:24:04,359 --> 00:24:07,654 Traizioz eta aurreiritziz betetako munduan bizitzen. 347 00:24:08,864 --> 00:24:11,741 Zuri esker ulertzen dut behar-beharrezkoa dela 348 00:24:11,825 --> 00:24:13,785 nor naizen inoiz ez ahaztea. 349 00:24:16,455 --> 00:24:20,083 Beraz, aita gisa nahiko ona izan zarela esango nuke. 350 00:24:23,712 --> 00:24:25,255 Gracias, Asteazken. 351 00:24:31,052 --> 00:24:32,345 Hitz egin behar dugu. 352 00:24:34,514 --> 00:24:36,016 Nola arraio sartu zara…? 353 00:24:37,017 --> 00:24:39,269 Bernice? Bernice! 354 00:24:39,352 --> 00:24:44,024 Bernice haren katuaren truke bahisaria eskatzeko deitu dute omen dute. 355 00:24:44,566 --> 00:24:46,985 Nire aitak ez zuen Garrett Gates hil. 356 00:24:47,861 --> 00:24:52,032 Haren aitorpen sinatua dut eta erabili zuen sablea identifikatu zuen. 357 00:24:52,115 --> 00:24:54,910 Biak distrituko fiskalari bidaltzear nago. 358 00:24:54,993 --> 00:24:57,329 Zer une aproposa, ezta? 359 00:24:57,412 --> 00:25:00,665 Forentsea hilketa-kasu batek damutzen zaiolako suizidatzen da 360 00:25:00,749 --> 00:25:04,794 nire aita, zure susmagarri nagusia, herrira itzultzen den asteburuan. 361 00:25:05,462 --> 00:25:09,007 Egin zuenagatik ordainduko duen gizon bat soilik ikusten dut. 362 00:25:09,090 --> 00:25:12,636 Eta neuk eskuburdinak jartzea amaiera aparta izan zen. 363 00:25:12,719 --> 00:25:14,888 Nola ez duzu ikusten norbaitek 364 00:25:14,971 --> 00:25:17,140 nire ikerketa hondatu nahi duela? 365 00:25:17,224 --> 00:25:20,769 Munstroaren haitzuloa aurkitu nuen eta DNA-froga eman nizun. 366 00:25:20,852 --> 00:25:22,395 Aztertu zenuen? 367 00:25:22,479 --> 00:25:25,690 Harrituko zaitu, baina mundua ez dabil zure inguruan. 368 00:25:26,525 --> 00:25:28,944 Hemen dituzu DNAren emaitzak. 369 00:25:29,945 --> 00:25:31,613 Emaitzarik ez. Ez-frogagarria. 370 00:25:31,696 --> 00:25:34,533 Benetan uste duzu guztia kointzidentzia bat dela? 371 00:25:35,116 --> 00:25:37,619 Eugene hil zuenak forentsea ere hil zuen. 372 00:25:37,702 --> 00:25:42,374 Tamalez, norbaitek gorputegiko kamera sabotatu zuen eta ez dakigu zer jazo zen. 373 00:25:42,457 --> 00:25:44,000 Lentean txiklea jarri zuen. 374 00:25:44,584 --> 00:25:46,169 Txikle beltza. 375 00:25:47,420 --> 00:25:49,005 DNA-proba egingo al diot? 376 00:25:49,089 --> 00:25:52,551 Norbaitek izorratu nahi nau. Distraitzen saiatzen ari da. 377 00:25:52,634 --> 00:25:55,762 Ez, kontua justizia egitea da. 378 00:25:55,845 --> 00:26:00,934 Garretten familiak orrialdea pasatzea merezi du, baina jada ez dago familiarik. 379 00:26:01,434 --> 00:26:02,477 Zer gertatu zitzaien? 380 00:26:02,561 --> 00:26:04,396 Amak bere burua urkatu zuen. 381 00:26:04,479 --> 00:26:07,983 Aitak hil arte edan zuen. Arreba txikia ere hil zen. 382 00:26:08,650 --> 00:26:12,362 Umezurtz geratu zen, atzerrira bidali zuten eta ito egin zen. 383 00:26:13,071 --> 00:26:14,447 Ez da inor geratzen. 384 00:26:15,031 --> 00:26:19,452 Zure aitak bai Garretten bai haren familiaren odola du eskuetan. 385 00:26:36,177 --> 00:26:38,597 Tori. Opari bat ekarri dizut. 386 00:26:39,389 --> 00:26:42,601 Zer ondo! Ez zenidan ezer ekarri behar. 387 00:26:42,684 --> 00:26:47,772 Badakit, baina asteburua gaizki hasi genuen. 388 00:26:48,481 --> 00:26:52,277 Zuretzat onena bakarrik nahi dudala jakin dezazun nahi dut. 389 00:26:57,657 --> 00:26:59,743 UDALEKUAK 390 00:27:02,662 --> 00:27:06,916 LIKANTROPIA UDALEKUAK 391 00:27:07,959 --> 00:27:08,960 Zer da hau? 392 00:27:09,044 --> 00:27:10,545 Eskuorriak. 393 00:27:11,379 --> 00:27:12,589 Udalekuetarako. 394 00:27:12,672 --> 00:27:15,050 Ez dira udaleku normalak. 395 00:27:16,301 --> 00:27:18,553 Gizotsoen konbertsio-terapiakoak dira. 396 00:27:18,637 --> 00:27:21,389 Ez duzu hain dramatiko izan behar, Enid. 397 00:27:21,473 --> 00:27:24,059 Konbertsio-terapiara bidali nahi nauzu? 398 00:27:24,142 --> 00:27:27,020 Zure lehengusina Lucilleri funtzionatu zitzaion. 399 00:27:27,646 --> 00:27:32,525 Zazpi aste Balkanetako landan, eta berehala zegoen ilargiari ulu egiten. 400 00:27:32,609 --> 00:27:34,235 Behar den bezala. 401 00:27:34,319 --> 00:27:38,239 Ez duzu otso bihurtu nahi azkenik normala izateko, laztana? 402 00:27:50,960 --> 00:27:51,961 Ospa hemendik. 403 00:27:53,046 --> 00:27:54,756 Kanabera ahaztu duzu. 404 00:28:03,556 --> 00:28:05,058 Ez saiatu atsegin izaten. 405 00:28:05,975 --> 00:28:07,018 Ez dator bat zurekin. 406 00:28:08,269 --> 00:28:10,397 Aitak zure beita gogokoena hartu zuen. 407 00:28:27,914 --> 00:28:29,582 Zer gertatuko zaio orain? 408 00:28:30,333 --> 00:28:32,794 Aitortu du, beraz, ez da epaiketa egongo. 409 00:28:33,878 --> 00:28:39,676 Kondenatu eta estatu-kartzela batera bidaliko dute. Ama gabe zoratu egingo da. 410 00:28:41,219 --> 00:28:44,389 Ezkondu zirenetik, ez dute gau bat ere bananduta eman. 411 00:28:45,306 --> 00:28:48,184 Uste nuen kartzelara joango zen familiako lehena nintzatekeela. 412 00:28:48,268 --> 00:28:50,186 Lurchekin apustu egin nuen. 413 00:28:54,023 --> 00:28:56,651 Tira. Ea arrainek heltzen dioten. 414 00:29:06,870 --> 00:29:08,288 Zer arrantza oparoa. 415 00:29:10,081 --> 00:29:11,499 Haren mira izango dut. 416 00:29:11,583 --> 00:29:14,127 Oraindik ez da amaitu. Errugabea da. 417 00:29:15,211 --> 00:29:16,045 Tira… 418 00:29:16,963 --> 00:29:19,632 krimena nork egin zuen jakin dezakeen bakarra… 419 00:29:21,468 --> 00:29:22,302 zu zara. 420 00:29:22,385 --> 00:29:25,513 Egia jakin eta aita askatu behar duzu. 421 00:29:25,597 --> 00:29:28,975 Gertatu arte, biok dakigu ama nahigabetuta egongo dela. 422 00:29:30,518 --> 00:29:32,896 Beraz, gogorrak izan behar dugu. 423 00:29:33,897 --> 00:29:35,607 Bueno, zuk izan behar duzu. 424 00:29:38,818 --> 00:29:40,904 Tira, emadazu horietako bat. 425 00:29:55,084 --> 00:29:56,544 Hala ere, non dago ama? 426 00:29:57,378 --> 00:29:59,506 Bakarrik egon nahi zuela esan zuen. 427 00:29:59,589 --> 00:30:01,549 Inork aurkituko ez duen nonbait. 428 00:30:15,104 --> 00:30:16,189 Kaixo, ama. 429 00:30:19,692 --> 00:30:20,819 Kaixo, Asteazken. 430 00:30:22,028 --> 00:30:24,072 Beraz, Belaikien kide zara. 431 00:30:24,155 --> 00:30:25,698 Berehala egin zara kide. 432 00:30:25,782 --> 00:30:27,742 Egia esan, uko egin nien. 433 00:30:27,826 --> 00:30:29,869 Zergatik? Ni kide ohi nintzelako? 434 00:30:29,953 --> 00:30:32,288 Ez dut inoiz neurria emango. 435 00:30:32,914 --> 00:30:33,915 Zertarako saiatu? 436 00:30:35,083 --> 00:30:37,919 Poe Kopa irabazi dut. Zuk lautan irabazi zenuen. 437 00:30:38,002 --> 00:30:40,088 Eskrima-taldean nago. Zu kapitaina zinen. 438 00:30:42,048 --> 00:30:45,677 Zergatik bidali nauzu zure itzalean bakarrik existitu naitekeen leku batera? 439 00:30:46,386 --> 00:30:48,346 Ez da lehiaketa bat, Asteazken. 440 00:30:48,429 --> 00:30:50,640 Guztia da lehiaketa bat, ama. 441 00:30:52,016 --> 00:30:55,228 Baina uko egin nien klub sozial ziztrina delako. 442 00:30:55,311 --> 00:30:57,105 Askoz jende gehiago ohi ginen. 443 00:30:58,523 --> 00:31:02,151 Marjinatuak minetik eta intolerantziatik babesten genituen. 444 00:31:03,611 --> 00:31:08,324 Izan ere, aitaren Mexikoko arbaso batek sortu zuen taldea. 445 00:31:08,867 --> 00:31:11,077 AEBetan finkatu zen lehenetariko batek. 446 00:31:11,160 --> 00:31:12,161 Goodyk. 447 00:31:13,746 --> 00:31:15,915 Haren koadroa ikusi nuen Pelegrin-Munduan. 448 00:31:20,086 --> 00:31:23,756 Zer ironia, Joseph Crackstone hark hil baitzuen. 449 00:31:24,966 --> 00:31:29,512 Belaikiak zapalketari aurre egiteko haren erantzun sekretu eta hilgarria zen. 450 00:31:32,140 --> 00:31:34,767 Badakit zergatik etorri zaren, Asteazken. 451 00:31:36,936 --> 00:31:38,646 Tira, galdetu. 452 00:31:40,607 --> 00:31:43,109 Aitak ez zuen Garrett Gates hil, ezta? 453 00:31:45,778 --> 00:31:46,613 Ez. 454 00:31:50,366 --> 00:31:52,452 Eskailerak igo nituenean, 455 00:31:52,535 --> 00:31:56,164 aita haren bizitzarengatik borrokatzen ikusi nuen. Izugarria. 456 00:31:56,956 --> 00:31:57,832 Garrett, ez! 457 00:32:08,176 --> 00:32:09,093 Garrett! 458 00:32:09,594 --> 00:32:10,678 Garrett, gelditu! 459 00:32:10,762 --> 00:32:11,888 Utziozu bakean! 460 00:32:18,937 --> 00:32:21,481 Ez dut inoiz haren begirada ahaztuko. 461 00:32:23,107 --> 00:32:25,902 Ahotik aparra ere zerion. 462 00:32:27,654 --> 00:32:31,950 Piztia amorratu baten begiei begira banengo bezala zen. 463 00:32:49,550 --> 00:32:50,510 Ez. 464 00:32:57,141 --> 00:33:01,062 Oihua entzun nuen arte, ez nintzen egin nuenaz konturatu. 465 00:33:02,647 --> 00:33:04,816 Aita oso… 466 00:33:06,109 --> 00:33:08,194 lasai zegoen. Oso ausarta izan zen. 467 00:33:17,829 --> 00:33:20,665 Tish, oraintxe joan behar duzu. 468 00:33:20,748 --> 00:33:22,542 Zoaz logelara eta itxi atea. 469 00:33:23,126 --> 00:33:24,293 Ez zara hemen egon. 470 00:33:24,377 --> 00:33:25,420 Ulertzen? 471 00:33:26,754 --> 00:33:28,297 Morticia? 472 00:33:29,757 --> 00:33:31,592 Utz ezazu hau mahai gainean. 473 00:33:32,677 --> 00:33:33,803 - Zoaz. - Ondo da. 474 00:33:39,475 --> 00:33:42,854 Aitak errua bere gain hartu zuen ni babesteko. 475 00:33:47,567 --> 00:33:50,737 Izugarri eskertu nuen absolbitu zutenean. 476 00:33:50,820 --> 00:33:52,196 Baina banekien… 477 00:33:53,489 --> 00:33:56,200 egunen batean honek atsekabetuko gintuela. 478 00:34:01,122 --> 00:34:05,334 Garretti aparra zerion ahotik eta haren begiak ez ziruditen gizatiarrak. 479 00:34:06,586 --> 00:34:10,173 Ez dut inoiz inor amorruak hain itsututa ikusi. 480 00:34:10,798 --> 00:34:12,133 Agian ez zen amorrua. 481 00:34:12,925 --> 00:34:16,137 Aparra ahoan, begi-ninien dilatazioa, buru-nahasmendua. 482 00:34:16,220 --> 00:34:18,681 Zeren sintomak dira? 483 00:34:25,271 --> 00:34:26,689 Baina nola da posible? 484 00:34:27,732 --> 00:34:29,525 Jakiteko modu bakarra dago. 485 00:34:33,529 --> 00:34:37,408 Honek zure lehen ehorzteko kita jaso zenuenean dakart gogora. 486 00:34:37,492 --> 00:34:39,827 Poz-pozik zeunden, ia irri egin zenuen. 487 00:34:40,953 --> 00:34:42,663 Ziur ez duzula lagundu nahi? 488 00:34:44,707 --> 00:34:47,460 Ez, laztana. Ez dizut dibertsioa hondatu nahi. 489 00:35:00,431 --> 00:35:01,641 Egiaren unea. 490 00:35:09,524 --> 00:35:10,691 Kaixo, Garrett. 491 00:35:12,652 --> 00:35:13,569 Arrazoi nuen. 492 00:35:14,654 --> 00:35:15,571 Hara! 493 00:35:15,655 --> 00:35:17,323 Zer dugu hemen? 494 00:35:19,075 --> 00:35:23,079 Badirudi gaur Addamstarren bilera egongo dela kalabozoan. 495 00:35:23,162 --> 00:35:24,914 Biak atxilotuta zaudete. 496 00:35:27,917 --> 00:35:30,545 Eroso jarri. Goizean fidantza ordaindu ahalko duzue. 497 00:35:33,131 --> 00:35:35,675 Legearen beso luzeak ere ez gaitu banandu. 498 00:35:35,758 --> 00:35:38,344 - Behintzat azken gau bat dugu. - Bai. 499 00:35:38,845 --> 00:35:42,014 Autokontrol gehiago zuten txakalak ikusi ditut. 500 00:35:43,266 --> 00:35:46,060 Ez zarete behar bezain gogorrak kartzelara joateko. 501 00:35:47,145 --> 00:35:48,646 Niri esker, ez zarete joango. 502 00:35:48,729 --> 00:35:51,649 Banekien gure presotxoak ihes-plana izango zuela. 503 00:35:53,901 --> 00:35:57,155 Gure txangoko oroigarri bat. Garretti hartu diot. 504 00:35:58,239 --> 00:36:00,283 Belaikiarekin pozoitu zen. 505 00:36:00,366 --> 00:36:03,703 Ehun bigunak iraun izanak eta tonu urdinxkak hala diote. 506 00:36:04,745 --> 00:36:09,250 - Garrett jada hiltzen ari zen… - Zuk sastakatu baino lehen. 507 00:36:10,710 --> 00:36:13,713 Emakume errugabe gisa are liluragarriago zaude. 508 00:36:13,796 --> 00:36:14,630 Bai. 509 00:36:14,714 --> 00:36:17,884 Utziko diozue musu emateari eta kontzentratuko zarete? 510 00:36:19,719 --> 00:36:22,305 Frogatu nire semea izatea merezi duzula! 511 00:36:22,889 --> 00:36:24,807 Marjinatu guzti horiek hil. 512 00:36:24,891 --> 00:36:27,518 Sartu dantzaldian eta bota hau pontxean. 513 00:36:28,728 --> 00:36:29,812 Addams! 514 00:36:34,483 --> 00:36:35,568 Asteazken. 515 00:36:39,947 --> 00:36:41,490 Bisio bat izan al duzu? 516 00:36:42,742 --> 00:36:43,868 Zer gertatu zen? 517 00:36:44,368 --> 00:36:45,870 Zer ikusi duzu? 518 00:36:47,580 --> 00:36:48,706 Hil zen gauean, 519 00:36:48,789 --> 00:36:52,126 belaiki-pozoiaz betetako ontzia sakelan apurtu zitzaion. 520 00:36:52,210 --> 00:36:54,295 Ez zuen aita bakarrik hil nahi. 521 00:36:55,546 --> 00:36:58,925 Belaiki-pozoia eskola osoa hiltzeko erabili behar zuen. 522 00:37:01,886 --> 00:37:03,804 PELEGRIN-MUNDUA 523 00:37:05,389 --> 00:37:08,267 Milesker abisatu gabe gu ikusteagatik, alkate. 524 00:37:08,351 --> 00:37:11,020 Bai, bueno, mehatxu estaliek eragin hori dute. 525 00:37:11,604 --> 00:37:14,106 Garrett Gates ez zen sastakatzeaz hil. 526 00:37:19,570 --> 00:37:23,574 Distira urdin horrek belaiki-pozoidura adierazten du. 527 00:37:23,658 --> 00:37:26,244 Baina zuk bazenekien, ezta? 528 00:37:26,327 --> 00:37:30,206 Sheriffa zinenean, zuk zeneraman kasua eta estali zenuen. 529 00:37:37,672 --> 00:37:41,634 Ansel Gatesek marjinatuak eta Inoiz Ez Gehiago gorroto zituen. 530 00:37:41,717 --> 00:37:44,679 Esaten zuen eskola eraiki zen lekua 531 00:37:44,762 --> 00:37:47,348 zuela 200 haren familiari lapurtu ziotela. 532 00:37:48,182 --> 00:37:51,352 Garrettek pontxean belaikia bota behar zuen 533 00:37:51,894 --> 00:37:53,854 dantzaldiko guztiak hiltzeko. 534 00:37:54,438 --> 00:37:57,275 Anselek guztia aitortu zidan mozkor egonda. 535 00:37:57,358 --> 00:37:58,609 Haren ideia izan zen. 536 00:37:58,693 --> 00:38:01,445 Zergatik agindu zenion Anwar doktoreari autopsia faltsutzeko? 537 00:38:02,154 --> 00:38:04,824 Zuk bazenekien benetan nola hil zen. 538 00:38:04,907 --> 00:38:08,202 Entzun, nire lana bakea mantentzea zen. 539 00:38:08,286 --> 00:38:09,537 Epaiketa egon balitz, 540 00:38:09,620 --> 00:38:12,415 Jerichok eta Inoiz Ez Gehiagok ospe txarra izango lukete. 541 00:38:12,498 --> 00:38:15,960 Nire ustez, hondatu nahi ez zenuen ospea zurea zen. 542 00:38:17,044 --> 00:38:21,716 Gogoratzen dut Garrettek aitak sheriffa bereganatu zuela esan zidala. 543 00:38:22,800 --> 00:38:25,344 Urte bat geroago, alkate izendatu zintuzten. 544 00:38:26,262 --> 00:38:28,723 Ansel Gatesen laguntza osoaz, jakina. 545 00:38:28,806 --> 00:38:31,017 Zure iradokizunak mintzen nau. 546 00:38:31,100 --> 00:38:34,895 Ba ni mintzen nau zure lana egin bazenu, 547 00:38:34,979 --> 00:38:39,608 jazartzen ari ninduela esan nuenean, Garretten heriotza saihes zenezakeela. 548 00:38:40,109 --> 00:38:41,110 Baina ez. 549 00:38:41,193 --> 00:38:46,365 Zu bezalako gizonek ez dakizue nolakoa den sinetsita ez izatea. 550 00:38:53,414 --> 00:38:54,623 Zer nahi duzue? 551 00:38:58,627 --> 00:39:00,629 Kargu guztiak gaitzestea. 552 00:39:00,713 --> 00:39:02,548 Aita berehala aske utziko duzue 553 00:39:02,631 --> 00:39:05,551 eta sheriffaren bulegoak barkamena eskatuko dio. 554 00:39:08,304 --> 00:39:10,097 Tratu bat dugu? 555 00:39:23,694 --> 00:39:25,529 Izugarri ondo egin duzu. 556 00:39:25,613 --> 00:39:29,617 JERICHOKO UDALA 557 00:39:31,577 --> 00:39:33,454 Noiz hasi ziren zure bisioak? 558 00:39:36,582 --> 00:39:37,917 Duela hilabete batzuk. 559 00:39:38,667 --> 00:39:40,336 Eskolara joan baino lehen. 560 00:39:41,128 --> 00:39:43,089 Zer pena ezin zenidakeela esan uste izana. 561 00:39:45,257 --> 00:39:47,843 Badakit azkenaldian arazoak izan ditugula. 562 00:39:48,386 --> 00:39:52,306 Ama-alaba harremanaren hondar-pila arriskutsuak nabigatzen. 563 00:39:55,059 --> 00:39:57,561 Baina beti nago hemen zuretzat, Asteazken. 564 00:39:59,105 --> 00:40:00,189 Beti. 565 00:40:06,570 --> 00:40:08,739 Batzuetan, zerbait edo norbait ukitzerakoan, 566 00:40:09,740 --> 00:40:12,701 iraganaren edo etorkizunaren bisio bortitzak ditut. 567 00:40:14,120 --> 00:40:15,704 Ez dakit nola kontrolatu. 568 00:40:17,415 --> 00:40:21,001 Gure gaitasun psikikoa nolakoak garenarekin bat dator. 569 00:40:22,420 --> 00:40:26,424 Nire umorea dela eta, nire bisioak baikorrak izateko joera dute. 570 00:40:26,507 --> 00:40:27,842 Horrek uso bihurtzen nau. 571 00:40:28,676 --> 00:40:30,511 Eta nire kasuan? 572 00:40:30,594 --> 00:40:32,471 Mundua ilunago ikusten dut. 573 00:40:33,139 --> 00:40:34,306 Zu erroia zara. 574 00:40:35,516 --> 00:40:38,352 Bisio bortitzagoak dituzu, indartsuagoak. 575 00:40:39,478 --> 00:40:42,565 Baina behar bezala ez trebatuz gero, zora zaitzakete. 576 00:40:43,691 --> 00:40:46,110 Lagundu ahal bazintu, egingo nuke. 577 00:40:46,193 --> 00:40:48,154 Baina ez gaituzte biziek trebatzen. 578 00:40:49,113 --> 00:40:53,909 Familiako norbait beste mundutik dator unea heltzen denean gu laguntzeko. 579 00:40:55,161 --> 00:40:56,328 Goody etorri zen. 580 00:40:57,204 --> 00:41:00,082 - Aurretik ikusi dut. - Kontuz ibili, Asteazken. 581 00:41:00,916 --> 00:41:03,043 Goody oso sorgin ahaltsua ohi zen, 582 00:41:03,544 --> 00:41:08,132 baina mendekuak urrunegi eraman zuen eta ezin izan zuen bere burua salbatu. 583 00:41:17,224 --> 00:41:18,476 Barkatu hau guztia. 584 00:41:20,644 --> 00:41:22,146 Gorrotorik ez, 585 00:41:22,730 --> 00:41:23,981 odol-zorrak bakarrik. 586 00:41:25,941 --> 00:41:29,487 Bada, zure alaba eta nire semea oso… 587 00:41:30,696 --> 00:41:31,530 lagunak dira. 588 00:41:32,114 --> 00:41:35,159 Gaixoa haren sugegorri-begiradak harrapatzen duena! 589 00:41:35,242 --> 00:41:36,785 Baina ziur mutil ona dela. 590 00:41:37,578 --> 00:41:40,164 Asteazkenek ez luke gutxiago onartuko. 591 00:41:40,915 --> 00:41:43,250 Amari eskertu behar horrelakoa izatea. 592 00:41:53,385 --> 00:41:54,303 Aita! 593 00:41:55,179 --> 00:41:57,973 Zure falta izugarri sentitu dut, aita. 594 00:42:01,268 --> 00:42:02,269 Querida. 595 00:42:03,646 --> 00:42:04,647 Mi amor. 596 00:42:05,147 --> 00:42:06,148 Ez niri hurbildu. 597 00:42:19,870 --> 00:42:23,958 Erabakia hartuta dago. Sei aste Ulu Kanpamentuan. 598 00:42:24,041 --> 00:42:26,961 - Ekintzak aukeratu beharko dituzu… - Ez. 599 00:42:27,044 --> 00:42:28,295 Ez bainoa. 600 00:42:29,004 --> 00:42:30,798 Ez uda honetan ez inoiz. 601 00:42:30,881 --> 00:42:34,260 Otso bihurtu behar banaiz, neure erritmoan egingo dut, 602 00:42:34,343 --> 00:42:35,344 ez zurean. 603 00:42:37,596 --> 00:42:40,933 Espero dut noizbait naizen bezala onartzea. 604 00:42:52,194 --> 00:42:53,696 Zutaz harro nago, txiki. 605 00:42:55,114 --> 00:42:56,490 Nahi duzun bezala bizi. 606 00:43:07,751 --> 00:43:10,421 Itzuliko naiz eta lagunduko dizut baldintza batekin. 607 00:43:10,504 --> 00:43:12,756 Itxaron ikasturtea amaitzen den arte. 608 00:43:12,840 --> 00:43:15,551 Nola dakit ez duzula berriro ihes egingo? 609 00:43:15,634 --> 00:43:18,887 Biok asko gal dezakegulako. Baina gero, 610 00:43:18,971 --> 00:43:22,600 zu eta Goiz-Kanta nire bizitzatik desagertuko zarete… betiko. 611 00:43:30,149 --> 00:43:31,150 Ez pasatu. 612 00:43:34,862 --> 00:43:38,991 Bueno, Gurasoen Asteburu tirabiratsua izan da. 613 00:43:39,074 --> 00:43:41,535 Banekien ez zenuela hiltzailea izateko adorea. 614 00:43:42,244 --> 00:43:44,163 Horrek mintzen nauen arren, 615 00:43:45,331 --> 00:43:47,666 gracias, ene tranpa hilgarri txikia. 616 00:43:54,715 --> 00:43:57,635 Urtekari hau begiratzerakoan, 617 00:43:57,718 --> 00:44:02,681 hemen igarotako une zoragarri guztiak oroitu nituen. 618 00:44:02,765 --> 00:44:04,266 Baina kontua da… 619 00:44:05,184 --> 00:44:06,018 nireak zirela. 620 00:44:07,728 --> 00:44:10,397 Zuk zeure bidea egin behar duzu. 621 00:44:12,107 --> 00:44:14,485 Ez dut zuretzat ezezaguna izan nahi. 622 00:44:15,486 --> 00:44:18,072 Ezertarako behar banauzu, 623 00:44:18,155 --> 00:44:19,698 edozein gauzarako, 624 00:44:21,283 --> 00:44:23,243 kristalezko bola batera nago. 625 00:44:24,912 --> 00:44:26,163 Eskerrik asko, ama. 626 00:45:05,786 --> 00:45:06,620 Banekien nik. 627 00:45:07,871 --> 00:45:10,124 Egia da Rowan hiltzen ikusi nuela. 628 00:45:10,207 --> 00:45:11,125 Barkatu? 629 00:45:11,208 --> 00:45:13,460 Goizean Rowan azaldu zenean, zu zinen. 630 00:45:13,544 --> 00:45:16,422 Talentu-lehiaketan parte hartu zenuenean, 631 00:45:16,505 --> 00:45:18,424 Judy Garland imitatzeaz gain, 632 00:45:18,507 --> 00:45:19,758 hura bihurtu zinen. 633 00:45:21,009 --> 00:45:22,469 Forma-aldatzailea zara. 634 00:45:28,392 --> 00:45:30,561 A zer teoria liluragarria! 635 00:45:30,644 --> 00:45:33,439 Nola sentituko da sheriffa kontatzen diodanean? 636 00:45:37,359 --> 00:45:39,778 Ez diozu inori kontatuko, Addams. 637 00:45:39,862 --> 00:45:41,989 Eta egingo bazenu, berdin litzateke. 638 00:45:42,072 --> 00:45:44,199 Rowanen aitak badaki zer gertatu zen 639 00:45:44,283 --> 00:45:47,453 eta ados dago agintariak ez nahasteko erabakiarekin. 640 00:45:48,162 --> 00:45:49,538 Zergatik dago ados? 641 00:45:49,621 --> 00:45:52,916 Rowan ez zegoelako burutik sano. 642 00:45:53,500 --> 00:45:55,669 Bere telekinesiak zoratzen ari zuen 643 00:45:55,753 --> 00:45:58,005 eta bitan saiatu zen zu hiltzen. 644 00:45:58,714 --> 00:46:03,135 Haren heriotza tragikoak egoera zuzentzen utzi zigun 645 00:46:03,218 --> 00:46:06,847 ez eskola ez Rowan gaizki utzi gabe. 646 00:46:07,848 --> 00:46:09,933 Walker alkatea zu zara, ezta? 647 00:46:11,101 --> 00:46:13,520 Gorpuak hobiratzen dituzu sekretu zikinak estaltzeko. 648 00:46:14,104 --> 00:46:19,651 Egin beharrekoa egin nuen eskolan polemika saihesteko eta ikasleak minetik babesteko. 649 00:46:19,735 --> 00:46:21,195 Esaiozu Eugeneri. 650 00:46:23,155 --> 00:46:25,115 Nola babesten ari duzu? 651 00:46:37,377 --> 00:46:38,796 Zer arraio? 652 00:46:45,844 --> 00:46:49,181 ZERUTIK SUA ERORIKO DA 653 00:49:43,939 --> 00:49:45,774 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz