1 00:00:06,006 --> 00:00:08,341 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:23,148 --> 00:00:24,441 Hiletak gogoko ditut. 3 00:00:24,524 --> 00:00:27,944 Gonbidapenik gabe azaltzen naiz heriotza-oharrak irakurri ditzakedanetik. 4 00:00:29,446 --> 00:00:31,031 "Jainkoa gure aterpea…". 5 00:00:31,114 --> 00:00:33,908 Alkatea hil dute eta hiltzailea hemen egongo da, 6 00:00:34,659 --> 00:00:37,996 gure artean, errugabea, hurrengo urratsa prestatzen. 7 00:00:39,080 --> 00:00:40,582 Egiten dudan guztiari so. 8 00:00:43,293 --> 00:00:45,295 Egiatik gertu nago, badakit. 9 00:00:45,378 --> 00:00:47,130 Puzzleko pieza guztiak ditut. 10 00:00:48,673 --> 00:00:50,425 Kokatu behar ditut eta kito. 11 00:01:27,504 --> 00:01:30,048 Malkoetatik eta atsekabetik harago begiratu behar. 12 00:01:30,131 --> 00:01:34,928 Orain arte desabantaila izan dut, baina ez dut azken ganbitoa jokatu. 13 00:01:37,806 --> 00:01:39,808 Hiltzaileak huts egingo du… 14 00:01:41,142 --> 00:01:42,477 eta prest egongo naiz. 15 00:02:17,679 --> 00:02:20,807 Beti bezain zorrotza, ene ikasle txirikordaduna. 16 00:02:21,349 --> 00:02:22,350 Osaba Kirats. 17 00:02:34,445 --> 00:02:38,283 VII. ATALA "TAMALEZ, ORAINDIK EZ NAUZU EZAGUTZEN" 18 00:02:39,868 --> 00:02:41,619 Noiztik zelatatzen nauzu? 19 00:02:41,703 --> 00:02:45,123 Gaur goizean heldu naiz herrira eta malenkoniak jo nau. 20 00:02:45,206 --> 00:02:47,208 Ez zenuen Inoiz Ez Gehiagon ikasi. 21 00:02:47,292 --> 00:02:49,919 Ez. Azkarra zure aita zen. 22 00:02:50,795 --> 00:02:52,547 Baina bisitatzen ohi nuen. 23 00:02:52,630 --> 00:02:55,884 Sabaian agertzen ohi nintzen ahoan daga bat eramanda. 24 00:02:55,967 --> 00:02:58,219 - Erne egon zedin. - Jakina. 25 00:02:58,720 --> 00:03:01,055 Gertatutakoa kontatu dit. 26 00:03:01,139 --> 00:03:03,558 Munstroak, hilketak, anabasa… 27 00:03:04,475 --> 00:03:05,643 Zer dibertigarria! 28 00:03:05,727 --> 00:03:09,939 Bostonen lana nuela, baina zu ikustera etorriko nintzela esan diot. 29 00:03:10,481 --> 00:03:11,691 Zer lan mota? 30 00:03:11,774 --> 00:03:14,736 Ezkutatzera behartuko nauen lan mota. 31 00:03:27,665 --> 00:03:29,292 Toki hau lagun batena da. 32 00:03:30,960 --> 00:03:32,921 Lagun bat egin duzu. 33 00:03:33,004 --> 00:03:35,673 Gaixoa gorpu-poltsa batean itzuliko da etxera. 34 00:03:39,260 --> 00:03:42,889 - Primeran, janaria! - Erleak hibernatzen ari dira. 35 00:03:43,473 --> 00:03:45,433 Ia-ia Eugenen umeak dira. 36 00:03:46,935 --> 00:03:48,728 Ezin dituzu jan! 37 00:03:54,901 --> 00:03:55,777 Badakizu zer? 38 00:03:56,861 --> 00:03:59,572 Gaitzespen begirada hori botatzen didazunean, 39 00:03:59,656 --> 00:04:01,115 amaren antza duzu. 40 00:04:01,616 --> 00:04:03,618 Gauza ikaragarrien harira… 41 00:04:03,701 --> 00:04:05,954 Zer munstro motari egiten diozu aurre? 42 00:04:06,037 --> 00:04:08,122 Oraindik ez dut identifikatu. 43 00:04:14,170 --> 00:04:15,380 Hyde bat da. 44 00:04:16,714 --> 00:04:17,715 Jekyll eta Hydena? 45 00:04:19,050 --> 00:04:20,301 Inoiz ikusi dituzu? 46 00:04:20,385 --> 00:04:21,636 Bai. 47 00:04:21,719 --> 00:04:26,140 1983an, Züricheko Kriminal Zoroentzako Erakundera oporretan joan nintzenean. 48 00:04:26,641 --> 00:04:27,767 Nire lehen lobotomia. 49 00:04:27,850 --> 00:04:31,271 Tatuajeak bezalakoak dira, bakarra ez da nahikoa. 50 00:04:31,354 --> 00:04:32,897 Hitz egin Hydeari buruz. 51 00:04:34,899 --> 00:04:36,359 Olga Malacova. 52 00:04:36,943 --> 00:04:39,362 Ene. Guztia zeukan. 53 00:04:39,445 --> 00:04:43,408 Edertasuna, adimena eta nekrofiliarako joera. 54 00:04:45,159 --> 00:04:47,537 Olga kontzertu-pianista ohi zen, 55 00:04:47,620 --> 00:04:51,124 gau batean Chopinen sonata baten erdian antzaldatu zen arte. 56 00:04:51,207 --> 00:04:53,668 Dozena bat entzule sarraskitu zituen. 57 00:04:53,751 --> 00:04:55,378 Eta hiru musika-kritikari. 58 00:04:55,461 --> 00:04:58,423 Zer antzaldarazi zion? Edo hutsetik antzaldatu zen? 59 00:04:59,007 --> 00:05:00,049 Ideiarik ez. 60 00:05:00,550 --> 00:05:03,011 Elektroshock terapian soilik ikusi nuen. 61 00:05:03,511 --> 00:05:06,431 Marjinatuen liburuetan ez dira Hydeak agertzen. 62 00:05:06,514 --> 00:05:09,142 Eta Inoiz Ez Gehiagok bilduma onena omen du. 63 00:05:10,268 --> 00:05:12,353 Nathaniel Faulkner-en egunkarian? 64 00:05:16,774 --> 00:05:18,234 Eskola hau sortu baino lehen, 65 00:05:18,318 --> 00:05:22,280 munduan zehar bidaiatu zen marjinatuen komunitateak katalogatzen. 66 00:05:22,947 --> 00:05:24,324 Nola dakizu? 67 00:05:24,407 --> 00:05:27,994 Orain zure gurasoek ezin diotela elkar ukitzeari utzi uste baduzu… 68 00:05:28,953 --> 00:05:32,248 Gau batean abisatu gabe sartu nintzen Gomezen logelan. 69 00:05:32,332 --> 00:05:35,084 Esan dezagun ez nuela burko-borroka bat eten. 70 00:05:35,168 --> 00:05:36,127 Osaba Kirats. 71 00:05:36,878 --> 00:05:39,255 - Bai? - Non dago egunkaria? 72 00:05:39,339 --> 00:05:41,215 Belaiki liburutegian. 73 00:05:41,299 --> 00:05:44,677 Aitak han utzi ninduen eta luze geratzeko esan zidan. 74 00:05:44,761 --> 00:05:47,513 Han kutxa gotor txiki eta polit bat ikusi nuen. 75 00:05:48,431 --> 00:05:53,561 Dirua edo bitxiak aurkituko nituela uste nuen, baina egunkari bat zegoen. 76 00:05:55,146 --> 00:05:57,732 Gaur gauean liburutegian sartuko gara. 77 00:05:57,815 --> 00:05:59,150 Bitartean, ezkutatu. 78 00:06:05,198 --> 00:06:06,449 Aurkitzen bazaituzte, 79 00:06:06,949 --> 00:06:09,994 ukatuko zaitut eta zure atzemate-dirua hartuko dut. 80 00:06:10,912 --> 00:06:12,455 Ez nuen gutxiago espero. 81 00:06:18,878 --> 00:06:20,213 Utzi erleak bakean. 82 00:06:29,222 --> 00:06:31,808 Nire nobela fikzio makur gisa hasi zen, 83 00:06:32,600 --> 00:06:36,145 baina, nolabait, errealitateak neure ispilu bihurtu du. 84 00:06:36,979 --> 00:06:40,191 Gatestarren etxea bisitatu eta gero, galdera asko dut. 85 00:06:41,192 --> 00:06:44,737 Laurel Gates duela 20 urte hil bazen, nor dago haren logelan? 86 00:06:44,821 --> 00:06:46,614 Zer ba ditu nire argazkiak? 87 00:06:47,115 --> 00:06:49,158 Eta zer lotura du Hyde horrekin? 88 00:06:50,159 --> 00:06:53,704 Nornahi ere den, haren sekretuarengatik hiltzeko prest dago. 89 00:06:57,166 --> 00:07:00,461 Goodyk erantzunen bilaketa bakartia litzatekeela aurresan zuen. 90 00:07:01,963 --> 00:07:04,757 Jakina, behar dudanean, ezin dut Goody aurkitu. 91 00:07:06,342 --> 00:07:09,762 Hildakoak bizidunak bezain gogaikarriak eta ez fidagarriak izan daitezke. 92 00:07:12,306 --> 00:07:13,141 Kaixo. 93 00:07:14,308 --> 00:07:16,894 Barkatu, alkatearen hiletan zeundela uste nuen. 94 00:07:16,978 --> 00:07:19,313 Lurrak hilkutxa ukitzen duenean, agur. 95 00:07:20,940 --> 00:07:23,901 Ez dut zilar-koloreko azazkal-berniza aurkitzen. 96 00:07:23,985 --> 00:07:25,820 Axola zaizu bilatzen badut? 97 00:07:27,280 --> 00:07:29,740 Yokok manikura-pedikura bat antolatu du. 98 00:07:29,824 --> 00:07:32,785 Azken 24 ordutan, hiru aldiz ahaztu duzu zerbait. 99 00:07:33,786 --> 00:07:34,954 Bueno… 100 00:07:35,913 --> 00:07:37,290 Zer moduz dena? 101 00:07:37,373 --> 00:07:38,958 Bakarrik ondo nago. 102 00:07:39,041 --> 00:07:41,961 Distrazio nekagarririk gabe, nobela ia amaitu dut. 103 00:07:42,545 --> 00:07:44,338 Distrazio nekagarria nintzen? 104 00:07:44,422 --> 00:07:47,258 - Ohitura nekagarriak zenituen. - Adibidez? 105 00:07:47,341 --> 00:07:50,428 Mezuak idazterakoan, irri egiten duzu. Aldi oro. 106 00:07:50,511 --> 00:07:54,182 Behintzat ez da migraina eragiten didan idazmakina. 107 00:07:54,265 --> 00:07:56,476 Lotan letaginak karraskatzen dituzu. 108 00:07:56,559 --> 00:07:58,769 Zuk gauez biolontxeloa jotzen duzu. 109 00:07:58,853 --> 00:08:01,772 Ekintzetan sartzen zara eta gero kexatzen zara. 110 00:08:01,856 --> 00:08:04,317 Zuk obsesioa duzu gauza ikaragarriekin. 111 00:08:04,400 --> 00:08:07,236 Herri oso bat gasezta zenezake zure lurrinaz. 112 00:08:07,320 --> 00:08:09,071 Eta hasi baino ez dut egin. 113 00:08:10,406 --> 00:08:13,326 Zorionez, nire lagun-min berria ez da saiatzen 114 00:08:13,409 --> 00:08:16,954 inguruan dituen guztiak arriskuan jartzen. 115 00:08:17,038 --> 00:08:21,334 Yokorekin hain ondo konpontzen naiz, non logelakide gisa nahi nauen. 116 00:08:21,417 --> 00:08:22,418 Betiko. 117 00:08:24,045 --> 00:08:27,173 - Aurrera. - Goza ezazu zure bakardadeaz, Asteazken. 118 00:08:27,256 --> 00:08:29,550 Ez da bakardadea hemen bazaude. 119 00:09:03,042 --> 00:09:03,960 Osaba Kirats? 120 00:09:07,338 --> 00:09:08,756 Nor da osaba Kirats? 121 00:09:10,049 --> 00:09:10,967 Zer zabiltza? 122 00:09:11,634 --> 00:09:14,387 Belaikia naizenez, ez dut azalpenik eman behar. 123 00:09:14,470 --> 00:09:17,056 Zergatik zabiltza zu hemen gau betean? 124 00:09:17,640 --> 00:09:18,724 Ikertzen ari naiz. 125 00:09:19,225 --> 00:09:20,268 Munstroari buruz? 126 00:09:21,394 --> 00:09:22,520 Ez galdu denbora. 127 00:09:23,104 --> 00:09:25,064 Hemen ez dago ezer hari buruz. 128 00:09:26,190 --> 00:09:27,692 Zer aproposa, ezta? 129 00:09:27,775 --> 00:09:29,277 Badakizu zer arazo duzun? 130 00:09:31,028 --> 00:09:33,322 Zure iritzi garratza entzun nahi dut. 131 00:09:36,534 --> 00:09:38,411 Ez dakizu nor diren zure lagunak. 132 00:09:39,370 --> 00:09:41,789 Zure alde egon naiz lehen egunetik. 133 00:09:43,040 --> 00:09:44,417 Bizitza salbatu nizun. 134 00:09:44,500 --> 00:09:46,961 Zure teoriak sinetsi nituen. Besteek, ez. 135 00:09:47,044 --> 00:09:49,797 Eta nik susmoak eta gezurrak soilik jaso ditut. 136 00:09:49,880 --> 00:09:52,341 Ondo da. Zintzotasuna nahi? Hemen duzu. 137 00:09:52,967 --> 00:09:55,344 Munstroak eraso duenean, han zeunden. 138 00:09:55,428 --> 00:09:57,680 Rowanetik hasita, Uzta-Jaialdian. 139 00:10:03,311 --> 00:10:07,315 Hurreratze-Egunean, munstroa desagertu eta gero iritsi zinen. 140 00:10:07,398 --> 00:10:08,941 Ikusi ez zenuela diozu. 141 00:10:11,777 --> 00:10:13,613 Ez nekien gertutasuna krimena zenik. 142 00:10:13,696 --> 00:10:15,406 Eta zure marrazketa-obsesioa. 143 00:10:16,032 --> 00:10:20,119 Munstroa hamaika aldiz marraztu duzu, baina ez duzu inoiz ikusi. 144 00:10:20,202 --> 00:10:22,872 Hala diozu. Gordelekua ere marraztu zenuen. 145 00:10:22,955 --> 00:10:24,915 Eta Eugene ikertzera joan zenean… 146 00:10:25,625 --> 00:10:28,127 hiltzen saiatu zinen zure sekretua konta ez zezan. 147 00:10:28,753 --> 00:10:30,546 Min emango niokeela uste duzu? 148 00:10:30,630 --> 00:10:32,715 Ez dezagun ahaztu Gatestarren etxean 149 00:10:32,798 --> 00:10:35,217 agertu zinela Tyler eraso zuenean. 150 00:10:38,095 --> 00:10:39,513 Munstroa ni banaiz, 151 00:10:40,681 --> 00:10:42,183 zergatik ez zaitut hil? 152 00:10:46,270 --> 00:10:49,732 Ulertzen eta onartzen ez badut ere, gogoko nauzulako. 153 00:10:52,234 --> 00:10:53,361 Zu? Gogoko? 154 00:11:06,540 --> 00:11:07,958 Luze espiatu gaituzu? 155 00:11:08,042 --> 00:11:11,587 Zuen arteko tentsioa sumatzeko denbora nahikoa. 156 00:11:11,671 --> 00:11:12,880 Hara! 157 00:11:12,963 --> 00:11:16,008 Benetan, borrero-aizkora batez moztu zitekeen. 158 00:11:17,635 --> 00:11:21,889 Nonahi ezagutuko nuke hatz-mutur horien soinua. 159 00:11:22,598 --> 00:11:23,432 Kaixo, Gauza. 160 00:11:25,518 --> 00:11:27,728 Oraindik haserre Kalamazoo-koagatik? 161 00:11:27,812 --> 00:11:28,854 Ez zen nire errua izan. 162 00:11:29,814 --> 00:11:32,400 Kutxa gotorra minutu erdian ireki zenezakeela esan zenuen. 163 00:11:32,483 --> 00:11:34,610 Bost minutu geroago, han geunden. 164 00:11:34,694 --> 00:11:35,820 Baldar hutsa zara. 165 00:11:35,903 --> 00:11:36,737 Nahikoa da. 166 00:11:41,742 --> 00:11:42,576 Aska ezazu. 167 00:11:45,162 --> 00:11:46,539 Erakutsi egunkaria. 168 00:11:53,087 --> 00:11:54,213 Hemen dugu. 169 00:11:55,297 --> 00:12:00,594 Iggy Faulknerren eskuineko eskua ohi zen. Belaiki-belaunaldi oso bat trebatu zuen. 170 00:12:00,678 --> 00:12:02,680 Eta Iggy Horiren atzean… 171 00:12:07,017 --> 00:12:10,020 Kuluxka egin dezaket edo aurki ireki dezakezu? 172 00:12:30,499 --> 00:12:33,794 Hau Kalamazookoa bezalakoa da. 173 00:12:56,233 --> 00:12:58,152 Zer bizitoki ederra. 174 00:12:59,111 --> 00:13:00,654 Nola duzu banako gela bat? 175 00:13:01,655 --> 00:13:04,617 Nire logelakide ohiak ez zuen nire nortasuna jasaten. 176 00:13:07,787 --> 00:13:08,746 Hemen dago. 177 00:13:10,790 --> 00:13:14,960 Hydesak artista gisa deskribatzen ditu, baina mendekariak direla dio. 178 00:13:15,586 --> 00:13:19,256 "Mutanteak dira. Lo daude gertaera traumatiko batek esnatu 179 00:13:19,340 --> 00:13:22,259 edo kimikoekin edo hipnosiarekin askatu arte. 180 00:13:22,760 --> 00:13:25,846 Hydearen eta askatzailearen artean lotura sortzen da. 181 00:13:25,930 --> 00:13:28,098 Izakiak nagusitzat hartzen du. 182 00:13:28,933 --> 00:13:32,978 Nagusi berriaren plan zitala gauzatzeko tresna bihurtzen da". 183 00:13:33,813 --> 00:13:37,233 Hyde bat askatu nahi duena ez dago batere burutik sano. 184 00:13:38,776 --> 00:13:41,195 Horrek bi hiltzaile daudela esan nahi du. 185 00:13:42,404 --> 00:13:44,031 Munstroa eta haren nagusia. 186 00:13:51,622 --> 00:13:53,374 Ez zintudan ikaratu nahi. 187 00:13:56,669 --> 00:13:58,128 Nobelarekin nengoen. 188 00:13:59,839 --> 00:14:03,843 Enidek logela Yokorekin banatzea eskatu du. 189 00:14:05,511 --> 00:14:06,345 Benetan? 190 00:14:06,428 --> 00:14:07,847 Liskar bat dagoenean, 191 00:14:07,930 --> 00:14:11,183 bi nesken ikuspuntuak ezagutzea gogoko dut. 192 00:14:11,809 --> 00:14:13,435 Oso lotuta omen zeundeten. 193 00:14:14,019 --> 00:14:17,648 Azkenean lapurrak beti etsaitzen dira. Nire begiez ikusi dut. 194 00:14:18,232 --> 00:14:21,902 Gaia desbideratu, baina biok dakigu Enid estimatzen duzula. 195 00:14:22,695 --> 00:14:26,240 Eta onar ezazu zugan begikotasuna pizteko gai izan dela. 196 00:14:26,907 --> 00:14:29,076 Lasai, apur bat bakarrik. 197 00:14:29,702 --> 00:14:33,205 Ia sumagaitza begi arruntentzat, baina… neuk ikusi dut. 198 00:14:35,291 --> 00:14:36,792 Normalean harremana ez duzun 199 00:14:36,876 --> 00:14:40,129 jendearen laguna izatea egoitzako esperientziaren parte da. 200 00:14:40,629 --> 00:14:44,341 Eta maiz lagun horiek bizitza osorako dira. 201 00:14:44,425 --> 00:14:45,759 Hiltzea nahiago nuke. 202 00:14:46,510 --> 00:14:49,805 Hain zaila al da laguna egin duzula 203 00:14:49,889 --> 00:14:52,349 eta orain haren mira duzula onartzea? 204 00:14:54,018 --> 00:14:55,144 Bakarrik biziraungo dut. 205 00:14:55,686 --> 00:14:56,604 Beti bezala. 206 00:14:58,772 --> 00:15:02,276 Zure erabakia hori bada, eskaera zuzendariari bidaliko diot. 207 00:15:15,205 --> 00:15:16,373 Osaba Kirats? 208 00:15:31,013 --> 00:15:32,181 Osaba Kirats? 209 00:15:35,100 --> 00:15:38,228 Aizu! Bakartia izateak abantailak ditu. 210 00:15:38,312 --> 00:15:42,191 Zuk jartzen dituzu arauak, nahi duzuna egiten duzu. Begira niri. 211 00:15:49,531 --> 00:15:51,992 Kaixo. Zurekin hitz egin behar dut. 212 00:15:52,868 --> 00:15:54,411 Ez, oraintxe bertan. 213 00:15:55,579 --> 00:15:56,997 Bai, badakit non den. 214 00:15:58,207 --> 00:16:00,626 Ondo, 20 minututan han. 215 00:16:01,293 --> 00:16:02,336 Ondo da. Agur. 216 00:16:02,419 --> 00:16:03,504 Nor zen? 217 00:16:04,713 --> 00:16:07,675 - Zuri bost axola. - Badakit zer zaren, Xavier. 218 00:16:07,758 --> 00:16:09,760 Arraioa! Bakean utziko al nauzu? 219 00:16:20,562 --> 00:16:22,606 Lokalizagailua kokatu duzu? 220 00:16:24,400 --> 00:16:26,944 Lasai, osaba Kirats arduratu da. 221 00:16:29,613 --> 00:16:32,366 Ondo da. Goazen autora. 222 00:16:32,950 --> 00:16:35,244 PENNY-REN TXAKUR-PATRUILA 223 00:16:36,578 --> 00:16:37,746 Zer? 224 00:16:37,830 --> 00:16:40,082 Herritik ateratzerakoan hartu dut. 225 00:16:40,165 --> 00:16:42,918 Isilean bidaiatzea gogoko dut. 226 00:16:51,844 --> 00:16:52,886 Tira, goazen! 227 00:17:28,130 --> 00:17:29,923 Aizu! Zer da hain premiazkoa? 228 00:17:30,507 --> 00:17:31,717 Zer gertatu da? 229 00:17:33,260 --> 00:17:35,054 Hiltzen zinela amets egin dut. 230 00:17:35,554 --> 00:17:36,472 Igo autoan. 231 00:17:49,818 --> 00:17:53,155 Weems zuzendaria, Kinbotti buruz mintzatu behar gara. 232 00:17:53,238 --> 00:17:55,699 Asteazken. Zuri buruz ari ginen. 233 00:17:55,783 --> 00:17:57,284 Otsoa non aipa… 234 00:17:58,911 --> 00:18:00,245 Han gerta. 235 00:18:00,329 --> 00:18:02,206 Zure ebaluazioari buruz ari ginen. 236 00:18:02,289 --> 00:18:05,292 Ontzat eman behar dut epaitegira eraman baino lehen. 237 00:18:05,876 --> 00:18:08,420 Zer da zure epaia, doktore? Sendatu naiz? 238 00:18:09,671 --> 00:18:13,175 Pozten nau grazia egiteak. Kasuko epaileari ez dio egingo. 239 00:18:13,258 --> 00:18:15,177 Kinbott doktoreari azaldu diot 240 00:18:15,260 --> 00:18:18,180 urrats txikiak baina nabarmenak eman dituzula 241 00:18:18,263 --> 00:18:20,641 hemengo familia berriari moldatzeko. 242 00:18:21,850 --> 00:18:22,684 Bai. 243 00:18:23,602 --> 00:18:26,146 Orain besarkada erdiak ematen ditut. 244 00:18:26,897 --> 00:18:29,066 Hipnoterapiari buruz irakurri dut. 245 00:18:29,149 --> 00:18:31,860 Nire barruko Asteazkena askatzen lagun lezake. 246 00:18:32,361 --> 00:18:33,403 Gogoko duzu? 247 00:18:34,363 --> 00:18:35,823 Bai, izugarri. 248 00:18:36,740 --> 00:18:39,576 Zorionak zure barruan miatu nahi izateagatik. 249 00:18:39,660 --> 00:18:41,120 Astelehenean saioa dugu. 250 00:18:41,203 --> 00:18:42,329 Orduan hasiko gara. 251 00:18:43,372 --> 00:18:45,874 Zer zen hain premiazkoa, Asteazken? 252 00:18:47,876 --> 00:18:48,710 Itxoin dezake. 253 00:18:49,545 --> 00:18:50,796 Eta orain barkatu, 254 00:18:51,380 --> 00:18:53,215 etxeko lanak amaitu behar. 255 00:18:58,512 --> 00:19:00,806 WEATHERVANE KAFETEGIA ETA OKINDEGIA 256 00:19:02,766 --> 00:19:04,726 Kinbott Xavierren nagusia izango da. 257 00:19:05,686 --> 00:19:08,063 Hydeak lo daude gertaera traumatiko batek esnatu 258 00:19:08,147 --> 00:19:10,774 edo kimikoekin edo hipnosiarekin askatu arte. 259 00:19:15,946 --> 00:19:17,156 Entzuten ari didazu? 260 00:19:18,073 --> 00:19:21,201 Hyde bat zela jakin eta hipnosiaz askatuko zuen. 261 00:19:21,285 --> 00:19:23,328 Saio sekretuak azalduko lituzke. 262 00:19:23,829 --> 00:19:26,707 Uste dut barraren atzeko mutikoak ezagutu nauela. 263 00:19:28,458 --> 00:19:30,127 Bai. Hona dator. 264 00:19:30,210 --> 00:19:32,212 Lo-giltza bat egingo diot. 265 00:19:32,296 --> 00:19:33,338 - Erne. - Lasai. 266 00:19:33,422 --> 00:19:34,882 Ez du interesik zugan. 267 00:19:36,300 --> 00:19:38,719 Lau huts. Gonbidatzen dizut. 268 00:19:39,219 --> 00:19:41,263 Aizu, eskerrik asko, mutiko. 269 00:19:42,181 --> 00:19:44,057 Hau ere berriz bete behar. 270 00:19:45,642 --> 00:19:47,936 Tyler, hau nire osaba Kirats da. 271 00:19:50,272 --> 00:19:51,815 Kaixo, urte askota… 272 00:19:59,489 --> 00:20:00,324 Hori da…? 273 00:20:04,328 --> 00:20:05,579 Hyde bat da. 274 00:20:08,123 --> 00:20:10,417 Hara, gau hartako izakia da. 275 00:20:12,628 --> 00:20:15,380 Aitak argi utzi zizun nigana ez hurbiltzeko. 276 00:20:16,506 --> 00:20:18,467 Ez dago hemen, eta ni atsedenean nago. 277 00:20:20,177 --> 00:20:23,472 Norbaitek askatu behar ditu Hydeak. Haien nagusiek. 278 00:20:23,555 --> 00:20:24,765 Kaka zaharra. 279 00:20:26,642 --> 00:20:27,476 Tyler. 280 00:20:28,769 --> 00:20:30,020 Zer esan nizun? 281 00:20:35,901 --> 00:20:38,028 Hark distantzia mantendu nahi zuen. 282 00:20:38,111 --> 00:20:39,488 Neu eseri naiz harekin. 283 00:20:43,200 --> 00:20:44,034 Ondo da. 284 00:20:44,826 --> 00:20:46,161 Herrian zehar erantsi. 285 00:20:46,245 --> 00:20:49,164 Banku bat lapurtu omen du eta ikaragarria da. 286 00:20:49,248 --> 00:20:51,124 - Ez duzue ikusi, ezta? - Ez. 287 00:20:51,959 --> 00:20:53,877 Zaila litzateke ez ikustea. 288 00:20:54,461 --> 00:20:56,463 Ohar-taulan jarriko dut. 289 00:21:02,844 --> 00:21:04,471 Zertarako hartzen dut lana? 290 00:21:08,809 --> 00:21:10,936 Milesker, baina ez zen beharrezkoa. 291 00:21:11,019 --> 00:21:12,396 Bai, zer familia… 292 00:21:13,563 --> 00:21:14,398 koloretsua. 293 00:21:14,982 --> 00:21:17,025 Nahiz eta Kirats ardi beltza den. 294 00:21:17,609 --> 00:21:18,735 Ez du minik egiten. 295 00:21:19,361 --> 00:21:21,822 Bueno, gure zita egunez aldatzearena… 296 00:21:24,074 --> 00:21:25,534 Munstroa eta osabarekin… 297 00:21:25,617 --> 00:21:26,535 Aitzakiarik ez. 298 00:21:26,618 --> 00:21:29,079 Azken aldikoa eta gero, zor didazu. 299 00:21:30,872 --> 00:21:33,208 Ezin naiz atera. Zelatatzen naute. 300 00:21:34,001 --> 00:21:35,377 Ez duzu atera beharko. 301 00:21:35,460 --> 00:21:37,045 Ni zugana joango naiz. 302 00:21:37,129 --> 00:21:38,964 Crackstonen kriptan 21:00etan. 303 00:22:05,324 --> 00:22:06,408 Ez dut haren mira. 304 00:22:07,117 --> 00:22:09,578 Lagunak ardura dira eta esplota daitezke. 305 00:22:09,661 --> 00:22:13,582 Horrek ahultasun bihurtzen ditu. Egunkaria zaindu ni itzuli arte. 306 00:22:14,499 --> 00:22:16,168 Lehenbailehen itzuliko naiz. 307 00:22:18,378 --> 00:22:19,338 Ez da zita bat. 308 00:22:20,630 --> 00:22:23,467 Nire erruz erraiak ia urratu zizkiotelako noa. 309 00:22:23,967 --> 00:22:25,218 Egunkaria zaindu. 310 00:22:34,144 --> 00:22:37,272 Hemen ustekabea jaso nuen azken aldia gaizki joan zen. 311 00:22:38,357 --> 00:22:40,984 Honekin ez duzu konortea galduko. 312 00:22:41,943 --> 00:22:44,071 Baina begiak itxi behar dituzu. 313 00:22:45,030 --> 00:22:46,073 Benetan diozu? 314 00:22:46,740 --> 00:22:47,657 Tamalez. 315 00:22:51,036 --> 00:22:52,412 Zorretan nagoelako. 316 00:22:53,497 --> 00:22:55,040 Ondo da. Kontuz ibili. 317 00:22:56,583 --> 00:22:58,251 Itxaron hemen. Itxi begiak. 318 00:23:01,380 --> 00:23:02,255 Ondo da. 319 00:23:05,675 --> 00:23:07,469 Kontuz. Hemen gelditu. 320 00:23:08,512 --> 00:23:09,638 Momentu bat. 321 00:23:15,936 --> 00:23:18,188 Bale, begiak ireki ditzakezu. 322 00:23:38,125 --> 00:23:41,920 Ez duzu inoiz kripta baten barruan piknik bat egin? 323 00:23:50,971 --> 00:23:52,556 Beldurrezko filmak gogoko? 324 00:23:57,018 --> 00:23:58,687 Presta zaitez beldurtzeko. 325 00:24:12,868 --> 00:24:14,870 LEGEZKO ILEHORIA 326 00:24:19,166 --> 00:24:20,417 DANTZALDIKO ERREGINA 327 00:24:28,925 --> 00:24:31,303 Susmagarriaren motorra da, ziur. 328 00:24:31,386 --> 00:24:33,138 Hura bezain arraroa da. 329 00:24:34,514 --> 00:24:38,226 Oinez ez zen urrun joango. Banandu zaitezte. 330 00:24:38,727 --> 00:24:40,479 Ni lakuan begiratzera noa. 331 00:24:48,278 --> 00:24:49,488 Tortura bat izan da. 332 00:24:51,031 --> 00:24:51,865 Eskerrik asko. 333 00:24:55,785 --> 00:24:57,579 Bale, ez nazazu gorroto. 334 00:24:57,662 --> 00:24:59,080 Esango dut eta kito… 335 00:25:02,000 --> 00:25:03,877 Lagunak baino gehiago izan nahi dut. 336 00:25:06,171 --> 00:25:07,297 Gogoa galduko duzu. 337 00:25:07,964 --> 00:25:10,592 Ez egin hori. Ez gutxietsi nire sentimenduak. 338 00:25:11,176 --> 00:25:14,221 Ez naiz lagun ona. Are gutxiago neska-lagun ona. 339 00:25:15,639 --> 00:25:17,724 Ez ikusia egingo dizut, bihotza zapalduko dizut 340 00:25:17,807 --> 00:25:20,101 eta nire beharrak eta interesak lehenetsiko ditut. 341 00:25:22,354 --> 00:25:25,774 Jarrai zaitezke ni aldentzen saiatzen. Ez duzu lortuko. 342 00:25:25,857 --> 00:25:27,234 Ia hil zintudan. 343 00:25:27,317 --> 00:25:28,360 Biziraun nuen. 344 00:25:28,443 --> 00:25:30,904 - Hasiberri-zortea. - Zuk uste baino gogorragoa naiz. 345 00:25:36,409 --> 00:25:37,953 Akatsa egiten ari zara. 346 00:25:39,287 --> 00:25:40,121 Ziur aski. 347 00:25:41,623 --> 00:25:42,457 Dudarik gabe. 348 00:25:52,217 --> 00:25:53,301 Zer demontre? 349 00:25:53,885 --> 00:25:55,512 - Tyler. - Aita? 350 00:25:56,513 --> 00:25:57,764 Zer zabiltza hemen? 351 00:25:58,890 --> 00:26:01,184 Zaindariak motorra aurkitu du lakuan. 352 00:26:01,268 --> 00:26:04,062 Bankua lapurtu zuen tipoarena bezalakoa da. 353 00:26:04,145 --> 00:26:07,524 Kanoa bat falta da. Erroi uhartean zegoela uste nuen. 354 00:26:08,942 --> 00:26:12,654 Ez dizuet hau zer den galdetuko, baina ez zaituztet hemen ikusi. 355 00:26:12,737 --> 00:26:13,822 Ulertzen? 356 00:26:15,407 --> 00:26:16,324 Sinestezina. 357 00:26:16,908 --> 00:26:17,742 Tira, goazen. 358 00:26:29,754 --> 00:26:30,755 Egunkaria… 359 00:26:34,009 --> 00:26:34,843 Gauza? 360 00:26:44,769 --> 00:26:45,687 Gauza… 361 00:26:57,991 --> 00:26:59,826 Kirats? Kirats, lagundu! 362 00:26:59,909 --> 00:27:01,745 Lagundu! Gauza ez da mugitzen. 363 00:27:01,828 --> 00:27:04,122 - Sastakatu dute! - Utzi mahai gainean! 364 00:27:24,643 --> 00:27:25,602 Tira, Gauza. 365 00:27:48,291 --> 00:27:49,834 Hil da, Asteazken. 366 00:27:50,585 --> 00:27:51,920 Ez, ez da hil. Gauza. 367 00:27:52,921 --> 00:27:54,172 Entzun ahal banauzu… 368 00:27:56,341 --> 00:27:58,593 hiltzen bazara, hilko zaitut. 369 00:28:00,428 --> 00:28:01,554 Berriro. 370 00:28:02,055 --> 00:28:03,515 Orain! Berriro, mesedez! 371 00:28:27,872 --> 00:28:30,208 Une batez hil zinela pentsatu dugu. 372 00:28:32,919 --> 00:28:34,421 Nork egin dizu hau? 373 00:28:37,048 --> 00:28:39,926 Atzetik sastakatu zaituzte. Koldar halakoak. 374 00:28:40,844 --> 00:28:43,179 Hau egin dizunak sufrituko du. Benetan. 375 00:28:43,847 --> 00:28:45,140 Sufrimendu geldoa, 376 00:28:45,974 --> 00:28:46,850 luzea 377 00:28:47,892 --> 00:28:49,853 eta izugarri mingarria izango da. 378 00:29:06,244 --> 00:29:07,746 Neuk josiko dut. 379 00:29:09,873 --> 00:29:11,624 Zure motorra aurkitu dute. 380 00:29:12,459 --> 00:29:14,085 Sheriffa hurbil dago. Zoaz. 381 00:29:15,003 --> 00:29:17,297 Hurrengoan zerbait apalagoa lapurtu. 382 00:29:18,089 --> 00:29:19,340 Ez du graziarik. 383 00:29:21,551 --> 00:29:24,220 Ondo da. Gaur hemen ezkutatuko naiz, 384 00:29:24,304 --> 00:29:27,682 gaixoa zainduko dut eta goizean joango naiz. 385 00:29:30,018 --> 00:29:33,062 Zure hurrengo epaiketara edo familia-bileraren batera arte. 386 00:29:33,646 --> 00:29:35,482 Beti izango zara nire kutunena. 387 00:29:36,608 --> 00:29:38,193 Esaiozu Pugsleyri. 388 00:29:39,068 --> 00:29:40,403 Konplexua sortuko dio. 389 00:29:47,452 --> 00:29:50,288 Ez dirudi ausazko txantxa denik. 390 00:29:50,371 --> 00:29:53,958 Nire logela arakatu duenak Nathaniel Faulknerren egunkaria eraman du. 391 00:29:54,042 --> 00:29:57,170 Belaiki liburutegian giltzapean egon behar litzateke. 392 00:29:57,253 --> 00:29:58,755 Egunkaria ezagutzen duzu. 393 00:29:58,838 --> 00:30:01,966 Bilatzen dugun munstroa Hyde bat dela jakingo duzu. 394 00:30:06,471 --> 00:30:09,307 Milesker, Thornhill andrea. Ni arduratuko naiz. 395 00:30:09,891 --> 00:30:13,228 Noski. Ezer behar baduzue, pasilloaren beste aldean nago. 396 00:30:33,164 --> 00:30:36,042 Faulknerrek urteak eman zituen Hydeak ikertzen. 397 00:30:37,710 --> 00:30:40,296 Gogorik gabeko hiltzaileak bakarrik diren 398 00:30:40,380 --> 00:30:42,465 ala egiten dutena dakiten zehaztu nahi zuen. 399 00:30:42,549 --> 00:30:44,175 Zer ondorioztatu zuen? 400 00:30:44,926 --> 00:30:47,637 Hyde batek hil zuen hark bat aurkitu baino lehen. 401 00:30:48,513 --> 00:30:50,265 Beste batzuek ikertzen jarraitu zuten, 402 00:30:50,348 --> 00:30:53,059 baina Hydeak iragarrezinegiak eta bortitzegiak ziren. 403 00:30:54,185 --> 00:30:57,146 Duela 30 urte, eskolan sartzea debekatu zieten. 404 00:30:59,566 --> 00:31:02,026 Beti jakin duzu munstroa Hyde bat zela. 405 00:31:03,236 --> 00:31:04,737 Ez diozu sheriffari esan? 406 00:31:05,822 --> 00:31:08,700 Esan izan banio, agur Inoiz Ez Gehiagori. 407 00:31:08,783 --> 00:31:11,911 Itxiko lukete. Ez da gertatuko ni hemen nagoen artean. 408 00:31:12,412 --> 00:31:14,581 Ez naiz saihestu nahi duen bakarra. 409 00:31:15,123 --> 00:31:17,250 Susmagarririk baduzu, esadazu nor. 410 00:31:17,333 --> 00:31:18,209 Zergatik? 411 00:31:19,335 --> 00:31:21,796 Gas-argia egin didazu eta oztopatu nauzu. 412 00:31:21,880 --> 00:31:25,592 Berdin dizu zenbat hiltzen diren zure izena garbi dagoen artean. 413 00:31:27,802 --> 00:31:33,850 Inoiz Ez Gehiagoko familia babesten ari naiz. Zu barne, Addams. 414 00:31:53,119 --> 00:31:54,078 Zatoz nirekin. 415 00:31:54,162 --> 00:31:57,290 Walker alkatearen hilketari buruzko informazioa dut. 416 00:32:06,966 --> 00:32:11,137 Aitaren ordenagailutik atera ditut. Norbaiten bila omen zebilen. 417 00:32:11,220 --> 00:32:14,432 Laurel Gates? Hurreratze-Eguna eta gero hasi omen zen. 418 00:32:14,515 --> 00:32:16,017 Han antzemango zuen. 419 00:32:16,100 --> 00:32:18,686 Polizia britainiarrak ito omen zela dio, 420 00:32:18,770 --> 00:32:20,563 baina ez zuten gorpua aurkitu. 421 00:32:21,564 --> 00:32:24,943 Duela urtebete, 90 urteko emakume batek erosi zuen. 422 00:32:25,026 --> 00:32:28,738 Hil zen eta bere ondasun guztiak zaintzen zuenari eman zizkion: 423 00:32:29,405 --> 00:32:30,740 Teresa L. Glau. 424 00:32:32,951 --> 00:32:34,369 Laurel Gatesen anagrama. 425 00:32:35,453 --> 00:32:39,791 Etxea isilean erosi zion eta beste norbait gisa itzuli zen hona… 426 00:32:40,583 --> 00:32:41,417 Zergatik? 427 00:32:43,670 --> 00:32:46,631 Bere familiaren ezbeharrak egozten zizkienei mendeku hartzeko. 428 00:32:46,714 --> 00:32:48,007 Zure aitari, 429 00:32:48,091 --> 00:32:48,925 forentseari, 430 00:32:49,008 --> 00:32:50,093 nire gurasoei… 431 00:32:50,760 --> 00:32:52,053 Oroz gain, eskolari. 432 00:32:52,637 --> 00:32:54,555 Zer lotura du munstroak honekin? 433 00:32:55,139 --> 00:32:57,850 Munstroa Hyde bat da. Laurelen agindupean dago. 434 00:32:57,934 --> 00:32:59,185 Hark kontrolatzen du. 435 00:32:59,686 --> 00:33:02,438 Zuk badakizu Laurel nor den, ezta? 436 00:33:07,860 --> 00:33:10,655 Asteazken, gaur ez genuen saiorik. 437 00:33:11,322 --> 00:33:12,824 Zerbait itzultzera nator. 438 00:33:15,243 --> 00:33:17,328 Zure txikitako logelan zegoen. 439 00:33:23,960 --> 00:33:27,964 Badakit Laurel Gates zarela eta Jerichora mendeku bila itzuli zarela. 440 00:33:29,507 --> 00:33:31,926 Alkatea ere bai, horregatik hil zenuen. 441 00:33:32,427 --> 00:33:35,013 Nor hobe inor konturatu gabe ospitalean sartzeko, 442 00:33:35,096 --> 00:33:38,016 paziente bat bisitatzen duen psikiatra bat baino? 443 00:33:39,767 --> 00:33:42,562 Alkatearen hilketa leporatzen ari didazu? 444 00:33:42,645 --> 00:33:45,356 Eugeneri eramandako arrosek salatu zintuzten. 445 00:33:45,440 --> 00:33:48,526 Zure ohe ondoan aurkitu nituen bezalakoak dira. 446 00:33:48,609 --> 00:33:51,029 Ez dakit zeri buruz ari zaren, benetan. 447 00:33:51,112 --> 00:33:54,198 Zu bezalako psikiatra aditu bat arrazoi bakar batengatik 448 00:33:54,282 --> 00:33:57,326 etorriko litzateke Jericho bezalako herri batera. 449 00:33:57,410 --> 00:34:00,538 Marjinatuen gogoak kontrolatzeko aukera eman zizun 450 00:34:00,621 --> 00:34:03,916 mendekua hartzeko erabil zenezakeen bat aurkitu arte. 451 00:34:06,294 --> 00:34:07,295 Badakizu zer? 452 00:34:07,378 --> 00:34:10,339 Ez dut astirik zure begitazioei aurre egiteko. 453 00:34:10,423 --> 00:34:11,799 Larrialdi bat dut. 454 00:34:11,883 --> 00:34:13,593 Norekin? Xavierrekin? 455 00:34:14,177 --> 00:34:17,305 Badakit zure autoan saio sekretuak izan dituzuela. 456 00:34:17,388 --> 00:34:20,516 Eta Hydea askatzeko erabilitako haitzuloa aurkitu dut. 457 00:34:21,976 --> 00:34:23,853 Hau onartezina da. 458 00:34:23,936 --> 00:34:26,397 Ba al dakizu Hydeak iragarrezinak direla? 459 00:34:26,481 --> 00:34:29,275 Xavier zure alde jarri nahi zenuen aurka izan baino lehen. 460 00:34:29,358 --> 00:34:32,153 Asteazken, laguntza behar duzu. 461 00:34:32,236 --> 00:34:33,863 Neuk ezin zaitut lagundu. 462 00:34:33,946 --> 00:34:35,323 Xavier deitzen? 463 00:34:36,115 --> 00:34:37,325 Reynolds epailea. 464 00:34:37,408 --> 00:34:41,037 Gazteentzako psikiatriko batean egon zaitezen gomendatuko dut. 465 00:34:41,120 --> 00:34:44,540 Tira, biok dakigu aste batean zuzentzen amaituko nukeela. 466 00:34:48,294 --> 00:34:49,504 Denbora amaitzen da. 467 00:35:01,432 --> 00:35:03,476 Weems zuzendaria, Valerie Kinbott. 468 00:35:03,559 --> 00:35:05,561 Asteazken nire bulegora etorri da. 469 00:35:06,354 --> 00:35:08,356 Ez nekien gaur saioa zuenik. 470 00:35:08,439 --> 00:35:11,734 Ez. Eta portaera guztiz irrazionala zuen. 471 00:35:14,654 --> 00:35:15,738 Kinbott doktorea? 472 00:35:19,575 --> 00:35:20,618 Kinbott doktorea? 473 00:35:31,879 --> 00:35:37,051 JERICHOKO OSPITALE OROKORRA 474 00:35:55,361 --> 00:35:56,237 Galdu dugu. 475 00:35:56,821 --> 00:35:58,364 Kinbott doktorea hil da. 476 00:36:01,325 --> 00:36:02,660 Hau orain amaituko da. 477 00:36:23,806 --> 00:36:26,100 Aizu, ospa nire lekutik. 478 00:36:26,184 --> 00:36:27,977 Zeure aholkuak jarraitu. 479 00:36:30,271 --> 00:36:31,480 Nire logelan utzi zenuen. 480 00:36:32,315 --> 00:36:34,150 Egia esan, Gauzan utzi zenuen. 481 00:36:34,984 --> 00:36:36,986 Aspaldi elkartzen zara Kinbottekin? 482 00:36:37,486 --> 00:36:38,321 Espiatu…? 483 00:36:40,948 --> 00:36:44,911 Zer esaten ari naiz? Jakina baietz. Espiatu nauzu, ezta? 484 00:36:49,207 --> 00:36:52,084 Zure fantasiako bilaua bainaiz. 485 00:36:54,170 --> 00:36:59,217 Aitak uste du nire osasun mentala kudeatu behar duen HPen kontua dela. 486 00:37:00,968 --> 00:37:03,846 Prentsa horitik kanpo mantendu nahi ninduen. 487 00:37:06,098 --> 00:37:07,642 Ez nintzen zure logelan egon. 488 00:37:08,643 --> 00:37:10,686 Sinetsi ala ez, 489 00:37:10,770 --> 00:37:11,979 berdin zait. 490 00:37:20,321 --> 00:37:22,448 Gero eta hobeto margotzen duzu. 491 00:37:22,531 --> 00:37:24,450 Bereziki hau dut gogoko. 492 00:37:28,537 --> 00:37:30,206 Benetan bizi duzula dirudi. 493 00:37:32,708 --> 00:37:35,211 - Zer nahi duzu? - Neuk galdetzen dut. 494 00:37:40,549 --> 00:37:42,969 Zergatik duzu Rowanen inhalagailua? 495 00:37:47,265 --> 00:37:48,599 Edo Eugenen betaurrekoak. 496 00:37:51,519 --> 00:37:53,896 Zergatik egin zenizkidan argazki hauek? 497 00:37:53,980 --> 00:37:56,232 - Ez… - Ez ahaztu lortu duzun azkena. 498 00:37:59,402 --> 00:38:00,778 Kinbotten lepokoa. 499 00:38:01,279 --> 00:38:03,239 - Norbaitek ekarriko zituen! - Geldi! 500 00:38:03,823 --> 00:38:06,367 Utzi labana. Belauniko jarri. 501 00:38:07,159 --> 00:38:08,452 Eskuburdinak jarri. 502 00:38:08,536 --> 00:38:10,454 - Isilik egoteko eskubidea duzu. - Zer? 503 00:38:10,538 --> 00:38:13,040 Diozun guztia zure kontra erabil daiteke. 504 00:38:13,124 --> 00:38:14,875 Abokatua izateko eskubidea duzu. 505 00:38:14,959 --> 00:38:17,461 Ezin baduzu ordaindu, bat esleituko dizute. 506 00:38:17,545 --> 00:38:19,297 Milesker laguntzagatik. 507 00:38:19,797 --> 00:38:21,716 Aizu, tranpa jarri didazu! 508 00:38:22,508 --> 00:38:23,676 Azpijana egin dit. 509 00:38:24,593 --> 00:38:26,304 Rowani zu hiltzen utzi behar niokeen. 510 00:38:42,528 --> 00:38:43,404 Kaixo. 511 00:38:45,323 --> 00:38:46,157 Itzuli zara. 512 00:38:46,866 --> 00:38:49,493 Egun pare bat noa eta logela hankaz gora dago 513 00:38:49,577 --> 00:38:52,872 eta Gauza ia hil da… Norbaitek zaindu behar zaituzte. 514 00:38:53,664 --> 00:38:56,375 - Ez zindoan Yokorekin? - Yoko bikaina da. 515 00:38:56,917 --> 00:38:59,587 Muga gehiago behar ditudala erabaki dut. 516 00:39:00,588 --> 00:39:01,881 Utzi zinta. 517 00:39:02,631 --> 00:39:04,759 Asteazken Addams baretzen hasia da? 518 00:39:04,842 --> 00:39:05,718 Inoiz ez. 519 00:39:07,845 --> 00:39:09,347 Eboluzionatzen ari naiz. 520 00:39:09,930 --> 00:39:12,266 Bada, pixkanaka. 521 00:39:13,684 --> 00:39:15,144 Zergatik aldatu duzu iritziz? 522 00:39:16,270 --> 00:39:17,271 Talde ona gara. 523 00:39:17,980 --> 00:39:19,982 Ez ginateke izan behar, baina bagara. 524 00:39:20,066 --> 00:39:22,443 Adiskidetasun-anomalia baten modukoa da. 525 00:39:22,526 --> 00:39:24,820 Niri buruz esan zenuen guztia egia da. 526 00:39:25,946 --> 00:39:27,656 Baina ez dut barka eskatuko. 527 00:39:28,324 --> 00:39:29,283 Ez gehiago. 528 00:39:31,118 --> 00:39:32,203 Horrelakoa naiz. 529 00:39:37,583 --> 00:39:38,751 Gauzak zure mira izan du. 530 00:39:40,836 --> 00:39:42,129 Baita nik ere. 531 00:39:45,841 --> 00:39:47,468 Xavierrena sentitzen dut. 532 00:39:48,135 --> 00:39:50,805 Nik ez. Gezurti eta hiltzaile bat da. 533 00:39:51,514 --> 00:39:52,348 Gainera… 534 00:39:53,307 --> 00:39:55,559 ez dago arrazoia izatea baino ezer hoberik. 535 00:39:55,643 --> 00:39:58,187 Sentsazio hori partekatzea izan ezik. 536 00:39:59,188 --> 00:40:01,440 Gauzak Tylerrekin izandako zita aipatu dit. 537 00:40:01,524 --> 00:40:02,691 Nola joan zen? 538 00:40:03,484 --> 00:40:04,860 Moztu zuten. 539 00:40:08,072 --> 00:40:11,283 Bada, Tylerrek azken txandan egiten du lan gaur. 540 00:40:21,460 --> 00:40:22,461 Itxita gaude. 541 00:40:23,087 --> 00:40:24,422 Ba ateak itxi. 542 00:40:27,133 --> 00:40:29,385 Oso jende gaiztoa dabil hortik. 543 00:40:32,388 --> 00:40:35,433 Bai, aitak Xavierrekin gertatutakoa esan dit. 544 00:40:37,643 --> 00:40:39,019 Zoramena da. 545 00:40:39,103 --> 00:40:41,063 Oso normala zela zirudien. 546 00:40:42,189 --> 00:40:44,400 Bada, marjinatua izateko. 547 00:40:45,192 --> 00:40:46,193 Bada… 548 00:40:47,736 --> 00:40:49,780 gauzak hausnartu ditut. 549 00:40:52,658 --> 00:40:53,534 Adibidez? 550 00:40:55,494 --> 00:40:56,745 Norengan fida naitekeen. 551 00:41:00,207 --> 00:41:02,668 Lagunak baino gehiago izateko prest? 552 00:41:45,211 --> 00:41:46,045 Aizu! 553 00:42:02,978 --> 00:42:03,854 Ondo zaude? 554 00:42:05,064 --> 00:42:05,981 Joan behar dut. 555 00:42:07,274 --> 00:42:08,108 Zer? 556 00:42:09,652 --> 00:42:10,819 Zer gertatzen da? 557 00:42:12,154 --> 00:42:13,072 Asteazken! 558 00:42:18,911 --> 00:42:23,499 Jakina musu ematen diodan lehena munstro psikotiko eta hiltzailea dela. 559 00:42:25,084 --> 00:42:26,669 Estilo jakin bat gogoko dut. 560 00:45:25,013 --> 00:45:26,932 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz