1
00:00:13,555 --> 00:00:16,057
Istorio honek txarrera jotzear dago.
2
00:00:19,561 --> 00:00:21,104
Normalean hori maite dut.
3
00:00:22,731 --> 00:00:27,026
Zortzi urte bete nituenean tiobiboaren
galgak hondatu zirenean bezala.
4
00:00:28,945 --> 00:00:30,321
Baina oraingoan ez.
5
00:00:36,536 --> 00:00:39,956
Orduak daramatzagu bilatzen.
Txakurrek atsedena behar dute.
6
00:00:40,457 --> 00:00:41,666
Zerbait ahaztu dugu?
7
00:00:41,750 --> 00:00:45,587
Bira egin eta Collet Creek ekor dezagun.
Gaurkoz hor utziko dugu.
8
00:00:45,670 --> 00:00:46,546
Ondo da.
9
00:00:52,927 --> 00:00:54,387
Ez zenuten gorpua aurkitu?
10
00:00:54,471 --> 00:00:58,767
Ez zegoen. Ez oinatzik, ez odolik,
ez borroka-markarik. Ezertxo ere ez.
11
00:00:58,850 --> 00:01:03,605
- Bilaketa-taldeak gau osoa bilatu du.
- Itsu-txakurrak etxean utziko zituzten.
12
00:01:03,688 --> 00:01:05,732
Munstro horrek
Rowan nire aurrean hil zuen.
13
00:01:05,815 --> 00:01:09,194
- Ondo ikusi zenuen?
- Ez nintzen mintzatzera geratu.
14
00:01:09,277 --> 00:01:12,947
- Agian zure gelakide bat zen.
- Sheriff, hori iraingarria da.
15
00:01:13,031 --> 00:01:15,658
Niri bost axola. Hiru gorpu gehiago ditut.
16
00:01:15,742 --> 00:01:19,329
- Basoan hildako ibiltariak.
- Alkateak hartzak izan zirela dio.
17
00:01:19,412 --> 00:01:21,539
Ba ez nago ados alkatearekin.
18
00:01:21,623 --> 00:01:24,918
Automatikoki hiltzailea
hemengo ikasle bat delakoan zaude
19
00:01:25,001 --> 00:01:27,837
nahiz eta delitua
egin delako frogarik ez egon.
20
00:01:28,755 --> 00:01:32,592
Barkatu. Ahaztu dut
hemen marjinatu onak soilik daudela.
21
00:01:37,764 --> 00:01:39,974
Nire ustez Rowanek ihes egin du.
22
00:01:40,725 --> 00:01:43,770
Poliziak alerta jo du.
Nik bere familia deitu dut,
23
00:01:43,853 --> 00:01:45,480
baina ez dakite ezer.
24
00:01:45,563 --> 00:01:48,274
Hildakoak zeharo txarrak dira
deiak itzultzen.
25
00:01:48,942 --> 00:01:51,444
Zer zenbiltzan harekin basoan, Addams?
26
00:01:51,528 --> 00:01:54,030
Zarata bat entzun nuen.
Ikertzera joan nintzen
27
00:01:54,113 --> 00:01:56,074
eta erasoarekin topo egin nuen.
28
00:01:57,408 --> 00:01:58,284
Eta gero zer?
29
00:01:58,368 --> 00:02:01,704
Bianca Barclay ikusi nuen.
Laguntza eskatzeko esan nion.
30
00:02:02,205 --> 00:02:04,457
Gero egoitzan esnatu nintzen.
31
00:02:04,541 --> 00:02:07,961
Munstroa ez zen hartz bat
edo beste animaliaren bat?
32
00:02:08,044 --> 00:02:10,004
Grizzly hartzekin hibernatu dut.
33
00:02:10,588 --> 00:02:11,714
Bereiz ditzaket.
34
00:02:11,798 --> 00:02:12,882
Milesker, sheriff.
35
00:02:13,466 --> 00:02:14,884
Andereñoak amaitu du.
36
00:02:14,968 --> 00:02:17,637
Sheriff Galpinekin hitz egin nahiko nuke.
37
00:02:20,056 --> 00:02:21,933
Ez dakit baimen dezakedan.
38
00:02:22,433 --> 00:02:25,478
Komisariara eramango dut
adierazpen formala egiteko.
39
00:02:30,066 --> 00:02:31,651
- Goazen.
- Ondo da.
40
00:02:31,734 --> 00:02:35,446
Bost minutu dituzue,
eta estraofiziala izango da.
41
00:02:36,489 --> 00:02:37,323
Zintzoa izan…
42
00:02:39,868 --> 00:02:41,494
edo alkatea deituko dut.
43
00:02:47,876 --> 00:02:49,919
Norbaitek estali nahi du Rowanen hilketa.
44
00:02:50,003 --> 00:02:52,380
Bestela, jazo zen tokia ez legoke garbi.
45
00:02:52,463 --> 00:02:55,258
Zure aburu profesionala
hiltzaile baten alaba gisa?
46
00:02:55,341 --> 00:02:56,759
Nire aita bi aldiz zu da
47
00:02:56,843 --> 00:02:59,721
eta hiltzen duen bakarra
dutxan abesten duen opera da.
48
00:03:00,889 --> 00:03:02,807
Gau luzea izan da. Utzi lelokeriak.
49
00:03:02,891 --> 00:03:04,350
Ez dira lelokeriak.
50
00:03:05,101 --> 00:03:06,352
Egia esaten ari naiz.
51
00:03:07,312 --> 00:03:09,480
Diodana ukatu nahi, baina ezin duzu.
52
00:03:09,981 --> 00:03:11,107
Zergatik?
53
00:03:12,066 --> 00:03:14,444
Biok dakigulako munstro bat dagoela.
54
00:03:16,821 --> 00:03:18,907
Eta Rowan haren azken biktima da.
55
00:03:21,784 --> 00:03:22,952
- Sheriff?
- Zer?
56
00:03:23,536 --> 00:03:25,246
Zatoz hau ikustera.
57
00:03:34,005 --> 00:03:37,091
"Entzuten duzunetik ezer ez
eta ikusten duzunaren erdia sinetsi".
58
00:03:37,800 --> 00:03:41,012
Inoiz Ez Gehiagoko ikasle sonatuenak
hemendik aterako zuen.
59
00:03:42,722 --> 00:03:45,266
Normala da zoro drogazale bilakatu izana.
60
00:03:52,941 --> 00:03:56,569
BIGARREN ATALA
"EZBEHARRAK EZ DIRA INOREN BEHAR"
61
00:03:57,528 --> 00:04:00,573
Zergatik esan zenuen
hilketa bat ikusi zenuela?
62
00:04:00,657 --> 00:04:02,116
Atentzioa emateko?
63
00:04:02,200 --> 00:04:04,452
Zergatik esango dizut ezer?
64
00:04:04,535 --> 00:04:06,496
Gezurretan nabilela erabaki duzu.
65
00:04:07,830 --> 00:04:09,707
Badakit zer ikusi nuen.
66
00:04:09,791 --> 00:04:14,295
Zure bizitza asko aldatu da azkenaldian.
Normala da nahasia egotea.
67
00:04:15,088 --> 00:04:17,423
Ez naiz zure tranpa psikologikoan eroriko.
68
00:04:17,507 --> 00:04:21,469
Ez dago tranparik.
Emozioak kudeatzen laguntzeko nago hemen.
69
00:04:21,552 --> 00:04:23,554
Emozioak ate bat bezalakoak dira.
70
00:04:24,097 --> 00:04:26,474
Negarrarazten gaituzten
sentimenduetara daramate.
71
00:04:26,975 --> 00:04:28,184
Ez dut negar egiten.
72
00:04:30,103 --> 00:04:31,646
Zer moduz eskolan?
73
00:04:32,313 --> 00:04:34,440
"Infernua besteak dira".
74
00:04:35,233 --> 00:04:36,609
Nire lehen maitemina.
75
00:04:37,193 --> 00:04:39,570
Inoiz Ez Gehiagora bidali zintuzten
76
00:04:39,654 --> 00:04:42,907
zureak aurkitzeko.
Elkarte handiago baten parte izateko.
77
00:04:42,991 --> 00:04:44,450
Irla izatea gustuko dut.
78
00:04:44,993 --> 00:04:46,911
Gotortua eta marrazoz inguratua.
79
00:04:46,995 --> 00:04:50,373
Agian joera antisoziala duzu
arbuioaren beldur zarelako.
80
00:04:50,456 --> 00:04:52,834
Ez naiz nahigabetuko arbuiatzen banauzu.
81
00:04:53,793 --> 00:04:55,420
Ez zara nitaz libratuko.
82
00:04:57,797 --> 00:05:03,094
Eta sesio osoa egin duzu ihes egiten
saiatu gabe. Garaipentzat hartuko dut.
83
00:05:06,389 --> 00:05:08,808
Beraz, Jerichon geratu zara.
84
00:05:08,891 --> 00:05:10,560
Zu ere zatoz Kinbottengana?
85
00:05:10,643 --> 00:05:12,979
Legez egon behar naiz hemen.
86
00:05:14,230 --> 00:05:16,274
Baita ni ere. Epaileen aginduz.
87
00:05:17,233 --> 00:05:19,861
Begira. Bi nerabe menderakaitz.
88
00:05:23,531 --> 00:05:26,242
Atzo Uzta-Jaialditik joan zinenean,
89
00:05:26,325 --> 00:05:28,870
ez nekien zer gertatu zen.
Gero entzun nuen…
90
00:05:30,496 --> 00:05:31,414
Zoramena da.
91
00:05:31,497 --> 00:05:34,334
Guztiek uste dute asmatu dudala,
zure aita barne.
92
00:05:34,959 --> 00:05:35,835
Ba…
93
00:05:37,670 --> 00:05:39,881
Nire barruko manugaitzarekin hitz egitera.
94
00:05:40,381 --> 00:05:41,841
Aizu, jakin ezazu…
95
00:05:43,134 --> 00:05:44,052
sinesten dizudala.
96
00:05:52,935 --> 00:05:56,105
Neskak, tira! Hortzak ondo egin.
97
00:05:56,189 --> 00:05:58,024
Kopeta, belztuagoa.
98
00:05:58,107 --> 00:06:00,193
Bat bera ere ez dut utziko tente.
99
00:06:00,276 --> 00:06:04,989
Bianca Barclayk berriz irabazten badu,
neure buruari begiak aterako dizkiot!
100
00:06:05,073 --> 00:06:06,866
Ordainduko nuke hori ikusteko.
101
00:06:08,159 --> 00:06:09,494
Aupa, logelakide.
102
00:06:10,328 --> 00:06:14,290
- Pozten nau zu geratu izanak.
- Banako gela nahi zenuela uste nuen.
103
00:06:14,373 --> 00:06:18,127
Ez dut gogoko bakarrik bizitzea,
eta Gauza masajista bikaina da.
104
00:06:18,211 --> 00:06:19,462
Biok irabazten dugu.
105
00:06:20,338 --> 00:06:22,715
Eta… zergatik aldatu zara iritziz?
106
00:06:22,799 --> 00:06:26,052
Ez dut beste norbaiten
xake partida usteleko peoia izan nahi.
107
00:06:27,178 --> 00:06:29,722
- Rowani buruz ari zara?
- Hiltzen ikusi nuen.
108
00:06:29,806 --> 00:06:32,934
Kontua da…
gaur goizean guztiok ikusi dugula.
109
00:06:33,017 --> 00:06:35,520
Eta ez zegoen hila.
110
00:06:35,603 --> 00:06:36,521
Badakit.
111
00:06:36,604 --> 00:06:39,357
Horregatik burua galdu dudala uste dut.
112
00:06:41,150 --> 00:06:43,444
Ez da uste nuen bezain dibertigarria.
113
00:06:44,862 --> 00:06:47,865
Zu zara esamesen erregina.
Zer da Rowanen istorioa?
114
00:06:47,949 --> 00:06:50,076
Mutil bakarti bitxia izateaz gain…
115
00:06:50,576 --> 00:06:51,994
- Barkatu.
- Lasai.
116
00:06:52,078 --> 00:06:53,663
Xavier Thorpen logelakidea da.
117
00:06:53,746 --> 00:06:57,083
Mugikorra izango bazenu,
idatzi ahal izango zenioke.
118
00:06:57,583 --> 00:06:59,585
Yoko. Tira! Biboteak, gora.
119
00:06:59,669 --> 00:07:02,088
Poe Koparako goian egon behar dira.
120
00:07:02,171 --> 00:07:03,756
Zer da Poe Kopa?
121
00:07:03,840 --> 00:07:05,633
Nire bizitzeko arrazoia.
122
00:07:06,217 --> 00:07:09,345
Kanoa-lasterketa
eta jazarpena oinez. Araurik ez.
123
00:07:10,221 --> 00:07:13,516
Egoitza bakoitza Poeren
istorio labur batean inspiratu behar da.
124
00:07:14,183 --> 00:07:15,268
Pintzel bat hartu.
125
00:07:15,351 --> 00:07:19,063
Thornhill andreak pizza eskatu du.
Sozializatzen gosea hil nahi?
126
00:07:20,189 --> 00:07:21,441
Hiltzea gogoko dut.
127
00:07:22,525 --> 00:07:24,402
Sozializatzea, ez hainbeste.
128
00:07:24,485 --> 00:07:26,237
Gainera, idatzi behar dut.
129
00:07:26,320 --> 00:07:27,321
Lasai.
130
00:07:28,030 --> 00:07:31,742
Baina anima gaitzazu laku-ertzetik
lasterketa-egunean.
131
00:07:34,287 --> 00:07:37,457
Edo ezerosotasunez begiradaz birrindu.
Nahiago duzuna.
132
00:07:39,625 --> 00:07:42,670
Beti gorroto izan dut
"dakizuna idatzi" esaldia.
133
00:07:46,799 --> 00:07:49,469
Irudimen urrikoentzako baimena da.
134
00:07:52,221 --> 00:07:54,974
Baina bizitza
misterio zital bihurtzen denean…
135
00:07:57,852 --> 00:07:59,812
agian onartu behar da.
136
00:08:09,739 --> 00:08:14,035
- Rowanekin hitz egin behar dut. Non dago?
- Ezingo duzu. Kanporatu dugu.
137
00:08:14,619 --> 00:08:15,703
Zergatik?
138
00:08:15,786 --> 00:08:18,498
Berdin du.
Arratsaldeko lehen trena hartuko du.
139
00:08:18,581 --> 00:08:20,958
Zer zenbiltzan harekin basoan?
140
00:08:21,042 --> 00:08:24,712
Esan nizun.
Zarata entzun eta ikertzera joan nintzen.
141
00:08:25,880 --> 00:08:29,300
Sheriffak sinetsiko zuen,
baina ezin nauzu ni engainatu.
142
00:08:30,718 --> 00:08:32,803
Bisio bat izan zenuen, ezta?
143
00:08:34,680 --> 00:08:37,516
Bazenituela pentsatu nuen istripuan
144
00:08:37,600 --> 00:08:39,977
baserritarrak lepoa apurtu zuela
jakin zenuenean.
145
00:08:42,313 --> 00:08:44,815
Zure amarenak zure adinarekin hasi ziren.
146
00:08:46,400 --> 00:08:49,904
Batere ez fidagarriak
eta oso arriskutsuak ziren.
147
00:08:50,821 --> 00:08:52,323
Gogoratzen dut hasieran
148
00:08:53,491 --> 00:08:55,785
burua galtzen ari zela uste zuela.
149
00:08:57,328 --> 00:08:58,996
Harekin komentatu al duzu?
150
00:09:03,167 --> 00:09:06,087
Argi dago zu zarela
informazioa ezkutatzen duena.
151
00:09:07,296 --> 00:09:08,130
Joan naiteke?
152
00:09:08,214 --> 00:09:10,967
Eskolaz kanpoko ekintza aukeratu arte, ez.
153
00:09:11,467 --> 00:09:13,803
Ikasle biribilak nahi ditugu.
154
00:09:13,886 --> 00:09:15,805
Zorrotza izatea nahiago dut.
155
00:09:16,389 --> 00:09:20,351
Plaza libreak
dituzten elkarteen zerrenda egin dizut.
156
00:09:20,935 --> 00:09:21,894
Oso adikorra.
157
00:09:21,978 --> 00:09:24,272
Gaur aukeratu beharko duzu bat.
158
00:09:25,439 --> 00:09:27,275
Ez dizut begirik kenduko.
159
00:09:28,526 --> 00:09:31,279
Ziur atsegin duzun zerbait
aurkituko duzula.
160
00:09:31,362 --> 00:09:33,823
Gauzak suntsitzea atsegin dut.
161
00:09:38,202 --> 00:09:40,871
Weemsek kontrolatzen saiatzen ari nau.
162
00:09:40,955 --> 00:09:42,373
Rowan zelatatu.
163
00:09:42,456 --> 00:09:44,584
Ez iezaiozu atzamarrik kendu.
164
00:09:47,420 --> 00:09:54,385
Baditugu ezkata-eskalak, ezkata-eskalak,
ezkata-eskalak, ezkata-eskalak…
165
00:09:55,928 --> 00:09:57,471
Weemsek etorriko zinela esan zuen.
166
00:09:57,555 --> 00:10:00,933
Baina, egia esan,
Uzta-Jaialdiko antzezpenaz gero,
167
00:10:01,017 --> 00:10:02,518
antzerki-elkartean sartu.
168
00:10:02,602 --> 00:10:05,438
Konortea galdu nuenean,
nori esan zenion? Sheriffari?
169
00:10:06,105 --> 00:10:07,607
Polizia normal bati?
170
00:10:07,690 --> 00:10:10,067
Weemsengana jo nuen hura ardura zedin.
171
00:10:10,651 --> 00:10:13,195
Bada, amai dezagun proba honekin.
172
00:10:13,279 --> 00:10:17,408
Zer zara? Kontralto, soprano ala zoroa?
173
00:10:28,711 --> 00:10:29,545
Eta hori?
174
00:10:29,629 --> 00:10:31,714
Txakurrek bakarrik entzun dezaketen nota.
175
00:10:33,507 --> 00:10:38,095
ISILIK! 'TONU BORTITZAK'
ENTSEATZEN ARI DIRA
176
00:10:58,240 --> 00:11:00,910
Etorri zara. Inoiz egin duzu arku-tiroa?
177
00:11:00,993 --> 00:11:02,536
Itu biziekin bakarrik.
178
00:11:04,038 --> 00:11:04,872
Ondo da.
179
00:11:07,500 --> 00:11:12,880
Hankak ireki, oinak sorbalden azpian.
Geziaren atal horia kanpoan. Hiru atzamar.
180
00:11:13,964 --> 00:11:15,549
Atzera eta…
181
00:11:17,176 --> 00:11:18,427
hegan egin dezala.
182
00:11:19,095 --> 00:11:20,096
Galderarik duzu?
183
00:11:20,805 --> 00:11:23,057
Noiz ikusi zenuen Rowan azken aldiz?
184
00:11:23,140 --> 00:11:25,142
Munstro batek hil zuena?
185
00:11:26,727 --> 00:11:28,813
Jaialdian. Ez gara berriz mintzatu.
186
00:11:29,397 --> 00:11:31,857
Baina goizean bere gauzak jasota zeuden.
187
00:11:31,941 --> 00:11:34,110
Beti izan da bitxi samarra, baina…
188
00:11:34,610 --> 00:11:36,737
aste pare bat daramatza aldakorrago.
189
00:11:37,238 --> 00:11:39,949
Telekinesia zora zaitzake. Bueno…
190
00:11:40,032 --> 00:11:41,534
Ikaratzen hasi ninduen.
191
00:11:43,119 --> 00:11:44,662
Bada, zer duzu Tylerekin?
192
00:11:46,580 --> 00:11:49,709
Zuk soilik egin ditzakezu arku-tiroarekin
loturik ez dauden galderak?
193
00:11:49,792 --> 00:11:53,295
Ez dut ezer.
Herritik ateratzen laguntzen ari zidan.
194
00:11:53,379 --> 00:11:56,924
- harengandik aldendu.
- Zer ba? Normala delako?
195
00:11:57,007 --> 00:11:58,759
Tyler eta haren lagunak baboak dira.
196
00:11:59,385 --> 00:12:02,471
Ezin dute jasan eskola honek
haien herrixkari eustea.
197
00:12:02,555 --> 00:12:04,974
Zu pribilegioz inguratuta jaio zinen.
198
00:12:05,057 --> 00:12:06,434
Besteren begian…
199
00:12:06,517 --> 00:12:08,227
Edozein laza ikusi.
200
00:12:09,812 --> 00:12:12,106
Ni behintzat ez naiz esnob elitista bat.
201
00:12:16,902 --> 00:12:17,737
Ai!
202
00:12:35,755 --> 00:12:38,757
Erlezaintza arte zaharrean
interesik al duzu?
203
00:12:39,800 --> 00:12:41,594
Eugene. Eugene Ottinger.
204
00:12:41,677 --> 00:12:44,013
Burrunbarien sortzaile eta burua.
205
00:12:44,096 --> 00:12:45,890
Asteazken. Asteazken Addams.
206
00:12:47,057 --> 00:12:48,809
Zu zara kide bakarra?
207
00:12:50,853 --> 00:12:53,105
Erlauntzeko bizitza ez da guztientzat.
208
00:12:53,189 --> 00:12:55,733
Gehienak intsektu pozoitsuen beldur dira.
209
00:12:57,026 --> 00:12:58,944
Ziztada sentitzeko prest zaude?
210
00:13:04,283 --> 00:13:08,662
Erleek 150 milioi urte daramatzate
eztia modu berean ekoizten.
211
00:13:08,746 --> 00:13:10,831
Naturako komunitaterik onena dira.
212
00:13:10,915 --> 00:13:13,876
Guztiak elkarrekin lanean
helburu komuna lortzeko.
213
00:13:14,502 --> 00:13:18,964
Emeek agintzen duten
ekosistema urrietariko bat da.
214
00:13:19,048 --> 00:13:22,885
Bai erreginak, bai haren langileek.
Erlauntzean, patriarkaturik ez!
215
00:13:29,725 --> 00:13:32,102
Rowan! Hitz egin behar dugu!
216
00:13:32,186 --> 00:13:35,606
Asteazken, ez dut
inorekin hitz egiteko baimenik.
217
00:13:35,689 --> 00:13:38,442
Ni hiltzen saiatu zinenean,
gauza asko esan nahi zenituen.
218
00:13:38,943 --> 00:13:41,445
Eskola suntsituko nuela esan zenidan.
219
00:13:42,571 --> 00:13:44,031
Nondik irten zen marrazkia?
220
00:13:44,114 --> 00:13:46,325
Basora joan nintzen ideiak argitzeko.
221
00:13:46,825 --> 00:13:48,828
Eta zu nire atzetik etorri zinen.
222
00:13:49,328 --> 00:13:50,162
Asteazken.
223
00:13:51,539 --> 00:13:52,873
Ezin zara hemen egon.
224
00:13:52,957 --> 00:13:55,376
Bai, zoaz eta utz nazazu bakean.
225
00:14:14,979 --> 00:14:19,942
BURLINGTONGO GELTOKIA - 1911 INGURU
226
00:14:52,808 --> 00:14:54,226
KOMUNAK
227
00:15:49,865 --> 00:15:51,742
Materialak emango dizkizut…
228
00:15:51,825 --> 00:15:54,370
Leihorik gabeko komun batean galdu duzu?
229
00:15:55,996 --> 00:15:57,873
Ezkerti batek ez zidakeen huts egingo.
230
00:16:00,000 --> 00:16:00,834
Ez muzindu.
231
00:16:01,418 --> 00:16:05,673
Orain frogak nik bilatu beharko ditut,
aztarna bakarra galdu baituzu.
232
00:16:05,756 --> 00:16:07,841
Azkenik lagun bat aurkitu duzu.
233
00:16:07,925 --> 00:16:11,553
- Landarea bada ere.
- Kalitatea kantitatea baino nahiago dut.
234
00:16:21,730 --> 00:16:23,440
Nire ondoan leku bat dago.
235
00:16:24,775 --> 00:16:27,486
Esnob elitista baten ondoan
eser bazaitezke.
236
00:16:47,214 --> 00:16:50,467
Ez dut uste Asteazken
zure trukoekin harrituko duzunik.
237
00:16:51,051 --> 00:16:52,720
Harritu zaitut, onar ezazu.
238
00:16:59,685 --> 00:17:03,772
Asteazken, pozten gaitu
landare karniboroen mundua
239
00:17:03,856 --> 00:17:07,192
ezagutzeko bidaia honetan
zu gurekin izateak.
240
00:17:07,276 --> 00:17:08,110
Bada…
241
00:17:09,028 --> 00:17:11,447
Nork esango digu polit honen izena?
242
00:17:12,489 --> 00:17:14,241
Dendrophylax lindenii.
243
00:17:15,701 --> 00:17:18,078
Mamu-orkidea ere deitzen zaio.
244
00:17:18,162 --> 00:17:20,914
Wight uhartean aurkitu zuten 1854an.
245
00:17:22,458 --> 00:17:24,042
Primeran, Asteazken.
246
00:17:24,710 --> 00:17:27,212
Onena izateko lehia izango duzu, Bianca.
247
00:17:29,131 --> 00:17:33,510
Asteazken, mamu-orkidearen
ezaugarri nagusiak ezagutzen dituzu?
248
00:17:33,594 --> 00:17:35,721
Erresilientzia eta moldagarritasuna.
249
00:17:36,221 --> 00:17:39,141
Zeharo kontrakoak diren giroetan ere
haz daiteke.
250
00:17:39,224 --> 00:17:43,979
Baina ekosistema alda dezake,
eta bertako landareek errefusa dezakete.
251
00:17:44,062 --> 00:17:47,441
Normalean bertako landareak
kontrolik gabe hazten direlako.
252
00:17:47,941 --> 00:17:49,693
Eskokatzeko makinaz, agur.
253
00:17:50,569 --> 00:17:53,530
- Saia zaitez.
- Oraindik loreei buruz ari gara?
254
00:17:54,573 --> 00:17:58,202
Neskak, eskerrik asko
zuen ekarpen argitzaileengatik.
255
00:17:58,285 --> 00:18:01,872
Argi dago, gaur landareak
ez dira karniboro bakarrak klasean.
256
00:18:05,250 --> 00:18:06,251
Txakur ona.
257
00:18:06,919 --> 00:18:09,046
Kontuz ipurdiarekin.
258
00:18:09,129 --> 00:18:11,173
- Nora zoaz Elvisekin?
- Ba…
259
00:18:13,091 --> 00:18:14,927
kasu baten aztarna jarraitzera.
260
00:18:16,011 --> 00:18:18,680
Oraindik uste duzu
munstro bat dagoela, ezta?
261
00:18:19,181 --> 00:18:22,851
Santiagorekin hizketan ikusi zintudan.
Inoiz Ez Gehiagoko norbait dela uste duzu?
262
00:18:23,519 --> 00:18:28,482
Zure psikologoa ikusi dut.
Ez dit zure aurrerapenak azaldu izan nahi.
263
00:18:28,565 --> 00:18:30,776
Mediku-paziente konfidentzialtasuna.
264
00:18:30,859 --> 00:18:34,404
Eta aita-seme konfidentzialtasuna?
Zeri buruz aritzen zarete?
265
00:18:36,240 --> 00:18:40,119
Bideojokoak, ezeztapen kultura,
olo-esnea edo soja-esnea…
266
00:18:40,202 --> 00:18:43,247
- Nik ordaintzen dut, galde dezaket.
- Amari buruz.
267
00:18:45,958 --> 00:18:47,000
Gogoratzen duzu?
268
00:18:49,545 --> 00:18:52,256
Espero dut aitari buruz
ezer txarrik ez esatea.
269
00:18:52,339 --> 00:18:54,675
Berandu itzuliko naiz. Bakarrik afaldu.
270
00:18:54,758 --> 00:18:55,634
Kaka!
271
00:18:55,717 --> 00:18:59,388
Zurekin parrilla piztu
eta partida ikusi nahi nuen.
272
00:19:00,848 --> 00:19:03,350
Oroitzapen ederrak sortzen ari ditugu.
273
00:19:04,309 --> 00:19:07,020
SHERIFF - JERICHOKO KONDERRIA
274
00:19:12,150 --> 00:19:16,989
Basora itzuli behar dut, baina Weemsek
saia balitz bezala behatzen nau.
275
00:19:17,072 --> 00:19:20,993
Jazo ez den krimen baten tokira
itzultzeko nik estaltzea nahi duzu?
276
00:19:21,076 --> 00:19:22,786
Arratsaldean Erlezaintza dut.
277
00:19:22,870 --> 00:19:24,413
Ni zaren plantak egin.
278
00:19:24,496 --> 00:19:26,331
Barkatu. Ez, bi arrazoiengatik.
279
00:19:26,832 --> 00:19:29,168
Lanpetuta nabil eta erleen beldur naiz.
280
00:19:29,668 --> 00:19:32,796
Gauzari eskatu.
A, ez, zurekin haserre dago.
281
00:19:32,880 --> 00:19:35,090
Zergatik? Hark sartu zuen hanka.
282
00:19:35,174 --> 00:19:39,303
Elkarri manikura egiten egon gara
eta bihotza zabaldu dit.
283
00:19:39,803 --> 00:19:43,765
- Gizaki gisa errespetatzen ez duzula dio.
- Eskua bakarrik da.
284
00:19:43,849 --> 00:19:46,059
Asteazken! Zure familiakoa da.
285
00:19:46,935 --> 00:19:49,104
Eta edozer egingo luke zugatik.
286
00:19:49,187 --> 00:19:51,523
Barkamena eskatu
eta agian lagunduko dizut.
287
00:20:11,585 --> 00:20:14,796
Zakarra izan nintzen.
Kontuz ibiliko naiz tonuarekin.
288
00:20:15,380 --> 00:20:17,883
Tira, goazen aztarna hoztu baino lehen.
289
00:20:24,640 --> 00:20:27,267
Zer nahi duzu? Esku-krema? Azazkal-lima?
290
00:20:27,351 --> 00:20:29,144
Kutikulentzako artazi berriak?
291
00:20:29,645 --> 00:20:30,646
Izango dituzu.
292
00:20:45,661 --> 00:20:48,914
Badakit burugogorra,
tematsua eta obsesiboa naizela.
293
00:20:48,997 --> 00:20:51,041
Baina idazle bikainen ezaugarriak dira.
294
00:20:52,834 --> 00:20:54,962
Bai. Eta saileko-hiltzaileenak.
295
00:20:55,545 --> 00:20:56,672
Zer esan nahi duzu?
296
00:20:58,799 --> 00:21:02,970
Ez dut inolako kezkarik eta ez dut
zure xantaia emozionala onartuko.
297
00:21:08,767 --> 00:21:09,601
Ondo da.
298
00:21:16,483 --> 00:21:19,319
Rowanek hau erakusterakoan,
nire susmoa baieztatu zuen.
299
00:21:22,447 --> 00:21:25,033
Zerbait izugarria egingo dudala.
300
00:21:25,117 --> 00:21:27,869
Ez zentzu onean, Ivan bezala.
Zentzu txarrean.
301
00:21:28,954 --> 00:21:30,622
Eta ezin dut baimendu.
302
00:21:31,581 --> 00:21:33,292
Horregatik egia jakin behar dut.
303
00:21:38,380 --> 00:21:40,507
Zerbait kontatuz gero, hilko zaitut.
304
00:21:48,932 --> 00:21:50,600
Weems etortzen bada,
305
00:21:50,684 --> 00:21:53,520
ez hurbildu,
serio iruditu eta ez hitz egin.
306
00:21:53,603 --> 00:21:56,982
- Mendekua hartuko dizut.
- Ez nuen gutxiago espero.
307
00:21:58,984 --> 00:22:01,278
Hitz egin eta zanpatuko zaitut.
308
00:22:01,778 --> 00:22:03,280
Aho itxian erlerik ez.
309
00:22:03,363 --> 00:22:04,531
Erlauntz-kodea da.
310
00:22:04,614 --> 00:22:07,034
Gainera, eskerrak eman behar nizkizuke.
311
00:22:07,117 --> 00:22:09,953
Inoiz ez da egon
hainbeste neska estalpean.
312
00:22:10,454 --> 00:22:11,455
Erleak bakarrik.
313
00:22:11,955 --> 00:22:12,873
Harrigarria.
314
00:22:14,458 --> 00:22:16,752
Gizotso neskak beti izan ditut gogoko.
315
00:22:17,252 --> 00:22:21,381
Enid zutaz maitemintzeko aukera
% 1 baino gutxiagokoa da.
316
00:22:21,465 --> 00:22:22,966
Beraz, aukerak ditut?
317
00:22:23,050 --> 00:22:23,884
Bai!
318
00:22:30,974 --> 00:22:36,021
Antzina, eztia zauriak sendatzeko
eta sakrifizio errituetan erabiltzen zen.
319
00:22:36,104 --> 00:22:40,192
Kleopatra eztian bainatzen omen zen.
Haren azalari distira ematen zion.
320
00:22:40,859 --> 00:22:42,569
Inoiz bainatu al zara eztian?
321
00:22:43,153 --> 00:22:45,238
Ez dut ziztadarik jaso nahi.
322
00:22:45,322 --> 00:22:47,449
Koska lasai egotea da.
323
00:22:47,532 --> 00:22:50,577
Erleek beldurra antzematen dute,
baina ez kezkatu.
324
00:22:50,660 --> 00:22:54,581
Ke-hauspo handi bat dut
eta iaiotasunez maneiatzen dut.
325
00:22:55,207 --> 00:22:56,375
Ikusi nahi duzu?
326
00:23:18,939 --> 00:23:22,067
Barkatu, ez nuen nahi
Elvisek zure arrastoa aurkitzea.
327
00:23:22,150 --> 00:23:24,361
Milesker. Nola despistatu dituzu?
328
00:23:27,823 --> 00:23:28,907
Kafe ehotua?
329
00:23:30,283 --> 00:23:33,912
Oreinak ehizatzeko amarrua.
Barista izatearen abantaila bat.
330
00:23:33,995 --> 00:23:36,832
Zure aitak ez zuen
txakurra jolasteko ekarriko.
331
00:23:36,915 --> 00:23:38,041
Ez dit ezer kontatzen.
332
00:23:39,000 --> 00:23:41,002
Arraroa irudituko zaizu aita zelatatzea.
333
00:23:41,086 --> 00:23:44,297
Ez, nik gurasoak
aldi oro zelatatzen ditut.
334
00:23:46,174 --> 00:23:49,386
Aizu, itxaron,
zer gertatu zen benetan jaialdian?
335
00:23:50,470 --> 00:23:52,806
Ez diot aitari ezer esango, benetan.
336
00:23:55,600 --> 00:23:57,602
Rowan arriskuan zegoela uste nuen.
337
00:23:57,686 --> 00:23:59,062
Oker nengoen.
338
00:23:59,146 --> 00:24:02,441
Gero ni itotzen saiatu zen
bere telekinesiaz.
339
00:24:03,024 --> 00:24:05,569
Kaka zaharra! Zergatik egingo luke hori?
340
00:24:05,652 --> 00:24:09,948
Ez dakit. Orduan munstroa agertu zen
eta erraiak urratu zizkion.
341
00:24:12,576 --> 00:24:14,035
Benetan ikusi zenuen?
342
00:24:15,454 --> 00:24:17,831
Eta ez zen zu hiltzen saiatu?
343
00:24:17,914 --> 00:24:21,501
Rowanengandik salbatu ninduen.
Ulertzen saiatzen ari naiz.
344
00:24:22,002 --> 00:24:24,212
Hil zutela
eta burua oraindik galdu ez dudala
345
00:24:24,296 --> 00:24:27,048
frogatzen duen zerbaiten bila etorri naiz.
346
00:24:35,515 --> 00:24:36,725
Rowanenak dira.
347
00:24:37,309 --> 00:24:38,810
Banekien estaltzeko zela.
348
00:24:40,395 --> 00:24:41,688
Zer esaten ari zara?
349
00:24:41,771 --> 00:24:44,316
- Asko…
- …nire idazmahai berria, psikopata!
350
00:24:45,066 --> 00:24:47,027
- Horren…
- Jendea ikaratzen duzu!
351
00:24:48,862 --> 00:24:50,489
- Badakizu…
- Sinestezina.
352
00:24:50,572 --> 00:24:51,573
Bai.
353
00:24:51,656 --> 00:24:52,741
Zoratuta zaude!
354
00:24:55,494 --> 00:24:56,578
BELAIKI ELKARTEA
355
00:24:58,413 --> 00:24:59,372
Ondo zaude?
356
00:25:05,754 --> 00:25:08,089
Beti ikusten dut liburu more bera.
357
00:25:10,217 --> 00:25:11,468
Azala ilunagoa zen.
358
00:25:11,551 --> 00:25:14,095
Ubeldura-kolorekoa. Jarraitu bilatzen.
359
00:25:20,310 --> 00:25:23,980
Normalean ikasleek
ez dituzte benetan liburuak bilatzen.
360
00:25:25,899 --> 00:25:27,567
Gehienak elkarri musu ematera datoz.
361
00:25:27,651 --> 00:25:29,903
Bi banpiro zeuden letaginak elkartzen.
362
00:25:31,154 --> 00:25:32,531
Ezin dut burutik kendu.
363
00:25:33,198 --> 00:25:35,033
Zerbaiten bila zabiltza?
364
00:25:38,161 --> 00:25:42,207
Hau inoiz ikusi al duzu?
Bilatzen dudan liburuak filigrana hau du.
365
00:25:42,791 --> 00:25:45,877
Antzinako ikasle-elkarte baten ikurra da.
366
00:25:47,671 --> 00:25:48,672
Belaikiak.
367
00:25:48,755 --> 00:25:50,215
Lore hilgarria bezala.
368
00:25:51,967 --> 00:25:52,884
Jakin-mina dut.
369
00:25:52,968 --> 00:25:55,387
Aspaldi deuseztatu omen ziren.
370
00:25:55,887 --> 00:25:57,180
Badakizu zergatik?
371
00:25:57,806 --> 00:25:58,682
Sentitzen dut.
372
00:26:04,020 --> 00:26:06,564
Gaur harrituta utzi nauzu
zure erantzunekin.
373
00:26:06,648 --> 00:26:10,652
Ama aditua da landare karniboroetan.
Horregatik izango naiz aditua.
374
00:26:12,279 --> 00:26:13,405
Harreman ona duzue?
375
00:26:15,323 --> 00:26:18,410
Kartzela-zigorra jasoz gero
zelda berean dauden bi presoen modukoa.
376
00:26:18,493 --> 00:26:22,747
Badakit ez dela erraza izango…
seihileko erdian etortzea.
377
00:26:22,831 --> 00:26:26,793
Urte eta erdi daramat hemen
eta oraindik kanpotarra sentitzen naiz.
378
00:26:26,876 --> 00:26:28,962
Langile normal bakarra zarelako?
379
00:26:30,505 --> 00:26:31,631
Enidek esan zidan.
380
00:26:33,383 --> 00:26:36,177
Egia esan,
ez naiz inoiz inon eroso sentitu.
381
00:26:37,387 --> 00:26:41,182
Normalentzat bitxiegia naiz
eta marjinatuentzat, normalegia.
382
00:26:41,933 --> 00:26:44,352
Uste nuen hemen desberdina izango zela,
383
00:26:44,436 --> 00:26:47,606
baina irakasle batzuek
oraindik ez naute onartzen.
384
00:26:48,857 --> 00:26:51,484
Jendearen higuinak
axola ez didan plantak egiten ditut.
385
00:26:53,903 --> 00:26:54,904
Barru-barruan…
386
00:26:57,449 --> 00:26:58,533
gozatzen dut.
387
00:27:01,286 --> 00:27:03,747
- Inoiz ez galdu hori, Asteazken.
- Zer?
388
00:27:05,373 --> 00:27:07,959
Besteek zu mugatzen ez uzteko gaitasuna.
389
00:27:08,918 --> 00:27:09,794
Dohaina da.
390
00:27:11,129 --> 00:27:12,464
Batzuetan ez dirudi.
391
00:27:14,257 --> 00:27:16,926
Landare interesgarrienak
itzalean hazten dira.
392
00:27:20,096 --> 00:27:24,851
Eta norbaitekin hitz egin behar baduzu,
berotegiko atea beti irekita dago.
393
00:27:50,251 --> 00:27:52,670
Liburu more hori hemendik egon behar da.
394
00:27:52,754 --> 00:27:53,880
Hasi bilatzen.
395
00:28:33,878 --> 00:28:35,630
Rowan ustekabez beteta dago.
396
00:28:48,059 --> 00:28:49,477
Ezin zara hemen egon.
397
00:28:50,061 --> 00:28:51,646
Kaixo zuri ere.
398
00:28:51,730 --> 00:28:54,482
Zaintzailea sirena-botereekin
despistatu duzu?
399
00:28:54,566 --> 00:28:55,692
Hau jantzita, ez.
400
00:28:56,276 --> 00:28:58,778
Ez pentsatu
ezer txarrik niri buruz behingoz.
401
00:28:58,862 --> 00:29:00,196
Zer nahi duzu, Bianca?
402
00:29:00,280 --> 00:29:01,698
Nola zauden jakitea.
403
00:29:02,449 --> 00:29:05,076
Sentitzen dut Rowanena. Lotuta zeundeten.
404
00:29:05,160 --> 00:29:06,911
Noiztik axola dizu Rowanek?
405
00:29:07,495 --> 00:29:10,290
Asteazkeni
zerbait egingo zion beldur zinen.
406
00:29:10,373 --> 00:29:13,626
Horregatik zabiltza haren atzetik, ezta?
407
00:29:13,710 --> 00:29:15,336
Edo arrazoi gehiago dago?
408
00:29:18,631 --> 00:29:20,258
Benetan, zer ikusten diozu?
409
00:29:21,134 --> 00:29:24,846
Hileta batera doazela diruditen
neska gotikoak gogoko dituzu?
410
00:29:24,929 --> 00:29:27,015
Hura ez da ni manipulatzen saiatu.
411
00:29:27,682 --> 00:29:30,185
Behin okertu nintzen
eta ezin didazu barkatu.
412
00:29:30,268 --> 00:29:32,187
Hark gaizki tratatzen zaitu.
413
00:29:32,270 --> 00:29:33,563
Zer arazo duzu harekin?
414
00:29:33,646 --> 00:29:36,065
Besteak baino hobea dela uste duela.
415
00:29:37,484 --> 00:29:40,278
Bihar Ofelia Etxea garaitzeko
416
00:29:40,361 --> 00:29:42,781
eta gizotsoa
lur jota ikusteko irrikan nago.
417
00:29:43,865 --> 00:29:45,617
Final gogoangarria izango da.
418
00:29:45,700 --> 00:29:49,078
- Zure asmoek nazkatzen naute.
- Nire jokoa hasi da.
419
00:29:49,662 --> 00:29:50,914
Irabaztea gogoko dut.
420
00:29:51,498 --> 00:29:52,582
Hain txarra da?
421
00:29:53,917 --> 00:29:55,960
Eta ez dakizu zergatik utzi zintudan.
422
00:29:56,878 --> 00:29:59,047
Nire erabakitasuna maite ohi zenuen.
423
00:30:02,258 --> 00:30:04,969
Bikote ona egiten genuen, Xavier.
424
00:30:05,553 --> 00:30:06,471
Benetan?
425
00:30:07,138 --> 00:30:09,390
Edo horrela sentiarazi nahi ninduzun?
426
00:30:12,560 --> 00:30:16,189
Sinets iezadazu, Asteazken Addams
ez da zure ametsetako neska.
427
00:30:16,689 --> 00:30:18,691
Zure amesgaiztoetako gaia baizik.
428
00:30:29,452 --> 00:30:30,870
Non zeunden?
429
00:30:30,954 --> 00:30:33,039
Bihotzekoa izaten ari naiz.
430
00:30:33,122 --> 00:30:34,958
- Yoko erizaindegian dago!
- Zer jazo da?
431
00:30:35,041 --> 00:30:37,043
Baratxuri-ogia jan du.
432
00:30:37,126 --> 00:30:39,963
Erreakzio alergikoa izan du.
Kopatik kanpo dago.
433
00:30:40,046 --> 00:30:41,172
Ez dut kopiloturik.
434
00:30:41,256 --> 00:30:43,174
Biancaren kontua izan da.
435
00:30:43,258 --> 00:30:45,176
- Nola dakizu?
- Berdin du.
436
00:30:45,260 --> 00:30:46,845
Gu biok garaituko dugu.
437
00:30:48,054 --> 00:30:48,888
Itxaron.
438
00:30:49,389 --> 00:30:50,932
Katu Beltzetan sartuko zara?
439
00:30:51,766 --> 00:30:53,268
Hori egiteko prest zaude?
440
00:30:53,768 --> 00:30:54,727
Nigatik?
441
00:30:56,771 --> 00:31:01,359
Bianca hainbesteraino beheratu nahi dut,
non porrotak eztarria erreko dion.
442
00:31:02,235 --> 00:31:05,405
Baina batez ere
lagunak garelako egingo duzu, ezta?
443
00:31:07,740 --> 00:31:09,284
Nola irabazten du beti?
444
00:31:09,367 --> 00:31:10,994
Zaila da jakitea.
445
00:31:11,077 --> 00:31:14,581
Azken bi urtetan,
beste ontzi guztiak hondoratu dira.
446
00:31:14,664 --> 00:31:15,999
Sabotaje antza du.
447
00:31:16,082 --> 00:31:17,917
Poe Kopan ez dago araurik,
448
00:31:18,001 --> 00:31:21,045
eta hura sirena bat da,
beraz, ura menderatzen du.
449
00:31:22,797 --> 00:31:25,675
Haren arloan garaitu beharko dugu.
450
00:31:37,812 --> 00:31:40,189
- Prest!
- Ondo. Gauza bere postuan dago.
451
00:31:40,273 --> 00:31:43,651
- Zuen asmoa azalduko didazu?
- Ezustekoa hondatuko nuke.
452
00:31:43,735 --> 00:31:47,196
Ezustekoei buruz hitz egiten,
zure mozorroa karpan dago.
453
00:31:47,697 --> 00:31:48,865
Mozorroa?
454
00:31:49,908 --> 00:31:52,619
Ai ama! Urruma egiteko zaude!
455
00:31:52,702 --> 00:31:54,829
Baina non daude zure biboteak?
456
00:31:55,580 --> 00:31:58,207
Berriz galdetu
eta sei bizitza izango dituzu.
457
00:32:21,731 --> 00:32:22,732
Kontzentratu.
458
00:32:24,943 --> 00:32:26,903
Zer dugu hemen?
459
00:32:26,986 --> 00:32:28,404
Umealdiko txikiena.
460
00:32:29,238 --> 00:32:32,784
Argi gera dadila ez dudala uste
besteak baino hobea naizenik.
461
00:32:33,284 --> 00:32:34,827
Zu baino hobea bakarrik.
462
00:32:35,411 --> 00:32:39,415
Ongi etorri guztioi
Edgar Allan Poe Kopara.
463
00:32:39,499 --> 00:32:42,835
Inoiz Ez Gehiagon harro gaude
urteroko usadio honetaz.
464
00:32:42,919 --> 00:32:46,255
Duela 125 urte hasi zen.
465
00:32:46,839 --> 00:32:48,925
Taldeek Erroi uharteraino iritsi,
466
00:32:49,008 --> 00:32:51,219
Crackston-en kriptatik bandera hartu
467
00:32:51,302 --> 00:32:54,222
eta ez bere buruak ez inor
hondoratu gabe itzuli beharko dute.
468
00:32:54,305 --> 00:32:57,976
Bandera ekarriz
helmuga gurutzatzen duen lehen taldeak
469
00:32:58,059 --> 00:33:02,188
kopa eta arrandiatzeko eskubidea
lortuko du, beste pribilegioen artean.
470
00:33:02,271 --> 00:33:04,148
Has dadila Poe Kopa!
471
00:33:05,274 --> 00:33:06,442
Tira!
472
00:33:07,985 --> 00:33:11,155
- Mugitu. Azkarrago!
- Tira, neskak! Aurrera!
473
00:33:17,787 --> 00:33:19,247
Ai, barkatu!
474
00:33:43,146 --> 00:33:44,522
KATU BELTZA
475
00:33:44,605 --> 00:33:47,859
Arraun egin!
476
00:33:48,943 --> 00:33:50,611
PUTZUA ETA PENDULUA
477
00:34:00,038 --> 00:34:02,206
- Tira! Aurrera!
- Tira!
478
00:34:15,720 --> 00:34:18,222
- Biratu!
- Biratu!
479
00:34:27,815 --> 00:34:29,650
Txo! Zure erruz galdu dugu.
480
00:34:42,997 --> 00:34:44,123
Azkarrago.
481
00:34:48,336 --> 00:34:49,170
Gauza.
482
00:35:08,689 --> 00:35:10,024
Goazen. Hemendik dago.
483
00:35:18,783 --> 00:35:21,536
Geratu. Biancak
gure ontzia sabotatu ez dezala.
484
00:35:26,582 --> 00:35:29,377
Gauza, bufoi pare bat
distraitu behar dituzu.
485
00:35:42,431 --> 00:35:43,891
- Zer?
- Tira.
486
00:35:43,975 --> 00:35:45,935
- Aurrera.
- Har dezagun.
487
00:35:53,192 --> 00:35:54,652
Tira, motel.
488
00:35:54,735 --> 00:35:55,820
Hortxe dago.
489
00:35:55,903 --> 00:35:56,821
Goazen.
490
00:35:57,822 --> 00:35:59,323
Gero arte, Asteazken!
491
00:36:22,722 --> 00:36:23,848
Zu zara giltza.
492
00:36:26,767 --> 00:36:28,185
"Katuluxka" bat egiten?
493
00:36:39,739 --> 00:36:41,741
- Tira!
- Azkar, joan behar dugu!
494
00:36:50,208 --> 00:36:51,500
Zer gertatzen ari da?
495
00:36:52,335 --> 00:36:54,003
AMONTILLADO
496
00:36:56,547 --> 00:36:58,090
Gero arte, bufoiok!
497
00:36:59,342 --> 00:37:00,426
Tranpati halakoak!
498
00:37:00,509 --> 00:37:05,056
"ZELA?".
Zer egingo luke Asteazken?
499
00:37:08,392 --> 00:37:11,229
Azken bi taldeak Urrezko Kakalardoak…
500
00:37:13,689 --> 00:37:15,191
eta Katu Beltzak dira.
501
00:37:24,200 --> 00:37:25,284
Tira!
502
00:38:14,041 --> 00:38:14,917
Listo!
503
00:38:22,591 --> 00:38:25,052
HELMUGA
504
00:38:39,191 --> 00:38:40,609
Bai, lortu dugu!
505
00:38:42,445 --> 00:38:44,071
Ai, Asteazken, lortu dugu!
506
00:38:44,155 --> 00:38:47,283
Nire bizitzako unerik onena da.
507
00:38:47,783 --> 00:38:50,911
Onar ezazu eskola-espirituan sartu zarela.
508
00:38:54,457 --> 00:38:57,043
Ez zenidan esan iluna eta mendekaria zela.
509
00:39:02,506 --> 00:39:07,345
Lehen Poe Kopa 1897an ospatu zen
510
00:39:07,428 --> 00:39:12,016
bai eskolako ikaslerik sonatuenaren ohorez
511
00:39:12,099 --> 00:39:16,103
bai marjinatu guztiek
partekatzen dituzten balioak ospatzeko.
512
00:39:16,187 --> 00:39:21,484
Elkarrekikotasuna, jarraikitasuna
eta erabakitasuna.
513
00:39:21,567 --> 00:39:24,695
Eta, dudarik gabe,
gaur balio horiek ikusi ditugu.
514
00:39:27,531 --> 00:39:28,366
Bai!
515
00:39:30,743 --> 00:39:31,619
Bai!
516
00:39:31,702 --> 00:39:34,747
Zorionak, Ofelia Etxea!
517
00:39:35,498 --> 00:39:36,916
Egoitzan bizi nintzenez,
518
00:39:36,999 --> 00:39:41,921
pozik egongo naiz hainbeste urte eta gero
tximiniaren gainean kopa berriro ikusteaz.
519
00:40:05,694 --> 00:40:07,363
Zer zabiltza hemen?
520
00:40:08,072 --> 00:40:09,240
Ezkutatzen.
521
00:40:09,323 --> 00:40:11,867
Irribarre egiten didate. Aztoratzen nau.
522
00:40:11,951 --> 00:40:13,411
Zure aintza unea da.
523
00:40:13,494 --> 00:40:16,080
Bianca Barclay garaitu duzu, goza ezazu.
524
00:40:16,580 --> 00:40:18,791
Gurekin irten nahi duzu gero?
525
00:40:18,874 --> 00:40:20,835
Tira, ez zara hilko.
526
00:40:23,754 --> 00:40:24,922
Pentsatuko dut.
527
00:40:28,759 --> 00:40:29,593
Bai!
528
00:40:29,677 --> 00:40:31,470
Zer ondo, moldatzen ari zara.
529
00:40:32,555 --> 00:40:33,681
Ama bezala.
530
00:40:34,682 --> 00:40:38,269
Ama eta biok
pertsona eta espezie desberdinak gara.
531
00:40:40,896 --> 00:40:44,358
Ofelia Etxeak Poe Kopa
irabazi zuen azken aldia,
532
00:40:44,442 --> 00:40:46,235
zure ama zen kapitaina.
533
00:40:48,362 --> 00:40:49,989
Ni haren kopilotoa nintzen.
534
00:40:51,866 --> 00:40:54,577
Agian zuk uste
baino antza handiagoa duzue.
535
00:40:58,789 --> 00:40:59,707
Poz-pozik nago.
536
00:40:59,790 --> 00:41:03,377
Irabazten lagundu behar zenigun.
Ez du inoiz galdu.
537
00:41:08,632 --> 00:41:11,385
Inoiz Ez Gehiago oraindik enigma bat da.
538
00:41:11,469 --> 00:41:14,555
Erantzun baino askoz galdera gehiago
dago hemen.
539
00:41:15,973 --> 00:41:17,558
Baina batzuetan…
540
00:41:18,934 --> 00:41:21,479
erantzuna aurre-aurrean duzu.
541
00:41:32,698 --> 00:41:34,742
Lasai, Edgar Allan.
542
00:41:34,825 --> 00:41:37,036
Zure irribarretxo beatoa ikusten dut.
543
00:41:37,870 --> 00:41:39,955
Baina ni izango naiz barre egiten azkena.
544
00:41:41,123 --> 00:41:43,459
Igarkizunekiko zaletasun handia zenuen.
545
00:41:44,126 --> 00:41:46,504
Eta oraindaino hau burutsuena omen da.
546
00:41:46,587 --> 00:41:48,464
Iragarkizun bakarra ez delako.
547
00:41:48,547 --> 00:41:51,050
Lerro bakoitza iragarkizun bat da.
548
00:41:51,717 --> 00:41:54,011
"Barrualdearen kontrakoa". Kanpoaldea.
549
00:41:54,595 --> 00:41:57,515
"88 taula periodikoan". Radio.
550
00:41:57,598 --> 00:42:00,142
"Azaroa baino bi hilabete lehenago".
Iraila.
551
00:42:00,643 --> 00:42:02,603
"Animalia eta teknologia". Sagua.
552
00:42:02,686 --> 00:42:03,896
"Gehi ez dena". Ken.
553
00:42:03,979 --> 00:42:07,358
"Urtxintxek maite dute" . Intxaurra.
"Antzerki". Teatro.
554
00:42:07,441 --> 00:42:09,401
"Bi alde berdin ditu". Isoszele.
555
00:42:09,485 --> 00:42:11,946
"Dudagarria ez dena". Nabaria.
556
00:42:22,665 --> 00:42:24,792
"Erantzunak soinua egingo du".
557
00:42:24,875 --> 00:42:28,587
KRISKITIN
558
00:43:08,252 --> 00:43:09,753
Elkarte sekretuak.
559
00:43:09,837 --> 00:43:11,255
Liburutegi ezkutuak.
560
00:43:12,298 --> 00:43:15,092
Ama begiradaz ni epaitzen.
561
00:43:16,385 --> 00:43:18,846
Gauza guzti hauek espero nituen.
562
00:43:43,287 --> 00:43:45,372
Baina egiarantz abiatzen naizenean…
563
00:43:46,248 --> 00:43:48,334
Zorionez, ez naiz iluntasunaren beldur.
564
00:46:35,667 --> 00:46:39,505
Yara Prieto Ortiz