1 00:00:12,555 --> 00:00:14,057 Gau latza izan zela dirudi. 2 00:00:14,557 --> 00:00:16,726 Liskar gogorrak izan ditugu. 3 00:00:16,726 --> 00:00:18,186 Aspaldi. 4 00:00:18,686 --> 00:00:20,104 June jaio baino lehen. 5 00:00:20,813 --> 00:00:23,191 Baina ez dakit. Nik... 6 00:00:23,983 --> 00:00:26,235 ez dakit zergatik zegoen hain haserre. 7 00:00:26,235 --> 00:00:29,655 Ez. Eta, esan dudanez, neurriz gorako erantzuna izan zen. 8 00:00:30,698 --> 00:00:31,824 Egia esateko, 9 00:00:32,950 --> 00:00:35,495 hori esan zuenetik ezin izan dut banillaz gozatu. 10 00:00:35,495 --> 00:00:36,454 Sentitzen dut. 11 00:00:37,038 --> 00:00:39,540 Estresatuta ibili naiz tratua dela eta. 12 00:00:40,291 --> 00:00:42,001 Baina ez da berriz gertatuko. 13 00:00:43,294 --> 00:00:45,797 Aurkitu dut estresa kudeatzeko modua. 14 00:00:45,797 --> 00:00:47,465 Zer modu aurkitu duzu? 15 00:00:50,676 --> 00:00:53,137 Tira, begiak itxi, 16 00:00:53,137 --> 00:00:56,015 burua argitu eta arnasketan jartzen dut arreta. 17 00:00:56,015 --> 00:00:57,683 Etxe dotore madarikatua. 18 00:00:57,683 --> 00:01:01,312 Batzuetan, leku tuntunetara joaten zait burua, baina ez dit axola. 19 00:01:01,312 --> 00:01:02,230 Arraioa! 20 00:01:02,230 --> 00:01:04,273 Halakoa da gure burmuina, ezta? 21 00:01:08,778 --> 00:01:09,695 Zoragarri, Amy. 22 00:01:10,655 --> 00:01:13,241 Urteak daramatzat meditatzeko esaten. 23 00:01:13,241 --> 00:01:15,618 Esteka mordoa bidali diot. 24 00:01:15,618 --> 00:01:17,745 Milesker estekak bidaltzeagatik. 25 00:01:18,329 --> 00:01:20,998 George, aldaketarik nabaritu duzu? 26 00:01:20,998 --> 00:01:24,710 Tira, hobera egin dugu liskarra izan genuenetik. 27 00:01:25,711 --> 00:01:30,633 Baina esan zizkidan gauza horiek nonbaitetik etorriko dira, ezta? 28 00:01:30,633 --> 00:01:33,761 Sakonago bilatu beharko dugu. 29 00:01:34,428 --> 00:01:35,263 Ezta? 30 00:01:36,472 --> 00:01:39,183 Amy, hori esaten duenean 31 00:01:39,183 --> 00:01:43,312 eta entzuten diozunean, zer esan nahi diozu zuk? 32 00:01:45,064 --> 00:01:46,440 Zintzotasunez? 33 00:01:48,442 --> 00:01:49,610 Arrazoi duela. 34 00:01:52,613 --> 00:01:54,782 Nire aitak asko gordetzen zuen barruan. 35 00:01:55,283 --> 00:01:59,537 Txinatarra eta Mendebalde Ertainekoa, komunikazioa ez zuen indargune. 36 00:01:59,537 --> 00:02:01,455 EZ DAKIT GIDATEN - TXIROA NAIZ 37 00:02:01,455 --> 00:02:06,544 Dena irensten zuen egun batean eztanda egiten zuen arte. 38 00:02:06,544 --> 00:02:07,712 Arraioa! 39 00:02:07,712 --> 00:02:10,381 Jainko madarikatua! 40 00:02:11,090 --> 00:02:13,634 Nire ama ez zen hobea. 41 00:02:14,886 --> 00:02:15,761 Arraioa! 42 00:02:15,761 --> 00:02:17,847 Uste zuen sentimenduak azaleratzea 43 00:02:17,847 --> 00:02:19,432 kexu egitea zela. 44 00:02:19,932 --> 00:02:24,061 Estatu Batuetan entzun zituen txorien kantak lehenengo aldiz, 45 00:02:24,061 --> 00:02:27,899 Vietnameko gudan zehar txori guztiak jaten zituztelako. 46 00:02:28,482 --> 00:02:30,985 Imajina dezakezu txoririk gabe bizitzea? 47 00:02:30,985 --> 00:02:34,488 - ZER ASMO DUZUE ZU ETA ANAIA? - BAKARRIK NAGO, ANAIAK GOGAITZEN NAU. 48 00:02:34,488 --> 00:02:35,865 Zaila da onartzea, baina... 49 00:02:36,908 --> 00:02:40,870 uste dut gurasoen eraginez gordetzen ditudala sentimenduak. 50 00:02:43,414 --> 00:02:44,874 Aurrera egiteko unea da. 51 00:02:46,000 --> 00:02:48,336 Amy, oso... 52 00:02:49,712 --> 00:02:50,963 autokontzientea zara. 53 00:02:50,963 --> 00:02:51,923 Eskerrik asko. 54 00:02:52,465 --> 00:02:54,091 Estresatuta gaudenean, 55 00:02:54,634 --> 00:02:57,803 itzuli egiten gara haurtzaroan sortutako bideetara. 56 00:02:57,803 --> 00:03:00,097 Ez. Bai, tira, gurasoetan dago gakoa 57 00:03:00,097 --> 00:03:02,850 eta pozik nago horretan sakontzeaz. 58 00:03:02,850 --> 00:03:06,395 Baina onarpena lehen urratsa baino ez da. 59 00:03:07,396 --> 00:03:09,982 Bide neuronal berriak sortzeko, 60 00:03:09,982 --> 00:03:14,153 desestali egin behar dugu kontzientziaren azpian duguna. 61 00:03:15,863 --> 00:03:16,697 Jakina. 62 00:03:17,782 --> 00:03:20,660 Uste dut horregatik uzten dudala, agian, 63 00:03:20,660 --> 00:03:23,412 Juneren zainketa Georgeren esku. 64 00:03:23,412 --> 00:03:27,208 Inkontzienteki, beldur naiz ez dizkiodalako Juneri sortu nahi... 65 00:03:27,208 --> 00:03:28,834 Nola deitu dituzu? 66 00:03:28,834 --> 00:03:31,837 ...bide neuronal gaiztoak, nire gurasoek egin zuten bezala. 67 00:03:32,838 --> 00:03:34,715 Baina ez dut horrela bizi nahi. 68 00:03:36,884 --> 00:03:38,594 Ez dut beldurtuta bizi nahi. 69 00:03:40,721 --> 00:03:41,722 Arraioa! 70 00:03:41,722 --> 00:03:44,267 - Bukatu da gauzak barruan gordetzea. - Arraioa. 71 00:03:44,267 --> 00:03:46,394 Badakit asko kostatuko zaidala, 72 00:03:46,394 --> 00:03:49,563 baina ziur nago aro berria hasiko dela gure familian. 73 00:03:49,563 --> 00:03:50,690 Zer egiten ari naiz? 74 00:03:52,775 --> 00:03:54,735 - Pozik nago hau egin izanaz. - Bai. 75 00:03:56,654 --> 00:03:57,488 Ni ere bai. 76 00:04:02,034 --> 00:04:05,913 OIHU BAT BIZI DA NIGAN 77 00:04:10,126 --> 00:04:10,960 Paul! 78 00:04:11,711 --> 00:04:12,545 Kaixo. 79 00:04:13,796 --> 00:04:14,630 Txo. 80 00:04:16,090 --> 00:04:18,175 Paul, zurekin hitz egin behar dut. 81 00:04:18,175 --> 00:04:19,176 Itzali hori. 82 00:04:20,678 --> 00:04:22,013 Paul, itzali hori. 83 00:04:23,306 --> 00:04:26,559 Itzali traste hori! Haur bat erretzetik gertu egon naiz. 84 00:04:27,935 --> 00:04:29,812 Bapo! Primeran doakizu Isaacekin. 85 00:04:30,980 --> 00:04:32,732 Zergatik dago dena hain garbi? 86 00:04:34,066 --> 00:04:36,736 Nora zoaz? Zergatik daramazu arropa berria? 87 00:04:37,653 --> 00:04:39,655 Kaylarekin hitz egiten ibili naiz. 88 00:04:40,156 --> 00:04:42,366 Gogoko zerbait ikusten baduzu, joan bila. 89 00:04:42,366 --> 00:04:43,284 Ez da hala? 90 00:04:45,494 --> 00:04:46,454 Ez zen bot bat. 91 00:04:50,833 --> 00:04:52,752 Zer demontre gertatzen ari da? 92 00:04:52,752 --> 00:04:53,669 Potroak! 93 00:05:00,885 --> 00:05:02,720 BETIEREKO LORIAREN ELIZA 94 00:05:03,220 --> 00:05:04,597 Hau lelokeria. 95 00:05:04,597 --> 00:05:05,681 Denak hain pozik. 96 00:05:16,233 --> 00:05:17,985 Irribarre handiagoa, ama! 97 00:05:19,153 --> 00:05:20,946 Zorrotza da, gero. 98 00:05:20,946 --> 00:05:23,616 Txahalen abeletxean ikusi izan bazenu... 99 00:05:25,534 --> 00:05:27,453 Ama, ez mugitu. 100 00:05:33,667 --> 00:05:34,668 Ama. 101 00:05:35,753 --> 00:05:36,587 Dena ondo doa? 102 00:05:36,587 --> 00:05:38,089 Bai, dena ondo. 103 00:05:38,089 --> 00:05:41,884 Egin dezagun selfie bat besarkada ematen. 104 00:05:41,884 --> 00:05:44,261 Ideia ona, laztana. Argi ederra dugu. 105 00:05:44,261 --> 00:05:45,304 Bai horixe. 106 00:05:45,805 --> 00:05:47,640 Prest zaudete? Esan "patata". 107 00:05:47,640 --> 00:05:49,809 - Patata! - Patata! 108 00:05:54,563 --> 00:05:55,398 Ikus dezaket? 109 00:05:56,065 --> 00:05:56,899 Bai. 110 00:05:59,318 --> 00:06:01,028 Loditu egin zaizkit masailak? 111 00:06:01,028 --> 00:06:02,196 Ez, berdin dituzu. 112 00:06:02,196 --> 00:06:03,489 Ikus dezaket berriz? 113 00:06:03,489 --> 00:06:04,657 Begira! 114 00:06:04,657 --> 00:06:06,283 Junie, jainkoa! 115 00:06:06,283 --> 00:06:07,910 Marrazki ederra, laztana. 116 00:06:07,910 --> 00:06:08,994 Zoragarria da! 117 00:06:08,994 --> 00:06:11,539 Junie, oso polita da. 118 00:06:11,539 --> 00:06:13,040 Oraindik ez dut bukatu. 119 00:06:13,040 --> 00:06:14,959 Amatxok bilera bat dauka, 120 00:06:14,959 --> 00:06:17,420 baina bukatuko dugu itzultzen naizenean. 121 00:06:17,920 --> 00:06:20,089 Eta, oso laster, 122 00:06:20,798 --> 00:06:23,342 zurekin egongo naiz denbora guztian. 123 00:06:23,342 --> 00:06:24,468 - Bale? - Bale. 124 00:06:24,468 --> 00:06:25,386 Bai? 125 00:06:27,555 --> 00:06:30,349 - Laster itzuliko naiz. - Zorte on Jordanekin. 126 00:06:30,349 --> 00:06:34,687 Ea ahaztu duen aulkiaren kontua. Esaiozu beste batzuk ditugula salmentan. 127 00:06:34,687 --> 00:06:36,439 Asko eskertzen dizut. 128 00:06:36,439 --> 00:06:41,986 Naomik esan zidan hara joan eta pixka bat lausengatu behar dudala. 129 00:06:42,862 --> 00:06:44,864 Ez ahaztu alarma jartzea, ados? 130 00:06:45,364 --> 00:06:48,075 Amy, ez dugu tipo horren beldurrean bizi behar. 131 00:06:48,701 --> 00:06:50,786 Jipoia emango diot ikusten badut. 132 00:06:51,454 --> 00:06:53,289 - Bale. - Txantxa dela uste duzu. 133 00:06:53,289 --> 00:06:56,750 DANNY. EZ DUT ZURE BERRIRIK IZAN. HOBE HORRELA JARRAITZEA. 134 00:06:56,750 --> 00:06:59,962 SEGURTASUNA EGUNERATU DUT. 135 00:07:01,881 --> 00:07:02,840 MEZU BERRIA 136 00:07:02,840 --> 00:07:05,050 Milesker igande hau eskaintzeagatik. 137 00:07:05,718 --> 00:07:09,847 Milesker zure aitzinean elkartzeko gonbidapena egiteagatik. 138 00:07:10,681 --> 00:07:13,184 Milesker zarenagatik eta egin duzunagatik. 139 00:07:13,184 --> 00:07:16,187 Milesker gurutzeagatik. Milesker Jesusengatik. 140 00:07:16,687 --> 00:07:18,856 Jainko aita, zugana etorri gara... 141 00:07:18,856 --> 00:07:20,483 Kaixo. Kim artzaina. 142 00:07:21,358 --> 00:07:23,194 Ongi etorri gurera. 143 00:07:23,861 --> 00:07:27,072 ...gure hondamenarekin eta premiekin har gaitzazun 144 00:07:27,072 --> 00:07:29,408 eta gurekin gaur hemen elkar zaitezen. 145 00:07:29,408 --> 00:07:32,536 Zure espirituarekin leku hau betetzeko eskatzen dizugu, 146 00:07:32,536 --> 00:07:36,290 alaitasunez zu gurtu ahal izateko gure bihotzen sakontasunetik. 147 00:07:38,918 --> 00:07:43,005 Minak barrua urratu dizu? 148 00:07:43,923 --> 00:07:47,593 Bekatuen zama astuna duzu? 149 00:07:48,219 --> 00:07:51,138 Entzun Jesusen deia. 150 00:07:53,057 --> 00:07:57,728 Heldu zara bukaerara? 151 00:07:57,728 --> 00:08:02,316 Ontasunaren egarri zara? 152 00:08:02,316 --> 00:08:05,361 Entzun Jesusen deia. 153 00:08:05,361 --> 00:08:06,779 Aurrera, eliza. 154 00:08:09,615 --> 00:08:13,994 Etorri aldarera. 155 00:08:13,994 --> 00:08:18,916 Aitak zabalik ditu besoak. 156 00:08:18,916 --> 00:08:23,629 Barkamena erosteko, 157 00:08:23,629 --> 00:08:30,719 odola eman zuen Jesu Kristok. 158 00:08:31,637 --> 00:08:35,182 Gure salbatzailea. 159 00:08:36,100 --> 00:08:40,354 Ez al da zoragarria? 160 00:08:40,354 --> 00:08:44,775 Kantatu aleluia, 161 00:08:44,775 --> 00:08:48,654 Kristo piztu da eta. 162 00:08:50,698 --> 00:08:55,077 Makurtu haren aitzinean, 163 00:08:55,077 --> 00:08:59,957 Jainkoa baita denona. 164 00:08:59,957 --> 00:09:03,502 Kantatu aleluia, 165 00:09:03,502 --> 00:09:09,675 Kristo piztu da eta. 166 00:09:09,675 --> 00:09:14,471 Gure salbatzailea. 167 00:09:14,471 --> 00:09:19,268 Ez al da zoragarria? 168 00:09:19,268 --> 00:09:22,688 Kantatu aleluia, 169 00:09:22,688 --> 00:09:28,777 Kristo piztu da eta. 170 00:09:28,777 --> 00:09:33,616 Makurtu haren aitzinean, 171 00:09:33,616 --> 00:09:36,076 Jainkoa baita denona... 172 00:09:36,076 --> 00:09:39,288 Jesus jainko jauna, mesedez, zaindu nire anaia, 173 00:09:39,288 --> 00:09:41,040 gure familiaren kide berria. 174 00:09:41,540 --> 00:09:45,127 Zure maitasun zintzoaz bete dezazun eskatzen dizugu. 175 00:09:45,127 --> 00:09:46,295 Eskerrik asko. 176 00:09:52,926 --> 00:09:54,094 Ulertu behar duzu. 177 00:09:54,094 --> 00:09:57,139 Tamago aulkiak garrantzi handia du Georgerentzat. 178 00:09:57,139 --> 00:09:58,932 Txikitatik izan du... 179 00:09:58,932 --> 00:10:01,727 Bai, bai. "Toma-go, Tomai-go"... 180 00:10:03,103 --> 00:10:06,523 - Hitz egin dezagun zure negozioari buruz. - Bai, negozioa. 181 00:10:07,274 --> 00:10:08,942 Artikulu batean irakurri dut 182 00:10:08,942 --> 00:10:11,695 milenial askok ezin dutenez umerik izan, 183 00:10:11,695 --> 00:10:15,074 landareekin asetzen dutela haurrak hazteko duten beharra... 184 00:10:15,074 --> 00:10:16,867 Inoiz egon zara Txinan, Amy? 185 00:10:19,578 --> 00:10:21,664 Bai, behin. Sei urte nituenean. 186 00:10:21,664 --> 00:10:23,082 Behin bakarrik. 187 00:10:23,582 --> 00:10:24,625 Hurrengoan, 188 00:10:24,625 --> 00:10:27,086 Sanyako hondartzetara joan behar duzu. 189 00:10:28,504 --> 00:10:29,755 Sanya. 190 00:10:29,755 --> 00:10:31,799 Bai, bai! 191 00:10:32,925 --> 00:10:36,178 Horrela egiten dituzte negozioak Txinan. 192 00:10:36,178 --> 00:10:38,764 Elkarrekin denbora pasatzen, barre egiten. 193 00:10:38,764 --> 00:10:41,642 Hemen, zenbakiez baino ez dugu hitz egiten. 194 00:10:41,642 --> 00:10:42,726 Bai, egia. 195 00:10:42,726 --> 00:10:45,396 Askoz hobea da negozioak egiteko... 196 00:10:46,146 --> 00:10:47,439 hango modua. Bai. 197 00:10:47,940 --> 00:10:48,774 Bost minutu. 198 00:10:49,441 --> 00:10:50,275 Barkatu. 199 00:10:51,110 --> 00:10:53,529 Gela seguru batzuk egiaztatu behar ditut. 200 00:10:53,529 --> 00:10:56,907 Logikoa. Egunotan, segurtasuna da jendeak behar duena. 201 00:10:56,907 --> 00:10:59,993 Bai, ezta? Erakutsi zizun Naomik errepideko liskarra? 202 00:10:59,993 --> 00:11:01,829 Mundua erotu egin da. 203 00:11:01,829 --> 00:11:04,331 Erakutsi zidan. Ikaragarria. 204 00:11:06,125 --> 00:11:09,503 Gera zaitez hemendik. Itzultzean jarraituko dugu, ados? 205 00:11:09,503 --> 00:11:11,422 Begiratuko dut tarterik dudan. 206 00:11:11,422 --> 00:11:15,843 Kontua da, Amy, tratuak paperean itxura ona izan arren, 207 00:11:16,510 --> 00:11:19,430 pertsona gisa ezagutu behar dugula elkar. 208 00:11:20,097 --> 00:11:22,349 Gauzak argi ditugula ziurtatu, bale? 209 00:11:23,225 --> 00:11:24,059 Jakina. 210 00:11:24,560 --> 00:11:25,436 Oso ondo. 211 00:11:26,145 --> 00:11:28,313 Berehala nator. Zure etxean zaude. 212 00:11:35,946 --> 00:11:38,449 ZELAN DOA LANA, KAYLA? 213 00:11:38,449 --> 00:11:43,370 UTZI GALDERA TUNTUNAK EGITEARI. 214 00:11:43,370 --> 00:11:45,539 GALDERA ADIMENTSUA: ZERGATIK ZARA HAIN EDERRA? 215 00:11:58,051 --> 00:11:59,219 Kaixo! 216 00:11:59,219 --> 00:12:02,222 - Etorri zara azkenean! - Pozten naiz zu ikusteaz. 217 00:12:02,222 --> 00:12:03,932 Ikaragarri egon zara. 218 00:12:03,932 --> 00:12:06,769 Bikain geratu zaizu fa sostenitua. 219 00:12:07,811 --> 00:12:08,854 Eskerrik asko. 220 00:12:10,022 --> 00:12:12,065 Zer moduz? Ondo sentitzen zara? 221 00:12:12,065 --> 00:12:13,734 Bai, nik uste dut... 222 00:12:14,568 --> 00:12:16,528 negar egiteko beharra nuela. 223 00:12:16,528 --> 00:12:18,864 Barkatu, ez dakit zer gertatu zaidan. 224 00:12:18,864 --> 00:12:20,616 Ez barkamenik eskatu. 225 00:12:20,616 --> 00:12:24,912 Ni askotan hasten naiz negarrez hor goian. Ona da sentimenduak askatzea. 226 00:12:24,912 --> 00:12:26,538 Eskertzen dizuet. 227 00:12:26,538 --> 00:12:28,332 Aldizka etortzen hasiko zara? 228 00:12:30,584 --> 00:12:32,586 Tira, urrun bizi naiz... 229 00:12:32,586 --> 00:12:35,005 Honen beharra nuen, baina behin soilik. 230 00:12:35,005 --> 00:12:38,383 Edwinek esaten duenez: "Bizirik dagoen elizak merezi du bidaia". 231 00:12:39,843 --> 00:12:41,887 Bai. Hori esaten dut. 232 00:12:43,847 --> 00:12:45,766 Bete ongietorri-fitxa behintzat. 233 00:12:46,517 --> 00:12:48,227 - Bai, bale. - Oso ondo. 234 00:12:49,394 --> 00:12:50,312 Fitxa. 235 00:12:50,312 --> 00:12:51,563 Bai, egia. 236 00:12:52,439 --> 00:12:53,565 Fitxa bete dezaket. 237 00:12:54,233 --> 00:12:55,192 Oso ondo. 238 00:12:56,443 --> 00:12:58,153 Boligrafo bat ere behar dugu. 239 00:12:58,695 --> 00:13:00,697 Saskibaloian jokatzen duzue ostiraletan? 240 00:13:00,697 --> 00:13:02,574 - Bai. - Eskerrik asko. 241 00:13:02,574 --> 00:13:04,660 Baina lehia handia izaten dugu. 242 00:13:04,660 --> 00:13:07,037 - Abisatuta zaude. - Ados. 243 00:13:07,037 --> 00:13:09,122 D1 mailako jokalariak dituzue? 244 00:13:09,122 --> 00:13:12,668 Ez, ez, baina onak gara. Beraz... 245 00:13:15,504 --> 00:13:18,131 Tratua erabiltzen ari da nigan eragiteko. 246 00:13:18,757 --> 00:13:20,300 Ez dut denbora galdu nahi. 247 00:13:20,300 --> 00:13:22,010 Emadazu dirua, andrea! 248 00:13:22,010 --> 00:13:24,179 Guretzako gau bat gorde dezakegu. 249 00:13:24,179 --> 00:13:26,265 Geroago landuko dugu konexioa. 250 00:13:26,265 --> 00:13:28,183 Gogoratu Lin doktoreak esandakoa: 251 00:13:28,183 --> 00:13:30,894 gure buruei zor diegu positiboak izatea. 252 00:13:30,894 --> 00:13:31,812 Esan nirekin. 253 00:13:31,812 --> 00:13:34,898 Gure buruei zor diegu positiboak izatea. 254 00:13:37,150 --> 00:13:38,068 Amy? 255 00:13:38,068 --> 00:13:39,278 Hor zaude oraindik? 256 00:13:39,278 --> 00:13:41,280 Emakume hau burutik eginda dago. 257 00:13:41,280 --> 00:13:45,450 Koroez betetako areto bat dauka. 258 00:13:45,450 --> 00:13:47,077 Ez dago burutik sano. 259 00:13:47,077 --> 00:13:48,620 Ez esan hori, laztana. 260 00:13:48,620 --> 00:13:52,541 Jeloskor nago. Zelako etxea. Pentsa etxe-turismoa egiten ari zarela. 261 00:13:52,541 --> 00:13:54,877 Arrazoi duzu. Ez dut zertan kexatu. 262 00:13:54,877 --> 00:13:56,420 Ikusten? Oso ondo. 263 00:13:56,920 --> 00:13:58,005 Gozatu hori denaz. 264 00:13:58,005 --> 00:14:01,967 Afarian, argazkia atera diot inoiz ikusi dudan landarerik ederrenari. 265 00:14:01,967 --> 00:14:02,968 Bidaliko dizut. 266 00:14:03,468 --> 00:14:04,303 Bai? 267 00:14:07,347 --> 00:14:08,390 Kaka zaharra. 268 00:14:11,727 --> 00:14:13,645 Amy, badut horretarako azalpena. 269 00:14:13,645 --> 00:14:15,564 Tituluak gorde nahi nituen... 270 00:14:16,899 --> 00:14:23,906 BETIEREKO LORIAREN ELIZA 271 00:14:30,078 --> 00:14:31,455 Eskerrik asko, Daniel. 272 00:14:31,955 --> 00:14:33,790 Hori konpontzeko asmoa genuen. 273 00:14:33,790 --> 00:14:36,043 Ez da ezer. Egin nezakeen gutxiena. 274 00:14:36,043 --> 00:14:38,378 Zergatik etorri zara Orange Countyra? 275 00:14:38,378 --> 00:14:41,673 Gauzak astiro doazkizu azkenaldian? 276 00:14:41,673 --> 00:14:43,216 - Astiro? - Bai. 277 00:14:43,800 --> 00:14:46,094 Ez, bizkor doaz. 278 00:14:46,094 --> 00:14:48,138 Oso bizkor. Gero eta lan gehiago. 279 00:14:48,138 --> 00:14:51,183 Hemengo konponketak egin ditzakezu. 280 00:14:51,183 --> 00:14:52,559 Eta kobratu, noski. 281 00:14:53,101 --> 00:14:55,854 Pozik bultzatuko genuke korearren negozio txiki bat. 282 00:14:55,854 --> 00:14:59,858 Ez kezkatu. Gustatzen zait ongintzako erakundeei laguntzea. 283 00:15:00,651 --> 00:15:02,277 Karitate-lan asko egiten dut. 284 00:15:02,277 --> 00:15:03,528 Eskerrik asko. 285 00:15:03,528 --> 00:15:06,281 Pozten naiz gure kongregazioan zu izateaz. 286 00:15:06,865 --> 00:15:07,699 Ni ere bai. 287 00:15:10,661 --> 00:15:11,870 Ez al dago oraindik... 288 00:15:13,455 --> 00:15:14,331 okertuta? 289 00:15:27,886 --> 00:15:30,472 {\an8}DEI NAZAZU. BARKATU. HITZ EGINGO DUGU? 290 00:15:33,809 --> 00:15:38,271 CHO ERAIKUNTZA ZERBITZUAK 291 00:15:52,411 --> 00:15:53,787 KOLORE BELTARAN EDERRA. 292 00:15:54,913 --> 00:15:58,250 *BELTARAN *BELTZARAN 293 00:15:58,250 --> 00:16:02,379 ZER DA "BELTARAN"? JAJA. 294 00:16:02,379 --> 00:16:06,466 NOREKIN ZAUDE? 295 00:16:10,262 --> 00:16:13,640 NI BAKARRIK. 296 00:16:13,640 --> 00:16:18,854 NI BEZALA. FACETIME BIDEZ HITZ EGIN NAHI DUZU? 297 00:16:18,854 --> 00:16:25,110 EZ DUT DATU NAHIKORIK. GURASOEN PLANAREKIN NABIL ORAINDIK, JAJA. 298 00:16:25,110 --> 00:16:28,905 {\an8}ETA TELEFONOZ? 299 00:16:41,668 --> 00:16:42,502 Bai? 300 00:16:44,171 --> 00:16:45,005 Kaixo. 301 00:16:46,006 --> 00:16:47,007 Kaixo. 302 00:16:49,634 --> 00:16:50,510 Aupa. 303 00:16:52,429 --> 00:16:56,600 Orduan, nork hondatu dizu eguna? Nori eman behar diot jipoia? 304 00:16:59,352 --> 00:17:01,480 Nire nagusia izan da. 305 00:17:02,439 --> 00:17:06,318 Gorroto dut haren sentimenduak nireen aurretik jarri behar izatea. 306 00:17:06,818 --> 00:17:08,653 Horren ergela da jende zaharra. 307 00:17:09,404 --> 00:17:12,407 Haien erabaki okerrak guk ordaintzea bilatzen dute. 308 00:17:13,325 --> 00:17:14,159 Hala da, bai. 309 00:17:14,659 --> 00:17:16,078 Zer gehiago duzu gorroto? 310 00:17:18,955 --> 00:17:20,540 Hara, hori ez da... 311 00:17:21,041 --> 00:17:23,335 Inork ez dit inoiz halakorik galdetu. 312 00:17:26,296 --> 00:17:27,672 Ba, egia esan... 313 00:17:29,758 --> 00:17:32,969 gauzak gorroto ez ditudala sinestaraztea gorroto dut. 314 00:17:32,969 --> 00:17:34,221 Zer gauza? 315 00:17:37,307 --> 00:17:38,266 Lana, adibidez. 316 00:17:39,392 --> 00:17:41,895 Gorroto dut lana. 317 00:17:42,896 --> 00:17:46,399 Gustatuko litzaidake egun osoan ezer ez egitea. 318 00:17:48,401 --> 00:17:50,028 Diruari buruz ez kezkatzea. 319 00:17:50,779 --> 00:17:53,949 Ederregia zara diruaz kezkatuta ibiltzeko. 320 00:17:56,243 --> 00:17:58,745 Tira, badut esperientzia modelo gisa, 321 00:17:59,913 --> 00:18:01,331 baina ez da nire grina. 322 00:18:01,957 --> 00:18:03,667 Ahots erakargarria duzu. 323 00:18:05,836 --> 00:18:08,630 Ados. Eta zer gorroto duzu zuk, Paul? 324 00:18:11,007 --> 00:18:12,551 Egia esateko... 325 00:18:14,010 --> 00:18:15,971 anaia gorroto dut une honetan. 326 00:18:18,223 --> 00:18:21,309 - Bale. Anaia. - Ez dut horri buruz hitz egin nahi. 327 00:18:22,310 --> 00:18:24,479 Tira, balio badizu, 328 00:18:25,105 --> 00:18:26,898 zuk askoz jatorragoa dirudizu. 329 00:18:28,024 --> 00:18:30,694 Irudituko zaizu esango dudana... 330 00:18:31,820 --> 00:18:34,072 Tira, berdin dit zer iruditzen zaizun. 331 00:18:34,072 --> 00:18:37,617 Badakit duela pare bat egun hasi ginela elkar mezuak bidaltzen, 332 00:18:38,368 --> 00:18:40,620 baina bizitza osoa daramagula dirudi. 333 00:18:41,288 --> 00:18:42,455 Oso gogoko zaitut. 334 00:18:45,250 --> 00:18:46,084 Kayla? 335 00:18:47,919 --> 00:18:49,921 Hor zaude? Kayla? 336 00:18:49,921 --> 00:18:51,339 Zer arraio egin dut? 337 00:18:52,424 --> 00:18:53,633 BLOKEATU DEI-EGILEA 338 00:18:57,929 --> 00:18:58,972 Jainkoa. 339 00:18:59,931 --> 00:19:01,099 Ikaratu nauzu. 340 00:19:01,099 --> 00:19:02,017 Barkatu. 341 00:19:02,017 --> 00:19:05,395 Jordanek laneko larrialdia izan du. Bilera atzeratu behar du. 342 00:19:05,395 --> 00:19:07,856 Hemen gera zaitezke nahi bezain luze. 343 00:19:17,115 --> 00:19:19,743 Gauzak astiro doazen galdetzen hasi da. 344 00:19:20,243 --> 00:19:23,079 Neskari birjintasuna kendu niolako zaude haserre? 345 00:19:23,580 --> 00:19:24,956 Zer egingo duzu? 346 00:19:25,916 --> 00:19:27,417 Ez dakit. Zer egin dezaket? 347 00:19:28,460 --> 00:19:30,921 Otoitz taldea zuzentzen du. Ukiezina da. 348 00:19:30,921 --> 00:19:32,964 "Otoitz taldea zuzentzen du. Ukiezina da". 349 00:19:32,964 --> 00:19:35,133 Uki ezazu nahi duzun tokian, motel. 350 00:19:35,133 --> 00:19:37,677 Ez duzu ezer egingo, errepideko eroarekin bezala? 351 00:19:37,677 --> 00:19:39,638 Segurtasun-pribatua dauka. 352 00:19:39,638 --> 00:19:40,847 Pikutara. 353 00:19:40,847 --> 00:19:42,182 Badakizu zer? Niri bost. 354 00:19:42,182 --> 00:19:45,894 Gaur, lagun... zerbait sentitu dut. 355 00:19:45,894 --> 00:19:46,811 A, bai? 356 00:19:47,854 --> 00:19:50,857 Jainkoaren presentzia sentitu dut. 357 00:19:50,857 --> 00:19:54,569 Jesusek gauza onak egin zituen eta begira zer egin zioten hari. 358 00:19:54,569 --> 00:19:58,198 Lasaitu behar duzu, motel. Utzi aulkiari bere lana egiten. 359 00:19:58,198 --> 00:20:00,200 Honela egiten dute kobe haragia. 360 00:20:01,451 --> 00:20:02,827 Bai, eragiozu gogor. 361 00:20:03,870 --> 00:20:06,206 - Badakit zerk alaituko zaituen. - Zerk? 362 00:20:06,206 --> 00:20:07,582 Begiratu honi. 363 00:20:08,541 --> 00:20:09,376 Begira. 364 00:20:09,876 --> 00:20:12,671 - Kamisetak egin dituzu? - Bai horixe! 365 00:20:12,671 --> 00:20:14,005 Chosen Ones, kabroia. 366 00:20:14,756 --> 00:20:16,758 Eta hau zuretzat. Proba ezazu. 367 00:20:17,509 --> 00:20:19,052 Zer neurri du? 368 00:20:19,052 --> 00:20:20,595 P neurria: perfektua. 369 00:20:20,595 --> 00:20:22,013 Jarri trapua behingoz. 370 00:20:22,514 --> 00:20:26,810 Enpresa nire izenean jartzeko izapideak egin ditut. Ez kezkatu horregatik. 371 00:20:28,353 --> 00:20:30,188 Zertarako egiten dut guzti hau? 372 00:20:31,398 --> 00:20:35,110 Beti egin dut egin beharrekoa eta begira nora eraman nauen. 373 00:20:36,861 --> 00:20:40,323 Badakizu hainbat kontratistak iruzur egiten dutela? 374 00:20:40,949 --> 00:20:43,201 Eta ni elizako gauzak doan konpontzen. 375 00:20:43,201 --> 00:20:45,370 Hori da zure arazoa. Onegia zara. 376 00:20:46,329 --> 00:20:48,123 Nik hau esaten dut beti: 377 00:20:48,123 --> 00:20:49,874 "Guztien ona ez da ona". 378 00:20:51,751 --> 00:20:52,794 Hepa, Isaac. 379 00:20:52,794 --> 00:20:53,837 Zer moduz, Kane? 380 00:20:54,337 --> 00:20:55,547 Milesker OB-koagatik. 381 00:20:55,547 --> 00:20:56,756 Ez da ezer. 382 00:20:56,756 --> 00:20:58,049 Aulki erosoak, ezta? 383 00:20:58,550 --> 00:21:00,051 Ikaragarriak dira, lagun. 384 00:21:00,051 --> 00:21:01,553 Osabak lortu ditu. 385 00:21:01,553 --> 00:21:03,763 - Agurtu ezazu nire partez. - Noski. 386 00:21:03,763 --> 00:21:05,473 - Salmentan ditut. - Bai? 387 00:21:05,473 --> 00:21:06,808 Zazpi gehiago ditut. 388 00:21:08,184 --> 00:21:10,854 Orduan, bi eramango ditut, ados? 389 00:21:10,854 --> 00:21:13,189 - Ados. - Niretzat eta lirain horrentzat. 390 00:21:13,189 --> 00:21:15,900 - Biak marroiak. Ondo konbinatzeko. - Ederki. 391 00:21:17,736 --> 00:21:19,029 Benetan? 392 00:21:20,071 --> 00:21:21,614 Chosen Ones, kabroia. 393 00:21:34,502 --> 00:21:35,837 Zenbat geratzen zaigu? 394 00:21:37,881 --> 00:21:39,049 Hogeita bi minutu. 395 00:21:39,799 --> 00:21:41,968 Lin doktoreak ordu erdi agindu digu. 396 00:21:47,223 --> 00:21:49,726 Juniek marrazkian lan egiten jarraitu du. 397 00:21:52,103 --> 00:21:55,231 Tira, talentua zugandik hartu du; beraz... 398 00:21:59,444 --> 00:22:00,653 Zer gertatzen zaizu? 399 00:22:01,196 --> 00:22:02,197 Aizu. 400 00:22:03,156 --> 00:22:05,408 Lasaitu. Nirekin hitz egin dezakezu. 401 00:22:07,660 --> 00:22:09,329 Miaren argazkiagatik da? 402 00:22:09,954 --> 00:22:12,540 Hitzematen dizut ez dizudala gezurrik esan. 403 00:22:12,540 --> 00:22:13,541 Ez, George. 404 00:22:16,753 --> 00:22:17,754 Nik badut... 405 00:22:19,881 --> 00:22:20,799 sentimendu bat. 406 00:22:21,800 --> 00:22:23,927 Aspalditik izan dut sentimendu hura. 407 00:22:25,303 --> 00:22:28,681 Ez dut gogoratzen... noiz hasi zen. 408 00:22:28,681 --> 00:22:32,060 Ezin dut zehaztu noiz edo zergatik... 409 00:22:37,690 --> 00:22:40,026 baina sentitzen dut harea dudala... 410 00:22:42,862 --> 00:22:43,738 baina... 411 00:22:46,866 --> 00:22:48,535 hemen barruan. 412 00:22:56,376 --> 00:22:57,836 Inoiz ez da joaten. 413 00:23:02,382 --> 00:23:04,634 Unibertsitatean, laguntza bilatu nuen. 414 00:23:04,634 --> 00:23:07,554 Psikiatra batek antidepresiboak agindu zizkidan. 415 00:23:07,554 --> 00:23:08,888 Arazoa isildu zuten. 416 00:23:08,888 --> 00:23:13,643 Soinua kendu zioten, baina arazoak hor jarraitzen zuen, eta... 417 00:23:14,269 --> 00:23:16,938 - Barkatu, esan dudanak ez du zentzurik. - Ez. 418 00:23:17,439 --> 00:23:19,399 Honi buruz hitz egin nahi dut zurekin. 419 00:23:19,399 --> 00:23:21,693 Bai, eta nik ere bai, George. 420 00:23:22,402 --> 00:23:24,028 Hori nahi dut, baina... 421 00:23:27,031 --> 00:23:31,077 Atsegin dut gu biok... elkar osatzen dugula. 422 00:23:34,122 --> 00:23:37,667 Baina, batzuetan, iruditzen zait gauzak kontatzen badizkizut... 423 00:23:39,544 --> 00:23:40,879 ez dituzula ulertuko. 424 00:23:43,256 --> 00:23:44,674 Noski ulertuko ditudala. 425 00:23:45,175 --> 00:23:49,095 Depresioaren aurkako borroka irabazi duen jende asko ezagutzen dut. 426 00:23:49,095 --> 00:23:50,388 Ez, ez da... 427 00:23:52,390 --> 00:23:53,224 Berdin dio. 428 00:23:53,224 --> 00:23:55,518 Ez, benetan. Ulertzen dut. 429 00:23:56,102 --> 00:23:57,645 Nik ere galtzen dut gogoa. 430 00:23:58,521 --> 00:24:03,610 Inoiz ez dut pentsatu etxean geratuko zen aita izango nintzenik. 431 00:24:04,486 --> 00:24:06,946 Edo arteari lehentasuna emango ez nionik. 432 00:24:08,490 --> 00:24:10,742 Baina goibeltasuna onartu dut. 433 00:24:12,494 --> 00:24:15,079 Eta, tira, biok sentikor jarri garenez, 434 00:24:15,079 --> 00:24:19,375 onartzen dut pentsatu izan dudala nolakoa izango litzatekeen nire bizitza 435 00:24:19,375 --> 00:24:21,294 zu ezagutu izan ez bazintut. 436 00:24:27,258 --> 00:24:29,093 Ez nekien hala sentitzen zinenik. 437 00:24:29,093 --> 00:24:31,721 Bai. Eta sentimendua partekatu nahi dut 438 00:24:33,181 --> 00:24:35,058 bakarrik ez zaudela jakin dezazun. 439 00:24:37,268 --> 00:24:40,313 Edozer gauza parteka dezakezu nirekin. 440 00:24:43,566 --> 00:24:44,609 Bai, badakit. 441 00:24:45,944 --> 00:24:48,363 Milesker partekatzeagatik, George. 442 00:24:48,363 --> 00:24:49,572 Ez horregatik. 443 00:25:04,420 --> 00:25:06,506 Bai. Badakit diru asko dela, baina... 444 00:25:07,006 --> 00:25:09,801 nik neuk egin nahi ditut berrikuntzak. 445 00:25:09,801 --> 00:25:11,302 Beraz, inbertsio ona da. 446 00:25:11,302 --> 00:25:12,262 SALMENTAN 447 00:25:12,262 --> 00:25:15,431 Eta gurasoentzat da. Ez niretzat. Koreatik ekarriko ditut. 448 00:25:15,431 --> 00:25:18,226 Tira, zure kreditua ez da egokiena. 449 00:25:18,851 --> 00:25:19,936 Bai, egia. 450 00:25:20,562 --> 00:25:22,939 18 urterekin, BR praka batzuk erostera joan 451 00:25:22,939 --> 00:25:25,858 eta kreditu-txartel batekin irten nintzen dendatik. 452 00:25:25,858 --> 00:25:27,235 - BR? - Banana Repub... 453 00:25:28,027 --> 00:25:31,114 Zenbat denbora beharko dut hipoteka onar diezadaten? 454 00:25:31,114 --> 00:25:32,865 Ez al dut %20a bildu behar? 455 00:25:33,700 --> 00:25:35,118 100 000 dolar aurreratu, 456 00:25:35,118 --> 00:25:39,539 diru-sarrera iraunkorrak frogatu eta kontuko saldo ona izan beharko dituzu. 457 00:25:39,539 --> 00:25:42,166 Zure profila kontuan hartuko genuke, 458 00:25:42,166 --> 00:25:43,710 agian, zazpi urte barru. 459 00:25:46,754 --> 00:25:48,339 Ez dirudi ulertu duzunik. 460 00:25:48,339 --> 00:25:50,425 Nire gurasoak zahartzen hasi dira. 461 00:25:50,425 --> 00:25:53,469 Eta ez duzue lurzatia salmentan luzaro izango. 462 00:25:53,970 --> 00:25:56,931 Denei ematen dizkiete maileguak niri izan ezik. 463 00:25:57,599 --> 00:26:02,103 Cho jauna, galdetu edozein bankutan eta berretsi egingo dizute nik esandakoa. 464 00:26:02,645 --> 00:26:04,606 Aurrerakina jartzen baduzu, 465 00:26:04,606 --> 00:26:07,025 agian, ulertu ahalko dugu elkar. 466 00:26:07,025 --> 00:26:08,901 Ados. Ulertzen dut. 467 00:26:10,570 --> 00:26:13,406 Eskerrik asko zure denboragatik. 468 00:26:13,406 --> 00:26:14,324 Ez horregatik. 469 00:26:14,991 --> 00:26:17,577 Beste galdera bat, eskegi aurretik: 470 00:26:18,369 --> 00:26:22,624 nire elizan konponketak egin behar ditugu. 471 00:26:23,416 --> 00:26:26,794 - Lortuko luke elizak mailegu bat? - Kasua azter dezakegu. 472 00:26:30,423 --> 00:26:32,258 Zure lanik onena dela uste dut. 473 00:26:32,258 --> 00:26:33,801 Horman esekiko dugu? 474 00:26:33,801 --> 00:26:35,261 Ez dago bukatuta. 475 00:26:35,261 --> 00:26:37,180 Ez, bikaina da, Junie. 476 00:26:37,180 --> 00:26:39,432 - Jar dezagun horman. - Bale. 477 00:26:42,977 --> 00:26:43,811 Laztana? 478 00:26:43,811 --> 00:26:44,729 Bai? 479 00:26:44,729 --> 00:26:46,648 Jordan etorri dela uste dut. 480 00:26:51,069 --> 00:26:55,907 Pentsatu dut hobe izango zela baldintzak aurrez aurre eztabaidatzea. 481 00:26:55,907 --> 00:26:57,909 Barkatu atzo gauekoagatik. 482 00:26:58,451 --> 00:27:00,787 - Igarri zenuen nire falta? - Bai, asko. 483 00:27:00,787 --> 00:27:05,291 Jordan, hau ondo irakurri dut? Nik jarraitzea nahi duzu? 484 00:27:05,833 --> 00:27:09,253 Bost urteko epe batez, kapitalaren atxikipena gauzatuz? 485 00:27:10,296 --> 00:27:12,048 Eztia duzu alboan. 486 00:27:12,548 --> 00:27:13,424 Zoragarri. 487 00:27:14,008 --> 00:27:14,967 Milesker, Joji. 488 00:27:17,261 --> 00:27:18,596 Eskerrik asko, George. 489 00:27:20,848 --> 00:27:23,184 Jordan, hau ez da adostu genuena, bale? 490 00:27:23,184 --> 00:27:26,771 - Nik ez dut lanean jarraitzeko asmorik. - Badakit, badakit. 491 00:27:26,771 --> 00:27:29,607 Baina markaren aurpegia zara. 492 00:27:29,607 --> 00:27:32,652 Eta batzordeak garrantzi handia ematen dio horri. 493 00:27:32,652 --> 00:27:35,029 Familiarekin denbora pasatu nahi dut. 494 00:27:35,029 --> 00:27:39,033 Badakit, laztana. Baina batzordearen erabakia da, ez nirea. 495 00:27:39,617 --> 00:27:42,286 Bihar, urteko konferentzia dugu Vegasen. 496 00:27:42,787 --> 00:27:44,455 Etorri. Hitz egin haiekin. 497 00:27:44,455 --> 00:27:46,290 Hartu nire jeta, ekarri familia. 498 00:27:49,460 --> 00:27:50,795 Esan nahi dudana da... 499 00:27:54,132 --> 00:27:55,383 Amy, entzun. 500 00:27:56,384 --> 00:27:59,512 Badakit hau ez dela zuk nahi duzuna. 501 00:27:59,512 --> 00:28:00,972 Gehiago nahi duzu. 502 00:28:02,724 --> 00:28:06,102 Beraz, fidatu nitaz. Eskertuko didazu geroago. 503 00:28:06,728 --> 00:28:08,104 Jostailuak leku orotan. 504 00:28:12,400 --> 00:28:14,026 Horretarako ezkontzen gara. 505 00:28:19,615 --> 00:28:21,242 Zenbat balio du materialak? 506 00:28:22,660 --> 00:28:24,120 Esango nuke, 507 00:28:24,120 --> 00:28:26,706 ehun edo ehun eta hogei mila inguru. 508 00:28:28,624 --> 00:28:30,543 Tira, asko da, 509 00:28:30,543 --> 00:28:33,838 baina mailegu bat eska genezake berrikuntzak egiteko. 510 00:28:34,464 --> 00:28:36,758 Modu bakarra da megaelizak mantentzeko. 511 00:28:36,758 --> 00:28:39,677 Egia. Inbertsio ona da, zalantzarik gabe. 512 00:28:41,387 --> 00:28:43,222 Eta zenbat balio du zure lanak? 513 00:28:44,390 --> 00:28:46,976 Dohainik egingo nuke elizarentzat. 514 00:28:47,518 --> 00:28:49,145 Aingeru bat zara. Milesker. 515 00:28:49,145 --> 00:28:52,356 Ez horregatik. Edwinen ideia izan zen. 516 00:28:53,816 --> 00:28:55,693 - Nagusiekin hitz egingo dut. - Noski. 517 00:28:55,693 --> 00:28:57,904 - Eskertzen dizut, Danny. - Ez da ezer. 518 00:29:02,325 --> 00:29:04,744 Aurpegi hori. Ez, bikain aritu zara. 519 00:29:05,328 --> 00:29:09,165 Sentitu dut izpiritua gu guztion artean mugitzen ari zela. 520 00:29:09,165 --> 00:29:10,416 PLANAK FUNTZIONATU DU 521 00:29:10,416 --> 00:29:12,960 MAILEGUA ESKURATUTAKOAN, BIGARREN FASEA HASIKO DUGU. 522 00:29:12,960 --> 00:29:15,087 "Hau sinesten dut" esanez hasi 523 00:29:15,713 --> 00:29:19,258 eta "Ozeanoak" hitzarekin buka dezakegu. 524 00:29:19,801 --> 00:29:23,763 Gogoratu, entsegua dugu arratsaldeko zazpiretan toki berean... 525 00:29:23,763 --> 00:29:24,680 Danny. 526 00:29:25,348 --> 00:29:26,849 Gitarra jotzen duzu oraindik? 527 00:29:29,060 --> 00:29:29,977 Pixka bat. 528 00:29:31,020 --> 00:29:33,022 Etxean agertu zen, abisatu gabe. 529 00:29:33,022 --> 00:29:35,441 Ezin dut eskaintza kontuan hartu, ezta? 530 00:29:35,441 --> 00:29:37,068 Ez. Ezta pentsatu ere. 531 00:29:38,319 --> 00:29:40,404 Baina eskaintza ona da, hala ere. 532 00:29:40,404 --> 00:29:41,656 Orduan, bai. 533 00:29:41,656 --> 00:29:44,116 Eskaintza onak kontuan hartu behar dira 534 00:29:44,116 --> 00:29:47,119 hori bada kontuan hartzen ari zarena. 535 00:29:48,329 --> 00:29:50,957 - Hori da eskaintzen... - Joango zara stocka egitera? 536 00:29:50,957 --> 00:29:52,166 - Noski. - Milesker. 537 00:29:56,754 --> 00:29:58,840 Kaixo. Laguntza behar duzu? 538 00:29:58,840 --> 00:30:01,592 Kaixo. Denda ederra. 539 00:30:01,592 --> 00:30:04,262 - Milesker. Laguntza behar duzu? - Ba bai. 540 00:30:04,262 --> 00:30:06,556 Hemen lan egiten du Kayla Lexingtonek? 541 00:30:07,139 --> 00:30:09,725 Ez. Ez dut inoiz entzun izen hori. 542 00:30:11,936 --> 00:30:13,521 Bitxia da. Nik... 543 00:30:14,522 --> 00:30:15,439 uste nuen... 544 00:30:17,525 --> 00:30:21,112 - Barkatu molestatzeagatik. - Ez da ezer. Egun ona izan. 545 00:30:22,655 --> 00:30:24,866 Barkatu, gomendatuko zenidake 546 00:30:24,866 --> 00:30:28,077 landare zukutsuren bat, argi eta ur gutxi behar duena? 547 00:30:28,077 --> 00:30:30,162 Tori, hartu hau dohainik. 548 00:30:31,539 --> 00:30:33,499 - Benetan? Ez dakit zer esan. - Bai. 549 00:30:33,499 --> 00:30:35,751 Ez duzu ezer esan behar. Egun ona izan. 550 00:30:35,751 --> 00:30:38,212 Amy, begiratu sansevieria berri hauek. 551 00:30:38,212 --> 00:30:39,630 - Kayla. Ni naiz. - Zer? 552 00:30:39,630 --> 00:30:42,842 - Jauna, joan behar duzu. - Hau da zure nagusi ergela? 553 00:30:42,842 --> 00:30:44,302 Paul! Etorri hona. 554 00:30:45,177 --> 00:30:46,012 Bale. 555 00:30:46,512 --> 00:30:48,556 Mia deitzen da. Ez Kayla. 556 00:30:48,556 --> 00:30:52,101 Eta nik bidali nizkizun haren argazkiak. 557 00:30:52,643 --> 00:30:55,897 Orduan, profil faltsu bat erabili duzu ni engainatzeko? 558 00:30:55,897 --> 00:30:56,814 Ez! 559 00:30:59,275 --> 00:31:00,943 Bale. Ez dakit. Nik... 560 00:31:02,320 --> 00:31:03,779 nahas eginda dut burua. 561 00:31:04,363 --> 00:31:05,197 Bale? 562 00:31:07,241 --> 00:31:09,744 Ez nizun esan nahi nor naizen benetan. 563 00:31:10,620 --> 00:31:13,706 Baina asko gustatu zait zurekin hitz egitea. Zinez. 564 00:31:14,957 --> 00:31:17,627 Norbait oso zoriontsu egingo duzu. 565 00:31:18,502 --> 00:31:20,630 Badakit hau ez zenuela espero. 566 00:31:20,630 --> 00:31:22,757 Badakit ez naizela Kayla, 567 00:31:22,757 --> 00:31:25,801 haren titi irmo eta ipurdi harroarekin. 568 00:31:25,801 --> 00:31:27,637 Busti eginda egongo da... 569 00:31:41,484 --> 00:31:45,738 Beldurra sentitzen dut batzutan, 570 00:31:45,738 --> 00:31:49,492 ziurgabetasunean nagoenean harrapatuta. 571 00:31:53,371 --> 00:31:56,415 Eta galdetu behar diot nire buruari 572 00:31:56,415 --> 00:32:01,420 bolantea eman diodan beldur horri. 573 00:32:03,255 --> 00:32:04,757 Kayla baino ederragoa zara. 574 00:32:04,757 --> 00:32:07,176 Eraman nau jada 575 00:32:07,176 --> 00:32:10,596 eta badirudi baduela 576 00:32:11,305 --> 00:32:15,226 xarma kezkagarri bat. 577 00:32:15,726 --> 00:32:21,482 Baina hasi naiz konturatzen 578 00:32:21,983 --> 00:32:25,778 nik hartu behar dudala bolantea. 579 00:33:33,345 --> 00:33:35,848 Azpitituluak: BeLarra