1 00:00:25,151 --> 00:00:29,530 Dae? Dae? Kaixo? 2 00:00:29,530 --> 00:00:30,823 Entzuten didazu? 3 00:00:32,450 --> 00:00:35,912 Uda da Portland-en. Mundu guztia dabil bikotearekin. 4 00:00:35,912 --> 00:00:38,664 Nirearekin hitz egin nahian nabil ni. 5 00:00:38,664 --> 00:00:43,127 Ez da erraza baina. 16 ordu-eremutara dut, 8000 kilometrotara. 6 00:00:44,837 --> 00:00:47,965 - Kitty, hor zaude? Kitty? - Kaixo. 7 00:00:47,965 --> 00:00:49,092 Kaixo. 8 00:00:49,092 --> 00:00:50,802 - Aditzen dizut. - Azkenean. 9 00:00:50,802 --> 00:00:53,137 - Estaldura txarra dut. - Zaila da hau. 10 00:00:53,137 --> 00:00:54,597 Ai, han banengo... 11 00:00:54,597 --> 00:01:00,311 Igerilekuko puzgarrian pozik ez banintz, etxean nengoke, txapin erosoak jarrita 12 00:01:00,311 --> 00:01:01,729 eta zure mira izaten. 13 00:01:01,729 --> 00:01:04,440 Gorroto dut elkarrengandik urruti egotea. 14 00:01:04,440 --> 00:01:09,987 Nik ere bai. Inoiz ikusiko al dugu elkar berriro? 15 00:01:09,987 --> 00:01:11,656 - Kitty? - Dae? 16 00:01:11,656 --> 00:01:15,201 Esan dut ea elkar berriro ikusiko dugun. Kaixo? 17 00:01:16,661 --> 00:01:20,248 Bai gero. Dena emango nuke orain zurekin egoteko. 18 00:01:23,126 --> 00:01:25,128 K.I.S.S. HEGO KOREA 19 00:01:25,128 --> 00:01:27,964 Joan behar naiz. Gero deituko dizut. Agur! 20 00:01:29,048 --> 00:01:31,551 Kaixo. Beraxe naiz. 21 00:01:33,177 --> 00:01:34,178 Ai, ama. 22 00:01:35,138 --> 00:01:35,972 Bai. 23 00:01:38,182 --> 00:01:40,434 Hogeita lau ordu. Ulertzen dut. 24 00:01:41,310 --> 00:01:43,271 Bai, ofizialki onartzen dut. 25 00:01:44,188 --> 00:01:46,941 Eskerrik asko. Zinez. 26 00:01:49,569 --> 00:01:50,862 Aupa! 27 00:01:54,240 --> 00:01:57,535 Kitty eta Dae, maitasuna oztopoak oztopo. 28 00:01:59,495 --> 00:02:00,746 MAITASUNA OZTOPOAK OZTOPO 29 00:02:00,746 --> 00:02:02,331 Zer da hau, Kitty? 30 00:02:02,331 --> 00:02:04,709 Galderak aurkezpenaren ondoren. 31 00:02:08,880 --> 00:02:11,215 Ondo igartzen ditut bikote egokiak. 32 00:02:12,133 --> 00:02:13,467 - Sentimendua dut. - Kaixo. 33 00:02:13,467 --> 00:02:17,346 Laura Jean eta Peter-ek sentiarazi zidaten, baita zuek biek ere. 34 00:02:17,930 --> 00:02:19,265 Kaixo. 35 00:02:19,265 --> 00:02:20,850 Dae eta biok, gauza bera. 36 00:02:24,437 --> 00:02:26,731 PATUAREN ESKU-HARTZEA 37 00:02:26,731 --> 00:02:27,857 Patua. 38 00:02:27,857 --> 00:02:31,110 Amona eta aitonari ganbara garbitu nien egunean, 39 00:02:31,110 --> 00:02:34,947 amaren gauza asko topatu nituen. Konturatu nintzen gaztetan 40 00:02:34,947 --> 00:02:37,450 Koreako barnetegi batera joan zela. 41 00:02:37,450 --> 00:02:40,077 Amonak esan zidan beka bikaina eman ziotela. 42 00:02:40,077 --> 00:02:43,080 Atzerriko korearrentzat zen, kulturan murgiltzeko. 43 00:02:43,080 --> 00:02:46,000 - Ideia polita. - Bikaina. Dena kontatu zidan. 44 00:02:46,000 --> 00:02:47,710 Inork ez dit kontatu! 45 00:02:47,710 --> 00:02:51,380 Besteek amari buruzko gauzak kontatzea nahi izan dut beti. 46 00:02:51,380 --> 00:02:55,051 - Kitty, ni-- - Laztana, erritmoa moztuko diozu. 47 00:02:55,051 --> 00:02:56,219 Jarraitu. 48 00:02:56,219 --> 00:03:00,848 Tira, amaren bizitzako atal guztiak batu nahian nenbilen. 49 00:03:01,349 --> 00:03:02,642 Nor da tipo hau? 50 00:03:07,021 --> 00:03:08,105 Maitasun-abestiak? 51 00:03:08,105 --> 00:03:10,441 Ez al zen aita zure lehen amodioa? 52 00:03:14,070 --> 00:03:18,032 Eta bat-batean dena zentzatu zitzaidan. 53 00:03:18,032 --> 00:03:21,494 Amaren eskola, Seulgo Eskola Korear Burujabea, 54 00:03:21,494 --> 00:03:27,208 eskola internazionalik hoberenetarikoa, Daeren eskola da! KISS ere esaten diote. 55 00:03:27,208 --> 00:03:30,378 Hara! Hau bai kointzidentzia. 56 00:03:30,378 --> 00:03:33,047 Hori baino gehiago da, aita. Patua da. 57 00:03:34,340 --> 00:03:36,092 KOREA, BANOAKIZU! 58 00:03:36,092 --> 00:03:40,888 KISS eskolan sartzeko eskaera egin nuen, eta amaren bekarekin onartu naute! 59 00:03:45,226 --> 00:03:47,228 Eta, zera... 60 00:03:49,146 --> 00:03:55,653 unibertsitateko laugarren mailan joatekoa zara? 61 00:03:56,279 --> 00:03:58,531 Institutukoan. Ama bezala. 62 00:03:58,531 --> 00:04:02,952 Institutuko laugarren mailan? Klaseak datorren astean hasiko dira. 63 00:04:02,952 --> 00:04:06,664 Erokeria da epeei dagokienez, baina tokia gaur libratu dute. 64 00:04:06,664 --> 00:04:08,749 - Patua, berriz ere. - Zer--? 65 00:04:08,749 --> 00:04:13,587 Aita, ezin izan nuen ama ezagutu. 66 00:04:13,587 --> 00:04:16,340 Eta Daeren hutsunea sentitzen dut etengabe, 67 00:04:17,174 --> 00:04:21,220 baita LJ eta Margo-rena ere, baina lanpetuta daude euren kontuetan. 68 00:04:21,220 --> 00:04:23,931 Ezberdina da. Unibertsitatera joan ziren. 69 00:04:23,931 --> 00:04:26,475 Ez, niretzat ez da horren ezberdina. 70 00:04:26,475 --> 00:04:30,271 Etxean geratu den bakarra naiz. 71 00:04:30,271 --> 00:04:31,814 Zuek biekin, jakina. 72 00:04:31,814 --> 00:04:35,901 Poz-pozik ematen dut hainbeste denbora zuekin. 73 00:04:35,901 --> 00:04:39,655 Garaia dut jendearen hutsunea sentitzeari uzteko 74 00:04:39,655 --> 00:04:42,575 eta gauza berriak bizitzen hasteko. 75 00:04:44,285 --> 00:04:46,829 - Neure abentura nahi dut. - Ulertzen dut. 76 00:04:46,829 --> 00:04:49,832 Baina barnetegia ez da oporrak modukoa. 77 00:04:49,832 --> 00:04:51,751 Bidaia-agenteak dena egin-- 78 00:04:51,751 --> 00:04:53,669 Badakit. Baina Dae izango dut. 79 00:04:53,669 --> 00:04:58,549 Gida izango dut, baita itzultzailea eta konfiantzazko pertsona ere. 80 00:04:58,549 --> 00:05:01,719 - Ez dakit. - Laztana, egon... 81 00:05:02,636 --> 00:05:06,432 Ona da amari eta bere kulturari buruz gehiago jakin nahi izatea. 82 00:05:06,432 --> 00:05:10,603 Kittyren adinarekin, uda bat eman nuen Indian lehengusuekin 83 00:05:10,603 --> 00:05:12,355 eta bizia aldatu zidan. 84 00:05:14,774 --> 00:05:18,402 Noiz hazi zara hainbeste? 9 urte izan behar dituzu betiko. 85 00:05:18,402 --> 00:05:20,196 Aita, zentratu. 86 00:05:22,114 --> 00:05:23,449 Garrantzitsua da. 87 00:05:24,450 --> 00:05:27,620 Inoiz ez dut eduki soilik nirea den amaren zatirik. 88 00:05:28,996 --> 00:05:33,209 Beharbada hau dut bera neure erara ezagutzeko aukera. 89 00:05:36,629 --> 00:05:41,425 Bere zati hau topatuz gero, nire zati bat ere topatuko dudalakoan nago. 90 00:05:45,304 --> 00:05:47,807 Ama zeharo harro egongo litzateke. 91 00:05:50,101 --> 00:05:53,729 Ea, joan naiteke? 92 00:05:54,438 --> 00:05:55,398 Joan zaitezke. 93 00:05:55,398 --> 00:05:58,943 Bai? Benetan? Ai ene, milesker! Milesker! Maite zaitut! 94 00:06:01,445 --> 00:06:05,032 - Oso ondo pasatuko du bertan. - Bai horixe. 95 00:06:06,534 --> 00:06:10,746 Alabatxoari Koreara joaten utzi diot mutil-lagunarekin larrua jotzeko? 96 00:06:11,247 --> 00:06:13,749 Ez! Ez. 97 00:06:16,710 --> 00:06:17,878 Agian bai. 98 00:06:19,505 --> 00:06:21,006 KI-OK AIRE-KONPAINIA 99 00:06:21,006 --> 00:06:22,675 Katherine Song Covey. 100 00:06:22,675 --> 00:06:25,928 Lagunentzat, "Kitty". Seulera noa, Koreara. 101 00:06:25,928 --> 00:06:28,180 Bai. Sisteman ikusi dut. 102 00:06:30,141 --> 00:06:31,767 "Laura Jean eta Margo maiteak, 103 00:06:31,767 --> 00:06:35,312 "KISS operazioa" martxan da, ezin dut sinetsi. 104 00:06:35,813 --> 00:06:39,275 Margo, badakit ez didazula sinesten, baina ez da mutil-kontua soilik. 105 00:06:39,942 --> 00:06:42,945 {\an8}Nire onerako da. Muxuak, Kitty". 106 00:07:02,214 --> 00:07:03,549 Aizu! 107 00:07:06,844 --> 00:07:09,054 Egon, KISSera zoaz? 108 00:07:09,680 --> 00:07:11,515 Ni ere KISSera joango naiz. 109 00:07:12,683 --> 00:07:14,268 Ez dakit ingelesez. 110 00:07:17,480 --> 00:07:18,898 Desatsegina gero. 111 00:07:21,025 --> 00:07:22,610 "Kaixo. Ni berriz. 112 00:07:22,610 --> 00:07:25,905 Tira, beharbada hein batean banoa Dae dela-eta. 113 00:07:25,905 --> 00:07:27,698 Mutil onak ez daude nonahi. 114 00:07:27,698 --> 00:07:31,869 {\an8}Ustekabean harrapatzea erabaki dut. Ez diot hara noanik esan. 115 00:07:31,869 --> 00:07:35,664 {\an8}Ongietorri-festan agertuko naiz, eta, danba, lehen muxua. 116 00:07:35,664 --> 00:07:38,417 {\an8}Ezpainok birjintasuna galduko dute laster. 117 00:07:39,043 --> 00:07:40,336 Muxuak, Kitty". 118 00:07:51,555 --> 00:07:52,765 SEUL 119 00:07:52,765 --> 00:07:53,849 {\an8}INCHEON-EKO AIREPORTUA 120 00:08:02,650 --> 00:08:03,984 Milesker! 121 00:08:10,783 --> 00:08:12,201 Ene, autobusa! 122 00:08:34,473 --> 00:08:35,683 GARRAIO PUBLIKOA 123 00:08:35,683 --> 00:08:36,642 METRO-LINEAK 124 00:08:38,227 --> 00:08:39,103 Barkatu. 125 00:08:55,995 --> 00:08:57,371 Kaixo, barkatu. 126 00:09:01,500 --> 00:09:03,669 Seulgo Eskola Korear Burujabea. 127 00:09:08,757 --> 00:09:10,175 Kaixo. Ez al duzu--? 128 00:09:41,081 --> 00:09:44,293 Zure aitak beste hotel bat ireki du Dubain, ezta? 129 00:09:45,169 --> 00:09:46,587 Eder egiten dit honek. 130 00:09:46,587 --> 00:09:49,256 Zure aitak onartuko ez duelakoan nago. 131 00:09:50,674 --> 00:09:51,550 Zer? 132 00:09:51,550 --> 00:09:53,844 Ez dut Han jauna gogaitu nahi. 133 00:09:54,553 --> 00:09:57,431 Hobe duzu bere alaba bakarra ez gogaitu. 134 00:09:58,349 --> 00:09:59,725 Jakina, Yuri. 135 00:10:04,021 --> 00:10:05,522 Kutxa erregistratzailera. 136 00:10:14,198 --> 00:10:16,617 137 Hara! Yuri Han! Yuri Han da! 137 00:10:35,469 --> 00:10:38,097 {\an8}LASTER ARTE! 138 00:10:49,274 --> 00:10:53,195 Ondo zaude? Laguntza behar duzu? 139 00:10:56,281 --> 00:10:57,449 Eramango nauzue? 140 00:10:58,909 --> 00:10:59,785 Bale. 141 00:10:59,785 --> 00:11:02,496 Sartu poltsak autoan, mesedez. Gurekin dator. 142 00:11:03,455 --> 00:11:04,832 Eskerrik asko. 143 00:11:05,457 --> 00:11:09,294 Atzerritarrek alde okerrera begiratzen dute bidea zeharkatzean. 144 00:11:13,632 --> 00:11:16,969 - Nora zoaz? - Seulgo Eskola Korear Burujabera. 145 00:11:16,969 --> 00:11:19,096 - Ez da izango. - Ezagutzen duzu? 146 00:11:19,096 --> 00:11:21,265 - Gu ere hara goaz. - Ba ote? 147 00:11:21,265 --> 00:11:22,725 Nire eskola ere bada. 148 00:11:24,017 --> 00:11:25,185 Eskolara, mesedez. 149 00:11:28,230 --> 00:11:30,524 Guraso diplomazialariak dituzu? 150 00:11:30,524 --> 00:11:31,442 Ez. 151 00:11:31,442 --> 00:11:33,652 - Exekutiboak? - Bakarrik nator. 152 00:11:33,652 --> 00:11:37,614 Hamaika ume amerikar dago KISSen. Etxean bezala egongo zara. 153 00:11:37,614 --> 00:11:41,493 - Eskola erdia atzerritarra da. - Ni erdi-korearra naiz. 154 00:11:41,493 --> 00:11:44,204 Benetan? Familia duzu hemen? 155 00:11:44,204 --> 00:11:46,248 Ez. Mutil-laguna bakarrik. 156 00:11:46,248 --> 00:11:50,210 Seulen ezagutu genuen elkar. Ustekabean agertuko natzaio. 157 00:11:50,210 --> 00:11:52,838 Egon, ez daki hona etorri zarela? 158 00:11:52,838 --> 00:11:56,133 Ez, hona plana: ongietorri-festan topatuko dut, 159 00:11:56,133 --> 00:11:58,177 sorbalda ukitu, eta esan, "Barka, 160 00:11:58,177 --> 00:11:59,970 ikusi duzu nire mutil-laguna?". 161 00:11:59,970 --> 00:12:04,683 Elkar musukatuko dugu lehen aldiz. Kristorena izango da. 162 00:12:04,683 --> 00:12:07,186 Ez dut hori egingo lukeenik ezagutzen. 163 00:12:07,686 --> 00:12:09,605 Tira, orain bai. Kitty naiz. 164 00:12:09,605 --> 00:12:10,939 Yuri. 165 00:12:10,939 --> 00:12:12,191 Eta zu? 166 00:12:13,108 --> 00:12:14,276 Norbaitekin zaude? 167 00:12:15,903 --> 00:12:17,070 AMA 168 00:12:19,573 --> 00:12:21,825 Lagunduko dizut. Artekaria naiz. 169 00:12:23,202 --> 00:12:26,538 Norbaitekin ibili naiz udan, baina ez da kontu serioa. 170 00:12:27,247 --> 00:12:29,249 - Zergatik? - Ezinezkoa delako. 171 00:12:29,249 --> 00:12:31,668 - Zergatik. - Konplexua delako. 172 00:12:31,668 --> 00:12:33,545 Zergatik da hain konplexua? 173 00:12:33,545 --> 00:12:35,881 Halakoa zara ezagunberri guztiekin? 174 00:12:35,881 --> 00:12:37,716 Interesgarriekin baino ez. 175 00:12:38,884 --> 00:12:40,177 Zorionekoa ni. 176 00:13:04,952 --> 00:13:09,957 {\an8}KISS ONGI ETORRI 177 00:13:14,461 --> 00:13:17,422 - Milesker. Milesker ekartzeagatik. - Lasai. 178 00:13:18,632 --> 00:13:20,259 Zorte on guztiarekin. 179 00:13:25,180 --> 00:13:28,183 {\an8}NON ZAUDE? 180 00:13:31,562 --> 00:13:32,563 FINANTZA-LAGUNTZA 181 00:13:32,563 --> 00:13:36,733 - Matrikula duela asteak ordaintzekoa zen. - Diru guztia bildu dut ia. 182 00:13:36,733 --> 00:13:41,363 Dae, lauhilekoro dugu elkarrizketa bera, ezta? 183 00:13:41,363 --> 00:13:42,698 Badakit. 184 00:13:42,698 --> 00:13:46,994 {\an8}Eta badakit nitaz arduratzen zarela beti. 185 00:13:47,619 --> 00:13:51,373 Baina asti gehiago emanez gero, dena konponduko dut. 186 00:13:51,373 --> 00:13:55,836 Badakizu lagundu nahi dizudala, baina honakoan itxarote-zerrenda dugu. 187 00:13:55,836 --> 00:13:58,589 Ezin duzu ezer egin? Mesedez. 188 00:14:04,845 --> 00:14:07,764 Gaur gauera arte emango dizut. 189 00:14:08,849 --> 00:14:11,518 Ordaindu ezean, matrikula ezereztuko dizut. 190 00:14:11,518 --> 00:14:14,938 Milesker. Eskerrik asko zinez. Hoberena zara. 191 00:14:19,651 --> 00:14:24,239 SORPRESA BAT DUT! 192 00:14:24,239 --> 00:14:28,410 ONDO PASA ONGIETORRI-FESTAN! 193 00:14:40,881 --> 00:14:42,382 Irakasle. 194 00:14:44,092 --> 00:14:49,014 Laguntzailerik behar duzu? Zorioneko zaude, libre nago-eta. 195 00:14:52,142 --> 00:14:53,185 Irakasle... 196 00:14:55,228 --> 00:14:57,689 AMA DEIA... 197 00:14:57,689 --> 00:14:58,774 DEIA UKATU DUZU 198 00:14:58,774 --> 00:15:01,401 {\an8}LASTER ARTE! NON ZAUDE? 199 00:15:04,655 --> 00:15:06,615 ONGI ETORRI KISS-ERA 200 00:15:07,532 --> 00:15:11,328 Zinez sentitzen dut. Nire errua izan da. Ondo zaude? 201 00:15:11,328 --> 00:15:12,537 Ondo nago. 202 00:15:15,666 --> 00:15:18,168 Demontre. Korearra findu beharko. 203 00:15:19,127 --> 00:15:20,754 Kaixo, berria naiz. 204 00:15:20,754 --> 00:15:22,756 Ongi etorri KISSera. Izena? 205 00:15:22,756 --> 00:15:25,342 Katherine Song Covey. Lagunentzat, "Kitty". 206 00:15:25,342 --> 00:15:27,844 - Erresidentzian biziko zara? - Bai. 207 00:15:31,056 --> 00:15:33,517 Hementxe. Artxibo okerrean zegoen. 208 00:15:34,434 --> 00:15:36,812 - Bete inprimakiak. - Milesker. 209 00:15:41,900 --> 00:15:43,652 JINA LIM ESKOLAKO ZUZENDARIA 210 00:15:46,697 --> 00:15:49,533 - Hots egin didazu? - Eser zaitez, Yuri. 211 00:15:49,533 --> 00:15:51,243 Lehen eguna ez da iritsi 212 00:15:51,243 --> 00:15:53,870 eta zuzendariaren bulegoan nago jada. 213 00:15:53,870 --> 00:15:55,163 Yuri... 214 00:15:56,498 --> 00:15:58,125 Ezagutzen dut begirada hau. 215 00:15:58,625 --> 00:16:03,088 Ez dugu elkarrizketa formala, amaren eta alabaren artekoa baizik. 216 00:16:03,088 --> 00:16:05,799 - Serioa gainera. - Zer egin dut honakoan? 217 00:16:05,799 --> 00:16:08,760 Juliana-ren gurasoek deitu didate goizean. 218 00:16:09,803 --> 00:16:10,846 Bale ba. 219 00:16:11,555 --> 00:16:14,850 Dirudienez, etxezainak Juliana eta zu ikusi zintuzten... 220 00:16:16,309 --> 00:16:17,978 elkar besarkatzen. 221 00:16:19,271 --> 00:16:20,355 Besarkatzen. 222 00:16:21,106 --> 00:16:23,066 Hori esan zuen benetan? 223 00:16:23,650 --> 00:16:26,778 Laguna agurtzen ari nintzen. Ez zen erromantikoa izan. 224 00:16:26,778 --> 00:16:28,989 Etxezainak bestelako zerbait dio. 225 00:16:28,989 --> 00:16:31,742 Alabari baino larriago sinetsiko diozu hari? 226 00:16:31,742 --> 00:16:35,454 Normalean ez, baina uda osoa eman duzu itzalgaizka. 227 00:16:36,830 --> 00:16:38,790 Zerbait gertatzen zaizu. 228 00:16:38,790 --> 00:16:41,960 Nola dakizu? Zu eta aitatxo ez zarete etxean egon ia. 229 00:16:41,960 --> 00:16:45,213 Lanpetuta zaudete "Han hotel-inperioa" zabaltzen. 230 00:16:45,797 --> 00:16:49,551 Miller hotel-katearekin batzeak baino ez zaituzte arduratzen. 231 00:16:49,551 --> 00:16:51,762 Madison Miller KISSera dator aurten. 232 00:16:51,762 --> 00:16:55,724 Ez dut Juliana eta zuri buruzko zurrumurrurik nahi eskolan. 233 00:16:55,724 --> 00:16:59,311 Ea, Yuri, esan egia. 234 00:16:59,895 --> 00:17:02,064 Zer darabilzue? 235 00:17:04,566 --> 00:17:09,488 Bale. Norbaitekin ibili naiz ezkutuan udan, 236 00:17:10,238 --> 00:17:13,658 eta Julianak sekretua gorde eta lagundu egin dit. 237 00:17:14,868 --> 00:17:15,911 Norekin? 238 00:17:15,911 --> 00:17:19,539 Aitak eta zuk onartuko ez duzuen norbaitekin. 239 00:17:19,539 --> 00:17:23,460 Deitu Julianaren gurasoei gaizki-ulertua izan dela esateko. 240 00:17:31,468 --> 00:17:34,763 Familia batzuekin bildu behar naiz ongietorri-mahaian, 241 00:17:36,640 --> 00:17:40,477 baina bukatutakoan Julianaren gurasoei deituko diet. 242 00:17:42,187 --> 00:17:43,063 Eta, Yuri... 243 00:17:43,814 --> 00:17:45,941 mutil misteriotsua ezagutu nahi dut. 244 00:17:56,618 --> 00:17:57,702 Jina. 245 00:18:10,590 --> 00:18:14,177 Jina. Ba ote...? Uste dut baietz! 246 00:18:14,177 --> 00:18:16,972 Amaren laguna ezagutu ahalko dut. 247 00:18:19,057 --> 00:18:23,395 Kaixo. 90eko hamarkadan ikaslea izan zinen hemen? 248 00:18:23,395 --> 00:18:26,314 Ba bai. 94ean graduatu nintzen. 249 00:18:26,314 --> 00:18:30,068 Orain eskolako burua nauzu. Lin zuzendaria. Ongi etorri. 250 00:18:30,068 --> 00:18:32,195 Kitty Song Covey, ikasle berria. 251 00:18:32,195 --> 00:18:35,073 Uste dut ama garai berean izan zela hemen. 252 00:18:35,991 --> 00:18:37,742 Eve Song zuen izena. 253 00:18:40,453 --> 00:18:42,414 Ba ez datorkit inor gogora. 254 00:18:42,414 --> 00:18:44,249 Zeu zara, ezta? 255 00:18:44,249 --> 00:18:45,709 Bikain zaude oraindik. 256 00:18:45,709 --> 00:18:48,420 Ez zara zahartu. Korean azala zaintzen duzue. 257 00:18:50,130 --> 00:18:53,383 Barka, norbaitekin hitz egin behar dut. 258 00:18:54,676 --> 00:18:57,262 Niri iruditu zait ala arraroa izan da? 259 00:18:57,262 --> 00:18:59,347 MENDEBALDEKO ERRESIDENTZIA 260 00:19:14,196 --> 00:19:15,071 Kaixo? 261 00:20:00,951 --> 00:20:01,910 Kaixo, aita. 262 00:20:01,910 --> 00:20:04,537 Kaixo, pitxitxi. Dena ondo? 263 00:20:04,537 --> 00:20:06,248 Gelan zaude jada? Ondo? 264 00:20:06,248 --> 00:20:09,876 Bai. Gelakideak ez dakit non diren. Gauzak hemen dituzte. 265 00:20:09,876 --> 00:20:11,253 Pozik hartuko zaituzte. 266 00:20:11,253 --> 00:20:14,381 Uste dut amaren albumeko norbait ezagutu dudala. 267 00:20:14,381 --> 00:20:17,217 Ama ezagutzen ez zuela esan dit baina. 268 00:20:17,217 --> 00:20:20,553 - Aspaldi izan zen. - Tira, bai. 269 00:20:20,553 --> 00:20:24,599 Ama ezagutzen zuen jendearekin egongo naiz. Sinestezina da. 270 00:20:24,599 --> 00:20:28,353 Pentsa: klaserako bide bera egingo duzu, 271 00:20:28,353 --> 00:20:30,855 baita liburutegi berean ikasi ere. 272 00:20:30,855 --> 00:20:34,818 Erresidentziako bere gelan zaude agian. 273 00:20:36,111 --> 00:20:37,529 Oilo-ipurdia jarri zait. 274 00:20:38,280 --> 00:20:40,198 Dae ikusiko duzulako segur aski. 275 00:20:42,367 --> 00:20:44,786 Egia. Tripa tximeletaz beteta dut. 276 00:20:44,786 --> 00:20:47,956 Gutxi gorabehera 184 minututan ikusiko dugu elkar. 277 00:20:49,958 --> 00:20:51,501 Ongietorri-festan. 278 00:20:51,501 --> 00:20:54,087 Ondo pasatu, eta ez ahaztu-- 279 00:20:54,087 --> 00:20:57,549 Ez gara antisorgailuez arituko berriz. 280 00:20:57,549 --> 00:21:00,677 Ez dugu elkar musukatu ere egin. Oraindik. 281 00:21:00,677 --> 00:21:02,012 Zera esan behar nuen, 282 00:21:02,012 --> 00:21:07,058 jet lagari aurre egiteko bide bakarra ahalik eta luzaroen esna egotea dela. 283 00:21:07,058 --> 00:21:09,185 Bai, esna egotea. Ulertuta. 284 00:21:09,185 --> 00:21:11,730 - Maite zaitut. - Maite zaitut. 285 00:21:14,107 --> 00:21:15,734 Ea, esna iraun behar dut. 286 00:21:20,155 --> 00:21:24,492 Esna diraut. Zeharo esna nago. 287 00:21:26,786 --> 00:21:29,914 Non nago? Nor naiz? 288 00:21:30,790 --> 00:21:32,709 EGUTEGIKO ALERTA ONGIETORRI-FESTA 7ETAN 289 00:21:32,709 --> 00:21:33,835 Ai, ama, Dae! 290 00:21:57,484 --> 00:22:01,863 Hara, hau ez da Adler institutuko udaberriko dantza, ez gero. 291 00:22:06,117 --> 00:22:06,951 ONGI ETORRI 292 00:22:27,555 --> 00:22:31,601 - Ene ama! Barkatu. - Jainkoarren. Kontuz ibili. 293 00:22:33,520 --> 00:22:35,772 Badakizu ingelesez orduan. 294 00:22:36,898 --> 00:22:38,441 Harrapatu zaitu. 295 00:22:39,984 --> 00:22:40,902 Ongi etorri KISSera. 296 00:22:40,902 --> 00:22:43,321 Ez sentitu txarto. Beti egiten du hori. 297 00:22:43,321 --> 00:22:44,864 Niri ere egin zidan. 298 00:22:47,409 --> 00:22:49,411 Arraioa, Q, neurrira egindakoa da! 299 00:22:49,411 --> 00:22:52,163 Ixo. Ahaztu arropa. Begiratu gure lagunari. 300 00:22:54,374 --> 00:22:57,085 - Daek nondik atera du trajea? - Zu, Dae! 301 00:23:06,344 --> 00:23:07,595 Gertatzear da. 302 00:23:08,346 --> 00:23:12,684 Hemen da. Imajina nezakeena baino ederrago dago. 303 00:23:36,207 --> 00:23:38,668 Txunditu zaitu ni ikusteak? 304 00:23:39,294 --> 00:23:42,839 Txantxa da? Erabat harrituta naukazu. 305 00:23:42,839 --> 00:23:46,593 - Zer zabiltza hemen? - KISSeko ikaslea naiz orain. 306 00:23:46,593 --> 00:23:51,556 Beka eta guzti eman didate. Urte osoa eman ahalko dugu elkarrekin. 307 00:23:56,686 --> 00:23:58,313 Orain dator musua. 308 00:24:01,900 --> 00:24:04,944 Zaude, Kitty. Zerbait esan behar dizut. 309 00:24:07,447 --> 00:24:09,908 - Kitty? - Besoa Daerenean jarri du? 310 00:24:09,908 --> 00:24:11,201 Eder-eder zaude. 311 00:24:11,201 --> 00:24:14,120 Zergatik inguratu dio besoa Daeri? 312 00:24:14,954 --> 00:24:16,039 Dae duzu. 313 00:24:17,207 --> 00:24:21,377 Autoan berari buruz aritu zara? 314 00:24:21,377 --> 00:24:24,297 Bai, mutil-laguna dut. 315 00:24:32,430 --> 00:24:33,306 Barkatu. 316 00:24:40,021 --> 00:24:41,564 Barkatu. Ezinezkoa da. 317 00:24:55,119 --> 00:24:56,329 DENBORALDI HONETAN 318 00:24:56,329 --> 00:24:59,040 Gezurti total batez maitemindu nintzen. 319 00:24:59,040 --> 00:25:01,251 Axola didazu. Lagun mina zaitut. 320 00:25:01,251 --> 00:25:02,877 Erlazio faltsua da. 321 00:25:04,629 --> 00:25:05,463 DRAMA GEHIAGO 322 00:25:05,463 --> 00:25:08,424 Mundua zeharkatu zenuen beragatik ezer esan gabe. 323 00:25:08,424 --> 00:25:11,511 - Zer da hau? - Daek adarrak ipini dizkizu. 324 00:25:11,511 --> 00:25:12,512 GAUZA BERRIAK 325 00:25:12,512 --> 00:25:15,473 - Alde nire bizitik. - Nik ere ez dut hau nahi. 326 00:25:16,474 --> 00:25:18,643 Ez kontatu sekretuak edonori. 327 00:25:18,643 --> 00:25:20,395 Amek elkar ezagutu zuten KISSen. 328 00:25:21,187 --> 00:25:22,063 SENTIMENDU GEHIAGO 329 00:25:25,817 --> 00:25:28,987 - Norekin egongo zarete gelan? - Ni Kittyrekin. 330 00:25:28,987 --> 00:25:30,071 Benetan? 331 00:25:33,658 --> 00:25:34,826 Zertan ari zara? 332 00:25:34,826 --> 00:25:37,662 Hona iritsi zinenean egin behar nuena egiten. 333 00:26:29,213 --> 00:26:32,133 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte