1 00:00:21,272 --> 00:00:24,067 Baina zer da hau? 2 00:00:31,449 --> 00:00:33,576 Q! Zerbait kontatu behar dizut. 3 00:00:34,160 --> 00:00:34,994 - Altxatu! - Q! 4 00:00:35,578 --> 00:00:37,538 Zuk edan didazu kolageno-ura? 5 00:00:38,206 --> 00:00:39,123 Ala zeu izan zara? 6 00:00:39,123 --> 00:00:40,374 Zer? Ez. 7 00:00:40,374 --> 00:00:43,878 Azala garoz estalita egongo balitz bezala izateko balio du, 8 00:00:43,878 --> 00:00:46,923 ez ajea duen jendea hidratatzeko. 9 00:00:46,923 --> 00:00:48,800 Ene, zergatik ari zara oihuka? 10 00:00:48,800 --> 00:00:50,927 Goizaldea da eta mozkor nago. 11 00:00:50,927 --> 00:00:52,804 Ez ba. Goizeko zortziak dira. 12 00:00:52,804 --> 00:00:54,388 Eta, babo bati esker, 13 00:00:54,388 --> 00:00:57,725 festa-dinastia bukatu zait ez dakit noiz arte. 14 00:00:57,725 --> 00:00:59,519 Bai, ez nago aldarte onean. 15 00:00:59,519 --> 00:01:02,647 Baduzu niri kafea prestatzeko aldarterik? 16 00:01:02,647 --> 00:01:04,524 Bai, baina sakon erreko nauzu. 17 00:01:04,524 --> 00:01:07,360 - Pairatu ahalko dut. - Q, galdera bat. 18 00:01:07,360 --> 00:01:10,113 Bai, kolageno-ura edan diot. 19 00:01:10,113 --> 00:01:11,072 Hori ez. 20 00:01:11,072 --> 00:01:14,742 Ba ez, akituegi nago galderetarako. Ez didazu lorik egiten utzi. 21 00:01:14,742 --> 00:01:17,954 - Hormaren beste aldetik zarataka. - Zarata handia? 22 00:01:18,996 --> 00:01:20,081 Hizketan nenbilen? 23 00:01:20,081 --> 00:01:22,917 Jendeak erokeriak esaten ditu lo dagoela hitz egiten duenean. 24 00:01:22,917 --> 00:01:27,171 LJ-eri sandwich bat egiteko eskatu nion behin, maionesarekin, baina 25 00:01:27,171 --> 00:01:28,714 gorroto dut maionesa. 26 00:01:28,714 --> 00:01:30,967 Ez, ez, ez duzu hitzik egin. 27 00:01:30,967 --> 00:01:32,885 Zurrungaka aritu zara. 28 00:01:32,885 --> 00:01:36,222 Mozkor nengoelako. Mozkorrek denetarik egiten dute. 29 00:01:36,222 --> 00:01:40,810 Gauza ezohikoak. Zurrunga egitea, kasurako, baita amets arraroak izatea ere. 30 00:01:42,353 --> 00:01:44,105 Amets bustia. Daeri buruzkoa? 31 00:01:44,105 --> 00:01:45,648 - Ez. - Beste norbaiti buruzkoa. 32 00:01:45,648 --> 00:01:48,109 Esan nahi dut ez dudala halakorik izan. 33 00:01:48,109 --> 00:01:50,570 Nabaria da baina. Kontatu dena. 34 00:01:51,237 --> 00:01:53,739 Ez da ezer. Ametsak ez dira esanguratsuak. 35 00:01:53,739 --> 00:01:56,284 Egia! 36 00:01:56,284 --> 00:01:59,412 Badago norbait nazkagarriari buruz amets egitea. 37 00:01:59,412 --> 00:02:01,414 Horixe. Milesker, Min Ho. 38 00:02:01,414 --> 00:02:04,333 Min Hok akaso niri buruzko amets bustia izan du. 39 00:02:05,960 --> 00:02:08,212 - Kittyri buruzkoa izan duzu. - Ez. 40 00:02:08,212 --> 00:02:11,424 Hala izan balitz, amesgaizto bustia zatekeen. 41 00:02:11,424 --> 00:02:13,968 - Ai, ama. - Ez duzu ukatu. 42 00:02:13,968 --> 00:02:16,137 Ametsak ez dira esanguratsuak! 43 00:02:16,137 --> 00:02:18,764 - Maionesa gorroto dut. - Eta nik Kitty! 44 00:02:18,764 --> 00:02:19,932 Eskerrik asko. 45 00:02:20,725 --> 00:02:22,810 Amets bustiek badute esangurarik. 46 00:02:22,810 --> 00:02:24,395 Egoitzako arduraduna. 47 00:02:25,104 --> 00:02:26,480 Giltza orokorra erabiliko dut. 48 00:02:30,568 --> 00:02:34,447 Tira, espero dut bartekoak merezi izana, 49 00:02:35,448 --> 00:02:36,866 ederrean zaudete eta. 50 00:02:45,541 --> 00:02:47,210 Zigortuta larunbatean? 51 00:02:47,210 --> 00:02:48,211 Halakorik. 52 00:02:48,211 --> 00:02:50,796 Zorionekoak zarete hori baino ez delako. 53 00:02:50,796 --> 00:02:54,008 Badakizu zein lotsagarria den niretzat? Eskolarako? 54 00:02:54,008 --> 00:02:55,426 Sartu Interneten. 55 00:03:05,978 --> 00:03:07,647 YURIK DAE HONDATUKO AL DU? 56 00:03:07,647 --> 00:03:10,191 Zer? Ez nuen edan ere egin baina. 57 00:03:10,191 --> 00:03:12,652 Ez dio axola. Istorioa eratu da jada. 58 00:03:12,652 --> 00:03:16,906 Eta eskola ez da kontu bakarra. Aitaren negozioa arriskuan da orain. 59 00:03:16,906 --> 00:03:20,618 Gogor ahalegindu gara familiaren irudia leheneratzeko. 60 00:03:24,038 --> 00:03:26,874 Argazki saioa antolatuko dugu Dae eta zuretzat. 61 00:03:27,625 --> 00:03:28,960 Elizan, bihar? 62 00:03:30,294 --> 00:03:33,130 Ez da ideia ona gogo txarrez aritzea. 63 00:03:33,130 --> 00:03:35,299 Kreditu-txartela berreskuratu nahi? 64 00:03:38,177 --> 00:03:39,595 Barkatu, arrazoi duzu. 65 00:03:40,304 --> 00:03:41,847 Nahi duzuna egingo dut. 66 00:03:43,933 --> 00:03:45,977 Eta Islandiari dagokionez, zer? 67 00:03:47,770 --> 00:03:51,274 Ene, une honetan horri buruz galdetzea ere... 68 00:03:58,531 --> 00:04:01,367 ELKAR GAITEZEN ZIGORRAREN AURRETIK MINTZATU BEHAR GARA 69 00:04:01,367 --> 00:04:03,035 Orain zer? 70 00:04:08,541 --> 00:04:11,294 Ez dut goiz bikaina izan. Gero hitz egingo--? 71 00:04:11,294 --> 00:04:12,211 Utz dezagun. 72 00:04:13,587 --> 00:04:16,424 Barkatu lepokoarena, baina orain ez dut unerik-- 73 00:04:16,424 --> 00:04:18,592 Ez ba! Ez du nirekin zerikusirik. 74 00:04:18,592 --> 00:04:21,679 Biok behar dugu. Juliana ikusi behar dut, eta zuk-- 75 00:04:21,679 --> 00:04:23,764 Ez, ondo nago. Dirua aurreztu dut 76 00:04:23,764 --> 00:04:26,100 eta ez dut zuregatik Kitty galdu nahi. 77 00:04:27,435 --> 00:04:28,269 Zergatik? 78 00:04:29,228 --> 00:04:30,646 Zergatik hartu zenuen? 79 00:04:30,646 --> 00:04:32,106 Jeloskor nengoelako. 80 00:04:33,691 --> 00:04:36,319 - Zer? - Galduko zintudala pentsatu nuelako. 81 00:04:36,902 --> 00:04:39,947 Chuseok-en, lagun bilakatu ginela iruditu zitzaidan. 82 00:04:40,448 --> 00:04:41,866 Baina, lepokoa ikustean, 83 00:04:41,866 --> 00:04:44,493 pentsatu nuen harekin itzuli nahiko zenuela, 84 00:04:44,493 --> 00:04:46,370 - eta ni ahaztu. - Lagunak? 85 00:04:47,997 --> 00:04:51,709 - Lagun batek hori egingo luke? - Badakit. Txarto jokatu nuen. 86 00:04:53,085 --> 00:04:54,879 Dena konponduko dut, bai? 87 00:04:54,879 --> 00:04:56,839 Zigor-gelan ikusiko dugu elkar. 88 00:04:57,840 --> 00:04:59,592 Hiltzear nago, zatoz! 89 00:05:02,011 --> 00:05:04,138 Bai, utz ezazu janaria ohe gainean! 90 00:05:08,392 --> 00:05:13,314 Kaixo, Kittyren bila ari naiz... Zure pisukidearen bila. 91 00:05:13,314 --> 00:05:16,067 Bai, ez dago hemen. 92 00:05:17,026 --> 00:05:18,736 Asteak daramatza etorri gabe. 93 00:05:18,736 --> 00:05:20,988 Ez dakit non egiten duen lo. 94 00:05:25,951 --> 00:05:27,161 Nik bai. 95 00:05:33,834 --> 00:05:34,794 Hau mokordoa. 96 00:05:34,794 --> 00:05:38,464 Kirola egin nahi nuen. Gero, erlaxatu. Ostera, kirola berriz. 97 00:05:39,173 --> 00:05:41,384 - Ni ikastekoa nintzen. - Benetan? 98 00:05:41,384 --> 00:05:43,260 Bai, azterketak laster dira. 99 00:05:43,260 --> 00:05:46,806 Nota onak behar ditut beka mantentzeko. 100 00:05:46,806 --> 00:05:48,974 Nik ere ikasi behar dut. 101 00:05:49,809 --> 00:05:51,060 Ikasnahiak. 102 00:05:51,060 --> 00:05:54,980 Gurasoak dibortziatzen ari zaizkit eta edozein akatsen zain daude 103 00:05:54,980 --> 00:05:56,399 ni etxera bultzatzeko. 104 00:05:57,483 --> 00:06:00,861 Muxu ematen didaten distraziotxo maitagarriak ere baditut, 105 00:06:00,861 --> 00:06:03,406 baina idazlanak bukatu behar ditugu. 106 00:06:03,406 --> 00:06:04,990 Halaxe da, Florian. 107 00:06:05,574 --> 00:06:08,953 Chinua Achebe-ren gerrak iradokitako poemei buruzko lan bikaina egin duzu. 108 00:06:08,953 --> 00:06:10,329 Benetan? 109 00:06:10,329 --> 00:06:12,706 Baina egun bat berandu entregatu zenuen. 110 00:06:13,290 --> 00:06:14,625 Mugikorrak, jaunak. 111 00:06:21,006 --> 00:06:23,592 Flo, txarto zabiltza klaseetan? Nigatik da? 112 00:06:24,802 --> 00:06:27,847 Apur bat, baina ez zaitzala Lee irakasleak kezkatu. 113 00:06:28,431 --> 00:06:30,766 - Gogokoena nau. - Adi, ikasleak. 114 00:06:30,766 --> 00:06:35,354 Zuen luzakin digital maiteak zigorraldia bukatutakoan itzuliko dizkizuegu. 115 00:06:36,188 --> 00:06:37,273 Zortzi ordu barru. 116 00:06:39,525 --> 00:06:42,445 Eman eskerrak zuen lagun Song Covey andreari. 117 00:06:43,195 --> 00:06:44,447 Horixe. 118 00:06:44,447 --> 00:06:47,158 Barteko gertakariak jakinarazi zizkidan. 119 00:06:48,701 --> 00:06:50,327 Zeu izan zinen? 120 00:06:51,912 --> 00:06:54,457 Hau akaso dibertigarria izango da baina. 121 00:06:54,999 --> 00:06:57,835 Gosari Kluba bezalaxe arituko gara, ezta? 122 00:07:04,049 --> 00:07:05,009 Hepa, ume. 123 00:07:06,051 --> 00:07:07,553 Bartekoa bikaina izan da. 124 00:07:10,598 --> 00:07:14,101 Zergatik etorri zara? Festan ez zintuzten harrapatu. 125 00:07:16,312 --> 00:07:18,189 Nolatan ez zintuzten harrapatu? 126 00:07:18,189 --> 00:07:21,859 Iaioa naiz ihes egiten. Barnetegi askotatik egin dut hanka. 127 00:07:21,859 --> 00:07:24,320 Miller andrea, ez da sozializatzeko unea. 128 00:07:25,279 --> 00:07:27,990 Gauza bat, hitz egin duzu Yurirekin? 129 00:07:28,574 --> 00:07:31,243 Yurirekin? Zergatik ba? Ia ez dut ezagutzen. 130 00:07:31,243 --> 00:07:34,788 Ez dut harekin ez hitz egin, ez beste ezer egin nahi. 131 00:07:44,089 --> 00:07:46,634 KISS LIBURUTEGIA 132 00:07:46,634 --> 00:07:50,721 Aizu-- Lepokoa ez al zenion Kittyri itzuli behar? 133 00:07:50,721 --> 00:07:52,264 Zergatik daramazu? 134 00:07:52,264 --> 00:07:54,475 - Zer egingo duzu? - Zer? 135 00:07:54,475 --> 00:07:55,893 Ezin nauzu utzi. 136 00:07:55,893 --> 00:07:59,271 Bestela, Kitty salatuko dut zuen logelan egoteagatik. 137 00:07:59,271 --> 00:08:01,649 Eskolatik botako lukete. 138 00:08:01,649 --> 00:08:03,359 - Yuri-- - Ez, ulertzen dut. 139 00:08:03,359 --> 00:08:06,695 Zu, Min Ho eta Q, Kitty errugabearen salbatzaileak 140 00:08:06,695 --> 00:08:09,031 Yuri tzar eta zitalaren aurrean. 141 00:08:09,031 --> 00:08:11,033 Lagunak ginela esan zenidan 142 00:08:11,033 --> 00:08:13,452 nigandik zerbait nahi zenuelako. 143 00:08:13,452 --> 00:08:16,163 - Yuri. Barkatu-- - Zergatik? Ez esateagatik? 144 00:08:16,163 --> 00:08:19,166 Ni txarto sentiarazteagatik? Gezurretan harrapatu zaitudalako da? 145 00:08:21,710 --> 00:08:23,379 Zergatik duzu nire lepokoa? 146 00:08:24,755 --> 00:08:26,423 - Zuk eman zenion? - Ez. 147 00:08:26,423 --> 00:08:29,552 - Nik jaso aurretik lapurtu zuen. - Dae. Andreak. 148 00:08:29,552 --> 00:08:31,095 Eser zaitezte, mesedez. 149 00:08:33,097 --> 00:08:35,099 Lee irakaslea, zera komentatu-- 150 00:08:37,518 --> 00:08:38,978 Lepokoa hartu didazu? 151 00:08:39,687 --> 00:08:41,397 Zer? Lepokoa neurea da. 152 00:08:41,397 --> 00:08:43,399 Amarena zen. 153 00:08:47,152 --> 00:08:48,237 Nahastu naiz. 154 00:08:48,737 --> 00:08:51,115 Orain ikusi dut ez dela nirea. 155 00:08:53,492 --> 00:08:54,577 Barka, unetxo bat. 156 00:08:55,160 --> 00:08:59,999 Ama ez ezagutzearen plantak egin zituen eta orain lepokoa berea dela pentsatu du. 157 00:08:59,999 --> 00:09:01,500 Zuek hirurak, eseri. 158 00:09:02,126 --> 00:09:03,043 Atoan. 159 00:09:15,139 --> 00:09:16,015 Ondo zaude? 160 00:09:16,015 --> 00:09:17,266 Jakina. 161 00:09:17,766 --> 00:09:19,351 Lepokoa ezagutu dut. 162 00:09:20,477 --> 00:09:22,563 Eve Song-ek eta zuk batera eskuratu zenituzten. 163 00:09:24,064 --> 00:09:26,317 Zergatik ez zenidan esan Eve-ren alaba dela? 164 00:09:29,069 --> 00:09:30,487 Esan behar nizun ala? 165 00:09:31,196 --> 00:09:32,197 Axola dio? 166 00:09:43,626 --> 00:09:46,086 KISS LIBURUTEGIA 167 00:09:58,474 --> 00:09:59,683 BIKOTEA IZAN NAHI? 168 00:09:59,683 --> 00:10:00,726 1) OUI 2) BAI! 169 00:10:36,303 --> 00:10:38,263 Ez nuen kaferik hartu behar. 170 00:10:40,724 --> 00:10:41,934 Erne, ikasleak. 171 00:10:42,476 --> 00:10:47,231 Dirudienez, gimnasiotik hots egin didate. Laster itzuliko naiz. 172 00:10:47,231 --> 00:10:48,816 Kaka egin behar du. 173 00:10:48,816 --> 00:10:50,025 Zalantzarik gabe. 174 00:10:51,276 --> 00:10:55,531 Madison Miller, fidagarri uste zaitut. Kanpoan nagoela, arduraduna zara. 175 00:10:55,531 --> 00:10:58,534 Mundu guztiak isilik ikas dezala. 176 00:10:58,534 --> 00:11:00,035 Bai, jauna. 177 00:11:01,495 --> 00:11:03,122 Tira, begiak liburuan josi. 178 00:11:08,919 --> 00:11:13,173 Txantxa da. Egin nahi duzuena. Hori bai, erretzen baduzue, ireki leihoa. 179 00:11:14,842 --> 00:11:17,970 Adi ateari. Abisatu Lee datorrenean. 180 00:11:20,931 --> 00:11:23,600 Zer? Ez zaituztete inoiz larunbatean zigortu? 181 00:11:23,600 --> 00:11:26,520 Ez diozue irakaslea joandakoan festari berrekin? 182 00:11:28,731 --> 00:11:30,232 Maitagarriak zarete gero. 183 00:11:30,232 --> 00:11:33,360 Poker partida Historia atalean hasiko dugu. 184 00:11:33,360 --> 00:11:35,821 Elkarri muxu emateko, zoazte liburu arraroen gunera. 185 00:11:35,821 --> 00:11:37,531 Kaos antolatua dut gustuko. 186 00:11:37,531 --> 00:11:38,615 Aurrera! 187 00:11:45,497 --> 00:11:48,292 - Goazen urtekariak dauden tokira. - Zergatik? 188 00:11:48,292 --> 00:11:49,293 Mesedez? 189 00:11:54,006 --> 00:11:55,883 Goazen liburu arraroen tokira. 190 00:11:56,592 --> 00:11:57,551 Tira ba. 191 00:11:57,551 --> 00:11:58,719 Egon, zer? 192 00:11:59,470 --> 00:12:04,391 Begira, badakit Daerekin bizi zarela. Zuk badakizu amaren lepokoa ostu nizula. 193 00:12:04,391 --> 00:12:06,351 Geroratuko dugu gure drama? 194 00:12:06,935 --> 00:12:10,856 Jakin behar dut ama zergatik asaldatzen den zure amari dagokionean. 195 00:12:10,856 --> 00:12:12,566 Bai, nik ere bai. 196 00:12:13,192 --> 00:12:15,152 Zure amari aurkeztu nintzaionean, 197 00:12:15,152 --> 00:12:17,529 nirea ez ezagutzearena egin zuen, 198 00:12:17,529 --> 00:12:20,783 baina albumean argazki asko dituzte elkarrekin. 199 00:12:20,783 --> 00:12:23,327 Ba al zenekien pisukideak izan zirela? 200 00:12:23,327 --> 00:12:24,661 - Zinez? - Bai. 201 00:12:24,661 --> 00:12:26,789 Ezer arraroa gertatu zela esan dizu? 202 00:12:26,789 --> 00:12:29,374 Ez, lagun minak ez zirela baino ez. 203 00:12:30,000 --> 00:12:31,668 Baina agian gezurra da. 204 00:12:35,130 --> 00:12:38,091 Hau da, gure amen argazki gehiago behar ditugu. 205 00:12:38,091 --> 00:12:40,135 Zer ezkutatzen duen jakingo dut. 206 00:12:40,135 --> 00:12:41,887 Bera hobeto ulertzeko? 207 00:12:42,596 --> 00:12:45,057 Ez, bera suntsitzeko. 208 00:12:45,641 --> 00:12:48,143 Ene, izugarria da hori. 209 00:12:48,143 --> 00:12:49,853 Baina egin dezagun. 210 00:12:51,146 --> 00:12:53,941 Ea, 1993koa topatu behar dugu. 211 00:12:55,526 --> 00:12:57,194 Falta den urte bakarra. 212 00:12:57,194 --> 00:13:00,155 Akaso norbaitek toki okerrean jarri du? 213 00:13:00,656 --> 00:13:02,533 Edo akaso amak ezkutatu du. 214 00:13:03,534 --> 00:13:05,244 Lehengoa xelebrea izan da. 215 00:13:05,244 --> 00:13:07,621 Lepokoa berea zela pentsatu du. 216 00:13:07,621 --> 00:13:11,291 Agian bi-biek zeukaten bat, adiskidetasun-lepoko gisa. 217 00:13:11,291 --> 00:13:13,752 Zerbaitek adiskidetasuna hautsi zien. 218 00:13:13,752 --> 00:13:19,633 Bai, adibidez... Lee irakasleak. Beharbada tartean sartu zitzaien. 219 00:13:20,467 --> 00:13:24,137 - Arraroa, baina jarraitu. - Maite ditut amodiozko triangeluak. 220 00:13:25,055 --> 00:13:26,473 Zer zabiltzate hemen? 221 00:13:28,767 --> 00:13:30,018 Muxu ematekoak ginen. 222 00:13:30,644 --> 00:13:31,728 Ofiziala da gurea. 223 00:13:31,728 --> 00:13:34,940 - Nik eskatu diot. - Baina honek dibertigarria dirudi. 224 00:13:35,566 --> 00:13:39,194 Lehen gorputz-hizkuntza bizia azaldu dute zure amak eta Leek. 225 00:13:39,194 --> 00:13:41,655 - Garai berean egon ziren KISSen. - Bai. 226 00:13:41,655 --> 00:13:43,156 Zentzua du. 227 00:13:43,156 --> 00:13:47,202 Jina Leez maiteminduta zegoen, baina Leek Eve aukeratu zuen. 228 00:13:47,202 --> 00:13:48,328 Tragikoa. 229 00:13:48,328 --> 00:13:51,123 Zergatik uste duzu Eve aukeratu zuela? 230 00:13:51,123 --> 00:13:54,626 Ama aukeratu zuen agian, eta kontu tragikoa Evena izan zen. 231 00:13:54,626 --> 00:13:58,380 Dena dela, urtekaria topatu behar dugu. 232 00:13:58,380 --> 00:14:00,591 Baliteke amak bulegoan bat izatea. 233 00:14:00,591 --> 00:14:02,551 Zuzendari-bilera batean dago. 234 00:14:02,551 --> 00:14:06,179 Sekretua jakindakoan, atoan erabiliko dut bere kontra. 235 00:14:06,179 --> 00:14:08,807 Lagunduko didazu ala ez? 236 00:14:09,808 --> 00:14:10,642 Bai gero. 237 00:14:14,146 --> 00:14:16,899 - Apalak zeure kontu. Nik idazmahaia. - Ados. 238 00:14:25,115 --> 00:14:26,491 JINA LIM RE: JULIANA 239 00:14:35,709 --> 00:14:37,753 Ai ene, nire espedientea da. 240 00:14:45,761 --> 00:14:46,595 {\an8}KAIXO, ELLA... 241 00:14:46,595 --> 00:14:49,056 JULIANAK ERAGIN TXARRA DU YURIRENGAN. 242 00:14:49,056 --> 00:14:52,309 ZURE ETXEKO AZKEN ISTILUAK AUKERA BAKARRA UTZI DIT. 243 00:14:54,645 --> 00:14:59,149 JULIANAREN HEZIKETA BESTE NONBAIT JARRAITZEKO ESKATZEN DIZUT. 244 00:15:00,442 --> 00:15:02,027 Ezin dut sinetsi. 245 00:15:04,112 --> 00:15:06,073 Amaren heriotza-oharra du. 246 00:15:07,616 --> 00:15:08,450 Hara. 247 00:15:12,996 --> 00:15:16,375 Ene, badirudi ama ni baino gezurti hobea dela. 248 00:15:18,168 --> 00:15:21,421 Zerbait handia ari da ezkutatzen. Baina zer ote da? 249 00:15:23,173 --> 00:15:24,257 Zerbait otu zait. 250 00:15:24,925 --> 00:15:27,010 SEULGO ESKOLA KOREAR BURUJABEA 251 00:15:29,638 --> 00:15:30,472 Badator! 252 00:15:30,472 --> 00:15:32,474 Zuen posizioetara! 253 00:15:46,488 --> 00:15:47,614 Milesker, Miller andrea. 254 00:15:47,614 --> 00:15:49,866 Dena kontrolpean dago. 255 00:15:49,866 --> 00:15:50,951 Ez horregatik. 256 00:15:53,745 --> 00:15:56,123 Bazkalordua. Idatzi zer nahi duzuen. 257 00:15:56,123 --> 00:15:58,125 Itzuli niri ahal bezain pronto. 258 00:15:58,125 --> 00:16:01,795 Luzatu hankak, besoak eta luzatu behareko guztia. 259 00:16:03,588 --> 00:16:05,841 Ordubete dugu. Ordubete soilik. 260 00:16:09,845 --> 00:16:11,722 - Zer jango duzu? - Ez dakit. 261 00:16:11,722 --> 00:16:13,807 Nolatan izango dut janaria gogoan? 262 00:16:13,807 --> 00:16:16,935 Kezka-kezka eginda nauka Yuri eta Kittyren kontuak. 263 00:16:17,686 --> 00:16:20,063 Dena dela, zuri ez dizu axola. 264 00:16:20,063 --> 00:16:22,691 Kittyk amari buruzko gauzak jakin nahi ditu. 265 00:16:22,691 --> 00:16:25,193 Ez da soilik zu jazartzeko etorri. 266 00:16:26,528 --> 00:16:28,780 - Egia. Bazkaria eskatuko diet. - Ados. 267 00:16:32,743 --> 00:16:35,954 IZENA MADISON - KATHERINE 268 00:16:35,954 --> 00:16:39,374 Ez, atunezko gimbap a maionesarik gabe gustatzen zaio. 269 00:16:42,044 --> 00:16:44,212 Zer zara, Kittyn aditua? 270 00:16:44,212 --> 00:16:47,090 Elkarrekin bizi gara, norbaiten erruz. 271 00:16:48,258 --> 00:16:52,220 Pozik jakingo nituzke festa zapuztu zidanari buruzko gauza gutxiago. 272 00:16:53,346 --> 00:16:55,182 Badakit zer eskatuko duzun. 273 00:16:56,099 --> 00:16:59,352 Zer? Ez horixe. Inoiz ez dugu elkarrekin jan. 274 00:17:00,062 --> 00:17:02,439 Bulgogi gimbap a, kimchi estrarekin. 275 00:17:05,275 --> 00:17:07,861 Jan aurretik zerrenda irakurriko dut. 276 00:17:10,113 --> 00:17:12,574 Aizu, ez dira itzuli. Harrapatuko ditu. 277 00:17:13,867 --> 00:17:14,868 Neure kontu. 278 00:17:21,666 --> 00:17:23,919 Ez, ez dizut mugikorra itzuliko. 279 00:17:24,669 --> 00:17:26,088 Ez dut mugikorrik behar. 280 00:17:27,089 --> 00:17:28,215 Liburutegian naiz. 281 00:17:28,215 --> 00:17:30,759 Jakinduriak inguratzen nau. Ikusi dut 282 00:17:30,759 --> 00:17:33,470 Gilgamesh ari zarela irakurtzen. 283 00:17:35,097 --> 00:17:37,766 Sumertar poesia epikoak txora eginda nauka. 284 00:17:39,976 --> 00:17:42,187 Benjamin Foster-en itzulpena daukazu. 285 00:17:42,187 --> 00:17:44,064 A-- Aho bete hortz nago. 286 00:17:44,064 --> 00:17:45,565 - Florian. - Bai? 287 00:17:46,149 --> 00:17:47,359 Harrigarria zara. 288 00:17:48,485 --> 00:17:51,029 Irudidun liburu zoragarria daukat. Antzinako 289 00:17:51,029 --> 00:17:52,656 oholtxo kuneiformeak ditu. 290 00:17:53,281 --> 00:17:55,117 Poz-pozik ikusiko nuke. 291 00:17:55,784 --> 00:17:59,955 Tira, ezin diot ikasle saiatu bati liburu bat ikustea ukatuko. 292 00:18:01,581 --> 00:18:04,209 Hartuko dut. Etxeko bulegoan daukat. 293 00:18:05,460 --> 00:18:07,462 Miller andrea, zeu arduradun. 294 00:18:08,964 --> 00:18:10,757 Milesker zinez, Lee irakaslea. 295 00:18:17,806 --> 00:18:19,724 Mutil-lagun ofizialak gara. 296 00:18:19,724 --> 00:18:21,768 Aspertu arte zara polita. 297 00:18:31,611 --> 00:18:32,445 Bai, esan? 298 00:18:33,321 --> 00:18:34,656 Q, aditzen nauzu? 299 00:18:34,656 --> 00:18:35,657 Kitty? 300 00:18:35,657 --> 00:18:36,575 Non zaude? 301 00:18:36,575 --> 00:18:41,288 Leeren etxean naiz. Bere telefonoa da. Erlojua ez dizu kendu, eskerrak! 302 00:18:41,288 --> 00:18:43,290 Nire zenbakia buruz dakizu? 303 00:18:43,290 --> 00:18:45,083 Lee gure amen klasean zegoen. 304 00:18:45,083 --> 00:18:48,128 Hau da, topatu nahi dugun urtekaria dauka agian. 305 00:18:48,128 --> 00:18:49,171 Kitty. 306 00:18:49,171 --> 00:18:51,506 Laster deituko dizut. Estal gaitzazue. 307 00:18:55,969 --> 00:18:56,803 Zer? 308 00:18:58,180 --> 00:19:00,473 Kuneiformea! 309 00:19:00,473 --> 00:19:02,184 - Zer? Bai. - Etxera joan da. 310 00:19:02,184 --> 00:19:06,146 Guztia askatasunaren eta plazeraren izenean... 311 00:19:06,146 --> 00:19:08,023 Ai, ama. Azkar, azkar! 312 00:19:09,691 --> 00:19:11,026 Ai, ama, Lee da! 313 00:19:11,026 --> 00:19:12,611 Zer dabil hemen? 314 00:19:12,611 --> 00:19:13,570 Hemendik. 315 00:19:13,570 --> 00:19:16,031 ...mundua gobernatu 316 00:19:16,031 --> 00:19:20,035 Ezin diot ezbaiari eutsi 317 00:19:20,035 --> 00:19:24,039 Ikuspegi faltari nago lotuta 318 00:19:24,039 --> 00:19:29,753 Mundu guztiak nahi du mundua gobernatu 319 00:19:39,554 --> 00:19:42,057 Ikuspegi faltari 320 00:19:42,057 --> 00:19:47,187 Mundu guztiak nahi du mundua gobernatu 321 00:19:55,070 --> 00:19:57,822 Amaren abestirik gogokoena zen hori. 322 00:19:59,783 --> 00:20:01,284 Amari ere gustatzen zaio. 323 00:20:05,038 --> 00:20:06,164 Hara! Hara. 324 00:20:10,877 --> 00:20:12,379 Hauxe da 1993koa. 325 00:20:16,132 --> 00:20:17,342 Hortxe dira... 326 00:20:18,718 --> 00:20:19,636 lepokoekin. 327 00:20:20,512 --> 00:20:22,097 Lagun minak dirudite. 328 00:20:29,771 --> 00:20:31,481 Zure amak itxura ona du. 329 00:20:32,607 --> 00:20:35,402 Nireak upel galanta zeukan. 330 00:20:36,778 --> 00:20:39,739 Potolofoboa izan naiz. Esadazu hori txarto dagoela. 331 00:20:39,739 --> 00:20:42,534 Ai ene. Oker-oker nengoen. 332 00:20:44,869 --> 00:20:45,704 Ulertzen dut. 333 00:20:47,497 --> 00:20:48,331 Benetan? 334 00:20:51,042 --> 00:20:52,711 Goizean eman behar nizun. 335 00:20:53,503 --> 00:20:56,298 Hobe zatekeen inoiz hartu ez banu. 336 00:21:27,162 --> 00:21:30,457 Itzul gaitezen liburutegira Lee irakaslearen aurretik. 337 00:21:30,457 --> 00:21:31,958 Bai. Bidezidor bat dago. 338 00:21:37,339 --> 00:21:38,590 Ai, ama. 339 00:22:17,379 --> 00:22:18,213 Goza ezazu. 340 00:22:18,213 --> 00:22:19,756 Merci! 341 00:22:22,509 --> 00:22:25,970 Ikasleak, zerrenda irakurriko dut. 342 00:22:26,930 --> 00:22:28,598 - Kon. - Bai. 343 00:22:29,224 --> 00:22:31,017 - Mihee. - Bai. 344 00:22:31,017 --> 00:22:32,644 - Min Ho. - Bai. 345 00:22:33,228 --> 00:22:35,271 - David. - Bai. 346 00:22:35,271 --> 00:22:37,190 - Florian. - Bai, hemen. 347 00:22:38,066 --> 00:22:40,026 - Eunice. - Bai. 348 00:22:40,026 --> 00:22:41,736 - Leo. - Bai. 349 00:22:41,736 --> 00:22:43,071 Egin zerbait. 350 00:22:43,071 --> 00:22:44,406 - Jiyung. - Bai. 351 00:22:44,948 --> 00:22:45,782 Adi. 352 00:22:46,991 --> 00:22:48,076 Lee irakaslea? 353 00:22:50,328 --> 00:22:52,247 Larrialdia da. 354 00:22:52,956 --> 00:22:53,832 Esan. 355 00:22:54,416 --> 00:22:56,918 Tira, kontu pertsonala da. 356 00:23:11,057 --> 00:23:14,310 Miller andreak jakin nahi du ea hemengo neskaren batek-- 357 00:23:14,310 --> 00:23:17,147 Emakumeak-- Emakumeren batek 358 00:23:18,273 --> 00:23:20,567 andreentzako produktu bat utziko dion. 359 00:23:20,567 --> 00:23:22,569 - Bai? - Nik tanpoiak ditut. 360 00:23:22,569 --> 00:23:23,570 Nik konpresak. 361 00:23:24,279 --> 00:23:25,447 Ederto. 362 00:23:27,866 --> 00:23:28,783 Milesker. 363 00:23:29,701 --> 00:23:30,785 Ederto. 364 00:23:33,413 --> 00:23:35,248 Ederto. Milesker. 365 00:23:52,056 --> 00:23:54,601 Zergatik hartu zenuen lepokoa? 366 00:23:59,063 --> 00:24:00,440 Ergela naizelako. 367 00:24:02,192 --> 00:24:04,277 Baina bukatu da hori. 368 00:24:08,364 --> 00:24:10,158 Utziko didazu Apple watch-a? 369 00:24:10,158 --> 00:24:12,243 Dei garrantzitsua egin behar dut. 370 00:24:12,243 --> 00:24:14,245 - Bai. - Milesker. 371 00:24:26,257 --> 00:24:27,342 Aibala! 372 00:24:28,843 --> 00:24:32,388 Yuri azaldu zaizu amets bustian, ezta? 373 00:24:38,353 --> 00:24:40,396 Orain nor da artekaria? 374 00:24:44,150 --> 00:24:45,276 - Neu. - Badakit. 375 00:24:45,276 --> 00:24:46,611 Bale. Bai. 376 00:24:53,826 --> 00:24:58,623 Espero dut gaurkoari esker zuen ekintzen ondorioak ulertzea. 377 00:24:59,832 --> 00:25:04,045 Adingabeek edatea arau-huste larria da eta inoiz ez da erabaki ona, 378 00:25:04,045 --> 00:25:05,171 entzun? 379 00:25:15,181 --> 00:25:16,307 Egun xelebrea gero. 380 00:25:17,225 --> 00:25:18,101 Zuk uste? 381 00:25:20,061 --> 00:25:23,147 Pozik nago ondo zaudelako. Bart zeharo kezkatu nauzu, 382 00:25:23,898 --> 00:25:27,485 irakasle gisa eta erdi-neba gisa. 383 00:25:28,069 --> 00:25:31,614 Bai, horri dagokionez, zerbait erakutsi behar dizut. 384 00:25:36,035 --> 00:25:39,289 {\an8}Hara, 1993ko maiatzekoa da. 385 00:25:39,289 --> 00:25:45,712 {\an8}Eta hori nire ama da. Argi dago ez dagoela haurdun, baina Jina... 386 00:25:46,588 --> 00:25:47,714 {\an8}Ai ene. 387 00:25:48,423 --> 00:25:49,924 Lim zuzendaria. 388 00:25:51,676 --> 00:25:53,094 Lim zuzendaria... 389 00:25:53,678 --> 00:25:55,263 ama dut agian. 390 00:26:13,823 --> 00:26:15,533 Aizu, paparazziak hemen dira. 391 00:26:16,034 --> 00:26:17,952 Badakit. Neuk hots egin diet. 392 00:26:17,952 --> 00:26:19,370 Q-en Apple watch-az. 393 00:26:19,912 --> 00:26:20,747 Zergatik? 394 00:26:21,706 --> 00:26:23,082 Ikusiko duzu. 395 00:26:25,627 --> 00:26:26,878 Zer ari da gertatzen? 396 00:26:31,591 --> 00:26:32,842 Nekatuta naukazu. 397 00:26:32,842 --> 00:26:35,345 Argi dago Kittyz zaudela maiteminduta. 398 00:26:36,387 --> 00:26:37,764 Ez ezazu ukatu. 399 00:26:44,771 --> 00:26:45,980 Barkatu. 400 00:26:45,980 --> 00:26:47,023 Libre zaude. 401 00:26:52,695 --> 00:26:54,072 AMA TORI ARGAZKI-SAIOA. 402 00:26:54,072 --> 00:26:57,116 BADAKIT JULIANA BIDALI ZENUELA. EZ DIZUT BARKATUKO. 403 00:27:15,259 --> 00:27:16,219 Zer egingo duzu? 404 00:27:17,553 --> 00:27:19,847 Iritsi zinen unean egin behar nuena. 405 00:27:42,537 --> 00:27:44,497 Ametsak amets baino ez dira. 406 00:27:44,497 --> 00:27:47,417 Baina hau benetakoa da. 407 00:27:47,417 --> 00:27:49,794 Eta benetan ari da gertatzen. 408 00:28:45,975 --> 00:28:48,895 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte