1 00:00:43,586 --> 00:00:47,590 K-drama andana izan dugu, baina orain den-dena ezin hobeki dago. 2 00:00:48,091 --> 00:00:50,009 Bizia eman nezake zuri muxuka. 3 00:00:51,511 --> 00:00:54,180 - Nik ere bai. - Zergatik ez naiz ezin hobeki sentitzen? 4 00:00:54,180 --> 00:00:55,139 Baina... 5 00:00:57,767 --> 00:00:59,560 hitz egin beharko genuke. 6 00:00:59,560 --> 00:01:04,440 Urteak daramatzagu hizketan. Orain ez mintzatzeko parada dugu azkenean. 7 00:01:04,440 --> 00:01:05,358 Egia. 8 00:01:09,695 --> 00:01:12,615 Baina hamaika galdera ditut oraindik. 9 00:01:13,699 --> 00:01:17,161 Noiz jakin zenuen nirekin itzuli nahi zenuela? Nola igarri zizun Yurik? 10 00:01:17,161 --> 00:01:20,498 - Nitaz maiteminduta egon zara? - Bai, denbora osoan. 11 00:01:21,499 --> 00:01:24,877 Orduan zergatik hasi zinen Yurirekin? 12 00:01:26,921 --> 00:01:27,755 Zera... 13 00:01:29,006 --> 00:01:30,800 Hanka sartu nuen. 14 00:01:30,800 --> 00:01:31,717 Dae... 15 00:01:32,260 --> 00:01:34,178 Zure neska-laguna izan nahi dut. 16 00:01:35,096 --> 00:01:37,140 Benetan. Zuzen-zuzenean. 17 00:01:38,349 --> 00:01:41,185 Baina... nola dakit zutaz fida naitekeela? 18 00:01:42,603 --> 00:01:43,813 Ea, goazen ba. 19 00:01:44,689 --> 00:01:46,566 Autobusa 20 minutu barru dugu. 20 00:01:48,276 --> 00:01:50,820 - Ene. - Txo, klaseko txangoa kanpaldia da. 21 00:01:51,487 --> 00:01:55,741 Kanpin-dendetan egongo gara... naturan, bi egunez. 22 00:01:56,576 --> 00:01:58,661 Horregatik daramatzat gauza gutxi. 23 00:02:08,921 --> 00:02:10,464 Kittyrekin ondo? 24 00:02:11,924 --> 00:02:15,178 Ez oso ondo. Yurirekin gertatutakoaz hitz egin nahi du. 25 00:02:15,178 --> 00:02:18,347 Ez ezazu egin. Tranpa da. 26 00:02:18,347 --> 00:02:22,226 Aurrera egiteko nahi ei ditu xehetasunak, baina haiekin obsesionatuko da. 27 00:02:22,226 --> 00:02:24,645 - Madison halakoa al da? - Madison? 28 00:02:24,645 --> 00:02:28,149 Ez, ez da batere arazotsua. 29 00:02:28,149 --> 00:02:29,567 Egia esan, bikaina da. 30 00:02:32,737 --> 00:02:37,241 Gertatutakoari aurre egin behar diogu, baina muxu eta muxu ematen dugu eguna. 31 00:02:37,241 --> 00:02:41,495 Ene, gizon heterosexual batek ez du bere sentimenduez hitz egin nahi? 32 00:02:41,495 --> 00:02:44,415 Elkarrengandik urruti geundenean egiten zuen ba! 33 00:02:44,415 --> 00:02:47,627 Zuzenean ezberdina da baina. Ez da hain irekia. 34 00:02:47,627 --> 00:02:52,632 Tira, zu irekiko zatzaizkio? Yuri gustuko duzula esango diozu? 35 00:02:52,632 --> 00:02:54,842 Ez dut gustuko. Amets bat izan zen. 36 00:02:54,842 --> 00:02:56,052 Bale ba. 37 00:02:59,388 --> 00:03:00,223 Milesker. 38 00:03:02,350 --> 00:03:05,937 Egoera errespetatu nahi dut. 39 00:03:10,775 --> 00:03:12,485 Ez kezkatu. Ahaztu nau jada. 40 00:03:12,485 --> 00:03:16,906 Ahaztu? Duela astebete bere senetik atera zen eta irabiaki bat bota zizun. 41 00:03:16,906 --> 00:03:19,242 Ezin gara bere aurrean amultsu agertu. 42 00:03:19,242 --> 00:03:23,037 Eta bakarrik gaudenean ere ezin gara amultsu agertu? 43 00:03:23,037 --> 00:03:24,455 Hitz egin arte ez. 44 00:03:27,458 --> 00:03:29,168 Ez da izango. 45 00:03:30,836 --> 00:03:33,422 Seinalea da. Bidaia-kide perfektuak gara. 46 00:03:33,422 --> 00:03:36,217 Egia. Leihoko eserlekuan jartzen utziko dizut. 47 00:03:36,217 --> 00:03:38,511 Tira, har ezazu zeuk. 48 00:03:38,511 --> 00:03:40,638 - Pasilloa nahiago dut. - Benetan? 49 00:03:40,638 --> 00:03:43,391 Hanka luzeak ditudanez, pasilloa behar dut. 50 00:03:43,391 --> 00:03:47,186 Leiho ondoan jarriz gero, klaustrofobiak eta izuak joko naute. 51 00:03:47,186 --> 00:03:48,187 Bale. 52 00:03:51,440 --> 00:03:55,695 Duela astebete, uholde batek amonaren arrosa-lorategia suntsitu zuen. 53 00:03:55,695 --> 00:04:00,574 Baina orain, amonak eta herriak lorategia berreskuratzeko aukera dute. 54 00:04:01,242 --> 00:04:04,954 Milesker Madison Miller-i eta KISSeko ikasle guztiei. 55 00:04:04,954 --> 00:04:06,580 Asteburuan elkartuko gara. 56 00:04:07,790 --> 00:04:09,041 Ocean Park nauzue. 57 00:04:09,041 --> 00:04:11,627 - Ai, ama! - Zure izena esan du. 58 00:04:11,627 --> 00:04:14,964 Badakit. Min Hori eta bere ama ospetsuari esker izan da. 59 00:04:18,592 --> 00:04:20,511 Ocean Park semeorde misteriotsua izan zuen 60 00:04:20,511 --> 00:04:22,555 Tigre-amuleto sorginduaren abestia filmean. 61 00:04:22,555 --> 00:04:24,849 Lim zuzendariak eski asteburua ezeztatu du 62 00:04:24,849 --> 00:04:27,268 Oceanen amonaren herrira joan gaitezen! 63 00:04:30,062 --> 00:04:32,982 Nire aita kontentatu nahi du. Edozer onartuko dit. 64 00:04:34,191 --> 00:04:36,610 - Badakizu hori? - Jakina. Eskola honetara 65 00:04:36,610 --> 00:04:38,404 etortzeko arrazoia izan nuen. 66 00:04:38,404 --> 00:04:42,575 - Ama oso ona da influentziak kudeatzen. - Bai, gauza txarrak egiteko. 67 00:04:42,575 --> 00:04:44,744 Ikusi duzu? Itzela izan da. 68 00:04:47,747 --> 00:04:50,166 Aizu, Alexekin eseriko naiz. 69 00:04:52,209 --> 00:04:54,462 Bale. Bertan ikusiko dugu elkar ba. 70 00:04:59,008 --> 00:04:59,842 Kaixo. 71 00:05:00,426 --> 00:05:02,636 Ez duzu mutil-lagunarekin eseri nahi? 72 00:05:02,636 --> 00:05:06,098 Ez. Ez du komentatu nahi dudan gaiaz hitz egiteko asmorik. 73 00:05:06,098 --> 00:05:08,225 Eta zurekin baino ezin naiz aritu 74 00:05:08,225 --> 00:05:10,436 komentatu nahi dudan beste gaiaz. 75 00:05:10,436 --> 00:05:12,355 Ume adoptatuaren gai labainaz? 76 00:05:13,314 --> 00:05:16,150 Dena ulertu nahian nabil oraindik. 77 00:05:16,150 --> 00:05:19,278 Leek Jina haurdun zegoenik ez zekielakoan nago. 78 00:05:19,278 --> 00:05:20,488 Bai, ados nago. 79 00:05:20,488 --> 00:05:24,241 Horrek esan nahi du Jinarekin hitz egin behar dudala lehenik. 80 00:05:25,242 --> 00:05:27,203 Bizia zeharo aldatuko diot. 81 00:05:27,203 --> 00:05:30,873 Ziur zaude Yurik ez dakiela ezer honi buruz? 82 00:05:30,873 --> 00:05:32,541 Bai, ziur nago. 83 00:05:32,541 --> 00:05:35,419 Yurik uste du ama biak Leez maiteminduta zeudela 84 00:05:35,419 --> 00:05:39,006 - eta horregatik haserretu zirela. - Eta zu zer moduz zaude? 85 00:05:39,632 --> 00:05:42,551 Nola sentiarazten zaitu Jina eta amarenak? 86 00:05:43,135 --> 00:05:46,097 Poz-pozik nago amarena dela eta. 87 00:05:46,722 --> 00:05:49,600 Hona... hari buruz gehiago jakitera etorri nintzen. 88 00:05:49,600 --> 00:05:52,895 Bera egondako tokietan egonez gero, baliteke 89 00:05:52,895 --> 00:05:55,398 bere esentziari heldu ahal izatea. 90 00:05:55,398 --> 00:05:59,819 Eta, tira, ez nuen hau guztiaren berri izatea espero, jakina. 91 00:05:59,819 --> 00:06:05,950 Baina harrituta nago. Ama lagun bikaina zen gero. 92 00:06:06,492 --> 00:06:09,870 Ospitalean Jinari bere izena erabiltzen uztea... Ene! 93 00:06:10,579 --> 00:06:13,999 Zure ama irudi bezain atsegina eta leiala bazen... 94 00:06:14,875 --> 00:06:17,086 badaukazu bere esentzia. 95 00:06:23,592 --> 00:06:28,222 Uste nuen amak hau gorde zuela egunen batean zu aurkitzeko asmoa zuelako. 96 00:06:28,848 --> 00:06:32,518 Baina ez, gorde egin zuen barru-barruan bazekielako 97 00:06:32,518 --> 00:06:35,729 Jinak topatu nahiko zintuela egunen batean. 98 00:06:45,739 --> 00:06:46,699 Milesker, Kitty. 99 00:07:06,719 --> 00:07:09,305 Aizu, altxatu. Jarri nire tokian. 100 00:07:17,104 --> 00:07:18,731 Ez dirudi pozik zaudenik. 101 00:07:19,398 --> 00:07:21,400 Ondo zabiltzate elkarrekin? 102 00:07:21,400 --> 00:07:24,236 Ez. Ematen du ez dela nitaz fidatzen. 103 00:07:24,236 --> 00:07:26,822 Uste dut badakiela ez diodala dena kontatu. 104 00:07:27,781 --> 00:07:30,826 Kontatu ezin diodanez, muxu ematen diot. 105 00:07:30,826 --> 00:07:33,787 Hori dela eta, pertsona ezberdina naizela iruditzen zaio. 106 00:07:33,787 --> 00:07:36,916 Gizon iheskorrak jasangaitzak dira. 107 00:07:39,835 --> 00:07:42,755 Eta zu zer? Hobeto zaudela dirudi. 108 00:07:44,256 --> 00:07:47,092 Bai. Juliana beraxek bidali zuela dakidanez, 109 00:07:47,092 --> 00:07:49,887 ama izututa dago zer egingo dudan jakin nahian. 110 00:07:50,513 --> 00:07:53,349 Prentsa arrosak asko ordaindu dit gurea saltzeagatik. 111 00:07:53,349 --> 00:07:56,060 Irabiakia botatzeak beste 500 lortu dizkit. 112 00:07:56,810 --> 00:07:59,313 Islandiarako bidaia ordaintzeko adina dut. 113 00:07:59,313 --> 00:08:00,272 Ederki. 114 00:08:02,733 --> 00:08:05,736 Ez dizu axola zure jarraitzaileek beste norbait topatu izanak? 115 00:08:07,071 --> 00:08:08,364 Ez nau molestatzen. 116 00:08:08,364 --> 00:08:12,243 Orain benetako lagunak dauzkadanez, ez ditut behar. 117 00:08:15,704 --> 00:08:18,415 Tira, behintzat zu ondo zabiltza. 118 00:08:19,500 --> 00:08:20,334 Ez... 119 00:08:22,294 --> 00:08:23,837 Lagunduko dizut. 120 00:08:25,839 --> 00:08:26,674 Nola? 121 00:08:28,467 --> 00:08:29,301 Ez nago ziur. 122 00:08:39,937 --> 00:08:43,107 Basoan gaude. Zeharo arriskutsua da. 123 00:08:43,107 --> 00:08:45,484 Animalia ugari daude hemen inguruan. 124 00:08:45,484 --> 00:08:49,905 Ea, esan dendetan norekin egon nahi duzuen. 125 00:08:49,905 --> 00:08:53,158 Kitty eta biok elkarrekin jarriko gara. 126 00:08:53,158 --> 00:08:54,577 Benetan? 127 00:08:59,206 --> 00:09:03,168 Aizu. Yuri laguntxoari ez esan neba nauenik. Hitzematen didazu? 128 00:09:03,168 --> 00:09:05,546 Hitzematen dizut. Ez gara laguntxoak. 129 00:09:05,546 --> 00:09:07,756 Ni hiltzeko asmoa du segur aski. 130 00:09:12,845 --> 00:09:16,765 Tira, badugu lehen bikotea. Beste inor? 131 00:09:16,765 --> 00:09:20,561 Zuek biak? Aurrera, mutilak. Hirurak, tira ba. 132 00:09:25,232 --> 00:09:27,985 Hau nazka... natura. 133 00:09:29,236 --> 00:09:31,697 Tira, elkarrekin gozatu ahalko dugu. 134 00:09:34,783 --> 00:09:38,203 Lo nagoela ile guztia moztuko didazu? Hori duzu plana? 135 00:09:38,203 --> 00:09:39,455 Zer? 136 00:09:39,455 --> 00:09:42,291 Ez. Ez nago erresuminduta. 137 00:09:42,291 --> 00:09:44,877 Daek gauza bera esan dit. Ez du zentzurik. 138 00:09:44,877 --> 00:09:47,546 Zu hautatu zintuenean erresuminduta nengoen. 139 00:09:47,546 --> 00:09:48,881 Zeharo erresuminduta. 140 00:09:48,881 --> 00:09:50,633 - Eta zu gaiztoagoa zara. - Kitty-- 141 00:09:50,633 --> 00:09:52,217 Ezerk ez du zentzurik. 142 00:09:52,968 --> 00:09:56,597 Zuena jakin nuenean, erlazio faltsua zenutela pentsatu nuen. 143 00:09:56,597 --> 00:09:59,141 Ez iezadazu paranoikoei bezala begiratu. 144 00:09:59,141 --> 00:10:03,020 Nire ahizpa, Lara Jean, eta mutil-laguna, Peter Kavinsky, zera... 145 00:10:03,020 --> 00:10:06,857 Ez dio axola. Erlazio erreala zenutela onartu nuen, baina orain 146 00:10:06,857 --> 00:10:08,317 - Daek itzuli nahi du. - Kitty. 147 00:10:08,317 --> 00:10:11,654 - Baina orain ez du hitz egiteko asmorik. - Kitty! 148 00:10:11,654 --> 00:10:14,573 Nekatu naiz denaren berri ez dudala sentitzeaz. 149 00:10:14,573 --> 00:10:15,741 Kitty! 150 00:10:17,117 --> 00:10:21,830 Ene, hain sinpatikoa eta zintzoa zara, 151 00:10:22,665 --> 00:10:23,540 ezen nekosoa baita. 152 00:10:23,540 --> 00:10:27,544 Eta... horrek asko zailtzen dit zuri gezurra esatea. 153 00:10:28,962 --> 00:10:31,256 Gezurra? Zeri buruzko gezurra? 154 00:10:33,842 --> 00:10:35,469 Zuzen egon zara hasieratik. 155 00:10:36,428 --> 00:10:37,721 Erlazio faltsua zen. 156 00:10:37,721 --> 00:10:39,223 Banekien! 157 00:10:44,311 --> 00:10:46,730 Zergatik egin didazue hori Daek eta zuk? 158 00:10:47,523 --> 00:10:50,025 Zer aitzakia izan duzue? 159 00:10:59,159 --> 00:11:00,202 Homosexuala naiz. 160 00:11:05,290 --> 00:11:07,793 Familiak ez lidake onartuko. 161 00:11:23,809 --> 00:11:25,477 Ez al zaude kanpaldian? 162 00:11:25,477 --> 00:11:28,105 Bai, baina dendetan ez dugu wifirik. 163 00:11:29,565 --> 00:11:33,736 Eman goraintziak Oceani nire partez. Banekien arrakastatsu samarra izango zela. 164 00:11:33,736 --> 00:11:37,489 Samarra? 20 milioi jarraitzaile ditu, ama! 165 00:11:37,489 --> 00:11:39,283 Ez da izango? 166 00:11:39,283 --> 00:11:42,035 - Ea, kontatu guztia. - Erabaki dut... 167 00:11:43,036 --> 00:11:45,789 Madisoni aukera bat emango diodala. Harekin ibiliko naiz. 168 00:11:45,789 --> 00:11:47,416 Izugarri gustuko nau. 169 00:11:47,416 --> 00:11:50,627 Zure atzetik zebilenean zen hala. Orain atzeman zaitu... 170 00:11:50,627 --> 00:11:53,422 Ez kezkatu. Kontrola neuk dut. 171 00:12:00,512 --> 00:12:01,472 Hamarreko kopa! 172 00:12:05,058 --> 00:12:06,769 Badakizu zer esan nahi duen? 173 00:12:08,687 --> 00:12:11,523 Maitasuna airean da! 174 00:12:18,238 --> 00:12:21,158 Homosexuala naizelako zaude horren erasanda? 175 00:12:21,867 --> 00:12:25,245 Ez. Zeragatik nago erasanda: pasa den astean... 176 00:12:26,705 --> 00:12:29,249 mutil-laguna ostu zidan etsaia zinen, 177 00:12:29,249 --> 00:12:32,711 eta orain bat-batean pena ematen didan neska zaitut, 178 00:12:32,711 --> 00:12:34,338 zuri ere ostu dizudalako. 179 00:12:34,963 --> 00:12:36,173 Eta orain... 180 00:12:37,508 --> 00:12:38,342 Zer? 181 00:12:40,719 --> 00:12:42,054 Enpatia piztu didazu. 182 00:12:43,388 --> 00:12:44,223 Benetan? 183 00:12:50,312 --> 00:12:53,816 Maitasunak bultzatuta jokatu duzu. Ulertzen dut zergatia. 184 00:12:55,526 --> 00:12:58,529 Tira, orain badirudi... 185 00:12:59,822 --> 00:13:01,073 zure alde nagoela. 186 00:13:03,450 --> 00:13:08,038 Baina... haserre nago oraindik zurekin eta Daerekin. 187 00:13:08,038 --> 00:13:10,749 Kontuan nahasi nauzue, baita mindu ere bai. 188 00:13:10,749 --> 00:13:12,751 Lagundu nahi zidan, besterik ez. 189 00:13:13,418 --> 00:13:17,589 Badakizu pertsona ona dela. Maite zaitu. 190 00:13:17,589 --> 00:13:21,093 Maite duen norbaiti aise gezurra esatea ez da seinale ona. 191 00:13:21,093 --> 00:13:22,928 Ez du aise egin. 192 00:13:22,928 --> 00:13:25,639 Behartu egin nuen. Tranpa jarri nion. 193 00:13:26,807 --> 00:13:29,768 Gorrota nazazu nahi beste, baina bera barka ezazu. 194 00:13:34,523 --> 00:13:36,108 Barkatu nahi dut. 195 00:13:36,108 --> 00:13:39,570 Maite dut, baina oraindik ez dakit nola barkatuko dudan. 196 00:13:41,572 --> 00:13:44,449 Sentitzen dut amak neska-laguna bidali izana. 197 00:13:45,742 --> 00:13:48,120 Hori... erdigarria da erabat. 198 00:13:52,082 --> 00:13:53,041 Bai. 199 00:13:59,006 --> 00:14:00,549 Badakizu okerrena zer den? 200 00:14:00,549 --> 00:14:02,718 Ezin naiz harekin harremanetan jarri. 201 00:14:03,468 --> 00:14:05,721 Berataz ahaztu naizela uste badu, zer? 202 00:14:07,431 --> 00:14:10,517 Nire ahizpa, Margot, Ingalaterran bizi da. Londresen. 203 00:14:11,852 --> 00:14:13,353 Ba oso ondo. 204 00:14:13,353 --> 00:14:17,983 Ez, zera esan nahi dut: agian badu Juliana nolabait topatu? 205 00:14:17,983 --> 00:14:20,527 - Badakizu zer eskolatan dagoen? - Bai. 206 00:14:20,527 --> 00:14:22,154 Halako keinu batek denbora 207 00:14:22,154 --> 00:14:24,948 igaro ez balitz bezala sentiaraziko zintuzkete. 208 00:14:24,948 --> 00:14:26,575 Margoti esango diot. 209 00:14:27,409 --> 00:14:30,162 Ahizpak ezagutzen ez duen neska bat bilatuko du 210 00:14:30,162 --> 00:14:32,122 zuk hori eskatzeagatik? 211 00:14:32,831 --> 00:14:36,293 Song Covey familian limurtzailea izateagatik naiz ezaguna. 212 00:14:37,044 --> 00:14:39,296 Margotek ez luke "limurtzaile" esango. 213 00:14:39,963 --> 00:14:41,632 Eta nigatik egingo zenuke? 214 00:14:45,594 --> 00:14:46,428 Jakina ba. 215 00:14:47,387 --> 00:14:48,472 Artekaria naiz. 216 00:14:51,391 --> 00:14:56,730 Ez dut nahikoa estimatzen aparteko familia dudala. Edozer dela ere laguntzen didate. 217 00:14:59,024 --> 00:15:00,233 Zaila izango da. 218 00:15:01,068 --> 00:15:01,902 Halakorik... 219 00:15:03,445 --> 00:15:04,321 ez izatea. 220 00:15:08,158 --> 00:15:09,034 Halaxe da. 221 00:15:11,787 --> 00:15:12,746 Milesker, Kitty. 222 00:15:18,377 --> 00:15:20,921 Yurik esan dit dena kontatu dizula. 223 00:15:20,921 --> 00:15:25,133 - Eta ez zara haserretu. - Harekin ez. 224 00:15:25,133 --> 00:15:28,637 Ez nintzen harengan bihotz-bihotzez fidatzen, zugan baizik. 225 00:15:30,555 --> 00:15:32,641 Esan nahi nizun, benetan, baina... 226 00:15:33,308 --> 00:15:35,727 ezin nuen. Ez zen nire sekretua soilik. 227 00:15:35,727 --> 00:15:36,728 Jakina. 228 00:15:36,728 --> 00:15:40,065 Baina minduta nago halere. Bazenuen niri zerbait esatea. 229 00:15:41,483 --> 00:15:42,401 Esango didazu... 230 00:15:43,902 --> 00:15:45,195 zer egin behar dudan? 231 00:15:46,071 --> 00:15:48,907 Ezagutzen nuen Daek jakingo luke jada. 232 00:15:52,911 --> 00:15:54,871 Aizue, zatozte. 233 00:15:54,871 --> 00:15:55,831 Tira ba. 234 00:15:57,332 --> 00:15:58,667 Gaurko lana 235 00:15:58,667 --> 00:16:03,714 lorategia uholdearen aurretik zeukan edertasunera itzultzea da. 236 00:16:04,381 --> 00:16:05,632 Saria zera da: 237 00:16:05,632 --> 00:16:09,261 komunitateari osatzen lagundu diozuela jakitea. 238 00:16:09,261 --> 00:16:11,596 Balio izugarria du horrek. 239 00:16:12,347 --> 00:16:13,181 Itzel. 240 00:16:14,683 --> 00:16:19,312 Dendara itzultzeko ordua normalean baino ordubete beranduago izango da. 241 00:16:19,312 --> 00:16:20,856 - Ene, primeran. - Aupa! 242 00:16:20,856 --> 00:16:24,234 Bai? Ederto. Has gaitezen dena txukuntzen, konforme? 243 00:16:25,068 --> 00:16:26,611 Ederki. Eskuareak dauzkat. 244 00:16:26,611 --> 00:16:27,571 Tira ba. 245 00:16:30,240 --> 00:16:31,867 Eskerrik asko. 246 00:16:31,867 --> 00:16:33,160 Primeran. Asko da. 247 00:16:33,160 --> 00:16:34,619 Asko-- Ai, ama. 248 00:16:36,872 --> 00:16:37,789 Aizu, Florian. 249 00:16:39,958 --> 00:16:40,834 Aizu! 250 00:16:40,834 --> 00:16:41,752 Zer? 251 00:16:42,544 --> 00:16:43,837 Egurkari sexya nauzu. 252 00:16:45,964 --> 00:16:48,050 Mugikorrarekin ari zara etengabe. 253 00:16:48,050 --> 00:16:51,928 Badakit. Mezu bakar honi erantzun behar diot. Garrantzitsua da. 254 00:16:51,928 --> 00:16:54,723 Azken aldian halako mezu asko jaso dituzu. 255 00:17:05,108 --> 00:17:05,942 Kaixo, ama. 256 00:17:07,652 --> 00:17:10,572 Nota onak ditut, ez da beharrezkoa! 257 00:17:11,782 --> 00:17:14,159 Aita da. Zaude. 258 00:17:16,912 --> 00:17:17,746 Bai, aita? 259 00:17:19,664 --> 00:17:21,625 Aita, badakit. Deitu berri dit. 260 00:17:22,417 --> 00:17:25,670 Ez, aita, ez dut Parisen bizi nahi. 261 00:17:26,546 --> 00:17:29,841 Ez dago ni Ya Ya eta Pappous-enera bidaltzeko arrazoirik. 262 00:17:30,425 --> 00:17:31,802 Zera, aita, ezin-- 263 00:17:32,677 --> 00:17:33,512 Hara. 264 00:17:34,262 --> 00:17:36,890 Telefonoa eseki diezu guraso biei? 265 00:17:38,141 --> 00:17:40,060 Aitari hori egingo banio... 266 00:17:42,979 --> 00:17:43,814 Florian. 267 00:17:45,816 --> 00:17:47,192 Bizia nahaspilatu zait. 268 00:17:48,610 --> 00:17:51,279 Zu kenduta, zera-- nahaspila da. 269 00:17:51,947 --> 00:17:53,115 Zer gertatu da? 270 00:17:53,115 --> 00:17:56,409 Gurasoak zaintza eta mantenua direla eta liskartu dira, 271 00:17:56,409 --> 00:17:58,703 eta alde bat hauta dezadan nahi dute. 272 00:17:59,538 --> 00:18:02,624 Notak okertu zaizkit eta haiek ez dute hori onartuko. 273 00:18:02,624 --> 00:18:06,086 Amak mehatxatu egin nau: Greziara itzultzea aipatu dit, 274 00:18:06,086 --> 00:18:09,965 harekin eta aitona-amona ortodoxoekin bizitzera. Aitona-amonek 275 00:18:09,965 --> 00:18:11,424 ez dakite gaya naizela. 276 00:18:12,259 --> 00:18:14,469 Ezin dute gaya naizenik jakin. Beraz... 277 00:18:35,657 --> 00:18:37,659 Yuri! Ahizpak mezu bat bidali dit. 278 00:18:38,410 --> 00:18:39,494 Topatu egin du! 279 00:18:39,494 --> 00:18:41,955 Julianak gero deituko dit. Hitz egin ahalko duzue. 280 00:18:41,955 --> 00:18:43,665 Ai, ama. Apartekoa zara. 281 00:18:43,665 --> 00:18:46,376 Artekari trebezia ez dut galdu. 282 00:18:46,376 --> 00:18:49,004 Batzuetan keinu handi bat baino ez da behar. 283 00:18:59,472 --> 00:19:01,892 - Ai ene. Ocean Park da! - Etorri egin da! 284 00:19:20,202 --> 00:19:24,164 Ez, ni naiz, Madison Miller. Zure amonari laguntzera etorri naiz. 285 00:19:25,832 --> 00:19:27,250 Madison, fanik handiena. 286 00:19:27,250 --> 00:19:29,502 New York, Istanbul eta Tokion ikusi zaitut. 287 00:19:29,502 --> 00:19:32,297 Dubain ez zenuen showik onena izan, baina itzel halere! 288 00:19:32,881 --> 00:19:33,757 Milesker. 289 00:19:35,091 --> 00:19:38,595 Aupa. Goraintziak nire amaren, Dami-ren, partez, Park jauna. 290 00:19:39,638 --> 00:19:40,472 Dami. 291 00:19:41,264 --> 00:19:43,391 Zure ama berebiziko emakumea da. 292 00:19:43,391 --> 00:19:46,603 Esan al dizu inoiz Sundance-n topo egin genuela? 293 00:19:47,646 --> 00:19:49,731 Gau hotz-hotzean berotu ninduen. 294 00:19:50,607 --> 00:19:51,441 Barkatu? 295 00:19:51,441 --> 00:19:52,734 Ea, selfie bat. 296 00:20:02,494 --> 00:20:04,454 Aizu, lagunduko didazu? 297 00:20:05,622 --> 00:20:07,249 Ondo atera behar zait. 298 00:20:15,632 --> 00:20:17,092 Nora eramango nauzu? 299 00:20:17,801 --> 00:20:19,177 Sorpresa da. 300 00:20:21,388 --> 00:20:22,722 Jarri ezpain-dirdira. 301 00:20:23,807 --> 00:20:26,309 Eta orratz zaitzagun pixka bat desberdin. 302 00:20:28,561 --> 00:20:29,771 Ea ba. 303 00:20:43,743 --> 00:20:45,912 Ai ene! Armiarma! Mugitzen ari da! 304 00:20:45,912 --> 00:20:47,998 Normalean mugitu egiten dira, bai. 305 00:20:51,251 --> 00:20:53,086 Leihotik joan da. 306 00:20:54,296 --> 00:20:55,130 Baretu. 307 00:20:56,506 --> 00:20:57,549 Salbatu nauzu. 308 00:21:02,220 --> 00:21:03,054 Dena ondo? 309 00:21:03,888 --> 00:21:04,848 Bai, jakina. 310 00:21:06,057 --> 00:21:08,101 Ez dut zuri muxu emateko asmorik. 311 00:21:08,893 --> 00:21:09,728 Badakit. 312 00:21:12,105 --> 00:21:12,981 Hepa. 313 00:21:14,566 --> 00:21:15,859 Zitakidea hemen duzu. 314 00:21:16,609 --> 00:21:18,820 Bera da. Jakina, zita harekin da. 315 00:21:19,988 --> 00:21:20,822 Kaixo. 316 00:21:21,573 --> 00:21:22,741 Eder-eder zaude. 317 00:21:24,242 --> 00:21:25,076 Kaixo. 318 00:21:26,494 --> 00:21:27,329 Milesker. 319 00:21:52,062 --> 00:21:56,566 NON ZAUDE? NIRE DENDAN SORPRESATXO BAT DUZU 320 00:22:04,574 --> 00:22:05,992 Iritsi gara? 321 00:22:06,576 --> 00:22:09,079 Tira, iristen garenean, abisatuko dizut. 322 00:22:09,079 --> 00:22:12,082 Ea antolatu duenak bera barkatzen laguntzen didan, 323 00:22:12,082 --> 00:22:15,001 baita Yurirekiko sentimendu nahasiak eteten ere. 324 00:22:15,001 --> 00:22:15,919 Bi maila. 325 00:22:21,549 --> 00:22:24,386 Eta... iritsi gara. 326 00:22:34,646 --> 00:22:37,399 Inork ez dit hain gauza politik inoiz prestatu. 327 00:22:38,108 --> 00:22:41,403 Pozik itzuliko nintzateke... ongietorri festara. 328 00:22:43,613 --> 00:22:48,284 Soineko hura jantzita ikusi zintudan unera. 329 00:22:49,577 --> 00:22:50,453 Tira... 330 00:22:52,497 --> 00:22:53,748 muxu eman nahi dizut. 331 00:22:55,542 --> 00:22:58,128 Emadazu afaria. Gero ikusiko dugu. 332 00:22:59,796 --> 00:23:00,672 Ados. 333 00:23:16,020 --> 00:23:16,855 Hepa. 334 00:23:19,524 --> 00:23:22,360 Non egon zara? Zergatik ez didazu erantzun? 335 00:23:22,360 --> 00:23:24,571 - Zera, Ocean Park-- - Hara. 336 00:23:24,571 --> 00:23:26,322 Harengatik huts egin didazu? 337 00:23:26,322 --> 00:23:27,323 Utzi bukatzen. 338 00:23:27,323 --> 00:23:30,952 Ocean Parken amonarekin izan naiz. Bere hanok ean afaldu dugu. 339 00:23:32,078 --> 00:23:34,706 Ocean Park ez zegoen. Ez naiz bere groupie a. 340 00:23:34,706 --> 00:23:39,252 Zera nahi duzu sinestea, amonagatik egin didazula huts? 341 00:23:39,252 --> 00:23:41,254 Bai ba. 342 00:23:41,254 --> 00:23:43,756 Sinetsi ezean, ez nauzu batere ezagutzen. 343 00:23:44,799 --> 00:23:47,677 Ados. Amonagatik izan da. Are okerrago. 344 00:23:47,677 --> 00:23:48,970 Zergatik axola dizu? 345 00:23:48,970 --> 00:23:51,556 Gurea ez da serioa. Ez nauzu neska-laguna. 346 00:23:52,182 --> 00:23:53,016 Ezta? 347 00:23:55,602 --> 00:23:57,729 Horretan bat gintozelakoan nengoen. 348 00:23:57,729 --> 00:23:59,856 Horrexegatik zintudan gustuko. 349 00:24:08,156 --> 00:24:10,909 Ez dut ulertzen. Txora-txora eginda zeunden. 350 00:24:11,493 --> 00:24:13,995 Bai, hori egiteko ohitura dut. 351 00:24:13,995 --> 00:24:17,749 Ehizak erabat zirraratzen nau, baina gero... aspertu egiten naiz. 352 00:24:19,000 --> 00:24:19,959 Sentitzen dut. 353 00:24:22,962 --> 00:24:24,506 Pozik arituko naiz zirrika baina. 354 00:24:25,256 --> 00:24:29,052 Sinesgaitza da nik hau esatea, baina... gehiago nahi dut. 355 00:24:31,638 --> 00:24:33,306 Erlazio baterako prest nago. 356 00:24:36,142 --> 00:24:41,147 Elkarrekin astebete eman eta gero, zuri esker jakin dut hori. 357 00:24:42,398 --> 00:24:44,484 Beti eta beti eskertuko dizut. 358 00:24:49,197 --> 00:24:50,657 Agur, Madison Miller. 359 00:24:53,868 --> 00:24:56,663 Bale ba. Bihar ikusiko dugu elkar, autobusean. 360 00:25:03,294 --> 00:25:04,170 Badakit... 361 00:25:05,046 --> 00:25:08,132 ni uste zenuen tipoa ez izateak... 362 00:25:08,675 --> 00:25:09,968 kezkatzen zaituela. 363 00:25:11,803 --> 00:25:13,972 Kezkatuta nengoen, baina-- 364 00:25:13,972 --> 00:25:15,181 Laga bukatzen. 365 00:25:21,271 --> 00:25:22,105 Halaxe da. 366 00:25:25,066 --> 00:25:26,734 Ez naiz tipo bera. 367 00:25:26,734 --> 00:25:28,319 Zu ez zara neska bera. 368 00:25:29,404 --> 00:25:30,613 Ezinezkoa litzateke: 369 00:25:32,448 --> 00:25:37,996 Elkar ezagutu genuenean, haurrak baino ez ginen. Lau urte pasa dira. 370 00:25:39,664 --> 00:25:41,749 - Sinestezina da. - Erabat. 371 00:25:47,422 --> 00:25:51,301 Denbora horretan... zeu baino ez zaitut gogoan izan. 372 00:25:52,677 --> 00:25:53,595 Eta nik zeu. 373 00:25:57,765 --> 00:26:01,144 Inoiz ez zaizu beste inor gustatu? 374 00:26:02,103 --> 00:26:03,021 Inoiz ez? 375 00:26:03,605 --> 00:26:04,564 Zera... 376 00:26:07,900 --> 00:26:11,487 - Behin. Bost bat minutuz. - Nor izan zen? 377 00:26:13,239 --> 00:26:15,241 - Mihee, hamalau urterekin. - Tira. 378 00:26:15,867 --> 00:26:18,828 Ez dakit zergatik. Begi-itzal distiratsua... 379 00:26:19,495 --> 00:26:22,415 jartzen hasi zen. Ez zen ezer izan, tira-- 380 00:26:22,415 --> 00:26:25,585 Ez duzu zertan zeure burua zuritu. Ulertzen dut. 381 00:26:26,502 --> 00:26:27,337 Ondo. 382 00:26:28,713 --> 00:26:32,925 Beste pertsona batzuek gu erakartzea normala da hazten ari garela. 383 00:26:35,094 --> 00:26:35,970 Bai. 384 00:26:36,971 --> 00:26:37,805 Baina... 385 00:26:44,520 --> 00:26:47,649 Festa hartan, muxu emateko norbait bilatu zenuenean, 386 00:26:47,649 --> 00:26:51,486 sabela errotik atera balidate bezala sentitu nintzen. 387 00:26:53,029 --> 00:26:55,740 Maitemintze igarokor bat baino gehiago da hori. 388 00:27:00,453 --> 00:27:01,954 Nik uste hori... 389 00:27:04,082 --> 00:27:05,208 maitasuna dela. 390 00:27:14,717 --> 00:27:15,927 Maite zaitut, Kitty. 391 00:27:18,846 --> 00:27:20,223 Beti maite izan zaitut. 392 00:27:23,351 --> 00:27:24,602 Nik ere maite zaitut. 393 00:27:50,586 --> 00:27:51,421 Hepa. 394 00:27:52,755 --> 00:27:55,466 - Eta? - Perfektua izan da. 395 00:27:56,467 --> 00:27:58,344 Asko pozten naiz zugatik! 396 00:27:59,679 --> 00:28:01,055 Eta Daegatik! 397 00:28:03,057 --> 00:28:03,933 Juliana da! 398 00:28:10,440 --> 00:28:11,566 Topatu nauzu? 399 00:28:12,275 --> 00:28:15,069 Espero nuen hala izatea, baina ezin dut sinetsi. 400 00:28:15,069 --> 00:28:15,987 Ai ene. 401 00:28:15,987 --> 00:28:18,406 Barkatu hainbeste luzatzeagatik! 402 00:28:18,406 --> 00:28:21,325 - Zure aurpegiaren mira nuen. - Eta nik zure guztiarena. 403 00:28:21,909 --> 00:28:24,454 Eman eskerrak Kittyri, nornahi dela ere. 404 00:28:24,454 --> 00:28:25,413 Konforme. 405 00:28:28,291 --> 00:28:30,334 Ene, itxura ederra duzu. 406 00:28:31,419 --> 00:28:34,088 Yurik munduko zoriontasun guztia merezi du. 407 00:28:34,088 --> 00:28:35,423 Daek eta biok bezala. 408 00:28:36,674 --> 00:28:38,468 Dena dago ondo halaxe. 409 00:28:38,468 --> 00:28:39,719 Pozik zaude? 410 00:28:39,719 --> 00:28:40,803 Zure mira dut. 411 00:28:41,637 --> 00:28:42,889 Eta nik zurea. 412 00:28:44,432 --> 00:28:49,103 Bihotz-bihotzez maite zaitut. 413 00:28:50,521 --> 00:28:54,400 Zergatik sentitzen naiz sabela errotik atera balidate bezala? 414 00:29:44,617 --> 00:29:47,537 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte