1 00:00:14,390 --> 00:00:17,351 {\an8}EKIALDEKO ERRESIDENTZIA KISS CAMPUSA 2 00:00:19,062 --> 00:00:21,814 Arrazoi bat, aro bat edo bizialdi osoa. 3 00:00:23,066 --> 00:00:24,692 Zeri buruz ari zara? 4 00:00:24,692 --> 00:00:28,488 Erlazio oro marko horietako baten barruan da. Aldizkari baten irakurri nuen. 5 00:00:28,488 --> 00:00:30,573 Madisonekin nuena bukatu egin da. 6 00:00:30,573 --> 00:00:34,118 Hausnartu dut. Uste dut zerbaitegatik nengoela harekin. 7 00:00:34,118 --> 00:00:35,328 Hanka luzeengatik? 8 00:00:35,328 --> 00:00:38,790 Ez. Erakutsi dit benetako zerbaitetarako nagoela prest. 9 00:00:41,000 --> 00:00:44,087 Zu baino ez zara gai norbaitek utzita hobeto sentitzeko. 10 00:00:46,506 --> 00:00:48,174 Zer moduz dena Florianekin? 11 00:00:48,800 --> 00:00:52,428 Ez du garairik onena, baina lagun nau. 12 00:00:53,346 --> 00:00:55,014 - Egun on. - Egun on. 13 00:00:57,350 --> 00:00:59,477 Itxura ederra duzu gaurkoan. 14 00:00:59,477 --> 00:01:01,604 - Kafea egingo dut. - Katiluak hartuko ditut. 15 00:01:01,604 --> 00:01:04,148 Goizegi da horren alai egoteko. 16 00:01:04,148 --> 00:01:09,320 Munduko mutil-lagunik perfektuena dudalako nago alai, baita ia ikasgai denak 17 00:01:09,946 --> 00:01:12,865 suspenditzear nagoela jakinarazi didatelako ere. 18 00:01:12,865 --> 00:01:16,494 Azken azterketak bikain egin ezean, eskolatik bidaliko naute. 19 00:01:17,620 --> 00:01:20,248 Eta orduan zergatik zaude alai? 20 00:01:20,248 --> 00:01:23,042 Luze pentsatuz gero, negarrez hasiko naizelako. 21 00:01:23,042 --> 00:01:25,336 Etxean azkarra nintzen, baina hemen txarto nabil. 22 00:01:25,336 --> 00:01:27,255 Azterketak astebete barru dira. 23 00:01:27,255 --> 00:01:30,299 Ikasketa antolatuko dugu. Guztiok lagunduko dizugu. 24 00:01:30,925 --> 00:01:33,553 - Oso lanpetuta nago, ez-- - Guzti-guztiok. 25 00:01:34,387 --> 00:01:37,890 Aizue, Kitty eta biok elkartu egin gara azkenean. 26 00:01:37,890 --> 00:01:40,226 Ez dut eskolatik bota dezaten utziko. 27 00:01:40,935 --> 00:01:42,186 Tira, konforme. 28 00:01:42,186 --> 00:01:44,188 - Kimika neure kontu. - Milesker. 29 00:01:44,188 --> 00:01:46,440 Korearra findu behar du nabari. 30 00:01:46,440 --> 00:01:47,984 Zer deitu didazu? 31 00:01:47,984 --> 00:01:48,901 Hortxe. 32 00:01:49,652 --> 00:01:51,445 Beste ikasgaiak neure kontu. 33 00:01:51,445 --> 00:01:54,365 Dae klaseko onena izan da seihileko guztietan. 34 00:01:54,365 --> 00:01:56,117 Esku onetan zaude. 35 00:01:56,117 --> 00:01:59,162 Pot eginez gero, benetako maitea utzi beharko dut, 36 00:01:59,162 --> 00:02:02,248 eta uste baino handiagoa den amaren ondarea zikindu. 37 00:02:02,248 --> 00:02:03,207 Tira ba... 38 00:02:04,750 --> 00:02:05,918 presiorik ez. 39 00:02:24,687 --> 00:02:26,772 Hara, Finnerty irakaslea. 40 00:02:27,398 --> 00:02:29,775 Lim zuzendaria. Kaixo. 41 00:02:29,775 --> 00:02:30,985 Hau kointzidentzia. 42 00:02:30,985 --> 00:02:33,362 Egia esan, jarraitu egin dizut. 43 00:02:33,863 --> 00:02:35,239 Hitz egin nahi dut. 44 00:02:37,867 --> 00:02:41,829 Hiruhileko amaierako talentu-ikuskizunean solo bat egin nahi baduzu, 45 00:02:41,829 --> 00:02:44,123 jakizu irakasleek debekatuta dutela. 46 00:02:44,123 --> 00:02:45,124 Ez, zera-- 47 00:02:48,628 --> 00:02:50,963 Ez dago hau esateko era sotilik. 48 00:02:54,300 --> 00:02:55,551 Zure semea naiz. 49 00:02:57,678 --> 00:03:00,223 Badakit ez didazula galdetu, 50 00:03:00,848 --> 00:03:04,393 baina ez kezkatu, zoriontsu hazi nintzen. 51 00:03:05,019 --> 00:03:07,438 Pertsona eder bik adoptatu ninduten. 52 00:03:08,064 --> 00:03:09,607 Maite ditut gurasoak. 53 00:03:09,607 --> 00:03:10,733 Zer? 54 00:03:14,904 --> 00:03:17,073 Zergatik uste duzu zure ama naizela? 55 00:03:17,823 --> 00:03:19,784 Tira, jakin-mina nuen. 56 00:03:19,784 --> 00:03:23,913 Duela urte batzuk, genealogia-test bat egin nuen eta Leeren iloba bat 57 00:03:23,913 --> 00:03:26,207 azaldu zitzaidan emaitzetan. 58 00:03:26,207 --> 00:03:28,084 Denbora behar izan nuen, 59 00:03:28,084 --> 00:03:31,712 baina zeraz konturatu nintzen: Lee aita biologikoa dut. 60 00:03:32,797 --> 00:03:35,258 Horregatik etorri zinen KISSera. 61 00:03:35,883 --> 00:03:36,884 Bera ezagutzera? 62 00:03:37,843 --> 00:03:38,928 Bai. 63 00:03:45,226 --> 00:03:46,435 Leek ez daki. 64 00:03:47,812 --> 00:03:48,813 Imajinatzen nuen. 65 00:03:48,813 --> 00:03:50,564 Nik baino ez dakit. Nik eta... 66 00:03:54,151 --> 00:03:55,569 Kitty Song Covey-k. 67 00:03:58,781 --> 00:04:00,700 Hark esan zizun ama ninduzula? 68 00:04:02,410 --> 00:04:03,661 Bai, baina berak-- 69 00:04:04,829 --> 00:04:06,372 Ez dio axola. 70 00:04:06,372 --> 00:04:10,543 Hau ere eman zidan. 71 00:04:37,611 --> 00:04:38,946 Ongi, iritsi zara. 72 00:04:39,488 --> 00:04:42,241 Millerdarrak talentu-ikuskizunean izango dira. 73 00:04:42,825 --> 00:04:44,618 Madisonek dantza egingo ei du. 74 00:04:47,705 --> 00:04:49,081 Bai. Bi bider. 75 00:04:50,166 --> 00:04:52,710 Madison bikain ari da KISSen. Eskerrak. 76 00:04:53,753 --> 00:04:57,089 Hala Millerdarrek badakite hoberenekin inguratzen garela. 77 00:04:57,757 --> 00:04:58,591 Maitea-- 78 00:04:58,591 --> 00:05:01,719 Aukera baliatu behar dugu erosketa zertzeko. 79 00:05:01,719 --> 00:05:04,513 Horretarako, denak ondo funtzionatu beharko du. 80 00:05:04,513 --> 00:05:05,431 Yuriren aita. 81 00:05:06,932 --> 00:05:08,184 Hitz egin behar dugu. 82 00:05:09,393 --> 00:05:11,520 Jakina. Eseri. Mintza gaitezen. 83 00:05:16,984 --> 00:05:17,860 Nire... 84 00:05:18,903 --> 00:05:20,654 iraganeko zerbait da. 85 00:05:22,740 --> 00:05:23,824 Yuri etxean da? 86 00:05:25,284 --> 00:05:28,496 Ez dut musika pairaezinik entzuten. Ezetz uste dut. 87 00:05:36,337 --> 00:05:39,006 Egia esango dizut: seme bat dut. 88 00:05:40,508 --> 00:05:42,301 Hamasei urte nituenean... 89 00:05:44,053 --> 00:05:45,679 lagun amerikar baten izena... 90 00:05:47,431 --> 00:05:50,726 erabili nuen ospitalean kontua estaltzeko. 91 00:05:52,895 --> 00:05:54,730 Uste nuen ez ninduela topatuko. 92 00:06:00,694 --> 00:06:02,780 Gaurkoan, topatu egin nau baina. 93 00:06:16,877 --> 00:06:17,878 Dirua nahi zuen? 94 00:06:20,673 --> 00:06:21,632 Ez. 95 00:06:27,179 --> 00:06:28,848 Ezagutu gura nau. 96 00:06:31,100 --> 00:06:34,520 Gainera, aita biologikoa nolako pertsona den jakin gura du. 97 00:06:37,064 --> 00:06:38,983 - Eman dirua. Alde egin dezala. - Baina-- 98 00:06:38,983 --> 00:06:42,361 Hau ezin da ezagutzera eman! Inoiz ez. 99 00:06:49,326 --> 00:06:50,161 Badakit. 100 00:06:51,120 --> 00:06:52,455 Zeri buruz ari zarete? 101 00:06:54,248 --> 00:06:55,833 Ama, seme bat duzu? 102 00:06:59,295 --> 00:07:01,005 Yuri, zaude! 103 00:07:01,630 --> 00:07:02,465 Yuri! 104 00:07:05,593 --> 00:07:09,722 Ezagutu gabeko neba bat dut. Inoiz ez zenidan aipatu ere egingo. 105 00:07:10,306 --> 00:07:12,016 Lee irakaslea da aita, ezta? 106 00:07:12,725 --> 00:07:14,268 Zer zabiltza? 107 00:07:15,436 --> 00:07:16,520 Nor dut neba? 108 00:07:17,271 --> 00:07:19,064 - Ez dizu axola. - Zergatik? 109 00:07:19,064 --> 00:07:22,526 Erosiko duzulako? Konpondu beharreko arazoa balitz bezala. 110 00:07:22,526 --> 00:07:23,486 Eta zertarako? 111 00:07:23,486 --> 00:07:26,530 Gure familia miserableak itxura bikaina izan dezan? 112 00:07:26,530 --> 00:07:28,365 Ez zenuen jakin behar. 113 00:07:28,365 --> 00:07:31,535 Eta ez nuen Juliana bidali zenuenik jakin behar. 114 00:07:31,535 --> 00:07:34,705 - Yuri, zure onerako izan zen! - Ez horixe. 115 00:07:34,705 --> 00:07:36,665 Lotsatuta zaudelako izan zen. 116 00:07:36,665 --> 00:07:38,834 Beti pentsatu dut nitaz zeundela lotsatuta, 117 00:07:38,834 --> 00:07:41,045 baina zeure buruaz zaude lotsaturik. 118 00:07:41,045 --> 00:07:42,505 Gaztea eta mizkea zara. 119 00:07:42,505 --> 00:07:45,966 Halakoa zinen haurtxoa izan zenuenean. Sekretua ondo atera zaizu? 120 00:07:45,966 --> 00:07:47,635 Sekretua izan behar zen! 121 00:07:47,635 --> 00:07:49,261 Erraza izan zela uste duzu? 122 00:07:49,261 --> 00:07:51,180 Nerabe haurduna nintzen. Horrek 123 00:07:51,180 --> 00:07:53,599 halmeoni eta hal-abeoji suntsituko zituzkeen. 124 00:07:55,226 --> 00:08:00,147 Familiaren onura lehenetsiz jokatu nuen eta orain era berean ari naiz jokatzen. 125 00:08:00,147 --> 00:08:01,774 Zer onura eta zer erdi! 126 00:08:04,985 --> 00:08:07,488 Juliana maite dut. 127 00:08:09,365 --> 00:08:10,241 Ulertzen duzu? 128 00:08:12,576 --> 00:08:15,454 Zure irudia babesteko bidali zenuen. 129 00:08:15,454 --> 00:08:18,040 Nik baino gehiago arduratzen zaitu horrek, 130 00:08:18,040 --> 00:08:20,459 baita ezagutu nahi zaituen semeak baino gehiago ere. 131 00:08:21,210 --> 00:08:25,422 Kontua hori baino konplexuagoa da. Iraganekoa da gainera. 132 00:08:26,298 --> 00:08:28,175 Ez da iraganekoa. 133 00:08:28,175 --> 00:08:29,510 Hemen duzu. 134 00:08:30,594 --> 00:08:33,764 Eta, ama, hementxe nauzu. 135 00:08:34,557 --> 00:08:35,516 Orainaldian. 136 00:08:38,060 --> 00:08:39,061 Homosexuala naiz. 137 00:08:40,688 --> 00:08:42,898 Eta kito. Bukatu da eztabaida. 138 00:08:44,024 --> 00:08:46,318 Baina zu eta Dae... 139 00:08:46,318 --> 00:08:49,822 Gustuko zenuen, ezta? Halako beste mutil bat topatuko duzu. 140 00:08:49,822 --> 00:08:51,740 Inoiz ez zait gustatu. 141 00:08:51,740 --> 00:08:53,784 Kontu zeharo faltsua izan zen. 142 00:08:55,494 --> 00:08:58,998 Bizi faltsua eduki behar dut maita nazazun. 143 00:09:00,833 --> 00:09:02,585 Baina bukatu da. 144 00:09:18,267 --> 00:09:21,061 Tira, zeintzuk dira termodinamika estatistikoak 145 00:09:21,061 --> 00:09:23,856 proposatzen dituen hiru lege naturalak? 146 00:09:24,440 --> 00:09:26,817 - Ez dago lege naturalik. Tranpa-galdera. - Ederto! 147 00:09:26,817 --> 00:09:29,153 Ea, konposatu kimikoak. 148 00:09:30,404 --> 00:09:33,407 Ona izan beharko nuke Kimikan. Artekaritza da berez. 149 00:09:33,407 --> 00:09:36,869 Bai. Hori bai, pertsonak ez dira substantzia kimikoak. 150 00:09:38,412 --> 00:09:39,246 Egia. 151 00:09:39,997 --> 00:09:43,417 Batutakoan, ez dira proportzio finkoetan juntu geratzen. 152 00:09:43,417 --> 00:09:46,754 Tira. Zer duzu? 153 00:09:47,880 --> 00:09:48,922 Ezer ez. 154 00:09:48,922 --> 00:09:50,215 Pozik nago Daerekin. 155 00:09:50,215 --> 00:09:53,469 Aspalditik irrikatu dut hau. Orain elkarrekin gaude. 156 00:09:53,469 --> 00:09:55,512 - Jada ez duzu ametsik--? - Ez. 157 00:09:55,512 --> 00:09:56,764 Ez, Daerekin nago. 158 00:09:56,764 --> 00:09:59,391 Guztiz, erabat, % 100. 159 00:09:59,391 --> 00:10:02,353 Eta ez zara Yuri gustuko duzula alboratzen ari? 160 00:10:02,353 --> 00:10:04,438 Ez, ez, ez natzaio hurbildu nahi 161 00:10:04,438 --> 00:10:07,983 Yuriri ezer kontatuko ez niola agindu niolako Alexi. 162 00:10:07,983 --> 00:10:11,654 Kontuz nabil, nahi gabe gaiari buruzko ezer ez botatzeko. 163 00:10:11,654 --> 00:10:13,155 Ondo, ondo. 164 00:10:13,155 --> 00:10:16,075 Yuri distiratsua da eta atentzioa eman dit, 165 00:10:16,075 --> 00:10:17,785 baina ez naiz mapatxe bat. 166 00:10:17,785 --> 00:10:20,371 Gai naiz gauza dirdiratsuei ez begiratzeko. 167 00:10:25,501 --> 00:10:26,377 Banoa! 168 00:10:32,341 --> 00:10:33,175 Yuri. 169 00:10:34,343 --> 00:10:36,303 Yuri, zer moduz? 170 00:10:36,303 --> 00:10:38,263 Armairutik atera natzaio amari. 171 00:10:40,641 --> 00:10:41,642 Homosexuala naiz. 172 00:10:42,184 --> 00:10:43,769 Ai, ama, ongi etorri. 173 00:10:46,021 --> 00:10:47,231 Ondo sentitzen naiz. 174 00:10:47,981 --> 00:10:50,484 Izututa, baina aske. 175 00:10:52,444 --> 00:10:54,113 Zuekin bizitzera nator! 176 00:10:58,367 --> 00:11:00,786 Bai, neba sekretua daukat. 177 00:11:00,786 --> 00:11:02,413 Sinesgaitza da, ezta? 178 00:11:02,413 --> 00:11:05,082 Sinesgaitza erabat. 179 00:11:05,082 --> 00:11:06,542 Ondo zaude? 180 00:11:06,542 --> 00:11:09,503 Badakizu nor den? 181 00:11:09,503 --> 00:11:13,215 Ez. Zuzenean galdetu diot ea aita Lee irakaslea den, 182 00:11:13,215 --> 00:11:14,842 baina ez dit ezer esan. 183 00:11:14,842 --> 00:11:16,760 Ausart jokatu duzu. 184 00:11:16,760 --> 00:11:21,432 Nire neba baztertu nahi du, Juliana baztertu zuen moduan. 185 00:11:22,349 --> 00:11:24,101 Mokordo galanta da hori. 186 00:11:24,101 --> 00:11:26,228 Haserre-haserre nauka. 187 00:11:26,979 --> 00:11:30,607 Baina pozik nago neba dela eta. Beti nahi izan dut senide bat. 188 00:11:31,525 --> 00:11:34,486 Ai, bera neure kabuz topatzeko erarik balego... 189 00:11:35,028 --> 00:11:37,865 Ez esatea agindu zenion. Ez esatea agindu zenion. 190 00:11:38,574 --> 00:11:40,951 Agian hark topatuko zaitu egunen batean. 191 00:11:40,951 --> 00:11:42,035 Hala espero dut. 192 00:11:44,538 --> 00:11:47,833 - Yuri, lagun ona izan nahi dut-- - Lagun ona zara. 193 00:11:50,878 --> 00:11:54,923 Gogoratzen duzu urtekariaren eguna? Gure amen argazkia ikusi genuen. 194 00:11:54,923 --> 00:11:57,718 Nire amak kamiseta estua zeraman, eta zureak--? 195 00:11:57,718 --> 00:11:58,802 Ai ene, bai. 196 00:11:58,802 --> 00:12:02,139 Kamiseta tzar hura haurdunaldia ezkutatzeko zeraman. 197 00:12:03,056 --> 00:12:05,058 Argitzen hasi dira kontuak. 198 00:12:05,768 --> 00:12:07,561 Zure amak bazekien segur aski. 199 00:12:09,062 --> 00:12:11,982 Bai. Lagun minak zirelakoan nago. 200 00:12:13,192 --> 00:12:14,777 Hurrengo belaunaldia gara. 201 00:12:25,871 --> 00:12:28,081 Hiru Erreinu beranten garaia. 202 00:12:28,081 --> 00:12:31,251 Zortziehun eta laurogeita hamarretik 936ra. 203 00:12:31,251 --> 00:12:33,754 - Lehen estatu politikoa? - Gojoseon. 204 00:12:33,754 --> 00:12:35,464 - Gojoseon. - Gojoseon. 205 00:12:37,800 --> 00:12:38,967 Zer da hau? 206 00:12:38,967 --> 00:12:40,010 Hemen bizi naiz. 207 00:12:40,803 --> 00:12:42,095 Zer? Zergatik? 208 00:12:43,555 --> 00:12:44,973 Hirukotea zarete orain? 209 00:12:45,724 --> 00:12:46,809 - Ez. - Ez. 210 00:12:47,684 --> 00:12:48,685 Homosexuala naiz. 211 00:12:49,770 --> 00:12:52,981 Armairutik atera natzaio amari. Alde egin dut atikotik. 212 00:12:52,981 --> 00:12:54,316 Izututa. Zirraratuta. 213 00:12:54,316 --> 00:12:56,401 Egon, beti izan zara homosexuala? 214 00:12:56,401 --> 00:12:57,903 Ez dut hautua. 215 00:12:57,903 --> 00:12:59,154 Badakit. Zera... 216 00:13:00,489 --> 00:13:01,698 Zuk eta Daek 217 00:13:02,658 --> 00:13:04,493 erlazio faltsua zenuten? 218 00:13:05,953 --> 00:13:06,912 Kittyk arrazoi zuen? 219 00:13:06,912 --> 00:13:08,747 Artekaritzan iaioa naiz. 220 00:13:08,747 --> 00:13:10,374 Ez zaude haserre Daerekin? 221 00:13:10,874 --> 00:13:14,211 Gezurra esan zizun behin eta berriz. 222 00:13:14,211 --> 00:13:17,172 Haserre nengoen, baina barkatu nuen. 223 00:13:18,465 --> 00:13:20,300 Fidakorra zara. Aitaren emaztea lakoa. 224 00:13:20,300 --> 00:13:22,928 Aizu, Kitty eta biok ondo gaude. 225 00:13:24,012 --> 00:13:25,013 Utz ezazu. 226 00:13:25,013 --> 00:13:25,973 Ni ez nago ondo. 227 00:13:26,473 --> 00:13:29,017 Niri ere esan dizkidazu gezur asko. 228 00:13:29,017 --> 00:13:32,229 Halakoak ez zaizkio lagun estimatu bati egiten. 229 00:13:33,730 --> 00:13:34,898 Ez horixe. 230 00:13:40,195 --> 00:13:43,282 Ene, inoiz ez dut Min Horen alde hori ikusi. 231 00:13:44,032 --> 00:13:46,076 Azterketek jendea asaldatzen dute. 232 00:13:49,663 --> 00:13:51,290 KISS LIBURUTEGIA 233 00:14:00,924 --> 00:14:02,009 KOREAKO HISTORIA 234 00:14:02,009 --> 00:14:03,510 Ezin dut gehiago. 235 00:14:03,510 --> 00:14:05,220 Bukatu da. Nireak egin du. 236 00:14:05,220 --> 00:14:08,473 - Hiru egun gehiago. Gai zara. - Atsedena behar dut. 237 00:14:08,473 --> 00:14:10,726 Zerbait gehiago ikasiz gero, oka egingo dut. 238 00:14:10,726 --> 00:14:12,769 Tira, nahikoa da. Goazen. Tira. 239 00:14:12,769 --> 00:14:15,731 Ponpa dezagun odola. Artaziak egingo ditugu, bai? 240 00:14:15,731 --> 00:14:17,816 - Bai! - Ur hotzak eragin bera du. 241 00:14:17,816 --> 00:14:20,110 Pozik botako dizut burutik behera. 242 00:14:20,110 --> 00:14:22,738 - Badakit zer behar dugun. - Adderall-ik ez. 243 00:14:22,738 --> 00:14:25,616 Ez, ikusi duzu Eunice eta biok nola jartzen garen horrekin? 244 00:14:25,616 --> 00:14:27,951 Ezta pentsatu ere. Musika behar dugu. 245 00:14:27,951 --> 00:14:31,204 Kafea behar dugu. Nor dator nirekin? 246 00:14:38,712 --> 00:14:40,797 Zergatik etorri zara hala egoteko? 247 00:14:41,298 --> 00:14:42,257 Nola egoteko? 248 00:14:42,758 --> 00:14:44,343 Haserre nago zurekin. 249 00:14:45,802 --> 00:14:49,598 Barkatu gezurra esateagatik, baina ez zuen zurekin zerikusirik. 250 00:14:50,140 --> 00:14:53,101 Baina nolatan egin diozu hori Kittyri? 251 00:14:53,101 --> 00:14:55,979 Zergatik arduratzen zaitu Kittyk horrenbeste? 252 00:15:03,236 --> 00:15:04,071 Aizu. 253 00:15:04,947 --> 00:15:06,281 Hori ez al da Florian? 254 00:15:08,700 --> 00:15:09,826 Baietz uste dut. 255 00:15:10,535 --> 00:15:15,666 Q-ek dio Florian distraituta ibili dela azken aldian. 256 00:15:16,291 --> 00:15:17,542 Bizepsok al dira arrazoia? 257 00:15:36,687 --> 00:15:38,188 Bidaliko diogu argazkia? 258 00:15:39,064 --> 00:15:40,816 Ez, ez dakigu zer den ziur. 259 00:15:43,276 --> 00:15:45,112 Agian ez naiz etxera itzuliko. 260 00:15:45,612 --> 00:15:46,697 Pentsatuko dut, 261 00:15:46,697 --> 00:15:48,490 baina oraingoz Kittyrekin nago. 262 00:15:49,282 --> 00:15:51,284 - Aditzen gaitu? - Ez. 263 00:15:51,284 --> 00:15:53,912 Ikasteko prestatu diodan musikarekin ari da. 264 00:15:55,247 --> 00:15:57,082 Nahaste bat zertu diozu? 265 00:15:57,082 --> 00:15:58,709 Bai, laguna dut. 266 00:15:59,960 --> 00:16:01,628 Ez kezkatu! 267 00:16:01,628 --> 00:16:05,924 Ez suspenditzeko nahastea da, ez bero naukala adieraztekoa. 268 00:16:07,092 --> 00:16:09,594 Tira, asko hitz egiten duzu hari buruz 269 00:16:09,594 --> 00:16:11,722 eta orain elkarrekin bizi zarete... 270 00:16:12,806 --> 00:16:15,684 Laguna baino ez da, hitzematen dizut. 271 00:16:16,268 --> 00:16:18,145 Nitaz gauza bera esaten zenuen. 272 00:16:18,145 --> 00:16:19,479 Nahikoa da! 273 00:16:20,188 --> 00:16:23,400 Gainera, mutilak baino ez zaizkio gustatzen. 274 00:16:34,286 --> 00:16:38,040 Seihilekoan ondo aritu zaretenek azterketok aise egingo dituzue. 275 00:16:38,999 --> 00:16:39,958 Bidezkoa da. 276 00:16:40,667 --> 00:16:42,919 Gogorra, baina bidezkoa. 277 00:16:45,338 --> 00:16:46,173 Bai? 278 00:16:46,173 --> 00:16:49,384 Eta seihilekoan gaizki aritu bazara, zer? 279 00:16:49,384 --> 00:16:51,762 - Azken beltza segur aski. - Bale. 280 00:16:51,762 --> 00:16:53,889 Baina ulerbera naiz. 281 00:16:54,765 --> 00:16:57,142 Talentu-ikuskizunean parte hartuz gero, 282 00:16:57,142 --> 00:17:01,605 nire ikasleek hamar puntuko hobekuntza izango dute notarik txarrenean. 283 00:17:02,856 --> 00:17:05,358 Ederto. TikTok-eko dantza berria ikasi dut. 284 00:17:05,358 --> 00:17:08,236 - Nik malabarismoak egin ditzaket. - Ez, ez. 285 00:17:09,196 --> 00:17:12,991 Korear forma artistiko bat duintasunez defendatu beharko duzue. 286 00:17:17,996 --> 00:17:21,666 Aizu, amak dantza-klaseetara bidali ninduen luzaroan. 287 00:17:21,666 --> 00:17:22,918 Irakatsiko dizut. 288 00:17:22,918 --> 00:17:25,837 Zurekin dantzatuko naiz? Bai, ederki. 289 00:17:31,343 --> 00:17:32,803 SEULGO ESKOLA KOREAR BURUJABEA 290 00:17:38,475 --> 00:17:40,268 Gustuko dut azterketen usaina. 291 00:17:41,895 --> 00:17:46,316 Eliteko kirolaria zarelako. Ondo dakizu ikasgai guztiak gaindituko dituzula. 292 00:17:46,942 --> 00:17:47,859 Segur aski bai. 293 00:17:48,527 --> 00:17:50,278 Aizue, eseri gurekin. 294 00:17:54,032 --> 00:17:54,866 Hepa, mutilak. 295 00:17:55,617 --> 00:17:56,451 Kaixo. 296 00:17:57,661 --> 00:18:01,331 Tira, Florian, zer moduz ikasketa? 297 00:18:01,998 --> 00:18:04,960 Gau osoa eman zenuen liburuei iltzatuta? 298 00:18:06,294 --> 00:18:07,587 Bai, gau osoa. 299 00:18:07,587 --> 00:18:09,548 - Interesgarria. - Bai gero. 300 00:18:10,674 --> 00:18:13,927 Atsedena behar genuen eta kafe bila irten ginen. 301 00:18:17,472 --> 00:18:19,391 Tira, ikasteari berrekingo diot. 302 00:18:20,559 --> 00:18:21,852 - Gero arte. - Agur. 303 00:18:23,228 --> 00:18:24,104 Agur! 304 00:18:26,106 --> 00:18:28,692 Zer duzue? Zergatik ari zarete hain xelebre? 305 00:18:38,827 --> 00:18:41,621 Ez genekien nola kontatu. Sentitzen dut. 306 00:18:48,503 --> 00:18:49,671 Eskerrik asko. 307 00:18:51,715 --> 00:18:55,051 Ideia zera da: abanikoek, 308 00:18:55,051 --> 00:18:58,513 daramatzagun hanbok ek, koreografiak eta musikak 309 00:18:58,513 --> 00:19:03,059 bat etorri behar dute udaberriko pinpilinpauxen eta loreen irudia eratzeko. 310 00:19:03,727 --> 00:19:05,103 Eder-ederra da. 311 00:19:09,441 --> 00:19:10,400 Halaxe. 312 00:19:11,026 --> 00:19:13,111 Ireki, itxi. 313 00:19:22,204 --> 00:19:25,207 Ez dakit gai naizen harengandik hain gertu egonda 314 00:19:25,832 --> 00:19:27,626 hainbeste sekretu gordetzeko. 315 00:19:34,507 --> 00:19:35,342 Zer? 316 00:19:36,092 --> 00:19:37,761 Urduri nago. 317 00:19:38,303 --> 00:19:41,514 Ez da ezer. Eskola osoa baino ez duzu begira edukiko. 318 00:19:42,974 --> 00:19:45,852 Ez da madalenen gainean erori zinenean baino okerragoa izango. 319 00:19:49,356 --> 00:19:50,190 Kitty... 320 00:19:51,983 --> 00:19:54,110 mundua hegan zeharkatu zenuen 321 00:19:54,110 --> 00:19:55,654 nahi zenuenaren bila. 322 00:19:56,279 --> 00:19:58,406 Zerk urdurituko zaitu ba? 323 00:19:59,908 --> 00:20:00,867 Zeuk. 324 00:20:01,618 --> 00:20:04,162 Nik? Zergatik urduritzen zaitut? 325 00:20:07,415 --> 00:20:08,416 MAITEA DEIA 326 00:20:08,416 --> 00:20:10,877 - Ez diozu erantzungo? - Lasai. 327 00:20:10,877 --> 00:20:14,172 Gero deituko diot. Orain zeu zara garrantzitsuena. 328 00:20:14,172 --> 00:20:16,383 Dantza ondo ikasi behar duzu. 329 00:20:17,092 --> 00:20:20,303 Nota hobetu behar duzu. Ezin zaitut orain galdu. 330 00:20:20,303 --> 00:20:22,180 Nik ere ezin zaitut galdu. 331 00:20:37,070 --> 00:20:38,321 Kitty, baina zer...? 332 00:20:42,117 --> 00:20:43,493 Berandu gatoz, barkatu. 333 00:20:43,493 --> 00:20:45,704 - Zergatik begiratzen didazu? - Zergatik ote? 334 00:20:45,704 --> 00:20:47,789 Ondo al dago nik hanbok a eramatea? 335 00:20:47,789 --> 00:20:50,125 Neska, testuinguru honetan, bai. 336 00:21:13,940 --> 00:21:15,233 Adarrak jarri dizkidazu? 337 00:21:16,401 --> 00:21:17,235 Zer? 338 00:21:19,404 --> 00:21:20,238 Ez. 339 00:21:21,656 --> 00:21:25,285 - Min Hok eta Daek baietz uste dute. - Tira, ba oker daude. 340 00:21:25,285 --> 00:21:27,662 Gezurretan ari zara. Ikusi zintuzten. 341 00:21:33,460 --> 00:21:35,837 Azalpen bat edukiko zenuelakoan nengoen. 342 00:21:36,671 --> 00:21:37,881 Badaukat. 343 00:21:41,760 --> 00:21:42,677 Maite zaitut. 344 00:21:46,556 --> 00:21:47,390 Zer? 345 00:21:47,390 --> 00:21:48,850 Q, maite zaitut. 346 00:21:50,894 --> 00:21:52,562 - Hori ez da azalpena. - Entzun. 347 00:21:52,562 --> 00:21:54,856 Hainbeste maite zaitut, 348 00:21:54,856 --> 00:21:59,027 ezen nire bizitzako beste zati batzuk aintzat hartu ez baititut. 349 00:21:59,027 --> 00:22:01,279 Etxeko lanak, kasurako. 350 00:22:02,072 --> 00:22:05,742 Hainbeste, ezen ezin baitut hemen zu gabe egotea irudikatu. 351 00:22:10,413 --> 00:22:11,498 Nik ere maite zaitut. 352 00:22:13,124 --> 00:22:16,002 Sinetsi nahi dizut, baina kontatu guztia. 353 00:22:21,257 --> 00:22:23,510 Iruzur egin diot norbaiti... 354 00:22:25,011 --> 00:22:26,179 baina ez zuri. 355 00:22:34,771 --> 00:22:35,605 Kitty! 356 00:22:38,191 --> 00:22:40,610 Gero ikusiko zaitut. Ez ahaztu abanikoak. 357 00:22:40,610 --> 00:22:42,237 - Ez ba. - Ederto. 358 00:22:43,822 --> 00:22:45,073 Dena ondo? 359 00:22:46,616 --> 00:22:49,994 Bai. Urduri nago ikuskizunagatik, baita kezkatuta ere: 360 00:22:49,994 --> 00:22:52,288 gaindituko ote ditut azterketak? 361 00:22:52,288 --> 00:22:54,082 Horregatik zaude hala? 362 00:22:57,293 --> 00:22:58,294 Aditzen duzu? 363 00:22:58,294 --> 00:23:00,964 Kimika laborategitik datorrela dirudi. 364 00:23:01,714 --> 00:23:04,801 Alexekin hitz egin behar dut. Gero egongo gara. 365 00:23:10,974 --> 00:23:12,559 Ezagutzen dut itxarote-musika hori. 366 00:23:13,351 --> 00:23:14,519 Alde egingo duzu? 367 00:23:17,355 --> 00:23:21,526 Bai. Zera... gaur gauean joango naiz. 368 00:23:21,526 --> 00:23:23,778 Eta talentu-ikuskizuna zer? 369 00:23:24,362 --> 00:23:27,031 Hobe dut ez joan eta isilik alde egin. 370 00:23:28,491 --> 00:23:31,578 Baina hurrengo seihilekoan itzuliko zara, ezta? 371 00:23:32,579 --> 00:23:33,413 Ez. 372 00:23:34,873 --> 00:23:38,835 Koreara guraso biologikoei buruzko gauzak jakitera etorri nintzen. 373 00:23:39,961 --> 00:23:40,795 Eta lortu dut. 374 00:23:42,380 --> 00:23:45,258 Aitak ez daki existitzen naizenik eta ez diot 375 00:23:46,301 --> 00:23:48,052 bizia hankazgoratu nahi. 376 00:23:48,052 --> 00:23:51,097 Amak dena bereganatzeko denbora eskatu zidan, 377 00:23:51,097 --> 00:23:53,475 baina harrezkero ihes egiten dit. 378 00:23:56,060 --> 00:23:57,479 Gura ez nauela dirudi. 379 00:23:58,855 --> 00:24:00,523 Sentitzen dut, Alex. 380 00:24:02,150 --> 00:24:03,359 Eta Yuri zer? 381 00:24:03,943 --> 00:24:05,236 Ez da Jina bezalakoa. 382 00:24:05,236 --> 00:24:07,405 Zurekin harremana izan gura du. 383 00:24:09,866 --> 00:24:11,409 Yurik badaki nor naizen? 384 00:24:11,409 --> 00:24:14,245 Ez, baina badaki erdi-neba baduela 385 00:24:14,245 --> 00:24:16,623 eta bera ezagutzeko irrikan da. 386 00:24:16,623 --> 00:24:19,501 Nik ez diot ezer kontatu baina. 387 00:24:19,501 --> 00:24:21,336 Zaila izan da, jakizu, 388 00:24:21,336 --> 00:24:23,546 baina tartean ez sartzen ikasi dut. 389 00:24:24,839 --> 00:24:26,674 Gauza asko ikasi dituzu, Kitty. 390 00:24:32,805 --> 00:24:33,932 Gainditu dut! 391 00:24:36,100 --> 00:24:38,019 Bat gutxiago. Sei falta dira. 392 00:24:40,104 --> 00:24:42,148 Hausnar ezazu, bai? 393 00:24:42,774 --> 00:24:43,691 Yurirengatik. 394 00:24:57,288 --> 00:25:00,291 Miller jaun-andreak, kaixo. 395 00:25:00,291 --> 00:25:02,085 - Hau poza. - Hau poza, bai. 396 00:25:02,085 --> 00:25:04,837 Negozioak gustura nahasten ditut plazerarekin. 397 00:25:04,837 --> 00:25:06,256 Denbora aurrezten dit. 398 00:25:06,256 --> 00:25:08,967 Negozioa gaur bertan zertu dezakegu agian. 399 00:25:08,967 --> 00:25:11,302 - Ados nago. - Edariak lehenengo. 400 00:25:11,302 --> 00:25:13,221 Gero Madison topatu behar dugu. 401 00:25:13,221 --> 00:25:17,433 Tira ba, ondo pasatuko dugu, bost segundoz bada ere? 402 00:25:19,602 --> 00:25:22,146 Alaba ez dabil etxean lo egiten, bazenekien? 403 00:25:22,939 --> 00:25:25,900 - Nola ez nuen jakingo ba. - Esan atoan itzultzeko. 404 00:25:25,900 --> 00:25:29,112 Eta imajinatzen dut... beste arazoaz arduratuko zinela. 405 00:25:29,112 --> 00:25:32,365 Arazoa? Inoiz ez dut esan arazoa denik. 406 00:25:39,414 --> 00:25:42,333 Lan handia da niretzat familiaren irudiari eustea. 407 00:25:44,168 --> 00:25:47,672 Baina ez dakit esfortzua zertarako den. 408 00:25:48,214 --> 00:25:50,258 Ez Yuri, ez zu, ez ni. 409 00:25:52,510 --> 00:25:54,679 Gutariko inor ez da zoriontsua. 410 00:25:55,680 --> 00:25:56,806 Zoritxarrekoa zara? 411 00:25:58,099 --> 00:25:59,475 Mizkea zara. 412 00:26:00,518 --> 00:26:03,438 Gauza bera esan nion Yuriri. 413 00:26:04,105 --> 00:26:05,315 Mizkea dela. 414 00:26:09,319 --> 00:26:11,029 Ez nion halakorik esan behar. 415 00:26:14,240 --> 00:26:15,867 Alaba topatuko dut. 416 00:26:45,980 --> 00:26:47,649 Hurrengoa abaniko-dantza da. 417 00:26:51,027 --> 00:26:51,986 Tira ba. 418 00:26:53,571 --> 00:26:55,406 Tranpa egin dut azterketetan. 419 00:26:56,824 --> 00:26:59,369 Ez suspenditzeko eta Greziara ez joateko. 420 00:27:04,415 --> 00:27:06,959 Ez dizut ultzerarik eragin ez ezer. 421 00:27:07,543 --> 00:27:08,544 Atleta nauzu. 422 00:27:09,796 --> 00:27:13,549 Kiroltasun zintzoan sinesten dut. Tranpa egitea txarto dago. 423 00:27:13,549 --> 00:27:15,385 Ez diot inori kalterik egin. 424 00:27:19,138 --> 00:27:20,765 Laguntza baliatu dut. 425 00:27:54,424 --> 00:27:56,509 Piroteknia. Nire bigarren saiorako. 426 00:27:57,510 --> 00:27:59,303 K-Pop saioa! Milesker. 427 00:28:02,265 --> 00:28:03,683 - Hepa. - Hepa. 428 00:28:03,683 --> 00:28:06,310 Begizta txarto jarri duzu. Utziko...? 429 00:28:15,153 --> 00:28:17,488 Lehengoa, entsegukoa... 430 00:28:18,740 --> 00:28:19,824 - Zera-- - Yuri! 431 00:28:20,575 --> 00:28:21,868 Etxera itzultzea nahi dut. 432 00:28:22,910 --> 00:28:24,412 Hitz egingo dut Alexekin. 433 00:28:24,412 --> 00:28:26,205 Ondo ezagutu ahalko duzu. 434 00:28:26,205 --> 00:28:28,374 Alex? Zer Alex? 435 00:28:29,751 --> 00:28:31,669 Hara, uste nuen Kittyk-- 436 00:28:31,669 --> 00:28:33,963 Egon, Alex dut neba? 437 00:28:33,963 --> 00:28:35,465 Alex irakaslea? 438 00:28:36,841 --> 00:28:38,092 Eta zuk bazenekien? 439 00:28:39,177 --> 00:28:40,678 Yuri, azal diezazuket. 440 00:29:07,789 --> 00:29:09,165 Nolatan ez didazu esan? 441 00:29:11,042 --> 00:29:12,585 Neure neba zela uste nuen, 442 00:29:12,585 --> 00:29:14,921 haurdun egondakoa neure ama izan zela. 443 00:29:16,005 --> 00:29:18,341 Baina zigorralditik ihes genuen egunean 444 00:29:18,341 --> 00:29:21,344 - eta Leeren etxera-- - Egon, ordutik dakizu? 445 00:29:32,188 --> 00:29:33,898 Nolatan ezkutatu didazu? 446 00:29:35,024 --> 00:29:37,276 - Ezin nuen-- - Zintzoa izan? 447 00:29:37,276 --> 00:29:38,903 Kontzentratu nahi dut. 448 00:29:38,903 --> 00:29:42,114 - Ez naiz desonesta izan-- - Egia ezak gezurra dakar. 449 00:29:42,615 --> 00:29:44,951 Gezurra esan zenidan Daeri buruz, 450 00:29:44,951 --> 00:29:47,453 baina gainditu nuen. Orain lagunak gara. 451 00:29:55,545 --> 00:29:56,379 Ez! 452 00:29:57,088 --> 00:29:57,922 Sua! 453 00:29:58,840 --> 00:29:59,674 Ez! 454 00:30:02,635 --> 00:30:03,970 Ez. Ez! 455 00:30:26,492 --> 00:30:28,327 Baretu. Utzi bihurritzeari. 456 00:30:36,627 --> 00:30:38,045 Eta kito. Bukatu da. 457 00:30:38,045 --> 00:30:39,088 Eskerrik asko. 458 00:30:50,975 --> 00:30:52,184 Ondo al zaude? 459 00:30:52,184 --> 00:30:54,270 Ondo nago. Min Hok lagundu dit. 460 00:30:55,897 --> 00:30:57,148 Lagunduko niokeen. 461 00:30:57,148 --> 00:30:59,734 - Lehenen iritsi naiz. - Ba hemen naiz ja! 462 00:31:06,574 --> 00:31:08,200 Eta eszenatokiko drama zer? 463 00:31:09,702 --> 00:31:11,871 Ez-- Ez dakit ziur. 464 00:31:33,184 --> 00:31:34,769 Ez jokatu neurrigabe! 465 00:31:43,027 --> 00:31:44,737 Millerdarrak topatuko ditut. 466 00:31:58,167 --> 00:31:59,293 Ez da joan. 467 00:32:14,934 --> 00:32:16,185 Daniel, zatoz. 468 00:32:18,229 --> 00:32:20,064 - Zergatik? - Ama, zer zabiltza? 469 00:32:20,064 --> 00:32:21,524 Ez dut ideiarik ere ez. 470 00:32:24,026 --> 00:32:25,444 Zer ari zaizu gertatzen? 471 00:32:27,655 --> 00:32:29,865 Beti konta diezadakezu edozer, Kitty. 472 00:32:35,663 --> 00:32:36,580 Bale. 473 00:32:39,792 --> 00:32:41,627 Gerta ez dadin saiatu naiz, 474 00:32:44,463 --> 00:32:45,297 baina... 475 00:32:46,424 --> 00:32:47,800 Bota ezazu! 476 00:32:50,261 --> 00:32:52,388 Beste norbait gustatzen zait. 477 00:33:00,146 --> 00:33:00,980 Banekien. 478 00:33:03,149 --> 00:33:04,608 Ikusi dut nola begiratzen dizun. 479 00:33:06,819 --> 00:33:08,195 Hil egingo dut mutila. 480 00:34:01,082 --> 00:34:04,502 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte