1 00:00:16,350 --> 00:00:18,728 Beste norbait gustatzen zait. 2 00:00:19,395 --> 00:00:20,271 Banekien. 3 00:00:21,022 --> 00:00:22,398 Hil egingo dut mutila. 4 00:00:32,825 --> 00:00:34,911 Dae, geldi! Zaude! 5 00:00:34,911 --> 00:00:38,915 Zeure burua laguntzat daukazu? Ez egin ez jakinarena! 6 00:00:38,915 --> 00:00:41,459 Zer diozu ba? Zer zabiltza? Aska nazazu. 7 00:00:41,459 --> 00:00:44,253 Dae, geldi. Gelditu, ez da Min Ho. 8 00:00:45,588 --> 00:00:47,673 Honek ez du harekin zerikusirik. 9 00:00:53,596 --> 00:00:55,223 Barkatu. Uste nuen zuek-- 10 00:00:55,223 --> 00:00:56,557 Eta nik uste dut... 11 00:00:57,517 --> 00:00:59,769 posta-lagun garaian hobeto zeundetela. 12 00:01:02,105 --> 00:01:04,023 Barru-barruan, hark ere uste du. 13 00:01:06,275 --> 00:01:07,276 Zer esan du? 14 00:01:08,444 --> 00:01:09,320 Ezer ez. 15 00:01:11,614 --> 00:01:12,865 Dae, sentitzen dut. 16 00:01:13,407 --> 00:01:16,202 Ez nuen beste norbait gusta zekidakeenik uste. 17 00:01:16,202 --> 00:01:17,495 Saiatu zara kontra egiten? 18 00:01:17,995 --> 00:01:18,955 Saiatu naiz. 19 00:01:19,747 --> 00:01:20,581 Dae. 20 00:01:21,082 --> 00:01:23,126 Zinez saiatu naiz. 21 00:01:26,129 --> 00:01:26,963 Nor da? 22 00:01:30,508 --> 00:01:31,467 Yuri. 23 00:01:34,262 --> 00:01:35,096 Yuri? 24 00:01:38,224 --> 00:01:40,601 - Nolatan da Yuri? - Ez dakit. 25 00:01:41,269 --> 00:01:42,145 Hala... 26 00:01:42,728 --> 00:01:44,188 Hala gertatu da. 27 00:01:44,188 --> 00:01:47,483 E-- Noiz? Noiz hasi zitzaizun gustatzen? 28 00:01:50,611 --> 00:01:52,738 Min Horen festaren gauean. 29 00:01:52,738 --> 00:01:53,698 Hain aspaldi? 30 00:01:55,283 --> 00:01:57,076 Zergatik itzuli zinen nirekin? 31 00:01:57,076 --> 00:02:01,164 Nolatan ez nuen egingo ba? Dae, zurekin egotera etorri nintzen. 32 00:02:01,164 --> 00:02:03,457 - Neskak gustatzen zaizkizu derrepente. - Ez. 33 00:02:04,959 --> 00:02:08,713 Hala dirudi, baina mutilak ere bai, nik uste. 34 00:02:08,713 --> 00:02:11,883 Ulertu beharko gauza asko dira, badakit. Zera... 35 00:02:11,883 --> 00:02:15,386 - Nik ere ez ditut oso ondo ulertzen-- - Kitty, geldi. 36 00:02:17,847 --> 00:02:19,390 Orain ezin dut hau egin. 37 00:02:22,768 --> 00:02:24,312 Inoiz ezingo dut hau egin. 38 00:02:36,157 --> 00:02:37,116 Semea zaitut? 39 00:02:38,534 --> 00:02:39,368 Bai. 40 00:02:41,704 --> 00:02:44,332 - Nolatan? - Daniel, sentitzen dut. 41 00:02:45,499 --> 00:02:48,002 Ez nizun esan oztoporik jarri nahi ez nizulako. 42 00:02:49,003 --> 00:02:52,506 Estatu Batuetan musika ikasteko aukera zenuen eta ez nuen... 43 00:02:55,718 --> 00:02:58,512 zure etorkizuna ni nintzela eta uzterik nahi. 44 00:02:58,512 --> 00:03:00,973 Zer utziko nukeen? Rock-izar bilakatzea? 45 00:03:02,058 --> 00:03:03,684 Halakorik ez zen gertatuko. 46 00:03:04,310 --> 00:03:06,771 Abesten entzun nizun. Oso ona zara. 47 00:03:06,771 --> 00:03:08,314 Ona benetan. 48 00:03:10,566 --> 00:03:14,612 Espero dut zera sinestea, zuretzako hoberena nahi izan nuela. 49 00:03:19,700 --> 00:03:20,826 Alex. 50 00:03:21,953 --> 00:03:24,247 Joango gara hitz egitera nonbaitera? 51 00:03:27,083 --> 00:03:28,751 Gustura egingo dut, bai. 52 00:03:28,751 --> 00:03:29,669 Egon. 53 00:03:30,253 --> 00:03:31,629 Ezin dugu guztiok hitz egin? 54 00:03:32,338 --> 00:03:35,174 - Haserreegi naukazu hitz egiteko. - Badakit. 55 00:03:35,174 --> 00:03:37,510 Hitz egiteko are arrazoi handiagoa. 56 00:03:41,639 --> 00:03:42,682 Mesedez, Daniel. 57 00:04:07,456 --> 00:04:10,251 - Laztana, ondo al zaude? - Ez. 58 00:04:11,252 --> 00:04:15,381 Hurrengo hegaldia hartuko dut. Non dut pasaportea? Tree, altxatu. 59 00:04:15,381 --> 00:04:18,301 Ez, aita, ez da larrialdia. Ez esnatu Trina. 60 00:04:18,301 --> 00:04:19,760 Tree, lokartu berriz. 61 00:04:23,973 --> 00:04:25,725 Zer duzu, laztana? 62 00:04:25,725 --> 00:04:27,727 Errieta egin dut Daerekin 63 00:04:27,727 --> 00:04:34,066 nire lagun Yuri gustuko dudalako. Yuri neska da. 64 00:04:34,066 --> 00:04:36,652 Ai, ama, eskerrak. 65 00:04:36,652 --> 00:04:43,367 Eskerrak bisexuala naizelako? Pansexuala? Edo genero fluidoa? 66 00:04:43,367 --> 00:04:48,122 Dena dela "pansexuala" edota "fluidoa", eskerrak onik eta osasuntsu zaudelako. 67 00:04:48,956 --> 00:04:52,209 Onik eta osasuntsu nago, baina... 68 00:04:52,835 --> 00:04:54,587 triste ere bai, aita. 69 00:04:54,587 --> 00:04:57,506 Eta zeharo nahasita. 70 00:04:57,506 --> 00:05:01,594 Tira, hori ez da batere arraroa. 17 urte dituzu eta atzerrian zaude, 71 00:05:01,594 --> 00:05:04,180 bigarren hezkuntzako azken aurreko urtean. 72 00:05:04,180 --> 00:05:06,515 Pena da atsekabetuta izatea, Kittytxo, 73 00:05:06,515 --> 00:05:09,226 baina ezagutzen dudan pertsonarik indartsuenetarikoa zara. 74 00:05:09,226 --> 00:05:11,729 Tira, ez naiz oso indartsu sentitzen. 75 00:05:11,729 --> 00:05:13,147 Indartsua zara ba. 76 00:05:13,147 --> 00:05:14,398 Ama bezalaxe. 77 00:05:14,398 --> 00:05:18,652 Tristura eta nahastea haztearen zati dira. 78 00:05:18,652 --> 00:05:21,113 Hazten ari zarela dirudi. 79 00:05:21,113 --> 00:05:24,200 Ikasgai guztiak suspendituko ditut agian. 80 00:05:24,992 --> 00:05:25,951 Guztiak? 81 00:05:26,660 --> 00:05:28,329 Bale. Tira, hori-- 82 00:05:28,329 --> 00:05:30,331 Begira, eskolako kontuez gain, 83 00:05:30,331 --> 00:05:33,834 ikasi duzu ezer garrantzitsurik han? 84 00:05:36,337 --> 00:05:39,382 Amak maitasun amaigabea zabaltzen zuela. 85 00:05:39,382 --> 00:05:42,009 Denbora gutxi eman zuen hemen, 86 00:05:42,009 --> 00:05:45,638 baina arrasto sakona utzi zuen jendearen bizitzan. 87 00:05:45,638 --> 00:05:46,972 Bera topatzera joan zinen. 88 00:05:46,972 --> 00:05:50,059 Zeure burua topatu duzu. Nahi zenuena lortu duzu. 89 00:05:50,893 --> 00:05:52,103 Laztana, harro nago. 90 00:05:52,103 --> 00:05:53,604 Milesker, aita. 91 00:06:03,155 --> 00:06:04,031 Hepa. 92 00:06:06,033 --> 00:06:07,660 Eta maleta handi hau? 93 00:06:07,660 --> 00:06:10,454 Neguko jaiegunak dira. Baduzu gauzak uztea. 94 00:06:10,454 --> 00:06:13,040 Txarrenean jarriko naiz. 95 00:06:13,040 --> 00:06:16,127 Kontuak itxura txarra du, baina hobetuko da bihar. 96 00:06:16,127 --> 00:06:19,130 Azterketak gaindituko dituzu. Daerekin mintzatuko zara. 97 00:06:20,464 --> 00:06:21,507 Konponduko duzu. 98 00:06:22,299 --> 00:06:24,969 Baina ez dakit nola konpondu nahi dudan ere. 99 00:06:27,304 --> 00:06:29,056 Ez nago pozik mindu dudalako, 100 00:06:31,183 --> 00:06:34,353 baina Yuri gustatzen zait. Hori ez da desagertuko. 101 00:06:36,355 --> 00:06:38,816 Oraindik ez dizkit mezuak itzuli. 102 00:06:40,985 --> 00:06:43,529 Agian ez dakit ezer maitasunari buruz. 103 00:06:44,822 --> 00:06:50,202 Gogoratzen duzu? Etorri zinenean, ezpain birjinak zenituen oraindik. 104 00:06:50,202 --> 00:06:54,707 Inoiz ez zenizkion beste inori ukitu. Soju a probatu gabe zenuen. 105 00:06:54,707 --> 00:06:58,919 Koreara etortzeak era askotan irekiarazi nau. 106 00:07:00,421 --> 00:07:02,715 - Suspendituz gero-- - Ez da gertatuko. 107 00:07:04,300 --> 00:07:06,760 Artekaria hementxe behar dut. 108 00:07:09,180 --> 00:07:12,016 Erretiratuko naiz. Zaharregia naiz horretarako. 109 00:07:12,016 --> 00:07:15,269 Tira, nahikoa da. Lotarako tea prestatuko dizut. 110 00:07:16,061 --> 00:07:16,979 Ezti askorekin. 111 00:07:17,980 --> 00:07:21,066 Tira, hemen bikote on bat zertu dut behintzat: 112 00:07:21,066 --> 00:07:22,401 Zu eta Florian. 113 00:07:23,444 --> 00:07:24,862 Floriani dagokionez, 114 00:07:24,862 --> 00:07:27,448 adarrak jarri zizkidalakoan nengoen. 115 00:07:28,532 --> 00:07:30,993 Baina ez, kopiatzen ari zen. 116 00:07:30,993 --> 00:07:32,453 Zer diozu? 117 00:07:32,453 --> 00:07:37,333 Gure erlazioan hainbeste zentratu da, ezen ikasketak baztertu baititu. 118 00:07:37,333 --> 00:07:38,584 Ulertzen dut. 119 00:07:38,584 --> 00:07:40,628 Baina kontu konplexua da. 120 00:07:40,628 --> 00:07:44,965 Amak Greziara itzul dadin nahi du, baina aitak Frantzian gura du. 121 00:07:46,300 --> 00:07:50,554 - Dibortzioan bera dela eta liskartu dira. - Bale. Hori ez dut ulertzen. 122 00:07:50,554 --> 00:07:53,349 Arren eskatu die hemen geratzeko. Onartu diote, 123 00:07:53,349 --> 00:07:56,936 nota onak izanez gero. Baina, ni naizela eta... 124 00:07:58,229 --> 00:07:59,939 ikastea ahaztu zaio. 125 00:07:59,939 --> 00:08:03,275 KISSeko ikasle ohi batekin elkartu zen eta... 126 00:08:04,276 --> 00:08:06,320 azterketa batzuk erosi zizkion. 127 00:08:06,320 --> 00:08:09,490 Egon, Florianek tranpa egin du azterketetan? 128 00:08:09,490 --> 00:08:12,785 Tira, apur bat erromantikoa bada, ezta? 129 00:08:12,785 --> 00:08:15,663 Hemen egoteko egin zuen, nirekin geratzeko. 130 00:08:15,663 --> 00:08:17,331 Ez dakit erromantikoa den. 131 00:08:17,331 --> 00:08:20,709 Apur bat adeigabea da. Gainerakoak gogor ahalegindu gara. 132 00:08:20,709 --> 00:08:21,794 Ez ezazu epaitu. 133 00:08:21,794 --> 00:08:23,837 Ni ere ez nago poz-pozik, baina... 134 00:08:24,463 --> 00:08:25,631 - maite dut. - Tira. 135 00:08:25,631 --> 00:08:28,217 - Ez zuen batere ondo jokatu. - Ea, zaude. 136 00:08:28,217 --> 00:08:32,137 Daek eta Yurik gezurra esan zizuten, baina barkatu dituzu. 137 00:08:32,137 --> 00:08:35,015 Zergatik ez duzu Florian barkatu nahi? 138 00:08:35,015 --> 00:08:36,725 Kopiatu baino ez zuen egin. 139 00:08:36,725 --> 00:08:39,645 - Ez du inor kaltetu. - Ez du zuzen jokatzen. 140 00:08:39,645 --> 00:08:41,146 Ez dut min zaitzan nahi. 141 00:08:41,146 --> 00:08:43,649 Hipokrita izaten ari zara nire onerako? 142 00:08:43,649 --> 00:08:44,775 Arduratzen nauzulako. 143 00:08:45,568 --> 00:08:47,361 Ez duzu lotarako tea merezi. 144 00:09:08,841 --> 00:09:11,844 - Zer ari zara? - Lotan zaudela begiratzen. 145 00:09:12,928 --> 00:09:14,138 Beldurgarria da. 146 00:09:14,138 --> 00:09:16,348 Ez ba, amatiarra da. 147 00:09:17,474 --> 00:09:20,436 Zuk hitz hori esatea beldurgarria da ere bai. 148 00:09:22,396 --> 00:09:25,608 Haurtxoa zinenean beti begiratzen nizun lo zeundela. 149 00:09:25,608 --> 00:09:27,067 Zergatik? 150 00:09:27,067 --> 00:09:30,779 Arnasa hartzen zenuela eta eroso eta seguru zeundela ikusteko. 151 00:09:30,779 --> 00:09:33,324 Beti nahi izan dut hala egon zaitezen. 152 00:09:34,450 --> 00:09:37,202 Era okerrean zaindu zaitut baina. 153 00:09:38,746 --> 00:09:43,500 Ez dut 50 urte ditudanean alhaduraz beteta atzera begiratu nahi. 154 00:09:43,500 --> 00:09:45,502 Ez ditut 50 urte! 155 00:09:49,757 --> 00:09:52,259 Ez zait damutzen haurtxo bat eduki izana. 156 00:09:53,886 --> 00:09:57,056 Gerora nola aritu naizen damutzen zait. 157 00:09:58,724 --> 00:10:02,895 Alexi deitu diot. Oporretan gurekin denbora ematea proposatu diot. 158 00:10:04,730 --> 00:10:08,525 Gainera, harremanetan jarri naiz Julianaren gurasoekin. 159 00:10:08,525 --> 00:10:10,736 Zeraz aritu gara... 160 00:10:11,904 --> 00:10:13,656 Ozen esan dezakezu. 161 00:10:13,656 --> 00:10:15,366 Zuen erlazioaz. 162 00:10:16,116 --> 00:10:20,287 Gure alabak zoriontsuak izan daitezen nahi dugula ondorioztatu dugu. 163 00:10:21,205 --> 00:10:23,582 Nerabe izateak dakartzan mugen barruan. 164 00:10:25,042 --> 00:10:27,378 Juliana hona bidean da. 165 00:10:28,045 --> 00:10:31,632 - Hegaldia arratsaldean iritsiko da. - Ai ene! Milesker. 166 00:10:32,758 --> 00:10:34,176 Milesker, milesker. 167 00:10:35,761 --> 00:10:38,347 Egon. Eta aita zer? Zer esango du? 168 00:10:38,347 --> 00:10:39,264 Ez dakit ba. 169 00:10:39,973 --> 00:10:42,059 Nekatu naiz horretaz arduratzeaz. 170 00:10:42,851 --> 00:10:45,437 Zuk ere merezi duzu zoriontsu izatea, ama. 171 00:10:58,325 --> 00:11:01,161 Notak jarri dituzte! Notak jarri dituzte! 172 00:11:06,709 --> 00:11:07,835 HAMAIKAGARREN MAILA 173 00:11:10,671 --> 00:11:12,005 Lehenengo geratu zara. 174 00:11:12,506 --> 00:11:14,007 Ene, geratu egingo naiz! 175 00:11:16,343 --> 00:11:17,845 Postua Daeri kendu diozu. 176 00:11:20,472 --> 00:11:24,017 - Ez nuen halakorik nahi, Q. - Ez, baina hala izan da. 177 00:11:24,977 --> 00:11:28,105 Dae lagun mina dut. Hau ez dago batere ondo. 178 00:11:29,398 --> 00:11:31,191 Q! Zer jarri dute? 179 00:11:33,402 --> 00:11:36,113 Gaindituta! Hurrengo seihilekoan geratuko zara! 180 00:11:36,822 --> 00:11:39,408 - Egon, haserre nago zurekin. - Ni ere bai. 181 00:11:42,286 --> 00:11:45,706 - Zergatik dago hemen? - Egoitza honetan bizi da ala? 182 00:11:46,498 --> 00:11:48,292 Katherine Song Covey. 183 00:11:49,168 --> 00:11:51,420 Zer zabiltza hemen goizean goiz? 184 00:11:52,171 --> 00:11:54,214 Pijama ote da hori? 185 00:12:04,641 --> 00:12:06,310 Kaixo. Hepa. 186 00:12:06,310 --> 00:12:12,483 Ez dakit zer esaten ari zareten, baina gauza bakarra esan nahi dut: 187 00:12:12,483 --> 00:12:14,526 mutilen egoitzan bizi izan naiz. 188 00:12:14,526 --> 00:12:15,611 Onartzen dut. 189 00:12:15,611 --> 00:12:17,946 Baina esleitu zenidaten gelakideak 190 00:12:17,946 --> 00:12:20,783 web-kamera 24 orduz zuen martxan, etengabe. 191 00:12:20,783 --> 00:12:24,536 Mukizapiak toki oro jartzen zituen. 192 00:12:24,536 --> 00:12:26,622 Behin, burkoan jarri zidan bat. 193 00:12:28,415 --> 00:12:29,583 Eskerrik asko. 194 00:12:30,083 --> 00:12:33,253 Are gehiago, honek arazoak ekarriko badizkit-- 195 00:12:33,253 --> 00:12:34,171 Kitty. 196 00:12:35,255 --> 00:12:37,508 Hau ez da arazo kontua. 197 00:12:39,259 --> 00:12:41,345 Zu egozteaz ari gara. 198 00:12:44,223 --> 00:12:45,599 Egotzi? Baina... 199 00:12:46,433 --> 00:12:48,352 ikasgai denak gainditu ditut. 200 00:12:48,894 --> 00:12:50,020 Badakigu. 201 00:12:50,020 --> 00:12:54,191 Baina beka berezia duzu eta jokabideari dagozkien arauak daude. 202 00:12:54,983 --> 00:12:58,654 Mutilen egoitzan bizita, arau horiek hautsi egin dituzu. 203 00:12:59,822 --> 00:13:04,326 Sentitzen dut, baina ezingo zara KISSera itzuli. 204 00:13:15,462 --> 00:13:17,214 Azken otordua dut. 205 00:13:18,090 --> 00:13:20,384 Ene, ez zaituzte exekutatuko. 206 00:13:20,384 --> 00:13:23,887 Eta nolatan zara hain goiz gauza minak jateko gai? 207 00:13:23,887 --> 00:13:25,973 Madison, zentra zaitez. 208 00:13:25,973 --> 00:13:27,891 Mundu guztia haserre dut. 209 00:13:27,891 --> 00:13:30,143 Beraz, har ezazu zeure gain: 210 00:13:30,644 --> 00:13:34,857 animatu behar nauzu, egoerari aurre egin ahal diodala esan behar didazu. 211 00:13:34,857 --> 00:13:35,774 Bale. 212 00:13:36,275 --> 00:13:38,193 Neure burua defenda dezakedala, 213 00:13:38,193 --> 00:13:40,988 jendeari tokia hau dudala froga diezaiokedala. 214 00:13:40,988 --> 00:13:41,989 Tokia hau duzu. 215 00:13:42,531 --> 00:13:45,450 Beste aukera bat merezi dudala! 216 00:13:49,997 --> 00:13:53,125 Saiatu ezean, hobe da etxera joatea. Biak egingo ditut agian. 217 00:13:59,756 --> 00:14:02,885 Irakasleak, ikaskide horiek... 218 00:14:04,720 --> 00:14:05,637 Lim zuzendaria. 219 00:14:10,934 --> 00:14:13,729 KISSek niretzat duen esangura 220 00:14:13,729 --> 00:14:16,565 mahai honen gainetik azaldu ezinezkoa da. 221 00:14:21,111 --> 00:14:22,446 Baina saiatuko naiz. 222 00:14:27,159 --> 00:14:28,827 Amari buruzko gauzak jakin ditut. 223 00:14:29,745 --> 00:14:32,080 Bere zuhaitzik gogokoena topatu dut. 224 00:14:33,290 --> 00:14:37,419 Loratu gabe zegoenean ere gustatzen zitzaion, nolabait... 225 00:14:38,879 --> 00:14:40,881 gauzen edertasuna ikusten zuelako, 226 00:14:40,881 --> 00:14:43,008 unerik onenean ez zeudenean ere. 227 00:14:44,676 --> 00:14:46,887 Gitarra jotzen zuela ikasi dut hemen. 228 00:14:47,763 --> 00:14:48,639 Eta-- 229 00:14:56,939 --> 00:14:57,773 Aizu. 230 00:14:59,358 --> 00:15:01,068 Jaitsiko zara hortik? 231 00:15:09,993 --> 00:15:13,580 Pertsona zuriek hezi ninduten, baina badakit korearrek 232 00:15:13,580 --> 00:15:17,209 begi txarrez begiratzen diotela janaritik hurbil zapaltzeari. 233 00:15:19,628 --> 00:15:21,421 Hau ez genuen espero. 234 00:15:21,421 --> 00:15:23,382 Neu naiz joan egingo dena. 235 00:15:23,382 --> 00:15:26,551 Ezin dut sinetsi zu egoitza hartan egon izana, 236 00:15:26,551 --> 00:15:28,887 neure muturraren aurre-aurrean. 237 00:15:30,013 --> 00:15:31,306 Leek arrazoi zuen. 238 00:15:31,306 --> 00:15:33,183 Erdipurdiko autoritatea naiz. 239 00:15:33,976 --> 00:15:35,811 Ona zara beste gauza batzuetan. 240 00:15:38,230 --> 00:15:39,481 Zure mira izango dut. 241 00:15:40,148 --> 00:15:42,275 KakaoTalk-en bidez hitz egingo dugu. 242 00:15:43,068 --> 00:15:45,737 Bai, baina ez iezadazu diskotekatik deitu. 243 00:15:47,030 --> 00:15:50,200 - Hogeita bat urte izan arte behintzat. - Konforme. 244 00:15:58,458 --> 00:16:00,961 - Artobeltzezko krema erabili duzu? - Ez. 245 00:16:07,259 --> 00:16:10,053 - Zahartzearen kontrako seruma hartu duzu? - Ez. 246 00:16:13,932 --> 00:16:16,226 - Seruma hartu diozu? - Ez. 247 00:16:16,226 --> 00:16:18,645 Baina artobeltzezko krema erabili dut. 248 00:16:23,984 --> 00:16:25,193 Zinez sentitzen dut. 249 00:16:26,069 --> 00:16:27,195 Lehengoa. 250 00:16:27,904 --> 00:16:29,573 Nik ere sentitzen dut. 251 00:16:30,240 --> 00:16:32,367 Florianek zeharo txarto jokatu zuen. 252 00:16:35,287 --> 00:16:37,539 Eta orain zer egin erabaki behar dut. 253 00:16:38,206 --> 00:16:43,503 Zaila da axola dizun norbaitek eragiten dizkizun sentimenduak ezereztea. 254 00:16:44,671 --> 00:16:45,547 Ulertzen dut. 255 00:16:51,970 --> 00:16:54,097 Sinestezina da. Ez zara itzuliko. 256 00:16:55,599 --> 00:16:56,433 Ba ez. 257 00:16:59,311 --> 00:17:01,438 Zure hutsunea sentituko dut larrien. 258 00:17:03,273 --> 00:17:05,650 Ez iezadazu negarra eragin, sorgin hori. 259 00:17:10,113 --> 00:17:12,365 Tira, ni banoa. 260 00:17:12,365 --> 00:17:14,534 Motel, oporren ostean egongo gara. 261 00:17:15,368 --> 00:17:16,703 Agur, ondo portatu. 262 00:17:20,624 --> 00:17:22,876 Akaso ez daki ez naizela itzuliko. 263 00:17:22,876 --> 00:17:24,503 Badaki, baina zera da... 264 00:17:25,128 --> 00:17:26,254 - Min Ho. - Min Ho. 265 00:17:49,111 --> 00:17:52,030 Gustatu zait kafetegian bota duzun hitzaldia. 266 00:17:52,030 --> 00:17:53,698 - Benetan? - Bai. 267 00:17:54,491 --> 00:17:56,159 Zergatik joan zara orduan? 268 00:17:57,410 --> 00:17:58,912 Eskolako zuzendaria naiz. 269 00:17:59,538 --> 00:18:01,414 Ezin naute negarrez ikusi. 270 00:18:03,458 --> 00:18:05,794 Ama bezalakoxea zara. 271 00:18:05,794 --> 00:18:08,797 Zerbait sinetsiz gero, ez zuen atzera egiten. 272 00:18:11,133 --> 00:18:14,010 - Milesker. - Zuretzako zerbait daukat. 273 00:18:14,511 --> 00:18:17,389 Zure amak bidali zidan etxera itzuli ostean. 274 00:18:17,389 --> 00:18:18,932 Inoiz ez nion erantzun. 275 00:18:20,684 --> 00:18:22,435 Nahiago nuke hala izan ez balitz. 276 00:18:35,699 --> 00:18:38,285 Zuretzako zerbait daukat nik ere bai. 277 00:18:40,370 --> 00:18:41,830 Ene, nire kasetea. 278 00:18:45,625 --> 00:18:50,505 Danielek, Lee irakasleak, egin zidan, gure lehen zita eta gero. 279 00:18:50,505 --> 00:18:53,758 Amarena zela uste nuenean, abesti denak jaitsi nituen. 280 00:18:53,758 --> 00:18:57,095 Danielek gustu ona du gero musikan. 281 00:19:00,640 --> 00:19:02,934 Ez nuen tristatu zintezenik nahi. 282 00:19:04,769 --> 00:19:06,980 Ez, nostalgia da. 283 00:19:07,647 --> 00:19:09,232 Tristura eta poza batera. 284 00:19:11,568 --> 00:19:13,570 Daniel lehen amodioa izan nuen. 285 00:19:14,613 --> 00:19:16,907 Denborak aurrera egiten badu ere... 286 00:19:18,950 --> 00:19:20,535 hori aldaezina da. 287 00:19:21,119 --> 00:19:22,913 Ulertzen dut hori. 288 00:19:44,768 --> 00:19:46,686 Ez zara lehenengo geratu... 289 00:19:47,854 --> 00:19:49,981 baina bigarren tokia ez dago txarto. 290 00:19:49,981 --> 00:19:52,400 Bai, oso txarto dago. 291 00:19:53,818 --> 00:19:57,697 Lehena izan ez naizenez, gela eta batzorde-beka galduko ditut. 292 00:19:57,697 --> 00:19:59,241 Zinez sentitzen dut. 293 00:20:00,951 --> 00:20:01,993 Ene, Kitty. 294 00:20:03,411 --> 00:20:04,246 Kitty... 295 00:20:09,417 --> 00:20:10,794 Gainditu du. 296 00:20:12,087 --> 00:20:13,255 Geratu egingo da. 297 00:20:14,172 --> 00:20:16,883 Tokia jada ezin dut bera gabe imajinatu. 298 00:20:21,888 --> 00:20:25,558 Atzo esan gabeko guztia kontatu behar diot. Haserreegi nengoen. 299 00:20:27,269 --> 00:20:28,228 Berreskuratuko dut. 300 00:20:30,438 --> 00:20:32,607 Tira, zera jakin behar duzu... 301 00:20:37,570 --> 00:20:40,240 Agintzen dizut zuzenean esan nahi zizula agur, 302 00:20:40,240 --> 00:20:42,075 baina aireportura joan behar zen. 303 00:20:43,201 --> 00:20:44,536 Hau utzi dizu. 304 00:20:49,708 --> 00:20:51,835 Bakarrik utziko zaitut. 305 00:20:56,423 --> 00:20:58,508 HAU ZUREA DA MUXUAK, KITTY 306 00:21:20,947 --> 00:21:23,908 - Dae Heun? - Aita? Zure laguntza behar dut. 307 00:21:38,423 --> 00:21:40,675 Ez dut uste garaiz iritsiko garenik. 308 00:21:40,675 --> 00:21:42,802 Hobe dugu amore eman. 309 00:21:43,636 --> 00:21:45,722 Kim familiak ez du amorerik ematen. 310 00:21:47,140 --> 00:21:48,850 Ez etsi. 311 00:22:00,153 --> 00:22:03,198 Aduanan, eduki ezazue pasaportea eskura, mesedez. 312 00:22:07,202 --> 00:22:09,621 Ongi etorri Seulera, Koreara. 313 00:22:27,639 --> 00:22:31,267 Los Angeles-erako abioia, 74 hegaldia. Mesedez, zoazte... 314 00:22:31,267 --> 00:22:32,185 Kitty! 315 00:22:34,104 --> 00:22:35,021 Kitty! 316 00:22:48,910 --> 00:22:51,162 Zu berriz ez ikusteak izutzen ninduen. 317 00:22:53,665 --> 00:22:56,418 - Zerbait esan behar dizut. - Nik lehenen. 318 00:22:59,045 --> 00:23:02,132 Gurea ez zait batere damutzen. 319 00:23:03,675 --> 00:23:05,468 Ez zait etortzea damutzen, 320 00:23:05,468 --> 00:23:08,638 ezta gure azken urte hauek ere. 321 00:23:09,639 --> 00:23:11,099 Denak merezi izan du. 322 00:23:17,105 --> 00:23:17,939 Dae. 323 00:23:18,523 --> 00:23:19,524 Niretzat... 324 00:23:20,900 --> 00:23:23,736 lehen mutil-lagun perfektua izan zara. 325 00:23:26,781 --> 00:23:27,615 Izan? 326 00:23:35,039 --> 00:23:36,916 Etorkizunean edozer gertatzen dela ere... 327 00:23:40,211 --> 00:23:43,089 beti izango zara maite izan dudan lehen neska. 328 00:23:45,800 --> 00:23:48,511 Beti izango zara maite izan dudan lehen mutila. 329 00:24:31,596 --> 00:24:32,472 Yuri? 330 00:24:34,641 --> 00:24:35,683 Kitty. 331 00:24:35,683 --> 00:24:38,978 Ezin dut sinetsi. Zer zabiltza hemen? 332 00:24:38,978 --> 00:24:45,610 Izan kointzidentzia, izan patua, hemen zaude. 333 00:24:45,610 --> 00:24:50,156 Agian berriz ikusiko ez zaitudanez, aurpegira esan behar dizut. 334 00:24:51,491 --> 00:24:57,288 KISSera etorri aurretik, uste nuen maitasunari buruzko guztia nekiela. 335 00:24:58,915 --> 00:24:59,916 Baina orduan... 336 00:24:59,916 --> 00:25:01,501 ezagutu egin zintudan. 337 00:25:02,752 --> 00:25:03,753 Yuri! 338 00:25:06,130 --> 00:25:07,799 Juliana! 339 00:25:08,925 --> 00:25:10,301 Hemen zaude. 340 00:25:19,561 --> 00:25:21,604 Zure hutsunea sentitu dut. 341 00:25:21,604 --> 00:25:22,814 Ai ene. 342 00:25:25,608 --> 00:25:27,318 Kitty hemen zen baina. 343 00:25:27,318 --> 00:25:29,862 Bai. Ikusi dut. Alde egin du. 344 00:25:29,862 --> 00:25:34,993 - Elkar ezagut zenezaten nahi nuen. - Yuri, ez naiz Kitty ezagutzera etorri, 345 00:25:34,993 --> 00:25:37,287 - zurekin egotera baizik. - Badakit. 346 00:25:37,287 --> 00:25:39,998 Hilabeteak daramatzat une honen zain. 347 00:25:39,998 --> 00:25:42,417 Ezin dut sinetsi. Hemen zaude azkenean. 348 00:25:43,459 --> 00:25:46,546 Amari hots egin behar diot baina. 349 00:25:46,546 --> 00:25:47,714 Motza izango da. 350 00:25:56,764 --> 00:26:00,393 Ama. Bai. Juliana iritsi da. 351 00:26:01,394 --> 00:26:02,854 Dena ondo dago, baina 352 00:26:03,396 --> 00:26:05,607 ez dut uste Kitty bota behar duzunik. 353 00:26:07,233 --> 00:26:08,943 Mutilak ere botako dituzu? 354 00:26:09,569 --> 00:26:12,905 KISSen bizitakoa ez da uste bezalakoa izan. Uste baino 355 00:26:12,905 --> 00:26:14,449 askoz hobea izan da. 356 00:26:15,158 --> 00:26:17,035 Lagun andana egin dut. 357 00:26:17,994 --> 00:26:20,371 Ondo dakit bizi osorako lagunak direla. 358 00:26:21,164 --> 00:26:24,542 Ikasi egin dut, hazi egin naiz, irekiagoa naiz. 359 00:26:24,542 --> 00:26:26,836 Mundua zeharo zabaldu zait, 360 00:26:28,046 --> 00:26:30,757 zuri eta Simon-i esker. 361 00:26:32,175 --> 00:26:33,176 Simon? 362 00:26:33,760 --> 00:26:35,178 Nor da Simon? 363 00:26:36,220 --> 00:26:37,764 Arrazoi nuen. 364 00:26:37,764 --> 00:26:40,683 Amak aita ez zen lehen amodioa izan zuen? 365 00:26:48,733 --> 00:26:51,444 - Zer zabiltza hemen? - Hegazkin honetan? 366 00:26:53,029 --> 00:26:54,364 Ala turista klasean? 367 00:26:55,740 --> 00:26:56,741 Bietan. 368 00:26:57,283 --> 00:27:00,411 Hegazkinean nago ama ikustera noalako, Los Angelesera. 369 00:27:00,953 --> 00:27:03,665 Turista klasean nago pentsatu dudalako... 370 00:27:05,958 --> 00:27:07,919 lagun baten beharra duzula. 371 00:27:10,296 --> 00:27:13,508 Axola ez nizulakoan nengoen, agur esateko adina ere ez. 372 00:27:14,550 --> 00:27:16,219 Ez dut axola didazunik esan. 373 00:27:22,475 --> 00:27:24,560 Bakeak egin dituzu Daerekin? 374 00:27:25,895 --> 00:27:26,729 Bai. 375 00:27:29,273 --> 00:27:32,568 Bakeak egin ditugu, baita harremana hautsi ere. 376 00:27:35,363 --> 00:27:36,197 Ondo nago. 377 00:27:38,408 --> 00:27:41,661 Tira, posta-lagunak baino ez ginen. 378 00:27:47,417 --> 00:27:50,962 Beti izango da garrantzitsua niretzat, baina bagenuen garaia. 379 00:27:54,632 --> 00:27:55,466 Bai? 380 00:27:57,009 --> 00:27:57,844 Bai. 381 00:28:03,141 --> 00:28:05,059 Kitty, zerbait esan behar dizut. 382 00:28:05,059 --> 00:28:08,980 Poroak hobeto ditudala baltsamo garbitzailea ostu dizudalako? 383 00:28:08,980 --> 00:28:09,897 Kitty. 384 00:28:12,692 --> 00:28:14,610 Zutaz maitemindu naiz. 385 00:28:17,905 --> 00:28:19,115 Apur bat. 386 00:28:20,825 --> 00:28:21,659 Edo... 387 00:28:22,869 --> 00:28:23,703 askotxo. 388 00:28:34,589 --> 00:28:36,382 Mesedez, lotu gerrikoak. 389 00:28:37,175 --> 00:28:39,051 Aireratzear gaude. 390 00:29:35,817 --> 00:29:38,736 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte