1 00:00:11,219 --> 00:00:14,305 Azken hiru urteotan, Griselda Blanco Miamiren jabea izan da. 2 00:00:15,015 --> 00:00:18,518 Blanco andreak Medellíneko kartela zuzentzen du Miamin, 3 00:00:18,601 --> 00:00:22,480 kokaina kopuru erraldoiak Estatu Batuetan sartzen eta banatzen. 4 00:00:22,564 --> 00:00:23,940 HIRU URTE GEROAGO 5 00:00:24,024 --> 00:00:26,735 Rivi Ayala bere sikario nagusiaren laguntzarekin 6 00:00:26,818 --> 00:00:29,404 eta haren Gestapo bezalako segurtasun erakundearekin, 7 00:00:29,487 --> 00:00:33,908 Blanco andrearen operazioa eraginkorra, hilgarria 8 00:00:34,701 --> 00:00:36,327 eta oso arrakastatsua izan da. 9 00:00:36,411 --> 00:00:39,330 Baliabide mugatuak izan arren, kongresukideak, 10 00:00:39,414 --> 00:00:42,083 gure CENTAC unitateak drogak eta dirua konfiskatu ditu 11 00:00:42,167 --> 00:00:45,628 eta hainbat homizidio ikerketa aurrera eraman ditu haren bazkideen aurka. 12 00:00:45,712 --> 00:00:49,299 Baina ez dugu tresnarik Miamiren ekonomiaren parte handia 13 00:00:49,382 --> 00:00:53,011 bereganatzeko bezain azkarra den kriminalaren aurka egiteko. 14 00:00:55,138 --> 00:00:56,598 Nola geldituko dugu? 15 00:00:56,681 --> 00:00:59,559 Hawkins inspektoreak aurkitu ditu Blancoren hainbat biltegi. 16 00:00:59,642 --> 00:01:02,645 Zelatatzeko operazioa ezarri nahi genuke 17 00:01:02,729 --> 00:01:05,482 Blancoren sarea argira eramateko, atxilotzeko, 18 00:01:05,565 --> 00:01:08,234 haren bazkide batzuk haren aurka jartzeko. 19 00:01:08,818 --> 00:01:10,779 Zergatik ez da Miamiko Polizia batzen? 20 00:01:12,739 --> 00:01:15,200 Miamiko Polizia konprometituta dago. 21 00:01:16,201 --> 00:01:20,038 Emazkiguzu baliabideak agente kualifikatu gehiago 22 00:01:20,121 --> 00:01:22,332 eta babes taktikoa ekartzeko, 23 00:01:23,166 --> 00:01:27,295 eta Griselda Blanco geldituko dugu berandu izan aurretik. 24 00:02:15,135 --> 00:02:18,471 Aizu, ez kezkatu. Oraindik zurea da. 25 00:02:22,392 --> 00:02:23,476 Kezkatuta dirudit? 26 00:02:25,311 --> 00:02:28,273 Griselda, bihar goiz esnatu behar dut. Bale? 27 00:02:29,524 --> 00:02:30,358 Gero arte. 28 00:02:32,318 --> 00:02:34,529 Zer zen hori Rivirekin? 29 00:02:37,323 --> 00:02:38,449 Riviren kontua da. 30 00:02:40,743 --> 00:02:41,870 Griselda. 31 00:02:47,375 --> 00:02:49,878 Entzun dut CENTAC Washingtonen egon dela. 32 00:02:50,461 --> 00:02:51,838 Gauza bera entzun dut. 33 00:02:52,964 --> 00:02:54,841 Nola lagun diezazuket, Rafa? 34 00:02:55,466 --> 00:02:57,135 Norbait aurkeztu nahi dizut. 35 00:02:57,844 --> 00:02:59,220 Hau John Roberts da. 36 00:03:01,514 --> 00:03:03,892 Eta hau... 37 00:03:04,726 --> 00:03:06,436 Griselda Blanco paregabea da. 38 00:03:09,981 --> 00:03:11,107 Axola zaizu? 39 00:03:11,691 --> 00:03:14,569 Johnek kontaktu ugari ditu Floridako Hegoaldean. 40 00:03:14,652 --> 00:03:17,405 Ekarri dut horniketarekin laguntzeko. 41 00:03:17,488 --> 00:03:21,784 Bai, baina onena naiz produktua mugitzen. 42 00:03:23,620 --> 00:03:26,664 Drogak saltzen dituen droga naiz, laztana. 43 00:03:29,500 --> 00:03:30,501 Eta... 44 00:03:33,213 --> 00:03:37,508 ideia ugari ditut zuretzat zure salmentak bultzatzeari dagokionez. 45 00:03:39,177 --> 00:03:40,470 Johnny, laztana. 46 00:03:42,263 --> 00:03:46,643 Ez dut uste ulertzen duzunik zein den kontua. 47 00:03:47,268 --> 00:03:48,561 Utzidazu azaltzen. 48 00:03:49,145 --> 00:03:50,647 Hau nire mahai puta da. 49 00:03:51,231 --> 00:03:52,732 Hau nire hiri puta da. 50 00:03:52,815 --> 00:03:57,779 Behar dudan azken gauza zu bezalako ergel batek ideiak ematea da. 51 00:03:58,738 --> 00:03:59,572 Griselda. 52 00:04:01,366 --> 00:04:02,992 John tipo garrantzitsua da. 53 00:04:03,868 --> 00:04:05,328 Fabiok gogoko du. 54 00:04:06,537 --> 00:04:08,957 Nirekin lortzen duen dirua ere gogoko du. 55 00:04:09,707 --> 00:04:12,877 Baina deitu eta esan nahi badiozu 56 00:04:12,961 --> 00:04:16,881 zure tipoaren aluari min eman diodala, aurrera. 57 00:04:19,425 --> 00:04:20,260 Goazen. 58 00:04:26,015 --> 00:04:29,102 Rafa eta haren laguna horrela lotsarazi behar dituzu? 59 00:04:29,185 --> 00:04:32,689 Bala bat jarri nahi diot buruan Arturorengatik. 60 00:04:33,273 --> 00:04:35,692 Ez dakit puta hil edo berarekin larrua jo nahi dudan. 61 00:04:35,775 --> 00:04:37,944 Zergatik ez zara isiltzen? 62 00:04:41,072 --> 00:04:43,783 Mugitu. Blanco mutilak badatoz. 63 00:04:44,367 --> 00:04:46,869 Motel, badakite. 64 00:04:46,953 --> 00:04:48,788 Ez dugu arrandiatu behar. 65 00:04:49,330 --> 00:04:54,460 Chucho, anaia zapuztailea da. Hitz hori badakizu? Zapuztailea. 66 00:04:54,544 --> 00:04:56,296 Zapuztailea? Hori zu. 67 00:04:58,881 --> 00:04:59,966 Aizu, kendu hori. 68 00:05:00,466 --> 00:05:02,343 Lasai. Segi. 69 00:05:05,805 --> 00:05:06,806 Nire mutilak! 70 00:05:06,889 --> 00:05:07,807 Ama. 71 00:05:09,726 --> 00:05:10,643 Zer moduz gaur? 72 00:05:10,727 --> 00:05:11,853 Beno... 73 00:05:12,770 --> 00:05:15,940 Pasa den asteko zor ziguten 250ak. 74 00:05:16,816 --> 00:05:19,027 250 bilduta. 75 00:05:20,486 --> 00:05:21,571 Nire printzeak. 76 00:05:21,654 --> 00:05:26,617 Nire arrakasta zuena da. Zuen kontra eginez gero, nire kontra egiten dute. 77 00:05:27,410 --> 00:05:30,621 Egunen batean, denek jakingo dute Blanco izena. 78 00:05:37,462 --> 00:05:38,713 Zerbait hartuko dugu. 79 00:05:42,508 --> 00:05:43,509 Griselda. 80 00:05:43,593 --> 00:05:44,927 Carter da. 81 00:05:46,304 --> 00:05:48,139 Bere parteaz hitz egin nahi du. 82 00:05:58,733 --> 00:06:02,612 Aizu. Entzun dut CENTACeko kabroi horiek Washingtonen egon direla. 83 00:06:05,073 --> 00:06:06,240 Nik ere entzun dut. 84 00:06:08,451 --> 00:06:09,786 Nola lagun diezazuket? 85 00:06:12,830 --> 00:06:17,752 Hauek dira Blancoren biltegien kokapenak, Juneri esker eskuratu ditugunak. 86 00:06:19,837 --> 00:06:20,671 Eskerrik asko. 87 00:06:20,755 --> 00:06:23,591 Hitz egin dezagun zaintza operazioa nola egiteaz. 88 00:06:23,674 --> 00:06:24,884 Dirua lortuz gero. 89 00:06:24,967 --> 00:06:28,304 Bai. Dirua lortuko dugu, ados? Seinaleak oso onak dira. 90 00:06:29,347 --> 00:06:32,392 Aizu, Al, marinea izan zinen, ezta, lagun? 91 00:06:32,475 --> 00:06:34,477 Horrelako operazioak prestatuko zenituen. 92 00:06:34,560 --> 00:06:37,355 Infanterian nengoen. Ez nuen ezer antolatzen. 93 00:06:38,439 --> 00:06:39,690 Non dago grapagailua? 94 00:06:41,776 --> 00:06:42,610 Eta? 95 00:06:42,693 --> 00:06:44,278 Kapitaina, lortu dugu? 96 00:06:44,362 --> 00:06:47,824 Ez. Barkatu. Ez da diru kontua. Horri buruz ez dakigu. 97 00:06:50,326 --> 00:06:51,994 Raúl, hitz egin dezakegu? 98 00:06:53,538 --> 00:06:54,372 Bai, noski. 99 00:06:58,376 --> 00:06:59,377 Aurkitu dut. 100 00:07:01,337 --> 00:07:04,173 13A, 61, 13A, 61... 101 00:07:10,304 --> 00:07:11,139 Kaixo. 102 00:07:12,765 --> 00:07:13,599 Kaixo. 103 00:07:15,893 --> 00:07:16,727 Ondo zaude? 104 00:07:17,645 --> 00:07:22,400 Barne Arazoetakoei esan diete konfiskatutako dirua lortzen ari nintzela. 105 00:07:23,401 --> 00:07:24,694 Hori tontakeria da. 106 00:07:24,777 --> 00:07:26,779 Bai, hori esan dut. 107 00:07:26,863 --> 00:07:30,032 Arazoa da dirua nire banku-kontuan aurkitu dutela. 108 00:07:31,033 --> 00:07:31,909 Zure kontuan? 109 00:07:32,577 --> 00:07:34,203 Badakigu nork jarri duen. 110 00:07:35,872 --> 00:07:37,248 Bai. Griseldak. 111 00:07:38,416 --> 00:07:40,084 Zeure bankua izatea ondo dago. 112 00:07:40,168 --> 00:07:41,961 Dirua nahi duzun tokira mugitzeko. 113 00:07:42,044 --> 00:07:45,339 Eta esamesa on batekin polizia on batek txarra dirudi. 114 00:07:46,507 --> 00:07:47,842 Baina hori esan diezu. 115 00:07:48,843 --> 00:07:51,679 - Ezta? Badakite bera izan dela. - Zintzoki? 116 00:07:53,139 --> 00:07:54,432 Ez dute ulertu nahi. 117 00:07:55,349 --> 00:07:58,102 Istorioa prentsara filtratu da. Bera izan da. 118 00:07:59,312 --> 00:08:00,521 Bat emango didazu? 119 00:08:03,149 --> 00:08:05,526 Ea, Sophieren erabakia dut. 120 00:08:06,110 --> 00:08:07,862 Ikerketa edo lekuz aldatzea. 121 00:08:08,529 --> 00:08:12,033 Ikerketa erabakiz gero, espetxera joan ninteke. 122 00:08:24,754 --> 00:08:26,088 Sentitzen dut, Raúl. 123 00:08:26,172 --> 00:08:27,256 Aizu. 124 00:08:27,924 --> 00:08:28,841 Gu biok. 125 00:08:30,134 --> 00:08:31,511 Eta CENTAC? 126 00:08:35,223 --> 00:08:36,974 Zorionez, bizirik. 127 00:08:37,058 --> 00:08:39,519 Zu eta Al agintean jarri nahi zaituztete. 128 00:08:40,478 --> 00:08:42,855 Ez dakit prest nagoen zuzentzeko, Raúl. 129 00:08:43,648 --> 00:08:44,482 Aizu. 130 00:08:45,900 --> 00:08:48,611 Kongresukideak liluratu zenituen, June. 131 00:08:49,946 --> 00:08:51,072 Egin dezakezu. 132 00:08:53,199 --> 00:08:57,078 "Galdera da CENTACek nola egingo duen aurrera". 133 00:08:58,037 --> 00:08:59,247 Jenio madarikatua. 134 00:09:00,998 --> 00:09:02,750 Hau ez da amaitu. 135 00:09:04,377 --> 00:09:06,295 Honen gakora iritsi behar dugu. 136 00:09:07,630 --> 00:09:08,464 Hori zer da? 137 00:09:08,965 --> 00:09:10,841 CENTAC Washingtonen egon zen. 138 00:09:10,925 --> 00:09:14,887 Gure aurka erabiliko zuten informazioa zeukaten. 139 00:09:15,513 --> 00:09:17,640 Baina nork eman die informazioa? 140 00:09:19,600 --> 00:09:22,103 Uste duzu salatari bat dugula? 141 00:09:22,687 --> 00:09:24,021 Badakigu badugula. 142 00:09:24,772 --> 00:09:27,817 - Gauza da nor. - Hauek nominan dituzun batzuk dira. 143 00:09:28,442 --> 00:09:30,820 Batzuek arazoak izan dituzte poliziarekin. 144 00:09:30,903 --> 00:09:33,197 Beste batzuek konpetentziari erosi diote. 145 00:09:33,281 --> 00:09:36,367 Beste batzuek Griseldaren aurkako zerbait esan dute. 146 00:09:37,702 --> 00:09:38,995 Ez esan. 147 00:09:39,078 --> 00:09:42,582 Etxea garbituko dugu, ziurtatuko dugu blindatuta gaudela. 148 00:09:43,749 --> 00:09:44,750 Orduan, Griselda... 149 00:09:46,752 --> 00:09:48,337 zerura iritsiko da. 150 00:09:50,548 --> 00:09:51,424 Estela. 151 00:09:55,595 --> 00:09:56,762 Hemen nago. 152 00:09:56,846 --> 00:09:59,515 Zer moduz doa Daríoren urtebetetze festa? 153 00:09:59,599 --> 00:10:00,433 Ondo. 154 00:10:01,309 --> 00:10:03,019 Gonbidatuen zerrenda daukat. 155 00:10:03,102 --> 00:10:05,896 Erosi whiski pilo bat. 156 00:10:06,897 --> 00:10:07,857 Noski baietz. 157 00:10:08,774 --> 00:10:11,027 Jakin nahi dudana da: noiz da festa? 158 00:10:11,110 --> 00:10:13,321 Bi aste barru. 159 00:10:15,865 --> 00:10:17,575 Gero arte. Barkatu. 160 00:10:21,996 --> 00:10:24,415 Hau eginda nahi dut festa aurretik. 161 00:10:26,667 --> 00:10:29,211 Itxaron, jende asko da. 162 00:10:31,005 --> 00:10:34,884 Urteak eman ditut sorbalda gainetik begira, Darío. 163 00:10:34,967 --> 00:10:38,888 Kabroi horiek beti traizionatu naute. Ez da inoiz berriz gertatuko. 164 00:10:43,976 --> 00:10:47,229 Horrela, zure urtebetetze festaz bakean goza dezakegu. 165 00:11:39,990 --> 00:11:41,367 Ez. 166 00:12:14,900 --> 00:12:16,569 Zortzi hilketa aste batean. 167 00:12:23,159 --> 00:12:24,785 Hasteko modu bikaina, ezta? 168 00:12:25,911 --> 00:12:27,371 Ados. Beraz... 169 00:12:28,539 --> 00:12:31,542 Agian krimen-toki bakoitzeko irudiak ikus ditzakegu. 170 00:12:32,293 --> 00:12:34,170 Handik lanean hasteko. 171 00:12:34,712 --> 00:12:37,506 Ez dakit, Al. Ohiko metodoa probatu dugu. 172 00:12:39,592 --> 00:12:43,929 - Honetarako gehiago beharko dugu. - Ados, bai. Ulertzen dut. 173 00:12:45,473 --> 00:12:46,599 Harrigarria da. 174 00:12:47,266 --> 00:12:49,268 Hiru urte daramatzagu gelditzen saiatzen. 175 00:12:49,351 --> 00:12:53,272 Eta etxe erraldoi puta horretan bizi da, jendea oraindik hiltzen. 176 00:12:54,273 --> 00:12:55,858 Eta Díazi egin diona? 177 00:12:56,984 --> 00:12:57,985 Pikutara joan dadila. 178 00:12:59,695 --> 00:13:02,490 - Badakit haserre zaudela... - Haserre nago, Al. 179 00:13:03,157 --> 00:13:05,701 Baina hau gure arazoa dela pentsatzen dut. 180 00:13:06,452 --> 00:13:08,621 Emakumea izateak hainbeste harritzen gaituenez, 181 00:13:08,704 --> 00:13:11,290 krimenaren jenio bihurtu dugu. 182 00:13:11,999 --> 00:13:15,127 Honek kontrola duen norbaiten lana dirudi? 183 00:13:16,295 --> 00:13:17,671 Ala beldurra duenarena? 184 00:13:18,339 --> 00:13:19,673 Argudio ona. 185 00:13:21,967 --> 00:13:24,678 Griseldak gainditu ditu zalantzan jarri duten kabroiak, 186 00:13:25,429 --> 00:13:27,056 eraso egin dioten kabroiak. 187 00:13:27,723 --> 00:13:29,850 Hori ez da irabazteagatik desagertzen. 188 00:13:32,353 --> 00:13:33,521 Egia esan, 189 00:13:35,189 --> 00:13:36,315 okerrera egiten du. 190 00:13:38,984 --> 00:13:41,904 Zer esan dugu Miamiko Poliziak galdetu digunean 191 00:13:41,987 --> 00:13:43,531 gure informazioa nondik datorren? 192 00:13:43,614 --> 00:13:45,282 Informatzaile bat dugula. 193 00:13:45,908 --> 00:13:48,410 Hori Griseldari iritsi zaio. 194 00:13:49,411 --> 00:13:51,330 Informatzailea suntsitu nahi du. 195 00:13:51,413 --> 00:13:54,625 Baina ez dakiena da ez dagoela informatzailerik. 196 00:13:55,960 --> 00:13:57,294 Biltegiak aurkitu ditugu 197 00:13:57,378 --> 00:14:00,631 kokapenak ezkutatzeko erabilitako kodeak asmatu ditudalako. 198 00:14:01,590 --> 00:14:04,760 Bati eraso eginez gero, pentsatuko du informatzailea aktibo dagoela. 199 00:14:06,720 --> 00:14:07,555 Hauxe. 200 00:14:08,222 --> 00:14:09,223 Fort Lauderdalen. 201 00:14:10,057 --> 00:14:13,143 Uste du ezin dugula jakin barruko informaziorik gabe. 202 00:14:13,227 --> 00:14:17,481 Egia da, June, baina etxe bati eraso eginez gero, besteak galduko ditugu. 203 00:14:17,565 --> 00:14:19,191 Sistema osoa alda dezake. 204 00:14:19,275 --> 00:14:21,902 - Baliteke ezer ez lortzea. - Arriskutsua da. 205 00:14:22,611 --> 00:14:24,905 Baina ez litzateke neurriz gaineko lehen erantzuna. 206 00:14:25,447 --> 00:14:28,158 Haserretu zen, kontrola galdu zuen. 207 00:14:29,535 --> 00:14:31,620 Beldur hori mantentzen badugu, 208 00:14:32,496 --> 00:14:34,707 agian akats handiagoa egingo du. 209 00:14:35,708 --> 00:14:37,167 Eta atea irekiko digu. 210 00:14:41,297 --> 00:14:44,633 Beno, merezi du. 211 00:15:17,458 --> 00:15:24,423 Eskerrik asko nire senarraren urtebetetzea ospatzera etortzeagatik. 212 00:15:25,591 --> 00:15:29,929 Michael Corleone gure seme ederraren aita. 213 00:15:31,096 --> 00:15:35,517 Nire Uber, Ozzy eta Dixonen aitaordea. 214 00:15:36,685 --> 00:15:38,395 Ez da ospatzen dugun bakarra. 215 00:15:38,479 --> 00:15:39,647 Bai, Willy. 216 00:15:39,730 --> 00:15:42,274 Hasiko naiz hitz batzuk esaten 217 00:15:42,358 --> 00:15:45,110 polizian ditugun lagunen oroimenez. 218 00:15:45,194 --> 00:15:48,113 Miami gure hiria da. 219 00:15:48,197 --> 00:15:49,740 Gora la reina. 220 00:15:54,745 --> 00:15:56,538 Orain, hemen egoteko arrazoia. 221 00:15:57,247 --> 00:15:58,707 Ezkondu ginenean, 222 00:15:58,791 --> 00:16:02,127 Daríori esan nion jada ez zela nire bizkartzaina 223 00:16:02,920 --> 00:16:04,254 nire senarra zelako. 224 00:16:04,880 --> 00:16:08,884 Noski, Daríok ez zuen hori gogoko. 225 00:16:10,010 --> 00:16:13,347 Esan nion sakelako metala 226 00:16:13,430 --> 00:16:15,683 urrea diru-zorroan izatearen truke aldatuko zuela. 227 00:16:16,475 --> 00:16:20,604 Bai, bere txalupa maite du, baita bere Cadillaca ere. 228 00:16:21,230 --> 00:16:26,402 Baina uste dut nire tipo gogorra izatearen mira duela. 229 00:16:27,403 --> 00:16:33,117 Beraz, munduko bi gauzarik onenak ematea bururatu zait. 230 00:16:36,620 --> 00:16:37,913 Ostia. 231 00:16:42,626 --> 00:16:44,586 Nire urrezko armari. 232 00:16:50,009 --> 00:16:53,262 Noski, denei erosi dizuet opari bat. 233 00:16:53,971 --> 00:16:57,016 Hartu gosegarri bat. Asko daude. 234 00:17:06,483 --> 00:17:07,943 Zorionak, maitea. 235 00:17:08,027 --> 00:17:10,154 Mila esker. Ez zen beharrezkoa. 236 00:17:12,406 --> 00:17:13,615 Goazen dantzatzera. 237 00:17:58,494 --> 00:17:59,953 Amabitxia. 238 00:18:12,382 --> 00:18:13,759 Ez da hain txarra. 239 00:18:15,928 --> 00:18:18,722 Ez nuen uste honaino iritsiko nintzenik. 240 00:18:24,937 --> 00:18:25,938 Griselda. 241 00:18:27,564 --> 00:18:29,149 Arazo bat dugu. 242 00:18:29,817 --> 00:18:31,568 Nola da posible? 243 00:18:31,652 --> 00:18:34,196 Hitz egin zezaketen guztiak akabatu ditugu. 244 00:18:34,822 --> 00:18:38,992 Nola ostia aurkitu dute biltegi bat Fort Lauderdalen? 245 00:18:40,869 --> 00:18:42,454 Ez dugu informatzailea aurkitu. 246 00:18:43,163 --> 00:18:44,998 Agian beste informazioa zuten. 247 00:18:47,334 --> 00:18:49,336 Zure buruan sartu nahi dute. 248 00:18:54,758 --> 00:18:58,595 Ikertuko dut, poliziako kontaktuekin hitz egingo dut 249 00:18:59,471 --> 00:19:00,848 ea zer aurkitzen dudan. 250 00:19:05,352 --> 00:19:06,395 Dantzatu nirekin. 251 00:19:09,273 --> 00:19:10,107 Goazen. 252 00:19:12,025 --> 00:19:13,360 Oraintxe joango naiz. 253 00:19:23,579 --> 00:19:26,665 Droga eta diru kopuru txikia konfiskatu dugu, 254 00:19:26,748 --> 00:19:30,502 baina ez dakigu gure joko psikologikoak funtzionatu duen. 255 00:19:31,670 --> 00:19:33,088 Badakit zertan nabilen. 256 00:19:35,174 --> 00:19:36,758 Baina plan bat duzu, ezta? 257 00:19:37,801 --> 00:19:41,430 Hau da, ez diozu eraso egin bakarrik Díazengatik. 258 00:19:44,183 --> 00:19:47,311 Sorbalda gainetik begira mantentzen dugu, apurka zirikatzen. 259 00:19:47,394 --> 00:19:49,188 Urduri dago, Al. Badakit. 260 00:19:49,271 --> 00:19:52,107 Karta zuzena ateraz gero, etxe osoa eroriko da. 261 00:19:52,858 --> 00:19:54,401 Gainean eror ez dakigun. 262 00:19:54,902 --> 00:19:56,778 Jesus. Beste galderaren bat? 263 00:19:58,488 --> 00:19:59,323 June. 264 00:20:00,282 --> 00:20:03,535 Galderarik baldin badut, pausu bat atzetik noalako da. 265 00:20:07,581 --> 00:20:08,624 Itxaron. Begira. 266 00:20:16,924 --> 00:20:18,175 Nor da Carmen Rivera? 267 00:20:30,687 --> 00:20:32,231 Marta. Jainko maitea. 268 00:20:37,069 --> 00:20:38,403 Griselda. 269 00:20:38,487 --> 00:20:39,529 Itxaron. 270 00:20:41,281 --> 00:20:42,783 Zer gertatzen da? 271 00:20:43,659 --> 00:20:46,495 Zer moduz festa? Denak ondo pasatzen ari dira? 272 00:20:47,496 --> 00:20:49,331 Rafa eta biok komunean larrua jo dugu. 273 00:20:50,165 --> 00:20:52,084 Begira, kulerorik ez. 274 00:20:53,794 --> 00:20:59,299 Daríori zure alu bustia urrezko arma bat baino gehiago gustatuko zaio. 275 00:21:01,718 --> 00:21:03,178 Marta, esadazu zerbait. 276 00:21:04,263 --> 00:21:07,599 Gogoratzen duzu John hizketan zure lehengusua Fabiorekin? 277 00:21:07,683 --> 00:21:09,935 Pribatuan elkartu edo hitz egin dute? 278 00:21:11,895 --> 00:21:13,230 Zerk beldurtzen zaitu? 279 00:21:14,648 --> 00:21:16,525 Inork ez zaitu ukituko. 280 00:21:17,192 --> 00:21:18,902 Ziur egon nahi dut. 281 00:21:20,279 --> 00:21:24,700 Egia esan, John eta Fabio pasa den astean elkartu ziren. 282 00:21:25,284 --> 00:21:26,243 Baina... 283 00:21:29,246 --> 00:21:30,706 Ez da ezer. 284 00:21:30,789 --> 00:21:35,585 Aizu, lasaituko zara? Zerbait ekarri dizut. Bai ala ez? 285 00:21:37,879 --> 00:21:39,172 Tori. Har ezazu. 286 00:21:39,256 --> 00:21:40,090 Crack da. 287 00:21:42,259 --> 00:21:46,388 Horrek larrua jotzen dit Rafak ahal duen baino gogorrago. Hori da. 288 00:21:51,184 --> 00:21:54,563 Jode. Blai eginda nago eta kulerorik gabe. 289 00:22:22,215 --> 00:22:25,552 Griselda. 290 00:22:26,428 --> 00:22:27,637 Hitz egin dezagun. 291 00:22:27,721 --> 00:22:30,682 Zer ostia gertatzen zaio? 292 00:22:31,266 --> 00:22:32,934 John eta Fabio elkartu dira. 293 00:22:33,852 --> 00:22:37,481 Eta kabroi horrek poliziarekin hitz egin badu ni izorratzeko? 294 00:22:38,565 --> 00:22:41,693 Roberts kabroi bat da, baina ez da arriskatuko zuri erasotzen. 295 00:22:42,277 --> 00:22:44,196 Eta Marta erotuta dago, jokoak gogoko ditu. 296 00:22:44,279 --> 00:22:47,074 Rafak Arturori tiro egin zion nire aurrean. 297 00:22:47,157 --> 00:22:49,659 Beti atera nahi izan nau negoziotik. 298 00:22:50,494 --> 00:22:52,871 Bat hiltzen baduzu, hirurak hil behar. 299 00:22:52,954 --> 00:22:55,332 Nork esan du ezer hiltzeari buruz? 300 00:22:55,415 --> 00:22:58,710 Hau serio hartu behar dugu, Griselda. 301 00:22:58,794 --> 00:23:03,006 Entzun al duzu hiltzeari buruzko zerbait esaten? Nik ez. 302 00:23:03,090 --> 00:23:05,384 Ez jarri hitzik haren ahoan, ostia. 303 00:23:06,093 --> 00:23:06,968 Ixo, jode! 304 00:23:07,052 --> 00:23:10,263 Hilda zaude, putakumea! 305 00:23:10,347 --> 00:23:13,100 Zer ostia gertatzen ari da? 306 00:23:13,183 --> 00:23:14,810 Hau egin dit. Hilko zaitut! 307 00:23:14,893 --> 00:23:16,061 Zoaz pikutara, sasikumea! 308 00:23:16,144 --> 00:23:18,021 Ospa hemendik oraintxe bertan. 309 00:23:19,689 --> 00:23:22,442 Gure aurka eginez gero, zure aurka egiten zutela esan zenuen. 310 00:23:22,526 --> 00:23:24,069 - Ez zuen hau esan nahi. - Ixo! 311 00:23:24,152 --> 00:23:26,196 Ez duzu gehiegi hartu gaurkoz? 312 00:23:26,822 --> 00:23:28,573 Ez zara nire aita. 313 00:23:30,242 --> 00:23:32,786 Zer esan dizut drogatzeaz? 314 00:23:33,328 --> 00:23:34,621 Benetan ari zara? 315 00:23:35,205 --> 00:23:37,749 Kokaina jarri duzu gosegarri gisa. 316 00:23:39,209 --> 00:23:42,379 - Ezin dut tontakeria hau jasan! - Goazen! 317 00:23:42,462 --> 00:23:45,590 Familia osoa desastre hutsa da. 318 00:23:46,425 --> 00:23:48,969 Zer ostia esan duzu? 319 00:23:50,762 --> 00:23:51,680 Festa bikaina. 320 00:23:57,018 --> 00:23:59,729 Zer ari zarete begira? Festa bat da, ezta? 321 00:24:00,230 --> 00:24:01,064 Estela. 322 00:24:01,565 --> 00:24:02,816 Atera tarta orain! 323 00:24:02,899 --> 00:24:07,237 Zorionak zuri, 324 00:24:07,320 --> 00:24:11,992 zorionak zuri, 325 00:24:12,075 --> 00:24:17,289 zorionak, Darío, 326 00:24:17,372 --> 00:24:21,460 zorionak beti. 327 00:24:35,849 --> 00:24:38,602 Mila esker denoi etortzeagatik. 328 00:24:39,644 --> 00:24:41,521 Pozten nau denok hemen egoteak. 329 00:24:42,481 --> 00:24:45,275 Baina orain dantzatzeko garaia da, ezta? Musika! 330 00:24:52,365 --> 00:24:53,200 Aizu. 331 00:24:54,117 --> 00:24:55,243 Hitz egin dezakegu? 332 00:25:06,379 --> 00:25:08,507 - Beste oparia nahi duzu? - Ez. 333 00:25:10,258 --> 00:25:11,301 Zer gertatzen da? 334 00:25:11,801 --> 00:25:13,887 Begira zure bizitzari. 335 00:25:14,596 --> 00:25:19,893 Rivik ideiak sartzen ditu zure buruan egunero. 336 00:25:20,560 --> 00:25:21,770 Eta badakizu. 337 00:25:22,687 --> 00:25:24,606 Gehiegi drogatzen zara, maitea. 338 00:25:26,316 --> 00:25:28,443 Jendea hiltzen ari zara ezerengatik. 339 00:25:30,403 --> 00:25:32,489 Badakizu zer opari nahiago dudan? 340 00:25:34,491 --> 00:25:39,454 Gure mutilak hartzea eta hemendik joatea, jende honengatik urrun. 341 00:25:39,538 --> 00:25:42,666 Azkenik goian nago, eta ospa egin dezagun nahi duzu? 342 00:25:47,754 --> 00:25:49,923 Hobe da goi-goian joatea. 343 00:25:52,217 --> 00:25:54,052 Beti jartzen nauzu zalantzan. 344 00:25:54,135 --> 00:25:56,137 Zergatik uste duzu egiten dudala? 345 00:25:57,722 --> 00:25:58,890 Babesten zaitut. 346 00:26:01,518 --> 00:26:03,603 Baliteke zu informatzailea izatea? 347 00:26:05,063 --> 00:26:06,773 Zoaz pikutara. 348 00:26:12,696 --> 00:26:14,739 Blanco andrea. 349 00:26:18,451 --> 00:26:20,912 Darío ezin da ondo pasatzen duen bakarra izan. 350 00:26:21,454 --> 00:26:23,456 Sorpresa txiki bat dut zuretzat. 351 00:26:25,750 --> 00:26:28,295 Sheila, hau Griselda da. 352 00:26:39,264 --> 00:26:42,183 Erregina batek merezi duena. 353 00:27:02,329 --> 00:27:04,914 Polit. Itxura ona dut? 354 00:27:08,418 --> 00:27:10,003 Ez nahastu nire ilea. 355 00:27:12,005 --> 00:27:14,424 - Ezer gertatu ez balitz bezala. - Carmen. 356 00:27:14,507 --> 00:27:17,302 Aizu. Banoa. Bihar goiz jaiki behar dut. 357 00:27:20,096 --> 00:27:22,223 - Mila esker etortzeagatik. - Ez horregatik. 358 00:27:22,307 --> 00:27:26,686 Aizu. Kontuz piparekin, ados? Badakizu kontua oker daitekeela. 359 00:27:27,604 --> 00:27:29,314 Bai? Ados. 360 00:27:30,440 --> 00:27:31,274 Maite zaitut. 361 00:27:32,817 --> 00:27:34,361 Zer gertatzen zaio? 362 00:27:35,904 --> 00:27:37,197 Kezkatu egiten da. 363 00:27:37,280 --> 00:27:39,491 Zerk kezkatzen du, pipa putak? 364 00:27:40,617 --> 00:27:42,160 Zu espiatzen ari da? 365 00:27:43,953 --> 00:27:45,747 Sar dadila bere aferetan. 366 00:27:47,123 --> 00:27:47,957 Puta. 367 00:27:52,212 --> 00:27:54,339 Zoaz zerbait hartzera. Oraintxe noa. 368 00:28:06,559 --> 00:28:08,812 Esaiozu Chuchori Carmen zelatatzeko. 369 00:28:10,271 --> 00:28:11,690 Zerbait gertatzen zaio. 370 00:28:13,108 --> 00:28:15,777 Chucho ez da etorri. Etxean dago semearekin. 371 00:28:17,570 --> 00:28:18,780 Ez dago hemen? 372 00:28:20,240 --> 00:28:22,033 Etxea txukun dago, Griselda. 373 00:28:22,117 --> 00:28:24,452 Nola aurkitu dute biltegia? 374 00:28:24,536 --> 00:28:26,329 Informazio zaharra zuten. 375 00:28:26,996 --> 00:28:30,291 Ziur nago dena ondo dagoela. 376 00:28:31,084 --> 00:28:32,043 Ez kezkatu. 377 00:28:33,420 --> 00:28:34,754 Badakizu... 378 00:28:36,339 --> 00:28:37,215 salbu zaudela. 379 00:28:38,717 --> 00:28:40,635 - Salbu nago. - Bai. 380 00:28:42,429 --> 00:28:43,680 Lasaitu. 381 00:28:45,515 --> 00:28:46,808 Gozatu festaz. 382 00:29:32,312 --> 00:29:33,146 Ama? 383 00:29:33,938 --> 00:29:35,482 Zurekin hitz egin dezaket? 384 00:29:37,233 --> 00:29:38,067 Sartu. 385 00:29:47,577 --> 00:29:48,953 Festa hau gehiegi da. 386 00:29:51,498 --> 00:29:53,041 Michael Corleone ikusi dut 387 00:29:53,124 --> 00:29:56,503 koka lastotxoa erabiltzen txokolate-irabiakia edateko. 388 00:29:57,212 --> 00:29:59,672 Ondo pasatzen ari da, Uber. 389 00:29:59,756 --> 00:30:00,965 Eta Dixon? 390 00:30:01,674 --> 00:30:05,345 Erotu egin da. Neska-lagunarekin joan da. 391 00:30:05,428 --> 00:30:09,265 Utziozu lasaitzen festan dagoen jendea jo ordez. 392 00:30:11,226 --> 00:30:12,477 Ez dakit... 393 00:30:14,521 --> 00:30:16,231 non ikasi duen hori egiten. 394 00:30:19,567 --> 00:30:22,529 Entzudazu, kabroi eskergabea. 395 00:30:23,321 --> 00:30:27,242 Egiten dudan guztia zuretzat eta zure anaientzat da. 396 00:30:28,201 --> 00:30:31,746 Dixon ergela balitz bezala ari zen, eta orain zu ere bai. 397 00:30:39,003 --> 00:30:39,838 Ondo ba. 398 00:30:41,339 --> 00:30:42,340 Amabitxia. 399 00:31:06,489 --> 00:31:07,323 Carmen. 400 00:31:08,658 --> 00:31:12,203 Barkatu. Ez zintudan ikaratu nahi. Ni... 401 00:31:13,746 --> 00:31:15,582 zu etortzearen zain nengoen. 402 00:31:16,541 --> 00:31:18,001 Barkatu. Ezagutzen zaitut? 403 00:31:18,084 --> 00:31:19,252 June Hawkins naiz. 404 00:31:21,212 --> 00:31:22,964 Inspektorea, Miamiko Polizia. 405 00:31:23,047 --> 00:31:24,048 Hori da. Bai. 406 00:31:24,841 --> 00:31:25,967 Aizu, ez, lasai. 407 00:31:26,968 --> 00:31:29,012 Aizu, hitz egin baino ez dut nahi. 408 00:31:29,721 --> 00:31:31,806 Elkarri laguntzea nahi dut. 409 00:31:31,890 --> 00:31:34,642 - Ez dut zure laguntzarik behar. - Agian bai. 410 00:31:35,351 --> 00:31:37,729 Gaur zure nagusiaren biltegi bat konfiskatu dugu. 411 00:31:39,731 --> 00:31:41,357 Norbait arduragabea izan da 412 00:31:41,858 --> 00:31:44,569 eta pentsatu du, urrun zegoenez, ez genuela aurkituko. 413 00:31:44,652 --> 00:31:46,237 Hau kutxa gotorrean aurkitu dugu. 414 00:31:47,989 --> 00:31:51,075 Alokairu kontratua da etxea alokatzen zuen 415 00:31:51,159 --> 00:31:52,827 konpainiaren izenarekin. 416 00:31:53,912 --> 00:31:55,830 Hiriaren erregistroaren arabera, zurea da. 417 00:32:01,502 --> 00:32:04,339 Dirua eta drogak gordetzeko etxea alokatzea 418 00:32:05,214 --> 00:32:06,090 ez da ona. 419 00:32:07,342 --> 00:32:10,595 Nahikoa da enpresaren finantzetarako agindua lortzeko. 420 00:32:12,513 --> 00:32:15,600 Agian horrek erakutsiko digu bere dirua zuritzen ari zarela. 421 00:32:16,517 --> 00:32:19,354 Horrela lortu dituzu autoa eta etxe hau, ezta? 422 00:32:20,480 --> 00:32:21,314 Carmen. 423 00:32:24,317 --> 00:32:26,986 Hainbeste jende hil duen norbait babestea gogoko duzu? 424 00:32:28,988 --> 00:32:33,326 Begira, drogak eta dirua niri bost. 425 00:32:34,953 --> 00:32:36,412 Hilketak axola zaizkit. 426 00:32:39,624 --> 00:32:42,794 Gurekin hitz egin eta akordioa lortuko duzu. 427 00:32:44,545 --> 00:32:45,588 Hitz egiten ez baduzu... 428 00:32:47,674 --> 00:32:49,300 luze egongo zara espetxean. 429 00:32:53,471 --> 00:32:54,305 Zoaz pikutara. 430 00:32:56,557 --> 00:32:57,642 Gezur hutsa da. 431 00:33:15,952 --> 00:33:16,786 Darío. 432 00:33:18,287 --> 00:33:22,291 Su artifizialak hastear daude. Ez dut nahi zuk ez ikustea. Zatoz. 433 00:33:31,843 --> 00:33:32,927 Zer gertatzen da? 434 00:33:35,346 --> 00:33:36,180 Ondo zaude? 435 00:34:32,653 --> 00:34:33,488 Darío... 436 00:34:38,159 --> 00:34:39,368 Zer ostia da hau? 437 00:34:41,829 --> 00:34:43,956 Zer ostia da zer? Hizketan ari gara. 438 00:34:44,624 --> 00:34:45,458 Hizketan? 439 00:34:47,168 --> 00:34:49,879 Puta honek ez du hitz egiten. 440 00:34:49,962 --> 00:34:50,922 Griselda. 441 00:34:51,005 --> 00:34:54,467 - Zoaz pikutara. - Zer ostia esan berri didazu? 442 00:34:56,344 --> 00:34:59,514 - Aska nazazu! - Entzun! 443 00:35:15,988 --> 00:35:16,823 Sasikumea! 444 00:35:16,906 --> 00:35:17,740 Griselda. 445 00:35:18,449 --> 00:35:19,283 Emadazu arma. 446 00:35:19,784 --> 00:35:20,743 Putakumea. 447 00:35:21,327 --> 00:35:24,539 Ezezagun batek ni traizionatzeak kezkatzen ninduen 448 00:35:24,622 --> 00:35:26,374 eta begira zer egin duzun. 449 00:35:26,457 --> 00:35:28,835 Ez ginen ezer egiten ari. Hizketan ari ginen. 450 00:35:28,918 --> 00:35:31,629 Zer ostia esan behar diozu puta horri? 451 00:35:31,712 --> 00:35:34,590 Kexatzen ari zinen nik zu zikiratzeaz? 452 00:35:34,674 --> 00:35:36,717 - Hiltzen ez uzteaz? - Aski da. 453 00:35:36,801 --> 00:35:40,221 Zu ez entzuteaz eta Rivi bakarrik entzuteaz? Darío gaixoa. 454 00:35:40,304 --> 00:35:43,015 Jakin nahi duzu zertaz ari ginen hizketan? Bai? 455 00:35:43,933 --> 00:35:46,352 Ama ikaragarria zarela esaten ari ginen. 456 00:35:48,146 --> 00:35:49,564 Horretaz ari ginen. 457 00:35:49,647 --> 00:35:54,485 Zure mutilak suntsitu dituzu, eta ez dut Michaeli hori gertatzen utziko. 458 00:35:55,319 --> 00:35:58,156 Nazkatuta nago. Zoratuta zaude. 459 00:35:59,407 --> 00:36:00,700 Ama txarra. 460 00:36:01,659 --> 00:36:02,910 Barruan hitz egingo dugu. 461 00:36:03,536 --> 00:36:04,662 Emazte kaskarra. 462 00:36:04,745 --> 00:36:06,038 Lasaitzeko. 463 00:36:11,043 --> 00:36:12,086 Zertan zabiltza? 464 00:36:19,468 --> 00:36:20,887 Zertan zabiltza? 465 00:36:21,804 --> 00:36:23,848 Eskertu zu izan ez zarelako. 466 00:36:25,183 --> 00:36:27,768 Tiro egin nahi didazu? Hil nahi nauzu? 467 00:36:27,852 --> 00:36:31,731 Tiro egin bizkarrean. Horrela ez duzu nire aurpegi puta ikusiko. 468 00:36:44,160 --> 00:36:46,412 Griselda, geldi. Lasai. 469 00:36:46,495 --> 00:36:48,497 - Kendu arropa. - Nola? 470 00:36:49,081 --> 00:36:51,959 Kendu arropa puta. 471 00:36:52,043 --> 00:36:52,919 Ados. 472 00:36:57,089 --> 00:36:57,965 Azkarrago. 473 00:37:01,010 --> 00:37:01,844 Dena. 474 00:37:07,808 --> 00:37:08,684 Belauniko. 475 00:37:10,478 --> 00:37:14,273 Mesedez, Griselda, ez egin hau. Nahi duzuna ordainduko dizut. 476 00:37:14,357 --> 00:37:19,654 Jarri lau hanketan eta egin zaunka txakur puta batek bezala. 477 00:37:25,076 --> 00:37:25,952 Ozenago. 478 00:37:29,038 --> 00:37:31,540 Zaunka egitea nahi duzu? Zaunka egingo dut. 479 00:37:32,208 --> 00:37:33,209 Zuek bi, biluzi. 480 00:37:34,961 --> 00:37:37,755 Nire festa da. Berarekin larrua jotzea nahi dut. 481 00:37:42,218 --> 00:37:43,844 Gelditzeko esan dizut? 482 00:37:47,098 --> 00:37:48,015 Griselda. 483 00:37:49,141 --> 00:37:53,312 Zertan zabiltza? Zoratu zara? Emadazu arma, ostia. 484 00:37:54,313 --> 00:37:56,482 Sartu etxean, ostia. Sartu etxean. 485 00:37:57,316 --> 00:38:00,111 Ospa hemendik. Altxa. Ospa. 486 00:38:00,194 --> 00:38:02,863 Ospa! Denak, ospa hemendik, jode! 487 00:38:07,451 --> 00:38:09,829 Zer egin berri dut, Carmen? 488 00:38:09,912 --> 00:38:11,163 Zer ostia gertatu da? 489 00:38:11,664 --> 00:38:13,082 Pipak ez du lagundu. 490 00:38:13,749 --> 00:38:16,961 Baina hori gertatzen da munduaren aurka zoazenean. 491 00:38:17,586 --> 00:38:21,007 Zoaz munstroa hiltzera, bale? Jo eta zapaldu zaituena. 492 00:38:21,090 --> 00:38:24,844 Eta borrokatu, borrokatu zergatik borrokatzen zaren ahaztu arte. 493 00:38:24,927 --> 00:38:27,471 - Egunen batean esnatu eta... - Zu izango zara munstroa. 494 00:38:27,555 --> 00:38:30,516 Bai. Eta sinets iezadazu, badakit nolakoa den. 495 00:38:31,100 --> 00:38:33,853 Horregatik lagundu nahi dizut zuk lagundu zenidan moduan. 496 00:38:33,936 --> 00:38:37,356 Zuri eta umeei lagundu hemendik ospa egiten. Berriz hasteko. Badakizu zer? 497 00:38:38,107 --> 00:38:40,318 Diru garbia jarri dut banku kontu batean. 498 00:38:40,401 --> 00:38:43,946 Diru hori hartu eta bidaia-agentziak ireki ditzakegu beste hiri batean. 499 00:38:44,739 --> 00:38:46,907 Puerto Vallartarako txartelak saldu. 500 00:38:46,991 --> 00:38:47,825 Bai. 501 00:38:49,118 --> 00:38:50,745 Edo agian goizean 502 00:38:51,537 --> 00:38:52,788 esnatuko naiz 503 00:38:54,248 --> 00:38:55,624 eta dena bukatuko da. 504 00:38:56,542 --> 00:38:57,752 Dena ondo egongo da. 505 00:39:04,175 --> 00:39:06,719 Jakin nahi duzu zergatik itzuli naizen hona? 506 00:39:07,678 --> 00:39:09,847 Emakume polizia nigana etorri da. 507 00:39:09,930 --> 00:39:13,100 Ez du amore emango. Haserre dago, gogorrago egingo du gure aurka. 508 00:39:13,184 --> 00:39:15,394 CENTAC ez da amaitu. Ezer ez da amaitu. 509 00:39:15,478 --> 00:39:18,356 - Poliziarekin hitz egin duzu? - Lasai. Ez da ezer. 510 00:39:18,439 --> 00:39:21,025 Ez dela ezer? Salatari bat dut erakundean 511 00:39:21,108 --> 00:39:24,862 eta esaten didazu poliziarekin hitz egitea ez dela ezer. 512 00:39:24,945 --> 00:39:28,199 - Akordio kaskarra eskaini dit. - Akordioa eskaini dizu? 513 00:39:29,825 --> 00:39:31,577 Zer ostia dauka zure aurka? 514 00:39:32,828 --> 00:39:34,246 Espekulazioak bakarrik. 515 00:39:36,374 --> 00:39:38,751 Bihar hitz egingo dugu, mozkor ez zaudenean. 516 00:39:38,876 --> 00:39:41,170 Ez zoaz inora. 517 00:39:41,253 --> 00:39:43,339 Zer ostia. Lasaitu, Griselda. 518 00:39:44,215 --> 00:39:45,299 Zu zara, Carmen? 519 00:39:46,133 --> 00:39:47,301 Zer? 520 00:39:47,385 --> 00:39:51,138 Beti epaitzen nauzu mozkortu gabeko begi horiekin. 521 00:39:51,222 --> 00:39:53,599 Ni naiz, Carmen. Ez zintudake inoiz traizionatuko. 522 00:39:55,059 --> 00:39:58,062 - Ez dizut sinesten. - Ez nuke inoiz... Zoaz pikutara. 523 00:40:04,860 --> 00:40:09,073 Puta madarikatua. 524 00:40:14,995 --> 00:40:17,915 Hil! Hil zaitez, puta madarikatua! 525 00:40:17,998 --> 00:40:19,041 Griselda. 526 00:40:20,251 --> 00:40:21,085 Aska ezazu! 527 00:40:21,168 --> 00:40:25,005 Puta madarikatua! Aska nazazu, ostia! 528 00:40:25,089 --> 00:40:27,842 - Lasaitu! - Aska nazazu! 529 00:40:37,768 --> 00:40:39,437 Zer ostia gertatu da? 530 00:40:42,565 --> 00:40:44,567 Nahikoa drogatu zara, ezta? 531 00:40:45,317 --> 00:40:46,444 Begira niri. 532 00:40:47,820 --> 00:40:50,156 Carmen ez da informatzailea. 533 00:40:52,324 --> 00:40:54,577 Zure buruan dago, maitea. 534 00:41:04,170 --> 00:41:05,337 Zer moduz festa? 535 00:41:08,549 --> 00:41:09,383 Festa? 536 00:41:11,135 --> 00:41:15,139 Pikutara joan da gonbidatuak pistolaz larrua jotzera behartu ondoren. 537 00:41:15,848 --> 00:41:17,850 Zer uste zenuen gertatuko zela? 538 00:41:19,643 --> 00:41:20,811 Zer zen hori dena? 539 00:41:21,896 --> 00:41:23,314 Nitaz fidatu behar duzu. 540 00:41:24,940 --> 00:41:28,611 Horren ordez, zer egin duzu? Jende horren aurrean ni lotsarazi. 541 00:41:37,578 --> 00:41:39,497 Zuk lotsarazi duzu zure burua. 542 00:41:44,293 --> 00:41:47,046 Michaeli buruz jakin zenuen unean, 543 00:41:48,214 --> 00:41:49,757 bigundu zinen. 544 00:41:51,217 --> 00:41:52,718 Geldi nendin nahi zenuen. 545 00:41:54,053 --> 00:41:56,055 Nire lurraldea bakarrik izatea. 546 00:41:57,264 --> 00:42:00,518 Banekien irabazteko Rivi bezalako norbait behar nuela. 547 00:42:01,810 --> 00:42:02,645 "Bigundu". 548 00:42:06,232 --> 00:42:08,484 Michaelen aita izan nahi nuen soilik. 549 00:42:14,615 --> 00:42:17,368 Orain ez dakit zertarako egin dudan hau guztia. 550 00:42:20,162 --> 00:42:21,997 Zertarako hil dudan jende hori. 551 00:42:25,793 --> 00:42:27,336 Zertarako mindu zaitudan. 552 00:42:29,797 --> 00:42:30,631 Zertarako? 553 00:42:33,217 --> 00:42:35,719 Jantzigela puta bat izateko? 554 00:42:40,599 --> 00:42:42,393 Biok usteltzen ari gara hemen. 555 00:42:46,272 --> 00:42:49,441 Etxe eder honetan, jantzigela handi puta horrekin. 556 00:42:50,150 --> 00:42:52,069 Eta usteltzen ari gara, maitea. 557 00:43:00,286 --> 00:43:01,120 Maite zaitut. 558 00:43:04,957 --> 00:43:06,750 Ahaztu gainerakoa. 559 00:43:07,334 --> 00:43:08,752 Ahaztu informatzailea. 560 00:43:08,836 --> 00:43:11,755 Ahaztu egin behar izan duzuna hona iristeko. 561 00:43:14,008 --> 00:43:18,387 Har dezagun diru guztia eta goazen gure umeekin. Berriz hasiko gara. 562 00:43:20,472 --> 00:43:22,933 Dena oraintxe gelditu behar duzu. 563 00:43:40,451 --> 00:43:43,162 Griselda, badakit munduak izorratu zaituela. 564 00:43:47,124 --> 00:43:47,958 Baina nik ez. 565 00:43:50,502 --> 00:43:52,254 Nik inoiz ez. 566 00:43:55,924 --> 00:43:57,509 Ez naiz zutaz fidatzen. 567 00:44:04,558 --> 00:44:05,392 Zoaz. 568 00:44:20,532 --> 00:44:22,409 Pikutara denak. 569 00:44:46,183 --> 00:44:47,309 Zerbait hartu nahi? 570 00:45:06,120 --> 00:45:07,079 Kaixo. 571 00:45:09,123 --> 00:45:10,499 Zoaz pikutara, kabroia. 572 00:45:15,087 --> 00:45:16,714 Zurekin larrua jo nahi dut. 573 00:45:18,215 --> 00:45:20,384 Nola? 574 00:45:23,595 --> 00:45:25,013 Hilda zaude, kabroia! 575 00:45:25,097 --> 00:45:26,098 - Lasaitu. - Bai? 576 00:45:26,181 --> 00:45:27,057 Lasai. 577 00:45:27,141 --> 00:45:28,142 Dixon. 578 00:45:28,225 --> 00:45:29,435 - Han! - Dixon. 579 00:45:29,518 --> 00:45:30,352 Jode! 580 00:45:36,233 --> 00:45:38,652 - Chucho. - Dixon, zer gertatzen da? 581 00:45:38,736 --> 00:45:39,862 Laguntza behar dut. 582 00:45:39,945 --> 00:45:42,906 - Zer egin duzu? - Esaiozu joateko, Chucho. 583 00:45:45,242 --> 00:45:46,076 Ez. 584 00:45:46,160 --> 00:45:48,912 - Poliziak ekarri dituzu? - Ez. 585 00:45:48,996 --> 00:45:51,957 Kabroi batek ipurdia ukitu dio nire neskari eta haserretu naiz. 586 00:45:52,040 --> 00:45:55,335 Hartu pistola eta ezkuta nazazu. Esan zuk egin duzula. 587 00:45:55,419 --> 00:45:58,881 Ez! Mesedez, Chucho, ez. Jende honek hil egingo zaitu. 588 00:45:58,964 --> 00:46:02,134 - Hobe duzu zure etxera joatea. - Nola? 589 00:46:02,217 --> 00:46:03,635 - Ez. - Zoaz zure etxera. 590 00:46:03,719 --> 00:46:06,722 Hau zure lana da. Lagundu behar didazu. 591 00:46:10,809 --> 00:46:14,521 Jende honek hil egingo zaitu. Esaiozu joateko, Chucho. 592 00:46:14,605 --> 00:46:16,106 Chucho, zer ostia? 593 00:46:27,159 --> 00:46:27,993 Dixon! 594 00:46:29,661 --> 00:46:30,496 Ostia! 595 00:46:39,421 --> 00:46:40,255 Ama. 596 00:46:50,098 --> 00:46:51,433 Dixon, zer gertatu da? 597 00:46:53,852 --> 00:46:56,980 Chuchorengana jo dut laguntza bila eta jo nau. 598 00:47:03,153 --> 00:47:04,363 Jo zaitu? 599 00:47:06,657 --> 00:47:08,992 Kabroiak poliziari saldu behar ninduen. 600 00:47:10,077 --> 00:47:12,246 Lezio bat irakatsi behar diozu. 601 00:47:13,372 --> 00:47:15,290 Dixon, zoaz atseden hartzera. 602 00:47:25,384 --> 00:47:26,844 Chucho hiltzea nahi dut. 603 00:47:32,182 --> 00:47:33,392 Informatzailea da. 604 00:47:35,102 --> 00:47:36,728 Ez du gau osoan hemen eman. 605 00:47:37,938 --> 00:47:40,941 Ziurrenik, CENTACeko puta horrekin zegoen. 606 00:47:41,942 --> 00:47:46,238 Carmenengan gerturatu da. Chuchorekin hobeto atera zaio. 607 00:47:47,364 --> 00:47:48,991 Ez dakigu. 608 00:47:49,741 --> 00:47:54,997 Dakidana da zure lana zu ordez egiten ari behar dudala. 609 00:48:02,004 --> 00:48:03,463 Errespetuz, Griselda, 610 00:48:05,173 --> 00:48:08,635 nire lana beti izan da Miamiko pertsonarik boteretsuena izaten laguntzea. 611 00:48:10,137 --> 00:48:12,764 Gutako bat teoria batengatik hiltzen baduzu, 612 00:48:14,224 --> 00:48:15,350 hori ez da boterea. 613 00:48:17,144 --> 00:48:17,978 Beldurra da. 614 00:48:18,061 --> 00:48:18,896 Beldurra? 615 00:48:19,938 --> 00:48:21,398 Nire semea jo du. 616 00:48:23,859 --> 00:48:26,069 Badakizu zer? Darío zuzen zegoen. 617 00:48:26,945 --> 00:48:29,489 Uste duzu kontrola nazakezula. 618 00:48:29,990 --> 00:48:32,618 Esaten duzuna baino ez dudala entzuten. 619 00:48:33,201 --> 00:48:35,037 Zu babesten ari naiz. 620 00:48:35,120 --> 00:48:38,123 Beste gizon batek babesten nauela esaten badit, 621 00:48:38,206 --> 00:48:39,917 potroak moztuko dizkiot! 622 00:48:41,418 --> 00:48:45,047 Gau honetan ikasi dut jende gutxiz fida naitekeela. 623 00:48:45,130 --> 00:48:49,343 Eta zuk jende horretaz ohartarazi didazu? Ez! 624 00:48:49,426 --> 00:48:51,595 Horregatik ez naiz zutaz fidatzen. 625 00:48:53,096 --> 00:48:55,098 Ez zintuzkedan inoiz traizionatuko. Badakizu. 626 00:48:55,182 --> 00:48:57,476 Utziozu zer dakidan esateari! 627 00:48:57,559 --> 00:49:01,897 Horregatik uste dut traizionatuko nauzula. 628 00:49:09,738 --> 00:49:10,572 Ados. 629 00:49:14,660 --> 00:49:15,494 Egingo dut. 630 00:50:09,214 --> 00:50:10,590 Jode! 631 00:50:34,364 --> 00:50:35,240 Egin duzu? 632 00:50:37,743 --> 00:50:39,036 Huts egin dut. 633 00:50:39,745 --> 00:50:40,871 Bizirik dago? 634 00:50:48,754 --> 00:50:50,005 Eskerrak. 635 00:50:52,090 --> 00:50:54,092 Nire leialtasuna zalantzan jartzen baduzu... 636 00:50:58,263 --> 00:50:59,931 bizimodua bakarrik atera dezaket. 637 00:51:02,726 --> 00:51:04,644 Ez da beharrezkoa izango, Rivi. 638 00:51:07,898 --> 00:51:08,732 Eskerrik asko. 639 00:51:24,206 --> 00:51:26,458 Azkeneko berriak. Gehiago dakigu... 640 00:51:26,541 --> 00:51:27,709 Egun on. 641 00:51:27,793 --> 00:51:29,544 ...zentzugabeko bortizkeria honetaz. 642 00:51:29,628 --> 00:51:31,379 - Miamiko poliziak dio... - Egun on. 643 00:51:31,463 --> 00:51:33,131 ...tiroen abisuari erantzun ziotela. 644 00:51:33,215 --> 00:51:34,883 Krimen-tokia oraindik aktibo dago... 645 00:51:34,966 --> 00:51:37,469 - Zer gertatu da? - ...ordu gutxi pasa direla 646 00:51:37,552 --> 00:51:38,637 gertatu zenetik. 647 00:51:39,471 --> 00:51:41,640 Goizean, ume txiki baten gorputza 648 00:51:41,723 --> 00:51:43,934 aurkitu dute herriko meskita baten sarreran. 649 00:51:44,017 --> 00:51:47,229 Mutila Johnny Castro da, 650 00:51:47,312 --> 00:51:50,482 {\an8}Jesus "Chucho" Castroren ustezko semea. 651 00:51:50,565 --> 00:51:54,945 {\an8}Bi urteko umeari hiru aldiz tiro egin zioten auto batetik. 652 00:51:55,028 --> 00:51:57,906 Erabat tragikoa. Jarraituko dugu polizia... 653 00:51:57,989 --> 00:51:58,907 Zer gertatu da? 654 00:51:58,990 --> 00:52:01,451 ...biktimari zer gertatu zaion jakiten saiatzen ari dela... 655 00:52:01,535 --> 00:52:03,286 Chuchoren semea hil dute. 656 00:52:03,787 --> 00:52:06,498 Ikaragarria. Krimen-tokira goaz Chuck Wilsonekin. 657 00:52:06,581 --> 00:52:08,416 Chuck, zer esan behar diguzu? 658 00:52:08,959 --> 00:52:12,379 Poliziak gorpua aurkitu zuen astelehenean maindiretan bilduta. 659 00:52:12,462 --> 00:52:15,757 Bazekiten non bilatu Jesus Castrok deitu zielako. 660 00:52:15,841 --> 00:52:17,843 Gauean, inspektoreek diote Kolonbiako Castro 661 00:52:17,926 --> 00:52:21,138 mugikorrarekin ibili dela, gaur hiru dei egin dituela. 662 00:52:25,475 --> 00:52:27,018 Zer dakigu Chucho Castroz? 663 00:52:27,602 --> 00:52:29,604 Berak eta emazteak ospa egin dute. 664 00:52:31,857 --> 00:52:32,858 Zer moduz zaude? 665 00:52:33,984 --> 00:52:35,777 Denei huts egin badiet ere? 666 00:52:36,611 --> 00:52:39,406 Griselda bere onetik atera duzu, ados? Badakite. 667 00:52:41,616 --> 00:52:42,450 Bai. 668 00:52:44,202 --> 00:52:46,163 - Begira zer kostatu zaigun. - Aizu. 669 00:52:47,247 --> 00:52:50,876 Biltokia konfiskatu zenuen eta lekukoa konbentzitzen saiatu zinen. Hori da dena. 670 00:52:51,376 --> 00:52:53,128 Ez duzu ume hori hil. 671 00:52:53,211 --> 00:52:54,212 Berak egin du. 672 00:52:56,089 --> 00:52:56,965 Bai. 673 00:52:57,048 --> 00:52:58,133 Hawkins sarjentua. 674 00:52:59,509 --> 00:53:03,138 Norbaitek ikusi nahi zaitu. Ezagutzen duzula dio. 675 00:53:04,848 --> 00:53:05,682 Carmen. 676 00:53:08,727 --> 00:53:10,061 Nola lagun diezazuket? 677 00:53:13,481 --> 00:53:14,900 Eskaini zenuen akordioa? 678 00:53:16,067 --> 00:53:16,943 Onartuko dut. 679 00:54:53,623 --> 00:54:58,628 Azpitituluak: Aroa Villalba