1 00:00:24,626 --> 00:00:26,209 ...baloia jaurti du... 2 00:00:27,751 --> 00:00:28,959 Kaka! 3 00:00:33,168 --> 00:00:34,334 Alfa, nirekin! 4 00:00:35,459 --> 00:00:36,626 Tiro egingo dugu! 5 00:00:36,626 --> 00:00:37,834 Rover, ezkerrera. 6 00:00:37,834 --> 00:00:38,793 Aurrera! 7 00:00:39,834 --> 00:00:41,126 Bizkor, bi aldeetatik! 8 00:00:43,501 --> 00:00:44,584 Bizkor! 9 00:00:53,793 --> 00:00:55,334 Sarbidea ukatua. 10 00:00:57,001 --> 00:00:58,043 Aurrera! Bizkor! 11 00:00:59,001 --> 00:01:00,376 Sarbidea ukatua. 12 00:01:07,626 --> 00:01:08,626 Ez mugitu! 13 00:01:27,376 --> 00:01:29,501 Itua hilda dago. Baieztatuta. 14 00:02:26,834 --> 00:02:29,209 SORTZAILEA: RAPMAN 15 00:02:33,001 --> 00:02:36,043 GIDOILARIA: RAPMAN 16 00:02:36,793 --> 00:02:38,959 Aizu, polita, erantzungo galdera bat? 17 00:02:38,959 --> 00:02:40,418 Ez. Mutil-laguna dut. 18 00:02:40,418 --> 00:02:43,043 Bai? Ez nau harritzen, emakume ederra zara. 19 00:02:43,709 --> 00:02:46,334 - Lagunak izan gaitezke. - Badut mutila. 20 00:02:46,334 --> 00:02:48,126 - Ez nabil lagun bila. - Ados. 21 00:02:50,668 --> 00:02:52,459 ZUZENDARIA: RAPMAN 22 00:03:03,918 --> 00:03:05,293 Mutil zorionekoa duzu. 23 00:03:05,293 --> 00:03:06,668 Ni naiz zorionekoa. 24 00:03:07,626 --> 00:03:11,084 Badirudi norabide berean goazela, eramatea nahi? 25 00:03:12,501 --> 00:03:14,001 Zintzoa izango naiz. 26 00:03:23,043 --> 00:03:24,251 Kaixo. 27 00:03:25,251 --> 00:03:27,584 - Noren autoa da hau? - Zurea. 28 00:03:28,501 --> 00:03:31,376 - Utzi txorakeriak. - Benetan ari naiz, D. Zurea da. 29 00:03:31,376 --> 00:03:33,084 Begiratzen ari nintzen. 30 00:03:33,084 --> 00:03:35,501 Baina probatu nahi nuen galdetu didate. 31 00:03:35,501 --> 00:03:37,959 Ezetz esango nuen, baina pentsatu dut: 32 00:03:37,959 --> 00:03:40,168 "Luze aurreztu genuen hipotekarako". 33 00:03:40,168 --> 00:03:42,459 - Garai gogorrak izan ziren. - Bai... 34 00:03:42,459 --> 00:03:45,418 Beraz, sari bat merezi dugula uste dut. 35 00:03:45,418 --> 00:03:50,084 Maitea. Hau erosten badugu, lehengo egoera berean bukatuko dugu. 36 00:03:50,084 --> 00:03:51,834 Ez kezkatu. Igo zaitez. 37 00:03:51,834 --> 00:03:54,126 - Igo zaitez. Probatu. - Ene bada. 38 00:03:54,126 --> 00:03:57,751 Eseri. Begira. Ederto ematen dizu. Zure kolorea da. 39 00:03:58,251 --> 00:04:00,001 Zure azal kolorearekin doa. 40 00:04:00,584 --> 00:04:03,251 Oso polita da, maitea, baina ez dugu behar. 41 00:04:03,251 --> 00:04:05,793 Ez kezkatu. Benetan, kontuak atera ditut. 42 00:04:05,793 --> 00:04:07,459 Ordu estrak kenduta. 43 00:04:07,459 --> 00:04:10,001 - Nahikoa atera zenuen matematiketan. - Hara... 44 00:04:10,626 --> 00:04:11,834 - Ongi. - Txantxa da. 45 00:04:11,834 --> 00:04:14,168 Agian nik atera beharko nituzke kontuak. 46 00:04:14,168 --> 00:04:15,751 Ondo da, ados. 47 00:04:15,751 --> 00:04:20,001 Kalkulatu, atera kontuak, kezkatu beharrik ez dagoela ikusiko duzu. 48 00:04:20,001 --> 00:04:21,084 Benetan ari naiz. 49 00:04:24,168 --> 00:04:27,459 Tira, autoa honaino ekarri ostean, probatu beharko dugu. 50 00:04:27,459 --> 00:04:28,709 Ez duzu uste? 51 00:04:28,709 --> 00:04:30,293 - Ea ba. - Gidatu dezaket? 52 00:04:30,293 --> 00:04:32,293 Hara. Zuk gidatu nahi duzu? 53 00:04:32,293 --> 00:04:34,001 - Bai horixe. - Ados. Aurrea. 54 00:04:34,001 --> 00:04:36,668 Probatu zure auto berria. Atea irekiko dizut. 55 00:04:36,668 --> 00:04:39,043 Neska politek ez dute atea irekitzen. 56 00:04:39,043 --> 00:04:41,084 Probatu zure autoa. Hori da. 57 00:04:41,751 --> 00:04:43,876 - A zer beldurra. - Bai! 58 00:04:44,459 --> 00:04:47,793 Bai horixe. Danba. Jarri martxan. Ea zer deritzozun. 59 00:04:47,793 --> 00:04:48,709 Bai. 60 00:04:48,709 --> 00:04:50,918 - Jainko maitea. - Gustuko duzu. 61 00:04:50,918 --> 00:04:53,209 - Merezi duzu. - Ez, ezin dugu... 62 00:04:55,501 --> 00:04:57,209 - Mila esker. - Ez horregatik. 63 00:04:57,709 --> 00:04:58,668 Ez horregatik. 64 00:05:13,376 --> 00:05:15,126 Eta ile hori? Ez dut gogoko. 65 00:05:15,126 --> 00:05:17,459 - Benetan. Orraztu. - Ama, gogoko dut. 66 00:05:17,459 --> 00:05:18,751 Ez dizu ondo ematen. 67 00:05:20,376 --> 00:05:21,709 - Zer moduz? - Aita. 68 00:05:22,543 --> 00:05:24,834 - Ondo nago. Bai. - AJ. 69 00:05:24,834 --> 00:05:26,668 Bete basoa. Utziguzu ele egiten. 70 00:05:32,626 --> 00:05:33,501 Tira. 71 00:05:39,376 --> 00:05:41,793 Entzun, asko eskertzen dizut hau, 72 00:05:42,543 --> 00:05:44,626 bai, bere mira nuen. 73 00:05:46,084 --> 00:05:48,626 Zer egin du ilean? Txirikordatu nahi du ala? 74 00:06:08,168 --> 00:06:09,834 - Hau bakarrik? - Aisha, tira. 75 00:06:09,834 --> 00:06:12,501 - AJ. Zatoz hona. - Aisha, lasaitu. Arren... 76 00:06:12,501 --> 00:06:15,709 Epe laburreko mailegua eskatu dut hori lortzeko. 77 00:06:17,168 --> 00:06:20,459 Ez dut sosik, aguazilak atzetik ditut. Saiatzen ari naiz. 78 00:06:20,459 --> 00:06:23,834 Saiatu gogorrago, 150 libera hiru hilero ez da nahikoa. 79 00:06:23,834 --> 00:06:26,543 Badakit ez dela nahikoa. Baina lana lortu dut. 80 00:06:26,543 --> 00:06:30,001 Ostiralean jasoko dut saria, ahal dudan guztia emango dizut. 81 00:06:30,001 --> 00:06:31,876 Mesedez, izan pazientzia. 82 00:06:31,876 --> 00:06:33,168 Utzi mutila ikusten. 83 00:06:34,334 --> 00:06:35,293 Mesedez, Aisha. 84 00:06:39,709 --> 00:06:40,668 Bagoaz? 85 00:06:45,334 --> 00:06:47,209 Tori. On egin. 86 00:06:49,626 --> 00:06:51,251 Ez, ni noa. 87 00:06:52,251 --> 00:06:54,751 Bi ordu barru itzuliko naiz. Izan zintzoa. 88 00:06:54,751 --> 00:06:55,668 Bai. 89 00:07:04,084 --> 00:07:06,709 - Dena ondo, aita? - Bai, ondo nabil. 90 00:07:06,709 --> 00:07:08,668 - Patatarik nahi? - Ez, aurrera. 91 00:07:08,668 --> 00:07:10,459 - Ados. - Gozatu. 92 00:07:14,418 --> 00:07:15,793 Opari bat dut zuretzat. 93 00:07:16,459 --> 00:07:18,751 Bai. Gustatuko zaizula uste dut. 94 00:07:20,293 --> 00:07:22,876 Badakit telefono zaharraz nazkatuta zeundela. 95 00:07:22,876 --> 00:07:23,876 Aita. 96 00:07:23,876 --> 00:07:25,293 Modelo berria da. 97 00:07:25,293 --> 00:07:27,543 - Bai? - Bai. Dohain eman didate. 98 00:07:28,376 --> 00:07:30,043 - iPhone berria. - Bai. 99 00:07:32,709 --> 00:07:35,376 - Mila esker, aita. - Ez da ezer, mutil. 100 00:07:38,709 --> 00:07:42,126 Badago Londreseko mendebaldeko inor hemen? 101 00:07:43,751 --> 00:07:46,043 Eta Londreseko hegoaldekorik? 102 00:07:50,876 --> 00:07:52,376 Zer? Hori da! 103 00:07:53,084 --> 00:07:54,751 Aupa! Hori da! 104 00:08:00,376 --> 00:08:01,209 Tazer. 105 00:08:01,709 --> 00:08:03,543 Ez nekien etorriko zinenik. 106 00:08:04,751 --> 00:08:07,418 Zer axola du horrek. Etsairik duzu hemen, ala? 107 00:08:07,418 --> 00:08:09,251 Ez dago etsairik hemen. 108 00:08:09,834 --> 00:08:11,418 Ba has dadila festa. 109 00:08:12,626 --> 00:08:13,626 Zer? 110 00:08:22,293 --> 00:08:23,709 Zer ari da hemen? 111 00:08:46,543 --> 00:08:47,751 BETIKOA NAHI DUZU? 112 00:08:47,751 --> 00:08:48,959 BAI, BETIKOA. 113 00:08:52,793 --> 00:08:53,918 DORRETARRAK HELDU DIRA. 114 00:09:11,918 --> 00:09:12,918 Ondo da. Lasai. 115 00:09:17,084 --> 00:09:19,001 - Nola duzu izena? - Veronica. 116 00:09:19,001 --> 00:09:20,709 Zer egingo duzu gero? 117 00:09:21,501 --> 00:09:24,001 - Ikusiko dugu. - Ondo da, gogoko zaitut. 118 00:09:24,001 --> 00:09:25,209 Seitarrak dira. 119 00:09:25,209 --> 00:09:27,626 Zuek atera ezean, sartuko direla diote. 120 00:09:29,334 --> 00:09:30,251 Ireki atea. 121 00:09:30,251 --> 00:09:31,584 - Zer ari zara? - Ixo. 122 00:09:32,501 --> 00:09:33,459 Txo, lasai. 123 00:09:33,459 --> 00:09:35,293 Aizu, Tazer. 124 00:09:35,293 --> 00:09:36,834 - Kakatia. - Ireki atea. 125 00:09:36,834 --> 00:09:39,084 - Aizu, Tazer. - Koldar hutsak dira. 126 00:09:39,084 --> 00:09:41,751 Uste dut leihoan dagoena Tiny dela. 127 00:09:41,751 --> 00:09:42,959 Ireki atea, motel. 128 00:09:43,918 --> 00:09:45,126 Asko dira. 129 00:09:47,959 --> 00:09:49,334 Ez naiz tartean sartuko. 130 00:09:50,543 --> 00:09:52,793 Txo, Taze, gehiegi dira, motel. 131 00:09:52,793 --> 00:09:55,251 Hobe dugu lagunak heldu arte itxaron. 132 00:09:56,084 --> 00:09:57,543 Aizu! 133 00:09:58,668 --> 00:09:59,543 Txo, irten! 134 00:09:59,543 --> 00:10:02,293 Tazer. Zoaz popatik hartzera. 135 00:10:02,293 --> 00:10:04,918 Sei bat marraztuko dizut kopetan. 136 00:10:04,918 --> 00:10:07,126 Txo, irten ausartzen bazara. 137 00:10:07,126 --> 00:10:09,918 Dorretarrak kakati hutsak dira. Aizu, Tazer. 138 00:10:09,918 --> 00:10:12,334 Ez duzu Krazyren antzik, koldar hori. 139 00:10:12,334 --> 00:10:14,876 Taze, ez irentsi amua. Itxaron dezagun... 140 00:10:15,543 --> 00:10:17,834 besteak heldu arte... Aizu, Taze. 141 00:10:18,334 --> 00:10:19,626 - Arraioa. - Zatoz. 142 00:10:20,626 --> 00:10:21,709 Kaka, motel. 143 00:10:22,293 --> 00:10:25,168 Goazen, motel. Ez dituzte eskuak zikindu nahi. 144 00:10:25,168 --> 00:10:27,793 - Dorretar kakatiak. - Goazen. 145 00:10:27,793 --> 00:10:29,084 - Pikutara. - Bai. 146 00:10:29,668 --> 00:10:31,293 - Kaka... - Alferrik etorri gara. 147 00:10:32,168 --> 00:10:33,793 - Aizu, Skreamer. - Txo. 148 00:10:33,793 --> 00:10:35,751 Begira, gure laguna irten da. 149 00:10:35,751 --> 00:10:38,001 - Zer? - Tazer, egon, ziur zaude? 150 00:10:38,001 --> 00:10:40,001 - Egin dezagun hanka. - Zer? 151 00:10:40,001 --> 00:10:41,793 Krazy dela uste du. Zer arraio? 152 00:10:41,793 --> 00:10:43,793 - Goazen. - Egin dezagun hanka. 153 00:10:43,793 --> 00:10:44,959 Aurrera ba! 154 00:10:46,543 --> 00:10:48,001 Kakati arraioa. 155 00:10:48,001 --> 00:10:49,084 Chucky, txakurrak! 156 00:10:49,084 --> 00:10:51,084 Ene bada! Tazer sastakatu du! 157 00:10:53,334 --> 00:10:54,168 Kaka. 158 00:10:54,668 --> 00:10:57,126 - Taze bizirik dago. - Sastakatu dute. 159 00:10:57,126 --> 00:10:59,251 - Utzi grabatzeari. - Ene bada. 160 00:10:59,251 --> 00:11:00,751 Hau larria da. 161 00:11:09,293 --> 00:11:11,043 - Kaixo. Zer moduz? - Kaixo. 162 00:11:11,043 --> 00:11:12,834 Tori. Sinatu hemen, mesedez. 163 00:11:13,959 --> 00:11:16,501 Azkar ibili. Janaria erreko zaizu. 164 00:11:16,501 --> 00:11:17,876 - Milesker. - Agur. 165 00:11:30,209 --> 00:11:32,043 - Banoa ni. - Ados. 166 00:11:34,001 --> 00:11:35,626 - Kaixo. - Kaixo. 167 00:11:35,626 --> 00:11:37,376 - Zer moduz? - Ondo, milesker. 168 00:11:38,043 --> 00:11:40,459 - Milesker. - Hartu. Utzi hau eskaneatzen. 169 00:11:40,459 --> 00:11:41,668 - Noski. - Milesker. 170 00:11:43,668 --> 00:11:45,084 - Sinatu hemen. - Bai. 171 00:11:45,084 --> 00:11:46,043 Bai. 172 00:11:52,001 --> 00:11:53,418 - Tori. - Mila esker. 173 00:11:56,459 --> 00:11:58,376 Ziur ez duzula besterik behar? 174 00:11:58,376 --> 00:11:59,418 Ez, mila esker. 175 00:12:12,834 --> 00:12:13,834 Gaya izango da? 176 00:12:13,834 --> 00:12:15,084 Goizeko 09:00ak dira. 177 00:12:15,084 --> 00:12:17,501 Goiztiarrari Jainkoak laguntzen dio. 178 00:12:17,501 --> 00:12:19,543 Hori bai mutil-puska. 179 00:12:20,626 --> 00:12:22,084 Aski da. 180 00:12:22,084 --> 00:12:25,001 - Ez zara eguerdian hasten? - Goiz joango naiz. 181 00:12:26,251 --> 00:12:29,584 Biok dakigu nahi beste aldiz goiz joanda ere, 182 00:12:30,168 --> 00:12:33,793 ez dutela emakume beltza mailaz igoko hautagai zuriak egonda. 183 00:12:33,793 --> 00:12:35,584 Pazienteak laguntzeko noa. 184 00:12:36,418 --> 00:12:38,876 Gainera, azal koloreak ez du axola, 185 00:12:38,876 --> 00:12:40,751 lanerako egokia izatea baizik. 186 00:12:42,043 --> 00:12:43,501 Edo hala beharko luke. 187 00:12:44,251 --> 00:12:48,584 Ados, kristal bikoitzekoak pantaila-babeslearekin. 188 00:12:49,459 --> 00:12:52,293 Oker ez banago, estoreak nahi zenituen, ezta? 189 00:12:53,084 --> 00:12:54,168 Primeran. 190 00:12:54,668 --> 00:12:57,543 Bai, oso argi polita sartzen da udan. 191 00:12:58,584 --> 00:13:00,751 Bai. Gehituko ditut? 192 00:13:01,751 --> 00:13:03,751 Eskerrik asko zuri, Ben. 193 00:13:04,834 --> 00:13:06,126 Bai, noski. 194 00:13:06,126 --> 00:13:08,959 Ondo da, laster arte. Aio, bai. 195 00:13:09,459 --> 00:13:12,251 "Aio. Oso argi polita sartzen da udan". 196 00:13:12,834 --> 00:13:15,543 Motel. Nola asmatzen duzu hori guztia? 197 00:13:15,543 --> 00:13:16,959 Gogor saiatu behar. 198 00:13:18,959 --> 00:13:21,084 J, mila esker lana lortzeagatik. 199 00:13:21,084 --> 00:13:24,459 - Lagun, ez da ezer. - AJ ikus dezaket zuri esker. 200 00:13:24,459 --> 00:13:26,126 Pozten nau ongi joateak. 201 00:13:26,126 --> 00:13:28,209 - Ongi? - Ez didazu eskertu behar. 202 00:13:28,209 --> 00:13:30,251 Ordu estrak egin nahi badituzue, 203 00:13:30,876 --> 00:13:33,418 jarri zuen pegatina arbelean deia bukatzean. 204 00:13:33,418 --> 00:13:35,418 - Nik paso egiten dut. - Nik ez. 205 00:13:35,418 --> 00:13:38,626 - Eman egurra, motel. - Ez kezkatu. 206 00:13:41,084 --> 00:13:42,459 - Andre. - Esan. 207 00:13:42,459 --> 00:13:44,251 Zatoz unetxo bat bulegora. 208 00:13:45,751 --> 00:13:46,626 Ados. 209 00:13:48,459 --> 00:13:50,584 - Egon. Utzi begiratzen. - Bai. 210 00:13:51,209 --> 00:13:52,501 Bai, hori uste nuen. 211 00:13:52,501 --> 00:13:56,293 Jabe berriak langileen aurrekari penalak egiaztatu ditu. 212 00:13:57,334 --> 00:13:59,001 Gaur jaso ditugu zureak. 213 00:13:59,001 --> 00:14:02,126 Gav, tira... telefonoz hitz egiten dut soilik. 214 00:14:02,126 --> 00:14:06,709 Andre, langile ona zara, eta zure emaitzak bikainak dira, 215 00:14:06,709 --> 00:14:09,209 baina horrelako erabaki bat ez dago nire... 216 00:14:13,376 --> 00:14:14,376 Aizu, Dre. 217 00:14:15,793 --> 00:14:17,168 Aizu. Zer gertatzen da? 218 00:14:17,834 --> 00:14:18,751 Txo, zer da? 219 00:14:24,168 --> 00:14:26,126 Txo, Dre. Zer gertatu da? 220 00:14:26,126 --> 00:14:28,959 Axola ez zuela esan zenuen, ez zutela egiaztatuko. 221 00:14:28,959 --> 00:14:30,209 Aurrekari penalak? 222 00:14:31,543 --> 00:14:34,376 Motel, hori... Ez dituzte inoiz egiaztatzen. 223 00:14:34,376 --> 00:14:36,126 Semea berreskuratu berri dut. 224 00:14:37,126 --> 00:14:39,334 Zer esango du Aishak orain? 225 00:14:39,918 --> 00:14:41,709 Ezagutzen duzu. Zer esango du? 226 00:14:42,418 --> 00:14:43,376 Esan. 227 00:14:43,376 --> 00:14:45,543 - Lagun, nik... - Hau nahaspila. 228 00:14:48,126 --> 00:14:49,084 Kaixo, mutilak. 229 00:14:49,084 --> 00:14:52,376 Apur bat estresatuta zaudela dirudi, txo. 230 00:14:52,376 --> 00:14:54,543 Lasaigarri ezin hobea dut zuretzat. 231 00:14:54,543 --> 00:14:57,501 Cali Kush, ezin hobea da, poltsa toperaino dago. 232 00:14:57,501 --> 00:14:59,209 - Usain... - Ez dugu ezer nahi. 233 00:15:00,251 --> 00:15:01,084 Ospa. 234 00:15:08,918 --> 00:15:09,751 Bai? 235 00:15:09,751 --> 00:15:13,001 Kaixo. Fardel bat dut bederatzikoarentzat, ez dago inor. 236 00:15:13,001 --> 00:15:15,626 - Utzi diezazuket zuri? - Janaria da? 237 00:15:15,626 --> 00:15:17,584 Bai, fruta eta barazkiak dira. 238 00:15:17,584 --> 00:15:19,751 Barkatu, ezin dut janaririk hartu. 239 00:15:19,751 --> 00:15:22,668 Ados, irekiko didazu? Atean utziko dut. 240 00:15:22,668 --> 00:15:25,543 Ez, ezin zara baimenik gabe eraikinean sartu. 241 00:15:25,543 --> 00:15:26,876 Barkatu. Agur. 242 00:15:26,876 --> 00:15:28,834 Ondo da. Itzel. Primeran. 243 00:15:33,376 --> 00:15:35,959 Aupa, motel. Fruta eta barazkiak. 244 00:15:37,293 --> 00:15:39,418 Txo, alpaparik erretzen duzu? 245 00:15:39,959 --> 00:15:42,459 Cali Kusha daukat patrikan. Ezin hobea da. 246 00:15:42,459 --> 00:15:43,959 Ez zara damutuko. 247 00:15:43,959 --> 00:15:45,834 - Ez dut erretzen. - Ondo da. 248 00:15:45,834 --> 00:15:47,626 Itxaron probatu arte. 249 00:15:47,626 --> 00:15:50,543 Eskaintza bat egingo dizut, hiru 25 liberaren truke. 250 00:15:50,543 --> 00:15:53,043 Ez duzu tratu hoberik aurkituko. Benetan. 251 00:15:53,751 --> 00:15:55,334 Ez? Nire zenbakia nahi? 252 00:15:55,334 --> 00:15:57,709 - Ondo da. Tira. Bota. - Itzel. 253 00:15:57,709 --> 00:15:59,293 - Ondo da, 077... - Bai. 254 00:15:59,293 --> 00:16:01,626 - ...009-009-83. - Bai. 255 00:16:01,626 --> 00:16:02,751 - Itzel. - Ederto. 256 00:16:02,751 --> 00:16:04,834 - Ondo dago? - Bai. Rod naiz. 257 00:16:04,834 --> 00:16:06,584 - Ongi. - Orduak ez du axola. 258 00:16:06,584 --> 00:16:08,709 - Itzel. - Deitu, bai? Ondo da. 259 00:16:09,418 --> 00:16:10,293 Kaixo, polita. 260 00:16:10,793 --> 00:16:12,001 Zer moduz? Ondo? 261 00:16:16,334 --> 00:16:18,251 Lagunak banaketa enpresa bat du. 262 00:16:18,251 --> 00:16:20,376 Lanik duen galdetuko diot. 263 00:16:20,376 --> 00:16:22,043 - Milesker. - Ez da ezer. 264 00:16:24,251 --> 00:16:26,084 Esan nizun aparta zela. 265 00:16:26,084 --> 00:16:30,251 Barkatu, jantzi-kode zorrotza dugu, jauna... 266 00:16:30,251 --> 00:16:33,584 Ezin dira uniformearekin sartu erdiko klaseko gizonak? 267 00:16:34,501 --> 00:16:37,001 Erdiko klaseko gizonak? Zer erdiko klase? 268 00:16:38,001 --> 00:16:39,209 Zu bai... 269 00:16:39,209 --> 00:16:41,543 - Eseri. - Ezin naiz geratu, lana dut. 270 00:16:41,543 --> 00:16:43,209 Baina mesede bat behar dut. 271 00:16:43,876 --> 00:16:46,251 Erreserba egin nahi dut ostiralerako. 272 00:16:46,251 --> 00:16:48,418 Baina ez dut inon lekurik aurkitu. 273 00:16:49,001 --> 00:16:51,543 - Ez duzu hemen jan nahi? - Ez da hori. 274 00:16:51,543 --> 00:16:53,918 - Baina, zera... - Ez duzu gogoko, ala? 275 00:16:53,918 --> 00:16:56,126 - Ondo dago. - Usaina da? Txantxa da. 276 00:16:56,709 --> 00:16:58,418 Data berezia da? Urteurrena? 277 00:16:58,418 --> 00:17:01,501 Bai, begira. Danba! 278 00:17:03,626 --> 00:17:07,126 Zer? Ene Mike txikia behingoz gizondu eta ezkonduko da? 279 00:17:07,126 --> 00:17:08,084 Bai. 280 00:17:09,043 --> 00:17:11,334 Egia esan, bazen garaia. 281 00:17:11,918 --> 00:17:14,126 Hamabost urterekin hasi zineten? 282 00:17:14,126 --> 00:17:15,209 - 14rekin. - Bai. 283 00:17:15,209 --> 00:17:16,459 14rekin. 284 00:17:17,126 --> 00:17:19,126 Beti jakin dut ezkonduko ginela. 285 00:17:20,543 --> 00:17:23,126 Eta une ezin hobea dela uste dut. 286 00:17:23,126 --> 00:17:26,834 Etxea dugu, auto berria, zoriontsu gara. 287 00:17:27,709 --> 00:17:30,751 Beti izan gara, baina orain lasaiago gaude. 288 00:17:32,251 --> 00:17:33,251 Ulertzen dizut. 289 00:17:35,209 --> 00:17:37,501 - Izugarri pozten naiz. - Milesker. 290 00:17:38,418 --> 00:17:42,001 Jatetxe aparta ezagutzen dut, oso erromantikoa, gainera, 291 00:17:42,001 --> 00:17:45,793 jabea nire laguna da, dena antolatzen lagunduko dizu. 292 00:17:45,793 --> 00:17:47,834 Bidali mezu bat. Presaka nabil. 293 00:17:47,834 --> 00:17:49,709 - Bazoaz? - Ospitalera. Milesker. 294 00:17:49,709 --> 00:17:50,709 Kontuz. 295 00:17:53,126 --> 00:17:54,501 - Goraintziak amari. - Bai. 296 00:17:54,501 --> 00:17:55,959 BELGRAVE OSPITALEA 297 00:17:55,959 --> 00:17:58,209 Zer moduz dago zure ahizpa? 298 00:17:58,209 --> 00:18:00,251 Shar ondo dabil, betiko lez. 299 00:18:01,668 --> 00:18:03,334 Aurrekoan, beste erizainak 300 00:18:03,334 --> 00:18:06,001 ordubete behar izan zuen niri odola ateratzeko. 301 00:18:06,001 --> 00:18:08,668 - Ziur ezetz. - Hala iruditu zitzaidan. 302 00:18:08,668 --> 00:18:11,126 Uste dut ni sastatzea atsegin zuela. 303 00:18:12,543 --> 00:18:14,043 Xelebrea zara. 304 00:18:14,709 --> 00:18:18,334 Zer moduz dena, laztana? Zer moduz zure mutil ederra? 305 00:18:18,334 --> 00:18:22,126 Hamar urte gutxiago banitu, jai izango zenuke. 306 00:18:22,751 --> 00:18:24,834 Hamar urte gutxiago? 307 00:18:24,834 --> 00:18:27,918 Baita orain ere. Nola begiratzen zaituen ikusi dut. 308 00:18:27,918 --> 00:18:29,626 Eta errietan egin diot. 309 00:18:29,626 --> 00:18:31,459 Ez diot hurbiltzen utziko. 310 00:18:41,126 --> 00:18:43,459 Kaixo, zein gelatan dago Taze? 311 00:18:43,459 --> 00:18:44,959 Barkatu, Tayo Amusan. 312 00:18:45,459 --> 00:18:47,126 Nola idazten da bere abizena? 313 00:18:47,126 --> 00:18:49,668 A-M-U-S-A-N. 314 00:18:49,668 --> 00:18:51,418 Txo, neska-puska da. 315 00:18:51,418 --> 00:18:52,418 Utzi niri. 316 00:18:54,168 --> 00:18:55,918 109 gelan dago. 317 00:18:56,501 --> 00:18:57,334 Milesker. 318 00:18:59,293 --> 00:19:02,543 Barkatu, erizaina. Nik ere arazo bat dut. 319 00:19:02,543 --> 00:19:05,084 Hanka artekoa handitu ohi zait... 320 00:19:05,084 --> 00:19:06,668 Utzi txorakeriak, goazen. 321 00:19:15,084 --> 00:19:16,459 Zer moduz? Ondo? 322 00:19:19,168 --> 00:19:20,001 Ez da ezer. 323 00:19:23,209 --> 00:19:24,168 Aizu, Taze, 324 00:19:25,793 --> 00:19:27,668 barkatu alde egiteagatik. 325 00:19:28,834 --> 00:19:30,084 Tipo gehiegi zeuden. 326 00:19:30,793 --> 00:19:33,084 - Lasai. - Ez esan hori, Taze. 327 00:19:34,501 --> 00:19:35,918 Zer frogatu nahi zenuen? 328 00:19:37,043 --> 00:19:38,668 Krazy bezain indartsua zarela? 329 00:19:41,793 --> 00:19:43,584 Berdin du. Ez kezkatu, motel. 330 00:19:44,709 --> 00:19:47,751 Hurrengoan, istilurik badago, alboan izango gaituzu. 331 00:19:49,084 --> 00:19:50,251 Batera hilko gara. 332 00:19:54,709 --> 00:19:57,251 Tira, nik ez du laster hiltzeko asmorik. 333 00:19:58,334 --> 00:20:03,418 Entzun, Krazy joan zenetik, Chuckyk uste du Seitarrak jaun eta jabe direla. 334 00:20:04,251 --> 00:20:05,334 Baina gu gara. 335 00:20:06,168 --> 00:20:07,793 Eta festei dagokienez... 336 00:20:09,626 --> 00:20:12,418 Akabo parrandan joatea Chucky eta Seitar arraioak 337 00:20:12,418 --> 00:20:14,043 jokoz kanpo egon arte. 338 00:20:14,668 --> 00:20:16,043 - Ondo da. - Ulertuta. 339 00:20:29,543 --> 00:20:32,668 - Zure errua izan zen. - Adarra jotzen, ala? 340 00:20:36,459 --> 00:20:38,668 - Goazen zeozer jatera. - Bai, goazen. 341 00:20:39,626 --> 00:20:43,293 Zure amamak bere eraztuna Dionneri ematea nahiko luke. 342 00:20:46,001 --> 00:20:48,501 Norbait etorriko da zurekin ele egitera. 343 00:20:48,501 --> 00:20:49,751 Nor? 344 00:20:49,751 --> 00:20:52,626 Anemia faltziformea tratatzeko zentrokoak. 345 00:20:52,626 --> 00:20:53,668 - Kaixo. - Kaixo. 346 00:20:53,668 --> 00:20:55,751 Nire lankide Victoria ekarri dut. 347 00:20:55,751 --> 00:20:58,834 Nik baino denbora gehiago darama erakundean. 348 00:20:58,834 --> 00:21:00,876 Dudak argitzen lagunduko dizue. 349 00:21:00,876 --> 00:21:03,626 - Kaixo. Urte askotarako. - Berdin, Michael. 350 00:21:03,626 --> 00:21:05,501 - Zu Tina zara, ezta? - Kaixo. 351 00:21:05,501 --> 00:21:06,709 Badakizu nire izena? 352 00:21:06,709 --> 00:21:09,793 Zure semeak zutaz hitz egin digu. 353 00:21:10,293 --> 00:21:12,918 Barkatu, Michael, ez daukat txostena hemen, 354 00:21:12,918 --> 00:21:15,751 baduzu zuk ere anemia faltziformea? 355 00:21:15,751 --> 00:21:18,001 - Ez. - Ez da eramailea ere. 356 00:21:18,501 --> 00:21:20,959 - Zorionekoa da. - Bai, oso. 357 00:21:23,293 --> 00:21:26,543 Hitz egidazu zentroaz. Eseri, ez dut hozkarik egiten. 358 00:21:28,626 --> 00:21:29,543 Bada... 359 00:21:30,376 --> 00:21:33,709 Tina, Osasuna eta Batasuna izeneko erakundekoak gara, 360 00:21:33,709 --> 00:21:35,959 anemia faltziformea tratatzen dugu. 361 00:21:36,626 --> 00:21:39,209 Hainbat zentro ditugu mundu osoan zehar, 362 00:21:39,209 --> 00:21:41,459 eta bat ireki berri dugu Londresen. 363 00:21:41,459 --> 00:21:43,459 Langile trebatuak ditugu, 364 00:21:43,459 --> 00:21:46,334 paziente bakoitzaren premiak asetzeko. 365 00:21:46,334 --> 00:21:48,876 Eta gure transfusio makina berriek 366 00:21:48,876 --> 00:21:51,668 denbora erdian burutzen dute prozesua. 367 00:21:52,959 --> 00:21:55,084 Gure erakundearen xedea 368 00:21:55,084 --> 00:21:58,293 pazienteak ahalik eta min gutxien jasatea da. 369 00:21:58,293 --> 00:22:02,001 Beraz, deserosotasunik nabarituz gero, 370 00:22:02,001 --> 00:22:04,001 opioide egokia eskaini dezakegu. 371 00:22:04,001 --> 00:22:05,834 Akabo larrialdietan itxarotea 372 00:22:05,834 --> 00:22:08,668 medikuari mina arintzeko erreguka jonkien lez. 373 00:22:09,459 --> 00:22:11,876 Behar bezalako tratamendua jasoko zenuke. 374 00:22:12,584 --> 00:22:15,709 Badakigu nolakoa den anemia faltziformearekin bizitzea, 375 00:22:15,709 --> 00:22:19,043 eta pazienteei zama hori arintzen lagundu nahi diegu. 376 00:22:20,209 --> 00:22:23,001 Informazio guztia duzu eskuorrian. 377 00:22:23,001 --> 00:22:25,668 Eta interesik baldin baduzu, 378 00:22:25,668 --> 00:22:28,251 edo galderarik, jarri nirekin harremanetan. 379 00:22:29,001 --> 00:22:30,959 - Mila esker. - Urte askotarako. 380 00:22:30,959 --> 00:22:33,876 - Berdin. Mila esker etortzeagatik. - Mila esker. 381 00:22:37,584 --> 00:22:38,626 Zer deritzozu? 382 00:22:43,334 --> 00:22:44,168 Tori. 383 00:22:44,793 --> 00:22:45,793 Milesker. 384 00:22:45,793 --> 00:22:47,876 Aizu, zer da hau? 385 00:22:47,876 --> 00:22:50,459 Itsulapiko bat lapurtu duzu? Txantxetan, ala? 386 00:22:50,459 --> 00:22:52,209 Nahikoa dela uste dut. 387 00:22:54,626 --> 00:22:57,918 - 50 penny falta dira. - Hurrengoan emango dizkizut. 388 00:22:57,918 --> 00:22:58,834 - Bai? - Bai. 389 00:22:58,834 --> 00:23:01,084 Ondo da. Jarri eskua. 390 00:23:01,626 --> 00:23:02,501 Milesker. 391 00:23:05,084 --> 00:23:07,293 Hortxe. Beste bat emango dizut. 392 00:23:07,293 --> 00:23:10,418 - Zergatik ez poltsa? - 50 penny dira. 393 00:23:10,418 --> 00:23:11,709 - Benetan? - Bai. 394 00:23:11,709 --> 00:23:13,459 Bene-benetan, bai. 395 00:23:14,376 --> 00:23:15,501 - Itzel. - Ongi. 396 00:23:15,501 --> 00:23:17,668 Aizu, ez zapuztu. Maite zaitut. 397 00:23:17,668 --> 00:23:19,293 - Aio. - Sentitzen dut. 398 00:23:19,293 --> 00:23:20,959 - Negozioak dira. - Bai. 399 00:23:29,293 --> 00:23:31,459 Hau baino ez dugu lortu egun osoan. 400 00:23:31,459 --> 00:23:32,418 Hau bakarrik? 401 00:23:32,418 --> 00:23:34,709 Eta hau eman dit zure biki luzangak. 402 00:23:34,709 --> 00:23:35,709 Ez dugu antzik. 403 00:23:38,126 --> 00:23:40,334 Supermerkatuan geratzea neukan. 404 00:23:40,334 --> 00:23:42,001 Zure aholkua jarraitu dut. 405 00:23:42,001 --> 00:23:44,418 Nire xarma erabiltzen saiatu naiz. 406 00:23:44,418 --> 00:23:47,043 Gaur gogotsu ibili naiz bezero bila. 407 00:23:47,043 --> 00:23:48,959 "Apur bat erosi nahi?". 408 00:23:48,959 --> 00:23:51,209 Eltxo droga saltzailea ematen nuen. 409 00:23:51,793 --> 00:23:53,668 Ez kezkatu. Moldatuko gara. 410 00:23:53,668 --> 00:23:57,293 Motel, zuk erraz duzu. Nahi duzunean itzul zaitezke etxera. 411 00:23:57,793 --> 00:23:58,668 Hemen duzue. 412 00:24:01,668 --> 00:24:04,043 Milesker. Goazen, Rod. 413 00:24:13,876 --> 00:24:16,126 Eskatu benetako janaria, ez sagar tarta. 414 00:24:16,126 --> 00:24:17,626 - Goazen. - Hori nahi dut. 415 00:24:17,626 --> 00:24:20,751 - Sagar tarta ez. - Eta horko hori? 416 00:24:20,751 --> 00:24:22,418 Ez, postrerik ez. 417 00:24:24,668 --> 00:24:26,876 Dagokidan deia egin nahi dut, arren! 418 00:24:29,668 --> 00:24:33,084 Norbait deitu nahi dut! 419 00:24:33,918 --> 00:24:36,293 Gurasoak deitu behar ditut, arren! 420 00:24:42,834 --> 00:24:45,001 {\an8}Ez dute oraindik Jasmine Johnson aurkitu. 421 00:24:45,001 --> 00:24:45,959 Ez? 422 00:24:47,126 --> 00:24:50,001 Bi hilabete igaro dira eta ez da berrietan agertu. 423 00:24:50,001 --> 00:24:53,334 Zoritzarrez, Madeleine McCannen antzik izan ezean, 424 00:24:53,334 --> 00:24:55,418 {\an8}Facebooken baino ez zara agertuko. 425 00:24:56,168 --> 00:24:57,584 {\an8}Ama ikustera joango gara. 426 00:24:57,584 --> 00:24:59,793 Terryk zerikusia izan zuela uste du. 427 00:24:59,793 --> 00:25:02,376 Baina nik ez dut halako susmorik. 428 00:25:02,376 --> 00:25:05,209 Jendeari dagokionez, beti asmatzen duzu, 429 00:25:05,209 --> 00:25:07,001 fidatu zure senaz. 430 00:25:07,001 --> 00:25:08,876 - Zein polita. - Bai. 431 00:25:11,168 --> 00:25:12,043 Zer deritzozu? 432 00:25:12,043 --> 00:25:13,709 - Bera aukeratuko du? - Ez. 433 00:25:13,709 --> 00:25:16,418 Aukeratu dudan pertsona Karen da. 434 00:25:16,418 --> 00:25:18,584 - Ez, Karen ez. - Ene, begira. 435 00:25:18,584 --> 00:25:19,959 Negar egiten ari da? 436 00:25:19,959 --> 00:25:23,584 Ez lukete horrelako programetan emakume beltzik jarri behar. 437 00:25:23,584 --> 00:25:26,376 Gogoko dituzten gizonak jarri ezean, 438 00:25:26,376 --> 00:25:27,918 ez du ez hanka ez bururik. 439 00:25:30,459 --> 00:25:34,043 Maitea, ostiralean afaltzera joan gaitezkeela otu zait. 440 00:25:34,043 --> 00:25:36,376 Jatetxe on batera, dotore jantzita. 441 00:25:41,043 --> 00:25:42,126 Zer ospatzeko? 442 00:25:42,834 --> 00:25:43,834 Ezer ez. 443 00:25:44,793 --> 00:25:46,293 Ostirala delako soilik. 444 00:25:46,293 --> 00:25:47,334 Besterik gabe? 445 00:25:47,334 --> 00:25:48,459 Bai. 446 00:25:49,668 --> 00:25:50,751 - Ados. - Bai? 447 00:25:50,751 --> 00:25:53,001 - Bai, ados. - Itzel. Hitzordua dugu. 448 00:25:53,001 --> 00:25:53,918 Ados. 449 00:26:04,751 --> 00:26:06,168 Zer entzuten ari zarete? 450 00:26:06,668 --> 00:26:08,501 Chuckyk abesti berria atera du. 451 00:26:09,001 --> 00:26:10,751 Dena gezurra, baina ona da. 452 00:26:10,751 --> 00:26:13,209 Seitarren auzoan agintzen dut pistola eskuan. 453 00:26:13,209 --> 00:26:14,876 Twosie jo, Skreamer jo. 454 00:26:14,876 --> 00:26:17,293 - Tazer sastakatu, odoletan utzi... - Kendu. 455 00:26:17,293 --> 00:26:19,001 - Jota nago, bai? - Bai? 456 00:26:19,001 --> 00:26:21,334 - Lasai, motel. - Ez esan lasaitzeko. 457 00:26:21,334 --> 00:26:22,876 ...ausartu, egungo tipoak... 458 00:26:23,376 --> 00:26:25,293 Dibertigarria iruditzen zaizu? 459 00:26:28,751 --> 00:26:30,876 - Barkatu... - Ixo, ostia. 460 00:26:32,251 --> 00:26:33,918 Zer arraio duzu buruan? 461 00:26:33,918 --> 00:26:36,334 Txo, beti sartzen duzu hanka. 462 00:26:52,209 --> 00:26:56,043 Ene. Maitea, loreak jaso berri ditut. Oso politak dira. 463 00:26:56,043 --> 00:26:58,334 Nesken aurpegiak ikusi bazenitu... 464 00:26:58,334 --> 00:27:00,001 "Loreak ostirala delako ". 465 00:27:00,001 --> 00:27:03,126 Badakit lanean zaudela, baina maite zaitut, 466 00:27:03,126 --> 00:27:06,043 eta afaltzera joateko irrikan nago. Gero arte. 467 00:27:19,334 --> 00:27:20,459 Afaria! 468 00:27:51,543 --> 00:27:52,793 Zer moduz, txapeldun? 469 00:27:54,668 --> 00:27:55,501 Ondo. 470 00:27:56,293 --> 00:27:57,834 Badakizu zenbat den, ezta? 471 00:27:58,459 --> 00:27:59,293 Nola? 472 00:27:59,293 --> 00:28:02,876 Zenbat ordaindu behar duzun hemen fardelak entregatzeagatik. 473 00:28:03,376 --> 00:28:06,418 - Ez nekien ordaindu behar nuenik. - Berria zara? 474 00:28:06,418 --> 00:28:08,376 Bai, ez da nire ohiko ibilbidea. 475 00:28:08,376 --> 00:28:10,543 Fardelak guk eramaten ditugu atera. 476 00:28:10,543 --> 00:28:12,918 Berrogeita hamar libera fardeleko... 477 00:28:12,918 --> 00:28:14,376 Baina hori handia da. 478 00:28:15,168 --> 00:28:16,834 Ehun izango dira, handikote. 479 00:28:17,418 --> 00:28:18,668 Ez dut dirurik. 480 00:28:19,709 --> 00:28:22,626 Ez da nire arazoa. Ez zara ordaindu barik pasako. 481 00:28:23,209 --> 00:28:24,043 Ados. 482 00:28:26,376 --> 00:28:27,626 Aizu, nora zoaz? 483 00:28:28,126 --> 00:28:29,834 Ez daukat dirurik. 484 00:28:29,834 --> 00:28:32,834 - Nire lana egiten ari naiz. Entzun... - Niri bost. 485 00:28:32,834 --> 00:28:34,043 Ergela zara, ala? 486 00:28:36,584 --> 00:28:37,834 Zer arraio zabiltza? 487 00:28:38,334 --> 00:28:39,168 Taze, motel! 488 00:28:39,168 --> 00:28:41,293 - Taze, zibil bat da! - Korri! 489 00:28:42,418 --> 00:28:44,001 Korri! Aizu, Taze, bizkor! 490 00:28:44,001 --> 00:28:45,209 Bizkor, goazen. 491 00:28:47,209 --> 00:28:48,334 - Bizkor. - Kaka! 492 00:29:21,876 --> 00:29:23,293 Taze, zibil bat da! 493 00:29:35,543 --> 00:29:37,168 Zer moduz, txapeldun? 494 00:29:38,209 --> 00:29:40,043 Badakizu zenbat den, ezta? 495 00:29:40,043 --> 00:29:40,959 Nola? 496 00:29:40,959 --> 00:29:44,126 Zenbat ordaindu behar duzun fardelak entregatzeagatik. 497 00:29:44,126 --> 00:29:47,209 - Ez nekien ordaindu behar nuenik. - Berria zara? 498 00:29:49,043 --> 00:29:51,084 Bai, ez da nire ohiko ibilbidea. 499 00:29:51,084 --> 00:29:52,876 Fardelak guk eramaten ditugu. 500 00:29:53,459 --> 00:29:56,959 Berrogeita hamar libera fardeleko, baina hori handia da. 501 00:29:56,959 --> 00:29:58,668 Ehun izango dira, handikote. 502 00:29:58,668 --> 00:29:59,834 Ez dut dirurik. 503 00:29:59,834 --> 00:30:02,876 Ez da nire arazoa. Ez zara ordaindu barik pasako. 504 00:30:08,043 --> 00:30:10,001 - Aizu, nora zoaz? - Banoa. 505 00:30:10,793 --> 00:30:12,084 Taze, zibil bat da! 506 00:30:13,793 --> 00:30:16,793 - Ez zara fardelarekin inora joango. - Ongi, egon. 507 00:30:16,793 --> 00:30:19,459 Ez nekien ordaindu behar nuenik, ados? 508 00:30:20,376 --> 00:30:23,001 Hurrengoan ordainduko dut. Nire hitza duzue. 509 00:30:23,001 --> 00:30:25,543 - Nire lana egiten ari naiz... - Niri bost. 510 00:30:25,543 --> 00:30:26,751 Aizu, utzi bakean. 511 00:30:33,251 --> 00:30:35,251 Hau abisu bat izan da, bai? 512 00:30:36,043 --> 00:30:36,876 Orain badakizu. 513 00:30:37,626 --> 00:30:39,751 - Hurrengoan, ordaindu. - Ados, bai. 514 00:30:42,334 --> 00:30:44,209 - Goazen. - Arraioa. 515 00:30:45,043 --> 00:30:46,959 Taze, gaurko afaria zure kontura. 516 00:30:46,959 --> 00:30:49,793 Zuk utzi diozu ordaindu gabe joaten. 517 00:31:03,959 --> 00:31:04,834 Traste arra... 518 00:31:17,459 --> 00:31:20,209 - James, kaixo. Zer moduz? - Bidean zaude? 519 00:31:20,209 --> 00:31:24,293 Bai, lagun, nire autoa zabor hutsa da. Ezin dut martxan jarri. 520 00:31:24,293 --> 00:31:27,168 - Hartu autobusa. - Ezin dut autobusa hartu. 521 00:31:27,168 --> 00:31:30,626 Honi kristoren kiratsa dario. 522 00:31:30,626 --> 00:31:33,584 Ez du merezi hamar liberagatik. 523 00:31:33,584 --> 00:31:35,959 Hamar? Gehiago eskatu dizut. 524 00:31:35,959 --> 00:31:37,626 - Dirua nahi duzu? - Bai. 525 00:31:37,626 --> 00:31:39,209 Orduan 15 minutu dituzu. 526 00:31:39,209 --> 00:31:42,209 Bestela, gamelu berria aurkituko dut. 527 00:31:45,001 --> 00:31:45,834 Kaka... 528 00:31:49,543 --> 00:31:50,668 Kaka. 529 00:31:51,834 --> 00:31:52,751 Gelditu autobusa! 530 00:31:57,876 --> 00:32:00,334 {\an8}ONGI ETORRI BERDMONSEYRA 531 00:32:44,668 --> 00:32:47,418 Barkatu, andrea... 532 00:32:51,626 --> 00:32:53,001 Non nago? 533 00:32:53,959 --> 00:32:56,001 Queens Driven zaude. 534 00:32:56,793 --> 00:32:59,209 Barkatu, non dago hori? 535 00:33:01,334 --> 00:33:02,584 Edinburgon. 536 00:33:03,418 --> 00:33:06,418 Hau da... Eskozian? 537 00:33:07,334 --> 00:33:10,543 Beste Edinburgorik ezagutzen duzu? Nik ez. 538 00:33:45,876 --> 00:33:47,959 - Afaria prestatuko duzu? - Jo atea. 539 00:33:48,709 --> 00:33:51,043 Banoa, bakarrik moldatu beharko zara. 540 00:33:58,209 --> 00:34:01,543 - Nora zoaz hain dotore? - Kevinekin geratu naiz. 541 00:34:02,126 --> 00:34:05,043 - Zergatik zabiltza berarekin? - Ez nabil berarekin. 542 00:34:05,043 --> 00:34:07,043 Elkarrekin gaude. Nire bikotea da. 543 00:34:07,626 --> 00:34:09,709 Ezberdintasuna ulertzen ez baduzu ere. 544 00:34:09,709 --> 00:34:11,459 Barkatu. 545 00:34:11,459 --> 00:34:14,626 Bi urte neraman Craigerekin kartzelan sartu zenean. 546 00:34:14,626 --> 00:34:17,459 Irtetean nirekin ezkondu nahi duela dio. 547 00:34:17,459 --> 00:34:18,543 Ezkondu? 548 00:34:19,376 --> 00:34:20,293 Bai horixe. 549 00:34:20,293 --> 00:34:23,209 - Eta 35 urtez itxarongo diozu? - Ez horixe. 550 00:34:23,209 --> 00:34:25,293 Kevin laster helduko da, 551 00:34:25,293 --> 00:34:28,084 beraz, afaria bakarrik prestatu beharko duzu. 552 00:34:28,084 --> 00:34:30,876 Afaria prestatu Uber Eats egonda? 553 00:34:31,459 --> 00:34:32,418 Gozatu. 554 00:34:45,709 --> 00:34:46,543 Zer? 555 00:34:49,209 --> 00:34:51,293 - Irtengo zinela uste nuen. - Bai. 556 00:34:51,876 --> 00:34:52,876 Ondo zaude? 557 00:34:52,876 --> 00:34:55,084 Bai. Utziko nauzu bakarrik, mesedez? 558 00:34:55,668 --> 00:34:57,543 - Zer gertatzen da? - Ospa! 559 00:34:58,543 --> 00:35:00,626 Berriz huts egin dizu, ezta? 560 00:35:00,626 --> 00:35:02,376 Familia larrialdia izan zen. 561 00:35:02,376 --> 00:35:04,584 Eta zer gertatu da oraingoan? 562 00:35:04,584 --> 00:35:05,834 Ez dit esan. 563 00:35:05,834 --> 00:35:08,168 Egia esaten ari zela iruditu zaizu? 564 00:35:08,168 --> 00:35:11,293 Hitz egin ezin zuela esan dit, gero deituko didala. 565 00:35:12,501 --> 00:35:16,251 Mezua bidali diezazuke, baina ezin dizu deitu? 566 00:35:16,251 --> 00:35:17,668 Ez deritzozu bitxia? 567 00:35:18,251 --> 00:35:21,334 Auskalo zer gertatu den. Eta poliziak gelditu badu? 568 00:35:21,918 --> 00:35:25,001 - Edo min hartu badu? - Eta neska batekin badago? 569 00:35:25,001 --> 00:35:26,584 Ez luke halakorik egingo. 570 00:35:26,584 --> 00:35:29,126 - Goazen bere etxera. - Zer? 571 00:35:29,626 --> 00:35:31,459 Goazen han dagoen ikustera. 572 00:35:31,459 --> 00:35:35,418 Ez. Ez naiz bere etxera joango. Ez naiz neska horietako bat. 573 00:35:35,418 --> 00:35:36,334 Ni bai. 574 00:35:37,834 --> 00:35:41,209 Joan eta aurkitzen ez badugu, itzel. Aukera bat gutxiago. 575 00:35:45,584 --> 00:35:48,376 Aita, non zabiltza? Gose naiz. 576 00:35:48,376 --> 00:35:50,543 Ez ahaztu hanburgesarako saltsa. 577 00:35:51,043 --> 00:35:53,876 Eta ez eskatu eramateko. Bota dezatela gainean. 578 00:35:53,876 --> 00:35:55,126 Laster arte. 579 00:35:57,001 --> 00:35:59,293 Entzun, ahalik eta arinen noa. 580 00:35:59,293 --> 00:36:00,709 Dendan nengoen, 581 00:36:00,709 --> 00:36:04,126 baina makina hautsi zaienez dirua ateratzera etorri naiz. 582 00:36:04,126 --> 00:36:06,126 Ados? Kutxazainean nago. 583 00:36:06,126 --> 00:36:09,168 Dirua atera eta segituan joango naiz. 584 00:36:11,418 --> 00:36:14,376 HASTEKO SARTU TXARTELA. 585 00:36:19,834 --> 00:36:22,043 KONTUEN BALANTZEA: - 3.63 £ ESKURAGARRI: 0.00 ♪ 586 00:36:27,209 --> 00:36:29,459 Tira, John. Tira. 587 00:36:29,459 --> 00:36:31,751 John naiz. Utzi mezu bat. 588 00:36:31,751 --> 00:36:34,834 Txo... Aizu, entzun. Ez didate ordaindu. 589 00:36:35,334 --> 00:36:37,668 John, ez... Ez didate ordaindu. 590 00:36:37,668 --> 00:36:41,543 Bota banaute ere, lan egindako orduengatik ordaindu behar didate. 591 00:36:43,376 --> 00:36:46,168 AJ etxean dago gosez amorratzen. Nire zain. 592 00:36:46,168 --> 00:36:47,168 Bai? 593 00:36:47,959 --> 00:36:49,501 Erantzun telefonoa, arren. 594 00:37:01,043 --> 00:37:01,876 Kaka! 595 00:37:12,501 --> 00:37:13,751 ATERA DIRUA DOHAINIK 596 00:37:30,334 --> 00:37:33,251 Jainkoak laguntzeko, zeure burua lagundu behar duzu. 597 00:37:34,376 --> 00:37:37,001 Ezin duzu eskatu, eta kito. 598 00:37:38,209 --> 00:37:39,584 Ez da jeinu bat. 599 00:37:40,709 --> 00:37:42,084 Ez da lanparako jeinua. 600 00:37:43,168 --> 00:37:46,084 Zu egiteko prest zaudenaren hirukoitza egingo du. 601 00:37:47,209 --> 00:37:48,043 Hirukoitza. 602 00:37:48,751 --> 00:37:51,209 Ezer egiten ez baduzu, ez du ezer egingo. 603 00:37:53,459 --> 00:37:54,918 - Aleluia! - Mila esker. 604 00:37:57,126 --> 00:37:59,126 Ulertzen duzue esaten ari naizena? 605 00:38:00,126 --> 00:38:02,584 Eraman eta zatoz nirekin hitz egitera. 606 00:38:02,584 --> 00:38:03,626 Bai, amama. 607 00:38:07,376 --> 00:38:10,376 Belaunikatu. Otoitz egin behar duzue... 608 00:38:11,084 --> 00:38:11,918 Zer da hau? 609 00:38:16,043 --> 00:38:18,876 Jausi eta moztu nintzen. 610 00:38:21,418 --> 00:38:22,251 Zatoz hona. 611 00:38:23,959 --> 00:38:26,876 Fedea miraria eragiten duen giltza da. 612 00:38:26,876 --> 00:38:30,709 Tayo, ergel itxura al dut? 613 00:38:30,709 --> 00:38:32,918 Fedea miraria eragiten duen giltza da. 614 00:38:32,918 --> 00:38:33,959 Ez, amama. 615 00:38:36,084 --> 00:38:37,584 Egunero, albisteetan, 616 00:38:37,584 --> 00:38:40,876 zu bezalako mutil beltzak ikusten ditut elkar hiltzen. 617 00:38:40,876 --> 00:38:42,501 Ez dakizue anaiak zaretela? 618 00:38:43,001 --> 00:38:43,834 Esan. 619 00:38:44,709 --> 00:38:47,918 Jarraitzen zenuen Craig horrek bezala bukatu nahi duzu, 620 00:38:47,918 --> 00:38:49,209 kartzelan usteltzen? 621 00:38:53,168 --> 00:38:54,418 Ez duzu hori merezi. 622 00:38:55,293 --> 00:38:57,543 Amari agindu nion zainduko zintudala. 623 00:38:58,126 --> 00:39:00,418 - Ez zenuela bukatuko... - Amama. 624 00:39:02,126 --> 00:39:04,543 Zergatik aipatu behar duzu emakume hori? 625 00:39:04,543 --> 00:39:07,584 "Emakume hori"? Ez al da zure ama? 626 00:39:07,584 --> 00:39:08,543 Ez. 627 00:39:09,584 --> 00:39:10,501 Ez da nire ama. 628 00:39:12,834 --> 00:39:16,209 Amek beren umeak hazten dituzte, ez dute alde egiten. 629 00:39:17,459 --> 00:39:20,876 Noizbait itzuliko da. Egunero egiten dut otoitz bere alde. 630 00:39:20,876 --> 00:39:22,918 Ez alferrik galdu zure otoitzak. 631 00:39:24,668 --> 00:39:27,376 Eta ez kezkatu, ez dut Craigek bezala bukatuko. 632 00:39:30,251 --> 00:39:31,709 Joan naiteke, mesedez? 633 00:39:34,293 --> 00:39:35,168 Bai. 634 00:39:43,084 --> 00:39:45,251 Argiak piztuta uzten ditu ateratzean. 635 00:39:45,251 --> 00:39:47,126 - Baduzu giltzarik? - Ez. 636 00:39:47,709 --> 00:39:50,209 - Zure bikote zela uste nuen. - Eta bada. 637 00:39:50,709 --> 00:39:53,126 Baina gutxi daramagu horretarako. 638 00:39:53,709 --> 00:39:54,584 Zuk badiozu. 639 00:39:57,209 --> 00:39:58,626 Ikusten duzu bere autoa? 640 00:39:58,626 --> 00:39:59,834 Ez du autorik. 641 00:40:00,876 --> 00:40:02,834 Zer zabiltza halako tipo batekin? 642 00:40:02,834 --> 00:40:04,501 Badaukat auto bat. 643 00:40:05,876 --> 00:40:07,876 Jo atea ea etxean dagoen. 644 00:40:07,876 --> 00:40:10,501 - Ez dut hori egingo. - Ados, nik egingo dut. 645 00:40:10,501 --> 00:40:13,709 Aski da. Argi dago ez dagoela etxean. 646 00:40:14,251 --> 00:40:16,459 Ez dakit zergatik egin dizudan kasu. 647 00:40:20,334 --> 00:40:21,209 Begira. 648 00:40:23,126 --> 00:40:23,959 Goazen. 649 00:40:35,334 --> 00:40:37,084 Milesker. Nik hartuko dut. 650 00:40:38,043 --> 00:40:38,959 Milesker. 651 00:40:39,959 --> 00:40:40,793 Mila esker. 652 00:40:52,793 --> 00:40:55,001 - Nor zara zu? - Nor zara zu? 653 00:40:55,001 --> 00:40:56,918 Guk galdetu dizugu. 654 00:40:57,501 --> 00:41:00,668 - Ez begiratu horrela edo... - Utzi niri hitz egiten. 655 00:41:02,376 --> 00:41:04,834 Sabrina naiz, Kevinen neska. 656 00:41:06,084 --> 00:41:07,751 - Benetan? - Zer esan dizut... 657 00:41:07,751 --> 00:41:10,251 - Shar, itxaron autoan. - Zer diozu? 658 00:41:10,251 --> 00:41:11,209 Tira... 659 00:41:11,918 --> 00:41:14,668 Ados. Baina behar banauzu, deitu. 660 00:41:22,418 --> 00:41:24,459 Bederatzi hilabete daramatzagu. 661 00:41:25,043 --> 00:41:26,834 Nik bi daramatzat berarekin. 662 00:41:26,834 --> 00:41:28,334 Norekin ari zara? 663 00:41:28,334 --> 00:41:32,001 - Zure neskarekin. - Sabrina. 664 00:41:33,126 --> 00:41:34,793 Gezurti hutsa zara. 665 00:41:42,876 --> 00:41:44,418 Zergatik etorri zara hona? 666 00:41:47,834 --> 00:41:50,084 Nora zoaz? Aizu, zurekin ari naiz. 667 00:41:50,084 --> 00:41:51,876 Zatoz. Zurekin ari naiz. 668 00:41:51,876 --> 00:41:53,168 Utz nazazu bakean! 669 00:42:11,501 --> 00:42:12,334 Mila esker. 670 00:42:21,751 --> 00:42:25,168 Aitak dio déjà vu-ak Jainkoaren bigarren aukera direla. 671 00:42:26,126 --> 00:42:27,126 Ezberdina izan da. 672 00:42:27,126 --> 00:42:29,084 - Labana nabaritu dut... - Isildu. 673 00:42:29,668 --> 00:42:31,834 Ez dut pentsatu ere egin nahi. 674 00:42:32,501 --> 00:42:33,709 Zer moduz dena? 675 00:42:33,709 --> 00:42:36,209 - Oso ona. Mila esker. - Bai, milesker. 676 00:42:36,209 --> 00:42:38,584 - Postrerik nahi duzue? - Ez, nik ez. 677 00:42:39,709 --> 00:42:41,626 Niretzat txokolatezko tarta. 678 00:42:41,626 --> 00:42:43,418 - Ederto. - Mila esker. 679 00:42:47,501 --> 00:42:49,376 Atsegina da zu irribarrez ikustea. 680 00:42:52,293 --> 00:42:53,918 Bai? Zurekin erraza da. 681 00:42:55,584 --> 00:42:57,334 - Hemen duzu. - Zein azkar. 682 00:42:57,334 --> 00:42:58,626 EZKONDUKO ZARA NIREKIN? 683 00:42:58,626 --> 00:42:59,626 "Ezkonduko...". 684 00:42:59,626 --> 00:43:01,376 Ene. Jainko maitea. 685 00:43:02,084 --> 00:43:03,459 Okertu egin da. 686 00:43:03,459 --> 00:43:05,459 - Zaude. Barkatu. - Maitea, egon. 687 00:43:05,459 --> 00:43:07,043 Barkatu, aizue. Barkatu. 688 00:43:09,126 --> 00:43:10,084 Maitea, hau... 689 00:43:15,584 --> 00:43:17,001 Egun txarra badut ere, 690 00:43:18,584 --> 00:43:21,876 ez du axola, alboan izango zaitudalako 691 00:43:23,001 --> 00:43:24,084 etxera itzultzean. 692 00:43:25,584 --> 00:43:28,043 Dionne, izugarri maite zaitut, 693 00:43:28,043 --> 00:43:31,084 eta ziur naiz hau kakazten ari naizela, baina... 694 00:43:31,084 --> 00:43:32,751 Ez kezkatu. 695 00:43:32,751 --> 00:43:35,251 ...betiko egon nahi dut zure alboan. 696 00:43:36,626 --> 00:43:37,459 Beraz, 697 00:43:38,376 --> 00:43:39,834 Dionne Ofori... 698 00:43:39,834 --> 00:43:41,584 Jainko maitea. 699 00:43:41,584 --> 00:43:42,584 Nirekin... 700 00:43:43,834 --> 00:43:44,668 Nirekin... 701 00:43:46,709 --> 00:43:47,626 ezkondu nahi? 702 00:43:47,626 --> 00:43:50,126 - Bai. - Bai? 703 00:43:50,626 --> 00:43:51,543 Zatoz hona. 704 00:43:53,918 --> 00:43:55,084 Zorionak. 705 00:44:14,251 --> 00:44:16,334 Maitea, bainu bat hartu nahi? 706 00:44:18,501 --> 00:44:19,334 D... 707 00:44:59,918 --> 00:45:01,584 Michael, zure begiak! 708 00:45:19,959 --> 00:45:21,001 Zer arraio? 709 00:45:49,834 --> 00:45:50,834 Presta zaitezte! 710 00:46:28,459 --> 00:46:29,459 Aizu. 711 00:46:44,668 --> 00:46:45,626 Itxura bera dugu. 712 00:46:45,626 --> 00:46:46,959 Nola da posible? 713 00:46:51,001 --> 00:46:51,918 Zu naizelako. 714 00:47:08,126 --> 00:47:09,209 Lasai. 715 00:47:12,084 --> 00:47:12,959 Kaka. 716 00:47:16,001 --> 00:47:17,543 Etorkizunean zaude. 717 00:47:35,084 --> 00:47:36,043 Zer arraio? 718 00:47:41,501 --> 00:47:43,126 Aizu, zer izan da hori? 719 00:47:43,126 --> 00:47:44,584 Aizu, zer... Aizu. 720 00:47:46,168 --> 00:47:47,126 Nola egin duzu? 721 00:47:47,126 --> 00:47:48,793 Nola ekarri nauzu hona? 722 00:47:48,793 --> 00:47:51,084 Eskatu eta hiru hilabetera izan zen. 723 00:47:51,084 --> 00:47:53,001 Agian ezkontzeko eskatu ez bazenio... 724 00:47:53,001 --> 00:47:55,418 Gaur eskatu diot. Zer lotura du horrek? 725 00:48:02,959 --> 00:48:05,084 Ez, hau ezin da egia izan. 726 00:48:08,626 --> 00:48:11,126 Hilabete gutxi batzuk falta dira. 727 00:48:11,126 --> 00:48:14,043 Hemen bazaude, geldiarazi dezakezulako da. 728 00:48:16,209 --> 00:48:17,584 Salbatu dezakezulako. 729 00:48:20,376 --> 00:48:22,876 GOIAN BEGO DIONNE OFORI 730 00:48:22,876 --> 00:48:25,668 1994KO MARTXOAK 2 - 2024KO UTZAILAK 9 731 00:49:55,626 --> 00:50:00,626 Azpitituluak: Leire Chertudi