1 00:00:34,168 --> 00:00:36,793 Txokolatezko hiru bizkotxo geruza jarri ditu 2 00:00:36,793 --> 00:00:38,793 limoizko hiru geruzen gainean. 3 00:01:08,626 --> 00:01:10,293 Gurinezko arrosak egiten ari naiz. 4 00:01:42,334 --> 00:01:44,501 Nire gaitasun artistikoa ikusten da. 5 00:01:44,501 --> 00:01:49,376 Aurkezpen egokia lortu nahi dut. Ziurrenik, Kim-Joyren kontrakoa naiz. 6 00:01:49,376 --> 00:01:53,418 Apainketa gogoko dut. Nire parte gogokoena dela esango nuke. 7 00:02:06,001 --> 00:02:07,376 Eutsi goiari, Rahul. 8 00:02:08,043 --> 00:02:11,501 Erori egingo dela uste dut. Atzealdea hondoratu egin da. 9 00:02:11,501 --> 00:02:12,668 Gozogileak! Minutu... 10 00:02:12,668 --> 00:02:15,834 ...atzealdea hondoratu egin da. 11 00:02:15,834 --> 00:02:18,834 Gozogileak! Minutu bat gelditzen da. 12 00:02:18,834 --> 00:02:21,751 Ondo dago. Egiteko gai zara. 13 00:02:21,751 --> 00:02:25,334 Uste dut Del Boy harro egongo dela. Edozer salduko luke. 14 00:02:25,334 --> 00:02:28,084 Begiratu nola dagoen. Zer itxura txarra. 15 00:02:28,084 --> 00:02:31,043 Izugarria. Desegiten eta apurtzen ari da. 16 00:02:31,043 --> 00:02:32,626 Hortxe. Akabo. 17 00:02:32,626 --> 00:02:34,626 Listo, lagunak. Hau nekea. 18 00:02:34,626 --> 00:02:37,793 Barkatu, gozogileak, amaitu da denbora. 19 00:02:38,709 --> 00:02:42,251 Amaitu dira erronka beganoak. 20 00:02:42,251 --> 00:02:43,209 Lan bikaina. 21 00:02:52,876 --> 00:02:54,418 Ene, Jainkoa. Ez. 22 00:02:54,418 --> 00:02:56,418 Zure pastela erori dela uste dut. 23 00:02:59,251 --> 00:03:00,626 Ez! 24 00:03:27,501 --> 00:03:30,959 - Noiz hil duzu norbait azkenekoz? - Duela pare bat aste. 25 00:03:31,459 --> 00:03:34,251 Benetan? Nor hil zenuen? 26 00:03:34,918 --> 00:03:37,876 Kaian arazoak sortzen ari zen tipo bat. 27 00:03:37,876 --> 00:03:40,084 Ez diet izena galdetzen. Zer, ba? 28 00:03:40,084 --> 00:03:43,001 Hogeita hamar urte daramatzat lan honetan. Arraioa. 29 00:03:43,001 --> 00:03:45,501 Dena okertzen zenean, niri deitzen zidaten. 30 00:03:45,501 --> 00:03:48,126 Orain besteen kaka-nahastea garbitzen dut. 31 00:03:48,626 --> 00:03:50,501 Aginduak betetzen ditugu. 32 00:03:50,501 --> 00:03:53,376 Agian ez zaituzte arazotan sartu nahi. 33 00:03:53,376 --> 00:03:54,959 Errespetua dizutelako. 34 00:03:54,959 --> 00:03:57,126 Nire ezizena Bota Odoltsu da. 35 00:03:57,126 --> 00:03:58,959 Odolez bete beharko nituzke. 36 00:03:58,959 --> 00:04:02,126 Motel, ezizena zuk zeuk jartzearen arazoa da. 37 00:04:02,126 --> 00:04:04,168 Espektatibak sortzen dituzu. 38 00:04:05,626 --> 00:04:08,459 Orain baduzu odola botetan. 39 00:04:09,751 --> 00:04:10,751 Ixo. 40 00:04:11,876 --> 00:04:14,126 Mugi. Utzi berriketa. 41 00:04:14,626 --> 00:04:17,834 Desagerrarazi gorpuak. Auzokoak ditut. 42 00:04:17,834 --> 00:04:20,459 Arraioa, zerbait erre duzu, ala? 43 00:04:51,251 --> 00:04:52,168 Aita. 44 00:04:57,084 --> 00:04:58,626 Ez al zegoen ezkutatuta? 45 00:04:59,209 --> 00:05:00,626 Zutaz kezkatuta zegoen. 46 00:05:06,084 --> 00:05:07,459 Zerbait erre duzu? 47 00:05:12,959 --> 00:05:14,459 Hiru besterik ez? 48 00:05:16,251 --> 00:05:17,376 Ezagutzen zaituzte, 49 00:05:17,876 --> 00:05:19,293 badakite abila zarela. 50 00:05:19,876 --> 00:05:21,418 Zergatik hiru bakarrik? 51 00:05:21,418 --> 00:05:23,001 Eta zergatik hemen? 52 00:05:24,251 --> 00:05:26,626 Hobe autotik irteten zarenean erasotzea, 53 00:05:27,126 --> 00:05:29,959 gaizki irtenez gero, ihes egin ahal izateko. 54 00:05:31,126 --> 00:05:31,959 Bestela, 55 00:05:33,209 --> 00:05:35,168 igogailutik irteten zarenean. 56 00:05:36,293 --> 00:05:39,459 Korridorea estua da, abantaila kentzen dizu. 57 00:05:40,709 --> 00:05:42,376 Agian ez dira langile finak. 58 00:05:43,001 --> 00:05:45,043 Bat galdekatu behar zenuen. 59 00:05:46,001 --> 00:05:48,793 Hiltzea gehiegi gustatzen zaizu. 60 00:05:50,251 --> 00:05:51,959 Chan Lotiak bidaliko zituen. 61 00:05:52,501 --> 00:05:54,876 Xingek hildako ergelagatik mendekatzeko. 62 00:05:56,084 --> 00:05:59,043 Hasi beti aukera konplexuena aztertzen, 63 00:06:00,584 --> 00:06:03,584 eta gero, jo ageriko erantzunerantz. 64 00:06:04,543 --> 00:06:07,043 Horrela, ez zaituzte inoiz harrituko. 65 00:06:09,709 --> 00:06:10,668 Jakina. 66 00:06:20,876 --> 00:06:21,709 Zer duzu? 67 00:06:28,459 --> 00:06:30,334 - Mugi! - Babestu gaitzazue! 68 00:06:30,334 --> 00:06:32,126 - Babestu! - Hurbildu autoa! 69 00:06:35,959 --> 00:06:36,918 Hsiao... 70 00:06:38,334 --> 00:06:39,168 Han. 71 00:06:52,793 --> 00:06:55,001 Blindatu leihoak 72 00:06:55,001 --> 00:06:57,209 eta babestu txasisa bonbengandik. 73 00:06:57,209 --> 00:06:58,126 Arin! 74 00:06:59,126 --> 00:07:00,751 Deitu dute ospitaletik? 75 00:07:01,626 --> 00:07:03,293 Hobe ingelesez hitz egitea. 76 00:07:04,918 --> 00:07:06,959 Ezin gara inorekin fidatu. 77 00:07:08,709 --> 00:07:10,251 Ebakuntza amaitu dute. 78 00:07:10,251 --> 00:07:11,626 Koman dago. 79 00:07:11,626 --> 00:07:13,751 Odol falta du garunean, 80 00:07:13,751 --> 00:07:15,751 ez dakigu esnatuko den. 81 00:07:19,834 --> 00:07:24,043 Chan Lotia eta bere seme harroputz, ergel Loguratsu bizirik nahi ditut. 82 00:07:24,876 --> 00:07:26,501 Nik neuk hilko ditut. 83 00:07:26,501 --> 00:07:27,459 Ongi, baina... 84 00:07:27,459 --> 00:07:30,209 Amua izan naiz aita ezkutalekutik ateratzeko. 85 00:07:30,834 --> 00:07:34,959 Chan Lotia nekatu da triadaren bigarren familia boteretsuena izateaz. 86 00:07:34,959 --> 00:07:38,126 Gure tokia bereganatu nahi du, Dragoi Buru bilakatu. 87 00:07:38,126 --> 00:07:41,001 Baina ez dakigu Chan Lotia izan den. 88 00:07:41,626 --> 00:07:44,959 Inork ez ditu erasotzaileak ezagutzen. Berriak dira. 89 00:07:44,959 --> 00:07:48,001 Talde berri batek ni bilatzeko barrabilak dituela 90 00:07:48,001 --> 00:07:50,584 eta eraso hau antolatu dezakeela diozu? 91 00:07:51,084 --> 00:07:52,376 Ezinezkoa da. 92 00:07:53,668 --> 00:07:54,501 Charles. 93 00:07:55,209 --> 00:07:57,876 Aitak kontuz ibiltzeko esango lizuke. 94 00:07:57,876 --> 00:07:59,834 Ondorioak arinegi ez ateratzeko. 95 00:08:00,334 --> 00:08:01,709 Bera izan ez bada, 96 00:08:01,709 --> 00:08:05,001 guda izugarria piztu dezakezu arrazoirik gabe. 97 00:08:05,001 --> 00:08:06,418 Ez izan burugogorra. 98 00:08:06,418 --> 00:08:10,501 Aitak gorpuan zeozer ikusi zuen. Badakizu zer izan zitekeen? 99 00:08:10,501 --> 00:08:13,918 Ez, baina tiroa jaso ostean esan zizuna entzun nuen. 100 00:08:15,209 --> 00:08:16,918 Zure amaren izena. 101 00:08:20,584 --> 00:08:21,751 Charles. 102 00:08:21,751 --> 00:08:24,376 Zer irakatsi dizu beti aitak? Zer? 103 00:08:27,043 --> 00:08:28,251 Familia babesteko. 104 00:08:29,334 --> 00:08:33,709 Berari zeozer gertatuz gero, ama zaintzera joateko. Arin batean. 105 00:08:34,209 --> 00:08:37,918 Ama kosta ahala kosta babestu behar duzu. 106 00:08:38,418 --> 00:08:41,459 Gure boterearen gakoa da. 107 00:08:47,668 --> 00:08:48,543 Entzun, 108 00:08:48,543 --> 00:08:51,376 bere betebeharra alde egitea zen. 109 00:08:51,376 --> 00:08:53,001 - Fa... - Familia babesteko. 110 00:08:53,959 --> 00:08:54,793 Badakit. 111 00:09:01,626 --> 00:09:04,126 Zure ama eta Bruce han bakarrik daude. 112 00:09:04,126 --> 00:09:06,293 - Norbaitekin joan nahi duzu? - Ez. 113 00:09:06,293 --> 00:09:08,251 Hobe ez nabarmentzea. 114 00:09:09,251 --> 00:09:12,834 - Gainera, anaiak lagunduko dit. - Ez dut uste asko dakienik. 115 00:09:13,334 --> 00:09:15,251 Ez zen bizi honetan hazi. 116 00:09:15,251 --> 00:09:17,084 Azkar ikasi beharko du, ba. 117 00:09:17,876 --> 00:09:19,001 Sun familiakoa da. 118 00:09:54,418 --> 00:09:56,459 {\an8}KALIFORNIA BARKAMOTEL 119 00:09:58,459 --> 00:09:59,751 Demontre. 120 00:10:03,459 --> 00:10:05,501 AUTO-APARKATZAILEA 121 00:10:06,876 --> 00:10:09,126 Hortxe dago. Hori da gure Lyfta. 122 00:10:15,584 --> 00:10:17,084 Kaixo, neskak. 123 00:10:17,668 --> 00:10:20,126 Zelan? Ondo pasa... 124 00:10:24,001 --> 00:10:25,709 Ez! 125 00:10:29,668 --> 00:10:31,459 Noiz jan duzu pizza? 126 00:10:53,209 --> 00:10:54,418 BAI, ETA... 127 00:11:25,293 --> 00:11:26,126 TAKO SALTSA MINA 128 00:11:54,251 --> 00:11:55,959 Bruce! Esnatu! 129 00:11:56,459 --> 00:11:58,084 Berandu iritsiko zara! 130 00:12:04,209 --> 00:12:05,084 Banoa. 131 00:12:12,668 --> 00:12:14,334 SOJA ESNE FRESKOA 132 00:12:25,001 --> 00:12:27,918 - Bart lan egin zenuen? - Bai. 133 00:12:30,959 --> 00:12:32,251 Lan bakarrik? 134 00:12:32,834 --> 00:12:35,334 Bai, ama. Bestea egiteari utzi diot. 135 00:12:35,959 --> 00:12:37,001 Nire hitza duzu. 136 00:12:46,418 --> 00:12:49,918 Masail Lodi. Oso harro nago zutaz. 137 00:12:49,918 --> 00:12:52,709 - Idatzi unibertsitatera iristean. - Zergatik? 138 00:12:52,709 --> 00:12:54,418 Nik eskatzen dizudalako. 139 00:12:55,376 --> 00:12:56,709 Zoaz gogor ikastera. 140 00:12:58,668 --> 00:12:59,584 Ondo da. 141 00:13:11,418 --> 00:13:16,793 BIOKIMIKA 373 20 MINUTU GERATZEN DIRA 142 00:13:57,668 --> 00:13:59,168 20 minutu daude oraindik. 143 00:13:59,668 --> 00:14:01,209 Baina amaitu dut jada. 144 00:14:01,709 --> 00:14:04,834 Aurrekoa lehenago eman eta puntuak galdu zenituen. 145 00:14:04,834 --> 00:14:06,501 Gainditzeko nahikoa da. 146 00:14:07,001 --> 00:14:07,834 Ez. 147 00:14:08,334 --> 00:14:11,418 Dirua lortzeko luzapentxo bat behar dut. 148 00:14:11,418 --> 00:14:13,751 Bruce, nahi dudan luzapen bakarra, 149 00:14:13,751 --> 00:14:17,418 zure eskuarena da, matrikularen txekea sinatzeko. 150 00:14:17,418 --> 00:14:20,834 Bihar arte daukazu, bestela, seihilekoa baliogabetuko dugu. 151 00:14:21,918 --> 00:14:22,834 Ados. 152 00:14:23,334 --> 00:14:24,626 Zaude apur bat... 153 00:14:27,543 --> 00:14:29,251 Zenbat hezkuntza honen truke? 154 00:14:31,834 --> 00:14:33,126 Zazpi dolar dira. 155 00:14:33,876 --> 00:14:35,834 Eta billete honek oka kiratsa du. 156 00:14:37,626 --> 00:14:39,001 Aurrerakina da. 157 00:14:39,668 --> 00:14:43,709 Honen truke ez dizute kafetegian sandwich bat ere emango. 158 00:14:47,126 --> 00:14:48,543 Agian hori da arazoa. 159 00:14:49,959 --> 00:14:54,584 Agian denok matrikula ordaintzeari uko egin behar diogu 160 00:14:54,584 --> 00:14:59,001 unibertsitateak kontuan hartu arte erakundearen bidegabekeria ekonomikoa. 161 00:15:00,751 --> 00:15:01,876 Nor dator bat? 162 00:15:04,334 --> 00:15:05,626 Kendu erditik. 163 00:15:05,626 --> 00:15:07,376 Ergela! Mugi! 164 00:15:07,376 --> 00:15:08,459 Hurrengoa. 165 00:15:24,126 --> 00:15:24,959 Hepa! 166 00:15:39,334 --> 00:15:41,126 - Gora eskuak, kabroia! - Ene! 167 00:15:42,543 --> 00:15:44,251 Txo, tiro egin ahal nizun. 168 00:15:45,043 --> 00:15:46,251 Pistola bat duzu? 169 00:15:46,251 --> 00:15:49,084 Ez, baina hala balitz, egingo nukeen. 170 00:15:50,626 --> 00:15:52,293 - Zelan, lagun? - Zer moduz? 171 00:15:55,418 --> 00:15:56,626 Garaiz iritsi zara. 172 00:15:56,626 --> 00:16:00,626 Maria erre eta Keanurekin Cyberpunk- ean jokatzear nago. 173 00:16:02,043 --> 00:16:04,501 Zure salgaia erabiltzen ari zara? 174 00:16:05,043 --> 00:16:08,293 Nik estasia eta kokaina saltzen ditut. Maria legala da. 175 00:16:09,501 --> 00:16:12,918 Motel, hatzak ziztuan mugatzen ditut. 176 00:16:12,918 --> 00:16:16,376 Julio Jones bezain arin. Baina erpuruak soilik. 177 00:16:17,543 --> 00:16:19,418 Alexa, jarri musika. 178 00:16:19,418 --> 00:16:20,543 Jakina, txo. 179 00:16:21,834 --> 00:16:22,834 Zera... 180 00:16:24,293 --> 00:16:25,376 Fabore bat. 181 00:16:26,334 --> 00:16:27,459 Edozer zugatik. 182 00:16:27,459 --> 00:16:29,501 Dirua utzi ahal didazu? 183 00:16:30,084 --> 00:16:30,918 Bruce. 184 00:16:31,793 --> 00:16:36,376 Noiztik gara lagunak? Bosgarren mailatik? Ingelesez ere nik irakatsi nizun ia. 185 00:16:36,959 --> 00:16:39,584 Gu bezalako lagunek ez dute dirurik uzten. 186 00:16:39,584 --> 00:16:40,501 Eman baizik. 187 00:16:41,334 --> 00:16:42,543 Zenbat behar duzu? 188 00:16:46,834 --> 00:16:47,709 Bost mila. 189 00:16:48,918 --> 00:16:50,834 - Dolar? - Unibertsitaterako da. 190 00:16:50,834 --> 00:16:53,459 - Itzuliko dizut. - Ez dizu amak ordaintzen? 191 00:16:53,459 --> 00:16:59,168 Bai, baina seihilekorako dirua beste zeozertan gastatu dut. 192 00:17:00,709 --> 00:17:03,459 Uste nuen utzi zenuela, amari hitzeman zenion. 193 00:17:05,334 --> 00:17:08,209 LAko inprobisazio klase onena da. 194 00:17:09,209 --> 00:17:12,543 Will Ferrellek eta Rachel Dratchek bertan ikasi dute! 195 00:17:14,334 --> 00:17:17,668 Bost mila gastatu dituzu plantak egiten ikasteko. 196 00:17:18,584 --> 00:17:20,626 Inproa da, ulertzen? 197 00:17:20,626 --> 00:17:22,168 Artea da. 198 00:17:23,168 --> 00:17:26,834 Ados. Horren harro bazaude, zergatik ez diozu amari esaten? 199 00:17:27,501 --> 00:17:31,751 Denbora galtzea dela dioelako, eta Bruce Sun potrohandi bat delako. 200 00:17:32,543 --> 00:17:35,543 John Cho bere amagandik ezkutatzen dela uste duzu? 201 00:17:36,293 --> 00:17:39,126 Gainera, dirua baino, salgaia dut orain, beraz... 202 00:17:41,126 --> 00:17:42,168 Kaka. 203 00:17:44,293 --> 00:17:47,084 Entzun, dirua irabazteko era ezagutzen dut. 204 00:17:47,751 --> 00:17:49,668 Ez dut drogarik salduko, TK. 205 00:17:49,668 --> 00:17:50,918 Ez zen hori plana. 206 00:17:50,918 --> 00:17:53,001 Beti duzu plan hori. 207 00:17:53,501 --> 00:17:54,959 Ongi, hori zen plana. 208 00:17:54,959 --> 00:17:57,876 Gaur klubean saltzera noa, laguntza behar dut. 209 00:17:57,876 --> 00:18:00,709 Elkarlanean, erraz lortuko ditugu bost mila. 210 00:18:00,709 --> 00:18:02,626 Txo, ez naiz gaizkile bat! 211 00:18:02,626 --> 00:18:04,168 Ezta ni ere. 212 00:18:04,168 --> 00:18:06,543 Produktua saltzen duen langilea naiz. 213 00:18:06,543 --> 00:18:07,584 Hierarkia dugu. 214 00:18:07,584 --> 00:18:11,251 Kuotak bete behar ditugu, edozein farmazia-enpresak bezala! 215 00:18:12,459 --> 00:18:16,584 Desberdintasuna da, kakaztuz gero, akabatu eta ibaira jaurtiko nautela. 216 00:18:17,876 --> 00:18:20,251 Ez zara konbentzitzen ona. 217 00:18:22,709 --> 00:18:23,918 Ea honekin. 218 00:18:24,418 --> 00:18:28,501 Ez duzu inolaz dirua urtebetean lortuko, are gutxiago gau bakarrean. 219 00:18:28,501 --> 00:18:30,251 Ez duzu medikua izan nahi? 220 00:18:30,251 --> 00:18:33,084 Edonola ere, drogak saltzen pasako duzu bizia. 221 00:18:33,084 --> 00:18:36,168 Ikastarorako dirua lortuko duzu gaur nirekin lan eginda. 222 00:18:36,168 --> 00:18:39,043 Soilik salgaia ematen 223 00:18:39,043 --> 00:18:40,918 eta dirua batzen banabil, 224 00:18:40,918 --> 00:18:43,084 teknikoki ez dut drogarik saldu. 225 00:18:43,084 --> 00:18:45,793 Ba, bai. Saltzen ari zara, zehatz-mehatz. 226 00:18:45,793 --> 00:18:47,418 Baina bost axola! 227 00:18:47,418 --> 00:18:49,876 Entzun. Ez dituzu saldu behar ere. 228 00:18:49,876 --> 00:18:53,334 Saltzen dituenaren plantak egin soilik. 229 00:18:55,626 --> 00:18:56,793 Egia esan, 230 00:18:56,793 --> 00:18:59,584 antzezpen ariketa ona izango litzateke. 231 00:19:00,709 --> 00:19:01,543 Hori da. 232 00:19:01,543 --> 00:19:03,126 - Bai. - Ulertu duzu. 233 00:19:10,376 --> 00:19:13,126 Ongi da. 234 00:19:14,126 --> 00:19:15,543 - Ados. - Bai? 235 00:19:17,376 --> 00:19:19,959 - Egin dezagun. - Hori da, lagun! 236 00:19:19,959 --> 00:19:21,751 Bizia hautatu, Wham!-ek bezala! 237 00:19:26,168 --> 00:19:27,001 LOTU GERRIKOA 238 00:19:28,001 --> 00:19:30,376 Ongi etorri Los Angelesera. 239 00:19:30,376 --> 00:19:33,584 Tenperatura kanpoan 22 gradukoa da. 240 00:19:33,584 --> 00:19:37,501 Begiratu ondo jarlekuko poltsikoan eta batu objektu txikiak. 241 00:19:37,501 --> 00:19:40,251 Maletak zazpigarren zintan egongo dira. 242 00:19:40,251 --> 00:19:44,251 Mila esker eta ondo pasa Los Angeles eguzkitsuan. 243 00:22:07,418 --> 00:22:08,876 {\an8}PLASTA! 244 00:24:36,376 --> 00:24:37,501 Nork bidali zaitu? 245 00:24:38,501 --> 00:24:39,418 Chan Lotiak? 246 00:24:47,376 --> 00:24:48,418 Gaizkia errotik... 247 00:24:48,918 --> 00:24:50,543 ezabatu behar da. 248 00:25:41,418 --> 00:25:42,251 Bruce. 249 00:25:47,251 --> 00:25:48,084 Bruce. 250 00:26:06,043 --> 00:26:06,876 Ama. 251 00:26:13,626 --> 00:26:14,543 Charles? 252 00:26:24,751 --> 00:26:25,751 Nor da hau? 253 00:26:27,543 --> 00:26:28,751 Ez dakit. 254 00:26:31,376 --> 00:26:33,001 Gozokiak ekarri ditut. 255 00:26:35,501 --> 00:26:37,126 Zaindu hobe bizarra. 256 00:26:38,084 --> 00:26:40,751 Etxea hankaz gora utzi duzue! 257 00:26:40,751 --> 00:26:42,334 Bera izan da gehien bat! 258 00:26:42,334 --> 00:26:44,293 Ez duzu ezer garbitu? 259 00:26:45,126 --> 00:26:47,709 Zure etxean ez duzu ezer garbitzen? 260 00:26:48,209 --> 00:26:50,709 Nik erre bitartean, besteek garbitzen dute. 261 00:26:50,709 --> 00:26:52,418 Hemen ez dago beste inor. 262 00:26:53,251 --> 00:26:54,793 Geu bakarrik. 263 00:26:59,626 --> 00:27:00,459 Ene Lodikote. 264 00:27:06,584 --> 00:27:07,876 Nire mutiko galanta. 265 00:27:12,626 --> 00:27:15,251 Gose zara? Fideoak prestatuko dizkizut. 266 00:27:15,751 --> 00:27:17,168 Bilatu labana ona. 267 00:27:21,668 --> 00:27:23,334 Ezkondu al zara dagoeneko? 268 00:27:30,668 --> 00:27:31,834 Aita tirokatu dute. 269 00:27:33,918 --> 00:27:34,918 Koman dago. 270 00:27:38,876 --> 00:27:39,751 Biziraungo du? 271 00:27:40,501 --> 00:27:41,501 Ez dakite. 272 00:27:46,043 --> 00:27:47,084 Indartsua da. 273 00:27:47,959 --> 00:27:52,543 Nekazari bat indartsua ez bada, ez da horren urrun iristen. 274 00:27:53,126 --> 00:27:55,293 Edonork baino lehenago nekien hori. 275 00:27:55,293 --> 00:27:56,501 Chan Lotia izan da. 276 00:27:57,334 --> 00:28:01,501 Biek 20 urte daramatzate borrokan boteretsuena bilakatzeko. 277 00:28:03,709 --> 00:28:05,668 Baina ezin dugu ziur jakin. 278 00:28:06,251 --> 00:28:08,168 Ez gelditu lehen begiratuan. 279 00:28:08,876 --> 00:28:11,001 Aseguruko dirua atera behar dugu. 280 00:28:12,709 --> 00:28:15,626 Hori nire erabakia da. Inoiz egitekotan. 281 00:28:16,543 --> 00:28:17,793 Errespetu osoz, 282 00:28:18,418 --> 00:28:20,918 aspaldi utzi zenion gaizkilea izateari. 283 00:28:20,918 --> 00:28:23,876 Sun Handia horrela dagoenez, ni naiz nagusia. 284 00:28:29,459 --> 00:28:30,834 Non ikasi duzu mozten? 285 00:28:31,459 --> 00:28:32,293 Telebistan? 286 00:28:34,459 --> 00:28:35,709 Zoaz dena garbitzera. 287 00:28:48,834 --> 00:28:49,834 Bera da? 288 00:28:51,584 --> 00:28:52,668 Biguna dirudi. 289 00:28:53,418 --> 00:28:54,668 Ez da biguna. 290 00:28:55,626 --> 00:28:56,751 Hunkibera baizik. 291 00:28:56,751 --> 00:28:57,918 Gauza bera dira. 292 00:28:58,751 --> 00:29:02,709 Aktorea izan nahi zuen. Antzeztu ahala asmatzen duten horietakoa. 293 00:29:02,709 --> 00:29:05,043 - Inproa? - Bai, uzteko agindu nion. 294 00:29:05,543 --> 00:29:09,251 Badaki ezer aitari eta niri buruz? Bere jatorriaz? 295 00:29:09,251 --> 00:29:10,876 Aita apustularia dela 296 00:29:10,876 --> 00:29:14,126 eta Antartikan pinguinoak aztertzen dituzula uste du. 297 00:29:15,209 --> 00:29:16,168 Bai, zera. 298 00:29:17,459 --> 00:29:18,626 Tentela da? 299 00:29:18,626 --> 00:29:22,209 Bruce eta biok ezkutuan egon gara bizi aspergarria edukiz. 300 00:29:22,209 --> 00:29:26,293 Zu zirraragarria izanez ezkutatu zaitut. Biak ondo dabiltza. 301 00:29:30,543 --> 00:29:33,043 Bizkartzain bat behar dut zuek babesteko. 302 00:29:33,543 --> 00:29:36,334 Yuanek bat topatzeko klub bat gomendatu zidan. 303 00:29:36,834 --> 00:29:38,668 Anaiaren laguntza espero nuen, 304 00:29:38,668 --> 00:29:42,043 baina Lotirekin antzezpen bat egiteko balio du soilik. 305 00:29:42,043 --> 00:29:44,834 Ezkutuan jarraitu behar dugu ahal dugun bitartean. 306 00:29:44,834 --> 00:29:47,418 Taipeitik hona jarraitu zaituzte, 307 00:29:47,418 --> 00:29:49,959 baina harroputza zarenez, ez zara ohartu. 308 00:29:49,959 --> 00:29:52,251 Zure erantzukizun bakarra orain 309 00:29:52,251 --> 00:29:54,626 Bruce eta biok babestea da. 310 00:29:55,209 --> 00:29:59,043 Bruce heldua da. Bere burua zaindu beharko luke. 311 00:29:59,834 --> 00:30:03,084 Laster jakingo dute honek huts egin duela. 312 00:30:03,793 --> 00:30:04,918 Arin itzuliko naiz. 313 00:30:08,626 --> 00:30:10,168 Dagoeneko ez naiz ume bat. 314 00:30:11,376 --> 00:30:12,751 Badakit zertan nabilen. 315 00:30:16,334 --> 00:30:18,543 - Ez zara gose? - Ez. 316 00:30:39,209 --> 00:30:42,959 - Nagusiak jatorra zaren ikusi nahi du. - Ez naiz jatorrena, ba. 317 00:30:42,959 --> 00:30:44,376 Zera esan nahi dut, 318 00:30:44,376 --> 00:30:47,043 ez zarela izorratzera datorren txakur bat. 319 00:30:49,751 --> 00:30:52,418 Zaude, ez dut uste hau egiteko gai naizenik. 320 00:30:52,418 --> 00:30:54,459 Huskeria bat da. Goazen. 321 00:30:54,459 --> 00:30:56,209 Oker zaude. 322 00:30:57,543 --> 00:30:59,543 Ama oso aurreztailea denez, 323 00:30:59,543 --> 00:31:02,418 etxeko wifia oso motela da, 324 00:31:02,418 --> 00:31:06,668 baina auzokoak 5Ga dauka, errepikagailu eta guzti. 325 00:31:06,668 --> 00:31:08,293 Eta zer? 326 00:31:08,293 --> 00:31:11,168 Duela bi urte, pasahitza lortu nuen. 327 00:31:11,168 --> 00:31:12,751 Bere etxeko helbidea zen, 328 00:31:12,751 --> 00:31:15,209 baina ez naiz inoiz bere sarera konektatu. 329 00:31:15,209 --> 00:31:16,418 Ulertzen? 330 00:31:18,376 --> 00:31:20,084 Bai. Ergela zara. 331 00:31:20,084 --> 00:31:21,543 Ez! 332 00:31:21,543 --> 00:31:24,126 Pertsona zintzoa naiz. 333 00:31:24,126 --> 00:31:27,501 Ez dut lapurtzen edo inor mintzen. 334 00:31:27,501 --> 00:31:32,209 Drogak saltzea ez da berdina, baina talde berean dago. 335 00:31:32,209 --> 00:31:36,001 Bruce, ezagutzen zaitut. Badakit bizitzan zer nahi duzun. 336 00:31:36,001 --> 00:31:38,084 Milioi bat dolarreko autoa, 337 00:31:38,084 --> 00:31:39,876 neska-pusken arreta, 338 00:31:39,876 --> 00:31:43,376 eta hemendik Hong Kongeraino tipo guztiek zuri inbidia izatea. 339 00:31:45,293 --> 00:31:48,959 Konformatzen naiz tokiko galtzailerik handiena ez izatearekin. 340 00:31:48,959 --> 00:31:50,043 Horixe da gakoa. 341 00:31:50,043 --> 00:31:52,626 Errespetua nahi duzu. Jaun eta jabe izan. 342 00:31:53,126 --> 00:31:55,751 Begiratu niri. Alproja bat besterik ez naiz. 343 00:31:56,251 --> 00:31:58,668 Kontaktuak ditut, mundu hau ulertzen dut. 344 00:31:58,668 --> 00:32:01,334 Gizon bat izan nahi baduzu umea beharrean, 345 00:32:01,334 --> 00:32:03,959 erabaki okerra hartu behar duzu aldizka. 346 00:32:08,334 --> 00:32:09,293 Zer diozu? 347 00:32:27,668 --> 00:32:30,293 Kaixo, jauna. Urte askotarako. Bruce naiz. 348 00:32:36,793 --> 00:32:37,834 Kaixo! 349 00:32:37,834 --> 00:32:39,001 Bruce. 350 00:32:39,001 --> 00:32:41,668 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 351 00:32:41,668 --> 00:32:43,043 May naiz. 352 00:32:45,084 --> 00:32:47,293 Hori Monk da. Hong Kongekoa da. 353 00:32:47,293 --> 00:32:49,418 Hori, Jimmy. Aita izan berri da. 354 00:32:49,418 --> 00:32:52,543 Eta hipster laranja dirudiena Bojing da. 355 00:32:52,543 --> 00:32:55,001 Ez galdetu bere fantasia futbol taldeaz. 356 00:32:55,001 --> 00:32:59,418 Artaziena Ernie da. Apartekoa da paper ebakinak egiten. 357 00:33:00,001 --> 00:33:00,834 Itzel. 358 00:33:01,334 --> 00:33:03,626 TK-k ez zidan esan oso ederra zarela. 359 00:33:04,418 --> 00:33:06,709 Hori arraroa izango litzateke 360 00:33:06,709 --> 00:33:08,168 TK-k esatea. 361 00:33:08,168 --> 00:33:09,501 Ezta? 362 00:33:11,918 --> 00:33:13,668 Barregarria ere bazara! 363 00:33:13,668 --> 00:33:16,418 Konta iezadazu, Bruce. Zein zaletasun duzu? 364 00:33:16,418 --> 00:33:18,043 Ba, ez dakit. 365 00:33:18,043 --> 00:33:20,251 - Ez esan inproa. - Bideojokoak. 366 00:33:20,251 --> 00:33:22,918 Inproa egitea. 367 00:33:22,918 --> 00:33:23,959 Kaka. 368 00:33:24,543 --> 00:33:25,459 Eta zuk? 369 00:33:25,459 --> 00:33:28,084 - Etxean ehungailu bat dut. - Ehuntzeko! 370 00:33:28,084 --> 00:33:29,293 Bai horixe! 371 00:33:29,293 --> 00:33:31,918 Diru apur bat irabazten dut Etsyn saltzen. 372 00:33:31,918 --> 00:33:32,834 Itzel. 373 00:33:32,834 --> 00:33:34,918 Eta hau egitea ere gogoko dut. 374 00:33:38,918 --> 00:33:41,876 Nire benetako pasioa drogak saltzea da. 375 00:33:41,876 --> 00:33:42,876 Droga piloa. 376 00:33:44,084 --> 00:33:45,168 Nire umetxoa da. 377 00:33:45,168 --> 00:33:47,084 Drogak saltzea zure umetxoa da? 378 00:33:47,084 --> 00:33:48,293 Bai, Bruce. 379 00:33:48,293 --> 00:33:52,168 Eta saltzeko kontratatzen zaitudanean, nire umea ematen dizut. 380 00:33:52,918 --> 00:33:55,876 Ulertzen duzu erantzukizun handia dela? 381 00:33:56,626 --> 00:33:59,501 Zenbat haserretuko nintzatekeen gaizki zaindu 382 00:33:59,501 --> 00:34:01,918 edo, okerragoa, min ematen badiozu? 383 00:34:01,918 --> 00:34:03,043 Baietz uste dut. 384 00:34:03,834 --> 00:34:04,668 Bai. 385 00:34:05,209 --> 00:34:06,084 Zeharo. 386 00:34:07,293 --> 00:34:08,459 Ona zara. 387 00:34:09,168 --> 00:34:11,126 - Mila esker. - Ez zen laudorioa. 388 00:34:11,126 --> 00:34:12,334 Baina fio naiz. 389 00:34:12,334 --> 00:34:13,751 Zintzoak zarete, 390 00:34:14,251 --> 00:34:15,168 leialak, 391 00:34:16,043 --> 00:34:18,084 ni izorratzeko izutuegi zaudete. 392 00:34:19,084 --> 00:34:19,918 Bai. 393 00:34:25,251 --> 00:34:26,334 Ederki! 394 00:34:28,209 --> 00:34:29,918 Dantzatzera noa. 395 00:34:29,918 --> 00:34:31,209 Prestatu ezazu. 396 00:34:31,209 --> 00:34:32,459 Eta gogoratu, 397 00:34:32,459 --> 00:34:33,418 ondo pasa! 398 00:34:35,001 --> 00:34:35,834 Agur. 399 00:34:36,334 --> 00:34:37,168 Gero arte. 400 00:34:37,793 --> 00:34:38,626 Jaka ederra. 401 00:34:45,126 --> 00:34:46,126 Ondo egin duzu. 402 00:34:47,668 --> 00:34:48,959 Goazen lanera. 403 00:35:13,834 --> 00:35:16,251 - Aizu! Aurkitu zaitut. - Bai. 404 00:35:16,251 --> 00:35:18,084 Droga erosi nahi? 405 00:35:19,334 --> 00:35:22,209 Ez, ez naiz txakur bat. Ez naiz txakur bat. 406 00:35:41,126 --> 00:35:42,459 Motel, zelan doa? 407 00:35:43,084 --> 00:35:45,709 Izozkia egun hotz batean saltzea bezala. 408 00:35:46,376 --> 00:35:50,543 Produktu ona da. Eskari asko dago. Jokabide egokia eduki behar duzu. 409 00:35:51,126 --> 00:35:52,168 Nolakoa? 410 00:35:52,168 --> 00:35:55,668 Egin droga-saltzailearen plantak, ez kaiku batenak. 411 00:35:55,668 --> 00:35:56,584 Inproa! 412 00:36:19,084 --> 00:36:20,084 Aupa! 413 00:36:22,251 --> 00:36:23,626 Goazen dantzatzera. 414 00:36:23,626 --> 00:36:25,251 Ez dut honetarako astirik. 415 00:36:33,376 --> 00:36:34,293 Elurrik nahi? 416 00:36:34,293 --> 00:36:36,209 Perla apur bat? 417 00:36:37,043 --> 00:36:37,876 Sudur-gozokia? 418 00:36:39,251 --> 00:36:42,001 Edo diskoteka gailetak? 419 00:36:42,751 --> 00:36:45,876 Ene, aizu! Mayrekin nago! Ikusi? Txapa daramat! 420 00:36:47,293 --> 00:36:49,501 Kaka. Polizia zara? 421 00:36:50,126 --> 00:36:51,751 Ene Jainkoa. Ez. 422 00:36:51,751 --> 00:36:53,751 Ongi. Ez dut ezer saldu. 423 00:36:53,751 --> 00:36:56,418 Benetan. Saiatu naiz, baina txarra naiz. 424 00:36:56,418 --> 00:36:58,501 - Lekukotasuna eman behar... - Ixo! 425 00:36:59,168 --> 00:37:01,834 Zertan ari zara? Amak akabatu egingo zaitu. 426 00:37:02,793 --> 00:37:03,626 Amak? 427 00:37:03,626 --> 00:37:05,668 Zure anaia naiz. Charles. 428 00:37:05,668 --> 00:37:07,334 Goazen hemendik. 429 00:37:09,001 --> 00:37:10,251 Zaude, nola? 430 00:37:10,251 --> 00:37:12,168 - Arazorik? - Bai. 431 00:37:12,668 --> 00:37:14,209 Nire bidean zaude. 432 00:37:14,209 --> 00:37:15,126 Lanean ari da. 433 00:37:18,334 --> 00:37:19,501 Ba utzi egin du. 434 00:37:20,251 --> 00:37:21,084 Ene bada. 435 00:37:23,834 --> 00:37:24,751 Ene bada! 436 00:37:45,584 --> 00:37:46,501 Taser bat? 437 00:37:48,376 --> 00:37:52,293 - Nire amonak poltsan bat darama. - Zu gelditzeko nahikoa da, antza. 438 00:38:03,043 --> 00:38:04,376 Nor zara? 439 00:38:04,376 --> 00:38:06,209 Bruce naiz. 440 00:38:06,209 --> 00:38:07,876 Utzi ergelkeriak. 441 00:38:07,876 --> 00:38:10,251 Nire taldean infiltratu nahi duzu? 442 00:38:10,251 --> 00:38:12,334 - Nor da zure nagusia? - Zu! 443 00:38:13,418 --> 00:38:14,709 Lyften taxista naiz, 444 00:38:14,709 --> 00:38:16,834 baina autonomoa naiz... 445 00:38:19,168 --> 00:38:20,501 Ez daki ezer. 446 00:38:20,501 --> 00:38:22,584 Eta nolatan dakizu zuk hori? 447 00:38:23,209 --> 00:38:25,709 - Nire anaia delako. - Gezurra. 448 00:38:25,709 --> 00:38:27,209 Ez dut ezagutzen. 449 00:38:27,209 --> 00:38:31,126 Ez dugu elkar aspaldian ikusi. Taiwanetik joan zenetik. 450 00:38:31,709 --> 00:38:35,834 Txikitan gela bera geneukan, alfonbra gorria eta zakur faltsu bat. 451 00:38:35,834 --> 00:38:37,834 Amak ez zuen benetako bat nahi. 452 00:38:40,293 --> 00:38:42,876 Nire izena Charles Sun da. 453 00:38:47,751 --> 00:38:50,043 Bai, zera. Nola dakigu egia diozula? 454 00:38:50,709 --> 00:38:53,334 Zuek denak akabatu zaitzaketet. 455 00:38:54,001 --> 00:38:55,793 Edo NANa begiratu ahal didazu. 456 00:39:06,668 --> 00:39:08,876 Badakizu nor den? 457 00:39:10,293 --> 00:39:11,418 Ene Jainkoa! 458 00:39:11,418 --> 00:39:13,043 Izugarria da. 459 00:39:13,043 --> 00:39:15,293 Aulkihanka Sun deitzen diote. 460 00:39:15,293 --> 00:39:19,751 Aita Jadezko Dragoien Makila Gorria da Taiwaneko triada nagusian. 461 00:39:19,751 --> 00:39:22,543 Guztiz basatia. Guztiz gupidagabea. 462 00:39:22,543 --> 00:39:25,334 Semea bere hiltzailea izateko hezi zuen. 463 00:39:25,918 --> 00:39:27,876 Batzuetan familiak jota daude. 464 00:39:27,876 --> 00:39:30,168 Egia al da zure kategoria lortzeko 465 00:39:30,168 --> 00:39:33,543 larunbat goiz batean hamar hiltzaile akabatu zenituela 466 00:39:33,543 --> 00:39:35,668 soilik aulki baten hanka erabiliz? 467 00:39:35,668 --> 00:39:37,793 Atzo hiru hil nituen arrabolaz. 468 00:39:37,793 --> 00:39:39,668 Esandakoa: Izugarria da. 469 00:39:40,918 --> 00:39:42,209 Zaude. 470 00:39:42,709 --> 00:39:43,793 Aita aberatsa da? 471 00:39:45,876 --> 00:39:47,543 Eta ni taxista lanetan? 472 00:39:47,543 --> 00:39:49,376 Zu babesten saiatu gara. 473 00:39:49,376 --> 00:39:51,459 Ba lan itzela egin duzue! 474 00:39:51,459 --> 00:39:52,834 Zertara etorri zara? 475 00:39:52,834 --> 00:39:55,043 Los Angelesen negozioak nahi dituzu? 476 00:39:55,584 --> 00:39:58,709 Ez dugu kanpotarrek gurean esku-hartzerik nahi. 477 00:39:58,709 --> 00:40:01,626 Ez dut beste batentzat lan egin nahi. 478 00:40:01,626 --> 00:40:04,334 Tipo pare baten laguntza behar dut soilik. 479 00:40:04,334 --> 00:40:05,293 Zertarako? 480 00:40:05,293 --> 00:40:06,959 Bost axola zaizu zuri. 481 00:40:06,959 --> 00:40:08,209 Ondo ordaintzen dut. 482 00:40:08,709 --> 00:40:10,334 Agian zu erosteko adina. 483 00:40:10,334 --> 00:40:12,918 Kabroia, ez duzu ni erosteko nahikoa. 484 00:40:13,709 --> 00:40:14,709 Mutilak, 485 00:40:15,543 --> 00:40:17,709 Aulkihanka bigunduko dugu. 486 00:40:18,543 --> 00:40:21,293 Defendatzen bada, tirokatu anaia barrabiletan. 487 00:40:21,293 --> 00:40:22,251 Zer! 488 00:40:23,001 --> 00:40:24,126 Kaka! Ez! 489 00:40:58,709 --> 00:41:00,126 Zergatik gelditu zarete? 490 00:41:00,709 --> 00:41:03,834 - Arnasa hartzeko. - Jipoiaren erdian gaude. 491 00:41:04,501 --> 00:41:06,126 Normalean ez dira luzatzen. 492 00:41:06,126 --> 00:41:08,709 Etenaldi bat egitearen alde nago. 493 00:41:10,626 --> 00:41:11,668 Bruce, 494 00:41:11,668 --> 00:41:12,876 egin fabore bat. 495 00:41:14,168 --> 00:41:15,168 Ez kontatu amari. 496 00:41:15,168 --> 00:41:16,209 Zer? 497 00:42:17,876 --> 00:42:20,668 Baduzu azken hitzik zure anaiarentzat? 498 00:42:51,376 --> 00:42:52,501 Kaka! 499 00:42:54,793 --> 00:42:56,751 Gaizkia errotik ezabatu behar da. 500 00:42:59,418 --> 00:43:00,876 Non dago Charles Sun? 501 00:43:00,876 --> 00:43:02,959 Sakabanatu! Atzeman Charles Sun! 502 00:43:04,876 --> 00:43:06,126 Non dago Charles Sun? 503 00:43:20,751 --> 00:43:21,626 Aizu. 504 00:43:22,293 --> 00:43:23,126 Esnatu. 505 00:43:24,584 --> 00:43:26,293 Alde egin behar dugu. 506 00:43:27,543 --> 00:43:29,043 Mugi. 507 00:43:29,793 --> 00:43:30,668 Goazen. 508 00:43:38,918 --> 00:43:39,834 Tira. 509 00:43:45,626 --> 00:43:46,459 Bruce! 510 00:43:51,543 --> 00:43:52,709 Nor da hori? 511 00:43:55,001 --> 00:43:56,001 Nire anaia. 512 00:44:01,001 --> 00:44:04,543 Itxaron! Ezin gara horrela sartu! Ama aztoratuko dugu! 513 00:44:04,543 --> 00:44:06,459 Bruce aurkitu dut! 514 00:44:06,459 --> 00:44:07,543 Onik dago. 515 00:44:09,168 --> 00:44:10,001 Ama? 516 00:44:10,959 --> 00:44:14,084 Charles, aldatu arropaz. Gorpua desagerraraziko dugu. 517 00:44:14,084 --> 00:44:15,459 Bruce, zoaz ohera. 518 00:44:15,459 --> 00:44:16,959 Azterketa duzu bihar. 519 00:45:55,043 --> 00:45:59,751 Azpitituluak: GarbiƱe U.