1 00:00:14,043 --> 00:00:15,043 ALARMA 2 00:00:16,751 --> 00:00:19,959 Alarma etsi-etsian atzeratu nahian esnatzen zarete? 3 00:00:20,043 --> 00:00:23,293 Heldua izateko ahalegina gogor-gogorra da zuentzat? 4 00:00:23,376 --> 00:00:27,126 Ez dakizue bizitzan zer egingo duzuen? 5 00:00:27,209 --> 00:00:31,918 Ba ezin dizuet lagundu. Ni ere banabil hori guztiari aurre egiten. 6 00:00:32,001 --> 00:00:35,209 Baina, aizue, erantzun denak ez baditugu ere, 7 00:00:35,293 --> 00:00:37,376 elkarrekin apain gaitezke. 8 00:00:38,001 --> 00:00:39,876 Kaixo denoi! Ni naiz, Marco. 9 00:00:39,959 --> 00:00:41,918 Ongi etorri berriz kanalera. 10 00:00:42,001 --> 00:00:45,209 Ez banauzu ezagutzen, prestatu, ezagutuko nauzu eta. 11 00:00:45,293 --> 00:00:48,834 Makillatzailea naiz, edertasunaren industriako profesionala. 12 00:00:48,918 --> 00:00:50,876 Markarik onenekin egiten dut lan. 13 00:00:50,959 --> 00:00:55,751 Haien artean, Glamorous by Madolyn berebiziko marka paregabearekin. 14 00:00:55,834 --> 00:00:58,501 Klikatu esteka % 10eko deskontua jasotzeko. 15 00:00:58,584 --> 00:01:02,293 Influencera naizela esan liteke. Egiten dudana ikusi duzu akaso. 16 00:01:02,376 --> 00:01:04,709 Apur bat iragarrezina da… 17 00:01:05,668 --> 00:01:06,668 ESKU TXIKIEZ MAKILLATU 18 00:01:06,751 --> 00:01:08,709 Inoiz ez duzue halakorik ikusi. 19 00:01:09,751 --> 00:01:12,209 Gure ama ikusi duzu agian noizbait. 20 00:01:12,293 --> 00:01:15,418 Izugarri gustatzen zaio kanalari laguntzea. 21 00:01:17,251 --> 00:01:19,334 Azaldu zure apaintze-prozesua. 22 00:01:19,418 --> 00:01:20,709 Zer prozesu? 23 00:01:20,793 --> 00:01:22,918 Tira. Ikusleek jakin nahi dute. 24 00:01:23,001 --> 00:01:24,126 Zer ikuslek? 25 00:01:26,001 --> 00:01:27,084 Desatsegina! 26 00:01:29,251 --> 00:01:31,209 Makillajea dut bizimodu. 27 00:01:32,709 --> 00:01:35,709 Eta ez da trebetasun bakarra dudalako soilik. 28 00:01:37,876 --> 00:01:40,918 Konfiantzaz betetzen nau 29 00:01:41,001 --> 00:01:43,793 eta norbait banaizela sentiarazten dit. 30 00:01:45,626 --> 00:01:49,834 Makillaje polita duzunean, garrantzitsua zarela dakizu. 31 00:01:50,668 --> 00:01:54,001 Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu "atsegin dut" botoia, 32 00:01:54,084 --> 00:01:56,584 harpidetu eta aktibatu jakinarazpenak. 33 00:01:57,251 --> 00:02:00,751 Batu niri, laztana. Etorkizun distiratsua dugu. 34 00:02:00,834 --> 00:02:03,376 Gure ametsak elkarrekin eskuratuko ditugu! 35 00:02:04,459 --> 00:02:06,709 Eta joan aurretik, ez ezazu ahaztu: 36 00:02:07,334 --> 00:02:09,959 eder-ederra zara. Esazu ozen. 37 00:02:11,001 --> 00:02:12,584 HARPIDEDUNAK: 322 38 00:02:19,001 --> 00:02:20,001 ABOKATU-LANGELA 39 00:02:20,084 --> 00:02:22,584 Ohi baino beranduago iritsiko naiz lanera. 40 00:02:22,668 --> 00:02:23,668 Zergatik ekarri nauzu? 41 00:02:23,751 --> 00:02:27,584 Lan bat lortu dizudalako. 42 00:02:29,418 --> 00:02:31,334 Postu bat libratu da laguntzaile programan, 43 00:02:31,418 --> 00:02:33,584 eta kideek fabore bat itzuli didate. 44 00:02:34,168 --> 00:02:35,251 Zeuretzat lana. 45 00:02:36,793 --> 00:02:39,376 Konponduko dugu. Gero, zeuretzat lana. 46 00:02:39,459 --> 00:02:41,334 Badut lan bat. 47 00:02:41,418 --> 00:02:44,876 Makillaje sektoreko profesionala naiz. Plaka eta guzti. 48 00:02:44,959 --> 00:02:46,793 Marco, 22 urte dituzu. 49 00:02:46,876 --> 00:02:49,293 Makillajea saltzen duzu merkataritza-gunean. Barkatu, 50 00:02:49,376 --> 00:02:50,751 denbora agortu zaizu. 51 00:02:50,834 --> 00:02:54,501 Hau benetako mundua duzu. Alokairua ordainduko didazu. 52 00:02:54,584 --> 00:02:55,751 Alokairua? 53 00:02:55,834 --> 00:02:57,126 Amari? 54 00:02:58,084 --> 00:03:01,251 Hori ilegala da ziur. Abokatu bat behar dut! 55 00:03:01,334 --> 00:03:03,001 Beldurgarria da, bai, baina 56 00:03:03,084 --> 00:03:05,043 bizia serio hartu behar duzu. 57 00:03:05,126 --> 00:03:07,709 Horretarako, gauzak ordaindu behar dituzu. 58 00:03:08,293 --> 00:03:11,084 Auskalo. Agian gustatuko zaizu. 59 00:03:12,626 --> 00:03:16,376 Uste nuen nire bizia hau baino zerbait gehiago izango zela. 60 00:03:16,459 --> 00:03:18,001 Denok nahi dugu gehiago, 61 00:03:18,084 --> 00:03:20,626 baina dagoenarekin konformatu behar dugu. 62 00:03:26,001 --> 00:03:27,418 Bukatu dut, pottokak, 63 00:03:27,501 --> 00:03:29,418 baina ez ahaztu: 64 00:03:29,501 --> 00:03:31,251 izar bat zara. 65 00:03:31,334 --> 00:03:32,876 Asko balio duzu. 66 00:03:32,959 --> 00:03:35,376 Norbaitek kontrakoa esaten badizu, 67 00:03:35,459 --> 00:03:37,834 jaramonik ez. Egin kasu zeure buruari. 68 00:03:38,959 --> 00:03:41,168 Zentzu osoz ari badira ere, 69 00:03:41,251 --> 00:03:44,668 beharbada arrazoi dutelakoan bazaude ere. 70 00:03:45,543 --> 00:03:47,543 Eta ez ahaztu: ederra zara. 71 00:03:47,626 --> 00:03:49,043 Esazu ozen. 72 00:03:49,834 --> 00:03:52,084 Hepa, Marco. Zer moduz kanala? 73 00:03:52,168 --> 00:03:53,543 Egon, niri bost. 74 00:03:53,626 --> 00:03:57,459 Zenbat produktu saldu ahal dizkiozu Carmen Sandiego antzeko hari? 75 00:04:03,334 --> 00:04:05,876 Marco? Lan egin behar duzu. 76 00:04:05,959 --> 00:04:06,959 Egin lan. 77 00:04:26,751 --> 00:04:29,251 Kaixo. Lagun diezazuket? 78 00:04:30,126 --> 00:04:32,043 Zure laguntzaren zain egon naiz. 79 00:04:32,584 --> 00:04:36,001 Esan al dizute inoiz haren antza duzula? 80 00:04:36,084 --> 00:04:37,334 Bai. 81 00:04:37,418 --> 00:04:38,543 Etengabe. 82 00:04:47,501 --> 00:04:50,834 Zeu zara. Madolyn Addison zara. 83 00:04:50,918 --> 00:04:52,501 Madolyn Addison, literalki. 84 00:04:53,209 --> 00:04:55,293 - Erreberentzia egingo dizut? - Ez. 85 00:04:56,376 --> 00:04:58,876 Zergatik zabiltza hemen makillajea erosten? 86 00:04:58,959 --> 00:05:00,376 Tokiak zurea beharko luke. 87 00:05:01,501 --> 00:05:05,251 Bezeroak ezagutzeko da. Nola erosten duten, zer gustatzen zaien… 88 00:05:05,334 --> 00:05:08,418 Zure bezero baten aurrean zaude ba. 89 00:05:08,501 --> 00:05:11,168 Zure markaz josita dut aurpegia oraintxe. 90 00:05:11,251 --> 00:05:13,501 Look berria emango didazu niri? 91 00:05:14,334 --> 00:05:16,376 Makilla zaitzadan nahi duzu? 92 00:05:16,459 --> 00:05:20,001 Produktuak saltzeko bidea produktuak erabiltzea da. 93 00:05:23,168 --> 00:05:25,876 Esan, Madolyn Addison sonatu hori, 94 00:05:25,959 --> 00:05:30,584 zergatik hasi zuen makillaje inperioa garaiko supermodelorik handienak? 95 00:05:31,584 --> 00:05:33,376 Jendeak gai ez nintzela uste zuelako. 96 00:05:35,834 --> 00:05:39,293 Ez zara begi-inguru gehiegi jartzen ari? 97 00:05:40,084 --> 00:05:42,543 Errespetu osoz, Glamorous by Madolyn da. 98 00:05:42,626 --> 00:05:45,418 Hogei geruza beix ezin dira deigarriegi gertatu. 99 00:05:46,334 --> 00:05:49,084 Nire makillajea geza dela diozu? 100 00:05:51,626 --> 00:05:54,334 Ez. Egia esango dizut: jendeak ez du zure marka 101 00:05:55,751 --> 00:05:57,793 lehen bezain beste erosten. 102 00:05:57,876 --> 00:06:00,501 Bezeroek apustu segurutzat daukate. Zera-- 103 00:06:00,584 --> 00:06:03,876 - Ez da inoiz aldatzen. - Look klasikoa saltzen dugu. 104 00:06:05,043 --> 00:06:06,501 Tira, badakit, baina… 105 00:06:07,209 --> 00:06:09,168 bezeroek gehiago nahi dute akaso. 106 00:06:09,251 --> 00:06:10,334 Nik bai behintzat. 107 00:06:11,084 --> 00:06:12,293 Askatasuna behar dut. 108 00:06:12,793 --> 00:06:14,918 Fantasia sentitu behar dut. 109 00:06:16,043 --> 00:06:18,334 Edozer posible dela sentitu behar dut. 110 00:06:19,043 --> 00:06:21,418 Goizean makillatzen naizenean, 111 00:06:21,501 --> 00:06:26,084 ez naiz amarekin bizi den mutila, benetako lan bat lortu ezin duen mutila. 112 00:06:26,751 --> 00:06:29,793 Izarra bilakatzen naiz, diva. 113 00:06:31,168 --> 00:06:34,043 Nahi dudan edozer bilakatzen naiz. 114 00:06:34,126 --> 00:06:36,209 Eta horretan datza. Tira… 115 00:06:36,793 --> 00:06:40,543 Hau ez da aurpegia margotzea edota brillantina jartzea soilik. 116 00:06:40,626 --> 00:06:44,751 Terapia dugu, barra-barra. Magia, ontzi baten barruan. 117 00:06:46,293 --> 00:06:49,084 Honek ez dizu aurpegia ukitzen bakarrik. 118 00:06:49,168 --> 00:06:50,501 Arima ukitzen dizu. 119 00:06:52,376 --> 00:06:53,543 Ederki egin duzu. 120 00:06:55,334 --> 00:06:56,959 Ez nizun eskatu nahi, baina 121 00:06:57,043 --> 00:07:00,251 lagunduko didazu hilabeteko salmenta helburura iristen? 122 00:07:01,626 --> 00:07:02,793 Sar itzazu poltsan. 123 00:07:06,001 --> 00:07:07,543 Gustuko duzu hemen lan egitea? 124 00:07:08,126 --> 00:07:10,626 Bai, baina laster utzi beharko dut. 125 00:07:10,709 --> 00:07:13,668 Amak benetako lan bat izan dezadan nahi du. 126 00:07:14,334 --> 00:07:15,459 Ba ote? 127 00:07:15,543 --> 00:07:18,793 Makillajearen mundura ideia garrantzitsuak ekarri ahal dituzu akaso. 128 00:07:18,876 --> 00:07:21,918 Jendea kontratatzen dabilen norbait ezagutzen dut. 129 00:07:36,959 --> 00:07:40,376 Badu laguntzaile bat ja, baina kontratatuko zaitu halere? 130 00:07:40,459 --> 00:07:43,793 Bai, bigarren laguntzaile. Andy bezala, Deabrua pradaz jantzitan. 131 00:07:43,876 --> 00:07:47,418 Baina nik ez dut looka aldatu behar. Finduta nago jada. 132 00:07:47,501 --> 00:07:50,918 Badakit zuretzat garrantzitsua dela makillajearen sektorea, 133 00:07:51,001 --> 00:07:53,376 baina ezin duzu programa legala baztertu 134 00:07:53,459 --> 00:07:55,084 gutxieneko soldatako lan bategatik. 135 00:07:55,168 --> 00:07:58,126 Orduan 20 dolar dira. Ordu estrak ordaintzen ditu. 136 00:07:58,834 --> 00:08:00,626 Baita mozkinak ere. 137 00:08:00,709 --> 00:08:02,668 Politegia dirudi ba. 138 00:08:02,751 --> 00:08:05,543 Bainuontzi batean esnatuko zara, giltzurrun bat faltan. 139 00:08:05,626 --> 00:08:06,751 Ezin dut onartu. 140 00:08:07,376 --> 00:08:09,126 Zergatik? Alokairua ordainduko dut. 141 00:08:09,209 --> 00:08:11,126 Irtenbide errazegia delako. 142 00:08:11,209 --> 00:08:12,751 Inoiz ez zara lehiatzen. 143 00:08:12,834 --> 00:08:14,918 Orduak ematen ditut bideoak editatzen. 144 00:08:15,001 --> 00:08:17,168 - Lehiatzen naiz. - Zer lortu duzu? 145 00:08:19,584 --> 00:08:20,626 Ezer ez. 146 00:08:21,834 --> 00:08:22,751 Trabatuta nago. 147 00:08:24,834 --> 00:08:28,543 Garrantzitsua iruditzen zaidan zerbait egiten ez badut, 148 00:08:28,626 --> 00:08:30,168 zertarako egingo dut ezer? 149 00:08:31,334 --> 00:08:34,668 Zera uste nuen, nirekin lan egin nahiko zenuela. 150 00:08:34,751 --> 00:08:38,501 Amarekin, tira, hezi zintuen eta maite zaituen pertsonarekin. 151 00:08:38,584 --> 00:08:42,168 Serum honek babesten nau errudun sentiarazi gura nauzunean. 152 00:08:46,793 --> 00:08:48,834 Ados. Akusazioak amaitu du. 153 00:08:50,251 --> 00:08:53,376 - Utziko--? - Ondo pasa lan sofistikatu berrian. 154 00:08:53,459 --> 00:08:56,626 Ai ene. Milesker, milesker, milesker. 155 00:08:57,209 --> 00:08:59,251 Aizu, entzun. Esadazu zerbait. 156 00:09:00,293 --> 00:09:01,584 "Finduta" zer da? 157 00:09:01,668 --> 00:09:03,459 Ondo janzten eta makillatzen naizela. 158 00:09:03,543 --> 00:09:05,043 Hori uste nuen. 159 00:09:18,168 --> 00:09:20,751 Kaixo, Marco Mejia naiz. 160 00:09:22,334 --> 00:09:25,251 - Addison andrearen laguntzailea. - Berandu zatoz. 161 00:09:27,376 --> 00:09:29,751 - Trena berandutu da. - Konpondu arazoa. 162 00:09:30,459 --> 00:09:33,668 Venetia Kelaher naiz, Madolynen lehen laguntzailea. 163 00:09:33,751 --> 00:09:37,918 Hemen zauden artean, luzarorako izan, edo denbora gutxirako izan, 164 00:09:38,001 --> 00:09:39,793 niri eman behar didazu arreta. 165 00:09:39,876 --> 00:09:42,834 Beraz, adi egon. Ez dizut ezer errepikatuko. 166 00:09:42,918 --> 00:09:44,876 Galderarik bai? Ondo. Zatoz. 167 00:09:47,001 --> 00:09:51,334 Glamorous by Madolyn sektoreko markarik errespetatuenetarikoa da. 168 00:09:51,418 --> 00:09:55,209 Eta horren erantzule garrantzitsu bat salmenta-zuzendaria dugu, 169 00:09:55,293 --> 00:09:58,293 Madolynen semea, Chad Addison. 170 00:10:00,334 --> 00:10:02,959 Ai, ama. Abdominalak ditu abdominaletan. 171 00:10:03,043 --> 00:10:06,001 Zu hala zeundeke egunean sei bider entrenatuz gero. 172 00:10:09,293 --> 00:10:11,293 Amak kontratatutako superrizarra? 173 00:10:11,376 --> 00:10:13,043 Izen bat du. 174 00:10:13,126 --> 00:10:14,168 Marco Mejia. 175 00:10:16,209 --> 00:10:19,418 Politak takoiak, Marco. Berdin-berdinak dauzkat. 176 00:10:20,168 --> 00:10:22,334 Egon, benetan? Neurri bera dugu? 177 00:10:23,876 --> 00:10:25,043 Txantxa zen. 178 00:10:25,126 --> 00:10:26,876 Txantxetan ari nintzen. 179 00:10:26,959 --> 00:10:28,501 Ez dizut abisatu. 180 00:10:29,126 --> 00:10:30,168 Chad gatzduna da. 181 00:10:30,251 --> 00:10:32,376 Bai. Ene, takoiak? 182 00:10:32,459 --> 00:10:33,501 Nik? 183 00:10:33,584 --> 00:10:35,293 Banaiz gaya, baina ez naiz… 184 00:10:36,751 --> 00:10:37,584 gaya. 185 00:10:37,668 --> 00:10:39,543 Beste txantxa bat? 186 00:10:39,626 --> 00:10:42,626 Ea, goazen giza baliabideei deitu behar aurretik. 187 00:10:46,376 --> 00:10:49,959 Zu eta Chaden arteko tentsioa nabaritu dut. 188 00:10:50,043 --> 00:10:54,084 Badago lan egin duen jendea eta badago esperma-loteria irabazi zuena. 189 00:10:54,168 --> 00:10:55,959 Profesionalki tratatzen dut gehienetan. 190 00:10:56,668 --> 00:10:58,543 Hau produktu-diseinu saila da. 191 00:10:58,626 --> 00:11:01,293 Hemen hasten dira Madolynengana iritsiko diren 192 00:11:01,376 --> 00:11:03,876 produktu grafikoak, branding produktuak eta bilgarriak. 193 00:11:04,751 --> 00:11:07,918 Ben, Britt, Marco duzue, Madolynen bigarren berria. 194 00:11:08,001 --> 00:11:09,793 Kaixo, Marco naiz. 195 00:11:10,543 --> 00:11:11,959 Bai horixe. 196 00:11:13,709 --> 00:11:15,918 Galderarik bai? Laguntzarik behar? 197 00:11:16,001 --> 00:11:18,543 Egarri zara? Tragotxo bat hartu dut soilik. 198 00:11:18,626 --> 00:11:20,418 Hala jartzen da emozionatzen denean. 199 00:11:20,501 --> 00:11:24,751 Emozionatzean, ez naiz inola jartzen. Ez naiz emozionatu. 200 00:11:25,376 --> 00:11:27,584 Baina emoziona ninteke. 201 00:11:28,209 --> 00:11:29,834 Zergatik ari da honi buruz? 202 00:11:31,293 --> 00:11:32,751 Ongi etorri familiara. 203 00:11:34,584 --> 00:11:36,584 Zain ezazu. Perla bat da. 204 00:11:36,668 --> 00:11:38,418 Bai, ondo eskatu didazulako. 205 00:11:41,168 --> 00:11:43,168 - Gustuko duzu. - Ez dut gustuko. 206 00:11:44,084 --> 00:11:44,918 Alde. 207 00:11:45,501 --> 00:11:48,418 Filmik gogokoena dut, baina txarra da. 208 00:11:48,501 --> 00:11:50,418 Azkenean, sare sozial bekaduna. 209 00:11:50,501 --> 00:11:54,293 Ez. Marco Mejia da. Madolynek berak hautatu du laguntzaile. 210 00:11:55,293 --> 00:11:56,543 Marco, Alyssa duzu. 211 00:11:56,626 --> 00:12:00,084 Eduki originala sortzen du gure sare sozial guztietarako. 212 00:12:00,168 --> 00:12:03,251 Bertan, influencerek gure azken produktuak azaltzen dituzte. 213 00:12:03,334 --> 00:12:05,668 Alyssa dixit: ongi etorri! 214 00:12:05,751 --> 00:12:07,418 Hori ere egiten du. Maiz. 215 00:12:07,501 --> 00:12:10,001 Ni ere banabil sareetan. Jarrai iezadazu. 216 00:12:10,084 --> 00:12:12,376 Mila jarraitzaile baino ez dituzu. 217 00:12:12,459 --> 00:12:16,293 Erdia botak dira gainera. Ezin. Nire marka hautsiko luke horrek. 218 00:12:16,876 --> 00:12:19,084 Jarraitzaile gehiagoko oinen inguruko kontua dut. 219 00:12:19,168 --> 00:12:20,959 Oin kontua jo eta su du. 220 00:12:21,668 --> 00:12:24,543 Alyssa dixit: lau zero lortzen lagunduko dizut. 221 00:12:24,626 --> 00:12:26,834 Hitz egin Nowhere laguntzailearekin. 222 00:12:26,918 --> 00:12:29,209 - "Nowhere?". - Maite dut edertasuna. 223 00:12:33,209 --> 00:12:34,543 Serio ari da? 224 00:12:35,126 --> 00:12:36,501 Bai ba. 225 00:12:37,084 --> 00:12:37,918 Eta zu? 226 00:12:41,626 --> 00:12:42,668 Izututa zaude? 227 00:12:43,418 --> 00:12:45,543 Ez, Shantay. Zera nago: gogoz blai. 228 00:12:45,626 --> 00:12:50,418 - Bost urteko plana izango duzu, ezta? - Bost urte? Bi Gaga aro oso dira. 229 00:12:50,501 --> 00:12:53,543 Bost urtetan, enpresa propioa edukiko dut sektorean. 230 00:12:54,334 --> 00:12:56,001 Lagunak behar dira horretarako. 231 00:12:56,543 --> 00:12:59,126 Baina hemen arrakasta baduzu, 232 00:12:59,209 --> 00:13:01,793 sektoreko edozein ate ireki ahalko duzu. 233 00:13:05,293 --> 00:13:07,876 Egiten duzuna egiten duzula, ez ukitu ezer. 234 00:13:28,543 --> 00:13:29,959 Kaixo. 235 00:13:38,543 --> 00:13:40,168 TXORATU EGITEN GAITU 236 00:13:40,793 --> 00:13:41,793 AZKENA 237 00:13:52,418 --> 00:13:54,043 Atzo izan zela dirudit. 238 00:13:55,543 --> 00:13:56,626 Honen mira duzu? 239 00:13:57,126 --> 00:13:58,501 Laurogeiko hamarkadarena? Ez. 240 00:13:59,376 --> 00:14:01,918 Ile-apar gehiegi eta pintza gutxiegi. 241 00:14:03,626 --> 00:14:05,043 Modelo izatearena. 242 00:14:05,126 --> 00:14:07,876 Moda, festak, gizonak… 243 00:14:07,959 --> 00:14:11,418 Drogak… Gazteegia nintzen droga horiek hartzeko. 244 00:14:12,876 --> 00:14:14,293 Ez, bukatu da festa. 245 00:14:14,918 --> 00:14:19,251 Negozio bat daukat. Ez dirudi horren zirraragarria, 246 00:14:19,334 --> 00:14:21,209 baina atsegingarria da erabat. 247 00:14:23,043 --> 00:14:24,001 Ederto. 248 00:14:24,084 --> 00:14:25,793 Zera, oso… 249 00:14:25,876 --> 00:14:26,793 eroso dirudizu. 250 00:14:29,126 --> 00:14:30,168 Eroso? 251 00:14:33,209 --> 00:14:36,918 Gustuko ditut langile seguruak, Marco. Baina segurtasun hori 252 00:14:37,001 --> 00:14:40,209 justifikatzeko adina trebezia erakutsi behar dute. 253 00:14:44,334 --> 00:14:45,251 Venetia? 254 00:14:49,543 --> 00:14:51,251 Kaixo, pottokak. Marco naiz. 255 00:14:51,334 --> 00:14:54,793 Astebete igaro da Glamorous by Madolyn-en hasi nintzenetik. 256 00:14:54,876 --> 00:14:57,876 Itzuli, bihurtu, bueltatu eta heldu egin naiz, 257 00:14:57,959 --> 00:14:59,751 zuei azalpen xehatua emateko. 258 00:14:59,834 --> 00:15:02,334 Zer behar da industrian arrakasta izateko? 259 00:15:03,959 --> 00:15:07,251 Arreta. Prestu agertu behar zara, eta lan astuna egin. 260 00:15:10,751 --> 00:15:12,501 Eta halaxe ari naiz egiten. 261 00:15:17,209 --> 00:15:19,209 Ene. Zeharo barreiatu da. 262 00:15:23,543 --> 00:15:26,668 Erronka guztiei erantzuten diet. 263 00:15:27,709 --> 00:15:30,209 Benetako mundua kosta egiten zait. 264 00:15:30,293 --> 00:15:33,293 - Baina hemen, gailendu egiten naiz. - Kaixo. Egon. 265 00:15:33,376 --> 00:15:34,751 Aurrera egiten ari naiz. 266 00:15:34,834 --> 00:15:37,709 Lan hau aire fresko bafada modukoa da. 267 00:15:41,751 --> 00:15:43,001 Zer moduz ari da berria? 268 00:15:44,251 --> 00:15:46,334 Katy Perry-ren single bat baino okerrago. 269 00:15:46,418 --> 00:15:49,334 - Eskerrak. kezkatuta nengoen. - Zergatik? 270 00:15:49,418 --> 00:15:51,293 Zuk nola lortu zenuen lana? 271 00:15:51,376 --> 00:15:53,001 Madolynek kontratatu ninduen. 272 00:15:54,793 --> 00:15:56,793 - Bai. - Lehen laguntzailea bota aurretik. 273 00:15:56,876 --> 00:15:59,459 Baina berria txarto dabil. Ez zaitu botako. 274 00:16:00,376 --> 00:16:01,209 Hala da. 275 00:16:06,543 --> 00:16:08,668 Bukatu dut, pottokak, 276 00:16:08,751 --> 00:16:12,834 baina bihar itzuliko naiz. Ametsezko bizia elkarrekin izango dugu. 277 00:16:12,918 --> 00:16:15,751 Hasi baino ez gara egin. 278 00:16:15,834 --> 00:16:18,543 Baina joan aurretik, gogora ezazu: 279 00:16:18,626 --> 00:16:21,168 eder-ederra zara. Esazu ozen. 280 00:16:32,918 --> 00:16:36,793 Sephora-ri pasa den urtean bidali genion gauza berbera da. 281 00:16:36,876 --> 00:16:39,918 Ez: mundu guztiari bidali genion gauza berbera da. 282 00:16:40,001 --> 00:16:43,793 Agian horregatik dabil gero eta okerrago txikizkako salmenta. 283 00:16:46,751 --> 00:16:48,084 Bai. Bale. 284 00:16:48,668 --> 00:16:51,709 Arriska gaitezke, 285 00:16:51,793 --> 00:16:53,418 eta panorama astindu. 286 00:16:53,501 --> 00:16:54,501 Edo… 287 00:16:56,126 --> 00:16:58,084 Zerk edertzen zaitu? 288 00:16:58,168 --> 00:17:00,543 Geuk. Vendemiaire-k. 289 00:17:01,709 --> 00:17:05,293 Berrogeita bi marka, sei kontinente. Baina zu bakarra zara. 290 00:17:06,209 --> 00:17:10,501 Vendemiaire. Edertasuna baino harago zoaz, inoiz baino gehiago. 291 00:17:11,126 --> 00:17:14,251 Enpresa munduko edertasun-inperiorik handienari saldu, 292 00:17:14,334 --> 00:17:16,376 eta aberaskilo bihurtu gaitezke. 293 00:17:17,251 --> 00:17:19,334 Uste nuen ez zeudela interesatuta. 294 00:17:19,418 --> 00:17:20,418 Interesatuta daude. 295 00:17:20,501 --> 00:17:21,751 Zeharo interesatuta. 296 00:17:21,834 --> 00:17:26,084 Eta hoberena da sormenezko kontuetan zuri egingo lizuketela jaramon. 297 00:17:26,168 --> 00:17:29,584 Kontrolari eutsiko zenioke. Nagusi iraungo zenuke. 298 00:17:29,668 --> 00:17:33,709 Eta dirua lortuko genuke hazteko, negozioa zabaltzeko… 299 00:17:33,793 --> 00:17:35,043 Berrikuntzak egiteko? 300 00:17:35,751 --> 00:17:39,584 Ezpainetako brillantina TikTok-en hobe. Gu tradiziozko marka gara. 301 00:17:39,668 --> 00:17:41,209 Hau da, gezak gara. 302 00:17:41,293 --> 00:17:42,709 Arrakasta dugu, 303 00:17:42,793 --> 00:17:45,876 urtero porrot egiten duten marken % 90ak ez bezala. 304 00:17:45,959 --> 00:17:48,959 Zure ondareari eusteko aukera paregabea da. 305 00:17:49,043 --> 00:17:50,668 Ez dezagun baztertu. 306 00:17:51,751 --> 00:17:52,751 Bilera bost minututan. 307 00:17:53,293 --> 00:17:55,293 Venetia, itzuli al da Marco? 308 00:17:56,543 --> 00:17:59,626 Lagin berriak jaso berri ditu. Igogailuan da ia. 309 00:17:59,709 --> 00:18:03,043 Kanalerako bideoak egiten distraituko zen. 310 00:18:03,126 --> 00:18:05,043 Ene, beti dabil mugikorrarekin. 311 00:18:05,126 --> 00:18:08,334 Gustuko dut. Ikuspegi propioa du. Interesgarria da. 312 00:18:09,001 --> 00:18:10,334 Horren beharrean gara. 313 00:18:10,418 --> 00:18:12,626 Bezeroen ikuspuntua du. 314 00:18:12,709 --> 00:18:14,001 Horren falta dugu. 315 00:18:14,084 --> 00:18:16,334 Eta zer? Ez da lana egiteko gai. 316 00:18:17,251 --> 00:18:18,584 Zer uste duzu? 317 00:18:19,876 --> 00:18:22,251 Eman diezaiogun denbora. Moldatuko da. 318 00:18:22,334 --> 00:18:25,834 Lana irakatsiko diot, hemen iraungo dut eta, ezta? 319 00:18:33,334 --> 00:18:34,584 NON ZAUDE? ITZULI ATOAN! 320 00:18:35,501 --> 00:18:36,334 Tira. 321 00:18:37,584 --> 00:18:39,001 NON ZAUDE? ITZULI ATOAN! 322 00:18:39,084 --> 00:18:40,418 Tira, tira. 323 00:18:41,834 --> 00:18:43,334 Bai! Bai, bai, bai. 324 00:18:44,543 --> 00:18:45,543 Kaixo. 325 00:18:46,251 --> 00:18:49,918 Marco naiz. Goma-orroan gidatu behar duzu. Berandu nabil. 326 00:18:51,959 --> 00:18:53,126 Kaixo, Marco. 327 00:18:53,209 --> 00:18:54,668 Parker naiz. 328 00:18:54,751 --> 00:18:55,918 Zera… 329 00:18:56,001 --> 00:18:57,293 Nire Uber-ean zaude. 330 00:18:57,376 --> 00:19:00,209 Ziur zaude, hetero hori? Nirea Prius beltza da. 331 00:19:01,334 --> 00:19:04,876 Nirea ere bai, eta barruan zaude. Ikusten? 332 00:19:07,834 --> 00:19:11,459 Uber okerrean sartu naiz! Aste osoa daramat halakoak egiten. 333 00:19:11,543 --> 00:19:14,459 Aizu, baretu ba. 334 00:19:14,543 --> 00:19:15,918 Ez kezkatu. 335 00:19:16,751 --> 00:19:19,668 Ura jasaten duen makillajea jarri al dut? Negar egingo dut. 336 00:19:20,793 --> 00:19:23,376 Ez. Ez duzu negarrik egingo. 337 00:19:24,043 --> 00:19:25,043 Nora zoaz? 338 00:19:26,084 --> 00:19:27,209 Hudson Yards-era. 339 00:19:27,876 --> 00:19:29,793 Ni ere bai! Hau zortea gurea. 340 00:19:29,876 --> 00:19:31,959 Egunak hobera baino ez dizu egingo. 341 00:19:32,501 --> 00:19:35,376 Ez ba, okertu baino ez da egingo. 342 00:19:36,584 --> 00:19:37,501 Lan gogorra? 343 00:19:38,209 --> 00:19:39,209 Bai. 344 00:19:39,918 --> 00:19:42,751 Terminatoren sekuela bat baino okerrago ari naiz. 345 00:19:42,834 --> 00:19:44,793 Ez dakit zergatik. Makillajea da. 346 00:19:44,876 --> 00:19:46,168 Makillajea naiz. 347 00:19:47,459 --> 00:19:48,543 Ez naiz gai. 348 00:19:49,418 --> 00:19:51,793 Gogorra da. Benetako lana da. 349 00:19:53,626 --> 00:19:54,959 Zer egingo ote dut? 350 00:19:56,668 --> 00:19:58,668 Ez duzu amorerik emango. 351 00:19:58,751 --> 00:20:00,668 Gai zara gauza gogorrak egiteko. 352 00:20:03,709 --> 00:20:04,709 Bai. 353 00:20:07,793 --> 00:20:10,293 Aizu, ez izan gogorregia zeure buruarekin. 354 00:20:10,959 --> 00:20:12,126 Denok sartzen dugu hanka. 355 00:20:23,626 --> 00:20:24,626 Kaka zaharra. 356 00:20:26,584 --> 00:20:30,209 Badakit hemen egotekoa naizela, baina hemen egon behar naiz? 357 00:20:30,293 --> 00:20:31,793 Aspertuta nago jada. 358 00:20:34,168 --> 00:20:36,293 Barkatu atzerapena. Trafikoa zegoen. 359 00:20:38,459 --> 00:20:39,793 Eskatu diozu zita bat? 360 00:20:40,459 --> 00:20:45,209 Bai. Inoiz ez, sekula santan ez eta behin ere ez geratzekoak gara. 361 00:20:45,293 --> 00:20:47,834 Eskatu ba. Ezetz esanez gero, jo egingo dut. 362 00:20:47,918 --> 00:20:50,709 - Agresioa litzateke. Eta ni, gaizkidea. - Bale. 363 00:20:50,793 --> 00:20:53,459 Ez diot lankide bati halakorik eskatuko. 364 00:20:53,543 --> 00:20:54,376 Chad, zure txanda. 365 00:20:57,293 --> 00:21:02,168 Standford ostean hona etorri nintzenean, ez nekien gondola bat zer zen. 366 00:21:02,668 --> 00:21:06,709 "Gondolak? Italiako ontzi txiki horiek dira, ezta?". 367 00:21:07,543 --> 00:21:09,168 Ez horixe, Chad! 368 00:21:10,376 --> 00:21:14,209 Tira, bai, badira Italiako eta beste toki batzuetako ontzi horiek. 369 00:21:14,293 --> 00:21:17,668 Baina, guretzat, askoz gehiago dira. 370 00:21:17,751 --> 00:21:20,751 Guretzat, gauza handi eta distiratsuak dira: 371 00:21:20,834 --> 00:21:23,709 xehekari-dendetako gure produktuen erakustokiak. 372 00:21:23,793 --> 00:21:26,876 Ispiluz eta argiz daude josita, 373 00:21:26,959 --> 00:21:29,834 baita emakumeen hatz-punten markez ere. 374 00:21:29,918 --> 00:21:31,459 Bezeroarentzat, 375 00:21:31,543 --> 00:21:34,293 gondola bat gure marketin guztia 376 00:21:34,376 --> 00:21:37,043 baino erakargarriago gerta daiteke. 377 00:21:37,126 --> 00:21:41,751 Eta errealitate hori ezin da itxuraldatu. 378 00:21:43,084 --> 00:21:44,084 Ai ene. 379 00:21:50,709 --> 00:21:55,001 Jaun-andreak, sei hilabete daramatzagu ikertzen eta birdiseinatzen. 380 00:21:55,084 --> 00:21:57,209 Poz-pozik nago zuei zera aurkezteko, 381 00:21:57,293 --> 00:22:00,084 Glamorous by Madolynen gondola berri-berria. 382 00:22:07,209 --> 00:22:08,293 Berria? Berdina da. 383 00:22:10,751 --> 00:22:14,918 Tira, ez, ama. Hara, heldulekuak biribilak dira orain. 384 00:22:15,501 --> 00:22:17,709 Sei hilabeteko ikerketa horretarako? 385 00:22:18,543 --> 00:22:22,251 Ikerketari esker jakin dugu jendeak gustuko dituela gondolak. 386 00:22:22,334 --> 00:22:25,001 Hobe da funtzionatzen duena ez birdiseinatzea. 387 00:22:25,084 --> 00:22:28,126 - Zertarako birdiseinatu ezer? - Horixe. 388 00:22:28,209 --> 00:22:32,126 Prototipo berriak ikusi nahi ditut gondolan. 389 00:22:32,209 --> 00:22:34,043 - Marcok dauzka. - Bai. 390 00:22:45,584 --> 00:22:47,168 Uber-ean utzi ditut. 391 00:22:50,793 --> 00:22:52,793 Ez duzu aparteko astea izan, ezta? 392 00:22:52,876 --> 00:22:55,168 Sentitzen dut. Ez da errepikatuko. 393 00:22:55,251 --> 00:22:57,668 Halaxe da. Ez da errepikatuko. 394 00:23:01,376 --> 00:23:02,543 Kaleratu nauzue? 395 00:23:02,626 --> 00:23:05,209 Produktuaren prototipoak galdu dituzu. 396 00:23:05,293 --> 00:23:06,668 Salerosketa-sekretuak. 397 00:23:06,751 --> 00:23:09,626 Jakina ba, kaleratu zaitugu! 398 00:23:13,334 --> 00:23:15,793 Sentitzen dut, honek ez du funtzionatu. 399 00:23:16,418 --> 00:23:18,251 - Benetan? - Bai. 400 00:23:39,251 --> 00:23:40,959 Denbora gutxi eman dut hemen, 401 00:23:41,959 --> 00:23:44,501 baina ez dut ahaztuko. 402 00:23:45,584 --> 00:23:48,668 Eta uste dut zuek ere ez duzuela ahaztuko. 403 00:23:54,084 --> 00:23:57,168 - Berrekingo diogu lanari? - Milesker. 404 00:24:05,459 --> 00:24:08,418 Uber-ek ez digu esango laginak zein autotan dauden, 405 00:24:08,501 --> 00:24:09,709 Marcorena ez zelako. 406 00:24:09,793 --> 00:24:13,584 Ez dizkigute Hudson Yards-en amaitutako ibilbideak jakinaraziko, 407 00:24:13,668 --> 00:24:16,043 pribatutasuna dela eta. Arazo bat dugu: 408 00:24:16,126 --> 00:24:19,584 Vendemiairen jakiten badute produktua babestu ezin dugula, 409 00:24:19,668 --> 00:24:20,751 pikutara salmenta. 410 00:24:20,834 --> 00:24:22,751 Berriz hasten bagara, ez. 411 00:24:23,501 --> 00:24:25,293 Berriz hasi? Zer diozu? 412 00:24:25,376 --> 00:24:27,626 Prototipoak baztertu nahi dituzu? 413 00:24:28,251 --> 00:24:31,334 Enpresa saldu nahi dugu. Ez da jolasetarako garaia. 414 00:24:31,418 --> 00:24:34,293 Ba ez dugu salduko. Ez naiz amarrategi arituko. 415 00:24:35,501 --> 00:24:37,043 Amarrategia naizela uste duzu? 416 00:24:37,126 --> 00:24:38,918 Ez dut halakorik esan. 417 00:24:39,001 --> 00:24:40,876 Ba hori iruditu zait. Zer esan nahi duzu? 418 00:24:40,959 --> 00:24:43,209 - Uste duzu ideiarik ez dudala. - Chad. 419 00:24:44,626 --> 00:24:46,876 Gaztetxo hura dela eta da hau guztia. 420 00:24:46,959 --> 00:24:48,501 Takoidun gaytxo bat azaldu da, 421 00:24:48,584 --> 00:24:51,251 eta jada ezin duzu semearekin hitz ere egin. 422 00:24:51,334 --> 00:24:52,376 Kontua da… 423 00:24:53,501 --> 00:24:57,626 Marcok bezeroen nahiak ulertzen zituela. 424 00:24:59,501 --> 00:25:00,584 Eta nik ez? 425 00:25:06,459 --> 00:25:08,834 Badakizu zer? Utz ezazu. 426 00:25:09,501 --> 00:25:13,959 Telefonoa hartuko dut, eta dena konponduko dut, beranduegi izan aurretik. 427 00:25:14,043 --> 00:25:16,251 Ea horri behintzat ondo deritzozun. 428 00:25:27,668 --> 00:25:30,376 Bale. Bale. 429 00:25:32,126 --> 00:25:33,126 Ea. 430 00:25:37,001 --> 00:25:38,001 Venetia? 431 00:25:40,293 --> 00:25:43,001 Venetia, zer zabiltza hor behean? 432 00:25:46,876 --> 00:25:49,709 Ez dakit. Zu zer zabiltza hor goian? 433 00:25:50,543 --> 00:25:52,543 Hautatu berriak uzten. 434 00:25:54,209 --> 00:25:56,001 Madolynen ordenagailua erabili duzu. 435 00:25:58,626 --> 00:25:59,459 Ez horixe. 436 00:25:59,543 --> 00:26:03,501 Beste krisi bat asmatu duzu? Buruari zoratu arte eragiteko? 437 00:26:04,959 --> 00:26:07,293 Dena dela, garaiz zaude konpontzeko. 438 00:26:07,376 --> 00:26:09,209 Ez dut asmatu krisia. 439 00:26:09,293 --> 00:26:11,959 Benetako krisia da, arrazoi zenuen eta. 440 00:26:12,626 --> 00:26:16,084 Madolynek ni ordezteko kontratatu zuen. Frogak ordenagailuan egongo dira. 441 00:26:16,168 --> 00:26:20,001 Bere hatz-aztarna duen zerbait topatu behar dut… 442 00:26:20,084 --> 00:26:22,793 Marco kaleratu du. Ez zaude arriskuan. 443 00:26:24,626 --> 00:26:27,918 Mailaz igoko al luke inoiz kanporatu nahi duen norbait? 444 00:26:28,959 --> 00:26:31,668 Hiru urte daramatzat hemen. Ez nau igoarazi. 445 00:26:32,293 --> 00:26:34,084 Enpresa txikia garelako agian. 446 00:26:34,168 --> 00:26:36,793 Kargu ugari daude, txandari itxaron beharko. 447 00:26:36,876 --> 00:26:41,084 Baina hala ez bada, zer? Akaso… nekatuta daukat. 448 00:26:41,834 --> 00:26:43,918 Badakizu zergatik botako zaituzten agian? 449 00:26:44,001 --> 00:26:46,168 Bere MacBook-a hackeatzeagatik! 450 00:26:48,876 --> 00:26:50,834 Ea, zoaz etxera, 451 00:26:52,001 --> 00:26:53,168 erre hau… 452 00:26:55,043 --> 00:26:57,834 ikusi Shonda apur bat eta ez egin zorakeriarik. 453 00:26:59,709 --> 00:27:01,501 - Ados. Konforme. - Ederto. 454 00:27:05,001 --> 00:27:06,334 Tira. 455 00:27:13,043 --> 00:27:16,126 - Milesker izozkiagatik. - Beharko zenuelakoan nengoen. 456 00:27:18,751 --> 00:27:20,168 Ez dut lortu. 457 00:27:21,209 --> 00:27:23,876 - Arrazoi zenuen. - Jakina ba. Beti bezala. 458 00:27:23,959 --> 00:27:26,043 Kontrolpean nuela uste nuen. 459 00:27:26,959 --> 00:27:31,543 Zerbait zirraragarria egingo nuen azkenean. Bidea topatu nuelakoan nengoen. 460 00:27:33,834 --> 00:27:37,543 Hasieran ez nuen nire lana nahi. Zerbait gehiago gura nuen. 461 00:27:37,626 --> 00:27:41,459 Gero Voldemort azaldu zen, eta gutxira, zeu. 462 00:27:41,543 --> 00:27:44,834 Aitari ez hala deitu. J.K. ezin da aipatu ere egin. 463 00:27:44,918 --> 00:27:46,376 Bera iritsi aurretik, 464 00:27:46,459 --> 00:27:50,293 Ivy League-ko zuzenbide fakultate batera joatekoa nintzen. 465 00:27:50,376 --> 00:27:52,834 Punta-puntako abokatua izango nintzen, 466 00:27:52,918 --> 00:27:55,751 hirian lan egin, koktelak edan 467 00:27:55,834 --> 00:27:58,793 eta bizi pertsonala eta profesionala orekatu. 468 00:27:58,876 --> 00:28:03,043 Alabaina, ama senargabea naiz. Marka erregistratuak artxibatzen ditut. 469 00:28:08,126 --> 00:28:11,334 Zeu zara egin dudan gauza garrantzitsu bakarra. 470 00:28:12,293 --> 00:28:15,126 Horregatik naiz gogorra. Horregatik axola didazu. 471 00:28:16,334 --> 00:28:17,876 Zu zara nire "zerbait gehiago". 472 00:28:19,293 --> 00:28:21,084 Bizia alferrik galtzen baduzu, 473 00:28:21,168 --> 00:28:23,126 nirea ere alferrik galduko dut. 474 00:28:28,168 --> 00:28:30,293 Ene, ezin dut sinetsi. Itzuli behar duzu. 475 00:28:30,376 --> 00:28:33,668 Bihar Glamorousera itzuli, eta lana berreskuratuko duzu. 476 00:28:33,751 --> 00:28:35,459 - Benetan? - Bai. 477 00:28:35,543 --> 00:28:40,376 Arriskatzea beldurgarria da, baina zu amore ematen ikustea izugarria da. 478 00:28:40,459 --> 00:28:43,793 Ezin dut lana itzultzea exijitu. 479 00:28:43,876 --> 00:28:47,001 - Laginak galdu nituen. - Berreskura itzazu ba. 480 00:28:47,084 --> 00:28:49,168 - Nola? - Beti zaude mugikorrarekin. 481 00:28:49,251 --> 00:28:50,459 Zerbaitetarako balioko du. 482 00:28:51,584 --> 00:28:54,376 Uber-ean gimnasia-arropa zeraman norbait zegoen. 483 00:28:54,459 --> 00:28:56,251 Jendea Uber-ez doa gimnasiora? 484 00:28:56,334 --> 00:28:59,084 - Zuria al zen? - Hortxe azalpena. 485 00:29:00,459 --> 00:29:02,543 Hudson Yardsen Equinox gimnasio bat dago. 486 00:29:02,626 --> 00:29:05,293 Haraxe zihoan. Bertan topatuko dut ziur. 487 00:29:05,376 --> 00:29:08,043 Nola? Ez zara kidea. Leku garestia da. 488 00:29:08,584 --> 00:29:10,959 Arrazoi. Ez naiz kidea, 489 00:29:11,834 --> 00:29:12,959 iruzurgilea baizik. 490 00:29:16,501 --> 00:29:18,709 - Pena Marcorena, ezta? - Bai. 491 00:29:19,418 --> 00:29:23,334 Jada hemen ez dagoenez, zita bat eska diezaiokezu. 492 00:29:23,418 --> 00:29:25,376 - Ez dut bere zenbakia. - Nik bai. 493 00:29:25,459 --> 00:29:27,084 Tira, ez dut nahi, entzun? 494 00:29:27,168 --> 00:29:30,501 Arraroa izango litzateke. Ezetz esango lidake segur aski. 495 00:29:30,584 --> 00:29:32,584 Tira, ikusi duzu bera? 496 00:29:33,751 --> 00:29:35,001 Ikusi nauzu ni? 497 00:29:41,418 --> 00:29:43,793 Eskatuko banio-- Eta ez diot eskatuko! 498 00:29:46,459 --> 00:29:47,668 --zer esango nioke? 499 00:29:47,751 --> 00:29:48,876 Edozer. 500 00:29:49,376 --> 00:29:51,084 Esan ezazu altu baina. 501 00:29:51,168 --> 00:29:55,334 Batzuetan, zerbait nahi baduzu, edozer egin behar duzu hori lortzeko. 502 00:30:05,418 --> 00:30:08,251 Galdera ero bat: harpidetza ezeztatu nahiko banu, 503 00:30:08,334 --> 00:30:09,751 doan izango litzateke? 504 00:30:09,834 --> 00:30:11,543 Zera, teorian. 505 00:30:29,126 --> 00:30:31,001 Orain, ezkerrera. Eskuinera. 506 00:30:31,084 --> 00:30:32,543 Gogor, behin. 507 00:30:51,126 --> 00:30:52,251 Parker? 508 00:30:53,418 --> 00:30:54,251 Bai? 509 00:30:55,709 --> 00:30:57,126 Ni naiz, Marco. Zera-- 510 00:30:58,126 --> 00:31:00,043 Zure Uber-ean zerbait utzi nuen. 511 00:31:00,126 --> 00:31:01,918 Bai, halaxe da. 512 00:31:02,626 --> 00:31:04,543 Hementxe daukat. 513 00:31:05,168 --> 00:31:06,626 - Benetan? - Bai. 514 00:31:10,001 --> 00:31:11,876 Berez, orain nirea da, baina… 515 00:31:13,751 --> 00:31:15,251 faborea egingo dizut. 516 00:31:15,334 --> 00:31:17,876 Bizia salbatu didazu, ez badakizu ere. 517 00:31:17,959 --> 00:31:21,168 - Zer duzu hor? - Zuri bost, hetero hori. 518 00:31:21,668 --> 00:31:23,584 Baina eskerrik asko. Benetan. 519 00:31:24,584 --> 00:31:27,043 - Joan behar naiz. - Joan aurretik, 520 00:31:27,126 --> 00:31:28,584 aholku bat emango dizut. 521 00:31:30,209 --> 00:31:33,126 PARKERREK ZURE KONTAKTUA IZAN NAHI DU 522 00:31:35,001 --> 00:31:37,626 Kontuz ibili. Ez edonori… 523 00:31:38,376 --> 00:31:40,626 hetero esan, entzun? 524 00:31:42,959 --> 00:31:43,959 Ikusi arte. 525 00:31:46,376 --> 00:31:47,793 Loteria tokatu zait. 526 00:32:08,501 --> 00:32:10,876 Marco! Ezin zara besterik gabe sartu! 527 00:32:10,959 --> 00:32:13,876 GIBaren kontra medikatutako gaytxoa naiz. Edozer egin dezaket. 528 00:32:15,959 --> 00:32:17,126 Gure laginak! 529 00:32:17,834 --> 00:32:20,043 - Nola? - Mugikorra erabili dut. 530 00:32:20,126 --> 00:32:23,334 Ez naiz guztian iaioa, baina horretan bai. 531 00:32:25,543 --> 00:32:28,334 Ederto. Baina lana berreskuratuko duzula uste-- 532 00:32:28,418 --> 00:32:31,543 Utz iezaiozu nahi duena esaten. 533 00:32:38,084 --> 00:32:39,168 Ez naiz perfektua. 534 00:32:39,918 --> 00:32:41,584 Asko dut ikasteke. 535 00:32:41,668 --> 00:32:45,001 Txarra naiz matematiketan, Titanic da ikusi dudan filmik zaharrena, 536 00:32:45,084 --> 00:32:47,584 eta ez dakit Cher nor den. 537 00:32:48,918 --> 00:32:51,626 Gaztea, bitxia eta tolesgabea naiz, 538 00:32:51,709 --> 00:32:52,959 baina alda naiteke. 539 00:32:53,459 --> 00:32:56,876 Mugikorra utz dezaket aldian behin, eta ikas dezaket. 540 00:32:56,959 --> 00:32:57,793 Haz naiteke. 541 00:32:58,834 --> 00:33:01,293 Hona gakoa: haz zaitezkete? 542 00:33:03,376 --> 00:33:05,876 Gondola hau txantxa bat da. 543 00:33:07,543 --> 00:33:11,168 Nola ez da berdina izango? Hemen dena da berdin. 544 00:33:11,251 --> 00:33:13,709 Hemen ezer ez da aldatu. 545 00:33:15,751 --> 00:33:16,918 Zu izan ezik. 546 00:33:19,126 --> 00:33:23,209 Non da enpresa sortu zuen erregina? Gai ez zinela uste zutelako sortu zenuen. 547 00:33:23,293 --> 00:33:25,668 Jendea gezurtatzea gustatzen zitzaizun. 548 00:33:25,751 --> 00:33:28,168 Haien nahietan hainbeste zentratu zara, 549 00:33:28,251 --> 00:33:31,168 ezen haien beharrak ahaztu baitituzu. 550 00:33:31,251 --> 00:33:33,751 Inspirazioa. Maitasuna. 551 00:33:33,834 --> 00:33:34,959 Argia. 552 00:33:35,043 --> 00:33:37,626 Munduko lanik garrantzitsuena duzu. 553 00:33:37,709 --> 00:33:41,084 Esnatzeko arrazoia ematen diozu ni lako jendeari. 554 00:33:41,834 --> 00:33:45,334 Nahi duguna izateko aukera ematen diguzu. 555 00:33:47,376 --> 00:33:49,668 Baina, amore eman baduzu, 556 00:33:49,751 --> 00:33:52,043 buelta eman, eta joan egingo naiz. 557 00:33:52,126 --> 00:33:53,584 Ez naiz itzuliko. 558 00:33:57,001 --> 00:33:58,001 Tira… 559 00:33:59,793 --> 00:34:00,959 milesker, Marco. 560 00:34:05,209 --> 00:34:07,668 - Venetia, bota itzazu laginak. - Zer? 561 00:34:07,751 --> 00:34:10,418 Baita gondola ere. Hobeto egin dezakegu. 562 00:34:10,501 --> 00:34:12,543 Ez, ama. Gondola-- 563 00:34:12,626 --> 00:34:15,709 Sektoreko bezerorik onenak ditugu. 564 00:34:15,793 --> 00:34:20,043 Gure produktuak erabiltzean sentitzen dutena senti dezagun nahi dut. 565 00:34:20,876 --> 00:34:22,251 Edozer posible dela sentitu. 566 00:34:26,334 --> 00:34:28,709 Beste arroparik ekarri duzu? 567 00:34:28,793 --> 00:34:32,126 Fraka motz horiek ez dira lanerako egokiak. 568 00:34:36,918 --> 00:34:38,001 Esan nahi du…? 569 00:34:38,084 --> 00:34:40,209 Bigarren aukera eman dizu. 570 00:34:41,668 --> 00:34:42,584 Balia ezazu. 571 00:35:00,751 --> 00:35:02,334 Mugi, gaya naiz! 572 00:35:09,251 --> 00:35:10,084 Ben naiz! 573 00:35:12,709 --> 00:35:15,959 Neska harekin egiten duzu lan, produktu-diseinu sailean. 574 00:35:16,043 --> 00:35:18,834 Benetan? Bai. Tira, jakina, zera-- 575 00:35:21,668 --> 00:35:22,668 Ben naiz. 576 00:35:23,793 --> 00:35:25,418 Zeozer hartu nahi duzu noizbait? 577 00:35:27,334 --> 00:35:28,959 Zera, zita bat? 578 00:35:29,959 --> 00:35:31,501 Ez! Onartezina da hori. 579 00:35:31,584 --> 00:35:32,959 Lankideak gara. 580 00:35:33,626 --> 00:35:36,126 Ez, lagun moduan geratu nahi dut. 581 00:35:36,793 --> 00:35:37,793 Jatorra dirudizu. 582 00:35:39,168 --> 00:35:40,084 Zinez? 583 00:35:40,793 --> 00:35:41,709 Bai. 584 00:35:45,751 --> 00:35:47,293 Ederto. Bai. 585 00:35:47,376 --> 00:35:50,043 Tira, zera, deitudazu, edo dena delakoa. 586 00:35:50,709 --> 00:35:51,709 Bale. 587 00:36:03,501 --> 00:36:05,543 - Hau aldarte ona! - Nirea? 588 00:36:05,626 --> 00:36:08,834 Ez, ez. Aldarte normala dut. 589 00:36:10,209 --> 00:36:13,084 - Eskatu diozu. - Inori ez diot zitarik eskatu. 590 00:36:13,168 --> 00:36:14,918 - Burutik zaude. - Ez horixe. 591 00:36:15,626 --> 00:36:16,626 Zoaz lanera! 592 00:36:24,918 --> 00:36:27,418 Vogue Italia, Dazed, i-D eta kafea izotzarekin zuretzat, 593 00:36:27,501 --> 00:36:30,459 eta kafesne hirukoitza aparrarekin erreginarentzat. 594 00:36:30,543 --> 00:36:32,001 Lan bikaina! 595 00:36:32,876 --> 00:36:34,459 Eta orratz-takoiekin. 596 00:36:34,543 --> 00:36:37,709 Neska, takoi motzez ez dut lanik egingo. 597 00:36:39,251 --> 00:36:40,251 Komunera noa. 598 00:36:40,334 --> 00:36:43,084 Arduratu telefonoez eta eraman kafea Madolyni. 599 00:36:45,043 --> 00:36:47,334 Ez dizut porrot egiten utziko. 600 00:36:52,293 --> 00:36:54,626 Kaixo, Madolyn. Esan ahal dizut--? 601 00:36:54,709 --> 00:36:58,084 Marco, gure lana ez da brillantina eta glamourra soilik. 602 00:36:58,168 --> 00:36:59,459 Lan gogorra ere bada. 603 00:36:59,543 --> 00:37:02,543 Makillajeak egungo izaera hautatzen laguntzen dizu, 604 00:37:02,626 --> 00:37:04,709 baina zure etorkizuneko bilakaera… 605 00:37:05,793 --> 00:37:06,876 zeure esku dago. 606 00:37:06,959 --> 00:37:10,501 Analetarako esaldia bota duzu. Nonbait idatzi behar dut. 607 00:37:11,334 --> 00:37:12,584 Erantzun telefonoari. 608 00:37:14,959 --> 00:37:15,959 Bai. 609 00:37:19,334 --> 00:37:20,501 Venetia! 610 00:37:22,209 --> 00:37:25,168 - Gustuko duzu hasiberria? - Marco? 611 00:37:25,251 --> 00:37:27,418 Dibertigarria eta azkarra da. 612 00:37:27,501 --> 00:37:30,543 Lana laster kenduko dit. Milesker galdetzeagatik. 613 00:37:31,418 --> 00:37:33,959 - Ez duzu gustuko, ezta? - Gustuko dut. 614 00:37:34,043 --> 00:37:37,251 Hark niri lana kentzea da gustuko ez dudana. Ematen du 615 00:37:37,334 --> 00:37:39,501 zure ama nitaz aspertu dela. 616 00:37:40,168 --> 00:37:44,334 Ez dut ulertzen. Astebete darama hemen, eta dena birplantearazi dio. 617 00:37:45,418 --> 00:37:47,751 Vendemiaire tratua izorratuko du. 618 00:37:47,834 --> 00:37:49,793 Tira, biak gaude izorratuta. 619 00:37:50,668 --> 00:37:52,209 Egingo dugu zerbait? 620 00:37:53,793 --> 00:37:54,793 Zerbait? 621 00:37:56,043 --> 00:37:58,126 Gaytxoa ezereztuko dugu. 622 00:37:59,626 --> 00:38:03,334 Suntsituko dugu. Makillaje-postu hartara itzularaziko dugu. 623 00:38:06,668 --> 00:38:09,626 Marco lanetik bota, nik nireari eusteko? 624 00:38:11,293 --> 00:38:14,084 Barka, Chad, nik ez dut halakorik egiten. 625 00:38:16,459 --> 00:38:18,084 Gogorra irudituko zaizu, 626 00:38:18,168 --> 00:38:21,376 baina gure lana ez da brillantina eta glamourra soilik. 627 00:38:22,584 --> 00:38:25,626 Begi-ingurua egiten duten borrokalariak gara. 628 00:38:25,709 --> 00:38:29,043 Ezpainak delineatzekoa saltzen duten soldaduak. 629 00:38:29,126 --> 00:38:30,584 Irabazi nahi duzu? 630 00:38:30,668 --> 00:38:33,709 Borrokatu beharko zara orduan. 631 00:38:52,293 --> 00:38:53,751 Zer behar da arrakasta izateko? 632 00:38:55,459 --> 00:38:56,709 Arreta. 633 00:38:57,959 --> 00:39:01,251 Hemen arrakasta baduzu, sektoreko edozein ate ireki ahalko duzu. 634 00:39:01,334 --> 00:39:03,293 Kontuz ibili borrokan. 635 00:39:03,376 --> 00:39:05,376 Bereziki, jabearen semearen kontra bada. 636 00:39:05,459 --> 00:39:07,334 Oso dibertigarria da zu hemen izatea. 637 00:39:07,418 --> 00:39:09,626 Ondo egin behar dut. Jende askok behar du hau. 638 00:39:09,709 --> 00:39:11,251 Fidatu zeure buruaz. 639 00:39:11,334 --> 00:39:12,376 Hurbilekoak zarete? 640 00:39:13,168 --> 00:39:14,001 Aipatzen nau? 641 00:39:14,584 --> 00:39:16,584 Dibertigarria da. Txora eginda daukat. 642 00:39:16,668 --> 00:39:18,334 Ez litzateke profesionala. 643 00:39:18,418 --> 00:39:19,793 Marcoren mutila zara. 644 00:39:19,876 --> 00:39:21,084 Hala deitu dit? 645 00:39:21,168 --> 00:39:22,459 Beste norbait du. 646 00:39:23,043 --> 00:39:25,751 Zerbait nahi baduzu, edozer egin behar duzu hori lortzeko. 647 00:39:25,834 --> 00:39:28,001 Hasiz gero, kontua serio jarriko da. 648 00:39:28,876 --> 00:39:31,751 Erronka guztiei erantzuten diet. 649 00:39:31,834 --> 00:39:32,834 Kaixo, Marco. 650 00:39:33,459 --> 00:39:35,751 Zuen sorkuntza-talentua beharko dut 651 00:39:35,834 --> 00:39:38,084 zerbait garrantzitsua esateko. 652 00:39:38,168 --> 00:39:42,001 Ez nago oso harro. "Ain't too proud" leloa niri otu zitzaidan. 653 00:39:42,501 --> 00:39:44,293 Entzun nuen abesti zaharra da. 654 00:39:44,376 --> 00:39:46,126 - Ez da hain zaharra. - Oso zaharra. 655 00:39:46,209 --> 00:39:47,251 Ez horixe. 656 00:39:49,668 --> 00:39:52,168 KAPITULU DENAK DITUZU IKUSGAI 657 00:40:43,126 --> 00:40:46,043 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte