1 00:00:12,959 --> 00:00:15,334 Kaixo denoi. Ni naiz, Marco. 2 00:00:15,418 --> 00:00:18,793 Ez dut gauza askorik igo azkenaldian, baina lan bat dut. 3 00:00:19,293 --> 00:00:22,126 Madolyn Addison sonatuarentzat egiten dut lan. 4 00:00:22,626 --> 00:00:26,626 Mito sendoa, aritua eta esklusiboa dugu. 5 00:00:26,709 --> 00:00:31,876 Jada ez dabil pasarelatik, baina fokuen pean dirau. 6 00:00:32,959 --> 00:00:34,209 Jendea begira duzu. 7 00:00:39,251 --> 00:00:41,918 Nolakoa da ezezagun denek argazki bat eskatzea? 8 00:00:42,001 --> 00:00:44,001 Neuk ateratzen dut, profil ona azaltzeko. 9 00:00:44,876 --> 00:00:46,584 Akigarria izan behar du. 10 00:00:46,668 --> 00:00:50,334 Ezezagun gogaikarriak zugandik hurbil… 11 00:00:52,209 --> 00:00:55,501 Ni ari naiz hala. Ez nauzu ezagutzen, hurbil naukazu. 12 00:00:56,293 --> 00:00:57,293 Haiek lakoa naiz. 13 00:00:58,126 --> 00:00:59,126 Barkatu. 14 00:01:03,418 --> 00:01:04,251 Gizonak. 15 00:01:04,334 --> 00:01:07,876 Ospetsua eta sekulakoa da, eta hementxe dago. Banoa. Agur! 16 00:01:09,543 --> 00:01:10,793 Kaixo, Marco. 17 00:01:10,876 --> 00:01:13,751 Errepika ezazu. Munduko hitzik gogokoena dut. 18 00:01:22,293 --> 00:01:25,626 Kontzeptu bat otu zait hurrengo gondola-ikuskatzerako. 19 00:01:25,709 --> 00:01:27,626 - Idatz ezazu. - Oso-osorik. 20 00:01:27,709 --> 00:01:30,918 Lehen pausoa: LED panel profesionalak. 21 00:01:31,001 --> 00:01:34,459 Bigarrena: adimen artifizialeko makillaje-aplikazioa. 22 00:01:34,543 --> 00:01:35,876 Hirugarrena: 23 00:01:35,959 --> 00:01:39,418 bilgarrietan, Swarovski kristalak jarriko ditugu. 24 00:01:39,501 --> 00:01:40,668 Zergatik Swarovski? 25 00:01:41,251 --> 00:01:42,709 Garestiak direlako. 26 00:01:46,668 --> 00:01:50,626 Tira, hausnartu duzu nire proposamena dela eta? 27 00:01:50,709 --> 00:01:53,001 Bai, Chad. Erantzunak berdin dirau. 28 00:01:53,084 --> 00:01:56,293 Ez diot nagusiari zerbait ezkutatuko Marco kaleratzeko. 29 00:01:56,376 --> 00:02:00,168 Influentzia txarra da amarentzat eta enpresarako. 30 00:02:00,251 --> 00:02:03,251 Krakera bultzatuko gaitu jarrera pinpirinaz. 31 00:02:03,334 --> 00:02:07,001 Ume bat da. Lehen lana du. Utz ezazu bakean. 32 00:02:08,876 --> 00:02:09,876 Aizu, 33 00:02:10,543 --> 00:02:13,376 hau ez al da zure lehen lana izan ere bai? 34 00:02:13,459 --> 00:02:17,543 Bai, Chad. Madolynek bigarren laguntzaile izateko kontratatu ninduen. 35 00:02:17,626 --> 00:02:20,751 Gero, lehena bota zuen, eta zu igoarazi. 36 00:02:20,834 --> 00:02:26,001 Historia errepikatzen al da? Esan, zenbat mundu-gerra izan ziren? 37 00:02:27,043 --> 00:02:31,126 Ama! Zer moduz? Poz-pozik dirudizu zerbait dela eta. 38 00:02:32,043 --> 00:02:35,751 LED argiak, AA makillajea, Swarovski kristalak. 39 00:02:36,334 --> 00:02:41,043 Ideia horiek guztiak e-mailez bidali dizkidazu bart. Tira… 40 00:02:42,043 --> 00:02:43,126 Ez zaituzte hackeatu? 41 00:02:43,209 --> 00:02:46,334 Inspiratu egin naiz. Eta egin egingo dugu. Den-dena. 42 00:02:47,001 --> 00:02:50,376 Tira, dena apur bat garestia da. 43 00:02:50,459 --> 00:02:51,668 Eta jasangaitza. 44 00:02:51,751 --> 00:02:54,293 Ni ere banaiz garestia eta jasangaitza. 45 00:02:54,376 --> 00:02:57,001 Chad, salmenta-zuzendari izendatu zintudan 46 00:02:57,084 --> 00:02:59,584 sortzen dudana erraz dezazun. 47 00:02:59,668 --> 00:03:01,043 Hori adostu genuen. 48 00:03:01,126 --> 00:03:04,918 Vendemiairekin dugun bilerarako materialak ikusi al dituzu? 49 00:03:05,834 --> 00:03:09,126 Diru-zorroak ireki, eta gure biziak aldatuko dituen enpresaz ari naiz. 50 00:03:09,209 --> 00:03:11,459 Ez, sorkuntzak lanpetu nau. 51 00:03:11,543 --> 00:03:15,334 Badakit denok ditugula ideia handiak, baina, egia esateko… 52 00:03:17,751 --> 00:03:19,501 dena lor dezakegu. 53 00:03:19,584 --> 00:03:24,418 Baina, horretarako, dirua behar dugu. Eta nork du dirua? Vendemiairek. 54 00:03:24,501 --> 00:03:28,209 Ikus itzazu bilerarako materialak, eta gero komentatuko ditugu. 55 00:03:28,293 --> 00:03:30,043 Deskafeinatua al da, Marco? 56 00:03:39,543 --> 00:03:41,209 Ama, mesedez, behar dugu. 57 00:03:45,084 --> 00:03:48,334 Kaixo. Vendemiaire 11etan, bazkaria 12:30etan, 58 00:03:48,418 --> 00:03:50,834 eta Marcok ez dit postua kenduko, ezta? 59 00:03:51,793 --> 00:03:54,709 - Burutik zaude? - Jennaren postua hartu nuen. 60 00:03:54,793 --> 00:03:56,459 Izena Jana zuen. 61 00:03:56,543 --> 00:03:57,876 Dena dela izena. 62 00:03:58,626 --> 00:04:00,543 Begira, lehen Marco neu nintzen. 63 00:04:00,626 --> 00:04:03,876 Akaso bera Venetia berria da, eta ni Josie. 64 00:04:03,959 --> 00:04:05,501 Edo Jessa. Dena delakoa. 65 00:04:05,584 --> 00:04:07,918 Hiru urte eman ditut igoerarik gabe. 66 00:04:08,001 --> 00:04:10,543 Horrek zer esan nahi du? Bukatu da? 67 00:04:11,126 --> 00:04:13,084 Inor ez dut igoarazi, Venetia. 68 00:04:13,709 --> 00:04:17,751 Exekutibo-mahaian ez ditugu aulki mugagabeak. 69 00:04:17,834 --> 00:04:19,918 Eta Vendemiairen tratua, zer? 70 00:04:20,793 --> 00:04:23,168 Salduz gero, mahaia handiagoa izango da. 71 00:04:23,251 --> 00:04:24,626 Ez du zertan hala izan. 72 00:04:25,168 --> 00:04:29,293 Eta ezin zaitut igoarazi zure postuan ordezkorik ez badago. 73 00:04:30,251 --> 00:04:32,418 Zure lana ezin du edonork ordezkatu, 74 00:04:33,043 --> 00:04:34,043 jakizu. 75 00:04:37,584 --> 00:04:41,918 Tira, Marco ez da edonor. Ikusi duzu zein ondo daramatzan takoiak? 76 00:04:44,251 --> 00:04:47,876 Dakidan guztia irakatsiko diot. Venetia berria izango da. 77 00:04:48,543 --> 00:04:49,376 Venetia! 78 00:04:50,334 --> 00:04:51,543 Jaida zuen izena. 79 00:04:53,834 --> 00:04:54,834 Jaida. 80 00:04:55,918 --> 00:04:57,209 Jaida zen. 81 00:04:57,293 --> 00:04:58,376 ABOKATU-LANGELA 82 00:04:58,459 --> 00:05:01,793 Gimnasioak zergatik ezereztu dizu doako proba? 83 00:05:01,876 --> 00:05:05,043 Epea ez errespetatzeagatik. Gayak txarrak gara matematiketan. 84 00:05:05,126 --> 00:05:07,209 Zergatik dira 295 dolar hilean? 85 00:05:07,293 --> 00:05:11,126 Kiehl's kremak, menta-ura eta jende ospetsua dituztelako. 86 00:05:11,209 --> 00:05:13,334 Azal iezadazu, Marco Mejia jauna, 87 00:05:13,418 --> 00:05:16,834 faktura zergatik bidali didazun niri, zure amari. 88 00:05:16,918 --> 00:05:18,834 Kreditu-txartela galdu dudalako. 89 00:05:19,459 --> 00:05:21,209 Banoa. Gas-ihesa. Jende asko hil da. 90 00:05:21,293 --> 00:05:22,668 - Barka. - Gezur ederra. 91 00:05:24,251 --> 00:05:27,376 Hepa. Kontuz ibili, hetero hori. 92 00:05:27,459 --> 00:05:29,834 Zer behar dut hala deitzeari uzteko? 93 00:05:30,543 --> 00:05:32,168 Ez dakit. Frogak? 94 00:05:33,418 --> 00:05:35,084 Zelan makillajearen kontua? 95 00:05:35,168 --> 00:05:40,209 Ai, ama. Ikustekoa izan zen. Hitzaldia bota nuen, eta lana salbatu. 96 00:05:41,001 --> 00:05:42,626 Hoberena zara, benetan. 97 00:05:43,418 --> 00:05:45,043 Esan behar zenidan. 98 00:05:45,126 --> 00:05:47,709 Nire zenbakia eman nizun, ezta? 99 00:05:48,709 --> 00:05:50,501 Bai, hala da. Zera… 100 00:05:50,584 --> 00:05:52,418 Lanpetuta ibili naiz. 101 00:05:52,501 --> 00:05:57,084 Ez hain lanpetuta. Itxaron egin duzu, nirekin tupust egin duzunarena egiteko. 102 00:05:57,168 --> 00:05:58,001 Ezta? 103 00:05:58,584 --> 00:06:01,501 Nik ez nuke halakorik egingo. 104 00:06:02,751 --> 00:06:04,584 Ez, ulertzen dut. Ulertzen dut. 105 00:06:04,668 --> 00:06:06,459 Jolasak dituzu gustuko. 106 00:06:06,543 --> 00:06:07,543 Ondo dago. 107 00:06:08,126 --> 00:06:08,959 Nik… 108 00:06:10,501 --> 00:06:13,084 nahiago dut gura dudana eskatzea. 109 00:06:13,959 --> 00:06:17,084 Baina agian zuk ez dakizu zer gura duzun. 110 00:06:18,334 --> 00:06:19,959 Edo are okerrago: 111 00:06:20,043 --> 00:06:23,793 brillantina eta glamourra distrazioa baino ez dira agian. 112 00:06:24,709 --> 00:06:26,209 Eta barru-barruan, 113 00:06:27,668 --> 00:06:29,626 beldur diozu eskatzeari. 114 00:06:31,459 --> 00:06:34,501 Tira, bietako zein da, Marco? 115 00:06:35,876 --> 00:06:37,209 Zer gura duzu benetan? 116 00:06:39,584 --> 00:06:40,793 Zer gura dudan? 117 00:06:45,709 --> 00:06:47,876 Menta-ura apur bat. 118 00:06:47,959 --> 00:06:50,001 Oso freskagarria dirudi. 119 00:06:52,376 --> 00:06:53,251 Hausnar ezazu. 120 00:06:58,751 --> 00:07:00,834 Zakarrontzi bat behar dut, oka egiteko. 121 00:07:02,168 --> 00:07:03,168 Bale, bale- 122 00:07:03,251 --> 00:07:04,918 VENDEMIAIRE ORDUBETE BARRU 123 00:07:05,001 --> 00:07:07,126 BIDEAN ZARA? 124 00:07:11,459 --> 00:07:13,584 Zer? Aurretik entzun didazu ala? 125 00:07:14,209 --> 00:07:15,876 Ez ba. 126 00:07:15,959 --> 00:07:17,793 Tira, ez zaitut izutu? 127 00:07:17,876 --> 00:07:20,334 Ezerk ez nau izutzen. Izukaitza naiz. 128 00:07:20,959 --> 00:07:22,959 - Beldurrezko filmak? - Ez. 129 00:07:23,043 --> 00:07:25,126 - Errusiar mendiak? - Ez. 130 00:07:25,209 --> 00:07:27,251 Arrazaz aritu nahi duen emakume zuri bat? 131 00:07:27,334 --> 00:07:30,043 Ikaragaitza naiz. Kilimarik ere ez dut. 132 00:07:30,126 --> 00:07:31,293 Froga ezazu. 133 00:07:32,626 --> 00:07:34,459 Ez diseinatzaileak distraitu. 134 00:07:34,543 --> 00:07:39,209 Argazkiak orraztu eta iragarkiak sortu behar dituzte, baita bektoreak zertu ere. 135 00:07:39,293 --> 00:07:40,959 Haiek gabe ez ginateke ezer. 136 00:07:42,293 --> 00:07:43,793 Ai ene. Gustuko zaitu. 137 00:07:43,876 --> 00:07:45,376 - Heteroa da. - Ziur? 138 00:07:45,459 --> 00:07:48,626 Lesbianok elkar ezagutzen dugu. Ez dago zerrendan. 139 00:07:48,709 --> 00:07:52,084 Eta Marco, zer? Noiz eskatuko diozu zita? 140 00:07:52,168 --> 00:07:53,293 Ala beldur zara? 141 00:07:53,376 --> 00:07:56,126 Ezin diot eskatu. Berak proposatu zidan. Bere txanda da. 142 00:07:56,209 --> 00:07:58,126 Eta ez dago denbora-eperik. 143 00:07:58,209 --> 00:07:59,501 Gezurtia zara gero. 144 00:07:59,584 --> 00:08:02,459 Beldurtuta zaude, eta badituzu kilimak. 145 00:08:03,918 --> 00:08:05,793 Hau ez da batere profesionala. 146 00:08:13,959 --> 00:08:15,918 Lana dela eta jaitsi omen zara, 147 00:08:16,001 --> 00:08:18,751 baina Uberrean ezagututako tipoa zelatatu duzu. 148 00:08:18,834 --> 00:08:21,584 Laginak salbatu zituen. Eskertu behar nion. 149 00:08:21,668 --> 00:08:24,751 Zita bat eska ziezadan engainatu nahi nuen. Ez du funtzionatu. 150 00:08:24,834 --> 00:08:26,084 Igarri egin dit. 151 00:08:26,626 --> 00:08:28,751 Aho zabalik nago. Ilehoria ote naiz? 152 00:08:29,626 --> 00:08:32,668 Aparteko gizona izango da, bestela ez zinateke hala arituko. 153 00:08:32,751 --> 00:08:35,876 Biziko egunik txarrena ari nintzen edukitzen. 154 00:08:35,959 --> 00:08:36,876 Begiratu zidan, 155 00:08:36,959 --> 00:08:40,334 eskua hankan jarri, eta dena ondo aterako zela esan zidan. 156 00:08:40,418 --> 00:08:43,293 Eta, neska, esku zeharo indartsua zuen. 157 00:08:43,376 --> 00:08:46,251 Zergatik ez diozu zita bat eskatzen behingoz? 158 00:08:46,334 --> 00:08:48,918 Zer? Ez! Ezin dut. 159 00:08:49,584 --> 00:08:50,709 Egon. Agian bai? 160 00:08:50,793 --> 00:08:52,501 Ez- Zer--? Ez. Non? 161 00:08:52,584 --> 00:08:55,501 Zerbait otuko zaizu. Lana amaitu ostean. 162 00:08:55,584 --> 00:08:58,084 Ezin zara besterik gabe joan ez nagoenean. 163 00:08:58,168 --> 00:08:59,918 Ala ez zara langile serioa? 164 00:09:00,001 --> 00:09:04,543 Jakina baietz. Baina axola al dio? Ikasten ari naiz. Madolynek gustuko nau. 165 00:09:04,626 --> 00:09:08,001 Ez duzu beste ezer eskaintzen? Ezin zara bere animatzailea izan betiko. 166 00:09:08,084 --> 00:09:10,001 Hemen irauteko, nabarmen zaitez. 167 00:09:10,584 --> 00:09:12,751 Zure porrota nire porrota da. 168 00:09:12,834 --> 00:09:13,834 Porrota? 169 00:09:14,334 --> 00:09:18,168 Platinozko diskoa lortuko dugu. "Teenage Dream" baino hobeto arituko gara. 170 00:09:21,418 --> 00:09:23,668 Hona argitalpenen hurrengo sorta. 171 00:09:23,751 --> 00:09:27,001 Argazkiak, karruselak, txioak, snapak, eta istorioak 172 00:09:27,084 --> 00:09:28,376 igotzeko prest daude. 173 00:09:28,459 --> 00:09:30,584 Hilko bazina, inor ez litzateke konturatuko. 174 00:09:32,043 --> 00:09:35,543 Hori gertatzen denerako argitalpen bikainak ditugu. 175 00:09:36,376 --> 00:09:37,626 Beraz, zu zarela eta 176 00:09:37,709 --> 00:09:41,418 azaltzen da irribarretsu eta loreak eskuan argazki guztietan. 177 00:09:41,501 --> 00:09:45,084 Irribarreak eta loreek ez didate eder egiten? Hori diozu? 178 00:09:46,001 --> 00:09:49,168 - Polita eta irmoa da. - Hobeto egingo zenuke? 179 00:09:50,376 --> 00:09:54,501 Badakit berria naizela, baina ez naiz aurpegi polit bat soilik. 180 00:09:55,543 --> 00:09:59,001 Aurpegi ederra naiz, sare sozialetan aditua. 181 00:09:59,084 --> 00:10:01,043 Egun gutxitan, Internet menderatuko nuke. 182 00:10:02,251 --> 00:10:04,584 Egun bakarra emango dizut. 183 00:10:05,876 --> 00:10:07,334 Ez nazazu txarto gerarazi. 184 00:10:11,793 --> 00:10:14,501 Alyssa dixit: zorte on! Kontuz ibili. 185 00:10:14,584 --> 00:10:16,918 Eskaileretan behera botako zaitut. 186 00:10:20,543 --> 00:10:22,126 Nor da hori? 187 00:10:25,626 --> 00:10:30,876 Chad, buruan erabili dut Vendemiaireren eskaintza, eta agian… 188 00:10:32,584 --> 00:10:33,709 arrazoi duzu. 189 00:10:35,668 --> 00:10:37,084 - Agian bai? - Bai. 190 00:10:37,168 --> 00:10:41,751 Nire ideietan eta gure geroko finantzan inbertituko genuke. 191 00:10:42,251 --> 00:10:43,084 Ulertu dut. 192 00:10:44,126 --> 00:10:47,168 Ederto. Ez da kontu erraza izango. 193 00:10:47,251 --> 00:10:50,501 Vendemiaire inoizko edertasun-markarik handiena dugu. 194 00:10:50,584 --> 00:10:53,501 Sofistikatuak eta errukigabeak dira. 195 00:10:53,584 --> 00:10:56,543 Eta euren esku dago gu gailentzea edo deuseztatzea. 196 00:10:56,626 --> 00:11:00,084 Ballet labaina eta arriskutsua izango da. 197 00:11:00,168 --> 00:11:02,251 Presta zaitez dantzatzeko. 198 00:11:13,959 --> 00:11:14,959 Iritsi da. 199 00:11:15,751 --> 00:11:17,334 - "Da?". - Eta gainerakoak? 200 00:11:19,418 --> 00:11:21,001 Ai, ama. 201 00:11:21,084 --> 00:11:23,793 Madolyn Addison, supermodeloa zuzen-zuzenean! 202 00:11:23,876 --> 00:11:26,918 Ama fan sutsua zen. Ilea zuk bezala mozten zuen. 203 00:11:27,751 --> 00:11:30,918 - Vendemiairekoa zara? - Ez, aholkularia naiz. 204 00:11:31,001 --> 00:11:33,709 Uraren tenperatura probatzeko kontratatu naute. 205 00:11:33,793 --> 00:11:35,584 Tratuak merezi duela ikusteko. 206 00:11:37,709 --> 00:11:39,543 Mykynnleigh Williams. 207 00:11:39,626 --> 00:11:42,751 - Presidentea bezala? - Nor bezala? 208 00:11:42,834 --> 00:11:45,334 Ez nekien izena hala idazten zenik. 209 00:11:45,418 --> 00:11:48,834 Izenak K eta Y letrak era originalean batzen ditu gero. 210 00:11:50,001 --> 00:11:52,001 Non daude taldeko gainerakoak? 211 00:11:52,084 --> 00:11:53,543 Neu naiz taldea. 212 00:11:53,626 --> 00:11:57,709 Vendemiairek pertsona bakarra bidali du nire bizi osoko lana saltzea 213 00:11:57,793 --> 00:12:00,501 dakarren tratua negoziatzeko? 214 00:12:00,584 --> 00:12:03,209 Bai ba. Ez da hain zaila zenbat balio duzun erabakitzea. 215 00:12:08,376 --> 00:12:09,709 Mykynnleigh, 216 00:12:10,751 --> 00:12:14,126 emango dugu bueltatxo bat nire bulegoetatik? 217 00:12:14,209 --> 00:12:15,709 Ea, esan. 218 00:12:15,793 --> 00:12:18,751 Lehen aldia duzu New Yorken? 219 00:12:18,834 --> 00:12:19,834 Nola jakin duzu? 220 00:12:20,668 --> 00:12:22,001 Bihozkada izan dut. 221 00:12:33,876 --> 00:12:34,834 Kezkatuta nago. 222 00:12:34,918 --> 00:12:37,209 Fire Island-eko alokairua galdu duzu? 223 00:12:38,459 --> 00:12:42,168 Ez. Ezagutzen dut ama. Tratua ezerezteko irrikan da. 224 00:12:42,251 --> 00:12:45,251 Hori egiten duenean, Marcok animatuko du. 225 00:12:45,334 --> 00:12:47,543 Entzun nahi duena esango dio gainera. 226 00:12:49,293 --> 00:12:52,793 Ez badugu desagerrarazten, tratuarenak eta gureak egin du. 227 00:12:52,876 --> 00:12:53,876 Biziraungo dugu. 228 00:12:55,834 --> 00:12:59,709 Jakingo bazenu tokiak ezkutuan nola funtzionatzen-- 229 00:12:59,793 --> 00:13:01,418 Jar ezazu kalkulu-orrietan! 230 00:13:01,501 --> 00:13:04,418 Ez dut Marco sastatuko. Ez zugatik, ez inorgatik. 231 00:13:04,501 --> 00:13:06,834 Ume atsegina da, eta igoerarako bidea dut. 232 00:13:06,918 --> 00:13:09,918 Errespetu osoz diotsut: utz ezazu bakean. 233 00:13:10,001 --> 00:13:11,918 Ez iezadazu bi bider esan. 234 00:13:18,334 --> 00:13:20,793 Marco! Hitz egingo dugu unetxo batez? 235 00:13:21,918 --> 00:13:22,751 Bai. 236 00:13:23,501 --> 00:13:25,876 Zure zerbaiti buruzko iritzia behar dut. 237 00:13:25,959 --> 00:13:27,084 Bale. 238 00:13:27,168 --> 00:13:31,043 Ze tiranteri eutsiko diot? Beltzari? Ala itsas urdinari? 239 00:13:33,293 --> 00:13:35,959 Zaila da. Topak daramatzan neska nauzu. 240 00:13:41,334 --> 00:13:43,418 Dibertigarria zara gero. 241 00:13:43,501 --> 00:13:47,584 Normala da amak esaten duzun guztia aintzat hartzea. 242 00:13:49,001 --> 00:13:50,918 Bale. Horretaz ari garela… 243 00:13:51,001 --> 00:13:52,626 Aizu, zera otu zait: 244 00:13:52,709 --> 00:13:57,668 akaso ama Vendemiaireren tratuan interesaturik iraun dezan lor dezakezu. 245 00:13:57,751 --> 00:14:01,459 Oso garrantzitsua da kontuak aurrera egitea. 246 00:14:02,501 --> 00:14:03,751 Nola egingo dut hori? 247 00:14:03,834 --> 00:14:05,084 Badakizu. 248 00:14:05,168 --> 00:14:08,668 Barre egin. "Bai, erregina hori" esan. Beti bezala jokatu. 249 00:14:09,959 --> 00:14:11,626 Manipula dezadan nahi duzu. 250 00:14:11,709 --> 00:14:15,001 Ez begiratu begiei. Abdominalak beherago ditut! 251 00:14:16,084 --> 00:14:19,959 Ez nauzu batere zirraratu, adiskide. 252 00:14:21,376 --> 00:14:24,209 Zure itxuraz ez nauzu maneiatuko. 253 00:14:24,793 --> 00:14:27,709 Madolynek hala jokatzen duzula esan zidan. 254 00:14:28,751 --> 00:14:30,084 Bata bestearen kutunak 255 00:14:30,793 --> 00:14:31,834 gara eta. 256 00:14:33,293 --> 00:14:36,709 Tira, barka, sare sozialetarako edukiak landu behar ditut. 257 00:14:53,126 --> 00:14:56,959 Nola entzun didazu? Rita Ora-ren singlea baino isilagoa izan naiz. 258 00:14:57,043 --> 00:14:59,251 Ez nauzu espontaneoa izaten ikusiko. 259 00:14:59,334 --> 00:15:03,209 Espontaneotasuna behar dugu. Benetako Madolyn ikusi behar dute. 260 00:15:03,293 --> 00:15:06,959 Erosketa posible baten erdi-erdian gara. 261 00:15:07,043 --> 00:15:08,293 Ustekaberik ez. 262 00:15:10,376 --> 00:15:12,626 Komuneko kandelek lurrin-usaina dute? 263 00:15:12,709 --> 00:15:15,084 Bai. Nire usainik gogokoena dute. 264 00:15:16,293 --> 00:15:17,293 Xahubide galanta. 265 00:15:18,251 --> 00:15:19,418 Jarraituko dugu? 266 00:15:20,918 --> 00:15:21,918 Filistiarra. 267 00:15:22,418 --> 00:15:24,043 Hemen eskuinetara. 268 00:15:26,584 --> 00:15:29,959 - Soinekoa Oleg Cassini-rena da. - Nor da Oleg Cassini? 269 00:15:45,293 --> 00:15:46,293 Hori da eta! 270 00:15:48,251 --> 00:15:49,251 Ezaba ezazu! 271 00:16:18,334 --> 00:16:19,918 Madolyn Addison. 272 00:16:20,709 --> 00:16:22,001 Madolyn Addison. 273 00:16:22,876 --> 00:16:25,543 Ezin diot zure izena esateari utzi. Hau lotsa. 274 00:16:25,626 --> 00:16:27,584 Ezagutu dudan pertsonarik ospetsuena zara. 275 00:16:27,668 --> 00:16:31,168 - Berezia benetan. - Gustuko dut Glamorous by Madolyn. 276 00:16:31,251 --> 00:16:33,876 Vendemiaireri ere gustatuko zaiola uste dut. 277 00:16:33,959 --> 00:16:36,459 Argi ikusiko dute tratu ona dela. 278 00:16:37,043 --> 00:16:40,543 Poz-pozik egongo zara Vendemiaire familian. 279 00:16:41,126 --> 00:16:43,043 Hemengo ia ezer ez da aldatuko. 280 00:16:43,834 --> 00:16:45,959 - Aldatu? - Erosketa korporatiboa da. 281 00:16:46,043 --> 00:16:48,126 Beti dago aldaketatxoren bat. 282 00:16:49,293 --> 00:16:50,334 Adibidez? 283 00:16:51,459 --> 00:16:52,626 Zera, ez dakit. 284 00:16:53,459 --> 00:16:56,209 Hozkailuan Pepsi eduki behar duzu, eta birziklatu behar duzu. 285 00:16:56,293 --> 00:16:59,209 Hasiera-hasieratik gabiltza birziklatzen. 286 00:17:00,876 --> 00:17:03,959 Eta administrazio-kontseiluaren esku egongo dira sortze-erabakiak. 287 00:17:05,376 --> 00:17:06,501 Mykynnleigh. 288 00:17:08,293 --> 00:17:10,459 Sortze-zuzendaria neu naiz. 289 00:17:10,543 --> 00:17:12,584 Hautu guztiak neure esku daude. 290 00:17:12,668 --> 00:17:13,876 Azken hitza dut. 291 00:17:13,959 --> 00:17:16,418 Hala iraungo du. Gutxi gorabehera. 292 00:17:19,334 --> 00:17:23,126 Dirua haiena da. Kontrol apur bat nahiko dute. 293 00:17:24,501 --> 00:17:25,334 Bazatoz? 294 00:17:26,126 --> 00:17:27,459 Hurrengoa hartuko dut. 295 00:17:27,543 --> 00:17:30,918 Larrigarria dirudi, baina akordioa ez da hain txarra. 296 00:17:31,001 --> 00:17:33,876 Izan ere, gozo-gozoa eta freskagarria 297 00:17:33,959 --> 00:17:35,043 irudituko zaizu. 298 00:17:43,626 --> 00:17:44,668 Barkatu. 299 00:17:45,293 --> 00:17:47,626 - Barka. - Ezin dugu hala topo egiten jarraitu. 300 00:17:48,251 --> 00:17:51,876 Goizean ezin izan dut neure burua aurkeztu. James Crane naiz. 301 00:17:52,543 --> 00:17:53,793 Madolyn Addison. 302 00:17:53,876 --> 00:17:56,626 Baina uste dut hori bazenekiela jada. 303 00:17:56,709 --> 00:18:00,376 Sinesgaitza da, baina nire arreba, Jenny Crane, ezagutzen duzu. 304 00:18:00,459 --> 00:18:02,501 Klasekideak izan zineten Brown-en. 305 00:18:02,584 --> 00:18:04,043 Harro dago horregatik. 306 00:18:05,334 --> 00:18:07,084 Jenny. Jennifer. 307 00:18:08,293 --> 00:18:09,834 Zer moduz gure Jenny? 308 00:18:11,209 --> 00:18:13,918 - Ez zara gezurti ona, ezta? - Ez dut DNAn. 309 00:18:15,001 --> 00:18:19,959 Bilera edo zita bat ez baduzu-- Nola ez duzu izango? Madolyn Addison zara. 310 00:18:20,043 --> 00:18:22,126 --hartuko duzu zeozer nirekin? 311 00:18:22,876 --> 00:18:25,251 Egun honen ostean, merezi dut trago bat. 312 00:18:26,001 --> 00:18:28,668 Gramercy-ko hoteleko tabernan, adibidez? 313 00:18:28,751 --> 00:18:31,918 Perrier zerrendan azaldu da. 9etan izango naiz bertan. 314 00:18:36,959 --> 00:18:38,251 Galdera arraro bat: 315 00:18:39,209 --> 00:18:42,126 nire ilea bilduko duzu aldare bat eraikitzeko? 316 00:18:42,209 --> 00:18:44,501 Ez. Zergatik? Gertatu zaizu inoiz? 317 00:18:45,876 --> 00:18:46,876 Birritan. 318 00:18:50,918 --> 00:18:51,918 Planik gaurko? 319 00:18:52,001 --> 00:18:56,626 Igotako edukiari begiratuko diot, jendeari ez gustatzeko arrazoia jakin nahian. 320 00:18:56,709 --> 00:18:57,793 Niri gustatu zait. 321 00:18:58,376 --> 00:18:59,918 "Posatzeko erronka?". 322 00:19:00,001 --> 00:19:04,626 Beyoncé-k seigarren albumarekin egin zuen bezala, beldurrik gabe aritu zara. 323 00:19:04,709 --> 00:19:07,793 Ez naiz Beyoncé. Ez naiz Kelly Rowland ere. 324 00:19:08,418 --> 00:19:11,334 Eduki onak sortu ezin dituen galtzailea naiz. 325 00:19:11,876 --> 00:19:13,543 Bi gauzatan naiz ona: 326 00:19:13,626 --> 00:19:16,418 takoietan zilipurdiak egiten eta nagusiaren bota miazkatzen. 327 00:19:16,501 --> 00:19:20,459 Mugikorra ahaztu behar duzu. Egon zara inoiz Ematxar Baboan? 328 00:19:20,543 --> 00:19:23,209 - Hala deitu didate noizbait. - Hinkle Room-eko festa da. 329 00:19:23,793 --> 00:19:26,876 Bushwick-eko queer tokirik onena da. Zatoz! 330 00:19:27,418 --> 00:19:29,043 Zatoz ondo pasatzera. 331 00:19:29,126 --> 00:19:32,668 Ahatz ezazu mugikorra. Lan egin dezala algoritmoak. 332 00:19:33,793 --> 00:19:35,626 Ematxar Baboa. 333 00:19:35,709 --> 00:19:37,751 Ematxar Baboa. 334 00:19:37,834 --> 00:19:40,626 - Ematxar Baboa. - Gu ere bagoaz Ematxar Babora. 335 00:19:41,876 --> 00:19:43,376 - Benetan? - Bai ba. 336 00:19:44,251 --> 00:19:46,293 Elkartu ahalko zarete azkenean. 337 00:19:49,001 --> 00:19:51,001 Gaia "2003" da. 338 00:19:51,084 --> 00:19:54,668 Look deigarriak derrigorrezkoak dira. Zuretzat ez da arazoa. 339 00:19:56,334 --> 00:19:57,168 Joango naiz. 340 00:20:00,209 --> 00:20:02,543 Zilipurdiak egin ditzakezu takoietan? 341 00:20:02,626 --> 00:20:04,918 Mozkortzen banauzu, ikusiko duzu. 342 00:20:24,918 --> 00:20:25,751 Bale. 343 00:20:47,168 --> 00:20:51,293 Igogailuan ezagutu duzun tipo batekin hartuko duzu zerbait? 344 00:20:52,084 --> 00:20:54,751 - Hemen egongo naiz. - Teddy, bigarren ilaran zaude. 345 00:20:54,834 --> 00:20:57,918 Ezagutzen zaitut: ez da gau luzea izango. 346 00:20:58,751 --> 00:21:00,751 Gizonari aukera bat emango ez diodala diozu? 347 00:21:00,834 --> 00:21:04,584 - Gatzduna eta galanta da. - Aldareko tipoa halakoa zen. 348 00:21:04,668 --> 00:21:07,709 Badakizu zer? Agian gehiegi hitz egin dut. 349 00:21:07,793 --> 00:21:11,918 Gehiegi? Psikologoa zaitut, eta gainera ez dizut gezurrik esan behar. 350 00:21:12,418 --> 00:21:13,959 Ea, esan esan beharrekoak. 351 00:21:14,876 --> 00:21:16,918 Inori ez diozu aukerarik ematen. 352 00:21:17,668 --> 00:21:20,001 Hamptons-eko milioiduna, kasurako. 353 00:21:20,084 --> 00:21:21,126 Westhampton-ekoa zen. 354 00:21:21,209 --> 00:21:24,626 Grabatu egingo zaitut, esandakoa entzun dezazun. 355 00:21:24,709 --> 00:21:28,459 Badakit muga goian jartzen dudala beti, esparru guztietan. 356 00:21:28,543 --> 00:21:30,501 Baina gai naiz jendeari lotzeko. 357 00:21:30,584 --> 00:21:34,834 Izan ere, inoiz baino gehiago lotu beharko natzaio tratu bati. 358 00:21:34,918 --> 00:21:37,834 Ez ni dena kontrolpean edukitzera ohituta dagoen 359 00:21:37,918 --> 00:21:40,876 diva aldendu eta buruiritzia izango banintz bezala tratatu. 360 00:21:41,459 --> 00:21:44,334 Ez esan lelokeriarik. Zu ez zara buruiritzia. 361 00:21:49,001 --> 00:21:52,084 - Afaria prest dago. - Ezin. Apaindu behar naiz. 362 00:21:52,168 --> 00:21:53,501 Barka. 363 00:21:53,584 --> 00:21:57,001 Zu, Marco Mejia, lanpetuegi zaude aste bitartean afaltzeko? 364 00:21:57,084 --> 00:21:58,376 Zer egiteko? 365 00:22:00,251 --> 00:22:01,084 Apaintzeko. 366 00:22:02,834 --> 00:22:04,876 Festa baterako apaindu behar naiz. 367 00:22:04,959 --> 00:22:08,126 Hona gakoa: zertarako apaindu behar zara zu? 368 00:22:08,209 --> 00:22:09,209 Ezertarako ez. 369 00:22:09,293 --> 00:22:13,251 - Asko pinpirindu zara baina. - Bezero batekin elkartzekoa naiz. 370 00:22:13,334 --> 00:22:16,834 Ilea ponpoxtu duzu, eta ezpainak margotu. 371 00:22:16,918 --> 00:22:18,751 Paxa daramazu? 372 00:22:18,834 --> 00:22:21,209 Ados. Zita da. Bale? Baina… 373 00:22:21,793 --> 00:22:23,876 - Lotsagorritu zara! - Ez horixe. 374 00:22:23,959 --> 00:22:25,751 Entzun. Zita bere etxean dugu. 375 00:22:25,834 --> 00:22:28,959 Ez dut gaua han emango. Ez duzu zertan gehiago jakin. 376 00:22:29,876 --> 00:22:32,459 Tira, zita badenez, 377 00:22:32,543 --> 00:22:34,751 apur bat gehiago ahalegin zaitezke. 378 00:22:35,376 --> 00:22:36,376 Highlightera da. 379 00:22:38,084 --> 00:22:39,209 Hementxe. 380 00:22:39,876 --> 00:22:40,751 Eta hementxe. 381 00:22:41,668 --> 00:22:42,834 Eder-eder. 382 00:22:44,501 --> 00:22:45,709 Ez zaitut itxarongo. 383 00:22:47,584 --> 00:22:48,626 Hepa. 384 00:22:50,334 --> 00:22:51,334 Hepa. 385 00:22:51,959 --> 00:22:52,959 Abokatua naiz. 386 00:22:53,626 --> 00:22:58,334 Kaixo denoi! Ni naiz, Marco. Gaurkoan, erlojua atzeratuko duen looka 387 00:22:58,418 --> 00:23:00,126 erakutsiko dizuet. 388 00:23:00,209 --> 00:23:02,876 Zatozte, Avril Lavigne-ren fan guztiak. 389 00:23:02,959 --> 00:23:06,418 Gaurkoan, My Chemical Romance-n sua piztuko dugu. 390 00:23:06,501 --> 00:23:10,459 Egurra emango diegu metxei eta begi-arkatzari. 391 00:23:10,543 --> 00:23:13,501 Txundi-txundituta utziko ditugu denak. Zergatik? 392 00:23:13,584 --> 00:23:14,834 Ederrak garelako. 393 00:23:14,918 --> 00:23:16,168 Esazu ozen. 394 00:23:38,334 --> 00:23:39,793 Marco, laztana! 395 00:23:40,501 --> 00:23:42,376 Zer zabiltza proletarioekin? 396 00:23:42,459 --> 00:23:45,751 Nirekin zaude. Komunean egingo ditugu ilara bakarrak. 397 00:23:46,459 --> 00:23:49,084 Txantxa da! Nahiago ditut dosi txikiak. 398 00:23:49,793 --> 00:23:50,626 Kaixo! 399 00:23:51,293 --> 00:23:52,293 Milesker. 400 00:23:54,043 --> 00:23:54,876 KAIXO, GALANTA 401 00:23:55,376 --> 00:23:57,918 Zure sare sozialetako etsaia ere etorri da. 402 00:23:58,001 --> 00:23:59,668 Look iraingarria du gero. 403 00:23:59,751 --> 00:24:02,084 UTZI TXIROA IZATEARI 404 00:24:02,626 --> 00:24:04,793 Gaiera ederto mugatu da baina. 405 00:24:04,876 --> 00:24:05,876 Arrazoi. 406 00:24:05,959 --> 00:24:09,084 Zer moduz Madolynen edukien zenbakiak? 407 00:24:09,168 --> 00:24:12,293 Ez dakit ba. Ez ditut begiratu. 408 00:24:12,376 --> 00:24:13,751 Erantzun zuzena. 409 00:24:13,834 --> 00:24:16,376 - Zergatik? - Algoritmoari utziko diodalako. 410 00:24:16,459 --> 00:24:17,959 Bingo! 411 00:24:18,043 --> 00:24:20,459 Urtea 2003 zen. 412 00:24:20,543 --> 00:24:23,918 Umeek betaurreko mardulak eta kamiseta vintageak zeramatzaten. 413 00:24:24,001 --> 00:24:28,126 Eta unetxo batez, Justin Timberlake nahiko itzela izan zen. 414 00:24:28,834 --> 00:24:33,293 Beyoncé-k "Crazy in love" kantuan dioen bezala, maitemin zaitezte. 415 00:24:33,376 --> 00:24:36,668 Edan beldurrik gabe, Irak ilegalki inbaditzear gaude! 416 00:24:36,751 --> 00:24:38,334 Aurrera! 417 00:24:40,459 --> 00:24:44,168 Kaixo, ene erregina beltz gogokoena! Zer moduz? Behar duzu ezer? 418 00:24:44,251 --> 00:24:46,834 - Ba al duzu doako makillajerik? - Ai, ama. 419 00:24:46,918 --> 00:24:50,459 Marco, Dizmal Failure duzu, Ematxar Baboaren anfitrioia. 420 00:24:50,543 --> 00:24:53,668 Dizmal, Marco da. Lankide dut Madolynenean. 421 00:24:53,751 --> 00:24:55,668 Aibala, alajaina. Look ederra. 422 00:24:55,751 --> 00:24:57,251 Ze look? Ala esnatu naiz. 423 00:24:57,334 --> 00:25:00,459 Hara, Beyoncé. Datorrela drag gauera. 424 00:25:00,543 --> 00:25:01,959 Gustuko duzu draga? 425 00:25:02,043 --> 00:25:03,959 Ai ene, izugarri gustatzen zait. 426 00:25:04,043 --> 00:25:07,459 Zure drag queenik gogokoenak? RuPaul's Drag Racen egon gabekoak. 427 00:25:07,543 --> 00:25:11,459 - Ez zait bat ere otutzen. - Honen argazki bat behar dut. 428 00:25:11,543 --> 00:25:13,376 - Zerena? - Zure lañotasunarena. 429 00:25:14,834 --> 00:25:16,876 Lagunak gara. Inoiz ez zara berdina izango. 430 00:25:18,959 --> 00:25:20,418 Hepa. Iritsi gara. 431 00:25:20,501 --> 00:25:22,793 - Kaixo! - Ilara luze eta aspergarria. 432 00:25:22,876 --> 00:25:25,334 Bigarren eskuko dendan erosi dut hau. 433 00:25:25,418 --> 00:25:27,043 Ederto. Gustuko dut. 434 00:25:28,001 --> 00:25:30,418 Eta Benek Star Trekeko jantzia darama. 435 00:25:31,126 --> 00:25:33,959 Star Trek: Enterpriseko arropa daramat. 436 00:25:34,043 --> 00:25:37,043 Eta noizko telesaila da? 2003koa. 437 00:25:37,126 --> 00:25:38,709 Gaia biribildu dut, ezta? 438 00:25:38,793 --> 00:25:40,668 Bale. Bale. 439 00:25:42,251 --> 00:25:45,668 - Izukaitza zara erabat. - Goazen trago bila. 440 00:25:46,293 --> 00:25:49,001 Zera, e-- Erronka ez dut gainditu. 441 00:25:50,459 --> 00:25:54,709 Tira, ez baitut, zera, posatu. 442 00:25:54,793 --> 00:25:56,293 Ezagutzen duzu erronka? 443 00:25:56,376 --> 00:25:58,293 Jakina. Zure edukia ikusten dut. 444 00:25:59,209 --> 00:26:01,209 Lankideak garelako. Ezta? 445 00:26:01,793 --> 00:26:05,876 Zer moduz dabil erronka? Ez, ezidazu esan. Algoritmoak egingo du lana. 446 00:26:05,959 --> 00:26:10,126 Argitalpen bat jo eta su ari da. Gaur gauean igo duzuna. 447 00:26:10,209 --> 00:26:12,459 Egon, gaur gauean ez dut ezer igo. 448 00:26:12,543 --> 00:26:15,668 Bai ba. Ez dakit Madolynek nola utzi dizun. 449 00:26:15,751 --> 00:26:18,584 Erreala eta nazkagarria da. 450 00:26:19,584 --> 00:26:21,459 Ai, Gaga-ren izenean. 451 00:26:24,918 --> 00:26:27,793 Instagramen bilatu zaitut. Lanpetuta zaude gero. 452 00:26:28,793 --> 00:26:30,084 Ona al da orrialdea? 453 00:26:30,168 --> 00:26:34,251 Ia inoiz ez naiz sartzen. Langileek egiten dute nire ordez. 454 00:26:34,959 --> 00:26:36,793 Lan egitea modukoa izango da. 455 00:26:36,876 --> 00:26:39,001 Tratu bat: utz ditzagun mugikorrak. 456 00:26:40,043 --> 00:26:40,918 Konforme. 457 00:26:41,001 --> 00:26:43,376 Ez dut mugikorrik behar. Mito bat dut aurrean. 458 00:26:44,793 --> 00:26:47,126 Ez nuke halakorik ozen esango. 459 00:26:48,584 --> 00:26:51,918 Zer-nolakoa da Madolyn Addison izatea? 460 00:26:52,001 --> 00:26:55,626 - Orain gauza asko ari zaizkit gertatzen. - Ona dirudi. 461 00:26:55,709 --> 00:26:58,418 Enpresak hazteko aukera du. 462 00:26:58,501 --> 00:26:59,668 Ona dirudi ere bai. 463 00:26:59,751 --> 00:27:01,376 Baliteke ona izatea, baina… 464 00:27:02,418 --> 00:27:05,334 kontrola beste norbaiti ematea ekarriko luke. 465 00:27:05,418 --> 00:27:07,168 Eta hori ez da hain ona? 466 00:27:07,251 --> 00:27:08,251 Ez. 467 00:27:08,334 --> 00:27:12,543 Jakizu, kontrola erabat eta zeharo gustatzen zait. 468 00:27:13,126 --> 00:27:15,293 Modelo garaian, ez nuen kontrolik. 469 00:27:15,376 --> 00:27:18,168 Jende zirrilaria eta paparazzi itogarriak nituen nonahi. 470 00:27:18,251 --> 00:27:21,293 Eta, finean, aurrera egiten zuen erlojua. 471 00:27:21,376 --> 00:27:23,001 Gogorra izango zen. 472 00:27:23,084 --> 00:27:26,709 Ba bai. Baina pertseberatu eta biziraun nuen. 473 00:27:26,793 --> 00:27:30,168 Biziraun bakarrik ez: arrakasta izan zenuen. 474 00:27:34,001 --> 00:27:37,459 Barkatu. Barkatu. Egozentrikoa naiz erabat. 475 00:27:37,543 --> 00:27:39,959 Ez dizut zer egiten duzun galdetu. 476 00:27:40,668 --> 00:27:44,168 - Nahiko aspergarria da. - Ez da hain aspergarria izango. 477 00:27:44,251 --> 00:27:48,168 Bideo industrialen enpresa bat dut. Bezero korporatiboak ditut. 478 00:27:48,251 --> 00:27:49,251 Aspergarria da. 479 00:27:50,459 --> 00:27:51,751 Zeharo aspergarria. 480 00:27:54,668 --> 00:27:55,501 Bai ba. 481 00:27:56,251 --> 00:27:57,251 Ukaezina da. 482 00:27:59,459 --> 00:28:00,459 Txarra al da? 483 00:28:00,543 --> 00:28:03,084 Oporraldi garaiko telebista baino txarragoa. 484 00:28:03,168 --> 00:28:06,293 Madolyn Addison edukien hirugarren araua hautsi duzu: beti eder. 485 00:28:06,376 --> 00:28:09,293 - Eta lehenengoa eta bigarrena? - Beti irribarretsu, beti loreak. 486 00:28:09,376 --> 00:28:11,793 Ez dut nik igo. Ikusi duzu ordua? 487 00:28:11,876 --> 00:28:13,876 Ni ez nengoen bulegoan. 488 00:28:13,959 --> 00:28:14,959 Chad bai. 489 00:28:15,043 --> 00:28:19,084 Badaki mugikorra non dugun, eta zuri buruz aritu zait etengabe. 490 00:28:19,751 --> 00:28:21,793 Ba ezabatu egingo dut, eta kito. 491 00:28:21,876 --> 00:28:25,043 Hori pantaila-irudia da. Mundu guztiak ikusi du jada. 492 00:28:25,126 --> 00:28:26,209 Ez da plan ona. 493 00:28:26,876 --> 00:28:29,376 Ba Madolyni esango diot Chad izan dela. 494 00:28:29,459 --> 00:28:32,876 Eta gero zer? Ero agertu? Nola lagunduko lizuke horrek? 495 00:28:32,959 --> 00:28:35,334 Publikoaren aurreko krisia hasi duzu. 496 00:28:35,418 --> 00:28:37,334 Hiru gauza egin behar dituzu: 497 00:28:37,418 --> 00:28:39,709 Lehena, ohar-aplikazioan barkamena eskatzea. 498 00:28:39,793 --> 00:28:42,168 Bigarrena, Instagram Liven negar egitea. 499 00:28:42,251 --> 00:28:44,501 Azkena, krisi klimatikoa konpontzea. 500 00:28:45,084 --> 00:28:46,584 - Funtzionatuko luke? - Ez. 501 00:28:48,043 --> 00:28:50,334 Enpresa saldu nahi duela esan dit. 502 00:28:50,418 --> 00:28:53,209 "Ustekaberik ez" esan dit. Itxura ona behar du. 503 00:28:53,293 --> 00:28:54,793 Salmenta ezeztatuko ote du honek? 504 00:28:54,876 --> 00:28:58,126 Tira, Madolynek beti ematen du bigarren aukera bat. 505 00:28:58,209 --> 00:28:59,834 Hau bigarren aukera dut ja. 506 00:28:59,918 --> 00:29:01,418 Ba kaleratuko zaitu. 507 00:29:10,918 --> 00:29:12,626 Ez nekien hain berandu zenik. 508 00:29:14,126 --> 00:29:16,959 Milesker etxetik ateratzeagatik eta gau inprobisatuagatik. 509 00:29:17,043 --> 00:29:19,959 Milesker pasadizoengatik. Gogoratuko dut gau hau. 510 00:29:21,418 --> 00:29:23,543 - Egin ahal dizut galdera bat? - Bai. 511 00:29:24,251 --> 00:29:27,959 Zure bezero korporatiboko bideo-enpresak erosle bat balu, 512 00:29:29,793 --> 00:29:30,834 onartuko zenuke? 513 00:29:31,543 --> 00:29:34,043 Alde onak eta txarrak hausnartuko nituzke. 514 00:29:34,126 --> 00:29:37,834 Dirua, nire rola… Baina, batez ere, sortze-kontrolari eutsi nahiko nioke. 515 00:29:38,793 --> 00:29:42,584 Biziraun behar duzu, baina zeure buruarekin ondo moldatu ere bai. 516 00:29:44,376 --> 00:29:46,001 Ez dut atzean geratu nahi. 517 00:29:50,793 --> 00:29:52,793 Hona nire autoa. 518 00:29:52,876 --> 00:29:55,584 Eta hona nire txartela. 519 00:30:04,418 --> 00:30:07,793 Zer moduz? Oso txarto? Kolonia okerra jarri du? 520 00:30:07,876 --> 00:30:10,709 Edari okerra eskatu du? Istorio okerra kontatu? 521 00:30:10,793 --> 00:30:12,501 Argia topatzen lagundu dit. 522 00:30:14,959 --> 00:30:15,876 SARRERA 523 00:30:19,918 --> 00:30:21,626 Aizu. Bazoaz? 524 00:30:22,626 --> 00:30:24,543 Bai, festa bukatu egin da. 525 00:30:24,626 --> 00:30:26,334 Niretzat bai, behintzat. 526 00:30:27,209 --> 00:30:31,334 Starfleet-eko ofiziala naizenez, trenera iritsi arte lagunduko dizut. 527 00:30:32,834 --> 00:30:35,959 - Ondo egongo naiz. Hala espero dut. - Ondo ez, itzel. 528 00:30:38,001 --> 00:30:39,918 Benetan: mundua aldatuko duzu. 529 00:30:42,001 --> 00:30:43,001 Gabon, Ben. 530 00:30:47,376 --> 00:30:48,376 Aizu, Marco! 531 00:30:49,251 --> 00:30:50,084 Bai? 532 00:30:52,418 --> 00:30:53,376 Ederra zara. 533 00:30:56,418 --> 00:30:57,251 Esazu ozen. 534 00:31:20,751 --> 00:31:23,126 Zer zabiltza hemen? Goiz-goiz da eta! 535 00:31:23,209 --> 00:31:26,168 Tira, agian ez dit axola. Etxejabea naiz soilik. 536 00:31:26,918 --> 00:31:27,959 Ama? 537 00:31:28,543 --> 00:31:31,418 Nire hitzik gogokoena! Zer duzu? 538 00:31:32,543 --> 00:31:35,209 Zure bulego nazkagarriko lana libre al dago? 539 00:31:35,793 --> 00:31:37,543 Zergatik? Bota zaituzte? 540 00:31:38,209 --> 00:31:39,293 Segur aski. 541 00:31:39,376 --> 00:31:42,709 Hanka gogotik sartu dut. Salmenta bat izorratu dut akaso. 542 00:31:42,793 --> 00:31:45,459 Nagusiak jakiten duenean, hil egingo nau. 543 00:31:45,543 --> 00:31:47,043 Zer egin duzu? 544 00:31:47,126 --> 00:31:49,834 Argazki itsusi bat igo. Itxura denez. 545 00:31:51,001 --> 00:31:53,126 Besterik ez? Eta zer? 546 00:31:53,209 --> 00:31:57,251 Garrantzitsua da. Nagusia modeloa dut. Edertasuna ezinbestekoa da. 547 00:31:57,334 --> 00:31:58,293 Utzi ikusten. 548 00:32:01,293 --> 00:32:02,876 Ez da horren txarra. 549 00:32:02,959 --> 00:32:05,251 Nik argazki okerragoak ditut. 550 00:32:05,334 --> 00:32:08,251 Keinu naturala iruditzen zait. 551 00:32:08,334 --> 00:32:11,168 - Benetan? - Denok dugu lelo itxura batzuetan. 552 00:32:11,251 --> 00:32:13,334 Madolyn Addisonek ere bai. 553 00:32:13,418 --> 00:32:15,334 Ez da txarra, ausarta baizik. 554 00:32:17,668 --> 00:32:19,376 Ikuspegian datza denak, ezta? 555 00:32:19,459 --> 00:32:22,709 Edo gezur sinesgarriak esatean. Iaioa zara horretan. 556 00:32:24,709 --> 00:32:28,418 Badakit nola konpondu. Betidanik izan nahi izan dut influencera. 557 00:32:28,501 --> 00:32:31,709 Une garrantzitsu batean influencera izateko parada dut. 558 00:32:34,168 --> 00:32:35,168 Egon! 559 00:32:36,709 --> 00:32:37,709 Zer moduz? 560 00:32:38,626 --> 00:32:39,834 Highlighterak lagundu dit. 561 00:32:47,584 --> 00:32:48,959 Egun on, Madolyn. 562 00:32:49,043 --> 00:32:51,918 Itzelezko itxura duzu gaurkoan. 563 00:32:52,001 --> 00:32:54,668 Zeure buruaz seguru agertzeko, itxura garrantzitsua da. 564 00:32:55,626 --> 00:32:58,001 Ez zara sare sozialetan sartu gaur? 565 00:32:58,084 --> 00:32:59,918 Ez. Zergatik? 566 00:33:00,001 --> 00:33:02,376 Ez, ezergatik ez. 567 00:33:04,709 --> 00:33:06,501 Chad, erabakia hartu dut. 568 00:33:07,709 --> 00:33:09,418 Gondola zaharrari eutsiko diogu. 569 00:33:09,501 --> 00:33:13,793 Ez LEDik, ez makillaje digitalik, ez Swarovski kristalik. 570 00:33:13,876 --> 00:33:14,918 Ai, ez! 571 00:33:15,543 --> 00:33:18,459 Ama, ulertu duzu. Ulertu duzu azkenean. 572 00:33:18,543 --> 00:33:21,834 Eta Vendemiaireri ez diogu ezer salduko. 573 00:33:21,918 --> 00:33:24,084 Uste ez baduzu ere, hazi nahi dut, 574 00:33:24,168 --> 00:33:28,168 baina ez dut sortze-kontrola alde batera utzi nahi. 575 00:33:28,251 --> 00:33:30,251 - Ezta, Marco? - Bada. 576 00:33:31,084 --> 00:33:34,709 - Salmentak ez dira behar bezain onak. - Hobetuko ditugu. 577 00:33:35,418 --> 00:33:37,126 Beti bezala. Hobetuko ditugu. 578 00:33:38,001 --> 00:33:40,668 Jakizu, xelebrea da Marcoz hainbeste fidatzea, 579 00:33:42,084 --> 00:33:44,876 zuri hala begiratzen dizu eta. 580 00:33:48,626 --> 00:33:49,918 Zuk igo duzu… 581 00:33:52,001 --> 00:33:53,001 hori? 582 00:33:53,876 --> 00:33:55,084 Bai. 583 00:33:55,168 --> 00:33:56,209 Hala da. 584 00:33:58,084 --> 00:34:02,126 Ederra zara, baina jendeak zure alde hau ikusi behar du ere bai. 585 00:34:02,918 --> 00:34:08,459 Paratzea eta prest agertzea gustatzen zaizu, baina hau altxor bat da. 586 00:34:09,626 --> 00:34:11,501 Hamaika atsegite jaso dituzu. 587 00:34:11,584 --> 00:34:12,959 Michelle Obama-k iruzkindu du. 588 00:34:13,043 --> 00:34:14,959 Michelle Obamak? Emadazu hori. 589 00:34:18,709 --> 00:34:21,501 Argazkia ezabatzeko agindu nizun. 590 00:34:23,501 --> 00:34:25,084 Nik jakin gabe igo duzu. 591 00:34:26,251 --> 00:34:27,084 Badakit. 592 00:34:27,168 --> 00:34:29,876 Oker jokatu dut. Aurpegira esan behar nizun. 593 00:34:29,959 --> 00:34:33,001 Hitzematen dizut, hurrengoan ez da errepikatuko. 594 00:34:33,709 --> 00:34:36,793 Halako hurrengorik ez egoteaz ziurtatuko naiz, Marco. 595 00:34:38,668 --> 00:34:40,501 Konfiantza hauskorra da. 596 00:34:46,751 --> 00:34:48,959 Ez zenidan kontra egin behar. 597 00:34:51,376 --> 00:34:53,626 Ez zenuen tirante beltza itzuli behar. 598 00:34:53,709 --> 00:34:55,334 Fashiona zen. 599 00:35:03,459 --> 00:35:05,251 Dena entzun dut. 600 00:35:05,334 --> 00:35:08,626 Badakit nabarmendu behar dudala. Arazoa saihestu baino ez dut egin. 601 00:35:08,709 --> 00:35:11,668 - Baina-- - Madolyn ondo sentiarazi duzu 602 00:35:11,751 --> 00:35:14,126 kontrolatu ezin duen zerbaiten inguruan. 603 00:35:16,584 --> 00:35:18,168 Venetia berria zara zinez. 604 00:35:20,751 --> 00:35:22,168 Nik kafeak eta zuk telefonoak? 605 00:35:22,251 --> 00:35:23,251 Ados. 606 00:35:24,834 --> 00:35:26,793 Ezin duzu salmenta ezereztu. 607 00:35:26,876 --> 00:35:29,709 Enpresa ez da "Glamorous by Chad" deitzen. 608 00:35:34,668 --> 00:35:37,709 Saltzen ez badugu, Glamorous ere ez da izango. 609 00:35:41,209 --> 00:35:44,459 Huts egin zenuen, baina saiatu zinen behintzat. 610 00:35:44,543 --> 00:35:46,543 Ez ba. Ez nintzen saiatu. 611 00:35:46,626 --> 00:35:49,751 Ez nion zitarik eskatu. Ez nion galant esan. 612 00:35:50,501 --> 00:35:51,834 Saiatu nintzen, baina… 613 00:35:53,001 --> 00:35:53,876 ez nuen lortu. 614 00:35:53,959 --> 00:35:54,793 Zergatik ez? 615 00:36:00,543 --> 00:36:01,668 Izututa nengoelako. 616 00:36:21,001 --> 00:36:23,626 Salmentak trabatuta daudela esatea gutxi da. 617 00:36:23,709 --> 00:36:26,751 Maldan behera doaz. Eta diru-zulo ederra dugu. 618 00:36:27,959 --> 00:36:29,084 Odoljarioa. 619 00:36:29,668 --> 00:36:30,876 Chad. 620 00:36:31,668 --> 00:36:34,668 Zergatik luzatu zara hainbeste dena kontatzeko? 621 00:36:36,168 --> 00:36:40,209 Konponduko nuelakoan nengoen. Ez zintudan kezkatu nahi. 622 00:36:40,959 --> 00:36:44,459 Dena artezten zuen heroia izango nintzen. Sortze-lana zuri utziko nizun. 623 00:36:45,376 --> 00:36:46,876 Aukerak bukatu zaizkigu. 624 00:36:46,959 --> 00:36:50,043 Salmenta egin ezean, dena galduko dugu. 625 00:36:51,168 --> 00:36:53,709 Hepa! Glamourrez jositako familia da eta! 626 00:36:53,793 --> 00:36:57,209 - Kaixo. Barka, ezin zara hala sartu. - Bai horixe. 627 00:36:57,293 --> 00:36:58,793 Mesedez, ateak, Venetia. 628 00:37:00,209 --> 00:37:01,918 Ea, nor naiz? 629 00:37:05,876 --> 00:37:08,043 - Hara, ama zara! - Horixe berori! 630 00:37:08,126 --> 00:37:12,043 Argazkia asko gustatu zitzaidan. Michelle Obamak iruzkindu zuen. 631 00:37:13,334 --> 00:37:16,751 - Ausart-ausarta zara. - Ausarta naiz. 632 00:37:16,834 --> 00:37:19,293 New York gustatu zaizula dirudi. 633 00:37:19,376 --> 00:37:22,793 Sbarro-ko pizza probatu dut lehenengo aldiz. 634 00:37:22,876 --> 00:37:25,959 Broadway-ra joan naiz-- Zera, STOMP taldea ikustera. 635 00:37:26,751 --> 00:37:30,584 New Yorkeko oparitxorik jatorrena ekarri dizuet gainera. 636 00:37:31,168 --> 00:37:32,376 Cronut bat. 637 00:37:33,709 --> 00:37:36,709 - Dominick Ansel-ena. - Dominique du izena. 638 00:37:37,584 --> 00:37:40,084 Ondo da. Mesedez, har ezazu cronuta. 639 00:37:42,334 --> 00:37:45,084 Vendemiaire eta Glamorous by Madolyn-engatik. 640 00:37:45,168 --> 00:37:47,418 Ezkontza goibel eta koipetsua. 641 00:37:55,709 --> 00:37:57,751 Ez dut guztiz txerritu nahi. 642 00:37:58,709 --> 00:38:00,293 Gehiago ekarri ditut. 643 00:38:01,251 --> 00:38:03,168 Ez horregatik. Egun ona izan. 644 00:38:03,251 --> 00:38:04,418 Kaixo. 645 00:38:04,501 --> 00:38:06,834 Hepa. Gogoratzen zaitut. 646 00:38:08,501 --> 00:38:11,043 Eta nik zu. Nola zenuen izena? 647 00:38:11,126 --> 00:38:12,959 Peter? Ez. Porter. 648 00:38:13,043 --> 00:38:13,876 Preston. 649 00:38:15,209 --> 00:38:18,251 Parker. Baina hori bazenekien jada. 650 00:38:18,334 --> 00:38:20,376 Arraroa da elkarrekin topo egitea. 651 00:38:20,459 --> 00:38:23,418 Agian izkinan egon naiz, zure zain. 652 00:38:23,501 --> 00:38:24,709 Baduzu horren aditzerik? 653 00:38:24,793 --> 00:38:28,043 Niri ez litzaidake bururatu ere egingo halakorik egitea. 654 00:38:33,543 --> 00:38:35,376 Tira ba, besterik ez. 655 00:38:36,834 --> 00:38:39,418 Brillantina eta glamourra distrazioa baino ez dut orduan? 656 00:38:40,626 --> 00:38:43,168 Kontrakoa badirudi ere, ez duzu uste osoa zeure buruan. 657 00:38:43,251 --> 00:38:47,168 Baina sekretutxo bat: denok jokatzen dugu hala. 658 00:38:48,001 --> 00:38:51,043 Arrazoi duzu agian. Baina badakit zer nahi dudan. 659 00:38:51,126 --> 00:38:54,334 Nik ez dakit zer nahi duzun. Eskatu beharko didazu. 660 00:38:56,126 --> 00:38:58,751 - Zer egingo duzu datorren astean? - Ederto. 661 00:38:58,834 --> 00:39:00,876 - Geratuko gara agian? - Agian? 662 00:39:02,751 --> 00:39:07,084 Zurekin geratu nahi dut. Tragoak. Zita bat. Dena delakoa. Aurrera. 663 00:39:09,709 --> 00:39:10,543 Konforme. 664 00:40:33,626 --> 00:40:36,459 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte