1 00:00:18,501 --> 00:00:20,834 Kaixo denoi. Ni naiz, Marco. 2 00:00:22,584 --> 00:00:25,834 Looka edonon nola konpondu irakatsiko dizuet. Nonbait 3 00:00:28,126 --> 00:00:31,209 oso ondo pasatzen ari zaretenerako, etxera itzultzeko astirik gabe. 4 00:00:31,293 --> 00:00:32,543 ASTELEHENA 5 00:00:32,626 --> 00:00:33,751 Lehen araua. 6 00:00:35,209 --> 00:00:37,418 Ezpainak delineatzekorako astirik ez. 7 00:00:39,043 --> 00:00:41,543 Arkatza bikaina da kanpoan zaudenerako. 8 00:00:41,626 --> 00:00:42,626 ASTEARTE 9 00:00:42,709 --> 00:00:43,709 Bigarren araua. 10 00:00:44,751 --> 00:00:49,543 Gau bizia izan baduzu, jarri betzulo-makillajea bizi-bizi. 11 00:00:49,626 --> 00:00:50,626 ASTEAZKENA 12 00:00:50,709 --> 00:00:52,126 Hirugarren araua: 13 00:00:53,793 --> 00:00:55,043 Ez deshidratatu. 14 00:00:55,709 --> 00:00:57,543 Azala kaltetuko zaizu bestela. 15 00:00:58,251 --> 00:01:00,334 Eta araurik garrantzitsuena. 16 00:01:00,418 --> 00:01:01,418 OSTEGUNA 17 00:01:01,501 --> 00:01:03,793 Looka soila izan dadila. 18 00:01:03,876 --> 00:01:06,126 IKUSIKO DUGU ELKAR GAUEAN? 19 00:01:06,209 --> 00:01:07,709 Zorte ona izanez gero… 20 00:01:08,918 --> 00:01:11,334 berriz ere hondatuko duzu eta. 21 00:01:35,834 --> 00:01:36,918 Ai ene! 22 00:01:37,668 --> 00:01:39,251 Beste txanda bat? 23 00:01:39,334 --> 00:01:41,543 Barka, jauna. Nik ez dakit kiroleraz. 24 00:01:41,626 --> 00:01:43,834 - Irakatsiko dizut ba. - Irakatsi? 25 00:01:44,418 --> 00:01:46,251 Honi luzapena deritzogu. 26 00:01:46,334 --> 00:01:48,626 Ai, ama. Hutsartea! 27 00:01:50,126 --> 00:01:52,043 Ez dakit ezer zuri buruz. 28 00:01:52,126 --> 00:01:56,209 Astebete daramagu denak emanda. Jakin beharrekoa badakizu. 29 00:01:58,168 --> 00:01:59,501 Zer da hau? 30 00:01:59,584 --> 00:02:03,251 Institutuko hockey taldea. Bostondar peto-petoa naiz. 31 00:02:05,251 --> 00:02:06,418 Eta hau? 32 00:02:07,001 --> 00:02:09,668 Urtebetetzeko xanpaina. Botila gordetzen dut. 33 00:02:12,709 --> 00:02:14,084 Zer da hau? 34 00:02:16,126 --> 00:02:17,668 Hau. Gurea. 35 00:02:19,084 --> 00:02:20,501 Zer dugu esku artean? 36 00:02:21,126 --> 00:02:23,543 Ondo ari gara pasatzen. 37 00:02:25,334 --> 00:02:26,209 Besterik ez? 38 00:02:30,376 --> 00:02:31,543 Gustuko zaitut. 39 00:02:32,334 --> 00:02:33,543 Gustuko dut gurea. 40 00:02:34,126 --> 00:02:37,668 Baina guztia utzi nizun argi, ezta? 41 00:02:37,751 --> 00:02:40,001 Ez dut ezer serioa bilatzen. 42 00:02:41,459 --> 00:02:42,459 Nirekin. 43 00:02:43,418 --> 00:02:44,418 Inorekin ez. 44 00:02:45,293 --> 00:02:47,751 Eduki dut eduki beharrekoa. Ordaindu ere egin dut. 45 00:02:49,918 --> 00:02:51,376 Ondo da, ezta? 46 00:02:52,501 --> 00:02:54,959 Hau nahikoa da, ezta? 47 00:02:59,001 --> 00:03:01,293 Lanera joan behar dut berehala. 48 00:03:01,376 --> 00:03:04,626 Astebete daramat aldatu gabe. Epelak esango dizkidate. 49 00:03:04,709 --> 00:03:07,584 Edozer har dezakezu nire armairutik. 50 00:03:08,376 --> 00:03:09,668 Ene, halakorik. 51 00:03:09,751 --> 00:03:12,251 Utziko didazu hau top bilakatzen? 52 00:03:12,334 --> 00:03:13,418 "Ene, halakorik". 53 00:03:18,126 --> 00:03:19,126 Gauean… 54 00:03:19,918 --> 00:03:21,001 libre egongo naiz. 55 00:03:21,876 --> 00:03:23,043 Ni ez. 56 00:03:24,501 --> 00:03:27,751 Baina laster ikusiko dugu elkar. 57 00:03:27,834 --> 00:03:28,834 Hitzematen dizut. 58 00:03:32,168 --> 00:03:33,168 Jakizu… 59 00:03:34,501 --> 00:03:36,543 gauza polita dugu. 60 00:03:36,626 --> 00:03:38,501 Ez dezagun kontua zaildu. 61 00:03:39,168 --> 00:03:40,168 Konforme? 62 00:03:42,584 --> 00:03:43,584 Konforme. 63 00:03:50,084 --> 00:03:51,084 Konforme. 64 00:04:14,668 --> 00:04:17,126 "Harro nago itzela naizelako". 65 00:04:17,209 --> 00:04:20,418 "Harro nago indartsu agertzen naizelako". 66 00:04:20,501 --> 00:04:23,793 "Harro nago distiratsua naizelako". 67 00:04:23,876 --> 00:04:27,501 Ongi etorri Harrotasunera, Glamorous by Madolynen estilora. 68 00:04:27,584 --> 00:04:28,876 Eta ni harro nago 69 00:04:28,959 --> 00:04:31,043 leloa niri otu zitzaidala esateko. 70 00:04:31,126 --> 00:04:33,918 Gimnasioan entzun nuen abesti zahar batekoa da. 71 00:04:34,001 --> 00:04:36,501 TLC taldearena da. Ez da hain zaharra. 72 00:04:36,584 --> 00:04:38,293 - Zahar-zaharra. - Ezetz ba. 73 00:04:38,376 --> 00:04:40,084 Mezu oso garrantzitsua du: 74 00:04:40,168 --> 00:04:41,876 "Ona naiz. 75 00:04:41,959 --> 00:04:43,293 Hemen naiz. 76 00:04:44,251 --> 00:04:45,334 Nahikoa naiz". 77 00:04:46,001 --> 00:04:47,668 Alyssa dixit: gayei gustatuko zaie. 78 00:04:50,334 --> 00:04:51,834 Gustatu zaizu, ezta? 79 00:04:53,251 --> 00:04:55,543 Ez dakit ba. Lehen Harrotasuna dut. 80 00:04:55,626 --> 00:04:56,626 Tira, nik ez. 81 00:04:57,793 --> 00:04:58,876 Quibi plataforman. 82 00:04:59,709 --> 00:05:01,209 MoviePass zerbitzuan. 83 00:05:01,709 --> 00:05:03,709 Duane Reade farmazietan. 84 00:05:04,501 --> 00:05:08,793 Kanpainari BASIKS, oinarrizkoak, akronimoa esleitu diogu. 85 00:05:09,751 --> 00:05:12,418 B: "Bai, izan zatez sexya". 86 00:05:12,501 --> 00:05:14,584 Larrua beti da interesgarria. 87 00:05:14,668 --> 00:05:16,626 A: "Anbiguoa". 88 00:05:16,709 --> 00:05:18,709 Izan dadila alaia eta zentzurik gabekoa. 89 00:05:18,793 --> 00:05:22,209 "Love is love" abestia edota Lin-Manuel Miranda, kasurako. 90 00:05:23,876 --> 00:05:26,251 S: "Sexy? Ez". 91 00:05:27,043 --> 00:05:30,043 Larruak saltzen du, baina sexua izugarria da. 92 00:05:31,751 --> 00:05:34,501 I: "Inklusiboa, gutxi gorabehera". 93 00:05:35,084 --> 00:05:39,126 Kredo eta kolore oroko jende sexya onartzen dugu. 94 00:05:40,293 --> 00:05:42,001 K: "Korporatiboa". 95 00:05:42,084 --> 00:05:45,084 Gure marka Harrotasunaren banderako kolore denetan. 96 00:05:45,168 --> 00:05:49,126 Eta, azkenik, S: "Sexy? Ezetz ba". 97 00:05:49,668 --> 00:05:52,501 Ulertu dut. Ulertu dut. Tentuz aritzeko diozu? 98 00:05:53,043 --> 00:05:56,793 Tira, aritu aritu gara. Horrek badu esangurarik. 99 00:05:56,876 --> 00:06:00,084 Harrotasunean ariko den lehen luxuzko marka gara. 100 00:06:00,168 --> 00:06:04,043 Hortxe datza mezua. Ganoraz egitearekin, nahikoa dugu. 101 00:06:04,126 --> 00:06:06,001 Prentsak pozik hartuko du, 102 00:06:06,084 --> 00:06:07,626 eta are garrantzitsuagoa: 103 00:06:07,709 --> 00:06:08,959 Vendemiairek ere bai. 104 00:06:09,043 --> 00:06:11,626 Zure enpresa eta denon lanpostuak salbatuko ditugu. 105 00:06:13,043 --> 00:06:16,834 Tira, apur bat… oinarrizkoegia da. 106 00:06:17,834 --> 00:06:18,834 Ez horregatik. 107 00:06:19,543 --> 00:06:22,043 Kolore argiegiak ditu gure markarako. 108 00:06:22,626 --> 00:06:25,626 Britt, jarri beltz apur bat moldura horretan. 109 00:06:25,709 --> 00:06:27,251 Eta urre-kolorea? 110 00:06:28,876 --> 00:06:31,668 Eta erabili modeloak istorioa kontatzeko. 111 00:06:31,751 --> 00:06:34,126 Begira diezaiotela kamerari zuzenean. 112 00:06:35,209 --> 00:06:36,959 Eta nor azalduko da? 113 00:06:37,751 --> 00:06:39,126 Orain ikusi nahi duzu? 114 00:06:39,209 --> 00:06:40,501 Beti pauso bat aurretik. 115 00:06:43,626 --> 00:06:47,251 Ea, entzun. Gogora ezazue kanpaina konfidentziala dela. 116 00:06:47,334 --> 00:06:49,668 Lagunei ez irudirik erakutsi. 117 00:06:49,751 --> 00:06:51,959 Ez jarri honi buruzko istoriorik. 118 00:06:52,043 --> 00:06:55,584 Ez ezazue dantza-erronka biral bat sortu honen inguruan. 119 00:06:55,668 --> 00:06:58,626 Jendea harritzeko gaitasuna galduz gero, salmenta galduko dugu. 120 00:06:59,584 --> 00:07:00,418 Beste ezer? 121 00:07:01,626 --> 00:07:05,001 Sentitzen dut, Madolyn. Fitz-ek deitu du, argazki-ekipamendua dela eta. 122 00:07:05,084 --> 00:07:06,251 Erantzungo diot. 123 00:07:06,334 --> 00:07:11,001 Eta lan bikaina, Marco. Zugatik ez balitz, ez genuke kontzeptu hau izango. 124 00:07:15,959 --> 00:07:17,126 Milesker. 125 00:07:21,668 --> 00:07:25,418 Txalo eta guzti, baina astebetean ez duzu arropa aldatu. Nor da? 126 00:07:25,501 --> 00:07:29,001 Uberrekoa. Alokairua ordaindu beharko diot azkenean. 127 00:07:29,084 --> 00:07:31,126 - Serio ari zarete gero. - Ez ba. 128 00:07:31,209 --> 00:07:33,751 Dibertitzen ari baino ez garela esan dit. 129 00:07:33,834 --> 00:07:35,418 Eta gaur ezingo da geratu. 130 00:07:35,501 --> 00:07:36,668 Izutu dut, ezta? 131 00:07:36,751 --> 00:07:39,543 Dibertsioa beste zerbait bilaka daiteke. Izan jasankorra. 132 00:07:39,626 --> 00:07:43,876 Kontu serioetarako prest ez dagoela badio, esan zu ere ez zaudela prest. 133 00:07:43,959 --> 00:07:44,793 Oraingoz. 134 00:07:45,376 --> 00:07:46,834 Ordu bietan doa gimnasiora. 135 00:07:46,918 --> 00:07:51,626 Enboskada atsegin eta lasai bat jarriko diot kontua artezteko. 136 00:07:51,709 --> 00:07:53,459 Lehenik, zoaz lege sailera. 137 00:07:53,543 --> 00:07:55,459 Izan marka erregistratuen berri. 138 00:07:55,543 --> 00:07:58,168 Eta zoaz komunera ere bai. 139 00:07:58,251 --> 00:08:02,043 Jarri ur apur bat ilean. Garbi ezazu gizon-kutsu hori. 140 00:08:02,793 --> 00:08:03,626 Ados. 141 00:08:07,209 --> 00:08:09,334 Ezin diozu txalo ere egin umeari? 142 00:08:10,043 --> 00:08:13,376 - Ideia bat da bakarrik. - Enpresa salba dezake. 143 00:08:13,459 --> 00:08:16,043 Badakit bera akabatzen saiatu zinela, 144 00:08:16,126 --> 00:08:18,209 baina balioets ezazu apur bat. 145 00:08:18,293 --> 00:08:20,209 Aizu, nik ere egin nuen zerbait. 146 00:08:22,251 --> 00:08:23,709 Txalorik ez niretzat? 147 00:08:23,793 --> 00:08:27,459 Gizon zuri eta aberats amerikarra zara. Zure izateak berak 148 00:08:28,293 --> 00:08:30,126 dakartza txaloak. 149 00:08:32,584 --> 00:08:36,834 Umea izugarri gustatzen zaizu, baina nabarmen uzten zaitu etengabe. 150 00:08:36,918 --> 00:08:39,251 Ene begikoa da. Itxura ona ematen dit. 151 00:08:39,334 --> 00:08:42,626 Aulkia lortzen dudanean, ordezkatu egingo nau. 152 00:08:45,584 --> 00:08:49,418 Marco Mejiak zuk baino askoz lehenago lortuko du aulkia. 153 00:08:49,501 --> 00:08:53,376 Finean, berak salbatuko du enpresa, ezta? 154 00:08:53,459 --> 00:08:54,876 Saiatu zara. 155 00:08:54,959 --> 00:08:58,959 Zure ama hutsik gabe zerbitzatu dut hiru urtez. 156 00:08:59,043 --> 00:09:01,834 Beti nago gertu. Postua merezi dut. 157 00:09:03,209 --> 00:09:04,418 Jakina. 158 00:09:04,501 --> 00:09:07,418 Baina nor igoarazi erabaki behar duenean, 159 00:09:08,126 --> 00:09:11,376 nor balioetsiko du gehiago? Ideiak dakartzan laguna, 160 00:09:11,459 --> 00:09:13,959 ala irudiak prest dituena? 161 00:09:33,626 --> 00:09:35,834 Mamu bat ikusiz gero, ez nintzateke izutuko. 162 00:09:35,918 --> 00:09:37,043 Liluratuko nintzateke. 163 00:09:37,876 --> 00:09:40,043 Historia aldatuko lukeen aurkikuntza litzateke. 164 00:09:41,043 --> 00:09:44,876 Ez ezazu irentsi, Marco. Zeharo izutzen duen zerbait dakit. 165 00:09:48,626 --> 00:09:51,209 Zer egingo duzu gaur gauean, Marco? 166 00:09:51,918 --> 00:09:54,959 Banuen plan bat, baina orain ez dakit. 167 00:09:55,043 --> 00:09:56,834 Zerba? Aterako zara? 168 00:09:57,501 --> 00:10:00,334 Bai. Ateratzeko asmoa dut. 169 00:10:00,418 --> 00:10:01,501 Batu nakizuke? 170 00:10:02,334 --> 00:10:04,626 Jakina. Bai, nahi baduzu. 171 00:10:05,209 --> 00:10:06,376 Plan ederra. 172 00:10:06,459 --> 00:10:07,668 Zinez? 173 00:10:07,751 --> 00:10:09,126 Bai. 174 00:10:09,209 --> 00:10:13,459 Maizago geratu behar gara. Lagunak gara, ezta? 175 00:10:13,543 --> 00:10:14,543 Bai ba. 176 00:10:18,209 --> 00:10:20,668 Ahaztu zait lege sailera joatea. Banoa. 177 00:10:27,668 --> 00:10:29,334 Egin dut. Geratuko gara. 178 00:10:30,043 --> 00:10:32,209 Eta zer arazo duzu? Baietz esan du. 179 00:10:32,293 --> 00:10:35,668 Bai. Lagun gisa. Ez gara besterik izango inoiz. 180 00:10:37,001 --> 00:10:37,834 Ni ez naiz… 181 00:10:39,293 --> 00:10:41,001 bilatzen duena. 182 00:10:41,084 --> 00:10:43,126 Hitz egiten duzue behintzat. 183 00:10:43,209 --> 00:10:46,293 Venetiak astebete darama niri hurbildu gabe. 184 00:10:46,376 --> 00:10:48,626 Elkar zirraratu zenutelakoan nengoen. 185 00:10:48,709 --> 00:10:49,876 Bai ba. 186 00:10:49,959 --> 00:10:51,876 Baina ordutik aldendu egin zati. 187 00:10:53,001 --> 00:10:55,084 Jendearekin elkartzen txarra dela uste dut. 188 00:10:57,293 --> 00:10:59,293 Badago zaurgarri agertzen ez dakien jendea. 189 00:11:01,376 --> 00:11:03,168 Esango diot. Eskerrik asko. 190 00:11:04,584 --> 00:11:08,376 - Zerba zabiltza marka erregistratuekin? - Vendemiaireren kontua da. 191 00:11:08,459 --> 00:11:10,626 Kolore, produktu eta lelo bat ere ez 192 00:11:10,709 --> 00:11:13,668 inon erregistratuta ez dagoela ziurtatu nahi dugu. 193 00:11:13,751 --> 00:11:15,751 Orain erabiltzen ditugunak barne. 194 00:11:15,834 --> 00:11:18,334 Autonomoak kontratatu ditugu, laguntzeko. 195 00:11:18,418 --> 00:11:21,501 Ama marka erregistratuen abokatua da. Lan bila dabil. 196 00:11:21,584 --> 00:11:24,001 - Ez da lanaldi osoa. - Ez dio axola. 197 00:11:24,084 --> 00:11:26,334 - Lana etxetik da. - Are hobeto. 198 00:11:26,418 --> 00:11:29,626 Ederto. Proposa ezazu lege sailean. Aurrera. 199 00:11:29,709 --> 00:11:31,251 Ekarri Madolynen betikoa. 200 00:11:31,334 --> 00:11:33,584 Alyssarekin duen bilera bukatu da ia. 201 00:11:33,668 --> 00:11:35,959 Eta Uber mutila zelatatuko baduzu, 202 00:11:36,043 --> 00:11:37,126 egizu azkar. 203 00:11:42,293 --> 00:11:44,251 Bale, hauek zuretzat. 204 00:11:44,334 --> 00:11:46,084 Eta gauza bat gehiago: 205 00:11:46,168 --> 00:11:50,084 Vendemiaireren tratua dela eta, zure irudia sustatu dugu, 206 00:11:50,168 --> 00:11:51,751 eta loteria jausi zaigu. 207 00:11:51,834 --> 00:11:56,834 Manhattaneko 50 urtetik gorako 50 emakume handienen zerrendan zaude. 208 00:11:59,251 --> 00:12:00,959 Gala bat egingo dute gaur. 209 00:12:01,043 --> 00:12:02,668 Oso denbora gutxi falta da. 210 00:12:03,334 --> 00:12:05,418 Norbait ordezkatuko dut ala? 211 00:12:06,126 --> 00:12:09,168 - Tira-- - Ez esan. Ez dut jakin nahi. 212 00:12:10,334 --> 00:12:11,876 Aukera ederra dugu. 213 00:12:11,959 --> 00:12:14,084 Salmentari lagunduko dio akaso. 214 00:12:14,168 --> 00:12:17,084 Ez dakit adin aproposa dudan horretarako. 215 00:12:22,584 --> 00:12:27,001 Baina zeharo lotuta zaude 80ko hamarkadari. 216 00:12:27,084 --> 00:12:30,668 Google-n bilatu dut, eta China Club-era joan ohi zinen antza. 217 00:12:30,751 --> 00:12:32,084 Behin joan nintzen. 218 00:12:32,168 --> 00:12:34,584 - Jackie Collins-en liburu bat duzu. - Esamesak. 219 00:12:34,668 --> 00:12:36,543 Suzanne Sommers-ek salatu zintuen. 220 00:12:36,626 --> 00:12:37,584 Kasua irabazi nuen. 221 00:12:37,668 --> 00:12:39,584 Designing Womenen azaldu zinen. 222 00:12:39,668 --> 00:12:41,793 Umea baino ez nintzen. 223 00:12:41,876 --> 00:12:43,418 Kanpaina bat egin zenuen 224 00:12:43,501 --> 00:12:45,668 - Mr. T-erekin eta-- - Nahikoa da. 225 00:12:46,918 --> 00:12:50,959 Hain gutxi falta dela abisatu didazunez, ez dut jantzi berririk. 226 00:12:53,334 --> 00:12:55,959 - Tilda Swinton egongo da. - Erreserba ezazu atoan. 227 00:12:56,959 --> 00:12:59,209 Eta nor joango da zurekin? 228 00:12:59,293 --> 00:13:01,918 Esango dizut, nor izango den ziur dakidanean. 229 00:13:02,001 --> 00:13:03,126 Edertotxo. 230 00:13:10,626 --> 00:13:13,084 - Madolyn, unetxo bat? - Jakina. 231 00:13:15,376 --> 00:13:17,334 Marcoren kontuak pentsarazi dit-- 232 00:13:17,418 --> 00:13:20,793 Etorkizun urruneko kontuak ez dituzu eztabaidatzen, baina 233 00:13:21,543 --> 00:13:24,209 nik ere baditut enpresarako ideiak. 234 00:13:24,876 --> 00:13:26,251 Zirraraturik naute. 235 00:13:27,043 --> 00:13:29,834 Tira, gustuko dut grina lehiakorra. 236 00:13:30,584 --> 00:13:32,876 Poz-pozik entzungo ditut zure ideiak. 237 00:13:34,584 --> 00:13:35,959 Prest egongo naiz. 238 00:13:37,001 --> 00:13:40,501 - Bihar goizean esango dizkidazu? - Bale. 239 00:13:40,584 --> 00:13:42,668 Eta itxi ateak. 240 00:13:42,751 --> 00:13:43,751 Bai. Milesker! 241 00:13:50,543 --> 00:13:53,418 JAMES CRANE FILMEGILE KORPORATIBOA 242 00:14:20,126 --> 00:14:22,418 Kaixo! Nor dugu? 243 00:14:23,084 --> 00:14:24,959 Danny dugu. 244 00:14:25,043 --> 00:14:26,959 Danny. Danny. 245 00:14:27,043 --> 00:14:28,543 Eta nor da Danny? 246 00:14:30,001 --> 00:14:31,209 Tipo hauxe. 247 00:14:33,251 --> 00:14:34,251 Gauera arte. 248 00:14:37,543 --> 00:14:41,334 - Halakoak gustatzen zaizkizu? - Gauza asko gustatzen zaizkit. 249 00:14:43,251 --> 00:14:44,084 Haserre zaude? 250 00:14:44,168 --> 00:14:46,834 Ai ene. Ez ba! 251 00:14:46,918 --> 00:14:49,293 Dannyren kontaktua eman behar didazu. 252 00:14:49,376 --> 00:14:51,626 Hala, bera ikertu, eta hil egingo dut. 253 00:14:52,209 --> 00:14:55,668 - Ez duzu itxura onik. - Jaka ez duzu gustuko ala? 254 00:14:55,751 --> 00:14:59,126 Ez. Zeuk ez duzu itxura onik. Jeloskor zaude. 255 00:14:59,209 --> 00:15:02,626 Esan dizut: ez dut ezer seriorik nahi. Josteta dugu. 256 00:15:03,626 --> 00:15:05,709 Josteta. Bai, dibertitzen ari gara. 257 00:15:06,793 --> 00:15:09,584 Egon. Dibertitzen ari ginen. Orain 258 00:15:09,668 --> 00:15:11,418 aspertuta nago eta. 259 00:15:11,501 --> 00:15:12,834 Atsedena behar dut. 260 00:15:14,043 --> 00:15:15,251 Utziko nauzu ala? 261 00:15:15,876 --> 00:15:19,793 Ez ba! Inoiz ez gara elkarrekin ere egon, ezta? 262 00:15:19,876 --> 00:15:22,501 Barrua lasaitu nahi baduzu, Danny gertu duzu. 263 00:15:22,584 --> 00:15:24,876 Oso interesgarria dirudi. 264 00:15:24,959 --> 00:15:26,459 Plazera izan da! 265 00:15:27,334 --> 00:15:28,334 Agur. 266 00:15:42,293 --> 00:15:45,543 Ezin dut sinetsi. Erabat lotsagabetu naiz. 267 00:15:45,626 --> 00:15:50,834 Inoiz ez diot tipo bati errietarik egin halako zerbait dela eta. Inoiz ez. 268 00:15:52,668 --> 00:15:53,793 Zer gertatzen zait? 269 00:15:54,459 --> 00:15:56,209 Sentimenduak piztu dizkizu. 270 00:15:56,293 --> 00:15:59,959 Neskok lelokeriak egiten ditugu azkarregi zirraratzen garenean. 271 00:16:00,043 --> 00:16:02,376 Jolasean berriak diren neskek bereziki. 272 00:16:03,334 --> 00:16:07,043 Bera itzultzea behar dut. Dibertitzeko baino ez bada ere. 273 00:16:07,126 --> 00:16:08,584 Onartuko nuke. 274 00:16:08,668 --> 00:16:11,001 Gustuko dut josteta. Dibertigarria naiz. 275 00:16:12,668 --> 00:16:13,959 Zer egingo dut? 276 00:16:14,043 --> 00:16:16,126 Ahaztu behar duzu. Hori nola egin 277 00:16:16,209 --> 00:16:19,543 esango nizuke, baina giza baliabideetako talde batek ikertuko ninduke. 278 00:16:20,584 --> 00:16:21,418 Esan. 279 00:16:23,668 --> 00:16:27,793 Bi gorputz elkartzen direnean, beren bihotzek gauza bera egiten dute. 280 00:16:27,876 --> 00:16:32,209 Gorputzari jakinarazi behar diozu bihotzak aukera asko dituela. 281 00:16:32,293 --> 00:16:33,876 Norbait txortatzeko diozu? 282 00:16:35,293 --> 00:16:37,626 Madolyn Addisonen bulegoa. Okertu dira. 283 00:16:38,668 --> 00:16:39,959 Neska, zer da hau? 284 00:16:40,043 --> 00:16:42,751 Mesedez, ez esan gidoi bat idazten ari zarela. 285 00:16:42,834 --> 00:16:44,751 Ez, ideia bila ari naiz. 286 00:16:44,834 --> 00:16:46,751 Bilera bat dut Madolynekin. 287 00:16:46,834 --> 00:16:48,334 - Topatu duzu ezer? - Bai. 288 00:16:48,918 --> 00:16:52,376 Ideia zaharkituak. Beste marka denek kendu dizkigute jada. 289 00:16:52,459 --> 00:16:54,709 Zerbaitek ihes egin dit ziur. 290 00:16:54,793 --> 00:16:58,668 - Utzi laguntzen. - Ez dut laguntzarik behar. Beti bezala. 291 00:16:59,668 --> 00:17:02,418 Bale. Baina, laguntza behar duzunean, 292 00:17:02,501 --> 00:17:05,543 ez zaitez "harro egon", eta eska ezazu. 293 00:17:11,751 --> 00:17:14,709 Madolyn, setean prest duzu dena. 294 00:17:35,334 --> 00:17:37,251 Koloreak ez nau konbentzitzen. 295 00:17:37,334 --> 00:17:39,793 Ez al da beroegia, atzealdea ikusita? 296 00:17:40,418 --> 00:17:41,251 Telefonoa. 297 00:17:44,001 --> 00:17:46,668 James! Madolyn Addison naiz. 298 00:17:46,751 --> 00:17:49,334 Madolyn Addison. Hau plazera. Kontadazu. 299 00:17:49,418 --> 00:17:54,626 Ekitaldi batera joan behar dudala abisatu berri didate. 300 00:17:54,709 --> 00:17:56,043 Gaur gauean izango da. 301 00:17:57,209 --> 00:17:58,751 Libre bazaude… 302 00:17:58,834 --> 00:18:00,168 Noiz joango ginateke? 303 00:18:00,251 --> 00:18:03,751 Makillaje-enpresa baten kanpainako bideoaren B aldea ari naiz zertzen. 304 00:18:04,501 --> 00:18:08,293 Hau kointzidentzia. Kanpainako bideoa ari gara egiten gu ere bai. 305 00:18:08,918 --> 00:18:11,376 Informazio zeharo konfidentziala duzu. 306 00:18:12,543 --> 00:18:14,459 Itxura ederra duzu gaurkoan. 307 00:18:18,543 --> 00:18:20,418 Hamaika akordio sinatu ditut. 308 00:18:21,501 --> 00:18:23,126 Sekretua gordeko dizut. 309 00:18:23,209 --> 00:18:26,376 Aizue, ez. Ezta pentsatu ere. Argazkirik ez setean. 310 00:18:26,459 --> 00:18:28,668 Marketineko ematxarrek eskatu didate. 311 00:18:28,751 --> 00:18:31,251 Ematxar okerragoa naiz, eta ezetz esan dut. 312 00:18:31,793 --> 00:18:34,834 Nowhere-- Nowhere, geldi. Ez horixe, Nowhere. 313 00:18:36,751 --> 00:18:38,709 Kafe bat behar dut. Macchiato. 314 00:18:38,793 --> 00:18:43,584 Addison andrea? Zera esan nahi dizut: ohorea dut hemen egotea. 315 00:18:43,668 --> 00:18:46,876 Hara! Jatorrizkoetako bat zara. 316 00:18:47,459 --> 00:18:50,959 - Historiaren parean naiz. - Historia biziaren parean. 317 00:18:52,251 --> 00:18:54,126 Goazen itxaroteko gunera. 318 00:18:57,168 --> 00:18:59,334 Eta oso adeitsua zara fanekin. 319 00:19:01,001 --> 00:19:03,334 Elkarrizketa grabatu duzu? 320 00:19:04,293 --> 00:19:06,793 B aldea halako gauzetan datza, ezta? 321 00:19:06,876 --> 00:19:10,793 Atzealdeko berbaldiaetan. Azken bertsioa zure esku dago. 322 00:19:10,876 --> 00:19:11,959 Jakina. 323 00:19:12,043 --> 00:19:14,751 - Ekitaldia ze ordutan da? - Zazpietan. 324 00:19:15,293 --> 00:19:16,293 Koktel-jantzia. 325 00:19:16,376 --> 00:19:18,751 Ecumen hotelean batuko gara, behealdean. 326 00:19:18,834 --> 00:19:22,876 Ederto. Eta zer da? Enpresako zeregina? Kontu pertsonala? 327 00:19:22,959 --> 00:19:25,793 Berrogeita hamar urtekoentzat… 328 00:19:26,584 --> 00:19:29,876 - Zer? - Berrogeita hamar urtekoentzat da. 329 00:19:30,459 --> 00:19:31,459 Berriro. 330 00:19:31,543 --> 00:19:33,751 Festa da, 50 urtetik gorakoentzat! 331 00:19:36,793 --> 00:19:38,084 Zerrendan nago. 332 00:19:38,168 --> 00:19:39,418 Bale. 333 00:19:39,501 --> 00:19:42,084 Zorionak! Oso garrantzitsua dirudi. 334 00:19:42,168 --> 00:19:44,626 Bukatzen dugunean, bertan elkartuko gara? 335 00:19:44,709 --> 00:19:46,459 Idatziko dizut. 336 00:19:46,543 --> 00:19:47,918 Ados. 337 00:19:59,334 --> 00:20:01,709 Ordenagailu-mutil, geratuko gara orduan? 338 00:20:01,793 --> 00:20:03,459 Bai, jakina. Nahi baduzu. 339 00:20:03,543 --> 00:20:07,918 Ederto. Azpiko Arropa festa da Hinkle Room-en, eta joan egingo gara. 340 00:20:08,001 --> 00:20:12,543 Azpiko Arropa, zera, barruko jantziak ospatzeko? 341 00:20:12,626 --> 00:20:15,209 Zeragatik: Aguilera andreak esango zuenez, 342 00:20:15,293 --> 00:20:16,959 zikindu egingo garelako. 343 00:20:18,126 --> 00:20:19,126 Bale ba. 344 00:20:28,084 --> 00:20:29,834 Zerba zaude hain estututa? 345 00:20:29,918 --> 00:20:32,126 Tira, Madolynekin bilduko naiz bihar, 346 00:20:32,209 --> 00:20:35,126 eta jakingo du ideiarik gabeko iruzurtia naizela, 347 00:20:35,209 --> 00:20:37,793 telefonoari itsatsita irautea merezi dudala. 348 00:20:37,876 --> 00:20:40,293 Zer plan duzu? Beti duzu plan bat. 349 00:20:41,084 --> 00:20:42,209 Plan bat nuen. 350 00:20:43,126 --> 00:20:46,168 Zorrak ordaindu, mailaz igo, eta merezi dudana jaso. 351 00:20:47,209 --> 00:20:49,168 Beti pentsatu dut izarra naizela. 352 00:20:49,668 --> 00:20:51,168 Hala izan behar du, ezta? 353 00:20:51,251 --> 00:20:54,209 Berezia izan behar naiz. Baliokoa izan behar naiz. 354 00:20:55,209 --> 00:20:58,084 - Inoiz ez zaitut hala ikusi. - Nola? Penagarri? 355 00:20:58,168 --> 00:21:00,418 - Sentimenduak penagarriak dira? - Bai. 356 00:21:01,209 --> 00:21:03,251 Gau osoa duzu. Pentsatu zerbait. 357 00:21:03,334 --> 00:21:05,293 Ez dakit gai izango naizen. 358 00:21:05,376 --> 00:21:06,543 Lagunduko dizut? 359 00:21:10,001 --> 00:21:11,376 Barkatu galdetzeagatik. 360 00:21:12,168 --> 00:21:14,418 Ez, mesedez. Behar zaitut. 361 00:21:15,043 --> 00:21:17,459 Zure laguntzaz, zerbait otuko zait akaso. 362 00:21:19,418 --> 00:21:21,668 - Lagunduko dizut. - Hitzematen didazu? 363 00:21:24,168 --> 00:21:26,084 Hasteko, sudurpekotxo bat. 364 00:21:27,001 --> 00:21:28,293 Ez horixe. 365 00:21:28,918 --> 00:21:31,709 Gaua hemen ematea nahi baduzu, har ezazu serio. 366 00:21:32,626 --> 00:21:35,126 Bale, baina nire materiala ez duzu probatu. 367 00:21:35,209 --> 00:21:37,418 Apur bat hartu, serio jartzen zara. 368 00:21:50,751 --> 00:21:53,376 Ene ama, supermodeloa dirudizu. 369 00:21:55,251 --> 00:21:56,668 Supermodelo ohia. 370 00:21:58,418 --> 00:22:00,084 Bizi osorako titulua duzu? 371 00:22:02,334 --> 00:22:04,709 Senataria edo rock-aren erregina… 372 00:22:05,334 --> 00:22:06,418 bazina bezala? 373 00:22:07,751 --> 00:22:08,751 Alkoholaren kemena. 374 00:22:16,668 --> 00:22:20,668 - Igoko gara festara? - Lehen araua: zure sarrera nabari dadila. 375 00:22:26,584 --> 00:22:29,751 Kontua nahita geroratzen ari zarela dirudi. 376 00:22:32,293 --> 00:22:34,626 Pozik egingo nuke min hartu dudanarena. 377 00:22:37,668 --> 00:22:40,751 Gizona zara. Ez duzu kontua ulertzen. 378 00:22:41,626 --> 00:22:44,126 Eskailerak igotakoan, 379 00:22:45,209 --> 00:22:46,334 ofiziala izango da. 380 00:22:48,043 --> 00:22:51,418 Ofiziala zera da, punta-puntakoa zarela oraindik. 381 00:22:52,418 --> 00:22:53,793 Dena dela zure adina. 382 00:23:00,501 --> 00:23:02,376 Hara, etxean zara! 383 00:23:03,501 --> 00:23:06,709 Barruko arropa aldatzeko unea dela erabaki duzu. 384 00:23:07,584 --> 00:23:10,001 Lagunak ez zuen al garbitegirik etxean? 385 00:23:10,084 --> 00:23:13,251 Badauka, bai. Baina ez dakit nola funtzionatzen duen. 386 00:23:13,334 --> 00:23:14,168 Bale. 387 00:23:18,959 --> 00:23:20,959 Hitz egin nahi duzu horri buruz? 388 00:23:22,584 --> 00:23:24,834 - Ez. - Eskerrak Jainkoari. Nik ere ez. 389 00:23:26,376 --> 00:23:29,709 Reality show programa sorta oso bat dago antza 390 00:23:29,793 --> 00:23:32,126 emakume helduen eztabaidei zuzenduta. 391 00:23:32,209 --> 00:23:34,543 Baina ika-mika ez da ezeri buruzkoa. 392 00:23:34,626 --> 00:23:37,126 Ehunka harpia lakatu, dozena bat hiritan, 393 00:23:37,209 --> 00:23:39,751 dantzaldi baterako diruditen ile-luzapenekin. Eztabaida 394 00:23:39,834 --> 00:23:41,834 eta liskar hutsalak dituzte jatetxe hutsetan 395 00:23:41,918 --> 00:23:43,418 eta bazkari antzeztuetan. 396 00:23:43,501 --> 00:23:47,626 Eta den-denak ikusi ditut. Ai, ama. Lan bat behar dut. Ene. 397 00:23:47,709 --> 00:23:50,251 Gaur ez diozu e-mailari begiratu, ezta? 398 00:23:56,001 --> 00:23:57,001 Zer esan…? 399 00:24:00,626 --> 00:24:02,043 Glamorous langile bila ari da? 400 00:24:03,543 --> 00:24:05,459 Marka erregistratuak? Autonomoa? 401 00:24:05,543 --> 00:24:09,168 Etxetik egingo zenuke lan. Alde ona da lana edukiko zenukeela. 402 00:24:09,251 --> 00:24:11,293 Benetako lana! 403 00:24:11,376 --> 00:24:13,543 Emakume horiek ezin dute halakorik aldarrikatu. 404 00:24:13,626 --> 00:24:16,251 Paperak bete behar ditut. Prozesua hasi dute. 405 00:24:16,334 --> 00:24:18,293 Egon. Ez duzu bukatuko? 406 00:24:19,001 --> 00:24:21,584 Gainerako amerikarrek ez bezala, nahikoa ikusi dut. 407 00:24:30,626 --> 00:24:32,626 Ea, ideiak. Bota! 408 00:24:33,209 --> 00:24:34,209 Has zaitez zu. 409 00:24:34,876 --> 00:24:38,668 Ni diseinatzailea baino ez naiz. Ez zait ezer otu behar. 410 00:24:39,376 --> 00:24:43,501 Orduan ez zara grinatzen enpresa dela eta? Ez duzu mundua edertu nahi? 411 00:24:43,584 --> 00:24:47,918 Ez ditut gure produktuak erabiltzen ere. Ez dira organikoak. Lana dut. 412 00:24:48,001 --> 00:24:50,793 Arte Fakultatetik irtenda zaila da lana lortzea. 413 00:24:51,334 --> 00:24:53,751 Utz diezaiogun niri buruz hitz egiteari. 414 00:24:53,834 --> 00:24:55,376 Zer kontatuko diozu bihar? 415 00:24:55,459 --> 00:24:56,418 Listo! 416 00:24:56,501 --> 00:24:57,334 Zer? 417 00:24:58,293 --> 00:25:00,626 Chaden ospakizunetarako xanpaina. 418 00:25:00,709 --> 00:25:02,959 Une bereziren baterako gordetzen du. 419 00:25:04,626 --> 00:25:07,543 Sudurpekorik gabe, botilari ekin beharko, ezta? 420 00:25:07,626 --> 00:25:11,668 Ez bazara saiatu ere egingo, ez dut denborarik galduko. 421 00:25:11,751 --> 00:25:14,459 Begira, ez zait ezer bururatu. 422 00:25:15,001 --> 00:25:16,209 Ez dut ideiarik. 423 00:25:16,793 --> 00:25:19,126 Madolynen denbora merezi duen ideiarik. 424 00:25:19,209 --> 00:25:21,126 Zeure burua erdeinatzen ari zara. 425 00:25:21,209 --> 00:25:22,418 Ez horixe! 426 00:25:22,501 --> 00:25:24,668 Idatzita dudan dena zaharkituta dago 427 00:25:24,751 --> 00:25:26,668 beste norbaiti otu zitzaiolako. 428 00:25:26,751 --> 00:25:30,376 Apaintzeko eta jendea iruzurtzeko gai naiz, inoiz ez dut hanka sartzen, 429 00:25:31,001 --> 00:25:33,626 baina gainerakoa falta zait. Ez naiz nahikoa. 430 00:25:36,709 --> 00:25:39,751 Zergatik eskatu didazu geratzeko orduan? 431 00:25:41,084 --> 00:25:42,876 Bigarren zita nahi nuelako. 432 00:25:43,876 --> 00:25:45,334 Bazenuen galdetzea. 433 00:25:46,334 --> 00:25:50,334 Bihar hondoa joko badut, nahiago nuke gaua norbaitekin eman. 434 00:25:52,584 --> 00:25:54,209 Hotz dezagun botila. 435 00:25:55,668 --> 00:25:56,668 Ez nauzu ezagutzen? 436 00:25:57,459 --> 00:25:58,459 Bero-beroa naiz. 437 00:26:32,751 --> 00:26:35,584 Beso horiek! Sasoi-sasoian zaude gero. 438 00:26:35,668 --> 00:26:38,501 Beroketa da, datorkigun biluztasunaren aurrean. 439 00:26:38,584 --> 00:26:41,751 Zer dute mutil hauek? Hegazkin bat etorri da Mikonosetik ala? 440 00:26:41,834 --> 00:26:43,751 Aerobik klasea dirudi honek. 441 00:26:45,334 --> 00:26:46,334 Milesker. 442 00:26:54,876 --> 00:26:58,334 Marco Mejia! Sinestezina da, zure izena gogoratu dut. 443 00:26:58,418 --> 00:27:01,543 Pitxitxo alfereza. Zelan Enterprise espazio-ontzia? 444 00:27:01,626 --> 00:27:04,334 Oso ondo, milesker. Kontua ahaztu nahi dut. 445 00:27:04,418 --> 00:27:05,834 Festara zatozte? 446 00:27:05,918 --> 00:27:06,918 Bai! Zurea al da? 447 00:27:07,001 --> 00:27:08,126 Ez horixe. 448 00:27:08,209 --> 00:27:12,334 Ez dut zerikusirik izan nahi hain gau mozoloarekin. 449 00:27:12,418 --> 00:27:15,501 Baina pozik kobratuko dut atezain lanetan, hori bai. 450 00:27:15,584 --> 00:27:20,043 Eta pozik lagunduko diot lagun bati. Edo lagun biri. 451 00:27:27,251 --> 00:27:28,209 Izututa zaudete? 452 00:27:29,751 --> 00:27:31,376 - Ondo gaude. - Lasai-lasai. 453 00:27:32,918 --> 00:27:34,918 Adore-huts apur bat nahi baduzue… 454 00:27:36,168 --> 00:27:37,959 Ai, ez, drogak! 455 00:27:38,043 --> 00:27:39,709 Estasi bikain apur bat da. 456 00:27:39,793 --> 00:27:41,876 Hell's Kitchen-eko gaytxo bati kendu nion. 457 00:27:42,751 --> 00:27:45,834 Gauari ukitu berezia emango dio, eta zuek kemendu. 458 00:27:49,501 --> 00:27:51,084 Apur bat nahi? 459 00:27:52,918 --> 00:27:54,251 Hartzen baduzu, nik ere bai. 460 00:28:02,626 --> 00:28:03,543 Abisu bat: 461 00:28:05,709 --> 00:28:06,918 zapore hori du. 462 00:28:07,001 --> 00:28:08,126 Ondo pasa! 463 00:28:20,209 --> 00:28:22,293 Onar ezazu, ez da hain txarra izan. 464 00:28:22,376 --> 00:28:27,043 Tilda agertu ez bada ere, atsegina izan da Kevyn Aucoin eta Phyllis Cohen 465 00:28:27,126 --> 00:28:30,834 moduko artistak aintzat hartzen dituzten gela batean egotea. 466 00:28:34,793 --> 00:28:35,626 Tira… 467 00:28:37,543 --> 00:28:38,376 Orain nora? 468 00:28:38,959 --> 00:28:40,251 Joango gara nire etxera? 469 00:28:41,584 --> 00:28:44,751 Baina, jakizu, zerbitzaria oporretan dut. 470 00:28:46,459 --> 00:28:48,168 Ez nago horretarako prest. 471 00:28:48,251 --> 00:28:49,084 Bale, bale. 472 00:28:51,084 --> 00:28:55,001 Bale. Hurrengoan, nire plana egingo dugu. Dena neure kontu. 473 00:29:00,084 --> 00:29:01,084 Bai. 474 00:29:05,543 --> 00:29:06,751 Nabaritzen duzu? 475 00:29:06,834 --> 00:29:08,168 Ez. Zuk? 476 00:29:08,251 --> 00:29:09,084 Ez. 477 00:29:09,168 --> 00:29:12,668 Ziur goxoki-hautsa irentsi dugula. Ziria sartu digu. 478 00:29:12,751 --> 00:29:16,334 Ez dugu drogarik behar norbaitekin txortatzeko. Sexyak gara. 479 00:29:17,418 --> 00:29:18,293 Ezta? 480 00:29:20,584 --> 00:29:21,918 Badakizu sexya zarela. 481 00:29:24,043 --> 00:29:26,501 Polita naiz, ez da gauza bera. 482 00:29:27,126 --> 00:29:28,793 Mutilei normalean ez zaie gustatzen. 483 00:29:29,918 --> 00:29:31,043 Niri bai. 484 00:29:34,334 --> 00:29:35,543 Badakit baietz. 485 00:29:38,376 --> 00:29:39,876 Irrikatzen nauzulako. 486 00:29:42,084 --> 00:29:45,376 Eta zuk… ni irrikatzen nauzu. 487 00:29:48,793 --> 00:29:50,084 Zerbait esango dizut. 488 00:29:51,876 --> 00:29:53,418 Hemengo denek irrikatzen naute. 489 00:29:54,043 --> 00:29:55,543 Zerbait esango dizut. 490 00:29:58,709 --> 00:29:59,959 Ni ere bai! 491 00:30:02,668 --> 00:30:04,209 - Nabaritzen dut! - Nabaritzen dut! 492 00:32:00,751 --> 00:32:03,251 Bost ordu geratzen zaizkizu. 493 00:32:03,334 --> 00:32:04,334 Ze plan dugu? 494 00:32:06,126 --> 00:32:09,084 Kudeatu beharreko krisi bat asmatuko dut. 495 00:32:09,168 --> 00:32:10,709 Den-dena ahaztuko du hala. 496 00:32:10,793 --> 00:32:13,584 Trabatuta sentitzeari berrekingo ahalko diot. 497 00:32:13,668 --> 00:32:16,876 Zergatik ari zara beti nahikoa izango ez bazina bezala? 498 00:32:16,959 --> 00:32:18,251 Halaxe delako. 499 00:32:19,501 --> 00:32:20,876 Trabatuta nago. 500 00:32:21,584 --> 00:32:24,709 Bestela, zerbait otuko litzaidake. Eta ez da hala. 501 00:32:25,584 --> 00:32:26,793 Eta zer? 502 00:32:27,626 --> 00:32:30,459 Nahikoa zara. Garrantzitsua zara halere. 503 00:32:31,251 --> 00:32:32,668 Lanak ez zaitu definitzen. 504 00:32:39,209 --> 00:32:40,251 Eta nor naiz? 505 00:32:40,876 --> 00:32:43,918 Revloni ezetz esan zion neska zara. 506 00:32:44,793 --> 00:32:46,251 Lana eskuan zenuen. 507 00:32:46,876 --> 00:32:49,001 Bazenuen ihes egitea. Geratu zinen. 508 00:32:50,209 --> 00:32:51,959 Kementsua zarelako. 509 00:32:52,043 --> 00:32:53,584 Garrantzitsua zarelako. 510 00:32:54,709 --> 00:32:55,959 Horixe zara. 511 00:33:04,334 --> 00:33:06,626 Makillajeak zuri bost, ezta? 512 00:33:07,584 --> 00:33:09,668 Nahiko itxura ona duzu. 513 00:33:09,751 --> 00:33:12,126 Nola egiten den erakutsiko dizut. 514 00:33:12,209 --> 00:33:13,376 Ez, milesker. 515 00:33:13,459 --> 00:33:16,376 Glamorous by Madolynek ez dit azala ukituko. 516 00:33:16,459 --> 00:33:18,501 Organikoa ez delako? 517 00:33:19,334 --> 00:33:23,459 Badakit zuk pozik sartzen dituzula produktu kimikoak sudurretik, 518 00:33:23,543 --> 00:33:26,043 baina nik hobeto tratatzen dut aurpegia. 519 00:33:26,126 --> 00:33:29,251 Tira, zerbait organikoa eduki behar dugu. 520 00:33:29,334 --> 00:33:32,376 - Ez ba. Egia diotsut. Ziur nago. - Zergatik ez? 521 00:33:32,459 --> 00:33:35,168 Madolynek ez ditu betiko formulak zikindu nahi. 522 00:33:35,251 --> 00:33:37,418 Linea organiko bat izan genezake. 523 00:33:37,501 --> 00:33:40,168 Ideia erraza da, zergatik ez dugu zertu? 524 00:33:40,251 --> 00:33:41,376 Ez dakit ba. 525 00:33:42,668 --> 00:33:44,293 Baina zera da… 526 00:33:44,376 --> 00:33:45,376 Ideia bat. 527 00:33:45,459 --> 00:33:47,334 - Ideia bat. - Ideia bat. 528 00:33:47,418 --> 00:33:48,501 Ai ene! Bale. 529 00:33:49,501 --> 00:33:52,001 Bost ordu. Etxera joan, aldatu, eta proposamena idatzi. 530 00:33:52,084 --> 00:33:53,501 Egin egin behar dut. 531 00:33:53,584 --> 00:33:54,418 Aizu. 532 00:33:55,293 --> 00:33:56,626 Egin egin behar dugu. 533 00:34:12,709 --> 00:34:13,584 Zer da, mutil? 534 00:34:14,918 --> 00:34:15,751 Non zara? 535 00:34:15,834 --> 00:34:18,543 Kanpoan, arretaz inguraturik. 536 00:34:19,793 --> 00:34:20,876 Jeloskor zaude? 537 00:34:22,376 --> 00:34:23,209 Agian bai. 538 00:34:25,501 --> 00:34:26,501 Non zara zu? 539 00:34:27,209 --> 00:34:28,251 Ohean. 540 00:34:28,334 --> 00:34:29,876 Ze dibertigarria! 541 00:34:29,959 --> 00:34:31,709 Agurtu Danny nire partez. 542 00:34:33,376 --> 00:34:36,793 Ez etortzeko esan diot. Danny ez dago hemen. 543 00:34:39,668 --> 00:34:41,501 Zu egon beharko zinateke hemen. 544 00:34:42,959 --> 00:34:45,376 Ez al geunden etenaldian? 545 00:34:48,334 --> 00:34:49,418 Hori uste nuen. 546 00:34:57,168 --> 00:34:58,709 Kendu egingo dizut! 547 00:34:58,793 --> 00:35:00,834 Drogak komunean hartzen dira! 548 00:35:04,501 --> 00:35:06,501 Ai, ama, iaioa zara dantzan! 549 00:35:06,584 --> 00:35:10,793 Jakina ba. Abestirik gogokoena dut. Lehen aldiz entzuten ari naiz. 550 00:35:10,876 --> 00:35:12,084 Zer moduz zaude? 551 00:35:13,043 --> 00:35:14,668 Kaka egin behar dut. 552 00:35:14,751 --> 00:35:16,543 Joan egingo naiz, bai? 553 00:35:18,543 --> 00:35:20,293 Bai, oso ondo. 554 00:35:23,334 --> 00:35:24,459 Marco! 555 00:35:30,376 --> 00:35:31,459 Ederra zara. 556 00:35:33,709 --> 00:35:34,709 Esazu ozen. 557 00:36:03,959 --> 00:36:05,168 Ondo pasatu duzu? 558 00:36:05,959 --> 00:36:07,626 Ba bai. 559 00:36:09,834 --> 00:36:11,626 Estasi apur bat hartu dut, 560 00:36:12,126 --> 00:36:13,793 eta mutil batzuei muxu eman. 561 00:36:15,418 --> 00:36:16,418 Eta zuk? 562 00:36:18,751 --> 00:36:21,209 Ez dut ostrarik ere egin. 563 00:36:27,168 --> 00:36:28,751 Ez, ezin dugu. 564 00:36:32,459 --> 00:36:33,459 Gaixorik nago. 565 00:36:35,043 --> 00:36:36,126 Hoztu zara? 566 00:36:36,668 --> 00:36:37,793 Are okerrago: 567 00:36:38,793 --> 00:36:40,376 zerbait sentitzen dut. 568 00:36:45,501 --> 00:36:47,959 Tira, agian nik ere bai. 569 00:36:48,668 --> 00:36:51,418 Baina ez zenuen ezer seriorik bilatzen, ezta? 570 00:36:52,126 --> 00:36:53,334 Hala zen. 571 00:36:54,501 --> 00:36:56,918 Baina topatu egin dut halere. 572 00:37:37,793 --> 00:37:38,709 Mugi! 573 00:37:39,293 --> 00:37:40,543 Orain ez. 574 00:37:40,626 --> 00:37:42,709 Eguzkia agurtzen nabil. 575 00:37:42,793 --> 00:37:45,168 Google-ko jakinarazpenek ez dizute eztanda egin ala? 576 00:37:46,793 --> 00:37:48,584 Dagoela argi, ni ez naiz izan, 577 00:37:48,668 --> 00:37:50,501 eta kontrakoa dioen edonor salatuko dut. 578 00:37:50,584 --> 00:37:52,043 Ea, oso txarra al da? 579 00:37:52,126 --> 00:37:53,293 Txarra baino okerragoa. 580 00:37:54,126 --> 00:37:55,918 Erakutsi dena atoan. 581 00:37:59,334 --> 00:38:03,543 Alde organikoari ekiteak, produktua aurrerakoiago bilakatzeaz gain, 582 00:38:03,626 --> 00:38:06,043 eta mundua garbitzeaz gain, 583 00:38:06,126 --> 00:38:09,876 luxuzko itxura nabariagoa emango lioke markari. 584 00:38:09,959 --> 00:38:13,501 Kasurako, Goop edota Whole Foods: luxuzkoak eta esklusiboak. 585 00:38:14,751 --> 00:38:17,918 Bezeroei izugarri gustatzen zaizkie gure formulak. 586 00:38:18,001 --> 00:38:20,209 Arriskutsua litzateke haiek aldatzea. 587 00:38:24,459 --> 00:38:25,793 Eta kapsula formatuan? 588 00:38:26,459 --> 00:38:29,751 Produktu organiko berezia, Harrotasunerako soilik. 589 00:38:29,834 --> 00:38:34,251 Produktu bakarra. Paleta bat. Txikia eta maneiagarria. Egin genezake. 590 00:38:35,168 --> 00:38:37,376 Bezeroei formula berria probaraziko genieke, 591 00:38:37,459 --> 00:38:41,084 gustuko duten ikusi, eta gero zeharo hobetuko genuke. 592 00:38:43,376 --> 00:38:46,168 Produktuaren garapena kontrolatu beharko zenuke. 593 00:38:46,251 --> 00:38:47,251 Bai. 594 00:38:47,334 --> 00:38:50,126 Eta Harrotasunaren kanpainarekin lagundu. 595 00:38:50,209 --> 00:38:52,293 Eta laguntzaile gisa jarraitu. 596 00:38:53,376 --> 00:38:55,251 Badakizu zure beharra dudala. 597 00:38:57,626 --> 00:39:00,001 Badakit lana ez dela guztia. 598 00:39:01,168 --> 00:39:04,084 Horixe espero dezakezu nigandik: 599 00:39:04,918 --> 00:39:05,918 guzti-guztia. 600 00:39:10,376 --> 00:39:11,709 Egidazu aurkezpen bat. 601 00:39:11,793 --> 00:39:14,209 - Eta zorionak. - Bale! 602 00:39:15,251 --> 00:39:16,501 Eskerrik asko. 603 00:39:21,501 --> 00:39:22,501 Aupa! 604 00:39:27,168 --> 00:39:30,543 Aurkezpena. Madolynek nire aurkezpena ikusi nahi du. 605 00:39:50,126 --> 00:39:51,418 Zelan zaude? 606 00:39:54,834 --> 00:39:57,251 Inola ere ez. Ez dut sentimendurik. 607 00:39:58,334 --> 00:40:01,959 Arraroa da, baina ez dago batere txarto. 608 00:40:04,418 --> 00:40:06,376 Bartekoa zoramena izan da. 609 00:40:08,293 --> 00:40:09,834 Gogoratzen duzu ezer? 610 00:40:11,418 --> 00:40:12,459 Apur bat bai. 611 00:40:14,418 --> 00:40:17,126 Barran egin duzu dantza, eskupekoak lortzeko. 612 00:40:18,376 --> 00:40:19,459 Ez dut gogoratzen. 613 00:40:21,418 --> 00:40:24,126 DJ aritu zara, gogoratzen duzu? 614 00:40:25,084 --> 00:40:26,543 Ez horixe. 615 00:40:31,376 --> 00:40:33,793 Muxu eman diogu elkarri. Gogoratzen? 616 00:40:38,418 --> 00:40:39,459 Hori bai. 617 00:40:43,876 --> 00:40:46,001 Estasiak zelako gauzak eginarazten dizkizun, e? 618 00:40:47,001 --> 00:40:48,751 Bai, ezta? Ene. 619 00:40:51,793 --> 00:40:54,501 Hala ere, asko gustatu zait. 620 00:40:57,168 --> 00:40:58,001 Benetan? 621 00:41:01,084 --> 00:41:03,001 Bai. Dibertigarria izan da. 622 00:41:03,668 --> 00:41:05,501 Errepikatu beharko genuke. 623 00:41:06,168 --> 00:41:08,418 Estasi erdia hartuko dugu hurrengoan. 624 00:41:09,251 --> 00:41:12,334 Pastilla osoa hartzea ere badugu. 625 00:41:20,501 --> 00:41:24,918 Ez zaitut trenean ikusi goizean. Gaua beste nonbait eman duzu berriz? 626 00:41:25,501 --> 00:41:27,001 Zer zabiltza hemen? 627 00:41:27,084 --> 00:41:29,043 Hau plazera zu aho zabalik uztea. 628 00:41:30,043 --> 00:41:33,168 Orain hemen egiten dut lan. 629 00:41:33,251 --> 00:41:34,834 Marka erregistratuena? 630 00:41:34,918 --> 00:41:37,793 Etxetik egin behar duzu lan, autonomo gisa. 631 00:41:37,876 --> 00:41:40,459 Konbentzitu nituen. Lana batu, niri eman, 632 00:41:40,543 --> 00:41:42,376 eta bertako langile egin naute. 633 00:41:42,459 --> 00:41:45,126 Eta zure lehengo lan nazkagarria, zer? 634 00:41:45,209 --> 00:41:48,251 Utzi egin dut. Soldata hobea dut hemen. 635 00:41:50,668 --> 00:41:51,709 Kezkatuta dirudizu. 636 00:41:51,793 --> 00:41:53,001 Ez ba. 637 00:41:53,084 --> 00:41:54,334 Ez nago kezkatuta. 638 00:41:54,418 --> 00:41:55,459 Izututa baizik. 639 00:41:55,543 --> 00:41:58,793 Gogor aritu naiz lan eta independentzia hauek lortzeko, 640 00:41:58,876 --> 00:42:00,251 zugandik aldentzeko. 641 00:42:00,334 --> 00:42:03,501 Ezin duzu besterik gabe espazio berri hau kolonizatu! 642 00:42:03,584 --> 00:42:07,959 Mesedez. Noiz ez dizut independentzia errespetatu? 643 00:42:08,043 --> 00:42:10,084 Ea. Hala. Halaxe. 644 00:42:10,668 --> 00:42:11,668 Bazkarira arte. 645 00:42:19,543 --> 00:42:20,459 Entzun duzu? 646 00:42:20,543 --> 00:42:21,376 Zer? 647 00:42:25,251 --> 00:42:28,751 Ikus ezazu zeuk. 648 00:42:29,834 --> 00:42:31,168 Harrotasun kanpaina. 649 00:42:31,751 --> 00:42:32,876 Filtratu egin dute. 650 00:42:33,918 --> 00:42:35,626 Zutabeak, edertasun-blogak, 651 00:42:35,709 --> 00:42:38,418 txutxu-mutxu kontuak… Erabat zabaldu da, ama. 652 00:42:38,501 --> 00:42:42,543 Bale, jendea txunditzeko gaitasuna galdu dugu, baina ez gaude hilik. 653 00:42:44,168 --> 00:42:45,168 Begiratu arretaz. 654 00:42:49,043 --> 00:42:50,501 Argazkiak dituzte? 655 00:42:50,584 --> 00:42:53,501 Set segurua izatekoa zen. Hala ziurtatu nuen. 656 00:42:53,584 --> 00:42:55,709 Ez bisitaririk, ez mugikorrik. 657 00:42:56,376 --> 00:42:58,959 Glamorouseko langileak soilik. 658 00:43:00,543 --> 00:43:02,001 Ez da filtrazioa bakarrik. 659 00:43:05,043 --> 00:43:06,043 Sator bat dugu. 660 00:44:09,876 --> 00:44:12,293 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte