1 00:00:14,001 --> 00:00:16,084 Ea ba, iritsi da unea, aizue! 2 00:00:16,168 --> 00:00:18,376 Astebete dugu hutsetik hasteko. 3 00:00:18,459 --> 00:00:22,084 Ahaztu aurreko kanpaina. Ez zen behar bezain ona. 4 00:00:22,751 --> 00:00:27,376 Hau da, zazpi egun ditugu beste bat sortu eta entregatzeko. 5 00:00:28,543 --> 00:00:30,459 Bai, gogorra izango da. 6 00:00:31,126 --> 00:00:34,126 Baina badakizue zer den gogorragoa? Porrota. 7 00:00:34,209 --> 00:00:37,584 Zaudete prest berandu arte lan egiteko, sendo jarduteko, 8 00:00:37,668 --> 00:00:40,251 unea iritsi zaigu eta! 9 00:00:40,334 --> 00:00:42,543 LEHENENGO EGUNA 10 00:00:42,626 --> 00:00:43,626 Bale ba. 11 00:00:45,626 --> 00:00:49,251 Ea ba, sei egun falta dira. Lor dezakegu. 12 00:00:50,251 --> 00:00:51,251 Badugu astirik. 13 00:00:54,501 --> 00:00:56,751 HIRUGARREN EGUNA 14 00:00:57,918 --> 00:01:00,168 Ea ba, bost egun falta dira, aizue! 15 00:01:00,251 --> 00:01:03,668 Badugu astirik. Atzo baino gutxiago, baina nahikoa da. 16 00:01:04,168 --> 00:01:07,668 Etengabe lan egiten badugu, mahaietan lo eginez gero-- 17 00:01:07,751 --> 00:01:10,501 LAUGARREN EGUNA 18 00:01:10,584 --> 00:01:11,584 Halakorik! 19 00:01:13,918 --> 00:01:14,918 Nirea da! 20 00:01:16,709 --> 00:01:18,501 Lotsa apur bat, mesedez. 21 00:01:23,043 --> 00:01:24,543 Lor dezakegu oraindik, aizue. 22 00:01:24,626 --> 00:01:25,626 SEIGARREN EGUNA 23 00:01:25,709 --> 00:01:28,543 Bai, ezinezkoa dirudi orain. 24 00:01:29,251 --> 00:01:30,793 Baliteke ezinezkoa izatea. 25 00:01:32,084 --> 00:01:35,709 Amore emateko irrika dut. Baina ez dut egingo. 26 00:01:36,876 --> 00:01:39,834 Lor dezakegu eta! Ez da hala? 27 00:01:45,084 --> 00:01:46,418 Lortuko-- 28 00:01:48,876 --> 00:01:50,126 Lor dezakegu. 29 00:01:59,834 --> 00:02:02,293 ZAZPIGARREN EGUNA 30 00:02:11,334 --> 00:02:15,001 Honakoan gustuko duela uste dut. Ilea ukitu du. Seinale ona da. 31 00:02:15,584 --> 00:02:18,793 Atzo ere egin zuen, eta kanpaina deuseztatu. 32 00:02:18,876 --> 00:02:21,126 Igandekoan eta astelehenekoan ere ukitu zuen. 33 00:02:21,209 --> 00:02:23,584 - Eta larunbat-- - Utzi zoriontsu izaten! 34 00:02:23,668 --> 00:02:26,918 Sei egunetan ez naiz etxean izan. Moto narrasa dut. 35 00:02:27,001 --> 00:02:28,168 Hari gustatzea behar dut. 36 00:02:28,251 --> 00:02:32,001 Ka-ka-ka, ka-ka-pu-txi-no 37 00:02:32,084 --> 00:02:34,876 Ka-ka-ka, ka-ka 38 00:02:34,959 --> 00:02:38,709 Beni ekarri diot kaputxinoa 39 00:02:38,793 --> 00:02:43,126 Kafe bikoitza Hala du gustuko, bai 40 00:02:43,751 --> 00:02:46,501 - Esnekiak utzi ditut. - Olo-esnerik nahi? 41 00:02:48,084 --> 00:02:49,876 Zer, gustuko duela uste duzu? 42 00:02:49,959 --> 00:02:52,334 Tira, ilea ukitu du goizean. 43 00:02:52,918 --> 00:02:56,001 Ez dakit, potxo. Erabat nahasita nago. 44 00:02:56,084 --> 00:02:57,876 Gainerako denak bezalaxe. 45 00:02:58,459 --> 00:03:00,459 Post-it horiek guztiak ditu lagun. 46 00:03:03,584 --> 00:03:07,084 Berri onak, aizue! Hurbil gaude. 47 00:03:08,543 --> 00:03:11,668 Ea, badakit nekatuta zaudetela. Ni ere akituta nago. 48 00:03:12,543 --> 00:03:17,293 Baina esperientziak irakatsi dit, kanpaina batzuk prest sortzen badira ere, 49 00:03:17,376 --> 00:03:19,501 beste batzuek lana eskatzen dutela. 50 00:03:19,584 --> 00:03:22,626 Ez dugu asmatu. Modeloek itxura sinpatikoegia dute. 51 00:03:22,709 --> 00:03:25,834 Irudi oldarkorragoa eta dinamikoagoa behar dute. 52 00:03:25,918 --> 00:03:30,418 Kontua findu behar dugu. Baina hitzematen dizuet lortuko dugula. 53 00:03:31,043 --> 00:03:32,959 Tira, itzuli lanera. 54 00:03:40,084 --> 00:03:41,459 Epea gauerdian amaituko zaigu. 55 00:03:41,543 --> 00:03:44,584 Lana bidali ezean, akaso ezingo diegu ezer entregatu 56 00:03:44,668 --> 00:03:47,334 txikizkako kideei eta marketin-sukurtsalei. 57 00:03:47,418 --> 00:03:49,251 Eta orduan, kanpainarik ez. 58 00:03:49,334 --> 00:03:51,584 Eta orduan, markarik ez. 59 00:03:52,418 --> 00:03:54,626 Epea igaroz gero, gureak egin du. 60 00:03:54,709 --> 00:03:56,876 - Ez horixe. - Bale, ederto. 61 00:03:58,084 --> 00:03:59,918 Egunero esaten duzu hori, 62 00:04:00,001 --> 00:04:03,793 eta kanpaina ia ezin hobeak deuseztatu. 63 00:04:04,376 --> 00:04:07,959 Hau da, ez ziren ezin hobeak. 64 00:04:08,043 --> 00:04:11,209 Badakit azkenaldian ez zarela nitaz erabat fidatzen, 65 00:04:11,293 --> 00:04:15,751 baina finantza-datu txarrak ezkutatu, eta enpresa ia suntsitu banuen ere, 66 00:04:15,834 --> 00:04:17,459 arrazoi dut kontu honetan. 67 00:04:18,334 --> 00:04:19,459 Bukatu behar dugu. 68 00:04:19,543 --> 00:04:22,959 Ez izan horren dramatikoa. Zuk uste baino hurbilago gaude. 69 00:04:25,376 --> 00:04:26,709 Itxaron egingo dut ba. 70 00:04:27,668 --> 00:04:30,751 Beste gauza bat: wifia ez dabil. 71 00:04:30,834 --> 00:04:33,918 Routerra aldrebestuta dago. Berrabiaraziko dut. 72 00:04:35,251 --> 00:04:39,209 Routerraren lana ez da ez sexya, ez dibertigarria, ez sormenezkoa. 73 00:04:39,293 --> 00:04:41,126 Baina ezinbestekoa da. 74 00:04:44,376 --> 00:04:45,376 Routerra naiz. 75 00:04:46,209 --> 00:04:47,209 Metafora da. 76 00:04:50,418 --> 00:04:52,418 Marcori gor egingo diozu ala? 77 00:04:53,126 --> 00:04:56,626 Edozein lankide tratatzen dudan bezala tratatuko dut. Betiko 78 00:04:57,209 --> 00:04:59,084 saihestu nahi dudan lankidea bezala. 79 00:04:59,168 --> 00:05:00,793 Bale. Ulertu dut. 80 00:05:01,293 --> 00:05:03,959 Beste norbaitekin dabil. Zorabiatu zaitu. 81 00:05:04,043 --> 00:05:07,959 - Erabili egin zaitu. - Jarraitu. Atsegina da hori entzutea. 82 00:05:08,043 --> 00:05:10,293 Baina baduzue lagun irautea. 83 00:05:15,043 --> 00:05:16,043 Jada ez. 84 00:05:22,959 --> 00:05:24,751 PARKER HARTUKO DUGU KAFE BAT? 85 00:05:24,834 --> 00:05:28,626 NAHI DUZUNA EGINGO DUGU. EGUNEZ GERA GAITEZKE… HAUTATU TOKI BAT. 86 00:05:28,709 --> 00:05:31,418 Marco, zatoz. Etorri. 87 00:05:31,501 --> 00:05:34,709 Zer da? Lege sailak ezin du modeloaren tatuajeen arazoa konpondu? 88 00:05:34,793 --> 00:05:37,959 Makillajeaz konponduko dute. Txostena bidali dizut. 89 00:05:38,834 --> 00:05:40,084 Zergatik zaude hain goibel? 90 00:05:40,168 --> 00:05:43,501 Ez hasi lanpetuta egotearen leloarekin. Goibel zaudenean, igartzen dizut. 91 00:05:46,001 --> 00:05:50,209 Emakume-ezaugarriak izateagatik utzi ninduten. Ez dut hitz egin nahi. 92 00:05:50,793 --> 00:05:54,001 - Lan egin nahi dut, besterik ez. - Bukatu da. 93 00:05:54,084 --> 00:05:56,709 Atsedenaldi bat behar duzu. Zatoz etxera. 94 00:05:57,668 --> 00:05:59,501 - Ez! - Ez? 95 00:06:00,959 --> 00:06:03,209 Noiztik hitz egiten diozu hala amari? 96 00:06:03,918 --> 00:06:09,459 Ama, badakit zaindu gura nauzula, baina nire lana beraiek zaintzean datza. 97 00:06:10,668 --> 00:06:12,084 Lana dut. 98 00:06:12,168 --> 00:06:15,626 Eta, hemen gaudenean, hori da garrantzitsuena. 99 00:06:16,376 --> 00:06:19,376 Bale. Zein heldua eta independentea zaren! 100 00:06:19,459 --> 00:06:22,376 Ama nauzu. Hori izugarri gustatzen zait, beraz. 101 00:06:22,459 --> 00:06:24,834 Ama nauzu. Gorroto dut ere bai, beraz. 102 00:06:25,751 --> 00:06:28,501 Ama, hala zainduko zaitut: kaputxino sorta 103 00:06:28,584 --> 00:06:31,001 - lege sailekoentzat. - Ados. Ados. 104 00:06:31,084 --> 00:06:32,668 Laster iritsiko da. 105 00:06:33,959 --> 00:06:34,959 Bi ordu barru! 106 00:06:35,043 --> 00:06:38,043 Ene, entrega motela dugu gero gaurkoan. 107 00:06:38,126 --> 00:06:40,043 Ezin duzu zeuk hartu behean? 108 00:06:41,959 --> 00:06:45,084 Ekidin nahi dudan arazoarekin egingo nuke topo akaso. 109 00:06:45,168 --> 00:06:48,626 Kafea edukitzeko bi ordu itxaron nahi ez ditudanez, 110 00:06:48,709 --> 00:06:53,168 entzun ondo: tipoa ezingo duzu entrega-aplikazioez betiko saihestu. 111 00:07:09,209 --> 00:07:11,251 Kontua amaitu behar dugu. 112 00:07:11,334 --> 00:07:14,876 Zure ustekabezko komuneko planez ari zara? Ados nago. 113 00:07:16,043 --> 00:07:18,001 Sufrikarioa amaitu behar dugu. 114 00:07:18,084 --> 00:07:22,501 Lana entregatu behar dugu. Lagunduko didazu amari iritziz aldarazten? 115 00:07:23,668 --> 00:07:26,626 - Kontrola dezadan nahi duzu? - Are hobeto. 116 00:07:27,418 --> 00:07:30,834 Ez. Harengan sinesten dut. Egin ezazu gauza bera. 117 00:07:34,418 --> 00:07:37,209 Ez ba, zuregan baino ez duzu sinesten. 118 00:07:37,834 --> 00:07:41,959 Mailaz igo nahi duzu. Gaiztoa neu izan beharko naiz, eta dena konpondu. 119 00:07:42,043 --> 00:07:44,709 Routerra naiz. Metafora da. 120 00:07:45,543 --> 00:07:47,584 Asteak daramatzagu mailaz igotzea aipatu gabe. 121 00:07:47,668 --> 00:07:49,959 Ez duzue zertan, gauza ziurra da. 122 00:07:50,043 --> 00:07:51,959 Produktu organikoak? Ene. 123 00:07:52,043 --> 00:07:53,876 Ez dit ezer agindu. 124 00:07:54,376 --> 00:07:56,876 Jakizu, aukera asko dituzu mailaz igotzeko. 125 00:07:57,668 --> 00:07:59,251 Hori zuk diozu. 126 00:08:00,751 --> 00:08:03,709 Gaizki ateraz gero, Revlon beti duzu eskura, ezta? 127 00:08:05,543 --> 00:08:10,001 "Egon, Chadek nola daki Revlonen kontua?". Deitu zioten, erreferentzia bila. 128 00:08:10,084 --> 00:08:13,918 Eta orain berak, hau da, nik, ondo daki zer-nolakoa zaren. 129 00:08:14,959 --> 00:08:16,918 Bazkaria baino ez zen. Ezetz esan nien. 130 00:08:17,001 --> 00:08:18,959 Ama unerik okerrenean zegoenean, 131 00:08:19,043 --> 00:08:23,668 momenturik ilunenean geundenean, zu ihesbide bila ari zinen. 132 00:08:23,751 --> 00:08:28,168 Kontu konplexuagoa da. Izututa nengoen, eta azkenean ondo jokatu nuen. 133 00:08:28,251 --> 00:08:32,334 Bale. Ondo jokatu nahi duzu honakoan? Egizu gauzarik zailena: 134 00:08:33,084 --> 00:08:35,751 esan amari entzun nahi ez duena. 135 00:08:36,959 --> 00:08:39,376 Salbatu enpresa, enpresak dirauen artean. 136 00:08:51,751 --> 00:08:53,418 Hemen da gosaria. 137 00:08:54,293 --> 00:08:57,834 Sukaldean duten irabiaturik onena. Bakarra ere bada. 138 00:09:02,751 --> 00:09:05,251 Ez dago txarto. Zeuk irabiatu duzu? 139 00:09:05,334 --> 00:09:07,876 Tira, astindu egin dut, eta basoan jarri. 140 00:09:11,168 --> 00:09:12,793 Apur bat gehiago geratuko naiz. 141 00:09:14,709 --> 00:09:18,209 - Uberrez itzuliko naiz etxera agian. - Lan egin behar dut. 142 00:09:19,543 --> 00:09:21,043 Galdera bat egingo dizut. 143 00:09:23,709 --> 00:09:25,626 Irudiek zer iradokitzen dizute? 144 00:09:26,876 --> 00:09:28,209 Nire iritzia jakin nahi duzu? 145 00:09:29,001 --> 00:09:31,459 Inoiz ez duzu iritzirik gordetzen. 146 00:09:31,543 --> 00:09:32,834 Zera esango dizut: 147 00:09:35,168 --> 00:09:38,959 buru-belarri ari zara. Kanpaina garrantzitsua da zuretzat, ezta? 148 00:09:41,001 --> 00:09:43,751 Ondo egin behar dut. Nigan sinesten dute askok. 149 00:09:44,668 --> 00:09:48,168 - Kolokan nagoela sentitzen dut. - Fidatu zeure buruaz. 150 00:09:49,709 --> 00:09:51,293 Funtzionatu du orain arte. 151 00:09:56,459 --> 00:09:58,584 Madolyn. James hemen da. 152 00:09:58,668 --> 00:09:59,668 James? 153 00:10:01,543 --> 00:10:04,084 - Datorrela. - Ez dituzu mezuak ikusi ala? 154 00:10:04,168 --> 00:10:07,084 Elkarrekin gosaltzekoak ginen. Une libre bakarra zenuen. 155 00:10:07,168 --> 00:10:08,293 Zer--? 156 00:10:09,584 --> 00:10:10,709 Zer ordu da? 157 00:10:11,293 --> 00:10:13,668 - Gau osoa eman dut lanean. - Nabari. 158 00:10:14,501 --> 00:10:19,376 - Gosaldu duzu jada. - Honetaz ari zara? Teddyk prestatu ditu. 159 00:10:19,459 --> 00:10:21,543 Basoan jarri ditut, besterik gabe. 160 00:10:25,584 --> 00:10:27,084 - Kanpoan egongo naiz. - Bale. 161 00:10:33,251 --> 00:10:36,376 Esan izan bazenit, janaria ekarriko nukeen. 162 00:10:36,459 --> 00:10:40,084 - Ezin diozu ordutegi honi eutsi. - Ez, nire errua da. 163 00:10:41,334 --> 00:10:43,418 Barkatu gosaria ahazteagatik. 164 00:10:43,501 --> 00:10:46,584 Azpiko delicatessenak 11k arte zerbitzatzen ditu sandwichak. 165 00:10:48,584 --> 00:10:49,584 Tira… 166 00:10:51,501 --> 00:10:53,918 - ez du itxura txarrik. - Ez, ezta? 167 00:11:16,918 --> 00:11:19,084 - Kaixo, Marcoren eskaria. - Hepa. 168 00:11:19,168 --> 00:11:20,043 Ai, ama! 169 00:11:22,501 --> 00:11:25,168 - Goiz osoa eman duzu hemen itxaroten? - Bai. 170 00:11:25,834 --> 00:11:28,084 Mezuak ez ikusiarena egin duzu ni kontura nendin? 171 00:11:28,168 --> 00:11:29,168 Bai. 172 00:11:30,001 --> 00:11:33,834 Hau da, nitaz arduratzen zara, eta zutaz arduratzen naiz oraindik. 173 00:11:33,918 --> 00:11:36,668 Hiru minutu izango dira. Eskaria ez duzu prest. 174 00:11:37,501 --> 00:11:39,501 Nora joan zinen? 175 00:11:41,709 --> 00:11:42,793 Joan egin nintzen. 176 00:11:43,376 --> 00:11:47,584 Gezurra esan zenidan, nire makillajeak, lookak, glamourrak eta neuk 177 00:11:47,668 --> 00:11:50,334 lotsatzen zintugulako. 178 00:11:51,918 --> 00:11:55,001 Bale, txarto dago hori. Txarto jokatu dut. 179 00:11:56,793 --> 00:12:00,501 Baina horrekin guztiarekin arazoak dituen lehen zitakidea nauzu? 180 00:12:00,584 --> 00:12:01,584 Bai! 181 00:12:03,834 --> 00:12:07,168 Tira, zitakide izan dudan 182 00:12:07,251 --> 00:12:09,626 lehen tipoa ere bazarelako. 183 00:12:09,709 --> 00:12:10,793 Egon, zer? 184 00:12:11,793 --> 00:12:12,793 Nolatan? 185 00:12:14,251 --> 00:12:17,459 - Birjina al zinen? Neuk--? - Ez, ezta pentsatu ere. 186 00:12:19,126 --> 00:12:23,168 Baina lehen aldiz izan dut zerbait serioa. 187 00:12:24,459 --> 00:12:25,459 Bale. Orduan… 188 00:12:26,918 --> 00:12:28,334 biok dugu asko ikasteke. 189 00:12:29,959 --> 00:12:32,668 Tipo deigarri batekin ibiltzen ikasi behar dut. 190 00:12:33,584 --> 00:12:37,168 Zuk ikasi behar duzu jendeak hazteko parada merezi duela. 191 00:12:41,251 --> 00:12:42,418 Gezurra esan zenidan. 192 00:12:43,584 --> 00:12:45,668 - Eta ez da azkena izango. - Tira… 193 00:12:45,751 --> 00:12:47,126 Zuk ere esango didazu gezurra. 194 00:12:48,251 --> 00:12:53,209 Gure artekoa hori baino harago doa baina. Ondo dakizu hori. 195 00:12:55,668 --> 00:13:00,376 Gauza onak ez dira errazak. Baina gure artekoa bikaina da. 196 00:13:02,626 --> 00:13:03,793 Marcoren eskaria. 197 00:13:07,584 --> 00:13:11,126 Badakizu zer den bikaina? Gezurrik esaten ez duen jendea. 198 00:13:11,209 --> 00:13:13,626 Zure izaerarekin eroso dagoen jendea. 199 00:13:13,709 --> 00:13:16,668 Jende fidagarria. Banuen norbait halakoa. 200 00:13:16,751 --> 00:13:18,751 Atzetik izan dut denbora osoan. 201 00:13:18,834 --> 00:13:22,751 Lagun gisa tratatu nuen. Zuk kaka banintz bezala tratatu nauzu. 202 00:13:24,751 --> 00:13:28,418 Baina kontua konponduko dut. Berreskuratu egingo dut. 203 00:13:28,501 --> 00:13:31,209 - Egon. - Ez, amaitu da. Bukatu da gurea. 204 00:13:31,959 --> 00:13:35,376 Monét X Change-k ehun arrosa hori emango balizkit, 205 00:13:35,459 --> 00:13:39,459 "Parkerrek sentitzen du" leloarekin, ez nuke iritziz aldatuko halere. 206 00:13:39,543 --> 00:13:44,459 - Nor da Monét X Change? - Munduko drag queenik hoberena. 207 00:13:44,543 --> 00:13:47,376 Hori ez jakitea ere… Bateragarriak ez garenaren seinale. 208 00:13:50,876 --> 00:13:54,918 Chadek dioenak niri bost. Ez naiz munstro bihozgabea. 209 00:13:55,501 --> 00:13:58,834 Madolyn ez dut tranpolina soilik. Beti ez dut neure burua lehenesten. 210 00:13:58,918 --> 00:13:59,751 Ezta? 211 00:14:00,918 --> 00:14:02,334 Esadazu arrazoi dudala. 212 00:14:02,418 --> 00:14:06,709 Zure alde txarrak aipatu nizkizun lehen zitan, eta hemen nauzu halere. 213 00:14:07,418 --> 00:14:09,668 Hala jarraituz gero, neu ez nauzu hemen izango. 214 00:14:09,751 --> 00:14:12,001 Ez zara munstro bihozgabea. 215 00:14:14,084 --> 00:14:15,251 - Baina… - Baina… 216 00:14:15,334 --> 00:14:19,043 Baina, onar ezazu, baduzu aterik ez ixteko joera. 217 00:14:19,709 --> 00:14:21,959 Baina zu? Wifiko pasahitza eman nizun. 218 00:14:22,043 --> 00:14:25,418 Etxeko kodea esango didazu? Ia gauero joaten natzaizu. 219 00:14:26,959 --> 00:14:29,334 Kodea jende gehiegiri emanez gero, 220 00:14:29,418 --> 00:14:31,501 etxezainak aldatu egiten du. 221 00:14:31,584 --> 00:14:32,751 Arauak dira. 222 00:14:34,126 --> 00:14:36,876 Ondo jokatu zenuen Revlon dela eta. Hori da inportanteena. 223 00:14:37,668 --> 00:14:39,501 Eta berriz jokatuko duzu ondo. 224 00:14:43,209 --> 00:14:44,959 Madolyn. Madolyn! 225 00:14:49,793 --> 00:14:51,043 Lortu dugu ia. 226 00:14:51,126 --> 00:14:52,251 Aupa! 227 00:14:53,793 --> 00:14:56,876 Modeloekin beste saio bat, eta listo. 228 00:15:01,501 --> 00:15:02,709 Ez. Ez. 229 00:15:02,793 --> 00:15:04,834 Ezin gara hutsetik hasi. 230 00:15:06,209 --> 00:15:08,168 Hamabost ordu geratzen zaizkigu. 231 00:15:08,251 --> 00:15:09,251 Entzun duzu. 232 00:15:10,126 --> 00:15:12,668 Egin egin behar dugu. Sinetsi harengan. 233 00:15:12,751 --> 00:15:15,126 Mintza zaitez harekin. Mesedez, 234 00:15:17,126 --> 00:15:20,543 Madolynek hori behar badu, horixe emango diogu. 235 00:15:25,251 --> 00:15:26,084 Ez! 236 00:15:27,918 --> 00:15:32,543 Akaso zera esan dezakeen edo zera esango duen lagun bakarra naiz, 237 00:15:33,126 --> 00:15:35,126 baina horrek ez dio garrantzirik kentzen: 238 00:15:35,918 --> 00:15:36,751 ez. 239 00:15:37,876 --> 00:15:42,793 Neure esku zegoen dena egin dut prozesua bideratzeko. 240 00:15:42,876 --> 00:15:47,001 Amak bere esku zegoen dena egin du enpresa zapuzteko. 241 00:15:48,209 --> 00:15:51,376 Tira, nekatu naiz bere trenaren makinistatxoa izateaz. 242 00:15:52,626 --> 00:15:54,876 Bidea bukatu da. 243 00:15:55,584 --> 00:16:00,209 Errealitateari aurre egiteko prest dagoenean, alboan izango nau. 244 00:16:01,293 --> 00:16:04,626 Baina, ordura arte, grebari ekingo diot! 245 00:16:05,834 --> 00:16:07,168 Nor batuko zait? 246 00:16:12,501 --> 00:16:16,626 Ez kezkatu. Gizon bakarra behar da mundua aldatzeko. 247 00:16:18,459 --> 00:16:19,459 Gizon bat….. 248 00:16:20,751 --> 00:16:22,084 eta galletatxo poltsa. 249 00:16:26,584 --> 00:16:27,918 Ama zeuen kontu! 250 00:16:33,126 --> 00:16:34,126 Aizue… 251 00:16:35,918 --> 00:16:40,293 pertsona bakar batek ezin du gure egitekoa galarazi. 252 00:16:41,584 --> 00:16:42,668 Ez gara geldituko! 253 00:16:44,168 --> 00:16:45,168 Itzuli lanera! 254 00:16:54,459 --> 00:16:57,043 Modeloak hautatu ditugu. Ordu erdi barru iritsiko dira. 255 00:16:57,126 --> 00:17:00,084 Seta prest da. Arropategia ezin sakonagoa da. 256 00:17:00,709 --> 00:17:04,209 - Prest gaude. - Eta Chaden lanuztea zer? 257 00:17:04,834 --> 00:17:07,334 Ez umerik izan. Luzeago biziko zara. 258 00:17:08,751 --> 00:17:10,334 Neskek badute itxura oldarkorra. 259 00:17:11,668 --> 00:17:13,584 Nahiagoko nuke esperientzia balute. 260 00:17:14,584 --> 00:17:15,918 Ezin diezu irakatsi? 261 00:17:17,126 --> 00:17:21,084 Tira, modelogintzako aditurik handiena Madolyn Addison dugu. 262 00:17:23,209 --> 00:17:24,751 Ni? Ez. 263 00:17:25,459 --> 00:17:28,293 Luzaroan ez naiz modelo aritu. 264 00:17:28,918 --> 00:17:31,168 Klase magistrala izan zenezake. 265 00:17:31,709 --> 00:17:34,751 Aspaldian bezala landuko zenuke argazki-kamera. 266 00:17:37,459 --> 00:17:41,251 Tira, argi dago zerbait falta zaigula. Zeu falta zara akaso. 267 00:17:44,668 --> 00:17:45,668 ZATOZ BEHERA! 268 00:17:45,751 --> 00:17:47,668 Ea setean behar zaituzten ikustera noa. 269 00:18:00,084 --> 00:18:01,918 - Kaixo, Venetia. - Hepa! 270 00:18:02,668 --> 00:18:03,668 Zer duzu? 271 00:18:03,751 --> 00:18:06,709 Datorren astean itzultzekoa zinen, aktibazio-ekitaldirako. 272 00:18:06,793 --> 00:18:09,334 Aktibazio-ekitaldirik badela ziurtatzeko etorri naiz. 273 00:18:09,418 --> 00:18:13,209 - Non da kanpaina? Jendea zain duzue. - Azken ukituekin gabiltza. 274 00:18:13,293 --> 00:18:16,918 Kezkatuta nago, Venetia. Eta zuk ere kezkatuta dirudizu. 275 00:18:17,834 --> 00:18:22,126 Moldatuko gara. Madolyn ezbaian dabil, besterik gabe. 276 00:18:22,209 --> 00:18:24,334 Zer, Marie Kondo bezala hasi da? 277 00:18:24,418 --> 00:18:28,209 Alaitasuna pizten ez diona botatzen? Oso ohikoa da. 278 00:18:29,376 --> 00:18:33,584 Ba bai, hala da. Baina lortuko dugu. Hitzematen dizut. 279 00:18:33,668 --> 00:18:36,834 Agian ez duzue lortuko. B plana zertu beharko zenuke. 280 00:18:36,918 --> 00:18:39,043 Baduzu Madolynek baztertutakoa batu, 281 00:18:39,126 --> 00:18:42,834 eta kanpainaren azken bertsio hobetu bat eratzea. 282 00:18:43,334 --> 00:18:46,501 Gauza agergarri bat, badaezpada ere. 283 00:18:47,251 --> 00:18:49,668 Barkatu, zer? 284 00:18:51,168 --> 00:18:53,043 Ez dut mentorea hala sastatuko. 285 00:18:53,126 --> 00:18:55,334 Kanpaina eta salmenta salbatuko zenituzke agian. 286 00:18:55,418 --> 00:19:00,376 Akaso mailaz igoko zinateke hala. Ondo jokatuz gero, ofizialduko nuke igoera. 287 00:19:02,543 --> 00:19:04,168 Ondo jokatuko dut. 288 00:19:05,459 --> 00:19:07,376 Madolynekin nago, datorrena datorrela. 289 00:19:08,043 --> 00:19:10,709 Zure eskaintzek ez didate iritziz aldaraziko. 290 00:19:14,293 --> 00:19:16,543 - Festan elkartuko gara. - Ordura arte. 291 00:19:20,793 --> 00:19:22,709 Odol-Beloa orain. Orain. 292 00:19:26,293 --> 00:19:28,418 Galmen-Guardiari hots egin dio. 293 00:19:30,001 --> 00:19:31,918 Argi-Katea. Argi-Katea! 294 00:19:36,001 --> 00:19:38,376 Ezin dut hitz egin. Erasoaldia dut. 295 00:19:38,459 --> 00:19:40,418 Erasoaldia armairuari? 296 00:19:40,501 --> 00:19:43,168 Nik hori dut zaletasun. 297 00:19:43,251 --> 00:19:46,084 Jolasa da. Hala, arreta ez dut lan kakan jartzen. 298 00:19:46,168 --> 00:19:49,043 Edozein unetan eska diezadakete lan hutsalen bat. 299 00:19:49,126 --> 00:19:52,834 Tira, baduzu nirekin txutxu-mutxuan aritu. Lehen bezala. 300 00:19:54,209 --> 00:19:55,459 Baina hori guztia… 301 00:19:57,168 --> 00:19:58,168 egin dugu jada. 302 00:19:58,876 --> 00:20:01,793 Bai. Baina, tira, berriz egin genezake. 303 00:20:03,751 --> 00:20:05,876 - Ezta? - Ez duzu lanik ala? 304 00:20:09,668 --> 00:20:10,501 Bai. 305 00:20:11,126 --> 00:20:11,959 Bai, hala da. 306 00:20:13,084 --> 00:20:16,626 Bi telefonori egin behar diet jaramon batera. 307 00:20:16,709 --> 00:20:20,543 Erregina enpresa eta gure lanak salbatu nahian ari da eta. 308 00:20:21,293 --> 00:20:24,001 Eta zu, bitartean, ordenagailutxoan jolasean. 309 00:20:25,168 --> 00:20:28,584 - Ba lagun diezazula norbaitek. - Boluntario aurkeztu zara? 310 00:20:28,668 --> 00:20:31,918 Ala erasoaldia zure lana baino garrantzitsuagoa al da? 311 00:20:34,126 --> 00:20:36,501 Nire profesionaltasuna dudan jarri duzu? 312 00:20:37,709 --> 00:20:38,709 Tira… 313 00:20:41,251 --> 00:20:44,459 Objektu berezi bat utzi berri dut zu zarela eta. 314 00:20:44,543 --> 00:20:46,334 Ez kezkatu. Merezi izango du. 315 00:20:46,418 --> 00:20:48,584 Hemendixik, ordenagailu-mutiko. 316 00:20:49,126 --> 00:20:50,126 Zatoz. 317 00:20:54,376 --> 00:20:55,376 Iritsi gara. 318 00:20:57,001 --> 00:20:59,376 Gaur goizean antolatu duzu hau guztia? 319 00:21:00,084 --> 00:21:01,584 Honegatik fio naiz zutaz. 320 00:21:03,043 --> 00:21:06,168 - Eta, egarriak jotzen bazaitu… - Gero, akaso. 321 00:21:06,251 --> 00:21:07,584 Hepa! 322 00:21:08,501 --> 00:21:10,834 - Kaixo, Madolyn! - Iepa! 323 00:21:10,918 --> 00:21:13,543 Neskei Madolynen magia erakusteko prest? 324 00:21:17,418 --> 00:21:19,501 - Kaixo, andreak. - Kaixo. 325 00:21:19,584 --> 00:21:21,293 Koloreak eder egiten dio. 326 00:21:27,584 --> 00:21:29,334 Ez, ez. Birarik ez. 327 00:21:29,418 --> 00:21:30,418 - Ez? - Ez. 328 00:21:31,126 --> 00:21:32,543 - Bale. - Ez duzu bira beharrik. 329 00:21:44,959 --> 00:21:48,334 Bale, bale. Ea, egin dezagun polikiago. 330 00:21:48,418 --> 00:21:50,959 - Berreskuratu kontrola. Gozo-gozo. - Bale. 331 00:21:51,626 --> 00:21:52,626 Bai? 332 00:22:02,168 --> 00:22:04,043 Oso ondo. Bai. Gustuko dugu. 333 00:22:10,626 --> 00:22:12,168 Ez, laztana. Hori da. 334 00:22:12,709 --> 00:22:14,626 Hori duzu argi nagusia. Edukizu kontuan. 335 00:22:21,959 --> 00:22:22,793 Bai. 336 00:22:23,459 --> 00:22:24,543 Egundokoa da. 337 00:22:25,084 --> 00:22:26,418 Bikain ari zara. 338 00:22:35,084 --> 00:22:36,959 Ederto. Primeran ari zarete. 339 00:22:37,043 --> 00:22:39,918 - Ederki. - Hori da eta! 340 00:22:43,043 --> 00:22:46,751 Hepa. Lege sailak mahaiburuorde baten onarpena behar du, eta ama lanpetuta duzu. 341 00:22:46,834 --> 00:22:48,626 Barkatu. Ez naiz hemen. 342 00:22:50,459 --> 00:22:51,793 Greban naiz. 343 00:22:51,876 --> 00:22:54,209 Ba boligrafoak zeharka dezala piketea. 344 00:22:54,293 --> 00:22:58,084 - Lanuztea ez dago niri zuzenduta. - Baliozko lan-ekintza dut. 345 00:22:59,376 --> 00:23:01,334 Dena konponduko du. Ikusiko duzu. 346 00:23:02,334 --> 00:23:06,043 Sentitzen dut, baina zu gabe tokia ez da amildu. Ea… 347 00:23:06,126 --> 00:23:06,959 Ez. 348 00:23:08,251 --> 00:23:09,251 Bera amilduko da. 349 00:23:10,209 --> 00:23:11,209 Bera--? 350 00:23:12,418 --> 00:23:15,834 Hori dela eta zabiltza hala. Maitasun-proba da. 351 00:23:16,709 --> 00:23:19,001 Ez, baliozko lan-ekintza da. 352 00:23:19,084 --> 00:23:21,959 Semea hamaika bider sartu zen gelan ni atzetik sartzeko irrikan. 353 00:23:23,084 --> 00:23:27,751 Zuri guk eta enpresak bost. Maite zaituela frogatu nahi duzu. 354 00:23:32,834 --> 00:23:34,043 Begiratu kamisetari. 355 00:23:34,709 --> 00:23:36,168 Aitarena da. 356 00:23:36,251 --> 00:23:39,168 Ihes egin zion amari ni nentorrela jakin zuenean. 357 00:23:40,084 --> 00:23:43,876 Begiratu abizenari. Harena da, ez nirea. 358 00:23:45,043 --> 00:23:49,126 Amaren abizena hartu nuen. Berak zekarren dena hartu ere. 359 00:23:49,209 --> 00:23:52,834 Azkenaldian egin ditudan okerrak ez dira ni naizela eta izan, 360 00:23:52,918 --> 00:23:54,459 ama dela eta baizik. 361 00:23:54,543 --> 00:23:57,459 Bai, ondo dakit maite nauela. 362 00:23:57,543 --> 00:23:59,251 Ikusi nauzu? Erabat 363 00:24:00,126 --> 00:24:01,293 merezi dut hori. 364 00:24:08,876 --> 00:24:13,293 Agian larriegi behar duzu hark onartu eta balioetsi zaitzan. 365 00:24:14,043 --> 00:24:16,876 Agian topatu ezinezko zerbaiten bila ari zara. 366 00:24:20,959 --> 00:24:24,209 Badakit etorriko zaidala. Badakit amore emango duela. 367 00:24:24,293 --> 00:24:26,459 Enpresa salbatuko dut. 368 00:24:27,876 --> 00:24:30,793 Hala espero dut. Curriculuma zabaltzen ibili naiz, 369 00:24:30,876 --> 00:24:33,001 eta oraindik ez dut erantzunik jaso. 370 00:24:35,543 --> 00:24:39,293 - Inizialak ala--? - Bai, mesedez. Milesker. Hor. Hor. 371 00:24:42,834 --> 00:24:44,334 Gustuko dut argazki hau. 372 00:24:44,418 --> 00:24:47,543 Zentratuta daude, baina aukera gehiago beharko ditugu. 373 00:24:47,626 --> 00:24:50,209 Apur bat artifiziala dirudi, ezta? 374 00:24:50,293 --> 00:24:51,668 - Konponduko dut. - Bai. 375 00:24:55,709 --> 00:24:56,709 Zer dago gaizki? 376 00:24:57,501 --> 00:25:00,209 Modelo aritzen irakatsi diezu. Konpondu dugu. 377 00:25:00,293 --> 00:25:04,709 Bost minutu daramatzate modelo izaten. Lehen aldietan inoiz ez da perfektua. 378 00:25:04,793 --> 00:25:06,126 Jakin beharko zenuke hori. 379 00:25:06,209 --> 00:25:07,918 Eta lehen ehun aldietan? 380 00:25:08,418 --> 00:25:11,876 Oihalen atzean izateak ondo sentiarazi ninduen. 381 00:25:12,668 --> 00:25:15,918 Honetan aritzearen zergatia gogorarazi zidan. Fantasia, glamourra. 382 00:25:16,834 --> 00:25:21,793 Horren bila ari naiz orain. Hori topatu arte, ez naiz geldituko. 383 00:25:22,834 --> 00:25:24,001 Eta topatzen ez badugu? 384 00:25:26,626 --> 00:25:28,334 Atsedena behar duzu, Venetia. 385 00:25:28,834 --> 00:25:31,084 Itzuli gero, jarrera baikorragoarekin. 386 00:25:46,293 --> 00:25:47,709 Zertan zabiltza? 387 00:25:48,501 --> 00:25:49,501 Erlaxatzen. 388 00:25:50,709 --> 00:25:53,084 Argazkien kontua ederto ari da orduan. 389 00:25:54,876 --> 00:25:56,793 LinkedIn-a eguneratu behar dut? 390 00:25:56,876 --> 00:25:59,001 Zer moduz Harrotasun kanpaina? 391 00:26:00,459 --> 00:26:02,543 Bukatu duzue? Falta da ezer? 392 00:26:02,626 --> 00:26:06,543 Ez. Antolatu behar dugu, eta igoerarako konprimatu. 393 00:26:06,626 --> 00:26:08,751 Egingo zenuke nigatik? 394 00:26:09,918 --> 00:26:12,251 Igoerarako prestatu? Zer gerta ere. 395 00:26:12,918 --> 00:26:14,043 Zergatik? 396 00:26:14,876 --> 00:26:16,251 Madolynek nahi du hori? 397 00:26:18,251 --> 00:26:19,251 Ez. 398 00:26:20,459 --> 00:26:21,709 Baina beharko dugu agian. 399 00:26:22,876 --> 00:26:24,501 Prest eduki nahi dut. 400 00:26:25,209 --> 00:26:26,043 Mesedez. 401 00:26:26,668 --> 00:26:27,668 Garrantzitsua da. 402 00:26:34,459 --> 00:26:35,459 Egingo dut ba. 403 00:26:42,751 --> 00:26:44,584 Barka. Ez zintudan eten nahi. 404 00:26:44,668 --> 00:26:47,459 Nonbait egon nahi dut Madolyn lanean ari den bitartean. 405 00:26:48,293 --> 00:26:51,418 Tira, topatu duzu tokia. Eseri. Hartu trago bat. 406 00:26:51,501 --> 00:26:53,126 - Erosi bokal bat. - Ados. 407 00:26:56,168 --> 00:26:57,168 Aurrera. 408 00:27:00,709 --> 00:27:03,709 Madolynek hemen geratzen uzten dizu? 409 00:27:03,793 --> 00:27:07,418 Bai, hemen ez dagoenean. Batzuetan, hemen badagoenean ere bai. 410 00:27:08,709 --> 00:27:13,834 Lagun min-minak zarete, ezta? Hitz egiten du inoiz… nitaz? 411 00:27:17,334 --> 00:27:20,584 Ez luke halakorik egingo. Ez litzateke profesionala. 412 00:27:20,668 --> 00:27:24,084 Bale, baina, tira, zuen artekoa ikusi dut. 413 00:27:24,168 --> 00:27:25,959 Ez zara haren langilea soilik. 414 00:27:26,959 --> 00:27:28,126 Laguna zaitu. 415 00:27:30,501 --> 00:27:32,334 Bai. Bai, laguna nau, bai. 416 00:27:32,876 --> 00:27:36,126 Eta zuen artean ez dago besterik, ezta? 417 00:27:37,001 --> 00:27:38,751 Galdera ulergarria da. Berria naiz. 418 00:27:42,334 --> 00:27:45,084 Jendeari berezia dela sentiarazten dio. 419 00:27:45,668 --> 00:27:48,418 Baina ez. Lagunak baino ez gara. 420 00:27:50,418 --> 00:27:54,668 Be-- Begira, desatsegina izan da, baina pozten naiz galdetu izanaz. 421 00:27:56,959 --> 00:28:00,709 Joan egingo naiz, baina, aizu, ea elkar ikusten dugun. 422 00:28:05,376 --> 00:28:06,209 Aizu. 423 00:28:07,126 --> 00:28:09,834 Badaramazu denboratxoa Madolynekin. 424 00:28:11,376 --> 00:28:12,876 Geratzekoa zara. 425 00:28:14,418 --> 00:28:15,418 Horixe. 426 00:28:16,293 --> 00:28:17,126 Geratzekoa naiz. 427 00:28:23,001 --> 00:28:25,876 Ama? Zer da? Zer gertatu da? Behar nauzu? 428 00:28:26,834 --> 00:28:29,251 Koipetsu nago. Zaude, prestatuko naiz. 429 00:28:29,334 --> 00:28:32,126 Non da begiratzen ibili ginen aldizkari hura? 430 00:28:33,001 --> 00:28:34,751 British Vogue-a. 431 00:28:34,834 --> 00:28:37,418 Bai, hemen nonbait egongo da. 432 00:28:41,959 --> 00:28:43,334 Egon. 433 00:28:43,418 --> 00:28:45,126 Ez al zeunden lanuztean? 434 00:28:46,251 --> 00:28:47,251 Arrazoi. 435 00:28:47,918 --> 00:28:48,918 Hala da. 436 00:28:50,043 --> 00:28:53,251 Baina, behar banauzu, eskatu laguntza. 437 00:28:54,084 --> 00:28:55,459 Ez dut amorerik emango. 438 00:28:56,876 --> 00:28:58,376 Ba nik ere ez. 439 00:29:01,751 --> 00:29:05,418 Baina routerra matxuratzen bada… hemen nauzu. 440 00:29:08,168 --> 00:29:10,543 - Madolyn Addisonen bulegoa. - Patetikoa. 441 00:29:10,626 --> 00:29:14,334 Ezin diozu azkarrago erantzun? Hala ariko banintz, botako nindukete. 442 00:29:14,418 --> 00:29:18,418 - Baina irabazi ahal didazulakoan zaude? - Deitudazu. Ikusiko duzu. 443 00:29:22,376 --> 00:29:24,209 Hemen ez duzu hainbeste lanik. 444 00:29:24,293 --> 00:29:27,751 Orain lasai dago kontua, baina martxa frenetikoa sortzen da atoan. 445 00:29:27,834 --> 00:29:31,543 Tira. Egin dezagun. Zure koroa galtzearen beldur zara ala? 446 00:29:32,209 --> 00:29:34,709 - Ez duzu nire laguntzarik behar. - Nola ezetz? 447 00:29:35,918 --> 00:29:36,751 Benetan diot. 448 00:29:38,459 --> 00:29:39,459 Zera… 449 00:29:40,501 --> 00:29:41,876 Badut tipoaren berri. 450 00:29:43,751 --> 00:29:46,834 Zinez? Horregatik aritu zara hain xelebre. 451 00:29:46,918 --> 00:29:48,626 Bale. Baduzu haren berri. 452 00:29:51,834 --> 00:29:52,834 Bukatu da gurea. 453 00:29:52,918 --> 00:29:56,668 Ederto. Eta, zer--? Orain nire txanda da ala? 454 00:29:56,751 --> 00:29:57,584 Zer? 455 00:30:00,543 --> 00:30:02,168 Ez nuen harekin ibiltzeko asmorik. 456 00:30:02,959 --> 00:30:05,918 Ezta zurekin ere. Gertatu egin zen, besterik gabe. 457 00:30:07,959 --> 00:30:11,001 Bukatu da. Tira, hemen nauzu. 458 00:30:12,043 --> 00:30:13,043 Hemen zaitut. 459 00:30:15,709 --> 00:30:17,001 Ez ni gorrotatu! 460 00:30:20,918 --> 00:30:22,001 Ez zaitut gorroto. 461 00:30:26,793 --> 00:30:27,793 Zera… 462 00:30:30,501 --> 00:30:33,501 Ezagutu zintudanetik irrikatzen zaitut. 463 00:30:35,751 --> 00:30:37,959 Zuri buruz hitz egin dut. Gogoan izan zaitut. 464 00:30:38,043 --> 00:30:43,376 Zu ulertzeko ahalegin demasak egin ditut, zurekin egoteko behar bezain ona izateko. 465 00:30:45,793 --> 00:30:46,793 Baina, tira… 466 00:30:47,751 --> 00:30:51,084 - Badakit zer den hori. - Ordezko bat baino ez naiz izan. 467 00:30:52,168 --> 00:30:54,584 Bera nahikoa zen, eta ni ez. 468 00:30:54,668 --> 00:30:57,501 - Ez, baina jada ez da. Ez-- - Bai, bai, bada. 469 00:30:58,543 --> 00:31:01,584 Beti izango da, eta ni inoiz ez naiz bera izango. 470 00:31:03,168 --> 00:31:05,376 Ezin gara lagunak ere izan ala? 471 00:31:06,001 --> 00:31:06,834 Jakina ezetz. 472 00:31:08,709 --> 00:31:09,543 Zergatik? 473 00:31:09,626 --> 00:31:10,626 Zera… 474 00:31:12,543 --> 00:31:15,168 Ez dakit zu irrikatu gabe zure lagun izaten. 475 00:31:34,209 --> 00:31:37,043 Makillajea makillaje, ez zaizu ondo geratuko. 476 00:31:38,709 --> 00:31:39,834 Zer zabiltzate? 477 00:31:40,751 --> 00:31:44,459 - Ospakizuna ote? Lortu dugu? - Hasi baino ez gara egin, neska. 478 00:31:44,543 --> 00:31:47,543 - Bai. - Solasean baino ez zarete ibili orduan? 479 00:31:47,626 --> 00:31:50,751 Elkar ezagutzen ari gara. 480 00:31:50,834 --> 00:31:54,293 Beren alde natural eta erlaxatua azaldu behar dute, 481 00:31:54,376 --> 00:31:57,251 taberna batean egongo bagina bezala, ezta? 482 00:31:57,334 --> 00:31:59,168 Ekarri kafe gehiago. 483 00:32:00,918 --> 00:32:04,418 Madolyn, sentitzen dut. Lau ordu baino ez zaizkigu geratzen. 484 00:32:04,501 --> 00:32:06,043 - Bikain ari gara. - Bai. 485 00:32:06,751 --> 00:32:09,126 Hautuak aukeratu behar ditugu, kopia berrikusi, 486 00:32:09,209 --> 00:32:11,751 zuzendu, diseinatu, onartu eta entregatu. 487 00:32:12,709 --> 00:32:16,084 Gogor egin dugu lan. Hamaika aukera on ditugu jada. 488 00:32:16,168 --> 00:32:19,209 Orain bat hautatzen baduzu, bukatuko dugu. 489 00:32:19,293 --> 00:32:22,626 Neuk esango dizut noiz bukatu dugun, bai? 490 00:32:25,918 --> 00:32:27,876 Tori. Zer deritzozue horri? 491 00:32:27,959 --> 00:32:28,959 BRITT PREST DAGO! 492 00:32:29,043 --> 00:32:31,501 Base txarrik ez. Ederto! 493 00:32:37,293 --> 00:32:40,293 - Hori da? - Hona B plana. 494 00:32:41,334 --> 00:32:43,668 Kanpaina osoa da. Diseinu-berrikuspenaren ostekoa. 495 00:32:44,543 --> 00:32:46,043 Antolatuta, konprimituta 496 00:32:46,918 --> 00:32:49,626 eta saltzaileen FTPetara bidaltzeko prest dago. 497 00:32:51,834 --> 00:32:53,626 Sartu eta bidaltzeko prest. 498 00:32:59,168 --> 00:33:02,459 - Egin egin nahi duzu ziur? - Ba ez. 499 00:33:03,084 --> 00:33:04,626 Baina bere onerako egin behar dut. 500 00:33:05,876 --> 00:33:07,251 Traizionatuko duzu. 501 00:33:07,334 --> 00:33:08,834 Salbatuko dut. 502 00:33:09,751 --> 00:33:10,834 Bera traizionatuz. 503 00:33:13,209 --> 00:33:16,251 Enpresa eta salmenta salbatuko ditut. 504 00:33:16,334 --> 00:33:18,334 Kaleratu egingo zaitu. 505 00:33:18,418 --> 00:33:21,834 Ulertu egingo du. Tira, ulertu egingo du azkenean. 506 00:33:24,043 --> 00:33:27,376 - Revlonen kontua ari zait errepikatzen. - Okerragoa da. 507 00:33:27,459 --> 00:33:30,459 Emakumea zapalduko duzu, eta ekintza ona dela pentsatu. 508 00:33:30,543 --> 00:33:33,376 Ez zara harekin egon. Erabat itsututa dago. 509 00:33:33,459 --> 00:33:35,001 - Lagunduiozu ba. - Hala egin dut. 510 00:33:35,084 --> 00:33:36,709 Ba lagundu gehiago. 511 00:33:39,834 --> 00:33:41,793 Beldurra diezu konpromisoei. 512 00:33:43,043 --> 00:33:45,334 Ez zara jendeari erabat lotzen. 513 00:33:46,126 --> 00:33:48,126 Badakit korapilatsua dela. 514 00:33:49,334 --> 00:33:51,001 Gogorra eta izugarria da. 515 00:33:51,918 --> 00:33:54,126 Fede jauzirik gabe, ez da arriskurik. 516 00:33:55,251 --> 00:33:56,376 Ez da leialtasunik. 517 00:33:58,168 --> 00:33:59,168 Ez da maitasunik. 518 00:34:03,918 --> 00:34:05,709 Norbait izan behar da gaiztoa. 519 00:34:05,793 --> 00:34:07,668 Ez horixe. 520 00:34:08,793 --> 00:34:09,626 Zu ez. 521 00:34:49,709 --> 00:34:51,334 - Ederto. Milesker. - Bai. 522 00:34:52,709 --> 00:34:54,834 - Madolyn, unetxo bat? - Bai. Zer da? 523 00:34:55,501 --> 00:34:58,126 Kezkatuta nago. Orduak daramatzat hala. 524 00:34:58,209 --> 00:35:00,876 Hurbil geundelakoan nengoen, baina ez da hala. 525 00:35:00,959 --> 00:35:02,334 Ez gabiltza ondo. 526 00:35:03,501 --> 00:35:06,918 Diseinu taldeak ordezko plan bat eratu du. 527 00:35:07,001 --> 00:35:10,709 Gaur goizeko kanpaina da, entregarako prest. B plana duzu. 528 00:35:13,834 --> 00:35:16,709 Kanpaina bat entregatu duzu nik onartu gabe? 529 00:35:17,584 --> 00:35:19,251 Ez. Gelditu egin dut. 530 00:35:19,918 --> 00:35:23,293 Kanpaina ona da eta epearen aurretik entrega genezake, 531 00:35:23,793 --> 00:35:25,501 baina hautua zeure esku dago. 532 00:35:26,959 --> 00:35:28,376 Zeure esku erabat. 533 00:35:34,168 --> 00:35:37,293 Gau hartan, oihal atzean, guztiak zeukan zentzua. 534 00:35:38,293 --> 00:35:39,751 Jakina ba. 535 00:35:41,043 --> 00:35:44,376 Zure hastapenen tokian zeunden. Makillaje-mahaian. 536 00:35:45,334 --> 00:35:48,709 Denok lotzen gaitu. Edozer posible dela sentiarazten digu. 537 00:35:50,418 --> 00:35:52,709 Pozik jarriko nuke esperientzia hori flasko batean. 538 00:35:54,876 --> 00:35:56,126 Eta ezin dugu ala? 539 00:35:56,209 --> 00:36:00,793 Makillaje-mahaia hemen isla genezake. Biziz eta adiskidetasunez betea. 540 00:36:00,876 --> 00:36:02,418 Nahasia eta maitagarria. 541 00:36:04,959 --> 00:36:06,209 Zu ere azal zintezke. 542 00:36:07,793 --> 00:36:11,209 Ez. Jakizu, 20 urte daramatzat modelo aritu gabe. 543 00:36:11,293 --> 00:36:14,459 Zeharo deigarria gertatuko litzateke. 544 00:36:16,751 --> 00:36:19,251 Eta, funtzionatzen ez badu, B plana dugu. 545 00:36:26,251 --> 00:36:27,251 Zer B plan? 546 00:36:27,959 --> 00:36:29,251 Aizue! 547 00:36:30,001 --> 00:36:31,168 Aizue! 548 00:36:31,251 --> 00:36:35,668 Azken kanpaina haize alde dabil. 549 00:36:36,709 --> 00:36:38,168 Ez da txantxa! 550 00:36:38,251 --> 00:36:39,251 Hau dugu aukera. 551 00:36:40,334 --> 00:36:41,876 Badakit akituta zaudetela, 552 00:36:42,709 --> 00:36:46,584 baina denak emanda aritu beharko zarete. 553 00:36:47,543 --> 00:36:50,834 - Azken txanpa! Lortuko dugu! - Biba! 554 00:36:55,209 --> 00:37:00,168 CHAD ADDISON SALMENTA-ZUZENDARIA 555 00:37:21,334 --> 00:37:24,751 - Argazkiak zerbitzarian daude. - Kolorea arteztuko dut. 556 00:37:26,793 --> 00:37:30,418 - Madolynek onartutako kopia prest da. - Txikizkarietarako prestatuko dut. 557 00:37:31,168 --> 00:37:32,793 Lortu dugu, adiskideak. 558 00:37:34,001 --> 00:37:35,376 Ez horixe. 559 00:37:36,251 --> 00:37:39,251 Tatuajea ikusgai dago. Ezin izan dugu tatuatzailearekin kontaktatu. 560 00:37:39,334 --> 00:37:43,334 Modelo horren argazkiak ezin ditugu erabili. Txostenean jarri dizuet. 561 00:37:44,001 --> 00:37:45,543 Zuri bidali dizut! 562 00:37:46,126 --> 00:37:49,543 Ez dut ikusi. Barkatu. Zer egingo dugu? Argazkiak baztertu? 563 00:37:49,626 --> 00:37:50,793 - Aldatu. - Editatu! 564 00:37:50,876 --> 00:37:51,876 Ez dugu astirik. 565 00:37:51,959 --> 00:37:53,501 - Benek lortuko du. - Bai? 566 00:37:53,584 --> 00:37:55,334 Iaioa zara ordenagailuarekin. 567 00:37:55,418 --> 00:37:57,668 - Hark ezabatuko du. - Ez dut astirik. 568 00:37:57,751 --> 00:38:00,209 Legala izateko, % 20ko aldaketa behar dugu soilik. 569 00:38:00,293 --> 00:38:03,126 Ezin dut. Gehiegi da. Ez naiz hain ona. 570 00:38:03,209 --> 00:38:04,043 Aizu. 571 00:38:04,626 --> 00:38:07,793 Ona zara. Zeuk sinesten ez baduzu, nork sinetsiko du? 572 00:38:15,793 --> 00:38:17,293 Datorrela Galmen-Guardia. 573 00:38:29,293 --> 00:38:30,293 Ederto. 574 00:38:31,251 --> 00:38:32,168 - Listo. - Aupa! 575 00:38:33,376 --> 00:38:34,293 Britt. 576 00:38:35,334 --> 00:38:36,543 Bi minutu! 577 00:38:36,626 --> 00:38:37,626 - Listo. - Bidali. 578 00:38:38,918 --> 00:38:40,584 - Zer da? - Wifia ez dabil. 579 00:38:40,668 --> 00:38:42,084 - Berriz? - Azpiko sarea! 580 00:38:42,168 --> 00:38:44,501 - Mugikorretik atera! - Laurogeita hamar segundo. 581 00:38:44,584 --> 00:38:48,584 - Inork ba al daki routerra berrabiatzen? - Neuk! 582 00:39:26,501 --> 00:39:28,251 SAREA BERRABIATU DA - SISTEMA LINEAN 583 00:39:28,334 --> 00:39:30,293 - Itzuli da. - Klikatu "Bidali". 584 00:39:30,376 --> 00:39:33,876 - Bost, lau, hiru, bi. - Lau, hiru bi. 585 00:39:33,959 --> 00:39:34,959 Kito. 586 00:39:35,584 --> 00:39:36,876 Bai! Ai, ama! 587 00:39:39,209 --> 00:39:40,043 Lortu dugu. 588 00:39:43,876 --> 00:39:45,834 Ez duzu ospatzera etorri nahi? 589 00:39:46,626 --> 00:39:50,668 Esan, Venetia. B plana zure ideia izan da, ezta? 590 00:39:54,418 --> 00:39:56,834 Babestu behar zintudala uste nuen. 591 00:39:59,084 --> 00:40:01,293 Zure hutsunea sentituko dut. 592 00:40:02,418 --> 00:40:05,418 Bulego propioa duzunean, ez zaitut ondoan izango. 593 00:40:07,751 --> 00:40:08,751 Madolyn. 594 00:40:10,043 --> 00:40:11,459 Mailaz igoarazi nauzu? 595 00:40:12,209 --> 00:40:14,751 Salmenta bukatutakoan, ofiziala izango da. 596 00:40:15,459 --> 00:40:17,751 Ea, esan agur, eta zoaz ospatzera. 597 00:40:18,876 --> 00:40:20,501 - Milesker, Madolyn. - Zoaz. 598 00:40:29,251 --> 00:40:30,668 - Edatera! - Horixe! 599 00:40:32,376 --> 00:40:36,251 Eta hau agortzen bazaigu, botila berezi bat dut gordeta. 600 00:40:37,626 --> 00:40:40,376 - Nik uste ez dugula beharko. - Ados. 601 00:40:43,209 --> 00:40:45,834 - Ez dut txiklerik behar. - Hortzak ez dituzu garbitu. 602 00:40:45,918 --> 00:40:46,751 Behar duzu. 603 00:40:51,751 --> 00:40:52,918 Ez horregatik. 604 00:40:54,793 --> 00:40:55,793 Zutaz harro nago. 605 00:40:56,376 --> 00:40:57,543 Neure buruaz harro nago. 606 00:40:59,459 --> 00:41:00,793 Pound 3206. 607 00:41:01,918 --> 00:41:05,584 Ateko kodea dut. Idatz ezazu nonbait. 608 00:41:06,293 --> 00:41:07,959 Ez kezkatu. Ez dut ahaztuko. 609 00:41:21,376 --> 00:41:23,084 Bukatu da greba? 610 00:41:23,168 --> 00:41:24,168 Itzuli zara? 611 00:41:24,709 --> 00:41:25,709 Oraingoz. 612 00:41:26,459 --> 00:41:29,793 Arrazoi zenuen. Arrazoi okerrak direla eta nago hemen. 613 00:41:29,876 --> 00:41:33,043 Bere onespenaren bila bizitzeari utzi behar diot. 614 00:41:33,126 --> 00:41:36,668 Dena dela behar dudana, beste nonbait topatu behar dut. 615 00:41:38,084 --> 00:41:39,334 Oraindik ez daki, baina… 616 00:41:40,584 --> 00:41:42,043 salmenta zertutakoan… 617 00:41:42,126 --> 00:41:43,543 Joan egingo zara. 618 00:41:59,043 --> 00:42:00,418 Bazegoen beste norbait. 619 00:42:02,918 --> 00:42:06,584 Behar bezain ona izango ez nintzela sentiarazten zidan. 620 00:42:07,959 --> 00:42:10,293 Bera lortzeko, tematu beharko nintzela. 621 00:42:12,751 --> 00:42:17,043 Hala sentiarazi bazaitut, bera baino askoz okerragoa naiz. 622 00:42:18,709 --> 00:42:21,043 Ni baino askoz hobea zara eta. 623 00:42:22,959 --> 00:42:24,959 Ezin bagara lagunak izan, zera… 624 00:42:25,668 --> 00:42:27,084 Hori esan nahi nizun. 625 00:42:35,209 --> 00:42:36,626 Tira, orain zer? 626 00:42:38,543 --> 00:42:41,251 Etxerako trenera igo, eta asteburua lotan eman. 627 00:42:42,626 --> 00:42:44,209 Nire etxea hurbilago da. 628 00:42:51,709 --> 00:42:52,959 Nekatuegi ez bazaude. 629 00:43:23,959 --> 00:43:24,959 Kaixo? 630 00:43:27,043 --> 00:43:28,043 Kaixo? 631 00:43:38,126 --> 00:43:39,293 Marco Mejia zara? 632 00:43:47,959 --> 00:43:49,209 Ze ostra da hau? 633 00:43:49,293 --> 00:43:51,834 Gau osoa eman dut Jerseyko gela kaka batean, 634 00:43:51,918 --> 00:43:55,293 Jerseyko gaytxo baten zain, hari Jerseyko arrosak emateko. 635 00:43:55,876 --> 00:43:56,876 Badakizu zer? 636 00:43:58,168 --> 00:43:59,293 Pikutara kontu hau. 637 00:44:00,126 --> 00:44:01,209 Eta zoaz pikutara! 638 00:44:07,084 --> 00:44:08,834 PARKERREK SENTITZEN DU 639 00:45:12,584 --> 00:45:15,001 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte