1 00:00:13,043 --> 00:00:16,084 Zer egingo dut? Haiek esandakoan jo? 2 00:00:16,793 --> 00:00:18,084 Zu bai zu. 3 00:00:18,168 --> 00:00:20,751 Hepa, Glam familia. Ongi etorri kanalera. 4 00:00:20,834 --> 00:00:24,918 Marco Mejia naiz, eta ez dut Glamorous by Madolyn erabiltzen soilik, 5 00:00:25,001 --> 00:00:26,668 enpresan ere lan egiten dut. 6 00:00:26,751 --> 00:00:29,668 Eta, gaurkoan, gonbidatu berezia 7 00:00:29,751 --> 00:00:31,793 eta ederra dut. 8 00:00:31,876 --> 00:00:37,043 Mitoa, diva, nire nagusia, Madolyn Addison andrea. 9 00:00:37,126 --> 00:00:39,126 Milesker. Pozik etorri naiz. 10 00:00:39,209 --> 00:00:41,418 Eta milesker lana emateagatik. 11 00:00:41,501 --> 00:00:44,043 Ea, zer-nolako nagusia naiz? 12 00:00:44,126 --> 00:00:46,126 Bikaina. Hoberena zara. 13 00:00:46,209 --> 00:00:48,501 Zer-nolako laguntzailea naiz? 14 00:00:48,584 --> 00:00:50,251 Tira, zera esango dut: 15 00:00:51,043 --> 00:00:52,626 ez duzu parekorik. 16 00:00:52,709 --> 00:00:53,876 KRITIKA-MAILA: 6 17 00:00:53,959 --> 00:00:55,376 Bale, onartuko dizut. 18 00:00:56,126 --> 00:00:59,459 Zergatik gaude hemen? Zer erakutsiko diegu umeei? 19 00:00:59,543 --> 00:01:02,751 Harrotasun-paleta organiko berria dugu, 20 00:01:02,834 --> 00:01:04,459 Madolynen-- 21 00:01:06,834 --> 00:01:09,251 - Bigarren hartzea. - Glamorous by Madolynena. 22 00:01:09,334 --> 00:01:11,168 Zergatik Harrotasuna? Zergatik orain? 23 00:01:11,251 --> 00:01:12,418 Galdera ona. 24 00:01:12,501 --> 00:01:14,084 Harrotasuna ospatuko dugu, 25 00:01:14,168 --> 00:01:17,959 eta gure markak luxutzat zer ulertzen duen aldatu nahi dugu. 26 00:01:18,043 --> 00:01:21,376 Zuek kanpaina ikusteko irrikan nago. 27 00:01:21,459 --> 00:01:23,168 Zaudete adi gaur gauean. 28 00:01:23,251 --> 00:01:25,918 Streaminga egingo dugu kanpainaren hasierako festatik. 29 00:01:26,001 --> 00:01:27,626 Ordura arte. 30 00:01:27,709 --> 00:01:29,459 - Glamorousak gara. - Glamorousak gara. 31 00:01:35,001 --> 00:01:37,376 Kontua hasi zenean, jendea 32 00:01:37,459 --> 00:01:40,543 honi buruz ariko zela hitzeman zenidan, eta hala da. 33 00:01:40,626 --> 00:01:42,793 Kanpaina ikusteko irrikan dira. 34 00:01:42,876 --> 00:01:44,418 - Ni ere bai. - Ikusiko dute. 35 00:01:44,501 --> 00:01:45,709 Gaur gauean. 36 00:01:45,793 --> 00:01:47,001 Zuk ere bai. 37 00:01:47,084 --> 00:01:49,376 Eman ahal dut begiratutxo bat orain? 38 00:01:50,209 --> 00:01:51,543 Gainbegiratutxo bat. 39 00:01:52,376 --> 00:01:53,793 Pista bat. 40 00:01:56,334 --> 00:01:58,001 Ezin dut behakotxo bat eman? 41 00:01:58,084 --> 00:02:01,043 Madolynek besteak bezala txundi zaitezen nahi du. 42 00:02:02,543 --> 00:02:03,543 Konforme. 43 00:02:03,626 --> 00:02:05,876 Ondo aterako dela uste dut. 44 00:02:06,459 --> 00:02:08,168 Eta ezin dut ezer zehaztu, 45 00:02:08,251 --> 00:02:11,626 baina uste dut Vendemiairek asebeteko zaituzten zifra bat 46 00:02:11,709 --> 00:02:13,084 proposatuko dizuela. 47 00:02:14,793 --> 00:02:18,376 Eta zer zifra espero beharko genuke? 48 00:02:19,209 --> 00:02:21,918 Orain zifrari buruz ari gara ala? 49 00:02:22,751 --> 00:02:25,376 - Zuk aipatu duzu. - Nahiago dut zuen zifra jakin. 50 00:02:25,459 --> 00:02:26,876 Hobe litzateke zeuk esatea. 51 00:02:26,959 --> 00:02:29,251 - Prezioaz kezkatuta zaudete? - Zer? 52 00:02:29,334 --> 00:02:31,501 Guk eskaintza ukatzeaz kezkatuta zaude? 53 00:02:36,876 --> 00:02:40,293 Chad, nik uste gaur gauean denok egongo garela pozik 54 00:02:40,376 --> 00:02:42,626 eta inspiratuta Harrotasuna dela eta. 55 00:02:42,709 --> 00:02:43,543 Bai. 56 00:02:44,834 --> 00:02:46,876 - Laster arte. - Bai, Mykynnleigh. 57 00:02:50,126 --> 00:02:51,168 Aupa! 58 00:02:52,626 --> 00:02:55,626 Chad? Tira ba, ospa ezazu. 59 00:02:55,709 --> 00:02:57,293 Gustuko duzu harrotzea. 60 00:02:57,376 --> 00:02:58,751 Bai, hala da. 61 00:02:58,834 --> 00:02:59,876 Baina ezin dut! 62 00:03:01,918 --> 00:03:05,751 Susmo txarra dut. Mykynnleigh kezkatuta egon beharko litzateke. 63 00:03:05,834 --> 00:03:09,459 Baina ez da hala. Kanpaina dela eta, eskaintza hobe bat izan genezake. 64 00:03:09,543 --> 00:03:10,543 Baina ez da hala. 65 00:03:10,626 --> 00:03:12,043 Hark ez daki hori baina. 66 00:03:13,584 --> 00:03:15,418 Badakiela dirudi baina. 67 00:03:16,084 --> 00:03:18,293 Gizon zuri kaskar baten konfiantza agertzen du. 68 00:03:18,376 --> 00:03:19,418 Horixe berori. 69 00:03:19,501 --> 00:03:21,793 Pentsatzen duguna dakiela dirudi. 70 00:03:22,751 --> 00:03:24,793 Lan aste gogorrean, guztiaren berri zuen. 71 00:03:24,876 --> 00:03:28,334 - Gertatzen ari zena ei zekien, ezta? - Ez zuen satorrik. 72 00:03:28,418 --> 00:03:31,293 Satorra Madolyn zen. Hark filtratu zuen kanpaina. 73 00:03:31,376 --> 00:03:32,293 Bai. 74 00:03:34,168 --> 00:03:37,293 Amarekin hitz egin behar dut beste zerbaiti buruz. 75 00:03:38,418 --> 00:03:39,626 Geroago agian. 76 00:03:40,209 --> 00:03:42,668 Kezkatuta zaude. Ni ere hala nengoen. 77 00:03:43,543 --> 00:03:44,709 Baina irabazi genuen! 78 00:03:44,793 --> 00:03:46,751 Disfruta dezagun! 79 00:03:46,834 --> 00:03:48,251 - Goza ezazu. - Ados. 80 00:03:54,959 --> 00:03:58,834 Madolyn Addisonen bulegoa. Barkatu. Gaurko zerrenda beteta dago. 81 00:03:58,918 --> 00:04:00,168 Ezin zaitut sartu. 82 00:04:01,168 --> 00:04:02,709 Madolyn Addisonen bulegoa. 83 00:04:03,376 --> 00:04:05,376 Ez, ezin zaitut sartu. 84 00:04:06,251 --> 00:04:07,376 Madolyn Addisonen-- 85 00:04:08,084 --> 00:04:09,876 Ez, ezin zaitut sartu. 86 00:04:09,959 --> 00:04:11,709 Ea, zerrenda beteta dago. 87 00:04:11,793 --> 00:04:13,459 Tokia zigilatuta dago, aizu. 88 00:04:13,543 --> 00:04:16,251 Madison Beer bera bazara ere, 89 00:04:16,334 --> 00:04:17,793 ezingo zaitut sartu. 90 00:04:20,334 --> 00:04:21,668 Madison Beer zara? 91 00:04:23,793 --> 00:04:26,251 Kaixo, diva, album ederra egin duzu. 92 00:04:26,751 --> 00:04:29,209 Ezin zaitut sartu. Barkatu. Muxu bat. 93 00:04:29,876 --> 00:04:33,418 Badakit nolakoa den aktibazio-ekitaldirako zerrendari eustea. 94 00:04:33,501 --> 00:04:35,001 Ziega-Maisua zara. 95 00:04:35,084 --> 00:04:37,209 Jokalariek tratu berezia nahi dute. 96 00:04:37,293 --> 00:04:40,709 Baina, badakizu zer? Nire ziegan tranpa bat aktibatuz gero, 97 00:04:40,793 --> 00:04:43,959 sentitzen dut. Misil magikoa saihestu beharko duzu. 98 00:04:44,751 --> 00:04:47,751 - Tira, misil magikoaz ari garela… - Entzun dizut. 99 00:04:47,834 --> 00:04:49,959 ...noiz gonbidatuko nauzu ziegara? 100 00:04:50,043 --> 00:04:50,876 Laster. 101 00:04:52,418 --> 00:04:54,501 Eta zu zergatik ez zaude zerrendan? 102 00:04:54,584 --> 00:04:55,834 Mundu dena joango da. 103 00:04:55,918 --> 00:04:58,584 Armiarma Erreginaren kontrako finala dugulako. 104 00:04:58,668 --> 00:05:00,043 Partida zuzendu behar dut. 105 00:05:00,126 --> 00:05:01,459 Ezin dut taldea utzi. 106 00:05:02,501 --> 00:05:04,001 Ona zara gero. 107 00:05:05,168 --> 00:05:06,168 Ona baino hobea. 108 00:05:07,126 --> 00:05:08,459 Bereziki bigarren aldian. 109 00:05:09,209 --> 00:05:11,376 Sexua otsoaren jokoa bezalakoa da. 110 00:05:11,459 --> 00:05:13,376 Lehen partida besteen tasunak ikusteko da. 111 00:05:18,168 --> 00:05:22,126 Hara, bigarren bulego-amodio ofiziala dugu esku artean. 112 00:05:22,209 --> 00:05:23,793 Berez ez gaude elkarrekin. 113 00:05:23,876 --> 00:05:25,126 Zergatik ez? 114 00:05:25,209 --> 00:05:26,543 Astebete daramagu. 115 00:05:26,626 --> 00:05:28,334 Uda osoa daramazue hala. 116 00:05:29,376 --> 00:05:30,751 Eta Uber mutila? 117 00:05:31,418 --> 00:05:32,626 Ikusiko dugu. 118 00:05:32,709 --> 00:05:34,793 Elkarrekin bazkalduko dugu. 119 00:05:34,876 --> 00:05:36,751 Elkartuko zarete? Egin zizuna eta gero? 120 00:05:36,834 --> 00:05:38,918 Zer? Heldua ari naiz izaten. 121 00:05:39,501 --> 00:05:41,209 Erlazioa ofizialki utzi behar dugu. 122 00:05:41,293 --> 00:05:43,459 Notarioa eta guzti eramango dut. 123 00:05:43,543 --> 00:05:44,709 Ahaztu duzu beraz? 124 00:05:45,543 --> 00:05:47,334 Bai. Ahaztu egin dut. 125 00:05:49,793 --> 00:05:52,459 Bale, gogora etortzen zait noizbehinka. 126 00:05:53,834 --> 00:05:56,209 Haren hutsune txikia sentitzen dut. 127 00:05:58,043 --> 00:05:59,334 Txarra da, ezta? 128 00:05:59,418 --> 00:06:02,584 Olivia Rodrigo lagunak pare bat kantu ditu honi buruz. 129 00:06:02,668 --> 00:06:06,209 Bai, ezta? Arrazoi zuen. Sentimenduak zailak dira. 130 00:06:07,793 --> 00:06:10,418 Badakizu zer? Konpondu egingo dut. 131 00:06:10,501 --> 00:06:14,209 Aurrez aurre bukatuko dut kontua. Iragana zara, mutil. 132 00:06:14,293 --> 00:06:15,584 Bukatu da. 133 00:06:15,668 --> 00:06:16,918 Eta kito. 134 00:06:18,459 --> 00:06:20,209 Hori egin beharko nuke, ezta? 135 00:06:20,293 --> 00:06:22,001 Atea zeharo itxi behar diozu. 136 00:06:22,084 --> 00:06:24,376 Bestela, istorioaren amaiera jakin nahiko duzu. 137 00:06:25,209 --> 00:06:28,293 - Ben zinez...? - Ez dakit nola ibiltzen den artez. 138 00:06:36,418 --> 00:06:37,334 Sartu, James. 139 00:06:38,501 --> 00:06:39,876 Ezin zaitut ustekabean hartu. 140 00:06:39,959 --> 00:06:42,793 Ordutegian zintudan. Gorroto ditut ustekabeak. 141 00:06:42,876 --> 00:06:45,376 Tira, hau ez duzu gorrotoko. 142 00:06:45,459 --> 00:06:46,793 Bideoa prest da. 143 00:06:46,876 --> 00:06:48,918 Bukatuta dago, edizioa eta guzti. 144 00:06:49,501 --> 00:06:50,501 Ea gustuko duzun. 145 00:06:50,584 --> 00:06:52,918 Itxura ederra duzu. Profesionala zara. 146 00:06:53,001 --> 00:06:54,626 Urteak daramatzazu honetan. 147 00:06:56,168 --> 00:06:57,043 Zu zara. 148 00:06:59,001 --> 00:07:00,293 Zure bidaia da. 149 00:07:00,376 --> 00:07:01,376 Egin duzuna da. 150 00:07:01,459 --> 00:07:03,209 Ez dut neure burua ikustea gusuko. 151 00:07:03,293 --> 00:07:04,918 Bidaliko didazu e-mailez? 152 00:07:06,418 --> 00:07:07,751 Bai. Tira, jakina. 153 00:07:07,834 --> 00:07:10,626 Zure autoan joango gara aktibazio-ekitaldira? 154 00:07:10,709 --> 00:07:11,751 Ederto. 155 00:07:11,834 --> 00:07:14,918 Ea Teddy jeloskor jartzen ez den. 156 00:07:15,626 --> 00:07:18,293 Onar ezazu, gustuko zaitu nolabait. 157 00:07:18,376 --> 00:07:20,043 Teddy eta ni? 158 00:07:20,126 --> 00:07:22,459 Ez, familia dut ia. 159 00:07:23,126 --> 00:07:24,209 Bale ba. 160 00:07:27,793 --> 00:07:30,126 - Obsesionatuegi nago, ezta? - Bai. 161 00:07:30,834 --> 00:07:32,334 Ez dago espioirik, ezta? 162 00:07:32,418 --> 00:07:33,418 Ez. 163 00:07:33,501 --> 00:07:35,001 - Horixe. Horixe. - Ez. 164 00:07:35,584 --> 00:07:36,918 Ez nago kezkatuta. 165 00:07:38,168 --> 00:07:41,543 Txorrota irekita dago mikrofonoek ezer harrapa ez dezaten? 166 00:07:42,418 --> 00:07:43,959 Homelanden ikusi nuen. 167 00:07:44,043 --> 00:07:45,209 Funtzionatzen du! 168 00:07:45,876 --> 00:07:47,543 Tranpa baterantz goaz agian. 169 00:07:47,626 --> 00:07:50,459 Edo agian zerbait ona zapuzteko bidean zara. 170 00:07:50,543 --> 00:07:51,959 Gurea ez dut zapuztu. 171 00:07:52,959 --> 00:07:57,334 Zapuztu ezina naizelako. Virgo batekin ari zara. 172 00:07:57,418 --> 00:07:59,251 Barkatu Eskorpioia izateagatik. 173 00:07:59,334 --> 00:08:01,001 Jupiterra Cancerren duzu. 174 00:08:01,084 --> 00:08:03,126 - Ona al da? - Ona baino hobea. 175 00:08:10,709 --> 00:08:11,543 Teddy? 176 00:08:12,084 --> 00:08:13,001 Zer da? 177 00:08:13,709 --> 00:08:16,751 Gaur gaueko ordutegia jakin nahi dut. 178 00:08:16,834 --> 00:08:19,918 Ordutegia daukat, baina galdetu hari. Barruan da. 179 00:08:20,001 --> 00:08:21,543 Bai, baina bestea ere... 180 00:08:30,584 --> 00:08:31,418 Zer da? 181 00:08:33,918 --> 00:08:35,876 Konferentzia-aretoan egongo naiz. 182 00:08:39,751 --> 00:08:40,584 Arraroa. 183 00:08:47,293 --> 00:08:48,293 Madolyn? 184 00:08:48,376 --> 00:08:51,584 Konturatu zara? Teddy xelebre ari da azkenaldian. 185 00:08:51,668 --> 00:08:53,459 Iragarrezina da beti. 186 00:08:56,251 --> 00:08:58,793 Zerbait utzi dut autoan. Oraintxe nator. 187 00:09:03,959 --> 00:09:05,043 Marco? 188 00:09:05,668 --> 00:09:06,668 Parker. 189 00:09:07,293 --> 00:09:08,459 Milesker hau egiteagatik. 190 00:09:08,543 --> 00:09:10,959 Milesker zuri. Nik ere egin nahi nuen. 191 00:09:12,459 --> 00:09:13,293 Zer da hau? 192 00:09:14,418 --> 00:09:18,376 Gure erlazioa aurrez aurre bukatu nahi dut. 193 00:09:18,459 --> 00:09:20,501 Jakizu, bukatu da. 194 00:09:22,751 --> 00:09:23,584 Halaxe da. 195 00:09:24,084 --> 00:09:25,834 Bai, halaxe da. 196 00:09:27,501 --> 00:09:30,459 Zera, bai, zuri buruz pentsatzen dut oraindik. 197 00:09:31,418 --> 00:09:34,293 Zure hutsunea apur bat sentitzen dut agian. 198 00:09:35,918 --> 00:09:39,168 Agian itxura ederra duzu orain. Baina ez dio axola! 199 00:09:40,668 --> 00:09:41,876 Bukatu da. 200 00:09:41,959 --> 00:09:42,834 Ulertu dut. 201 00:09:43,918 --> 00:09:44,918 Bukatu da. 202 00:09:45,834 --> 00:09:48,334 Eta milesker hain atsegina izateagatik. 203 00:09:49,251 --> 00:09:50,876 Itxura penagarria dut gaur. 204 00:09:51,709 --> 00:09:52,751 Ez horixe. 205 00:09:53,334 --> 00:09:54,793 Ez naiz dutxatu ere egin. 206 00:09:55,876 --> 00:09:57,209 Gustuko dut hori. 207 00:10:02,959 --> 00:10:04,626 - Astirik dugu? - Berrogei minutu. 208 00:10:04,709 --> 00:10:05,793 Nahikoa da. 209 00:10:08,501 --> 00:10:11,459 Presaka aritzea dibertigarria da. Errepika dezagun. 210 00:10:11,543 --> 00:10:13,751 Ez dugu inoiz errepikatuko. 211 00:10:13,834 --> 00:10:14,834 Inoiz ere ez. 212 00:10:14,918 --> 00:10:16,501 Oker jokatu dugu, bai? 213 00:10:17,543 --> 00:10:18,376 Ez dut uste. 214 00:10:18,459 --> 00:10:20,334 Erlazioa haustekoa nintzen. 215 00:10:20,418 --> 00:10:24,626 Bai, badakit. Eta ni zu konbentzitzekoa. Eraginik izan al du? 216 00:10:25,751 --> 00:10:26,751 Gezurra esan zenidan. 217 00:10:27,334 --> 00:10:29,126 Barkamena eskatu nizun. 218 00:10:29,209 --> 00:10:32,376 Ez dituzu ez nire itxura, ez nire janzkera jasaten. 219 00:10:32,459 --> 00:10:34,293 Txarto sentiarazten nau horrek. 220 00:10:34,376 --> 00:10:36,626 Inork ez dit inoiz halakorik egin. 221 00:10:38,959 --> 00:10:40,209 Lotsatzen zaitut. 222 00:10:40,293 --> 00:10:43,709 Inoiz ez naiz zu lako norbaitekin egon. Ez naiz perfektua. 223 00:10:43,793 --> 00:10:45,543 Ikasteko gai naiz baina. 224 00:10:45,626 --> 00:10:47,626 Parada eman behar didazu baina. 225 00:10:48,751 --> 00:10:49,584 Aizu. 226 00:10:51,418 --> 00:10:52,793 Gurea ez da perfektua. 227 00:10:52,876 --> 00:10:54,084 Hori baino hobea da. 228 00:10:54,751 --> 00:10:57,126 Korapilatsua eta sumingarria da. 229 00:10:57,209 --> 00:10:58,209 Erreala da. 230 00:10:59,251 --> 00:11:00,834 Gurea ez da oso ohikoa. 231 00:11:01,501 --> 00:11:02,793 Ez ezazu zapuztu. 232 00:11:05,043 --> 00:11:07,876 Nire izaera gustuko duten hamaika pertsona daude. 233 00:11:08,876 --> 00:11:11,209 Haiek hautatuko ditut. Zu ez. 234 00:11:15,834 --> 00:11:18,876 Ni ahazten saia zaitezke, baina ez duzu lortuko. 235 00:11:18,959 --> 00:11:22,626 Ezin duzu besterik gabe utzi. Ni ere ez naiz horretarako gai. 236 00:11:30,959 --> 00:11:31,959 Arrazoi zenuen. 237 00:11:32,543 --> 00:11:33,543 Badakit! 238 00:11:36,168 --> 00:11:37,001 Zeri buruz? 239 00:11:37,084 --> 00:11:40,793 Lan aste gogorrean, bazirudien Mykynnleigh-ek zertan genbiltzan zekiela. 240 00:11:40,876 --> 00:11:42,918 Nolatan? Inork ez zion ezer esan. 241 00:11:43,001 --> 00:11:44,959 Ez zegoen beharrik. Entzun zigun. 242 00:11:45,876 --> 00:11:46,709 Honekin. 243 00:11:50,001 --> 00:11:51,043 Non topatu duzu? 244 00:11:51,709 --> 00:11:53,209 Madolynen autoan. 245 00:11:58,251 --> 00:12:00,751 Ez dituzu beste eskaintzak aintzat hartuko? 246 00:12:01,626 --> 00:12:02,751 Ez dugu bat ere ez. 247 00:12:03,459 --> 00:12:06,043 Vendemiaire baino ez dugu. 248 00:12:06,126 --> 00:12:07,126 Geldi ezazu! 249 00:12:08,251 --> 00:12:09,084 Atzokoa da. 250 00:12:10,584 --> 00:12:14,834 Halako elkarrizketen orduak eta orduak daude grabatuta. Deiak. Denetarik. 251 00:12:14,918 --> 00:12:18,501 Bateria darabil. Ahotsaz aktibatzen da. Wifia eta guzti. 252 00:12:18,584 --> 00:12:19,918 Ezkutatzen erraza da. 253 00:12:20,001 --> 00:12:21,584 Ezin liteke. 254 00:12:22,418 --> 00:12:24,876 Teddy ez da izan. Ezin du halakorik egin. 255 00:12:24,959 --> 00:12:26,751 Mykynnleigh ni harrapatzen saiatu zen. 256 00:12:26,834 --> 00:12:28,459 Ez dut zertan bakarra izan. 257 00:12:29,043 --> 00:12:30,251 Diruagatik egin du akaso. 258 00:12:30,793 --> 00:12:34,626 Edo jeloskor dago James dela eta. 259 00:12:35,584 --> 00:12:37,043 Pentsatuko zenuen noizbait. 260 00:12:38,168 --> 00:12:40,918 Mykynnleigh hau dela eta dago hain ziur. Dena daki. 261 00:12:41,459 --> 00:12:43,668 Gaurko ekitaldiak ez dio axola. 262 00:12:43,751 --> 00:12:47,001 Eskaintza kaskarra egingo digute, eta onartuko diegu. 263 00:12:47,084 --> 00:12:49,043 Salmenta burutuko dugu halere. 264 00:12:49,126 --> 00:12:51,126 Ondo egongo gara, ezta? 265 00:12:51,209 --> 00:12:54,001 Enpresa hau amaren ondarea da, Venetia. 266 00:12:54,084 --> 00:12:55,918 Traturik onena merezi dugu. 267 00:12:56,001 --> 00:12:58,251 Baina ez dugu hori dela eta zapuztuko. 268 00:12:58,334 --> 00:13:00,668 Dirua errespetua agertzeko bidea dute. 269 00:13:00,751 --> 00:13:03,751 Deitu Teddyri. Harekin hitz egin behar dut. 270 00:13:04,334 --> 00:13:08,126 Ezin du badakigula jakin. Geratzen zaigun azken abantaila da. 271 00:13:08,793 --> 00:13:10,168 Badakit zertan nabilen. 272 00:13:25,334 --> 00:13:26,876 - Benetan diozu? - Bai! 273 00:13:26,959 --> 00:13:29,043 - Beti asmatzen duzu. - Ben! 274 00:13:29,126 --> 00:13:33,626 Galdera bat: zer gertatuko litzateke Armiarma Erregina gaurkoz utziko bazenu? 275 00:13:33,709 --> 00:13:36,751 Tira, Ursakon-eko eremua 276 00:13:36,834 --> 00:13:39,334 zeharo suntsituko luke, betiko. 277 00:13:39,418 --> 00:13:43,126 Ez, zera galdetu nahi dizut: utziko duzu Ziegak eta Herensugeak, 278 00:13:43,209 --> 00:13:46,376 eta etorriko zara nirekin aktibazio-ekitaldira? 279 00:13:48,626 --> 00:13:49,834 Zurekin? 280 00:13:50,459 --> 00:13:51,584 Zita bat? 281 00:13:52,459 --> 00:13:53,959 Zitakide moduan? 282 00:13:55,584 --> 00:13:57,709 Agian. Ez dakit ba. 283 00:13:58,709 --> 00:14:03,001 Uste dut badugula garaia iragana atzean uzteko. 284 00:14:03,626 --> 00:14:05,668 Elkarri aukera bat emateko garaia. 285 00:14:09,668 --> 00:14:11,209 Tira, zer diozu? 286 00:14:11,293 --> 00:14:14,918 Bai, joango naiz. Baina ez dut arropa aproposik. 287 00:14:15,001 --> 00:14:16,209 Zerbait topatuko dugu. 288 00:14:17,209 --> 00:14:19,751 Nik topatuko dut, eta hari janztera behartu. 289 00:14:22,959 --> 00:14:25,043 Iritsiko zaizu ordua, Armiarma Erregina. 290 00:14:26,543 --> 00:14:27,584 Baina gaur ez. 291 00:14:36,876 --> 00:14:37,876 Zer da? 292 00:14:38,751 --> 00:14:41,626 Airea beroegi dago? Denda batera joan behar zara? 293 00:14:42,376 --> 00:14:46,043 Ez zaude konbentzituta ekitaldia dela eta? Alde egin nahi duzu? 294 00:14:46,126 --> 00:14:49,334 - Kanadara joan gaitezke. - Umore onean zaudela dirudi. 295 00:14:49,959 --> 00:14:52,543 Tira, aspalditxoan ez gara bakarrik egon. 296 00:14:53,543 --> 00:14:55,126 Jamesen mira duzu. 297 00:14:56,584 --> 00:14:57,668 Axola al dio? 298 00:14:58,501 --> 00:15:02,334 Harekin jarraituko dut akaso, eta jakin-mina dut. 299 00:15:04,084 --> 00:15:04,959 Ez horixe. 300 00:15:05,043 --> 00:15:08,251 Zer nahi dudan ez dakidala uste duzu ala? 301 00:15:08,334 --> 00:15:09,959 Ez duzu nire iritzia entzun nahi. 302 00:15:10,043 --> 00:15:12,918 Ez al zenidan zeuk esan hari aukera bat emateko? 303 00:15:13,001 --> 00:15:14,793 Zer esatea nahi duzu? 304 00:15:14,876 --> 00:15:16,043 Jendea erabiltzen duela? 305 00:15:16,709 --> 00:15:19,668 Zurekin amaitutakoan, berriz ikusiko ez duzula? Ez. 306 00:15:19,751 --> 00:15:22,793 Ez duzu halakorik entzun nahi. Ez dut esango, beraz. 307 00:15:24,459 --> 00:15:26,959 Erabiltzen nautenean nabaritzen ez dudala uste duzu? 308 00:15:27,459 --> 00:15:28,959 Ez dut lotsagabetu nahi. 309 00:15:30,168 --> 00:15:33,209 Esateko zerbait baduzu, bota ezazu. Une egokia da. 310 00:15:36,918 --> 00:15:38,501 Ez dut esateko ezer. 311 00:15:39,459 --> 00:15:40,668 Ez da une egokirik izango. 312 00:15:53,084 --> 00:15:54,001 Hepa, Chad. 313 00:15:54,084 --> 00:15:57,459 Venetia eta hirurok etxean elkartuko gara ordu erdi barru. 314 00:15:59,126 --> 00:16:00,709 Hitz egin behar dugu. 315 00:16:04,209 --> 00:16:05,043 Ben. 316 00:16:07,084 --> 00:16:08,084 Ez. 317 00:16:11,501 --> 00:16:12,334 Ez! 318 00:16:14,209 --> 00:16:17,293 Goazen zurera. Star Trekeko uniformea hartuko dugu. 319 00:16:17,376 --> 00:16:20,418 Asmatu zerbait. Itxura ona behar dut Marcorentzat. 320 00:16:20,501 --> 00:16:23,501 Poz-pozik zaudete, ezta? Elkarrekin zaudete? 321 00:16:24,168 --> 00:16:26,793 Entzun diozu. Berez ez gaude elkarrekin. 322 00:16:28,168 --> 00:16:29,293 Baina niretzat bai. 323 00:16:30,334 --> 00:16:34,126 Marco iritsi zenean, ondo jakin nuen harekin egon behar nintzela. 324 00:16:34,209 --> 00:16:37,876 Eta, zera… Ez nuen saiatu nahi. Ez nuen porrot egin nahi. 325 00:16:40,084 --> 00:16:41,168 Baina hemen naiz. 326 00:16:42,376 --> 00:16:43,876 Lortuko dut. 327 00:16:43,959 --> 00:16:47,584 Pozten naiz zeure burua askatu duzulako. Ez nuen uste egingo zenuenik. 328 00:16:47,668 --> 00:16:49,001 Ez, nik ere ez. 329 00:16:50,501 --> 00:16:53,834 Bereziki beste tipo hura dela eta. 330 00:16:54,418 --> 00:16:55,709 Beste norbait dago? 331 00:16:56,459 --> 00:16:57,459 Bazegoen norbait. 332 00:16:57,959 --> 00:17:00,834 Baina Marco txarto sentiarazi zuen, eta nik ez. 333 00:17:00,918 --> 00:17:03,293 Tira, eta ez dago besterik. 334 00:17:08,126 --> 00:17:11,168 Zerbait out zait, baina nitaz fidatu beharko zara. 335 00:17:11,251 --> 00:17:12,251 Bale ba. 336 00:17:21,751 --> 00:17:23,834 Zeharo ari zara apaintzen. 337 00:17:23,918 --> 00:17:27,043 Makillaje-ekitaldia da. Drag queenen araua da: 338 00:17:27,126 --> 00:17:30,168 Atzeko ilarakoek ikusi ezin badute, ez da nahikoa makillaje. 339 00:17:32,543 --> 00:17:34,126 Etor zaitezke nahi baduzu. 340 00:17:34,209 --> 00:17:37,751 Ez, neure festa hasi dut jada. Ondo pasatu. 341 00:17:39,084 --> 00:17:40,126 Ama? 342 00:17:41,626 --> 00:17:45,043 Nola jakin dezaket pertsona egokia nor den? 343 00:17:46,209 --> 00:17:49,126 Honek ba al du zerikusirik horiek bidali zizkizun gizonarekin? 344 00:17:50,418 --> 00:17:51,418 Gutxi gorabehera. 345 00:17:53,918 --> 00:17:58,459 Tira, pertsona egokia nor ez den jakiten irakatsiko dizut: 346 00:17:59,626 --> 00:18:01,418 haurdun utzi, eta ihes egiten dizu, 347 00:18:01,501 --> 00:18:04,209 eta seme xelebre eta maitagarria bakarrik heztera behartu. 348 00:18:04,293 --> 00:18:06,209 Badakit aita kabroia zela, 349 00:18:06,293 --> 00:18:08,543 eta ez zela pertsona ona erabat. 350 00:18:08,626 --> 00:18:09,459 Baina 351 00:18:10,834 --> 00:18:12,126 gustuko al zenuen? 352 00:18:15,584 --> 00:18:16,626 Maite nuen. 353 00:18:18,084 --> 00:18:19,918 Dibertigarria zen. 354 00:18:20,001 --> 00:18:22,834 Atentzioa ematen zuen, ondo janzten zekien 355 00:18:22,918 --> 00:18:26,126 eta edozein estualditik irteteko etorria zuen. 356 00:18:26,209 --> 00:18:27,376 Ba al du inoren antzarik? 357 00:18:28,793 --> 00:18:31,168 Bera galtzeak izutzen ninduen. Beti 358 00:18:31,668 --> 00:18:33,959 nenbilen behar bezain ona izan nahian. 359 00:18:35,043 --> 00:18:37,168 Gaztetan, maitasunari jarraitzea 360 00:18:37,251 --> 00:18:39,543 norbaitek zu maitatzea baino garrantzitsuagoa da. 361 00:18:41,918 --> 00:18:44,834 Aita oker galanta izan zen orduan zuretzat. 362 00:18:44,918 --> 00:18:47,709 Alde ona ikusten diot nik kontuari. 363 00:18:51,084 --> 00:18:52,418 Okerra izan zen. 364 00:18:54,501 --> 00:18:56,334 Baina oker zuzena ere bai. 365 00:18:57,793 --> 00:19:00,584 Eta espero dut zuk oker zuzenak egitea. 366 00:19:10,084 --> 00:19:12,376 Bai? Bai. Bai, hitz egin dezaket. 367 00:19:13,793 --> 00:19:14,626 Bai. 368 00:19:26,459 --> 00:19:28,459 Zer? Onartu dizu Teddyk? 369 00:19:28,543 --> 00:19:31,209 Ez du ezer onartu. Ez daki egia dakidala. 370 00:19:31,959 --> 00:19:33,668 Mykynnleigh-ek konbentzituko zuen. 371 00:19:33,751 --> 00:19:37,459 Honek zer dakar tratuari eta guri dagokigunean? Zer egingo dugu? 372 00:19:38,001 --> 00:19:40,751 - Badakit bertan behera utzi nahi-- - Ez. 373 00:19:40,834 --> 00:19:42,168 Baliatu egingo dugu. 374 00:19:43,876 --> 00:19:45,668 Zer egin duzu grabagailuarekin? 375 00:19:45,751 --> 00:19:48,584 Gaurko dena ezabatu, eta hasierako tokian utzi. 376 00:19:48,668 --> 00:19:51,834 Ederto. Mykynnleigh-ek entzun dezan nahi dut. 377 00:20:05,418 --> 00:20:07,334 Susmo ona dut gau-jaia dela eta. 378 00:20:08,293 --> 00:20:09,293 Nik ere bai. 379 00:20:10,459 --> 00:20:13,709 Uste baino askoz zirraragarriagoa izango da. 380 00:20:13,793 --> 00:20:14,793 Bai. 381 00:20:16,084 --> 00:20:19,418 Berez ezin diot inori esan, baina… 382 00:20:21,376 --> 00:20:24,001 Vendemiaireren tratua baztertuko dugu gaur. 383 00:20:24,084 --> 00:20:26,418 - Berri onak dira? - Berri bikainak! 384 00:20:26,501 --> 00:20:29,793 Hiru eskaintza izan ditut azken astean. 385 00:20:29,876 --> 00:20:35,251 Sektorea guri buruz ari da etengabe, eta diruak, kontu honetan, askapena dakar. 386 00:20:36,751 --> 00:20:38,209 Poz-pozik nago. 387 00:20:38,293 --> 00:20:41,418 - Vendemiairek ba al daki? - Vendemiairek? Ez horixe. 388 00:20:43,168 --> 00:20:45,001 Eta haiei esateko irrikan nago. 389 00:21:03,626 --> 00:21:06,209 Kaixo! Ekitaldira nator. 390 00:21:06,293 --> 00:21:07,501 Ze ondo! 391 00:21:07,584 --> 00:21:09,209 Mykynnleigh Williams. 392 00:21:12,251 --> 00:21:13,168 Zerrendan nago. 393 00:21:14,126 --> 00:21:15,126 Bale. 394 00:21:16,501 --> 00:21:18,918 Ene, zerrenda onean zaude. 395 00:21:19,001 --> 00:21:21,584 Goiz da. Hasi berri gara. Zatoz. 396 00:21:21,668 --> 00:21:24,751 Harrotasuna biziko duzu. Tira. 397 00:21:28,126 --> 00:21:29,459 Barka, non da festa? 398 00:21:29,543 --> 00:21:33,084 Zain duzu, baina, lehenik, galdera bati erantzun behar diozu: 399 00:21:33,168 --> 00:21:34,959 - Biziraungo diozu Harrotasunari? - Bai. 400 00:21:35,043 --> 00:21:36,293 Ederto. Zatoz ba. 401 00:21:42,959 --> 00:21:45,959 Ea, 1969ko uda zen. 402 00:21:46,043 --> 00:21:49,751 New Yorkeko poliziak eraso egin zien Greenwich Village-ko 403 00:21:49,834 --> 00:21:50,876 gay tabernei. 404 00:21:50,959 --> 00:21:55,043 Alabaina, Stonewall Inn tabernan erasoari erantzun zioten. 405 00:21:55,126 --> 00:21:58,501 Sei gaueko erresistentzia saioa eman zen bertako kaleetan. 406 00:21:58,584 --> 00:22:01,834 Egun, Stonewall-eko Errebolta esaten diogu gertakariari. 407 00:22:01,918 --> 00:22:05,126 Queer identitatea eta ikusgarritasuna aldarrikatzearen hazia dugu. 408 00:22:05,209 --> 00:22:06,834 Hau da, Harrotasunarena. 409 00:22:06,918 --> 00:22:09,709 Inork ez daki errebolta nola hasi zen zehazki, 410 00:22:09,793 --> 00:22:14,376 baina Marsha P. Johnson gay eskubideen defendatzaile draga ondratzen dugu 411 00:22:14,459 --> 00:22:18,543 Stonewallen erantzuteagatik eta Harrotasuna inspiratzeagatik. 412 00:22:19,501 --> 00:22:20,501 Mykynnleigh Williams, 413 00:22:20,584 --> 00:22:23,084 esan zein den Johnson andrearen aipua. 414 00:22:23,168 --> 00:22:26,793 Lehena: "Zoroa naiz agian, baina arrazoi dut halere". 415 00:22:26,876 --> 00:22:29,834 Bigarrena: "Eskubideak ez dira erabat eskuratzen 416 00:22:29,918 --> 00:22:31,626 eskubide denak eduki arte". 417 00:22:31,709 --> 00:22:32,584 Edo hirugarrena: 418 00:22:32,668 --> 00:22:35,543 "Gayek AEB osoan eskubide guztiak eduki ez arte, 419 00:22:35,626 --> 00:22:37,918 ez dugu ezer ospatzeko arrazoirik". 420 00:22:40,459 --> 00:22:41,293 Denak? 421 00:22:41,376 --> 00:22:44,126 Bai, Mykynnleigh, den-denak! 422 00:22:44,209 --> 00:22:47,334 Lortu duzu. Harrotasunari biziraungo diozu. Goazen. 423 00:22:47,418 --> 00:22:48,709 Nora? 424 00:22:53,751 --> 00:22:55,376 Harrotasuna hasi da, Mykynnleigh. 425 00:22:55,459 --> 00:22:57,834 Ea ba, azal ezazu zure Harrotasuna. 426 00:22:58,334 --> 00:23:00,501 Bale. Kaixo. Barkatu. 427 00:23:00,584 --> 00:23:03,126 - Dantzatu! Ondo pasatu! - Arrosa. 428 00:23:03,209 --> 00:23:05,251 Harroago, Mykynnleigh, harroago! 429 00:23:05,334 --> 00:23:07,043 - Horixe. - Milesker. 430 00:23:07,126 --> 00:23:10,376 - Iritsi zara ia. Tira. Lortu duzu! - Bale. 431 00:23:10,459 --> 00:23:13,001 Lortu duzu, Mykynnleigh. Ea ba. Zatoz. 432 00:23:13,084 --> 00:23:14,001 Milesker. 433 00:23:14,084 --> 00:23:16,668 Enpresa handiek gustuko dute Harrotasuna. 434 00:23:16,751 --> 00:23:20,251 Dirua lortzen dute gure alde daudela esanez, ostadar-logoez. 435 00:23:20,334 --> 00:23:22,126 Harrotasuna zukutu nahi? 436 00:23:22,209 --> 00:23:24,751 Kapitalismo amoralaren bekatuak zuritu nahi? 437 00:23:24,834 --> 00:23:25,918 Bai. 438 00:23:26,001 --> 00:23:28,543 Ba zeharka ezazu Ostadar Garbitegia, zoaz! 439 00:23:34,251 --> 00:23:36,959 - Tira. Gauza asko falta zaizkigu. - Bale. 440 00:23:39,334 --> 00:23:40,543 Iritsi gara, Mykynnleigh, 441 00:23:40,626 --> 00:23:42,334 Espektatiba Handiak mendia. 442 00:23:42,418 --> 00:23:45,793 Harrotasun kontuetan dabilen enpresa orok igo behar du. 443 00:23:45,876 --> 00:23:47,293 Zure txanda da. 444 00:23:47,876 --> 00:23:52,793 Izan zaitez inklusiboa, baina zuhurra. Goraipa zaitzatela, baina arbuiorik gabe. 445 00:23:52,876 --> 00:23:56,293 Eta hamarkadak, arriskuak eta espektatibak nabigatu ostean, 446 00:23:56,376 --> 00:24:00,459 zerbait esanguratsua aldarrikatuko al duzu Harrotasuna dela eta? 447 00:24:00,543 --> 00:24:02,334 - Bai gero. - Aurrera ba! 448 00:24:12,418 --> 00:24:13,751 Bale, milesker. 449 00:24:13,834 --> 00:24:15,709 Harrotasunari biziraun diozu. 450 00:24:15,793 --> 00:24:19,626 - Denek egin behar izan dute hori? - Madolynek eta guzti. 451 00:24:20,376 --> 00:24:21,751 Emango dugu buelta bat? 452 00:24:21,834 --> 00:24:26,084 Harrotasunak Glamorous by Madolynen duen garrantzia erakutsi nahi dizugu. 453 00:24:34,334 --> 00:24:35,168 Ben! 454 00:24:42,209 --> 00:24:43,918 Ene, diva hori, zu bai zu. 455 00:24:45,043 --> 00:24:46,209 Lortu dut? 456 00:24:46,293 --> 00:24:49,001 Gehiegitxo da, ezta? Erdi-mozorrotuta nago? 457 00:24:49,084 --> 00:24:50,626 Itxura ederra duzu. 458 00:24:51,209 --> 00:24:53,418 Ez nekien belarrietan zuloak zenituenik. 459 00:24:53,501 --> 00:24:55,209 Ez ba. Kola da. 460 00:24:56,459 --> 00:25:00,418 Benetan ahalegindu nahi nuen, denak emanda jantzi. 461 00:25:00,918 --> 00:25:04,251 Lortu duzu. Orbanen aurkako ezpainetakoa jarri duzu? 462 00:25:04,334 --> 00:25:07,168 Nola dakit zein den orbanen aurkakoa? 463 00:25:07,251 --> 00:25:08,334 Halaxe. 464 00:25:14,001 --> 00:25:15,001 Lodia da. 465 00:25:16,501 --> 00:25:18,043 - Bale. - Nahiko ondo dago. 466 00:25:18,126 --> 00:25:21,918 Harrotasunaren kanpaina taberna honetantxe hasi genuen. 467 00:25:22,001 --> 00:25:25,418 Amak, fundatzaileak, hiru artista drag ezagutu zituen. 468 00:25:25,501 --> 00:25:28,959 Gure produktuak erabiltzen dituzte, baina ez dira gure merkatuan azaltzen, 469 00:25:29,043 --> 00:25:32,501 luxuzkoak garelako. Luxuak arauak ditu, 470 00:25:32,584 --> 00:25:36,293 ezta? Ez piercingik, ez tatuajerik. Oso heteroa, oso cisa. 471 00:25:36,376 --> 00:25:38,751 Idatzi gabeko arauak dira, jakina. Ezta? 472 00:25:38,834 --> 00:25:40,959 Baina mundu guztiak ezagutzen ditu. 473 00:25:41,043 --> 00:25:44,626 Glamourra, tartea eta diferentzia dituzte xede. 474 00:25:45,293 --> 00:25:47,501 Baina ez gara luxuzkoak soilik. Edertasuna ere 475 00:25:48,168 --> 00:25:49,168 jorratzen dugu. 476 00:25:49,251 --> 00:25:52,793 Eta hori glamourra eta diferentzia baino harago doa. 477 00:25:52,876 --> 00:25:55,793 Ahizpatasunean eta elkartasunean ere datza, 478 00:25:55,876 --> 00:25:57,293 parekotasunean. 479 00:25:57,376 --> 00:26:01,418 Egunero zerbait berria saiatzeko sortzen zaigun irrikan, 480 00:26:01,501 --> 00:26:03,459 zerbait berria izateko irrikan. 481 00:26:04,543 --> 00:26:07,418 Eta horixe ospatuko dugu Harrotasunaz, 482 00:26:08,001 --> 00:26:10,293 elkartzen gaituen horixe: 483 00:26:11,126 --> 00:26:11,959 edertasuna. 484 00:26:12,543 --> 00:26:15,376 Ezberdintzen gaituenak ez dio axola. 485 00:26:16,126 --> 00:26:18,501 Den-denok dugu aulki bat mahaian. 486 00:26:20,959 --> 00:26:24,918 ONGI ETORRI MAHAIRA 487 00:26:33,084 --> 00:26:35,918 Madolyn kanpainan da? 20 urte daramatza jardun gabe. 488 00:26:36,001 --> 00:26:37,668 Hogeita bi, berez. 489 00:26:37,751 --> 00:26:40,084 Baina panorama inarrosteko, 490 00:26:40,168 --> 00:26:42,334 panorama inarrosi behar da. 491 00:26:45,376 --> 00:26:46,418 Ona da. 492 00:26:48,543 --> 00:26:49,751 Oso ona da. 493 00:26:51,793 --> 00:26:53,834 - Erantzun behar dut. - Bale. 494 00:26:56,918 --> 00:26:58,043 Kezkatuta dirudi. 495 00:26:58,709 --> 00:26:59,584 Oso ondo. 496 00:27:03,043 --> 00:27:04,418 ONGI ETORRI MAHAIRA 497 00:27:05,334 --> 00:27:06,584 Egon. Itzul gaitezen. 498 00:27:14,543 --> 00:27:15,626 Hepa. 499 00:27:15,709 --> 00:27:17,834 Gure umeak, elkarrekin. 500 00:27:17,918 --> 00:27:20,334 Ez duzu entzun? Berez ez daude elkarrekin. 501 00:27:21,209 --> 00:27:23,543 Uda osoa daramate hala. Zergatik ez? 502 00:27:23,626 --> 00:27:26,001 Marco Uberrekoa ahazten ari da oraindik. 503 00:27:26,084 --> 00:27:28,876 Beste tipoaz ari zara? Ezizen bat du ala? 504 00:27:28,959 --> 00:27:30,043 Benek esan dizu? 505 00:27:30,126 --> 00:27:34,584 Benek esan dit gatz urtuko energia-bilketa sare elektrikoaren etorkizuna dela. 506 00:27:34,668 --> 00:27:36,043 Ez dakit zer dioen ere. 507 00:27:36,126 --> 00:27:38,459 Gaur tipoarekin bazkaldu du Marcok. 508 00:27:38,543 --> 00:27:39,543 Zer egin dute? 509 00:27:39,626 --> 00:27:41,626 Erlazioa uzteko. Bukatu da. 510 00:27:43,793 --> 00:27:46,501 Tratuaren alde dramatikoa piztu dela dirudi. 511 00:27:47,251 --> 00:27:48,418 Oraintxe nator. 512 00:27:58,376 --> 00:27:59,709 Hori ez zen plana. 513 00:28:00,543 --> 00:28:01,543 Ezin dugu. 514 00:28:03,709 --> 00:28:05,293 Jakina. Neure kontu. 515 00:28:07,543 --> 00:28:08,543 Chad? 516 00:28:14,084 --> 00:28:16,126 Milesker. Zer, ez dugu argazkirik aterako ala? 517 00:28:16,209 --> 00:28:19,001 Gau handia duzu. Zainduko zaitut. Xanpainik bai? 518 00:28:19,084 --> 00:28:20,043 Bai. 519 00:28:21,501 --> 00:28:23,293 Hitz egin behar dugu, mesedez. 520 00:28:23,376 --> 00:28:25,251 Zer, ezin du itxaron ala? 521 00:28:26,918 --> 00:28:28,001 Zorionak. 522 00:28:28,084 --> 00:28:30,334 Urte zaila izan da. merezi duzu. 523 00:28:30,418 --> 00:28:33,251 Agian gaur esandakoa ez nizun esan behar. 524 00:28:33,334 --> 00:28:35,501 - Ez dut nahita egin. - Bukatu duzu? 525 00:28:37,084 --> 00:28:37,959 Zer duzu? 526 00:28:38,043 --> 00:28:38,876 Kaixo, ama. 527 00:28:39,959 --> 00:28:42,168 Mykynnleigh-ek zurekin hitz egin nahi du. 528 00:28:42,251 --> 00:28:43,959 Dena gertatuko da gaur. 529 00:28:44,043 --> 00:28:47,709 Hara, Madolyn, itxura ederra duzu. Noren jantzia da? 530 00:28:48,584 --> 00:28:49,834 Gero komentatuko dugu. 531 00:28:49,918 --> 00:28:53,043 Vendemiaireko batzordearekin aritu naiz, 532 00:28:53,126 --> 00:28:56,543 eta komentatu beharreko proposamena azaldu didate. 533 00:28:57,543 --> 00:28:59,168 Toki pribaturen batean. 534 00:28:59,251 --> 00:29:00,959 Leku egokia ezagutzen dut. 535 00:29:13,209 --> 00:29:16,918 Vendemiairek salmenta-giroa ikusteko kontratatu ninduenean, 536 00:29:17,001 --> 00:29:18,251 bi lan nituen. 537 00:29:18,334 --> 00:29:20,168 Lehena, haiek konbentzitzea. 538 00:29:20,251 --> 00:29:23,209 Ez zen erraza, finantza-arazoak zenituzten eta. 539 00:29:23,293 --> 00:29:25,043 Baina lortu genuen. 540 00:29:25,126 --> 00:29:26,501 Lortu zenuten. 541 00:29:26,584 --> 00:29:30,709 Harrotasun kanpainaz, erakutsi diezue ez zaretela iraganeko kontua. 542 00:29:31,418 --> 00:29:33,918 Bigarren lana prezio baxua lortzea nuen. 543 00:29:34,001 --> 00:29:38,876 Horretarako, akaso jolasean aritu naiz zuek guratsu ager zintezten. 544 00:29:39,834 --> 00:29:42,876 Tira, lan bakarra bete dut. 545 00:29:43,584 --> 00:29:46,209 Vendemiairek eskaintza handia egin nahi du. 546 00:29:47,293 --> 00:29:49,959 Tira, eskaintza entzuteko irrikan gaude. 547 00:29:50,043 --> 00:29:52,293 Beste eskaintzekin alderatuko dugu. 548 00:29:52,376 --> 00:29:53,334 Bikoitza da. 549 00:29:54,376 --> 00:29:57,043 - Bikoitza? - Atzo eskainitakoaren bikoitza. 550 00:29:57,751 --> 00:30:00,168 Esan bezala, lan bakarra bete dut. 551 00:30:08,626 --> 00:30:09,793 Hori da zifra? 552 00:30:10,459 --> 00:30:11,543 Ezinezkoa da. 553 00:30:11,626 --> 00:30:15,043 Horixe da zifra. Baina orain onartzen baduzue soilik. 554 00:30:19,459 --> 00:30:20,334 Zer deritzozu? 555 00:30:21,501 --> 00:30:23,334 Atera dezaket bat zurekin? 556 00:30:23,418 --> 00:30:24,251 Bai ba. 557 00:30:24,334 --> 00:30:26,084 - Agur. - Agur. 558 00:30:27,334 --> 00:30:30,376 Tira, Ben eta zu elkarrekin zaudete, e? 559 00:30:30,876 --> 00:30:32,668 Berez ez gaude elkarrekin. 560 00:30:34,376 --> 00:30:35,376 Benen ustez bai. 561 00:30:37,251 --> 00:30:38,251 Elkarrekin gaude, bai. 562 00:30:38,918 --> 00:30:40,584 Serio hartuko duzu zuena? 563 00:30:40,668 --> 00:30:43,959 Bai. Ben ezagutu dudan tiporik onena da. 564 00:30:45,543 --> 00:30:47,209 Beste tipoa baino hobea? 565 00:30:47,959 --> 00:30:50,793 Ze…? Venetiak dena kontatzen dizu ala? 566 00:30:50,876 --> 00:30:53,001 Bai, eta Benek ere bai. 567 00:30:53,084 --> 00:30:55,668 Arte-fakultate garaitik zaindu dudalako. 568 00:30:56,501 --> 00:31:00,251 Babesleegia naiz agian, baina aspalditik ezagutzen dut. 569 00:31:01,459 --> 00:31:04,543 Ben erabiltzen ari zara? Aurreko erlazioaren ondorioa duzu? 570 00:31:04,626 --> 00:31:05,459 Ez. 571 00:31:05,543 --> 00:31:07,876 Erabat amaitu duzu beste tipoarekin? 572 00:31:09,126 --> 00:31:10,293 Bai! 573 00:31:12,751 --> 00:31:15,834 Tira, elkarrekin bazkaldu dugu. 574 00:31:18,084 --> 00:31:19,459 Baita txortatu ere. 575 00:31:21,084 --> 00:31:23,543 Baina hitzematen dizut: Ben gustuko dut. 576 00:31:23,626 --> 00:31:24,959 Ez dio axola. 577 00:31:25,668 --> 00:31:28,501 Bestea ahaztu arte, Beni itxaropen faltsuak emango dizkiozu. 578 00:31:31,293 --> 00:31:32,584 Sentitzen dut. 579 00:31:32,668 --> 00:31:35,709 Zera… Inoiz ez dut halakorik egin. 580 00:31:35,793 --> 00:31:38,876 Ikasi eta dena ulertu nahian nabil. 581 00:31:38,959 --> 00:31:42,043 Ezin baduzu ahaztu, hori zeure kontua da. 582 00:31:42,668 --> 00:31:46,876 Baina ez jolastu nire Benekin. Ez izan burutik kendu ezin duen mutila. 583 00:31:47,543 --> 00:31:48,918 Ez du halakorik merezi. 584 00:31:49,959 --> 00:31:51,584 Hauta ala aska ezazu. 585 00:31:55,709 --> 00:31:56,543 Bai. 586 00:32:01,001 --> 00:32:02,793 Lege sailak onartu beharko du. 587 00:32:03,293 --> 00:32:04,459 Onartu dute jada. 588 00:32:04,543 --> 00:32:07,334 Negoziatzen ibili garen tratua da zehazki. 589 00:32:07,418 --> 00:32:08,959 Nahi genuen guztia da. 590 00:32:09,793 --> 00:32:10,793 Tranparik gabe. 591 00:32:11,376 --> 00:32:12,543 Amore eman dute. 592 00:32:12,626 --> 00:32:15,376 Vendemiairek zuen irrika du. Zuek irabazle. 593 00:32:15,459 --> 00:32:19,668 Badakite aukera gehiago dituzuela, baina zifra honek dena konponduko du. 594 00:32:22,626 --> 00:32:23,709 Galderatxo bat. 595 00:32:25,168 --> 00:32:27,501 Zenbat balio izan dizu espioitzak? 596 00:32:30,293 --> 00:32:31,709 Badugu zure espioiaren berri. 597 00:32:37,168 --> 00:32:39,418 Ez duzue beste eskaintzarik, beraz. 598 00:32:39,501 --> 00:32:41,501 Tira, zeu hasi zinen azpijokoan. 599 00:32:41,584 --> 00:32:45,751 Negoziazioak irabazteko, besteak pentsatzen duena jakin behar da. 600 00:32:45,834 --> 00:32:50,209 Zurekin dabilen gizona erabiltzea itsusia izan da. Halakoak dira negozioak. 601 00:32:56,584 --> 00:32:58,293 Egon. Ez zenekien ala? 602 00:32:59,126 --> 00:33:02,668 Egon. Bazenekien. Entzun diozue. Bazekien. 603 00:33:03,293 --> 00:33:05,959 Bale. Kontua okertu da. Zeharo okertu. 604 00:33:06,626 --> 00:33:08,834 Baina bukatu da, amaitu da. 605 00:33:08,918 --> 00:33:12,793 Sina ezazu tratua. Enpresa salbatu, eta zeharo aberastuko zara. 606 00:33:17,626 --> 00:33:19,209 Konpondu behar duzu. 607 00:33:22,001 --> 00:33:23,001 Madolyn? 608 00:33:24,209 --> 00:33:25,043 Madolyn! 609 00:33:25,751 --> 00:33:27,793 - Madolyn! - Orain ez, Venetia. 610 00:33:28,751 --> 00:33:30,834 Ez dugu komentatzeko ezer. 611 00:33:30,918 --> 00:33:34,168 Ez dugu zertan ezer komentatu. Tratua sinatu behar duzu! 612 00:33:34,251 --> 00:33:38,293 Enpresa haiei saltzea nahi duzu? Vendemiairek ordaindu egin dio-- 613 00:33:38,376 --> 00:33:43,001 Ez, zitakide nuen gizona erosi egin du espia nazan. Glamorous emango diet? 614 00:33:47,543 --> 00:33:48,418 Bai. 615 00:33:49,793 --> 00:33:52,543 Eta izugarria da, baina gertatu da jada. 616 00:33:53,126 --> 00:33:54,543 Ez da ezer aldatu. 617 00:33:54,626 --> 00:33:56,376 Badakit minduta zaudela, 618 00:33:56,459 --> 00:33:58,876 baina salmenta hau behar dugu. 619 00:34:01,043 --> 00:34:04,293 Nire ondareak ez dio axola? Zure etorkizunaz ari gara? 620 00:34:08,459 --> 00:34:10,418 Daukadan guztia eman dizut. 621 00:34:12,126 --> 00:34:13,418 Naizen guztia. 622 00:34:14,501 --> 00:34:16,626 Zure alboan egon naiz unerik ilunenetan. 623 00:34:17,293 --> 00:34:20,168 Baduzu zeure kabuz aurrera egiteko garaia. 624 00:34:29,376 --> 00:34:31,584 Etxera itzultzeko asmoa baduzu, 625 00:34:31,668 --> 00:34:34,126 berriz ere gogoraraziko dizut: 626 00:34:34,209 --> 00:34:36,709 nire etxea hurbilago da. 627 00:34:37,709 --> 00:34:39,251 Dibertigarria izan liteke. 628 00:34:40,001 --> 00:34:42,376 Bigarren erronda. Eraso! 629 00:34:45,793 --> 00:34:47,668 Dibertitzen ari gara. 630 00:34:48,334 --> 00:34:49,668 Eta oso ondo dago, 631 00:34:49,751 --> 00:34:52,459 elkarrekin ez gaude eta. 632 00:34:54,168 --> 00:34:55,293 Hala da. 633 00:34:55,376 --> 00:34:57,751 Gera gaitezke, elkarrekin gauzak egin, 634 00:34:57,834 --> 00:35:00,209 baina berez ez gaude elkarrekin. 635 00:35:02,168 --> 00:35:04,418 Zeuk proposatu zenuen elkarri aukera bat ematea. 636 00:35:05,334 --> 00:35:10,668 Tira, orain ez nabil ezer serioaren bila. 637 00:35:13,126 --> 00:35:14,418 Zu bai? 638 00:35:16,168 --> 00:35:19,418 Eskerrak gaia aipatu duzun, jakizu. 639 00:35:20,584 --> 00:35:24,126 - Zinez? - Bai. Ez nekien asuntoa nola komentatu. 640 00:35:24,209 --> 00:35:26,668 - Nik ere ez. - Aspalditik gabiltza atzera eta aurrera. 641 00:35:26,751 --> 00:35:29,459 Elkarrekin maitemintzeko eginbidea dugu antza. 642 00:35:29,543 --> 00:35:32,376 Elkar ezagutu genuenean, zerbait berezia piztu balitz bezala. 643 00:35:32,459 --> 00:35:33,959 Eta hala izan zen. 644 00:35:34,043 --> 00:35:35,376 Bai, badakit, 645 00:35:35,459 --> 00:35:38,126 baina presio handia da. 646 00:35:38,209 --> 00:35:40,918 Tira, ez du zertan hala izan. 647 00:35:41,001 --> 00:35:42,001 Ez? 648 00:35:42,084 --> 00:35:43,251 Ez, zera… 649 00:35:44,418 --> 00:35:46,126 dibertitzen ari gara. 650 00:35:46,793 --> 00:35:51,251 Ederto. Ni ere ez nabil ezer serioaren bila. 651 00:35:53,751 --> 00:35:55,959 Hobeto senti nadin diozu hori? 652 00:35:56,626 --> 00:35:59,751 Ez, ez naiz hobeto senti zaitezen gezurra esaten ari. 653 00:35:59,834 --> 00:36:01,751 Tristea izango litzateke. 654 00:36:02,876 --> 00:36:06,376 Utziko dugu bigarren erronda beste noizbaiterako? 655 00:36:06,459 --> 00:36:07,876 Ez naiz oso ondo… 656 00:36:07,959 --> 00:36:09,209 Ziur zaude? 657 00:36:09,876 --> 00:36:14,876 Bai. Aizu, dendara joango naiz edari hidratatzaile bat erostera. 658 00:36:14,959 --> 00:36:16,209 Jarraitu ni gabe. 659 00:36:17,501 --> 00:36:18,334 Bale. 660 00:36:21,168 --> 00:36:22,209 Bale. 661 00:36:22,293 --> 00:36:23,293 - Gabon. - Bale. 662 00:36:29,043 --> 00:36:30,001 Aizu, Ben? 663 00:36:31,959 --> 00:36:32,834 Ederra zara. 664 00:36:34,501 --> 00:36:35,626 Esazu ozen. 665 00:37:01,584 --> 00:37:02,959 Nor ote da? 666 00:37:12,584 --> 00:37:13,418 Venetia… 667 00:37:14,834 --> 00:37:16,626 Madolyn, mesedez. Madolyn! 668 00:37:19,043 --> 00:37:20,043 Madolyn. 669 00:37:22,459 --> 00:37:26,168 Elkar ezagutu genuenean, etsi-etsian nenbilen lan bila. 670 00:37:26,251 --> 00:37:28,834 Bezero bila ari nintzen. 671 00:37:29,876 --> 00:37:31,376 Halakoa dut lanbidea. 672 00:37:33,209 --> 00:37:38,084 Zerbait hartu genuen egunean, makillaje-enpresa harekin bildu nintzen. 673 00:37:38,709 --> 00:37:39,709 Vendemiairerekin. 674 00:37:39,793 --> 00:37:43,709 Istorio sinesgaitz bat kontatu nien: 675 00:37:43,793 --> 00:37:46,459 Madolyn Addison igogailu batean ezagutu nuen, 676 00:37:46,543 --> 00:37:49,418 zerbait hartu genuen, nire zenbakia eman nion… 677 00:37:50,876 --> 00:37:55,334 Ezinezkoa zen zuk niri deitzea, ezta? 678 00:37:59,001 --> 00:37:59,918 Deitu zenidan. 679 00:38:01,834 --> 00:38:03,251 Haiek ere deitu zidaten. 680 00:38:04,001 --> 00:38:08,459 Eskaintza ukaezin bat egin ere. Ganorazko lana eskaini zidaten. 681 00:38:08,543 --> 00:38:13,459 Betebehar bakarra nuen: haiei noizbehinka kontuen berri ematea. 682 00:38:14,168 --> 00:38:16,501 Zer moduz zenbiltzan esan behar nien. 683 00:38:17,751 --> 00:38:18,709 Hala egin nuen. 684 00:38:20,418 --> 00:38:23,793 Nor minduko nuen ba? Ez nuen biktima potentzialik ikusten. 685 00:38:24,668 --> 00:38:27,501 Haiek eman zidaten B aldea grabatzearen lana 686 00:38:28,709 --> 00:38:30,084 hurbil egon gintezen. 687 00:38:35,709 --> 00:38:39,084 Grabagailuarena eskatu zidatenerako, jada… 688 00:38:43,959 --> 00:38:45,209 ezin nien ezetz esan. 689 00:38:46,626 --> 00:38:48,418 Azken gauza zen ia. Kontua… 690 00:38:50,543 --> 00:38:51,543 bukatzear zen. 691 00:38:52,251 --> 00:38:54,501 Madolyn, zerbait polita genuen. 692 00:38:55,168 --> 00:38:56,376 Zerbait polita dugu. 693 00:38:58,334 --> 00:39:01,293 Zera egin behar baino ez duzu: alde txarra ahaztu. 694 00:39:03,501 --> 00:39:04,668 Ahaztu dut jada. 695 00:39:24,751 --> 00:39:25,834 Nire izenean. 696 00:39:45,918 --> 00:39:46,918 Arrazoi zenuen. 697 00:39:47,918 --> 00:39:49,209 Zuri buruz pentsatzen dut. 698 00:39:50,168 --> 00:39:51,084 Etengabe. 699 00:39:51,168 --> 00:39:54,543 Txarto badago ere. Zurekin haserre egon beharko banu ere. 700 00:39:56,376 --> 00:39:59,418 Zerbait berezia baztertu dut zu zarela eta. 701 00:40:01,959 --> 00:40:04,751 Baina, nitaz lotsatuta bazaude, ez naiz sartuko. 702 00:40:05,959 --> 00:40:07,168 Esadazu orain. 703 00:40:07,959 --> 00:40:10,168 Osorik onartu beharko nauzu. 704 00:40:17,126 --> 00:40:18,293 Nora zoaz? 705 00:40:18,376 --> 00:40:20,293 Ez dakit. Zer egin nahi duzu? 706 00:40:20,376 --> 00:40:21,626 Aterako gara? 707 00:40:21,709 --> 00:40:23,709 Nahi duzun tokira. Nora goaz? 708 00:40:24,543 --> 00:40:27,126 Ez zaitu kezkatzen ni deigarri agertzeak? 709 00:40:28,168 --> 00:40:31,709 Gurea zapuzteak kezkatzen nau bakarrik. 710 00:40:50,751 --> 00:40:55,543 Eman diodan guztia eta gero, horixe hautatu du: 711 00:40:56,251 --> 00:40:57,168 bere burua. 712 00:40:57,918 --> 00:41:00,626 Bere harrotasuna eta sentimenduak. 713 00:41:01,709 --> 00:41:03,626 Zeharo jasangaitza da niretzat. 714 00:41:07,793 --> 00:41:09,459 Behinola esan zidan 715 00:41:10,293 --> 00:41:13,418 bizian zerbait lortzeko, zeuk eskuratu behar duzula. 716 00:41:14,959 --> 00:41:16,084 Horixe egingo dugu. 717 00:41:16,584 --> 00:41:19,043 Salmenta zertuko dugu, 718 00:41:19,126 --> 00:41:20,834 hari gustatu ala ez. 719 00:42:29,876 --> 00:42:32,293 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte