1 00:00:20,293 --> 00:00:22,626 Makillaje-orbanek loa kentzen dizute? 2 00:00:22,709 --> 00:00:25,459 Orbanak kentzeko hiru era erakutsiko dizkizuet. 3 00:00:25,543 --> 00:00:29,334 Alkoholaz ia dena kendu daiteke. Jarri zotz batean, eta listo. 4 00:00:30,668 --> 00:00:33,293 Gainerakoari jarri lixiba entzimatikoa. 5 00:00:34,709 --> 00:00:36,959 Eta ez ahaztu brillantina. 6 00:00:37,793 --> 00:00:40,043 Arrabolaz erraz kentzen da. 7 00:00:41,793 --> 00:00:43,168 Azalerako ere balio du! 8 00:00:47,084 --> 00:00:50,918 Ez ezazu ahaztu: hutsegiteek ez dizute zertan loa kendu. 9 00:00:53,959 --> 00:00:56,459 Orban denak ken daitezke. 10 00:01:00,876 --> 00:01:03,084 Isuri denek dute atzera-buelta. 11 00:01:03,168 --> 00:01:07,084 MYKYNNLEIGH… MESEDEZ, DEITU… HIRIAN ZARA? HOR ZAUDE? ESAN ZERBAIT… 12 00:01:12,376 --> 00:01:14,293 Ez da hanka-sartze handiegirik. 13 00:01:16,043 --> 00:01:18,543 Dena konpon daiteke. Hutsetik has zaitezke. 14 00:01:33,293 --> 00:01:34,376 Presa duzu ala? 15 00:01:37,293 --> 00:01:40,501 - Ihesean ari zara? - Lana dut. Badakizu zer den hori? 16 00:01:42,084 --> 00:01:44,793 Provincetownetik zergatik gabiltza hain arraro? 17 00:01:44,876 --> 00:01:46,209 Ez al genuen ondo pasatu? 18 00:01:47,334 --> 00:01:48,543 Zuk bai, ezta? 19 00:01:49,584 --> 00:01:53,668 Bale, akaso apur bat txarto portatu nintzen zure laguntxo Benekin. 20 00:01:53,751 --> 00:01:55,584 Baina zerbait dago zuen artean. 21 00:01:56,209 --> 00:01:58,334 Bai, jeloskortu egiten naiz. 22 00:01:59,209 --> 00:02:00,543 Axola didazulako da. 23 00:02:00,626 --> 00:02:03,459 Zure alde onak txarrak ere badira nolabait. 24 00:02:05,209 --> 00:02:09,543 - Zer egingo duzu bihar gauean? - Segur aski ezer ez. 25 00:02:09,626 --> 00:02:14,209 Ederto. Laneko kontu bat dut, eta etor zaitezen nahi dut. 26 00:02:15,959 --> 00:02:17,043 Lincoln Center-en. 27 00:02:17,793 --> 00:02:19,376 Lady Gaga-ren jazz-tokia? 28 00:02:20,709 --> 00:02:21,709 Ikuskizuna al da? 29 00:02:21,793 --> 00:02:25,376 Zerbait hartuko dugu finantza-matxomanik okerrenekin. 30 00:02:26,209 --> 00:02:29,959 - Haien aldean, itzela naiz. - Ez dakit hori posible den. 31 00:02:33,584 --> 00:02:35,709 Baina, tira, egiaztatu beharko. 32 00:02:36,459 --> 00:02:38,793 Jendea trajez jantzita joan ohi da. 33 00:02:39,959 --> 00:02:43,918 Ezingo zara hain deigarri gertatu, ondo baderitzozu. 34 00:02:44,001 --> 00:02:47,001 Begia ez dut hainbeste makillatuko? Gaurkoa gehiegitxo da. 35 00:02:47,084 --> 00:02:49,334 Ez, zera, makillajerik ez. 36 00:02:49,418 --> 00:02:51,251 Jaka, gorbata eta besterik ez. 37 00:02:53,168 --> 00:02:54,918 Gau bat baino ez da izango. 38 00:02:55,001 --> 00:02:57,751 Provincetowneko Tonyren hitzetan, "Ez da izango". 39 00:02:57,834 --> 00:03:00,834 - Bertara soil-soil joan zinen. - Eta oker egon zen. 40 00:03:00,918 --> 00:03:02,584 Lan kontua da, bai? 41 00:03:02,668 --> 00:03:05,001 Hasieratik egon zara nire itxuraren kontra. 42 00:03:05,084 --> 00:03:07,543 Zera-- Halakoa da bizia, bai? 43 00:03:08,918 --> 00:03:13,293 Lanera noanean, trajea janzten dut. Etxean, kendu egiten dut. 44 00:03:13,376 --> 00:03:14,376 Draga da. 45 00:03:14,459 --> 00:03:15,543 Denok egiten dugu. 46 00:03:16,168 --> 00:03:20,084 Eta, sentitzen dut, baina hau guztia gau batez ezin baduzu kendu, 47 00:03:20,168 --> 00:03:22,168 ez duzu lookik. 48 00:03:22,251 --> 00:03:23,293 Lookak zeu zaitu. 49 00:03:24,126 --> 00:03:27,584 Eta garraztu egiten zara hori dela eta. 50 00:03:30,376 --> 00:03:32,459 Jendeak ja ez du "garraztu" esaten. 51 00:03:35,418 --> 00:03:36,293 Etorriko zara? 52 00:03:37,251 --> 00:03:38,251 Mesedez? 53 00:03:39,709 --> 00:03:40,709 Horixe nahi dut. 54 00:03:42,251 --> 00:03:43,626 Zeu nahi zaitut. 55 00:03:48,501 --> 00:03:50,168 Lana drama hutsa dut orain. 56 00:03:53,793 --> 00:03:54,793 Saiatuko naiz. 57 00:04:03,668 --> 00:04:05,376 Ilberria Virgon da! 58 00:04:06,918 --> 00:04:09,626 - Badakarzu ezer horrek, Raj? - Ez, andrea. 59 00:04:12,043 --> 00:04:14,584 Ez zara astrologia zalea, ezta, Raj? 60 00:04:14,668 --> 00:04:15,668 Ez, andrea. 61 00:04:17,584 --> 00:04:20,168 Teddy baino askoz isilagoa zara. 62 00:04:20,918 --> 00:04:21,918 Bai, andrea. 63 00:04:22,543 --> 00:04:25,209 - Ez zara bera bezain dibertigarria. - Ez, andrea. 64 00:04:26,709 --> 00:04:29,376 - Badakizu noiz itzuliko den? - Ez, andrea. 65 00:04:37,584 --> 00:04:39,584 Esango diozu Teddyri 66 00:04:39,668 --> 00:04:43,209 bera dudan jarri izana sentitzen dudala? Haren mira dudala? 67 00:04:43,293 --> 00:04:46,751 Esango diozu itzultzeko? Dena bere horretara itzuliko da. 68 00:04:47,876 --> 00:04:48,876 Bai, andrea. 69 00:04:51,334 --> 00:04:53,793 Dena zeure artean gordetzen duzu, Raj. 70 00:04:54,668 --> 00:04:55,751 Capricornusa zara? 71 00:04:56,376 --> 00:04:57,376 Bai, andrea. 72 00:04:58,376 --> 00:04:59,376 Banekien. 73 00:05:09,209 --> 00:05:10,251 Kafesne beroa. 74 00:05:10,876 --> 00:05:11,876 Lore berriak. 75 00:05:11,959 --> 00:05:14,584 Zentzurik gabeko aldizkari europarrak. 76 00:05:15,918 --> 00:05:18,959 Bulegora itzuliko da gaur. Ez ezazu ukatu! 77 00:05:19,043 --> 00:05:23,459 Ezin dut baieztatu. Baina peoniak pista ederra dira. 78 00:05:23,543 --> 00:05:26,209 Zer esan zuen? Zer uste du salmenta dela eta? 79 00:05:28,084 --> 00:05:29,959 Mykynnleigh gaur etorriko da. 80 00:05:30,043 --> 00:05:32,418 Marco, Madolynek tratua sinatu behar du. 81 00:05:32,501 --> 00:05:35,418 Madolyn eta biok elkarrekin fidatzen gara. 82 00:05:35,501 --> 00:05:38,918 Abokatua eta bezeroa gara. Drag Raceko Trixie eta Katya. 83 00:05:39,001 --> 00:05:41,459 Ez dizkizut gure arteko gauzak kontatuko. 84 00:05:41,543 --> 00:05:45,459 Harekin hitz egingo zenuela agindu zenidan. Betile faltsuak jarri-- 85 00:05:45,543 --> 00:05:46,876 Chad, mintza gaitezen. 86 00:05:53,209 --> 00:05:54,209 Tratua onartuko dugu. 87 00:05:55,376 --> 00:05:57,334 Emakumeak txakurkeria egin zidan, 88 00:05:57,418 --> 00:06:00,543 baina ez dut enpresa hori dela eta desagertzerik nahi. 89 00:06:00,626 --> 00:06:04,751 - Erabaki zuzena da, ama. - Tira, Marco ere ados dago. 90 00:06:05,918 --> 00:06:09,626 Asteburuan deitu zidan, baina erabakia hartua nuen jada. 91 00:06:11,543 --> 00:06:14,501 - Pozten naiz deitu dizulako. - Gauza asko bizi izan ditugu udan. 92 00:06:14,584 --> 00:06:17,501 Ez dugu beti zuzen jokatu, edo gauza egokia esan. 93 00:06:18,001 --> 00:06:20,251 Baina ez da beranduegi erabaki ona hartzeko. 94 00:06:20,334 --> 00:06:22,709 Mykynnleigh's eguerdian etortzekoa da-- 95 00:06:22,793 --> 00:06:24,668 Venetiaren eta zeure kontu. 96 00:06:26,126 --> 00:06:29,251 Emakume hura berriz ikusten badut, bereak egin du. 97 00:06:37,209 --> 00:06:40,376 - Madolyn, uste dut-- - Orain ez, Venetia. 98 00:06:47,584 --> 00:06:49,876 - Orain ez! - Bai, orain. Lege sailak 99 00:06:49,959 --> 00:06:52,959 sinadurak behar ditu, Adderall-aren eragina igarotzen zaizunearako. 100 00:06:53,043 --> 00:06:55,668 Ez dut Adderall-ik hartu. Hartu beharko nuke agian. 101 00:06:55,751 --> 00:06:57,543 Gauza asko ari dira gertatzen. 102 00:06:58,501 --> 00:07:01,126 Mutiko lanpetua. Ez al zinen joatekoa? 103 00:07:01,834 --> 00:07:02,668 Zer da hau…? 104 00:07:04,376 --> 00:07:06,668 Madolynek badaki bazoazela, ezta? 105 00:07:06,751 --> 00:07:08,668 Oraindik ez. Lan handiegia dugu. 106 00:07:09,626 --> 00:07:10,626 Behar nau. 107 00:07:12,084 --> 00:07:13,876 Geratzeko aitzakia duzu? 108 00:07:13,959 --> 00:07:17,043 Kanpaina hasi aurretik, ziur zeunden joateari buruz. 109 00:07:18,626 --> 00:07:22,918 Julia, hegazkinetik jaitsiko naiz. Baina, lehenik, lurreratu egingo dut. 110 00:07:26,084 --> 00:07:27,293 Bale, listo. 111 00:07:31,126 --> 00:07:34,751 Hepa, Mykynnleigh. Ni naiz, Venetia. Ahots-mezu bat bidaltzen. 112 00:07:34,834 --> 00:07:38,043 Eta 90eko hamarkadakoek ez ditugu halakoak egiten. Ez da kontu hutsala. 113 00:07:38,709 --> 00:07:40,793 Non zara? Ze ari da gertatzen? 114 00:07:40,876 --> 00:07:43,751 Madolynek tratua onartu nahi du. Utz dezagun dena bertan behera. 115 00:07:43,834 --> 00:07:44,918 Bai? Deitudazu. 116 00:07:45,001 --> 00:07:46,959 Edo, are hobeto, bidali mezu bat. 117 00:07:47,834 --> 00:07:50,293 Bale, maite zaitut. Agur, barkatu. Agur. 118 00:07:51,168 --> 00:07:52,168 - Hepa. - Hepa! 119 00:07:52,793 --> 00:07:55,834 Kaixo, barkatu. Gauza asko ari dira gertatzen. 120 00:07:56,626 --> 00:07:59,043 - Ilberria Virgon da. Ulertzen dut. - Bai. 121 00:07:59,126 --> 00:08:00,751 Hitz egin duzu Madolynekin? 122 00:08:01,918 --> 00:08:04,334 Ez. Bidali egin nau. 123 00:08:04,959 --> 00:08:07,584 - Ederto orduan, ez? - Tira, ez dakit ba. 124 00:08:08,959 --> 00:08:10,209 Ez dirudi haserre dagoenik. 125 00:08:10,709 --> 00:08:13,376 Oso tratu sotil eta profesionala dugu orain. 126 00:08:14,293 --> 00:08:18,001 - Ez da gauza bera. - Lehengora itzuliko zarete. Lasai. 127 00:08:19,543 --> 00:08:24,209 Ez dakit. Gauza batzuk esan ostean, agian ez dago atzera-bueltarik. 128 00:08:25,793 --> 00:08:28,626 Akaso badaude konpondu ezineko hutsak. 129 00:08:40,918 --> 00:08:41,918 Ai ene! 130 00:08:48,918 --> 00:08:50,251 Zerbaiten bila? 131 00:08:51,376 --> 00:08:52,501 Ala norbaiten bila? 132 00:08:53,084 --> 00:08:55,876 Ez. Zera… Zerbait erori zait. Ni-- 133 00:08:58,501 --> 00:08:59,501 Nire tanpoia. 134 00:09:00,459 --> 00:09:01,459 Ez horregatik. 135 00:09:02,459 --> 00:09:04,334 Ben gaixorik dago oraindik. 136 00:09:04,959 --> 00:09:07,376 Ez, ez dakit noiz itzuliko den. 137 00:09:07,459 --> 00:09:10,001 Gehiago jakin nahi baduzu, galdetu hari. 138 00:09:10,084 --> 00:09:11,168 Galdetu nion. 139 00:09:11,251 --> 00:09:13,584 Entzungor egin zidan, inor ez banintz bezala. 140 00:09:14,376 --> 00:09:18,793 Begira, badakit gezur asko esan dizkiodala. 141 00:09:19,501 --> 00:09:21,793 Eta mutil-lagunak umiliatu egin zuen. 142 00:09:21,876 --> 00:09:25,793 Baina, tira, bale. Inor ez da perfektua, ezta? 143 00:09:26,709 --> 00:09:30,126 Izugarri kostatu zitzaion bere babesgunetik irtetea. 144 00:09:30,959 --> 00:09:32,584 Eta zuk ederra egin zenion. 145 00:09:33,876 --> 00:09:36,043 - Dena konponduko dut. - Nola? 146 00:09:36,918 --> 00:09:38,209 Marco. 147 00:09:39,584 --> 00:09:43,126 Ia ez zaitut ikusten, eta lankideak gara. Zergatik? 148 00:09:43,209 --> 00:09:44,376 Zorionekoa naizelako. 149 00:09:44,459 --> 00:09:46,959 Elkarrekin eman behar dugu denbora gehiago. 150 00:09:47,043 --> 00:09:49,918 Wickederako sarrerak ditut. Bihar joango gara. 151 00:09:50,001 --> 00:09:54,084 Ezin. Mutil-lagunak laneko zerbait du. Elkarrekin joatekoak gara. 152 00:09:54,168 --> 00:09:58,043 Mutil-laguna gure Gabonetako Wicked baino garrantzitsuagoa al da? 153 00:09:58,751 --> 00:10:00,668 Uztailean gaude baina. 154 00:10:00,751 --> 00:10:02,001 Egon, zergatik bihar? 155 00:10:02,084 --> 00:10:06,168 Akaso itxiko zutela pentsatu nuen. Sarrerak ziurtatu nahi nituen. 156 00:10:06,251 --> 00:10:08,834 Wicked Beyoncé solista hasi zenetik dago. 157 00:10:08,918 --> 00:10:11,459 Ez dute itxiko, polit hori. 158 00:10:11,543 --> 00:10:14,126 Ateak zazpietan irekiko dituzte. Ager zaitez. 159 00:10:14,209 --> 00:10:15,209 Zer? Ez-- 160 00:10:19,209 --> 00:10:20,209 Mykynnleigh! 161 00:10:25,209 --> 00:10:26,584 Zer moduz zaudete? 162 00:10:27,668 --> 00:10:28,668 Ondo gaude. 163 00:10:29,168 --> 00:10:31,251 Zer egin zenuten uztailaren lauan? 164 00:10:31,834 --> 00:10:33,126 Ariko gara negozioari buruz? 165 00:10:33,209 --> 00:10:35,918 Ez duzue zuen kontuei buruz hitz egin nahi? 166 00:10:37,418 --> 00:10:38,251 Konforme. 167 00:10:39,043 --> 00:10:41,834 Bide luze eta gogorra izan dugu honaino. 168 00:10:41,918 --> 00:10:46,251 Baina amak tratua onartzeko ahalmena eman dit. 169 00:10:50,293 --> 00:10:54,043 - Ez zarete marmarrean hasiko? - Saltzea ez da aukera erraza. 170 00:10:54,126 --> 00:10:56,168 Baina aukera zuzena dugu. 171 00:10:57,334 --> 00:10:59,584 Uste baino deserosoagoa izango da hau. 172 00:10:59,668 --> 00:11:02,293 Nola egingo dut? Gorroto ditut berri txarrak. 173 00:11:03,918 --> 00:11:06,834 Vendemiairek jada ez du Glamorous by Madolyn erosi nahi. 174 00:11:08,418 --> 00:11:09,668 Nolatan ba? 175 00:11:10,626 --> 00:11:13,043 Eskaintza bat genuen. Handia gainera. 176 00:11:13,126 --> 00:11:17,168 Ez nekien onartuko zenuten ala ez. Ordezko plan bat zertu dut beraz. 177 00:11:17,251 --> 00:11:20,918 Vendemiaireri beste aukera batzuk aintzat hartzen lagundu diot. 178 00:11:21,001 --> 00:11:23,418 Marka eta linea berri bat zertu dute. 179 00:11:23,501 --> 00:11:25,293 Nolabait lagundu behar nien. 180 00:11:25,376 --> 00:11:27,709 Tratutik urrundu zinetenean, honi ekin zioten. 181 00:11:27,793 --> 00:11:31,251 Prototipoak prest ditugu. Politak dira, ezta? 182 00:11:37,084 --> 00:11:39,709 Itxura ezaguna dute… 183 00:11:39,793 --> 00:11:43,209 Ez dago ideia originalik. Ideia berriak baino ez daude. 184 00:11:43,293 --> 00:11:45,668 Gure bilgarriak kopiatu dituzue, baina 185 00:11:45,751 --> 00:11:49,001 bigarren mailako formulez ez duzue bezerorik lortuko. 186 00:11:49,626 --> 00:11:52,001 Gure kalitatea dute gustuko. Aldeaz jabetuko dira. 187 00:11:52,084 --> 00:11:54,626 Ala agian ez. Auskalo. 188 00:12:05,376 --> 00:12:07,709 Ez gara gure kontuei buruz hasiko orain, ezta? 189 00:12:09,376 --> 00:12:10,209 Bale. 190 00:12:15,668 --> 00:12:16,668 Zorte on! 191 00:12:17,168 --> 00:12:18,168 Dibertigarria izan da. 192 00:12:21,668 --> 00:12:22,584 Ez al--? 193 00:12:22,668 --> 00:12:26,126 Laborategira eraman behar ditugu atoan! 194 00:12:28,709 --> 00:12:30,793 Mykynnleigh-ek baditu ziur agertzeko arrazoiak. 195 00:12:33,501 --> 00:12:37,418 Gure formulen kopiak dira. Molekulaz molekula. 196 00:12:37,501 --> 00:12:39,293 Laborategian ez zituzten desberdintzen. 197 00:12:40,668 --> 00:12:44,626 Vendemiairek sektorean 23 urtez inork lortu ez duena erdietsi du. 198 00:12:45,459 --> 00:12:47,751 Formulak alderantzizko ingeniaritzaz lortu dituzte. 199 00:12:49,084 --> 00:12:52,251 Tratua gure jabetza intelektuala osteko aitzakia zen. 200 00:12:54,334 --> 00:12:55,168 Sentitzen dut. 201 00:12:57,959 --> 00:12:59,501 Badugu zerbait egitea. 202 00:13:01,168 --> 00:13:02,543 Borroka gaitezke. 203 00:13:04,751 --> 00:13:06,668 Esan istorioa nola bukatuko den. 204 00:13:14,209 --> 00:13:17,626 Linea berria merkaturatuko dute. Merkea izango da. 205 00:13:17,709 --> 00:13:19,584 Bezero batzuei eutsiko diegu. 206 00:13:19,668 --> 00:13:24,001 Gainerakoek ikusiko dute gauza bera prezio erdian erosi dezaketela. 207 00:13:24,709 --> 00:13:25,709 Joango zaizkigu. 208 00:13:25,793 --> 00:13:27,293 Hil egingo gara, 209 00:13:28,168 --> 00:13:29,876 orain baino martxa are azkarragoan. 210 00:13:32,001 --> 00:13:33,043 Bukatu da. 211 00:14:01,834 --> 00:14:03,626 Mykynnleigh-ek ez zuen hori egin behar. 212 00:14:06,501 --> 00:14:08,501 Formulak genituela erakutsi 213 00:14:09,043 --> 00:14:10,543 behar zion, besterik ez, 214 00:14:10,626 --> 00:14:12,793 Madolynek salmenta burutu zezan. 215 00:14:16,418 --> 00:14:17,793 Txarto gabiltza, ezta? 216 00:14:18,584 --> 00:14:19,584 Bai. 217 00:14:21,834 --> 00:14:23,084 Enpresa akabatu dut. 218 00:14:24,418 --> 00:14:27,751 Gaiztoa naiz. Gaiztoa neu izan naiz hasieratik. 219 00:14:28,376 --> 00:14:29,501 Egia esango diot. 220 00:14:30,043 --> 00:14:31,376 Ezta pentsatu ere. 221 00:14:31,876 --> 00:14:33,543 Baina hautu zuzena da. 222 00:14:33,626 --> 00:14:36,001 Hautu ezin hobea litzateke… 223 00:14:37,126 --> 00:14:39,459 pribilegiatua izango bazina. 224 00:14:40,293 --> 00:14:43,001 Ezin duzu abokatu bat ordaindu. 225 00:14:43,584 --> 00:14:46,043 - Zure gurasoek ezingo lukete hau arteztu. - Ai, ama. 226 00:14:47,501 --> 00:14:49,959 Hautu zuzenak kartzelara eramango zintuzke agian. 227 00:14:51,168 --> 00:14:53,584 Eta zertarako? Hau bukatu da ja. 228 00:14:54,501 --> 00:14:57,584 - Babestu zeure burua. - Dena konpondu nahi dut. 229 00:14:57,668 --> 00:15:00,834 Zure bizia hondatzeak ezer konponduko al du? 230 00:15:05,168 --> 00:15:10,126 Sinesgaitza da zuk niri ez arduratzeko eta neure burua babesteko esatea. 231 00:15:12,001 --> 00:15:13,126 Ez naiz lañoa. 232 00:15:14,168 --> 00:15:15,668 Ez zaitez lañoa izan. 233 00:15:18,001 --> 00:15:22,584 Agian Madolynekin adiskidetu ahalko zara guztia amaitu aurretik. 234 00:15:23,751 --> 00:15:24,751 Agian bai. 235 00:15:26,084 --> 00:15:27,084 Zatoz. 236 00:15:43,834 --> 00:15:45,501 Chadek dena kontatu dizu? 237 00:15:47,001 --> 00:15:48,668 Dena bukatu da zinez? 238 00:15:50,001 --> 00:15:53,126 Aditzen dituzu? Dominoko fitxak dira, jausi eta jausi. 239 00:15:53,626 --> 00:15:55,293 Denbora kontua da. 240 00:15:55,834 --> 00:15:59,543 Bukatu egin da kontua hala delako, ala amore eman duzulako? 241 00:16:00,168 --> 00:16:03,918 Enpresa salbatzeko erarik egongo balitz, baliatuko nukeen jada. 242 00:16:04,876 --> 00:16:05,959 Ez da hala. 243 00:16:10,834 --> 00:16:14,959 Makillaje-postuan ezagutu zintudanean, inspirazio bila nenbilen. 244 00:16:16,459 --> 00:16:17,959 Pozten naiz elkar ezagutu izanaz. 245 00:16:18,501 --> 00:16:20,584 Ikasi duzu leziorik nire alboan? 246 00:16:21,209 --> 00:16:24,709 Uste baino galduago nabilela ikasi dut. 247 00:16:25,334 --> 00:16:27,834 Ez naiz uste nuen modukoa, dudarik gabe. 248 00:16:27,918 --> 00:16:30,751 Badut konfiantza niregan. Bestela ez nintzateke halakoa izango. 249 00:16:32,626 --> 00:16:36,001 Adoretsua eta ausarta naizelakoan nengoen. 250 00:16:37,251 --> 00:16:38,543 Ez naiz halakoa. 251 00:16:39,793 --> 00:16:41,626 Drag jantzia baino ez da. 252 00:16:43,084 --> 00:16:46,751 Barru-barruan, zeharo izututa nago. 253 00:16:47,334 --> 00:16:48,543 Denok gaude izututa. 254 00:16:49,168 --> 00:16:50,168 Ni ere bai. 255 00:16:50,918 --> 00:16:53,043 - Sinesgaitza bada ere. - Zu? 256 00:16:53,918 --> 00:16:57,084 Zeure buruaz ziur-ziur zaude. Lady Gaga baino gehiago. 257 00:16:59,334 --> 00:17:02,959 - Marco, datorrela auto bat. - Nora zoaz? 258 00:17:03,918 --> 00:17:05,126 Ez da niretzat. 259 00:17:12,959 --> 00:17:13,959 Sinatu dut dena. 260 00:17:17,001 --> 00:17:18,168 Esan didate gertatutakoa. 261 00:17:19,418 --> 00:17:20,418 Sentitzen dut. 262 00:17:22,126 --> 00:17:23,126 Bai, nik ere bai. 263 00:17:24,418 --> 00:17:28,834 - Lana bilatu beharko duzu. - Ez kezkatu nitaz, dena aurreikusten dut. 264 00:17:30,834 --> 00:17:32,334 Buruan darabilt etengabe: 265 00:17:33,501 --> 00:17:34,626 ba al dago biderik? 266 00:17:35,876 --> 00:17:40,459 Berregituratu? Dirua eskatu? Ba al dago egiteko zerbait? 267 00:17:43,959 --> 00:17:44,959 Gureak egin du. 268 00:17:46,334 --> 00:17:47,334 Bukatu da. 269 00:17:49,293 --> 00:17:51,126 Esan al diozu bazoazela? 270 00:17:53,709 --> 00:17:57,626 Zertarako? Hilabete barru, ez da ezer geratuko. Nondik joango naiz? 271 00:17:57,709 --> 00:18:01,001 Kontua ez datza joatean soilik. 272 00:18:04,043 --> 00:18:07,584 Bere onespenaren mende egoteari utziko diozula esango diozu. 273 00:18:07,668 --> 00:18:12,376 Bestela, hau bukatutakoan, ohiturari eusteko bidea topatuko duzu. 274 00:18:38,043 --> 00:18:41,626 - Grande andrea, goiz zatoz. - Esadazu Ariana. 275 00:18:43,376 --> 00:18:46,001 Ez zara Ariana Grande. Ez zara Ariana DeBose ere. 276 00:18:46,084 --> 00:18:48,959 Banekien bezero berri ospetsu bat izanez gero, 277 00:18:49,043 --> 00:18:51,209 zuk zeuk jasoko zenuela. 278 00:18:51,293 --> 00:18:53,168 Alabarentzako bideoa egitekoa nintzen. 279 00:18:53,918 --> 00:18:58,043 Teddy, sentitzen dut. Ez nizun espioia izatea leporatu behar. 280 00:18:58,126 --> 00:19:01,084 Ez nuen unerik onena, baina bukatu da. 281 00:19:01,168 --> 00:19:02,334 Guztia, bera ere-- 282 00:19:02,418 --> 00:19:05,293 - Ez bere izena aipatu ere egin, mesedez. - Tira. 283 00:19:05,876 --> 00:19:08,584 Salbatzeko ezer badugu, salba dezagun! 284 00:19:08,668 --> 00:19:10,793 Eta zer salbatuko genuke zehazki? 285 00:19:10,876 --> 00:19:14,168 - Izenik behar al du? - Gauzak ezin ditugu izendatu ala? 286 00:19:14,251 --> 00:19:17,043 Badakit saminduta zaudela. Ni ere banago hala. 287 00:19:18,209 --> 00:19:21,459 Hondatuta ez dagoen zerbait behar dut bizitzan. 288 00:19:21,543 --> 00:19:23,709 Itzul gaitezen lehen genuenera. 289 00:19:26,418 --> 00:19:28,459 - Ezin dut. - Zergatik ez? 290 00:19:28,543 --> 00:19:31,751 Erantzuna eman behar badizut, ez du erantzunik merezi. 291 00:19:36,418 --> 00:19:37,418 Egon. 292 00:19:47,501 --> 00:19:49,584 - Egun handia, e? - Bai. 293 00:19:50,376 --> 00:19:52,626 - Trago bat behar dut. - Nik ere bai. 294 00:19:54,001 --> 00:19:55,209 Badakizue nora joan? 295 00:19:57,668 --> 00:19:58,751 - Bai ba. - Bai ba. 296 00:20:07,584 --> 00:20:10,251 - Zeren mira izango duzue? - Madolynena. 297 00:20:10,334 --> 00:20:12,959 - Dena erakatsi zidan. - Niri ere bai. 298 00:20:14,459 --> 00:20:15,501 Baita niri ere. 299 00:20:16,834 --> 00:20:20,959 Gure esku zegoen guztia egin dugu enpresa salbatzeko. Zaudete ziur. 300 00:20:21,043 --> 00:20:24,626 Beste biderik balego, topatuko genukeen. 301 00:20:27,126 --> 00:20:29,501 Umeak, itxura miserablea duzue. 302 00:20:29,584 --> 00:20:33,584 - Zer egin du Pete Davidson-ek? - Enpresa bukatuko zaigu. 303 00:20:33,668 --> 00:20:35,793 Harrotasun kanpainaren arrakasta eta gero? 304 00:20:35,876 --> 00:20:37,209 Ez da nahikoa izan. 305 00:20:39,793 --> 00:20:42,251 Eta zer gertatuko zaie produktuei? 306 00:20:43,043 --> 00:20:46,293 Oraingo inbentarioa amaitutakoan, betiko desagertuko da. 307 00:20:47,168 --> 00:20:51,751 Ea zenbat produktu erosi ahal ditudan nire Visa-rekin. 308 00:20:51,834 --> 00:20:53,584 Zergatik? Ez dituzu erabiltzen. 309 00:20:53,668 --> 00:20:56,418 Arrazoi, laztana, baina emakume zuriek bai. 310 00:20:56,501 --> 00:20:57,709 Gogaikagarriak dira. 311 00:20:57,793 --> 00:21:00,209 Zuen marka euren haurrei jazz musikarien izenak ematea 312 00:21:00,293 --> 00:21:02,001 baino gehiago gustatzen zaie. 313 00:21:02,084 --> 00:21:06,168 Ahalik eta gehien erosiko dut, eta gero prezio hirukoitzean saldu. 314 00:21:06,251 --> 00:21:08,001 Urtebeteko alokairua ordainduko dut. 315 00:21:09,626 --> 00:21:11,168 Bezero leialak ditugu. 316 00:21:11,834 --> 00:21:13,834 Marka desagertuko dela dakitenean, 317 00:21:13,918 --> 00:21:15,293 dena erosiko dute. 318 00:21:15,376 --> 00:21:19,709 Ez dituzte Vendemiaireren kopiak erosiko? Formula bera, prezio baxuagoak. 319 00:21:19,793 --> 00:21:23,501 Bai, baina hori ez dakite oraindik. 320 00:21:24,168 --> 00:21:25,376 Hau balia dezakegu. 321 00:21:27,459 --> 00:21:28,293 Badakit zer egin. 322 00:21:29,668 --> 00:21:31,793 - Badakit Glamorous nola salbatu. - Nola? 323 00:21:31,876 --> 00:21:35,668 Autoan azalduko dizuet. Madolyni gaur bertan esan behar diogu. 324 00:21:37,918 --> 00:21:39,376 Ordaindu edariak! 325 00:21:39,459 --> 00:21:43,584 Gure produktu guztiak organikoak izango direla aldarrikatuko dugu. 326 00:21:43,668 --> 00:21:46,834 Betiko Glamorous agortutakoan, jada ez da itzuliko. 327 00:21:46,918 --> 00:21:51,251 Hala, inbentario osoa saltzeko esperantza dugu. 328 00:21:51,334 --> 00:21:54,668 Hau da, dirua lortuko dugu produktu denak eraldatzeko. 329 00:21:54,751 --> 00:21:56,918 Vendemiairek ezingo ditu kopiatu. 330 00:21:57,001 --> 00:21:59,793 - Gure izaerari eutsiko diogu. - Luxuzkoa. 331 00:21:59,876 --> 00:22:01,834 Bizirik eta itzel iraungo dugu. 332 00:22:03,793 --> 00:22:05,376 Funtzionatuko du, ama. 333 00:22:06,209 --> 00:22:07,251 Benetan diotsut. 334 00:22:07,334 --> 00:22:11,918 Formulak prest daude? Ez dira begi-itzalak eta gorriak soilik, ezta? 335 00:22:12,001 --> 00:22:13,001 Zeharo prest. 336 00:22:14,293 --> 00:22:17,251 Landu dut linea. Prest dago. Prest gaude. 337 00:22:17,334 --> 00:22:21,209 Formula organikoak besteak bezain onak dira, eta prest daude. 338 00:22:25,334 --> 00:22:27,709 Porrot eginez gero, datorren astean desagertuko gara. 339 00:22:30,001 --> 00:22:34,084 Enpresa salbatzeko erarik balego, baliatuko zenuela esan didazu. 340 00:22:39,209 --> 00:22:42,209 Arrakasta izateko bide bakarra azkar aritzea dugu. 341 00:22:43,751 --> 00:22:44,876 Deitu Alyssari. 342 00:22:48,584 --> 00:22:49,584 Egin egingo dugu. 343 00:22:52,334 --> 00:22:56,501 Kaixo Glamorous by Madolyn familiako kide guztiei. 344 00:22:56,584 --> 00:22:59,793 Glamorous by Madolyneko Madolyn nauzue, 345 00:22:59,876 --> 00:23:04,334 eta eskerrak eman nahi dizkizuet urtea gure alboan emateagatik. 346 00:23:04,418 --> 00:23:08,959 Harrotasuna elkarrekin ospatu genuen, eta bide berri bati ekin genion. 347 00:23:09,043 --> 00:23:10,209 ZUZENEAN 348 00:23:10,293 --> 00:23:12,543 Hona gure lehen produktu organikoa. 349 00:23:12,626 --> 00:23:17,168 Formula lehen aldiz eraldatu dugu, gure duela 23 urteko hasieratik. 350 00:23:18,376 --> 00:23:20,459 Norabide berria dugu, 351 00:23:20,543 --> 00:23:22,751 eta ez dago atzera-bueltarik. 352 00:23:22,834 --> 00:23:29,709 Gaurkoan, Glamorous by Madolyn erabateko marka organikoa bilakatuko zaigu. 353 00:23:29,793 --> 00:23:32,959 Datozen hilabeteetan, maite dituzuen produktuak 354 00:23:33,043 --> 00:23:36,793 birformulatuko ditugu. Bide berri eta natural bati ekingo diogu, 355 00:23:36,876 --> 00:23:40,543 baita armarri dugun kalitateari eutsi ere. 356 00:23:40,626 --> 00:23:45,459 Berria onartzeak zaharra uztea dakar, 357 00:23:45,543 --> 00:23:48,834 hainbeste maite ditugun antzinako formulak barne. 358 00:23:49,418 --> 00:23:52,584 Hau da, orain dauzkagun produktuak agortutakoan, 359 00:23:53,209 --> 00:23:54,584 ez dira inoiz itzuliko. 360 00:23:55,376 --> 00:23:56,793 Prest nago 361 00:23:56,876 --> 00:24:00,376 honaino ekarri gaituzten krema eta itzal ederrei 362 00:24:00,459 --> 00:24:01,876 agur egiteko. 363 00:24:01,959 --> 00:24:05,751 Gaurkoan, salmenta-saio berezia egingo dugu 364 00:24:05,834 --> 00:24:08,959 hemen, New Yorken, Saks Fifth Avenue dendan. 365 00:24:09,043 --> 00:24:13,918 Zatozte! Presta zaitezte datorren Glamorous by Madolynen aurrean. 366 00:24:15,543 --> 00:24:16,709 Eta listo. 367 00:24:17,334 --> 00:24:18,334 Ea atea. 368 00:24:18,418 --> 00:24:20,459 - Aupa! - Stream hoberenaren saririk balego, 369 00:24:20,543 --> 00:24:22,293 eta ez dakit zerba ez dagoen, 370 00:24:22,376 --> 00:24:24,043 hautagaien artean zeundeke. 371 00:24:24,126 --> 00:24:26,209 - Nahikoa da. - Funtzionatuko al du? 372 00:24:26,293 --> 00:24:27,293 Ikusiko dugu. 373 00:24:40,626 --> 00:24:42,626 Ama, zerbait esan behar dizut. 374 00:24:43,543 --> 00:24:45,501 Enpresa utziko dut. 375 00:24:47,084 --> 00:24:49,543 Enpresa utziko duzu, non eta… 376 00:24:50,084 --> 00:24:52,251 Ez dago baldintzarik. 377 00:24:52,918 --> 00:24:53,918 Joan egingo naiz. 378 00:24:56,293 --> 00:24:57,418 Taldea gara baina! 379 00:24:58,501 --> 00:24:59,543 Behar zaitut. 380 00:25:00,709 --> 00:25:03,459 Ez horixe. Lege sailak agintea hartuko du. 381 00:25:03,543 --> 00:25:05,209 Horretarako prest daudenean… 382 00:25:06,543 --> 00:25:07,543 joan egingo naiz. 383 00:25:11,209 --> 00:25:12,584 Diru gehiago nahi duzu? 384 00:25:13,126 --> 00:25:14,626 Bulego hobea? 385 00:25:14,709 --> 00:25:18,293 Ez, ez. Badakit: gizonentzako linea hura dela eta da hau. 386 00:25:19,251 --> 00:25:20,626 Onartuko dut ba, lasai. 387 00:25:22,251 --> 00:25:26,043 Badirudi nahi duzun guztia lortzen duzula gura ez duzunean. 388 00:25:30,126 --> 00:25:31,543 Zergatik joan nahi duzu? 389 00:25:35,001 --> 00:25:36,293 Zama nauzu? 390 00:25:36,376 --> 00:25:37,209 Ez! 391 00:25:37,751 --> 00:25:39,543 Ez horixe, baina… 392 00:25:41,918 --> 00:25:46,168 Ba al dakizu zer den zu ama izanik haztea? 393 00:25:48,084 --> 00:25:51,543 Muga oso goian nuen txikitatik. Zure garaieran. 394 00:25:51,626 --> 00:25:55,084 Tira, zu perfektua zinenez, ni ere perfektua 395 00:25:55,168 --> 00:25:56,293 izan behar nintzen. 396 00:25:56,376 --> 00:26:00,168 Behar bezain ona izan behar nintzen gainerakoentzat eta zuretzat. 397 00:26:00,251 --> 00:26:01,459 Eta hala izan zen. 398 00:26:03,543 --> 00:26:06,043 Baina ez zen nahikoa izan. 399 00:26:08,084 --> 00:26:09,126 Ez da nahikoa izango. 400 00:26:11,751 --> 00:26:14,001 Neuretzat izan behar dut behar bezain ona… 401 00:26:15,626 --> 00:26:16,626 zugandik urrun. 402 00:26:21,043 --> 00:26:23,459 Noizbait gertatzekoa zen hau. 403 00:26:24,834 --> 00:26:26,626 Ez nuen uste hain goiz izango zenik. 404 00:26:29,334 --> 00:26:30,668 Gaur bizia aldatuko zaizu. 405 00:26:32,376 --> 00:26:33,584 Ondoan izango nauzu. 406 00:26:39,251 --> 00:26:40,251 Oraingoz. 407 00:26:45,959 --> 00:26:49,376 Ama, ez dut uste Wickedera joango ahal naizenik. 408 00:26:49,459 --> 00:26:52,876 Mutil-lagunarenera ez banoa ere, lan handia dugu hemen. 409 00:26:52,959 --> 00:26:56,043 Baina joan ahal bazara, joango zara, ezta? 410 00:26:56,709 --> 00:27:00,334 Agian bai. Tira, zergatik ez goaz beste egun batean baina? 411 00:27:00,418 --> 00:27:02,751 Fiyero eta bere ipurdia ez dira inora joango. 412 00:27:03,459 --> 00:27:04,459 Ez. 413 00:27:05,793 --> 00:27:06,834 Baina ni bai. 414 00:27:10,043 --> 00:27:11,834 Zer erakutsi dizut beti? 415 00:27:12,334 --> 00:27:14,251 Milioidunen hitzaz ez fidatzeko. 416 00:27:14,834 --> 00:27:16,751 Bukaera txarrenerako prestazeko. 417 00:27:17,251 --> 00:27:19,918 Eta milioidunen hitzaz ez fidatzeko. 418 00:27:20,668 --> 00:27:23,168 Hemen kontua okertu zenean, 419 00:27:23,251 --> 00:27:25,043 lan bila hasi nintzen. 420 00:27:25,126 --> 00:27:28,584 Lan on bat topatu dut Phoenix-en. 421 00:27:29,168 --> 00:27:32,001 Marka erregistratuetan berezitutako agentzia da. 422 00:27:32,084 --> 00:27:33,918 Nazioartean ere aritzen dira. 423 00:27:34,001 --> 00:27:37,001 Kideekin ondo moldatu nintzen. Gustuko izan zuten nire jarrera. 424 00:27:37,084 --> 00:27:39,168 Etxe-aldaketa ere ordainduko dute. 425 00:27:40,209 --> 00:27:42,334 Horregatik aritu zara hain xelebre? 426 00:27:42,959 --> 00:27:45,168 Deiak, bilerak-- 427 00:27:46,334 --> 00:27:49,334 Trajea! Asteak daramatzazu hau guztia prestatzen. 428 00:27:49,418 --> 00:27:52,751 Ez nuen uste gertatuko zenik, baina gertatu egin zen. 429 00:27:52,834 --> 00:27:55,959 Eta ez nekien onartuko nuenik, baina orain badakit. 430 00:27:57,084 --> 00:27:59,668 Ez. Dena konpontzen ari gara. Plan bat-- 431 00:27:59,751 --> 00:28:01,376 Kontua artezten badute ere, 432 00:28:01,459 --> 00:28:05,043 ez dute marka erregistratu aditu bat beharko lanaldi osoan. 433 00:28:05,126 --> 00:28:06,334 Betiko ez behintzat. 434 00:28:08,793 --> 00:28:10,043 Eta etxea zer? 435 00:28:10,543 --> 00:28:14,626 Hogei eskaintza ditut jada. Bihar saldu ahalko nuke, nahi izanez gero. 436 00:28:16,959 --> 00:28:17,959 Eta ni zer? 437 00:28:19,793 --> 00:28:23,626 New Yorken hamaika gela aloka daitezke. Topatuko duzu toki bat. 438 00:28:24,626 --> 00:28:26,834 Ez dakit zu gabe bizitzen. 439 00:28:28,126 --> 00:28:30,959 Zinez. Ez dakit zigiluak non erosi ere. 440 00:28:33,334 --> 00:28:38,376 Joan egingo zara, besterik gabe, eta niri hortzak berdintzera behartu? 441 00:28:39,501 --> 00:28:40,918 Ez zara konturatu ala? 442 00:28:41,001 --> 00:28:43,543 Heldua zara jada. Ez nauzu behar. 443 00:28:45,418 --> 00:28:47,751 Ama baten amesgaiztorik okerrena da: 444 00:28:47,834 --> 00:28:51,418 hain ona zarenez, jada ez nauzu behar. 445 00:28:53,584 --> 00:28:54,709 Ondo dago. 446 00:28:56,293 --> 00:28:57,584 Jarraitu zurean. 447 00:28:59,793 --> 00:29:00,793 Itzuliko naiz. 448 00:29:03,168 --> 00:29:05,918 Eta Fiyeroren ipurdia ikusiko dut. Gustuko dut. 449 00:29:06,001 --> 00:29:07,334 - Ama! - Bai, benetan! 450 00:29:39,209 --> 00:29:41,209 Tokia eta produktuak prest dira. 451 00:29:41,293 --> 00:29:44,168 Jendea Madolynekin egoteko irrikan da. 452 00:29:44,251 --> 00:29:45,251 Alyssa dixit: 453 00:29:46,543 --> 00:29:47,543 egurra. 454 00:29:48,168 --> 00:29:49,001 Non da ama? 455 00:29:50,626 --> 00:29:53,626 - Zeure kontu zegoen, ezta? - Gela berdean zen. 456 00:29:53,709 --> 00:29:55,751 Hortik nator. Ez dago bertan. 457 00:29:57,334 --> 00:29:59,126 Ze--? Madolyn galdu duzue? 458 00:29:59,209 --> 00:30:01,501 Protagonista da. Behar dugu. 459 00:30:01,584 --> 00:30:04,709 Ezagutzen dut. Luxuzko poltsek distraitzen dute. 460 00:30:04,793 --> 00:30:06,043 Sakabana gaitezen. 461 00:30:06,126 --> 00:30:08,293 Venetia, zu Gucci. Ni, Bottega. 462 00:30:08,376 --> 00:30:10,709 Ez dago galduta. Ihes egin du. 463 00:30:12,501 --> 00:30:15,043 Badu presiopean hala jokatzeko joera. 464 00:30:15,126 --> 00:30:17,876 - Bulegora astebetez ez zen etorri. - Gogoratzen dut. 465 00:30:17,959 --> 00:30:20,418 Jende asko dago. Bere zain daude gainera. 466 00:30:20,501 --> 00:30:24,126 - Gehiegi izango zen beretzat! - Ez. Ezin du halakorik egin. 467 00:30:24,209 --> 00:30:28,376 Hemen ez. Orain ez. Gaur ez, aditu? Kontua ez da hala amaituko. 468 00:30:28,459 --> 00:30:31,459 - Nora joango zen? - Badakit nori galdetu. 469 00:30:31,543 --> 00:30:32,793 Ea, ea. 470 00:30:33,501 --> 00:30:36,918 Barneys dendan agian? Hara joaten da hasperen egitera. 471 00:30:38,043 --> 00:30:40,501 Egon, uste dut badakidala nora joan den. 472 00:30:40,584 --> 00:30:41,501 Nora? 473 00:30:41,584 --> 00:30:42,584 Etxera. 474 00:30:51,293 --> 00:30:52,459 Nire mutikotxoa. 475 00:31:07,168 --> 00:31:08,709 Badut publizitate-postuaren berri. 476 00:31:10,751 --> 00:31:12,251 Urduri egongo zara. 477 00:31:14,376 --> 00:31:15,501 Jendetza egongo da. 478 00:31:16,376 --> 00:31:17,376 Presioa ere bai. 479 00:31:20,501 --> 00:31:22,793 Kontua okertu dizut zuri Raj esleituz. 480 00:31:23,376 --> 00:31:26,251 Ene, zergatik otu zitzaidan hori? 481 00:31:29,043 --> 00:31:32,376 - Capricornusekin ez zara ondo moldatzen. - Horrek guztiak ez dit axola. 482 00:31:35,168 --> 00:31:36,584 Tira, ba oso ondo! 483 00:31:37,918 --> 00:31:40,126 Goazen ba, publikoa zain duzu. 484 00:31:40,209 --> 00:31:41,209 Ezin. 485 00:31:44,793 --> 00:31:48,584 Enpresa salbatu behar duzu. Partidu ezin garrantzitsuagoa duzu. 486 00:31:49,168 --> 00:31:51,626 Titularra zara. Zelaian behar zaituzte. 487 00:31:54,418 --> 00:31:57,751 - Zure ondarea dago jokoan. - Nire ondarea? 488 00:31:58,293 --> 00:32:02,543 Nire izena duen makillajea? Hil ala bizi salbatu nahi izan dut. 489 00:32:02,626 --> 00:32:03,876 Eta zer galdu dut? 490 00:32:04,959 --> 00:32:08,084 Semea badoakit. Nire begikoa ezezaguna dut orain. 491 00:32:08,168 --> 00:32:09,001 Eta zu… 492 00:32:13,126 --> 00:32:15,209 Bakarrik geratzea dut ondarea. 493 00:32:18,251 --> 00:32:19,959 Ez al zenuen gustuko bakarrik egotea? 494 00:32:21,793 --> 00:32:23,084 Beti ez. 495 00:32:29,251 --> 00:32:30,793 Tira, ez zeunden bakarrik. 496 00:32:32,876 --> 00:32:33,959 Ez zaude bakarrik. 497 00:32:37,918 --> 00:32:40,501 Ez da beranduegi. Itzuli. Erakuts iezaiezu 498 00:32:41,376 --> 00:32:43,834 zuretzat garrantzitsuak direla. 499 00:32:45,418 --> 00:32:49,918 Irabazi ala galdu, dena eman behar da taldearen mesedetan. 500 00:32:57,084 --> 00:32:58,084 Zer deritzozu? 501 00:33:09,001 --> 00:33:10,001 Hemen da! 502 00:33:11,084 --> 00:33:13,001 Barkatu berandu iristeagatik. 503 00:33:13,084 --> 00:33:16,043 Ez da ezer izan. Bizi osoko lana dut jokoan. 504 00:33:16,126 --> 00:33:17,793 Aizu, ez da ezer gertatzen. 505 00:33:19,709 --> 00:33:21,959 Hasi aurretik, zerbait esango dut. 506 00:33:24,084 --> 00:33:27,793 Hau bakarrik egiteak izutzen ninduen. 507 00:33:27,876 --> 00:33:29,543 Baina ez nago bakarrik. 508 00:33:30,626 --> 00:33:31,918 Inoiz ez naiz bakarrik egon. 509 00:33:33,668 --> 00:33:35,501 Aurrera ba. Aupa, talde! 510 00:33:36,418 --> 00:33:37,543 Tira. 511 00:33:40,459 --> 00:33:42,043 Zure jaka, madame. 512 00:33:42,668 --> 00:33:43,751 Mademoiselle. 513 00:33:47,334 --> 00:33:48,501 Eder-eder. 514 00:33:51,126 --> 00:33:52,543 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 515 00:34:25,834 --> 00:34:27,668 MEZUAK DEN-DENA SALDU DUGU! 516 00:34:29,959 --> 00:34:30,959 Kaixo! 517 00:34:31,043 --> 00:34:35,043 Milesker ni agurtzera etortzeagatik. Goza ezazu. 518 00:34:35,126 --> 00:34:37,751 Argazki bat atera dezaket protagonistarekin? 519 00:34:37,834 --> 00:34:41,168 Badakit ilara dagoela, baina hegaldi bat dut. 520 00:34:42,459 --> 00:34:46,501 Venetia, neu arduratuko naiz, bai? 521 00:34:49,376 --> 00:34:53,209 Sagar Handia utziko duzu benetan? Hain goiz? 522 00:34:53,293 --> 00:34:54,418 Bai ba. 523 00:34:54,501 --> 00:34:57,168 Joan aurretik, zoriondu nahi zaitut, 524 00:34:57,668 --> 00:35:00,793 eta hauetako batzuk hartu ere bai. Itzelak dira. 525 00:35:00,876 --> 00:35:06,001 Ezin ezer ukatu elkarrizketa pribatuak grabatu zizkidan gaizkileari. 526 00:35:06,084 --> 00:35:09,584 Ez nik, ez Vendemiaireko inork ez dugu ezer aitortuko, 527 00:35:09,668 --> 00:35:12,793 baina tratu on bat lortu nahi nuen mundu denarentzat. 528 00:35:12,876 --> 00:35:14,459 Bereziki zuretzat. 529 00:35:14,543 --> 00:35:16,626 Bai. Halakoa da kontua. 530 00:35:16,709 --> 00:35:21,251 Norberak bere burua zaindu behar du gure sektorean. Beste inork ez du egingo. 531 00:35:21,334 --> 00:35:24,918 Tira, esan, gure artean geratuko da eta: nola lortu zenuen? 532 00:35:25,584 --> 00:35:26,418 Zer lortu? 533 00:35:26,501 --> 00:35:29,084 Gure formulak ez ziren negoziazioan azaldu. 534 00:35:29,168 --> 00:35:32,084 Eta ez dituzu gure defentsak hautsi. Ezinezkoa da. 535 00:35:32,793 --> 00:35:34,168 Nola lortu zenituen? 536 00:35:35,709 --> 00:35:36,876 Zera esango dut… 537 00:35:38,626 --> 00:35:41,668 ez elkartu edozein kamerarirekin. 538 00:35:44,376 --> 00:35:45,959 - Hurrengoa. - Agur. 539 00:35:50,334 --> 00:35:52,001 Bazenuen ni akabatzea. 540 00:35:52,084 --> 00:35:56,251 Badakit. Baina ez diot sektoreko emakume bati kalterik egin nahi. 541 00:35:57,168 --> 00:35:59,668 Mundua merezi duzu, Venetia, benetan. 542 00:36:00,376 --> 00:36:03,209 Etorkizuna ez dago neure esku, zeure esku baizik. 543 00:36:09,709 --> 00:36:13,251 Tira, presa izugarria zuen horrek. 544 00:36:13,918 --> 00:36:16,126 M&M's denda ixtear daude agian. 545 00:36:18,293 --> 00:36:21,043 Dena saldu dugu ia. Laster itxi beharko dugu. 546 00:36:21,834 --> 00:36:23,709 Orduak daramatzate zain baina. 547 00:36:24,376 --> 00:36:27,793 Alyssa dixit: begiratu ea norbait aurreratu nahi duzun. 548 00:36:42,293 --> 00:36:44,084 - Kaixo, Marco naiz. - Kaixo. 549 00:36:44,168 --> 00:36:45,584 Nola duzu izena? 550 00:36:47,501 --> 00:36:51,043 Bobby. Apur bat lotsatia da, baina etorri nahi zuen. 551 00:36:51,126 --> 00:36:54,834 Erabili zuen lehen marka da, nik darabildana delako. 552 00:36:55,501 --> 00:36:56,334 Nirea ere bai! 553 00:36:59,501 --> 00:37:02,168 Aizu, Bobby, ezagutu nahi duzu Madolyn? 554 00:37:02,251 --> 00:37:03,251 Oraintxe? 555 00:37:16,793 --> 00:37:18,793 Kaixo! Nola duzu izena? 556 00:37:20,376 --> 00:37:22,376 - Bobby. - Bobby, ni Madolyn naiz. 557 00:37:23,126 --> 00:37:25,043 Gustuko duzu makillajea? Bai ba. 558 00:37:25,793 --> 00:37:26,834 Hautatu bat. 559 00:37:26,918 --> 00:37:29,626 Eder-ederra da. Jarriko dizugu? 560 00:37:35,709 --> 00:37:37,793 - Ondo atera da. - Bikain atera da. 561 00:37:37,876 --> 00:37:40,459 Txikizkarietan, ederto saldu dugu gero. 562 00:37:40,543 --> 00:37:43,543 Lineako salmenta primerakoa izan da ere bai. 563 00:37:44,709 --> 00:37:46,126 Oraingoz funtzionatu du. 564 00:37:46,209 --> 00:37:47,209 Eta orain zer? 565 00:37:47,876 --> 00:37:50,126 Auskalo ba. 566 00:37:50,209 --> 00:37:51,584 Betiko galdera dugu. 567 00:37:54,918 --> 00:37:55,918 Etxean zara. 568 00:37:57,293 --> 00:37:58,376 Azkar iritsi gara. 569 00:37:59,959 --> 00:38:02,251 - Atera irekiko dizut. - Zer? 570 00:38:02,918 --> 00:38:04,584 Gure artekoa ez al dugu normaldu? 571 00:38:05,084 --> 00:38:06,084 "Normaldu?". 572 00:38:09,251 --> 00:38:12,168 Gure artean jada ez dago ezer normalik. 573 00:38:13,251 --> 00:38:14,543 Arrazoi duzu. 574 00:38:16,334 --> 00:38:17,418 Gabon, Teddy. 575 00:38:17,501 --> 00:38:18,501 Gabon, Madolyn. 576 00:38:19,959 --> 00:38:21,209 - Teddy? - Bai? 577 00:38:23,543 --> 00:38:24,418 Bihar arte? 578 00:38:26,209 --> 00:38:27,418 Bihar arte. 579 00:38:36,668 --> 00:38:37,668 Banoa! 580 00:38:48,918 --> 00:38:50,126 Ez zara aldatu. 581 00:38:50,793 --> 00:38:53,376 Aldatu naiz ia. Hor datza arazoa. 582 00:38:53,459 --> 00:38:55,584 Gau bakarrerako zen. 583 00:38:55,668 --> 00:38:57,084 Denbora osoa daramagu hala. 584 00:38:57,168 --> 00:39:00,793 - Ez dizut inoiz aldatzeko eskatu. - Ez zenuen zertan. 585 00:39:00,876 --> 00:39:02,543 Eskatu gabe eskatu didazu. 586 00:39:03,543 --> 00:39:05,376 Nire izaera auzitan jarri duzu. 587 00:39:05,918 --> 00:39:08,626 Eta pozik nago hori egin duzulako… 588 00:39:09,876 --> 00:39:11,668 inoiz ez da errepikatuko eta. 589 00:39:15,918 --> 00:39:18,376 Ez zara azazkalak eta takoi parea soilik. 590 00:39:18,459 --> 00:39:22,709 - Hori badakit, laztana. - Orduan zergatik da hain garrantzitsua? 591 00:39:24,959 --> 00:39:26,709 Gas argiarena hurrengo neskari egin. 592 00:39:30,626 --> 00:39:31,668 Gurea bukatu da. 593 00:39:45,543 --> 00:39:46,668 Zer zabiltza hemen? 594 00:39:48,293 --> 00:39:49,959 Ezin dut zuretzat lan egin. 595 00:39:51,418 --> 00:39:52,668 Zerbait egin dut. 596 00:39:52,751 --> 00:39:55,293 Zer egin dudan eta horren zergatia jakitea merezi duzu. 597 00:41:20,209 --> 00:41:22,626 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte