1
00:00:24,917 --> 00:00:26,708
Nire antza dute mutilek.
2
00:00:27,417 --> 00:00:28,458
Kalek eta Aronek.
3
00:00:29,708 --> 00:00:30,833
Ez duzu uste?
4
00:00:31,917 --> 00:00:35,917
Uste dut aitaren antza dutela.
Edo aitena esan beharko?
5
00:00:36,625 --> 00:00:38,417
Ez izan lotsagabea.
6
00:00:40,167 --> 00:00:42,000
Ederrak dira, zu bezala.
7
00:00:42,500 --> 00:00:43,750
Hori egia da.
8
00:00:45,792 --> 00:00:47,417
Gaztetan bezala.
9
00:00:48,708 --> 00:00:51,708
Makillajea jada ez da hain eraginkorra.
10
00:00:52,417 --> 00:00:56,583
Gure atarian lehen aldiz
agertu zinen egunean bezain gazte zaude.
11
00:00:58,625 --> 00:01:02,207
Charles, badakizu
zer gogoko dudan zuri buruz?
12
00:01:02,208 --> 00:01:03,292
Zure zintzotasuna.
13
00:01:04,917 --> 00:01:07,083
Gu bezalakoak aise ezagutzen ditugu.
14
00:01:13,042 --> 00:01:14,708
Oraindik erakargarria naiz.
15
00:01:15,458 --> 00:01:16,833
Denbora geratzen zait.
16
00:01:18,375 --> 00:01:19,583
Zertarako denbora?
17
00:01:30,917 --> 00:01:32,917
Noiz erretiratuko zara?
18
00:01:34,500 --> 00:01:36,125
Gogor egin duzu lan.
19
00:01:37,417 --> 00:01:39,167
Atseden hartzea merezi duzu.
20
00:01:41,958 --> 00:01:43,542
Nahikoa diru lortu ostean.
21
00:01:45,375 --> 00:01:47,167
Ez itxaron gehiegi.
22
00:01:47,792 --> 00:01:49,500
Fayek bezala bukatuko duzu.
23
00:01:51,833 --> 00:01:55,916
Badakizu zer esan zuen Ethelek?
Faye hilkutxan ikusi zuenean…
24
00:01:55,917 --> 00:02:00,083
"Esan zuen: "Hara, hilda daudenean
beste edozein bezalakoak dira putak".
25
00:02:02,458 --> 00:02:03,708
Non dago Ethel?
26
00:02:07,375 --> 00:02:11,500
Hilabeteak bere atzetik eta arrastorik ez,
edo hori dio zure gizonak.
27
00:02:12,167 --> 00:02:16,542
Baina haren bila doan bakoitzean,
diru gehiago ematen diozu.
28
00:02:17,542 --> 00:02:20,333
Zergatik nahiko luke bera aurkitzea?
29
00:02:23,542 --> 00:02:25,292
Izan zaitez gogorragoa.
30
00:02:27,583 --> 00:02:29,708
Badakizu nola tratatu gizonak.
31
00:02:31,500 --> 00:02:32,833
Gogoratu ezazu
32
00:02:33,833 --> 00:02:35,875
zer daukazun kutxa gotorrean.
33
00:02:37,625 --> 00:02:40,999
Joseph Venutak lapurretagatik
zigorra ordaintzen zuen bitartean
34
00:02:41,000 --> 00:02:44,667
San Quentin espetxetik
ihes egin zuela dioten dokumentuak.
35
00:02:57,542 --> 00:03:03,958
ZAZPIGARREN ZATIA
TIMSHEL
36
00:03:31,833 --> 00:03:34,958
{\an8}1917KO EKAINA
37
00:03:37,750 --> 00:03:39,750
BATU ARMADARA
38
00:03:40,375 --> 00:03:41,750
Jende asko etorri da gaur.
39
00:03:43,417 --> 00:03:45,958
Aurreko hilean
etorri zirenen bikoitza daramagu.
40
00:03:46,750 --> 00:03:48,000
Mutil ausart asko daude.
41
00:03:49,625 --> 00:03:50,833
Nola jan dezakezu?
42
00:03:51,375 --> 00:03:52,582
Gose naiz.
43
00:03:52,583 --> 00:03:56,457
Parka bezala sentitzen naiz,
baina segaren ordez, gomazko zigiluarekin.
44
00:03:56,458 --> 00:03:58,583
Ez hartu zure gain gerraren zama, Trask.
45
00:03:59,292 --> 00:04:01,749
Errekrutatze batzordean
egotea eskatu digute.
46
00:04:01,750 --> 00:04:02,958
Ohore bat da.
47
00:04:03,458 --> 00:04:07,082
Ez dugu heriotza kondenarik igortzen.
Agian ez dute borrokatu beharko.
48
00:04:07,083 --> 00:04:10,375
Kendall epailearen semea onartu nuen,
eta trebakuntzan hil zen.
49
00:04:13,042 --> 00:04:16,249
Ez dakit zer egingo nukeen
nire semeak onartu behar banitu.
50
00:04:16,250 --> 00:04:17,500
Dimititu egingo nuke.
51
00:04:18,208 --> 00:04:20,583
Semeak baztertzeko tentazioa egon daiteke.
52
00:04:21,083 --> 00:04:24,833
Ez, dimitituko nuke,
ezingo nituelako baztertu.
53
00:04:26,167 --> 00:04:28,792
Ezin dituzu besteak onartu
eta zureak baztertu.
54
00:04:33,750 --> 00:04:34,750
Bueno…
55
00:04:35,417 --> 00:04:38,791
Gure semeak adineko bilakatzen direnerako,
gerra bukatuta egongo da.
56
00:04:38,792 --> 00:04:40,833
Bai, arduratuko dira gure tropak.
57
00:04:41,333 --> 00:04:44,417
Amerikar batek
10 edo 20 atzerritar beste balio du.
58
00:04:48,750 --> 00:04:50,749
Irten al da azterketatik?
59
00:04:50,750 --> 00:04:51,625
Ez.
60
00:04:55,958 --> 00:04:57,250
Zer ari zara irakurtzen?
61
00:04:59,417 --> 00:05:00,375
Baben prezioa.
62
00:05:09,875 --> 00:05:10,750
Abra!
63
00:05:14,167 --> 00:05:15,042
Eta?
64
00:05:16,417 --> 00:05:18,667
Gainditu dut.
65
00:05:20,708 --> 00:05:22,416
Zer deritzozu, Kal?
66
00:05:22,417 --> 00:05:26,666
Joatear nengoenean,
O'Learyk eskua eman dit eta esan du:
67
00:05:26,667 --> 00:05:30,124
"Izan eredu ona Standforden".
Datorren astean graduatuko naiz.
68
00:05:30,125 --> 00:05:32,666
Nire aitak
xerra afaltzera eraman nahi gaitu.
69
00:05:32,667 --> 00:05:34,957
- Gaindituko nuela zekien?
- Denek zekiten.
70
00:05:34,958 --> 00:05:38,541
- Noiz esango diozu aitari?
- Etxera iristean, suposatzen dut.
71
00:05:38,542 --> 00:05:40,749
Zer aurpegi jartzen duen ikusi nahi nuke.
72
00:05:40,750 --> 00:05:42,124
Zergatik? Nora zoaz?
73
00:05:42,125 --> 00:05:43,374
Bilera bat daukat.
74
00:05:43,375 --> 00:05:45,582
Bilera bat? Zein bilera mota?
75
00:05:45,583 --> 00:05:47,374
Sekretu bat dauka. Ez kezkatu.
76
00:05:47,375 --> 00:05:49,207
Ziur naiz esatea lortuko nukeela.
77
00:05:49,208 --> 00:05:51,082
Ez, niri ere ez dit esan.
78
00:05:51,083 --> 00:05:53,125
Kal. Aron. Afaltzera!
79
00:05:53,958 --> 00:05:57,750
Gerrara joateko oniritzia eman diodan
mutilik hiltzen bada, erantzule naiz?
80
00:05:58,458 --> 00:06:00,082
Haien borondatez doaz.
81
00:06:00,083 --> 00:06:02,667
Baina ez dakite zer den hori.
Ezin dute jakin.
82
00:06:03,667 --> 00:06:05,999
Kal, zoaz zure anaiaren bila, mesedez?
83
00:06:06,000 --> 00:06:09,542
Aron Abraren familiarekin
afaltzera doa, jatetxe batera.
84
00:06:10,042 --> 00:06:13,000
Ez dit esan. Neguko meloi zopa egin dut.
85
00:06:13,500 --> 00:06:17,999
Ezin dut burutik kendu Sam Hamilton
arrantxora etorri zen azken aldia.
86
00:06:18,000 --> 00:06:21,624
Bibliako pasarte batez hitz egin genuen.
Kain eta Abel, gogoratzen?
87
00:06:21,625 --> 00:06:22,666
Aukerari buruz.
88
00:06:22,667 --> 00:06:24,042
- Timshel.
- Timshel.
89
00:06:24,750 --> 00:06:26,292
- Bai.
- Zer da hori?
90
00:06:27,208 --> 00:06:30,792
Hebreera da, "ahal duzu" esan nahi du.
91
00:06:31,292 --> 00:06:34,249
Gizonari erabakiak hartzeko aukera
ematen dio,
92
00:06:34,250 --> 00:06:37,583
norbera izateko aukera,
ez beste denak bezalakoa.
93
00:06:39,708 --> 00:06:40,875
Bakartia dirudi.
94
00:06:42,417 --> 00:06:44,208
Gauza on asko bakartiak dira.
95
00:06:44,708 --> 00:06:46,957
- Kal, kolonia hartu dizut.
- Sentitu dut.
96
00:06:46,958 --> 00:06:49,124
Aron, zure jaki gogokoena egin dut.
97
00:06:49,125 --> 00:06:51,167
Gorde apur bat, gero hartuko dut.
98
00:06:52,917 --> 00:06:54,624
Zopa katilu bat ere ezin hartu?
99
00:06:54,625 --> 00:06:57,541
Normala da ospatu nahi izatea.
Gogor egin du lan.
100
00:06:57,542 --> 00:06:59,083
Zer ospatzen du?
101
00:07:03,417 --> 00:07:04,250
Zer?
102
00:07:04,833 --> 00:07:08,500
Sarbide-proba gainditu du.
Urtebete lehenago graduatuko da.
103
00:07:10,875 --> 00:07:12,000
Ez dizu esan?
104
00:07:14,458 --> 00:07:16,292
A, bai, azterketak.
105
00:07:16,792 --> 00:07:18,875
Gaur goizean esan dit. Lan bikaina.
106
00:07:21,583 --> 00:07:23,083
Gaur goizean ez zekien.
107
00:07:26,792 --> 00:07:27,750
Barkatu.
108
00:07:37,667 --> 00:07:39,667
Ona al zegoen xerra, anaia?
109
00:07:40,833 --> 00:07:42,500
Nolatan egin diozu hori?
110
00:07:44,000 --> 00:07:45,332
Nire zain? Zein jatorra.
111
00:07:45,333 --> 00:07:48,666
Aita lotsagarri utzi duzu.
Berria jakiten azkena izan da.
112
00:07:48,667 --> 00:07:52,332
Zergatik zaude haserre?
Behingoagatik zu zara seme ona.
113
00:07:52,333 --> 00:07:53,167
Gozatu ezazu.
114
00:07:53,792 --> 00:07:54,625
Kal?
115
00:07:56,000 --> 00:07:56,875
Joan ohera.
116
00:08:01,875 --> 00:08:03,624
Ez dizu bost axola, ezta?
117
00:08:03,625 --> 00:08:04,458
Kal!
118
00:08:13,250 --> 00:08:14,666
Zergatik dago zapuztuta?
119
00:08:14,667 --> 00:08:16,667
Ez egin inozoarena. Ez zara horrelakoa.
120
00:08:18,750 --> 00:08:21,375
Gaizki egon da aitari ezer ez esatea.
121
00:08:22,750 --> 00:08:24,625
Ez nuen hori espero zugandik.
122
00:08:27,208 --> 00:08:28,208
Nazkatuta nago.
123
00:08:28,708 --> 00:08:29,625
Zertaz?
124
00:08:32,250 --> 00:08:34,499
Aitak ez du ezer lortu bere kabuz,
125
00:08:34,500 --> 00:08:36,458
eta itxaropenak nigan jartzen ditu.
126
00:08:38,417 --> 00:08:40,375
Hau nire lorpena da.
127
00:08:40,875 --> 00:08:43,832
Gogor egin dut lan.
Zergatik partekatu behar dut?
128
00:08:43,833 --> 00:08:47,333
Gauzak on asko badauzkagu,
eskuzabalak izan gaitezke.
129
00:08:54,458 --> 00:08:58,083
Ama hemen balego,
aitak hainbeste eskatuko zidala uste duzu?
130
00:09:06,292 --> 00:09:09,167
Hitz egin berarekin. Utziozu harro egoten.
131
00:09:18,375 --> 00:09:19,333
Aita.
132
00:09:21,958 --> 00:09:23,958
Sarbide-proba gainditu dut.
133
00:09:24,625 --> 00:09:27,833
Leland Standford Unibertsitatean
tokia daukat udazkenean.
134
00:09:28,333 --> 00:09:31,500
Eskolak doakoak dira,
ostatua eta janaria ordaindu behar dira.
135
00:09:36,250 --> 00:09:37,167
Zatoz hona.
136
00:09:48,583 --> 00:09:50,625
Zure adina nuenean,
137
00:09:51,917 --> 00:09:53,042
etxetik joan nintzen.
138
00:09:54,750 --> 00:09:56,583
Eta luze egon nintzen kanpoan.
139
00:09:57,083 --> 00:09:58,042
Luzeegi.
140
00:10:01,917 --> 00:10:02,792
Espero dut…
141
00:10:04,042 --> 00:10:09,750
etxe honetara itzultzeko gogotsu
egon zaitezela.
142
00:10:17,875 --> 00:10:20,167
Nire aitarena zen. Orain zurea da.
143
00:10:21,958 --> 00:10:23,417
Garrantzitsua da ordua jakitea.
144
00:10:39,375 --> 00:10:43,542
{\an8}1917KO URRIA
145
00:10:44,292 --> 00:10:48,375
"Abra maitea, uste nuen
nire lakoen artean tokia aurkituko nuela.
146
00:10:49,208 --> 00:10:51,999
Baina Standford Unibertsitatea
147
00:10:52,000 --> 00:10:54,457
galtza zikineko mutilez beteta dago,
148
00:10:54,458 --> 00:10:57,500
eta haien aiten ohitura txarrak
ikastearekin tematuta daude".
149
00:11:00,833 --> 00:11:02,417
Triste dagoela dirudi.
150
00:11:02,917 --> 00:11:06,082
Aronek asko espero du
bere buruarengandik eta besteengandik.
151
00:11:06,083 --> 00:11:08,208
Bizitza gogorra bilakatzen du horrek.
152
00:11:08,875 --> 00:11:11,667
Batzuetan harentzat nahikoa ez izateko
beldur naiz.
153
00:11:12,750 --> 00:11:14,250
Zergatik diozu hori?
154
00:11:16,292 --> 00:11:20,292
Gutunak niretzat ez balira bezala
idazten ditu.
155
00:11:21,208 --> 00:11:24,292
Norbait asmatu eta nire gorputzean
sartu izan balu bezala.
156
00:11:28,208 --> 00:11:31,042
Nolakoa da berak asmatu duen Abra?
157
00:11:31,625 --> 00:11:32,458
Zintzoa.
158
00:11:33,958 --> 00:11:35,208
Zintzoa baino ez.
159
00:11:36,458 --> 00:11:37,917
Akasgabea.
160
00:11:39,000 --> 00:11:41,375
- Ez naiz halakoa.
- Inor ez da halakoa.
161
00:11:42,917 --> 00:11:45,458
Eta hain ona ez naizela konturatzen bada?
162
00:11:46,250 --> 00:11:49,083
Haserretzen banaiz, zer?
Edo usain txarra badut?
163
00:11:50,792 --> 00:11:53,541
Uste dut, Aronek ez zuenez ama ezagutu,
164
00:11:53,542 --> 00:11:56,625
ezaugarri on guztiak batzen zituen
ama bat asmatu duela.
165
00:11:57,125 --> 00:11:58,667
Eta gero niri esleitu dit.
166
00:11:59,375 --> 00:12:00,958
Eta hori baztertu nahi duzu.
167
00:12:01,708 --> 00:12:05,124
Ez al litzakete hobe izango
arriskatu eta ni neu izatea?
168
00:12:05,125 --> 00:12:08,458
Koldar batekin ari zara hizketan.
Ez niri galdetu.
169
00:12:10,875 --> 00:12:14,125
Uste duzu inork maiteko ninduela
ni neu izanda?
170
00:12:17,708 --> 00:12:20,667
- Badakizu zer nahiko nukeen?
- Ni isiltzea?
171
00:12:23,542 --> 00:12:25,250
Zu nire alaba izatea.
172
00:12:31,250 --> 00:12:32,583
Nik zu nire aita izatea.
173
00:12:43,250 --> 00:12:44,833
- Aita etxean da?
- Oraindik ez.
174
00:12:45,333 --> 00:12:46,208
Ondo.
175
00:12:47,000 --> 00:12:47,875
Zuretzat.
176
00:12:53,333 --> 00:12:56,125
- Ez nuela interesik nahi esan nizun.
- Horrela hobe da.
177
00:12:57,250 --> 00:12:59,167
Auskalo, agian berriz eskatuko dizut.
178
00:12:59,667 --> 00:13:01,082
Zer diozu?
179
00:13:01,083 --> 00:13:03,000
Zatoz Esker-emate egunean
eta ikusiko duzu.
180
00:13:03,500 --> 00:13:08,582
- Zer gertatuko da Esker-emate egunean?
- Ez da zurekin soilik. Ez dio inori esan.
181
00:13:08,583 --> 00:13:10,292
Kal, kendu hankak hortik.
182
00:13:10,792 --> 00:13:13,166
Banoa. Ama nire zain egongo da.
183
00:13:13,167 --> 00:13:14,375
Kal, lagun iezaiozu.
184
00:13:14,958 --> 00:13:16,082
Ez du zertan.
185
00:13:16,083 --> 00:13:17,541
Iluntzen hasi du. Kal?
186
00:13:17,542 --> 00:13:18,625
Ados.
187
00:13:34,167 --> 00:13:35,000
Kal.
188
00:13:36,583 --> 00:13:37,833
Ondo al dago Aron?
189
00:13:38,792 --> 00:13:41,000
Gutunetan desberdin nabari dut.
190
00:13:43,875 --> 00:13:46,250
Ez dut nahi
zuen amodio-gutunei buruz jakiterik.
191
00:13:51,792 --> 00:13:52,833
Egia al da?
192
00:13:53,708 --> 00:13:55,417
Jendeak zuri buruz dioena?
193
00:13:57,292 --> 00:13:58,500
Zer esaten dute?
194
00:13:59,500 --> 00:14:00,625
Txarra zarela.
195
00:14:01,708 --> 00:14:05,042
Toki txarretara joaten zarela gauean.
196
00:14:09,083 --> 00:14:10,042
Eta zer?
197
00:14:17,708 --> 00:14:18,833
Ni ere ez naiz ona.
198
00:14:23,917 --> 00:14:25,000
Erotuta zaude.
199
00:14:25,583 --> 00:14:27,042
Ez dut uste.
200
00:14:30,750 --> 00:14:33,042
Lasai. Aronek sendatuko zaitu.
201
00:14:33,542 --> 00:14:35,333
Eta ez badut nahi?
202
00:14:38,833 --> 00:14:39,875
Iritsi zara.
203
00:14:44,125 --> 00:14:45,875
Atea irekiko dizut?
204
00:14:46,875 --> 00:14:47,750
Ez.
205
00:15:07,875 --> 00:15:09,375
Badakizu zer uste dudan?
206
00:15:10,625 --> 00:15:12,583
Autoritatea galtzen ari zarela.
207
00:15:13,083 --> 00:15:14,208
Begiratu Joeri.
208
00:15:14,792 --> 00:15:16,375
Neskak limurtzen.
209
00:15:17,167 --> 00:15:18,917
Nagusia dela uste du.
210
00:15:19,542 --> 00:15:22,333
Ziurrenik lapurtu egiten dizu.
211
00:15:23,167 --> 00:15:24,750
Irabazien zati bat hartuz.
212
00:15:26,250 --> 00:15:28,958
Zu zara etxeko madama ala ez?
213
00:15:32,417 --> 00:15:33,250
Joe.
214
00:15:34,292 --> 00:15:35,208
Zatoz.
215
00:15:43,958 --> 00:15:45,499
Kontrola galtzen ari zara.
216
00:15:45,500 --> 00:15:46,458
Zergatik?
217
00:15:47,917 --> 00:15:49,832
Neskak gainbegiratzea da zure lana.
218
00:15:49,833 --> 00:15:52,792
Ezin baduzu zure lana egin,
beste norbait bilatuko dut.
219
00:15:53,375 --> 00:15:54,583
Eta zu?
220
00:15:55,500 --> 00:15:58,625
Zuren gelan ezkutatua.
Fonografoa entzuten.
221
00:15:59,375 --> 00:16:01,457
Noiz irten zinen etxetik azkenekoz?
222
00:16:01,458 --> 00:16:03,749
Kalean gora eta behera dabiltza neskak.
223
00:16:03,750 --> 00:16:07,082
- Ez dituzulako zaintzen.
- Beste zereginarengatik.
224
00:16:07,083 --> 00:16:08,958
- Zein zeregin?
- Ethel.
225
00:16:10,292 --> 00:16:12,249
Utzi dezagun hori alde batera.
226
00:16:12,250 --> 00:16:14,916
Zure denbora eta nire dirua
galtzen ari gara.
227
00:16:14,917 --> 00:16:18,416
Arrasto bat aurkitu nuen
Santa Cruzen aurreko astean.
228
00:16:18,417 --> 00:16:22,750
- Hara. Nolatan ez duzu lehenago esan?
- Ez nekien garrantzitsua izango ote zen.
229
00:16:23,250 --> 00:16:26,249
Gizon batek esan zuen
Ethel ikusi zula duela hilabete.
230
00:16:26,250 --> 00:16:29,250
Salinasera itzultzearekin
tematuta zegoela esan zuen.
231
00:16:29,833 --> 00:16:31,417
Frogak zeuzkalako.
232
00:16:32,417 --> 00:16:36,833
Ez zuen gehiago ikusi,
beraz, hona itzuli zela pentsatu zuen.
233
00:16:39,167 --> 00:16:43,333
Aztertzeko asmoa nuen,
baina utzi dezaket, nahi baduzu.
234
00:16:49,375 --> 00:16:50,208
Joe…
235
00:16:52,708 --> 00:16:56,375
Hau tontakeria.
Nahaste handi bat baino ez da hau.
236
00:16:56,958 --> 00:17:01,000
Ethelek ez zuen dirua lapurtu.
Are gehiago, ez zuen ezer lapurtu.
237
00:17:02,792 --> 00:17:03,792
Koitadua.
238
00:17:04,833 --> 00:17:06,916
Bera konpentsatzea nahiko nuke.
239
00:17:06,917 --> 00:17:11,042
Bilatu dezakezu hor zehar?
240
00:17:11,833 --> 00:17:12,874
Eta hona ekarri?
241
00:17:12,875 --> 00:17:14,667
Diru gehiago beharko dut.
242
00:17:16,917 --> 00:17:18,458
Hartu behar duzuna.
243
00:17:30,750 --> 00:17:32,458
Nork engainatzen du bestea?
244
00:17:33,708 --> 00:17:36,125
Dirua eman eta eman jarraituko duzu?
245
00:17:38,917 --> 00:17:42,707
Zer egin dezaket, ba?
Ezin dut onartu Ethel hor zehar ibiltzea.
246
00:17:42,708 --> 00:17:44,749
Zer egingo duzu aurkitutakoan?
247
00:17:44,750 --> 00:17:48,416
Goiz erretiratu naiteke,
zuk esan bezala. Ekialdera joango naiz.
248
00:17:48,417 --> 00:17:49,457
New Yorkera, edo.
249
00:17:49,458 --> 00:17:51,333
Eta Ethel?
250
00:17:54,125 --> 00:17:56,333
Nirekin etorriko da nire neskame izatera.
251
00:17:59,750 --> 00:18:04,291
Etxe handi bat erosi, eta ezagutzen
ez nauten toki batera joango naiz.
252
00:18:04,292 --> 00:18:07,958
- Bizitza berria hastera.
- Ondo dago, hitz egiten hasten den arte.
253
00:18:08,458 --> 00:18:11,457
- Arriskua deuseztatu behar duzu.
- Hori egiten ari naiz.
254
00:18:11,458 --> 00:18:14,166
Aurkitu ezazu Ethel, eta hil ezazu.
255
00:18:14,167 --> 00:18:15,082
Ulertu duzu?
256
00:18:15,083 --> 00:18:17,374
Ez esan zer egin behar dudan!
257
00:18:17,375 --> 00:18:20,667
Ez dut zure
ez beste gizonen agindurik behar.
258
00:18:26,292 --> 00:18:27,250
Cathy…
259
00:18:30,583 --> 00:18:33,125
Badakizu zure buruarekin
ari zarela hizketan, ezta?
260
00:18:39,208 --> 00:18:40,708
Edo ahaztu duzu?
261
00:18:46,167 --> 00:18:47,083
Ene.
262
00:19:03,542 --> 00:19:05,667
Zer egingo duzu?
263
00:19:09,792 --> 00:19:11,292
Arriskua deuseztatu.
264
00:19:13,583 --> 00:19:14,833
Hori da, Cathy.
265
00:19:22,417 --> 00:19:24,375
Asko aldatuko ote zen?
266
00:19:25,000 --> 00:19:28,749
- Pare bat hilabete soilik pasa dira.
- Trena galduko nuela uste nuen.
267
00:19:28,750 --> 00:19:29,667
Abra!
268
00:19:33,875 --> 00:19:34,833
Zu bai zu!
269
00:19:35,333 --> 00:19:37,166
- Ongi etorri.
- Dotore zaude.
270
00:19:37,167 --> 00:19:38,542
Eskerrik asko, aita.
271
00:19:39,917 --> 00:19:41,124
Denek bezala.
272
00:19:41,125 --> 00:19:42,249
Agurtu zure anaia.
273
00:19:42,250 --> 00:19:43,374
Kaixo, anaia.
274
00:19:43,375 --> 00:19:44,416
Tira.
275
00:19:44,417 --> 00:19:45,957
Hazi egin da.
276
00:19:45,958 --> 00:19:48,000
Goazen. Pozten naiz hemen egoteaz.
277
00:19:51,375 --> 00:19:53,167
Itxi atea. Aita etorriko da.
278
00:19:53,708 --> 00:19:56,875
Opariak? Ez dira Gabonak. Zer da hori?
279
00:19:58,292 --> 00:19:59,667
Zer da hori?
280
00:20:01,208 --> 00:20:02,333
Bihar ikusiko duzu.
281
00:20:03,667 --> 00:20:05,125
Zenbat sekretu.
282
00:20:10,625 --> 00:20:13,208
Oso desberdina dirudi denak
kanpoan egon ostean.
283
00:20:15,500 --> 00:20:16,583
Nik ezin jakin.
284
00:20:22,625 --> 00:20:26,250
Zer esango luke aitak
ez banu unibertsitatera itzuli nahi?
285
00:20:27,167 --> 00:20:28,083
Zer gertatzen da?
286
00:20:28,583 --> 00:20:29,458
Kontua da…
287
00:20:30,458 --> 00:20:32,583
Ez da nik uste nuen bezalakoa.
288
00:20:33,083 --> 00:20:34,208
Zer egin nahi duzu?
289
00:20:35,833 --> 00:20:38,625
Gogoratzen arrantxoan
lan egiteko zure ideia?
290
00:20:40,083 --> 00:20:41,541
Horrek ez du ematen dirudik.
291
00:20:41,542 --> 00:20:43,125
Ez dut diru asko nahi.
292
00:20:43,625 --> 00:20:45,166
Gauza bat esango dizut.
293
00:20:45,167 --> 00:20:48,749
Unibertsitatean jarraitzen baduzu,
negozio bat hasiko dut biontzat.
294
00:20:48,750 --> 00:20:52,332
Eta ikasketak bukatzen dituzunean
kideak izan gaitezke.
295
00:20:52,333 --> 00:20:55,250
Egin dezagun orain.
Zergatik bukatu behar ditut ikasketak?
296
00:20:56,167 --> 00:20:57,750
Aita zoriontsu egingo duelako.
297
00:21:00,458 --> 00:21:01,792
Nire bizitza da.
298
00:21:03,667 --> 00:21:05,042
Ez naiz itzuliko, Kal.
299
00:21:06,083 --> 00:21:08,042
Aron, garaiak aldatu egin dira.
300
00:21:08,542 --> 00:21:11,999
Ez duzu ezer lortuko aditua izan ezean.
Titulua garrantzitsu da.
301
00:21:12,000 --> 00:21:15,082
Baina ez dakit zertan aditua
izan nahi dudan ere.
302
00:21:15,083 --> 00:21:19,207
Horretarako zaude unibertsitatean.
Zure interesa aurkitzeko.
303
00:21:19,208 --> 00:21:21,374
Ikusten? Bide zuzenetik zoaz.
304
00:21:21,375 --> 00:21:24,457
Nola dakizu bide zuzena dela
ez badut besterik egin?
305
00:21:24,458 --> 00:21:26,499
Badakizu zeinen zorionekoa zaren?
306
00:21:26,500 --> 00:21:29,374
Armadan sartzeko adina 18 urtera
jaitsi nahi dute.
307
00:21:29,375 --> 00:21:31,957
Udazkenean armadan sartzera
behartu zaitzakete.
308
00:21:31,958 --> 00:21:33,291
Ahal bezain azkar nator.
309
00:21:33,292 --> 00:21:35,292
- Zer galdu dut?
- Ezer ez.
310
00:21:36,000 --> 00:21:38,875
Hezkuntzaren garrantziaz
hitz egiten ari gara.
311
00:21:43,333 --> 00:21:44,167
Aita.
312
00:21:47,750 --> 00:21:48,958
Zer da hau?
313
00:21:50,708 --> 00:21:51,625
Opari bat.
314
00:21:52,250 --> 00:21:53,625
Niretzat? Zergatik?
315
00:21:54,417 --> 00:21:55,250
Ireki ezazu.
316
00:21:57,667 --> 00:21:58,916
Zer izango da?
317
00:21:58,917 --> 00:22:01,042
Zapi bat. Ez, gorbata bat.
318
00:22:01,625 --> 00:22:02,958
Gorbata bat izango da.
319
00:22:07,833 --> 00:22:10,875
San Frantziskotik bidali dituzte
1 000 dolarreko billeteak.
320
00:22:19,125 --> 00:22:20,292
Nola lortu duzu?
321
00:22:21,833 --> 00:22:22,750
Irabazi egin dut.
322
00:22:23,917 --> 00:22:26,708
Letxugena berreskuratu dezazun.
323
00:22:28,833 --> 00:22:30,041
Zuk irabazi duzu?
324
00:22:30,042 --> 00:22:32,499
Baben finantza-gerokoak
egin ditut Hamiltonekin.
325
00:22:32,500 --> 00:22:36,250
Prezioa igo egin da gerra dela eta,
eta ia lau aldiz garestiago saldu ditugu.
326
00:22:38,917 --> 00:22:41,042
15 000 dolar dira.
327
00:22:41,833 --> 00:22:44,417
Zuretzat dira.
Galdu zenuena berreskuratzeko.
328
00:22:49,417 --> 00:22:50,625
Itzuli itzazu.
329
00:22:51,958 --> 00:22:52,999
Nori itzuli?
330
00:22:53,000 --> 00:22:54,958
Lapurtu diezun nekazariei.
331
00:22:55,583 --> 00:22:59,666
Ez diegu lapurtu. Merkatuko prezioa baino
bi zentimo gehiago eman genien librako.
332
00:22:59,667 --> 00:23:01,458
Mutilak bidaltzen ditut.
333
00:23:02,250 --> 00:23:06,124
Nire izena jartzen dut,
nik bidaltzen ditut.
334
00:23:06,125 --> 00:23:07,625
Batzuk hil egingo dira.
335
00:23:08,208 --> 00:23:10,207
Batzuk mutilatuak izango dira.
336
00:23:10,208 --> 00:23:12,582
Bat ere ez da onik itzuliko.
337
00:23:12,583 --> 00:23:15,958
Horri etekinik aterako niolakoan zaude?
338
00:23:17,417 --> 00:23:20,291
Aita, mesedez. Zuretzat egin dut.
339
00:23:20,292 --> 00:23:21,958
Ez dut nahi!
340
00:23:24,833 --> 00:23:25,833
Bueno, nik…
341
00:23:27,417 --> 00:23:28,917
Zuretzat gordeko dut.
342
00:23:29,833 --> 00:23:31,041
- Gordeko dut.
- Kal.
343
00:23:31,042 --> 00:23:33,083
- Iritziz aldatuko duzu.
- Kal.
344
00:23:33,667 --> 00:23:36,375
- Iritziz…
- Gelditu. Begira nazazu.
345
00:23:36,958 --> 00:23:39,000
Inoiz ez dut diru hori nahiko.
346
00:23:41,458 --> 00:23:43,708
Oso zoriontsu izango nintzateke
347
00:23:45,083 --> 00:23:47,917
zure anaiak eman didana eman izan bazenit.
348
00:23:48,833 --> 00:23:50,375
Harrotasuna, egin duenagatik.
349
00:23:50,958 --> 00:23:52,582
Poza bere aurrerapausoekin.
350
00:23:52,583 --> 00:23:54,583
Diruak ez dit inoiz hori emango.
351
00:23:55,083 --> 00:23:58,958
Opari bat eman nahi badidazu,
bizi zaitez zintzo.
352
00:24:02,167 --> 00:24:04,500
Hori estimatuko nuke.
353
00:24:07,125 --> 00:24:07,958
Hau ez.
354
00:24:48,458 --> 00:24:49,292
Aron.
355
00:24:50,000 --> 00:24:51,542
Zer gertatzen zaizu?
356
00:24:52,708 --> 00:24:55,208
Jakin beharko zenukeen
aitak zer esango zuen.
357
00:24:57,458 --> 00:24:59,457
Opari bat zen. Uste nuen poztuko zela.
358
00:24:59,458 --> 00:25:02,541
Pozik zu egongo zinela uste zenuen.
Zure buruan pentsatu duzu.
359
00:25:02,542 --> 00:25:05,749
Zeurekoia, axolagabea eta ankerra zara,
360
00:25:05,750 --> 00:25:09,167
eta mindu egiten zara
jendea zapuzten bada. Nazkatuta nago.
361
00:25:09,667 --> 00:25:11,958
Ez zaitut gehiago babestuko.
362
00:25:14,417 --> 00:25:15,792
Zuk babesten nauzula?
363
00:25:18,000 --> 00:25:19,292
Akabo, Kal.
364
00:25:20,417 --> 00:25:21,250
Ados?
365
00:25:22,167 --> 00:25:24,542
Ez naiz saiatuko
istilu gehiago konpontzen.
366
00:25:27,917 --> 00:25:28,958
Aron, zaude.
367
00:25:31,500 --> 00:25:32,958
Gauza bat erakutsiko dizut.
368
00:25:33,458 --> 00:25:34,625
Berandu da.
369
00:25:35,292 --> 00:25:36,167
Mesedez.
370
00:25:38,833 --> 00:25:40,583
Mesedez, ikusi nahiko duzu.
371
00:25:41,250 --> 00:25:42,083
Zer da?
372
00:25:42,917 --> 00:25:43,875
Erakutsiko dizut.
373
00:25:44,958 --> 00:25:45,833
Tira.
374
00:26:01,208 --> 00:26:03,042
- Zer egiten dugu hemen?
- Ikusiko duzu.
375
00:26:04,958 --> 00:26:06,375
Kal, goazen etxera.
376
00:26:07,417 --> 00:26:08,250
Kal.
377
00:26:09,417 --> 00:26:10,916
Kal, tira.
378
00:26:10,917 --> 00:26:13,125
Zergatik? Beldur zara?
379
00:26:25,250 --> 00:26:26,833
Festa pribatu bat dugu.
380
00:26:30,208 --> 00:26:33,125
Esan Kateri
Kal eta Aron Traskek kusi nahi dutela.
381
00:27:03,208 --> 00:27:04,125
Itxaron hemen.
382
00:27:32,042 --> 00:27:33,625
Ezaguna zaizu inor?
383
00:28:22,042 --> 00:28:23,083
Aron.
384
00:28:49,333 --> 00:28:51,167
Ez!
385
00:28:57,542 --> 00:28:58,792
Agur, ama.
386
00:30:27,833 --> 00:30:28,750
Aron.
387
00:30:34,125 --> 00:30:34,958
Aron?
388
00:31:35,458 --> 00:31:36,708
Zer ari zinen esaten?
389
00:31:37,833 --> 00:31:43,708
Tipoak esan zidan: "Bila zabiltzan
pertsonak hitz egin nahi du".
390
00:31:44,333 --> 00:31:46,125
Ethelez ari zen.
391
00:31:53,458 --> 00:31:55,791
Zentzurik gabeko gauza bat esan zuen.
392
00:31:55,792 --> 00:31:58,791
"Ezagutzen duzu Faye izeneko inor?"
galdetu zidan.
393
00:31:58,792 --> 00:32:00,500
"Inor ez" esan nion.
394
00:32:01,167 --> 00:32:03,542
Eta zuri galdetzea pentsatu dut.
395
00:32:04,375 --> 00:32:05,250
Kate?
396
00:32:09,042 --> 00:32:10,500
Badakit gezurra dela.
397
00:32:11,083 --> 00:32:11,958
Zer?
398
00:32:18,000 --> 00:32:20,333
Ez dakizu nor den Faye?
399
00:32:20,833 --> 00:32:23,457
Etxea nire aurretik kudeatzen zuen madama?
400
00:32:23,458 --> 00:32:25,416
Aipatu eta gero…
401
00:32:25,417 --> 00:32:29,957
Gezurretan ari zara, eta okerrena da
ez naizela konturatzen uste duzula.
402
00:32:29,958 --> 00:32:31,458
Zertaz konturatu?
403
00:32:35,708 --> 00:32:37,332
Esan Loisi etortzeko.
404
00:32:37,333 --> 00:32:40,666
Benetan diot, Kate.
Ahaztu egin zait Faye izena zuela.
405
00:32:40,667 --> 00:32:42,499
- Joan zaitezke.
- Nik…
406
00:32:42,500 --> 00:32:44,625
Joateko esan dizut.
407
00:33:03,750 --> 00:33:04,833
Venuta.
408
00:33:06,750 --> 00:33:11,375
QUINN SHERIFFA,
EZ LEGOKE GAIZKI
409
00:33:13,125 --> 00:33:14,000
Gelditu.
410
00:33:15,667 --> 00:33:19,833
JOE VALERYREN HATZ-MARKAK IKERTZEA.
411
00:33:28,000 --> 00:33:29,249
Isildu!
412
00:33:29,250 --> 00:33:30,375
Barkatu!
413
00:33:44,708 --> 00:33:46,042
Lois, aurrera.
414
00:33:46,667 --> 00:33:49,708
Itzali al dezakezu fonografoa eta eseri?
415
00:34:02,500 --> 00:34:04,292
Zenbat daramazu hemen?
416
00:34:05,750 --> 00:34:06,917
Pare bat hilabete.
417
00:34:09,708 --> 00:34:11,999
Lan bikaina egiten ari zara
hasiberria izateko.
418
00:34:12,000 --> 00:34:13,458
Mila esker, andrea.
419
00:34:14,375 --> 00:34:16,542
Irabaziak seguru gordetzen dituzu?
420
00:34:19,167 --> 00:34:20,167
Garrantzitsua da.
421
00:34:21,042 --> 00:34:22,375
Zure askatasuna da.
422
00:34:28,208 --> 00:34:29,583
Lois, eskatu nahi dizut
423
00:34:30,625 --> 00:34:33,167
zeregin bat egitea.
424
00:34:36,208 --> 00:34:37,875
Zoaz Bell'sera
425
00:34:39,417 --> 00:34:42,375
eta erosi bost librako gozoki kaxa bat.
426
00:34:43,125 --> 00:34:45,167
Zuentzako opari bat da.
427
00:34:45,750 --> 00:34:47,583
Baina ez esan inori.
428
00:34:48,333 --> 00:34:50,332
Ezustekoa izatea nahi dut.
429
00:34:50,333 --> 00:34:52,042
Ez dut txintik esango.
430
00:34:52,917 --> 00:34:54,458
Eta…
431
00:34:56,542 --> 00:34:58,792
utzi ezazu hau sheriffaren bulegoan, mesedez?
432
00:35:00,208 --> 00:35:01,332
Besterik, andrea?
433
00:35:01,333 --> 00:35:06,000
Bai, esan Joeri gaur gauean
egongelan egotea egokitzen zaiola,
434
00:35:07,417 --> 00:35:09,583
eta ez ni eragozteko goizera arte.
435
00:35:10,125 --> 00:35:12,374
Behingoagatik ondo egingo dut lo.
436
00:35:12,375 --> 00:35:13,708
- Gabon.
- Gabon.
437
00:35:38,167 --> 00:35:39,042
Charles?
438
00:35:47,417 --> 00:35:48,875
Charles, hor zaude?
439
00:36:01,500 --> 00:36:05,250
Inoiz kontatu al dizut
zer gertatu zitzaidan bost urterekin?
440
00:36:12,833 --> 00:36:15,000
Gauza bat gertatu zitzaidan…
441
00:36:17,583 --> 00:36:18,625
bost urterekin.
442
00:36:29,375 --> 00:36:30,667
Liburu bat irakurri nuen.
443
00:36:32,042 --> 00:36:33,542
Alizia herrialde miresgarrian.
444
00:36:35,417 --> 00:36:37,875
Eta liburuan "Edan nazazu" zioen botilak
445
00:36:39,208 --> 00:36:43,083
nire bizitza aldatu eta salbatu zuen.
446
00:36:45,208 --> 00:36:49,417
Horren ondoren,
beti neraman gainean azukre-ur botilatxoa.
447
00:36:50,542 --> 00:36:53,542
Eta edaten banuen,
txiki bilakatzen nintzen.
448
00:36:55,250 --> 00:36:57,875
Hain txikia,
ezen gauza txarrek ezin ninduten ikusi.
449
00:37:01,250 --> 00:37:02,708
Bizitza salbatu zidan…
450
00:37:05,167 --> 00:37:06,875
zorigaitz askotatik.
451
00:37:08,917 --> 00:37:10,333
Kontrola eman zidan.
452
00:37:11,833 --> 00:37:16,542
Behar banu, banekien dena edan
eta desagertu nintzatekeela.
453
00:37:17,500 --> 00:37:19,083
Baina ez zen beharrezkoa izan.
454
00:37:41,333 --> 00:37:44,083
Morfeorengatik jarri zioten izena, bazenekien?
455
00:37:45,083 --> 00:37:46,292
Loaren jainkoa.
456
00:37:47,292 --> 00:37:49,667
MORFINA
457
00:37:56,083 --> 00:37:56,917
Edan nazazu.
458
00:41:13,417 --> 00:41:14,625
Kaixo, Joe.
459
00:41:15,958 --> 00:41:17,083
Aspaldiko.
460
00:41:17,667 --> 00:41:18,708
Sheriff.
461
00:41:19,750 --> 00:41:21,083
Nola lagun zaitzaket?
462
00:41:24,833 --> 00:41:26,083
Zatoz bulegora.
463
00:41:26,667 --> 00:41:28,083
Hitz egin dezagun.
464
00:41:28,583 --> 00:41:30,292
Larunbatetan lan asko dugu.
465
00:41:31,083 --> 00:41:31,917
Ezin du itxaron?
466
00:41:32,833 --> 00:41:33,875
Tamalez, ez.
467
00:41:37,417 --> 00:41:38,958
Nagusiari esango diot.
468
00:42:36,792 --> 00:42:39,500
- Kaixo, Txing Txong.
- Adam! Quinn sheriffa!
469
00:42:43,958 --> 00:42:46,166
Quinn, eskerrak eman zaudela.
470
00:42:46,167 --> 00:42:47,375
Ez dugu Aron aurkitzen.
471
00:42:48,292 --> 00:42:50,666
- Zenbat darama desagertuta?
- Bi egun.
472
00:42:50,667 --> 00:42:53,458
Ez da etxera etorri Esker-emate egunetik.
473
00:42:54,542 --> 00:42:56,707
Agian unibertsitatera itzuli da
ezer esan gabe.
474
00:42:56,708 --> 00:42:57,708
Aron ez da halakoa.
475
00:42:59,958 --> 00:43:01,041
Gazte.
476
00:43:01,042 --> 00:43:02,917
Zuk badakizu ezer?
477
00:43:04,083 --> 00:43:06,167
Ziurrenik Abra Baconekin egongo da.
478
00:43:07,833 --> 00:43:09,457
Berriz joango naiz.
479
00:43:09,458 --> 00:43:11,457
Autoan joango naiz bera aurkitu arte.
480
00:43:11,458 --> 00:43:13,792
Adam, hitz egin behar dugu.
481
00:43:17,500 --> 00:43:18,375
Zer da?
482
00:43:19,458 --> 00:43:23,708
Emakume hori, Kate,
oraindik zurekin ezkonduta zegoen?
483
00:43:24,208 --> 00:43:25,042
Bai.
484
00:43:25,833 --> 00:43:26,750
Zergatik?
485
00:43:27,250 --> 00:43:29,250
Bere buruaz beste egin du bart.
486
00:43:57,583 --> 00:43:59,167
Ai ene, koitadua.
487
00:44:03,125 --> 00:44:05,042
Ez duzu zertan erantzukizunik hartu.
488
00:44:06,583 --> 00:44:08,333
Nik ez nuke hartuko, zure lekuan.
489
00:44:09,000 --> 00:44:09,958
Nahi dut.
490
00:44:11,625 --> 00:44:12,542
Hartuko dut.
491
00:44:14,083 --> 00:44:15,249
Lurperatuko dut.
492
00:44:15,250 --> 00:44:17,417
- Hori ez da guztia.
- Zer?
493
00:44:20,792 --> 00:44:21,792
Bere testamentua.
494
00:44:24,000 --> 00:44:26,417
Zure semeari utzi zion dena.
495
00:44:29,792 --> 00:44:32,208
"Nire seme Aronentzat".
496
00:44:39,667 --> 00:44:41,208
Nola zekien bere izena?
497
00:44:45,500 --> 00:44:46,542
Aron!
498
00:44:51,083 --> 00:44:51,958
Aron!
499
00:44:55,333 --> 00:44:56,167
Aron!
500
00:45:01,375 --> 00:45:02,250
Aron!
501
00:45:19,167 --> 00:45:20,292
Bai, hori da.
502
00:45:21,083 --> 00:45:23,000
Abisua eman dut Palo Alton.
503
00:45:24,833 --> 00:45:28,917
Tren-txartela erosi duen
esan diezadakezue?
504
00:45:37,292 --> 00:45:38,167
Ados.
505
00:45:41,167 --> 00:45:42,042
Ondo da.
506
00:45:42,958 --> 00:45:45,417
Bai, eskertuko nuke. Mila esker.
507
00:46:00,333 --> 00:46:02,125
Horrek lagunduko dizulakoan?
508
00:46:04,458 --> 00:46:05,958
Badakizu non dagoen?
509
00:46:11,833 --> 00:46:13,875
Ezer gertatu al da bion artean?
510
00:46:19,250 --> 00:46:20,625
Bera ikustera eraman nuen.
511
00:46:22,750 --> 00:46:23,708
Gure ama.
512
00:46:26,208 --> 00:46:29,500
- Ez dakit zergatik.
- Ez ezazu nahasi. Badakizu zergatik.
513
00:46:30,708 --> 00:46:32,624
Minduta zeundenez, bera mindu zenuen.
514
00:46:32,625 --> 00:46:33,624
Haserre nengoen.
515
00:46:33,625 --> 00:46:34,542
Gaiztoa izan zara.
516
00:46:35,583 --> 00:46:36,708
Mesedez…
517
00:46:38,250 --> 00:46:40,250
Esan ez zaiola ezer gertatuko Aroni.
518
00:46:43,958 --> 00:46:44,792
Aron?
519
00:46:54,250 --> 00:46:56,417
Adam, zer gertatzen da?
520
00:46:58,250 --> 00:47:00,249
"Aita, armadan izena eman dut.
521
00:47:00,250 --> 00:47:03,292
18 urte ditudala esan diet.
Ez kezkatu nigatik. Aron".
522
00:47:11,875 --> 00:47:13,000
Non dago…
523
00:47:14,042 --> 00:47:16,125
- Aron?
- Kal, deitu medikuari.
524
00:47:17,375 --> 00:47:21,042
- Zer?
- Kal, deitu medikuari. Azkar.
525
00:47:22,875 --> 00:47:24,582
Adam?
526
00:47:24,583 --> 00:47:26,792
Lasai. Adam, begiratu nazazu.
527
00:47:32,333 --> 00:47:34,083
EMAN IZENA
528
00:47:41,583 --> 00:47:47,917
LEIHOAREN ZEIN ALDETAN ZAUDE?
529
00:47:48,750 --> 00:47:51,542
{\an8}1980KO MAITZA
530
00:47:52,042 --> 00:47:54,708
Arteria bat ez da
gomazko hodi bat bezalakoa.
531
00:47:55,375 --> 00:47:57,792
Garuneko isuriez dakidanez,
532
00:47:58,708 --> 00:48:01,125
denbora da sendagai bakarra, antza.
533
00:48:05,000 --> 00:48:06,625
Baina berriz gertatu daiteke?
534
00:48:07,583 --> 00:48:08,666
Larriagoa?
535
00:48:08,667 --> 00:48:10,917
Bere odol presioa
baxu mantendu behar dugu.
536
00:48:11,792 --> 00:48:13,458
Ekarri hori.
537
00:48:20,000 --> 00:48:21,167
Zer moduz dago Abra?
538
00:48:22,833 --> 00:48:24,375
Bere falta sumatzen dut.
539
00:48:26,500 --> 00:48:27,958
Ez nau ikusi ere egin nahi.
540
00:48:30,375 --> 00:48:31,791
Hori esan du?
541
00:48:31,792 --> 00:48:33,000
Ez du esan beharrik.
542
00:48:34,375 --> 00:48:36,292
Badaki nire erruz joan dela.
543
00:48:36,958 --> 00:48:37,917
Jakin dezazun,
544
00:48:39,417 --> 00:48:41,958
zeure burua gorrotatuta
ez zara hobeto sentituko.
545
00:49:14,208 --> 00:49:15,125
Kaixo.
546
00:49:15,875 --> 00:49:17,083
Zer moduz zure aita?
547
00:49:18,250 --> 00:49:20,333
- Hobeto.
- Pozten naiz.
548
00:49:22,250 --> 00:49:24,542
Ez dugu Aronen berririk. Idatzi al dizu?
549
00:49:36,417 --> 00:49:37,333
Irakurri hau.
550
00:49:40,792 --> 00:49:44,625
"Ez naiz zuretzat egokia. Armadan nago.
Ez hurreratu nire familiarengana".
551
00:49:48,167 --> 00:49:49,250
Hori da guztia?
552
00:49:54,625 --> 00:49:56,167
Putakumea.
553
00:49:58,625 --> 00:50:01,458
Gorrotatu nazazu nahi baduzu. Merezi dut.
554
00:50:02,167 --> 00:50:06,083
Baina ez aldendu Aronek esan dizulako.
555
00:50:07,375 --> 00:50:09,250
Leek asko sumatzen du zure falta.
556
00:50:18,458 --> 00:50:20,208
Aron eta ni umeak ginenean,
557
00:50:21,875 --> 00:50:24,042
guri buruzko istorioa asmatu genuen,
558
00:50:24,667 --> 00:50:26,375
eta ez zuen burutik kentzen.
559
00:50:28,083 --> 00:50:31,625
Gauzak aldatu zirela esaten nion arren.
560
00:50:32,667 --> 00:50:34,000
Ni aldatu nintzela.
561
00:50:39,500 --> 00:50:40,917
Ez zaitut gorroto, Kal.
562
00:50:44,542 --> 00:50:45,875
Ez zaitut batere gorroto.
563
00:50:52,625 --> 00:50:54,208
Esan Leeri aurki joango naizela.
564
00:51:00,500 --> 00:51:01,458
Abra.
565
00:51:03,167 --> 00:51:06,167
Azaleak loretan
ikusi dituzu inoiz Alisalen?
566
00:51:08,125 --> 00:51:09,667
Nirekin joan nahi duzu?
567
00:51:13,208 --> 00:51:14,458
Egin dezagun piknik bat.
568
00:51:17,458 --> 00:51:18,292
Bueno.
569
00:52:09,458 --> 00:52:16,333
GOIAN BEGO CATHERINE TRASK
1917KO AZAROAREN 29AN HILA, 37 URTEREKIN.
570
00:52:26,750 --> 00:52:28,708
Amets bitxi bat izan dut bart.
571
00:52:29,875 --> 00:52:31,042
Nire aitarekin.
572
00:52:32,375 --> 00:52:33,917
Gizon bikaina omen zen.
573
00:52:34,917 --> 00:52:35,917
Mila esker.
574
00:52:38,292 --> 00:52:39,541
Nork esan dizu?
575
00:52:39,542 --> 00:52:42,207
Zure anaiaren gauzekin zeuden
egunkari-zatietan zioen.
576
00:52:42,208 --> 00:52:44,749
Soldadutzako jardunbidea. Washington.
577
00:52:44,750 --> 00:52:46,542
Bazenekien lapurra zela?
578
00:52:49,458 --> 00:52:51,000
Beteranoei lapurtu zien.
579
00:52:52,000 --> 00:52:53,583
Horrela lortu zuen dirua.
580
00:52:55,292 --> 00:52:57,125
Ezin nuen sinistu, baina…
581
00:52:58,917 --> 00:52:59,792
egia da.
582
00:53:00,583 --> 00:53:04,082
Orduan, zintzotasuna zorrotzen
hartzen duen gizona
583
00:53:04,083 --> 00:53:07,417
lapurtutako diruari esker bizi izan da.
584
00:53:20,292 --> 00:53:22,458
- Ekarri azalea batzuk.
- Noski.
585
00:53:23,958 --> 00:53:25,166
Zatoz gurekin.
586
00:53:25,167 --> 00:53:27,292
Ez izan koldarra. Zoaz.
587
00:53:36,500 --> 00:53:38,582
Zaude, goazen elkarrekin.
588
00:53:38,583 --> 00:53:40,167
Piknik baterako egun ederra.
589
00:53:41,042 --> 00:53:42,333
Dena hartu duzu?
590
00:53:43,958 --> 00:53:46,500
Berriz gazte izateko gogoa
ematen du ia-ia.
591
00:54:04,708 --> 00:54:07,167
Tontakeria izango da azaleak batzea.
592
00:54:08,000 --> 00:54:09,875
Hurrengo egunean zimeltzen dira.
593
00:54:11,208 --> 00:54:12,167
Bai, baina
594
00:54:13,250 --> 00:54:14,667
aitzakia ona ziren.
595
00:54:36,583 --> 00:54:38,208
Hori egiteko beldur nintzen.
596
00:54:40,208 --> 00:54:41,208
Zergatik?
597
00:54:43,333 --> 00:54:44,833
Nire anaiaren neska zinen.
598
00:54:46,125 --> 00:54:47,042
Lehen bai.
599
00:54:50,208 --> 00:54:51,875
Inoiz ez zara beldur?
600
00:54:58,000 --> 00:54:59,125
Beti.
601
00:55:22,292 --> 00:55:24,916
Ilar usaindunak
ondo geratuko lirateke hesian.
602
00:55:24,917 --> 00:55:26,708
Zingira estaliko lukete.
603
00:55:29,042 --> 00:55:30,792
Nahikoa eguzki izango dute?
604
00:55:35,250 --> 00:55:36,083
Entzun duzu?
605
00:55:37,333 --> 00:55:38,208
Zer?
606
00:55:48,500 --> 00:55:49,750
Ez duzu hartuko?
607
00:56:06,333 --> 00:56:08,708
WESTERN UNION TELEGRAMA
608
00:56:32,625 --> 00:56:33,500
Kaixo?
609
00:56:42,917 --> 00:56:43,750
Lee?
610
00:56:50,542 --> 00:56:52,125
Zure anaia hil egin da.
611
00:56:54,375 --> 00:56:57,583
Frantziako guduan hil dute.
612
00:57:00,417 --> 00:57:07,042
Zure aita hitzak esan eta esan ibili da
buruan sartu eta lehertu diren arte.
613
00:57:08,542 --> 00:57:10,875
Murphy doktorea bere gelan dago.
614
00:57:12,000 --> 00:57:13,792
Beste isuri bat izan du.
615
00:57:45,333 --> 00:57:46,500
Larria da?
616
00:57:47,625 --> 00:57:50,417
Ezkerreko aldea nahiko paralizatuta dauka.
617
00:57:50,917 --> 00:57:53,000
Esna dago, baina ez du hitz egin.
618
00:57:55,417 --> 00:57:56,542
Hil egingo da?
619
00:57:57,250 --> 00:58:00,708
Astebete, hilabete
edo urtebete iraun dezake.
620
00:58:01,833 --> 00:58:04,250
Edo gaur hil daiteke.
Ez dago jakiterik.
621
00:58:05,583 --> 00:58:06,667
Sentitzen du.
622
00:58:34,875 --> 00:58:35,917
Aita.
623
00:58:47,208 --> 00:58:49,292
Aronen heriotza nire errua da.
624
00:58:53,000 --> 00:58:54,583
Burdelera eraman nuen…
625
00:58:56,417 --> 00:58:57,708
ama ikus zezan.
626
00:59:01,958 --> 00:59:03,458
Horregatik joan zen soldadu.
627
00:59:06,792 --> 00:59:08,333
Horregatik hil da.
628
00:59:25,625 --> 00:59:26,625
Kal?
629
00:59:27,833 --> 00:59:28,667
Kal?
630
00:59:46,167 --> 00:59:47,083
Kal.
631
00:59:52,625 --> 00:59:53,750
Nire anaia hil dut.
632
01:00:01,042 --> 01:00:02,125
Nik hil dut.
633
01:00:05,917 --> 01:00:07,917
Nik hil dut. Nire anaia hil dut.
634
01:00:09,917 --> 01:00:11,042
Hil egin dut.
635
01:00:11,542 --> 01:00:12,917
Berak erabaki zuen joatea.
636
01:00:13,958 --> 01:00:15,417
Nik egindakoaren erruz.
637
01:00:20,833 --> 01:00:22,333
Ez dakit zer egin.
638
01:00:23,292 --> 01:00:26,000
Ez dakit zer egin. Mesedez, esan zer egin.
639
01:00:26,792 --> 01:00:27,707
Kal.
640
01:00:27,708 --> 01:00:29,167
Mesedez, esan zer egin.
641
01:00:30,958 --> 01:00:32,125
Esan zer egin.
642
01:00:32,708 --> 01:00:33,667
Ezin dut.
643
01:00:40,583 --> 01:00:44,124
"Jainkoak esan zuen:
'Izan bitez argizagiak zeruan,
644
01:00:44,125 --> 01:00:46,292
eguna eta gaua bereizteko.
645
01:00:48,333 --> 01:00:53,750
Eta jaiak, egunak
eta urteak ezagutarazteko'".
646
01:00:55,333 --> 01:00:56,333
Lee.
647
01:01:00,667 --> 01:01:01,500
Kal.
648
01:01:08,667 --> 01:01:09,583
Adam.
649
01:01:10,333 --> 01:01:11,167
Begira.
650
01:01:13,083 --> 01:01:15,208
Hau zure semea da, Kaleb.
651
01:01:16,625 --> 01:01:18,125
Zure seme bakarra.
652
01:01:24,125 --> 01:01:27,250
Ez, Kal. Lasai.
653
01:01:28,833 --> 01:01:29,875
Lasai.
654
01:01:31,042 --> 01:01:31,875
Eseri hemen.
655
01:01:40,667 --> 01:01:43,083
Adam, ez dakit zenbat biziko zaren.
656
01:01:43,750 --> 01:01:45,333
Agian luze.
657
01:01:46,750 --> 01:01:47,917
Agian ordubete.
658
01:01:51,542 --> 01:01:53,375
Baina zure semea biziko da.
659
01:01:53,958 --> 01:01:59,583
Bera eta bere semeak izango dira
lurreko zuren azken zantzuak.
660
01:02:05,500 --> 01:02:08,958
Jasan ezin dezakeen errua du bere gain.
661
01:02:21,833 --> 01:02:22,792
Adam,
662
01:02:23,500 --> 01:02:25,667
eman iezaiozu zure bedeinkazioa.
663
01:02:30,625 --> 01:02:32,750
Ez ezazu zapaldu gaitzespenarekin.
664
01:02:36,542 --> 01:02:37,958
Lagundu ezazu, Adam.
665
01:02:41,042 --> 01:02:42,500
Izan dadila aske.
666
01:02:51,500 --> 01:02:52,792
Timshel.
667
01:03:05,083 --> 01:03:06,167
Timshel.
668
01:03:08,917 --> 01:03:10,375
Ahal duzu.
669
01:06:12,167 --> 01:06:14,083
Azpitituluak: Leire Arrillaga