1 00:00:10,520 --> 00:00:14,560 Sarak erraz asko konbentzitu zuen Leo kanoien negozioan sartzeko. 2 00:00:15,440 --> 00:00:18,160 Ia 5 milioi dolarreko komisioa. 3 00:00:18,240 --> 00:00:21,280 Irakiar bitxi eta bohemio batetik etorri arren, 4 00:00:21,360 --> 00:00:24,360 ausardia agertzeko Farad familiak behar zuena zen. 5 00:00:29,560 --> 00:00:31,000 Beraz, gerrara joan ginen. 6 00:00:40,000 --> 00:00:43,840 Patricio koronelak Cuito Cuanavalgo gudura gonbidatu gintuen 7 00:00:43,920 --> 00:00:46,280 armadaren egoera zein zen ikusi 8 00:00:46,360 --> 00:00:48,120 eta xehetasunak negozia genezan. 9 00:00:49,400 --> 00:00:50,760 Laster iritsiko gara. 10 00:00:51,480 --> 00:00:54,520 Iristear gaude, lur-arraseko hegaldia hasiko dugu. 11 00:00:54,600 --> 00:00:56,400 -Lur zer? -Lur-arraseko hegaldia! 12 00:01:19,000 --> 00:01:22,880 FARADTARRAK 13 00:01:26,880 --> 00:01:28,080 Zatozte! 14 00:01:28,160 --> 00:01:29,760 Lubakietara, azkar! 15 00:01:29,840 --> 00:01:32,520 Hiru minututan bonbak botako dituzte eta! Azkar! 16 00:01:32,600 --> 00:01:35,280 Azkar! 17 00:01:38,440 --> 00:01:39,479 Azkar! 18 00:01:39,560 --> 00:01:41,280 Han atzeko lubakira! 19 00:01:51,880 --> 00:01:52,800 Hemendik! 20 00:01:56,640 --> 00:01:58,520 Ongi etorri Cuito Cuanavalera. 21 00:02:00,600 --> 00:02:01,520 Ostia! 22 00:02:02,240 --> 00:02:03,840 Kalkulatuta daukagu tartea. 23 00:02:05,160 --> 00:02:06,520 Hiru minutu. 24 00:02:18,160 --> 00:02:19,800 Hego afrikarrak dira? 25 00:02:19,880 --> 00:02:21,280 G5 kanoiak. 26 00:02:22,800 --> 00:02:24,880 Lehen lerroan gaude. 27 00:02:24,960 --> 00:02:29,600 Hego afrikarrak han daude, ur-bazterretik bi kilometrotara. 28 00:02:42,680 --> 00:02:45,360 Hogei kilometrotatik guri tiroka ari dira. 29 00:02:45,440 --> 00:02:47,920 Gure armak ez dute hainbesteko irismenik. 30 00:02:48,760 --> 00:02:51,160 Beraz, izorratzea baino ez dugu. 31 00:02:54,280 --> 00:02:55,440 Zergatik egiten dute tiro? 32 00:02:55,520 --> 00:02:57,200 Adorea hartzeko baino ez. 33 00:02:59,640 --> 00:03:01,840 Geldi! Eten sua! Ez egin tiro! 34 00:03:01,920 --> 00:03:03,240 Eten sua! 35 00:03:06,080 --> 00:03:07,120 Ene bada. 36 00:03:07,680 --> 00:03:08,880 Azkenik. 37 00:03:10,280 --> 00:03:11,160 Ikusi. 38 00:03:12,080 --> 00:03:14,200 Horrek bakarrik isilarazten ditu. 39 00:03:22,720 --> 00:03:24,280 Zerua geurea da. 40 00:03:27,079 --> 00:03:28,640 Erregaia dugun bitartean. 41 00:03:40,720 --> 00:03:43,720 Ez dugu erregai asko hegazkinentzako. 42 00:03:44,440 --> 00:03:45,880 Badakizue zer egiten dugun? 43 00:03:46,560 --> 00:03:49,040 Pilotuak hegazkinean sartzen dira, 44 00:03:49,120 --> 00:03:50,760 eta lurretik hitz egiten dute, 45 00:03:50,840 --> 00:03:52,680 airean daudela pentsa dezan arerioak. 46 00:03:52,760 --> 00:03:54,040 Arraioa. 47 00:03:55,440 --> 00:03:57,760 G5ak berehala behar ditugu, lagun. 48 00:04:19,600 --> 00:04:21,360 -Hau da, ezta? -Bai. 49 00:04:21,480 --> 00:04:23,360 Amin jenerala. Saddamen laguna da. 50 00:04:24,000 --> 00:04:26,120 Esportazio militarren arduraduna da. 51 00:04:27,360 --> 00:04:29,200 Bere ilobak laguntzen gaitu. 52 00:04:31,520 --> 00:04:34,000 Noiztik egiten duzu lan Irakiarrekin? 53 00:04:34,080 --> 00:04:35,720 Horrek ez du axola, Patricio. 54 00:04:36,200 --> 00:04:38,240 Kanoiak nahi dituzu ala ez? 55 00:04:39,800 --> 00:04:41,920 Aste honetan itxi dezakegu tratua. 56 00:04:43,240 --> 00:04:45,000 Iranekin baino merkeago. 57 00:04:46,240 --> 00:04:48,360 -Noiz bidali ditzakezu? -Bi hilabetetan. 58 00:04:48,440 --> 00:04:51,159 -Ziur zaude? -Oskar eta biok Irakera goaz bihar. 59 00:04:51,760 --> 00:04:53,240 Bi hilabete iraungo dituzue? 60 00:04:55,000 --> 00:04:56,880 Napalmarena ez bada errepikatzen. 61 00:04:56,920 --> 00:04:58,920 Napalmarena ondo atera zen azkenean. 62 00:05:01,560 --> 00:05:03,240 Nola ekarri duzu bera gerrara? 63 00:05:05,480 --> 00:05:07,800 Ez nau inork ekarri. Ni etorri naiz. 64 00:05:09,680 --> 00:05:11,200 Zu zer moduz, Napalm jauna? 65 00:05:12,040 --> 00:05:13,800 -Oso ondo. -Patricio. 66 00:05:13,920 --> 00:05:15,880 Zer zentzu dauka gudu honek? 67 00:05:15,920 --> 00:05:18,680 Ez zarete hiririk ez beste ezer babesten ari. 68 00:05:18,760 --> 00:05:20,360 Bertsio ofiziala nahi duzu? 69 00:05:21,800 --> 00:05:24,640 Irabazten badugu, akabo Afrikako apartheida. 70 00:05:24,720 --> 00:05:27,680 Galtzen badugu, Angolako petrolioa yankientzat da. 71 00:05:28,680 --> 00:05:30,280 Eta bertsio ez ofiziala? 72 00:05:31,040 --> 00:05:33,760 Gudu tribal bat da, eta guk ez dugu zerikusirik. 73 00:05:38,480 --> 00:05:39,520 Gabon. 74 00:06:05,840 --> 00:06:06,960 Ostia. 75 00:06:18,520 --> 00:06:20,200 Zaila, ezta? 76 00:06:24,160 --> 00:06:25,920 Baina merezi izan du etortzeak. 77 00:06:27,840 --> 00:06:30,320 Zuk esan eta transferentzia egingo dut. 78 00:06:30,400 --> 00:06:31,360 Lasai. 79 00:06:32,040 --> 00:06:33,640 Ez dago presarik. 80 00:06:34,240 --> 00:06:35,200 Benetan? 81 00:06:36,840 --> 00:06:39,440 Ez al duzu 5 milioi irabazteko presarik? 82 00:06:39,520 --> 00:06:41,960 Zuek biok ondo zaudete, zu eta Oskar? 83 00:06:43,320 --> 00:06:44,520 Zergatik diozu hori? 84 00:06:45,560 --> 00:06:48,280 Ez dakit. Elkarrik bizitzera zindoazten... 85 00:06:49,360 --> 00:06:50,320 Bai. 86 00:06:51,080 --> 00:06:52,240 Atzeratu egin dugu. 87 00:06:56,360 --> 00:06:57,640 Amak arrazoi du. 88 00:06:58,680 --> 00:07:01,360 León txikia da, eta ez dago presarik. 89 00:07:04,760 --> 00:07:06,720 Oskarrek bere planak izango ditu. 90 00:07:09,240 --> 00:07:10,200 Normala da. 91 00:07:11,160 --> 00:07:12,360 Ulertzen dut. 92 00:07:12,440 --> 00:07:15,280 Inork ez du betirako aita-amaginarrebekin bizi nahi. 93 00:07:17,400 --> 00:07:20,200 Baina larritasunak erabaki txarrak ekartzen ditu. 94 00:07:20,920 --> 00:07:23,240 Eta gauza faltsuak sinestera bultza dezake. 95 00:07:25,360 --> 00:07:26,560 Ez dizut ulertzen. 96 00:07:27,680 --> 00:07:30,720 Agian bere kabuz jarduteko prest dagoela uste du. 97 00:07:31,120 --> 00:07:32,760 Aita, zer diozu? 98 00:07:33,400 --> 00:07:35,280 -Ez luke halakorik egingo. -Ziur? 99 00:07:35,800 --> 00:07:37,840 Bere osaba Manueli egin zion. 100 00:07:37,920 --> 00:07:39,760 Gugatik utzi zuen. 101 00:07:39,840 --> 00:07:41,159 Noski. 102 00:07:41,240 --> 00:07:43,200 Proiektu ezin hobea eskaini geniolako. 103 00:07:43,280 --> 00:07:45,440 Norbaitek hobea eskaintzen dion arte. 104 00:07:45,840 --> 00:07:49,200 -Nire senarrak... -Mawadekin adostu du plan hau. 105 00:07:52,000 --> 00:07:54,520 -Zergatik diozu hori? -Irakekin egiten du lan. 106 00:07:54,600 --> 00:07:55,720 Mawaden eremua da. 107 00:07:55,840 --> 00:07:57,400 Eta, bat-batean, 108 00:07:57,480 --> 00:08:00,760 Kubako kontaktuak behar dituen Irakiar batek deitu du. 109 00:08:00,840 --> 00:08:03,600 Zure irudipenak dira. 110 00:08:03,680 --> 00:08:06,520 Oskar mutiko ona da, anbiziotsua eta ausarta, 111 00:08:06,600 --> 00:08:08,520 baina izeia bezalakoa da. 112 00:08:08,600 --> 00:08:12,480 Jaiotzen denean, izeiak eguzkia ikusi eta jo eta ke hazten da, 113 00:08:12,560 --> 00:08:14,480 gora eta gora. 114 00:08:14,560 --> 00:08:16,640 Baina ez da heltzen, arinegi doalako. 115 00:08:18,640 --> 00:08:20,680 Eta hamabi metrotara iristen denean, 116 00:08:20,760 --> 00:08:23,600 enbor ziztrina dauka, ahula 117 00:08:23,680 --> 00:08:25,360 eta urak usteltzen duena. 118 00:08:26,320 --> 00:08:29,000 Badakizu zer egiten duen izei amak hori saihesteko? 119 00:08:29,680 --> 00:08:31,200 Bere adarrekin estaltzen du, 120 00:08:31,280 --> 00:08:33,400 motelago hazi dadin. 121 00:08:33,480 --> 00:08:34,799 Nor da izei ama? 122 00:08:35,600 --> 00:08:38,200 -Zu? -Zuk geldiarazi behar duzu, Sara. 123 00:08:39,240 --> 00:08:42,400 Bestela, erortzen denean, zu ere eramango zaitu. 124 00:08:43,320 --> 00:08:45,400 Eta ezingo zaitut babestu. 125 00:08:45,480 --> 00:08:47,360 Burua galdu duzu. 126 00:08:47,440 --> 00:08:48,880 Ondo ezagutzen dut Oskar. 127 00:08:49,000 --> 00:08:51,760 Kontuz ibili behar garela bakarrik esan nahi dut. 128 00:08:52,280 --> 00:08:55,880 Orain arte egin duen guztia onuragarria izan da familiarentzat. 129 00:08:56,320 --> 00:08:57,960 Napalmarekin, Mawadekin... 130 00:08:58,040 --> 00:09:00,760 Agian hori da arazoa. Argia dela uste du. 131 00:09:00,880 --> 00:09:03,520 Konfiatu egin da, eta horrek dakar arriskua. 132 00:09:19,160 --> 00:09:20,880 Ez dut laguntzarik behar. 133 00:09:20,960 --> 00:09:22,840 Ez kezkatu, ez da ezer. 134 00:09:24,360 --> 00:09:26,960 Nola iritsi zara zu hona? 135 00:09:28,240 --> 00:09:30,880 Negozio bat egitera etorri naiz. 136 00:09:31,000 --> 00:09:33,000 -Negozioa? -Bai. 137 00:09:33,080 --> 00:09:34,400 Cuito Cuanavalen? 138 00:09:35,240 --> 00:09:36,520 Txorakeria dirudi, ezta? 139 00:09:36,720 --> 00:09:39,160 Ene, jakingo bazenu... 140 00:09:39,880 --> 00:09:41,520 Badakizu ni nola iritsi nintzen? 141 00:09:43,000 --> 00:09:44,360 Angolara etorri nintzen 142 00:09:44,440 --> 00:09:48,000 nire semeari garbigailu bat oparitu nahi niolako. 143 00:09:48,080 --> 00:09:50,720 Eta gazteenari, ikasketak bukatu berri dituenari, 144 00:09:50,760 --> 00:09:54,520 walkman bat erosi nahi nion, eta zapata batzuk ere, agian. 145 00:09:54,960 --> 00:09:56,520 Horregatik etorri zinen? 146 00:09:56,640 --> 00:09:58,640 Hemen urte betez lan eginda 147 00:09:58,720 --> 00:10:01,080 3000 kwanza irabaziko ditut. 148 00:10:02,200 --> 00:10:03,760 Zenbat da hori? 149 00:10:05,640 --> 00:10:06,880 60 dolar. 150 00:11:33,800 --> 00:11:35,040 Hamabiak hamar gutxi. 151 00:11:54,160 --> 00:11:55,320 Ez gaitzala ikusi. 152 00:11:55,880 --> 00:11:57,800 -Mawadek ezagutzen du auto hau. -Badakit. 153 00:11:58,720 --> 00:12:00,160 Oso urrun gaude. 154 00:12:03,000 --> 00:12:04,160 Ziur zaude? 155 00:12:04,240 --> 00:12:05,880 Ziur nagoen? 156 00:12:07,200 --> 00:12:09,160 Ez dut Padilla bezala bukatu nahi. 157 00:12:10,440 --> 00:12:11,920 Beldurtzen ari bazara... 158 00:12:12,000 --> 00:12:14,360 Ez, ez nago beldurtuta. 159 00:12:15,000 --> 00:12:17,520 Baina kontuz ibili behar gara. 160 00:12:18,640 --> 00:12:20,440 Hau ez da tontakeriarik. 161 00:12:54,320 --> 00:12:55,960 Gure parean egongo dira, 162 00:12:56,800 --> 00:13:00,840 eta atzera egiten saiatzen badira, hogei edo 30 segundo izango dira. 163 00:13:01,680 --> 00:13:03,680 -Edo gutxiago. -Ez. 164 00:13:04,200 --> 00:13:05,680 Hogei edo 30 segundo. 165 00:13:06,560 --> 00:13:08,080 Hori esaten zuen Padillak. 166 00:13:08,840 --> 00:13:10,000 Zein da Padilla? 167 00:13:11,240 --> 00:13:12,320 Arratsalde on. 168 00:13:12,400 --> 00:13:13,560 Kaixo. 169 00:13:14,320 --> 00:13:15,160 Kaixo. 170 00:13:15,680 --> 00:13:18,000 Dinamita metxa gaizki neurtu zuen Padillak. 171 00:13:19,680 --> 00:13:22,120 Kargak 80 metrorako ematen zuela esan nion. 172 00:13:22,200 --> 00:13:23,480 Berak, ezetz. 173 00:13:23,600 --> 00:13:24,960 60 nahikoa zela. 174 00:13:25,040 --> 00:13:26,920 Baina nor demontre da Padilla? 175 00:13:27,000 --> 00:13:28,600 Meatzeetako lankide bat. 176 00:13:29,000 --> 00:13:31,960 Oso ziur zegoen, lehertu zen arte. 177 00:13:33,560 --> 00:13:36,800 -Padilla pikutara joan zen. -Bai. 178 00:13:36,880 --> 00:13:38,240 Pikutara. 179 00:13:38,760 --> 00:13:42,960 Beraz, 30 segundo ditugula uste baduzu, hobe hamar kalkulatzea. 180 00:13:44,600 --> 00:13:46,080 Ingeniaria zara, ala? 181 00:13:46,720 --> 00:13:48,480 Nahiago baduzu, egin zuk bakarrik. 182 00:13:48,560 --> 00:13:50,360 Txantxetan nabil, jesus. 183 00:13:50,440 --> 00:13:51,760 Hau ez da txantxarik. 184 00:13:51,840 --> 00:13:53,800 Ados, nahi duzun bezala. 185 00:13:53,920 --> 00:13:55,320 Hamar segundo. 186 00:14:09,600 --> 00:14:11,760 Bizitza aldatuko dit honek. 187 00:14:12,280 --> 00:14:13,520 Gaizki ateratzen bada? 188 00:14:15,360 --> 00:14:17,120 Ez da gaizki aterako. 189 00:14:17,200 --> 00:14:19,400 Pragan argi ikusi nuen, Manuel. 190 00:14:20,040 --> 00:14:22,400 Ordena zaharra hausteko, 191 00:14:22,480 --> 00:14:25,640 ezin gara zain geratu, beldurtuta. 192 00:14:26,160 --> 00:14:27,920 Ausardia izan beharra dago. 193 00:14:29,920 --> 00:14:32,080 Gure garaia iritsi delako. 194 00:14:54,920 --> 00:14:56,320 Aizu... 195 00:14:56,400 --> 00:14:58,320 Guerrako beteranoa itzuli da. 196 00:14:58,840 --> 00:15:00,160 Poztu ez joan izanaz. 197 00:15:00,280 --> 00:15:01,640 Izugarria izan da. 198 00:15:01,720 --> 00:15:03,360 Ez ninduten gonbidatu. 199 00:15:04,040 --> 00:15:04,960 Gaitza izan da. 200 00:15:05,760 --> 00:15:07,200 -Benetan. -Noski. 201 00:15:09,400 --> 00:15:10,800 Non dago aita? 202 00:15:10,880 --> 00:15:11,920 Kudeaketak egiten. 203 00:15:12,000 --> 00:15:13,160 Zure senarrarekin? 204 00:15:13,840 --> 00:15:15,480 Alde batera utzi zaitu? 205 00:15:16,240 --> 00:15:17,280 Joan pikutara. 206 00:15:21,760 --> 00:15:22,800 Laztana! 207 00:15:23,640 --> 00:15:25,000 Kaixo, laztana. 208 00:15:25,080 --> 00:15:26,280 Kaixo, aingerutxo. 209 00:15:26,360 --> 00:15:27,400 Mokaduka jango zaitut. 210 00:15:29,920 --> 00:15:31,920 Kaixo, laztantxo! 211 00:15:36,640 --> 00:15:41,800 IRAK 212 00:16:04,480 --> 00:16:06,520 Hamar minutu beharko ditugu. 213 00:16:15,800 --> 00:16:17,920 -Nora zoaz? -Pixa egitera. 214 00:16:30,480 --> 00:16:31,720 Dena ondo, Leo? 215 00:16:32,680 --> 00:16:34,880 Gauza bat buruan darabilt, 216 00:16:34,960 --> 00:16:37,360 pentsatu eta pentsatu nabil, 217 00:16:37,440 --> 00:16:39,040 baina, ez dakit, 218 00:16:39,120 --> 00:16:41,120 -oso arraroa da. -Zer? 219 00:16:45,520 --> 00:16:46,360 Ez dakit ba. 220 00:16:47,920 --> 00:16:49,520 Zergatik etorri gara Irakera? 221 00:16:50,240 --> 00:16:53,040 Kanoiak erostera, bai. Baina... 222 00:16:53,520 --> 00:16:55,240 Agian nire irudipena da. 223 00:16:55,320 --> 00:16:57,280 Ez dizut ulertzen. 224 00:16:57,360 --> 00:16:58,680 Azalduko dizut. 225 00:16:59,200 --> 00:17:05,119 Habibek bitartekari bat behar omen du kanoiak saltzeko. 226 00:17:05,920 --> 00:17:08,599 Eta, halabeharrez, zu deitu zaitu. 227 00:17:09,040 --> 00:17:12,720 Angolako kontakturen bat beharrean, Marbellako bat deitzen du. 228 00:17:12,800 --> 00:17:15,280 Arraioa, Marbella! 229 00:17:15,319 --> 00:17:17,800 Eta, horra non, zuk niretzat egiten duzu lan, 230 00:17:18,400 --> 00:17:23,520 eta, halabeharrez, kubatar eta angolarrekin oso ondo moldatzen naiz ni. 231 00:17:23,560 --> 00:17:26,319 Eta telefono gorriaren kontu horrekin, 232 00:17:26,400 --> 00:17:28,079 Mawadekin asko hitz egiten duzu. 233 00:17:29,320 --> 00:17:33,520 Eta objetibotasunez, Mawadi negozio hau interesatzen zaio. 234 00:17:37,320 --> 00:17:40,040 Ez al daude halabehar gehiegi? 235 00:17:40,080 --> 00:17:41,560 -Halabehar gehiegi? -Bai. 236 00:17:41,680 --> 00:17:43,560 Kointzidentzia hutsa izan liteke, 237 00:17:43,640 --> 00:17:45,080 baina agian, 238 00:17:46,440 --> 00:17:48,440 tuntuntzat hartzen nau norbaitek. 239 00:17:48,520 --> 00:17:50,680 -Zerbait leporatzen ari zara? -Ez. 240 00:17:51,440 --> 00:17:53,520 Ez dut esan nahi zure plana denik. 241 00:17:54,240 --> 00:17:56,160 -Baina beste norbaitena, bai. -Norena? 242 00:17:56,560 --> 00:17:58,760 Habibena? Irakiarrena? 243 00:17:58,800 --> 00:18:00,040 Zuk jakingo duzu. 244 00:18:01,000 --> 00:18:01,960 Ez dakit, Leo. 245 00:18:02,560 --> 00:18:03,640 Marbellako norbaitena, 246 00:18:04,400 --> 00:18:06,080 irakiarrekin lan egiten duena, 247 00:18:06,160 --> 00:18:08,480 baina kubatar eta angolarrekin ondo moldatzen ez dena. 248 00:18:08,560 --> 00:18:10,040 Tratua deuseztatu nahi duzu? 249 00:18:10,160 --> 00:18:11,320 Esadazu egia. 250 00:18:11,440 --> 00:18:12,800 Ez dut Mawaden berri. 251 00:18:12,880 --> 00:18:14,400 -Gezurretan ari zara. -Benetan. 252 00:18:16,880 --> 00:18:19,280 Sarak dena esan zidan Cuiton, Oskar. 253 00:18:20,280 --> 00:18:21,520 Zer esan zizun? 254 00:18:21,560 --> 00:18:23,000 Mawadekin duzun tratua. 255 00:18:23,080 --> 00:18:24,400 Ez dakit zertaz ari zaren. 256 00:18:24,520 --> 00:18:25,880 Onartu ezazu, ostia. 257 00:18:26,440 --> 00:18:28,400 Izan zaitez argia, onartu ezazu. 258 00:18:28,920 --> 00:18:31,320 Aurrera jarraituko dugu komisioa jasotzeko. 259 00:18:31,440 --> 00:18:33,560 Baina berriz gezurra esaten badidazu... 260 00:18:39,320 --> 00:18:41,520 Ongi da, bada, goazen etxera. 261 00:18:45,640 --> 00:18:47,080 Familiaren hobe beharrez da. 262 00:18:48,800 --> 00:18:49,800 Barkatu? 263 00:18:50,440 --> 00:18:53,480 Hugoren hanka sartzeak konpondu behar ziren nolabait. 264 00:18:55,560 --> 00:18:57,400 Gaixorik zaude, Leo. 265 00:18:58,080 --> 00:18:59,880 Hiltzen ari zara. 266 00:18:59,960 --> 00:19:01,680 Etorkizunean pentsatu behar dugu. 267 00:19:02,160 --> 00:19:03,560 Mawadekin duzun gerra 268 00:19:04,080 --> 00:19:05,960 ez dugu guretzat nahi. 269 00:19:15,720 --> 00:19:18,400 Ondo zaude, jauna? 270 00:19:18,800 --> 00:19:20,160 Bai. 271 00:19:20,240 --> 00:19:22,080 Joateko prest gaude. 272 00:19:44,560 --> 00:19:46,320 Badakizu zer, Oskar? 273 00:19:47,320 --> 00:19:49,560 Nire alabak ez dit ezer esan. 274 00:19:49,640 --> 00:19:50,800 Baina zuk bai. 275 00:20:15,400 --> 00:20:19,720 Bi eguneko bidaia da, urrun dago. 276 00:20:20,320 --> 00:20:22,280 Ontzian lo egitea dugu onena. 277 00:20:22,320 --> 00:20:25,800 Kala hauetakoren batean ainguratu dezakegu gauzak lasaitu arte. 278 00:20:27,480 --> 00:20:28,760 Ondo pasatuko dugu. 279 00:20:29,480 --> 00:20:31,000 Nabigatzen. 280 00:20:31,080 --> 00:20:32,400 Arrantzan. 281 00:20:33,040 --> 00:20:35,080 Zenbat uste duzu iraungo duela? 282 00:20:35,680 --> 00:20:36,720 Hilabete. 283 00:20:37,560 --> 00:20:39,080 Bi, gehienez. 284 00:20:40,640 --> 00:20:43,320 Saudiarabiarrekin tratua egingo du aitak, dena ahazteko. 285 00:20:44,560 --> 00:20:45,720 Eta gero, 286 00:20:46,480 --> 00:20:47,800 itzuli egingo gara 287 00:20:48,520 --> 00:20:51,320 eta merezi dugun tokia aldarrikatuko dugu. 288 00:20:52,640 --> 00:20:55,320 Esan hori berriro. 289 00:20:56,160 --> 00:20:58,680 Merezi dugun tokia. 290 00:20:58,760 --> 00:21:00,240 Oso argi daukazu. 291 00:21:00,320 --> 00:21:02,000 Guztiz argi. 292 00:21:02,960 --> 00:21:04,800 Horrela berotu egiten nauzu. 293 00:21:08,080 --> 00:21:10,160 Badakizu zer egin nahi dudan? 294 00:22:27,880 --> 00:22:28,920 Lagunak! 295 00:22:29,000 --> 00:22:30,640 Bakea zurekin, Habib. 296 00:22:30,720 --> 00:22:31,720 Azkenik ikusten gara. 297 00:22:31,800 --> 00:22:33,040 Bazen garaia. 298 00:22:33,560 --> 00:22:35,040 -Oskar. -Habib. 299 00:22:35,120 --> 00:22:37,200 -Garagardorik? -Bai, mesedez. 300 00:22:37,280 --> 00:22:38,440 Ongi, eskerrik asko. 301 00:22:38,520 --> 00:22:39,720 Zer moduz bidaia? 302 00:22:39,800 --> 00:22:40,960 Ondo. 303 00:22:41,040 --> 00:22:43,920 Zure emaztea enkanteetan bezain borrokazalea zara? 304 00:22:44,000 --> 00:22:45,400 Ezta hurrik ere. 305 00:22:48,880 --> 00:22:50,920 Ordaindu bezain laster bidaliko dugu. 306 00:22:51,000 --> 00:22:52,560 Noiz egingo duzue transferentzia? 307 00:22:52,640 --> 00:22:54,680 -Hori zure esku dago. -Nire esku? 308 00:22:55,400 --> 00:22:57,280 Nigatik orain sinatu dezakegu. 309 00:22:59,520 --> 00:23:01,720 Eta Amin? Non dago Amin jenerala? 310 00:23:02,760 --> 00:23:04,360 -Barkatu? -Bera ikusi nahi dut. 311 00:23:05,600 --> 00:23:07,200 Zure osaba ikusi nahi dut. 312 00:23:07,960 --> 00:23:09,280 Tratu hau berak onartu du, 313 00:23:09,360 --> 00:23:11,280 horregatik etorri gara. 314 00:23:11,360 --> 00:23:13,800 Ez gaizki hartu, baina ez zara nahikoa berme. 315 00:23:24,920 --> 00:23:25,800 Leo. 316 00:23:26,920 --> 00:23:28,840 -Zertan zabiltza? -Zu ez sartu. 317 00:23:28,920 --> 00:23:30,600 Tratua ixtera etorri gara. 318 00:23:31,520 --> 00:23:34,000 Erabakiak nik hartzen ditut. 319 00:23:34,080 --> 00:23:35,760 Itxaron korridorean. 320 00:23:41,960 --> 00:23:43,480 Nire suhia heldugabea da. 321 00:23:44,560 --> 00:23:46,440 Hori da gazteen arazoa. 322 00:23:53,720 --> 00:23:54,800 Mila esker. 323 00:23:58,520 --> 00:24:01,120 Zure osabaren bermea behar dut. 324 00:24:01,200 --> 00:24:02,160 Zergatik? 325 00:24:03,000 --> 00:24:05,480 Kubatar eta angolarrek susmoak dituztelako. 326 00:24:06,040 --> 00:24:07,160 Eta ulertzekoa da. 327 00:24:07,240 --> 00:24:09,200 Hego afrikarren lagunak zarete. 328 00:24:09,280 --> 00:24:11,480 -G5ak erosten dizkiezue. -Eta zer? 329 00:24:11,560 --> 00:24:14,640 Hego Afrikaren aurka erabiliko ditugun berberak. 330 00:24:14,720 --> 00:24:16,680 Eta sabotaje bat bada? 331 00:24:16,760 --> 00:24:18,880 Aminen tratuak ez dira sabotajeak. 332 00:24:18,960 --> 00:24:20,680 Orduan etorri dadila hori esatera. 333 00:24:20,760 --> 00:24:22,640 Ez du astirik, lanpetuta dago. 334 00:24:22,720 --> 00:24:24,960 Bueno, Habib, orduan, 335 00:24:25,040 --> 00:24:26,680 esan noiz dagoen libre. 336 00:24:27,880 --> 00:24:30,640 Hilabete eta erdiren ondoren, hau onartezina da. 337 00:24:31,080 --> 00:24:32,680 Dena hondatuko duzu. 338 00:24:33,240 --> 00:24:35,160 -Agur, Habib. -Ez, zaude. 339 00:24:38,040 --> 00:24:39,160 Osaba deituko dut. 340 00:24:40,160 --> 00:24:42,400 Baina aste bat itxaron beharko duzu agian. 341 00:24:42,480 --> 00:24:43,640 Ez dut presarik. 342 00:24:44,600 --> 00:24:46,400 Garagardoa dugun bitartean... 343 00:25:10,000 --> 00:25:11,040 Non dago Hugo? 344 00:25:12,760 --> 00:25:13,920 Bere zain nago. 345 00:25:18,120 --> 00:25:20,120 Dutxan dagoela uste dut. 346 00:25:23,320 --> 00:25:24,200 Barkatu. 347 00:25:43,920 --> 00:25:46,880 Hugo ez da ume bat, ez ezazu hainbeste kontrolatu. 348 00:25:46,960 --> 00:25:48,920 Urduri dagoela nabari dut. 349 00:25:49,040 --> 00:25:51,320 -Beti izan da horrelakoa. -Azkenaldian gehiago. 350 00:25:51,480 --> 00:25:53,000 Pragatik itzuli zenetik. 351 00:25:53,080 --> 00:25:55,400 Esan Oskarri Manuelekin hitz egiteko, 352 00:25:55,480 --> 00:25:58,080 azkenaldian beti daude elkarrekin. 353 00:25:58,160 --> 00:25:59,080 Eta kito. 354 00:25:59,800 --> 00:26:02,080 Badakizu zergatik dauden beti elkarrekin? 355 00:26:02,960 --> 00:26:04,560 Ondo moldatzen direlako. 356 00:26:04,640 --> 00:26:05,800 Hori uste duzu? 357 00:26:05,880 --> 00:26:07,960 Bai, argi dago. 358 00:26:09,480 --> 00:26:10,760 Sara, mesedez, 359 00:26:10,840 --> 00:26:13,200 ez dut eztabaidarik hasi nahi. 360 00:26:13,280 --> 00:26:15,080 -Zer eztabaida? -Kokainarena. 361 00:26:15,160 --> 00:26:17,840 Ez, ez nintzen kokainaz ari, ama. 362 00:26:18,560 --> 00:26:19,920 -Ez? -Ez. 363 00:26:21,440 --> 00:26:23,560 -Hitz egin behar dugu. -Zeri buruz? 364 00:26:25,000 --> 00:26:28,000 Hugoren kontuak Hugorekin hitz egingo ditut. 365 00:26:28,080 --> 00:26:29,200 Edo bere aitarekin. 366 00:26:30,200 --> 00:26:31,720 Beti zaude tartean. 367 00:26:31,800 --> 00:26:34,440 -Laguntzea baino ez dut nahi. -Noski. 368 00:26:34,520 --> 00:26:36,040 Teresa Kalkutakoa zara. 369 00:26:36,120 --> 00:26:37,720 Zer diozu? 370 00:26:37,800 --> 00:26:39,000 Juzguak gogoko dituzu. 371 00:26:39,080 --> 00:26:42,240 Zure burua eredutzat jarri eta denen bizitza konpontzeko. 372 00:26:43,360 --> 00:26:45,960 Baina Angolara joan, eta semea hemen uzten duzu. 373 00:26:49,200 --> 00:26:51,480 -Bi gauza dira. -Zergatik? 374 00:26:52,280 --> 00:26:55,560 Bizitza zure handinahiagatik arriskatzea kokaina hartzea 375 00:26:55,640 --> 00:26:57,720 -bezain burugabea da. -Handinahiagatik? 376 00:26:57,800 --> 00:27:00,440 -Nire handinahiagatik? -Bai, hori da. 377 00:27:01,560 --> 00:27:03,080 Badakizu zergatik egiten duzun? 378 00:27:04,120 --> 00:27:05,080 Zergatik? 379 00:27:06,720 --> 00:27:09,120 Oskarrek ez zaitzan atzean utzi. 380 00:27:09,480 --> 00:27:11,720 Noski. 381 00:27:12,200 --> 00:27:14,440 Zu beti atzean egon zarenez... 382 00:27:16,280 --> 00:27:18,560 Ama izatea atzean egotea da? 383 00:27:18,640 --> 00:27:20,800 Familia zaintzea, 384 00:27:20,880 --> 00:27:23,440 -sakrifikatzea... -Zer sakrifikatu duzu? 385 00:27:23,520 --> 00:27:24,960 Erlojua oparituz? 386 00:27:26,360 --> 00:27:29,520 Sara, umemoko bat zara. 387 00:27:30,720 --> 00:27:33,280 Bueno, ni banoa. 388 00:27:33,360 --> 00:27:35,600 Iristen garenean deituko dizut, ama. 389 00:27:35,680 --> 00:27:37,960 Ondo pasatu. Kontuz ibili. 390 00:27:38,040 --> 00:27:39,800 -Kontuz. -Bai, bai. 391 00:27:42,480 --> 00:27:43,760 Nora zoazte? 392 00:27:43,840 --> 00:27:46,880 Ibizara, Korsikara, Santorinira... 393 00:27:46,960 --> 00:27:48,440 Ikusiko dugu. 394 00:27:48,520 --> 00:27:50,360 Kalashnikovsak zertarako dira? 395 00:27:56,840 --> 00:27:59,640 Sara, irudimen bizia daukazu. 396 00:27:59,720 --> 00:28:00,920 Benetan. 397 00:28:01,000 --> 00:28:01,920 Mesedez. 398 00:28:02,000 --> 00:28:03,200 Deituko dizut, ados? 399 00:28:03,280 --> 00:28:05,000 -Bidaia on. -Agur. 400 00:28:07,360 --> 00:28:09,600 Benetan diot. Bi fusil daramatza. 401 00:28:09,680 --> 00:28:11,760 -Estresa kentzen diote. -Zer diozu? 402 00:28:11,840 --> 00:28:14,200 Praktikatzen ibili da egunotan. 403 00:28:14,280 --> 00:28:15,400 Ondo iruditzen zaizu? 404 00:28:16,440 --> 00:28:17,760 Agian, ni ere joango naiz. 405 00:28:44,440 --> 00:28:46,640 Masgoufa ederra dago. 406 00:28:49,520 --> 00:28:52,000 -Arrain bat da? -Karpa errea bezalakoa. 407 00:28:54,240 --> 00:28:56,080 Denetarik dago, falafela, kubbaha, 408 00:28:56,160 --> 00:28:57,400 bildotsa, alberjinia 409 00:28:57,800 --> 00:28:59,480 eta kafta ere. 410 00:29:00,640 --> 00:29:03,000 -Guretzat da hau dena? -Ez dago beste inor. 411 00:29:04,880 --> 00:29:06,760 Ez al da arraroa? 412 00:29:08,960 --> 00:29:10,480 Gobernuaren protokolo etxea da. 413 00:29:10,560 --> 00:29:14,320 Eragotzi gabe zerbitzatzera ohituta daude. 414 00:29:21,600 --> 00:29:22,680 Barkamena eskatzen dizut. 415 00:29:23,480 --> 00:29:24,920 Bost axola arrazoiak. 416 00:29:25,360 --> 00:29:28,400 Zuri galdetu behar nizuke, Mawadekin traturik egin aurretik. 417 00:29:32,120 --> 00:29:35,160 Hori ez da gehien mintzen nauena. 418 00:29:37,520 --> 00:29:39,200 Bihotza hausten dit 419 00:29:39,280 --> 00:29:42,040 Sara plan honetara bultzatu duzula jakiteak. 420 00:29:42,960 --> 00:29:44,680 Asko sentitzen dut, Leo. 421 00:29:45,640 --> 00:29:46,920 Gure kabuz konpontzeko 422 00:29:47,000 --> 00:29:49,400 -eskubidea geneukala uste nuen. -Eskubidea? 423 00:29:50,200 --> 00:29:51,200 Eskubidea diozu? 424 00:29:54,480 --> 00:29:56,320 Lagun abokatu batek esaten du, 425 00:29:58,160 --> 00:30:00,000 familian ez dagoela eskubiderik. 426 00:30:01,600 --> 00:30:05,440 Inork eskubidea aldarrikatzen badu, 427 00:30:06,400 --> 00:30:08,400 akabo familia. 428 00:30:09,240 --> 00:30:10,760 Eta zer egingo dugu, Leo? 429 00:30:12,440 --> 00:30:13,760 Elkar gorrotatu? 430 00:30:15,160 --> 00:30:16,440 Edo hau ahaztu? 431 00:31:07,160 --> 00:31:08,240 Zer egiten duzu hemen? 432 00:31:08,320 --> 00:31:09,800 Esadazu zuk. 433 00:31:13,000 --> 00:31:13,880 Esan zer? 434 00:31:15,960 --> 00:31:17,160 Ez dakit, ba. 435 00:31:18,120 --> 00:31:21,160 Zenbat koka hartu duzu? Bi gramo? 436 00:31:21,680 --> 00:31:23,200 Bost, hamar? 437 00:31:24,080 --> 00:31:25,280 Joan pikutara, Sara. 438 00:31:25,360 --> 00:31:28,240 Ez dakit zein den zure plana, baina ez ezazu egin. 439 00:31:33,040 --> 00:31:36,240 Zu al zara planak egin ditzakeen bakarra? 440 00:31:36,360 --> 00:31:37,960 Benetan ari naiz. 441 00:31:38,040 --> 00:31:40,200 Nahikoa kakaztu duzu familia. 442 00:31:40,280 --> 00:31:41,720 Zure anaiak eskubidea du... 443 00:31:41,800 --> 00:31:43,240 Ez naiz zurekin ari. 444 00:31:45,560 --> 00:31:50,440 Manuelek nahi duena esan dezake, nire laguna delako. 445 00:31:51,720 --> 00:31:52,880 Zure laguna? 446 00:31:52,960 --> 00:31:54,640 Nire laguna, bai, 447 00:31:54,720 --> 00:31:56,560 nire konplizea, nire konfesorea, 448 00:31:56,640 --> 00:31:59,000 nire kidea, zu inoiz izan ez zarena. 449 00:31:59,080 --> 00:32:01,680 Eta txortan ere egiten dugu, eta itzela da. 450 00:32:01,760 --> 00:32:03,600 Ez Oskarrek bezala, 451 00:32:03,680 --> 00:32:07,040 zeren azken hilabeteetan 452 00:32:07,120 --> 00:32:09,960 sexua falta zaizun aurpegia duzu. 453 00:32:14,720 --> 00:32:17,000 Akabo, Sara. Akabo zure atzetik ibiltzea, 454 00:32:17,080 --> 00:32:19,600 papurrekin konformatzea. 455 00:32:19,680 --> 00:32:22,600 Aitaren enpatiaren eske ibiltzea ere akabo. 456 00:32:22,680 --> 00:32:25,560 Eskergabea, zugatik egindakoaren ostean. 457 00:32:25,640 --> 00:32:28,800 Astoaren putza da nigatik egin dutena. Astoaren putza. 458 00:32:31,640 --> 00:32:34,160 Baina nik benetan lagunduko ditut. 459 00:32:34,240 --> 00:32:35,720 Nire zeregina delako. 460 00:32:35,800 --> 00:32:39,200 Nork bere tokia aurkitu behar duelako. Ulertzen? 461 00:32:39,280 --> 00:32:42,280 Bost axola nola edo noiz, ausartzea da kontua, 462 00:32:42,360 --> 00:32:45,160 Sara, entzun ondo, patua onartzera ausartzea. 463 00:32:46,720 --> 00:32:48,280 Zein patu, Hugo? 464 00:32:49,240 --> 00:32:51,080 Familiarengatik sakrifikatzea. 465 00:32:51,880 --> 00:32:53,760 Baina ez martiri bat bezala. 466 00:32:54,520 --> 00:32:56,560 Ez dut halakorik egingo, egingo dudana... 467 00:32:59,800 --> 00:33:01,720 -Darwinista. -Darwinista da. 468 00:33:03,000 --> 00:33:06,920 Farad espezie berri bat sortuko dut. 469 00:33:07,000 --> 00:33:09,560 Indartsuagoa, trebeagoa, 470 00:33:09,640 --> 00:33:12,160 egokitzeko gaitasunarekin. Ulertzen? 471 00:33:16,680 --> 00:33:18,480 Zer demontre egingo duzu? 472 00:33:27,160 --> 00:33:29,040 Pikutara! 473 00:33:48,240 --> 00:33:49,720 Primeran ezagutzen zaitut. 474 00:33:49,800 --> 00:33:51,000 Dena dakit zuri buruz, 475 00:33:51,080 --> 00:33:53,560 zer egiten duzun, egin duzun eta egingo duzun. 476 00:33:53,640 --> 00:33:56,080 Badakizu zergatik? Ni bezalakoa zarelako. 477 00:33:56,160 --> 00:33:58,400 Eta nola pentsa dezakezu salduko zaitudala? 478 00:33:59,040 --> 00:34:00,800 Nik hori egin nuelako. 479 00:34:09,320 --> 00:34:11,280 Lagundu ninduen gizona saldu nuen. 480 00:34:11,719 --> 00:34:14,000 Nik zu bezala lagundu ninduena. 481 00:34:14,480 --> 00:34:16,199 Miseriatik atera ninduen, 482 00:34:16,320 --> 00:34:18,880 lana eman zidan, eta abizena itzuli zidan. 483 00:34:19,440 --> 00:34:21,600 -Abizena? -Bai, abizena. 484 00:34:21,639 --> 00:34:23,280 Nire aita aljeriarra zen. 485 00:34:23,360 --> 00:34:24,960 Bi urte nituela joan zen. 486 00:34:25,040 --> 00:34:27,080 Bertan behera utzi zuen nire ama. 487 00:34:27,159 --> 00:34:30,320 Gerra zibilean alde egin zuen, eta ez genuen berriz ikusi. 488 00:34:31,040 --> 00:34:32,920 Beraz, amaren abizena hartu nuen. 489 00:34:33,000 --> 00:34:36,560 Gerraostean Pérez eta Rodríguez abizendunak goseak hiltzen baziren, 490 00:34:36,639 --> 00:34:38,280 pentsa Farad bat. 491 00:34:39,960 --> 00:34:41,159 Ez naukan ideiarik ere ez. 492 00:34:43,159 --> 00:34:47,040 Beraz Virgilio González bilakatu nintzen, nire benetako izena da. 493 00:34:47,400 --> 00:34:49,639 Virgilio Leonardo Farad González. 494 00:34:51,880 --> 00:34:53,159 Gogorra izango zen. 495 00:34:53,840 --> 00:34:56,040 Bai, oso gogorra izan zen. 496 00:34:57,640 --> 00:34:59,480 Amaren familia errepublikano zen, 497 00:34:59,560 --> 00:35:02,760 eta gorriak ikusi genituen. 498 00:35:05,800 --> 00:35:07,400 Baina saiatua nintzen. 499 00:35:07,480 --> 00:35:10,360 Gauza txikiekin hasi nintzen, tabakoa lehenik, 500 00:35:11,440 --> 00:35:12,640 aizundutako ardoa, 501 00:35:12,760 --> 00:35:15,440 zapatak, garia, garagarra, erregaia... 502 00:35:19,800 --> 00:35:22,040 Málagan arabiar bat ezagutu arte, 503 00:35:22,840 --> 00:35:26,640 bere tankerakoa izateagatik lagundu zidana. 504 00:35:28,200 --> 00:35:31,640 Hasieran, zeregin txikiak ematen zizkidan, gero lan handiagoak. 505 00:35:32,520 --> 00:35:35,640 Anaia nagusi bat bezalakoa zen niretzat. 506 00:35:35,680 --> 00:35:38,280 Farad abizena erabiltzeko konbentzitu ninduen, 507 00:35:38,360 --> 00:35:41,560 bere iritziz, ate asko irekiko zizkidalako. 508 00:35:41,640 --> 00:35:43,680 -Arrazoi zuen? -Bai, arrazoi zuen. 509 00:35:47,040 --> 00:35:49,560 Bi hilabete beranduago, Aljerian nengoen 510 00:35:49,640 --> 00:35:54,480 Aljeriako Liberazio Frontearekin nire lehen arma bidalketa negoziatzen, 1959an. 511 00:35:54,560 --> 00:35:55,480 Besterik gabe? 512 00:35:55,560 --> 00:35:58,680 Bigarren Mundu gerratik zeraman berak trafikatzen. 513 00:35:58,840 --> 00:36:00,120 Eta zer egin zuen? 514 00:36:00,160 --> 00:36:02,400 Bere bigarren esku bilakatu ninduen. 515 00:36:03,080 --> 00:36:06,680 Bera eskuma zen eta ni ezkerra. 516 00:36:06,800 --> 00:36:08,080 Zu niretzat bezala. 517 00:36:09,520 --> 00:36:11,640 -Zer gertatu zen? -Primeran joan zitzaidan. 518 00:36:11,680 --> 00:36:15,520 Antikolonialismo eta antiinperialismorekin konektatu nuen, 519 00:36:15,600 --> 00:36:17,760 ezkertiarren erromantizismoarekin. 520 00:36:18,840 --> 00:36:21,520 Aljerren Monzer ezagutu nuen, 521 00:36:21,600 --> 00:36:23,600 Henry ere bai, geroago Khalid... 522 00:36:25,040 --> 00:36:28,560 Negozio eta idealismoaren arteko nahasketa ezin hobea zen. 523 00:36:28,640 --> 00:36:31,800 Eurek ideiak ematen zituzten, eta guk armak. 524 00:36:31,880 --> 00:36:33,160 Baina nire anaia hau, 525 00:36:33,200 --> 00:36:35,400 putaseme hori, kontserbatzailea zen. 526 00:36:36,040 --> 00:36:38,760 Eta Aljeriak Sobietarren alde egiten zuela ikustean, 527 00:36:38,840 --> 00:36:40,480 gelditzeko esan zidan. 528 00:36:40,960 --> 00:36:43,480 Berak beste aldeari saltzen zizkiolako armak. 529 00:36:44,080 --> 00:36:46,320 -Estatubatuarrei. -Estatubatuarrei. 530 00:36:47,520 --> 00:36:48,840 Eta nik ezetz esan nion. 531 00:36:48,920 --> 00:36:51,440 -Ez zuen ondo hartuko. -Oso gaizki. 532 00:36:51,520 --> 00:36:53,080 Aurpegiratu zidan, 533 00:36:53,160 --> 00:36:57,040 berari esker lortu nuela dena. 534 00:36:57,120 --> 00:36:59,160 Eta bera saltzen ari nintzela. 535 00:36:59,200 --> 00:37:01,320 Eta batez ere, bera erabili nuela 536 00:37:02,520 --> 00:37:04,560 nire negozioa irekitzeko. 537 00:37:05,040 --> 00:37:06,120 Eta zuzen zegoen. 538 00:37:12,880 --> 00:37:15,040 -Adiskidetu zineten inoiz? -Ez. 539 00:37:16,880 --> 00:37:18,920 Zergatik? Hil egin zen? 540 00:37:19,000 --> 00:37:21,760 Aberatsa da. Marbellan bizi da. 541 00:37:24,200 --> 00:37:25,920 Bere izena Nabil Mawad da. 542 00:37:26,880 --> 00:37:28,000 Mawad? 543 00:37:45,280 --> 00:37:46,520 Autoarekin arazoak? 544 00:37:49,040 --> 00:37:50,120 Mugitu zaitez, andrea. 545 00:37:59,520 --> 00:38:00,840 Hor dator. 546 00:38:00,960 --> 00:38:02,400 Hemen daude. 547 00:38:17,840 --> 00:38:19,640 Zer ari dira bi tentel horiek? 548 00:38:52,640 --> 00:38:53,640 Goazen! 549 00:38:55,160 --> 00:38:56,800 Goazen, ostia! 550 00:38:57,680 --> 00:39:00,160 Hugo! Goazen, ostia! 551 00:40:01,640 --> 00:40:04,200 Hartu dutxa bat eta hiru minututan behean. 552 00:40:04,320 --> 00:40:06,120 -Zer gertatzen da? -Amin jenerala. 553 00:40:09,640 --> 00:40:11,400 Azkar, goazen! 554 00:40:17,960 --> 00:40:19,680 Opari bat zuretzat. 555 00:40:20,040 --> 00:40:21,200 Ireki ezazu. 556 00:40:23,200 --> 00:40:25,280 -Entzun... -Farad. 557 00:40:25,360 --> 00:40:26,480 Farad. 558 00:40:26,600 --> 00:40:28,160 Libanoarra zara? 559 00:40:28,280 --> 00:40:30,840 Ez, hori Farah da, H-rekin. 560 00:40:30,920 --> 00:40:33,160 Nirea D-rekin da. 561 00:40:33,280 --> 00:40:35,200 Nire aita Aljeriakoa zen. 562 00:40:36,640 --> 00:40:38,320 Ez dut denbora galtzea gogoko. 563 00:40:38,400 --> 00:40:40,200 Habib nire iloba da. 564 00:40:41,000 --> 00:40:42,840 Bere tratuek nire bermea dute. 565 00:40:43,480 --> 00:40:45,360 Ez badituzu G5ak nahi... 566 00:40:45,440 --> 00:40:47,840 Ez naiz G5engatik etorri, jenerala. 567 00:40:47,920 --> 00:40:49,640 Mesede bat egitera baizik. 568 00:40:49,760 --> 00:40:50,920 Opari bat. 569 00:40:54,040 --> 00:40:55,480 Zein opari? 570 00:40:55,560 --> 00:40:58,520 Urteetan zuekin lanean ibili den traidore baten izena. 571 00:40:59,760 --> 00:41:01,280 Nabil Mawad. 572 00:41:01,360 --> 00:41:02,360 Nabil Mawad? 573 00:41:02,440 --> 00:41:03,600 Zer diozu? 574 00:41:04,280 --> 00:41:06,560 Badakit laguna dela uste duzula, 575 00:41:07,600 --> 00:41:10,920 baina lagun batek arerioari salduko lizkioke armak? 576 00:41:11,400 --> 00:41:12,440 Irani. 577 00:41:21,520 --> 00:41:25,280 F-14 zatiak garraiatzeko xede ziurtagiria da, 578 00:41:25,360 --> 00:41:28,120 Chabaharreko portura, Iranera. 579 00:41:28,760 --> 00:41:32,520 Ikusten duzunez, Mawaden konpainietako batena da. 580 00:41:34,760 --> 00:41:35,600 Faltsua da. 581 00:41:35,640 --> 00:41:38,280 Egiazkoa den ala ez jakiteko modurik 582 00:41:38,360 --> 00:41:40,640 izango duzu. 583 00:41:40,840 --> 00:41:43,280 1985 eta 1986 bitartean, 584 00:41:43,360 --> 00:41:47,840 Nabil Mawadek ia 40 milioi dolarreko baliodun armak saldu zizkion Irani. 585 00:41:47,920 --> 00:41:50,320 Dokumentua manipulatua izan daiteke. 586 00:41:50,400 --> 00:41:52,480 Mawad beti izan da fidatzekoa. 587 00:41:52,560 --> 00:41:53,840 Utzidazu irakurtzen. 588 00:41:58,960 --> 00:42:00,080 Nola lortu duzu hau? 589 00:42:01,160 --> 00:42:02,960 -CIAk eman dit. -CIAk? 590 00:42:03,760 --> 00:42:05,840 Arma trafikatzailea naiz, jeneral. 591 00:42:06,520 --> 00:42:08,480 Ez ditut bezeroak engainatzen, 592 00:42:08,960 --> 00:42:11,840 eta ez dut traidoreekin negoziorik egiten. 593 00:42:11,920 --> 00:42:14,360 G5ak eman nahi badizkidazu, ados, 594 00:42:15,000 --> 00:42:16,760 baina utzi Mawad tratutik kanpo. 595 00:42:23,880 --> 00:42:26,880 Egia esaten ari badira, Mawadek ziria sartu digu, 596 00:42:26,960 --> 00:42:29,160 Gerrara bidaliko zaitut 597 00:42:29,200 --> 00:42:32,560 bukatzen den arte. Zu ez akabatzea eskertu beharko zenidake. 598 00:42:32,640 --> 00:42:33,680 Bakea zurekin. 599 00:42:33,800 --> 00:42:35,120 Bakea zurekin. 600 00:43:08,400 --> 00:43:10,120 Ergela naiz. 601 00:43:30,640 --> 00:43:31,640 Prest zaude? 602 00:43:32,280 --> 00:43:33,760 Autoa zain dugu. 603 00:43:36,520 --> 00:43:39,080 Hau zen zure plana, orduan? 604 00:43:41,360 --> 00:43:42,360 Milesker. 605 00:43:43,000 --> 00:43:44,560 Zure zatia egiteagatik. 606 00:43:45,240 --> 00:43:48,400 Kanoirik gabe ezin izango nukeen Aminekin hitz egin. 607 00:43:48,840 --> 00:43:50,160 Erabili egin nauzu, 608 00:43:50,760 --> 00:43:54,160 Irakera ekarri nauzu mendekua hartzera, 609 00:43:54,240 --> 00:43:56,040 eta gainera traidore bat naiz. 610 00:44:00,960 --> 00:44:01,920 Andrea. 611 00:44:02,000 --> 00:44:04,520 Gizon batzuk zure eske etorri dira. 612 00:46:28,920 --> 00:46:30,920 Azpitituluak: Leire 613 00:46:31,000 --> 00:46:33,000 Ikuskatzailea: Maialen Rubio