1 00:00:07,280 --> 00:00:09,800 Bat, bi hiru! 2 00:00:09,840 --> 00:00:11,880 FARADTARRAK 3 00:00:24,600 --> 00:00:29,120 Sara eta ni 1986ko maiatzaren 11n ezkondu ginen. 4 00:00:30,640 --> 00:00:33,400 Ezkontza zibila izan zen, Marbellako alkateak zuzendua 5 00:00:33,480 --> 00:00:36,480 eta mundu osoko gonbidatuekin. 6 00:00:36,560 --> 00:00:37,920 Baita CIA ere. 7 00:00:39,360 --> 00:00:43,080 Baita Mawad ere. Bai, Mawad, putaseme hori. 8 00:00:43,720 --> 00:00:45,280 500 gonbidatu baino gehiago, 9 00:00:45,880 --> 00:00:48,640 eta catering, edari eta ikuskizunak kontuan hartuz, 10 00:00:48,720 --> 00:00:51,520 Faradtarrek 800 000 dolar inguru ordaindu zituzten. 11 00:00:58,560 --> 00:00:59,880 Urteko ezkontza izan zen. 12 00:01:00,520 --> 00:01:03,880 Ehizaldian itxitako tratuari esker ordaindu zen. 13 00:01:03,960 --> 00:01:06,080 Iran-Contras tratua. 14 00:01:06,200 --> 00:01:10,680 Ordurako, aspaldi hasia zen Kalashnikovak Nikaraguara bidaltzen. 15 00:01:11,360 --> 00:01:14,200 Ontzia Poloniatik irteten zen armaz lepo, 16 00:01:14,280 --> 00:01:17,280 baina Algecirasen geratzen zen 17 00:01:17,360 --> 00:01:19,120 eta Atlantikoa zeharkatzen zuen 18 00:01:19,200 --> 00:01:20,440 Honduraseraino. 19 00:01:22,560 --> 00:01:24,280 Erdialdeko Amerikara iristean, 20 00:01:24,400 --> 00:01:27,800 CIAk airetik botatzen zituen armak Nikaraguako iparraldean, 21 00:01:27,880 --> 00:01:29,840 Contrasen lurraldean. 22 00:01:33,320 --> 00:01:34,400 Bost egun beranduago, 23 00:01:34,520 --> 00:01:37,320 CIAk Suitzako banku batera bidaltzen zuen dirua, 24 00:01:37,400 --> 00:01:40,240 eta gero, faradtarren enpresetara. 25 00:01:44,400 --> 00:01:45,560 Bat batean, 26 00:01:46,360 --> 00:01:47,960 Candonga Kluba, 27 00:01:48,039 --> 00:01:50,479 hogei bat bezerorekin, 28 00:01:50,560 --> 00:01:54,920 Europako gimnasiorik errentagarriena bilakatu zen. 29 00:02:00,280 --> 00:02:02,120 Itxurak egiteagatik bakarrik, 30 00:02:02,200 --> 00:02:05,240 hilean 50 000 dolarreko komisioa irabazten nuen. 31 00:02:06,400 --> 00:02:09,400 Leok milioi bat irabazten zuen. 32 00:02:17,560 --> 00:02:19,160 Musika! 33 00:02:26,440 --> 00:02:27,520 Utziko? 34 00:02:28,520 --> 00:02:29,360 Mesedez. 35 00:02:39,840 --> 00:02:41,360 Gora faradtarrak! 36 00:02:41,440 --> 00:02:43,240 Gora! 37 00:02:45,400 --> 00:02:48,000 CIAk ezkontza opari onena egin zigun, 38 00:02:48,079 --> 00:02:50,120 dirua eta oparotasuna. 39 00:02:51,240 --> 00:02:54,320 Gure ezkontza, maitasun ospakizun bat beharrean, 40 00:02:54,400 --> 00:02:55,720 inbertsio bat izan zen. 41 00:03:12,600 --> 00:03:14,600 Zer egiten du Mawadek hemen? 42 00:03:16,200 --> 00:03:19,480 Zure negozioetarako gizatxarrak gonbidatzea uler dezaket, 43 00:03:19,560 --> 00:03:20,840 baina Mawad? 44 00:03:20,920 --> 00:03:23,040 Perestroika, Khalid, perestroika. 45 00:03:23,200 --> 00:03:24,320 Zakurraren bibolinak. 46 00:03:25,640 --> 00:03:28,040 Ez zenuen ikusi Reagan Gorbatxov besarkatzen? 47 00:03:29,920 --> 00:03:32,200 Leo, zahartzen ari zarela uste dut. 48 00:03:33,200 --> 00:03:35,079 Baliteke. 49 00:03:37,840 --> 00:03:38,680 Tori. 50 00:03:40,200 --> 00:03:41,800 Ez dago beharrik. 51 00:03:42,480 --> 00:03:43,800 Zure alaba da, arraioa. 52 00:03:44,520 --> 00:03:45,640 Milesker, lagun. 53 00:03:52,160 --> 00:03:54,400 Monzerrek esan dit uhartea beteko duzula. 54 00:03:55,040 --> 00:03:55,880 Bai. 55 00:03:56,720 --> 00:03:58,960 Errifle eta munizioarekin bakarrik. 56 00:03:59,920 --> 00:04:01,720 Zergatik? Zer nahi duzu? 57 00:04:01,800 --> 00:04:03,120 Berrehun Kalashnikov. 58 00:04:04,760 --> 00:04:06,440 Arraioa. Zertarako? 59 00:04:06,520 --> 00:04:08,080 Jerusalem hartzeko? 60 00:04:09,400 --> 00:04:11,560 Esango dizut aurrerago, lagun. 61 00:04:14,040 --> 00:04:15,600 Ez duzu anabasarik sortuko? 62 00:04:16,959 --> 00:04:19,360 Lasai, operazio erraza izango da. 63 00:04:22,440 --> 00:04:23,920 Kezkatzen nauzu, Khalid. 64 00:04:24,000 --> 00:04:26,720 Mawad dago zure etxean, eta nik kezkatzen zaitut? 65 00:04:26,800 --> 00:04:27,760 Ez adarrik jo. 66 00:04:27,800 --> 00:04:31,120 Hiru edo lau hilabete beharko ditut hori lortzeko. 67 00:04:32,200 --> 00:04:33,600 Esadazu prest duzunean. 68 00:04:34,800 --> 00:04:37,360 Ez dut anabasarik sortuko, benetan. 69 00:04:37,440 --> 00:04:39,920 Ongi da, zuk esan... 70 00:05:06,240 --> 00:05:07,800 Benetako lehoi bat? 71 00:05:07,880 --> 00:05:10,520 Bene-benetakoa. Zeharo izututa nengoen. 72 00:05:10,600 --> 00:05:11,480 Legala da hori? 73 00:05:12,720 --> 00:05:14,160 Nire familian dena da legala. 74 00:05:14,240 --> 00:05:16,360 -Legaltasunarengatik. -Legaltasunarengatik. 75 00:05:18,240 --> 00:05:19,880 Kaixo! 76 00:05:21,440 --> 00:05:23,760 Kaixo denoi. Kaixo. 77 00:05:23,800 --> 00:05:25,360 Hitz egitera noa. 78 00:05:26,800 --> 00:05:27,760 Bueno... 79 00:05:29,720 --> 00:05:31,320 Gonbidatu maiteok... 80 00:05:33,720 --> 00:05:36,200 hitz batzuk esan nahi dizkiot nire arrebari, 81 00:05:38,560 --> 00:05:39,560 maite dudalako, 82 00:05:40,640 --> 00:05:43,520 eta norbait maite duzunean, gutxienekoa 83 00:05:43,600 --> 00:05:44,960 egia esatea da. 84 00:05:45,960 --> 00:05:48,200 Ezkontza egunera bizirik iritsi izana 85 00:05:48,280 --> 00:05:51,240 ospatu nahi dut, bere mutil-lagun ohi kopurua ikusita, 86 00:05:52,159 --> 00:05:55,080 ez zelako erraza izango... 87 00:05:56,200 --> 00:05:59,560 HIESak jota hilko zela uste nuen. 88 00:05:59,640 --> 00:06:01,760 Eskerrak emakumezkoa den eta ez marikoia. 89 00:06:02,880 --> 00:06:04,200 Mirestekoa da. 90 00:06:04,760 --> 00:06:05,880 Benetan. 91 00:06:06,040 --> 00:06:08,360 Asko miresten dut, 92 00:06:08,440 --> 00:06:09,840 neska itzela delako. 93 00:06:09,960 --> 00:06:14,280 Ezkertiar feminista liberala dela dio, 94 00:06:14,360 --> 00:06:16,760 baina Moët Chandonen zale amorratua da. 95 00:06:17,600 --> 00:06:20,680 Mutil-lagun aberatsak izan ditu beti, 96 00:06:21,480 --> 00:06:23,040 eta umezurtz batekin ezkondu da. 97 00:06:24,240 --> 00:06:26,400 Umezurtz bat, horra non. 98 00:06:28,520 --> 00:06:30,200 Maite zaitut, aita! 99 00:06:30,760 --> 00:06:31,720 Benetan! 100 00:06:32,400 --> 00:06:34,080 Ados. 101 00:07:05,840 --> 00:07:07,360 Ausardia duzu. 102 00:07:49,760 --> 00:07:51,480 -Ezkontzarengatik. -Topa! 103 00:07:51,560 --> 00:07:53,120 Nahiago nuke joaterik izan banu, 104 00:07:53,200 --> 00:07:55,000 baina badakizue zein den egoera. 105 00:07:57,800 --> 00:08:00,160 Agian aldatuko da eta etorri ahalko duzu. 106 00:08:00,240 --> 00:08:01,840 Gorbatxovekin itxura hobea du. 107 00:08:01,920 --> 00:08:04,600 Fidel Castrorengatik nago hemen, ez Gorbatxovengatik. 108 00:08:04,680 --> 00:08:06,400 Aita baikor dago. 109 00:08:06,480 --> 00:08:08,920 Sobietar Batasunak porrot egin du, Sara. 110 00:08:09,000 --> 00:08:10,760 KGBko nire kideek ere dakite. 111 00:08:11,520 --> 00:08:13,800 Beraiek ari dira aldaketa eragiten. 112 00:08:13,880 --> 00:08:15,080 Ezer egin ezean, 113 00:08:15,160 --> 00:08:16,520 dena pikutara joango da. 114 00:08:17,040 --> 00:08:19,320 Baina Fidel Castro bere munduan bizi da. 115 00:08:19,680 --> 00:08:21,400 Eremu sozialista erori, 116 00:08:21,480 --> 00:08:23,200 Europako komunismoa bukatzen bada ere, 117 00:08:23,280 --> 00:08:25,640 bere hartan iraungo du Kuban. 118 00:08:25,720 --> 00:08:27,840 -Inork ez dio egia esaten? -Bai. 119 00:08:27,920 --> 00:08:30,600 Eta Perestroikaren alde gaudela diote. 120 00:08:30,680 --> 00:08:32,520 Edozein egunetan kargugabetu 121 00:08:32,640 --> 00:08:34,120 eta Kubara bidali nazakete. 122 00:08:34,679 --> 00:08:36,360 Ezer behar baduzu, 123 00:08:36,440 --> 00:08:39,159 guk lagunduko dizugu. 124 00:08:44,520 --> 00:08:45,360 Ederra dago. 125 00:08:48,040 --> 00:08:50,120 Bihar Karlovy Vary ikusteko prest? 126 00:08:50,760 --> 00:08:51,760 -Polita da? -Bai. 127 00:08:52,720 --> 00:08:55,520 Noizean behin joaten naiz lokatzetan bainatzera. 128 00:08:56,000 --> 00:08:59,080 Sufredun uretako tratamenduak erreserbatu ditugu. 129 00:08:59,160 --> 00:09:01,960 Ea ezinegona kentzen zaidan... 130 00:09:02,040 --> 00:09:03,120 Ezinegona? 131 00:09:03,600 --> 00:09:06,400 Bai, ezkontzatik dago horrela, Hugoren erruz. 132 00:09:06,760 --> 00:09:08,880 Leok kontatu dit. 133 00:09:09,480 --> 00:09:11,240 Haserre jarraitzen duzu? 134 00:09:12,760 --> 00:09:13,760 Kirten hutsa da. 135 00:09:14,320 --> 00:09:16,240 Familia ezin da aukeratu, laztana. 136 00:09:16,640 --> 00:09:18,720 Zer egin dezaket? Jasan eta jasan? 137 00:09:18,760 --> 00:09:20,240 Hugok badaki ez zaretela 138 00:09:20,320 --> 00:09:22,440 beraz fio. Apaldua sentitzen da. 139 00:09:23,080 --> 00:09:24,200 Terapiara bidaliko dugu? 140 00:09:25,200 --> 00:09:27,120 Utziozue hanka sartzen. 141 00:09:27,720 --> 00:09:30,640 Berak uste du gai dela, eta frogatu nahi du. 142 00:09:30,760 --> 00:09:32,320 Guk badakizu ez dela gai. 143 00:09:32,880 --> 00:09:36,760 Baina aurre egitea okerragoa da. 144 00:09:36,840 --> 00:09:38,400 Utziozue hanka sartzen. 145 00:09:38,840 --> 00:09:40,320 Eta dena pikutara bidaltzen? 146 00:09:40,400 --> 00:09:42,000 Kalte kontrola da hori, 147 00:09:42,080 --> 00:09:43,520 eta aukera onena da. 148 00:09:44,360 --> 00:09:45,720 Aukera bakarra delako. 149 00:09:50,320 --> 00:09:53,120 Benetan, aita? Niri egindakoaren ondoren? 150 00:09:54,400 --> 00:09:55,720 Utzi bertan behera. 151 00:09:57,320 --> 00:09:59,960 Badakit ezin duzula hori egin. 152 00:10:02,320 --> 00:10:03,520 Nahi duzun bezala. 153 00:10:03,600 --> 00:10:07,280 Bai, aita, lasai nago eta gozatzen ari naiz. 154 00:10:08,400 --> 00:10:09,960 Badakit eztei-bidaia dela. 155 00:10:12,280 --> 00:10:15,640 Ibaia, Karlos Zubia, Plaza Zaharra... 156 00:10:16,880 --> 00:10:18,200 Henry? Primeran. 157 00:10:18,280 --> 00:10:22,720 Bere seme-alabak bagina bezala. Existentzia-krisiarekin noski, 158 00:10:22,760 --> 00:10:24,520 Gorbatxov, Fidel... 159 00:10:25,520 --> 00:10:27,880 Aita, joan behar dut, bihar arte, ados? 160 00:10:28,000 --> 00:10:28,960 Bai. 161 00:10:30,240 --> 00:10:31,280 Agur. 162 00:10:33,120 --> 00:10:34,880 Hugorekin doa uhartera. 163 00:10:34,960 --> 00:10:36,120 Ongi da. 164 00:10:37,160 --> 00:10:38,200 Onartu behar duzu. 165 00:10:39,120 --> 00:10:41,760 Aitak ez du Hugo negoziotik kanpo utzi nahi. 166 00:10:41,880 --> 00:10:44,080 Bere semea da, kirten hutsa bada ere. 167 00:10:45,080 --> 00:10:46,520 Bera behar duela dio. 168 00:10:47,880 --> 00:10:49,360 Yate patroia da Hugo. 169 00:10:53,640 --> 00:10:55,040 Zer dago uhartean? 170 00:10:55,800 --> 00:10:58,200 Gure kontuetarako armak gordetzen ditugu han. 171 00:10:59,440 --> 00:11:00,680 Erreserba bat bezala? 172 00:11:01,400 --> 00:11:02,240 Bai. 173 00:11:05,600 --> 00:11:07,400 Hugorekin bidali nazala. 174 00:11:09,320 --> 00:11:10,480 Zer diozu? 175 00:11:12,360 --> 00:11:14,760 Leok gauza garrantzitsuagok ditu buruan. 176 00:11:15,400 --> 00:11:17,200 Kontua Hugo kontrolatzea bada, 177 00:11:18,080 --> 00:11:18,920 ni joan naiteke. 178 00:11:20,160 --> 00:11:22,280 Hugok zure onetik aterako zaitu. 179 00:11:22,840 --> 00:11:23,880 Bihotza, 180 00:11:24,480 --> 00:11:26,520 umezurztegi batean hazi nintzen. 181 00:11:26,600 --> 00:11:27,880 Ohituta nago. 182 00:11:36,160 --> 00:11:39,920 Hugo kontrolatzen badugu, aitak eskertuko liguke. 183 00:11:40,920 --> 00:11:41,920 Bueno... 184 00:11:42,320 --> 00:11:43,440 Asko eskertuko liguke. 185 00:11:44,240 --> 00:11:45,520 Denbora beharko dut. 186 00:11:45,600 --> 00:11:47,600 Postuak igotzeko modu onena litzateke. 187 00:11:48,320 --> 00:11:52,680 Gaixotasunaren kontuarekin, aitak besteren esku utzi beharko ditu zereginak. 188 00:11:53,080 --> 00:11:56,040 Hori saihesten ari da, familia ez hausteko. 189 00:11:57,920 --> 00:11:59,600 Baina Hugo kontrolatzen badugu... 190 00:12:00,640 --> 00:12:03,320 arduratsuak garela erakutsiko diogu. 191 00:12:06,120 --> 00:12:08,040 Eta ardurarekin batera zer dator? 192 00:12:09,800 --> 00:12:11,240 Agintea? 193 00:12:11,320 --> 00:12:12,680 Hori da, laztana. 194 00:12:15,040 --> 00:12:17,800 Nork esan zuen hori, Churchillek? 195 00:12:45,920 --> 00:12:47,960 Kaixo! Pozten naiz zu ikusteaz! 196 00:12:48,040 --> 00:12:50,040 Txekieraz, "Pozten naiz zu ikusteaz" da. 197 00:12:50,120 --> 00:12:51,560 Ni ere pozten naiz. 198 00:12:51,640 --> 00:12:54,160 Ordu erdi dugu. Kendu zapatak eta igo zaitez. 199 00:12:55,720 --> 00:12:58,920 Liberiako ontzia Poloniatik irtengo da 10 000 erriflerekin 200 00:12:59,000 --> 00:13:01,080 eta "vodkaz" betetako edukiontziarekin. 201 00:13:01,840 --> 00:13:05,160 Algecirasko portuan utziko didate Hondurasera joan aurretik. 202 00:13:05,880 --> 00:13:09,400 Ados. Vodka, ezta? 203 00:13:09,480 --> 00:13:11,960 Orduan, guk kaxak portuan hartu behar ditugu? 204 00:13:12,040 --> 00:13:14,680 Ez, furgonetan ekarriko dizkizuete, kargatu 205 00:13:14,760 --> 00:13:16,080 eta uhartera eraman. 206 00:13:16,160 --> 00:13:18,160 Vodka. Ados. 207 00:13:18,240 --> 00:13:20,000 Hondurasera doan ontzi orok 208 00:13:20,080 --> 00:13:22,160 vodka ekarriko du Algecirasera, 209 00:13:22,840 --> 00:13:25,320 eta zuek biok uhartera eramango duzue. 210 00:13:26,240 --> 00:13:27,560 Hugok dakizki koordenatuak, 211 00:13:27,640 --> 00:13:30,560 berak nabigatuko du, zu komunikazioaz arduratu. 212 00:13:31,040 --> 00:13:33,080 -Ados. -Badakizu irratia erabiltzen? 213 00:13:35,240 --> 00:13:36,080 Ideiarik ez. 214 00:13:36,160 --> 00:13:37,640 Segituan irakatsiko dizut. 215 00:13:37,720 --> 00:13:40,280 Ez kezkatu, beste edonori galdetuko diot. 216 00:13:40,360 --> 00:13:43,000 Nori? Zu eta Hugo baino ez zarete joango. 217 00:13:43,520 --> 00:13:46,120 Familiak bakarrik daki non dagoen uhartea. 218 00:13:48,160 --> 00:13:49,040 Ongi da. 219 00:13:50,360 --> 00:13:52,960 Eta vodkaz betetako kaxak? 220 00:13:53,040 --> 00:13:55,120 Zamategian gordeko dituzue. 221 00:13:55,200 --> 00:13:56,160 Zamategian... 222 00:13:57,280 --> 00:13:59,040 Ziur zaude gai izango zarela? 223 00:14:00,680 --> 00:14:02,640 Bai, arazorik gabe. 224 00:14:02,720 --> 00:14:03,960 Dena ondo irtengo da. 225 00:14:40,720 --> 00:14:41,600 Iritsi dira. 226 00:14:42,240 --> 00:14:43,120 Hugo. 227 00:14:44,120 --> 00:14:45,320 Furgoneta iritsi da. 228 00:14:46,360 --> 00:14:47,480 Ba arduratu zaitez zu. 229 00:14:48,000 --> 00:14:49,320 -Barkatu? -Entzun, 230 00:14:49,400 --> 00:14:51,960 ni ontziko patroia naiz, ez langile bat. 231 00:14:52,080 --> 00:14:52,920 Zure aitak... 232 00:14:53,000 --> 00:14:55,720 Patroia badago aginduan, marinela lanera. 233 00:14:57,680 --> 00:15:00,320 Baina arazorik baduzu, deitu nire arrebari. 234 00:15:14,680 --> 00:15:16,600 Aizu! 235 00:16:06,440 --> 00:16:08,000 Ez al da hobeto 236 00:16:08,080 --> 00:16:10,160 kaxa denak ontzian sartu, 237 00:16:10,240 --> 00:16:11,920 eta gero, zamategira eramatea? 238 00:16:12,800 --> 00:16:15,760 Abiadura honetan, gau osoa emango dugu hemen. 239 00:16:16,800 --> 00:16:18,280 Kontua azkartzearren diot. 240 00:16:19,760 --> 00:16:22,000 Ez al da hobeto izango zu pikutara joatea? 241 00:16:23,240 --> 00:16:24,160 Artaburua. 242 00:16:35,520 --> 00:16:39,040 Zure emaztearen arte bilduma zoragarria iruditu zitzaidan. 243 00:16:39,120 --> 00:16:40,000 Benetan? 244 00:16:40,080 --> 00:16:43,840 National Endowement for the Artsen bekadun izan nintzela zenekien? 245 00:16:44,480 --> 00:16:47,880 Orduan egia da CIAk diru-laguntza ematen ziola. 246 00:16:47,960 --> 00:16:49,680 Artea ere lehiaketa da. 247 00:16:50,280 --> 00:16:53,480 Diru-laguntzei esker sortu zen Action Painting, 248 00:16:53,560 --> 00:16:55,600 Pollock, Koonig... 249 00:16:55,680 --> 00:16:58,920 Komunismoak Errealismo sozialista sortu zuen. 250 00:16:59,840 --> 00:17:01,640 Nahiago dut Pollock. 251 00:17:01,760 --> 00:17:02,760 Badakit. 252 00:17:03,560 --> 00:17:06,560 Dom Pérignon edaten duen ezkertiar bat bezalakoa zara, 253 00:17:06,599 --> 00:17:08,800 sabela eskuindarra dutelako. 254 00:17:09,839 --> 00:17:11,640 Ez adarrik jo, Gina. 255 00:17:14,040 --> 00:17:15,440 Honaino ekarri nauzu 256 00:17:15,520 --> 00:17:17,720 xanpaina eta arteari buruz hitz egiteko? 257 00:17:19,560 --> 00:17:23,319 Nikaraguako errifle eskaera handituko dugu, 10 000tik 15 000ra. 258 00:17:23,440 --> 00:17:24,480 Egin dezakezu? 259 00:17:25,720 --> 00:17:27,560 30 000 ere beharrezko bada. 260 00:17:28,319 --> 00:17:30,240 Bertan behera uzten ez banauzue... 261 00:17:32,280 --> 00:17:36,520 Iraniarrek Mawadi 8 milioi zor omen dizkiote hegazkin piezengatik. 262 00:17:37,720 --> 00:17:39,000 Ez daukat ideiarik ere ez. 263 00:17:40,160 --> 00:17:42,320 Ez? Tira, Gina. 264 00:17:43,040 --> 00:17:44,880 Iran gerran dago. 265 00:17:44,960 --> 00:17:47,240 Batzuetan likidezia arazoak dituzte, 266 00:17:47,320 --> 00:17:49,280 baina lasai, ez dizu eragingo. 267 00:17:50,080 --> 00:17:52,480 Errifleak ez dira diru horrekin ordaintzen? 268 00:17:54,200 --> 00:17:58,320 Lan ezin hobea egiten ari zara, Leo. Nikaragua da gure lehentasuna. 269 00:17:58,400 --> 00:18:00,080 Edozertan lagunduko zaitugu. 270 00:18:00,800 --> 00:18:03,520 Garrantzitsuena da bidalketak ez gelditzea. 271 00:18:06,320 --> 00:18:07,320 Hala bedi. 272 00:18:10,800 --> 00:18:15,240 Monzerrek zu proposatu zintuenean, zalantzak izan nituen. 273 00:18:15,320 --> 00:18:16,560 A, bai? Zergatik? 274 00:18:16,640 --> 00:18:20,560 Azpiegitura eta jende asko behar delako halako operazio batean. 275 00:18:20,640 --> 00:18:23,920 Eta zuk familia negozio bat bezala kudeatzen duzu. 276 00:18:24,560 --> 00:18:27,200 Familiarekin liskarrak egon daitezke, 277 00:18:27,280 --> 00:18:30,160 baina, beti konpontzen gara. 278 00:18:42,400 --> 00:18:44,040 Ziur ez duzula garagardorik nahi? 279 00:18:44,760 --> 00:18:45,760 Tira, motel. 280 00:19:29,720 --> 00:19:31,560 Hor dago uhartea. 281 00:19:36,760 --> 00:19:40,440 Aholku bat eman badiezazuket, 282 00:19:40,520 --> 00:19:42,760 ez egin nire arrebaren akats berdina. 283 00:19:44,080 --> 00:19:45,320 Ez nazazu gutxietsi. 284 00:19:46,200 --> 00:19:47,920 Ez zaitu gutxiesten. 285 00:19:48,520 --> 00:19:50,200 Ezagutzen duzula uste duzu? 286 00:19:50,280 --> 00:19:52,760 Familiarentzat onena egiten ari da. 287 00:19:52,800 --> 00:19:56,320 -Bere iritziz. -Gutxienez, zerbait egiten du. 288 00:19:56,400 --> 00:19:59,480 Zuk, bera iraintzeaz gain, eta potrojorran egoteaz gain 289 00:19:59,560 --> 00:20:01,080 nik kaxak mugitu bitartean... 290 00:20:01,160 --> 00:20:02,960 Esan dizut, yateko patroia naiz... 291 00:20:03,040 --> 00:20:05,720 Ez adarrik jo, Hugo. 292 00:20:05,800 --> 00:20:07,680 Uhartera iristean lagunduko didazu. 293 00:20:07,760 --> 00:20:09,320 Ez didazu agindurik emango niri. 294 00:20:12,560 --> 00:20:14,320 Bada, goazen Marbellara. 295 00:20:15,320 --> 00:20:16,760 Yatea zurea da, 296 00:20:16,800 --> 00:20:19,080 Guardia Zibilak geratzen bagaitu, zure ardura. 297 00:20:20,520 --> 00:20:21,640 Ezin gara itzuli. 298 00:20:22,280 --> 00:20:26,080 Bada, deitu aitari, konponbide bat eskatzeko. 299 00:20:26,160 --> 00:20:27,320 Zuk ikusi. 300 00:20:54,760 --> 00:20:56,240 Gelditu! 301 00:20:58,320 --> 00:20:59,440 Ongi da, goazen. 302 00:21:05,880 --> 00:21:06,960 Kaka! 303 00:21:18,800 --> 00:21:20,960 Banoa, ostia! 304 00:21:21,040 --> 00:21:23,240 Utzi hiletak. 305 00:21:25,480 --> 00:21:26,480 Ezin dut! 306 00:21:26,560 --> 00:21:27,400 Bat, bi, hiru. 307 00:21:37,000 --> 00:21:38,080 Goazen beste baten bila. 308 00:21:41,320 --> 00:21:42,440 Kontuz. 309 00:22:33,280 --> 00:22:34,600 Bueno ba. 310 00:22:35,320 --> 00:22:36,400 Bai. Itxi ezazu. 311 00:22:49,000 --> 00:22:50,800 Eta hau lehen bidaia da. 312 00:22:57,360 --> 00:22:58,880 Hugo lana oztopatzen ari da. 313 00:22:58,960 --> 00:23:01,120 Bera kontrolatuko zenuela esan zenuen. 314 00:23:01,960 --> 00:23:03,520 Saiatzen ari naiz, Leo. 315 00:23:03,600 --> 00:23:05,240 "Saiatu, saiatu". 316 00:23:05,320 --> 00:23:06,720 Hiru edo lau hilabete 317 00:23:06,800 --> 00:23:08,720 beharko ditugu dena gordetzeko. 318 00:23:08,800 --> 00:23:09,720 -Leo. -Horrela... 319 00:23:09,800 --> 00:23:13,320 Familiara iritsi berri da eta Hugo kontrolatzeko eskatu diozu. 320 00:23:13,400 --> 00:23:15,680 Zuek ez zarete hori egiteko gai izan... 321 00:23:15,760 --> 00:23:17,160 -25 urtetan. -"Kontrolatu" ez. 322 00:23:17,240 --> 00:23:18,960 Hugori "lagundu". 323 00:23:19,040 --> 00:23:20,080 Nik lagun dezaket. 324 00:23:21,320 --> 00:23:23,920 Ulertzen dut zer egiten duen, eta zergatik. 325 00:23:27,800 --> 00:23:29,360 Baina laguntza beharko dut. 326 00:23:29,440 --> 00:23:30,560 Laguntza? 327 00:23:33,000 --> 00:23:33,920 Beste gizon bat. 328 00:23:36,280 --> 00:23:37,120 Ez da posible. 329 00:23:37,200 --> 00:23:39,200 Hugok ulertu beharko du zaila dela. 330 00:23:39,280 --> 00:23:41,440 Ezin dute biek bakarrik egin. 331 00:23:41,520 --> 00:23:43,640 Ez dut yatean beste inor sartuko. 332 00:23:49,360 --> 00:23:51,000 Konfiantzazko pertsona bat da. 333 00:23:51,480 --> 00:23:54,000 Nire familiaz baino ez naiz fidatzen. 334 00:23:55,560 --> 00:23:56,760 Familiakoa da. 335 00:23:59,240 --> 00:24:00,200 Nire familiakoa. 336 00:24:07,040 --> 00:24:10,360 MALAGAKO AIREPORTUA 337 00:24:22,800 --> 00:24:24,680 -Zer moduz? -Zelan? 338 00:24:25,320 --> 00:24:26,400 Zer moduz zaude? 339 00:24:32,720 --> 00:24:34,720 Costa del Sol itzela. 340 00:24:34,800 --> 00:24:36,320 Ez al zenuen Marbella gorroto? 341 00:24:40,360 --> 00:24:42,920 Urte beterako dago alokatua, ados? 342 00:24:43,000 --> 00:24:47,560 Ez kezkatu uraz, argindarraz edo gasaz... 343 00:24:47,640 --> 00:24:49,200 Beste ezertaz ere ez. 344 00:24:51,240 --> 00:24:52,760 Ikusi dezakezunez, 345 00:24:52,840 --> 00:24:56,040 altzari gutxi batzuk ditu, zuk nahi bezala apaindu dezazun 346 00:24:56,120 --> 00:24:58,360 eta zure etxean bezala senti zaitezen. 347 00:25:03,640 --> 00:25:06,200 Eta? Zer deritzozu? 348 00:25:19,840 --> 00:25:21,160 Zoragarria da. 349 00:25:28,000 --> 00:25:29,760 Hugo umemoko bat da, 350 00:25:29,840 --> 00:25:31,760 baina kontrolatuko dugu. 351 00:25:31,840 --> 00:25:35,440 Aginte kate bat eratzea da kontua, bera egokitu dadin. 352 00:25:35,520 --> 00:25:37,280 Ez da edonolako negozioa. 353 00:25:37,360 --> 00:25:38,280 Noski. 354 00:25:39,160 --> 00:25:41,360 Lan gogorra zuk eta biok egingo dugu. 355 00:25:41,440 --> 00:25:44,200 Arazorik sortzen ez duen bitartean, 356 00:25:44,280 --> 00:25:46,000 bost axola zer egiten duen. 357 00:25:48,800 --> 00:25:50,800 Hilean milioi bat pezeta irabaziko dituzu, 358 00:25:52,000 --> 00:25:53,920 operaziorik egon ala ez. 359 00:25:54,000 --> 00:25:55,640 Nomina bat bezala? 360 00:25:56,960 --> 00:25:59,440 Tori, lehen bi hilabeteetako aurrerakina. 361 00:26:02,160 --> 00:26:03,720 Ez dut konturik banku honetan. 362 00:26:04,680 --> 00:26:05,800 Orain bai. 363 00:26:08,520 --> 00:26:10,200 Hau ikaragarria da. 364 00:26:10,600 --> 00:26:12,960 Ulertzen zaitut, ni berdin sentitu nintzen. 365 00:26:13,080 --> 00:26:14,160 Bai. 366 00:26:27,280 --> 00:26:30,280 Edonoiz deseroso sentitzen bazara... 367 00:26:30,840 --> 00:26:32,320 Deseroso? 368 00:26:32,400 --> 00:26:34,640 Bai, honekin guztiarekin. 369 00:26:35,400 --> 00:26:36,280 Zuri gertatu zaizu? 370 00:26:38,440 --> 00:26:39,520 Ez. 371 00:26:41,120 --> 00:26:43,520 Oraingoz, ni primeran sentitzen naiz. 372 00:26:43,600 --> 00:26:47,000 Ezkontzara ez gonbidatu izana ere barkatuko dizut. 373 00:26:47,080 --> 00:26:47,920 Tira, Manuel. 374 00:26:48,000 --> 00:26:51,080 -Hori faradtarren kontua izan zen. -Lasai, motel. 375 00:26:51,160 --> 00:26:52,400 Oskar, halakoa zara zu. 376 00:26:53,200 --> 00:26:55,520 Behar duzunean gogoratzen zara jendeaz. 377 00:26:55,600 --> 00:26:56,720 Baina lasai. 378 00:26:56,800 --> 00:26:58,080 Hugoz arduratuko naiz. 379 00:27:03,320 --> 00:27:05,560 Kakati hutsa zara. 380 00:27:05,680 --> 00:27:08,680 Kakatia ez, baina ez neukan ideiarik ere ez. 381 00:27:08,800 --> 00:27:11,080 -Ez da horren zaila. -Irakatsidazu. 382 00:27:11,160 --> 00:27:12,760 Eta kontrola galtzen badu? 383 00:27:12,840 --> 00:27:14,360 Zer san nahi duzu? 384 00:27:14,440 --> 00:27:16,640 Ez du kontrola galduko, fida zaitez. 385 00:27:18,560 --> 00:27:21,120 Ene bada, zeharo zorabiatuta dago. 386 00:27:21,200 --> 00:27:23,960 Jainko maitea, Oskar. Ondo zaude? 387 00:27:25,280 --> 00:27:26,760 Kamamila bat nahi duzu? 388 00:27:30,560 --> 00:27:33,040 Ez dut gezurrik esan. Eman. 389 00:27:33,120 --> 00:27:35,240 Ez dut inoiz gezurrik esaten! 390 00:27:36,400 --> 00:27:37,760 Ez. 391 00:27:37,840 --> 00:27:40,080 -Hemen ahoberokeriarik ez. -Ez. 392 00:27:40,160 --> 00:27:42,320 Hara, begira, erregea. 393 00:28:36,520 --> 00:28:37,560 Oraintxe nator. 394 00:28:42,440 --> 00:28:44,920 -Dena ondo? -Primeran. 395 00:28:45,000 --> 00:28:48,040 Segituan iritsiko gara uhartera. 396 00:28:48,720 --> 00:28:50,440 -Primeran. -Aizu. 397 00:28:53,000 --> 00:28:54,600 Nondik atera duzu? 398 00:28:54,680 --> 00:28:55,520 Zer? 399 00:28:56,240 --> 00:28:58,800 Manuel. 400 00:28:59,960 --> 00:29:01,080 Nire osaba da. 401 00:29:02,720 --> 00:29:05,880 Ez duzue antzik. 402 00:29:05,960 --> 00:29:09,200 Bat ere ez. 403 00:29:10,400 --> 00:29:11,360 Bai. 404 00:29:18,720 --> 00:29:20,040 Zer demontre zabiltza? 405 00:29:22,600 --> 00:29:23,960 Zer esan nahi duzu? 406 00:29:24,040 --> 00:29:26,680 Nire autoritatea sendotzera etorri zara. 407 00:29:26,800 --> 00:29:28,480 Eta zer ari naiz ba egiten? 408 00:29:28,560 --> 00:29:30,160 Ez daukat ideiarik ere ez. 409 00:29:33,960 --> 00:29:34,960 Manuel. 410 00:29:35,440 --> 00:29:36,600 Zer nahi duzu? 411 00:29:36,680 --> 00:29:38,920 Garrasi egin eta zu itzela zarela esatea? 412 00:29:39,000 --> 00:29:40,240 Nire alde egon behar zara. 413 00:29:40,320 --> 00:29:43,080 Mutiko gaztea da, beldurrez beteta dago. 414 00:29:43,960 --> 00:29:46,480 Haurtzaro erraza izan du, eta frogatu nahi... 415 00:29:46,560 --> 00:29:48,720 Ez zara bera psikoanalizatzera etorri. 416 00:29:48,800 --> 00:29:51,880 Mundu guztiak min egin nahi diola uste du! 417 00:29:51,960 --> 00:29:53,240 Ez al duzu ulertzen? 418 00:29:55,200 --> 00:29:57,120 -Berak behar duena eman diot. -Zer? 419 00:29:57,200 --> 00:29:59,120 Enpatia. 420 00:29:59,200 --> 00:30:00,960 -Konplizitatea. -Lurra begi bistan! 421 00:30:01,040 --> 00:30:02,920 -Lurra! -Lurra! 422 00:30:05,400 --> 00:30:07,240 -Lurra! -Lurra! 423 00:30:08,960 --> 00:30:10,880 Lurra begi bistan, kapitaina! 424 00:30:10,960 --> 00:30:11,840 Zakurraren bibolinak. 425 00:30:11,920 --> 00:30:13,760 Arrazoi zuen. 426 00:30:13,840 --> 00:30:16,840 Arazo bat konpontzen laguntzeko ekarri nuen. 427 00:30:16,920 --> 00:30:18,680 Eta hori egiten ari zen. 428 00:30:20,480 --> 00:30:23,280 Nor da kapitaina? Ni naiz! 429 00:30:23,360 --> 00:30:24,680 Kapitain, hemen! 430 00:30:32,600 --> 00:30:35,760 Ez barre egin. Inoiz jango duzun arrozik onena. 431 00:30:35,840 --> 00:30:39,080 -Esango dizut non dagoen. -Zuk eramango nauzu. 432 00:30:49,680 --> 00:30:51,640 Nekatuta, ala? 433 00:30:51,760 --> 00:30:53,240 -Ez niri agure esan! -Agure! 434 00:30:53,320 --> 00:30:56,480 Egurra emango dizut. Zer agure eta agure ondoko? 435 00:30:57,320 --> 00:31:00,560 Txiki-txiki egingo zaitut. Eman zigarro bat. 436 00:31:00,640 --> 00:31:03,240 Bidaia horretan bi gauza ikasi nituen. 437 00:31:03,320 --> 00:31:07,400 Arreta nahi zuen umemoko bat zela Hugo, 438 00:31:08,720 --> 00:31:10,680 eta armekin trafikatzeko, 439 00:31:10,760 --> 00:31:13,440 ez dagoela enpatia bezalakorik. 440 00:31:14,400 --> 00:31:16,120 Amerikar maiteok, 441 00:31:16,200 --> 00:31:19,520 Erdialdeko Amerikako mehatxu baten berri eman behar dizuet, 442 00:31:19,600 --> 00:31:21,120 zeinak Estatu Batuetako segurtasuna arriskuan jartzen duen. 443 00:31:21,200 --> 00:31:24,680 Hilabete horiek eromena izan ziren. 444 00:31:25,280 --> 00:31:28,080 James Bonden filma zirudien. 445 00:31:30,800 --> 00:31:32,760 Sexua zegoen, ideologia... 446 00:31:32,880 --> 00:31:34,040 NIKARAGUAKO HERRIA BORROKAN 447 00:31:34,120 --> 00:31:36,480 ...misio sekretuak. 448 00:31:36,560 --> 00:31:39,640 Gauza historiko bat egiten ari zaren sentipena, 449 00:31:39,720 --> 00:31:43,560 aldaketa bat sor dezakezula, eta bitartean, aberastu. 450 00:31:53,560 --> 00:31:55,360 Ni, gimnasioko komisioekin. 451 00:31:57,240 --> 00:31:59,880 Leo, armaz betetako uhartearekin. 452 00:32:03,360 --> 00:32:05,680 Eta aiatola Khomeini ere bai. 453 00:32:06,120 --> 00:32:09,400 Negozio hori amaigabea zen. 454 00:32:10,480 --> 00:32:13,440 Ez genituen armak eta bonbak bakarrik saltzen, 455 00:32:13,520 --> 00:32:15,520 gauza garrantzitsuago bat ere bai... 456 00:32:18,520 --> 00:32:19,400 Etorkizuna. 457 00:33:05,960 --> 00:33:08,480 Oraingoz, 80 errifle behar ditut, 458 00:33:08,560 --> 00:33:10,400 baina munizio asko. 459 00:33:10,480 --> 00:33:12,120 Hiru astetan lor dezakezu? 460 00:33:12,560 --> 00:33:14,720 Ez duzu Jerusalem hartuko azkenean? 461 00:33:16,760 --> 00:33:19,240 Sionistaz betetako hotel batekin konformatuko naiz. 462 00:33:20,280 --> 00:33:22,080 -Khalid... -Ez kezkatu. 463 00:33:22,520 --> 00:33:24,600 Afrikan izango da. Odolik gabe. 464 00:33:24,680 --> 00:33:27,000 Gure aukerak hobetzeko bakarrik da. 465 00:33:27,320 --> 00:33:28,440 Laguntzarik duzu? 466 00:33:29,080 --> 00:33:30,000 Leo... 467 00:33:31,320 --> 00:33:33,240 Laguntza politikoa esan nahi dut. 468 00:33:33,320 --> 00:33:34,160 Noski! 469 00:33:34,880 --> 00:33:37,680 Nire kamaraden eta Palestina osoaren laguntza daukat. 470 00:33:39,800 --> 00:33:40,840 Ondo da. 471 00:33:41,600 --> 00:33:43,880 Gogoko duzun hondartzara eramango ditut. 472 00:33:44,000 --> 00:33:45,200 Oraneko kostakoa? 473 00:33:46,120 --> 00:33:47,400 Bazkaltzera gonbidatuko zaitut. 474 00:33:47,920 --> 00:33:48,800 Ez. 475 00:33:50,760 --> 00:33:53,440 Nire seme eta suhia arduratzen dira horretaz. 476 00:33:54,080 --> 00:33:55,600 Hugori ardura bat eman diozu? 477 00:33:57,040 --> 00:33:58,520 Nagusi egin dela dirudi. 478 00:34:00,840 --> 00:34:02,120 Bazen garaia. 479 00:34:04,400 --> 00:34:05,760 Bazen garaia, bai. 480 00:34:11,880 --> 00:34:15,199 Ezustean harrapatu nau. Ez nekien horrela egiten zuela tiro... 481 00:34:15,320 --> 00:34:16,600 Harrigarria izan da. 482 00:34:17,000 --> 00:34:19,360 -Milesker probatzen uzteagatik. -Agur. 483 00:34:23,159 --> 00:34:24,520 Fonda jauna! 484 00:34:24,639 --> 00:34:25,760 Mawad. 485 00:34:35,320 --> 00:34:36,159 Orain zuen laguna da? 486 00:34:36,920 --> 00:34:38,480 Hemen zegoen, besterik ez. 487 00:34:38,560 --> 00:34:41,000 Frankotiratzaile erriflea erakutsi digu. 488 00:34:42,000 --> 00:34:43,760 -Tanke bat zeharkatu dezake. -Aparta da. 489 00:34:43,840 --> 00:34:45,840 Errusiako Dragunova baino askoz hobea. 490 00:34:47,600 --> 00:34:49,000 Zein da arazoa? 491 00:34:49,440 --> 00:34:51,520 Orain denekin harreman ona dugu, ezta? 492 00:34:52,040 --> 00:34:53,199 Zure aitak deitu dit. 493 00:34:54,199 --> 00:34:55,280 Beste bidaia bat. 494 00:34:56,400 --> 00:34:58,280 Ez al genuen uhartearena bukatu? 495 00:34:58,360 --> 00:34:59,920 Oraneko hondartzaren ezer dakizu? 496 00:35:08,320 --> 00:35:11,520 ALJERIA 497 00:35:32,120 --> 00:35:34,200 Belaontzi baten zain al gaude? 498 00:35:36,200 --> 00:35:38,040 Bi zodiak esan dute. 499 00:35:38,120 --> 00:35:40,840 Lurretik edo uretatik iritsi daitezke. 500 00:37:27,000 --> 00:37:28,400 Iritsi dira! 501 00:37:40,360 --> 00:37:41,480 Horiek al dira? 502 00:37:54,360 --> 00:37:56,560 Zelako lo kuluxka, ezta? 503 00:38:05,360 --> 00:38:10,280 Nire planetan ez zen sartzen osaba eta koinatua oheratzea, benetan. 504 00:38:11,520 --> 00:38:14,680 Agian zerbait esan beharko nukeen, hura eten. 505 00:38:14,800 --> 00:38:17,960 Halako gauzak gaizki bukatu daitezkeelako. 506 00:38:19,440 --> 00:38:22,640 Baina ez nuen ezer esan. 507 00:38:53,920 --> 00:38:57,440 1986KO URRIAREN 5A 508 00:39:01,520 --> 00:39:02,520 Bai? 509 00:39:02,600 --> 00:39:04,320 Ikusi duzu Nikaraguakoa? 510 00:39:06,000 --> 00:39:07,320 Zer? 511 00:39:07,400 --> 00:39:09,880 Nire izena Eugene Hasenfus da. 512 00:39:09,960 --> 00:39:12,960 Atzo harrapatu ninduten. 513 00:39:13,040 --> 00:39:14,800 Atzo harrapatu ninduten. 514 00:39:14,880 --> 00:39:17,160 Nikaraguako hegoaldean. 515 00:39:17,280 --> 00:39:18,600 Ze gertatu da? 516 00:39:19,160 --> 00:39:21,440 CIAren hegazkina bota dute Nikaraguan. 517 00:39:22,600 --> 00:39:25,120 Pilotua harrapatu dute eta dena esaten ari da. 518 00:39:25,160 --> 00:39:26,640 Zer esan du? 519 00:39:26,680 --> 00:39:29,480 Contrasentzako armak CIAk daramatzala Europatik. 520 00:39:29,560 --> 00:39:30,920 Eta badakizu nola, ezta? 521 00:39:31,560 --> 00:39:32,760 Kaka. 522 00:39:32,840 --> 00:39:34,840 Deitu Kaspar, bertan behera uzteko dena. 523 00:39:34,920 --> 00:39:36,320 Atzo irten zen ontzia. 524 00:39:37,480 --> 00:39:39,360 -Algeciraserako bidean da. -Zer? 525 00:39:50,600 --> 00:39:51,600 Gina. 526 00:39:55,440 --> 00:39:56,920 Minutu bat daukat. 527 00:39:57,000 --> 00:39:58,600 Nire ontzia Baltikoan dago. 528 00:39:58,640 --> 00:40:01,440 Algecirasen atrakatzen badute, poliziak miatuko du. 529 00:40:01,520 --> 00:40:03,920 Dena bertan behera utzi behar dugu. 530 00:40:05,680 --> 00:40:07,480 Lagunduko zenidala esan zenuen. 531 00:40:07,600 --> 00:40:08,440 Ezinbestekoa da. 532 00:40:08,520 --> 00:40:10,560 Kongresuan azalpenak eskatuko dituzte. 533 00:40:10,640 --> 00:40:13,160 Izorratu egingo naiz Mawad Irandarrekin bezala? 534 00:40:13,280 --> 00:40:15,680 Ez, Mawadek ez dauka ezer. 535 00:40:15,800 --> 00:40:17,880 Zuk 15 000 errifle dituzu. 536 00:40:18,280 --> 00:40:20,000 Saldu afrikarrei, 537 00:40:20,080 --> 00:40:21,640 palestinarrei, Irlandarrei... 538 00:40:22,320 --> 00:40:24,920 Ezin dut egun batetik bestera tratu bat itxi. 539 00:40:25,000 --> 00:40:27,880 Hori da zure lana, ezta? 540 00:40:28,200 --> 00:40:29,320 -Gina... -Barkatu. 541 00:40:29,400 --> 00:40:30,840 Ni ere ez nago ondo. 542 00:40:39,960 --> 00:40:41,200 Richard kontsula? 543 00:40:41,320 --> 00:40:42,360 Ganorabako bat da. 544 00:40:42,440 --> 00:40:43,880 Inork ez dio erantzuten, 545 00:40:44,000 --> 00:40:46,800 eta % 30eko komisioa eskatzeko kapaz da. 546 00:40:47,440 --> 00:40:50,400 -Fronte Polisarioa. -Korapilatsuegia da hori. 547 00:40:50,520 --> 00:40:52,200 Ni arduratu naiteke. 548 00:40:52,360 --> 00:40:54,600 Baimen asko behar ditugu, ez dago astirik. 549 00:40:54,640 --> 00:40:56,400 Bihar itsasartera iritsiko da. 550 00:40:57,560 --> 00:40:59,800 Eta Monzer? Deitu dezala Gaddafi. 551 00:40:59,880 --> 00:41:01,640 Ez, ez dut Monzer deituko. 552 00:41:02,120 --> 00:41:02,960 Zergatik ez? 553 00:41:03,040 --> 00:41:05,160 Ontzi hori toxikoa delako. 554 00:41:05,200 --> 00:41:06,640 Monzer ere saltsan zegoen. 555 00:41:06,760 --> 00:41:09,800 Gure arazoa da, ostia! Ez dut inor honekin zikinduko. 556 00:41:14,600 --> 00:41:15,680 Henry? 557 00:41:16,320 --> 00:41:18,440 Henryk Gaddafi ezagutzen du. 558 00:41:19,200 --> 00:41:21,160 Gertatu dena azaldu beharko diozu. 559 00:41:22,560 --> 00:41:24,680 Bai, Henry familiakoa da. 560 00:41:24,840 --> 00:41:25,680 Ondo atera liteke. 561 00:41:26,760 --> 00:41:29,880 Pragatik lagundu gaitzan eskatuko diogu Henryri? 562 00:41:31,840 --> 00:41:33,640 Sara, deitu Henry kabina batetik. 563 00:41:36,640 --> 00:41:38,160 Nora zoaz? 564 00:41:38,200 --> 00:41:39,400 Zuri bost. 565 00:41:49,880 --> 00:41:50,840 Hugo. 566 00:41:51,400 --> 00:41:52,360 Nora zoaz? 567 00:41:52,800 --> 00:41:54,840 Errespetatuko nauten nonbaitera. 568 00:41:54,960 --> 00:41:55,800 Zaude. 569 00:41:55,880 --> 00:41:58,880 Inork ez jaramon egiteaz kokoteraino nago. 570 00:41:58,960 --> 00:42:01,360 -Ulertzen zaitut. -Ez duzu ulertzen. 571 00:42:01,440 --> 00:42:02,600 Joan Mawad ikustera. 572 00:42:05,000 --> 00:42:05,920 Zer? 573 00:42:08,000 --> 00:42:09,680 Ezkontza egunetik gogoko zaitu. 574 00:42:10,680 --> 00:42:13,000 Kabroi hutsa da, baina bi egunetan 575 00:42:13,080 --> 00:42:15,120 saldu eta komisio ona lor dezake. 576 00:42:20,680 --> 00:42:22,640 Zergatik ez duzu barruan esan? 577 00:42:23,960 --> 00:42:26,160 Nik ez dut behar aitak balora nazala. 578 00:42:28,640 --> 00:42:29,600 Bai. 579 00:42:30,080 --> 00:42:33,160 Bat-batean atsegin nauzu, eta lagundu nahi didazu? 580 00:42:34,960 --> 00:42:36,840 Erakutsi adorea, Hugo. 581 00:42:36,920 --> 00:42:39,320 Ez dizutela jaramonik egiten esaten duzu. 582 00:42:39,680 --> 00:42:41,360 Emaiezu muturrean, eta frogatu 583 00:42:41,480 --> 00:42:43,800 konponbideak bilatzen dakizula. 584 00:42:44,520 --> 00:42:47,760 Inork ez du espero zu Mawadengana joatea. 585 00:42:51,920 --> 00:42:54,600 Edo horren ordez, kokaina esnifatu dezakezu 586 00:42:54,640 --> 00:42:56,320 eta bi egun lelotua eman. 587 00:42:56,440 --> 00:42:58,760 Niri bost, Hugo. 588 00:42:59,200 --> 00:43:00,600 Baina pentsatu ondo. 589 00:43:01,160 --> 00:43:03,800 Hori da familiarengatik egin dezakezun onena? 590 00:43:24,120 --> 00:43:25,800 -Zer esan diozu? -Ezer ere ez. 591 00:43:27,640 --> 00:43:29,480 Hanka sartzen utziko diot. 592 00:43:29,560 --> 00:43:31,440 Henryk esan zigun bezala. 593 00:43:59,680 --> 00:44:01,240 Hugo naiz. 594 00:44:02,520 --> 00:44:05,480 Hugo Farad. Mawad jaunarekin hitz egin nahi dut. 595 00:44:24,440 --> 00:44:26,360 Gaddafik ez du interesik. 596 00:44:27,320 --> 00:44:28,520 Ez da posible, Henry. 597 00:44:28,600 --> 00:44:31,000 CIA atzean dagoen susmoa du. 598 00:44:31,360 --> 00:44:34,600 Nikaraguakoaren ondoren eroslerik gabeko ontzi bat... 599 00:44:41,120 --> 00:44:42,600 Beste erosle bat dut. 600 00:44:43,600 --> 00:44:44,960 Gutxiago eskaini dute. 601 00:44:45,040 --> 00:44:48,280 Baina Mediterraneoan portua eskaini dute. 602 00:44:48,360 --> 00:44:49,360 Nor? 603 00:44:49,680 --> 00:44:51,080 Jugoslavia? 604 00:44:51,160 --> 00:44:54,040 Ziurrenik birsaltzeko nahiko dute. Milioi erdiaren truke. 605 00:44:54,120 --> 00:44:55,800 Milioi erdi? Mesedez! 606 00:44:55,880 --> 00:44:58,520 -Eta beste miloi erdi errublotan. -Gutxi da. 607 00:44:58,920 --> 00:45:00,560 Baina gure aukera bakarra da. 608 00:45:00,680 --> 00:45:02,720 Kostuak ordaintzeko adina ere ez da. 609 00:45:03,440 --> 00:45:05,440 Ontzia galtzea okerragoa da, 610 00:45:05,520 --> 00:45:07,120 edo itsasoan konfiskatzea. 611 00:45:24,280 --> 00:45:25,760 Zer egiten duzu hemen? 612 00:45:25,840 --> 00:45:27,240 -Aita. -Ixo. 613 00:45:28,000 --> 00:45:30,440 Laguntza eskatu dit, lagunduko dizuet. 614 00:45:31,680 --> 00:45:32,880 Hitz egin dezakegu? 615 00:45:45,520 --> 00:45:47,360 Xede erabilerako baimena da, 616 00:45:47,440 --> 00:45:50,160 Filipinakeko gobernuarena. 617 00:45:53,880 --> 00:45:56,760 Armaz betetako ontzi bat duzu. 618 00:45:56,840 --> 00:46:00,160 Dokumentu honekin, Ozeano Barera irten daiteke ontzia. 619 00:46:00,880 --> 00:46:04,720 Nire bezeroak 200 dolar ordainduko ditu errifle bakoitzeko. 620 00:46:04,800 --> 00:46:07,680 Bien artean banatzeko bi milioiko 621 00:46:07,760 --> 00:46:09,880 etekina da hori. 622 00:46:11,040 --> 00:46:12,400 Zer diozu? 623 00:46:14,080 --> 00:46:15,280 Salduta dago. 624 00:46:16,520 --> 00:46:17,520 Zer? 625 00:46:19,120 --> 00:46:20,800 Ontzia salduta dago. 626 00:46:24,880 --> 00:46:26,000 Leo... 627 00:46:27,720 --> 00:46:30,240 badakit libiarrekin hitz egiten ari zarela. 628 00:46:30,320 --> 00:46:32,240 Ez, nire semea nahasi egin da. 629 00:46:32,640 --> 00:46:35,360 Nahiago nuke ontzia galdu zurekin tratua egin aurretik. 630 00:46:37,360 --> 00:46:39,000 Burutik jota zaude. 631 00:46:39,080 --> 00:46:40,720 Baliteke. 632 00:46:41,200 --> 00:46:42,960 Galbidera eramango zaituzte. 633 00:46:45,680 --> 00:46:47,320 Ez da zure arazoa. 634 00:46:51,880 --> 00:46:55,280 Aukera bat ematera etorri naiz. 635 00:46:56,200 --> 00:46:58,440 Iragana ahaztu eta hutsetik has... 636 00:46:58,520 --> 00:47:00,360 Ez dago hasteko ezer. 637 00:47:00,960 --> 00:47:03,280 Orduan zer nahi duzu? 638 00:47:03,960 --> 00:47:05,400 Gerra bat? 639 00:47:44,480 --> 00:47:45,680 Itxi jugoslaviarrena. 640 00:47:46,800 --> 00:47:48,520 Aita, mesedez... 641 00:47:51,320 --> 00:47:52,960 Leo, mesedez! 642 00:47:55,880 --> 00:47:57,160 Laguntzea nahi nuen! 643 00:47:59,600 --> 00:48:00,480 Ostia! 644 00:48:02,600 --> 00:48:05,920 Laguntzea nahi nuen, ostia. Laguntzea nahi nuen! 645 00:48:07,400 --> 00:48:08,840 Amerikar maiteok, 646 00:48:08,920 --> 00:48:11,360 askotan esan dut, ez nuela ezer esango 647 00:48:11,440 --> 00:48:15,760 Iran eta Contras kontuari buruz 648 00:48:15,840 --> 00:48:17,360 bistak bukatu arte. 649 00:48:17,960 --> 00:48:19,720 Momentu hori iritsi da, 650 00:48:19,800 --> 00:48:23,560 eskarmentu batzuei buruz hitz egingo dut gaur. 651 00:48:23,640 --> 00:48:27,680 Baina egon lasai, ez da gaur gaueko gai bakarra. 652 00:48:27,760 --> 00:48:30,160 Etorkizunari buruz 653 00:48:30,240 --> 00:48:34,680 eta aurrera jarraitzeari buruz ere hitz egingo dugu. 654 00:48:34,760 --> 00:48:38,920 Azken bederatzi hilabetek nahasgarriak eta mingarriak izan dira herrialdearentzat. 655 00:48:39,040 --> 00:48:41,200 Gertatu denari buruz 656 00:48:41,280 --> 00:48:43,720 zalantza asko izango dituzue. 657 00:48:43,800 --> 00:48:46,480 Baina nire konpromisoa 658 00:48:46,560 --> 00:48:49,480 zalantzan ez egotea espero dut. 659 00:50:45,800 --> 00:50:47,800 Azpitituluak: Leire 660 00:50:47,880 --> 00:50:49,880 Ikuskatzailea: Maialen Rubio