1 00:00:33,680 --> 00:00:35,120 Bizirik atera zara? 2 00:00:36,760 --> 00:00:40,040 -Urte betez Islandian zigortuta. -Beroaren mira izango zenuen. 3 00:00:40,080 --> 00:00:43,800 15 dolar baino gutxiagoko pizzak dituen edozein lekuren mira nuen. 4 00:00:43,880 --> 00:00:45,480 Zuk nahi duzulako. 5 00:00:46,400 --> 00:00:50,240 Igoera eska zenezake edo Marbellara erretiratu, nahi izanez gero. 6 00:00:50,720 --> 00:00:51,720 A, bai? 7 00:00:51,800 --> 00:00:53,120 Auzokideak izango ginateke. 8 00:01:02,120 --> 00:01:03,640 Bai, gogoratzen dut Henry. 9 00:01:04,400 --> 00:01:06,440 Panaman elkar ikusi genuen behin. 10 00:01:07,200 --> 00:01:09,360 Kalte asko eragin dizkigu kabroiak. 11 00:01:09,440 --> 00:01:12,200 Agente onenetakoa da, denek nahi dute. 12 00:01:12,280 --> 00:01:13,560 MI6ak, Mossadek, 13 00:01:13,680 --> 00:01:17,640 -Frantziako DGSEak, denek. -Ez didazu saldu behar. Zer nahi du? 14 00:01:18,840 --> 00:01:21,760 AEBetan egon nahi du 72 ordutan, 15 00:01:21,840 --> 00:01:23,400 babes federalarekin 16 00:01:23,960 --> 00:01:27,480 eta bere karguarekin bat datorren bizitza osorako soldatarekin. 17 00:01:27,560 --> 00:01:29,840 Txekoslovakiatik atera dezagun nahi baduzu, 18 00:01:29,920 --> 00:01:31,160 erantzuna ezezkoa da. 19 00:01:31,240 --> 00:01:32,400 Nik aterako dut. 20 00:01:32,479 --> 00:01:33,360 Zuk? 21 00:01:34,360 --> 00:01:37,360 Zuk prestatu auto bat Pragan Austriako matrikularekin. 22 00:01:37,800 --> 00:01:40,120 Ulertzen duzu zer esaten ari zaren? 23 00:01:40,479 --> 00:01:42,479 Henry inteligentzia burua da. 24 00:01:42,560 --> 00:01:43,640 Gertutik jarraitzen dute. 25 00:01:43,720 --> 00:01:46,800 Ezin du mugarik gurutzatu edozein pasaporte erabilita ere. 26 00:01:46,880 --> 00:01:48,560 Ez du pasaporterik erabiliko. 27 00:01:48,640 --> 00:01:50,680 -Burutik jota zaude. -Ez, Gina. 28 00:01:51,360 --> 00:01:53,080 Ondo dakit zergatik egiten dudan. 29 00:01:54,440 --> 00:01:56,000 Henry emango dizut 30 00:01:56,880 --> 00:01:58,320 Mawaden truke. 31 00:01:59,000 --> 00:02:01,400 -Zer? -Mawad zuen babespean dago. 32 00:02:02,120 --> 00:02:04,080 Zure baimena behar dut. 33 00:02:04,440 --> 00:02:06,600 -Baimena zertarako? -Zer uste duzu? 34 00:02:07,640 --> 00:02:10,880 Kubako inteligentzia agenterik onena emango dizut. 35 00:02:10,919 --> 00:02:13,560 Zure nagusiek xanpaina eta kabiarrarekin ospatuko dute. 36 00:02:13,600 --> 00:02:15,520 Bizitza aldatuko dizu. 37 00:02:16,160 --> 00:02:17,440 Ez dizut sinisten. 38 00:02:17,560 --> 00:02:19,800 Zuk lortu auto bat Pragan. Ikusiko duzu. 39 00:02:20,600 --> 00:02:22,680 Gaizki ateratzen bada, ez dizu eragingo. 40 00:02:23,079 --> 00:02:26,160 Ondo ateratzen bada, Mawadenak egin du. 41 00:02:26,840 --> 00:02:28,360 Eta ez nabil txantxetan. 42 00:02:33,440 --> 00:02:35,040 Oraindik puruak erretzen dituzu? 43 00:02:35,880 --> 00:02:36,760 Zer ba? 44 00:02:37,440 --> 00:02:40,079 Kubako zigarro denda bat dago Pragan, 45 00:02:40,600 --> 00:02:43,240 Vienakoa ondo irteten bada, ospatu beharko dugu. 46 00:02:43,320 --> 00:02:44,960 Ez ospatu aldez aurretik. 47 00:02:46,800 --> 00:02:48,720 Zer nahi duzu? Cohiba Lancerosa? 48 00:02:49,840 --> 00:02:51,600 Hori gizonezkoentzat da, Leo. 49 00:02:52,120 --> 00:02:54,079 Nik Panetelasak erretzen ditut, 50 00:02:54,680 --> 00:02:55,640 finak. 51 00:02:56,000 --> 00:02:57,240 Eta Montecristoak. 52 00:03:00,280 --> 00:03:01,320 FARADTARRAK 53 00:03:01,400 --> 00:03:02,840 1987ko azaroan 54 00:03:02,920 --> 00:03:04,960 komunismoak indartsua zirudien. 55 00:03:05,480 --> 00:03:08,280 Sobietarrek bere iraultzaren 70. urteurrena 56 00:03:08,360 --> 00:03:10,440 ospatu zuten, indarra erakutsiz. 57 00:03:11,280 --> 00:03:14,640 Baina itxurak baino ez diren, egiatan, 58 00:03:14,720 --> 00:03:17,760 Afganistan egurra ematen ari zitzaion. 59 00:03:18,880 --> 00:03:22,520 Nikaraguan, Contra gero eta indartsuagoa zen 60 00:03:22,600 --> 00:03:25,360 eta gobernua negoziatzen hasi beharko zen laster. 61 00:03:26,000 --> 00:03:29,640 Afrikan, angolarrak, kubatarrak eta hegoafrikarrak 62 00:03:29,720 --> 00:03:32,840 Cuito Cuanavaleko gudurako prestatzen ari ziren, 63 00:03:33,760 --> 00:03:35,560 Gerra Hotzeko azkena. 64 00:03:36,600 --> 00:03:38,880 Hau dena geroago jakin nuen, 65 00:03:38,960 --> 00:03:43,040 zeren mundua eraldatzen ari zen bitartean, 66 00:03:44,240 --> 00:03:47,680 nire geopolitika dena, etxeko-lanak ziren, 67 00:03:48,800 --> 00:03:50,360 nire semea zaintzea, 68 00:03:51,120 --> 00:03:53,640 eta independizatzeko etxe bat bilatzea. 69 00:03:56,200 --> 00:04:00,400 AZKEN ETXEBIZITZAK SALGAI COTO DE MIRALLESEN 70 00:04:02,000 --> 00:04:03,280 Hauxe, ikusi. 71 00:04:03,360 --> 00:04:06,560 300 metro karratu ditu, bi solairu eta atikoa. 72 00:04:10,040 --> 00:04:11,560 Ez dauka igerilekurik. 73 00:04:11,640 --> 00:04:12,840 Guk jarri dezakegu. 74 00:04:12,920 --> 00:04:14,720 Tokia dago terrazaren atzean. 75 00:04:17,000 --> 00:04:19,200 Ez al daude etxe gehiegi inguruan? 76 00:04:19,640 --> 00:04:21,600 Jende arrunta horrela bizi da, aita. 77 00:04:22,360 --> 00:04:23,360 Bueno. 78 00:04:23,440 --> 00:04:24,240 Ni prest nago. 79 00:04:24,360 --> 00:04:26,000 Goazen. Dena hartu duzue? 80 00:04:26,080 --> 00:04:27,240 -Bai. -Hartu nire maleta. 81 00:04:27,360 --> 00:04:28,520 Oraintxe noa. 82 00:04:28,600 --> 00:04:32,040 Ama, egia da Pragan ez dagoela xanpurik edo bainurako gelik? 83 00:04:32,320 --> 00:04:34,800 Ez, baina errusiarrak dira, usain arraroa dute. 84 00:04:34,880 --> 00:04:36,320 Oso ondo. 85 00:04:36,360 --> 00:04:38,760 Eraman batzuk eta bukatzean bidaliko dizkizugu. 86 00:04:39,640 --> 00:04:41,120 Goazen. 87 00:04:41,200 --> 00:04:44,520 Etxearen kontua ez dut argi ikusten, baina zuek nahi baduzue... 88 00:04:45,560 --> 00:04:47,200 Gaur goaz ikustera. 89 00:04:48,440 --> 00:04:49,920 Zergatik hainbesteko presa. 90 00:04:50,040 --> 00:04:51,520 Sekulako pagotxa da Leo. 91 00:04:51,600 --> 00:04:53,200 Hemendik joatea pagotxa da? 92 00:04:54,440 --> 00:04:56,360 Utziezu, eurek jakingo dute. 93 00:04:56,800 --> 00:04:58,640 Agur, polita. Agur. 94 00:04:58,720 --> 00:04:59,880 Orain noa agur esatera. 95 00:05:02,760 --> 00:05:04,800 Zaude, lagunduko dizut, Leo. 96 00:05:04,880 --> 00:05:05,800 Milesker. 97 00:05:07,920 --> 00:05:10,000 Haurrarekin lan asko izango duzue. 98 00:05:10,080 --> 00:05:12,760 Itxaron ezazue eskolan hasten den arte. 99 00:05:13,320 --> 00:05:14,440 Goazen, Carmen. 100 00:05:14,760 --> 00:05:17,800 Aita zapuztuta dago. Ez zara konturatu? 101 00:05:17,880 --> 00:05:18,920 Konturatu zertaz? 102 00:05:19,040 --> 00:05:21,800 Bere bilobak ematen diola bizipoza azkenaldian. 103 00:05:21,880 --> 00:05:24,080 Sendatu zuen, eta orain, bazoazte. 104 00:05:24,160 --> 00:05:26,640 Ama, ez goaz Tibetera. 105 00:05:27,200 --> 00:05:29,520 Pentsatu ezazu ondo, ados? 106 00:05:33,240 --> 00:05:34,320 Laster arte. 107 00:05:40,080 --> 00:05:41,920 Agur, laztana. Laster arte. 108 00:05:42,720 --> 00:05:44,640 Sara, deituko dizut. 109 00:05:44,720 --> 00:05:45,920 Bidaia on. 110 00:05:55,520 --> 00:05:57,280 Tanya zur eta lur geratuko da. 111 00:05:59,720 --> 00:06:00,960 Itxaron dezagun. 112 00:06:02,080 --> 00:06:03,000 Zertarako? 113 00:06:03,680 --> 00:06:04,960 Etxea erosteko. 114 00:06:05,040 --> 00:06:07,720 Sara, hamabost minutura egongo gara. 115 00:06:07,800 --> 00:06:09,200 Gainera, tratua egin genuen. 116 00:06:09,720 --> 00:06:10,680 Zein tratu? 117 00:06:11,360 --> 00:06:14,600 Nik Mawaden kontuarekin laguntzearen truke egingo genuen. 118 00:06:15,280 --> 00:06:16,640 Nire zatia bete dut. 119 00:06:41,800 --> 00:06:44,200 -Ikusi, opera-etxea da. -Ederra da. 120 00:06:44,840 --> 00:06:47,200 -Gustatzen zaizu, Carmen? -Bai. 121 00:06:47,560 --> 00:06:48,520 Zer? 122 00:06:57,680 --> 00:07:00,400 Saltxitxa apartak dituzte, benetan gozoak. 123 00:07:00,480 --> 00:07:01,600 Ikusi hori. 124 00:07:01,680 --> 00:07:04,800 -Zer? Saltxitxak? -Ez. 125 00:07:29,800 --> 00:07:30,840 Hemen da? 126 00:07:32,120 --> 00:07:33,600 Ez dago igogailurik, 127 00:07:34,280 --> 00:07:35,560 baina oso ondo dago. 128 00:07:35,640 --> 00:07:37,840 Solairua guretzat osorik? 129 00:07:37,920 --> 00:07:39,600 Pragan zaude, ez Parisen. 130 00:07:39,680 --> 00:07:42,640 Hartu zuen maletak, eta utzi gureak. 131 00:07:43,280 --> 00:07:45,280 Zuk ez zarete hemen geratuko? 132 00:07:48,240 --> 00:07:49,640 -Tira. -Goazen. 133 00:07:50,120 --> 00:07:51,520 Gustatuko zaizue. 134 00:07:51,600 --> 00:07:53,480 130 metro karratu, 135 00:07:53,560 --> 00:07:56,680 sukalde handia, bi logela 136 00:07:56,760 --> 00:07:58,520 eta gaztelutik gertu. 137 00:07:59,040 --> 00:08:01,160 Pragako toki oso enblematikoa da. 138 00:08:01,240 --> 00:08:04,520 Duela gutxira arte, mahastiz eta zelaiz inguratuta zegoen. 139 00:08:04,600 --> 00:08:06,320 Eta ikusi orain nola dagoen. 140 00:08:21,360 --> 00:08:23,000 Kontxo, zelako bistak. 141 00:08:24,840 --> 00:08:26,320 Agian ni hemen geratuko naiz. 142 00:08:26,400 --> 00:08:28,640 Heydrich hil zuten kale horretan. 143 00:08:29,160 --> 00:08:32,000 -Nor zen Heydrich? -Pragako harakina. 144 00:08:32,039 --> 00:08:34,280 Hitlerren ondorengo izango zen nazia. 145 00:08:34,400 --> 00:08:36,360 Hortik bainugela eta komunontzia ondoan. 146 00:08:36,440 --> 00:08:38,520 -Ez daude batera? -Ez daude batera. 147 00:08:38,640 --> 00:08:40,880 -Ez dago bidetik? -Ez. 148 00:08:40,960 --> 00:08:42,320 Kaka, benetan? 149 00:08:42,400 --> 00:08:45,960 Hemen Mozartek musika egiten zuen, Espainia hezigabez beteta zegoela. 150 00:08:46,040 --> 00:08:48,400 Beraz, xanpua bakarrik kritikatu dezakegu. 151 00:08:48,520 --> 00:08:49,840 Desabantailak ere daude, 152 00:08:49,880 --> 00:08:52,600 baina jarri arreta gauza garrantzitsuetan. 153 00:08:52,640 --> 00:08:54,640 Tanyak kantuan eta zuk kezkak ahazten. 154 00:08:54,720 --> 00:08:57,520 Jakintsuago eta ikasiago itzuliko zarete. 155 00:08:57,640 --> 00:08:58,600 Helduago itzultzea 156 00:08:58,640 --> 00:09:00,520 da familiak behar duena. 157 00:09:00,640 --> 00:09:02,520 Nola banatuko ditugu gelak? 158 00:09:02,600 --> 00:09:03,960 Bi bakarrik daude. 159 00:09:04,040 --> 00:09:05,280 Hau dena zuentzako da. 160 00:09:07,520 --> 00:09:08,880 Zer? 161 00:09:09,400 --> 00:09:11,360 Eta Bratislavatik itzultzean? 162 00:09:11,440 --> 00:09:12,520 Ez gara itzuliko. 163 00:09:13,120 --> 00:09:14,960 Vienara goaz, eta gero Madrilera. 164 00:09:17,640 --> 00:09:18,640 Vienara? 165 00:09:19,160 --> 00:09:20,880 Bai, Vienara. 166 00:09:20,960 --> 00:09:22,480 Henryk konbentzitu gaitu. 167 00:09:23,000 --> 00:09:25,520 Viena dotoreagoa da. 168 00:09:26,720 --> 00:09:28,400 Lagundu Tanyari maletekin. 169 00:09:28,880 --> 00:09:31,080 Ez dizut besterik eskatuko. 170 00:09:32,760 --> 00:09:34,600 Tori, giltzak. 171 00:09:35,080 --> 00:09:37,160 Ondo pasa Alemanian nagoen bitartean. 172 00:09:37,240 --> 00:09:40,480 Zer? Denok zoazte hor zehar? 173 00:09:40,520 --> 00:09:42,520 Kokoteraino gaituzue eta. 174 00:09:43,320 --> 00:09:45,200 Zaindu zaitez, laztana. Ados? 175 00:09:45,280 --> 00:09:46,240 Ados. 176 00:09:46,320 --> 00:09:47,760 Eta zu, maitea. 177 00:09:47,880 --> 00:09:49,840 -Bai. -Eman besarkada bat. 178 00:09:49,880 --> 00:09:51,320 Bakarrik utziko gaituzte. 179 00:10:03,960 --> 00:10:06,840 G5 kanoia Hego Afrikako arma bat da 180 00:10:06,880 --> 00:10:09,760 eta hiru armadek bakarrik erabiltzen dute. 181 00:10:10,360 --> 00:10:14,320 Hego Afrikakoak, Iranekoak eta Irakekoak. 182 00:10:14,760 --> 00:10:15,760 Baina... 183 00:10:17,360 --> 00:10:21,960 Angolak bost erosi nahi dizkio Irani. 184 00:10:22,040 --> 00:10:24,160 Bakoitzak 12 milioi balio ditu. 185 00:10:24,640 --> 00:10:28,520 Beraz, 60 milioiko tratua izango litzateke. 186 00:10:28,640 --> 00:10:31,120 60 milioi, bost kanoiren truke? 187 00:10:31,720 --> 00:10:34,120 G5ak itzelak dira. 188 00:10:34,200 --> 00:10:37,200 Eta Angolak hegoaldean borrokatzeko behar ditu. 189 00:10:37,280 --> 00:10:39,080 Gudu handia izango da. 190 00:10:40,760 --> 00:10:44,640 Iraken kontaktuak dauzkat eta G5ak ekuratu ditzaket 191 00:10:45,240 --> 00:10:47,360 50 milioiren truke. 192 00:10:48,200 --> 00:10:50,520 Deskontu ezin hobea da. 193 00:10:51,440 --> 00:10:54,840 Komisioa erdi bana. 194 00:10:58,400 --> 00:10:59,560 Zenbat litzateke? 195 00:10:59,640 --> 00:11:01,360 Bederatzi milioi inguru. 196 00:11:04,000 --> 00:11:07,000 Angolak Iraneri erosi ordez, Iraki erostea nahi duzu. 197 00:11:08,200 --> 00:11:10,560 Leo Faradek konbentzitu ditzan behar duzu. 198 00:11:11,920 --> 00:11:12,920 Eta, nola ez, 199 00:11:13,520 --> 00:11:15,720 ezin du jakin zure tratua dela. 200 00:11:16,120 --> 00:11:17,920 Ni ez naiz existitzen. 201 00:11:18,400 --> 00:11:21,000 Esan zure kabuz jakin duzula. 202 00:11:21,080 --> 00:11:24,040 50 milioi dolarreko kanoi tratu bati buruz? 203 00:11:24,120 --> 00:11:25,920 Zorionekoa zara. 204 00:11:30,080 --> 00:11:32,000 Gaur edo bihar, 205 00:11:32,800 --> 00:11:36,720 Irakeko broker bat ezagutuko duzu, kasualitatez. 206 00:11:37,640 --> 00:11:40,240 Bere izena Habib Kaezm da. 207 00:11:42,360 --> 00:11:43,600 Nola kontaktatuko dut? 208 00:11:46,480 --> 00:11:47,480 Berak aurkituko zaitu. 209 00:11:50,520 --> 00:11:51,600 Oso ondo. 210 00:11:58,280 --> 00:12:00,720 Auto hau ez da deigarriegia? 211 00:12:01,160 --> 00:12:04,360 Ez, ba. Austriako matrikulekin turistak garela dirudi. 212 00:12:04,440 --> 00:12:07,000 Ez dugu arreta deituko. 213 00:12:07,080 --> 00:12:07,960 Ezta, Henry? 214 00:12:11,640 --> 00:12:14,400 -CIA madarikatua. -Hala da. 215 00:12:20,120 --> 00:12:22,360 -Hauek dira. -Utzi ikusten. 216 00:12:27,560 --> 00:12:28,720 Dena ondo dago. 217 00:12:32,080 --> 00:12:33,200 Hemen gordeko ditut. 218 00:12:33,680 --> 00:12:36,600 Mugara iristeko nahikoa erregai dugu. 219 00:12:36,680 --> 00:12:38,640 Gutxi gelditzen bagara, hobeto. 220 00:12:38,720 --> 00:12:40,400 Lasai, Carmen. 221 00:12:40,480 --> 00:12:42,160 Ez ditugu errepide nagusiak hartuko 222 00:12:42,760 --> 00:12:45,200 eta hotel apal batean pasako dugu gaua. 223 00:12:45,920 --> 00:12:47,880 Ezin gaituzte elkarrekin ikusi. 224 00:12:47,960 --> 00:12:49,440 Kubatarrak ohartzen badira? 225 00:12:50,800 --> 00:12:52,560 Inor ez da ohartuko. 226 00:13:09,680 --> 00:13:11,600 Eta mugan maletategia irekitzen badute? 227 00:13:11,680 --> 00:13:13,600 Ezin dute, pasaporte diplomatikoak ditugu. 228 00:13:13,680 --> 00:13:15,640 Ondo irtengo da, Carmen. 229 00:13:15,720 --> 00:13:17,680 Agian pasaporte faltsu bat egin behar zenuke 230 00:13:17,760 --> 00:13:19,720 aireportutik irten ahal izateko. 231 00:13:19,800 --> 00:13:21,160 Pelikula asko ikusi dituzu. 232 00:13:21,240 --> 00:13:22,720 Espioiek hori egiten dute, ezta? 233 00:13:22,800 --> 00:13:25,080 Estaldura diplomatikoa izan dut nik beti. 234 00:13:25,200 --> 00:13:27,760 Antolatzailea naiz ni, ez teilatuetatik 235 00:13:27,840 --> 00:13:29,960 pistola batekin dabilen agente bat. 236 00:13:37,840 --> 00:13:39,560 Ez zara gogogabetuko, ezta? 237 00:13:39,960 --> 00:13:41,320 Ni? Zergatik? 238 00:13:41,480 --> 00:13:42,760 Guy Burgessek bezala. 239 00:13:42,840 --> 00:13:45,160 Moskura joan eta alkoholiko bilakatu zen. 240 00:13:45,240 --> 00:13:48,080 Moskun ez da arraroa alkoholiko bilakatzea. 241 00:13:48,160 --> 00:13:49,760 Ez da erraza izango, ezta? 242 00:13:50,240 --> 00:13:52,000 Komunismoa erlijioa bezala da. 243 00:13:52,080 --> 00:13:54,640 Uzten baduzu, hutsik sentituko zara. 244 00:13:54,720 --> 00:13:58,000 -Milesker adorearengatik. -Ez, fedearen parekoa dela diot. 245 00:13:58,080 --> 00:14:00,040 Eta adin honekin galtzea latza da. 246 00:14:00,160 --> 00:14:02,520 Carmen, duela 10 urte galdu nuen fedea 247 00:14:02,600 --> 00:14:03,960 Agostinho Netoren gobernuak 248 00:14:04,040 --> 00:14:06,800 30 000 pertsona hil zituenean purgan. 249 00:14:06,880 --> 00:14:08,080 -Badakizu non nengoen? -Ez. 250 00:14:08,160 --> 00:14:10,200 Laguntza logistikoa ematen. 251 00:14:10,280 --> 00:14:12,360 -Beraz, hitz egidazu fedeaz. -Ene bada. 252 00:14:12,440 --> 00:14:15,160 Eta urte bete beranduago, Etiopian, 253 00:14:15,240 --> 00:14:17,920 erregimenak 150 000 pertsona hil zituenean, 254 00:14:18,000 --> 00:14:22,200 ni taktika antolatzen nengoen, eta ezikusiarena egiteko esan nien. 255 00:14:22,280 --> 00:14:24,080 Ez da erraza, benetan gogorra da. 256 00:14:24,160 --> 00:14:25,120 Bai. 257 00:14:25,280 --> 00:14:26,880 Baina ez zenuen inor hil. 258 00:14:28,640 --> 00:14:32,200 Lagun bat neukan, neska-lagun moduko bat. 259 00:14:32,840 --> 00:14:34,880 -Etiopiarra? -Ez, eritrearra. 260 00:14:35,440 --> 00:14:36,720 Saba zuen izena. 261 00:14:37,720 --> 00:14:39,120 Egun batean bera eraman zuten 262 00:14:39,200 --> 00:14:41,640 bere anaia iraultzaren aurka zegoelako. 263 00:14:42,040 --> 00:14:43,080 Zer gertatu zen? 264 00:14:43,840 --> 00:14:44,760 Zuk zer uste duzu? 265 00:14:46,760 --> 00:14:48,120 Ezin izan zenuen ezer egin? 266 00:14:48,200 --> 00:14:49,400 Bai, nola ez. 267 00:14:50,000 --> 00:14:51,400 Ezikusiarena egin. 268 00:15:08,880 --> 00:15:10,040 Berandu iritsiko gara. 269 00:15:12,640 --> 00:15:14,280 Egia esateko, ez dut ulertzen. 270 00:15:14,360 --> 00:15:15,880 Zer ez duzu ulertzen? 271 00:15:15,960 --> 00:15:17,640 Zergatik gaur? 272 00:15:17,720 --> 00:15:19,440 Eta kanoien tipoak deitzen badu? 273 00:15:20,160 --> 00:15:21,680 Ez dauka nire zenbakia. 274 00:15:22,280 --> 00:15:23,640 Aurkituko zintuela esan zuen. 275 00:15:24,040 --> 00:15:27,720 Agian gimnasiora etorriko da bihar. 276 00:15:27,800 --> 00:15:29,760 Edo hona gaur. 277 00:15:30,440 --> 00:15:31,560 Sara. 278 00:15:31,640 --> 00:15:33,080 30 minutu izango dira. 279 00:15:33,520 --> 00:15:35,840 Gauza hauek ezin dira presaka egin. 280 00:15:42,120 --> 00:15:43,760 Jantziko zara behingoz? 281 00:15:47,240 --> 00:15:49,120 Zure oihuak esnatu du. 282 00:15:49,200 --> 00:15:51,960 Kaixo, laztana. 283 00:15:52,040 --> 00:15:55,040 Lasai, maitea. 284 00:15:57,880 --> 00:15:59,040 Badakizu zer? 285 00:15:59,520 --> 00:16:01,240 -Joan zaitez zu. -Sara. 286 00:16:01,320 --> 00:16:03,640 Ondo dago. Erosi eta kito. 287 00:16:04,160 --> 00:16:06,600 -Hirurontzako etxea da. -Ez. 288 00:16:06,680 --> 00:16:10,040 Nire familiarekin bizitzearen konplexua kentzeko etxea da. 289 00:16:11,760 --> 00:16:13,280 Edo zure dependentzia kentzeko. 290 00:16:14,880 --> 00:16:16,400 Nire aita gaixo dago, Oskar. 291 00:16:16,840 --> 00:16:19,560 Maitea, zure aitak 20 urte eman ditzake gaixo. 292 00:16:21,240 --> 00:16:23,040 Ezin duzu ulertu. 293 00:16:23,120 --> 00:16:24,920 Umezurztegi batean hazi zinelako. 294 00:16:27,960 --> 00:16:30,680 Nire haurtzaroari buruz hitz egingo duzu orain? 295 00:17:15,560 --> 00:17:17,200 Austria handik dago. 296 00:17:18,040 --> 00:17:19,000 Gertu? 297 00:17:19,079 --> 00:17:23,040 Bai, baina txantxarrez inguratuta dago, zaintza dorreak, minak... 298 00:17:23,720 --> 00:17:24,680 Hori da dena? 299 00:17:35,520 --> 00:17:36,760 Kezkatuta zaude, Carmen? 300 00:17:39,760 --> 00:17:40,800 Ondo aterako da. 301 00:17:41,400 --> 00:17:43,560 Bihar goizean goiz gurutzatuko dugu. 302 00:17:43,640 --> 00:17:45,680 Guardiak nekatuta daudenean. 303 00:17:46,000 --> 00:17:48,200 Ez nau horrek kezkatzen. 304 00:17:48,280 --> 00:17:49,440 Orduan zerk, Carmen? 305 00:17:49,520 --> 00:17:51,880 Ezin dut bere neska-lagunaz 306 00:17:53,160 --> 00:17:54,440 pentsatzeari utzi. 307 00:17:54,520 --> 00:17:56,480 -Saba? -Bai. 308 00:17:57,680 --> 00:18:00,160 Ez dakit halako zerbait gaindituko nukeen. 309 00:18:00,240 --> 00:18:01,520 Zer esan nahi duzu? 310 00:18:01,560 --> 00:18:02,800 Ez dakit. 311 00:18:02,920 --> 00:18:06,080 Maite duzun bat ez laguntzea nahiko larria da. 312 00:18:06,200 --> 00:18:09,160 -Begira, Carmen... -Arrazoi du, egia da. 313 00:18:09,240 --> 00:18:12,320 AEBra iristean neska-lagun berri bat bilatu behar duzu. 314 00:18:14,000 --> 00:18:15,720 -Badaukat bat. -A, bai? 315 00:18:15,800 --> 00:18:18,160 Danae du ziena. Kubatarra da. 316 00:18:18,240 --> 00:18:19,960 Hotelean dago gure zain. 317 00:18:20,040 --> 00:18:21,480 Oraindik ez daki ezer. 318 00:18:21,560 --> 00:18:23,640 Asteburua pasatzera datorrela uste du. 319 00:18:23,720 --> 00:18:25,400 -Zer? -Badakit zer egiten dudan. 320 00:18:25,480 --> 00:18:27,480 Zazpi hilabete daramatzagu elkarrekin. 321 00:18:27,560 --> 00:18:29,560 Eta ez diguzu lehenago ezer esan? 322 00:18:29,640 --> 00:18:30,960 Zertaz ari zarete? 323 00:18:31,040 --> 00:18:32,760 Dena ondo irtengo da. 324 00:18:52,480 --> 00:18:55,440 Danaek eta biok hotel honetan igaro genuen gure lehen asteburua. 325 00:18:56,080 --> 00:18:58,720 Apala da eta mugatik gertu dago. 326 00:18:58,800 --> 00:19:00,520 Maitasun txokoa. 327 00:19:00,560 --> 00:19:03,080 Azkenik, maitea! 328 00:19:04,440 --> 00:19:06,240 Hiru ordu daramatzat zain. 329 00:19:06,320 --> 00:19:07,560 Ez da horrenbesterako. 330 00:19:07,680 --> 00:19:10,560 Leo eta Carmen dira, Espainiako lagunak. 331 00:19:10,680 --> 00:19:12,320 Bera Danae da. 332 00:19:12,440 --> 00:19:15,080 -Urte askotarako. -Berdin. 333 00:19:15,160 --> 00:19:17,480 Henryk asko hitz egin dit zuetaz. 334 00:19:17,560 --> 00:19:19,000 Urte askotarako. 335 00:19:19,080 --> 00:19:20,000 Danae, ezta? 336 00:19:20,080 --> 00:19:22,520 Kuban ohiko izen bat da, mitologian du jatorria. 337 00:19:22,560 --> 00:19:23,760 Pertseoren ama. 338 00:19:23,800 --> 00:19:26,160 -Medusa hil zuena. -Hori da. 339 00:19:26,240 --> 00:19:28,800 Eta Rembradten margolana ere, Hermitagean dago. 340 00:19:28,920 --> 00:19:32,560 Ezaguna egin zen ero batek hondatu zuelako. 341 00:19:32,680 --> 00:19:34,320 -Gogoratzen? -Bai. 342 00:19:39,760 --> 00:19:41,720 Maletak hartuko ditut. 343 00:19:41,800 --> 00:19:43,240 -Zatoz nirekin, Danae. -Noski. 344 00:19:43,320 --> 00:19:45,200 -Laguntza behar duzue? -Ez. 345 00:19:45,280 --> 00:19:47,040 Hor atzean laku bat dago. 346 00:19:47,080 --> 00:19:49,080 Joan pasieran hankak luzatzeko. 347 00:19:49,200 --> 00:19:51,080 Maitea! 348 00:19:53,760 --> 00:19:56,200 Medusa hil zuenaren ama. 349 00:19:56,280 --> 00:19:57,560 Margolan hondatu bat. 350 00:19:57,640 --> 00:20:00,240 Ez dit graziarik egiten. 351 00:20:00,320 --> 00:20:02,240 Zure seme-alabak Pragan daude. 352 00:20:02,880 --> 00:20:04,320 Gaizki irteten bada, 353 00:20:04,400 --> 00:20:07,280 Kazakhstaneko gulag batera bidali gaitzakete. 354 00:20:08,640 --> 00:20:10,800 Ez genuen etorri behar. 355 00:20:40,200 --> 00:20:41,320 Hori dela uste dut. 356 00:20:41,800 --> 00:20:42,680 Bai, 357 00:20:43,720 --> 00:20:44,720 Goazen. 358 00:20:45,560 --> 00:20:46,440 Ados. 359 00:20:49,560 --> 00:20:52,800 -Banekien erraz ezagutuko ninduzuela. -Turbante bat espero nuen. 360 00:20:52,880 --> 00:20:54,000 Ene, hori ez. 361 00:20:54,080 --> 00:20:55,400 Balenciaga da nire idoloa. 362 00:20:56,200 --> 00:20:57,040 Sara Farad. 363 00:20:57,560 --> 00:20:59,040 -Oskar. -Habib. 364 00:20:59,560 --> 00:21:01,760 Mawadek jendartean elkartu gintezen nahi zuen. 365 00:21:02,080 --> 00:21:03,440 -Ikusi gaitzaten. -Bai. 366 00:21:03,520 --> 00:21:04,960 Horrela Marbellak jakingo du 367 00:21:05,040 --> 00:21:07,240 Irakeko broker batekin negoziatu dugula. 368 00:21:07,920 --> 00:21:09,560 Nire aita paranoikoa da. 369 00:21:09,640 --> 00:21:11,040 Ondo hitz egiten duzu gazteleraz. 370 00:21:11,560 --> 00:21:13,920 Madrilen egin nituen ikasketak. 371 00:21:14,400 --> 00:21:15,680 Espainiar filologia. 372 00:21:15,760 --> 00:21:18,160 Eta Marbellara etorri ohi naiz enkanteetara. 373 00:21:18,280 --> 00:21:19,920 A bai? Nire ama ere joaten da. 374 00:21:20,000 --> 00:21:23,080 Badakit. Victor Servnackxen mahai bat kendu zidan behin. 375 00:21:23,520 --> 00:21:26,000 Baina Basquiat batekin hartu nuen mendekua. 376 00:21:33,720 --> 00:21:35,560 Osabak armadan egiten du lan. 377 00:21:36,320 --> 00:21:38,000 Saddamentzat, familia bezala gara. 378 00:21:38,320 --> 00:21:41,400 Ez kezkatu horregatik. Kanoiak bihar bidali ditzaket. 379 00:21:41,520 --> 00:21:43,480 Angolarrak konbentzitu behar dituzue. 380 00:21:43,800 --> 00:21:46,400 Ez dute armarik erosiko Kubaren baimenik gabe. 381 00:21:46,480 --> 00:21:47,400 Hori da. 382 00:21:47,480 --> 00:21:49,800 Luandako militarrekin hitz egin behar dugu. 383 00:21:49,920 --> 00:21:52,560 Patricio koronelarekin harreman zuzena dugu. 384 00:21:52,640 --> 00:21:54,560 Zenbat denbora beharko duzue? 385 00:21:55,480 --> 00:21:57,200 Aitak esaten duena. 386 00:21:57,280 --> 00:21:58,720 Ezin diogu inori esan. 387 00:21:59,240 --> 00:22:00,360 Noski, beti legez. 388 00:22:01,200 --> 00:22:02,720 Orain gehiago. 389 00:22:02,800 --> 00:22:05,520 Bere aitak ezin du jakin Mawaden ideia dela. 390 00:22:06,320 --> 00:22:08,240 Ez kezkatu. Esan dit hori. 391 00:22:08,320 --> 00:22:10,160 Baina ezin dut luze itxaron. 392 00:22:11,320 --> 00:22:12,760 Zer moduz hiru hilabete? 393 00:22:13,400 --> 00:22:14,800 Lasai egoteko. 394 00:22:18,040 --> 00:22:21,000 Eta Victor Servranckxen mahaia ematen badidazu? 395 00:22:31,880 --> 00:22:32,720 Ez. 396 00:22:35,080 --> 00:22:36,760 Ez, ingeniari industriala naiz. 397 00:22:36,840 --> 00:22:39,840 Enpresa sozialistei buruzko ikastaro baterako etorri nintzen. 398 00:22:40,200 --> 00:22:42,280 -Enpresa sozialistei buruzkoa? -Bai. 399 00:22:42,360 --> 00:22:44,920 Antolatutako ekonomiarekin egiten dugu lan. 400 00:22:45,000 --> 00:22:46,400 Bost urteka antolatzen da. 401 00:22:46,480 --> 00:22:49,640 Ez du zerikusirik burtsa eta merkatuen zoramenarekin. 402 00:22:50,760 --> 00:22:53,360 -Gogoko duzu Txekoslovakia? -Biziki. 403 00:22:53,440 --> 00:22:55,160 Neguak gogorrak dira, 404 00:22:55,240 --> 00:22:57,640 baina ohitzen da bat. 405 00:22:57,720 --> 00:23:00,840 Eta eskerrak, zeren urte bete geratzen zait oraindik. 406 00:23:07,240 --> 00:23:08,480 Ez duzu haurrik? 407 00:23:08,560 --> 00:23:10,000 Ez. 408 00:23:10,320 --> 00:23:12,720 Baina ilobak ditut, Odalys eta Dreide. 409 00:23:13,160 --> 00:23:16,360 -Kubara itzuli nahi zenuke? -Bai, noski. 410 00:23:16,440 --> 00:23:18,000 Aita ni ikusteko irrikatan dago. 411 00:23:18,800 --> 00:23:22,160 Oporretan itzuli nadin zain dago zerri bat akabatu, 412 00:23:22,280 --> 00:23:24,760 edariak atera eta festa antolatzeko. 413 00:23:25,040 --> 00:23:27,160 -Zoragarria. -Gertuko familia zarete. 414 00:23:27,240 --> 00:23:28,680 Bai, oso gertukoak. 415 00:23:34,040 --> 00:23:36,040 Zelako lotsa. 416 00:23:36,840 --> 00:23:39,960 Barkatu, garagardoa hartzen dudanean ez naiz isiltzen. 417 00:23:43,240 --> 00:23:44,920 Carmen, esan beharra dut, 418 00:23:45,000 --> 00:23:46,600 emakume ederra zarela. 419 00:23:46,800 --> 00:23:48,160 Oso gustu ona duzu. 420 00:23:48,240 --> 00:23:50,280 -Milesker. -Mendebaldeko dotorezia. 421 00:23:50,360 --> 00:23:52,720 Zure makillajea ederra da. 422 00:23:53,360 --> 00:23:55,720 -Oso gutxi erabiltzen dut. -Hori da. 423 00:23:55,800 --> 00:23:59,120 Ez da asko nabaritzen. Oso dotorea da. 424 00:24:00,280 --> 00:24:03,440 Zapia lepoan, belarritakoak... 425 00:24:03,520 --> 00:24:05,240 -Ene, gelditu. -Eta erlojua! 426 00:24:05,880 --> 00:24:07,800 Erlojuak 14 000 dolar balio ditu. 427 00:24:07,880 --> 00:24:11,120 Zer? Ene bada! 428 00:24:11,920 --> 00:24:13,480 Mundua dagoen gosetearekin... 429 00:24:13,560 --> 00:24:15,520 Kapitalismoa halakoa da. 430 00:24:15,600 --> 00:24:19,160 Nire seme-alabentzako da erlojua, inoiz behar badute. 431 00:24:20,960 --> 00:24:22,080 Noski. 432 00:24:25,880 --> 00:24:27,880 Komunera noa momentutxo batez. 433 00:24:27,960 --> 00:24:29,160 Zurekin noa. 434 00:24:38,520 --> 00:24:40,080 Noiz esango diozu? 435 00:24:43,200 --> 00:24:45,080 Lakura eramango du pasieran. 436 00:24:47,240 --> 00:24:49,120 Ez dezala gehiago edan. 437 00:25:07,920 --> 00:25:08,880 Bai? 438 00:25:08,960 --> 00:25:11,120 Kaixo. Zer moduz? 439 00:25:12,720 --> 00:25:13,680 Eta zuek? 440 00:25:13,760 --> 00:25:16,080 Ondo. Laku zoragarri batean gaude. 441 00:25:16,160 --> 00:25:18,320 Austriako mugatik gertu. 442 00:25:19,040 --> 00:25:20,760 Egun batzuk emango ditugu hemen. 443 00:25:21,040 --> 00:25:22,560 Gurekin egotea nahi nuke. 444 00:25:22,640 --> 00:25:24,000 Gonbidatzea zeneukaten. 445 00:25:26,320 --> 00:25:27,800 Asko maite zaituztegu. 446 00:25:29,680 --> 00:25:30,800 Zerbait gertatzen da? 447 00:25:31,160 --> 00:25:34,680 Ez, ezer ez. Zuen mira dugu. 448 00:25:35,520 --> 00:25:36,800 Zaindu Tanya, ados? 449 00:25:37,520 --> 00:25:40,200 Munduaren amaierara zoaztela dirudi. 450 00:25:40,280 --> 00:25:42,960 Ezta gutxiagorik ere. Dena ondo dago, benetan. 451 00:25:43,040 --> 00:25:45,440 -Ziur zaude? -Bai, laztana. 452 00:25:45,520 --> 00:25:47,800 Joan behar dut. Pasieran goaz. 453 00:25:48,720 --> 00:25:50,360 Aizu, ama... 454 00:25:58,720 --> 00:25:59,560 Zer? 455 00:26:03,400 --> 00:26:04,440 Itxura txarra du. 456 00:26:13,240 --> 00:26:14,920 Hugo, utzi paranoiak. 457 00:26:15,000 --> 00:26:17,320 Arraioa, Tanya, ez dira paranoiak. 458 00:26:17,400 --> 00:26:18,680 Zerbait dute esku artean. 459 00:26:18,760 --> 00:26:20,720 Edo abisu bat izan da. 460 00:26:20,800 --> 00:26:22,040 Zeren abisua? 461 00:26:22,120 --> 00:26:23,960 Nola jakingo dut? 462 00:26:24,040 --> 00:26:25,800 Baina zerbait gertatzen da Vienan. 463 00:26:28,400 --> 00:26:29,400 Zer? 464 00:26:31,160 --> 00:26:33,680 -Zer? -Kanpoan utzi zaituzte berriz. 465 00:26:34,400 --> 00:26:35,760 Zer diozu? 466 00:26:35,840 --> 00:26:38,840 Edozer dela, Sara eta Oskarrek badakite. 467 00:26:38,920 --> 00:26:41,080 Guri hona ekarri gaituzte aitzakia gisa. 468 00:26:42,680 --> 00:26:44,720 Ni ez naiz aitzakia gisa etorri. 469 00:26:44,800 --> 00:26:46,000 -Ez, ala? -Ez. 470 00:26:46,320 --> 00:26:48,600 Orduan zergatik utzi zaituzte nirekin? 471 00:26:50,400 --> 00:26:52,280 -Jakin nahi duzu zergatik? -Bai. 472 00:26:52,360 --> 00:26:54,960 Ez zaitezen oheratu edozein tiporekin 473 00:26:55,040 --> 00:26:57,240 eta Istanbulen bukatu putetxe batean. 474 00:26:57,840 --> 00:26:58,720 Horregatik. 475 00:27:04,000 --> 00:27:07,760 Nire bizkartzaina zara orduan? 476 00:27:08,280 --> 00:27:10,640 -Zure zaintzailea, esango nuke. -Noski. 477 00:27:11,240 --> 00:27:12,880 Hugo, ni ez naiz arazoa. 478 00:27:12,960 --> 00:27:15,080 Arazoa da, egiten duzuna egiten duzula, 479 00:27:15,160 --> 00:27:16,480 aita barregarri uzten duzula. 480 00:27:16,560 --> 00:27:17,400 Joan pikutara. 481 00:27:17,480 --> 00:27:19,080 Urte betez egongo naiz hemen. 482 00:27:19,160 --> 00:27:21,160 Ez dut zaintzaile bat behar. 483 00:27:21,240 --> 00:27:24,240 Ez zaituzte eraman, ez direlako zutaz fio. 484 00:27:24,320 --> 00:27:25,240 Oker nago? 485 00:27:25,720 --> 00:27:27,840 Ziur zerbait dutela esku artean Henryrekin. 486 00:27:27,920 --> 00:27:28,800 Tanya, ixo. 487 00:27:28,880 --> 00:27:31,080 Kantu ikastaroa primeran etorri zaie, 488 00:27:31,160 --> 00:27:33,080 baina zer egin zurekin? 489 00:27:33,160 --> 00:27:35,680 Marbellan utzi berriz dena izorra dezan? 490 00:27:35,760 --> 00:27:37,960 Ez. Hobeto izango da 491 00:27:38,040 --> 00:27:41,160 arreba zaintzera bidaltzea. Gustatuko zaio, 492 00:27:41,240 --> 00:27:44,280 eta gera dadila Pragan, han ez dago kokainarik eta. 493 00:27:44,360 --> 00:27:46,360 Isildu behingoz! 494 00:27:53,120 --> 00:27:54,080 Hugo. 495 00:27:54,720 --> 00:27:55,880 Nora zoaz? 496 00:27:55,960 --> 00:27:57,720 Ez duzu hiria ezagutzen. 497 00:28:03,640 --> 00:28:04,720 Zure neska-laguna? 498 00:28:08,960 --> 00:28:10,040 Nire arreba. 499 00:28:10,120 --> 00:28:11,080 Nongoak zarete? 500 00:28:12,200 --> 00:28:13,120 Espainiakoak. 501 00:28:13,200 --> 00:28:14,240 Zuen auzokidea naiz. 502 00:28:14,840 --> 00:28:16,000 Giltzak barruan utzi ditut. 503 00:28:17,880 --> 00:28:19,120 Sentitzen dut. 504 00:28:58,680 --> 00:29:00,360 Kanoiak erabakigarriak dira. 505 00:29:00,440 --> 00:29:02,440 Erabakiaren parte izateak zirraratzen nau. 506 00:29:03,560 --> 00:29:05,240 Emazte arriskutsua duzu. 507 00:29:05,320 --> 00:29:06,400 Ez dakizu ondo. 508 00:29:06,480 --> 00:29:08,480 Egia da, gu gazteak gara. 509 00:29:08,560 --> 00:29:11,520 Ezin dugu Mawaden eta nire aitaren eredua jarraitu. 510 00:29:11,600 --> 00:29:14,520 Gauza berriak probatzeko eskubidea dugu, 511 00:29:14,600 --> 00:29:15,720 ideologiaren mugarik gabe. 512 00:29:16,840 --> 00:29:18,560 Boterea nahi duzu. 513 00:29:18,640 --> 00:29:19,800 Zuk ere bai. 514 00:29:20,520 --> 00:29:24,040 Edo zure osabari mahaiak erosteko nahi duzu dirua? 515 00:29:27,240 --> 00:29:29,000 Kubatarrekin tratua itxi ondoren, 516 00:29:29,080 --> 00:29:30,920 -etorri Irakera. -Irakera? 517 00:29:31,000 --> 00:29:32,800 Primeran pasatuko duzue. 518 00:29:32,880 --> 00:29:34,440 Kanoien tratua sinatu 519 00:29:34,520 --> 00:29:36,880 eta honi buruz hitz egin dezakegu. 520 00:29:39,480 --> 00:29:41,320 Oso ondo moldatuko gara. 521 00:29:43,640 --> 00:29:44,880 Ez dut zalantzarik. 522 00:29:59,640 --> 00:30:00,800 Oraindik hemen zaude? 523 00:30:00,880 --> 00:30:02,640 Nire kidearen zain nago. 524 00:30:03,760 --> 00:30:04,840 Nahi duzu? 525 00:30:05,600 --> 00:30:06,560 Vodka? 526 00:30:07,280 --> 00:30:08,240 Absenta. 527 00:30:11,720 --> 00:30:12,680 Bai. 528 00:30:21,600 --> 00:30:23,440 Arranopola! 529 00:30:43,080 --> 00:30:44,560 Non ikasi duzu hori? 530 00:30:45,800 --> 00:30:47,000 Marbellan. 531 00:30:54,960 --> 00:30:56,680 Hugo da nire izena. 532 00:30:57,800 --> 00:30:59,120 Ni Marek naiz. 533 00:31:29,520 --> 00:31:31,040 Primeran, ezta? 534 00:31:31,120 --> 00:31:32,120 Oso ondo. 535 00:31:32,680 --> 00:31:33,920 Konkistatu duzu. 536 00:31:34,000 --> 00:31:37,360 Liluratuta dago eta orain zuk nahi duzuna egingo du. 537 00:31:37,440 --> 00:31:38,800 Jeloskor zaude. 538 00:31:40,120 --> 00:31:41,320 Jeloskor? 539 00:31:43,840 --> 00:31:47,280 Bere osaba armada bateko logistika burua da. 540 00:31:47,960 --> 00:31:49,680 Badakizu zer esan nahi duen? 541 00:31:49,760 --> 00:31:52,720 Habib bost kanoi saltzeko etorri dela esan nahi du, 542 00:31:52,800 --> 00:31:54,920 ez negozio bat hasteko. 543 00:31:55,000 --> 00:31:56,400 Eta hori egiten badugu? 544 00:32:00,120 --> 00:32:01,560 Arropak janztera noa. 545 00:32:01,640 --> 00:32:03,680 Ez zaitez joan. 546 00:32:07,760 --> 00:32:10,400 Etxea ikusteko hitzordua bihar dugu. 547 00:32:10,480 --> 00:32:11,400 Gogoratzen? 548 00:32:11,480 --> 00:32:13,360 Horrekin jarraitzen duzu? 549 00:32:34,840 --> 00:32:37,040 -Zer gertatzen da? -Joan egin da. 550 00:32:40,120 --> 00:32:42,080 -Zer? -Danae joan egin da? 551 00:32:42,600 --> 00:32:44,360 Zer esan nahi duzu? 552 00:32:44,440 --> 00:32:47,280 Atea entzun dudala iruditu zait, baina lo nengoen. 553 00:32:47,880 --> 00:32:50,640 06:00ak dira ia. Autobusa ez dator 08:00ak arte. 554 00:32:50,760 --> 00:32:52,120 Ziur naiz oinez joan dela. 555 00:32:52,200 --> 00:32:54,840 -Nora? -Ez dakit. Českýn bizi da. 556 00:32:54,920 --> 00:32:56,160 Ene bada. 557 00:32:56,240 --> 00:32:59,320 -Eta poliziari esaten badio? -Ez du halakorik egingo. 558 00:32:59,400 --> 00:33:01,480 -Ez dakizu! -Lasaitu, Carmen. 559 00:33:01,560 --> 00:33:03,120 Ez dut lasaitu nahi. 560 00:33:03,200 --> 00:33:05,320 Esan nizun arazoak ekarriko zizkigula. 561 00:33:12,400 --> 00:33:15,240 Bi ordu eta erdi behar ditu Černára iristeko. 562 00:33:18,440 --> 00:33:19,840 Ez dago beste biderik? 563 00:33:19,920 --> 00:33:21,680 Světlíketik, baina inor ez doa handik. 564 00:33:21,760 --> 00:33:23,680 Beti hartzen du autobusa hemendik. 565 00:33:25,920 --> 00:33:27,280 Eta ez badugu aurkitzen? 566 00:33:28,560 --> 00:33:30,120 Henry, orduan zer? 567 00:33:31,120 --> 00:33:32,720 Austriatik ordu betera gaude. 568 00:33:33,320 --> 00:33:35,280 Zure seme-alabei deitu 569 00:33:35,360 --> 00:33:37,760 eta har dezatela hegazkin bat noranahi. 570 00:33:40,720 --> 00:33:42,400 Eta ez badugu denbora nahikoa? 571 00:33:42,480 --> 00:33:45,680 -Danaek ez dio poliziari esango. -Bost axola. 572 00:33:45,760 --> 00:33:47,240 Nire umeekin hitz egin nahi dut. 573 00:33:47,320 --> 00:33:48,720 Ez dugu zertan estutu. 574 00:33:48,800 --> 00:33:51,400 Nahi badut estutu egingo naiz. 575 00:33:51,480 --> 00:33:55,040 Luze daramagu hau antolatzen, eta ez duzu neska-laguna aipatu. 576 00:33:55,120 --> 00:33:57,040 Bilatu dezagun telefono bat, 577 00:33:57,120 --> 00:33:59,960 muga gurutzatu, eta dena kito. 578 00:34:00,040 --> 00:34:01,000 Hori al da? 579 00:34:01,080 --> 00:34:02,280 -Bai, bera da. -Bai! 580 00:34:04,600 --> 00:34:05,840 Gelditu! 581 00:34:14,600 --> 00:34:15,920 Danae, zaude! 582 00:34:17,679 --> 00:34:18,679 Danae! 583 00:34:19,960 --> 00:34:22,159 -Danae, itzuli! -Danae, zaude! 584 00:34:36,280 --> 00:34:37,760 Nola egin didazu hau? 585 00:34:38,679 --> 00:34:40,320 -Eta zuk egin didazuna? -Entzun... 586 00:34:40,679 --> 00:34:43,760 Lasaitu gaitezen, ados? 587 00:34:43,840 --> 00:34:45,800 Dena utzi dezadan nahi du. 588 00:34:45,880 --> 00:34:47,920 Nire herrialdea, nire familia, dena! 589 00:34:48,000 --> 00:34:49,560 Zer egingo duzu? 590 00:34:49,639 --> 00:34:50,639 Gu salatu? 591 00:34:51,080 --> 00:34:51,960 Ez. 592 00:34:52,560 --> 00:34:55,480 Honek gauzak korapilatzen ditu. Ulertu ezazu. 593 00:34:55,600 --> 00:34:58,160 Nik ez nuen inora joaterik eskatu. 594 00:35:10,120 --> 00:35:11,520 Ez dut ezer esango. 595 00:35:12,800 --> 00:35:13,640 Benetan. 596 00:35:14,160 --> 00:35:17,080 -Hitza emateak ez du ezer konpontzen. -Aizu. 597 00:35:18,360 --> 00:35:20,160 Utzi bakarka hitz egiten. 598 00:35:21,360 --> 00:35:22,520 Itxaron ezazue autoan. 599 00:35:34,320 --> 00:35:39,000 4,5 milioi dolarreko komisioa irabaziko dugu. 600 00:35:40,520 --> 00:35:42,040 Hau ondo ateratzen bada, 601 00:35:42,120 --> 00:35:45,480 halako tratuak egingo ditugu urtean behin. 602 00:35:55,520 --> 00:35:56,760 Noiz erabaki zenuen? 603 00:35:59,000 --> 00:36:02,080 Noiz erabaki zenuen ni nintzela behar zenuena? 604 00:36:03,680 --> 00:36:05,040 Zer diozu? 605 00:36:05,120 --> 00:36:07,160 Badakizu zergatik nahi dudan etxea? 606 00:36:08,480 --> 00:36:10,160 Etxe hori 607 00:36:10,280 --> 00:36:13,520 nirea izango delako, eta ez zure plan bat. 608 00:36:13,600 --> 00:36:15,440 Zer tontakeria da hori? 609 00:36:15,520 --> 00:36:17,640 Habibirekin argi ikusi nuen. 610 00:36:18,280 --> 00:36:20,600 Jendeak zuk nahi duzuna egin dezan lortzen duzu. 611 00:36:21,080 --> 00:36:22,960 Eta zuk ez nauzu ni erabili? 612 00:36:23,440 --> 00:36:25,160 Napalmarekin bezala. 613 00:36:25,280 --> 00:36:27,080 -Hori bestelakoa da. -Bestelakoa? 614 00:36:29,880 --> 00:36:31,840 Arazo bat zegoen, eta konpondu nuen. 615 00:36:32,560 --> 00:36:34,440 Zure erabakiak epe luzekoak dira. 616 00:36:34,520 --> 00:36:35,800 Estrategikoak. 617 00:36:36,440 --> 00:36:38,080 Jendea izorratzeko modukoak. 618 00:36:40,080 --> 00:36:42,160 Zu ondo izorratu zaituzte, bai. 619 00:36:42,200 --> 00:36:45,680 Hilean 60 000 pezeta irabazten zenituen gimnasioan. 620 00:36:45,840 --> 00:36:49,400 Orain 5 milioi dolar irabaziko dituzu komisio batekin. 621 00:36:49,480 --> 00:36:52,000 Hori delako zure plana! Dena da zure plana! 622 00:36:52,080 --> 00:36:54,840 Elkarrekin erabaki genuen familiaren hobe beharrez. 623 00:36:54,920 --> 00:36:56,080 Zuk erabaki zenuen! 624 00:36:56,160 --> 00:36:59,040 Ideiak izateagatik barkamena eskatu behar dut? 625 00:36:59,120 --> 00:37:01,320 -Entzun iezadazu! -Entzuten dizut. 626 00:37:01,400 --> 00:37:03,160 Benetan, Oskar, entzuten dizut. 627 00:37:03,200 --> 00:37:05,960 Baina tontakeriak esaten badituzu, esan egingo dizut. 628 00:37:06,920 --> 00:37:09,360 -Etxea erostea tontakeria da? -Arriskutsua da. 629 00:37:09,760 --> 00:37:11,080 Gaizki atera liteke. 630 00:37:11,840 --> 00:37:13,280 Aita birritan geratu da sosik gabe. 631 00:37:13,360 --> 00:37:16,040 -Bada, gera gaitezen sosik gabe. -Ezin dut onartu. 632 00:37:16,120 --> 00:37:16,960 Zergatik? 633 00:37:17,920 --> 00:37:20,760 Itsasoan ontzi bat galtzea barkatuko diote aitari, 634 00:37:20,840 --> 00:37:22,760 edo etekin gabe saldu izana, 635 00:37:22,840 --> 00:37:24,320 baina niri ez. 636 00:37:24,400 --> 00:37:25,960 Bere alaba baino ez naiz. 637 00:37:27,040 --> 00:37:29,160 Azkenekoz galdetuko dizut. 638 00:37:30,000 --> 00:37:32,560 Nirekin etorriko zara etxea ikustera? 639 00:37:34,920 --> 00:37:38,680 Negozio hau aurrera ateratzeko edozer egingo dut. 640 00:37:40,360 --> 00:37:41,600 Eta aurrera aterako da. 641 00:37:41,640 --> 00:37:43,640 Eta bost milioi irabaziko ditugu. 642 00:37:44,560 --> 00:37:46,080 Eta gero 10, laztana. 643 00:37:46,160 --> 00:37:48,640 Eta 20, eta 30. 644 00:37:49,360 --> 00:37:53,280 Eta gero, merezi dugun etxea erosiko dugu. 645 00:37:53,360 --> 00:37:55,640 Merezi dudan etxea, ikustera noana da. 646 00:37:57,360 --> 00:37:58,880 Bada, sentitzen dut, Oskar. 647 00:38:12,680 --> 00:38:15,760 Somniferoak eman diezazkioket. 648 00:38:15,840 --> 00:38:18,520 Beste aldean esnatuko da. 649 00:38:19,200 --> 00:38:20,640 Arriskutsuegia da. 650 00:38:24,160 --> 00:38:26,000 Zuk esandakoa egingo dugu. 651 00:38:38,680 --> 00:38:39,960 Edozer? 652 00:38:41,000 --> 00:38:42,120 Zuk erabaki. 653 00:38:46,200 --> 00:38:47,520 Eta gaixotzen banaiz? 654 00:38:47,600 --> 00:38:48,600 Zer egingo dut? 655 00:38:48,640 --> 00:38:51,040 Herrialde kapitalistetan dena ordaindu behar da. 656 00:38:51,120 --> 00:38:52,320 Oso garestia da! 657 00:38:52,400 --> 00:38:54,160 Ez nago ohituta. Ezin dut. 658 00:38:54,200 --> 00:38:56,080 Asko sentitzen dut. 659 00:39:01,040 --> 00:39:02,640 Honek lagunduko dizu. 660 00:39:02,760 --> 00:39:04,160 -Ez. -Hartu ezazu. 661 00:39:04,280 --> 00:39:05,320 Ezin dut onartu. 662 00:39:05,400 --> 00:39:06,560 -Bai horixe. -Ez. 663 00:39:06,640 --> 00:39:08,560 Bai. Hartu. 664 00:39:09,280 --> 00:39:10,640 Gorde ezazu. Lagunduko dizu. 665 00:39:12,200 --> 00:39:13,880 -Ez... -Entzun. 666 00:39:15,040 --> 00:39:16,480 Istorio bat kontatuko dizut. 667 00:39:31,400 --> 00:39:32,680 Goazen maleten bila 668 00:39:33,480 --> 00:39:35,600 -eta gurutzatu dezagun muga. -Orain? 669 00:40:09,760 --> 00:40:10,760 Gogoko duzu? 670 00:40:11,280 --> 00:40:12,520 Zer esan nahi du? 671 00:40:13,640 --> 00:40:14,760 "Bukaera". 672 00:40:15,280 --> 00:40:16,440 Zeren bukaera? 673 00:40:16,520 --> 00:40:18,120 Dena da zaharra, 674 00:40:18,160 --> 00:40:20,320 hondatua, arkaikoa. 675 00:40:20,800 --> 00:40:23,400 Gure garaia da, ez duzu uste? 676 00:41:14,840 --> 00:41:15,920 Pasaporteak. 677 00:41:16,000 --> 00:41:17,200 Tori. 678 00:41:29,200 --> 00:41:30,440 Autoaren paperak. 679 00:41:31,120 --> 00:41:32,360 -Paperak. -Paperak. 680 00:42:06,120 --> 00:42:07,680 Berak eskatu dizu? 681 00:42:07,800 --> 00:42:08,800 Zer? 682 00:42:09,480 --> 00:42:10,880 Erlojua. 683 00:42:10,960 --> 00:42:11,800 Ez. 684 00:42:12,520 --> 00:42:13,920 Nik eman diot. 685 00:42:14,640 --> 00:42:19,120 Eta Etiopiako neska-lagunari egin ziona esan diot. 686 00:42:33,160 --> 00:42:35,440 Ondo da. 687 00:42:38,040 --> 00:42:40,560 MUNDUKO LANGILEAK, BATU ZAITEZTE 688 00:42:57,120 --> 00:42:58,320 Zer moduz oporrak? 689 00:42:59,120 --> 00:43:00,320 Zoragarri! 690 00:43:00,400 --> 00:43:02,080 -Gustatu zaigu Txekoslovakia. -Bai. 691 00:43:02,160 --> 00:43:04,120 Emakume ederrak daude. 692 00:43:04,160 --> 00:43:05,600 Gizon ederrak ere bai. 693 00:43:08,920 --> 00:43:10,000 Mila esker. 694 00:43:41,160 --> 00:43:44,200 SALGAI 695 00:44:15,280 --> 00:44:19,480 Kubatarrentzat lanean ari ziren 696 00:44:19,560 --> 00:44:21,880 -48 agenteren izenak eman dizkigu. -Kaka. 697 00:44:21,960 --> 00:44:24,480 20 urtez jaso dugu informazio faltsua. 698 00:44:24,560 --> 00:44:25,720 Eta New Yorkeko, Pariseko, 699 00:44:25,800 --> 00:44:29,400 Erromako, Londresko, Txileko eta Ekuadorreko 700 00:44:29,480 --> 00:44:31,640 agenteen izenak eman dizkigu. 701 00:44:31,720 --> 00:44:35,800 Baina 72 ordu itxaronarazi dizkigu, Kubak ebakuatzeko astia izan zezan. 702 00:44:36,560 --> 00:44:38,040 Prestua da oso. 703 00:44:38,120 --> 00:44:39,640 Habanarentzat sarraskia izan da. 704 00:44:41,000 --> 00:44:43,120 Nahi baduzu, zu proposa zaitzaket 705 00:44:43,200 --> 00:44:45,800 -Distinguished Inteligence dominarako. -Ez. 706 00:44:45,880 --> 00:44:49,600 Horrek ez dit axola. Eskatu nizuna betetzearekin konforme nago. 707 00:44:49,680 --> 00:44:51,520 Ez dago arazorik horrekin. 708 00:44:52,080 --> 00:44:53,120 Ziur zaude? 709 00:44:54,760 --> 00:44:57,160 Ez dugu Mawad babestuko. 710 00:44:59,200 --> 00:45:00,600 Baldintzarik gabe? 711 00:45:02,240 --> 00:45:03,920 Opari bat ekarri dizut. 712 00:45:05,440 --> 00:45:07,200 ISILPEKOA 713 00:45:11,160 --> 00:45:12,680 Arraioa, Gina. 714 00:45:13,680 --> 00:45:14,760 Eskerrik asko. 715 00:45:17,640 --> 00:45:19,800 Bizitza izorratu diezaiokezu horrekin. 716 00:45:19,880 --> 00:45:22,200 Baina ez zaitez zu zuzenean sartu. 717 00:45:22,280 --> 00:45:23,600 Ez nuke halakorik egingo. 718 00:45:24,760 --> 00:45:25,760 Milesker. 719 00:47:38,120 --> 00:47:40,120 Azpitituluak: Leire 720 00:47:40,200 --> 00:47:42,200 Ikuskatzailea Maialen Rubio Erkiaga