1 00:00:10,680 --> 00:00:12,880 Argi gera dadila, 2 00:00:12,960 --> 00:00:13,960 ez naiz mafioso bat. 3 00:00:19,640 --> 00:00:23,960 Nire negozioa zaila da, eta batzuetan hitzetik hortzera 4 00:00:24,680 --> 00:00:26,360 hartu behar dira erabakiak. 5 00:00:26,440 --> 00:00:28,160 Drogekin zerikusirik du? 6 00:00:28,240 --> 00:00:29,520 Gorroto ditut drogak. 7 00:00:30,120 --> 00:00:32,360 -Prostituzioa? Apustuak? -Ez bata ez bestea. 8 00:00:32,439 --> 00:00:34,480 Iruzur piramidala? Ustelkeria? 9 00:00:35,840 --> 00:00:36,720 Armak. 10 00:00:36,760 --> 00:00:40,080 Errifleak, granadak, misilak, lehergaiak eta munizioa. 11 00:00:40,600 --> 00:00:42,200 -Trafikatzailea zara? -Ez. 12 00:00:42,280 --> 00:00:44,080 Ez naiz trafikatzailea. 13 00:00:44,720 --> 00:00:46,720 Ez kontrabandista ez gaizkilea. 14 00:00:47,120 --> 00:00:48,840 Nire enpresa guztiz legezkoa da. 15 00:00:48,920 --> 00:00:51,600 Ziurtagiri eta baimen guztiak dauzkat. 16 00:00:51,680 --> 00:00:53,440 Bitartekaria baino ez naiz. 17 00:00:54,760 --> 00:00:56,040 Noren bitartekaria? 18 00:00:56,120 --> 00:00:57,160 Gobernu eta enpresen 19 00:00:57,240 --> 00:00:59,480 artekoa, baina beti legezkoa. 20 00:01:00,120 --> 00:01:01,560 Eta hildako tipoak? 21 00:01:02,720 --> 00:01:03,560 Legezkoak dira? 22 00:01:08,000 --> 00:01:09,440 Duela lau hilabete, 23 00:01:09,560 --> 00:01:12,560 napalma erosteko eskatu zidan bezero batek. 24 00:01:12,640 --> 00:01:13,840 Badakizu zer den? 25 00:01:13,920 --> 00:01:14,840 Lehergai bat. 26 00:01:14,920 --> 00:01:16,000 Bai, lehergai bat. 27 00:01:17,400 --> 00:01:19,840 Zoragarria, gelatina bezalakoa. 28 00:01:20,560 --> 00:01:22,600 Baina aurkitzen oso zaila da, 29 00:01:22,680 --> 00:01:24,400 Marokoko broker bat deitu nuen, 30 00:01:24,480 --> 00:01:26,960 Saharan erabili zuten eta. 31 00:01:28,320 --> 00:01:30,080 Baina iruzurgile bat zen. 32 00:01:30,920 --> 00:01:32,120 Sotoko tipoa? 33 00:01:32,200 --> 00:01:33,320 Sotoko tipoa. 34 00:01:35,080 --> 00:01:37,800 Gezurretako napalma saldu nahi zidan. 35 00:01:37,880 --> 00:01:39,120 Aizundua. 36 00:01:40,759 --> 00:01:41,960 Eta hori oso larria da. 37 00:01:43,920 --> 00:01:46,039 Izen ona izatea oso garrantzitsua da 38 00:01:46,120 --> 00:01:47,800 bitartekarientzat. 39 00:01:47,880 --> 00:01:51,400 Produktu kaskarra saltzen badut, ez didate berriz deituko. 40 00:01:51,920 --> 00:01:53,039 Eta akabo dena. 41 00:01:53,680 --> 00:01:55,080 Hondamendi galanta. 42 00:01:56,680 --> 00:01:59,680 Eta eskarmentua emateko giltzapetu zenuten? 43 00:02:09,919 --> 00:02:11,039 Zer gertatu zitzaion? 44 00:02:29,120 --> 00:02:30,040 Eta orain zer? 45 00:02:30,880 --> 00:02:31,720 Ez dakit. 46 00:02:33,440 --> 00:02:34,600 Zer egin nahi duzu? 47 00:02:37,520 --> 00:02:38,400 Nik? 48 00:02:38,440 --> 00:02:39,520 Tipo bat hil duzu. 49 00:02:39,880 --> 00:02:40,720 -Ez. -Bai. 50 00:02:40,800 --> 00:02:41,600 Ez. 51 00:02:41,720 --> 00:02:43,320 -Bai. -Ez. 52 00:02:43,400 --> 00:02:45,480 -Bai. -Ez. 53 00:02:45,560 --> 00:02:47,120 -Bai. -Ez. 54 00:02:47,200 --> 00:02:48,160 Erori egin zen. 55 00:02:48,240 --> 00:02:50,280 Ez adarrik jo, Oskar. 56 00:02:51,640 --> 00:02:53,440 -Nik nahi nuena... -Noski. 57 00:02:53,520 --> 00:02:54,960 Denok nahi dugu zerbait. 58 00:02:55,040 --> 00:02:57,200 Nire emazteak, seme-alabek, nik, 59 00:02:57,280 --> 00:02:59,400 Pontzio Pilatok eta Ama Birjinak ere. 60 00:03:00,160 --> 00:03:01,560 Nahi izatea erraza da. 61 00:03:03,640 --> 00:03:05,400 Nire alaba zutaz fidatzen delako 62 00:03:06,160 --> 00:03:08,080 esan dizut hau. 63 00:03:09,120 --> 00:03:10,240 Guztiz fidatzen da. 64 00:03:13,720 --> 00:03:15,040 Ez dut arazorik nahi. 65 00:03:15,120 --> 00:03:17,560 Inork ez du arazorik nahi. 66 00:03:18,200 --> 00:03:20,360 Baina errealitatea bestelakoa da, 67 00:03:21,320 --> 00:03:24,320 eta arazoen aurrean zer egin jakin behar da. 68 00:03:25,520 --> 00:03:27,120 Ez daitezen areagotu. 69 00:03:27,920 --> 00:03:30,240 Eta, bestela, deuseztatu. 70 00:03:37,520 --> 00:03:40,960 Horregatik ez dut sekreturik ez gaizki ulerturik nahi. 71 00:03:41,040 --> 00:03:44,840 Familiara sartzen bazara, benetan gure familia izango zara. 72 00:03:45,880 --> 00:03:47,880 Elkar lagunduko dugu. 73 00:03:49,120 --> 00:03:51,960 Gure dohain eta akatsekin. 74 00:03:53,520 --> 00:03:55,040 Baina zuk erabaki behar duzu. 75 00:03:55,680 --> 00:03:56,600 Zer erabaki? 76 00:03:56,680 --> 00:03:58,920 Marbellan gimnasio bat ireki nahi duzu? 77 00:04:03,440 --> 00:04:05,440 Ezetz esaten badut giltzapetuko nauzue? 78 00:04:06,560 --> 00:04:08,720 Nire alabak etxera eramango zaitu, 79 00:04:08,800 --> 00:04:10,640 eta ez zaitu berriz ikusiko. 80 00:04:11,920 --> 00:04:13,040 Nire hitza duzu. 81 00:04:18,720 --> 00:04:19,880 Eta baietz esaten badut? 82 00:04:20,640 --> 00:04:21,880 Orduan, esango dizut: 83 00:04:22,320 --> 00:04:23,880 "Ongi etorri Farad familiara". 84 00:04:26,040 --> 00:04:29,560 Nire etorkizuna aldatzeko azken aukera izan zen. 85 00:04:30,240 --> 00:04:31,920 Ezetz esan nezakeen, 86 00:04:32,000 --> 00:04:33,760 etxera itzuli, errutinara, 87 00:04:33,800 --> 00:04:36,880 eta faradtarrak inoiz ezagutu ez banitu bezala jokatu. 88 00:04:38,120 --> 00:04:39,240 Baina ez. 89 00:04:39,920 --> 00:04:41,800 Bide ezezaguna aukeratu nuen, 90 00:04:41,920 --> 00:04:44,520 bide gertagaitza eta liluragarria, 91 00:04:45,480 --> 00:04:48,000 nire bizitzarekin zerikusirik ez zuena. 92 00:04:48,080 --> 00:04:49,120 Familia aukeratu nuen. 93 00:04:49,760 --> 00:04:50,920 Marbella aukeratu nuen. 94 00:05:00,880 --> 00:05:03,360 Costa del Sol beste mundukoa zen, 95 00:05:03,480 --> 00:05:04,640 paradisua. 96 00:05:04,720 --> 00:05:06,720 Eguzkia, hondartza, edertasuna... 97 00:05:09,320 --> 00:05:12,360 Inor izan nahi bazenuen, hura zen toki egokia. 98 00:05:17,800 --> 00:05:21,800 FARADTARRAK 99 00:05:29,400 --> 00:05:30,840 Ni bezalako batentzat, 100 00:05:31,240 --> 00:05:34,360 beste planeta bat zen hura. 101 00:05:43,120 --> 00:05:46,080 Leok argi utzi zidan lehen egunetik. 102 00:05:47,080 --> 00:05:50,840 Gimnasio berriko kudeatzaile izendatu ninduen. 103 00:05:52,800 --> 00:05:55,040 Ez nuen notariorik ere ordaindu. 104 00:06:06,440 --> 00:06:07,360 Kendu kartela! 105 00:06:07,440 --> 00:06:08,600 ALOKAIRUAN 106 00:06:14,800 --> 00:06:17,920 Madrileko luxuko etxeak liluratu baninduen, 107 00:06:18,000 --> 00:06:20,840 Marbellakoa ikusi ez nuelako izan zen. 108 00:06:20,920 --> 00:06:24,040 Gorabidean dauden artisten lan asko dauzkagu. 109 00:06:24,760 --> 00:06:26,480 Hauek, esaterako. 110 00:06:26,560 --> 00:06:28,000 Horizonteak dute izena. 111 00:06:28,080 --> 00:06:32,560 Moneten lanaren berrinterpretazio klasikoa da. 112 00:06:32,640 --> 00:06:34,040 Zer sentiarazten dizute? 113 00:06:34,120 --> 00:06:35,400 Bada... 114 00:06:35,480 --> 00:06:39,200 -Ezinegon moduko zerbait. -Bai. 115 00:06:39,280 --> 00:06:40,560 Ezinegona, hori da. 116 00:06:42,400 --> 00:06:44,200 Barruko igerilekua. 117 00:06:44,280 --> 00:06:45,320 Apetak eman zigulako, 118 00:06:45,400 --> 00:06:48,080 zeren Marbellako eguraldia paregabea da. 119 00:06:50,840 --> 00:06:52,840 Hemen egingo duzue lo zuk eta Sarak. 120 00:06:54,200 --> 00:06:55,760 Sara eta biok? 121 00:06:55,840 --> 00:06:57,760 Gurekin geratuko zara, ez dizu esan? 122 00:06:57,840 --> 00:06:59,880 -Nahi baduzu. -Bai. 123 00:07:01,000 --> 00:07:05,120 Baina, ez dakit, gonbidatu gelan egongo nintzela uste nuen. 124 00:07:05,200 --> 00:07:07,040 Baina ez zara gonbidatu bat. 125 00:07:08,400 --> 00:07:11,160 Ez duzue zertan ezkondu elkarrekin lo egiteko. 126 00:07:11,240 --> 00:07:13,280 Ongietorri opari bat ere eman zidaten. 127 00:07:19,920 --> 00:07:24,440 Ordutik, Sara eta ni bikote bilakatu ginen. 128 00:07:38,200 --> 00:07:40,880 Ostiralean aparejadorea dator gimnasioa ikusteko. 129 00:07:41,320 --> 00:07:43,840 Zein zoru mota nahi dugun ere esan diot. 130 00:07:45,320 --> 00:07:46,840 Dena oso azkar doa, ezta? 131 00:07:47,320 --> 00:07:48,360 Zer esan nahi duzu? 132 00:07:49,400 --> 00:07:53,200 Duela aste bete, Madrilen, Alucheko pisutxo baten bizi nintzen, 133 00:07:53,960 --> 00:07:55,440 eta bat-batean, hau... 134 00:07:55,520 --> 00:07:57,280 Prozesatu egin behar dut. 135 00:07:57,360 --> 00:07:59,120 Agian ez dut nahi prozesa dezazun. 136 00:08:01,000 --> 00:08:02,760 Ez dut nahi damutu zaitezen. 137 00:08:02,840 --> 00:08:04,640 Agian zu damutuko zara. 138 00:08:05,160 --> 00:08:06,400 Zergatik? 139 00:08:06,480 --> 00:08:10,600 Mutil sofistikatu eta ikasiekin egotera ohituta egongo zara. 140 00:08:11,080 --> 00:08:12,240 Horren beldur zara? 141 00:08:20,920 --> 00:08:22,600 -Kautxuzko zorua. -Zer? 142 00:08:22,880 --> 00:08:26,040 Gimnasiorako. Ez onartu binilozko moketarik. 143 00:08:26,120 --> 00:08:28,080 Elkarrekin joango gara, ezta? 144 00:08:28,560 --> 00:08:30,280 Ni Afrikara noa ostiralean. 145 00:08:30,360 --> 00:08:32,280 -Afrikara? -Angolara. 146 00:08:32,679 --> 00:08:35,440 Napalmaren bezeroa han dago. Hori konpontzera noa. 147 00:08:36,200 --> 00:08:37,240 Nola? 148 00:08:37,280 --> 00:08:39,760 Napalmaren ordez, minak eskainiko dizkiot, 149 00:08:39,840 --> 00:08:40,760 deskontu eta guzti. 150 00:08:41,520 --> 00:08:42,640 Berdina al da? 151 00:08:43,440 --> 00:08:44,760 Moët Chandonik ez badugu, 152 00:08:46,120 --> 00:08:47,080 cavarekin moldatu behar. 153 00:08:47,160 --> 00:08:49,040 Napalma Moëta da? 154 00:08:58,160 --> 00:09:00,040 Konponbideak aurkitu behar dira beti. 155 00:09:02,120 --> 00:09:03,640 Garrantzitsuena, Oskar, 156 00:09:04,880 --> 00:09:06,080 irudimena da. 157 00:09:07,640 --> 00:09:11,200 Irudimena baduzu, asko irabaziko dugu. 158 00:09:17,120 --> 00:09:18,360 Hemen jacuzzia. 159 00:09:19,000 --> 00:09:21,280 Bi jacuzzi jarri behar dira. 160 00:09:21,360 --> 00:09:22,640 Aldagela bakoitzean bat. 161 00:09:22,720 --> 00:09:25,840 Bai, bi hobeto, bai. 162 00:09:25,880 --> 00:09:27,640 Lyonetik ekarriko dituzte. 163 00:09:28,440 --> 00:09:29,440 Ongi da. 164 00:09:30,080 --> 00:09:32,880 Hemen lurrunezko bainugela bat jartzea pentsatu dut. 165 00:09:32,960 --> 00:09:34,520 Oso ondo. 166 00:09:35,400 --> 00:09:37,880 Eta aurrerago sauna bat ere 167 00:09:39,120 --> 00:09:40,760 jarri dezakegu. 168 00:09:40,840 --> 00:09:42,640 Batzuek sauna behar dute argaltzeko. 169 00:09:44,960 --> 00:09:45,880 Ados. 170 00:09:58,040 --> 00:09:59,720 Dena kudeatzeko gai izango zara? 171 00:10:00,880 --> 00:10:01,880 Jakina. 172 00:10:02,640 --> 00:10:04,640 Gimnasioa aparta izango dugu. 173 00:10:04,720 --> 00:10:07,040 Ez zara gimnasioarengatik bakarrik etorri. 174 00:10:08,440 --> 00:10:10,200 Nire alaba da garrantzizkoena. 175 00:10:10,280 --> 00:10:12,320 Dirua irabaziko dugula badio, fidatuko naiz. 176 00:10:12,400 --> 00:10:15,880 Baina nire lehentasuna bera zoriontsu izan dadin da. 177 00:10:16,760 --> 00:10:19,160 Horregatik, gogor lan egin behar duzu. 178 00:10:46,960 --> 00:10:48,840 -Hemen naiz. -Primeran. 179 00:10:48,880 --> 00:10:51,520 Probatu bureka, benetan ona dago, eta bero. 180 00:10:51,600 --> 00:10:54,440 Haragizko bilkariak dira, amaren plater onena. 181 00:10:54,520 --> 00:10:57,240 -Zu ere Aljeriakoa zara? -Ez, ni Kataluniakoa naiz, 182 00:10:57,320 --> 00:10:59,000 baina Parisen jaio eta hazia. 183 00:10:59,160 --> 00:11:00,920 Itxura zoragarri du denak. 184 00:11:01,480 --> 00:11:02,840 Dastatu, ikusiko duzu. 185 00:11:02,920 --> 00:11:05,480 Marbellako bizitza zoragarria da. 186 00:11:05,560 --> 00:11:07,560 Madrilera itzultzea izango da gogorra. 187 00:11:07,640 --> 00:11:09,240 -Madrilera? -Aizu... 188 00:11:09,320 --> 00:11:11,280 Gimnasioarena ez bada ondo irteten. 189 00:11:11,360 --> 00:11:13,760 -Ondo aterako da! -Ez ekarri zorte txarra. 190 00:11:13,840 --> 00:11:15,520 Franen klinika gaizki joan zen, 191 00:11:15,600 --> 00:11:17,880 eta hemen arabiar denek dituzte zaldiak. 192 00:11:19,840 --> 00:11:20,880 Nor da Fran? 193 00:11:20,960 --> 00:11:23,120 Sararen mutil-lagun ohia, albaitaria. 194 00:11:23,200 --> 00:11:25,680 Diskoteka bat ireki nahi zuen bat ere izan zuen. 195 00:11:25,760 --> 00:11:27,760 Beste batek higiezinen agentzia. 196 00:11:27,840 --> 00:11:30,280 Ez! Hori ikaragarria zen. 197 00:11:30,360 --> 00:11:31,640 -Ikaragarria. -Ama. 198 00:11:31,720 --> 00:11:33,040 -Jasanezina. -Ez egin jaramonik. 199 00:11:33,120 --> 00:11:37,840 -Enpresa-sortzaileak gogoko ditu Sarak. -Kirten hutsa zara. 200 00:11:37,920 --> 00:11:41,040 Madril ez da horren txarra, ni oso pozik nago han. 201 00:11:41,120 --> 00:11:42,920 Horregatik ez duzu gainditu lehen urtea? 202 00:11:43,000 --> 00:11:45,000 Musikarengatik dio. 203 00:11:45,360 --> 00:11:46,960 PolyGramekin sinatuko du. 204 00:11:47,040 --> 00:11:49,200 Diskoko abestiak ia prest daude. 205 00:11:49,280 --> 00:11:50,520 Disko bat grabatuko duzu? 206 00:11:50,600 --> 00:11:51,480 Noski. 207 00:11:51,560 --> 00:11:53,880 Sheena Easton berria izango da. 208 00:11:53,960 --> 00:11:56,480 Joan pikutara. 209 00:12:39,800 --> 00:12:41,360 Putakume hori. 210 00:12:42,360 --> 00:12:43,400 Nor da? 211 00:12:44,200 --> 00:12:45,480 Nabil Mawad. 212 00:12:48,760 --> 00:12:51,360 Napalmaren iruzurgileak bidali zituena. 213 00:12:52,000 --> 00:12:55,000 -Hori da. -Baina ez dugu frogarik. 214 00:12:56,000 --> 00:12:57,560 Zergatik agurtzen dizue? 215 00:12:57,640 --> 00:12:58,760 Aurpegi bikoa delako. 216 00:12:59,960 --> 00:13:02,000 Mawaden lehiakide nagusia da nire aita. 217 00:13:02,880 --> 00:13:05,480 Guk ezkertiarrekin egiten ditugu salerosketak, 218 00:13:05,560 --> 00:13:07,000 Mawadek CIArekin, 219 00:13:08,520 --> 00:13:10,800 eta komunismoaren aurkako gerrillekin. 220 00:13:11,800 --> 00:13:13,400 Lehiakideak zarete? 221 00:13:13,480 --> 00:13:15,880 Bai, eta bere etxea ikusita, 222 00:13:15,960 --> 00:13:18,520 ezetz asmatu nork irabazten duen gehien? 223 00:13:20,040 --> 00:13:21,720 Kapitalistek gehiago ordaintzen dute. 224 00:13:26,280 --> 00:13:28,080 Ahozko arau bat dugu, 225 00:13:28,160 --> 00:13:30,320 beste aldearekin salerosketarik ez. 226 00:13:30,400 --> 00:13:33,320 Mawadek ez du Kalashnikov edo RPG7rik saltzen, 227 00:13:34,200 --> 00:13:36,800 eta guk ez dugu Stinger edo M-16rik saltzen. 228 00:13:37,400 --> 00:13:39,320 Napalma amerikarrek sortu zuten. 229 00:13:39,920 --> 00:13:43,240 -Bere eremuan sartu zarete. -Salbuespenak daude. 230 00:13:45,200 --> 00:13:47,160 Kaka. Urdaiazpikoa. 231 00:13:47,960 --> 00:13:50,160 Urdaiazpiko iberikoa eraman behar dut. 232 00:13:51,680 --> 00:13:53,680 Henryk, nirekin datorren aitaren lagunak 233 00:13:53,760 --> 00:13:55,480 beti urdaiazpikoa eskatzen dit. 234 00:13:56,400 --> 00:13:58,280 Zurekin joa nahi dut Angolara. 235 00:13:58,360 --> 00:13:59,960 Zuk? Zertarako? 236 00:14:00,040 --> 00:14:01,520 Bakarrik egon ez zaitezen. 237 00:14:01,600 --> 00:14:03,280 Halako bidaia ez da txantxa. 238 00:14:03,360 --> 00:14:04,240 Nola dakizu? 239 00:14:04,320 --> 00:14:07,560 Bezero bat ikustera zoaz napalmik ez duzula lortu esateko. 240 00:14:08,280 --> 00:14:09,680 Ez du itxura ona. 241 00:14:09,760 --> 00:14:11,440 Bihotz ematera etorri nahi duzu? 242 00:14:11,520 --> 00:14:12,560 Baliteke. 243 00:14:13,760 --> 00:14:14,960 Jarraitu gimnasioarekin. 244 00:14:15,400 --> 00:14:17,840 Ez zaitez esku hutsik geratu, gehiegi eskatzeagatik. 245 00:14:19,120 --> 00:14:20,240 Ez dut gehiegi nahi. 246 00:14:21,160 --> 00:14:22,320 Ez kezkatu nitaz. 247 00:14:23,040 --> 00:14:25,560 Arazorik bada, urdaiazpikoa. 248 00:15:17,640 --> 00:15:19,720 Dezente hobetu duzu! 249 00:15:20,840 --> 00:15:22,600 Aberaskume bilakatu zara? 250 00:15:24,960 --> 00:15:26,120 Tori. 251 00:15:26,200 --> 00:15:29,280 Gimnasiorako eman zenizkidan 150 000 pezetak. 252 00:15:29,360 --> 00:15:30,920 Ez dut zure dirudik nahi. 253 00:15:31,000 --> 00:15:31,840 Zurea da. 254 00:15:32,280 --> 00:15:34,120 Horretarako etorri zara? 255 00:15:37,520 --> 00:15:38,720 Egia esateko, ez. 256 00:15:40,280 --> 00:15:41,920 Burutik jota zaude. 257 00:15:42,960 --> 00:15:46,240 20 urte daramatzazu lehergaiak sortzen meatzeetan. 258 00:15:46,320 --> 00:15:48,680 -Ez al zara gimnasioarengatik joan? -Hain zuzen ere. 259 00:15:48,760 --> 00:15:50,840 Zer zerikusi du napalmak aerobikarekin? 260 00:15:50,920 --> 00:15:52,520 Familiari laguntzea. 261 00:15:52,600 --> 00:15:53,800 Eurek eskatu dizute? 262 00:15:54,360 --> 00:15:55,520 Ez dakite ezer. 263 00:15:56,080 --> 00:15:57,680 Baina arazo bat daukate, 264 00:15:57,760 --> 00:16:00,680 eta TNT, dinamita, Goma-2 sortzen aditua zara zu. 265 00:16:00,760 --> 00:16:02,120 Ziur napalma ere egin dezakezula. 266 00:16:03,440 --> 00:16:04,880 Sinestezina da hau. 267 00:16:06,880 --> 00:16:09,200 Biontzat litzateke onuragarria, Manuel. 268 00:16:09,280 --> 00:16:11,920 Zertarako? Kartzelara joateko? 269 00:16:12,000 --> 00:16:13,480 Inor ez da kartzelara joango. 270 00:16:13,880 --> 00:16:16,320 Legezkoak dira, baimenak dituzte. 271 00:16:17,000 --> 00:16:18,240 Hori esan dizute? 272 00:16:20,840 --> 00:16:22,560 Ezagutu beharko zenituzke. 273 00:16:22,640 --> 00:16:24,680 -Bestelakoak dira. -Benetan? 274 00:16:24,800 --> 00:16:26,440 Ez dira zuk uste bezalakoak. 275 00:16:26,560 --> 00:16:28,480 Ikasiak dira. 276 00:16:28,560 --> 00:16:30,320 Arte abstraktua ulertzen dute. 277 00:16:30,400 --> 00:16:33,920 -Zer axola du horrek? -Sentiberatasun seinalea da. 278 00:16:34,000 --> 00:16:35,800 Jende sentiberak pentsatzen du. 279 00:16:35,880 --> 00:16:39,160 Napalm zurrusta bat Picassoren Gernika-rekin nahastu, 280 00:16:39,240 --> 00:16:41,120 eta Gandhi bilakatuko gara. 281 00:16:43,120 --> 00:16:44,560 Entzun, Manuel. 282 00:16:44,640 --> 00:16:47,040 Zure bizitza zulo honetan pasa nahi baduzu, 283 00:16:47,800 --> 00:16:50,560 piroteknia isila asmatzen, 284 00:16:50,640 --> 00:16:52,120 primeran iruditzen zait. 285 00:16:54,360 --> 00:16:57,000 Baina aurrezkirik gabe geratzen zarenean 286 00:16:57,080 --> 00:16:59,520 etxera itzuli beharko duzu emaztearekin... 287 00:16:59,600 --> 00:17:02,160 -Ez nazazu gogaitu! -...orduan, ez kexatu, 288 00:17:02,240 --> 00:17:04,760 eta ez deitu, zure aukera galdu duzu eta. 289 00:17:05,760 --> 00:17:07,079 Zorte on, Manuel. 290 00:17:13,440 --> 00:17:15,280 Napalmaren basea oso erraza da. 291 00:17:19,560 --> 00:17:21,319 Naftalina eta azido fosforikoa. 292 00:17:23,240 --> 00:17:24,400 Arazoa kopurua da. 293 00:17:25,280 --> 00:17:26,160 Kopurua? 294 00:17:26,640 --> 00:17:29,280 Bidoi bat egin dezaket eta hor bertan leherrarazi. 295 00:17:29,320 --> 00:17:31,520 Baina zure familiak oihana erre nahi badu... 296 00:17:35,560 --> 00:17:36,440 Bidoi bat nahikoa da. 297 00:17:36,800 --> 00:17:37,680 Ados. 298 00:17:39,960 --> 00:17:41,800 Hemendik aurrera, dolarretan. 299 00:17:44,080 --> 00:17:45,080 Primeran. 300 00:17:54,240 --> 00:17:59,800 MALAGAKO AIREPORTUA 301 00:18:40,960 --> 00:18:42,560 Erosi duzu urdaiazpikoa? 302 00:18:45,240 --> 00:18:46,960 Zezina erosi dut badaezpada. 303 00:18:47,960 --> 00:18:49,160 Zer zabiltza? 304 00:18:49,240 --> 00:18:50,400 Ezustekoa eman nahi nizun. 305 00:18:50,480 --> 00:18:51,680 Ez zenuen nahi? 306 00:18:51,760 --> 00:18:53,320 Oskar, ezin duzu gimnasioa utzi. 307 00:18:53,440 --> 00:18:54,560 Hilabetean ireki behar dugu. 308 00:18:54,680 --> 00:18:56,520 Ez kezkatu. Lanak bukatu dituzte. 309 00:18:56,920 --> 00:18:59,920 Bezeroak aurkitzea baino ez da falta. 310 00:19:00,920 --> 00:19:02,560 Burutik jota zaude. 311 00:19:02,680 --> 00:19:04,480 Nola ez nintzen ba etorriko? 312 00:19:04,560 --> 00:19:08,080 Gainera, Alemaniako punta-puntako kamera erosi dut. 313 00:19:08,160 --> 00:19:09,560 Eta, ikusi hau, 314 00:19:10,480 --> 00:19:12,080 portugesezko hiztegi bat. 315 00:19:12,200 --> 00:19:15,320 Bezeroak ez dira angolarrak, Kubako armadakoak baizik. 316 00:19:16,320 --> 00:19:17,720 Eta zergatik goaz Luandara? 317 00:19:20,960 --> 00:19:23,800 Kubari buruz nekien bakarra Machín kantuak 318 00:19:23,880 --> 00:19:25,400 dantzari mulatoak, 319 00:19:25,480 --> 00:19:28,280 eta Fidel Castroren argazkiak ziren. 320 00:19:28,320 --> 00:19:33,240 Baina Sarak esan zidan, 1959ko iraultzaren ondoren, 321 00:19:33,320 --> 00:19:35,280 Hirugarren Munduko gerrilen 322 00:19:35,320 --> 00:19:37,480 idolo bilakatu zela Castro. 323 00:19:37,560 --> 00:19:40,640 Laguntza eta zigarroak bidaltzeaz gain, armak eta soldaduak 324 00:19:40,720 --> 00:19:42,000 bidaltzen zizkien. 325 00:19:42,800 --> 00:19:45,000 25 urtetan zehar, 326 00:19:45,080 --> 00:19:47,720 Kubak aholkulari eta tropak izan zituen Aljerian, 327 00:19:47,800 --> 00:19:50,000 Vietnamen, Yemen hegoaldean, 328 00:19:50,480 --> 00:19:55,480 Kongon, Bolivian, Venezuelan, Nikaraguan, 329 00:19:55,560 --> 00:19:59,320 Mozambiken, Ginea-Konakryn... 330 00:19:59,440 --> 00:20:02,880 Israelen aurka ere borrokatu zuten Gonalgo gainetan 331 00:20:02,960 --> 00:20:04,720 siriarrekin batera. 332 00:20:05,160 --> 00:20:07,560 Etiopiarrei lagundu zien 10 000 gizonekin 333 00:20:07,680 --> 00:20:09,800 eta tanke brigada batekin Ogadengo Gerran. 334 00:20:11,440 --> 00:20:14,680 Eta 30.000 soldaduko armada bat bidali zuen Angolara 335 00:20:14,760 --> 00:20:17,320 Hego Afrikaren inbasioa geldiarazteko. 336 00:20:18,480 --> 00:20:20,560 Ordutik, han zeuden Savimbiren 337 00:20:20,640 --> 00:20:23,400 gerrilla antikomunisten aurka borrokatzen. 338 00:20:29,680 --> 00:20:33,480 Halako uhartetxo batek, nola izan dezake inperio batek adina indar? 339 00:20:34,080 --> 00:20:35,320 Errusiarrek ordaintzen dute? 340 00:20:37,080 --> 00:20:38,560 -Tori. -Milesker. 341 00:20:41,000 --> 00:20:43,800 Errusiarrek armak ordaintzen dituzte, Angolak gainerakoa. 342 00:20:43,920 --> 00:20:45,200 Oso ondo ordaintzen dute. 343 00:20:46,080 --> 00:20:48,800 Herrialde aberatsa da, diamanteak, petrolioa... 344 00:20:49,520 --> 00:20:51,680 Kubak erabaki taktikoak hartzen ditu. 345 00:20:52,280 --> 00:20:53,960 Zer irabazten du Kubak? 346 00:20:54,040 --> 00:20:56,800 Politikan eragiteko boterea, NBEn laguntza... 347 00:20:58,280 --> 00:21:00,080 Eta zure familiak zer zerikusi du? 348 00:21:00,160 --> 00:21:03,640 Kubak ez du hornitzaile bakar bat edukitzea gogoko. 349 00:21:03,720 --> 00:21:05,680 Batez ere gauza puntualetarako. 350 00:21:10,520 --> 00:21:11,400 Napalma, esaterako. 351 00:21:24,280 --> 00:21:25,920 Film batean sentitzen naiz. 352 00:21:28,040 --> 00:21:29,560 Ikusiko duzu iristean. 353 00:21:49,960 --> 00:21:51,320 Henry! 354 00:21:52,280 --> 00:21:54,040 Ilobatxo! 355 00:21:54,400 --> 00:21:56,280 Zenbat hazi zaren! 356 00:21:56,360 --> 00:21:58,000 Zu ikusteko irrikitan nengoen. 357 00:21:58,960 --> 00:22:00,480 -Milesker etortzeagatik. -Nola ez? 358 00:22:00,560 --> 00:22:02,240 Zure kabuz joango zinelakoan? 359 00:22:02,320 --> 00:22:04,160 Ez, noski. Urdaiazpikoa ekarri duzu? 360 00:22:05,400 --> 00:22:07,040 Iberiko onena. 361 00:22:09,400 --> 00:22:10,920 Zein gozoa! 362 00:22:11,000 --> 00:22:13,440 -Oskarrek zezina ekarri dizu. -Kontxo. 363 00:22:13,520 --> 00:22:15,600 -Urte askotarako. Mila esker. -Berdin. 364 00:22:15,680 --> 00:22:16,600 -Oskar, ezta? -Bai. 365 00:22:16,680 --> 00:22:17,880 Nire mutil-laguna. 366 00:22:17,960 --> 00:22:19,760 Arraioa! Botilaren mutila? 367 00:22:21,000 --> 00:22:23,000 Mila esker. Goazen kanpora. 368 00:22:25,440 --> 00:22:27,520 Hor dago nire autoa. 369 00:22:29,480 --> 00:22:32,360 Oskar, ezta? Hartu maleta eta sartu atzealdean. 370 00:22:32,440 --> 00:22:34,000 Itzela da! 371 00:22:34,960 --> 00:22:36,400 Hemendik, barrura. 372 00:22:37,120 --> 00:22:38,280 Mila esker. 373 00:22:42,960 --> 00:22:44,280 Listo. 374 00:23:32,320 --> 00:23:34,440 Claymore minekin konpentsatuko diegu. 375 00:23:34,520 --> 00:23:37,240 Ez dira hain deigarriak eta oihanerako hobeak dira. 376 00:23:38,800 --> 00:23:40,480 Ez kezkatu. Oskarrek badaki. 377 00:23:41,520 --> 00:23:43,080 Familiakoa da orain. 378 00:23:43,640 --> 00:23:46,800 Patriciorentzako ez da nahikoa izango, ezagutzen duzu. 379 00:23:46,880 --> 00:23:48,080 Lagundu konbentzitzen. 380 00:23:48,160 --> 00:23:49,280 Ni ados nago. 381 00:23:49,360 --> 00:23:50,920 Napalma kaka dela uste dut. 382 00:23:51,280 --> 00:23:52,840 Habanakoek ere ez dakite. 383 00:23:52,920 --> 00:23:54,840 -Fidel jabetzen bada, haserretuko da. -Zergatik? 384 00:23:55,760 --> 00:23:59,440 Arma inperialista delako. Fama txarra dauka. 385 00:23:59,520 --> 00:24:03,080 Kubatarrok fosforo zuria nahiago dugu. Hilgarria, baina isilagoa. 386 00:24:03,160 --> 00:24:04,120 Eta zein da arazoa? 387 00:24:04,520 --> 00:24:06,640 Oihanean napalma eraginkorragoa dela. 388 00:24:07,600 --> 00:24:10,040 Plana izorratu dela esatea da hoberena. 389 00:24:10,120 --> 00:24:12,280 -Ez. -Minekin saltzen saiatuz gero, 390 00:24:12,360 --> 00:24:14,640 gehiago haserretuko da. Ondo ezagutzen dut. 391 00:24:14,720 --> 00:24:17,120 Hemen gaude, honezkero. Saiatu gaitezen. 392 00:24:18,440 --> 00:24:20,320 Patriciok urdaiazpikoa gogoko du? 393 00:24:35,680 --> 00:24:38,120 Inork sozialismoa eraiki nahi duela esaten duenean, 394 00:24:38,200 --> 00:24:39,520 nik hau esaten diot: 395 00:24:40,160 --> 00:24:41,480 "Benetako xanpaina dastatu duzu 396 00:24:41,560 --> 00:24:43,560 Errusiako shampaskoyearen ordez?" 397 00:24:43,640 --> 00:24:47,960 "Alderatu dituzu pata negra urdaiazpiko iberikoa eta Bulgariako mortadela?" 398 00:24:48,040 --> 00:24:49,520 Iraultzaile zabiltza, Henry. 399 00:24:49,600 --> 00:24:51,920 Ez dezagun gure burua engainatu. 400 00:24:52,000 --> 00:24:54,800 Gerra Hotza irabazteko, eman janari ona herritarrei. 401 00:24:54,880 --> 00:24:57,720 Ez dizute Espainiara joaten uzten, desertatuko zenukeelako. 402 00:24:57,800 --> 00:25:00,000 Ez, laztana, baina urte asko pasa ditut 403 00:25:00,080 --> 00:25:01,920 ametsengatik borrokan, 404 00:25:02,000 --> 00:25:03,240 eta nekatzea normala da. 405 00:25:03,400 --> 00:25:05,520 Ziur zure aitak ulertzen nauela. 406 00:25:06,800 --> 00:25:08,800 Hiri zoragarria da, ezta? 407 00:25:08,880 --> 00:25:09,840 Bai. 408 00:25:10,440 --> 00:25:13,320 Portugaldarrak Espainiarrak bezalakoak dira horretan. 409 00:25:13,720 --> 00:25:15,960 Ganoraz eraikitzen dute. 410 00:25:16,040 --> 00:25:17,640 Baina Frantziako Kongora joan, 411 00:25:17,720 --> 00:25:19,920 eta adreilu bakar bat ez duzu ikusiko. 412 00:25:20,440 --> 00:25:23,240 1975etik daramat hona etortzen. 413 00:25:23,320 --> 00:25:26,680 Poliki-poliki nola suntsitu den ikusi dut. Gogorra da. 414 00:25:29,320 --> 00:25:30,640 Zergatik ez duzue sortzen? 415 00:25:32,440 --> 00:25:33,440 Napalma. 416 00:25:35,560 --> 00:25:37,840 Zenbat garagardo edan ditu honek? 417 00:25:38,480 --> 00:25:41,080 Benetan diot. Formula bat da. 418 00:25:41,160 --> 00:25:42,520 Nondik atera duzu hori? 419 00:25:42,600 --> 00:25:43,720 Jakin-mina. 420 00:25:43,800 --> 00:25:46,360 Patricio saiatu zen, baina ez zen ondo atera. 421 00:25:46,880 --> 00:25:48,000 Zein nahaste erabili zuten? 422 00:25:48,080 --> 00:25:50,240 -Henry, kide. -Bai? 423 00:25:50,320 --> 00:25:52,200 -Telefonora! -Segituan nator. 424 00:25:57,760 --> 00:26:00,600 Kimikaria zara, ala? 425 00:26:00,680 --> 00:26:01,640 Ez. 426 00:26:02,160 --> 00:26:04,400 Baina nire osabak 20 urte eman zituen 427 00:26:04,480 --> 00:26:07,440 lehergailuekin lanean Riotintoko meatzeetan. 428 00:26:07,560 --> 00:26:08,960 Ongi da. 429 00:26:09,040 --> 00:26:10,680 Baina hau desberdina da. 430 00:26:10,760 --> 00:26:13,720 Saiatzeak ez digu kalterik ekarriko, ezta? 431 00:26:13,800 --> 00:26:15,280 Bai. 432 00:26:15,360 --> 00:26:17,560 Kubatarrekin dugun harremana izorratzea. 433 00:26:18,320 --> 00:26:19,280 Ondo atera liteke. 434 00:26:19,360 --> 00:26:20,360 -Ez. -Ez? 435 00:26:21,960 --> 00:26:25,480 Dena den, Patriciok ez baditu minak nahi, izorratuko duzu. 436 00:26:25,560 --> 00:26:26,880 Hori ez da zure arazoa. 437 00:26:28,280 --> 00:26:30,360 Tokia ikusi eta argazkiak ateratzera etorri zara. 438 00:26:30,440 --> 00:26:31,640 Bada, bisitatu, 439 00:26:32,240 --> 00:26:33,440 eta atera argazkiak. 440 00:26:33,520 --> 00:26:35,920 Patricio Lubangotik dator. 441 00:26:36,000 --> 00:26:38,960 Bihar goizean elkartuko gara, beraz, libre zaudete orain. 442 00:26:39,040 --> 00:26:41,360 Zergatik ez diozu candonga erakusten? 443 00:26:41,440 --> 00:26:42,720 Zer da candonga? 444 00:27:06,320 --> 00:27:08,040 Hau bai eromena. 445 00:27:13,200 --> 00:27:15,040 Badakizu nire aitak zer esaten duen? 446 00:27:15,800 --> 00:27:19,680 Candongan Rolexak eta misil antiaereoak ere aurkitu daitezkeela. 447 00:27:21,840 --> 00:27:23,040 Afrikaren bihotza. 448 00:27:24,360 --> 00:27:25,320 Egun on. 449 00:27:25,400 --> 00:27:27,520 Ume mordoa daude. 450 00:27:29,360 --> 00:27:31,320 Baina ez dago zaharrik. 451 00:27:32,720 --> 00:27:35,920 Batzuk Marxistak direla diote, besteak AEBn aldekoak... 452 00:27:36,320 --> 00:27:37,320 Barkatu. 453 00:27:37,400 --> 00:27:38,760 Azken finean, tribu gerra da 454 00:27:38,840 --> 00:27:41,840 ulertzen ez dituzten ideologiek eragina. 455 00:27:41,920 --> 00:27:42,880 Ez du zentzurik. 456 00:27:42,960 --> 00:27:44,440 Gerra Hotza da. 457 00:27:53,360 --> 00:27:54,640 Ez. 458 00:27:58,120 --> 00:28:00,480 Ez, milesker. 459 00:28:05,600 --> 00:28:08,120 Ez duzu zure mutil-lagunik ekarri hona? 460 00:28:08,200 --> 00:28:09,840 Ez zuten interesik. 461 00:28:11,960 --> 00:28:14,320 Badakizu zer esan zidan zure aitak? 462 00:28:14,400 --> 00:28:17,320 Nire benetako misioa Marbellan ez dela gimnasioa, 463 00:28:18,080 --> 00:28:19,320 zu laguntzea baizik. 464 00:28:21,240 --> 00:28:23,360 -Lepokorik nahi? -Ez, milesker. 465 00:28:23,440 --> 00:28:25,240 Aitek halakoak esaten dituzte. 466 00:28:26,840 --> 00:28:28,680 Bada, utzi zu laguntzen. 467 00:28:29,640 --> 00:28:30,920 Noski. 468 00:28:31,000 --> 00:28:32,480 Baina lehenengo ikasi behar duzu. 469 00:28:33,440 --> 00:28:35,720 Zuk uste baino azkarrago ikasten dut. 470 00:28:35,800 --> 00:28:37,800 Ez duzu horren azkar joan beharrik. 471 00:28:42,360 --> 00:28:45,200 Candonga gimnasio batentzako izen ona da. 472 00:28:45,280 --> 00:28:47,960 Erritmikoa da. 473 00:28:48,040 --> 00:28:49,280 Basatia. 474 00:28:51,920 --> 00:28:54,480 "Candonga Kluba". 475 00:28:55,160 --> 00:28:56,360 Gogoko dut. 476 00:29:12,440 --> 00:29:13,640 Aupa. 477 00:29:13,720 --> 00:29:14,880 -Zelan, Henry? -Primeran. 478 00:29:15,120 --> 00:29:17,360 -Kaixo, Sara. -Kaixo. Goraintziak aitaren partez. 479 00:29:17,440 --> 00:29:19,040 Ados, goazen barrura. 480 00:29:19,120 --> 00:29:21,080 Gela bat erreserbatu dut... 481 00:29:21,160 --> 00:29:22,800 Asko sentitzen du ezin etorri izana. 482 00:29:22,880 --> 00:29:23,960 Asko sentitzen du? 483 00:29:24,040 --> 00:29:26,720 Oparitxo asko, baina hori ez zen adostu genuena. 484 00:29:26,800 --> 00:29:27,960 Hirugarren aldia da. 485 00:29:28,040 --> 00:29:30,320 Ez daukat denbora galtzeko astirik. 486 00:29:30,400 --> 00:29:31,800 Esan iezaiozu. 487 00:29:41,120 --> 00:29:44,400 Claymore minak? Betidanik erabili dituzte! 488 00:29:47,800 --> 00:29:50,040 -Lortuko zuela esan zidan. -Saiatu da. 489 00:29:50,120 --> 00:29:52,760 -Baita zera ere! -Zure alde gaude. 490 00:29:52,840 --> 00:29:55,360 Orduan, zergatik ez didazue lehenago esan. 491 00:29:55,440 --> 00:29:56,720 Ez dizu inoiz huts egin. 492 00:29:56,800 --> 00:29:59,760 -Zergatik ez da bera etorri? -Bera arduratu daiteke. 493 00:30:00,240 --> 00:30:01,480 Ez dago beharrik. 494 00:30:01,560 --> 00:30:03,480 Ez badu lortzen, hobe ez etortzea. 495 00:30:03,640 --> 00:30:06,080 Zaila da. Ez da bata edo bestea. 496 00:30:06,160 --> 00:30:07,680 Zaila? 497 00:30:07,800 --> 00:30:09,040 Eta hemen egotea ez, ala? 498 00:30:09,120 --> 00:30:11,880 Badakizue zenbat gizon galdu ditugun aste honetan? 499 00:30:11,960 --> 00:30:13,120 Zenbat mutilatu ditugun? 500 00:30:13,200 --> 00:30:14,760 200 mina eskaini ditzakegu. 501 00:30:14,840 --> 00:30:16,000 Ez, ostia! 502 00:30:16,080 --> 00:30:17,600 Kaka zaharra! 503 00:30:17,680 --> 00:30:20,320 UNITAk guk baino hobeto ezagutzen ditu minak. 504 00:30:23,560 --> 00:30:25,040 Barkatu. 505 00:30:26,360 --> 00:30:27,400 Sara, 506 00:30:27,560 --> 00:30:29,520 kimikariarekin hitz egin dut. 507 00:30:29,600 --> 00:30:32,880 Bospasei astetan prest izango dugula dio. 508 00:30:34,840 --> 00:30:36,160 Nor demontre zara? 509 00:30:36,240 --> 00:30:37,400 Berarekin egiten dut lan. 510 00:30:37,480 --> 00:30:38,480 Bere bikotekidea da. 511 00:30:40,720 --> 00:30:42,880 -Zure senarra. -Bai. 512 00:30:44,680 --> 00:30:45,720 Oskar. 513 00:30:45,800 --> 00:30:47,800 Ezin genuen ezer esan, 514 00:30:47,880 --> 00:30:49,960 sortzeko baieztapenik gabe. 515 00:30:52,440 --> 00:30:53,320 Zer sortu? 516 00:30:54,200 --> 00:30:55,040 Napalma. 517 00:30:56,040 --> 00:30:57,680 Kopurua egokitu beharko genuke, 518 00:30:57,760 --> 00:31:00,200 baina lagin bat ekarri dezakegu, 519 00:31:00,880 --> 00:31:01,840 hemen probatzeko. 520 00:31:04,120 --> 00:31:07,280 Bospasei aste zentzuzkoa deritzot. 521 00:31:08,080 --> 00:31:09,320 Ezta, Patricio? 522 00:31:29,160 --> 00:31:31,640 Badakizu zer egin duzun? 523 00:31:31,720 --> 00:31:34,040 Ez, ez daki. 524 00:31:36,560 --> 00:31:37,920 Ez dauka ideiarik ere. 525 00:31:38,200 --> 00:31:39,360 Sara. 526 00:31:39,440 --> 00:31:42,040 Sara! Zaude, Sara! 527 00:31:43,040 --> 00:31:44,720 Zer uste duzu dela hau? 528 00:31:44,800 --> 00:31:46,280 Aerobik klase bat? 529 00:31:46,400 --> 00:31:47,760 Testosterona erakustaldia? 530 00:31:47,840 --> 00:31:50,480 Zure potro handiak erakusteko modu bat? 531 00:31:50,560 --> 00:31:53,800 -Sara, ondo aterako da. -Ez dakizu. 532 00:31:55,560 --> 00:31:57,520 Ez dakizu ezer. 533 00:32:01,320 --> 00:32:02,960 Zakurraren bibolinak. 534 00:32:28,440 --> 00:32:29,400 Barkatu. 535 00:32:31,120 --> 00:32:33,320 Ba al dago eserlekurik libre? 536 00:32:33,400 --> 00:32:35,920 Bai, noski. Hor atzean. 537 00:32:36,000 --> 00:32:37,280 Primeran. 538 00:32:44,160 --> 00:32:45,680 Kaixo. 539 00:32:45,760 --> 00:32:46,840 Milesker. 540 00:33:19,760 --> 00:33:20,800 Mario. 541 00:33:22,200 --> 00:33:24,680 Ez ezazu Oskarren maleta atera. Madrilera doa. 542 00:33:25,280 --> 00:33:26,440 Zer? 543 00:33:26,520 --> 00:33:29,240 Bospasei aste esan diezu kubatarrei, ezta? 544 00:33:29,320 --> 00:33:30,440 Bada, hasi zaitez. 545 00:33:31,040 --> 00:33:32,560 Eta egin hirutan. 546 00:33:32,640 --> 00:33:34,520 Sara, goizeko 02:00ak dira. 547 00:33:40,360 --> 00:33:43,600 Tori. Hartu ezazu hoztu aurretik. 548 00:33:43,680 --> 00:33:46,200 On egingo dizu bidaia luze horren ondoren. 549 00:33:46,760 --> 00:33:47,920 Milesker. 550 00:33:59,320 --> 00:34:00,400 Oskar... 551 00:34:01,160 --> 00:34:04,000 Nire osabak egin dezakeela ez baneki, 552 00:34:04,120 --> 00:34:06,040 -ez nukeen ezer esango. -Badakit. 553 00:34:06,120 --> 00:34:10,040 Hartu atseden. Bihar joango zara bera ikustera, ados? 554 00:34:14,440 --> 00:34:16,159 Badakizu huts egin didazuela. 555 00:34:17,120 --> 00:34:18,480 Barkatu horrela egin izana. 556 00:34:19,360 --> 00:34:22,639 -Ezin nintzen ezer egin gabe geratu. -Ondo da. 557 00:34:22,679 --> 00:34:24,920 Gonbidatuentzako gela daukagu hemen. 558 00:34:25,000 --> 00:34:26,960 Gaur egin lo hor. 559 00:34:27,480 --> 00:34:29,520 Bihar hobeto ikusiko dugu dena. 560 00:34:38,840 --> 00:34:40,199 Gauza bakarra esan nahi dut. 561 00:34:42,840 --> 00:34:43,880 Fidatu zaitezte. 562 00:34:44,920 --> 00:34:46,320 Hiru aste dituzu. 563 00:34:47,480 --> 00:34:48,840 Gabon. 564 00:34:48,920 --> 00:34:50,159 Gabon. 565 00:34:52,600 --> 00:34:53,639 Eskerrik asko. 566 00:35:08,000 --> 00:35:11,360 Kimikariek Luandan erabili zuten konposatuen zerrenda. 567 00:35:15,640 --> 00:35:17,040 Eta hau? 568 00:35:17,120 --> 00:35:18,840 Napalmaren probak grabatzeko. 569 00:35:21,640 --> 00:35:22,760 Zatoz nirekin. 570 00:35:22,840 --> 00:35:25,800 Hobeto bideoz, ez dut denborarik galdu nahi. 571 00:35:27,960 --> 00:35:29,440 Opadazu zorte ona, bederen. 572 00:35:56,160 --> 00:35:58,320 Garbigarria erabili dute eta! 573 00:35:58,400 --> 00:35:59,640 Garbigarria? 574 00:35:59,680 --> 00:36:02,800 Bai, arroparentzako garbigarria azido fosforikoaren ordez. 575 00:36:02,880 --> 00:36:04,800 Horrela ez da bukaerako gelatina sortuko. 576 00:36:04,880 --> 00:36:06,640 -Hori da dena? -Ez. 577 00:36:06,680 --> 00:36:08,400 Ez da hain erraza. 578 00:36:08,480 --> 00:36:10,400 Azidoak ezegonkortasun asko dakar. 579 00:36:11,320 --> 00:36:13,640 Beraz, aluminiozko xaboiarekin saiatuko naiz. 580 00:36:13,760 --> 00:36:15,640 Ondo aterako dela uste duzu? 581 00:36:15,760 --> 00:36:16,960 Hiru aste soilik ditugu. 582 00:36:18,880 --> 00:36:20,840 -Zaude. -Begira. 583 00:36:26,760 --> 00:36:27,640 Arraioa! 584 00:36:34,440 --> 00:36:38,040 Egonkortzen denean lortuko dugunaren hamarrena da. 585 00:36:38,640 --> 00:36:40,160 Hiru astetan bikain aterako da. 586 00:36:45,360 --> 00:36:47,480 Ez dago zaharrik, eta lodirik ere ez. 587 00:36:47,560 --> 00:36:49,120 Dena anabasa da. 588 00:36:50,120 --> 00:36:51,960 Bizitza egun bakarra balitz bezala. 589 00:36:52,040 --> 00:36:53,080 Arraioa. 590 00:36:53,160 --> 00:36:55,600 Afrika harrigarria da. Harrigarria. 591 00:36:56,400 --> 00:36:58,360 Eta Sararen familia aberasten. 592 00:36:58,880 --> 00:37:02,480 Halakoa da mundua, Manuel. 593 00:37:03,840 --> 00:37:05,440 Fidatzen zara horietaz? 594 00:37:06,880 --> 00:37:09,640 Zer nahi duten argi dute. 595 00:37:11,000 --> 00:37:12,440 Ez dut hori galdetu. 596 00:37:16,200 --> 00:37:17,640 Sarak behar nau. 597 00:37:18,880 --> 00:37:20,840 -Zertarako? -Ez dakit. 598 00:37:21,600 --> 00:37:22,920 Baina nire bila etorri zen. 599 00:37:23,200 --> 00:37:25,040 Marbellakoa bere ideia izan zen. 600 00:37:25,520 --> 00:37:28,600 Berarekin egin dut lo, gurasoen etxean. 601 00:37:29,160 --> 00:37:31,600 Ez dakit. Badirudi... 602 00:37:32,480 --> 00:37:33,800 Zer dirudi? 603 00:37:35,600 --> 00:37:37,200 Badirudi ni aukeratu nautela. 604 00:37:38,640 --> 00:37:40,960 Bi aste beteko dira. 605 00:37:41,040 --> 00:37:42,080 Eta? 606 00:37:43,760 --> 00:37:45,080 Henryrekin hitz egin dut. 607 00:37:45,160 --> 00:37:48,160 Dena geldiarazi eta hau konpontzeko modu bat dago. 608 00:37:48,200 --> 00:37:49,160 Zein? 609 00:37:49,960 --> 00:37:52,560 Habanakoei Angolan egiten ari direna esatea. 610 00:37:53,600 --> 00:37:55,080 Eta Oskarrek lortzen badu? 611 00:37:55,160 --> 00:37:56,200 Ez du lortuko. 612 00:37:59,520 --> 00:38:01,200 Ez zenuen Luandara eraman behar. 613 00:38:01,320 --> 00:38:03,560 Ez nuen nik eraman. 614 00:38:03,640 --> 00:38:04,960 Aireportuan agertu zen 615 00:38:05,040 --> 00:38:07,800 niri lagundu behar zidala esan zeniolako. 616 00:38:07,880 --> 00:38:10,800 Zure hegazkinera igo, bilerara eraman... 617 00:38:10,880 --> 00:38:13,040 Errua niri egotzi nahi didazu? 618 00:38:17,000 --> 00:38:18,880 Aita, entzun. 619 00:38:18,960 --> 00:38:22,360 Niri lagundu behar zidala esan zenion zuk. 620 00:38:22,440 --> 00:38:24,760 Baina zuk nahi zenuen, horregatik etorri zen. 621 00:38:24,840 --> 00:38:26,160 Gimnasioarengatik etorri zen. 622 00:38:26,280 --> 00:38:28,120 Eta ganorazkoa den ikusteko. 623 00:38:28,960 --> 00:38:30,000 Emaiozu denbora. 624 00:38:33,840 --> 00:38:36,000 Zure ahizpa eta neba haserretuko dituzu. 625 00:38:36,080 --> 00:38:37,440 Pikutara joan daitezela. 626 00:38:37,800 --> 00:38:41,080 Familia aurrera ateratzen dugunok ama, zu eta ni gara. 627 00:38:41,160 --> 00:38:43,120 Zergatik sartu besterik, orduan? 628 00:38:55,320 --> 00:38:56,200 Aita... 629 00:38:57,560 --> 00:38:58,920 Ez esan ezer Habanakoei. 630 00:38:59,520 --> 00:39:00,640 Mesedez. 631 00:39:53,000 --> 00:39:54,000 Aurrera. 632 00:40:05,560 --> 00:40:07,440 -Aste bat dugu, ezta? -Bai. 633 00:40:14,200 --> 00:40:18,600 ASTE BETE BERANDUAGO 634 00:40:25,520 --> 00:40:29,280 NAMIB DESERTUA ANGOLA 635 00:40:59,640 --> 00:41:00,760 Koronel. 636 00:41:06,360 --> 00:41:07,840 Kimikaria omen zara, Farad. 637 00:41:07,920 --> 00:41:09,920 Ez, eta nahi ere ez. 638 00:41:11,360 --> 00:41:12,160 Kaixo, Patricio. 639 00:41:12,280 --> 00:41:13,640 Nire suhia da erruduna. 640 00:41:16,960 --> 00:41:18,400 Orduan? 641 00:41:18,480 --> 00:41:20,480 Badugu ala ez? 642 00:41:20,560 --> 00:41:22,200 Formulen kontua ez da erraza. 643 00:41:22,320 --> 00:41:24,760 Batzuetan nahasketa doitu behar da. 644 00:41:24,840 --> 00:41:27,080 Ez adarrik jo, Farad, zakur zaharra zara. 645 00:41:27,160 --> 00:41:28,960 Kopuruari buruz ari da. 646 00:41:29,040 --> 00:41:32,400 Dosi txikietan egin dituzte saiakerak. Arazorik bada, doitu daiteke. 647 00:41:32,480 --> 00:41:33,880 Ezta, Oskar? 648 00:41:35,440 --> 00:41:36,880 Formula ondo dago. 649 00:41:37,920 --> 00:41:40,160 Gaizki ateratzen bada, nire ardura. 650 00:42:39,360 --> 00:42:40,520 Zatoz, Leo, ikusi. 651 00:42:42,640 --> 00:42:47,160 Auto horien azpian jarri dugu proportzionalki. 652 00:42:48,520 --> 00:42:50,080 Kopuru berdina denen azpian. 653 00:42:51,000 --> 00:42:54,280 Gure aldetik, dena prest. 654 00:42:55,880 --> 00:42:57,320 Horrekin emango diozue su? 655 00:42:58,360 --> 00:43:01,160 Su hartuko badu, hartu dezala ganoraz. 656 00:43:07,320 --> 00:43:08,880 Bizitzako momentu batzuetan 657 00:43:08,960 --> 00:43:11,160 zirt edo zart egin behar da. 658 00:43:13,440 --> 00:43:15,960 Eta porrota berehalakoa izan daiteke. 659 00:43:17,960 --> 00:43:19,600 Ez duzu ikusi nahiko. 660 00:43:23,200 --> 00:43:24,600 Koronel, prest. 661 00:43:27,520 --> 00:43:28,560 Su! 662 00:43:38,920 --> 00:43:40,680 Baina ondo ateratzen bada, 663 00:43:40,800 --> 00:43:42,640 errebelazio bat da. 664 00:43:43,400 --> 00:43:45,120 Epifania bat. 665 00:43:58,480 --> 00:44:01,280 Egun hartan, Oskar berria jaio zen, 666 00:44:01,360 --> 00:44:04,080 niretzat ezezaguna zena, 667 00:44:04,280 --> 00:44:06,760 hondamendi eta suak liluratzen zutena. 668 00:44:11,120 --> 00:44:13,920 Bai, loriatsua izan zen. 669 00:44:14,720 --> 00:44:16,880 Arrakastarako bidea ireki zidan. 670 00:44:18,720 --> 00:44:23,280 Eta, orain, badakit, galbiderakoa ere bai. 671 00:44:37,400 --> 00:44:39,760 -Gainditu dut proba? -Zein proba? 672 00:44:39,840 --> 00:44:42,160 Hala sentitu naiz ezagutu zintudanetik. 673 00:44:42,800 --> 00:44:44,440 Ez dago probarik, Oskar. 674 00:44:45,360 --> 00:44:46,920 Asko duzu ikasteko. 675 00:44:47,000 --> 00:44:49,640 Benetan non nagoen jakin nahi dut. 676 00:44:49,720 --> 00:44:50,880 Zure tokian. 677 00:44:50,960 --> 00:44:53,440 Nire tokia gimnasioa zela uste nuen. 678 00:44:53,720 --> 00:44:56,400 -Batzuetan. -Zeren baitan aldatzen da? 679 00:44:58,400 --> 00:45:00,240 Beheak eta goiak irensteko gogoaren baitan. 680 00:47:05,600 --> 00:47:07,600 Azpitituluak: Leire 681 00:47:07,680 --> 00:47:09,680 Ikuskatzailea: Maialen Rubio