1 00:01:47,709 --> 00:01:50,209 Ez duzu ogia nork jango duen zuk erabakiko! 2 00:02:34,918 --> 00:02:36,668 Ez! 3 00:02:49,959 --> 00:02:50,834 Geldi! 4 00:03:15,043 --> 00:03:16,209 Iritsi naiz. 5 00:03:17,043 --> 00:03:20,084 Ez dugu langilerik nahi, ipotx hori. 6 00:03:20,876 --> 00:03:22,793 Ez, festagatik etorri naiz. 7 00:03:22,876 --> 00:03:25,168 Izurriaren pertsonifikazioa dirudi. 8 00:03:26,376 --> 00:03:27,543 Urdanga ere bai. 9 00:03:29,959 --> 00:03:30,793 Alde. 10 00:03:32,084 --> 00:03:32,918 Alde. 11 00:03:33,001 --> 00:03:35,209 - Leonardoren iloba naiz. - Ez. 12 00:03:35,293 --> 00:03:38,001 Horrelako iruzur batek badu heriotza-epaia ekartzea. 13 00:03:38,084 --> 00:03:40,001 Ez. Ez, ez naiz iruzurgilea. 14 00:03:40,626 --> 00:03:45,501 Filomena naiz, Florentziako Eduardo etxekoa. 15 00:03:45,584 --> 00:03:46,751 - Jode. - Bale. 16 00:03:46,834 --> 00:03:50,584 Tira, hori ezinezkoa da: badaukagu horrelako bat jada. 17 00:03:51,793 --> 00:03:52,918 - Zer? - Bai. 18 00:03:54,084 --> 00:03:55,209 Bai. 19 00:03:59,126 --> 00:04:00,084 Licisca. 20 00:04:01,084 --> 00:04:03,959 Nola ausartu zara? 21 00:04:05,751 --> 00:04:09,251 Ema… Ematxar traidorea! Ni hiltzen saiatu zinen! 22 00:04:10,418 --> 00:04:11,251 Ez! 23 00:04:13,668 --> 00:04:15,626 Bale. Ea ba. Nahikoa da. 24 00:04:16,793 --> 00:04:17,626 Kendu! 25 00:04:19,584 --> 00:04:20,626 Aski da! 26 00:04:20,709 --> 00:04:22,168 Nire zapatarik onenak! 27 00:04:22,876 --> 00:04:23,959 Jainkoarren. 28 00:04:25,751 --> 00:04:28,043 Ez dut emakumerik jotzen. Premia medikoa izan da. 29 00:04:28,126 --> 00:04:31,834 Inork ez badio zarpailari aurre egiten, neronek egingo diot. 30 00:04:31,918 --> 00:04:34,168 Ez ukitu signora Filomena berriro. 31 00:04:34,251 --> 00:04:36,001 Bota ezazue iruzurtia! 32 00:04:36,084 --> 00:04:39,709 Bera ez da Filomena, ni baizik. 33 00:04:50,251 --> 00:04:53,668 Emakume itxuratia berorren neskame jeloskorra da, antza. 34 00:04:54,918 --> 00:04:56,084 Ez da hala? 35 00:04:59,834 --> 00:05:00,751 Ai, ba bai. 36 00:05:00,834 --> 00:05:03,876 Nire neskame zelatia da, Licisca. 37 00:05:06,209 --> 00:05:09,709 - Ez, bera-- - Ez zaitut ezagutu, Licisca. 38 00:05:10,543 --> 00:05:13,334 Beti zaindu izan zaitut ondo. 39 00:05:13,418 --> 00:05:17,209 Piura horrekin eta horrela jokatuz agertzea ere… 40 00:05:17,709 --> 00:05:19,834 Zeharo lotsagarria da niretzat. 41 00:05:19,918 --> 00:05:24,168 Barkamena eskatuko, nire lagunen aurrean hain sakonki lotsatzeagatik? 42 00:05:30,918 --> 00:05:31,918 Ez. 43 00:05:32,418 --> 00:05:33,584 Ez. 44 00:05:34,334 --> 00:05:36,668 Pena da. Honako bidean, burua galdu du. 45 00:05:36,751 --> 00:05:39,543 Berorren izena hark aldarrikatzea barkaezina da. 46 00:05:39,626 --> 00:05:41,918 - Txakurretara. Lagunduko diet. - Egon. 47 00:05:42,001 --> 00:05:43,293 - Nik ere bai. - Lagundu. 48 00:05:43,876 --> 00:05:45,834 Ez! 49 00:05:45,918 --> 00:05:48,293 - Aski da. Ospa. - Ez dut biziraungo. Ez. 50 00:05:48,376 --> 00:05:50,001 - Ez. - Onik aterako zara. 51 00:05:50,084 --> 00:05:51,584 - Ez! - Itxaron. 52 00:05:53,751 --> 00:05:57,501 Ogia beharko du, behintzat, bidaiarako. 53 00:05:57,584 --> 00:05:58,418 Zer adeitsua! 54 00:06:04,418 --> 00:06:05,251 Eman. 55 00:06:08,459 --> 00:06:09,418 Mesedez. 56 00:06:10,876 --> 00:06:12,584 Bidean gosez hil ez zaitezen. 57 00:06:12,668 --> 00:06:13,959 Geratzen utzi behar didazu. 58 00:06:14,043 --> 00:06:16,376 Kontua da ez dudala ezer egin beharrik. 59 00:06:17,418 --> 00:06:20,001 Traizio egin zenidan, Licisca. 60 00:06:20,084 --> 00:06:21,668 Hil nendin utzi ninduzun. 61 00:06:21,751 --> 00:06:25,418 Eraso egin zenidan, goseak zegoen norbaiti ogia emateagatik. 62 00:06:25,501 --> 00:06:26,501 Bueno… 63 00:06:28,334 --> 00:06:29,168 Sentitzen dut. 64 00:06:37,293 --> 00:06:42,084 Begira, geratu nahi baduzu, nire neskamea izan beharko duzu. 65 00:06:42,793 --> 00:06:44,751 Bestela, zu botatzen utziko diet, 66 00:06:44,834 --> 00:06:47,126 plebeio pitzatua dirudizu eta. 67 00:06:48,251 --> 00:06:50,209 Zu noble plantak egiten ari zara? 68 00:06:51,043 --> 00:06:54,126 Begi normalak eta ile distiragabea dituzu. Ez. 69 00:06:54,209 --> 00:06:58,084 Eskumutur mardulak dituzu. Ez duzu lortuko. 70 00:06:58,168 --> 00:06:59,418 Lortzen ari naiz ba. 71 00:06:59,501 --> 00:07:02,626 Nobleetako bat gorteatzen ari zait. 72 00:07:03,459 --> 00:07:05,043 Padrone Tindaro. 73 00:07:06,376 --> 00:07:08,168 Peralto markesaren iloba? 74 00:07:09,209 --> 00:07:10,876 - Bai. - Gorteatzerik ez. 75 00:07:10,959 --> 00:07:13,043 Mandatu egiten badizu, geratu ahalko gara. 76 00:07:19,126 --> 00:07:21,209 Pozten naiz hemen zaudelako. 77 00:07:23,376 --> 00:07:26,168 Aho nazkagarri horrekin zuri begiratzea zaila bada ere. 78 00:07:27,251 --> 00:07:30,418 Gure segurtasuna ziurtatuko dut. Zuk eutsi tratuari. 79 00:07:30,501 --> 00:07:32,376 Filomena zaharra hilda dago. 80 00:07:32,459 --> 00:07:35,001 Bai. Zubi batetik behera bultzatu zenuen. 81 00:07:36,043 --> 00:07:37,293 Bale ba. 82 00:07:37,918 --> 00:07:40,334 - Barkatu, padrona. - O, ez kezkatu. 83 00:07:41,751 --> 00:07:42,959 Naturaren deiadarra. 84 00:07:47,459 --> 00:07:48,293 Ufa! 85 00:07:50,084 --> 00:07:52,293 Bere merezia eman zion kardinalari. 86 00:07:52,376 --> 00:07:53,418 Salbatu gintuen. 87 00:07:54,168 --> 00:07:58,709 Sastakada estraren bat eta guzti. Badaezpada izan ziren, edo… 88 00:07:58,793 --> 00:08:02,626 Ez, beharrezkoak izan ziren guztiak. Egin beharrekoa egin nuen. 89 00:08:02,709 --> 00:08:04,709 Aldizka beharrezkoa da norbait hiltzea. 90 00:08:05,626 --> 00:08:06,751 Hara. 91 00:08:07,751 --> 00:08:10,293 Tira, Dioneo izurria ezerezten ari da. 92 00:08:10,376 --> 00:08:13,126 Gero, postrea zerbitzatuko dut. Pastak! 93 00:08:14,126 --> 00:08:15,418 O, tira ba. 94 00:08:16,459 --> 00:08:17,501 Bera ere badator. 95 00:08:18,376 --> 00:08:20,043 Bueno, zenbat eta gehiago… 96 00:08:21,043 --> 00:08:22,834 - Genevako Pogo-k dio… - …hobe. 97 00:08:22,918 --> 00:08:24,709 …pozoia usain gisa gorputzeratzen dela. 98 00:08:24,793 --> 00:08:29,168 Jakinaren gainean egonda, infekzioa saihestea nahiko erraza da. 99 00:08:29,251 --> 00:08:34,043 Liciscak bere makurkeria baztertu du. Nik gizabidez barkatu diot. 100 00:08:34,126 --> 00:08:36,834 - Ezta, Licisca? - Bai. 101 00:08:39,418 --> 00:08:40,834 Erreberentzia kaskarra. 102 00:08:41,876 --> 00:08:42,793 Errepika ezazu. 103 00:08:49,418 --> 00:08:51,626 Horra. Mila esker. Jarraitu, doktore. 104 00:08:51,709 --> 00:08:55,251 Milesker. Tipula kokotsetik eta eskumuturretik igurtzi. 105 00:08:55,334 --> 00:08:59,084 Medikuntzaren jargoian, "usainarekiko gune sentikorretatik". 106 00:08:59,168 --> 00:09:01,584 Ez da asko behar, miasma uxatzeko lain. 107 00:09:01,668 --> 00:09:02,793 Imita nazazue. 108 00:09:02,876 --> 00:09:04,418 Kirasduna! Uxatu izurria. 109 00:09:04,501 --> 00:09:06,084 - Kirasduna. - Kirasduna. 110 00:09:06,168 --> 00:09:09,293 Kirasduna. 111 00:09:09,376 --> 00:09:10,459 Kirasduna. 112 00:09:10,543 --> 00:09:11,459 Kirasduna. 113 00:09:11,543 --> 00:09:13,209 Oso mediku trebea da. 114 00:09:13,293 --> 00:09:14,168 O, bai. 115 00:09:14,751 --> 00:09:16,209 Kirasduna. 116 00:09:16,293 --> 00:09:17,834 Zorionekoak gara harengatik. 117 00:09:19,084 --> 00:09:21,668 Eta bera zorionekoa da berorrengatik. 118 00:09:21,751 --> 00:09:22,793 Zorionekoak gu: 119 00:09:22,876 --> 00:09:26,959 berorrek ikusteko saioa egin zuen bidelapurren aurka, ausarta benetan. 120 00:09:27,043 --> 00:09:28,334 - Bueno… - Kirasduna. 121 00:09:29,126 --> 00:09:30,418 - Egia… - Kirasduna. 122 00:09:30,501 --> 00:09:32,709 Asko irakurri dut gorputzez gorputzeko borrokez. 123 00:09:33,293 --> 00:09:34,126 Nabari da. 124 00:09:36,168 --> 00:09:39,668 Orain, egin zarata, airean geratzen den izurria desegiteko. 125 00:09:39,751 --> 00:09:41,334 Beraz, egin oihu nirekin. 126 00:09:47,334 --> 00:09:48,251 Ozenago. Milesker. 127 00:09:52,668 --> 00:09:56,584 Bai, airea ezin atseginago dago orain, gaitzik gabe. Doktore? 128 00:09:57,168 --> 00:09:59,251 Mehatxua ezereztu dugu. Ardorik? 129 00:09:59,334 --> 00:10:00,501 O, bai! 130 00:10:00,584 --> 00:10:02,709 Beltza ala zuria? Zuria oraingoan. 131 00:10:02,793 --> 00:10:06,668 Ez dugu gertatutakoa aintzat hartuko? Bidelapur hirukotea deslai 132 00:10:06,751 --> 00:10:08,584 ibili da gure santutegian. 133 00:10:08,668 --> 00:10:09,543 Arrazoi du. 134 00:10:09,626 --> 00:10:10,959 - Zaindaririk ez? - Ez? 135 00:10:11,043 --> 00:10:14,043 Eta, Jainkoarren, non da etxeko gizona? 136 00:10:14,126 --> 00:10:18,793 Ganorazko arduradun bat balego, hau ez zatekeen gertatuko. 137 00:10:18,876 --> 00:10:21,751 Eta berorrek ez zukeen berorren burua umiliatuko 138 00:10:21,834 --> 00:10:23,251 eraso mari-mutil hartaz. 139 00:10:23,334 --> 00:10:25,334 Mundu guztia babesteko izan da. 140 00:10:26,584 --> 00:10:27,959 Burua galdu du. 141 00:10:28,043 --> 00:10:31,584 Sirisco gogotik saiatuko da sarkinik egon ez dadin. 142 00:10:31,668 --> 00:10:33,793 Bai. Bai, jakina. 143 00:10:34,376 --> 00:10:37,709 - Iradokizunik? - Egin dezagun otoitz kardinalaren alde. 144 00:10:37,793 --> 00:10:42,959 Eta nire alde ez? Nire senargaiaren etxea inbaditu berri dute! 145 00:10:45,293 --> 00:10:46,834 Jainko maitea, zergatik? 146 00:10:46,918 --> 00:10:48,084 Zergatik, Jainkoa? 147 00:10:48,168 --> 00:10:49,918 - Jainkoa, zerga… - Aski da! 148 00:10:50,001 --> 00:10:52,293 Ez gaitezen gure onetik atera! 149 00:10:54,209 --> 00:10:56,959 Denok galdu dugu asko izurria dela eta, 150 00:10:57,043 --> 00:11:02,668 baina horrexegatik merezi dugu atsedenaldi bat babesleku idiliko honetan. 151 00:11:02,751 --> 00:11:05,543 Oporretan gaude! Gogoratzen dute beroriek? 152 00:11:07,043 --> 00:11:10,001 Hel diezaiogun oporraldi-aldarteari, bai? 153 00:11:10,084 --> 00:11:10,959 Hori da eta! 154 00:11:11,793 --> 00:11:14,793 Berorien artean ariko dira, "Sirisco, eta postrea?". 155 00:11:15,543 --> 00:11:16,876 Tira, berri onak: 156 00:11:16,959 --> 00:11:21,501 gelara pastatxoak eramango dizkiegu, amets gozo-gozoak izan ditzaten. 157 00:11:23,876 --> 00:11:27,626 Sirisco, gelak txikiegiak dira. 158 00:11:27,709 --> 00:11:30,668 Bai, signora, baina aldi baterako baino ez dira. 159 00:11:30,751 --> 00:11:33,709 - Gela nagusira joango gara laster… - Sirisco! 160 00:11:34,543 --> 00:11:39,043 Ez dut nire Padua-ko ispilurako tokirik. Ez dago espaziorik. 161 00:11:39,126 --> 00:11:41,501 Eta hemen? Toki hau ere hutsik dago. 162 00:11:41,584 --> 00:11:44,209 Edo badut atean jartzea, dotore-dotore. 163 00:11:44,293 --> 00:11:46,251 - Sirisco! - Iritsi dira pastak. 164 00:11:47,168 --> 00:11:48,876 Ea, erdikoa dut gogokoena… 165 00:11:48,959 --> 00:11:50,293 Prestatu karroza. 166 00:11:51,334 --> 00:11:55,293 Karroza? O, gauerdiko bisitaldi bat egin nahi du herrixkatik? 167 00:11:55,376 --> 00:11:58,584 Piazza ikustekoa da, baina iluntasunean nekez ikusiko… 168 00:11:58,668 --> 00:11:59,751 - Nazkatu naiz. - Barka? 169 00:11:59,834 --> 00:12:02,751 Nazkatu. Gelaxka ñimiño honetaz. 170 00:12:03,334 --> 00:12:08,043 Neskame patetiko eta ezkongabearekin partekatu behar dut. 171 00:12:08,126 --> 00:12:10,418 - Tira… - Leonardorengana joango gara. 172 00:12:10,501 --> 00:12:13,168 Ondoko herri batean zegoela esan zenuen, ardoa edaten. 173 00:12:13,251 --> 00:12:16,334 - Zein herritan? Bagoaz! - Ondoko herrian zegoela esan nuen? 174 00:12:16,418 --> 00:12:18,876 Ai, hala balitz… Gauza asko esan ditut. 175 00:12:18,959 --> 00:12:20,168 Zein herritan? 176 00:12:20,251 --> 00:12:21,293 - Prato-n. - Praton da? 177 00:12:21,376 --> 00:12:23,668 - Ez dakizu? - Azken letra "O" da. 178 00:12:23,751 --> 00:12:25,959 - Beste emakume batekin dago? - O, ez. 179 00:12:26,043 --> 00:12:29,501 Emakume ederrago batekin isilpean ezkonduta badago… 180 00:12:29,584 --> 00:12:31,209 - Ez. - …lo zaudela hilko zaitut. 181 00:12:31,293 --> 00:12:32,834 - Eta suizidatu egingo naiz. - Ez. 182 00:12:32,918 --> 00:12:35,418 - Misia, gauza bera egingo duzu. - Jakina. 183 00:12:35,501 --> 00:12:40,293 Padrona, zin dagit, ezkongabe dago eta ez du berorren itxuraren berri. 184 00:12:41,126 --> 00:12:45,043 Berorren itxura gizona etxera itzultzeko adinako arrazoia 185 00:12:45,126 --> 00:12:47,459 bada ere. Eder-ederra da, bai horixe. 186 00:12:47,543 --> 00:12:49,751 Zerk urrun dezake gizon bat emaztegaiarengandik? 187 00:12:49,834 --> 00:12:51,126 Distantzia hori moztuko dut. 188 00:12:51,834 --> 00:12:54,584 Joango gara bihar goizean, ilun ez dagoenean? 189 00:12:54,668 --> 00:12:56,709 Bidelapurrek eraso egin berri digute. 190 00:12:58,043 --> 00:12:58,918 Bai. 191 00:13:02,334 --> 00:13:03,209 Ados. 192 00:13:03,709 --> 00:13:04,834 Atsedena behar dut. 193 00:13:05,334 --> 00:13:07,876 Albait ederren egongo naiz senarrarentzat. 194 00:13:07,959 --> 00:13:08,834 Bai. 195 00:13:08,918 --> 00:13:11,584 Egunsentian, hirurok joango gara haren bila. 196 00:13:11,668 --> 00:13:12,668 Primeran. 197 00:13:13,543 --> 00:13:17,334 - Primeran. - Misia, ondo lo egiteko kanta. 198 00:13:17,418 --> 00:13:19,876 - Zer? - Nola ez, padrona. 199 00:13:20,376 --> 00:13:24,376 Falkoneroak kantatzen duen hori, 200 00:13:24,459 --> 00:13:27,876 abesten duenean, aurrean duen edonori… 201 00:13:27,959 --> 00:13:28,959 Utikan, jode. 202 00:13:29,043 --> 00:13:32,584 Saio aintzagarria da, artea gori-gori, 203 00:13:33,293 --> 00:13:37,084 falkoneroak kantatzen duen hori, 204 00:13:37,168 --> 00:13:40,168 abesten dionean, aurrean duen edonori. 205 00:13:42,793 --> 00:13:45,543 Ez naiz Toskanako herri guztietara joango 206 00:13:45,626 --> 00:13:48,418 hemen aurrean lurperatu genuen gizona topatzeko! 207 00:13:49,126 --> 00:13:51,001 Badago beste bide bat. 208 00:13:53,459 --> 00:13:54,834 Zer moduz, padrone? 209 00:13:55,459 --> 00:13:56,543 Primeran. 210 00:13:57,209 --> 00:14:00,959 Hau bai aparteko gaua. Berez, nire lehen garaipen militarra. 211 00:14:01,668 --> 00:14:02,626 Ikusi ditu. 212 00:14:02,709 --> 00:14:05,459 Nik esku hartu ezean, edozer egin zezaketen. 213 00:14:05,543 --> 00:14:06,376 Bortxatu. 214 00:14:08,043 --> 00:14:09,168 Bortxa nintzateke. 215 00:14:10,209 --> 00:14:11,751 Izan da biolentoa inoiz? 216 00:14:12,793 --> 00:14:14,834 Maiz. Gaixoen onerako izaten da. 217 00:14:15,418 --> 00:14:18,293 Gizontasunaren mamia gogorarazten dizu. 218 00:14:18,376 --> 00:14:22,168 Filomenak zoriondu egin nau, borrokan ausarta izateagatik. 219 00:14:23,834 --> 00:14:26,626 Emakume batekin flirtean ibiltzea da zehazki 220 00:14:26,709 --> 00:14:28,251 nire gaitzerako baltsamoa. 221 00:14:29,418 --> 00:14:31,459 Beharbada besteekiko ezberdina da. 222 00:14:32,584 --> 00:14:34,001 Filomena gorteatuko dut. 223 00:14:35,793 --> 00:14:37,876 Emakumeak sakon ulertzen dituenez, 224 00:14:37,959 --> 00:14:41,168 txundigarria da hain saio perilosari heldu nahi izatea. 225 00:14:41,668 --> 00:14:43,001 Arrazoi du. 226 00:14:44,251 --> 00:14:48,293 Tristea da ia. Ai, besterik gabe gustuko banu… 227 00:14:48,376 --> 00:14:50,626 Horrek ez lioke ez hari ez niri mesederik egingo. 228 00:14:52,376 --> 00:14:55,001 Hala da. Pozten naiz adoretu delako, 229 00:14:55,084 --> 00:14:57,501 baina atseden premia ere badu berorrek. 230 00:14:58,001 --> 00:14:58,834 Te premia ere bai. 231 00:14:58,918 --> 00:15:00,751 Ez dut barruan ez dudan ezeren beharrik. 232 00:15:00,834 --> 00:15:03,334 Edozer egin dezaket. Itzel sentitzen naiz! 233 00:15:05,668 --> 00:15:06,501 O, ez! 234 00:15:08,251 --> 00:15:09,209 Bai! 235 00:15:13,626 --> 00:15:14,626 Hegan egin dut. 236 00:15:18,668 --> 00:15:19,543 Laztana? 237 00:15:24,626 --> 00:15:26,459 Gehiegizkoa izan da, ezta? 238 00:15:28,168 --> 00:15:30,959 Portzierto, ez dut Jainkoak utzi gaituenik uste. 239 00:15:31,626 --> 00:15:33,001 Hori ondorioztatu dut. 240 00:15:33,084 --> 00:15:36,501 Baina mundu guztia hiltzen ari da. Kardinala eta guzti. 241 00:15:36,584 --> 00:15:40,501 Bai, onartuko dizut: Jainkoa haserre dago gizadiarekin agian. 242 00:15:41,293 --> 00:15:44,793 Agian ez dugu aski katedral eraiki. Edo gehiegi eraiki dugu. 243 00:15:44,876 --> 00:15:46,584 Haren bideak ezin asmatuzkoak dira. 244 00:15:47,376 --> 00:15:50,876 Agnolo kardinalak hori ahaztu zuen. Hara emaitza. 245 00:15:50,959 --> 00:15:52,876 Emakume batzuek garbitu zuten. 246 00:15:53,876 --> 00:15:56,668 Kardinalak lehen jaunartzea eman zidan. 247 00:15:56,751 --> 00:15:58,543 Bueno, indarrean dirau, ezta? 248 00:15:59,918 --> 00:16:00,751 Bihotza… 249 00:16:02,668 --> 00:16:04,084 zer duzu magalean? 250 00:16:10,293 --> 00:16:11,959 Kardinalaren behatza. 251 00:16:12,043 --> 00:16:13,751 Bale. 252 00:16:15,501 --> 00:16:16,876 Eta zer asmo duzu? 253 00:16:16,959 --> 00:16:18,084 Ez dakit. 254 00:16:18,834 --> 00:16:22,334 Hain da txikia… eta zeharo bakarrik sentitzen naiz. 255 00:16:22,876 --> 00:16:26,209 Hemen naukazu, laztana. Inoiz ez zaude bakarrik. 256 00:16:27,584 --> 00:16:29,501 Bota egingo dut, ados? 257 00:16:53,209 --> 00:16:55,793 Burua erdi-galduta dut, ezta? 258 00:16:56,751 --> 00:16:57,584 Baina… 259 00:16:58,209 --> 00:17:00,293 Baina modu maitagarri batean. 260 00:17:43,584 --> 00:17:44,418 Kaka zaharra. 261 00:18:13,043 --> 00:18:14,584 Panfilo! 262 00:18:15,293 --> 00:18:16,959 Putzu batean nago! 263 00:18:17,043 --> 00:18:18,418 Panfilo! 264 00:18:19,876 --> 00:18:20,959 Badago inor? 265 00:18:37,751 --> 00:18:38,584 Jainkoa? 266 00:18:43,751 --> 00:18:45,626 Altxatu. Lan handia dago. 267 00:18:50,293 --> 00:18:52,501 Sirisco Pampinearekin joango da gaur. 268 00:18:52,584 --> 00:18:54,001 Misia ere ez da egongo. 269 00:18:54,084 --> 00:18:55,793 Lan handia dugu, Licisca. 270 00:18:55,876 --> 00:18:58,584 Pixontziez eta goialdeaz arduratu naiz. 271 00:18:58,668 --> 00:19:00,793 Ura behar dut. 272 00:19:06,501 --> 00:19:07,918 Ez ukitu zalia ezpainez. 273 00:19:08,709 --> 00:19:10,668 Zoritxarrekoa eta nazkagarria da. 274 00:19:19,709 --> 00:19:21,709 Ea, zatoz hona. Etortzeko! 275 00:19:27,709 --> 00:19:28,709 Esku leunak. 276 00:19:31,251 --> 00:19:32,084 Ez al zara… 277 00:19:34,293 --> 00:19:35,126 Esan. 278 00:19:38,918 --> 00:19:40,876 Ez dio axola. Garbitu. Lana dugu. 279 00:19:50,001 --> 00:19:52,709 Lurra zulatzea lurrari lotzeko era aproposa da. 280 00:19:53,584 --> 00:19:57,418 Zoaz inguru belartsu horretara. Bidea pasata, 20-bat metrora. 281 00:19:57,501 --> 00:20:00,584 Lur on eta biguna. Metro eta erdi, gutxienez. 282 00:20:01,501 --> 00:20:04,043 Otsoek ateratzen badute, berriz lurperatu beharko duzu. 283 00:20:15,084 --> 00:20:15,959 Kaka. 284 00:20:19,626 --> 00:20:20,459 Neifile? 285 00:20:25,543 --> 00:20:26,376 Neifile? 286 00:20:42,459 --> 00:20:43,459 Egun on, Sirisco! 287 00:20:44,126 --> 00:20:47,918 Egun on, padrone. Espero dut gosaria gustatu izana. 288 00:20:48,001 --> 00:20:50,918 Portzierto, ikusi duzu nire emaztegaia? 289 00:20:51,001 --> 00:20:52,668 O, ez. Ez dut ikusi. 290 00:20:52,751 --> 00:20:54,959 Ez kezkatu, oso toki segurua da. 291 00:20:55,043 --> 00:20:57,668 Atzoko sarkinak ikusita, ez nago guztiz ziur. 292 00:20:57,751 --> 00:21:01,626 Ordutik, segurtasunaren arduraduna nire gizonik indartsuena da. 293 00:21:02,543 --> 00:21:05,043 Eta gizonik ahulena. Gizon bakarra denez… 294 00:21:07,584 --> 00:21:09,376 Egingo dugu besterik? 295 00:21:09,876 --> 00:21:11,334 - Arma batzuk? - Bai. 296 00:21:11,418 --> 00:21:12,334 Bada esna dagoenik? 297 00:21:12,418 --> 00:21:15,126 Xehetasunez ez arduratzeak arriskua dakar. 298 00:21:15,209 --> 00:21:18,209 Bai. Jakina. Baina berori ez bedi emazteaz kezkatu. 299 00:21:18,293 --> 00:21:21,709 Hara. Inguru ederra eta erakargarria dugu. 300 00:21:22,293 --> 00:21:24,251 Galtzeko adina espazio du. Bai? 301 00:21:31,001 --> 00:21:33,959 Itxaroteaz akituta nago, jakin dezazun. 302 00:21:34,459 --> 00:21:37,501 Bart gauekoaren ostean, ene Leonardorekin egon beharra dut. 303 00:21:38,668 --> 00:21:41,918 Bidelapurrak oratu zidanean, bizia begien aurretik pasatu zitzaidan. 304 00:21:42,459 --> 00:21:46,876 Bueno ba. Ezin gara nire senargaia topatu arte itzuli. 305 00:21:50,084 --> 00:21:51,001 Polikiago gabiltza? 306 00:21:55,043 --> 00:21:56,126 Zergatik gelditu gara? 307 00:21:57,334 --> 00:22:01,209 Ai, ama. Misia, bidelapur batzuek indarrez hartu nahi bagaituzte, 308 00:22:01,834 --> 00:22:02,709 arduratuko zara? 309 00:22:02,793 --> 00:22:04,209 - Bai. - Har zaitzatela. 310 00:22:04,709 --> 00:22:05,793 Kontua errazteko. 311 00:22:08,751 --> 00:22:09,876 Sirisco? 312 00:22:13,751 --> 00:22:15,501 Zergatik aurkeztu didazu ahate bat? 313 00:22:16,751 --> 00:22:19,251 Ahatekume bat da, berez. 314 00:22:20,459 --> 00:22:22,959 Berori lasaituko duela bururatu zaigu. 315 00:22:24,376 --> 00:22:25,834 Zer dela eta lasaitu? 316 00:22:27,876 --> 00:22:29,501 Berriak ditugu, 317 00:22:30,751 --> 00:22:31,793 Leonardori buruzkoak. 318 00:22:38,376 --> 00:22:40,751 Baina nire azken aukera zen. 319 00:22:40,834 --> 00:22:44,126 Ahateari eutsiko diot. Milesker. Bai. 320 00:22:44,209 --> 00:22:48,918 Soinekoa eta ezkonsaria eta guztia. 321 00:22:50,668 --> 00:22:51,668 Misia. 322 00:22:52,251 --> 00:22:56,626 Eta nire aita poz-pozik zegoen joatekoa nintzelako. 323 00:22:56,709 --> 00:22:59,709 "Azkenean, zure txanda" esan zuen. 324 00:22:59,793 --> 00:23:03,084 - Nire txanda zen! - O, berorren txanda. 325 00:23:03,709 --> 00:23:06,501 Eutsi ahateari, bai. Eutsi ahateari. 326 00:23:06,584 --> 00:23:09,001 Zoriontasuna. 327 00:23:09,084 --> 00:23:10,209 Ederra. 328 00:23:11,501 --> 00:23:15,418 Ene laztana, ene laztana. 329 00:23:15,501 --> 00:23:19,543 Plan bat dugu. 330 00:23:20,293 --> 00:23:25,293 - Ene laztana, ene laztana. - Laztana. 331 00:23:25,376 --> 00:23:29,126 - Plan bat dugu. - Plan bat dugu. 332 00:23:39,876 --> 00:23:42,918 Zer egun polita. Ibiliko gara olibondoen ondotik? 333 00:23:43,001 --> 00:23:43,834 Zertarako? 334 00:23:44,834 --> 00:23:45,876 Ondo pasatzeko. 335 00:23:46,959 --> 00:23:49,584 Bai, tira… Ez, agenda bat dut. 336 00:23:54,293 --> 00:23:56,209 Gosaria nabarmen ona izan da. 337 00:23:56,293 --> 00:23:59,668 O, bai, gozo-gozoa. Zaporeak… 338 00:24:02,043 --> 00:24:03,376 Hobea izan zitekeen. 339 00:24:08,084 --> 00:24:10,918 Zer-nolako haurtzaroa izan zuen? Primerakoa? 340 00:24:11,793 --> 00:24:15,168 O, tira, oso txarra izan zen, jakina. 341 00:24:16,126 --> 00:24:20,043 Gaixobera izatearen abantaila historia ikasteko parada izan zen. 342 00:24:20,668 --> 00:24:24,293 Denbora, pitokeriak edo lagunak egiten eman beharrean, 343 00:24:24,376 --> 00:24:25,959 ondo aprobetxatu nuen. 344 00:24:27,793 --> 00:24:29,084 Esan diot inoiz 345 00:24:29,168 --> 00:24:31,834 aditua naizela Mazedoniako erromatar gerretan? 346 00:24:32,459 --> 00:24:34,459 Aditzera eman dit, jo eta ke. 347 00:24:35,043 --> 00:24:37,168 Berori entretenitzen jarraituko dut: 348 00:24:37,251 --> 00:24:39,668 orain, Etoliar gerrako historia osoa. 349 00:24:40,626 --> 00:24:41,501 Ederki. 350 00:24:42,084 --> 00:24:43,834 Lotsagabetu egin da. 351 00:24:44,626 --> 00:24:47,543 O, sentitzen dut, Tindaro. 352 00:24:48,209 --> 00:24:50,043 Gehiegi emozionatu naiz. 353 00:24:50,126 --> 00:24:53,543 Pizgarri intelektual baten egarri naiz. 354 00:24:54,126 --> 00:24:57,584 Pribilegioa da berorren argipean egotea, signore. 355 00:24:57,668 --> 00:24:58,668 Bai, tira… 356 00:24:59,876 --> 00:25:02,168 Jainkoarren, beste nork egingo luke? 357 00:25:04,334 --> 00:25:05,168 Dioneo! 358 00:25:21,959 --> 00:25:23,793 - Kaixo, doktore. - Padrona. 359 00:25:23,876 --> 00:25:24,918 Dioneo, hasi. 360 00:25:25,418 --> 00:25:29,126 Musikaz, egitateak metabolizatzen errazagoak izango dira. 361 00:25:29,209 --> 00:25:30,084 Berorrentzat. 362 00:25:32,251 --> 00:25:34,376 Bigarren Gerra Punikoaren emaitzak 363 00:25:34,459 --> 00:25:37,168 Erroma eta Mazedoniaren arteko harremana okertu zuen. 364 00:25:37,251 --> 00:25:40,334 Hanibalek, aitari egindako promesari eutsita, 365 00:25:40,418 --> 00:25:42,209 ez zien erromatarrei barkatu. 366 00:25:42,293 --> 00:25:45,918 Aukera izan zutenean hil behar zuten, haurtxoa gatibu izan zutenean. 367 00:25:46,001 --> 00:25:48,918 Espainia, hemen. Itsas armada beharrik ez. 368 00:25:49,001 --> 00:25:50,376 Kartago, hemen. 369 00:25:54,376 --> 00:25:57,876 Eta Hanibalek Suguntum arpilatu izan balu, laugarren… 370 00:26:11,626 --> 00:26:14,126 Eta, Jainko maitea, beste arrazoi bat. 371 00:26:15,043 --> 00:26:18,584 Berori oso ahalguztiduna da, eta oso handia. 372 00:26:19,376 --> 00:26:22,751 Nora joango litzateke, artaldeari ihes egingo balio? 373 00:26:23,834 --> 00:26:24,918 Ezkutalekurik ez. 374 00:26:25,584 --> 00:26:26,418 Neifile? 375 00:26:29,376 --> 00:26:31,584 - Kaixo. - Jainkoarren. Putzuan zaude. 376 00:26:32,584 --> 00:26:35,209 - Ondo zaude? Min hartu duzu? - Bustita nago. 377 00:26:35,709 --> 00:26:39,126 Hamaika galdera dut, baina, lehenik, soka bat hartuko dut. 378 00:26:39,209 --> 00:26:40,459 - Zaude. - Ez duzu zertan. 379 00:26:40,543 --> 00:26:42,168 Ez dut salbatzerik nahi. 380 00:26:44,168 --> 00:26:47,001 - Zer? - Ez nauzu zuk salbatu behar, 381 00:26:47,084 --> 00:26:48,709 Jainkoak baizik. 382 00:26:49,543 --> 00:26:52,168 Zuhaixkari su eman zenionean bezala ari zara? 383 00:26:52,251 --> 00:26:54,084 Ez. Jainkoarentzako proba da. 384 00:26:54,584 --> 00:26:59,043 Alde batera utzi ez banau, ez dit putzu batean hiltzen utziko. 385 00:26:59,126 --> 00:27:02,709 Erreskatatu egingo nau nolabait. Seinale bat izango da. 386 00:27:03,459 --> 00:27:04,334 Laztana… 387 00:27:07,293 --> 00:27:08,584 eta seinalea neu banaiz? 388 00:27:08,668 --> 00:27:10,418 Ene, zu ez zara seinalea. 389 00:27:10,918 --> 00:27:15,001 Nire senarra zara. Maite nauzu. Nola ez zara ni salbatzen saiatuko ba? 390 00:27:15,084 --> 00:27:16,626 Ez luke ezer frogatuko. 391 00:27:17,376 --> 00:27:19,668 Jainkoak bidalitako norbait bada, aterako zara? 392 00:27:19,751 --> 00:27:21,501 Mirari bat ere izan liteke. 393 00:27:22,376 --> 00:27:26,501 Eskailera magiko bat, edo haize-bolada sakratua. 394 00:27:30,126 --> 00:27:31,626 Zer moduz gosaria? 395 00:27:31,709 --> 00:27:32,751 Gozo-gozoa. 396 00:27:32,834 --> 00:27:34,876 Marmelada, borraja. 397 00:27:35,543 --> 00:27:36,793 Eztia gorde dizut. 398 00:27:37,709 --> 00:27:40,709 - Otarre bat prestatuko dizut. - Ez, milesker. 399 00:27:41,293 --> 00:27:43,084 Irtetean, txerria izango dut. 400 00:27:44,626 --> 00:27:45,918 Eta salbatzen ez bazaitu? 401 00:27:46,626 --> 00:27:49,626 Bihotza, hori aipatzea ere! 402 00:27:49,709 --> 00:27:51,501 Ados, gurutza ditzagun hatzak. 403 00:27:55,043 --> 00:27:57,834 Zure alde errezatuko dut. Egun ederra opa dizut. 404 00:28:29,459 --> 00:28:30,418 Bale. 405 00:29:04,376 --> 00:29:07,709 Eta, orain, berorren loriaren aldeko olerkia, 406 00:29:07,793 --> 00:29:10,501 terza riman. Modako neurria omen da. 407 00:29:11,126 --> 00:29:16,376 Lotsaturik, arren eskatzen diot ene bizitzatxo jainkozaleaz jabetzeko. 408 00:29:21,376 --> 00:29:22,334 Eguerdia dirudi. 409 00:29:26,418 --> 00:29:28,418 Arrats behera itxaron behar dugu? 410 00:29:28,501 --> 00:29:29,501 - Bai. - Bai. 411 00:29:37,918 --> 00:29:39,251 Nolakoa zen Leonardo? 412 00:29:40,168 --> 00:29:41,001 Atsegina zen. 413 00:29:41,834 --> 00:29:42,668 Atsegina. 414 00:29:44,376 --> 00:29:45,334 Zer atsegina… 415 00:29:49,168 --> 00:29:50,459 Jarraitu deskribatzen. 416 00:29:51,043 --> 00:29:52,293 Deskribatu zidaten, 417 00:29:52,376 --> 00:29:55,126 baina entzuteari utzi nion ezkontzeko prest zegoela aditzean. 418 00:29:55,209 --> 00:29:56,918 O, bai, nola ez. 419 00:29:58,293 --> 00:30:01,334 Bueno, izugarri gustatzen zitzaion bere landetxea. 420 00:30:01,918 --> 00:30:04,501 Baina Venezia are gehiago. 421 00:30:04,584 --> 00:30:06,793 O, horixe gustatzen zitzaiola. 422 00:30:07,501 --> 00:30:10,459 Han ezagutu nuen. Tokitxo baten arduraduna nintzen. 423 00:30:10,543 --> 00:30:12,209 Emakumeentzako atsedentokia. 424 00:30:12,293 --> 00:30:15,001 Berez gizonentzat zen. Emakumeek ez zuten atsedenik hartzen. 425 00:30:18,834 --> 00:30:21,334 Baina, gero, Villa Santara ekarri ninduen. 426 00:30:21,418 --> 00:30:24,668 Haren bidaietatik itzultzean, liburu bat ekartzen zidan. 427 00:30:25,834 --> 00:30:28,043 - Irakurtzen irakatsi zidan. - Badakizu? 428 00:30:28,126 --> 00:30:30,918 Ederra eta aberatsa zen, antza. 429 00:30:31,001 --> 00:30:32,501 Bai, nahiko aberatsa. 430 00:30:32,584 --> 00:30:36,459 Gaztetan oinordetu zuenetik, landetxea hobetzen aritu zen. 431 00:30:36,543 --> 00:30:37,918 Gizon kristau zintzoa. 432 00:30:38,668 --> 00:30:40,376 Musul… 433 00:30:42,209 --> 00:30:43,293 Zaratatsua zen. 434 00:30:43,376 --> 00:30:44,834 Arras zaratatsua. 435 00:30:45,334 --> 00:30:49,168 Ahots burrunbatsua zuen, baita irribarre handi eta zabal… 436 00:30:49,251 --> 00:30:51,001 Kolorerik maiteena? 437 00:30:52,876 --> 00:30:55,543 - Urdina. - Urdina! Misia, urdina! 438 00:30:55,626 --> 00:30:58,459 - Urdina zelakoan geunden! - Hara! Zer ondo! 439 00:30:58,543 --> 00:30:59,501 Urdina. 440 00:30:59,584 --> 00:31:02,043 Elkar ezagutu aurretik zeuden elkarri lotuta, antza. 441 00:31:03,168 --> 00:31:04,001 Urdina. 442 00:31:04,084 --> 00:31:07,126 Kaskagorriak ikaragarri gustatzen zitzaizkion. 443 00:31:07,709 --> 00:31:09,668 Berori ilegorria izateko esperantza zuen. 444 00:31:11,209 --> 00:31:12,084 Badakit. 445 00:31:24,126 --> 00:31:27,459 Hurrengo jardueran, berorrentzat jokatuko dut berriro. 446 00:31:28,376 --> 00:31:29,209 Ederto. 447 00:31:29,709 --> 00:31:33,001 Emakumeak haragiaren harrokeriak itsutzen ditu. 448 00:31:33,084 --> 00:31:36,584 - Pozik asebeteko dut. - Ez dakit zertaz ari den. 449 00:31:36,668 --> 00:31:38,334 Nire gorputza mugitzen ikusiko du. 450 00:31:39,876 --> 00:31:43,501 Dioneo, Filomenari zehazki erakutsiko diogu 451 00:31:43,584 --> 00:31:45,876 nola urtu zen Filipe V.a 452 00:31:45,959 --> 00:31:49,918 Tito Quincio Flaminino handiaren presiopean, Tesalian. 453 00:31:50,751 --> 00:31:52,459 - Bai. - Makilak behar ditugu. 454 00:31:55,459 --> 00:31:57,668 - Andrea. - O, bai. Mesedez. 455 00:32:09,459 --> 00:32:13,043 Ai! Jainkoarren. Zergatik eman dit alde punta-zorrotzetik? 456 00:32:13,126 --> 00:32:14,501 Bi aldeak dira horrelakoak. 457 00:32:14,584 --> 00:32:17,709 Ixo, txakur mazedoniarra, eta jarri zure postuan! 458 00:32:17,793 --> 00:32:20,334 Gogotik birrinduko zaitut, horixe baietz. 459 00:32:21,876 --> 00:32:24,209 O, ideia ona. Gizon-jarrera da hori. 460 00:32:24,293 --> 00:32:27,043 - Bai. - Bi gizon, espermaz mukuru. 461 00:32:27,126 --> 00:32:28,209 Jainkoarren. 462 00:32:30,209 --> 00:32:31,084 Bai. 463 00:32:43,709 --> 00:32:44,709 Makurtu. 464 00:32:46,126 --> 00:32:49,043 Mazedoniarrek estu hartu zituzten erromatarrak. 465 00:32:49,126 --> 00:32:52,459 Baina, orduan, kontraeraso egin zuten. 466 00:32:58,876 --> 00:33:01,126 Gora, erromatarrak! 467 00:33:01,209 --> 00:33:04,043 Behera, mazedoniarrak. 468 00:33:05,959 --> 00:33:09,376 Ea ba, nire konfiantza osoa duen Jainko ahalguztidun hori, 469 00:33:09,459 --> 00:33:11,584 beste zerbait probatuko dugu. 470 00:33:12,209 --> 00:33:14,126 Badakit salbatu egingo nauela, 471 00:33:14,668 --> 00:33:16,293 baina hondoratzen ari naiz. 472 00:33:16,376 --> 00:33:17,543 Hondoratzen! 473 00:33:42,376 --> 00:33:44,709 Jainkoa, ito egin naiz ia, 474 00:33:45,293 --> 00:33:47,876 baina indartu egin nau. Horretan ari zara. 475 00:33:49,709 --> 00:33:50,543 Tira. 476 00:33:51,793 --> 00:33:52,793 Aski da. 477 00:33:52,876 --> 00:33:55,834 Beste poema batek atsegin emango lioke, Jauna? 478 00:33:57,793 --> 00:33:58,918 Barrura. Danba. 479 00:34:00,584 --> 00:34:03,334 Eguna nirekin emateko eskatu diot zeharo arbuiagarria ez den 480 00:34:03,418 --> 00:34:05,918 ezagutu dudan lehen emakumea delako. 481 00:34:07,918 --> 00:34:08,959 Eskerrik asko. 482 00:34:09,751 --> 00:34:11,751 Zaila da gizon aberatsa izatea. 483 00:34:11,834 --> 00:34:15,043 Diruaren usainak emakumeak basati bihurtzen ditu. 484 00:34:15,918 --> 00:34:17,876 Hori egitate zientifikoa da. 485 00:34:17,959 --> 00:34:20,334 Ezin dut berorren egoera imajinatu ere egin. 486 00:34:20,418 --> 00:34:23,001 Abariziaz betetako izakiak gara. 487 00:34:23,084 --> 00:34:24,334 Barkatzen diot. 488 00:34:25,834 --> 00:34:28,418 Baina berorren dirua baino askoz harago doa. 489 00:34:28,501 --> 00:34:33,043 Azkarra, indartsua eta ederra da. 490 00:34:33,793 --> 00:34:34,834 Koitadua. 491 00:34:34,918 --> 00:34:38,876 Emakumez inguratuta egongo da beti. Makila batekin uxatuko ditu. 492 00:34:40,126 --> 00:34:41,126 Zer? 493 00:34:42,001 --> 00:34:42,918 Ez da hala. 494 00:34:43,001 --> 00:34:44,751 Ze… Zergatik esan du hori? 495 00:34:45,584 --> 00:34:46,501 Ez, esan nahi… 496 00:34:46,584 --> 00:34:48,001 - Adar joka ari da? - Ez. 497 00:34:48,084 --> 00:34:51,084 Berorren gezurrezko lausenguek ez naute liluratuko. 498 00:34:51,168 --> 00:34:53,001 Ez nabil gezurretan. Berori… 499 00:34:53,084 --> 00:34:54,751 ederra da. 500 00:34:54,834 --> 00:35:00,084 Berorren gorpuzkera polita, berorren ile uhindua… 501 00:35:00,168 --> 00:35:02,876 Ez dut ile uhindua, kizkurra baizik! 502 00:35:04,501 --> 00:35:05,668 Banekien jendaurrean 503 00:35:05,751 --> 00:35:07,376 - burla egingo zidala. - E… 504 00:35:07,459 --> 00:35:08,501 E… 505 00:35:08,584 --> 00:35:12,126 Dioneo, esan emakume krudel honi ez ditudala burlak onartzen. 506 00:35:12,209 --> 00:35:14,709 Behin, gizon baten burlek lurrera jausarazi zidaten. 507 00:35:14,793 --> 00:35:15,834 Mihia hantu zait. 508 00:35:15,918 --> 00:35:17,334 Ezin dut arnasik hartu. 509 00:35:17,418 --> 00:35:18,626 Urkatu egingo dute! 510 00:35:18,709 --> 00:35:20,793 Padrone, hartu arnasa sakon. Ondo. 511 00:35:21,543 --> 00:35:23,001 Mingaina. 512 00:35:24,668 --> 00:35:26,043 Ondo. Begiak. 513 00:35:26,626 --> 00:35:28,168 Biziraungo du. 514 00:35:28,251 --> 00:35:29,709 - Ziur dago? - Erabat. 515 00:35:29,793 --> 00:35:32,043 Zer egingo dugu izaki bihozgabearekin? 516 00:35:36,459 --> 00:35:38,584 Emakumeak horrelakoak dira. 517 00:35:38,668 --> 00:35:41,334 Emozioek itsutzen dituzte. Ez zintuen iraindu nahi. 518 00:35:41,418 --> 00:35:42,584 Nire ilea aipatu du. 519 00:35:42,668 --> 00:35:46,043 Laguna nau. Ile bihurri eta ez oso erakargarria du. 520 00:35:46,126 --> 00:35:48,376 Medikua ere banau. Bego ziur: 521 00:35:49,834 --> 00:35:51,709 saiatuta ere, ezingo lioke iseka egin. 522 00:35:54,251 --> 00:35:56,043 Gizon ezin ederragotzat du 523 00:35:56,126 --> 00:35:58,918 Filomenak, berorrez maitemindu da eta. 524 00:36:02,251 --> 00:36:03,084 Egia da? 525 00:36:04,918 --> 00:36:06,251 Nitaz maitemindu da? 526 00:36:09,668 --> 00:36:10,584 Bai. 527 00:36:12,126 --> 00:36:15,084 Bai, berorrez maiteminduta nago. 528 00:36:23,959 --> 00:36:25,043 Banuen susmorik. 529 00:36:26,001 --> 00:36:28,793 Dioneo, lagunduko diozu andreari barrura, 530 00:36:28,876 --> 00:36:30,709 afarirako presta dadin? 531 00:36:31,459 --> 00:36:33,459 Gaurkoa asimilatu behar dut, 532 00:36:33,543 --> 00:36:35,709 bakarrik eta isiltasun osoan. 533 00:36:35,793 --> 00:36:38,376 Mokadurik ikusten badu, ekarriko dit? 534 00:36:38,459 --> 00:36:39,293 Konforme. 535 00:36:39,793 --> 00:36:40,834 Egun ona izan. 536 00:36:41,626 --> 00:36:45,543 Nireganako maitasunak ez dezala itsutu. Bestela, ezingo ditu eskailerak igo. 537 00:36:45,626 --> 00:36:47,959 Haiek igotzeko, ikustea beharrezkoa da. 538 00:36:48,459 --> 00:36:49,668 Oso barregarria. 539 00:36:49,751 --> 00:36:50,793 O, bai. 540 00:36:50,876 --> 00:36:52,626 Oso xarmagarria, signore. 541 00:37:13,418 --> 00:37:16,959 Ikusten duzunez, tratuari eusten ari natzaio. 542 00:37:18,834 --> 00:37:19,668 Ni ere bai. 543 00:37:24,168 --> 00:37:26,459 Ba hori freskagarria izan da niretzat. 544 00:37:44,251 --> 00:37:45,834 Maitasuna xelebrea da. 545 00:37:46,626 --> 00:37:48,459 Egia-kutsu sakona du. 546 00:37:49,001 --> 00:37:51,043 Gorputzaren eta gogoaren egia. 547 00:37:51,126 --> 00:37:55,501 Zeure gorputzetik aldentzen zaitu. Zeruan flotatzea ahalbidetzen dizu. 548 00:37:56,793 --> 00:37:58,418 Hodeiak behatzez haztatzea. 549 00:37:59,084 --> 00:38:01,084 Behor bat maite-maite izan nuen. 550 00:38:01,959 --> 00:38:02,834 Maite-maite. 551 00:38:03,668 --> 00:38:06,043 Gaixorik zegoenean, harekin egiten nuen lo kortan. 552 00:38:06,834 --> 00:38:09,751 Ez nuen nire konpromisoa dudan jar zezan nahi. 553 00:38:11,418 --> 00:38:13,793 Orduak eman nituen han. Orduak. 554 00:38:14,584 --> 00:38:17,251 Jatea ahaztu zitzaidan. Ur bera edaten genuen. 555 00:38:18,626 --> 00:38:20,251 Egun oso bat jan gabe, 556 00:38:20,334 --> 00:38:23,168 eta mirabeen gelara joan nintzen, ogi eta garagardo bila. 557 00:38:23,251 --> 00:38:25,834 Itzuli nintzenean, joana zen betiko. 558 00:38:27,084 --> 00:38:29,418 Lekuko izan ez nendin joan zen une hartan, akaso. 559 00:38:35,293 --> 00:38:36,793 Akaso ez du esanahirik. 560 00:38:37,376 --> 00:38:38,209 Hala gertatu zen… 561 00:38:39,251 --> 00:38:40,251 eta listo. 562 00:38:40,834 --> 00:38:42,876 Egun bat igaro zen, besterik gabe. 563 00:38:42,959 --> 00:38:47,501 Bizitzako maitasunik berdaderoena, bat-batean joana, azken musurik gabe. 564 00:38:56,793 --> 00:39:00,501 Bueno, tira, gainditu beharko dugu, ez da hala? 565 00:39:00,584 --> 00:39:02,959 Pertsona dramatikoak ez dira atseginak. 566 00:39:05,709 --> 00:39:07,668 Zatoz, ordua da eta. 567 00:39:09,334 --> 00:39:10,293 Igurtzi hortzak. 568 00:39:41,168 --> 00:39:42,001 Jainkoa? 569 00:39:45,501 --> 00:39:48,084 Padrona Neifile, berori da? 570 00:39:53,209 --> 00:39:55,543 Jainkoak ni hona bidaltzeko arrazoia ulertu dut. 571 00:40:00,251 --> 00:40:01,168 Oratu eskutik. 572 00:40:27,751 --> 00:40:28,876 Jainkoak bidali du? 573 00:40:29,501 --> 00:40:30,334 Horixe baietz. 574 00:40:31,209 --> 00:40:33,709 Jainkoa bihurri hutsa da. Banekien. 575 00:40:34,293 --> 00:40:35,668 Nola agertu zaio? 576 00:40:36,168 --> 00:40:37,959 Zutabe gisa? Hodei moduan? 577 00:40:38,043 --> 00:40:39,918 Buru barruko ahotsa izan da. 578 00:40:40,876 --> 00:40:45,668 Esan dit, "Zoaz, Dioneo, putzu zaharrera, eta erreskatatu hango neska. 579 00:40:47,084 --> 00:40:47,959 Amen". 580 00:40:48,543 --> 00:40:49,959 Jainkoaren ahotsa. 581 00:40:50,459 --> 00:40:53,668 Sakona eta burrunbatsua da? Turuta-soinua bezain bizia? 582 00:40:53,751 --> 00:40:56,626 - Zer hozbero du berorrek? - Hotzikarak ditut. 583 00:41:00,376 --> 00:41:03,918 Odola hoztu zaiolakoan nago. Ura bezain hotza du. 584 00:41:04,751 --> 00:41:06,918 Nire berotasuna igorriko diot. 585 00:41:09,376 --> 00:41:10,376 Ados. 586 00:41:12,126 --> 00:41:14,501 Milesker berorren sakrifizioagatik. 587 00:41:29,501 --> 00:41:32,876 - Beroa sentitzen dut. - Ederki. 588 00:41:38,751 --> 00:41:39,626 Eta hor? 589 00:41:41,543 --> 00:41:42,626 Eta hor? 590 00:41:46,793 --> 00:41:48,126 Sentitzen du hemen? 591 00:41:49,126 --> 00:41:49,959 Bai. 592 00:41:53,168 --> 00:41:54,251 Eta hor? 593 00:41:55,376 --> 00:41:56,209 Eta hor? 594 00:42:02,418 --> 00:42:05,543 Hara. Orain beroegi nago. 595 00:42:06,626 --> 00:42:08,001 Milesker laguntzagatik. 596 00:42:21,543 --> 00:42:22,668 Emazte atsegina du. 597 00:42:22,751 --> 00:42:24,543 Ez diot atorra kentzeko esan. 598 00:42:26,334 --> 00:42:27,459 Jainkoak esan dit. 599 00:42:29,209 --> 00:42:31,709 Laztana, Jainkoak salbatu zaitu benetan? 600 00:42:31,793 --> 00:42:34,418 Bai! Dioneo bidali du. 601 00:42:34,501 --> 00:42:36,459 Ahots batek hitz egin dio. 602 00:42:36,543 --> 00:42:40,626 Horrela imajinatzen dut Jainkoaren ahotsa: "Kaixo, doktore". 603 00:42:40,709 --> 00:42:43,918 Agian staccato era nahiago izan du: "Kaixo, doktore". 604 00:42:44,001 --> 00:42:46,668 Pozik entzungo dizut gero, baina afalordua da. 605 00:42:46,751 --> 00:42:49,293 Jantzi azkar. Ez diegu itxaronarazi nahi. 606 00:42:51,793 --> 00:42:52,709 Neifile? 607 00:42:55,168 --> 00:42:56,043 Bai. 608 00:42:57,126 --> 00:43:00,084 …horregatik interesatzen zaizkit Averroesen 609 00:43:00,168 --> 00:43:02,959 Aristotelesen teoriaren gaineko komentarioak. 610 00:43:03,543 --> 00:43:06,584 Higienearen inguruko gogoetak ere jakingarriak dira. 611 00:43:06,668 --> 00:43:09,376 Ez dut tutik ere ulertu. 612 00:43:09,876 --> 00:43:12,376 Jakina ba. Nigatik zorionekoa da berori. 613 00:43:13,168 --> 00:43:15,293 Esaten dudana ulertzen dudalako. 614 00:43:20,334 --> 00:43:22,834 Iragarpen bat, gonbidatu ohoragarri horiek! 615 00:43:22,918 --> 00:43:27,959 - Orain, zerbaiten berri emango… - Leonardo viscontearekin ezkondu naiz! 616 00:43:29,001 --> 00:43:30,209 Bai! 617 00:43:34,459 --> 00:43:35,668 Ospa dezagun. 618 00:43:36,834 --> 00:43:38,043 - Ardoa! - Bai. 619 00:43:39,876 --> 00:43:41,459 Prato-n topatu genuen. 620 00:43:41,543 --> 00:43:45,459 Ume batzuei errota nola erabili erakusten ari zen. 621 00:43:45,543 --> 00:43:47,251 Bihotz onekoa da, gero. 622 00:43:47,751 --> 00:43:48,668 Zer polita. 623 00:43:48,751 --> 00:43:52,459 Unean bertan erabaki zuten beroriek? Zer erromantikoa. 624 00:43:52,543 --> 00:43:54,084 Zer irrazionala. 625 00:43:54,168 --> 00:43:56,001 Begi-kolpeko maitasuna izan da. 626 00:43:56,084 --> 00:43:58,584 Nirekin ezkontzea izan zuen aukera bakarra. 627 00:43:58,668 --> 00:44:02,501 Grinak eta jainkozaletasunak bultzatuta, 628 00:44:02,584 --> 00:44:05,959 eliza txiki batean batu ginen Jainkoaren aurrean. 629 00:44:06,793 --> 00:44:11,293 Jakina, senar-emazte gisa ere batu ginen, biok bakarrik. 630 00:44:11,376 --> 00:44:13,459 Atsegin-atsegina izan zen. 631 00:44:15,001 --> 00:44:16,543 Beti irrikatu izan dudana. 632 00:44:16,626 --> 00:44:19,709 - Ezta, Misia? - O, horixe. Primerakoa izan zen. 633 00:44:20,876 --> 00:44:22,001 Primerakoa. 634 00:44:25,626 --> 00:44:29,001 Ez dute sinetsiko: Leonardo urdinez jantzita zegoen. 635 00:44:29,084 --> 00:44:32,834 Urdinez! Gure kolorerik maiteenaz. Bai. 636 00:44:32,918 --> 00:44:36,126 O, ezin hobea izan zen orduan. Horixe izan zela. 637 00:44:37,334 --> 00:44:39,834 Eta laster batuko zaigu? 638 00:44:40,501 --> 00:44:41,626 O, bai. 639 00:44:41,709 --> 00:44:45,834 Beira erosi behar zuen Venezian. Horren ostean etorriko da. 640 00:44:46,918 --> 00:44:48,918 Oraingoz, ni egongo naiz bakarrik. 641 00:44:49,543 --> 00:44:51,293 Bai, etxeko andre handia. 642 00:44:52,626 --> 00:44:53,543 Bakarrik. 643 00:44:57,876 --> 00:44:59,459 Ondo dago, Pampinea? 644 00:45:01,126 --> 00:45:03,459 Viscontessa esan nahiko zenuen. 645 00:45:04,334 --> 00:45:08,626 O, bai… Kale egin dut, viscontessa. Sentitzen dut. 646 00:45:10,126 --> 00:45:11,376 Primeran nago. 647 00:45:11,459 --> 00:45:13,293 Oso… Primeran nago. Bai… 648 00:45:13,376 --> 00:45:16,293 Oso… Begiak negar egiteagatik ditut hantuta. 649 00:45:16,376 --> 00:45:19,084 Bai, jakina, baina zorioneko malkoak izan dira. 650 00:45:19,626 --> 00:45:20,793 Bai… 651 00:45:21,501 --> 00:45:23,043 Zoriontasun malkoak. Bai. 652 00:45:25,876 --> 00:45:27,001 Ardo gehiago! 653 00:45:30,043 --> 00:45:31,043 Aizu. 654 00:45:31,668 --> 00:45:32,543 Bai. 655 00:45:33,626 --> 00:45:34,793 Ez dago presarik. 656 00:45:42,751 --> 00:45:43,626 Aurrera. 657 00:45:45,043 --> 00:45:45,918 Ez, milesker. 658 00:45:47,084 --> 00:45:47,918 Aurrera. 659 00:45:48,501 --> 00:45:49,459 Egiteko ba. 660 00:45:50,209 --> 00:45:51,043 Etzan burua. 661 00:45:52,084 --> 00:45:53,001 Gorago. 662 00:46:02,834 --> 00:46:05,376 Dontzeilak erreskatatzailea behar du berriz? 663 00:46:09,168 --> 00:46:12,168 Padrona, ez nuen berorren bisitarik espero. 664 00:46:14,751 --> 00:46:15,959 Urkatu egingo naute. 665 00:47:23,168 --> 00:47:26,084 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte