1 00:01:42,501 --> 00:01:44,251 Ezin gara kanpoan geratu. 2 00:01:45,626 --> 00:01:46,918 Izutu behar dugu! 3 00:01:47,001 --> 00:01:48,334 - Sirisco! - Ene! 4 00:01:48,418 --> 00:01:50,126 Landetxera itzuli behar dugu. 5 00:01:50,209 --> 00:01:52,084 Ero hark burua moztuko digu! 6 00:01:52,168 --> 00:01:54,209 Zer egingo dut? Nire eskuak ezpata bilakatu? 7 00:01:54,293 --> 00:01:55,418 - Geldi! - Ez dakit! 8 00:01:56,668 --> 00:01:58,751 Itzularazten ez bagaituzu, oihu egingo dut. 9 00:01:58,834 --> 00:02:02,251 Ez bilatu soluziorik niregan. Argi dago: ez dut soluziorik! 10 00:02:04,084 --> 00:02:05,793 - Kapera. - Giltzak barruan daude. 11 00:02:05,876 --> 00:02:08,709 - Ergela. - Mesedez, ez izan krudela nirekin. 12 00:02:08,793 --> 00:02:10,793 - Ba ez izan leloa. - Goazen ukuilura. 13 00:02:10,876 --> 00:02:12,084 Ukuilu kirasdunera? 14 00:02:12,168 --> 00:02:14,168 Zaldiekiko intolerantzia dut. 15 00:02:14,251 --> 00:02:15,793 Eta egurrarekikoa. 16 00:02:15,876 --> 00:02:17,584 Eta ez dut kiratsik onartuko! 17 00:02:17,668 --> 00:02:19,293 Emaztearengana noa. 18 00:02:20,959 --> 00:02:22,209 Salbatu egingo dut. 19 00:02:22,293 --> 00:02:23,126 Itxaron… 20 00:02:24,001 --> 00:02:25,584 Emaztea han utzi du? 21 00:02:26,209 --> 00:02:27,543 Zer gizon-klase da? 22 00:02:28,126 --> 00:02:30,043 Panfilo! Gizona, berorrek ezin… 23 00:02:30,126 --> 00:02:32,084 Ez beza egin, erori egingo da. 24 00:02:32,168 --> 00:02:34,084 Eror bedi, Panfilo. Erori! 25 00:03:11,293 --> 00:03:12,418 Berori beldur da? 26 00:03:14,334 --> 00:03:15,251 Ba ez. 27 00:03:23,376 --> 00:03:26,001 Berori ikusteaz batera jakin nuen. 28 00:03:27,209 --> 00:03:29,001 Berorrek ni hartzerik bazuela? 29 00:03:29,584 --> 00:03:32,001 Berorrek norbaitek har zezan nahi zuela. 30 00:03:42,709 --> 00:03:45,043 Jarraitu gora egiten, Panfilo. 31 00:03:45,126 --> 00:03:47,959 Berorren garunak harrian barreiaturik daudenean, 32 00:03:48,043 --> 00:03:49,668 ez dut errukirik sentituko. 33 00:03:49,751 --> 00:03:52,668 - Ixo! Ohartaraziko ditu! - Ez esan isiltzeko! 34 00:03:52,751 --> 00:03:54,876 Ados, bota garrasi ozen bat. Ea zer… 35 00:03:56,876 --> 00:03:58,709 Aizue! 36 00:03:59,376 --> 00:04:02,293 Ez diguzue gonbidatuez patxadaz arduratzen uzten. 37 00:05:20,959 --> 00:05:23,751 Geldi! Sarkina! Bortxatzailea! 38 00:05:23,834 --> 00:05:24,709 Panfilo. 39 00:05:24,793 --> 00:05:27,584 Gure itxaropena ez da bete. Ez da erori eta hil. 40 00:05:27,668 --> 00:05:30,209 Astakiloa ikusi du? Aizkoraz zauritu du? 41 00:05:30,293 --> 00:05:32,918 - Landetxera itzuli da. - Emaztea topatu du? 42 00:05:34,168 --> 00:05:35,834 Bere burua zaintzeko gai da. 43 00:05:40,334 --> 00:05:41,376 Hori bai senarra. 44 00:05:42,001 --> 00:05:45,418 Senarrez ari garela, plazera izan da berorrena ezagutzea. 45 00:05:45,501 --> 00:05:49,751 Berorrek ere lehen aldiz ikusiko zuen. Zer moduz topatu du? Nahiko hilda? 46 00:05:49,834 --> 00:05:51,168 - Ikusi du doktorea? - Ez. 47 00:05:51,251 --> 00:05:54,209 Eta ene Filomena andrea, ene emaztegaia? 48 00:05:54,293 --> 00:05:58,043 Goitik behera inarrosiko duen zerbait jakinarazi behar diot. 49 00:05:59,376 --> 00:06:00,376 Ez da andre bat. 50 00:06:01,876 --> 00:06:03,793 - Zer? - Filomena ez da Filomena. 51 00:06:03,876 --> 00:06:05,168 Ba nor da Filomena? 52 00:06:05,251 --> 00:06:06,584 - Licisca. - Neskamea. 53 00:06:06,668 --> 00:06:07,751 Non egon da? 54 00:06:07,834 --> 00:06:10,459 Licisca neskamea da. Filomena, andre noblea. 55 00:06:10,543 --> 00:06:12,584 Trukatu egin ziren. Landetxetik bota dituzte. 56 00:06:14,959 --> 00:06:19,459 Hau da, trukaketa baten biktima naiz? 57 00:06:19,543 --> 00:06:23,584 Guztiok gara biktimak. Ni neu, ororen gainetik! 58 00:06:23,668 --> 00:06:24,959 Zergatik bota gaituzte? 59 00:06:26,168 --> 00:06:27,043 Tira… 60 00:06:28,334 --> 00:06:32,959 Panfilori otu zitzaion gurera satanista- eta hiltzaile-banda bat gonbidatzea 61 00:06:33,043 --> 00:06:35,459 primerakoa izango zela, pozkorra erabat. 62 00:06:35,543 --> 00:06:39,084 Pampineak aspaldi hildako anfitrioiarekin ezkondu izanaren plantak egin ditu, 63 00:06:39,168 --> 00:06:41,709 baita anfitrioiak ernalduta egotearena ere! 64 00:06:41,793 --> 00:06:44,709 Kontua da hemen Panfiloren erruz gaudela orain! 65 00:06:44,793 --> 00:06:49,126 Stratilia andreak ea gu zergatik bota gaituzten galdetu du. 66 00:06:49,709 --> 00:06:52,001 Tira, Siriscok 67 00:06:52,084 --> 00:06:56,293 Leonardoren gorpua profanatu duelako gaude hemen. 68 00:06:57,793 --> 00:06:59,459 Leonardo ez zegoen Venezian? 69 00:07:01,959 --> 00:07:03,043 Haurdun dago? 70 00:07:03,126 --> 00:07:07,418 Bai! Horixe haurdun nagoela, munstro hori! 71 00:07:07,501 --> 00:07:09,084 Ba nor da aita? 72 00:07:15,793 --> 00:07:18,001 Gertatutako guztia oroitu behar dugu? 73 00:07:19,209 --> 00:07:20,209 Egindakoa egina dago. 74 00:07:28,293 --> 00:07:30,834 Kaka-nahaste hau nire errua da! 75 00:07:30,918 --> 00:07:32,251 Neuk ekarri nituen! 76 00:07:33,168 --> 00:07:35,251 Egia. Guztia da zure errua. 77 00:07:37,293 --> 00:07:39,126 Abantaila nuelakoan nengoen. 78 00:07:39,709 --> 00:07:42,709 Baina ergel hutsa naiz. Ergel hutsa, besterik ez. 79 00:07:42,793 --> 00:07:46,293 - Ez zara ergela, tontoa baizik. - Hori hobeto dagokit. 80 00:07:47,876 --> 00:07:48,709 Ados nago. 81 00:07:49,668 --> 00:07:51,043 Tontoa naiz, halaxe da. 82 00:07:59,334 --> 00:08:00,709 Ene, hara nola gauden. 83 00:08:02,834 --> 00:08:04,251 Hotz, aire zabalean… 84 00:08:06,543 --> 00:08:07,626 burkorik gabe. 85 00:08:07,709 --> 00:08:09,376 Nire hankak, berorren burko. 86 00:08:11,209 --> 00:08:13,876 Zure hankak ez dira burkoak. Hankak dira. 87 00:08:13,959 --> 00:08:15,834 Barkatu burkoak ez izateagatik. 88 00:08:16,334 --> 00:08:18,043 Nahiago nuke izango balira. 89 00:08:22,376 --> 00:08:23,501 Saia gaitezen. 90 00:08:24,293 --> 00:08:26,418 Ez dut ilunsentiko mokadua ere jan. 91 00:08:27,793 --> 00:08:29,459 O, ixo. 92 00:08:39,459 --> 00:08:41,668 Berorrek ditu negar egiteko arrazoirik sendoenak. 93 00:08:42,168 --> 00:08:45,543 Emaztea hiltzailez beteriko etxean dauka, irten ezinik… 94 00:08:47,376 --> 00:08:48,918 eta ezin izan du salbatu. 95 00:08:54,876 --> 00:08:57,126 Ilun, ilun dago. Ilun-ilun… 96 00:08:57,209 --> 00:09:00,168 Jainkoarren. Jarraitu! Ez gelditu. 97 00:09:00,251 --> 00:09:04,293 Ezin dut sinetsi, kanpoan nago berriz. Zuk ez dakizu hau zer den. 98 00:09:04,793 --> 00:09:06,709 Hotza, hiltzen diren eskaleak, 99 00:09:06,793 --> 00:09:09,251 emakume ederrak itotzen dituen jendea. 100 00:09:09,334 --> 00:09:12,209 - Infernuan gaude, Licisca. - Infernua zeu zara. 101 00:09:12,709 --> 00:09:14,501 Tunelak nora eraman gaitu? 102 00:09:14,584 --> 00:09:17,793 Su baten aurrean egon beharko nuke, behatzak bero-bero. 103 00:09:17,876 --> 00:09:20,751 Berehala eduki beharko zenuke nahi duzun guztia. 104 00:09:20,834 --> 00:09:23,876 Hausnarketa lagungarriak egiten dituzu izan beharko lukeenaz. 105 00:09:23,959 --> 00:09:26,668 - Nora goaz baina? - Nora goazela uste duzu? 106 00:09:26,751 --> 00:09:28,376 Florentziara itzuliko gara. 107 00:09:28,459 --> 00:09:29,459 Orain? 108 00:09:30,293 --> 00:09:31,626 Hobe izango da geratu, 109 00:09:31,709 --> 00:09:34,751 eta hemen gauez zer-nolako izakiak dauden ikustea. 110 00:09:38,543 --> 00:09:41,918 - Aski da. Ixo. - Ez, ezin dut ilunpean ibiltzen jarraitu! 111 00:09:42,001 --> 00:09:43,709 - Ez nazazu behartu! - Ados. 112 00:09:44,418 --> 00:09:45,959 Gaua nonbait igaroko dugu. 113 00:09:46,043 --> 00:09:48,334 - Kanpoan? - Jakina, ezin gara itzuli. 114 00:09:48,418 --> 00:09:50,376 Zu bai. Bakarrik. 115 00:09:52,959 --> 00:09:55,168 - Nolatan zaude hain bare? - Ez ba. 116 00:09:55,251 --> 00:09:56,668 Ezin izutuago nago. 117 00:09:56,751 --> 00:09:59,501 Baina zure sentimenduak lehenesten ditugu beti. 118 00:09:59,584 --> 00:10:02,834 Beldur guztia zeureganatu duzu. Ez didazu batere utzi. 119 00:10:04,834 --> 00:10:07,626 Primeran. Basoko tokirik ilunena. 120 00:10:08,501 --> 00:10:10,501 Ez duzu ez ibili, ez gelditu nahi. 121 00:10:10,584 --> 00:10:11,626 Gorroto dut hau. 122 00:10:12,126 --> 00:10:14,001 Gorroto dut hau, baita zu ere. 123 00:10:14,084 --> 00:10:15,709 Kasketaldia. Primeran. 124 00:10:15,793 --> 00:10:18,626 Zure aita hemen balego, amorratu egingo zenuke. 125 00:10:19,751 --> 00:10:23,001 Zure erruz bota gaituzte, zure mozorro-jolasagatik. 126 00:10:23,084 --> 00:10:26,584 - Bizitza salbatu dizut landetxean. - Misiak salbatu nau. 127 00:10:26,668 --> 00:10:29,126 Berak hitz egin ezean, ez zenukeen ezer esango. 128 00:10:29,209 --> 00:10:31,918 Egingo nukeen. Lehenago hitz egingo nukeen. 129 00:10:32,001 --> 00:10:34,543 Une egokia… aurkitu nahian nenbilen. 130 00:10:38,459 --> 00:10:41,709 Hau nire aldea da koban. Ez zaitez albo honetara etorri. 131 00:10:43,584 --> 00:10:44,418 Konforme. 132 00:10:45,793 --> 00:10:51,126 Zertarako? Nire kobako aldea askozaz hobea da. 133 00:10:51,209 --> 00:10:52,043 O, hara. 134 00:10:52,126 --> 00:10:55,668 Tokitxo atsegin, eroso eta leun bat. 135 00:10:56,293 --> 00:10:59,293 Zer atsegina. Milesker leuntzeagatik, kobako trolla. 136 00:10:59,376 --> 00:11:01,418 Koba segurua da. Ez dago trollik. 137 00:11:02,459 --> 00:11:03,376 Espero dezagun. 138 00:11:14,126 --> 00:11:16,793 Ezereza naizelakoan zaude, nire aita bezala. 139 00:11:16,876 --> 00:11:17,959 Ez naiz ezereza. 140 00:11:22,168 --> 00:11:23,334 Inoiz ez dut hori esan, 141 00:11:24,584 --> 00:11:25,501 ezta hark ere. 142 00:11:35,543 --> 00:11:37,418 O, trolla itzuli da. 143 00:11:37,918 --> 00:11:39,001 Hil egingo zaitut. 144 00:13:02,334 --> 00:13:04,501 Emakumea, izurria izan da? 145 00:13:05,001 --> 00:13:07,834 Eragin azkarra izan du, baina izurria izango zen. 146 00:13:07,918 --> 00:13:10,001 Gaixotasuna indartu egin da agian. 147 00:13:14,376 --> 00:13:19,209 Garrantzitsua da inor ez ateratzea bere onetik. 148 00:13:20,084 --> 00:13:21,959 - Hartu tipulak! - Ez! 149 00:13:22,043 --> 00:13:24,376 Dioneo, non dago berori? 150 00:13:24,459 --> 00:13:25,709 - Ene! - Hurbilegi! 151 00:13:25,793 --> 00:13:27,751 Non da txoria? Txoria behar dugu! 152 00:13:27,834 --> 00:13:30,084 Eman tipula bat! Tipula! 153 00:13:30,668 --> 00:13:31,834 Ekarri tipulak. 154 00:13:31,918 --> 00:13:33,959 - Eman eskua, Neifile. - Ene ama. 155 00:13:36,793 --> 00:13:38,376 - O, hemen. - Jainkoarren. 156 00:13:38,459 --> 00:13:41,168 - Lagunduko dizut. - Ez, moldatuko naiz. Ez. 157 00:13:41,251 --> 00:13:42,751 Utzi. Neure kontura. 158 00:13:42,834 --> 00:13:44,209 Ados. Zu zeu. 159 00:13:44,709 --> 00:13:48,334 Goazen lorategira. Ez dut etxe izurrituan egon zaitezen nahi. 160 00:13:48,418 --> 00:13:51,376 - Gau osoa eman dut hemen. - Bai, badakit. 161 00:13:52,084 --> 00:13:54,126 Itzuli zara! Non egon zara? 162 00:13:54,209 --> 00:13:55,293 Kargatu hemen. 163 00:13:55,376 --> 00:13:59,001 Neifile, egin otoi Jainkoaren alde, gure salbatzailearen alde, 164 00:13:59,084 --> 00:14:01,209 gure arerioak ilaundu baititu. 165 00:14:01,293 --> 00:14:04,501 Premia gorrian geundenean babestu gaitu. 166 00:14:04,584 --> 00:14:05,584 Ez… 167 00:14:06,793 --> 00:14:07,751 ez dut egingo. 168 00:14:07,834 --> 00:14:11,293 Ezin dio nire emazteari agindurik eman. Ez da oinordekoa. 169 00:14:11,376 --> 00:14:12,626 Ezta berori ere. 170 00:14:12,709 --> 00:14:13,751 Ez dago oinordekorik! 171 00:14:13,834 --> 00:14:15,376 Bai, badago. 172 00:14:16,459 --> 00:14:17,293 Zer? 173 00:14:26,209 --> 00:14:27,959 - Nik esandakoan. - Ez da ondo aterako. 174 00:14:28,043 --> 00:14:28,876 Ixo! 175 00:14:29,751 --> 00:14:31,584 - Isildu. - Jainkoarren. 176 00:14:32,834 --> 00:14:33,751 Hiru, 177 00:14:34,959 --> 00:14:35,834 bi, 178 00:14:36,626 --> 00:14:37,793 bat. 179 00:14:37,876 --> 00:14:38,793 Zer ostra? 180 00:14:39,293 --> 00:14:40,126 Ai, ama. 181 00:14:42,334 --> 00:14:43,959 Aizu! Ez egin hori! 182 00:14:44,043 --> 00:14:45,209 O, ez! Jainkoarren! 183 00:14:46,668 --> 00:14:47,834 Jo gogorrago! 184 00:14:49,959 --> 00:14:51,209 Erretreta! 185 00:14:51,293 --> 00:14:53,918 - Ikusi du doktorea? - Huts egin dit, laguna. 186 00:14:59,418 --> 00:15:00,293 Bai. 187 00:15:00,376 --> 00:15:01,293 Ondo dago? 188 00:15:01,376 --> 00:15:03,918 Ondo egongo da. Lot dezagun, bizkor. 189 00:15:04,584 --> 00:15:06,418 - Misia, lagundu. - Lanpetuta nago. 190 00:15:06,501 --> 00:15:07,668 Ene, faborez. 191 00:15:07,751 --> 00:15:09,084 - Zertan? - Berori babesten. 192 00:15:10,918 --> 00:15:12,876 Indarkeriarekin hasi beharko genukeen. 193 00:15:12,959 --> 00:15:14,459 Landetxearen jabegaia da. 194 00:15:16,918 --> 00:15:17,918 Bai… 195 00:15:20,668 --> 00:15:21,543 hala da. 196 00:15:22,459 --> 00:15:24,209 Eta begirunea merezi du. 197 00:15:25,793 --> 00:15:27,126 Errespeturik gorenena. 198 00:15:27,209 --> 00:15:29,043 Misia, bere alkandora. 199 00:15:29,876 --> 00:15:31,751 Alkandora… 200 00:15:31,834 --> 00:15:33,043 Ea, mugitu. Mugi. 201 00:15:37,584 --> 00:15:38,668 Signore Tindaro. 202 00:16:26,709 --> 00:16:28,793 Atzamar egiten ari zait barrutik. 203 00:16:30,501 --> 00:16:33,418 Paseatzen jarraitu, eta baretu egingo dugu. 204 00:16:33,501 --> 00:16:35,334 Bihozminak ondorio latzak ditu. 205 00:16:38,251 --> 00:16:40,334 Adeitsua da harenganako bihozmina izateagatik. 206 00:16:42,959 --> 00:16:46,334 Norenganakoa izango nuke, senarrarenganakorik ez banu? 207 00:16:48,584 --> 00:16:52,043 Nire amodio-istorioa fini da, antza. 208 00:16:53,668 --> 00:16:54,918 Bere mira izango dut. 209 00:16:57,001 --> 00:16:58,209 Dioneoz ari nintzen. 210 00:17:01,918 --> 00:17:04,418 Bai, horrek ere atsekabetu nau, jakina. 211 00:17:05,251 --> 00:17:07,043 Azpisuge bat bazen ere. 212 00:17:10,459 --> 00:17:11,876 Paseo atseginok 213 00:17:13,918 --> 00:17:15,293 on egiten diote umeari. 214 00:17:16,709 --> 00:17:19,209 Berorren dedikazioa irmoki nabaritzen du… 215 00:17:20,459 --> 00:17:21,543 ziur nago. 216 00:17:21,626 --> 00:17:23,751 Ea ez duen nire samina nabaritzen. 217 00:17:24,334 --> 00:17:27,418 Gorroto dut gizon zakar hura, Panfilo. 218 00:17:29,084 --> 00:17:32,001 Bere buruari izan ezik, denei botatzen die anabasa honen errua. 219 00:17:32,626 --> 00:17:34,209 Behin eta berriz eraso zidan. 220 00:17:34,709 --> 00:17:36,584 Zinez patetikoa izan zen, ezta? 221 00:17:36,668 --> 00:17:37,876 Gizon patetikoa da. 222 00:17:37,959 --> 00:17:42,418 Bere errua izan zen hiltzaile hark nire etxea inbaditu izana. 223 00:17:43,584 --> 00:17:45,418 Ez dut aliaturik neureganatu? 224 00:17:45,501 --> 00:17:48,001 Ez al naiz lutoan dagoen alarguna? 225 00:17:48,959 --> 00:17:51,043 Inork ez du ulertzen. 226 00:17:58,084 --> 00:17:59,918 Zuk ulertu, ulertzen duzu, 227 00:18:00,001 --> 00:18:01,084 hein batean. 228 00:18:05,709 --> 00:18:06,876 Neska atsegina zen? 229 00:18:10,001 --> 00:18:12,584 O, bai, bera… Bera atsegina zen. 230 00:18:14,084 --> 00:18:17,584 Eta hain zen gozoa… Eta asko gustatzen… 231 00:18:18,084 --> 00:18:19,001 Viscontessa? 232 00:18:19,959 --> 00:18:22,376 Mesedez, egin dezagun alde hemendik. 233 00:18:23,168 --> 00:18:27,001 Itzul gaitezen Florentziara. Hemen ez da guretzako ezer geratzen. 234 00:18:33,793 --> 00:18:35,584 Azken baliabide gisa, akaso. 235 00:18:37,459 --> 00:18:38,668 Baina ez ikaratu, 236 00:18:40,376 --> 00:18:42,459 badugu beste mugimendu posible bat. 237 00:18:44,293 --> 00:18:46,709 Oraindik ez diogu landetxeari uko egingo. 238 00:18:50,418 --> 00:18:52,418 Egunak eman ditut arabarba soilik jaten. 239 00:18:52,501 --> 00:18:53,709 Bai, gogoratzen dut. 240 00:18:55,751 --> 00:18:57,459 Tokia narrastxo dago, ezta? 241 00:19:04,459 --> 00:19:05,584 Sukaldea. 242 00:19:06,334 --> 00:19:08,334 Zer toki aproposa hausnarketarako. 243 00:19:11,709 --> 00:19:13,334 O, kaixo, Stratilia. 244 00:19:14,626 --> 00:19:16,084 Zu ere hausnartzera etorri zara? 245 00:19:22,709 --> 00:19:23,543 Kaixo! 246 00:19:24,043 --> 00:19:25,084 Kaixo. 247 00:19:30,626 --> 00:19:33,459 Gogoan dut Dioneo, bizirik egondako medikua, 248 00:19:35,209 --> 00:19:37,459 baita biziaren goibehera krudelak ere. 249 00:19:44,501 --> 00:19:47,001 Dena den, Stratilia, nire gela zikin dago. 250 00:19:47,084 --> 00:19:50,334 Jakin nahi nuke, Stratilia, ea berehala garbituko duzun. 251 00:19:50,418 --> 00:19:52,543 Atoan. Badakizu zer esan nahi dudan. 252 00:19:56,084 --> 00:19:57,293 Orain behar zaitut. 253 00:19:57,376 --> 00:19:59,626 Dei iezadazu "txerritxo nazkagarria". 254 00:19:59,709 --> 00:20:00,834 Pribatuan. 255 00:20:01,543 --> 00:20:03,334 Oso triste nago, benetan. 256 00:20:10,084 --> 00:20:13,293 - Ez. Inoiz ez da errepikatuko. - Zergatik? 257 00:20:13,376 --> 00:20:15,668 Nobleak nobleekin egotekoak direlako. 258 00:20:17,543 --> 00:20:18,543 Zergatik? 259 00:20:19,834 --> 00:20:22,709 Etxeko jabearen langilea naiz. Bera hilda dago. 260 00:20:22,793 --> 00:20:24,043 Ulertzen du berorrek? 261 00:20:27,334 --> 00:20:30,001 Ez nukeen honetan edo zurekin nahastu beharko. 262 00:20:33,251 --> 00:20:34,334 Hanka sartu nuen. 263 00:20:34,918 --> 00:20:37,376 - Orduan, alde. - Garbitzen ari naiz. 264 00:20:38,501 --> 00:20:40,126 Ba neronek egingo dut alde. 265 00:20:41,126 --> 00:20:42,168 Banoa. 266 00:20:43,043 --> 00:20:45,626 Ez nauzu berriz gogoeta bat hasten 267 00:20:45,709 --> 00:20:46,959 edo amaitzen ikusiko. 268 00:20:47,501 --> 00:20:51,084 Eta hori galera eskerga da, bai horixe. 269 00:20:55,709 --> 00:20:57,001 Ez biezat begiratu! 270 00:21:07,376 --> 00:21:09,959 Zerbait behar du? Dena dela, nik ez daukat. 271 00:21:10,043 --> 00:21:11,543 Ez dut ezer behar. 272 00:21:12,084 --> 00:21:13,668 Neure buruaz arduratzen naiz. 273 00:21:14,501 --> 00:21:15,751 Utziko gaituzu bakarrik? 274 00:21:16,293 --> 00:21:17,793 Beroriek bakarrik uzteko? 275 00:21:17,876 --> 00:21:19,668 - Gera dadila. - Ez horixe. 276 00:21:19,751 --> 00:21:21,459 Ez, ez horixe. 277 00:21:26,584 --> 00:21:28,584 - Zer moduz zaude? - Ondo nago. 278 00:21:29,251 --> 00:21:31,251 Plan bat dut, Ruggiero dela eta. 279 00:21:32,126 --> 00:21:37,251 Gizon haiek hona ekartzeko azken planak ez zuen amaiera zoriontsurik izan. 280 00:21:39,584 --> 00:21:40,793 Ez dirudi triste zaudenik. 281 00:21:42,418 --> 00:21:45,668 Begira. Ez dezagun iraganaz eztabaidatu, ados? 282 00:21:46,584 --> 00:21:49,793 - Zure laguntza behar dut. - Zure azpijokotxoetarako? 283 00:21:49,876 --> 00:21:53,418 Izurriak ez du beti iraungo, Ruggierok edozer uste duela ere. 284 00:21:54,168 --> 00:21:56,834 Amaitutakoan, landetxea gurea izango da agian. 285 00:21:56,918 --> 00:21:59,043 - Ruggierorena da. - Ez dio axola. 286 00:21:59,126 --> 00:22:00,501 Mundua amaituko delakoan dago. 287 00:22:01,959 --> 00:22:04,168 Etxea guri emateko konbentzituko dut. 288 00:22:05,918 --> 00:22:08,001 - Ez zaitu gustuko. - Baina zu bai. 289 00:22:09,876 --> 00:22:10,709 Ez da hala? 290 00:22:14,459 --> 00:22:18,501 - Bidea topatu behar dugu. - Ez dugu bidearekin zerikusirik nahi. 291 00:22:18,584 --> 00:22:20,959 Gauza izugarriz lepo dago. 292 00:22:21,043 --> 00:22:23,584 Nik landan egindako bideari helduko diogu. 293 00:22:23,668 --> 00:22:26,751 Bidaia hark lorratz sakona utzi zidan ariman. 294 00:22:26,834 --> 00:22:29,501 Arimaren lorratzei jarraitzen diezu, bai. 295 00:22:32,543 --> 00:22:35,209 Ados. Bidea zuk markatuko duzu oraingoan. 296 00:22:37,209 --> 00:22:39,126 Ez dakizu nolakoa izan zen. 297 00:22:46,168 --> 00:22:49,959 - Badakizu zer gogoratu dudan bart? - Alde batera utzitako moralitatea? 298 00:22:50,043 --> 00:22:51,251 Vitrucchia gaiztoa. 299 00:22:52,293 --> 00:22:54,209 - Ez nuen harengan sinesten. - Bai horixe. 300 00:22:54,293 --> 00:22:55,293 Ez horixe. 301 00:22:55,376 --> 00:22:58,751 "Vitrucchia, Vitrucchia, deabruak izena madarikatu zizun". 302 00:22:58,834 --> 00:23:01,334 Kandelak itzali, eta itxaron egiten genuen. 303 00:23:02,418 --> 00:23:05,918 Inoiz ez zuen gure haginez hautsik egin bere zopan jartzeko. 304 00:23:06,001 --> 00:23:09,084 Ez zuen axola. Beti ikaratzen gintuen. 305 00:23:10,084 --> 00:23:13,168 Bart, gogotik izutu nauzu, trollei buruz hitz eginez. 306 00:23:13,251 --> 00:23:16,084 Badakit. Neure burua ere izutu dut pixka bat. 307 00:23:16,168 --> 00:23:18,626 Esnatu egin zaitut ia, konpainia bila. 308 00:23:19,543 --> 00:23:20,376 Baina ez. 309 00:23:20,459 --> 00:23:23,001 Hobe. Ni ez nago zuri konpainia egiteko. 310 00:23:23,084 --> 00:23:25,543 Ez gara lagunak, ergel hori. 311 00:23:26,293 --> 00:23:27,334 Badakit. 312 00:23:32,834 --> 00:23:34,543 Hara, limoiondo bat. 313 00:23:35,251 --> 00:23:36,834 Jenio hutsa naiz. 314 00:23:37,418 --> 00:23:38,668 Ustelduta dago. 315 00:23:43,751 --> 00:23:45,168 Ai, Jainkoarren. 316 00:24:04,918 --> 00:24:05,793 O, kaixo. 317 00:24:09,584 --> 00:24:12,584 Nire medikuak ganorazko ehorzketa bat izan behar du, 318 00:24:12,668 --> 00:24:14,709 gizatxar eta putengandik bereiz. 319 00:24:15,751 --> 00:24:16,584 Benetan? 320 00:24:16,668 --> 00:24:18,751 Noble handi baten laguna zen. 321 00:24:18,834 --> 00:24:20,668 Eta noble beraren pozoitzailea. 322 00:24:23,668 --> 00:24:25,251 Pozoitzailea, laguna… 323 00:24:25,751 --> 00:24:27,418 Ez dago ezberdintasunik. 324 00:24:28,418 --> 00:24:29,251 Ba ote? 325 00:24:31,501 --> 00:24:32,626 Eman pala. 326 00:24:49,251 --> 00:24:51,793 Txerritxo nazkagarria naiz, bai horixe. 327 00:24:53,959 --> 00:24:54,793 Ni ere bai. 328 00:25:21,668 --> 00:25:22,501 Zu zara. 329 00:25:25,376 --> 00:25:27,126 Nire ariketak egiten nenbilen. 330 00:25:27,709 --> 00:25:28,543 Ixo… 331 00:25:39,709 --> 00:25:41,293 txerritxo nazkagarri hori. 332 00:25:48,793 --> 00:25:52,376 - Zoragarri. - Patetikoa eta ahula da, ergel hutsa. 333 00:25:52,459 --> 00:25:53,501 Ezpain… 334 00:25:54,876 --> 00:25:56,001 zoragarriak dituzu. 335 00:25:59,001 --> 00:25:59,876 Zaplaztekoa. 336 00:26:02,918 --> 00:26:03,751 Gogorrago. 337 00:26:08,584 --> 00:26:09,709 Txerri zikina. 338 00:26:29,668 --> 00:26:30,709 Ederra zara. 339 00:26:32,626 --> 00:26:33,751 Gorroto dut berori. 340 00:26:39,584 --> 00:26:41,876 Nobletxo babo eta gutiziatsu hori. 341 00:27:11,626 --> 00:27:13,418 Berorren gizonak hilda daude. 342 00:27:14,709 --> 00:27:15,543 Zinez? 343 00:27:22,334 --> 00:27:25,584 Bueno, emagaldu batzuk nahiko izerditsu zeuden, bai. 344 00:27:27,334 --> 00:27:28,543 Calandrino, ezta? 345 00:27:29,126 --> 00:27:32,168 Deslotuko nauzu? Ekarriko didazu ardo pixka bat? 346 00:27:46,209 --> 00:27:49,751 Ez naiz munduaz fio, infernuaren ateko kiratsa dario. 347 00:27:55,876 --> 00:27:57,418 Furfuria eta farfaila. 348 00:28:04,251 --> 00:28:05,084 Hau zera da… 349 00:28:06,126 --> 00:28:07,334 Benevento. 350 00:28:08,418 --> 00:28:09,251 Titiak? 351 00:28:10,168 --> 00:28:11,709 Zetan bildutako mertxikak. 352 00:28:13,126 --> 00:28:13,959 Tira ba. 353 00:28:14,043 --> 00:28:15,001 …Benevento… 354 00:28:16,543 --> 00:28:18,084 Benevento-ko Barbado. 355 00:28:18,168 --> 00:28:19,043 Harribitxiak. 356 00:28:19,668 --> 00:28:20,501 Barbado. 357 00:28:24,209 --> 00:28:25,293 Benevento. 358 00:28:40,209 --> 00:28:41,043 Benevento. 359 00:28:41,709 --> 00:28:42,626 Kaixo. 360 00:28:43,293 --> 00:28:44,126 Kaixo. 361 00:28:45,501 --> 00:28:46,376 Barbado… 362 00:28:47,334 --> 00:28:48,918 - E! - Utzi pasatzen. 363 00:28:49,001 --> 00:28:50,168 Ez iezaiozu utzi. 364 00:28:50,251 --> 00:28:53,626 - Etxekoandrea naiz, Calandrino. - Ez, ez da etxekoandrea. 365 00:28:53,709 --> 00:28:56,126 - Bera ere ez. - Ni baino are gutxiago da. 366 00:28:56,209 --> 00:28:58,584 Zer zentzutan? Azal biezat, arren. 367 00:28:58,668 --> 00:29:01,959 Aiurrian, jitean, zintzotasunean. Nik, gezurrik ez. 368 00:29:02,043 --> 00:29:04,043 Oso ona da. Berriz eskatuko dizut. 369 00:29:04,126 --> 00:29:06,709 - Entzun du esandakoa? - Entzun du berorrek? 370 00:29:06,793 --> 00:29:08,418 Putre odol-zupatzaile hori. 371 00:29:08,501 --> 00:29:10,668 Eta kapela hori, urtxintxa haserrea? 372 00:29:10,751 --> 00:29:13,043 - O, berori… - Emakume ergel hori. 373 00:29:13,126 --> 00:29:15,209 Hartu soinekoa, Neifile. 374 00:29:15,293 --> 00:29:16,959 - Ez… - Zorte on. 375 00:29:17,043 --> 00:29:20,001 - Zorte on. - Zeta veneziarra da, munstro hori! 376 00:29:20,084 --> 00:29:22,168 - Ospa etxeko alde honetatik. - Ez. 377 00:29:22,251 --> 00:29:23,084 Bai! 378 00:29:33,543 --> 00:29:34,834 Ez da etxeko nagusia! 379 00:29:37,501 --> 00:29:38,626 Badut laguntzerik? 380 00:29:46,251 --> 00:29:48,501 Ez nago solasaldi baterako umorean. 381 00:29:51,543 --> 00:29:54,543 Bai. Bueno, orduan berorrek zer deritzo… 382 00:29:56,543 --> 00:29:57,543 proposamen bati? 383 00:29:58,751 --> 00:29:59,918 Proposamen bat? 384 00:30:00,001 --> 00:30:02,584 Ezkon bedi nirekin, askapenaren truk. 385 00:30:02,668 --> 00:30:06,043 Landetxeko jabe legitimoa izango da. Ni, berorren emaztea. 386 00:30:06,876 --> 00:30:07,793 Eta aldean 387 00:30:08,709 --> 00:30:11,834 dote naroa dakart. 388 00:30:22,584 --> 00:30:24,834 Botoak kenduta, ez genuke zertan hitzik egin. 389 00:30:25,376 --> 00:30:27,584 Egiari zor, nahiago nuke hala balitz. 390 00:30:29,001 --> 00:30:32,084 Landetxea erdibitu egingo dugu. Bakoitza bere aldean. 391 00:30:32,168 --> 00:30:33,959 - Umea? - Badugu berorrena dela esatea. 392 00:30:34,043 --> 00:30:35,543 Ez genuke hitz egingo? 393 00:30:35,626 --> 00:30:36,626 Nahiagoko nuke. 394 00:30:36,709 --> 00:30:37,709 Eta koloretea? 395 00:30:39,793 --> 00:30:41,834 Berorren patua nire esku dago. 396 00:30:41,918 --> 00:30:44,418 Nire patua berorrena ere bada, 397 00:30:44,501 --> 00:30:47,584 baita Stecchi, Bruno eta Lorenzorena ere. 398 00:30:47,668 --> 00:30:49,876 Nire lagun eta etsai guztiena. 399 00:30:49,959 --> 00:30:53,334 - Puta haiena ere bai, antza. - Merezitakoa jaso dute. 400 00:30:56,168 --> 00:30:58,126 Ez nago berorrengan interesatuta. 401 00:31:05,084 --> 00:31:06,293 Amodiotsu hutsa da. 402 00:31:10,251 --> 00:31:11,334 Ez nabil flirtean. 403 00:31:12,501 --> 00:31:13,834 Apaiz bat bezain argia naiz. 404 00:31:13,918 --> 00:31:17,043 Berori txepela da. Eta zaharra. 405 00:31:17,126 --> 00:31:20,084 Gizajoren baten sasikumearekin dago haurdun. 406 00:31:24,543 --> 00:31:25,459 Siriscorena da? 407 00:31:33,959 --> 00:31:37,251 Baina, oroz gain, berorrek izaera txarra du. 408 00:31:38,209 --> 00:31:40,209 Leonardo ez zatekeen berorrekin ezkonduko. 409 00:31:40,293 --> 00:31:41,459 Horixe baietz. 410 00:31:41,543 --> 00:31:44,209 Atrebentzia leloa izan zen ezkontza aldarrikatu izana. 411 00:31:45,459 --> 00:31:48,793 Ulertzen dut berorrek zergatik irrikatzen duen maitasuna. 412 00:31:48,876 --> 00:31:52,126 Baina inoiz ez du maitasunik jaso, eta ez du jasoko. 413 00:31:52,709 --> 00:31:56,876 Eta ez polita ez delako. Tira, hori ez da arrazoi bakarra, bederen. 414 00:31:56,959 --> 00:31:59,918 Berori beato egozentriko eta patetikoa delako da. 415 00:32:00,793 --> 00:32:03,959 Landetxeko mundu guztiak erdeinatzen du berori. 416 00:32:04,043 --> 00:32:06,126 Eta Florentzian berdin izango da. 417 00:32:06,209 --> 00:32:08,459 Gizon orok, berori ikusi eta berehala, 418 00:32:08,543 --> 00:32:12,876 jakingo luke aldaka meheko sorgin dudatsua dela. Ospa egiteko arrazoia. 419 00:32:12,959 --> 00:32:16,501 Berorren gorputz siku eta etsiarekin baino, nahiago nuke 420 00:32:17,001 --> 00:32:20,876 arantzaz jositako zuhaixka batekin txortan egin. 421 00:32:20,959 --> 00:32:24,459 Berorri hurbiltzea baino, nahiago nuke gela honetan usteldu, 422 00:32:24,543 --> 00:32:26,334 izurriak gu denok eraman arte. 423 00:32:28,084 --> 00:32:29,168 Beraz, ez. 424 00:32:35,376 --> 00:32:37,584 - Akats… - Erantzun diot. Orain, alde. 425 00:32:38,876 --> 00:32:42,168 Nekatu naiz berorren aurpegi zimelaz. Ezin dut jarraitu. 426 00:32:55,834 --> 00:32:56,751 Zer gertatu da? 427 00:32:58,543 --> 00:32:59,668 Zer esan dio hari? 428 00:33:21,751 --> 00:33:23,751 Panfilo. Neifile. 429 00:33:24,626 --> 00:33:25,751 Badut laguntzerik? 430 00:33:25,834 --> 00:33:27,209 Zer esan dio Pampineak? 431 00:33:28,209 --> 00:33:31,043 Ni askatzearen truk, ezkontzea proposatu dit. 432 00:33:34,626 --> 00:33:35,626 Zer erantzun dio? 433 00:33:35,709 --> 00:33:39,084 Tira, proposamena hausnartuko dudala esan diot, jakina. 434 00:33:41,043 --> 00:33:44,043 - Beroriek eskaintza hobea eduki ezean. - Badaukagu. 435 00:33:44,126 --> 00:33:45,793 Administratzaileak izango gara. 436 00:33:46,293 --> 00:33:47,959 Biok? Berori eta emaztea? 437 00:33:48,043 --> 00:33:49,709 Bai. Landetxea berorrena da. 438 00:33:49,793 --> 00:33:54,793 Baina ez du geratzen zaion denbora apurra zulo honetan lagunik gabe eman nahiko. 439 00:33:54,876 --> 00:33:56,834 Lursaila geuk gobernatuko dugu. 440 00:33:56,918 --> 00:33:59,876 Inoiz itzultzen bada, garagardoa prest izango dugu. 441 00:34:05,876 --> 00:34:07,501 Badaki txortan egin dugula, ezta? 442 00:34:07,584 --> 00:34:09,209 Ez dio axola horrek? 443 00:34:09,293 --> 00:34:12,126 Hementxe gertatu zen. Ziur aski, usainak dirau. 444 00:34:13,709 --> 00:34:16,126 Ez du guk amodioa egin izanak aztoratzen? 445 00:34:17,418 --> 00:34:18,793 Ez zaitu aztoratzen? 446 00:34:22,043 --> 00:34:23,168 Aztoratzen nau. 447 00:34:26,084 --> 00:34:27,834 Ez naiz horregatik etorri. 448 00:34:28,418 --> 00:34:31,376 - Emazte ona izan naiz. - Ez naiz senar ona izan? 449 00:34:31,459 --> 00:34:35,126 - Badaude komentatzen ez ditugun gauzak. - Komenta bitzate. 450 00:34:35,209 --> 00:34:37,251 Dioneo Jainkoak bidali zuela esan zenidan. 451 00:34:37,334 --> 00:34:38,626 Jainkoaren gaineko gezurra. 452 00:34:38,709 --> 00:34:40,418 Hiltzailearekin oheratu zara. 453 00:34:40,501 --> 00:34:41,918 Eta zu leiala izan zara? 454 00:34:42,001 --> 00:34:43,501 Bota-fabrikatzailea, zer? 455 00:34:43,584 --> 00:34:45,501 Zu eta Lord Petti, zer? 456 00:34:47,918 --> 00:34:51,251 Horiek… anaiarteko jarduerak izan ziren. 457 00:34:51,834 --> 00:34:54,251 - Umetzat naukazu! - Eta zergatik ote? 458 00:34:54,334 --> 00:34:57,501 Kardinalaren behatza ostu zenuen. Putzuan jausi zinen. 459 00:34:57,584 --> 00:34:59,209 Ez nauzu naizen bezalakoa maite? 460 00:35:06,668 --> 00:35:07,751 Maite zaitut, bai. 461 00:35:09,793 --> 00:35:10,876 Nire kidea zara. 462 00:35:13,168 --> 00:35:14,126 Eta nire laguna. 463 00:35:16,668 --> 00:35:17,668 Eta nire emaztea. 464 00:35:20,876 --> 00:35:23,168 Akatsak ditut, bai. 465 00:35:24,501 --> 00:35:26,501 Bueno, akatsak ez, diferentziak. 466 00:35:27,626 --> 00:35:29,459 Konpentsatu egiten ditut, ezta? 467 00:35:32,876 --> 00:35:36,293 Ez nuen hau norbaiten aurrean eztabaidatzea aurreikusi. 468 00:35:37,459 --> 00:35:39,668 Ez zenuen hau eztabaidatzeko asmorik. 469 00:35:41,043 --> 00:35:42,668 Gezurra esango zenukeen. 470 00:35:46,959 --> 00:35:48,876 Ruggierorekin ikusi zintudanean… 471 00:35:48,959 --> 00:35:50,709 Zer? Ikusi gintuen? Zer zati? 472 00:35:50,793 --> 00:35:51,876 Ixo! 473 00:35:59,084 --> 00:36:00,251 Ikusi zintudanean… 474 00:36:02,709 --> 00:36:05,209 poztu egin nintzen, pozik zeundelako. 475 00:36:09,959 --> 00:36:12,001 Barkatu, ezin izan dizut horrelakorik eman. 476 00:36:30,959 --> 00:36:32,793 Ados, egin, egingo dut. 477 00:36:33,793 --> 00:36:35,293 Lursaila berorien esku. 478 00:36:36,709 --> 00:36:39,876 Areago, eman egingo diet. Edozer sinatuko dut. 479 00:36:39,959 --> 00:36:41,334 - Zer? - Bai. 480 00:36:41,418 --> 00:36:43,001 Datorrela notario bat-edo. 481 00:36:43,084 --> 00:36:44,084 Jakin dezan, 482 00:36:44,793 --> 00:36:47,668 hori, berori eta gizon dotorearen artekoa, 483 00:36:47,751 --> 00:36:49,918 benetako maitasuna da, nolabait. 484 00:36:50,793 --> 00:36:52,668 Goza bezate, dirauen artean. 485 00:36:53,751 --> 00:36:54,584 Ados. 486 00:36:57,543 --> 00:36:59,293 Ni deslotu, eta beste txortaldi bat? 487 00:37:00,709 --> 00:37:03,251 Edo badu ni ez deslotzea, eta… 488 00:37:04,418 --> 00:37:05,251 Ez. 489 00:37:06,251 --> 00:37:07,126 Eskerrik asko. 490 00:37:08,793 --> 00:37:10,626 Ondo dago, Neifile? 491 00:37:11,209 --> 00:37:12,293 Zurbiltxo dago. 492 00:37:12,793 --> 00:37:13,918 Ondo nago. 493 00:37:21,834 --> 00:37:22,876 Zer pena. 494 00:37:39,418 --> 00:37:41,126 Zer libratzailea izan den 495 00:37:42,376 --> 00:37:44,084 esan gabeko gauzak esatea. 496 00:37:46,293 --> 00:37:47,168 Bai. 497 00:37:48,584 --> 00:37:49,459 Arin… 498 00:37:51,751 --> 00:37:52,668 sentitzen naiz. 499 00:38:04,334 --> 00:38:05,834 - Bat etorri da! - Zer? 500 00:38:05,918 --> 00:38:06,918 Benetan? 501 00:38:12,001 --> 00:38:13,293 Zin dagit, maitea, 502 00:38:13,376 --> 00:38:15,876 gure bizitzako hurrengo kapitulu honetan… 503 00:38:17,584 --> 00:38:19,126 ez dut ezer neure artean gordeko. 504 00:38:20,751 --> 00:38:22,001 Nire lagun mina zara. 505 00:38:22,084 --> 00:38:24,459 - Eta zu, nirea. - Nire zintzotasuna merezi duzu. 506 00:38:24,543 --> 00:38:25,709 Eta zuk, nirea. 507 00:39:03,293 --> 00:39:04,168 Has gaitezen. 508 00:39:07,209 --> 00:39:08,918 Hura hil egin da. Ni, ez. 509 00:39:11,043 --> 00:39:14,709 Lezio okerra dirudi. Nire sentimenduez ez fidatzen ikasi dut. 510 00:39:17,584 --> 00:39:21,209 Sirisco, zizelka ezazu Dioneoren estatua bat. Jar ezazu hemen. 511 00:39:24,584 --> 00:39:26,543 Oinarrian, idazkun bat egongo da: 512 00:39:28,334 --> 00:39:29,834 "Genovako Dioneo. 513 00:39:31,668 --> 00:39:34,834 Plazer fisikoa eman zien milaka emakumeri". 514 00:39:36,334 --> 00:39:37,543 Gustatuko litzaioke. 515 00:39:39,668 --> 00:39:40,501 Eta, gero, 516 00:39:42,043 --> 00:39:43,668 "Ez zuen maitasuna topatu". 517 00:39:45,209 --> 00:39:46,168 Krudelegia ote? 518 00:39:46,668 --> 00:39:48,709 "Milaka emakumeri". Hor amaitu. 519 00:39:52,751 --> 00:39:55,293 Arima inperfektuko gizona, gorputz hutseginkorrean. 520 00:40:15,793 --> 00:40:18,209 Ez naiz ezer. 521 00:40:18,709 --> 00:40:19,834 Bada zerbait. 522 00:40:22,334 --> 00:40:23,626 Berori gauza asko da. 523 00:40:25,168 --> 00:40:26,584 Ez daukat ezer. 524 00:40:31,293 --> 00:40:33,126 Ez daukat inor. 525 00:40:34,126 --> 00:40:35,043 Neu nauka. 526 00:40:41,001 --> 00:40:41,918 Zu. 527 00:40:43,168 --> 00:40:45,334 Nire laguna izan zara hasieratik. 528 00:40:57,459 --> 00:40:59,001 Maite nauzu? 529 00:41:03,626 --> 00:41:04,793 Jakina. Maite dut. 530 00:41:07,334 --> 00:41:08,709 Maite zaitut, Misia. 531 00:41:16,834 --> 00:41:19,501 Nik ere maite dut, viscontessa. Maite dut. 532 00:41:19,584 --> 00:41:20,793 Nola ez dut maiteko? 533 00:41:28,168 --> 00:41:29,626 Maitalea galdu zenuen, 534 00:41:30,876 --> 00:41:32,293 eta ez genuen deitoratu. 535 00:41:33,293 --> 00:41:35,668 - Ez. - Ez genuen zure Parmena deitoratu. 536 00:41:35,751 --> 00:41:37,126 Zinez sentitzen dut. 537 00:41:38,043 --> 00:41:39,543 Zinez sentitzen dut. 538 00:41:39,626 --> 00:41:41,334 - O, ez kezkatu. - Ez. 539 00:41:41,418 --> 00:41:43,168 O, ez kezkatu, viscontessa. 540 00:41:43,251 --> 00:41:45,626 - Ez kezkatu. - Ez. Sentitzen dut. 541 00:41:45,709 --> 00:41:47,626 Badugu orain egitea. 542 00:41:48,751 --> 00:41:49,584 Zer? 543 00:41:51,459 --> 00:41:54,793 Hemendixik. Adar hau ezaguna egiten zait. 544 00:41:55,418 --> 00:41:58,834 Mila aldiz esan duzu hori. Zergatik ez dugu bidea topatzen? 545 00:41:58,918 --> 00:42:01,418 Ez naizela ezertarako gai uste duzu, ezta? 546 00:42:01,501 --> 00:42:02,334 Bai. 547 00:42:10,709 --> 00:42:11,584 Ikusten? 548 00:42:13,626 --> 00:42:16,168 Landetxerako bidean hau topatu zenuen? 549 00:42:16,251 --> 00:42:19,501 Ez, baina orain topatu izanak meritua du. 550 00:42:21,084 --> 00:42:22,001 Kaixo? 551 00:42:22,501 --> 00:42:23,501 - Kaixo. - Kaixo. 552 00:42:24,001 --> 00:42:26,418 Kaixo, bidaiari estimatuak. Zer moduz? 553 00:42:26,918 --> 00:42:29,543 Gose gara. Nire urdaila bere burua jatear da. 554 00:42:29,626 --> 00:42:32,376 Sar zaitezte. Jatear gaude. Zatozte. 555 00:42:33,918 --> 00:42:36,709 - Hori oso adeitsua litzateke. - Ez horixe. 556 00:42:36,793 --> 00:42:38,543 Atsegina da konpainia izatea. 557 00:42:38,626 --> 00:42:40,293 Mario, gonbidatuak ditugu! 558 00:42:40,376 --> 00:42:42,668 Etxolatxo zoragarria duzu. 559 00:42:42,751 --> 00:42:44,876 Beregain dago zutik, harrigarria da. 560 00:42:45,751 --> 00:42:47,293 Zu bai eskuzabala. 561 00:42:47,376 --> 00:42:49,793 Salda xumea da. Berotu egingo zaituzte. 562 00:42:49,876 --> 00:42:52,584 - Ezin hobea izango da. - Gogotik gozatuko dut. 563 00:42:52,668 --> 00:42:54,334 Zatozte. Besteak zain daude. 564 00:42:59,126 --> 00:43:00,751 Oso usain ona du. 565 00:43:03,209 --> 00:43:05,584 Mario, ez izan zakarra. Agurtu itzazu. 566 00:43:05,668 --> 00:43:06,501 Jainkoarren. 567 00:43:08,126 --> 00:43:09,668 - Zer da? - Ez. 568 00:43:09,751 --> 00:43:10,834 Ze… 569 00:43:10,918 --> 00:43:12,793 - Ai, ama. - Ez. 570 00:43:12,876 --> 00:43:15,043 - Egon. Jainkoarren. - Ai ene. 571 00:43:15,126 --> 00:43:16,084 - Hilda daude! - Ospa. 572 00:43:16,168 --> 00:43:18,001 - Atzera. - Ene ama. 573 00:43:18,084 --> 00:43:20,168 - Guztiak daude hilda! - Atzera! 574 00:43:20,251 --> 00:43:23,959 - Mario! - Jainko maitea, zer infernu klase da hau? 575 00:43:24,043 --> 00:43:26,668 Salda gozo dago! 576 00:43:26,751 --> 00:43:28,168 Plazera izan da! 577 00:43:29,418 --> 00:43:33,126 Begiak itxi, eta ez dut ezer berriro ikusi nahi, baina hil gabe. 578 00:43:33,209 --> 00:43:36,376 Ikaragarria izan da, baina jan egin dugu behintzat. 579 00:43:37,543 --> 00:43:38,501 Jan egin dugula? 580 00:43:38,584 --> 00:43:41,501 Filomena, bidetik urruntzeko plan bikainari esker, 581 00:43:41,584 --> 00:43:44,126 eroz eta hildakoz inguratuta gaude. 582 00:43:44,793 --> 00:43:46,626 Bidea hutsezina da definizioz. 583 00:43:46,709 --> 00:43:50,084 Joan nahi duzun tokira eramaten zaituen lerroa da. 584 00:43:50,168 --> 00:43:51,043 Zure errua da. 585 00:43:51,918 --> 00:43:52,876 Huts egin duzu. 586 00:43:55,376 --> 00:43:56,834 Nola ausartu zara? 587 00:43:57,418 --> 00:44:00,126 Zubitik behera bultzatu izan ez baninduzu… 588 00:44:00,209 --> 00:44:02,834 - Ogia partekatzen utzi izan bazenit! - O, betiko matraka… 589 00:44:02,918 --> 00:44:05,251 Ez, zu beti zaude guztiaren kargura. 590 00:44:05,334 --> 00:44:07,709 Ogiaren erregina, nire erregina! 591 00:44:11,709 --> 00:44:13,293 Villa Santara noa. 592 00:44:13,376 --> 00:44:15,584 Aizkoradun gizonarengana eta joateko ala hiltzeko 593 00:44:15,668 --> 00:44:18,251 esan ziguten balizko lagunengana. Ideia ona. 594 00:44:18,334 --> 00:44:21,959 Han benetako lagun bat dut. Misia. 595 00:44:22,043 --> 00:44:26,168 Lagun bakar bat egin ahal izan dut azkenean. Nire lehen laguna. 596 00:44:26,251 --> 00:44:28,959 Zure lehen laguna? O, halakorik. 597 00:44:29,043 --> 00:44:32,459 Zergatik diozu hori? Inoiz ez dut benetako lagunik izan. 598 00:44:32,543 --> 00:44:34,293 - O, Jainko laztana. - Zer? 599 00:44:34,376 --> 00:44:36,418 Ni! Ni izan nauzu! 600 00:44:36,501 --> 00:44:40,209 Lagunak ginen, gure hamabigarren urtean, auskalo zergatik, 601 00:44:40,293 --> 00:44:42,501 sanmigeletan ilea moztu zenidan arte. 602 00:44:42,584 --> 00:44:44,376 - Ez nuen hori egin. - Bai ba. 603 00:44:44,459 --> 00:44:46,709 Ilea moztu, Lauretta eta Violetta-ri erakutsi, 604 00:44:46,793 --> 00:44:48,709 eta ez zenidan berriz lagun gisa hitz egin. 605 00:44:48,793 --> 00:44:50,751 - Halabeharrezkoa zen. - Zergatik? 606 00:44:52,751 --> 00:44:54,876 Nire neskamea zinela jakin nuelako. 607 00:45:06,793 --> 00:45:08,709 Zure aita ez zen horrelakoa. 608 00:45:10,126 --> 00:45:11,084 Adeitsua zen. 609 00:45:27,543 --> 00:45:29,584 Aitaren antz handiagoa duzu zuk nik baino. 610 00:45:33,043 --> 00:45:34,001 Hori uste duzu? 611 00:45:36,168 --> 00:45:37,001 Bai. 612 00:45:42,418 --> 00:45:43,293 Orduan… 613 00:45:46,084 --> 00:45:47,834 ezin zinen nire laguna izan, 614 00:45:48,709 --> 00:45:50,876 baina Misiarena bai. 615 00:45:52,084 --> 00:45:53,668 Zer alde dago? 616 00:45:54,543 --> 00:45:55,376 Ez dakit. 617 00:45:58,334 --> 00:46:00,209 Baina eguzkia etzatear da, 618 00:46:00,293 --> 00:46:03,084 eta ez dut berriz ilunetan kanpoan egon nahi. 619 00:46:06,584 --> 00:46:08,251 Oraingoan ez zaude bakarrik. 620 00:46:11,834 --> 00:46:12,793 Nirekin zaude. 621 00:46:24,001 --> 00:46:25,334 Eta Vitrucchiarekin. 622 00:46:26,793 --> 00:46:28,876 - Lehengoa bera zen. - Ez esan hori. 623 00:46:43,793 --> 00:46:46,959 Mendixka josten duten sustrai saminetan barrena 624 00:46:47,043 --> 00:46:51,001 irekitzen dugu bidea. Horrela sortzen gara. 625 00:46:51,834 --> 00:46:55,918 Lurraren zatitxo txiki eta ilaunak 626 00:46:56,001 --> 00:46:58,918 bilakatzen garen arte. 627 00:46:59,834 --> 00:47:02,793 Haizeak gure gorputzak lurretik barreiatzen ditu, 628 00:47:02,876 --> 00:47:07,501 ondo hedaturik, boladaz bolada, 629 00:47:08,043 --> 00:47:12,043 eta tentuz itzultzen ditu lur sakonera, 630 00:47:12,126 --> 00:47:15,293 biziaz aparte. 631 00:47:32,168 --> 00:47:33,876 Milesker omenaldia egiten uzteagatik. 632 00:47:35,001 --> 00:47:37,001 Milesker parte hartzen uzteagatik. 633 00:47:40,084 --> 00:47:40,918 Lagunak? 634 00:47:43,709 --> 00:47:44,543 Lagunak. 635 00:47:45,168 --> 00:47:46,876 Lagunek elkar animatzen dute. 636 00:47:47,584 --> 00:47:49,001 Zerk animatuko zintuzke? 637 00:47:49,626 --> 00:47:52,251 Hemendik joateak eta inoiz ez itzultzeak. 638 00:47:54,334 --> 00:47:55,834 Agian hoberena litzateke. 639 00:47:58,543 --> 00:48:00,626 Ruggierok gupidarik gabe goberna dezala tokia. 640 00:48:13,459 --> 00:48:14,668 Ene lagun estimatua, 641 00:48:15,376 --> 00:48:16,751 ene lagun egiazkoa… 642 00:48:19,418 --> 00:48:21,168 une oro nire alboan. 643 00:48:24,043 --> 00:48:24,876 Bai. 644 00:48:27,834 --> 00:48:28,834 Zer du berorrek? 645 00:48:32,751 --> 00:48:34,459 Lagunduko didazu zerbaitekin? 646 00:48:42,334 --> 00:48:45,251 Tira, txerriez arduratuko naiz. Banoa. 647 00:48:45,751 --> 00:48:46,793 Ez biezat jarraitu. 648 00:48:47,376 --> 00:48:48,709 - Badut laguntzerik? - Ez. 649 00:48:48,793 --> 00:48:51,918 Dirudien baino indartsuagoa naiz. Ondo dakizu hori. 650 00:48:52,001 --> 00:48:52,834 Ez. 651 00:48:52,918 --> 00:48:53,834 Elkartu egin gara. 652 00:48:54,834 --> 00:48:58,251 Bakoitzak bere bizitza du. Errespeta beza distantzia. 653 00:50:26,209 --> 00:50:27,709 Zer moduz etxekoandre goibela? 654 00:50:31,959 --> 00:50:32,876 Berori… 655 00:50:34,543 --> 00:50:36,001 hil dezadan nahi du… 656 00:50:38,709 --> 00:50:41,334 landetxea bereganatzeko oztoporik ez izateko. 657 00:50:42,626 --> 00:50:44,126 Tira, hori ez dago ondo. 658 00:50:47,418 --> 00:50:48,418 Ez dut egin nahi. 659 00:50:51,126 --> 00:50:53,834 Toki honek ez digu mesederik egingo, hala ere. 660 00:50:55,626 --> 00:50:56,876 Baina berori hiltzea… 661 00:50:58,459 --> 00:50:59,293 Zer? 662 00:51:03,751 --> 00:51:05,209 Ez diot egindakoari biziraungo. 663 00:51:08,834 --> 00:51:10,209 Ba ez ezazu egin. 664 00:51:13,376 --> 00:51:14,626 Nire andrea da. 665 00:51:18,876 --> 00:51:20,126 Zer egitea nahi duzu? 666 00:51:21,126 --> 00:51:22,209 Nire onespena ematea? 667 00:51:24,501 --> 00:51:25,918 Egingo luke berorrek? 668 00:51:33,834 --> 00:51:36,626 Ni hiltzeko baimena eskatzen ari zatzaizkit, 669 00:51:37,751 --> 00:51:40,209 baina ni ez naiz landetxearen oinordekoa. 670 00:51:40,293 --> 00:51:41,376 Bravo. 671 00:51:45,876 --> 00:51:47,876 - Ez duzu entzun? - Edan beza. 672 00:51:47,959 --> 00:51:50,126 - Tragotxo bat. - Ez naiz oinordekoa. 673 00:51:59,584 --> 00:52:00,918 Plan ona. 674 00:52:03,001 --> 00:52:04,501 Pozoia susmatzen nuen. 675 00:52:05,084 --> 00:52:06,584 Hori usteko zuelakoan… 676 00:52:06,668 --> 00:52:08,293 Ez naiz oinordekoa. 677 00:52:10,876 --> 00:52:12,043 Zer? 678 00:52:12,126 --> 00:52:13,043 Kendu gainetik. 679 00:52:13,126 --> 00:52:14,376 Ez naiz oinordekoa. 680 00:53:40,168 --> 00:53:43,084 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte