1 00:00:14,461 --> 00:00:15,940 Barkatu atzerapena. 2 00:00:15,941 --> 00:00:17,621 AURREKO ATALETAN 3 00:00:18,181 --> 00:00:19,701 Larrutik ordainduko duzu. 4 00:00:21,221 --> 00:00:22,981 Italiako Mantikora berpiztu da. 5 00:00:25,181 --> 00:00:26,141 Zer gertatu da? 6 00:00:33,381 --> 00:00:36,461 Mezu hau entzuten ari bazara, hilda nago. 7 00:00:38,701 --> 00:00:40,700 Orain arma daukagunez, 8 00:00:40,701 --> 00:00:41,940 gauzak aldatuko dira. 9 00:00:41,941 --> 00:00:44,061 Desagertu nahi dut. 10 00:00:45,661 --> 00:00:47,981 Oraingoan, mundua benetan alda dezakegu. 11 00:00:53,581 --> 00:00:56,141 Diana Cavalieri naiz, Citadeleko agentea 12 00:00:56,261 --> 00:00:59,421 eta Mantikorako 3-0-8 agentea. 13 00:01:00,701 --> 00:01:04,301 Arren, erantzun dezala norbaitek. Ezin naiz bakarra izan. 14 00:01:09,181 --> 00:01:12,060 Citadelen aurkako erasoaren osteko 19. eguna. 15 00:01:12,061 --> 00:01:16,060 Italiako Mantikorari zigorrak ezarri dizkiote. 16 00:01:16,061 --> 00:01:19,301 Citadeli lapurtutako teknologia ezkutatu dutela jakin dute. 17 00:01:19,701 --> 00:01:22,861 Orain, Frantzia eta Alemaniaren eskuetan dago. 18 00:01:25,261 --> 00:01:27,581 Guztiz suntsitzen saiatu nintzen. 19 00:01:27,701 --> 00:01:29,100 Ez dakit lortu nuen, 20 00:01:29,101 --> 00:01:30,941 edo berreraiki ahalko duten. 21 00:01:32,781 --> 00:01:34,901 Eta orain, ezin dut Mantikora utzi. 22 00:01:36,021 --> 00:01:38,461 Zigorren ondoren, asko kontrolatzen gaituzte. 23 00:01:41,701 --> 00:01:44,061 Arren, erantzun dezala norbaitek. 24 00:01:45,821 --> 00:01:48,821 Ezin dut sinetsi gelditzen den bakarra naizenik. 25 00:01:49,581 --> 00:01:52,741 Gailu hau etxean gordetzeak galbidera eramango nau. 26 00:01:55,581 --> 00:01:57,261 Arren, erantzun norbaitek. 27 00:03:47,261 --> 00:03:49,341 SALGAI 28 00:04:09,461 --> 00:04:10,301 Eta hau? 29 00:04:11,421 --> 00:04:12,781 Niretzat kopia egin nuen. 30 00:04:14,341 --> 00:04:16,021 Etxearen mira izango dugu. 31 00:04:19,501 --> 00:04:22,621 Bidalketa enpresa bat aurkitu dut. 32 00:04:23,021 --> 00:04:25,261 Dena bidaliko dizut iristen zarenean. 33 00:04:25,381 --> 00:04:26,821 - Eskerrik asko. - Ez da ezer. 34 00:04:26,941 --> 00:04:30,461 - Salduko dugula uste duzu? - Bai. 35 00:04:31,101 --> 00:04:32,101 Hori uste dut. 36 00:04:33,381 --> 00:04:34,261 Eta gero, zer? 37 00:04:37,181 --> 00:04:38,021 Ez dakit. 38 00:04:38,821 --> 00:04:41,821 Zuretzat gela bat daukagu. Pozarren hartuko zaitugu. 39 00:04:44,221 --> 00:04:46,181 - Baduzu Edoren berririk? - Ez. 40 00:04:48,261 --> 00:04:49,821 Ez ginen inolaz konponduko. 41 00:04:51,021 --> 00:04:52,260 Zure lanagatik? 42 00:04:52,261 --> 00:04:53,221 Besteak beste. 43 00:04:56,741 --> 00:04:57,941 Zutaz harro nago. 44 00:04:58,381 --> 00:05:01,541 Milesker gurasoengatik egin zenuenagatik. 45 00:05:02,461 --> 00:05:03,661 Eskerrak irten zaren. 46 00:05:05,101 --> 00:05:06,781 Ni ere zutaz harro nago. 47 00:05:07,261 --> 00:05:11,061 Sentitzen dut hain prezio altua ordaindu behar izana. 48 00:05:13,381 --> 00:05:17,021 Badakit egia jakin arte ez zenuela amore emango. 49 00:05:21,701 --> 00:05:22,621 Goazen. 50 00:05:40,101 --> 00:05:41,141 Konponduko gara? 51 00:05:45,021 --> 00:05:46,421 Ederki egongo gara. 52 00:05:55,741 --> 00:05:56,900 Agur, izeba. 53 00:05:56,901 --> 00:05:58,381 Agur, bihotza! 54 00:06:34,301 --> 00:06:35,581 32. eguna 55 00:06:36,221 --> 00:06:38,021 Citadelen aurkako erasotik. 56 00:06:39,861 --> 00:06:44,020 {\an8}Argi dago, zigorren ondoren, Ettore Zaniren helburua 57 00:06:44,021 --> 00:06:47,341 herrialdea zeharo ezegonkortzea dela. 58 00:06:47,661 --> 00:06:51,821 Agentzia armak saltzen ari da talde kriminal ugariri. 59 00:06:52,301 --> 00:06:54,941 Politikariei xantaia egiten die oposiziotik, 60 00:06:56,101 --> 00:06:59,461 {\an8}eta kontratuak esleitu dizkiote militarrek eta poliziak. 61 00:07:01,301 --> 00:07:04,581 Agenteak ez gara aske jadanik. 62 00:07:05,061 --> 00:07:06,301 Adar armatua baizik. 63 00:07:11,141 --> 00:07:12,621 Jada ezin dut lorik egin. 64 00:07:14,061 --> 00:07:16,501 Esperantza dut gutako batek 65 00:07:16,861 --> 00:07:18,421 nire mezu bat entzuteko. 66 00:07:22,781 --> 00:07:23,701 Izututa nago. 67 00:07:26,781 --> 00:07:28,061 Eta bakar-bakarrik. 68 00:08:09,701 --> 00:08:10,701 Kaixo. 69 00:08:11,621 --> 00:08:12,701 Sar naiteke? 70 00:08:13,261 --> 00:08:14,101 Jakina. 71 00:08:16,421 --> 00:08:17,381 Gelditu kanpoan. 72 00:08:30,061 --> 00:08:31,021 Ezagutzen nauzu? 73 00:08:32,021 --> 00:08:32,821 Bai. 74 00:08:34,901 --> 00:08:37,061 Galdera batzuk egin nahi dizkizut. 75 00:08:37,701 --> 00:08:39,261 Zer gertatu zen ulertzeko. 76 00:08:42,861 --> 00:08:44,901 Citadeleko agente batek tiro egin zion. 77 00:08:45,781 --> 00:08:47,101 Oharkabean izan zen. 78 00:08:50,301 --> 00:08:51,661 Arreta beste nonbait zuen. 79 00:08:53,021 --> 00:08:54,181 Non? 80 00:08:55,541 --> 00:08:57,461 Citadelen teknologian. 81 00:09:00,341 --> 00:09:03,541 Ez nuen asko ezagutu, misio gutxi egin nituen berarekin. 82 00:09:06,101 --> 00:09:07,541 Baina taldeburu ona zen. 83 00:09:09,981 --> 00:09:11,541 Erasoarekin ados zeunden? 84 00:09:12,541 --> 00:09:13,781 Aginduak betetzen ditut. 85 00:09:15,501 --> 00:09:16,421 Besterik ez. 86 00:09:17,541 --> 00:09:18,781 Ni ez nengoen ados. 87 00:09:19,741 --> 00:09:21,421 Gauzak gaizki egin ditugu. 88 00:09:22,901 --> 00:09:24,741 Mantikora ezin da hau izan. 89 00:09:43,981 --> 00:09:45,501 Gaur badakigu zer espero. 90 00:09:54,781 --> 00:09:55,781 Wolfgang. 91 00:09:59,101 --> 00:10:00,181 Cécile, zer moduz? 92 00:10:04,781 --> 00:10:06,021 Ez zaudete berritsu. 93 00:10:07,021 --> 00:10:08,340 Sartuko gara? 94 00:10:08,341 --> 00:10:10,381 Gaur asko dugu eztabaidatzeko. 95 00:10:38,021 --> 00:10:41,101 Espero dut aste isil hauek erabilgarriak izan izana. 96 00:10:41,621 --> 00:10:43,061 Aldarteak baretzeko. 97 00:10:46,541 --> 00:10:49,061 "Jupiter" deitzen da arma. 98 00:10:50,541 --> 00:10:52,020 Eraikitzen amaitu dugu. 99 00:10:52,021 --> 00:10:54,061 Europako Mantikoraren etorkizuna da. 100 00:10:54,501 --> 00:10:57,621 Ur sistema publikoaren bidez zabalduko dugu. 101 00:10:58,181 --> 00:10:59,860 Proba bat egingo dugu laster 102 00:10:59,861 --> 00:11:02,781 dispertsioaren koefizientea kalkulatzeko. 103 00:11:03,141 --> 00:11:05,341 Gero, produkzioa hasiko dugu 104 00:11:05,701 --> 00:11:08,301 eta gehiago zabalduko dugu pixkanaka, 105 00:11:09,621 --> 00:11:11,381 biztanleria osora iritsi arte. 106 00:11:12,061 --> 00:11:14,061 Orain arma zeuk bakarrik duzunez, 107 00:11:14,501 --> 00:11:17,060 zer gertatuko da gurekin eta gure agentziekin? 108 00:11:17,061 --> 00:11:19,981 Edoardo, emaiezu gure erabakiaren berri. 109 00:11:20,461 --> 00:11:24,901 Jupiter Europako Batzordearekin partekatzea erabaki dugu. 110 00:11:25,901 --> 00:11:27,101 Baldintza bakarra dago. 111 00:11:28,701 --> 00:11:31,061 Italiako Mantikora izango da ikertzen lehena. 112 00:11:31,501 --> 00:11:33,381 - Zer ikertzen? - Datuak. 113 00:11:34,701 --> 00:11:37,141 Egunero, mila milioi datu edukiko ditugu. 114 00:11:37,661 --> 00:11:40,581 Agentziek datuak nahieran interpretatzea ekiditeko, 115 00:11:41,381 --> 00:11:42,941 lehen azterketa egingo dugu. 116 00:11:46,061 --> 00:11:48,141 Zuei komeni zaizuena esango diguzue. 117 00:11:48,581 --> 00:11:51,101 Partekatzeko era txundigarria duzue. 118 00:11:51,621 --> 00:11:54,461 Hirugarren elementu bat ere guk kontrolatuko dugu. 119 00:11:57,141 --> 00:11:58,221 Hirugarren elementu bat? 120 00:11:59,221 --> 00:12:00,701 Armaren zati italiarra. 121 00:12:05,221 --> 00:12:06,661 Prest gaude jada, ezta? 122 00:12:08,541 --> 00:12:10,300 Bai, ia-ia. 123 00:12:10,301 --> 00:12:14,621 Xehetasunak aurrerago jasoko dituzue. Orain, ados gauden ikusi behar dugu. 124 00:12:15,101 --> 00:12:15,941 [Alemanieraz] Nola ez... 125 00:12:17,461 --> 00:12:19,381 Beste aukerarik bagenu bezala. 126 00:12:20,861 --> 00:12:22,861 [Frantsesez] Europako Mantikoraren egitura berria. 127 00:12:24,221 --> 00:12:26,981 Guztiak berdinak gara. Baina batek botere gehiago du. 128 00:12:27,621 --> 00:12:30,221 Ez al da hori demokraziaren oinarria? 129 00:12:40,341 --> 00:12:43,740 Esango duzuna aurretik niri ez azaltzeko ohitura hartu duzu. 130 00:12:43,741 --> 00:12:47,060 Jazzean bezala, bileretan egokitzen jakin behar da. 131 00:12:47,061 --> 00:12:48,341 Inprobisatzen. 132 00:12:48,861 --> 00:12:50,461 Musika klasikoa entzuten duzu. 133 00:12:50,861 --> 00:12:53,500 - Haiei esateko une egokia zen. - Zure ustez. 134 00:12:53,501 --> 00:12:55,020 Nire ustez, ez. 135 00:12:55,021 --> 00:12:57,700 Lor dezakegula segurutzat jotzen ari zara. 136 00:12:57,701 --> 00:13:00,301 Galdetu bazenit, ez dela hala jakingo zenuke. 137 00:13:01,821 --> 00:13:02,900 Ez? 138 00:13:02,901 --> 00:13:05,461 Guk sortutako elementu bat txertatu behar dugu 139 00:13:06,461 --> 00:13:08,021 jatorriz Citadelena den batean. 140 00:13:08,461 --> 00:13:11,220 Badakizu zenbat aldagai tekniko dauden? 141 00:13:11,221 --> 00:13:15,021 Ez da gela batean altzari bat mugitzea bezala. 142 00:13:15,421 --> 00:13:17,461 Puzzle baten zatiak hartu, 143 00:13:17,901 --> 00:13:20,141 beste baten ehun pieza txertatzea 144 00:13:20,661 --> 00:13:23,420 eta irudiak zentzua izaten jarraitzea bezala da. 145 00:13:23,421 --> 00:13:27,101 Zu ez zara zailtasun teknikoekin kikiltzen. 146 00:13:28,221 --> 00:13:29,981 Zerk kezkatzen zaitu? 147 00:13:31,981 --> 00:13:33,101 Hirugarren elementuak. 148 00:13:34,261 --> 00:13:35,141 Hiltzeko sortua. 149 00:13:39,021 --> 00:13:40,061 Bai, badakit. 150 00:13:40,581 --> 00:13:43,581 Badakit zer egin dezakeen eta zein arriskutsua den. 151 00:13:44,061 --> 00:13:45,061 Eta oker zaude. 152 00:13:46,421 --> 00:13:50,381 Ez dago hau bezain zehatza den beste armarik. 153 00:13:51,181 --> 00:13:53,861 Ez du alde-kalterik, itua soilik eragiten du. 154 00:13:54,621 --> 00:13:56,340 Badakizu historian zenbatetan 155 00:13:56,341 --> 00:13:59,221 salbatuko ziren milioika, pertsona bakarra hilda? 156 00:13:59,701 --> 00:14:01,581 Bai. Jakina badakidala. 157 00:14:02,741 --> 00:14:03,741 Edoardo... 158 00:14:06,421 --> 00:14:07,701 Boterea duzu orain. 159 00:14:08,861 --> 00:14:10,741 Hasi horren esanahia ulertzen. 160 00:14:37,341 --> 00:14:39,460 Zure izena ez dago datu-basean, 161 00:14:39,461 --> 00:14:41,861 eta ez dago kolaborazioari buruzko daturik. 162 00:14:42,341 --> 00:14:45,420 Esperantza ematen didan bakarra, zuk hor jarraitzea da. 163 00:14:45,421 --> 00:14:47,980 Etsaien aldean gelditzen den azkena zara, 164 00:14:47,981 --> 00:14:50,021 eta ausarta izan beharko duzu. 165 00:14:51,541 --> 00:14:53,700 - Zure izena ez dago... - Sentitzen dut. 166 00:14:53,701 --> 00:14:56,101 ...eta ez dago kolaborazioari buruzko daturik. 167 00:15:27,261 --> 00:15:28,421 Bulegora. 168 00:15:29,981 --> 00:15:30,821 Ziur? 169 00:15:38,701 --> 00:15:41,580 - Non daude nire gidari eta agenteak? - Lasaitu. Lo daude. 170 00:15:41,581 --> 00:15:43,260 Edo, barkatu, txantxa zen. 171 00:15:43,261 --> 00:15:45,021 Nahi zenuena eman nizun! 172 00:15:45,621 --> 00:15:48,861 Hogei milioi, askatasuna, joateko aukera. Zer nahi duzu? 173 00:15:49,261 --> 00:15:51,020 Zergatik zaude nirekin haserre? 174 00:15:51,021 --> 00:15:52,781 Hilabetez desagertu zarelako. 175 00:15:57,261 --> 00:15:58,461 Ba, itzuli egin naiz. 176 00:15:59,661 --> 00:16:01,221 Zergatik aldatu duzu iritziz? 177 00:16:05,741 --> 00:16:07,821 Esan genuenari buruz pentsatu dut. 178 00:16:09,821 --> 00:16:12,301 Bizi normalaz zoriontsu garela sinetsi, 179 00:16:13,021 --> 00:16:17,621 lan on eta etxe polit batekin, baina egiatan, gehiago nahi dugu. 180 00:16:20,581 --> 00:16:21,781 Gehiago nahi dut. 181 00:16:25,341 --> 00:16:27,061 Zer da "gehiago" zuretzat? 182 00:16:31,901 --> 00:16:32,901 Zurekin egotea. 183 00:17:38,301 --> 00:17:40,261 Frantziako misioaren ostean, 184 00:17:40,781 --> 00:17:42,821 hemen etzan ginen. 185 00:17:43,421 --> 00:17:44,941 Lo zeunden, nik ezin nuen. 186 00:17:46,781 --> 00:17:47,701 Altxatu, 187 00:17:48,501 --> 00:17:51,301 eta armaren datuak zituen gailua ikusi nuen. 188 00:17:52,981 --> 00:17:54,021 Ziur nengoen... 189 00:17:54,661 --> 00:17:56,101 hau da, ziur nago 190 00:17:57,261 --> 00:17:58,581 arriskutsua dela. 191 00:17:59,741 --> 00:18:01,301 Lapurtu nezakeen. 192 00:18:02,221 --> 00:18:03,661 Suntsitu nahi zenuen? 193 00:18:11,941 --> 00:18:15,341 Banekien biok arazotan sartuko gintuela, 194 00:18:16,181 --> 00:18:19,021 eta Mantikorak beste zeozer asmatuko zuela edonola ere. 195 00:18:20,501 --> 00:18:23,101 Beraz, bertan utzi eta joan egin nintzen. 196 00:18:23,661 --> 00:18:24,981 Zergatik kontatu didazu? 197 00:18:26,581 --> 00:18:28,581 Nor naizen jakitea merezi duzulako. 198 00:18:30,741 --> 00:18:33,021 Ezin diot utzi 199 00:18:34,181 --> 00:18:37,221 mundua leku seguruago bat egiten saiatzeari. 200 00:18:38,221 --> 00:18:41,581 Soilik zurekin sentitzen dut egin dezakegula. 201 00:18:42,901 --> 00:18:44,021 Besterik ez. 202 00:18:57,221 --> 00:18:59,181 Mantikorak zure gurasoak hil zituen. 203 00:19:04,661 --> 00:19:08,981 Gure agentziak OT9732 hegaldia bota zuen, barruan... 204 00:19:10,021 --> 00:19:11,261 Citadeleko bat zegoen. 205 00:19:14,581 --> 00:19:16,181 Sizilian esan nahi nizun, 206 00:19:17,901 --> 00:19:18,981 ez nuen adorerik. 207 00:19:21,981 --> 00:19:24,301 Zuk ere nor naizen jakiteko eskubidea duzu. 208 00:19:32,581 --> 00:19:34,421 Erabakian parte hartu zenuen? 209 00:19:35,181 --> 00:19:36,461 Ezta pentsatu ere. 210 00:19:41,181 --> 00:19:42,181 Sentitzen dut. 211 00:20:05,101 --> 00:20:08,181 8 URTE LEHENAGO 212 00:20:34,021 --> 00:20:35,581 ZANI FAMILIA 213 00:21:36,341 --> 00:21:38,300 Utzi bakean, lanpetuta ibiliko da. 214 00:21:38,301 --> 00:21:39,581 Arraroa da. 215 00:21:41,421 --> 00:21:43,581 Zer da kontatu behar diozun gauza larria? 216 00:21:44,421 --> 00:21:45,341 Badakizu zer den. 217 00:21:47,781 --> 00:21:51,420 Edonor une oro kontrolatzeko boterea izango dugu, 218 00:21:51,421 --> 00:21:53,461 jaiotzatik, hiltzen den arte. 219 00:21:54,301 --> 00:21:55,300 Nola? 220 00:21:55,301 --> 00:21:58,341 Zati frantsesa atzemate sistema mikroskopikoa da, 221 00:21:58,861 --> 00:22:01,700 alemanean sartzen dena. Osagai bioteknologikoa da, 222 00:22:01,701 --> 00:22:04,060 gizakien gorputzean txertatzeko sortua. 223 00:22:04,061 --> 00:22:05,421 Bizkarroi bat bezala? 224 00:22:06,861 --> 00:22:09,060 Ez ditugu telefono eta ordenagailuak behar, 225 00:22:09,061 --> 00:22:11,341 pertsonak izango dira informazio-iturria. 226 00:22:12,381 --> 00:22:13,861 Igorleak izango dira. 227 00:22:14,261 --> 00:22:17,381 Eta haien datu guztiak kontrolatuko ditugu. 228 00:22:19,861 --> 00:22:22,461 Diana, badakit izugarrizko boterea dela. 229 00:22:23,221 --> 00:22:24,461 Baina ondo erabilita, 230 00:22:25,621 --> 00:22:28,180 bakea eta segurtasuna bermatu ditzakegu. 231 00:22:28,181 --> 00:22:32,621 Batez ere, agentzia guk beti nahi izan duguna bilakatu dezakegu. 232 00:22:36,981 --> 00:22:39,180 Baina hori ez zen nahikoa aitarentzat. 233 00:22:39,181 --> 00:22:42,181 Ondorioz, hirugarren elementu bat gehitu nahi dugu. 234 00:22:44,301 --> 00:22:46,141 Urrutiko sistema hilgarria da. 235 00:22:53,421 --> 00:22:54,620 Zeuk diseinatu duzu? 236 00:22:54,621 --> 00:22:56,061 Armak diseinatzen ditut. 237 00:22:57,461 --> 00:23:00,221 Mantikorak nor bizi ala hiltzen den erabaki dezake, 238 00:23:00,781 --> 00:23:03,180 edozein unetan botoi bat sakatuta, 239 00:23:03,181 --> 00:23:06,021 itua arrazoi naturalengatik berehala hilko dugu. 240 00:23:07,541 --> 00:23:09,261 Bonba atomikoa bezala. 241 00:23:11,341 --> 00:23:14,381 Botoia sakatzen duen eskuan dago gakoa. 242 00:23:17,421 --> 00:23:20,301 Argi dago zeure aitak behartu zaituela. 243 00:23:26,301 --> 00:23:28,501 Zer da hau? Forma arraroa du. 244 00:23:32,781 --> 00:23:35,261 Bizi nintzen etxe batekoa da. 245 00:23:37,181 --> 00:23:38,461 Zorte ona ematen dit. 246 00:23:39,661 --> 00:23:42,101 Oraindik asko dut zutaz jakiteko. 247 00:23:48,541 --> 00:23:51,620 Lehenik, gure bermearekin eta dirutza eramanda joan da. 248 00:23:51,621 --> 00:23:53,661 Orain, itzuli nahi du. 249 00:23:55,381 --> 00:23:58,301 Atsedena behar zuen Parisen arriskatu ostean. 250 00:23:59,221 --> 00:24:01,741 Berari esker lortutakoa gogorarazi behar dizut? 251 00:24:03,261 --> 00:24:04,541 Bart berarekin zeunden? 252 00:24:05,581 --> 00:24:06,461 Bai. 253 00:24:07,061 --> 00:24:08,061 Ohitu zaitez. 254 00:24:09,141 --> 00:24:10,221 Non dago orain? 255 00:24:10,941 --> 00:24:14,180 Jupiterren lehen dispertsio saiaketa prestatzen. 256 00:24:14,181 --> 00:24:16,221 Atzo dena kontatu nion. 257 00:24:18,061 --> 00:24:19,141 Lasaitasun osoz? 258 00:24:19,501 --> 00:24:20,661 Niri galdetu gabe? 259 00:24:21,621 --> 00:24:25,541 Aita, utzi dezagun hau argi: ez dizut baimenik eskatu behar. 260 00:24:26,581 --> 00:24:28,661 - Nagusia naiz, zure berdina. - Egia da. 261 00:24:29,381 --> 00:24:30,381 "Nire berdina". 262 00:24:37,301 --> 00:24:38,901 Dena zure kabuz egiten zabiltza. 263 00:24:41,061 --> 00:24:42,301 Hirugarren elementua? 264 00:24:43,181 --> 00:24:44,261 Ia bukatu dugu. 265 00:24:46,621 --> 00:24:48,300 Dei bat egin behar dut. 266 00:24:48,301 --> 00:24:49,900 Armen legea onestear daude, 267 00:24:49,901 --> 00:24:52,301 baina ministro ergel hori estutu behar dut. 268 00:25:32,941 --> 00:25:35,620 Honek hamar milioi Jupiter partikula ditu. 269 00:25:35,621 --> 00:25:37,501 Gutxi batzuk, lehen saiakerarako. 270 00:25:39,501 --> 00:25:40,460 Gutxi batzuk? 271 00:25:40,461 --> 00:25:42,860 Ez da dena iritsiko jendearengana. 272 00:25:42,861 --> 00:25:44,981 Zenbat? Ikusiko dugu. 273 00:25:45,581 --> 00:25:49,941 Barruan, aktibatzeko kodea dago. Ikasi buruz eta suntsitu. 274 00:25:51,061 --> 00:25:52,781 Guk baino ezin dugu ezagutu. 275 00:25:57,981 --> 00:26:00,501 Laster familia handituko delakoan nago. 276 00:26:01,901 --> 00:26:02,781 Benetan? 277 00:26:03,381 --> 00:26:05,500 Gertatutakoak zinez elkartu ditu, 278 00:26:05,501 --> 00:26:07,661 berak ere ezin izan du aurreikusi. 279 00:26:08,421 --> 00:26:10,380 Berarekin oreka lortu nahi baduzu, 280 00:26:10,381 --> 00:26:12,221 haien harremana onartu behar duzu. 281 00:26:13,061 --> 00:26:14,901 Ez dut emakume hori gustuko. 282 00:26:16,061 --> 00:26:17,381 Zeozer arraroa du. 283 00:26:18,501 --> 00:26:20,301 Zerbait ezkutatzen ari da. 284 00:26:22,101 --> 00:26:23,101 Espioia da. 285 00:26:23,781 --> 00:26:25,621 - Ezkutatzea bere lana da. - Tira. 286 00:26:26,581 --> 00:26:28,021 Ulertu didazu, Julia. 287 00:26:29,821 --> 00:26:32,061 Edoardori xuxurlaka imajina dezaket, 288 00:26:33,421 --> 00:26:34,501 aholkuak ematen. 289 00:26:37,741 --> 00:26:39,061 [Ingelesez] Nik inoiz xuxurlatu dizut? 290 00:26:40,221 --> 00:26:42,101 Normalean, ozenki hitz egiten dut. 291 00:26:42,461 --> 00:26:43,980 Ez zaitez berarekin alderatu. 292 00:26:43,981 --> 00:26:44,940 [Italieraz] Zergatik? 293 00:26:44,941 --> 00:26:46,581 Zu familia zarelako. 294 00:26:47,061 --> 00:26:47,981 Bai. 295 00:26:48,661 --> 00:26:51,621 Baina soilik Edo Parisetik bizirik itzuli zelako. 296 00:26:52,541 --> 00:26:53,781 [Ingelesez] Hitz egin diezazuket. 297 00:26:54,701 --> 00:26:56,021 Baina ez duzu entzuten. 298 00:26:56,901 --> 00:26:58,981 Azken gertakariek argi utzi didate. 299 00:27:01,061 --> 00:27:02,341 Ez duzu zalantzarik? 300 00:27:04,301 --> 00:27:05,141 Bat ere ez? 301 00:27:05,941 --> 00:27:09,261 [Italieraz] Ez dut Edo aspaldian horrela ikusi. 302 00:27:09,901 --> 00:27:10,981 Nola? 303 00:27:11,621 --> 00:27:12,501 Zoriontsu. 304 00:27:23,821 --> 00:27:25,541 {\an8}HIRUGARREN FASEA 305 00:27:31,981 --> 00:27:34,061 ELEMENTUA FALTA DA 306 00:27:34,621 --> 00:27:39,061 OSORIK 307 00:27:54,061 --> 00:27:56,540 Hirugarren elementuak proba gainditu du. 308 00:27:56,541 --> 00:27:58,300 Kopia nagusian txertatu dut. 309 00:27:58,301 --> 00:27:59,381 Itzel! 310 00:28:00,061 --> 00:28:01,301 Zoragarri, Edo. 311 00:28:02,061 --> 00:28:02,900 Mila esker. 312 00:28:02,901 --> 00:28:06,620 Zuk ez bezala, banekien lortuko zenuela. 313 00:28:06,621 --> 00:28:08,301 Eta badakit ez dela erraza izan. 314 00:28:08,781 --> 00:28:10,741 Zutaz harro nago. 315 00:28:12,821 --> 00:28:14,340 Lastima da 316 00:28:14,341 --> 00:28:16,341 gure arrakasta handiena 317 00:28:17,781 --> 00:28:20,101 horren egun aztoratuan lortzea. 318 00:28:20,501 --> 00:28:21,661 Baina ondo da. 319 00:28:22,261 --> 00:28:25,580 Orain, 3-0-8tik hurbilago zaude, nigandik baino. 320 00:28:25,581 --> 00:28:27,140 Berarekin ospatu nahiko duzu. 321 00:28:27,141 --> 00:28:31,061 Eta zuretzat horren garrantzitsua bada, onartzeko prest nago. 322 00:28:32,181 --> 00:28:33,661 Diana deituko diot orain. 323 00:28:36,661 --> 00:28:37,501 Eskerrik asko. 324 00:28:39,221 --> 00:28:40,341 Gure artean 325 00:28:41,341 --> 00:28:43,141 oreka aurkitu nahi dut. 326 00:28:44,141 --> 00:28:47,621 Badakit aurkituko duzula, orain zeuk ere agintzen duzulako. 327 00:28:54,421 --> 00:28:56,660 Jupiterren kodea bidaliko dizut. 328 00:28:56,661 --> 00:28:58,501 Egokiena zuk ere edukitzea da. 329 00:28:59,461 --> 00:29:00,501 Baldintza bat dago. 330 00:29:02,341 --> 00:29:03,461 Ez duzu amore ematen. 331 00:29:04,981 --> 00:29:07,421 Ama zuzen dago, berdinak gara. Zer nahi duzu? 332 00:29:07,941 --> 00:29:10,021 Diana agentziaren arduraduna egitea. 333 00:29:12,301 --> 00:29:13,701 Matteoren ordez? 334 00:29:14,181 --> 00:29:16,420 Matteok 13 urte daramatza honetan. 335 00:29:16,421 --> 00:29:17,621 Aldatzeko ordua da. 336 00:29:22,941 --> 00:29:25,421 Zuen harremana horren garrantzitsua bada, 337 00:29:26,701 --> 00:29:28,421 agentziaz arduratu ahalko da. 338 00:29:29,541 --> 00:29:30,901 Matteori esango diot. 339 00:29:31,301 --> 00:29:32,620 Hitzematen didazu? 340 00:29:32,621 --> 00:29:33,781 Hitzematen dizut. 341 00:29:34,301 --> 00:29:36,341 Gaur gauean ofiziala izango da. 342 00:29:45,181 --> 00:29:46,261 Bidali dizut. 343 00:29:47,101 --> 00:29:48,141 Gero arte. 344 00:30:05,301 --> 00:30:06,500 Matteo. 345 00:30:06,501 --> 00:30:09,620 Blokeatu 3-0-8ren komunikazio sistema. 346 00:30:09,621 --> 00:30:13,501 Kodeak dauzkat, baina ez dute balio prozedura buruz ez badakizu. 347 00:30:14,781 --> 00:30:16,061 Utzi berari lana egiten. 348 00:30:17,181 --> 00:30:18,581 Gero, badakizu zer egin. 349 00:30:21,621 --> 00:30:22,621 Zer egin behar du? 350 00:30:25,621 --> 00:30:26,581 Ettore. 351 00:30:27,781 --> 00:30:30,141 Semeaganako maitasunak itsutu zaitu. 352 00:30:30,621 --> 00:30:32,261 Ez duzu ulertzen. 353 00:30:45,701 --> 00:30:48,821 14. DORRE HIDRAULIKOA 354 00:31:16,261 --> 00:31:17,381 Zaindu sarrera. 355 00:31:27,421 --> 00:31:29,421 Ama, aitarekin hitz egin dut. 356 00:31:30,581 --> 00:31:32,581 Akordio batera iritsi gara. 357 00:31:35,061 --> 00:31:36,421 [Ingelesez] Geldiarazten saiatu naiz. 358 00:31:38,541 --> 00:31:39,661 Benetan. 359 00:31:42,141 --> 00:31:43,221 Sentitzen dut. 360 00:31:44,861 --> 00:31:46,181 Zertaz ari zara? 361 00:31:47,301 --> 00:31:49,661 [Italieraz] Ezin diozu gehiago lagundu. 362 00:32:11,141 --> 00:32:12,021 Matteo. 363 00:32:13,701 --> 00:32:16,061 Dianarekin berehala hitz egin nahi dut. 364 00:32:21,741 --> 00:32:22,901 Entzun didazu? 365 00:32:24,581 --> 00:32:25,621 Erantzun. 366 00:32:27,341 --> 00:32:29,941 Hori da ur-hornikuntzaren sarrera. 367 00:32:40,941 --> 00:32:42,181 Erantzun! 368 00:32:43,461 --> 00:32:44,941 Matteo, erantzun, ostia! 369 00:33:21,941 --> 00:33:24,501 - Urarekin disolbatzen da? - Bai. 370 00:33:26,821 --> 00:33:29,180 Eztabaida latza egon da, 371 00:33:29,181 --> 00:33:31,340 ia erasokorra, parlamentarien artean. 372 00:33:31,341 --> 00:33:34,980 Taldeburu gehienak ez omen daude ados. 373 00:33:34,981 --> 00:33:37,820 Ondorioz, gobernua kolokan dago 374 00:33:37,821 --> 00:33:41,660 armen liberalizazioaren legea bozkatu ondoren. 375 00:33:41,661 --> 00:33:43,980 Haien lana bete dute, jada ez ditut behar. 376 00:33:43,981 --> 00:33:45,461 Pikutara bidaliko ditugu. 377 00:33:46,381 --> 00:33:50,341 Gobernu berria beharko dugu Jupiterrekin egingo duguna burutzeko. 378 00:33:52,661 --> 00:33:53,741 Bai. 379 00:33:54,541 --> 00:33:56,261 Laguntza logistikoa behar dugu. 380 00:33:59,301 --> 00:34:00,341 Zure ama? 381 00:34:01,061 --> 00:34:02,301 Lorategian dago. 382 00:34:03,661 --> 00:34:04,701 Probaren berririk? 383 00:34:05,181 --> 00:34:06,021 Martxan dago. 384 00:34:08,101 --> 00:34:12,301 Lehen proban zenbat biztanlera iristen den jakiteko irrikan nago. 385 00:34:16,781 --> 00:34:17,621 Baita ni ere. 386 00:34:22,181 --> 00:34:24,221 Aktibazio kodea sartzera noa. 387 00:34:28,181 --> 00:34:29,021 Ongi. 388 00:34:29,981 --> 00:34:32,181 Partikulak aktibatuta eta sakabanatzen daude. 389 00:35:02,381 --> 00:35:04,021 Gauza bat ahaztu dut, aita. 390 00:35:06,661 --> 00:35:09,500 Hirugarren elementuaren prototipoa eraiki dut gaur. 391 00:35:09,501 --> 00:35:11,861 - Ongi. - Banekien gustatuko zitzaizula. 392 00:35:12,861 --> 00:35:14,861 Edalontzi bat ur edatea bezain erraza. 393 00:35:33,101 --> 00:35:34,141 Ez ezazu egin. 394 00:35:35,021 --> 00:35:36,661 Nerbio-sistemari eragiten dio. 395 00:35:37,661 --> 00:35:39,181 Ez duzu sufrituko. 396 00:35:58,181 --> 00:35:59,661 Zure onerako egin dut. 397 00:36:01,061 --> 00:36:02,820 Zeozer ezkutatzen du. 398 00:36:02,821 --> 00:36:05,341 Konturatuko zinateke, itsututa ez bazeunde. 399 00:36:15,701 --> 00:36:16,941 Izan zuhurra. 400 00:36:17,661 --> 00:36:19,501 Deitu Matteori. Oraintxe bertan. 401 00:36:20,301 --> 00:36:21,340 Edoardo. 402 00:36:21,341 --> 00:36:22,420 Sekretu bat du. 403 00:36:22,421 --> 00:36:24,020 Ez dakit zer, baina ziur nago. 404 00:36:24,021 --> 00:36:24,941 Dei iezaiozu. 405 00:36:26,301 --> 00:36:27,381 Edo akabatuko zaitut. 406 00:36:34,021 --> 00:36:35,061 Ez. 407 00:36:36,541 --> 00:36:37,860 Zani bat zara. 408 00:36:37,861 --> 00:36:40,101 Erabaki zailak hartzen ikasi behar duzu. 409 00:36:45,061 --> 00:36:46,421 Ni bezalakoa zara, Edoardo. 410 00:36:46,901 --> 00:36:49,021 Ez, ez naiz zu bezalakoa. 411 00:38:30,781 --> 00:38:31,821 Kaixo, Diana. 412 00:40:11,781 --> 00:40:13,780 Azpitituluak: Garbiñe U. 413 00:40:13,781 --> 00:40:15,861 Ikuskatzailea: Ilargi G.