1 00:00:16,375 --> 00:00:17,543 Foodtopia! 2 00:00:17,626 --> 00:00:21,418 SALTXITXA FESTA: FOODTOPIA 3 00:01:02,043 --> 00:01:06,501 Tira, Julius. Ez ahaztu, ez zara deus ere ni gabe. 4 00:01:06,918 --> 00:01:08,001 Garbitu. 5 00:01:10,626 --> 00:01:13,376 Orain barre egin. Hori da. 6 00:01:26,626 --> 00:01:28,793 Gozatu, ergel halakoak! 7 00:01:31,918 --> 00:01:33,501 Tira, bai, hor daukazue. 8 00:01:37,959 --> 00:01:39,876 Bi hiriko istorioa. 9 00:01:40,293 --> 00:01:43,626 Bata ondasun eta botere imajinaezinez. 10 00:01:44,376 --> 00:01:45,376 Bestea... 11 00:01:48,001 --> 00:01:49,418 Lur antzua, 12 00:01:49,501 --> 00:01:53,959 etsipenaren eta usteltzearen kiratsez mukuru betea. 13 00:01:57,418 --> 00:02:01,001 Barkatu, Veiner. Ezin dut jasan zure errutina etsigarria. 14 00:02:01,084 --> 00:02:04,584 Juliusen agindu berria da ezberdintasuna gutxiestea 15 00:02:04,668 --> 00:02:07,293 elikagaiei arreta galaraziz egiaztatu gabeko 16 00:02:07,376 --> 00:02:09,668 berri hutsal eta dibertsioekin. 17 00:02:09,709 --> 00:02:11,543 Adibidez, Txipiroiaren jokoa. 18 00:02:11,584 --> 00:02:14,543 Txipiroi anaien emanaldia da dama-jokoan arituz. 19 00:02:14,751 --> 00:02:16,584 ...hemen jarri eta nik irabazi. 20 00:02:17,834 --> 00:02:19,001 Aringarria oso. 21 00:02:19,293 --> 00:02:21,376 Baina nola ez egin kasu oinazeari? 22 00:02:21,459 --> 00:02:26,876 Gure burua murgildu behar dugu, inolako planik gabe, istorioen barnean. 23 00:02:26,959 --> 00:02:29,959 Egiazko Challah-kausto baten erdian gaude. 24 00:02:30,043 --> 00:02:32,543 Ez tertuliakidearen arabera, Meloi Gibson. 25 00:02:32,793 --> 00:02:34,459 Challah-kaustoa gezurra da. 26 00:02:34,543 --> 00:02:37,543 Opilak gerra guztien erantzuleak dira. 27 00:02:37,626 --> 00:02:39,959 Ondo da. Lasaitu, Meloi. 28 00:02:55,751 --> 00:02:58,418 Lagunak, izar batekin parrandan ibili nahi? 29 00:03:01,834 --> 00:03:04,293 Sammy astakirten bihurtu da, ezta? 30 00:03:05,084 --> 00:03:08,293 Pena da. Lehen gustuko nuen, baina orain kausa galdua da. 31 00:03:08,584 --> 00:03:12,626 Beharrik gabe hondatu den beste elikagai bat. Bai. 32 00:03:13,043 --> 00:03:16,084 Lagun denek huts egiten dizute azkenean. 33 00:03:16,918 --> 00:03:18,376 Zuk ez. Aparta zara. 34 00:03:19,168 --> 00:03:23,251 Milesker, Barry, jakiak ez zeuden prest sistema osoa suntsitzeko. 35 00:03:23,334 --> 00:03:24,834 Hobe genuen ez banandu. 36 00:03:24,918 --> 00:03:27,334 Horretara eraman zaitut. Nire errua da. 37 00:03:27,418 --> 00:03:29,334 -Ez nuen gezurrik esan behar. -Eta? 38 00:03:29,418 --> 00:03:32,793 Ez nituen hortzak ostu behar. Ez patataz mozorrotuta. 39 00:03:33,334 --> 00:03:34,251 Eta? 40 00:03:34,334 --> 00:03:36,334 Ez zintudan iturrira bota behar 41 00:03:36,418 --> 00:03:38,584 hortz-lapurretatik ihes egitearren. 42 00:03:39,293 --> 00:03:40,418 Eta? 43 00:03:40,918 --> 00:03:44,668 Ados. Eta ez nuen gizakiarekin txortan egin behar. 44 00:03:44,793 --> 00:03:48,668 Azkenean, dedio. "Ez nuen gizakiarekin txortan egin behar". 45 00:03:49,334 --> 00:03:51,126 Etsita nengoen, eta... 46 00:03:51,209 --> 00:03:55,376 Uste osoa zeukan niregan neure buruarengan apenas sinisten nuenean. 47 00:03:56,084 --> 00:03:56,918 Edo zuengan. 48 00:03:58,043 --> 00:04:01,668 Uste osoa izan behar nuen gugan. Asko sentitzen dut. 49 00:04:01,876 --> 00:04:03,501 Ez dut espero barkatzerik. 50 00:04:03,626 --> 00:04:05,709 Bai, egin duzuna barkaezina delako. 51 00:04:05,876 --> 00:04:09,334 Eta baliagarria bada, gizakiaz libratuko naiz, Barry. 52 00:04:09,959 --> 00:04:11,959 Benetan. Nire hitza duzu, lagun. 53 00:04:12,793 --> 00:04:14,293 Ez gara lagunak. 54 00:04:20,668 --> 00:04:24,584 Agian hori merezi dut. Eta zugandik askoz gehiago, ziur. 55 00:04:25,250 --> 00:04:28,293 Beraz, banoa. Ez dakit nora, baina... 56 00:04:29,375 --> 00:04:30,375 Barkatzen dizut. 57 00:04:31,250 --> 00:04:32,168 Benetan? 58 00:04:32,459 --> 00:04:35,043 -Benetan kakaztu zenuen. -Bai, badakit. 59 00:04:35,209 --> 00:04:37,834 Agian gure izaeran dago gauzak izorratzea. 60 00:04:37,918 --> 00:04:41,084 Ez gara perfektuak, eta gure gizartea ere ez da. 61 00:04:41,334 --> 00:04:44,293 Bai. Edozeinek bazuen gizakiarekin larrua jotzea. 62 00:04:45,334 --> 00:04:47,750 Damu naiz hori esateaz. Ez da egia. 63 00:04:48,793 --> 00:04:52,418 Foodtopiako arazoak konpontzen saiatu beharrean, 64 00:04:52,500 --> 00:04:55,625 gure harremanean jarri behar genuen arreta. 65 00:04:55,709 --> 00:04:59,793 Eta, zorionez, orain horri ekin diezaiokegu. 66 00:05:01,668 --> 00:05:02,918 Denbora beharko dut. 67 00:05:03,668 --> 00:05:05,793 Ikusi dudana izugarria izan da. 68 00:05:06,709 --> 00:05:08,876 Ezin dut burutik kendu. 69 00:05:08,959 --> 00:05:11,209 Maionesa turrustaka isuri zuenean... 70 00:05:11,293 --> 00:05:13,834 Ez duzu esan behar. Ulertu dut. 71 00:05:14,293 --> 00:05:17,625 Han nengoelako. Behar duzun denbora hartu. 72 00:05:17,875 --> 00:05:20,000 Baina Foodtopia konpondu behar dugu. 73 00:05:20,625 --> 00:05:23,168 Galdu dugu, baina oraindik gure umeak dira. 74 00:05:23,543 --> 00:05:25,334 Beti gure ardura izango dira, 75 00:05:25,418 --> 00:05:28,543 arbuiatzen bagaituzte ere edo ergelak badira ere. 76 00:05:29,000 --> 00:05:31,293 Galtzaileak. Julius da onena. 77 00:05:33,250 --> 00:05:36,459 Gure lana da ona nabarmentzea. Are Juliusengan ere. 78 00:05:37,084 --> 00:05:39,375 Egingo nuke haren barne-barnean 79 00:05:39,875 --> 00:05:42,418 maitatua izan baino ez duela nahi. 80 00:05:42,500 --> 00:05:44,168 Harekin hitz egin nezake. 81 00:05:45,459 --> 00:05:48,000 Zure onberatasunak txundituta uzten nau. 82 00:05:49,125 --> 00:05:51,875 Are porrotaren errauts pozoitsuetan, 83 00:05:52,125 --> 00:05:57,000 barkamena loratzen da, maitasunaren uzta oparoari bide eginez. 84 00:05:58,584 --> 00:06:00,126 Filmatzen dabil oraindik. 85 00:06:00,709 --> 00:06:02,376 Bai, orain bost axola dit. 86 00:06:02,584 --> 00:06:05,543 -Gero ikusiko zaitut? -Zergatik ez? 87 00:06:27,918 --> 00:06:30,834 Frank, dena ondo? Nola joan da bozketa? 88 00:06:30,918 --> 00:06:34,959 Ondo joan da, motel. Den-dena joan da primeran. 89 00:06:35,043 --> 00:06:37,209 Oso lan ona egin zenuelako. 90 00:06:37,293 --> 00:06:40,459 Primeran. Nik esan nizun bezala egin zenuen? 91 00:06:40,834 --> 00:06:44,625 Banekien ez zinela gai izango, Frank. Nik egin beharko dut. 92 00:06:44,875 --> 00:06:47,834 Bai, horixe bera egin nuen. 93 00:06:47,918 --> 00:06:52,125 Txundituta utzi nituen, jarrerari esker irabazi nuela uste dut. 94 00:06:53,709 --> 00:06:56,918 Horregatik da hain zaila hau esatea. 95 00:06:57,043 --> 00:06:59,000 Ez, hau berriro ez. 96 00:07:00,293 --> 00:07:03,001 Jack, ez zara zu, motel, ados? Ni naiz. 97 00:07:03,126 --> 00:07:06,584 Ezingo nintzateke zu bezalako norbaitekin egon. 98 00:07:07,293 --> 00:07:10,793 -Funtsean ni naizela diozu. -Bai, zu zara. Gizakia zara. 99 00:07:11,043 --> 00:07:14,501 Laga izan nauten aldi guztietatik hau zait mingarriena. 100 00:07:15,751 --> 00:07:18,834 Errusiar mendi batean laga nindutenekoa barne. 101 00:07:18,918 --> 00:07:22,168 Jende pila batek argazkien kopiak erosi zituen 102 00:07:22,250 --> 00:07:24,500 negar betean ari nintzelako. 103 00:07:30,125 --> 00:07:31,709 Badakizu zer? Ez. 104 00:07:31,793 --> 00:07:35,500 Laga nauten gainerako aldietan alde egin eta onartu egin dut. 105 00:07:35,584 --> 00:07:39,709 Baina oraingoan ez. Ez gu. Gureagatik borrokatuko naiz. 106 00:07:39,793 --> 00:07:41,293 -Borrokatuko zara? -Bai. 107 00:07:41,375 --> 00:07:43,375 Nire erantzuna entzun nahi? 108 00:07:43,459 --> 00:07:45,209 -Ez, eskerrik asko. -Zer? 109 00:07:45,584 --> 00:07:49,375 Ez dizut alde egiten utziko, zurekin maiteminduta nagoelako. 110 00:07:49,459 --> 00:07:52,834 Entzun duzue hori? Hot dog batekin maiteminduta nago. 111 00:07:53,959 --> 00:07:57,250 Ez esan ergelkeriarik. Aski da. Hitz egin baxuago. 112 00:07:57,334 --> 00:08:00,293 Lehengo bizitza berreskuratzen saiatzen ari naiz. 113 00:08:00,376 --> 00:08:02,168 Brendarekin egotearren 114 00:08:02,251 --> 00:08:06,168 eta Barry lortzeko itxaropena izatearren joaten utzi behar dizut. 115 00:08:06,793 --> 00:08:10,084 Ez. Gure artekoa benetakoa da, Frank. 116 00:08:10,543 --> 00:08:15,001 Bene-benetakoa. 117 00:08:20,000 --> 00:08:22,000 Ez, ez da. 118 00:08:22,084 --> 00:08:25,834 Uste duzu elikagaiek gure artekotzat onartuko zaituztela? 119 00:08:25,959 --> 00:08:29,125 Zoaz hemendik. Zu eta zure giza hats baboa. 120 00:08:29,750 --> 00:08:32,583 Zoaz! Ospa! 121 00:08:32,708 --> 00:08:35,333 Alde! Ez duzu ikusten ez zaitudala maite? 122 00:08:35,458 --> 00:08:37,083 Ez zara benetan ari. 123 00:08:39,375 --> 00:08:43,168 Bai, benetan ari naiz, munstro hori. 124 00:08:43,793 --> 00:08:46,293 Hot dogek bihotza buxa dezakete, 125 00:08:46,793 --> 00:08:49,001 baina ez nekien apur zezaketenik. 126 00:09:33,126 --> 00:09:34,501 Zertan ari zara, Sammy? 127 00:09:35,583 --> 00:09:36,958 Zu baztertzekoa nintzen, 128 00:09:37,043 --> 00:09:40,708 baina elikagai zintzoak ere ustel daitezkeela ulertu dut. 129 00:09:41,293 --> 00:09:44,043 Eta berriz zintzoak izan daitezkeela. 130 00:09:44,208 --> 00:09:46,251 Ustela deitu nauzu? 131 00:09:46,333 --> 00:09:49,083 Orduan zergatik daude horrenbeste elikagai nigatik? 132 00:09:49,168 --> 00:09:51,833 Ni jo eta ke animatuz dantza egiten dudanean? 133 00:09:59,876 --> 00:10:03,043 Ez ninduzun ezagutu paketeko txikiena nintzenean. 134 00:10:03,501 --> 00:10:05,834 Txikia izateagatik zirikatzen ninduten. 135 00:10:06,084 --> 00:10:09,001 Orduan iraultza hasi eta heroi bihurtu nintzen. 136 00:10:09,626 --> 00:10:12,584 Gizakiak hiltzeak garaia sentiarazten ninduen. 137 00:10:12,668 --> 00:10:16,293 Baina orain ulertzen dut zirrara bila ari nintzela 138 00:10:16,376 --> 00:10:19,793 txikia izanik sentitzen nuen mina ezkutatzeko nahiarekin. 139 00:10:20,376 --> 00:10:22,793 Eta uste dut zuk ospea erabiltzen duzula 140 00:10:22,876 --> 00:10:25,751 Lavash galtzeagatik duzun mina ezkutatzeko. 141 00:10:30,209 --> 00:10:33,001 Ez aipatu inoiz haren izena nire aurrean. 142 00:10:34,293 --> 00:10:36,083 Alde hemendik, kakanarru hori. 143 00:10:36,293 --> 00:10:41,333 Jeloskor zaude nire arrakasta, auto, lagun eta pantailez. 144 00:10:41,418 --> 00:10:42,958 Ez, guztiz oker... 145 00:10:43,208 --> 00:10:45,751 Nahi nuen guztia daukat. Guzti-guztia. 146 00:10:45,833 --> 00:10:47,833 Denetarik duen opil bat naiz. 147 00:10:47,918 --> 00:10:48,958 Ondo da. Zera... 148 00:10:49,043 --> 00:10:51,708 Ados, denetarik duen opil bat zara. 149 00:10:54,751 --> 00:10:56,918 Ene. Horrelakoxea ote naiz? 150 00:11:01,126 --> 00:11:02,168 Non dago Julius? 151 00:11:03,293 --> 00:11:06,334 Ezin da sartu Juliusen suitean gauak dirauen artean. 152 00:11:06,626 --> 00:11:09,001 Ondo da. Gero etorriko naiz. Zaude. Zer? 153 00:11:09,084 --> 00:11:11,418 Ez naiz Julius ikusi arte joango. 154 00:11:11,501 --> 00:11:13,418 Elikagaiak hiltzen ari dira. 155 00:11:13,626 --> 00:11:15,209 Bai. Zergatik ez zoaz haiekin? 156 00:11:28,793 --> 00:11:33,043 Aire-zulo bat lantuka? Aire-zuloek ez dute lanturik jotzen. 157 00:11:34,751 --> 00:11:40,083 Julius. Nik uste bezala. Zitriko triste bat baino ez da. 158 00:12:19,959 --> 00:12:20,918 Kaixo? 159 00:12:28,418 --> 00:12:29,543 Julius? 160 00:12:31,209 --> 00:12:32,126 Julius? 161 00:12:32,918 --> 00:12:37,126 Lagundu! Hemendik atera behar nauzu! Ados? Laguntza behar dut! 162 00:12:38,418 --> 00:12:41,333 Lagundu! Hemendik atera behar nauzu! 163 00:12:41,418 --> 00:12:43,668 Zer? Ez dut ulertzen. Zer gertatzen da? 164 00:12:43,751 --> 00:12:45,333 Atera nazazu hemendik! 165 00:12:45,418 --> 00:12:47,501 Ondo da. Zein da kodea? 166 00:12:47,668 --> 00:12:51,251 Ez dakit. Ez dakit ezer nire barruan dagoenean. 167 00:12:51,333 --> 00:12:54,001 -Zure barruan? -Pitzatuta geratzen naiz. 168 00:12:54,083 --> 00:12:57,208 Ez dut ezer ulertzen. Zeri buruz ari zara hizketan? 169 00:12:58,708 --> 00:13:01,001 Jainkoarren. Badator berriro. Badator. 170 00:13:01,084 --> 00:13:02,209 Zer? Nor dator? 171 00:13:03,293 --> 00:13:06,751 -Alde egin behar duzu. Zoaz. -Zeretik alde egin behar? 172 00:13:06,834 --> 00:13:07,751 Korrika egin! 173 00:13:07,834 --> 00:13:12,668 Hara, hara. Nor daukagu hemen? 174 00:13:13,668 --> 00:13:14,959 Barkatu. Kaixo? 175 00:13:15,793 --> 00:13:17,251 Hemen behean, laztana. 176 00:13:18,418 --> 00:13:21,876 Ziur naiz orain nahasi samar zaudela, 177 00:13:21,959 --> 00:13:23,626 gogoetak buruan hara-hona. 178 00:13:24,876 --> 00:13:26,918 Nor ote da arroz ale txiki hau? 179 00:13:27,168 --> 00:13:31,168 Zergatik dago Julius kateatua eta laguntza eske? 180 00:13:34,751 --> 00:13:38,126 Eta zer da trepeta bitxi hori 181 00:13:38,208 --> 00:13:41,251 haren ipurtzulo distiratsu eta zimurtuaren atzean? 182 00:13:42,083 --> 00:13:44,458 Zer ari zara hor begira? 183 00:13:45,126 --> 00:13:47,168 Ez dakit zer ari naizen ikusten. 184 00:13:47,251 --> 00:13:49,126 Esan dut baduzula mintzatzerik? 185 00:13:52,376 --> 00:13:56,083 Agian lagunduko dizu honen laran-jatorria kontatzen badizut. 186 00:13:58,583 --> 00:13:59,626 Gerra ostean, 187 00:14:00,293 --> 00:14:05,876 elikagaien arteko batasuna lortzea ideia esperantzagarria zen. 188 00:14:06,918 --> 00:14:08,668 Baina uholdea gertatu zen. 189 00:14:09,084 --> 00:14:15,043 Eta nire itxaropenak pikutara joan ziren, nire 4000 lehengusurekin batera. 190 00:14:16,209 --> 00:14:17,251 Laguntza behar nuen. 191 00:14:17,584 --> 00:14:18,876 Mila esker! 192 00:14:18,959 --> 00:14:21,751 Mila esker zuri. Maite ditut gauza hauek. 193 00:14:21,834 --> 00:14:23,334 Baina ez zen inor agertu. 194 00:14:24,751 --> 00:14:27,293 Shopwell'sera itzuli nintzen denekin. 195 00:14:27,918 --> 00:14:32,126 Baina ez zegoen batasunik. Elikagai guztiak bakoitza bere bidetik. 196 00:14:34,626 --> 00:14:38,751 Hortxe ulertu nuen zein den elikagaien benetako izaera. 197 00:14:39,208 --> 00:14:40,833 Behar zutena ulertu nuen. 198 00:14:41,458 --> 00:14:43,668 Zer egingo zuten hori lortzearren. 199 00:14:45,793 --> 00:14:48,583 Banekien ez nuela aukerarik batere. 200 00:14:48,668 --> 00:14:50,208 Txikiegia nintzen. 201 00:14:51,208 --> 00:14:54,126 Orduan zure laguna erantzunarekin itzuli zen. 202 00:14:54,418 --> 00:14:57,001 Babo hau ipurtzulotik kontrolatzen dut. 203 00:14:59,751 --> 00:15:03,168 Elikagai batek gizaki bat uzkitik kontrolatzerik bazuen, 204 00:15:03,251 --> 00:15:06,751 jakin nahi nuen teknika hori erabil zitekeen elikagaiekin. 205 00:15:07,084 --> 00:15:10,834 Orduan, karmazko une sinfoniko batean, 206 00:15:10,918 --> 00:15:15,959 munduko astapotrorik handienak ikusi dudan ipurtzulorik handiena zuela ikusi nuen. 207 00:15:17,126 --> 00:15:21,709 Ez zen talo ipurdia, ez ipurmami txikia. 208 00:15:22,584 --> 00:15:25,334 Itzelezko popa zen hori. 209 00:15:25,918 --> 00:15:29,584 Popa hain zabala, birena baitzirudien. 210 00:15:29,668 --> 00:15:32,126 Popa zuen laranja bat aurkitu zenuen. 211 00:15:32,251 --> 00:15:35,418 Bai, eta hobera egin nuen. 212 00:15:57,376 --> 00:16:01,543 Gure konexioa espero nuena baino puruagoa zen. 213 00:16:02,293 --> 00:16:04,501 Mugimenduak kontrolatzen nizkion. 214 00:16:05,918 --> 00:16:07,168 Are haren hizketa. 215 00:16:07,834 --> 00:16:10,043 Probatzen, probatzen... 216 00:16:10,126 --> 00:16:11,251 Piztuta dago? 217 00:16:12,959 --> 00:16:17,418 Arrozaren adimenarekin eta Adonis laranja honen gorputzarekin, 218 00:16:17,626 --> 00:16:21,751 arrakasta izateko behar nuen guztia neukan. 219 00:16:21,834 --> 00:16:23,709 Nirea! 220 00:16:23,793 --> 00:16:24,834 Nirea. 221 00:16:24,918 --> 00:16:28,459 Eta bertan behera utzi nituen ergel horiek. 222 00:16:28,543 --> 00:16:30,626 Ez dakit detaile hauek behar diren. 223 00:16:30,959 --> 00:16:34,376 Herriko elikagai ahulena izatetik 224 00:16:34,833 --> 00:16:37,001 boteretsuena izatera pasa nintzen. 225 00:16:38,793 --> 00:16:42,208 Orduan, zu eta zure saltxitxatxoa 226 00:16:42,293 --> 00:16:45,793 lortutako guztia kentzen saiatu zineten kontu horrekin... 227 00:16:45,918 --> 00:16:47,043 Hortz-bilketa. 228 00:16:47,501 --> 00:16:48,583 Bai. 229 00:16:49,083 --> 00:16:51,583 Gero, errietan egin zenuten ergelen pare 230 00:16:51,668 --> 00:16:53,333 eta bozketa irabazi nuen. 231 00:16:53,876 --> 00:16:56,043 Baina arroza zara. 232 00:16:56,126 --> 00:16:58,126 Bazenuen elikagaiei laguntzea, 233 00:16:58,208 --> 00:17:00,293 zu bezain zaurgarriak direnei. 234 00:17:00,376 --> 00:17:01,751 Zergatik? 235 00:17:01,834 --> 00:17:06,793 Ez ziren etorri niri laguntzera aukera izan zutenean. Inor ez zen etorri. 236 00:17:06,876 --> 00:17:08,668 Orain ni nago hemen. 237 00:17:08,751 --> 00:17:10,626 Ez da beranduegi aldatzeko. 238 00:17:10,708 --> 00:17:13,251 Eta Juliusek barkatuko dizu azkenean. 239 00:17:19,043 --> 00:17:20,001 Badakizu zer? 240 00:17:20,418 --> 00:17:23,251 Bai, egin behar dut. 241 00:17:23,418 --> 00:17:26,418 Zoragarria da. Banekien iritzia aldatuko zenuela. 242 00:17:26,501 --> 00:17:28,043 Ez, hori ez. 243 00:17:28,126 --> 00:17:31,668 Gogoan nerabilen zu akabatu ala ez, 244 00:17:32,126 --> 00:17:34,043 sekretua ezagutzen duzulako. 245 00:17:34,418 --> 00:17:35,584 Eta egingo dut. 246 00:18:09,043 --> 00:18:11,459 Bai, bai. 247 00:18:17,918 --> 00:18:20,209 Elikagaiek ez dute elkar hiltzen. 248 00:18:20,293 --> 00:18:21,959 Adarra jo nahian, opiltxo? 249 00:18:22,043 --> 00:18:26,168 Zenbat elikagai hil dira besteek ekiditeko ezer egin ez dutelako? 250 00:18:26,251 --> 00:18:28,918 Elkar hil baino ez dugu egiten. 251 00:18:29,168 --> 00:18:32,293 Ondo da. Borrokatu nahi duzu? 252 00:18:35,584 --> 00:18:39,709 Gogotik borrokatuko naiz. Egin dezagun behingoz. 253 00:19:14,126 --> 00:19:16,876 Nire opiltxoa berreskuratuko dut. 254 00:19:16,959 --> 00:19:20,084 Opiltxoa berreskuratuko dut. Berreskuratuko dut... 255 00:19:32,334 --> 00:19:34,293 Nire begia! 256 00:19:42,709 --> 00:19:44,209 Kaka, hau mina! 257 00:19:49,959 --> 00:19:52,793 Alde hemendik, alu hori! 258 00:19:53,584 --> 00:19:54,918 Laranja, tenk! 259 00:20:11,376 --> 00:20:13,126 Brenda ikusi duzue inon? 260 00:20:13,209 --> 00:20:14,751 Ez duzu merezi. 261 00:20:15,584 --> 00:20:18,834 Zaude ikusi arte nola garbitu dudan zuhaitz-etxea. 262 00:20:41,209 --> 00:20:44,251 -Egon. Ez. Ni naiz, benetako Julius. -Zer? 263 00:20:44,334 --> 00:20:46,459 Arroza atera didazula dirudi. 264 00:20:46,543 --> 00:20:48,043 -Joan da. -Benetan? 265 00:20:48,293 --> 00:20:50,834 Bai. Jainkoarren. Eskerrik asko. 266 00:20:50,959 --> 00:20:54,668 Ziur oraindik hemen inguruan dabilela. 267 00:20:55,001 --> 00:20:57,376 Oraindik ez gaude salbu. 268 00:20:57,543 --> 00:20:58,626 Zuzen zaude. 269 00:21:03,459 --> 00:21:08,084 Ez duzu Brenda Opiltxo hain erraz akabatuko. 270 00:21:15,584 --> 00:21:17,626 Ziur zaude ez dagoela goian? 271 00:21:17,709 --> 00:21:20,834 Ezin da inor sartu gauak dirauen artean, 272 00:21:20,918 --> 00:21:21,959 ez duzu ulertzen? 273 00:21:45,793 --> 00:21:50,209 Ez. Zaude. Ni naiz. Julius. Bene-benetakoa oraingoan. 274 00:21:50,293 --> 00:21:52,126 Ez dut amua berriz irentsiko. 275 00:22:18,543 --> 00:22:20,876 Kaixo? Brenda? Julius? 276 00:22:23,293 --> 00:22:24,334 Zer ote? 277 00:22:36,418 --> 00:22:37,293 Brenda. 278 00:22:44,793 --> 00:22:45,709 Brenda. 279 00:22:46,001 --> 00:22:48,376 Frank. Ondo da. Ondo nago. 280 00:22:49,334 --> 00:22:50,459 Ez arduratu. 281 00:22:50,584 --> 00:22:53,876 Ez. Ez, ez. Gelditu hemen. 282 00:22:53,959 --> 00:22:56,459 Ez duzu hankarik, banoa laguntza eske. 283 00:22:56,543 --> 00:23:00,876 Itxaron. Frank, Txikle ikusten dut. 284 00:23:01,251 --> 00:23:03,376 Pozik dago, Frank. 285 00:23:03,751 --> 00:23:08,709 Aulkitik kanpo dago. Are dantzan ere ari da. 286 00:23:09,751 --> 00:23:13,043 Harekin argitara eraman nahi nau dantzan. 287 00:23:13,126 --> 00:23:15,334 Ez. Ez, Brenda, ez. 288 00:23:15,418 --> 00:23:18,043 Alde Txiklegandik. Ez dantzatu harekin. 289 00:23:18,126 --> 00:23:21,043 Esaiozu pikutara joateko. Izorra hadi, Txikle. 290 00:23:21,126 --> 00:23:23,876 Deika ari zait. Zer da hori, Txikle? 291 00:23:26,168 --> 00:23:28,251 Erantzuna esango dit. 292 00:23:28,334 --> 00:23:29,168 Zein erantzun? 293 00:23:29,293 --> 00:23:34,584 Gogoratzen haren mezua bizitzako gauzarik inportanteenari buruz? 294 00:23:35,584 --> 00:23:38,168 Ezin izan zuen esan hil baino lehen. 295 00:23:38,543 --> 00:23:40,584 Gogoratzen? Amorragarria izan zen, 296 00:23:40,668 --> 00:23:45,334 denbora handiegia hartu zuelako esateko. 297 00:23:45,418 --> 00:23:47,543 Bai, gogoan dut. 298 00:23:47,834 --> 00:23:49,251 Orain badakit. 299 00:23:49,501 --> 00:23:52,084 Benetan? Badakizu esaldiaren amaiera? 300 00:23:52,459 --> 00:23:54,209 Oso sakona da. 301 00:23:55,209 --> 00:23:57,293 Dena aldatzen du. 302 00:23:57,918 --> 00:24:02,543 Nahiago nuke lehenago jakin izan banu. 303 00:24:02,626 --> 00:24:03,626 Zer da? 304 00:24:03,751 --> 00:24:07,626 Bizitzako gauzarik inportanteena 305 00:24:09,376 --> 00:24:10,459 hau da... 306 00:24:12,209 --> 00:24:15,168 Zer? 307 00:24:15,418 --> 00:24:18,668 Ez. 308 00:24:21,126 --> 00:24:22,834 Jainkoarren! Ez! 309 00:24:26,293 --> 00:24:29,626 Ez! 310 00:26:11,084 --> 00:26:13,084 Azpitituluak: Josu Barambones 311 00:26:13,168 --> 00:26:15,168 Ikuskatzailea: Ilargi G