1 00:00:08,217 --> 00:00:10,928 Aurreko ataletan Tximeleta-n... 2 00:00:11,011 --> 00:00:12,722 Zu izan zinela esan nion. 3 00:00:12,805 --> 00:00:15,224 Zuk saldu zenuela duela bederatzi urte. 4 00:00:15,307 --> 00:00:16,308 Sator bat dugu. 5 00:00:16,392 --> 00:00:18,894 Vicky Linwood, segurtasun-taldeko burua. 6 00:00:20,938 --> 00:00:22,106 Aita, joan behar dugu. 7 00:00:23,399 --> 00:00:26,026 Dawsonek du, hitzez hitz, "ezkutuko lekuko bat 8 00:00:26,110 --> 00:00:27,903 Juno Lund eta Caddisen aurka". 9 00:00:27,987 --> 00:00:29,530 Oliver koldar hutsa da. 10 00:00:29,613 --> 00:00:32,783 Junok hil nahi duela uste badu, Dawsonengana joko du. 11 00:00:32,867 --> 00:00:35,161 Amak hil nahi duela sinetsarazi nahi diozu? 12 00:00:35,244 --> 00:00:37,872 Hori lortu nahi baduzu, hala egin behar. 13 00:00:37,955 --> 00:00:40,124 Jakin nahi dut zer egin zion semeari. 14 00:00:40,916 --> 00:00:42,126 Aita! 15 00:00:59,143 --> 00:01:00,311 Geldi hor! 16 00:01:02,313 --> 00:01:03,147 Kaskoa ere bai. 17 00:03:29,793 --> 00:03:31,670 Junok hitz egin nahi du. 18 00:04:34,191 --> 00:04:36,151 TXIMELETA 19 00:04:58,465 --> 00:04:59,967 Nire beldur zara? 20 00:05:00,050 --> 00:05:01,635 Badakit arriskua arintzen. 21 00:05:04,096 --> 00:05:05,723 Baronez hitz egin dizut? 22 00:05:07,307 --> 00:05:08,225 Nori buruz? 23 00:05:08,308 --> 00:05:10,978 Oliverrek txakur bat nahi zuen urtebetetzean. 24 00:05:11,562 --> 00:05:14,189 Tibeteko dogo bat. Inoiz ikusi duzu? 25 00:05:15,190 --> 00:05:17,151 Ez dirudi altzo-txakurra. 26 00:05:17,693 --> 00:05:20,404 Bazen hasieran. Gero 80 kilo pisatzen zituen. 27 00:05:20,487 --> 00:05:22,656 Lehoia ematen zuen. 28 00:05:22,740 --> 00:05:24,867 Eta zure senar ohiarekin bizi zen. 29 00:05:25,659 --> 00:05:26,827 Txakur zaila zen. 30 00:05:26,910 --> 00:05:30,080 Zaunka beti, eta lorategian saguak hiltzen zituen. 31 00:05:30,164 --> 00:05:31,832 Baina ez zitzaidan axola... 32 00:05:31,915 --> 00:05:34,543 Oliverri eraso zion arte izozkia kentzearren. 33 00:05:34,626 --> 00:05:36,462 Zer zaporekoa zen izozkia? 34 00:05:39,840 --> 00:05:41,175 Arazoa arraza zen. 35 00:05:42,009 --> 00:05:45,512 Duela milaka urte existitzen da, baina etxeko animalia gisa, 36 00:05:45,596 --> 00:05:46,972 oso berriak dira. 37 00:05:47,806 --> 00:05:49,933 Sakrifikatu behar izan genuen. 38 00:05:50,017 --> 00:05:52,853 Txakur horrek barruan zeraman otsoa oraindik. 39 00:05:53,937 --> 00:05:57,024 Zuk ere, Rebecca, oraindik barruan duzu otsoa. 40 00:05:59,777 --> 00:06:01,111 Hil egingo nauzu? 41 00:06:02,071 --> 00:06:03,280 Hobe nuke. 42 00:06:03,363 --> 00:06:04,490 Saldu ninduzun. 43 00:06:04,573 --> 00:06:06,366 Zuk bizitza hondatu zenidan. 44 00:06:07,451 --> 00:06:09,286 Amarik gabeko ume bat nintzen, 45 00:06:09,369 --> 00:06:10,913 eta aita kendu zenidan. 46 00:06:10,996 --> 00:06:12,831 Ez nizuen min egin nahi. 47 00:06:12,915 --> 00:06:15,084 Bost axola zitzaizun egiten genuena. 48 00:06:15,501 --> 00:06:19,171 Eta gu hiltzen saiatu zara bizirik zegoela jakin zenuenetik. 49 00:06:19,254 --> 00:06:20,255 David hasi zen. 50 00:06:20,339 --> 00:06:22,925 Gerra deklaratu zigun. Zer egin behar nuen? 51 00:06:23,008 --> 00:06:24,718 Ziur nago negozio hutsa zela. 52 00:06:24,802 --> 00:06:28,639 Zer egingo zenuen nire lekuan, eta zenbat denbora beharko zenuen? 53 00:06:34,853 --> 00:06:36,814 -Eta Oliverrekin zer? -Zer? 54 00:06:37,981 --> 00:06:39,733 Txakurraren txerto hilgarria. 55 00:06:39,817 --> 00:06:42,653 Monastegi batean bizitzera joan zela esan genion. 56 00:06:47,699 --> 00:06:49,368 Gezurra esan zenion. 57 00:06:51,203 --> 00:06:52,830 Noiz esan diozu egia? 58 00:06:53,539 --> 00:06:55,374 Sekretuak ez ditut kontatzen. 59 00:07:00,003 --> 00:07:01,213 Hobe duzu erantzun. 60 00:07:01,296 --> 00:07:02,673 Hau inportanteagoa da. 61 00:07:03,507 --> 00:07:05,008 Ez dakit nik. 62 00:07:07,469 --> 00:07:08,929 Oliverrek desertatu du. 63 00:07:10,305 --> 00:07:13,308 Lekukotasun-hitzarmen bat sinatu du Dawsonekin. 64 00:07:13,725 --> 00:07:15,811 Lekukotasuna emango du zure aurka, 65 00:07:15,894 --> 00:07:17,688 kartzelara joango zara 66 00:07:17,771 --> 00:07:21,441 eta Caddis deuseztatu egingo da betiko. 67 00:07:47,634 --> 00:07:48,760 Aita! 68 00:07:51,930 --> 00:07:53,265 Gure printzesa. 69 00:07:54,266 --> 00:07:55,767 Zaurituta zaude? 70 00:07:56,518 --> 00:07:57,644 Ondo egongo naiz. 71 00:07:58,770 --> 00:08:01,356 Non da Rebecca? Ondo dago? 72 00:08:04,776 --> 00:08:06,195 Hitz egin dezagun gero. 73 00:08:11,450 --> 00:08:13,911 Ez nekien berriz ikusiko zintudan. 74 00:08:19,416 --> 00:08:22,169 Bada zerbait zure aitari kontatu behar diodana. 75 00:08:22,961 --> 00:08:23,962 Aita, 76 00:08:24,296 --> 00:08:25,589 laguntza behar dut. 77 00:08:26,715 --> 00:08:28,050 Gizonak behar ditut, 78 00:08:28,258 --> 00:08:29,593 ekipamendua, 79 00:08:30,093 --> 00:08:31,178 ibilgailuak, 80 00:08:31,762 --> 00:08:33,931 eskaini dezakezun edozer. 81 00:08:34,681 --> 00:08:36,725 Badakit ez didazula lagundu nahi. 82 00:08:36,808 --> 00:08:40,437 Ez litzaizuke axola izango betiko desagertuko banintz. 83 00:08:42,606 --> 00:08:44,358 Baina Rebecca bahitu dute... 84 00:08:45,984 --> 00:08:47,694 Nire alaba da. 85 00:08:52,449 --> 00:08:53,450 Laztana. 86 00:08:57,913 --> 00:09:01,875 Ez naiz joango Rebecca salbatzeko behar dudana eduki arte. 87 00:09:14,096 --> 00:09:15,097 Lagunduko dizut. 88 00:09:17,140 --> 00:09:18,475 Baina oraingoan, 89 00:09:18,558 --> 00:09:21,353 zerbait egin beharko duzu niretzat. 90 00:09:21,436 --> 00:09:22,354 Aita. 91 00:09:22,437 --> 00:09:24,982 Davidek ez du zuretzat lan egin nahi. 92 00:09:25,065 --> 00:09:28,735 David ez dago uko egiteko egoeran, ezta? 93 00:09:29,695 --> 00:09:32,739 Inoiz ez duzu interesik agertu egiten dudanarekiko. 94 00:09:32,823 --> 00:09:34,825 Baina ez da erraza. 95 00:09:34,908 --> 00:09:38,328 Hainbeste ardura, hainbeste buruko min. 96 00:09:40,205 --> 00:09:41,081 Bai. 97 00:09:42,790 --> 00:09:46,962 Lagunduko didazula hitzematen badidazu, 98 00:09:48,046 --> 00:09:49,548 nik ere lagunduko dizut. 99 00:09:50,841 --> 00:09:52,467 Laztana, benetan... 100 00:09:56,430 --> 00:09:57,681 Zein da mesedea? 101 00:09:58,307 --> 00:10:00,642 Aitarekin hobe da zorrik ez izatea. 102 00:10:02,936 --> 00:10:04,354 Axola dio? 103 00:10:06,690 --> 00:10:07,858 Egingo dut. 104 00:10:08,775 --> 00:10:09,776 Ondo. 105 00:10:11,695 --> 00:10:13,363 Esadazu zer behar duzun. 106 00:10:25,792 --> 00:10:27,919 Davidek nire kontra jarri zuen Oliver? 107 00:10:29,463 --> 00:10:31,673 Egia esan, elkarrekin egin genuen. 108 00:10:32,466 --> 00:10:34,009 Bere ideia izan zen, 109 00:10:34,092 --> 00:10:36,970 baina banekien zein botoi sakatu. 110 00:10:37,679 --> 00:10:39,264 Familia hondatu didazu? 111 00:10:39,890 --> 00:10:41,767 Ez da atsegina, ezta? 112 00:10:42,851 --> 00:10:46,605 Agian amarru bat prestatu du Dawsonen aurka, nik irakatsi bezala. 113 00:10:46,688 --> 00:10:47,522 Zuk... 114 00:10:48,357 --> 00:10:49,608 ez zenuen trebatu. 115 00:10:49,691 --> 00:10:51,234 Hondatu egin zenuen. 116 00:10:51,318 --> 00:10:53,737 Oliverrek zernahi egingo du ni babesteko. 117 00:10:53,820 --> 00:10:54,905 Caddis babesteko. 118 00:10:54,988 --> 00:10:57,074 Oliverri ez zaio Caddis axola. 119 00:10:57,949 --> 00:11:00,285 Zure ondoan egoteko sartu zen. 120 00:11:01,161 --> 00:11:02,662 Caddis gorroto du. 121 00:11:02,746 --> 00:11:04,873 Caddis bera baino areago maite duzu. 122 00:11:05,582 --> 00:11:08,502 Rebecca, ez dakizu zertaz ari zaren. 123 00:11:10,045 --> 00:11:11,463 Caddis gauza bat da. 124 00:11:12,130 --> 00:11:13,465 Oliver maite dut. 125 00:11:14,257 --> 00:11:16,426 Egin dudana harengatik egin dut. 126 00:11:16,510 --> 00:11:17,844 Caddis berarentzat da. 127 00:11:19,096 --> 00:11:20,514 Ahula da, badakit. 128 00:11:20,597 --> 00:11:22,974 Mundu hau ez da bera bezalakoentzat. 129 00:11:23,058 --> 00:11:25,143 Baina pentsatu nuen, "ez du axola, 130 00:11:25,227 --> 00:11:26,728 mundua eman diezaioket". 131 00:11:28,188 --> 00:11:30,857 Porschea lehertu genion, zu izan zinela uste du. 132 00:11:30,941 --> 00:11:33,318 Horregatik joan zen Dawsonengana. 133 00:11:33,402 --> 00:11:35,695 Bere amak hil nahi zuela uste du. 134 00:11:42,452 --> 00:11:43,453 Zutitu. 135 00:11:59,553 --> 00:12:01,054 Galdu duzu, Juno. 136 00:12:11,982 --> 00:12:14,526 Hobe duzu garretan den inperioari kasu egin. 137 00:12:15,318 --> 00:12:16,736 Orain ez dio axola. 138 00:12:18,738 --> 00:12:20,115 Zu behar zaitut. 139 00:12:26,496 --> 00:12:28,165 Zerbait jakin behar dut. 140 00:12:28,832 --> 00:12:32,002 Rebecca harrapatu egin zuten edo... 141 00:12:32,085 --> 00:12:33,628 Edo haiekin joan zen? 142 00:12:36,131 --> 00:12:38,425 Beragatik bizitza arriskatu aurretik, 143 00:12:39,092 --> 00:12:41,219 zurekin joango den jakin behar duzu. 144 00:12:45,765 --> 00:12:47,184 Harrapatu egin zuten. 145 00:12:48,018 --> 00:12:50,520 Babestu ez nuelako harrapatu zuten. 146 00:12:52,606 --> 00:12:54,483 Aurkitu egin behar dut. 147 00:13:49,829 --> 00:13:51,581 Hau bai harrera. 148 00:13:54,918 --> 00:13:57,045 Nire aita nire bila etorriko da. 149 00:13:58,046 --> 00:13:59,756 Hori nahi duzu? 150 00:13:59,839 --> 00:14:01,800 Zure aitak zu erreskatatzea? 151 00:14:03,009 --> 00:14:04,302 Etxera joan nahi dut. 152 00:14:04,844 --> 00:14:05,929 Hori non dago? 153 00:14:06,429 --> 00:14:09,391 Davidekin, emazte eta alaba berriarekin? 154 00:14:10,559 --> 00:14:12,686 David zure aita izango da, 155 00:14:12,769 --> 00:14:14,020 baina ni familia naiz. 156 00:14:15,355 --> 00:14:17,774 Beti alabatzat hartu izan zaitut. 157 00:14:21,194 --> 00:14:23,321 Eskertu egin behar dizut, ala? 158 00:14:24,406 --> 00:14:26,658 Zure erruz ez nuen aitarik izan. 159 00:14:26,741 --> 00:14:30,036 Benetan? Saldu nuen, ados, arrazoi duzu. 160 00:14:30,120 --> 00:14:31,997 Baina hark egin zuen hildakoarena 161 00:14:32,080 --> 00:14:35,250 eta bederatzi urtez desagertu zen. 162 00:14:35,333 --> 00:14:38,044 Hain gizon trebeak bazuen zure bila etortzea. 163 00:14:38,128 --> 00:14:39,296 Ni babesten zegoen. 164 00:14:39,379 --> 00:14:42,757 Bai? Ala bere alaba berria babesten ari zen? 165 00:14:48,054 --> 00:14:49,681 Nire bila itzuli zen. 166 00:14:50,348 --> 00:14:53,184 Dena arriskatu zuen ni zugandik urruntzeko. 167 00:14:53,268 --> 00:14:55,312 Zu aldatzea nahi nuelako. 168 00:14:58,690 --> 00:15:02,235 Entzun, Rebecca. Ez dago ezer txarrik zurekin. 169 00:15:06,698 --> 00:15:07,907 Bai, badago. 170 00:15:09,993 --> 00:15:12,287 Baina zuri ez lizuke mesederik egingo. 171 00:15:12,370 --> 00:15:15,248 Ez duzu aldatu beharrik. Aparta zara. 172 00:15:16,374 --> 00:15:19,294 Eta ezin badu ikusi, ez zaitu maite. 173 00:15:19,377 --> 00:15:23,006 Behin izandako neskatila inozoa izan zaitezen nahi du. 174 00:15:29,638 --> 00:15:30,722 Maite nauzu? 175 00:15:34,142 --> 00:15:35,226 Bai. 176 00:15:39,230 --> 00:15:42,484 Beti nahi izan dudana zara. 177 00:15:51,576 --> 00:15:53,995 Eta ezingo banu egin egiten dudana? 178 00:15:54,579 --> 00:15:56,456 Ezingo bazenu hori egin, 179 00:15:56,539 --> 00:15:59,125 ez zenuke zeure burua ispiluan ezagutuko. 180 00:16:01,670 --> 00:16:03,922 Jung familiako ardi beltza izan, 181 00:16:04,005 --> 00:16:06,758 edo bestela nirekin etor zaitezke. 182 00:16:10,011 --> 00:16:11,346 Jet bat dago zain. 183 00:16:11,930 --> 00:16:14,516 Igo eta Dawsonengandik urrun joango gara. 184 00:16:14,599 --> 00:16:16,434 Berriz bildu. Hutsetik hasi... 185 00:16:17,602 --> 00:16:18,436 Elkarrekin. 186 00:16:27,237 --> 00:16:28,863 Eta ezetz esaten badut? 187 00:16:29,614 --> 00:16:31,241 Ezetz espero dut. 188 00:16:54,973 --> 00:16:56,349 Zure falta sumatu dut. 189 00:16:58,309 --> 00:16:59,519 Juno. 190 00:17:00,103 --> 00:17:01,104 Bai. 191 00:17:02,105 --> 00:17:03,648 FBIkoak Caddisera bidean. 192 00:17:04,190 --> 00:17:05,942 Berehala joan behar dugu. 193 00:17:28,173 --> 00:17:29,591 Oraindik hemen zaude. 194 00:17:31,384 --> 00:17:32,927 Nire lana ez da amaitu. 195 00:18:23,895 --> 00:18:26,314 Zure alaba eraman zutenak... 196 00:18:26,397 --> 00:18:27,607 Badakizu non dauden? 197 00:18:27,690 --> 00:18:28,525 Bai. 198 00:18:28,608 --> 00:18:33,613 Eta garrantzitsuena, badakit non egon behar duten. 199 00:18:34,864 --> 00:18:37,951 Jet pribatua hartzera doa Incheonen. 200 00:18:41,287 --> 00:18:43,039 Akabatu guztiak, 201 00:18:43,122 --> 00:18:46,960 ez itxaronarazi nire alabari. 202 00:18:47,502 --> 00:18:49,546 Horixe ari naiz pentsatzen. 203 00:19:01,015 --> 00:19:02,767 David Jung dut izena. 204 00:19:03,893 --> 00:19:06,229 Tipo batzuek nire alaba eraman dute, 205 00:19:06,312 --> 00:19:07,856 eta berreskuratu behar dut. 206 00:19:09,148 --> 00:19:10,483 Laguntza behar dut. 207 00:19:23,329 --> 00:19:24,831 Labana polita da. 208 00:19:26,875 --> 00:19:28,793 Nigatik zorrozteko esan dizu? 209 00:19:40,388 --> 00:19:41,973 Haiekin amets egiten duzu? 210 00:19:43,308 --> 00:19:44,225 Norekin? 211 00:19:51,149 --> 00:19:52,066 Ez. 212 00:19:54,319 --> 00:19:55,486 Ez dut amesten. 213 00:20:27,352 --> 00:20:28,770 FBIkoak hemen dira. 214 00:20:34,734 --> 00:20:36,819 Dawsonek bulegoa arakatu du. 215 00:20:47,372 --> 00:20:49,332 Espediente guztiak, lagunak. 216 00:20:49,707 --> 00:20:51,793 Disko gogor eta sakelako guztiak. 217 00:21:01,344 --> 00:21:04,305 Paper zatietan idatzitako ohar guztiak. 218 00:21:05,348 --> 00:21:06,599 Dena hartuko dugu. 219 00:21:14,941 --> 00:21:15,775 Bai. 220 00:21:19,362 --> 00:21:20,530 Esango diot. 221 00:21:22,699 --> 00:21:25,201 Oliver prebentzio-zaintzapera eraman dute. 222 00:21:51,477 --> 00:21:52,687 Badator konboia. 223 00:21:52,770 --> 00:21:55,314 -Hiru minutu zure kokalekuraino. -Ulertuta. 224 00:22:14,250 --> 00:22:16,169 Sentitzen dut Oliverrena. 225 00:22:17,670 --> 00:22:19,213 Ez da egia. 226 00:22:22,467 --> 00:22:25,803 Zerbait galdetzen badizut, egia esango didazu? 227 00:22:30,099 --> 00:22:32,769 Nire aitaz mendekatzeko hartu nauzu? 228 00:22:35,730 --> 00:22:37,190 Jada Oliver galdu dut. 229 00:22:38,024 --> 00:22:39,734 Ez zaitut zu ere galduko. 230 00:23:10,348 --> 00:23:11,766 Zer gertatzen da hor? 231 00:23:11,849 --> 00:23:15,061 Badirudi semaforoa ez dabilela. Zer egingo dugu? 232 00:23:18,773 --> 00:23:20,024 Zer egitea nahi duzu? 233 00:23:20,108 --> 00:23:22,193 Ez gara geldituko, aditzen? 234 00:23:22,276 --> 00:23:23,694 Desbideratu behar dugu. 235 00:23:23,778 --> 00:23:27,657 Badago kale bat eskuinetara. Jarraidazue. 236 00:23:56,102 --> 00:23:58,563 Bigarren mailako errepidera doaz. 237 00:23:58,646 --> 00:23:59,689 Bat taldea, segi. 238 00:23:59,772 --> 00:24:01,190 Blokeatu errepidea. 239 00:24:50,281 --> 00:24:52,116 Nire aita maite zenuen, ezta? 240 00:24:55,328 --> 00:24:56,662 Zer gertatu zen? 241 00:24:58,414 --> 00:25:02,168 Davidek munduaren gaineko ikuspegi tolesgabea du. 242 00:25:02,877 --> 00:25:07,089 Gauzak diren baino hobeak direla uste du, garena baino hobeak garela. 243 00:25:10,301 --> 00:25:12,428 Besteok errealitatean bizi behar dugu. 244 00:25:20,561 --> 00:25:21,562 Prest egon. 245 00:25:21,646 --> 00:25:22,772 Ulertuta. 246 00:25:27,777 --> 00:25:28,736 Esan, Shin. 247 00:25:28,819 --> 00:25:31,239 Gizonak beren tokian daude. Prest gaude. 248 00:25:31,781 --> 00:25:33,074 Aurrera. 249 00:25:41,499 --> 00:25:42,541 Harrapatuta gaude. 250 00:25:42,625 --> 00:25:43,501 David da. 251 00:25:45,628 --> 00:25:47,463 Atzera! 252 00:25:48,464 --> 00:25:49,715 Mugitu! 253 00:26:02,603 --> 00:26:04,063 Atera gaitzazu hemendik. 254 00:26:21,372 --> 00:26:24,542 Haienak egin du! Saiatuko naiz bidea ixten. 255 00:26:58,868 --> 00:26:59,994 Atzera! 256 00:27:53,881 --> 00:27:55,341 Jarraibideren bat? 257 00:27:55,841 --> 00:27:57,385 Erabili artilleria osoa. 258 00:28:26,205 --> 00:28:27,039 Jainkoarren. 259 00:28:59,321 --> 00:29:00,823 Ez mugitu! 260 00:29:53,542 --> 00:29:56,921 Hau akabua da, putaseme halakoa. 261 00:32:04,965 --> 00:32:06,508 Kendu! 262 00:33:19,331 --> 00:33:20,374 Ondo zaude? 263 00:33:22,042 --> 00:33:22,918 Bai. 264 00:33:25,254 --> 00:33:26,255 Non dago Gun? 265 00:33:27,172 --> 00:33:28,173 Hilda dago. 266 00:33:33,095 --> 00:33:34,388 Zureak egin du, Juno. 267 00:33:35,013 --> 00:33:36,432 Akabo Caddis. 268 00:33:39,143 --> 00:33:40,686 Caddis desager daiteke. 269 00:33:41,520 --> 00:33:42,479 Izenez. 270 00:33:43,230 --> 00:33:44,732 Baina izena baino ez da. 271 00:33:45,357 --> 00:33:46,567 Gehiago ditut. 272 00:33:46,650 --> 00:33:48,110 Familia jazarri duzu. 273 00:33:48,193 --> 00:33:49,737 Eta zuk nirea. 274 00:33:51,572 --> 00:33:53,532 Oraindik konpon dezakegu. 275 00:33:54,366 --> 00:33:57,161 Pentsatu elkarrekin egin dezakegun guztia. 276 00:33:57,244 --> 00:33:59,955 Zu, ni, Rebecca, 277 00:34:00,038 --> 00:34:01,248 geldiezinak hirurok. 278 00:34:01,331 --> 00:34:02,708 Nire familia! 279 00:34:06,795 --> 00:34:08,755 Ez nauzu odol hotzean hilko. 280 00:34:09,297 --> 00:34:11,467 Poliziarekin ez zara arriskatuko. 281 00:34:11,550 --> 00:34:13,177 -Rebecca, jarri atzean. -Ez. 282 00:34:13,260 --> 00:34:14,219 Zatoz. 283 00:34:15,137 --> 00:34:16,472 Ez dut hiltzea nahi. 284 00:34:17,848 --> 00:34:20,601 Joaten uzten badiogu, gure bila etorriko da. 285 00:34:20,726 --> 00:34:22,478 Ez gara inoiz salbu egongo. 286 00:34:22,561 --> 00:34:23,978 Nire parte bat da, aita. 287 00:34:25,397 --> 00:34:27,565 Badakit ez duela zentzurik... 288 00:34:29,067 --> 00:34:30,569 baina hala da. 289 00:34:32,196 --> 00:34:33,405 Bizitzea nahi dut. 290 00:34:35,908 --> 00:34:38,659 -Mesedez. -Berak ez lizuke joaten utziko. 291 00:34:39,661 --> 00:34:40,788 Agian. 292 00:34:42,956 --> 00:34:44,333 Baina ni ez naiz bera. 293 00:34:47,543 --> 00:34:48,754 Ezta zu ere. 294 00:34:51,799 --> 00:34:53,382 Aita, mesedez. 295 00:34:53,467 --> 00:34:54,842 Ez, mesedez. 296 00:35:06,688 --> 00:35:08,398 Eskaintza indarrean dago. 297 00:35:12,236 --> 00:35:13,987 Baita nire erantzuna ere. 298 00:35:16,156 --> 00:35:17,574 Nonbait ikusiko zaitut. 299 00:35:22,496 --> 00:35:24,623 Ez behartu zure bila joatera, Juno. 300 00:36:11,587 --> 00:36:12,421 Aizu... 301 00:36:17,426 --> 00:36:18,594 Hori ona da. 302 00:36:25,642 --> 00:36:27,144 Zer esan dizu? 303 00:36:28,061 --> 00:36:29,062 Junok. 304 00:36:29,813 --> 00:36:31,607 Preso eduki zaituenean. 305 00:36:31,815 --> 00:36:34,943 Ez dizut zapuztu nahi mundua salbatzeko fantasia, 306 00:36:35,027 --> 00:36:36,403 baina ez nengoen preso. 307 00:36:37,070 --> 00:36:40,115 Honen berri eman behar dugu profesionalen gisa. 308 00:36:40,198 --> 00:36:41,366 Ez naiz aktibo bat. 309 00:36:42,075 --> 00:36:43,368 Eta berea? 310 00:36:49,708 --> 00:36:51,043 Ez didazu esan behar. 311 00:36:51,835 --> 00:36:52,878 Benetan. 312 00:36:57,215 --> 00:36:59,134 Junok ez dit ezer esan. 313 00:36:59,843 --> 00:37:01,845 Atxilotze gela batean nengoen. 314 00:37:01,929 --> 00:37:03,847 Eskuburdinekin mahaiari lotua. 315 00:37:03,931 --> 00:37:06,183 Gero konboira eraman naute. 316 00:37:07,893 --> 00:37:09,519 Eskuburdinik gabe. 317 00:37:15,025 --> 00:37:16,276 Milesker lanagatik. 318 00:37:18,320 --> 00:37:19,780 Berandu bazen ere. 319 00:37:54,147 --> 00:37:56,066 Dawson errematea ematen ari da. 320 00:37:56,149 --> 00:37:58,193 CNNko titularretan ageri da jada. 321 00:37:58,777 --> 00:38:02,155 "Caddis espioitza-enpresa ikerketapean hilketengatik". 322 00:38:04,199 --> 00:38:07,703 Hau guztia baliatuko du Etxe Zurira iristeko. 323 00:38:07,786 --> 00:38:10,998 Estrategia bat izan behar dugu Tangerrera heldu orduko. 324 00:38:11,081 --> 00:38:12,791 Suntsi dezatela Caddis. 325 00:38:14,167 --> 00:38:15,669 Beste bat sortuko dut, 326 00:38:16,753 --> 00:38:20,716 hobea eta lege estatubatuarrak bete beharko ez ditudan leku batean. 327 00:38:28,682 --> 00:38:29,808 Oliver? 328 00:38:29,891 --> 00:38:30,976 Ama? 329 00:38:33,478 --> 00:38:34,896 Deia grabatzen ari dira. 330 00:38:35,355 --> 00:38:36,356 Badakit. 331 00:38:37,649 --> 00:38:39,818 -Galdetu behar dizut. -Ez nintzen ni izan. 332 00:38:41,319 --> 00:38:42,571 David izan zen. 333 00:38:45,240 --> 00:38:47,242 Ez nizuke inoiz kalterik eragingo. 334 00:38:50,078 --> 00:38:51,705 Ama, sentitzen dut. 335 00:38:54,207 --> 00:38:57,169 Benetan sentitzen dut. Ez dakit zertan ari naizen. 336 00:38:58,253 --> 00:38:59,796 Ez dakit zer esan. Nik... 337 00:38:59,880 --> 00:39:01,339 Baronena sentitzen dut. 338 00:39:02,215 --> 00:39:03,050 Zer? 339 00:39:03,133 --> 00:39:05,302 Barkatu ama txarra izateagatik, 340 00:39:05,385 --> 00:39:07,512 zuk behar zenuena ez emateagatik. 341 00:39:09,097 --> 00:39:10,682 Ez nintzen hurreratu ere. 342 00:39:13,226 --> 00:39:14,811 Baina nire semea zara. 343 00:39:16,271 --> 00:39:17,481 "Baron" esan duzu? 344 00:39:19,066 --> 00:39:21,693 Badakit zorrotza naizela, baina... 345 00:39:21,777 --> 00:39:23,153 nire semea zarelako da. 346 00:39:23,236 --> 00:39:24,863 Maite zaitudalako. 347 00:39:24,946 --> 00:39:26,448 Baliteke ez sinestea, 348 00:39:26,531 --> 00:39:29,743 eta hori merezi dut, zuk gorrotatzea merezi dut. 349 00:39:29,826 --> 00:39:31,411 Baina jakin behar duzu. 350 00:39:31,495 --> 00:39:32,996 Ama, ez dizut entzuten. 351 00:39:33,955 --> 00:39:37,167 Milaka aldiz saltzen banauzu ere... 352 00:39:37,250 --> 00:39:39,002 Kaixo? Ama, hemen nago. 353 00:39:39,086 --> 00:39:41,630 Beti zure ama izango naiz. 354 00:39:45,258 --> 00:39:46,259 Kaixo? 355 00:39:49,971 --> 00:39:51,306 Oliver. 356 00:40:32,848 --> 00:40:34,683 Unibertsitatearena pentsatu nuen. 357 00:40:37,644 --> 00:40:41,815 Ikasleak ikusten nituen hirian Caddisen prestatzen ari nintzenean, 358 00:40:41,898 --> 00:40:45,235 eta neure artean pentsatzen nuen: "Begiratu ergel horiei. 359 00:40:45,318 --> 00:40:48,780 Ume lelo horiek gurasoei deika etxeko lanak bukatutakoan". 360 00:40:49,990 --> 00:40:51,366 Baina inbidia nien. 361 00:40:52,200 --> 00:40:53,451 Ez da beranduegi. 362 00:40:53,535 --> 00:40:55,829 -Ez da niretzat. -Aizu. 363 00:40:55,912 --> 00:40:59,332 Bizkorra zara. Gai zara. 23 urte dituzu. 364 00:40:59,916 --> 00:41:01,751 Ia denetarik egin dezakezu. 365 00:41:03,837 --> 00:41:05,839 Presidentetzarako aurkeztu ez. 366 00:41:06,339 --> 00:41:07,632 Botoa emango nizuke. 367 00:41:30,947 --> 00:41:32,949 Estatu Batuetara itzuli nahi nuke. 368 00:41:33,033 --> 00:41:34,743 Los Angelesen bizi gaitezke. 369 00:41:37,037 --> 00:41:39,497 Jende ospetsurik ezagutzen duzu? 370 00:41:40,373 --> 00:41:41,416 Ez. 371 00:41:41,917 --> 00:41:43,668 Eta beganorik? 372 00:41:43,752 --> 00:41:46,379 Bai. Asko daude bizi naizen tokian. 373 00:41:46,463 --> 00:41:49,299 Beganoak ahulak eta meheak dira? 374 00:41:49,382 --> 00:41:50,383 Zer? 375 00:41:50,467 --> 00:41:52,636 -Ez dut uste. -Non entzun duzu hori? 376 00:41:52,719 --> 00:41:53,845 -Zatoz. -Bai. 377 00:41:53,929 --> 00:41:55,931 Galdera asko dituzu. 378 00:41:56,473 --> 00:41:57,974 Bai, jakin-mina du. 379 00:41:58,808 --> 00:41:59,893 Nik ere izango nuke. 380 00:42:00,894 --> 00:42:02,187 Gogoko dituzu takoak? 381 00:42:02,270 --> 00:42:04,022 Izugarri gustatzen zaizkit. 382 00:42:04,105 --> 00:42:05,774 Gauza asko entzun du takoez. 383 00:42:06,441 --> 00:42:09,653 Koreak denetarik du, baina Mexikoko janari onik ez. 384 00:42:10,779 --> 00:42:13,365 Aitak dio goxoa dela beti. 385 00:42:14,324 --> 00:42:16,618 Horixe diot. Nola jakin duzu? 386 00:42:20,872 --> 00:42:22,666 Logura naiz. 387 00:42:31,633 --> 00:42:33,260 Zoriontsu zara. 388 00:42:36,054 --> 00:42:38,014 Luze egon naiz honen zain. 389 00:42:45,897 --> 00:42:47,065 Maite zaitut. 390 00:42:52,988 --> 00:42:54,447 Ondo da, bikote. 391 00:43:02,539 --> 00:43:03,498 Prest? 392 00:43:05,083 --> 00:43:07,627 Komunera noa joan baino lehen. 393 00:43:11,006 --> 00:43:12,048 Berarekin noa. 394 00:43:15,010 --> 00:43:16,428 Ez berandutu. 395 00:43:31,943 --> 00:43:32,777 Minhee-ya. 396 00:43:33,403 --> 00:43:34,571 Minhee-ya. 397 00:43:36,156 --> 00:43:37,991 Estatu Batuetara joan nahi? 398 00:43:38,074 --> 00:43:39,576 Hawaiira. 399 00:43:39,659 --> 00:43:41,077 Hawaiira. 400 00:43:43,621 --> 00:43:45,123 Ideia ona da. 401 00:44:03,016 --> 00:44:04,642 Berehala nator, ados? 402 00:44:05,185 --> 00:44:08,897 Etzan hemen. 403 00:44:20,867 --> 00:44:21,868 Eunju? 404 00:44:25,080 --> 00:44:26,498 Laztana, ondo zaude? 405 00:44:30,794 --> 00:44:31,795 Rebecca? 406 00:44:47,310 --> 00:44:49,062 Jainkoarren! 407 00:44:49,896 --> 00:44:51,898 Eunju. 408 00:44:51,981 --> 00:44:54,526 Ondo zaude? 409 00:44:55,276 --> 00:44:57,737 Utzi ikusten. 410 00:44:57,821 --> 00:44:59,989 Kaka! 411 00:45:08,832 --> 00:45:09,749 Lasai. 412 00:45:09,833 --> 00:45:13,878 Hemen nago. Hartu arnasa. 413 00:45:15,380 --> 00:45:16,589 Hartu arnasa. 414 00:45:20,343 --> 00:45:21,928 Gelditu nirekin. 415 00:45:23,304 --> 00:45:24,514 Nork egin dizu hau? 416 00:45:25,807 --> 00:45:27,308 Nork egin dizu hau? 417 00:45:32,897 --> 00:45:34,190 Rebecca izan da? 418 00:45:36,151 --> 00:45:37,652 Rebecca izan da? 419 00:45:41,489 --> 00:45:43,074 Rebecca! 420 00:45:46,536 --> 00:45:48,204 Rebecca! 421 00:46:38,379 --> 00:46:40,381 Azpitituluak: Josu Barambones 422 00:46:40,465 --> 00:46:42,467 Ikuskatzailea: Ilargi G.