1 00:00:06,166 --> 00:00:09,541 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:36,541 --> 00:00:39,000 {\an8}JARDUERA: ESKANEATZEN 3 00:01:01,333 --> 00:01:04,208 Nor arraio dira tipo horiek? 4 00:01:12,666 --> 00:01:17,541 Zaintzako 1. unitatea. Erantzun. Zaintzako 1. unitatea, arazo bat dugu. 5 00:01:17,541 --> 00:01:18,791 Entzun didazu e? 6 00:01:18,791 --> 00:01:20,500 Irten kanal honetatik. 7 00:01:20,500 --> 00:01:23,541 Ez, arazo larria dugu. Ez didazue entzun, ala? 8 00:01:24,208 --> 00:01:27,458 Ez sartu abokaturik operazioetan. Irten kanal honetatik. 9 00:01:29,500 --> 00:01:30,500 Arraioa! 10 00:02:12,500 --> 00:02:16,833 {\an8}BI ASTE LEHENAGO 11 00:02:26,416 --> 00:02:28,250 Nyland jauna zure zain dago. 12 00:02:29,041 --> 00:02:30,416 Ederki. Eskerrik asko. 13 00:02:30,416 --> 00:02:36,625 SEKRETUA 14 00:02:36,625 --> 00:02:38,708 - Jauna. - Henderson zara? 15 00:02:40,833 --> 00:02:42,791 Hendricks, jauna. Owen Hendricks. 16 00:02:43,291 --> 00:02:45,083 Zenbat denbora daramazu hemen? 17 00:02:45,583 --> 00:02:49,708 Hamar minutu, baina lanpetuta zaude. Ulertzen dut. Operazio osoa zuzentzea... 18 00:02:49,708 --> 00:02:54,250 Hemen lan egiten esan nahi zenuen. Bi egun. Prestakuntza bukatu berri dut. 19 00:02:56,375 --> 00:02:57,916 Senatura bidaliko zaitut. 20 00:03:00,500 --> 00:03:01,333 Ederto. 21 00:03:01,916 --> 00:03:05,083 Senatuko Inteligentzia Batzordearen buruak 22 00:03:05,083 --> 00:03:08,500 dokumentu sekretu bat irakurri nahi du entzunaldi publiko batean. 23 00:03:09,583 --> 00:03:11,541 Eta irakurri ezin duela esan behar diot. 24 00:03:11,541 --> 00:03:14,208 Esaiozu barrabil-zorro puztu bat dela 25 00:03:14,208 --> 00:03:16,833 eta hegazkin baten helizean sartu behar dela. 26 00:03:18,291 --> 00:03:21,458 Bai, jauna. Beste hitz batzuekin, jakina. 27 00:03:23,291 --> 00:03:27,166 Ez. Entzun nazazu arretaz, Hendricks. 28 00:03:27,166 --> 00:03:30,583 Smoot senatariak dokumentua ez irakurtzea lortzen ez baduzu... 29 00:03:31,166 --> 00:03:34,250 lana galduko duzu. Argi dago? 30 00:03:39,583 --> 00:03:42,208 Zureak egin du. 31 00:03:43,333 --> 00:03:47,833 Nylandek agentziaren akatsak nigandik ezkuta ditzakeela uste du, 32 00:03:47,833 --> 00:03:49,125 baina oker dago! 33 00:03:49,708 --> 00:03:53,458 Dokumentu bat irakurri nahi badut, irakurriko dut! 34 00:03:53,458 --> 00:03:57,958 CIA ikuskatzeko konstituzio-eskumena dut 35 00:03:57,958 --> 00:04:03,000 eta erabili egingo dut! Eta hasteko, zitazio bat emango dizut! 36 00:04:03,750 --> 00:04:06,000 Orain nire entzunaldira itzuliko naiz... 37 00:04:08,833 --> 00:04:10,791 eta dokumentu hau irakurriko dut. 38 00:04:16,541 --> 00:04:21,041 Jauna, hori egiteko eskubide osoa duzu, zu baitzara batzordearen... zuzendaria, 39 00:04:21,666 --> 00:04:24,625 baina gogoan izan ezkutuko informazioa ezagutaraztea 40 00:04:24,625 --> 00:04:27,750 Estatu Batuetako 18. Kodeko 798. atalaren arau-haustea dela, 41 00:04:27,750 --> 00:04:30,791 eta zehapen penalez gain, zentzarazpena 42 00:04:30,791 --> 00:04:33,791 eta Senatuan parte hartzeko debekua ekar dezakeela. 43 00:04:33,791 --> 00:04:38,000 Gainera, ez litzateke ondo geratuko zure aurkako kanpaina-bideo batean. 44 00:04:38,750 --> 00:04:42,250 Beraz, beste konturik ez baduzu, Langleyra itzuli behar dut. 45 00:04:43,250 --> 00:04:44,833 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 46 00:04:50,750 --> 00:04:52,208 - Zelan joan da? - Ondo. 47 00:04:52,208 --> 00:04:54,166 - Dave! - Milesker laguntzeagatik. 48 00:04:54,166 --> 00:04:57,041 Nire bulegora! Orain! 49 00:05:00,125 --> 00:05:02,541 Aizu. CIAren osagarri berria ikusi duzu? 50 00:05:02,541 --> 00:05:04,875 Bai. Eskiko buru-beroki bat hartuko dut. 51 00:05:04,875 --> 00:05:06,833 Bai. Ederrak dira, ezta? 52 00:05:06,833 --> 00:05:08,458 - Eta ez dut eskiatzen. - Tira... 53 00:05:08,458 --> 00:05:10,750 Baina banku-lapur baten itxura hartu nahi dut. 54 00:05:11,333 --> 00:05:12,166 Badator. 55 00:05:13,916 --> 00:05:15,375 O, kaka... Barkatu. 56 00:05:15,375 --> 00:05:16,791 Ados. Zer? 57 00:05:16,791 --> 00:05:17,708 HENDRICKS ABOKATUA 58 00:05:17,708 --> 00:05:20,416 Bai. Kaixo. Hau nire bulegoa da. 59 00:05:20,416 --> 00:05:22,333 Kapitoliora bidali zaituela entzun dugu. 60 00:05:22,333 --> 00:05:25,666 Bai, sei hiletan ez naute Senatura bidali eta zu bigarren egunean zoaz? 61 00:05:25,666 --> 00:05:28,333 - Ez da saria izan. - Zer egin behar izan duzu? 62 00:05:29,500 --> 00:05:31,625 Sekretu bati buruzko aholku ematea. 63 00:05:31,625 --> 00:05:34,250 Ez guri gezurrik esan. Begiluze profesionala nintzen. 64 00:05:34,250 --> 00:05:36,750 Badakigu inteligentziaburuarekin egon zarela. 65 00:05:36,750 --> 00:05:39,458 Bai. Eta jipoi ederra hartu dut. 66 00:05:39,458 --> 00:05:42,541 Kanoi-bazka izan naiz Nyland eta Smooten arteko liskarrean. 67 00:05:42,541 --> 00:05:44,666 Zuzendariak ni bidaltzeko arrazoia izan da... 68 00:05:44,666 --> 00:05:46,416 Berriei lan txarrak ematen dizkietela. 69 00:05:47,625 --> 00:05:49,041 Zer arraio da hau? 70 00:05:49,041 --> 00:05:50,333 Hauek erokeriak dira. 71 00:05:50,333 --> 00:05:53,250 - Zoroak. - Sekretuekin xantaia egiten digutenak. 72 00:05:53,250 --> 00:05:58,708 Gutun bakoitzak ezkutuko informazioa ezagutarazteko mehatxu bat dakar. 73 00:05:58,708 --> 00:06:01,625 - Hori estortsioa da. - Ehunka jasotzen ditugu urtean. 74 00:06:01,625 --> 00:06:05,666 Zure lana? Egiaztatu gutun bakoitza. Aurkitu mehatxuek funtsa duten. 75 00:06:08,333 --> 00:06:09,958 Askotan gertatzen da hori? 76 00:06:11,041 --> 00:06:11,875 Gertatzen da. 77 00:06:11,875 --> 00:06:15,875 Bai. Eta ezagutarazi nahi dituzten sekretuak txarrak badira, 78 00:06:16,458 --> 00:06:18,291 lana amesgaizto bihurtzen da. 79 00:06:34,666 --> 00:06:36,583 - Kafe mordoa da hori. - Arraioa. 80 00:06:38,416 --> 00:06:40,083 Ezin naiz lo geratu. 81 00:06:40,083 --> 00:06:44,666 - Zer ba? Adierazpen bat prestatzen? - Ez. OBTrekin zuzenean ari naiz lanean. 82 00:06:45,875 --> 00:06:49,166 Barkatu, norekin? Oraindik ez ditut sigla guztiak ikasi. 83 00:06:49,166 --> 00:06:50,916 Operazio Berezien Taldearekin. 84 00:06:50,916 --> 00:06:55,000 Imajina ezazu metanfetaminak bizia duela eta armak ematen dizkiotela. 85 00:06:55,625 --> 00:06:58,250 Hiru egun daramatzat eraikinetik irten gabe, 86 00:06:58,958 --> 00:07:02,875 baina joaten banaiz, madarikatu horiek martxan jarriko dute 87 00:07:02,875 --> 00:07:05,625 ni ekiditen ari naizen ezkutuko operazioa. 88 00:07:05,625 --> 00:07:07,708 Ez al diote abokatuari jaramonik egiten? 89 00:07:09,083 --> 00:07:11,833 Ez, toki hau iruzurgilez beteta dago. 90 00:07:11,833 --> 00:07:15,791 Ziria sartu nahi diguten tranpati horien abokatuak baino ez gara. 91 00:07:16,375 --> 00:07:19,708 Alde egin beranduegi izan aurretik, mutil. 92 00:07:20,708 --> 00:07:21,750 Eskerrik asko. 93 00:07:21,750 --> 00:07:23,333 Bidegabekeriaz espetxeratu naute. 94 00:07:23,333 --> 00:07:24,250 EROKERIAK 95 00:07:24,250 --> 00:07:26,541 Ez dakit nola heldu den nire zorrora. 96 00:07:26,541 --> 00:07:30,625 Estralurtarrei buruzko informazioa dut. 1963an, agentziarekin lan egin nuen Kuban. 97 00:07:30,625 --> 00:07:31,541 Bandera faltsu bat. 98 00:07:31,541 --> 00:07:32,458 TXORIEN ISTILUA 99 00:07:32,458 --> 00:07:36,083 Laguntzen ez badidazue, JFKren hilketari buruz dakidana kontatuko dut. 100 00:07:36,083 --> 00:07:38,125 Mutil-lagunak adarrak ipintzen dizkit. 101 00:07:38,125 --> 00:07:42,500 Gelditzen ez baduzue, Jerseyko kartzela-sekretuak argitara emango ditut. 102 00:07:49,250 --> 00:07:50,791 Nire izena Max Meladze da. 103 00:07:51,291 --> 00:07:52,833 Phoenixeko espetxean nago. 104 00:07:53,625 --> 00:07:58,291 Aska nazazue edo agentziaren sekretuak kontatuko ditut: Selby Shaw, PW Harakina... 105 00:07:59,208 --> 00:08:00,041 Zor didazue. 106 00:08:02,583 --> 00:08:05,791 MAX MELADZE BILAKETA AURRERATUA 107 00:08:14,916 --> 00:08:17,541 HILKETA BASATIAN ATXILOTUTAKO EMAKUMEA... 108 00:08:43,833 --> 00:08:46,416 - Aupa. - Jainkoa! Ados. 109 00:08:46,416 --> 00:08:48,000 Owen naiz. Ondo zaude? 110 00:08:48,500 --> 00:08:50,958 Ni naiz, kafe-gelako tipoa. 111 00:08:53,125 --> 00:08:53,958 Zer nahi duzu? 112 00:08:53,958 --> 00:08:56,333 Erokeriekin lanean nabil. Laguntza behar dut. 113 00:08:56,333 --> 00:08:58,333 Ezta pentsatu ere. 114 00:08:58,958 --> 00:09:00,166 Segundo bat soilik. 115 00:09:00,166 --> 00:09:04,666 Lehenengo araua: inoiz ez lagundu inori hemen. 116 00:09:04,666 --> 00:09:06,083 Eta ez fidatu inorekin. 117 00:09:06,083 --> 00:09:08,500 Leku hau gure artean borrokatzeko diseinatuta dago. 118 00:09:08,500 --> 00:09:09,416 Ados. 119 00:09:10,375 --> 00:09:12,916 Ulertzen dut. Baina zure laguntza behar dut. 120 00:09:12,916 --> 00:09:16,000 Zer egin behar dut galdera batzuk erantzun ditzazun? 121 00:09:18,291 --> 00:09:19,833 Anfetaminarik duzu? 122 00:09:20,416 --> 00:09:21,250 Ez. 123 00:09:22,166 --> 00:09:25,583 - Plazera izan da. Agur. - Nire pisukideak adderalla dauka. 124 00:09:26,125 --> 00:09:28,416 Bost pilula galdera bakoitzeko. Aurrera. 125 00:09:28,416 --> 00:09:33,583 Eskutitz honetan izen bitxi bat aurkitu dut: PW Harakina. 126 00:09:33,583 --> 00:09:35,166 Ba al dakizu zer den? 127 00:09:35,166 --> 00:09:36,833 Bai, gako-izen bat da. 128 00:09:37,416 --> 00:09:40,041 Agentziaren kode bat ezkutuko operazio baterako. 129 00:09:40,041 --> 00:09:42,375 Lehenengo bi letrak, PW, digrafo bat dira, 130 00:09:42,375 --> 00:09:45,541 zehazki, operazioaren lekua adierazten dute. 131 00:09:45,541 --> 00:09:48,958 Eta hurrengo hitza, Harakina, operazioaren kode-izena da. 132 00:09:48,958 --> 00:09:50,166 Non irakurri duzu? 133 00:09:50,166 --> 00:09:53,625 Estortsio-gutun batean. Kartzelan dagoen emakume batena. 134 00:09:54,166 --> 00:09:57,833 Ezinezkoa da aktibo batek agentziaren gako-izen bat ezagutzea. 135 00:09:57,833 --> 00:09:59,416 Existitzen direla ere ez dakite. 136 00:09:59,416 --> 00:10:01,250 Beraz, kontu serioa da? 137 00:10:03,166 --> 00:10:04,833 - Ez dakit. - Tira. 138 00:10:06,916 --> 00:10:08,708 Beste hamar pilula emango dizkizut. 139 00:10:12,416 --> 00:10:14,208 Kasua ikertu behar dut? 140 00:10:16,625 --> 00:10:17,625 Nik ez nuke egingo. 141 00:10:18,625 --> 00:10:20,708 Zergatik iruditu zait baietz esan duzula? 142 00:10:21,291 --> 00:10:25,500 Ados, kasua ikertuko ez bazenu, nora ez zinateke joango? 143 00:10:30,291 --> 00:10:32,500 Aspaldiko operazio baten informazioa behar dut. 144 00:10:34,958 --> 00:10:38,291 Barkatu, andreak, badakizue...? Kaixo, lagun. Emango zenidake...? 145 00:10:43,166 --> 00:10:45,833 Owen Hendricks naiz, departamendu juridikokoa. 146 00:10:46,375 --> 00:10:47,583 Ez zait interesatzen. 147 00:10:47,583 --> 00:10:50,500 Eta errespetatzen zaitut, baina erantzunak behar ditut. 148 00:10:52,375 --> 00:10:53,458 Galdetu bizkor. 149 00:10:53,458 --> 00:10:54,416 Noski. 150 00:10:57,416 --> 00:11:00,416 Zer dakizu PW Harakina gako-izenari buruz? 151 00:11:00,416 --> 00:11:03,458 PW Bielorrusiako kodea da, eta Harakina... 152 00:11:04,125 --> 00:11:06,958 Bielorrusian, 2009an, egindako operazio baten kode-izena da. 153 00:11:06,958 --> 00:11:07,875 Ederto. 154 00:11:07,875 --> 00:11:10,291 Eta zer dakizu Selby Shaw izenari buruz? 155 00:11:10,791 --> 00:11:14,208 - Zer behar duzu? - Ba al du loturarik PW Harakinarekin? 156 00:11:17,333 --> 00:11:19,541 Ez ditut operazioaren xehetasunak ikusten, 157 00:11:19,541 --> 00:11:23,750 baina Selby Shaw Bielorrusian egondako agente baten pseudonimoa da. 158 00:11:24,458 --> 00:11:26,541 Ados. Badugu arrasto bat... 159 00:11:27,958 --> 00:11:30,541 Max Meladze izena idatz dezakezu? Maxine Meladze. 160 00:11:30,541 --> 00:11:32,666 M-E-L-A-D-Z-E. Ea zer ateratzen den. 161 00:11:37,666 --> 00:11:38,500 Mesedez. 162 00:11:42,750 --> 00:11:43,583 Ezer ez. 163 00:11:44,250 --> 00:11:45,625 - Ziur zaude? - Bai. 164 00:11:47,083 --> 00:11:48,708 Zertarako behar duzu guzti hau? 165 00:11:51,875 --> 00:11:54,375 Agentziak Meladzeren estortsio-gutun bat jaso du. 166 00:11:54,375 --> 00:11:55,666 Jainko maitea! 167 00:11:56,250 --> 00:11:59,041 - Zer? - Ezinezkoa da agentziakoa ez den batek 168 00:11:59,041 --> 00:12:02,208 ezkutuko gako-izen bat eta agente baten pseudonimoa ezagutzea. 169 00:12:02,875 --> 00:12:04,875 Posible da Meladze agente bat izatea? 170 00:12:05,375 --> 00:12:07,541 Sisteman ez bada agertzen, ez. 171 00:12:08,500 --> 00:12:09,500 Baina? 172 00:12:11,083 --> 00:12:13,083 Baliteke ezkutuko aktibo bat izatea, 173 00:12:13,083 --> 00:12:16,333 sisteman ez agertzea, eta haren arduraduna identifikatu ezin izatea. 174 00:12:16,333 --> 00:12:19,041 Zergatik ezkutatuko luke agente batek bere aktiboa? 175 00:12:19,833 --> 00:12:22,291 Baliteke egiaztatu gabeko baliabide berri bat izatea. 176 00:12:22,291 --> 00:12:24,583 Erakundeari buruzko ezagutza-maila horrekin? 177 00:12:25,083 --> 00:12:25,916 Ez. 178 00:12:26,583 --> 00:12:27,750 Kezkatzeko modukoa da. 179 00:12:28,708 --> 00:12:29,541 Ados. 180 00:12:30,583 --> 00:12:34,000 Entzun. Selby Shawren benetako izena behar dut. 181 00:12:38,291 --> 00:12:41,000 - Eta egia dela uste duzu? - Bai. 182 00:12:41,000 --> 00:12:43,333 Argi dago ezkutuko informazioa duela, jauna. 183 00:12:43,333 --> 00:12:45,791 - Hau dena ordu gutxitan aurkitu duzu? - Bai. 184 00:12:45,791 --> 00:12:48,791 Eta badakit nola jarraitu. Gure agentearen benetako izena. 185 00:12:50,041 --> 00:12:52,750 Selby Shaw pseudonimo bat da, Dawn Gilbanerena. 186 00:12:53,958 --> 00:12:55,875 Zer demontre gertatzen zaizu? 187 00:12:58,041 --> 00:13:01,708 Ez idatzi inoiz agente baten izen erreala eta pseudonimoa paper berean. 188 00:13:04,208 --> 00:13:06,916 - Barkatu. Ez nekien. - Bidali Kitchens eta Ebner hona. 189 00:13:13,375 --> 00:13:14,583 Honek ez du itxura onik. 190 00:13:18,291 --> 00:13:21,291 - Non dago? - Meladze? Phoenixeko kartzela batean. 191 00:13:21,291 --> 00:13:22,791 - Ez, agentea. - Gilbane. 192 00:13:22,791 --> 00:13:24,833 Yemengo base sekretu batean. 193 00:13:27,083 --> 00:13:29,916 - Bai, jauna? - Nor ibili da erokeriekin orain arte? 194 00:13:31,291 --> 00:13:33,541 - Ni. - Karpeta ireki zenuen? 195 00:13:33,541 --> 00:13:36,666 Jakina, jauna. Behar bezala aztertu nituen... 196 00:13:37,833 --> 00:13:39,583 Jarraitu kasua ikertzen. 197 00:13:39,583 --> 00:13:42,000 Bi hauek arduratuko dira karpetaz. 198 00:13:42,000 --> 00:13:42,916 Bai, jauna. 199 00:13:48,750 --> 00:13:49,583 Bai, jauna? 200 00:13:57,291 --> 00:13:58,416 Arraioa... 201 00:14:11,166 --> 00:14:14,708 - Eskerrik asko ni izorratzeagatik. - Barkatu. Ez nekien ezer. 202 00:14:14,708 --> 00:14:16,583 Gezurra. Ziri ederra sartu didazu. 203 00:14:17,125 --> 00:14:20,791 Zuk zeuk sartu zenuen karpeta horiekin ezer egin ez zenuenean. 204 00:14:20,791 --> 00:14:23,791 Hori ez da egia. Aurretik, Violetek izan zituen. 205 00:14:23,791 --> 00:14:27,958 - Zenbat estortsio-kasu aurkitu zenituen? - Gutxi batzuk. Zer gertatu da? 206 00:14:27,958 --> 00:14:30,916 Ezkutuko aktibo batek gehiegi omen daki. 207 00:14:30,916 --> 00:14:33,791 - Nola hel naiteke Yemenera? - Ez dizu hara joateko eskatu. 208 00:14:33,791 --> 00:14:36,000 Ikerketarekin jarraitzeko baizik. 209 00:14:36,000 --> 00:14:39,375 Behar ditudan erantzunak Yemenen daude. Nola hel naiteke hara? 210 00:14:41,875 --> 00:14:43,916 Bidaia-aholkularitza. Alokatu auto merke bat. 211 00:14:43,916 --> 00:14:44,958 Benetan? 212 00:14:47,083 --> 00:14:49,833 Bai. Eta gorde ordainagiri guztiak. 213 00:14:50,541 --> 00:14:52,916 Zerbaitengatik deitzen diote "Konpainia" toki honi. 214 00:14:55,791 --> 00:14:59,208 Ez dut uste horrela dantzan inoiz ikusi zaitudanik. 215 00:14:59,208 --> 00:15:00,250 Ikaragarria da. 216 00:15:02,708 --> 00:15:04,500 - Ondo da. Orduan, zer? - Ados. 217 00:15:05,000 --> 00:15:09,083 Hau sartzen badut, aste osoko janaria erosiko duzu. 218 00:15:10,750 --> 00:15:13,375 Hara! Oso gertu egon da. 219 00:15:14,291 --> 00:15:19,041 Ados, zuk komuna garbituko duzu. Ez. Owenen eta bion dutxa garbituko duzu. 220 00:15:19,041 --> 00:15:20,916 Hori nazkagarria da. 221 00:15:22,875 --> 00:15:23,708 Eskerrik asko. 222 00:15:25,000 --> 00:15:26,416 - Aupa. - Kaixo. 223 00:15:27,041 --> 00:15:29,041 Garagardoa ekarri duzu? Mezua bidali dizut. 224 00:15:29,541 --> 00:15:30,791 Ez. Ez didazu idatzi. 225 00:15:32,208 --> 00:15:33,458 Hepa. 226 00:15:34,541 --> 00:15:36,833 - Zer moduz, lagun? - Mezua amari bidali diot. 227 00:15:36,833 --> 00:15:38,833 Ez, zu lasaitu, ama. 228 00:15:40,041 --> 00:15:43,458 - Zorte txarra. Janaririk dago? - Pizza zatiren bat, agian. 229 00:15:45,958 --> 00:15:47,666 Zer da arropa hori? 230 00:15:48,541 --> 00:15:51,625 Tadena da. Imitazioak egitera jolastuko dugu. 231 00:15:51,625 --> 00:15:54,041 Entrega berezi bat egingo diot. 232 00:15:54,041 --> 00:15:56,041 Sentitzen dut galdera egin izana. 233 00:15:58,625 --> 00:16:00,166 - Hau hartuko dut. - Nora zoaz? 234 00:16:00,666 --> 00:16:02,625 - Zure txanda. - Maleta egin behar dut. 235 00:16:02,625 --> 00:16:03,833 Nora zoaz? 236 00:16:04,541 --> 00:16:05,500 Sekretua da. 237 00:16:07,458 --> 00:16:09,416 Begira zein harro esaten duen. 238 00:16:09,416 --> 00:16:11,333 Oso harro. Zergatik hain harro? 239 00:16:14,166 --> 00:16:16,541 Prest zaudete, Chicago? 240 00:16:24,541 --> 00:16:28,125 Benetan, nora zoaz? 241 00:16:28,125 --> 00:16:29,875 Benetan, ezin dizut esan. 242 00:16:31,250 --> 00:16:33,500 Ados. Eta zer moduz lanpostu berrian? 243 00:16:33,500 --> 00:16:37,416 Lagun berririk egin edo gobernu atzerritarrik aldatu duzu? 244 00:16:37,416 --> 00:16:40,208 Lagun berririk ez. Gobernuak aldatu, agian. 245 00:16:40,208 --> 00:16:41,250 Ea zortea dudan. 246 00:16:44,500 --> 00:16:49,166 Zure amak deitu dit. Hautsi dugula esatea ahaztu zaizu. 247 00:16:49,166 --> 00:16:52,166 Tira, sei hilabete daramatzat harekin hitz egin gabe. 248 00:16:52,166 --> 00:16:55,000 CIAn lan egiten dudala ere ez daki. 249 00:16:56,750 --> 00:16:59,166 Ezin zara beti ihesean ibili. 250 00:16:59,708 --> 00:17:00,833 Jakina ahal dudala. 251 00:17:00,833 --> 00:17:02,333 Zu zer moduz enpresan? 252 00:17:03,125 --> 00:17:06,125 Egiten dudan guztia konferentzia-aretoan hotza pasatzea 253 00:17:06,125 --> 00:17:09,791 eta dialisi-makina hiltzaileen zehaztasun teknikoak irakurtzea da. 254 00:17:09,791 --> 00:17:12,166 Abokatu hasiberrien gozamena. 255 00:17:12,166 --> 00:17:14,750 Nirekin agentziara etorri beharko zenuke. 256 00:17:14,750 --> 00:17:18,083 Jainkoa. Imajinatzen duzu? Gurasoek hilko nindukete. 257 00:17:19,708 --> 00:17:20,666 Badakizu zer den ona? 258 00:17:20,666 --> 00:17:24,083 Gurasoek uste dutena axola ez izatea. Oso lasaigarria da. 259 00:17:24,083 --> 00:17:27,916 - Nora joango den esan dizu? - Ez dut sedukzio-ahalmen nahikorik. 260 00:17:28,416 --> 00:17:30,125 Inporta zaizu hau hartzen badut? 261 00:17:30,125 --> 00:17:31,375 - Ez. - Milesker. 262 00:17:31,375 --> 00:17:34,750 Argi dago hegazkina hartuko duela; kabinako maleta prestatzen ari da. 263 00:17:34,750 --> 00:17:38,875 Baina ez da bidaia luze bat, kabinako ekipajea baino ez darama eta. 264 00:17:38,875 --> 00:17:42,750 Zure ondorioztatzeko ahalmena alferrik galtzen ari da Ogasun Sailean. 265 00:17:42,750 --> 00:17:45,875 Horregatik, Tad eta biok zure logelan egingo dugu imitazio-jokoa, 266 00:17:45,875 --> 00:17:48,916 zuk gobernu-jet batean mundua zeharkatzen duzun bitartean. 267 00:17:49,416 --> 00:17:52,666 - Ez dut jetik hartuko. - Espioi bat hegazkin arrunt batean? 268 00:17:53,208 --> 00:17:54,291 Ni ez naiz espioia. 269 00:17:54,291 --> 00:17:55,208 Abokatua naiz. 270 00:18:51,750 --> 00:18:52,583 Aupa! 271 00:18:53,458 --> 00:18:55,833 Zer moduz, lagun? Zelan dena? 272 00:18:56,541 --> 00:18:59,791 Owen Hendricks naiz eta departamentu juridikotik nator. 273 00:19:00,583 --> 00:19:03,916 Arraioa. Ondo da, motel. Entzudazu. Ez, ez. Itxaron. 274 00:19:04,583 --> 00:19:05,916 Jainkoa. 275 00:19:11,375 --> 00:19:14,041 Kaixo. Entzun, okertu zaretela uste dut. Arraioa. 276 00:19:17,666 --> 00:19:19,583 Onak zarete hortzak askatzen. 277 00:19:20,750 --> 00:19:24,750 Estatubatuarra naiz, kaikua. Beraz, okertu... 278 00:19:30,208 --> 00:19:34,375 Eskerrak. Kaixo. Owen Hendricks naiz. Departamentu juridikotik nator. 279 00:19:34,375 --> 00:19:38,291 Eta abisatu gabe ezkutuko base batean agertzea ideia ona iruditu zaizu. 280 00:19:38,291 --> 00:19:40,541 Barkatu. Zer egin behar nuen, deitu? 281 00:19:45,083 --> 00:19:47,250 Ez dugu zure bidaiaren berri jaso. 282 00:19:48,166 --> 00:19:51,750 Ez duzu enbaxadorearen baimenik, ezta babes diplomatikorik ere. 283 00:19:51,750 --> 00:19:53,750 - Tira, berria naiz. - Ergela zara. 284 00:19:54,500 --> 00:19:58,166 - Edo ergelarena egiten ari zara. - Egia esan, ez bata ez bestea. 285 00:19:58,666 --> 00:20:01,833 Zurekin hitz egiteko etorri naiz, aspaldiko operazio bati buruz, 286 00:20:01,833 --> 00:20:04,916 - duela hainbat urtetakoa. Zer...? - Kaka zaharra. 287 00:20:08,166 --> 00:20:09,291 Zer kolorekoa da? 288 00:20:13,416 --> 00:20:14,250 Urdina? 289 00:20:15,916 --> 00:20:21,041 Oso berria zara. Bestela, agentziak emandako pasaporte beltza izango zenuke, 290 00:20:21,541 --> 00:20:24,041 immunitate diplomatikoa izateko. 291 00:20:25,791 --> 00:20:26,708 Ez nekien hori. 292 00:20:27,291 --> 00:20:28,333 - Biluztu ezazue. - Zer? 293 00:20:29,125 --> 00:20:32,625 Zer? Egon segundo bat. Zer egingo duzue? Kontuz, mutilak. 294 00:20:35,916 --> 00:20:39,083 Arraioa. Ez! Aizue, traje berria da. Zer gertatzen da? 295 00:20:39,083 --> 00:20:43,625 Hori jakin nahi dut nik. Zu ez zara operazio bati buruz hitz egiteko etorri. 296 00:20:43,625 --> 00:20:48,125 Gu ikertzeko etorri zara. Beraz, gure etsaia zara. Baina hanka sartu duzu. 297 00:20:48,125 --> 00:20:50,666 Ezkutuko identitate eta pasaporte diplomatikorik gabe, 298 00:20:50,666 --> 00:20:54,333 Yemengo poliziak espiatzeagatik atxilotu eta buruan tiro egingo dizu. 299 00:20:54,333 --> 00:20:57,666 Pasaporte beltz batekin, ordea, deportatuko zintuzkete. 300 00:20:57,666 --> 00:21:00,958 Baina hegazkina hartu aurretik esan behar zizuten hori. 301 00:21:02,208 --> 00:21:05,166 - Lanean etsaiak egin dituzu jada? - Badirudi baietz. 302 00:21:05,166 --> 00:21:08,958 - Hemen seguru ez duzula lagunik. - Ados. Itxaron. 303 00:21:09,458 --> 00:21:12,458 Beraz, hau egingo dugu. 304 00:21:13,916 --> 00:21:16,458 Nire ezkutuko basean zer egiten duzun esango didazu, 305 00:21:16,458 --> 00:21:20,250 edo Yemengo poliziak zure jarduera gaiztoaren berri izango du. 306 00:21:20,250 --> 00:21:23,958 Mutur batetik akuilu bat eta bestetik bala bat sartuko dizute. 307 00:21:24,583 --> 00:21:25,625 Ez, ez, ez. 308 00:21:26,708 --> 00:21:27,541 Arraioa! 309 00:21:28,291 --> 00:21:31,833 Jainkoa! Egia esaten ari naiz! Estortsio-gutun bat topatu dut, 310 00:21:31,833 --> 00:21:36,708 zuk zuzendutako operazio madarikatu batekin lotuta. Itxaron, entzudazu. 311 00:21:36,708 --> 00:21:39,625 Nire lehen astea da. Zuzenbide fakultatean eman zidaten lana. 312 00:21:39,625 --> 00:21:41,541 Soldata handiei uko egin nien 313 00:21:41,541 --> 00:21:44,000 estimulazio-premia patologikoa dudalako. 314 00:21:44,000 --> 00:21:47,458 Ziurrenik, aita Afganistanen galdu nuelako. Amak oraindik ez du ahaztu. 315 00:21:47,458 --> 00:21:50,166 Geroztik, ihesean nabil, 316 00:21:50,166 --> 00:21:53,833 nire pentsamenduekin bost minutu baino gehiago igarotzearen beldur. 317 00:21:53,833 --> 00:21:58,416 Beraz, gauza interesgarriez hitz egin zidaten eta pentsatu nuen: "Ze arraio". 318 00:21:58,416 --> 00:22:02,125 Eta ze arraio. Egunen batean, agian, aita nitaz harro egongo da. 319 00:22:02,125 --> 00:22:06,375 Beti lortu izan dut nahi dudana gauzak egiten baneki bezala jokatzen, 320 00:22:06,375 --> 00:22:08,916 baina barkatu; argi dago 321 00:22:08,916 --> 00:22:13,208 ez ditudala ondo neurtu agentzian jokabide hori erabiltzearen ondorioak. 322 00:22:19,208 --> 00:22:20,291 Zein da operazioa? 323 00:22:22,166 --> 00:22:24,916 PW Harakina. Aktiboak Max Meladze du izena. 324 00:22:24,916 --> 00:22:26,541 Estortsio-gutuna idatzi zigun. 325 00:22:29,458 --> 00:22:30,500 Aska ezazue. 326 00:22:38,500 --> 00:22:40,291 Bai, gainean txiza egin dut. 327 00:22:40,833 --> 00:22:43,333 Zorionak. Zuen lanean onak zarete. 328 00:22:44,416 --> 00:22:46,041 Inoiz ez naiz Meladzerekin egon. 329 00:22:46,041 --> 00:22:47,458 Baina gogoratzen duzu. 330 00:22:48,041 --> 00:22:48,875 Nolabait. 331 00:22:49,416 --> 00:22:52,041 Behin, haren informazio-iturriak erabili nituen. 332 00:22:52,541 --> 00:22:55,333 Ondo gogoratzen badut, aktibo baliotsua zen. 333 00:22:55,333 --> 00:22:58,708 Errusiako mafiaren goi-mailako aktorea Bielorrusian. 334 00:22:58,708 --> 00:23:02,041 Ondo konektatuta zegoen Errusiako inteligentziarekin. 335 00:23:02,541 --> 00:23:05,833 - Nor zen haren arduraduna? - Barkatu, ez dut gogoratzen. 336 00:23:06,333 --> 00:23:09,291 Aspaldi izan zen. Operazio ugari gauzatu ditut geroztik. 337 00:23:09,291 --> 00:23:11,333 Baina aktibo oso garrantzitsua zen. 338 00:23:11,833 --> 00:23:14,666 Norbaitek halako neska bat ezkutatu izana 339 00:23:14,791 --> 00:23:16,333 beldurtzeko moduko kontua da. 340 00:23:16,333 --> 00:23:20,083 Entzun, barkatu galdeketa fisikoagatik. 341 00:23:20,583 --> 00:23:22,791 - Bai. - Haserre egoteko modukoa da. 342 00:23:22,791 --> 00:23:25,416 Nire ustez, komunikazio-arazo bat izan dugu, 343 00:23:25,416 --> 00:23:30,125 eta zuk zerbitzu sekretuekin harremanak izateko protokoloen garrantzia ikasi duzu. 344 00:23:30,125 --> 00:23:33,708 Langleyn torturari buruz ez hitz egiteko esan nahi didazu? 345 00:23:33,708 --> 00:23:37,208 Haiz zuzen. Batzuk poztu egingo balira ere. 346 00:23:37,750 --> 00:23:42,000 Bai. Hala ere, gauzak bere onera ekartzea espero dut. 347 00:23:42,916 --> 00:23:46,416 CIAn lan egitea aulkiaren joko amaiezin batean egotea bezalakoa da. 348 00:23:46,416 --> 00:23:51,000 Denek jakin nahi dute nork izango duen eserlekua musika gelditzen denean. 349 00:23:51,000 --> 00:23:55,583 Eta eserlekua bermatzeko modurik onena ondokoa desgaitzea da. 350 00:23:56,541 --> 00:23:59,708 Gauzek nola funtzionatzen duten jakin gabe jokatzen baduzu, 351 00:24:00,208 --> 00:24:01,541 arazoak izango dituzu. 352 00:24:02,500 --> 00:24:04,500 Azazkala galtzea baino arazo handiagoak? 353 00:24:04,500 --> 00:24:07,750 Azazkalak berriz hazten dira. Bidaia ona izan. 354 00:24:08,791 --> 00:24:10,958 Eta kontuz ibili Yemengo poliziarekin. 355 00:24:16,875 --> 00:24:18,083 HEGAZKINERA IGOTZEN 356 00:24:40,541 --> 00:24:41,375 Zelan joan da? 357 00:24:58,000 --> 00:24:59,541 Ezin dut ezer kontatu. 358 00:25:00,291 --> 00:25:02,375 - Zer? - Ezin dudala ezer kontatu. 359 00:25:02,375 --> 00:25:06,083 - Tira, motel. Utzidazu lo egiten. - Eta jantzi horiek? 360 00:25:08,333 --> 00:25:09,458 Trajea hautsi zait. 361 00:25:12,625 --> 00:25:15,000 Eta itxura horrekin hegazkina hartzen utzi dizute? 362 00:25:16,750 --> 00:25:19,291 Segurtasun eskaseko herrialde batean izango zen. 363 00:25:19,291 --> 00:25:23,166 - Hirugarren mundukoa agian? - Hitz egin ezin dudala esan dizut. 364 00:25:26,416 --> 00:25:28,125 - Zer gertatzen da? - Jainkoa. 365 00:25:28,125 --> 00:25:31,791 - Owen kakaztuta egon da nonbait. - Gustatzen zaio kakaztuta egotea. 366 00:25:31,791 --> 00:25:34,916 - Hau ez zaio gustatu. - Lo egiten utziko didazue? 367 00:25:35,583 --> 00:25:36,666 Zer gertatu zaizu? 368 00:25:37,791 --> 00:25:39,125 Ezin dizuet kontatu. 369 00:25:40,125 --> 00:25:41,083 Baina ondo nago. 370 00:25:42,500 --> 00:25:43,708 Ez duzu itxura onik. 371 00:25:49,458 --> 00:25:50,291 Tira. 372 00:25:50,791 --> 00:25:52,708 Zer...? Zer egiten ari zara? 373 00:25:55,041 --> 00:25:56,041 Bihozbera izaten. 374 00:25:58,250 --> 00:26:00,000 Tira. Etorri hona. 375 00:26:00,708 --> 00:26:04,666 - Ez dut arropa zimurtu nahi. - Neska gazte batek ez luke hori esango. 376 00:26:09,083 --> 00:26:10,083 Berandu nabil. 377 00:26:11,083 --> 00:26:13,250 Deitu hitz egin nahi baduzu. Ados? 378 00:26:13,250 --> 00:26:14,250 Eskerrik asko. 379 00:26:17,000 --> 00:26:17,833 Ondo zaude? 380 00:26:19,833 --> 00:26:20,666 Orain, bai. 381 00:26:21,958 --> 00:26:23,458 Eta orain, ospa nire logelatik. 382 00:26:24,375 --> 00:26:26,333 Ondo da. Egin ezazu lo. 383 00:26:34,041 --> 00:26:35,041 Ez. 384 00:26:44,333 --> 00:26:46,958 - Bai? - Zuzendari juridikoaren dei bat duzu. 385 00:26:48,166 --> 00:26:49,416 Non demontre zaude? 386 00:26:59,708 --> 00:27:01,375 - Kaixo. - Zer moduz Yemenen? 387 00:27:03,541 --> 00:27:05,458 Ondo. Baina ez zuei esker. 388 00:27:06,500 --> 00:27:10,375 Begira, ez dut hasiberri-sariren bat ordaintzeko arazorik. 389 00:27:10,375 --> 00:27:15,166 Baina zuetako batek berriz ziria sartzen badit, arazoak izango ditu. 390 00:27:18,375 --> 00:27:22,041 Orain, gora noa. Zuzendari juridikoak nire beharra du. Berriz. 391 00:27:24,166 --> 00:27:25,000 Topa. 392 00:27:26,416 --> 00:27:30,000 201 fitxategia ez badugu, ezingo dugu jakin nor zen Meladzeren arduraduna. 393 00:27:30,500 --> 00:27:34,000 Baina Gilbane agenteak Max aktibo bat zela baieztatu badu, 394 00:27:34,000 --> 00:27:36,750 mehatxua kontuan hartu behar dugula uste dut. 395 00:27:37,625 --> 00:27:40,541 - Ez nizun Yemenera joateko eskatu. - Bai, jauna. 396 00:27:41,958 --> 00:27:45,125 Beharrezkoa zela uste nuen eta nire irizpideari jarraitu diot. 397 00:27:45,625 --> 00:27:49,208 Iniziatiba balioesten duen liderra zinela imajinatu dut, 398 00:27:49,208 --> 00:27:51,416 baina baimena eskatzea nahi baduzu... 399 00:27:51,416 --> 00:27:53,041 Ez. Iniziatiba ona da. 400 00:27:54,916 --> 00:27:55,750 Lan ederra. 401 00:27:57,166 --> 00:27:58,000 Eskerrik asko. 402 00:28:00,291 --> 00:28:01,916 Zer gertatu zaizu eskuan? 403 00:28:07,041 --> 00:28:08,666 Autoaren atean harrapatu dut. 404 00:28:13,500 --> 00:28:15,875 Zoaz Phoenixera. Hitz egin Meladzerekin. 405 00:28:16,375 --> 00:28:17,208 Bai, jauna. 406 00:28:23,625 --> 00:28:24,458 Orain? 407 00:28:26,083 --> 00:28:28,750 Jauna, nire eguna duela hiru egun hasi zen. 408 00:28:31,375 --> 00:28:33,166 Primeran. Phoenixera, orduan. 409 00:28:39,583 --> 00:28:41,541 Zer esan diezadakezu Max Meladzeri buruz? 410 00:28:42,250 --> 00:28:45,250 Fidantzarik gabe dago hilketaren bortizkeria-maila dela eta. 411 00:28:45,250 --> 00:28:48,708 - Nor hil zuen? - Kamioilari bat, Salvatore Kwitny. 412 00:28:49,291 --> 00:28:53,208 Poliziak uste du tipoaren kamioiak droga saltzeko erabiltzen zituela. 413 00:28:55,541 --> 00:28:57,791 Zergatik interesatzen zaio CIAri? 414 00:28:57,791 --> 00:29:01,791 Ezin dut esan, baina haren fitxategiaren kopia digital bat behar dut, 415 00:29:01,791 --> 00:29:04,750 eta bilketa-areto pribatu bat. Entzulerik eta kamerarik gabe. 416 00:29:45,833 --> 00:29:46,666 Hasiko gara? 417 00:29:51,750 --> 00:29:52,833 Nor zara? 418 00:29:52,833 --> 00:29:56,125 Owen Hendricks naiz. CIAren departamentu juridikotik nator. 419 00:29:56,625 --> 00:29:57,750 Zure gutuna jaso dugu. 420 00:29:59,791 --> 00:30:02,291 - Bazen garaia. - Lanpetuta gabiltza. 421 00:30:02,291 --> 00:30:06,083 Badakizu agentziari mehatxu egitea krimena dela? 422 00:30:06,666 --> 00:30:07,875 Gauza asko dakizkit. 423 00:30:08,875 --> 00:30:11,083 Zuk baino gehiago, hori argi dago. 424 00:30:14,208 --> 00:30:16,708 Zenbat denbora daramazu? Aste batzuk? 425 00:30:17,208 --> 00:30:21,250 - Badakizu fotokopiagailua erabiltzen? - Ez gaude hemen nitaz hitz egiteko. 426 00:30:21,250 --> 00:30:25,166 - Zer gertatu zaizu eskuan? - Autoaren atean harrapatu dut. 427 00:30:26,625 --> 00:30:32,125 Gezurra. Azazkal mordoa atera dut eta badakit hatzei geratzen zaien itxura. 428 00:30:34,666 --> 00:30:36,000 Harro zaudela dirudi. 429 00:30:36,000 --> 00:30:38,666 Ez da harro egotekoa? Batzuk CIArentzat atera nituen. 430 00:30:38,666 --> 00:30:41,500 Hori da kontatzeko prest zaudena? 431 00:30:41,500 --> 00:30:42,416 Ez. 432 00:30:43,458 --> 00:30:47,750 - Orduan, pozik zaude agentzian? - Oso. Nor zen zure arduraduna? 433 00:30:48,250 --> 00:30:51,500 Galdera okerra. Orain, badakit niri buruzko fitxategirik ez duzula. 434 00:30:51,500 --> 00:30:55,250 Horrek esan nahi du ez dakizula zer dakidan edo nor salatu dezakedan. 435 00:30:56,666 --> 00:30:59,833 Agian. Baina laster jakingo dut. 436 00:30:59,833 --> 00:31:02,041 Nik esaten badizut soilik, eta ez dut egingo... 437 00:31:03,000 --> 00:31:05,000 niretzat zerbait egiten ez baduzu. 438 00:31:06,166 --> 00:31:08,541 - Nork atera dizu azazkala? - Inork ez. 439 00:31:08,541 --> 00:31:10,750 CIAren dokumentu sekretuak ditut. 440 00:31:12,125 --> 00:31:13,375 Dokumentuak dituzu? 441 00:31:13,875 --> 00:31:16,666 Dokumentu ugari. Nork atera dizu azazkala? 442 00:31:19,500 --> 00:31:22,875 Yemenen dagoen neska batek. Zuri buruz galdetzeko joan nintzen hara. 443 00:31:22,875 --> 00:31:27,000 "Neska". Konturatu gabe, informazio ugari ematen duzu. 444 00:31:28,041 --> 00:31:30,875 Harritzekoa da bidaia horretatik bizirik atera izana. 445 00:31:32,375 --> 00:31:34,208 Ez didazu konfiantzarik ematen 446 00:31:34,208 --> 00:31:36,791 eta ez dirudi hemendik aterako nauen abokatua zarenik. 447 00:31:36,791 --> 00:31:39,500 - Ez nago hemen zu askatzeko. - Jokoak. 448 00:31:40,083 --> 00:31:41,708 Aspertu naiz. 449 00:31:41,708 --> 00:31:45,458 - Esan nagusiari beste norbait bidaltzeko. - Itxaron. Utzidazu... 450 00:31:47,458 --> 00:31:51,125 Kaixo, barkatu, segundo bat, barkatu. Barkatu, andrea, mesedez. 451 00:31:56,625 --> 00:31:57,875 Emazkidazu dokumentuak. 452 00:31:57,875 --> 00:32:00,041 Egia esan baduzu, lagunduko dizut. 453 00:32:01,791 --> 00:32:03,041 Horrela bai. Ikusten? 454 00:32:03,541 --> 00:32:04,791 Hain zaila zen? 455 00:32:05,833 --> 00:32:08,833 - Kontsigna-biltegi batean daude. - CIAren dokumentu sekretuak 456 00:32:08,833 --> 00:32:11,083 kontsigna batean gorde dituzu, denen agerian? 457 00:32:11,083 --> 00:32:12,791 Arriskua gustatzen zait. 458 00:32:13,291 --> 00:32:15,083 Ziurtatu fitxategiak berehala. 459 00:32:15,083 --> 00:32:18,000 Deitu FBIren bulegora eta eskatu eskolta. 460 00:32:18,000 --> 00:32:18,916 Bai, jauna. 461 00:32:19,500 --> 00:32:22,500 - Kitchensen laguntza bidaliko dizut? - Ez, jauna. Ez dut behar. 462 00:32:23,541 --> 00:32:26,333 - Moldatuko naiz. - Ederto. Ez ezazu hanka sartu 463 00:32:33,125 --> 00:32:36,583 FBIren Phoenixeko Dibisiora deitu duzu. 464 00:32:36,583 --> 00:32:39,666 Luzapenik baduzu, edozein unetan markatu dezakezu. 465 00:32:39,666 --> 00:32:41,541 Ziber Dibisiorako, sakatu bat. 466 00:32:41,541 --> 00:32:44,083 Nazioarteko Operazioen Dibisiorako, sakatu bi. 467 00:32:44,083 --> 00:32:47,083 Gertakizun Kritikoei Erantzuteko Talderako, sakatu hiru. 468 00:32:47,083 --> 00:32:50,041 Krimenak Ikertzeko Dibisiorako, sakatu lau. 469 00:32:50,041 --> 00:32:52,833 Lau sakatu duzu: Krimenak Ikertzeko Dibisioa. 470 00:32:52,833 --> 00:32:54,458 Ikertzaile guztiak lanpetuta... 471 00:32:54,458 --> 00:32:55,458 Kaka zaharra. 472 00:33:16,666 --> 00:33:19,291 Hainbat modutan uler dezakegu enpatia. 473 00:33:20,291 --> 00:33:23,333 Lehenengoa, enpatia eta sinpatia bereiztea da... 474 00:33:37,875 --> 00:33:38,875 Benetako psikopatetan... 475 00:33:38,875 --> 00:33:40,125 Nor da tipo hori? 476 00:33:40,125 --> 00:33:43,500 ...enpatia kontrolatzen duten burmuineko atalak ilunak dira. 477 00:33:52,250 --> 00:33:54,375 Psikopaten konexioak eskasak dira 478 00:33:54,375 --> 00:33:56,625 aurrealdeko kortex bentromedialaren, 479 00:33:57,291 --> 00:33:59,125 eginkizun hau duen burmuineko atalaren... 480 00:34:15,166 --> 00:34:16,416 Guk eramango dugu poltsa. 481 00:34:23,125 --> 00:34:26,958 Zein da zure plana, lagun? Ez duzu ihes egiteko aukerarik. 482 00:34:28,291 --> 00:34:29,666 Barkatu. Nor zarete? 483 00:34:29,666 --> 00:34:32,916 Poltsa hartuko duten tipoak gara. Ez al duzu pistola ikusi? 484 00:34:32,916 --> 00:34:34,083 Bai, ikusi dut. 485 00:34:34,083 --> 00:34:37,125 Baina ez da gaur ikusten dudan lehena... Atzo. 486 00:34:37,125 --> 00:34:39,916 Duela bi egun izan zen. Ezin dut kalkulurik egin. 487 00:34:39,916 --> 00:34:43,291 - Egun epiko eta arraro bat izan dut. - Lasai. Guk emango diogu amaiera. 488 00:34:43,291 --> 00:34:46,041 Ez, ondo nago. Ez nintzen kexuka ari. 489 00:34:46,041 --> 00:34:49,625 Ireki atea. Emaguzu poltsa eta, agian, etxera joaten utziko dizugu. 490 00:34:49,625 --> 00:34:51,708 Ezta pentsatu ere, lagun. Barkatu. 491 00:34:52,666 --> 00:34:55,250 Badakizu balek metala zeharkatzen dutela? 492 00:34:58,166 --> 00:35:00,333 Bai. Bai, badakit. 493 00:35:02,333 --> 00:35:04,041 Aizu, lasai! Lasai! Calmate! 494 00:35:04,041 --> 00:35:06,625 Ondo da, ulertu dut! Sartu. Ulertu dut. 495 00:35:07,666 --> 00:35:08,500 Ados. 496 00:35:16,333 --> 00:35:17,375 Kaka zaharra. 497 00:36:23,500 --> 00:36:25,208 Hori ez zait gustatu, lagun. 498 00:36:26,500 --> 00:36:28,666 Korrika egin behar izan dut, eta gorroto dut. 499 00:36:30,375 --> 00:36:31,208 Poltsa. 500 00:36:33,208 --> 00:36:34,041 Zoaz pikutara. 501 00:37:54,125 --> 00:37:55,250 Itxura latza duzu. 502 00:37:57,208 --> 00:37:59,125 Oka apur bat duzu... 503 00:38:06,875 --> 00:38:09,583 Hiltzeko zorian egon naiz mezulari gisa aritzeagatik. 504 00:38:10,083 --> 00:38:12,208 Nork sartuko luke azidoa poltsan? 505 00:38:13,375 --> 00:38:14,333 Biziraule batek. 506 00:38:16,291 --> 00:38:17,125 Eta nire dirua? 507 00:38:17,125 --> 00:38:20,458 Nire maletategian. Nor dira poltsa kentzen saiatu direnak? 508 00:38:20,458 --> 00:38:23,750 Haserre dauden lehiakide batzuk. Beraiena dela uste dute. 509 00:38:24,250 --> 00:38:26,666 Poliziari emango diot hemendik atera bezain laster. 510 00:38:26,666 --> 00:38:28,375 Benetan zara hain ergela? 511 00:38:29,375 --> 00:38:31,125 Ez diozu inori emango. 512 00:38:31,125 --> 00:38:33,416 Hemendik irteten zarenean, poltsa hartu 513 00:38:33,416 --> 00:38:36,041 eta aparkaleku amaierako zakarrontzi batean utziko duzu. 514 00:38:36,041 --> 00:38:38,458 Norbait bidaliko dut poltsa jaso eta ziurtatzeko. 515 00:38:38,458 --> 00:38:39,583 Zergatik egingo dut? 516 00:38:39,583 --> 00:38:42,625 Nik dudalako eragiteko ahalmena. Ez dakizu nor naizen, 517 00:38:42,625 --> 00:38:46,750 edo zer dakidan, Owen, eta horrek ikaratu beharko zintuzke. 518 00:38:47,375 --> 00:38:50,708 Arratsaldean, zure sare sozialak aztertzen ibili naiz. 519 00:38:51,208 --> 00:38:53,708 Milesker zure benetako izena emateagatik. 520 00:38:53,708 --> 00:38:55,250 Nor naizen ez du garrantzirik. 521 00:38:55,250 --> 00:38:59,291 Ez nago ados. Orain, unibertsitateaz geroztik egin duzun guztia ezagutzen dut. 522 00:38:59,791 --> 00:39:02,166 Zure bizileku guztiak, zure neska-lagun guztiak... 523 00:39:02,958 --> 00:39:07,375 Badakit zure aita hilerri militar batean ehortzita dagoela eta... 524 00:39:08,208 --> 00:39:10,208 denbora ugari pasatzen duzula bertan. 525 00:39:10,208 --> 00:39:12,666 Nik ez dut sare sozialik behar zu ezagutzeko. 526 00:39:13,208 --> 00:39:16,750 Atxiloketa-txostena irakurri dut. Zure etxearen argazkiak ikusi ditut. 527 00:39:17,416 --> 00:39:22,458 Bizitzarik gabe bizi den emakume bat zara. Argazki bat ere ez duzu etxeko hormetan. 528 00:39:22,458 --> 00:39:24,458 Ez duzu familiarik? Edo lagunik? 529 00:39:25,250 --> 00:39:26,208 Edo alaitasunik? 530 00:39:27,708 --> 00:39:30,875 Daukazun guztia kriminal bat izatea dela dirudi. 531 00:39:32,625 --> 00:39:34,833 Berdin dio nola bizi dudan nire bizitza. 532 00:39:35,333 --> 00:39:40,083 CIAren hamaika operazio sekretu ezagutzen ditut Bielorrusian eta Errusian, 533 00:39:40,083 --> 00:39:42,375 oso ondo konektatutako jendearekin. 534 00:39:42,375 --> 00:39:45,500 Agentziak nola edo hala ezkutuan mantendu nahiko lituzkeen gauzak. 535 00:39:45,500 --> 00:39:47,541 Beraz, hau egingo duzu. 536 00:39:47,541 --> 00:39:51,041 Langleyra itzuliko zara eta ziurtatuko duzu CIAren lehentasuna 537 00:39:51,041 --> 00:39:53,000 nire aurkako karguak kentzea dela. 538 00:39:53,708 --> 00:39:57,083 Norbaitek ni hiltzea errazagoa dela uste badu, 539 00:39:57,083 --> 00:40:01,166 ezer gertatzen bazait, prentsa-adierazpen bat aterako da 540 00:40:01,166 --> 00:40:04,958 hamarkada bateko ezkutuko operazioen xehetasun guztiekin. 541 00:40:04,958 --> 00:40:07,583 - Eta nori botako diote errua? - Ulertzen dut. 542 00:40:09,708 --> 00:40:11,166 Nagusiari deituko diot. 543 00:40:11,166 --> 00:40:12,083 Jainkoa! 544 00:40:12,625 --> 00:40:14,000 Ez. Owen. 545 00:40:15,041 --> 00:40:16,791 Ez diozu nagusiari deituko. 546 00:40:16,791 --> 00:40:19,375 Ez du honekin zerikusirik izateko asmorik izango. 547 00:40:19,375 --> 00:40:21,083 Zein txarra den ikusten duenean, 548 00:40:21,083 --> 00:40:24,000 edozer gauza egingo du kontu hau zure lepora lotzeko. 549 00:40:24,791 --> 00:40:28,500 Ez duzu zertan kontu honen albo-ondorio bat izan. 550 00:40:29,625 --> 00:40:31,708 Ez saiatu ni manipulatzen. Ez! 551 00:40:33,375 --> 00:40:35,250 Lanean dabilen abokatu bat baino ez naiz. 552 00:40:35,250 --> 00:40:38,166 Ez. Mina-eremu batean dagoen abokatu bat baino ez zara. 553 00:40:38,166 --> 00:40:39,500 Eta hori ere ez dakizu. 554 00:40:39,500 --> 00:40:41,625 Orduan, bai. Egizu egin beharrekoa. 555 00:40:41,625 --> 00:40:43,916 Egin estropezu, lehertu zeure burua, 556 00:40:43,916 --> 00:40:48,125 edo nire gidaritza onar dezakezu kontu honek eztanda egin ez diezazun. 557 00:40:50,666 --> 00:40:55,291 Zure izaera errukitsua hunkigarria da, baina argi dago laguntza ez dela zintzoa. 558 00:40:58,791 --> 00:41:01,291 Eta ez duzu eragiteko ahalmenik. 559 00:41:01,291 --> 00:41:02,541 - A, ez? - Ez. 560 00:41:03,791 --> 00:41:07,333 Mina-eremu batean banago (eta ez dut zure hipotesia sinetsi), 561 00:41:08,583 --> 00:41:12,000 zuk ere ni bizirik ateratzea behar duzu bizirauteko. 562 00:41:13,208 --> 00:41:16,625 Ni ikustean, opari bat bidali dizutela pentsatu duzu. 563 00:41:17,458 --> 00:41:21,541 Fotokopiagailua erabiltzen ere ez dakien unibertsitateko gazte bat. 564 00:41:22,041 --> 00:41:24,500 Gauzak zure erara egingo nituela pentsatu duzu, 565 00:41:24,500 --> 00:41:28,583 baina ez duzu kontuan hartu niri ez zaidala axola porrot egitea 566 00:41:28,583 --> 00:41:29,916 edo kinka larrian egotea. 567 00:41:29,916 --> 00:41:31,875 Egia esan, hori gustatzen zait. 568 00:41:32,958 --> 00:41:34,666 Horregatik altxatzen naiz egunero. 569 00:41:36,250 --> 00:41:37,791 Beraz, utzi jokoak. 570 00:41:40,125 --> 00:41:42,333 Nik behar zaitut eta zuk behar nauzu. 571 00:41:43,208 --> 00:41:44,583 Egin dezagun tratu bat. 572 00:41:48,083 --> 00:41:51,958 Ezta pentsatu ere. Hiltzaile bat zara. Zure laguntza behar dudan azken gauza da. 573 00:41:51,958 --> 00:41:54,583 Langleyra itzuliko naiz eta guztiaren berri emango dut. 574 00:41:54,583 --> 00:41:55,750 Kontaktuan egongo gara. 575 00:41:55,750 --> 00:41:57,041 - Ados. - Guardia! 576 00:41:57,041 --> 00:42:00,500 Egin hori, baina joan baino lehen, opari bat emango dizut. 577 00:42:03,291 --> 00:42:05,041 Nire arduraduna Ez Bob zen. 578 00:42:07,708 --> 00:42:11,791 - Zer da hori, asmakizun bat? - Ez, zure agentziak jakingo du nor den. 579 00:42:13,416 --> 00:42:14,250 Zorte on. 580 00:42:15,791 --> 00:42:17,125 Beharko duzu eta. 581 00:42:49,125 --> 00:42:52,458 Arratsaldean, zure sare sozialak aztertzen ibili naiz. 582 00:42:57,458 --> 00:43:00,708 Orain, unibertsitateaz geroztik egin duzun guztia ezagutzen dut. 583 00:43:10,208 --> 00:43:11,541 Zure bizileku guztiak. 584 00:43:20,916 --> 00:43:22,416 Zure neska-lagun guztiak. 585 00:43:41,791 --> 00:43:43,333 Barka... Segundo bat. 586 00:43:56,791 --> 00:43:58,541 O, ez. Ez. 587 00:43:59,583 --> 00:44:01,791 Ez, ez, ez. Zer... Zer ordu da? 588 00:44:02,541 --> 00:44:06,000 - Zer egun da? - Goizeko bederatziak dira. Osteguna. 589 00:44:07,791 --> 00:44:08,666 Kaka zaharra. 590 00:44:09,875 --> 00:44:10,708 Kaka zaharra. 591 00:44:12,583 --> 00:44:15,541 Gogoratzen dudan azken gauza da ni... Ni jaten ari... 592 00:44:19,291 --> 00:44:20,125 Bai. 593 00:44:20,833 --> 00:44:24,041 Basati horiek drogatu naute operazioa abiatu ahal izateko. 594 00:44:25,000 --> 00:44:25,958 Ezin dituzu gelditu? 595 00:44:25,958 --> 00:44:28,791 Ez, abian badago, kalteak kontrolatu baino ezin dut egin. 596 00:44:30,666 --> 00:44:32,625 Tira, lanpetuta ez zaudenez, 597 00:44:33,833 --> 00:44:36,666 "Ez Bob" izena esango banu, zer esango zenuke? 598 00:44:37,625 --> 00:44:38,458 Zer? 599 00:44:39,458 --> 00:44:43,125 Aizu, Ambien sandwich bat jan dut. Egin galdera motz eta errazak. 600 00:44:43,125 --> 00:44:44,416 Nor da Ez Bob? 601 00:44:45,000 --> 00:44:47,458 - Denek entzun dute Ez Bob izena. - Nik ez. 602 00:44:48,000 --> 00:44:50,083 Agentziako mito bat da. 603 00:44:50,083 --> 00:44:53,083 Operaziorik gogorrenak zuzendu eta dibisioburu gisa jubilatu zen. 604 00:44:53,083 --> 00:44:54,791 Zergatik deitzen diogu Ez Bob? 605 00:44:55,291 --> 00:44:59,750 Bob edo Robert pseudonimoa izen moduan erabiltzeari uko egin ziolako. 606 00:44:59,750 --> 00:45:02,916 Estortsio-gutunaren autoreak eman dit haren izena. 607 00:45:07,583 --> 00:45:09,291 - Hori gezurra da. - Ez. 608 00:45:09,291 --> 00:45:12,291 Aktiboek ez dituzte agente arduradunen benetako izenak ezagutzen, 609 00:45:12,291 --> 00:45:14,333 eta are gutxiago barne-mailako ezizenak. 610 00:45:14,333 --> 00:45:18,250 Denbora guztian esaten didate gauza horiek ezin dituela jakin, baina badakizki. 611 00:45:18,250 --> 00:45:21,500 - Orduan, zer egin behar dut? - Atera nire bulegotik. 612 00:45:21,500 --> 00:45:22,416 Janus. 613 00:45:22,416 --> 00:45:25,333 Nahikoa dut nire operazio-taldeko artaburuak kontrolatzearekin. 614 00:45:25,333 --> 00:45:28,541 Ez dut zure estortsio-kasuarekin inolako zerikusirik izan nahi. 615 00:45:28,541 --> 00:45:30,791 Tira. Ez da hainbesterako izango. 616 00:45:30,791 --> 00:45:33,458 Hemen dena da uste baino okerragoa, ergela. 617 00:45:34,583 --> 00:45:37,833 Ez Bob ez da CIAko agente ohi paregabe bat soilik. 618 00:45:37,833 --> 00:45:40,041 Une honetan, kabineteburua da... 619 00:45:41,166 --> 00:45:42,375 Presidentearentzat? 620 00:45:42,375 --> 00:45:45,166 Estatu Batuetako presidente madarikatuarentzat. 621 00:45:54,791 --> 00:45:56,375 Zer gertatu zen Phoenixen? 622 00:46:09,791 --> 00:46:10,625 Orduan? 623 00:46:16,458 --> 00:46:18,958 Max Meladzerekin elkarrizketa izan ondoren, 624 00:46:19,750 --> 00:46:22,416 estortsio-gutuna sinesgarritzat jo dut, 625 00:46:23,083 --> 00:46:25,916 eta ikertu behar dugula uste dut. 626 00:46:31,416 --> 00:46:32,250 Ados. 627 00:46:33,750 --> 00:46:34,875 Eman aurrerapenen berri. 628 00:47:01,666 --> 00:47:04,333 BEGIRA ZER IRITSI ZAIZUN! ZITAZIOA - VIOLET :) 629 00:47:04,875 --> 00:47:08,958 SENATUKO INTELIGENTZIA BATZORDEA DUCES TECUM ZITAZIOA 630 00:47:13,000 --> 00:47:16,000 MARICOPAKO KONDERRIA, ATXILOTZE-TXOSTENA MELADZE, MAXINE 631 00:47:17,625 --> 00:47:19,666 HILKETA PHOENIXEKO KAMIOI-GERALEKU BATEAN 632 00:47:45,666 --> 00:47:48,541 - Bai? - Galdera bat egingo dizut. 633 00:47:52,583 --> 00:47:55,083 Zintzoa bazara, eskaintza onartuko dut. 634 00:47:58,291 --> 00:47:59,500 Zer galdera? 635 00:48:02,458 --> 00:48:03,541 Zutaz fida naiteke? 636 00:48:05,958 --> 00:48:07,875 Gure interesak bat badatoz, bai. 637 00:48:07,875 --> 00:48:08,791 Bestela, ez. 638 00:48:11,125 --> 00:48:11,958 Aurrera. 639 00:49:22,416 --> 00:49:25,458 Azpitituluak: BeLarra