1 00:00:40,458 --> 00:00:43,875 Denok merezi dugu aukeraz beteriko mundu bat. 2 00:00:44,458 --> 00:00:46,375 Bakoitzak bere ametsak izan ditzan, 3 00:00:46,375 --> 00:00:48,250 nahi duena egin dezan, 4 00:00:48,250 --> 00:00:49,791 edonor maite dezan. 5 00:00:49,791 --> 00:00:52,958 Gure patua erabakitzeko ahalmena dugu, 6 00:00:54,041 --> 00:00:55,083 erabili... 7 00:00:55,083 --> 00:00:56,166 edo ez. 8 00:01:08,958 --> 00:01:12,083 {\an8}James Beauforten ahots-postontzia. Utzi zure mezua. 9 00:01:12,083 --> 00:01:16,750 James, ederra egin dut. Aita sutan jarriko da. 10 00:01:17,708 --> 00:01:20,250 Cyrilen etxean zaude? Ez dakit zer egin. 11 00:01:25,833 --> 00:01:28,458 Hor dator. 12 00:01:29,208 --> 00:01:30,875 Gaueko erregea. 13 00:01:31,708 --> 00:01:32,791 Handiena. 14 00:01:32,791 --> 00:01:34,208 Lerdenena. 15 00:01:34,208 --> 00:01:36,083 Emakume guztien ametsa. 16 00:01:37,083 --> 00:01:40,666 James... 17 00:01:40,666 --> 00:01:44,250 Beaufort! 18 00:01:46,916 --> 00:01:48,833 Uste bezain ondo egon da? 19 00:01:48,833 --> 00:01:51,291 Ez horrela hitz egin nire arrebaz. 20 00:01:53,625 --> 00:01:54,666 Lasai. 21 00:01:55,208 --> 00:01:56,833 - Aski da. - Kaka! 22 00:02:01,125 --> 00:02:03,625 Eman su! 23 00:02:13,666 --> 00:02:14,958 Kaixo, Lydia. 24 00:02:14,958 --> 00:02:16,625 Zure mira izan genuen bart. 25 00:02:16,625 --> 00:02:20,791 James, zure arreba etorri da eta umore txarrez dago. 26 00:02:20,791 --> 00:02:21,875 Lydia? 27 00:02:25,208 --> 00:02:26,291 Lyd, zer duzu? 28 00:02:28,000 --> 00:02:29,000 Hartu arnasa. 29 00:02:33,541 --> 00:02:34,750 Benetan? 30 00:02:34,750 --> 00:02:35,708 Aizu! 31 00:02:36,500 --> 00:02:38,000 Zer gertatzen da? 32 00:02:38,000 --> 00:02:39,166 Bat-batean sartu da. 33 00:02:40,166 --> 00:02:41,250 Abisatu gabe. 34 00:02:41,250 --> 00:02:42,416 Nor? 35 00:02:42,416 --> 00:02:44,625 Ruby. Ruby Bell. 36 00:02:44,625 --> 00:02:46,416 Prentsak akabatu egingo nau. 37 00:02:47,583 --> 00:02:50,166 Aitak ez dit beste eskandalu bat barkatuko. 38 00:02:51,375 --> 00:02:52,541 Hartu arnasa sakon. 39 00:02:52,541 --> 00:02:54,166 Astiro, hasi hasieratik. 40 00:02:54,166 --> 00:02:55,833 Zer gertatu da? 41 00:02:57,208 --> 00:02:59,500 Nor da Ruby Belll? 42 00:03:01,708 --> 00:03:05,416 LAU ORDU LEHENAGO 43 00:03:27,125 --> 00:03:28,125 Eseri nahi duzu? 44 00:03:28,125 --> 00:03:30,125 Bai, milesker. 45 00:03:33,833 --> 00:03:35,750 MAXTON HALL 10 KM 46 00:03:41,708 --> 00:03:43,333 - Kaixo, Sutton jauna. - Ruby! 47 00:03:44,000 --> 00:03:45,166 Ondo oporrak? 48 00:03:45,750 --> 00:03:48,875 Oxfordeko zerrendako liburuak birritan irakurri ditut. 49 00:03:49,541 --> 00:03:50,375 Orduan, ondo. 50 00:03:52,500 --> 00:03:54,083 Eta orain zure txanda da. 51 00:03:55,208 --> 00:03:57,291 Biografia bat idazteko adina dago hemen. 52 00:03:57,708 --> 00:03:59,958 Gomendio-gutun bat ez da arazorik. 53 00:04:05,875 --> 00:04:08,875 Denok merezi dugu aukeraz beteriko mundu bat. 54 00:04:09,375 --> 00:04:12,000 Eta hori posible den tokirik bada, 55 00:04:12,000 --> 00:04:13,708 Oxfordeko Unibertsitatea da. 56 00:04:14,500 --> 00:04:16,875 Mundua atsegina da han ikasi dutenentzat. 57 00:04:17,000 --> 00:04:19,625 Antolatu bezala irteten bada dena, 58 00:04:19,625 --> 00:04:22,625 365 egun pasa baino lehen, han egongo naiz. 59 00:04:23,833 --> 00:04:26,500 Maxton Hall da han sartzeko nire aukera. 60 00:04:29,541 --> 00:04:31,083 Ez da eskola arrunt bat, 61 00:04:32,000 --> 00:04:33,291 prestigiotsuena da. 62 00:04:39,291 --> 00:04:40,666 ONGI ETORRI 63 00:04:53,166 --> 00:04:54,333 Kaka! 64 00:05:02,125 --> 00:05:03,750 Hilabeteak dramatzat lanean 65 00:05:03,750 --> 00:05:05,958 dirulaguntza lortzeko. 66 00:05:06,791 --> 00:05:08,958 Ez dago halako askorik hemen. 67 00:05:12,083 --> 00:05:15,166 Beaufort familiak, adibidez, errege-familia batzuek baino 68 00:05:15,166 --> 00:05:17,500 botere eta diru gehiago du. 69 00:05:17,500 --> 00:05:18,875 Ate denak irekita dituzte. 70 00:05:25,041 --> 00:05:26,708 Britainia Handiko noblezia. 71 00:05:26,708 --> 00:05:28,916 Manchester Unitedeko entrenatzailearen semea. 72 00:05:28,916 --> 00:05:30,625 Dubaiko emirraren lehengusina. 73 00:05:30,625 --> 00:05:35,333 Denak daude hemen. Festa berberetara joaten dira, lan berdinak lortzen dituzte 74 00:05:35,333 --> 00:05:37,041 eta beren artean ezkontzen dira. 75 00:05:37,041 --> 00:05:39,375 Aberatsen mikrokosmosa da. 76 00:05:39,958 --> 00:05:41,708 Dirua eta influentziaz gain, 77 00:05:41,708 --> 00:05:44,375 nire ikaskideek uste berea dute nitaz. 78 00:05:44,375 --> 00:05:45,583 Ikusezina naiz. 79 00:05:46,750 --> 00:05:49,375 Laster konturatu nintzen onuragarria zela. 80 00:05:49,375 --> 00:05:53,541 Urtebetean Oxforden egon nahi badut, ezin dut hutsik egin. 81 00:05:53,541 --> 00:05:55,625 Batez ere hauen aurrean. 82 00:05:56,333 --> 00:05:58,666 Zenbat eta gutxiago nabarmendu, hobeto. 83 00:06:00,000 --> 00:06:02,500 - Entregatu duzu? - Oraintxe bertan. 84 00:06:02,500 --> 00:06:05,416 Sutton jaunari gomendio-gutuna eskatzea nuen nik ere. 85 00:06:05,416 --> 00:06:06,583 Itzela da. 86 00:06:06,583 --> 00:06:08,583 Campbell anderea ere ona da. 87 00:06:08,583 --> 00:06:11,375 - Ez zen urteko onena izan Oxforden? - Bai, 1890ean. 88 00:06:13,208 --> 00:06:17,583 Lin haiek bezalakoa zen, gurasoek lana galdu eta banandu ziren arte. 89 00:06:19,250 --> 00:06:21,000 Nola jasan zuen... 90 00:06:21,750 --> 00:06:22,875 Ideiarik ere ez. 91 00:06:25,250 --> 00:06:26,250 EGUNKARIA 92 00:06:26,250 --> 00:06:28,083 Hori aurkitu nuen Interneten. 93 00:06:29,750 --> 00:06:33,416 Baina gomendatu dizkiguzun justiziaren teoriari buruzko lanek 94 00:06:33,416 --> 00:06:36,541 hobeto islatzen dituzte Moralaren metafisika-ren oinarriak 95 00:06:36,541 --> 00:06:37,750 DOKUMENTUAK EMAN 96 00:06:37,750 --> 00:06:41,250 - eta Arrazoi praktikoaren kritika-renak. - Mila esker. Bai. 97 00:06:41,250 --> 00:06:42,875 Horregatik esaten dut hau. 98 00:06:42,875 --> 00:06:44,625 Honako hau... 99 00:06:46,916 --> 00:06:49,250 zuen aitona-amonen Google da. 100 00:06:50,500 --> 00:06:53,208 Kantengana itzuliz, Smith jauna, zer iritzi duzu? 101 00:06:53,208 --> 00:06:55,041 Kantek esan zuen: 102 00:06:55,041 --> 00:06:58,291 "Ez egin inori zuri egitea nahi ez duzunik". 103 00:06:58,291 --> 00:07:00,250 Hori Biblia da, ez Kant. 104 00:07:03,000 --> 00:07:06,166 Agian Kanten inperatibo kategorikoak esan nahi duena da 105 00:07:06,166 --> 00:07:09,125 gure ekintzen ondorioei ez erreparatzeko, 106 00:07:09,125 --> 00:07:10,833 ondo badatorkigu. 107 00:07:13,791 --> 00:07:14,791 Bell andereñoa? 108 00:07:15,458 --> 00:07:18,916 Arrazoia zen Kanten filosofiaren muina. Ez sentimenduak. 109 00:07:19,916 --> 00:07:22,666 Orduan, Kant ez da guk uste bezain garrantzitsua. 110 00:07:23,666 --> 00:07:28,041 Gizakiok arrazoia erabili dezakegu, baina sentimenduen arabera jarduten dugu. 111 00:07:32,750 --> 00:07:34,416 Horregatik da interesgarria. 112 00:07:34,416 --> 00:07:38,083 Aukera bakarra ez egoteak ematen dio garrantzia moralari. 113 00:07:38,625 --> 00:07:39,791 Bai. 114 00:07:39,791 --> 00:07:40,916 Hori da. 115 00:07:41,416 --> 00:07:42,291 Ongi da... 116 00:07:43,125 --> 00:07:44,458 Hurrengo kapitulura. 117 00:07:51,666 --> 00:07:54,083 Ongietorri festa etzi da. 118 00:07:54,083 --> 00:07:57,666 Elektrikari eta catering-enpresa apetatsuekin 119 00:07:57,666 --> 00:07:59,625 hitz egiten eman dut uda erdia. 120 00:07:59,625 --> 00:08:01,666 Ez ahaztu DJ txolinez. 121 00:08:01,666 --> 00:08:03,583 Erretzen ez duenari deitu behar diogu. 122 00:08:03,583 --> 00:08:05,916 Dena gure espedienteagatik. 123 00:08:05,916 --> 00:08:07,041 Kaka. 124 00:08:07,041 --> 00:08:08,291 Zer? 125 00:08:08,291 --> 00:08:09,583 Gauza bat ahaztu dut. 126 00:08:09,583 --> 00:08:11,958 Sutton jaunarekin hitz egin behar dut. 127 00:08:13,041 --> 00:08:13,875 Ongi da. 128 00:08:34,541 --> 00:08:35,750 Barkatu... 129 00:08:42,666 --> 00:08:43,666 Ruby, nik... 130 00:08:46,833 --> 00:08:47,875 Ruby, nik... 131 00:08:51,416 --> 00:08:52,833 Azaldu dezaket... 132 00:08:53,750 --> 00:08:57,250 Ez da zuk uste duzuna. Ruby! 133 00:09:04,250 --> 00:09:09,500 {\an8}Maxton Hall GURE ARTEKO MUNDUA 134 00:09:10,083 --> 00:09:14,750 MONA KASTEN-EN SAVE ME ELEBERRIAN OINARRITUTA 135 00:09:38,416 --> 00:09:39,666 Itxaron hemen, Percy. 136 00:09:39,666 --> 00:09:41,291 Laster itzuliko naiz. 137 00:09:49,916 --> 00:09:51,791 Ruby? Ondo zaude? 138 00:09:54,708 --> 00:09:55,708 Ruby. 139 00:09:57,041 --> 00:10:00,833 Seihileko honetako ekitaldi batzordearen lehen bilera da hau. 140 00:10:00,833 --> 00:10:03,583 Zer moduz doa ongietorri festaren antolaketa? 141 00:10:03,583 --> 00:10:05,833 - Posterrak jarrita daude. - Primeran. 142 00:10:06,375 --> 00:10:09,125 Segurtasunekoekin eta teknikariekin hitz egin dut. 143 00:10:09,125 --> 00:10:12,666 Promozio-bideorako proiektorea eta pantaila ekarriko dituzte. 144 00:10:13,791 --> 00:10:15,083 Kieran? 145 00:10:15,083 --> 00:10:17,875 Dronearekin grabatu ditut eszena batzuk. 146 00:10:17,875 --> 00:10:19,041 Oso ondo. 147 00:10:24,250 --> 00:10:27,500 Lexingtonek lacrosse taldea promozio-bideoan sartu nahi du 148 00:10:27,500 --> 00:10:31,083 jarraian hiru txapelketa irabazi dituelako. Argazkiak nire esku. 149 00:10:32,166 --> 00:10:34,166 Promozio-bideoa itzela izango da. 150 00:10:34,166 --> 00:10:36,833 James Beaufort izerditan blai. 151 00:10:46,666 --> 00:10:48,791 - Zer? - James Beaufort zuri begira dago. 152 00:10:54,000 --> 00:10:55,041 Ez da egia. 153 00:10:56,166 --> 00:10:58,500 Bai. Zureganantz dator. 154 00:11:00,375 --> 00:11:04,416 James Beaufortek aberatsen akats guztiak ditu. 155 00:11:04,416 --> 00:11:07,875 Pribilegio neurrigabeak, harrotasuna eta ezjakintasuna. 156 00:11:07,875 --> 00:11:08,958 Kaixo. 157 00:11:08,958 --> 00:11:12,750 Orain arte, jendez betetako gela batek banandu izan gaitu beti. 158 00:11:12,750 --> 00:11:14,750 Hitz egin dezaket zuen lagunarekin? 159 00:11:15,541 --> 00:11:16,750 Noski. 160 00:11:25,541 --> 00:11:26,541 Ongi da. 161 00:11:42,541 --> 00:11:44,000 Robin, ezta? 162 00:11:45,208 --> 00:11:48,458 - Ruby. - Hori da, banekien R hizkiaz hasten zela. 163 00:11:48,458 --> 00:11:49,583 Zuk ezagutzen nauzu. 164 00:11:50,666 --> 00:11:52,333 Zure izenaz ari bazara, bai. 165 00:11:53,291 --> 00:11:54,541 Lydiaren neba naiz. 166 00:11:54,541 --> 00:11:56,458 Zure filosofia eskolan dago. 167 00:11:59,166 --> 00:12:00,458 Hartu ezazu hau. 168 00:12:03,041 --> 00:12:04,250 Eta gogoratu. 169 00:12:05,208 --> 00:12:07,833 Suttonen bulegoan ez duzu ezer ikusi. 170 00:12:15,500 --> 00:12:17,125 Ez dizugu gehiago eskainiko. 171 00:12:17,125 --> 00:12:19,583 Bikoitza nahi baduzu, isildu urtea bukatu arte. 172 00:12:20,375 --> 00:12:21,291 Alajaina! 173 00:12:24,750 --> 00:12:26,958 Uste nuena baino kirtenagoa zara. 174 00:12:28,750 --> 00:12:29,750 Zaude. 175 00:12:29,750 --> 00:12:31,041 Ez dugu bukatu. 176 00:12:32,291 --> 00:12:34,583 Maserati eta Fabergé bat eskainiko dizkidazu? 177 00:12:35,500 --> 00:12:37,750 Badakit dirua behar duzula. 178 00:12:39,833 --> 00:12:41,666 Bizkar-zorro bat erosteko edo. 179 00:12:42,791 --> 00:12:45,916 17 libera eta 28 penny dauzkat diru-zorroan. 180 00:12:45,916 --> 00:12:47,333 Behar baino gehiago. 181 00:12:49,000 --> 00:12:50,958 Kafetegirako eskudirua behar duzu? 182 00:12:52,875 --> 00:12:54,041 Ez? 183 00:12:54,041 --> 00:12:56,833 Ba sartu dirua zure funts fiduziarioan. 184 00:12:58,041 --> 00:12:59,208 Benetan ari zara? 185 00:13:45,041 --> 00:13:47,500 LIN Zer gertatu da lehen? Zer nahi zuen? 186 00:13:49,083 --> 00:13:53,583 Ni umiliatzea? Ez dut bere dirurik behar. Neurea irabazten dut. 187 00:13:55,791 --> 00:13:58,000 Elkar orekatzen dugu ahizpa gisa. 188 00:13:58,000 --> 00:14:00,750 - Zu aberatsa eta ni polita. - Eta matematika eskola? 189 00:14:00,750 --> 00:14:04,750 Victorrek Tinder hitzordu bat antolatu dio Wemsey andereñoari, 190 00:14:04,750 --> 00:14:05,708 goiz atera gara. 191 00:14:06,500 --> 00:14:10,000 Badakit momentu hauetan zure eskola zaharraren mira duzula. 192 00:14:18,916 --> 00:14:20,250 Barregarria izan da. 193 00:14:20,250 --> 00:14:22,333 - Kaixo. - Kaixo, nire iratxoak! 194 00:14:22,333 --> 00:14:24,958 Eman bi minutu, aitaren batean aldatuko naiz. 195 00:14:24,958 --> 00:14:26,791 Ez joan. Laster afalduko dugu. 196 00:15:07,833 --> 00:15:09,166 Zaude, kalabazina! 197 00:15:20,458 --> 00:15:21,458 Eta? 198 00:15:22,750 --> 00:15:23,916 Polita da. 199 00:15:24,541 --> 00:15:25,458 Tristea eta polita. 200 00:15:26,000 --> 00:15:29,125 Zure adinarekin irakurri nuen eta mundua aldatu zidan. 201 00:15:29,958 --> 00:15:31,583 Zer moduz Death Note? 202 00:15:34,583 --> 00:15:36,708 - Erdian zoaz oraindik? - Barkatu? 203 00:15:36,708 --> 00:15:39,750 Hilabete behar izan dut nola irakurri ulertzeko. 204 00:15:39,750 --> 00:15:41,083 Nahikoa egin dut. 205 00:15:41,083 --> 00:15:43,958 Joycenaren ostean, behintzat ez ditu mila orri. 206 00:15:46,833 --> 00:15:48,666 - Ta-txan! - Alajaina! 207 00:15:48,666 --> 00:15:50,708 Ember, ederra zaude. 208 00:15:50,708 --> 00:15:52,000 Bai, betidanik. 209 00:15:52,000 --> 00:15:54,250 - Soinekoa gustatzen? - Oso polita da. 210 00:15:54,250 --> 00:15:57,750 Ez dut bukatu, baina ondo geratuko da. Begizta batekin edo... 211 00:15:57,750 --> 00:15:58,875 Zaude... 212 00:15:59,416 --> 00:16:00,583 Blusa hori nirea da. 213 00:16:00,583 --> 00:16:03,916 Hamabost urtez izan duzu. Jaraunsteko ordua da. 214 00:16:06,916 --> 00:16:07,750 Ongi da. 215 00:16:09,333 --> 00:16:12,791 Topa gure alaba lapur trebeengatik. 216 00:16:14,833 --> 00:16:16,250 Nola atera gara hain ondo? 217 00:16:28,250 --> 00:16:30,541 Aita ez da goiko pisuan egon urteetan. 218 00:16:31,166 --> 00:16:33,666 Aseguru-etxeak emandako aulki-igogailua 219 00:16:33,666 --> 00:16:35,666 hilabete gutxira hondatu zen. 220 00:16:36,333 --> 00:16:39,583 Gogaituta egongo da, baina ez da inoiz kexatzen. 221 00:16:40,458 --> 00:16:43,041 Ez daki berria erosteko aurrezten ari naizela. 222 00:16:46,833 --> 00:16:49,000 IGOERA LEUNA 223 00:17:44,541 --> 00:17:47,125 Nire dokumentuak behar ditut, jauna. 224 00:17:48,666 --> 00:17:50,000 Bai, noski. 225 00:17:54,875 --> 00:17:56,666 Idatzi dut gutuna. 226 00:18:04,791 --> 00:18:06,416 Dokumentuak baino ez, mesedez. 227 00:18:14,125 --> 00:18:17,000 Ez dut gezurrik idatzi. 228 00:18:20,166 --> 00:18:22,666 Zure bizitza pribatua ez da nire kontua. 229 00:18:24,250 --> 00:18:25,791 Baina argitara ateratzen bada, 230 00:18:26,958 --> 00:18:28,916 gutun horrek ez du baliorik. 231 00:18:38,041 --> 00:18:39,458 Aurkituko dut norbait. 232 00:18:49,166 --> 00:18:50,708 Eskatu berriz Sutton... 233 00:18:50,708 --> 00:18:54,000 Dokumentuz nahasi naiz eta orain ez dauka astirik. 234 00:18:54,000 --> 00:18:55,916 - Txorakeriak. - Nire errua izan da. 235 00:18:56,458 --> 00:18:58,666 Beaufortekin egon zinenetik arraro zaude. 236 00:18:58,666 --> 00:19:00,666 Zer gertatu zen bion artean? 237 00:19:00,666 --> 00:19:01,750 Ezer ez. 238 00:19:02,291 --> 00:19:03,291 Ezertxo ere ez. 239 00:19:04,416 --> 00:19:08,833 Inork ez du Lexington zuzendariari gomendio-gutunik eskatzeko adorerik izan. 240 00:19:09,291 --> 00:19:10,583 Hobe niretzat. 241 00:19:25,458 --> 00:19:28,625 - Negoziatu dezagun. - Ohitura bilakatuko da hau? 242 00:19:30,708 --> 00:19:33,375 - Ni erosten... - Ez egin Ama Teresaren plantak. 243 00:19:33,375 --> 00:19:35,625 Zer nahi duzu nire familiarengandik? 244 00:19:38,333 --> 00:19:42,291 Momentu honetan urruntze-agindu batekin nahikoa nuke. 245 00:19:42,291 --> 00:19:46,541 Ama Teresak dirua hartu eta behartsuei emango lieke. 246 00:19:47,583 --> 00:19:49,083 Barregarria iruditzen zaizu? 247 00:19:50,416 --> 00:19:52,041 Denok dugu prezio bat. 248 00:19:54,083 --> 00:19:55,291 Zein da zurea? 249 00:20:11,666 --> 00:20:12,833 Zertan zabiltza? 250 00:20:12,833 --> 00:20:16,000 Abentura bat eskolako mutil lerdenenarekin? 251 00:20:21,333 --> 00:20:23,875 Zeure burua prostituitzen duzun lehen aldia da? 252 00:20:24,583 --> 00:20:28,500 Ez nuen dirurik onartzeko asmorik, badakit ez duzula asko. 253 00:20:29,791 --> 00:20:31,208 Joan pikutara, Beaufort. 254 00:20:32,000 --> 00:20:34,875 Horrela hitz egiten duzu larrua jotzean? 255 00:20:35,958 --> 00:20:38,833 Gehiago hurbiltzen bazara, 256 00:20:40,333 --> 00:20:42,041 ostikoa emango dizut barrabiletan. 257 00:20:43,208 --> 00:20:46,208 - Hitz egin dezagun argi, Robin. - Nire izena Ruby da. 258 00:20:46,208 --> 00:20:48,041 Ez daukat egun osoa. 259 00:20:53,708 --> 00:20:57,208 Iritziz aldatu baduzu, niri joan zait gogoa. 260 00:21:00,875 --> 00:21:02,375 Nire prezioa esango dizut. 261 00:21:04,333 --> 00:21:05,916 Ez zaitez nigana hurbildu. 262 00:21:06,833 --> 00:21:09,250 Bi metrora nahi zaitut, gutxienez. 263 00:21:11,583 --> 00:21:14,083 Ez nazatela berriz zurekin ikusi. 264 00:21:48,208 --> 00:21:52,791 LIN Lexington dator partidura. Zatoz bizkor! 265 00:22:11,166 --> 00:22:13,541 Mutilak, zatozte denok. 266 00:22:14,791 --> 00:22:19,541 Zuetako gehienak Cambridge eta Oxfordera zoaztenez datorren urtean, 267 00:22:19,541 --> 00:22:23,125 Maxton Hallen itzala uzteko zuen azken aukera da. 268 00:22:25,500 --> 00:22:26,833 Azken bi urteetan, 269 00:22:26,833 --> 00:22:32,208 Beauforti esker ospea irabazi dugu! 270 00:22:33,291 --> 00:22:36,291 Beraz, irten horra East Viewkoei egurra ematera! 271 00:22:36,291 --> 00:22:37,625 - Ulertu duzue? - Bai! 272 00:22:37,625 --> 00:22:42,291 - Maxton! - Hall! 273 00:22:49,916 --> 00:22:52,750 Ezta okurritu ere McCormacki mendeku hartzea, aditu? 274 00:22:55,250 --> 00:22:56,541 Irten hor kanpora! 275 00:22:58,125 --> 00:22:59,000 Ahaztu eta kito. 276 00:23:09,666 --> 00:23:13,416 Ongi etorri Maxton Hall eta East Viewren itzulera partidara. 277 00:23:13,916 --> 00:23:16,458 East Viewren azkenaren ostean, 278 00:23:16,458 --> 00:23:20,083 galdera da ea Maxton Halleko taldeak... 279 00:23:34,666 --> 00:23:39,583 Maxton Hall! 280 00:23:47,791 --> 00:23:49,208 Azkarrago! 281 00:23:49,958 --> 00:23:51,291 Jaurti orain! 282 00:24:01,708 --> 00:24:04,166 Bat eta huts Maxton Hallen alde. 283 00:24:43,333 --> 00:24:45,958 Duela bi seihileko zuzendariz aldatu zutenetik, 284 00:24:45,958 --> 00:24:48,208 aurrerapauso ikaragarria egin dute. 285 00:24:48,208 --> 00:24:50,708 Freeman entrenatzailea harro egon daiteke. 286 00:24:54,291 --> 00:24:55,583 Alistair, ez! 287 00:25:03,333 --> 00:25:05,416 Zer zabiltza? 288 00:25:06,666 --> 00:25:08,000 McCormack, zerri alaena. 289 00:25:16,791 --> 00:25:18,875 Lasaitu zaitez! 290 00:25:19,458 --> 00:25:20,916 Argi eta garbi, kaleratua. 291 00:25:21,333 --> 00:25:23,916 Zer esan dizut? 292 00:25:23,916 --> 00:25:25,250 Zer demontre da hau? 293 00:25:25,250 --> 00:25:27,875 Ia lepoa hautsi zion Keshi azken partidan. 294 00:25:28,416 --> 00:25:30,708 - Merezi zuen. - Ellington! 295 00:25:30,708 --> 00:25:32,541 Irten zelaitik! 296 00:25:32,541 --> 00:25:33,666 Oraintxe bertan! 297 00:25:36,125 --> 00:25:38,791 McCormack medikuarenera eta Ellington kalera. 298 00:25:43,000 --> 00:25:46,250 Badirudi giroa baretu dela. Jokoak aurrera egingo du. 299 00:25:50,083 --> 00:25:52,250 Jokalarien artean ditugu... 300 00:25:52,250 --> 00:25:57,541 Maxton Hall! 301 00:25:57,541 --> 00:26:00,125 Zelaia beste aldean dago. 302 00:26:02,083 --> 00:26:02,958 Mila esker. 303 00:26:03,458 --> 00:26:05,208 Borroka baino ez nuen ikusi nahi. 304 00:26:05,958 --> 00:26:09,875 Kolpe gehiago eman nahi nizkion, baina arbitroa azkar etorri da. 305 00:26:09,875 --> 00:26:12,375 Bere laguntza beharko dute irabazteko. 306 00:26:20,500 --> 00:26:21,666 Aurrera, Beaufort! 307 00:26:30,291 --> 00:26:31,291 Alistair. 308 00:26:48,791 --> 00:26:51,708 Lacrosse zale amorratua zarela nabari da. 309 00:26:51,708 --> 00:26:55,333 Bai, partida guztietara etorri naiz. Ez al zara konturatu? 310 00:26:56,041 --> 00:26:58,166 Lanpetuta egoten naiz zelaian. 311 00:26:59,500 --> 00:27:01,041 Arerioak jipoitzen? 312 00:27:06,541 --> 00:27:08,333 Atera diezazuket argazki bat? 313 00:27:08,833 --> 00:27:10,166 Hemen? 314 00:27:10,166 --> 00:27:11,375 Kontuz. 315 00:27:11,375 --> 00:27:12,958 Urte askotarako, Alistair. 316 00:27:18,041 --> 00:27:19,375 Oso ondo. Irribarre bat? 317 00:27:20,291 --> 00:27:21,750 Jauna, baduzu minutu bat? 318 00:27:22,625 --> 00:27:24,041 Orain ez, Bell andereñoa. 319 00:27:24,041 --> 00:27:25,875 Bi minutu izango dira. 320 00:27:27,250 --> 00:27:30,791 Oxforderako gomendio-gutuna idaztea eskatu nahi nizun. 321 00:27:31,666 --> 00:27:34,000 Dagoeneko hori eginda behar zenuke. 322 00:27:35,125 --> 00:27:40,041 Zu zara erreferentziarik onena. Astirik duzun galdetu nahi nizun. 323 00:27:40,041 --> 00:27:42,958 Badakigu ikasle bikaina zarela. 324 00:27:43,500 --> 00:27:47,208 Baina hori ez da gutuna idazteko nahikoa. Ez Oxforderako. 325 00:27:49,458 --> 00:27:51,291 Egia esateko, 326 00:27:51,291 --> 00:27:54,416 azken bi urteetan ez zaitut nabaritu ere egin. 327 00:27:54,916 --> 00:27:56,375 Badakizu zergatik? 328 00:27:57,416 --> 00:28:00,416 Ekitaldi batzordea zuzentzen dut Lin Wangekin batera. 329 00:28:00,416 --> 00:28:02,250 Egia da. 330 00:28:02,833 --> 00:28:04,958 Zer moduz doa ongietorri festa? 331 00:28:04,958 --> 00:28:06,541 Dena prestatzen ari gara. 332 00:28:07,666 --> 00:28:08,791 Festa hau da 333 00:28:08,791 --> 00:28:12,750 ikasle berriek eta beren gurasoek gutaz duten lehen inpresioa. 334 00:28:12,750 --> 00:28:16,000 Milaka libera ordaintzen dituzte urtero. 335 00:28:16,000 --> 00:28:18,833 Ikasle berri garrantzitsuak dauzkagu aurten. 336 00:28:18,833 --> 00:28:21,833 - Dena ondo atera behar da. - Noski, jauna. 337 00:28:21,833 --> 00:28:25,458 Zuzentzen dakizula frogatu, eta dena ondo irteten bada... 338 00:28:26,083 --> 00:28:28,541 Gomendio-gutuna idatziko dizut. 339 00:28:33,750 --> 00:28:34,958 Bell andereñoa. 340 00:28:36,375 --> 00:28:37,583 Egingo mesede bat? 341 00:28:40,208 --> 00:28:41,416 Aldendu argazkirako. 342 00:28:52,208 --> 00:28:53,208 Bai! 343 00:29:04,500 --> 00:29:06,291 Oso ondo, begiratu hona. 344 00:29:14,958 --> 00:29:16,583 Zer esan diozu Alistairri? 345 00:29:17,541 --> 00:29:18,625 Ezer ez. 346 00:29:19,458 --> 00:29:20,500 Zergatik? 347 00:29:21,416 --> 00:29:23,500 Ez dakit zer darabilzun, Bell. 348 00:29:23,500 --> 00:29:25,375 Eta bost axola. 349 00:29:26,000 --> 00:29:28,500 Zu bezalako batek ezin digu ezer egin. 350 00:29:29,208 --> 00:29:32,166 Ez zara inor, ez duzu etorkizunik, 351 00:29:32,166 --> 00:29:33,958 ez dirurik, ez kontakturik. 352 00:29:35,000 --> 00:29:36,708 Saiatu nahi beste. 353 00:30:15,083 --> 00:30:17,291 ZERRENDA 354 00:30:37,166 --> 00:30:39,125 Errugbira aldatu zara ezkutuan? 355 00:30:40,125 --> 00:30:41,083 Hamaika eta bost. 356 00:30:43,041 --> 00:30:45,583 Hobekuntza da arrakasta, ez garaipen kopurua. 357 00:30:47,916 --> 00:30:48,750 Platon? 358 00:30:49,250 --> 00:30:50,250 Tiger Woods. 359 00:31:04,250 --> 00:31:05,958 Zer dakizu Ruby Belli buruz? 360 00:31:07,750 --> 00:31:11,833 Ez asko. Ekitaldi batzordeko zuzendaria dela. 361 00:31:11,833 --> 00:31:13,833 Eskolako festa antolatzailea? 362 00:31:18,375 --> 00:31:19,500 Sutton isilik dago? 363 00:31:21,166 --> 00:31:22,125 Bai. 364 00:31:23,333 --> 00:31:25,000 Existitu ez banintz bezala. 365 00:31:27,708 --> 00:31:28,916 Hala behar du. 366 00:32:26,708 --> 00:32:29,333 Elefantea animalia indartsuenetako bat da. 367 00:32:30,625 --> 00:32:33,958 Eta horregatik, kateatutako elefantearen metaforak 368 00:32:33,958 --> 00:32:35,666 betidanik txunditu izan nau. 369 00:32:41,791 --> 00:32:45,500 Katea lotuta daukan makila erraz hautsi dezake elefante batek. 370 00:32:50,791 --> 00:32:53,083 Baina handia eta indartsua izan arren, 371 00:32:53,083 --> 00:32:55,416 ezer egin ezin duela uste badu, 372 00:32:55,416 --> 00:32:56,833 ez da askatuko. 373 00:33:04,166 --> 00:33:05,625 Jendea ere halakoa da. 374 00:33:06,208 --> 00:33:09,500 Aurreiritzien beldurraren erruz, ez dugu ikusten 375 00:33:09,500 --> 00:33:11,208 gure benetako gaitasuna. 376 00:33:11,208 --> 00:33:13,166 Ez gara ametsengatik borrokatzen. 377 00:33:24,541 --> 00:33:27,875 Zorionekoa naiz ni, badakidalako makila hautsi dezakedala. 378 00:33:29,208 --> 00:33:32,416 Eta poliki-poliki askatzen ari naiz. 379 00:33:32,416 --> 00:33:34,333 Apur bat urtero. 380 00:33:39,333 --> 00:33:41,708 Ez naiz makila bati lotuta geratuko. 381 00:33:42,875 --> 00:33:45,583 Are gutxiago James Beauforten moduko baten erruz. 382 00:34:11,666 --> 00:34:13,500 ONGI ETORRI MAXTON HALLERA 383 00:34:24,083 --> 00:34:28,208 Gau hau da Oxforderako gomendio-gutuna lortzeko gakoa. 384 00:34:28,208 --> 00:34:30,125 Ziurtatu beharra daukat 385 00:34:30,125 --> 00:34:32,833 den-dena ondo ateratzen dela. 386 00:35:01,458 --> 00:35:02,458 Ondo pasa. 387 00:35:05,416 --> 00:35:07,333 Festa triste hau hobetu behar dugu. 388 00:35:07,333 --> 00:35:09,916 - Joango gara gora, mutilak? - Bai, azkar. 389 00:35:10,791 --> 00:35:12,916 Nire jarraitzaileak, gero arte! 390 00:35:28,583 --> 00:35:29,541 Hitz egin... 391 00:35:31,291 --> 00:35:32,791 ...dezakegu minutu bat? 392 00:36:03,250 --> 00:36:04,875 Ikusi zenuena 393 00:36:04,875 --> 00:36:07,666 guztiz onartezina da. 394 00:36:12,791 --> 00:36:15,333 Banekien ile beltzarandunak gogoko zenituela. 395 00:36:17,625 --> 00:36:19,208 Baina ez da zuk uste duzuna. 396 00:36:19,208 --> 00:36:23,125 Beaufort andereñoa ezagutu nuenean, ez zen nire ikaslea. 397 00:36:23,125 --> 00:36:24,750 Lehendik ezagutzen gara... 398 00:36:24,750 --> 00:36:28,750 - Jauna, ez da nire kontua... - Ez da berriz gertatuko. 399 00:36:29,291 --> 00:36:33,500 Asko sentitzen dut zu egoera honetan jarri izana... 400 00:36:33,500 --> 00:36:34,750 Bell andereñoa. 401 00:36:40,541 --> 00:36:41,708 Zorionak. 402 00:36:43,583 --> 00:36:46,125 Nik nahi bezala irten da. 403 00:36:49,708 --> 00:36:50,666 Mila esker, jauna. 404 00:38:01,916 --> 00:38:03,375 Mila esker, nahikoa da. 405 00:38:29,166 --> 00:38:30,166 Ruby! 406 00:38:47,958 --> 00:38:49,708 Aizue! Itzali musika! 407 00:38:50,208 --> 00:38:51,041 Itzali musika! 408 00:38:53,375 --> 00:38:55,833 "Nire festa izorratu da! Kaka!". 409 00:38:58,083 --> 00:38:59,083 Goazen, mutilak. 410 00:39:08,333 --> 00:39:10,000 Kaixo, Robin. Zer moduz? 411 00:39:10,000 --> 00:39:13,291 Badakizu zenbatek egin duten lan festa hau antolatzen? 412 00:39:13,291 --> 00:39:17,875 Ni biluzterik nahi ez zenuenez, hauek gogokoago izango zenituela otu zait. 413 00:39:18,625 --> 00:39:21,000 Ezin bazaitut erosi, 414 00:39:21,000 --> 00:39:25,416 zure sinesgarritasuna kaltetu beharko dut. 415 00:39:31,416 --> 00:39:32,291 Aizu, 416 00:39:33,333 --> 00:39:35,000 Lexington zuen eske dabil. 417 00:39:36,666 --> 00:39:37,666 Bion eske. 418 00:39:50,041 --> 00:39:52,041 Biok huts egin didazue gaur. 419 00:39:53,666 --> 00:39:54,666 Izugarri. 420 00:39:58,083 --> 00:40:00,916 Utzi zure harrokeria alde batera, Beaufort jauna. 421 00:40:01,666 --> 00:40:04,333 DJa ordaintzen ikusi zaituzte. 422 00:40:07,500 --> 00:40:08,500 Hara. 423 00:40:10,083 --> 00:40:12,958 Lacrosse taldetik kaleratuta zaude. 424 00:40:14,291 --> 00:40:17,250 Eta ez dut zure gomendio-gutuna idatziko. 425 00:40:20,000 --> 00:40:22,541 Festa kontrolpean izatea zen zure lana, 426 00:40:22,541 --> 00:40:24,708 ekitaldi batzordeko zuzendari gisa. 427 00:40:25,625 --> 00:40:27,958 Beaufort jaunaren txantxari esker, 428 00:40:27,958 --> 00:40:30,875 argi geratu da ez duzula antolatzeko gaitasunik. 429 00:40:32,833 --> 00:40:33,875 Edo... 430 00:40:34,708 --> 00:40:37,833 Ba al dago honi buruz jakin behar nukeen besterik? 431 00:40:39,125 --> 00:40:40,666 Zuri buruz? 432 00:40:40,666 --> 00:40:42,166 Edo Beauforti buruz? 433 00:41:01,791 --> 00:41:02,791 Ez, jauna. 434 00:41:12,083 --> 00:41:15,250 Lan hobea egin behar dudala konturatu naiz. 435 00:41:15,250 --> 00:41:18,416 Emaileen festarako nire bermea duzu. 436 00:41:18,416 --> 00:41:22,708 Nire antolaketa gaitasunari buruz iritzia aldatzeko aukera izango duzu. 437 00:41:35,333 --> 00:41:36,708 Halako hondamendi bat 438 00:41:37,375 --> 00:41:38,916 ezin da berriz gertatu. 439 00:41:39,791 --> 00:41:41,750 Ez da halakorik gertatuko. 440 00:41:45,958 --> 00:41:47,791 Nire zuzendaritzapean ez. 441 00:41:50,416 --> 00:41:51,708 Kasu horretan, 442 00:41:52,458 --> 00:41:54,041 Beaufort jaunak 443 00:41:54,041 --> 00:41:57,125 ekitaldi batzordean pasa dezake denbora libre berria 444 00:41:57,125 --> 00:41:58,875 hanka sartzea konpontzeko. 445 00:42:01,666 --> 00:42:06,625 Zuek biok instituzio honen izena zikindu duzuenez, 446 00:42:07,291 --> 00:42:09,791 gala perfektu batekin konpondu beharko duzue, 447 00:42:09,791 --> 00:42:11,125 goitik behera. 448 00:42:14,291 --> 00:42:17,000 Eta ikusiko dugu zure gomendio-gutunarena. 449 00:42:18,708 --> 00:42:23,416 - Harroputza da, ez da fidagarria... - Ez naiz festa antolatzailea! Nire aita... 450 00:42:28,500 --> 00:42:31,333 - Pozik egongo zara. - Barregura dut, egia esan. 451 00:42:31,333 --> 00:42:34,333 Jai duzu zure aginduak beteko ditudala uste baduzu. 452 00:42:35,625 --> 00:42:38,583 - Beaufort bat zarelako, ezta? - Hala da. 453 00:42:39,958 --> 00:42:42,875 Esan nahi duzuna, ez naiz zure beldur. 454 00:42:44,708 --> 00:42:49,416 Batzordea ezin hobeto zuzentzen dut. Ez didazu Oxforden sartzea eragotziko. 455 00:42:51,791 --> 00:42:52,625 Beraz... 456 00:42:55,708 --> 00:42:57,416 Saiatu nahi beste. 457 00:43:04,375 --> 00:43:06,833 Gerra nahi duzu, Ruby Bell? 458 00:43:10,750 --> 00:43:11,875 Bada, izango duzu. 459 00:45:05,250 --> 00:45:07,250 Leire 460 00:45:07,250 --> 00:45:09,333 Ilargi G.