1 00:00:00,000 --> 00:00:20,000 {\an8}Downloaded from - MoviesMod.lol 2 00:01:11,938 --> 00:01:12,938 Ruby! 3 00:01:14,855 --> 00:01:15,980 Ruby! 4 00:01:15,980 --> 00:01:19,063 Hamar minutu daramatza zure alarmak denok esnatzen. 5 00:01:20,896 --> 00:01:22,313 Barkatu esnatzeagatik. 6 00:01:22,313 --> 00:01:24,646 Amets goxo batean zeundela zirudien. 7 00:01:28,605 --> 00:01:29,896 Jertse polita. 8 00:01:31,355 --> 00:01:32,563 Ez dezala amak ikusi. 9 00:01:32,563 --> 00:01:34,896 Garbitzen badu, usaina joango zaio. 10 00:01:42,521 --> 00:01:45,771 Gertu eta urrun ez dira baztertzaileak. 11 00:01:45,771 --> 00:01:49,646 Urrun dagoen jendea gertu senti dezakezu, 12 00:01:49,646 --> 00:01:54,396 edo duela bi aste gorroto zenuen norbaitez fidatzen zarela konturatu zaitezke. 13 00:01:58,855 --> 00:02:04,730 RUBY - Mila esker atzokoagatik. Oso jatorra izan zinen eta... 14 00:02:10,896 --> 00:02:15,396 Mila esker atzokoagatik. Ez zeneukan ni etxera ekarri beharrik. 15 00:02:20,105 --> 00:02:22,813 Burua galtzeko moduak ezagutzen nituela uste nuen. 16 00:02:22,813 --> 00:02:25,188 Alkohola, sexua eta drogak. 17 00:02:25,188 --> 00:02:27,480 Baina horiek jolasak baino ez dira. 18 00:02:27,480 --> 00:02:32,188 Sentimenduen erruz burua galtzea zer den ikasi nuen bart. 19 00:02:49,063 --> 00:02:52,730 RUBY Mila esker. - R.J.B. 20 00:02:52,730 --> 00:02:56,146 JAMES - Oraindik ez didazu esan zer den J hori. - J.M.B. 21 00:03:02,438 --> 00:03:07,188 RUBY Eta ez dizut inoiz esango. - R.J.B. 22 00:03:11,021 --> 00:03:16,980 JAMES Onartu ezazu, James esan nahi du. - J.M.B. 23 00:03:29,105 --> 00:03:32,313 RUBY Ez zara batere aldatu, antza. - R.J.B. 24 00:03:34,230 --> 00:03:37,188 JAMES - Ez badidazu esan nahi, txarra izango da. - J.M.B. 25 00:03:38,021 --> 00:03:40,730 RUBY - J zer den esango dizut, zuk esan M zer den. 26 00:03:40,730 --> 00:03:43,146 JAMES Saiakera ona. - J.M.B. 27 00:03:50,063 --> 00:03:51,980 JAMES Hobeto zaude? 28 00:04:08,063 --> 00:04:11,146 RUBY Bai... Baina urduri nago. 29 00:04:13,855 --> 00:04:19,855 JAMES - Ez kezkatu. Gehienek nire ipurdia mela-mela eginda baino ez zuten ikusi. 30 00:04:24,730 --> 00:04:29,146 {\an8}RUBY Orduan, gau ona izan zuten behintzat. 31 00:04:36,730 --> 00:04:39,521 Ruby Bell, nirekin ligatzen ari zara? 32 00:04:52,605 --> 00:04:58,188 {\an8}Maxton Hall - GURE ARTEKO MUNDUA 33 00:04:58,188 --> 00:05:02,980 MONA KASTEN-EN SAVE ME ELEBERRIAN OINARRITUA 34 00:05:05,896 --> 00:05:06,896 Okinaren alaba... 35 00:05:17,563 --> 00:05:19,021 Zergatik duzu aurpegi hori? 36 00:05:20,230 --> 00:05:22,105 Niri begira daude. 37 00:05:25,355 --> 00:05:26,521 Ez egin jaramonik. 38 00:05:26,521 --> 00:05:31,938 Jarraitu Beauforten esaera: Edozer gertatzen dela, axolagabe ageri. 39 00:05:33,896 --> 00:05:35,688 Zartakoa emateko gogoa sartu zait. 40 00:05:35,688 --> 00:05:38,063 Agian gustatuko zait. 41 00:05:41,313 --> 00:05:43,271 Ruby Bell da hori? 42 00:05:43,938 --> 00:05:48,771 Lasai eta axolagabe. James Beaufortek besoetan eraman zuen. Zorionekoa bera! 43 00:05:49,271 --> 00:05:52,105 - Aski da! Zera, bost axola dit. - Hori da. 44 00:05:52,105 --> 00:05:57,188 Praktikatzen baduzu, lortuko duzu. Benetan, nik hamar urte daramatzat egiten. 45 00:05:57,188 --> 00:06:02,980 - Maxton! - Hall! 46 00:06:04,146 --> 00:06:05,480 Itzuli nahi duzu, ezta? 47 00:06:07,646 --> 00:06:10,938 Goazen, mutilak! Irabazleak gara. 48 00:06:12,188 --> 00:06:13,021 Bost axola. 49 00:06:13,021 --> 00:06:15,980 - Irabazleak gara! - Besteak ez. 50 00:06:32,980 --> 00:06:34,063 ELAINE Deitu berehala! 51 00:06:34,063 --> 00:06:37,355 Lydia, erantzun behingoz, eta kontatu dena. 52 00:06:37,896 --> 00:06:39,938 Ongintzan ari da, ala zer? 53 00:06:40,688 --> 00:06:41,521 Egun on. 54 00:06:45,313 --> 00:06:46,896 Kanelazko opiltxorik nahi? 55 00:06:48,771 --> 00:06:51,188 Comptoneko okindegikoak dira. 56 00:06:53,813 --> 00:06:54,730 Mila esker. 57 00:06:57,980 --> 00:06:59,646 Eskerrak eman nahi dizkizut. 58 00:07:01,063 --> 00:07:04,063 Zu gabe, ez genuke bilduma berririk izango bihar. 59 00:07:04,563 --> 00:07:08,271 Grina eta irudimen asko ditu kontzeptuak. 60 00:07:09,021 --> 00:07:09,855 Berrikuntza. 61 00:07:10,855 --> 00:07:11,688 Kalitatea. 62 00:07:12,938 --> 00:07:14,938 Beaufortek adierazten duen guztia. 63 00:07:17,813 --> 00:07:20,855 Jamesek biharko prentsaurrekoan transmititu beharrekoa. 64 00:07:29,146 --> 00:07:31,021 Zer dakizu neska horri buruz? 65 00:07:35,313 --> 00:07:36,438 Ezer ere ez. 66 00:07:39,605 --> 00:07:41,230 Gure eskolara doala uste dut. 67 00:07:46,813 --> 00:07:48,855 Txantxa ergel bat izan zen. 68 00:07:48,855 --> 00:07:51,063 Igerilekuan jolasean ari ginen. 69 00:07:51,938 --> 00:07:56,271 Okerreko pertsonaz fidatzeak bizitza hondatu diezazuke. 70 00:07:57,521 --> 00:08:00,938 500 000 libera ordaindu behar izan nizkion zure mutil ohiari 71 00:08:00,938 --> 00:08:03,646 atera zizkizun argazkiak ezaba zitzan. 72 00:08:06,480 --> 00:08:10,605 Zuek biontzako bidea irekiko du bihar zure nebak. 73 00:08:11,146 --> 00:08:13,021 Young Beaufort hasiera baino ez da. 74 00:08:13,563 --> 00:08:15,896 Agian zu izango zara hurrengo bildumaren irudia. 75 00:08:17,146 --> 00:08:18,605 Badakit gai zarela. 76 00:08:18,605 --> 00:08:23,188 Jamesek prentsaurrekoa ez izorratzea ziurtatzea da lehen urratsa. 77 00:08:23,188 --> 00:08:24,646 Ezin du arreta galdu. 78 00:08:25,146 --> 00:08:26,063 Ez da une egokia. 79 00:08:28,105 --> 00:08:29,271 Harreman ona duzue. 80 00:08:31,271 --> 00:08:32,146 Aprobetxa ezazu. 81 00:08:50,063 --> 00:08:53,646 James, badakizu norekin gosaldu dudan gaur? 82 00:08:54,313 --> 00:08:55,355 Aitarekin. 83 00:08:57,271 --> 00:08:59,396 Kontuz ibili behar duzu Rubyrekin. 84 00:08:59,396 --> 00:09:02,563 - Nirekin hitz egiteko eskatu dizu? - Halako zerbait. 85 00:09:02,563 --> 00:09:05,230 - Argazki bat baino ez da. - Argazki bat? 86 00:09:06,105 --> 00:09:11,105 Arreta galdu duzula pentsatzen badu, akabatu egingo zaitu. Eta ni ere bai. 87 00:09:11,105 --> 00:09:12,396 Kontrolpean daukat. 88 00:09:13,313 --> 00:09:15,313 - James. - Lydia. 89 00:09:15,313 --> 00:09:17,355 Jaramon egin edo damutuko zara. 90 00:09:17,938 --> 00:09:20,771 - Bera arduratuko da horretaz. - Ez kezkatu nitaz. 91 00:09:20,771 --> 00:09:22,521 Ruby ez da irakasle bat. 92 00:09:30,855 --> 00:09:34,521 - Pisutsuegiak dira bakarrik eramateko. - Lagunduko dizugu? 93 00:09:35,855 --> 00:09:37,480 Eta, zer moduz berarekin? 94 00:09:37,480 --> 00:09:39,646 Egia da esaten dutena? 95 00:09:42,146 --> 00:09:44,021 - Zer? - Badakizu. 96 00:09:44,021 --> 00:09:47,146 Kanpoan edo bere limusinan egin zenuten? 97 00:09:47,146 --> 00:09:49,438 Esan bere limusinan izan zela. 98 00:09:51,271 --> 00:09:54,230 Bost axola. Nahi duzuena pentsa ezazue. 99 00:09:54,771 --> 00:09:56,396 Eta hau kandelentzako... 100 00:09:57,855 --> 00:10:00,563 - Jamesekin oheratu nintzela uste dute. - Eta? 101 00:10:00,563 --> 00:10:02,938 Ez. Ez ginen musukatu ere egin. 102 00:10:03,438 --> 00:10:05,646 Bizitza salbatu zizun, lagunak utzi 103 00:10:05,646 --> 00:10:08,896 eta besoetan eraman zintuen blai-blai eginda zeundela 104 00:10:08,896 --> 00:10:11,480 ilargiaren argitan, eta ez zintuen musukatu? 105 00:10:12,063 --> 00:10:13,771 Zer behar duzue? Su artifizialak? 106 00:10:15,105 --> 00:10:17,771 Bideoak ikusi ditut. Sare sozialetan daude. 107 00:10:18,771 --> 00:10:22,105 Mundu guztia ari da zuen hitzorduaz hitz egiten. 108 00:10:22,105 --> 00:10:24,605 - Ez zen hitzordu bat. - Zuk nahi zenuen? 109 00:10:27,146 --> 00:10:28,313 Kaixo, Ruby. 110 00:10:29,688 --> 00:10:30,521 Kaixo! 111 00:10:32,313 --> 00:10:35,021 Catering-enpresaren janari izoztua iristear dago. 112 00:10:35,021 --> 00:10:36,813 - Izotza, haragia... - Milesker, Kieran. 113 00:10:37,313 --> 00:10:39,646 Ez kezkatu, nire esku. 114 00:10:40,271 --> 00:10:41,896 Mahaia ere zure esku? 115 00:10:46,271 --> 00:10:48,313 Horiek atzean jartzeko esan dizut. 116 00:10:50,146 --> 00:10:52,480 - Zer egin diozu gizajo horri? - Nik? 117 00:10:53,021 --> 00:10:54,980 Hau ez du nigatik egiten. 118 00:10:54,980 --> 00:10:56,688 Baina nahiko erakargarria da. 119 00:10:56,688 --> 00:11:00,396 Gizon bat atsegina izan daiteke emakume batekin, besterik gabe. 120 00:11:00,855 --> 00:11:04,563 Ez dakit Rutherford gizon bat dela esan dezakegun. 121 00:11:11,480 --> 00:11:12,355 Mila esker. 122 00:11:13,146 --> 00:11:15,563 Eskolako festarako gogotsu nago lehen aldiz. 123 00:11:15,563 --> 00:11:17,646 Agian garaiz iritsiko naiz. 124 00:11:17,646 --> 00:11:20,230 Baliteke Rubyren urtebetetzera garaiz iristea. 125 00:11:21,021 --> 00:11:22,438 Bihar zure urtebetetzea da? 126 00:11:22,980 --> 00:11:24,396 Ez al zenekien? 127 00:11:25,230 --> 00:11:27,438 Lexingtonek festa bat antolatu dit. 128 00:11:31,771 --> 00:11:34,063 Garaiz iritsiko naiz. Hitzematen dizut. 129 00:11:34,063 --> 00:11:36,771 Bestela norekin dantzatuko duzu lehen dantza? 130 00:11:36,771 --> 00:11:38,438 Aurkituko nuke norbait. 131 00:11:40,355 --> 00:11:43,813 Ruby... Zuk janaria... 132 00:11:43,813 --> 00:11:47,396 ahalik eta freskoen nahi zenuen, ezta? 133 00:11:56,271 --> 00:11:58,355 Guk geuk hil ditzakegu. 134 00:11:59,396 --> 00:12:01,355 150 eper hil nahi dituzu 135 00:12:02,271 --> 00:12:03,271 kafetegian? 136 00:12:06,105 --> 00:12:08,021 Ez. Ez horixe. 137 00:12:09,105 --> 00:12:11,146 Ruby, konponduko dut. 138 00:12:11,146 --> 00:12:12,896 Saiatuko naiz... 139 00:12:12,896 --> 00:12:16,188 Eraman itzazu hemendik. Kontuz. Arnasa har dezatela. 140 00:12:16,938 --> 00:12:18,188 Entzun diozue Rubyri. 141 00:12:20,230 --> 00:12:22,855 Lexington jauna, galdera bat daukat... 142 00:12:23,396 --> 00:12:24,480 Eta, Rutherford. 143 00:12:25,938 --> 00:12:27,105 Bejondeizula. 144 00:12:29,438 --> 00:12:31,438 "Bejondeizula". 145 00:12:49,855 --> 00:12:53,188 - Ikusi nola begiratzen dion. - Bai, elkarrekin egon ziren. 146 00:12:54,271 --> 00:12:55,396 Benetan? 147 00:13:15,730 --> 00:13:17,146 Elkarrekin oheratu zarete? 148 00:13:22,271 --> 00:13:23,105 Zer? 149 00:13:24,938 --> 00:13:28,188 Edo iraganeko amodioak berpizten ari zara? 150 00:13:28,688 --> 00:13:30,271 Elkarrekin egiten duzue lan. 151 00:13:31,480 --> 00:13:34,980 Hori oso komenigarria edo oso deserosoa izan daiteke. 152 00:13:37,730 --> 00:13:41,480 Azterketari buruzko galderarik baduzu, badakizu nora etorri. 153 00:13:41,980 --> 00:13:43,521 Baina joan egin behar dut. 154 00:13:44,646 --> 00:13:46,105 Hain erraza da zuretzat? 155 00:13:49,563 --> 00:13:51,230 Zure status quora itzultzea? 156 00:13:52,605 --> 00:13:54,771 Soilik nire irakaslea bazina bezala? 157 00:13:54,771 --> 00:13:56,480 Ez al zen hori plana? 158 00:13:57,063 --> 00:13:59,438 Ezer gertatu ez balitz bezala jokatzea? 159 00:13:59,438 --> 00:14:01,813 Inoiz baino zoriontsuago zarela dirudi. 160 00:14:01,813 --> 00:14:05,271 Zer nahi duzu? Bizitzako amodioa galdu banu bezala jokatzea? 161 00:14:08,188 --> 00:14:09,646 Ez begiratu horrela. 162 00:14:11,688 --> 00:14:13,063 Zergatik? 163 00:14:16,105 --> 00:14:19,313 Bestela, egin nahi ez dudana egin beharko dut. 164 00:14:26,188 --> 00:14:27,480 Kaixo, Sutton jauna. 165 00:14:32,563 --> 00:14:35,188 Plana zehatz-mehatz jarraitu ezean, akabo. 166 00:14:35,188 --> 00:14:36,563 Ez jarraitu plana. 167 00:14:42,438 --> 00:14:44,646 Egin dezagun ihes. Gaur bertan. 168 00:14:46,396 --> 00:14:49,188 Beste nonbait has gaitezke, hutsetik. 169 00:14:50,063 --> 00:14:51,688 Lan berria, sarbide azterketa. 170 00:14:51,688 --> 00:14:54,730 Benetan ez duzu hori nahi. 171 00:14:55,480 --> 00:14:58,105 Etxea, familia eta lagunengandik urruntzea. 172 00:14:58,105 --> 00:15:00,146 - Zurekin egon nahi dut. - Horrela ez. 173 00:15:04,688 --> 00:15:06,355 Ezin dizut hori egin, Lydia. 174 00:15:12,646 --> 00:15:14,355 Zuk ez dakizu zer nahi dudan. 175 00:15:15,521 --> 00:15:17,730 Baina argi dago zuk zer nahi duzun. 176 00:15:32,605 --> 00:15:33,938 Zer moduz dago Ruby? 177 00:15:35,313 --> 00:15:36,396 Hobeto. 178 00:15:37,563 --> 00:15:38,521 Eskerrak. 179 00:15:40,313 --> 00:15:41,855 Cyril astakirten hutsa da. 180 00:15:42,813 --> 00:15:44,855 Hori ez da berria. 181 00:15:46,355 --> 00:15:48,980 Gauza asko gertatu ziren bart. 182 00:15:51,605 --> 00:15:54,063 Barkatu horrela sartu izana. 183 00:15:56,146 --> 00:15:58,188 Keshik gogaitua zirudien. 184 00:15:58,855 --> 00:15:59,813 Bai. 185 00:16:02,021 --> 00:16:03,021 Ez dago prest. 186 00:16:06,521 --> 00:16:08,271 Zer moduz daramazu zuk? 187 00:16:09,605 --> 00:16:11,105 Nik oso gustuko dut. 188 00:16:12,188 --> 00:16:13,396 Horrek laguntzen dit. 189 00:16:15,521 --> 00:16:17,980 Ez nuen espero James Beaufort 600 galeper 190 00:16:17,980 --> 00:16:20,480 patioan zehar mugitzen ikusiko nuenik 191 00:16:20,480 --> 00:16:21,396 neska batengatik. 192 00:16:21,396 --> 00:16:23,355 Eperrak dira, ez galeperrak. 193 00:16:23,355 --> 00:16:26,105 Berriketan egin beharrean, lagundu gaitzazu. 194 00:16:27,188 --> 00:16:28,980 Noski. Nora? 195 00:16:30,021 --> 00:16:31,813 Hor nonbait, airea hartzera. 196 00:17:00,896 --> 00:17:04,980 "Eta horregatik, ohore handia da... 197 00:17:05,480 --> 00:17:08,605 Plazer eta ohore handia da 198 00:17:08,605 --> 00:17:12,355 nire gurasoen bidea jarraitzea 199 00:17:12,938 --> 00:17:17,188 eta Junior Zuzendari gisa, bilduma berria aurkeztea". 200 00:17:18,855 --> 00:17:21,105 - Praktikatu aurkeztu baino lehen. - Bai. 201 00:17:28,605 --> 00:17:30,563 Zer moduz Charlesen saioan? 202 00:17:33,605 --> 00:17:35,021 Baduzu galderarik? 203 00:17:52,563 --> 00:17:53,438 Noski. 204 00:17:53,938 --> 00:17:58,271 Luze daramazu zure bizitzako ekitaldi garrantzitsuenerako prestatzen. 205 00:17:58,938 --> 00:18:01,480 Egunak daramatzazu nire emailak ikasten, 206 00:18:02,271 --> 00:18:07,063 egun garrantzitsu denak apuntatu dituzu, buruz dakizkizu hitzak, 207 00:18:07,063 --> 00:18:10,855 eta dena dakizu bilduma berriari buruz. 208 00:18:11,980 --> 00:18:13,480 Badakit zer espero duzun. 209 00:18:18,896 --> 00:18:23,021 James, bihar Junior Beaufort jauna 210 00:18:24,063 --> 00:18:25,521 bilakatuko zara. 211 00:18:32,355 --> 00:18:34,646 Harreman publikoetako burua gonbidatu dut 212 00:18:34,646 --> 00:18:37,271 prentsaurrekoaren ostean afaltzera. 213 00:18:37,271 --> 00:18:38,438 Egon prest. 214 00:18:38,438 --> 00:18:41,105 Maxton Halleko diru-bilketara joan behar dut. 215 00:18:42,813 --> 00:18:45,146 Bizitzan erabakiak hartu behar dira. 216 00:18:45,813 --> 00:18:47,230 Badakizu zergatik? 217 00:18:48,313 --> 00:18:49,980 Ezin dugulako dena eduki. 218 00:18:53,188 --> 00:18:55,063 Amodioak ergeldu egiten gaitu. 219 00:18:56,980 --> 00:18:58,605 Zer aukeratuko duzu? 220 00:18:59,438 --> 00:19:02,605 Bi urtetan gogoratuko ere ez duzun neska bat, 221 00:19:03,313 --> 00:19:04,771 edo zure familia? 222 00:19:11,730 --> 00:19:13,230 Zure esku dago. 223 00:19:14,230 --> 00:19:16,771 Baina zu etortzea nahiko nuke. 224 00:19:18,188 --> 00:19:21,021 Arreta kontu garrantzitsuetan jarri dezagun. 225 00:19:30,605 --> 00:19:34,480 Zorionak zuri, 226 00:19:34,480 --> 00:19:38,730 zorionak Ruby, 227 00:19:39,313 --> 00:19:44,105 zorionak beti. 228 00:19:44,105 --> 00:19:45,563 Eskatu desira! 229 00:19:53,563 --> 00:19:54,896 Hori da nahi zenuena? 230 00:19:56,771 --> 00:19:58,355 Ene bada! Milesker, aita! 231 00:20:00,730 --> 00:20:04,938 Oxforden sartzeko gidaliburuen 4. atala. Bosgarrena baino ez zait falta. 232 00:20:04,938 --> 00:20:07,646 Beste liburukote bat. Zein ondo. 233 00:20:07,646 --> 00:20:09,063 Orain nirea. 234 00:20:17,063 --> 00:20:20,146 Hara! Bosgarren atala. Nork esango luke? 235 00:20:22,605 --> 00:20:23,521 Eskerrik asko. 236 00:20:27,771 --> 00:20:29,771 Jan dezaket tarta, behingoz? 237 00:20:30,105 --> 00:20:31,396 Ez horren azkar. 238 00:20:32,646 --> 00:20:36,396 Beste opari bat duzu. 239 00:21:07,521 --> 00:21:10,730 ZORIONAK, RUBY - J.M.B. 240 00:21:32,355 --> 00:21:34,646 - Erakutsi. Zer da? - Nirea da. 241 00:21:35,896 --> 00:21:38,105 - Erakutsi. - Ez. 242 00:21:40,146 --> 00:21:41,230 Eskolara noa! 243 00:21:41,230 --> 00:21:43,063 Eskolara larunbatean? 244 00:21:43,063 --> 00:21:44,688 - Ama, lagundu. - Bai. 245 00:21:50,813 --> 00:21:52,188 Ez, geldi! 246 00:22:24,896 --> 00:22:26,563 Barkatu esan nizunagatik, Lyd. 247 00:22:28,313 --> 00:22:29,396 Zuzen zeunden. 248 00:22:30,563 --> 00:22:35,521 Une batez, nire bizitza nik kontrolatzen nuela pentsatu nahi nuen, ez berak. 249 00:22:37,605 --> 00:22:38,688 Ez da bidezkoa. 250 00:22:39,896 --> 00:22:41,563 Zer jakingo duzu zuk. 251 00:22:44,021 --> 00:22:46,938 Aitak ez dit hitz egiten xantaia egiteko ez bada. 252 00:22:47,605 --> 00:22:49,771 Maite dudana beste batekin dago, 253 00:22:49,771 --> 00:22:54,105 eta garatzen urteak eman ditudan kontzeptuaren irudia zu zara. 254 00:22:54,105 --> 00:22:57,355 Niretzat garrantzia duena ez da nirea edo gaizki dago. 255 00:23:01,063 --> 00:23:04,813 Ez dakizu zer den beti bigarren aukera izatea. 256 00:23:07,730 --> 00:23:12,021 Zuk bete zure lana, bion hobe beharrez. Hobe izango da horrela. 257 00:23:37,230 --> 00:23:39,938 Trukatu gaitezen. Bikien filmetan bezala. 258 00:23:39,938 --> 00:23:42,271 Joan zu prentsaurrekora eta ni galara. 259 00:23:42,271 --> 00:23:44,105 Bibote bat jantzi dezaket. 260 00:23:44,105 --> 00:23:46,480 - Ez da inor ohartuko. - Ez horixe. 261 00:24:08,438 --> 00:24:09,730 Ondo zaude? 262 00:24:10,771 --> 00:24:13,438 Aitak afaria antolatu du HHPPetakoarekin. 263 00:24:13,438 --> 00:24:15,480 Ezin naiz Maxton Halleko galara joan. 264 00:24:20,188 --> 00:24:21,688 Rubyren urtebetetzea da. 265 00:24:25,188 --> 00:24:27,438 Hau garrantzitsua da enpresarentzat. 266 00:24:27,438 --> 00:24:29,271 Aita, ama eta Lydiarentzat. 267 00:24:33,313 --> 00:24:34,896 Baina gaizki sentitzen naiz. 268 00:24:36,855 --> 00:24:37,896 Hori ona da. 269 00:24:41,188 --> 00:24:42,855 Minak adierazten du 270 00:24:44,521 --> 00:24:46,355 aldatzeko prest zaudela. 271 00:24:56,105 --> 00:24:56,980 Kaka! 272 00:25:03,271 --> 00:25:04,438 Alde guztietan daude. 273 00:25:04,438 --> 00:25:07,480 Harrapatzen ari dira. Dekoratzaileak iristear daude. 274 00:25:07,480 --> 00:25:10,438 Nola egingo dute lan hainbeste txorirekin? 275 00:25:10,980 --> 00:25:14,480 - 150 eper baino ez dira. - Lexingtonek akabatu egingo nau. 276 00:25:16,063 --> 00:25:17,021 Nireak egin du. 277 00:25:18,230 --> 00:25:19,771 Orduan, zeren zain zaude? 278 00:25:22,521 --> 00:25:25,521 Zorionak, bide batez. 279 00:25:38,271 --> 00:25:39,980 - Harrapatu dezagun hau. - Ados. 280 00:25:44,438 --> 00:25:45,730 Harrapatu ezazu! 281 00:25:45,730 --> 00:25:46,730 Kaka! 282 00:26:06,188 --> 00:26:08,938 - Ziur hemen dagoela? - Bai, ziur. 283 00:26:08,938 --> 00:26:11,438 Oso azkarrak dira hain hanka txikiak izateko. 284 00:26:11,438 --> 00:26:15,271 Zu bezala. Agian horregatik jarri zizuten zure bigarren izena. 285 00:26:15,938 --> 00:26:18,021 - Zer? - Esan nizun deskubrituko nuela. 286 00:26:18,021 --> 00:26:21,605 Jemimak "usoa" esan nahi du. Izen polita da. 287 00:26:22,521 --> 00:26:24,563 - Ikusten duzu inon? - Ez. 288 00:26:26,646 --> 00:26:27,688 Etenaldi bat? 289 00:26:28,980 --> 00:26:29,896 Bai. 290 00:26:50,146 --> 00:26:51,605 Mila esker opariagatik. 291 00:26:53,063 --> 00:26:55,480 Poltsa ederra da. Eta marrazkia... 292 00:27:01,563 --> 00:27:05,396 Esango al didazu zure bigarren izena ala ikertu behar zaitut? 293 00:27:07,230 --> 00:27:09,480 Zure urtebetetzean brodatu dezaket. 294 00:27:09,480 --> 00:27:12,521 Nahikoa arropa daukat nire inizialekin. 295 00:27:22,521 --> 00:27:23,813 M Mortimer da. 296 00:27:24,313 --> 00:27:25,230 Nire aita bezala. 297 00:27:30,896 --> 00:27:32,146 Ezin naiz gaur etorri. 298 00:27:34,146 --> 00:27:35,980 Bilduma berria aterako dugu 299 00:27:35,980 --> 00:27:38,230 eta aitak han egon nadin nahi du. 300 00:27:42,646 --> 00:27:43,605 Sentitzen dut. 301 00:27:46,355 --> 00:27:47,855 Zirraragarria izango da. 302 00:27:51,355 --> 00:27:53,396 Behingoz bukatu dadin nahi dut. 303 00:27:55,813 --> 00:27:59,521 Ez dut prentsaurrekora joan nahi, ezta zuzendari izan ere. 304 00:28:00,480 --> 00:28:02,438 Eta ez dut Oxfordera joan nahi. 305 00:28:03,605 --> 00:28:04,730 Benetan? 306 00:28:09,355 --> 00:28:11,521 Arrazoi zenuen ikastaroan. 307 00:28:13,438 --> 00:28:15,313 Nire izena baino ez naiz. 308 00:28:18,813 --> 00:28:23,646 Berez, pribilegio eta aukera paregabeak ditut, baina... 309 00:28:28,271 --> 00:28:30,105 ez ditut nik aukeratu. 310 00:28:39,230 --> 00:28:40,771 Eta zer nahi duzu? 311 00:28:43,605 --> 00:28:47,021 Edozer egin ahal bazenu, zerk egingo zintuzke zoriontsu? 312 00:28:57,355 --> 00:28:59,105 Ez dakit. 313 00:29:01,605 --> 00:29:05,271 Uste dut batzuetan gure inguruko denaz ahazten garela. 314 00:29:05,813 --> 00:29:08,563 Eta arrazoitzen saiatzeari uzten diogula, 315 00:29:09,188 --> 00:29:11,230 gure sena jarraitzeko. 316 00:29:12,771 --> 00:29:15,813 Uste dut pentsamendu hori dela gakoa. 317 00:29:17,563 --> 00:29:19,980 Benetako grina zein den aurkitzea. 318 00:29:30,480 --> 00:29:32,188 Ruby, harrapatu dut azkena. 319 00:29:38,980 --> 00:29:41,063 Ea ondo ulertu dudan, Bell andereñoa. 320 00:29:41,063 --> 00:29:43,855 Zure festa hondatu zuen, 321 00:29:44,355 --> 00:29:46,396 ez zenuen berarekin lan egin nahi, 322 00:29:46,396 --> 00:29:48,855 eta orain, zigorra ken diezaiodan nahi duzu 323 00:29:48,855 --> 00:29:52,938 - lacrosse taldera itzul dadin? - Gogor lan egin du festarako, 324 00:29:52,938 --> 00:29:55,938 gaia pentsatzen eta gauzak antolatzen. 325 00:29:56,480 --> 00:29:59,021 Iraganeko jokabidea ona izan ez bada ere, 326 00:29:59,521 --> 00:30:01,521 orainak du garrantzia. 327 00:30:01,521 --> 00:30:05,730 Festa hau ondo ateratzen bada, berari esker izango da. 328 00:30:09,813 --> 00:30:11,146 - Ongi da. - Benetan? 329 00:30:12,105 --> 00:30:13,021 Bai. 330 00:30:14,271 --> 00:30:17,188 Ez bada ezbeharrik gertatzen, 331 00:30:17,188 --> 00:30:20,105 - lacrosse taldera itzul daiteke. - Mila esker, jauna. 332 00:30:23,480 --> 00:30:24,605 Baina, Bell andereñoa... 333 00:30:26,105 --> 00:30:28,646 Ez ahaztu zer dagoen benetan jokoan gaur. 334 00:30:28,646 --> 00:30:32,438 Ez Beaufort jaunarentzat bakarrik, zuretzat ere bai. 335 00:30:37,188 --> 00:30:41,021 Nire aitak jasoko ditu eperrak 30 minutu barru, baserrira eramateko. 336 00:30:41,021 --> 00:30:43,938 Catering-enpresak oiloak ekarriko ditu, hilda. 337 00:30:44,771 --> 00:30:47,855 - Barkatu, Kieran. Emango minutu bat? - Bai. 338 00:30:56,938 --> 00:30:57,771 {\an8}Gau handia. 339 00:30:57,771 --> 00:30:58,688 {\an8}DIRU-BILKETA GALA 340 00:30:59,605 --> 00:31:00,980 Ez niretzat bakarrik. 341 00:31:00,980 --> 00:31:03,771 Stripperrak deitu nahi nire mira ez izateko? 342 00:31:03,771 --> 00:31:05,271 Alde hemendik. 343 00:31:06,271 --> 00:31:08,480 Lortu ezazu gomendio-gutuna. 344 00:31:27,688 --> 00:31:30,730 "Gaur kapitulu berri bat hasten da denontzat. 345 00:31:30,730 --> 00:31:33,021 Eta horregatik plazer bat eta..." 346 00:31:35,646 --> 00:31:36,646 Kaka. 347 00:31:36,646 --> 00:31:40,855 "Ohore handia da nire gurasoen bidea jarraitzea 348 00:31:40,855 --> 00:31:46,355 eta Junior zuzendari gisa, bilduma berria aurkeztea". 349 00:31:47,563 --> 00:31:49,771 Harrigarria da hitzaldia buruz jakitea. 350 00:31:51,813 --> 00:31:52,938 Nik idatzi nuen. 351 00:31:56,563 --> 00:32:01,146 "Baina lasai, James biontzako bidea irekitzen ari da gaur". 352 00:32:01,688 --> 00:32:04,188 "Agian hurrengo bildumako irudia izan zaitezke". 353 00:32:05,105 --> 00:32:08,480 "Bizitzan erabakiak hartu behar dira. Ezin da dena eduki. 354 00:32:09,271 --> 00:32:10,438 Behar zaitugu". 355 00:32:15,355 --> 00:32:16,438 Ez da geldituko. 356 00:32:17,646 --> 00:32:20,896 Beti egongo da gure nahia baino garrantzitsuagorik. 357 00:32:43,813 --> 00:32:45,896 Erabakiak geure kabuz hartzen hasi arte. 358 00:32:47,688 --> 00:32:51,105 Arerioak mugimendu bakarra egin dezakeela pentsatu behar du. 359 00:32:57,063 --> 00:32:58,021 Percy. 360 00:32:58,771 --> 00:32:59,688 Eman buelta. 361 00:33:29,521 --> 00:33:30,563 Hara. 362 00:33:36,563 --> 00:33:39,521 Ez zaitzatela limurtu edo ukitu. 363 00:33:39,521 --> 00:33:42,730 Itzuli zaitez taxian, ezin gara zure bila joan. 364 00:33:42,730 --> 00:33:43,896 Ados. 365 00:33:45,730 --> 00:33:48,105 Zaude, ideia bat dut zure orrazkerarako. 366 00:33:48,105 --> 00:33:49,146 Bihotza. 367 00:33:49,688 --> 00:33:50,688 Ondo pasatu. 368 00:33:52,271 --> 00:33:53,230 Eskerrik asko. 369 00:34:08,771 --> 00:34:11,146 Ruby, lasaituko zara bost segundo? 370 00:34:11,271 --> 00:34:12,271 Oso lasai nago. 371 00:34:16,688 --> 00:34:19,271 Gogor lan egin dugu festa hau antolatzen. 372 00:34:19,271 --> 00:34:21,938 Eta begira, ezin hobeto dago dena. 373 00:34:22,521 --> 00:34:24,896 Zure urtebetetzea da, eta ederra zaude. 374 00:34:25,396 --> 00:34:28,396 Gomendio-gutuna lortuko duzu. Oxfordera joango gara 375 00:34:28,396 --> 00:34:30,271 eta politikako Beyoncé izango gara. 376 00:34:30,271 --> 00:34:33,355 Eta printzerik gabe ere, printzesa bat zara. 377 00:34:35,563 --> 00:34:39,646 Gozatu dezakegu gauaz? 378 00:34:45,396 --> 00:34:47,021 Zer bilakatu gara? 379 00:34:47,563 --> 00:34:48,855 Smartphone zonbiak? 380 00:34:49,355 --> 00:34:52,980 Alistair, utzi emailak begiratzeari. Aurkitu guretzat norbait. 381 00:34:52,980 --> 00:34:54,313 Hemen bat. Beste bat. 382 00:34:54,313 --> 00:34:58,521 Zein app da hori? Aurkitu dezagun zure ametsetako gizona. 383 00:34:59,271 --> 00:35:01,980 Hau oso lerdena da. 384 00:35:02,521 --> 00:35:03,688 Zer iruditzen? 385 00:35:04,563 --> 00:35:05,688 Ni baino lerdenagoa da. 386 00:35:07,230 --> 00:35:09,688 Nire profilari ere ezetz esango zenioke? 387 00:35:09,688 --> 00:35:12,438 Ez nirekin ordaindu neskak huts egin dizulako. 388 00:35:12,438 --> 00:35:13,563 Ez dit huts egin. 389 00:35:14,063 --> 00:35:15,438 Ez da etorri. 390 00:35:15,438 --> 00:35:17,646 - Hori da. - Ez dakit, ba. 391 00:35:18,313 --> 00:35:22,271 Alistairrek ezin badu zoriona aurkitu, guk lagundu beharko diogu. 392 00:35:22,271 --> 00:35:25,271 Norbait bilatu behar diogu. Hau gogoko duzu? 393 00:35:25,855 --> 00:35:26,688 Edo hau? 394 00:35:26,688 --> 00:35:28,021 Aski da. 395 00:35:28,021 --> 00:35:30,646 Utzi maskulinitate toxikoa alde batera. 396 00:35:30,646 --> 00:35:32,980 Esan nor gustatzen zaizun. 397 00:35:33,438 --> 00:35:34,688 Aski da! 398 00:35:35,438 --> 00:35:38,188 Hau ondo dago, baina ez zaio aurpegia ikusten. 399 00:35:39,355 --> 00:35:41,021 Kezkagarria da hori? 400 00:35:43,813 --> 00:35:48,438 Nolakoak uste duzu gustatzen zaizkiola? Potolotxoak edo muskuludunak? 401 00:35:48,438 --> 00:35:50,230 Zer dakit nik? 402 00:35:50,230 --> 00:35:52,271 Ez nintzateke mutil batekin egongo. 403 00:36:05,688 --> 00:36:06,980 Match egin dut. 404 00:36:22,521 --> 00:36:24,855 Duda-mudan pasa dezakezu bizitza osoa. 405 00:36:26,105 --> 00:36:29,980 Baina amildegiaren bestaldean zer dagoen jakiteko, salto egin behar da. 406 00:36:31,063 --> 00:36:33,813 Zuloa ote? Ala hegan eramango zaituen haizea? 407 00:37:16,730 --> 00:37:19,771 Beldurgarria da oinen azpian lurrik ez nabaritzea. 408 00:37:23,021 --> 00:37:27,688 Ametsetan arreta jarriz gero, grabitatearen trikimailuez ahaztuko zara. 409 00:37:58,813 --> 00:38:00,271 Batzuetan ekintza aski da. 410 00:38:01,021 --> 00:38:03,605 Zure patuaren kontrola hartzeak 411 00:38:04,980 --> 00:38:06,688 zeharo aldatu zaitzakeela. 412 00:38:06,688 --> 00:38:08,563 Non demontre dago James? 413 00:38:10,021 --> 00:38:11,105 Egon behar duen tokian. 414 00:38:12,480 --> 00:38:13,605 Ni bezala. 415 00:38:36,313 --> 00:38:37,646 Zer egiten duzu hemen? 416 00:38:38,813 --> 00:38:41,396 Hiru orduan zure urtebetetzea bukatuko da. 417 00:38:41,396 --> 00:38:43,230 Goza dezagun geratzen dena. 418 00:38:45,396 --> 00:38:47,230 Ezusteko bat dut zuretzat. 419 00:38:48,646 --> 00:38:50,355 Lexingtonekin hitz egin dut. 420 00:38:50,938 --> 00:38:55,230 Festa ondo ateratzen bada, lacrosse taldera itzuli ahalko zara. 421 00:38:56,480 --> 00:38:57,480 Zer? 422 00:39:01,105 --> 00:39:02,105 Ruby. 423 00:39:02,896 --> 00:39:03,730 Jemima. 424 00:39:05,021 --> 00:39:05,980 Bell. 425 00:39:13,063 --> 00:39:14,480 Fusibleak izango dira. 426 00:39:15,021 --> 00:39:17,355 Mendebaldeko eskaileretatik gertu daude. 427 00:39:46,688 --> 00:39:49,396 Bukatu duzu batzordeko lana. 428 00:39:52,396 --> 00:39:54,313 Plazera izan da zurekin lan egitea. 429 00:39:54,313 --> 00:39:56,771 Agur esaten ari zarela dirudi. 430 00:40:32,271 --> 00:40:36,146 Zugandik zer espero dudan jakinda, hau da egiten duzuna? 431 00:42:32,188 --> 00:42:34,188 Leire 432 00:42:34,188 --> 00:42:36,271 Ilargi G 433 00:42:37,271 --> 00:42:57,271 {\an8}Downloaded from - MoviesMod.lol