1 00:00:02,000 --> 00:00:07,000 Downloaded from YTS.MX 2 00:00:08,000 --> 00:00:13,000 Official YIFY movies site: YTS.MX 3 00:00:31,000 --> 00:00:37,958 EGUNEKO EGUNKARIA 4 00:00:39,208 --> 00:00:42,541 Arratoi-hiltzailea arratsaldean iritsi zen gasolindegira. 5 00:00:42,625 --> 00:00:45,375 Sarrerara jo zuen ibilera leun eta isilean. 6 00:00:45,458 --> 00:00:47,875 Haren urratsek ez zuten zaratarik egiten. 7 00:00:47,958 --> 00:00:50,625 Sorbaldatik zintzilika zorro militar bat zuen, 8 00:00:50,708 --> 00:00:53,416 sakela handiko panazko jaka zaharkitua soinean. 9 00:00:53,500 --> 00:00:56,958 Prakak belaunen inguruan kordaz loturik zeramatzan. 10 00:00:57,041 --> 00:00:58,166 - Kaixo? - Bai? 11 00:00:58,250 --> 00:00:59,208 Karraskari-kontrola. 12 00:00:59,291 --> 00:01:01,958 Begi txiki eta ilunak ingurutik arin ibilarazten zituen. 13 00:01:02,041 --> 00:01:03,458 - Arratoi-hiltzailea? - Berbera. 14 00:01:03,541 --> 00:01:05,458 Argala, zaildua, bisaia zorrotz, 15 00:01:05,541 --> 00:01:09,375 sufre koloreko bi hortz zituen agerian beheko ezpainaren gainean. 16 00:01:09,458 --> 00:01:12,416 Belarri mehe eta biribilak ia kokotean ezarriak. 17 00:01:12,500 --> 00:01:13,875 Begiak kasik belztuak zituen, 18 00:01:13,958 --> 00:01:17,041 baina bere begiradan distira hori bat bereizten zen. 19 00:01:17,125 --> 00:01:19,916 - Azkar etorri zara. - Osasun Sailaren aginduak. 20 00:01:20,000 --> 00:01:22,083 Arratoi guztiak harrapatuko dituzu? 21 00:01:22,166 --> 00:01:23,041 - Bai. - Nola? 22 00:01:23,125 --> 00:01:23,958 Bai, nola? 23 00:01:24,041 --> 00:01:27,166 Ale eta kokapenaren araberakoa da hori. 24 00:01:27,250 --> 00:01:28,083 Tranpekin? 25 00:01:28,166 --> 00:01:29,000 - Zer? - Tranpekin. 26 00:01:29,083 --> 00:01:30,458 - Tranpekin? - Purrustadaka. 27 00:01:30,541 --> 00:01:32,750 Ez. Arratoiek ez dute untxirik jaten. 28 00:01:32,833 --> 00:01:34,083 Buruzut zebilen, 29 00:01:34,166 --> 00:01:37,791 sudurra hara-hona mugituz, airea usnaka. 30 00:01:37,875 --> 00:01:41,250 Arratoiak argiak dira. Atzemateko ezagutu behar dituzu. 31 00:01:41,333 --> 00:01:43,208 Lan honetarako, beharrezkoa da. 32 00:01:47,291 --> 00:01:49,625 Badakizue zer egiten duten? Beha daude. 33 00:01:49,708 --> 00:01:52,416 Atzemateko gauzak prestatzen dituzun bitartean, 34 00:01:52,500 --> 00:01:53,416 beha daude. 35 00:01:53,500 --> 00:01:55,291 Ez dira estoldetakoak, ezta? 36 00:01:55,375 --> 00:01:58,208 - Ez horixe. - Estoldetakoak artetsuak dira oso. 37 00:01:58,291 --> 00:01:59,500 Ez nuke hori esango. 38 00:01:59,583 --> 00:02:02,666 Ezetz? Horiek atzematen ikusi nahiko zintuzket. 39 00:02:02,750 --> 00:02:05,250 Bada, zehazki nola egingo zenuke? 40 00:02:05,333 --> 00:02:06,666 Pozoiarekin, nik uste. 41 00:02:06,750 --> 00:02:08,916 Eta non isuriko zenuke pozoia? 42 00:02:09,000 --> 00:02:09,916 Estolda behera? 43 00:02:10,000 --> 00:02:13,083 - Gizona garaile sentitu zen. - Ja! Banekien nik. 44 00:02:13,166 --> 00:02:14,416 Zer lortuko zenuke? 45 00:02:14,500 --> 00:02:17,541 Urak dena eramatea! Estoldak errekatxoak baitira. 46 00:02:17,625 --> 00:02:21,125 Nola atzemango zenituzke ba zuk estolda-arratoiak? 47 00:02:21,208 --> 00:02:22,750 Gizona gerturatu zen. 48 00:02:22,833 --> 00:02:24,958 Ahots misteriotsu bat jarri zuen, 49 00:02:25,041 --> 00:02:27,708 sekretu profesionalak kontatzen ari den gizon baten tonua. 50 00:02:27,791 --> 00:02:30,916 Gogoan izan behar da karraskariak direla. 51 00:02:31,000 --> 00:02:33,458 Emaiozu edozer eta marraskatuko du. 52 00:02:33,541 --> 00:02:36,625 Bada, nola konpondu estoldetako arratoi arazotxo bat? 53 00:02:36,708 --> 00:02:39,500 Gizonak igel korrokari baten ahots lakarra zuen, 54 00:02:39,583 --> 00:02:42,666 eta ahoskatzean hitzak miazkatzen zituela zirudien, 55 00:02:42,750 --> 00:02:44,708 zapore ona balute bezala. 56 00:02:44,791 --> 00:02:49,916 Estoldan sartu, eta eraman zurekin igeltsuz beteriko paperezko poltsa batzuk. 57 00:02:50,000 --> 00:02:51,166 Besterik ez. 58 00:02:51,250 --> 00:02:53,583 Estoldako sabaian zintzilikatu itzazu. 59 00:02:53,666 --> 00:02:56,041 Ez dute ura ukitu behar. 60 00:02:56,125 --> 00:02:58,125 Arratoiak iristen diren altuerara jarri. 61 00:02:58,208 --> 00:02:59,625 Claud liluratuta zegoen. 62 00:02:59,708 --> 00:03:02,000 Arratoia igerian hurbiltzen da. 63 00:03:02,083 --> 00:03:04,291 Poltsa ikustean gelditzen da. 64 00:03:04,375 --> 00:03:07,291 Usaina hartzen dio. Ez dago gaizki. Zer egiten du? 65 00:03:07,375 --> 00:03:08,208 Marraskatu. 66 00:03:08,291 --> 00:03:11,208 Hori da! Poltsa marraskatu, hautsi, 67 00:03:11,291 --> 00:03:14,708 eta arratoi aluak hautsez beteriko mokadu bat irensten du. 68 00:03:14,791 --> 00:03:15,625 Eta? 69 00:03:15,708 --> 00:03:17,000 Eta akabo. 70 00:03:17,708 --> 00:03:19,208 - Hilda uzten du? - Ziplo. 71 00:03:19,291 --> 00:03:21,458 - Igeltsuak? - Urak puzten du. 72 00:03:21,541 --> 00:03:23,750 Arratoiaren sabelean puzten da 73 00:03:23,833 --> 00:03:26,375 eta beste ezerk baino azkarrago hiltzen du. 74 00:03:26,458 --> 00:03:28,166 Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu. 75 00:03:28,250 --> 00:03:30,250 Gizonaren bisaiak urguiluz distiratzen zuen. 76 00:03:30,333 --> 00:03:34,291 Hatz mehe-luzeak elkar igurtzi eta eskuak aurpegira hurbildu zituen. 77 00:03:35,875 --> 00:03:38,208 Tira, non daude arratoi horiek? 78 00:03:38,291 --> 00:03:40,708 "Arratoi" hitza haren ahotik gozo zerion, 79 00:03:40,791 --> 00:03:43,041 gurin urtuarekin gargarak egiten bazebilen bezala. 80 00:03:43,125 --> 00:03:44,791 Errepidearen beste aldeko metan. 81 00:03:44,875 --> 00:03:47,125 - Barruan ez? - Ez, metan besterik ez. 82 00:03:47,208 --> 00:03:51,625 Barruan ere badaudela egingo nuke, janarian, gaixotasunak zabaltzen. 83 00:03:51,708 --> 00:03:54,958 - Norbait gaixorik? - Niri begiratu zidan, gero Claudi. 84 00:03:55,041 --> 00:03:56,541 - Ondo gaude. - Ziur? 85 00:03:56,625 --> 00:03:58,250 - Oso ziur. - Auskalo. 86 00:03:58,333 --> 00:04:01,083 Osasun ikuskaria zela ustea zuen, 87 00:04:01,166 --> 00:04:03,916 desilusioa hartuta izurriterik ez zegoelako. 88 00:04:04,000 --> 00:04:07,500 Halere, metan badauzkagu. Nola kenduko dituzu arratoiak? 89 00:04:07,583 --> 00:04:09,708 Irribarre egin zuen, maltzurkeriaz. 90 00:04:09,791 --> 00:04:12,333 Zorroan eskua sartu eta lata bat atera zuen, 91 00:04:12,416 --> 00:04:14,833 mintzatzen zen artean eskuetan haztatuz. 92 00:04:14,916 --> 00:04:17,291 Pozoi berezia. Oso hilgarria. 93 00:04:17,375 --> 00:04:21,041 Koilaratxo batekin harrapatzen bazaituzte, kartzelara. 94 00:04:21,125 --> 00:04:23,291 Milioi bat gizon hiltzeko sobera. 95 00:04:23,375 --> 00:04:24,750 - Ikusi nahi? - Mesedez. 96 00:04:24,833 --> 00:04:27,041 Penike batekin lata ireki zuen. 97 00:04:27,125 --> 00:04:27,958 Horra. 98 00:04:28,041 --> 00:04:31,583 Edukiaz amultsuki mintzatzen zen, eta Claudengana hurbildu zuen. 99 00:04:31,666 --> 00:04:33,208 Garia ala garagarra da? 100 00:04:33,291 --> 00:04:35,666 Oloa. Pozoi hilgarrian bustia. 101 00:04:35,750 --> 00:04:39,333 Ale bakar bat janda, hiru minututan hilda egongo zara. 102 00:04:39,416 --> 00:04:41,583 Lata honi ez diot inoiz begiak gainetik kentzen. 103 00:04:41,666 --> 00:04:43,958 Lata laztandu eta leunki astindu zuen, 104 00:04:44,875 --> 00:04:47,083 eta olo aleek kraska egin zuten. 105 00:04:47,166 --> 00:04:50,458 Baina ez diet hau emango. Ez lukete jango. 106 00:04:50,541 --> 00:04:54,833 Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu. Oso-oso mesfidatiak dira. 107 00:04:54,916 --> 00:04:57,416 Gaur olo garbi eta goxoa jango dute. 108 00:04:57,500 --> 00:05:00,583 Ez die kalterik egingo. Gizendu egingo dira eta kito. 109 00:05:00,666 --> 00:05:02,166 Eta biharamunean, berdin. 110 00:05:02,250 --> 00:05:04,750 Eta hurrengo egunean, baita hurrengoan ere. 111 00:05:04,833 --> 00:05:09,041 Hain olo goxoa non barrutiko arratoiak laster gerturatuko baitira. 112 00:05:09,125 --> 00:05:09,958 Oso azkarra. 113 00:05:10,041 --> 00:05:13,250 Lan honetan arratoiak baino azkarragoa izan behar zara. 114 00:05:13,333 --> 00:05:14,583 Eta ez da gutxi. 115 00:05:14,666 --> 00:05:16,791 "Ia arratoia izan behar zara", esan nuen. 116 00:05:16,875 --> 00:05:18,625 Nahi gabe irten zitzaidan. 117 00:05:18,708 --> 00:05:21,500 Gogoa ezin ekidin, gizonari so ari bainintzaion. 118 00:05:21,583 --> 00:05:23,166 Haren erreakzioak harritu ninduen. 119 00:05:23,250 --> 00:05:24,291 - Bai! - Hots egin zuen. 120 00:05:24,375 --> 00:05:26,416 Hori da. Ulertu duzu. 121 00:05:26,500 --> 00:05:29,458 Kasik arratoi bat izan behar zara. 122 00:05:29,541 --> 00:05:31,166 Arratoiak baino azkarragoa, 123 00:05:31,250 --> 00:05:33,875 eta jakin ezazue hori ez dela batere erraza. 124 00:05:34,833 --> 00:05:36,208 Tira, has gaitezen. 125 00:05:36,291 --> 00:05:39,583 Lady Bensonek ere nire laguntzaren premia urgentea du. 126 00:05:39,666 --> 00:05:42,666 - Arratoiak ditu? - Denok bezala. 127 00:05:42,750 --> 00:05:45,041 Arratoi-hiltzailea galtzadan barrena abiatu zen. 128 00:05:45,125 --> 00:05:47,958 Arratoi bat bezala ibiltzen zen. 129 00:05:48,041 --> 00:05:51,541 Urrats geldoak, ia leunak, belaunak asko tolestuz 130 00:05:51,625 --> 00:05:54,541 eta zaratarik sortu gabe hartxintxarra zapaltzean. 131 00:05:54,625 --> 00:05:57,875 Hesia salto egin zuen eta belar-metari bira eman zion, 132 00:05:57,958 --> 00:06:00,416 olo-eskutadak lurrera botaz. 133 00:06:00,500 --> 00:06:03,083 Biharamunean itzuli eta berdina egin zuen. 134 00:06:03,166 --> 00:06:06,291 Hurrengo egunean ere itzuli zen, baita hurrengoan ere. 135 00:06:06,375 --> 00:06:09,458 Azkenik, laugarren egunean, olo pozoitua jarri zuen. 136 00:06:09,541 --> 00:06:10,958 Baina ez zuen barreiatu. 137 00:06:11,041 --> 00:06:14,875 Pila txikietan ipini zuen, metaren bazter guztietan. 138 00:06:17,375 --> 00:06:19,000 - Baduzu zakurrik? - Bai. 139 00:06:19,083 --> 00:06:23,083 Minaren minez bihurrituta hiltzen ikusi nahi baduzu, utziozu sartzen. 140 00:06:23,166 --> 00:06:25,166 Biharamunean, hilak bildu zituen. 141 00:06:25,250 --> 00:06:28,083 Emadazu zaku bat. Arratoiak sartzeko beharko dut. 142 00:06:28,166 --> 00:06:31,583 Handi plantak egiten zituen, begiak urguiluz distiratsu. 143 00:06:31,666 --> 00:06:34,875 Publikoari bere ehizaren emaitzak erakustear zegoen. 144 00:06:34,958 --> 00:06:37,833 Claudek zaku bat hartu zuen eta errepidea gurutzatu genuen. 145 00:06:37,916 --> 00:06:42,500 Gizona metaren inguruan bueltaka zebilen, pozoia aztertzeko makurtuz. 146 00:06:42,583 --> 00:06:44,458 - Zerbait oker dabil. - Murmurikatu zuen. 147 00:06:44,541 --> 00:06:46,041 Ahots leuna eta haserretua zuen. 148 00:06:46,125 --> 00:06:49,541 Beste pila batera hurbildu, eta aztertzeko makurtu zen. 149 00:06:49,625 --> 00:06:52,000 - Zerbait oker dabil. - Zer gertatzen da? 150 00:06:52,083 --> 00:06:55,250 Erantzunik ez, baina argi zegoen ez zituela engainatu. 151 00:06:55,333 --> 00:06:57,416 "Arratoi argiak dira", esan nuen. 152 00:06:57,500 --> 00:06:58,666 Haserre zegoen. 153 00:06:58,750 --> 00:07:02,208 Bere aurpegian ikusten zen, eta bi hortz horituetan ere, 154 00:07:02,291 --> 00:07:04,083 ezpainaren kontra estuturik baitzituen. 155 00:07:04,166 --> 00:07:06,833 - Ez esan tontakeriarik. - Esan zuen, niri so. 156 00:07:06,916 --> 00:07:09,708 Ez zaie ezer gertatzen, jaten ematen ari zaiela salbu. 157 00:07:09,791 --> 00:07:12,541 Zerbait potoloa aurkitu dute jateko. 158 00:07:12,625 --> 00:07:16,708 Arratoiek ez diote oloari muzin egiten, ez bada lehertzear daudela. 159 00:07:16,791 --> 00:07:18,416 Jiratu egin zen, kopetilun. 160 00:07:18,500 --> 00:07:22,000 Olo pozoitua jasotzen hasi zen, pala txiki bat eskuan. 161 00:07:22,083 --> 00:07:24,250 Lata barrura itzuli zuen. 162 00:07:24,333 --> 00:07:27,916 Amaitu zuenean, hirurok errepidea gurutzatu genuen. 163 00:07:29,000 --> 00:07:32,958 Gizona hornigailuen ondoan gelditu zen, atsekabeturik eta umilduta, 164 00:07:33,041 --> 00:07:35,583 eta aurpegi pentsakorra jarri zuen. 165 00:07:35,666 --> 00:07:39,625 Bere porrotari buruz hausnartzen ari zen, begiak lanbro eta maltzur, 166 00:07:39,708 --> 00:07:42,833 mingaina hortzen albo batera jaurtiz. 167 00:07:42,916 --> 00:07:46,166 Begirada ezkutu bat bidali zidan, gero beste bat Claudi. 168 00:07:46,250 --> 00:07:48,166 Sudurra astindu zuen, aireari usnaka. 169 00:07:48,250 --> 00:07:51,250 Oin-puntetan jarri zen, balantzaka gora eta behera, 170 00:07:51,333 --> 00:07:53,875 eta isilpeko ahots leun batez, esan zuen… 171 00:07:53,958 --> 00:07:55,458 Zerbait ikusi nahi duzue? 172 00:07:55,541 --> 00:07:57,750 Bere izen ona berreskuratu nahi zuen. 173 00:07:57,833 --> 00:07:59,875 - Zer? - Zerbait ikusgarria. 174 00:07:59,958 --> 00:08:02,916 Eskuineko eskua jakaren poltsikoan sartu 175 00:08:03,000 --> 00:08:06,666 eta bizirik zegoen arratoi handi bat atera zuen, hatzen artean. 176 00:08:06,750 --> 00:08:07,666 Jainkoarren! 177 00:08:08,291 --> 00:08:09,250 Horra. Ikusten? 178 00:08:09,333 --> 00:08:13,166 Gorputza ia makurtuta zuen, lepoa luzaturik eta guri begira 179 00:08:13,250 --> 00:08:18,083 arratoi handi hura erpuru eta hatz artean lepotik hartuta zuela, 180 00:08:18,166 --> 00:08:20,375 hozka egin ez zezan. 181 00:08:20,458 --> 00:08:24,416 - Arratoiak daramatzazu poltsikoetan? - Beti pare bat gainean. 182 00:08:24,500 --> 00:08:28,083 Libre zuen eskua beste poltsikoan sartu zuen, eta… 183 00:08:28,166 --> 00:08:29,000 Hudo bat? 184 00:08:29,083 --> 00:08:30,583 Gizonak barre egin zuen. 185 00:08:30,666 --> 00:08:33,291 Hudoa geldi zegoen. Ezagutzen zuela zirudien. 186 00:08:33,375 --> 00:08:35,875 Ezerk ez ditu arratoiak azkarrago hiltzen. 187 00:08:35,958 --> 00:08:38,291 Bi animaliak bere aurrean eutsi zituen, 188 00:08:38,375 --> 00:08:41,500 hudoaren sudurra arratoiaren aurpegitik 15 zentimetrotara. 189 00:08:41,583 --> 00:08:44,125 Hudoak so egin zion arratoiari. 190 00:08:44,208 --> 00:08:46,916 Arratoia astindu zen, harrapakaritik ihesi. 191 00:08:47,000 --> 00:08:48,208 - Orain… - Esan zuen. 192 00:08:48,291 --> 00:08:49,125 Adi. 193 00:08:51,125 --> 00:08:53,000 Alkandora irekia zeraman. 194 00:08:53,083 --> 00:08:55,500 Arratoia jaso eta barrura sartu zuen, 195 00:08:55,583 --> 00:08:56,666 azalaren kontra. 196 00:08:56,750 --> 00:08:59,708 Gerrikoak azpitik ihes egin zezan saihesten zuen. 197 00:08:59,791 --> 00:09:04,333 Gero hudoa sartu zuen. Alkandoran iskanbila handia sortu zen. 198 00:09:04,416 --> 00:09:08,000 Haren gorputzaren inguruan arratoia bueltaka ari zen, ihesi. 199 00:09:08,083 --> 00:09:11,833 Sei-zazpi bira eman zituzten, bulto txikia handiaren atzetik, 200 00:09:11,916 --> 00:09:15,000 buelta bakoitzean gero eta hurbilago, 201 00:09:15,083 --> 00:09:17,625 biek bat egin zuten arte, 202 00:09:17,708 --> 00:09:20,500 eta liskarra hotsak eta garrasiak entzun ziren. 203 00:09:20,583 --> 00:09:23,708 Bitartean, arratoi-hiltzailea seko geldi egon zen, 204 00:09:23,791 --> 00:09:26,041 hankak bananduta eta besoak zintzilik, 205 00:09:26,125 --> 00:09:29,166 haren begi ilunak Clauden bisaiari so. 206 00:09:30,041 --> 00:09:35,500 Azkenean, esku bat alkandoran sartu eta hudoa atera zuen. 207 00:09:35,583 --> 00:09:38,000 Beste eskuarekin arratoi hila hartu zuen. 208 00:09:38,083 --> 00:09:41,250 Hudoaren mutur zuriak odol orbanak zituen. 209 00:09:42,500 --> 00:09:44,750 "Ez zait gehiegi gustatu", esan nuen. 210 00:09:44,833 --> 00:09:47,791 Apustu egingo nuke ez duzula inoiz halakorik ikusi. 211 00:09:47,875 --> 00:09:49,166 Ba ez. 212 00:09:49,250 --> 00:09:51,916 Egunen batez sabelean kosk egingo dizute. 213 00:09:52,000 --> 00:09:55,833 Esan zuen Claudek, baina jakin-min, eta gizonak oilarkeria berreskuratu zuen. 214 00:09:55,916 --> 00:09:57,916 Gauza ikusgarriago bat ikusi nahi? 215 00:09:58,000 --> 00:10:01,208 Zeure begiez ikusi ezean inoiz sinetsiko ez zenukeena? 216 00:10:01,291 --> 00:10:03,833 Claudi begiratu nion, aztoratu samar. 217 00:10:05,875 --> 00:10:06,708 Bai. 218 00:10:07,458 --> 00:10:10,916 Arratoi hila poltsiko batean sartu zuen eta hudoa bestean. 219 00:10:11,000 --> 00:10:14,916 Gero bizirik zegoen bigarren arratoi bat zorrotik atera zuen. 220 00:10:15,000 --> 00:10:15,833 Jainkoarren! 221 00:10:15,916 --> 00:10:18,291 Beti daramat pare bat arratoi gainean. 222 00:10:18,375 --> 00:10:20,041 Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu, 223 00:10:20,125 --> 00:10:22,708 eta horretarako, gertu izan behar dituzu. 224 00:10:22,791 --> 00:10:26,333 Honako hau estolda-arratoia da. Deabrua bainoa azkarragoa. 225 00:10:26,416 --> 00:10:30,083 Ikusten nola behatzen nauen, nire asmoak jakin nahian? 226 00:10:30,166 --> 00:10:31,500 - Ikusten? - Zein desatsegina. 227 00:10:31,583 --> 00:10:32,750 "Zer egingo duzu?". 228 00:10:32,833 --> 00:10:36,166 Oraingo erakustaldia are gutxiago gustatuko zitzaidalakoan nengoen. 229 00:10:36,250 --> 00:10:39,333 - Ekar ezazu korda bat. - Claudek korda eman zion. 230 00:10:39,416 --> 00:10:41,791 Arratoiaren atzeko hankak lotu zituen. 231 00:10:41,875 --> 00:10:44,583 Animalia borrokan hasi zen, baina gizonak ongi eutsi zion. 232 00:10:44,666 --> 00:10:46,166 Baduzue mahairik barruan? 233 00:10:46,250 --> 00:10:50,791 - "Barruan arratoirik ez", esan nuen. - Mahai bat behar dut. Edo zerbait laua. 234 00:10:50,875 --> 00:10:54,250 Hornigailura hurbildu ginen eta arratoia hantxe utzi zuen. 235 00:10:54,333 --> 00:10:57,666 Korda zutabe batean lotu zuen arratoia estekatzeko. 236 00:10:57,750 --> 00:11:00,250 Hasieran uzkurtuta zegoen, geldirik eta mesfidati. 237 00:11:00,333 --> 00:11:02,583 Begi beltzdun arratoi handi bat zen, 238 00:11:02,666 --> 00:11:06,166 isats ezkatatsua metalezko xafla gainean kiribildua zuen. 239 00:11:06,250 --> 00:11:08,833 Zeharka begiratzen zion gizonari, 240 00:11:08,916 --> 00:11:10,375 bere asmoak jakiteko. 241 00:11:10,458 --> 00:11:14,166 Arratoi-hiltzaileak atzera egin, eta arratoia lasaitu egin zen. 242 00:11:14,250 --> 00:11:18,000 Atzeko hanketan eseri eta bularreko ilea miazkatzen hasi zen. 243 00:11:18,083 --> 00:11:20,541 Gero muturrean hazka egin zuen. 244 00:11:20,625 --> 00:11:23,875 Ondoan zituen hiru gizonek kezkatzen ez zutela zirudien. 245 00:11:23,958 --> 00:11:26,250 - Apustutxo bat egingo dugu? - Esan zuen gizonak. 246 00:11:26,333 --> 00:11:27,875 "Ez, milesker", esan nuen. 247 00:11:27,958 --> 00:11:31,375 - Dibertigarriagoa da. - Zeri buruzko apustua? 248 00:11:31,458 --> 00:11:34,250 Baietz arratoia hil eskuak erabili gabe. 249 00:11:34,333 --> 00:11:36,458 Eskuak poltsikoetan sartuko ditut. 250 00:11:36,541 --> 00:11:39,250 Arratoi-hiltzaileak dirua irabazi nahi zuen. 251 00:11:39,333 --> 00:11:42,625 Hiltzear zegoen arratoia begiratu eta zorabiatuta sentitu nintzen, 252 00:11:42,708 --> 00:11:44,625 ez gizonak hil egingo zuelako, 253 00:11:44,708 --> 00:11:47,166 modu berezi batean egingo zuelako baizik, 254 00:11:47,250 --> 00:11:49,375 eta nolabaiteko pasioarekin. 255 00:11:49,458 --> 00:11:51,333 - Ostikada batez. - Hankarik ez. 256 00:11:51,416 --> 00:11:54,041 - Besoekin? - Ez beso, ez hanka, ez esku. 257 00:11:54,125 --> 00:11:55,708 - Gainean eseriz. - Ez. 258 00:11:55,791 --> 00:11:57,625 - Ikus dezagun ba. - Atera libera bat. 259 00:11:57,708 --> 00:11:59,541 Ez esan lelokeriarik. Zergatik? 260 00:11:59,625 --> 00:12:01,416 - Zer jokatuko duzu? - Ezer ez. 261 00:12:01,500 --> 00:12:03,166 Ongi da. Ez dut egingo. 262 00:12:03,250 --> 00:12:05,583 - Korda askatzeko itxura egin zuen. - Txelin bat. 263 00:12:05,666 --> 00:12:07,666 Zorabio sentsazioa areagotu zen. 264 00:12:07,750 --> 00:12:10,375 Baina egoerak magnetismo indartsu bat zuen. 265 00:12:10,458 --> 00:12:12,875 Ezin nuen alde egin ezta mugitu ere. 266 00:12:12,958 --> 00:12:13,916 - Eta zuk? - Ez. 267 00:12:14,000 --> 00:12:15,708 Txelin baten truke egitea nahi duzu? 268 00:12:15,791 --> 00:12:17,625 - Nik ez dut nahi. - Eta dirua? 269 00:12:17,708 --> 00:12:19,625 Claudek txelin bat utzi zuen hornigailuan, 270 00:12:19,708 --> 00:12:22,500 eta arratoi-hiltzaileak sei-penikeko bi txanpon. 271 00:12:22,583 --> 00:12:23,416 Konforme. 272 00:12:23,500 --> 00:12:26,125 Claudek eta biok atzera egin genuen, eta gizonak aurrera. 273 00:12:26,208 --> 00:12:29,916 Eskuak poltsikoetan sartu eta arratoiarengana makurtu zen. 274 00:12:30,000 --> 00:12:34,250 Arratoia uzkurtuta zegoen, larri. Bazirudien gizona erasotzear zegoela, 275 00:12:34,333 --> 00:12:36,041 baina atzera egiten hasi zen, 276 00:12:36,125 --> 00:12:38,458 gorputza arrastaka eta makurturik, 277 00:12:38,541 --> 00:12:40,791 kordelak hankatik tira egin zion arte. 278 00:12:40,875 --> 00:12:42,916 Arratoi-hiltzailea gehiago hurbildu zitzaion, 279 00:12:43,000 --> 00:12:45,583 begiekin jarraituz. Eta bat-batean… 280 00:12:45,666 --> 00:12:48,541 - Izuak hartu zuen. - …izuturik salto egin zuen. 281 00:12:51,166 --> 00:12:54,875 Tiraka bortitz batez, kordelak ia hanka dislokatu zion. 282 00:12:54,958 --> 00:12:56,416 Berriro uzkurtu zen, 283 00:12:56,500 --> 00:12:59,333 ahalik eta urrutien, biboteak dardarka zituelarik 284 00:12:59,416 --> 00:13:01,625 eta gorputz handi beltzurdina zurrun. 285 00:13:01,708 --> 00:13:04,750 Orduan, gizona aurpegia astiro mugitzen hasi zen, 286 00:13:04,833 --> 00:13:05,958 gero eta hurbilago. 287 00:13:06,041 --> 00:13:09,125 Gelditzeko oihukatu nahi nuen, baina ezin. 288 00:13:09,208 --> 00:13:12,750 Zerbait benetan desatsegina gertatzear zegoen, ziur nengoen. 289 00:13:12,833 --> 00:13:16,291 Gauza beldurgarria eta krudela, baina ikusi behar nuen. 290 00:13:16,375 --> 00:13:19,666 Esku bateko distantziara zeuden. 291 00:13:19,750 --> 00:13:22,458 Arratoia guztiz makurtuta zegoen, tenk. 292 00:13:22,541 --> 00:13:23,916 Gizona ere tenk zegoen, 293 00:13:24,000 --> 00:13:27,500 baina modu arriskutsu batean, malguki konprimatu baten gisa. 294 00:13:27,583 --> 00:13:30,125 Irribarre baten itzala ageri zen bere ezpainetan. 295 00:13:30,208 --> 00:13:33,166 Bat-batean eraso zion, suge baten modura, 296 00:13:33,250 --> 00:13:36,000 burua mugimendu bizkor batez aurrera jaurtiz… 297 00:13:36,083 --> 00:13:38,125 …beheko muskuluez bultzaturik… 298 00:13:38,208 --> 00:13:40,750 …eta bere ahoa ikusi nuen, zabal-zabalik… 299 00:13:40,833 --> 00:13:41,875 …bi hortz horiak… 300 00:13:41,958 --> 00:13:44,625 …eginahalak aurpegia uzkurturik. 301 00:13:45,875 --> 00:13:47,791 Ez nuen gehiago ikusi nahi izan. 302 00:13:47,875 --> 00:13:51,416 Begiak itxi nituen, eta ireki orduko, arratoia hilda zegoen 303 00:13:51,500 --> 00:13:54,041 eta gizona dirua patrikan sartzen ari zen, 304 00:13:54,125 --> 00:13:55,750 ahoa garbitzeko txistuka. 305 00:13:57,750 --> 00:13:59,875 Honekin egiten dute erregaliza. 306 00:13:59,958 --> 00:14:03,875 Fabrikek eta txokolategileek erregaliza arratoi odolez egiten dute. 307 00:14:03,958 --> 00:14:06,083 Ez du ezer txarrik. 308 00:14:08,791 --> 00:14:10,541 Nazkagarria zara. 309 00:14:10,625 --> 00:14:13,083 Baina egia da. Askotan jan duzue. 310 00:14:13,166 --> 00:14:16,250 Litxarreriak arratoi odolarekin eginak daude. 311 00:14:16,333 --> 00:14:18,416 Ez dugu gehiago jakin nahi. 312 00:14:18,500 --> 00:14:21,291 Pertzetan irakiten da, borbor lurruna dariola, 313 00:14:21,375 --> 00:14:23,416 eta makilekin nahasten dute. 314 00:14:23,500 --> 00:14:25,958 Txokolate fabriken sekretu handia da 315 00:14:26,041 --> 00:14:29,875 eta inork ere ez daki, arratoi-hiltzaileok izan ezik. 316 00:14:29,958 --> 00:14:32,375 Bere publikoaren babesik ez zuela ohartu zen. 317 00:14:32,458 --> 00:14:35,791 Gure aurpegiak ozpindu, zurbil eta suminduak ageri ziren. 318 00:14:36,666 --> 00:14:39,458 Buelta eman zuen hitzik esan gabe. 319 00:14:39,541 --> 00:14:44,125 Errepiderantz joaten ikusi genuen, urrats geldo eta leunekin. 320 00:14:44,208 --> 00:14:47,083 Ez zuten zarata egiten, ezta hartxintxarrean ere. 321 00:15:00,375 --> 00:15:01,208 Bai bitxia. 322 00:15:02,083 --> 00:15:04,291 Arratoiek ez zuten olo pozoitua jan. 323 00:15:05,375 --> 00:15:09,291 Belar-metak zerbait nutritiboa izan behar du. 324 00:15:25,750 --> 00:15:29,291 1940ko hamarkadan, Dahl Wisteria Cottage landetxean bizi zen. 325 00:15:29,375 --> 00:15:31,041 Han Claud's Dog idatzi zuen, 326 00:15:31,125 --> 00:15:34,750 bertako paisaia eta jendea oinarri zituen istorio bilduma bat. 327 00:15:34,833 --> 00:15:36,708 Ipuin hau bilduma horretan dago jasota. 328 00:16:40,375 --> 00:16:42,750 Azpitituluak: Loinaz C. A.