1 00:00:00,584 --> 00:00:02,294 Aurreko ataletan… 2 00:00:02,878 --> 00:00:03,796 Zein da plana? 3 00:00:04,380 --> 00:00:05,297 Ana hilko dut. 4 00:00:05,381 --> 00:00:06,298 Tik tak. 5 00:00:08,134 --> 00:00:10,344 Piztu motorra! Atzetik aterako dira! 6 00:00:11,387 --> 00:00:15,141 Dirua itzuliko dut eta Debbierengandik aldenduko naiz. 7 00:00:15,224 --> 00:00:18,978 Azal dezakezu New Yorkeko abokatu-bufeteari buruzko eskaera? 8 00:00:19,061 --> 00:00:22,648 Lanpostua eskaintzen zion mezua ezabatu dut. 9 00:00:22,732 --> 00:00:23,816 Debbie! 10 00:00:24,400 --> 00:00:26,235 Toki bat ezagutzen dut Kanbodian. 11 00:00:26,318 --> 00:00:28,279 "Urrun eta ikusteko zaila". 12 00:00:28,362 --> 00:00:29,697 Etorri nirekin. 13 00:00:30,281 --> 00:00:31,365 Gelditu autoa! 14 00:00:31,449 --> 00:00:33,909 Egin tiro, Sam! 15 00:00:34,452 --> 00:00:35,786 Ihes egiten ari da! 16 00:00:36,495 --> 00:00:39,290 Lotura emozionala arazo bat da? 17 00:00:40,374 --> 00:00:41,584 Harekin? 18 00:00:43,377 --> 00:00:44,545 Inola ere ez. 19 00:00:46,172 --> 00:00:47,047 Nor da? 20 00:00:49,008 --> 00:00:50,384 Hiltzaile bat. 21 00:00:55,681 --> 00:00:57,433 LONDRES 22 00:00:57,516 --> 00:01:01,353 Hamabi parlamentari baino gehiago deitu dituzte deklaratzera 23 00:01:01,437 --> 00:01:03,355 korrupzio karguengatik, 24 00:01:03,439 --> 00:01:06,942 eroskeria onartu izan dutelako Garraio Legea blokeatzeko asmoz. 25 00:01:07,026 --> 00:01:11,197 Ergon Kreshniken, mafia albaniarreko kidearen, agindupean. 26 00:01:11,280 --> 00:01:13,449 Suitzan hil zuten aste honetan. 27 00:01:13,532 --> 00:01:15,493 Lehen ministroak polizia goraipatu du, 28 00:01:15,576 --> 00:01:18,871 eta egoera "orbain bat politika britainiarrean" dela esan du. 29 00:01:18,954 --> 00:01:20,122 Eutsi kamera! 30 00:01:20,206 --> 00:01:21,999 -Hor dago! -Kazetari gehiago. 31 00:01:22,082 --> 00:01:24,460 Aurpegia estaliko dut? Hori egiten du jendeak? 32 00:01:24,543 --> 00:01:26,795 -David. -Edo errudunago emango dut? 33 00:01:27,295 --> 00:01:31,300 -Irri egingo dut? Zer erokeria. -Hemen, David. 34 00:01:31,383 --> 00:01:34,011 Debbie, arren, ezin dut egin zu gabe. Behar zaitut. 35 00:01:34,637 --> 00:01:36,013 Badakizu zer, David? 36 00:01:36,722 --> 00:01:38,223 Zoaz antzarak ferratzera. 37 00:01:40,476 --> 00:01:41,727 David! 38 00:01:41,811 --> 00:01:42,686 Alaitu aurpegia. 39 00:01:43,521 --> 00:01:44,521 Ez sortu iskanbila. 40 00:01:45,271 --> 00:01:47,358 Debbie! 41 00:01:47,441 --> 00:01:48,400 Claybourne andrea… 42 00:02:02,832 --> 00:02:04,750 Hau sakatuta, dena entzun daiteke. 43 00:02:04,834 --> 00:02:07,461 Ez dut entzun nahi. Badakit zer esaten ari den. 44 00:02:07,545 --> 00:02:08,545 Berri onak. 45 00:02:08,628 --> 00:02:09,922 Karguak kendu dizkizute. 46 00:02:10,422 --> 00:02:12,842 Ez zenekien David zertan ari zen. Beraz… 47 00:02:12,925 --> 00:02:14,009 Eta pasaportea? 48 00:02:14,635 --> 00:02:17,429 Frogetatik desagertu egin da, nolabait. 49 00:02:20,724 --> 00:02:21,976 Libre zara. 50 00:02:22,935 --> 00:02:25,688 Ez dugu uste albaniarrak mehatxua direnik, 51 00:02:25,771 --> 00:02:29,900 baina segurtasun-talde bat jar dezakegu zure etxean. 52 00:02:29,984 --> 00:02:31,861 Nazkatuta nago jendeak ni babesteaz. 53 00:02:33,279 --> 00:02:34,446 Debbie? 54 00:02:35,364 --> 00:02:37,074 Genevan zure lagunari buruz… 55 00:02:37,156 --> 00:02:38,367 Ez da nire laguna. 56 00:02:39,451 --> 00:02:41,495 Hori da esango dudan guztia. 57 00:02:49,378 --> 00:02:50,838 Nerbio optikoa ondo dago. 58 00:02:53,424 --> 00:02:55,926 Puntuak ondo daude. Nork jarri dizkizu? 59 00:02:56,010 --> 00:02:57,469 Monakoko tipo batek. 60 00:02:59,305 --> 00:03:00,222 Hilda dago. 61 00:03:14,069 --> 00:03:16,322 Jar nazazu lanean. Redback aurkitu behar dut. 62 00:03:17,072 --> 00:03:20,409 Ados. Alta ematen dizut lanera itzultzeko… 63 00:03:21,285 --> 00:03:22,119 hiru aste barru. 64 00:03:24,204 --> 00:03:25,204 Bi aste. 65 00:03:29,960 --> 00:03:32,046 Joan zaitezke. Sendatuta zaude. 66 00:03:33,047 --> 00:03:35,674 Prest zaude, Musker. Prest zaude. 67 00:03:49,647 --> 00:03:51,607 EZABATZEN 68 00:03:55,319 --> 00:03:56,195 OSATUTA 69 00:04:03,953 --> 00:04:04,787 DEIA BAZTERTU DA 70 00:04:22,805 --> 00:04:25,015 Q, zorionak. 71 00:04:26,976 --> 00:04:28,352 Q, zorionak… 72 00:04:52,251 --> 00:04:53,544 "Laztana, 73 00:04:54,169 --> 00:04:58,674 Urtero idazten dut eskutitz hau, eta urtero espero dut ez irakurtzea. 74 00:04:59,425 --> 00:05:03,470 Gurasoen erabakiek haurren bizitzak zehazten dituzte, 75 00:05:03,554 --> 00:05:05,556 eta nik ez ditut hartu erabaki onak. 76 00:05:06,306 --> 00:05:10,602 Baina ezer baino gehiago maite zaitudala jakin behar duzu. 77 00:05:11,645 --> 00:05:12,896 Diru nahikoa 78 00:05:12,980 --> 00:05:16,483 eta izen desberdin nahikoa daude hutsetik has zaitezen. 79 00:05:16,567 --> 00:05:18,819 Joan zaitez urrun. 80 00:05:20,112 --> 00:05:21,739 Bizitza hobea merezi zenuen…". 81 00:05:21,864 --> 00:05:23,073 ZIURTAGIRIA 82 00:05:23,157 --> 00:05:24,825 "…eta egia merezi zenuen. 83 00:05:25,951 --> 00:05:28,370 Hemen dituzu erantzun guztiak. 84 00:05:28,954 --> 00:05:30,039 Maite zaitut. 85 00:05:31,165 --> 00:05:32,291 Ama." 86 00:05:36,462 --> 00:05:37,463 Kaka zaharra. 87 00:05:39,381 --> 00:05:40,299 Ados. 88 00:05:43,093 --> 00:05:45,304 Kaixo. Barkatu, itxita dago. 89 00:05:46,013 --> 00:05:47,723 Zer denda polita. 90 00:05:49,516 --> 00:05:51,935 -Itxita dago. -Zapataria, ezta? 91 00:05:52,478 --> 00:05:53,604 Zapatak konpontzeko. 92 00:05:54,563 --> 00:05:57,149 Bakartu, nire ingelesa… Sentitzen dut. 93 00:05:57,232 --> 00:05:58,442 Ingelesez, ez al da 94 00:05:59,526 --> 00:06:03,197 hitz bera erabiltzen pasaporte faltsuak egiten dituztenentzat? 95 00:06:05,741 --> 00:06:06,742 Zer nahi duzu? 96 00:06:09,119 --> 00:06:09,995 Interpol. 97 00:06:10,079 --> 00:06:12,873 Erantzunak nahi ditut. 98 00:06:12,956 --> 00:06:15,667 Zertan zenbiltzan Genevan? 99 00:06:16,335 --> 00:06:17,461 Genevan? 100 00:06:18,253 --> 00:06:21,673 Ez naiz sekula egon Genevan, baina joan nahi dut. 101 00:06:23,509 --> 00:06:24,468 Bai, egon zara. 102 00:06:26,261 --> 00:06:28,472 Eta honaino jarraitu zaitugu. 103 00:06:29,056 --> 00:06:31,266 Dokumentu faltsuen denda honetaraino. 104 00:06:32,308 --> 00:06:36,230 Eta esango nuke hauek zuk egin dituzula. 105 00:06:37,314 --> 00:06:40,526 Entzun, ez dakit zertaz ari zaren. 106 00:06:40,609 --> 00:06:43,654 Oinetako itsusi horiek konponduko ditut 107 00:06:44,404 --> 00:06:46,198 edo irten nire dendatik. 108 00:06:48,867 --> 00:06:50,744 Zerbait kontatu nahi badidazu… 109 00:06:52,037 --> 00:06:53,247 tori nire zenbakia. 110 00:06:55,207 --> 00:06:56,875 Eta oinetakoak ez dira itsusiak. 111 00:06:57,584 --> 00:06:58,836 Frantsesak dira. 112 00:07:53,557 --> 00:07:56,977 ZUREKIN HIL ARTE 113 00:08:08,363 --> 00:08:10,199 Macallan '35. 114 00:08:10,782 --> 00:08:12,117 Izotz puska bakarra. 115 00:08:12,201 --> 00:08:16,038 Ez da horrela edaten, baina horrela gustatzen zaizu. 116 00:08:16,788 --> 00:08:20,209 Zu errekrutatu zintudanean erosi nuen whiski hau. 117 00:08:20,584 --> 00:08:22,794 Nire ondasunik preziatuenetako bat. 118 00:08:22,878 --> 00:08:24,046 Eman fitxategia. 119 00:08:27,591 --> 00:08:30,552 Hau da Redbacki buruz dudan guztia. 120 00:08:31,929 --> 00:08:35,265 Nire agente baten kontra irekitzen dudan lehen kasua da. 121 00:08:35,349 --> 00:08:37,142 Amaitu honekin. 122 00:08:37,726 --> 00:08:40,312 Amaitu lana eta itzuli nigana. 123 00:08:40,395 --> 00:08:42,898 Berriro talde bat izango gara biok. 124 00:08:43,565 --> 00:08:46,276 Londresetik joan behar dut. Ez dut estalgarririk. 125 00:08:47,569 --> 00:08:48,946 Bidali beste nonbaitera. 126 00:08:52,032 --> 00:08:53,450 Judith Burton hilda dago. 127 00:08:56,036 --> 00:08:57,746 Eta Debbie Claybourne? 128 00:09:00,374 --> 00:09:01,416 Bukatu da. 129 00:09:12,886 --> 00:09:13,929 David! 130 00:09:16,598 --> 00:09:18,016 Ireki atea! 131 00:09:21,561 --> 00:09:22,521 David! 132 00:09:22,604 --> 00:09:25,023 Barkatu. Sorpresa bat izan behar zuen. 133 00:09:25,107 --> 00:09:25,983 Benetan? 134 00:09:26,066 --> 00:09:29,444 -Debbie, kaixo! -Irakurketa-kluba gonbidatu duzu? 135 00:09:29,528 --> 00:09:31,697 -Atsegin duzu. -Ez dugu molestatu nahi. 136 00:09:31,780 --> 00:09:33,365 -Ez zen kluba? -Animatzeko. 137 00:09:33,448 --> 00:09:35,742 -Egunak daramatzazu ohean. -Hemen zaudelako. 138 00:09:35,826 --> 00:09:37,995 -Ezin naiz joan. -Suposatzen da 139 00:09:38,078 --> 00:09:39,955 nire etxetik joan behar zenuela. 140 00:09:40,038 --> 00:09:42,915 -Gure etxea da, eta uste nuen… -Zer? 141 00:09:43,000 --> 00:09:45,377 Zurekin hemen egoteagatik itzuli nahiko nukeela? 142 00:09:45,460 --> 00:09:48,046 Bazkaria prestatzeak konpentsatuko zuela? 143 00:09:48,130 --> 00:09:49,339 Joan gaitezke. 144 00:09:49,423 --> 00:09:51,383 -Ez dut irekiko. -Zugatik etorri dira. 145 00:09:51,466 --> 00:09:53,135 Bakarrik egon ez zaitezen. 146 00:09:53,218 --> 00:09:54,428 Benetan? 147 00:09:55,929 --> 00:09:58,098 -Tarta. -Momentu txarra da, Debbie? 148 00:09:58,181 --> 00:10:00,809 -Joan gaitezke. -Tarta ez da egokia. 149 00:10:05,147 --> 00:10:08,317 Nork hasi nahi du? 150 00:10:10,652 --> 00:10:12,321 Ez dut atsegin irakurketa-kluba. 151 00:10:13,989 --> 00:10:14,990 Hasieratik. 152 00:10:16,074 --> 00:10:17,617 Ez dut irakurtzen liburua. 153 00:10:18,618 --> 00:10:20,579 Liburu oso txarrak aukeratzen dituzue. 154 00:10:22,873 --> 00:10:24,374 Nebak hil du? 155 00:10:25,500 --> 00:10:26,418 Bai. 156 00:10:32,549 --> 00:10:34,092 Whiski bat, Debbie? 157 00:10:34,843 --> 00:10:36,219 Zuk ez duzu edaten whiskia. 158 00:10:37,262 --> 00:10:39,181 Ez nauzu ezagutzen. 159 00:10:40,265 --> 00:10:41,516 Kokaina hartu dut. 160 00:10:53,070 --> 00:10:53,987 Non dago? 161 00:10:54,071 --> 00:10:57,074 Ezin zara sartu. Ez zaitu ikusi nahi! 162 00:10:57,866 --> 00:10:58,867 -Alde. -Debbie. 163 00:10:58,950 --> 00:11:00,035 Ez dut entzun nahi. 164 00:11:00,118 --> 00:11:01,036 Alde… 165 00:11:02,871 --> 00:11:04,206 -hemendik. -Banoa. 166 00:11:04,289 --> 00:11:06,041 -Ez nauzu berriz ikusiko. -Ondo. 167 00:11:06,124 --> 00:11:08,794 -Baina zerbait entzun behar duzu. -"Behar"? 168 00:11:08,877 --> 00:11:10,587 "Behar". Ez dut ezer egin behar. 169 00:11:10,670 --> 00:11:13,256 Ez dut nahi ez dudan ezer egin behar. 170 00:11:13,340 --> 00:11:15,759 Ez diot amen egin behar nire senarrari 171 00:11:15,842 --> 00:11:18,428 edo sukaldean egiten dituen ahalegin patetikoei! 172 00:11:19,346 --> 00:11:21,765 Ez dut liburuak irakurtzearen plantak egin behar, 173 00:11:22,432 --> 00:11:25,435 eta ez dut zure barkamena entzun behar. 174 00:11:25,519 --> 00:11:27,145 -Alde hemendik. -Ez. 175 00:11:28,563 --> 00:11:30,941 Ederto! Ni joango naiz, orduan. 176 00:11:33,443 --> 00:11:34,361 Debbie. 177 00:11:34,778 --> 00:11:35,695 Debbie. 178 00:11:36,321 --> 00:11:37,239 Jesus. 179 00:11:38,615 --> 00:11:40,992 Debbie, itxaron! Debbie! 180 00:11:41,076 --> 00:11:43,036 Jesus, Maria eta Jose. Debbie, itxaron! 181 00:11:43,120 --> 00:11:44,746 -Joan pikutara. -Joan pikutara. 182 00:11:44,830 --> 00:11:47,749 Gorrotatuko banauzu, zerbait esan behar dizut… 183 00:11:48,917 --> 00:11:51,795 Gauza gehiago? Gauza gehiago entzun behar ditut? 184 00:11:51,878 --> 00:11:56,425 Izenlagun gehiago? Aspergarria, arrunta, adin ertainekoa. 185 00:11:56,508 --> 00:11:58,927 Gezurra zen! Zu babesteko esan nuen hori. 186 00:11:59,010 --> 00:12:01,638 Eta lan-eskaintza ezabatzea ere ni babesteko zen? 187 00:12:02,431 --> 00:12:05,892 Ados. Hori ni babesteko zen. 188 00:12:05,976 --> 00:12:09,855 Gauza lazgarria egin nuen, 189 00:12:09,938 --> 00:12:13,608 eta ezin nuen imajinatu zu joatea. Beraz… Bai. 190 00:12:14,025 --> 00:12:18,321 Ezabatu nuen, eta, benetan, betiko damutuko naiz. 191 00:12:18,405 --> 00:12:21,491 Lan bat izan da. Behin bakarrik. 192 00:12:21,575 --> 00:12:23,243 Eskaintza asko lortu dizkizut. 193 00:12:23,326 --> 00:12:24,828 -Hobeak. -Zu izan zara? 194 00:12:24,911 --> 00:12:26,037 Bai, ni izan naiz! 195 00:12:26,121 --> 00:12:29,291 -Eta ez dituzu onartu! -Ez nintzelako egokia 196 00:12:29,374 --> 00:12:32,210 lanpostu horietarako edo ez zelako une egokia. 197 00:12:32,294 --> 00:12:34,588 David mailaz igotzen, umeak New Yorken. 198 00:12:34,671 --> 00:12:36,214 Ikusten duzu? Beti berdin. 199 00:12:36,298 --> 00:12:38,884 Aitzakiak bilatzen dituzu. Horregatik etorri naiz. 200 00:12:38,967 --> 00:12:41,094 Ez naizelako izango hurrengo aitzakia. 201 00:12:41,178 --> 00:12:46,099 Ez dut nahi niri didazun gorrotoa zama bat izatea. 202 00:12:46,183 --> 00:12:50,437 Judith! Ez duzu ikusten nire ametsak zapuztu dituzula? 203 00:12:50,520 --> 00:12:54,191 Nik ez! Zuk! Zuk zapuztu dituzu zure ametsak. 204 00:12:54,274 --> 00:12:58,445 Zeure buruan konfiantza izatea nahi dut, nik dudan bezala, itzela zarelako, 205 00:12:58,528 --> 00:13:00,947 eta nahi duzuna egin zenezake 206 00:13:01,031 --> 00:13:05,076 kakati bat izateari utziko bazenio. 207 00:13:16,421 --> 00:13:17,255 Badakizu zer? 208 00:13:18,715 --> 00:13:20,926 Kontatu diot. Interpoli. 209 00:13:22,177 --> 00:13:24,596 Zure lana zein den esan diet. 210 00:13:24,679 --> 00:13:26,765 Zuk… Zer? 211 00:13:26,848 --> 00:13:29,768 Bai. Zein ausarta naizen. 212 00:13:30,936 --> 00:13:33,230 Esan, nola sentitzen zara… 213 00:13:34,523 --> 00:13:37,692 maite duzun norbaitek… 214 00:13:38,693 --> 00:13:42,072 zure atzetik oso mingarria den zerbait egiten duenean? 215 00:13:42,155 --> 00:13:43,281 Nola sentitzen zara? 216 00:13:44,991 --> 00:13:46,117 Ados, Deb. 217 00:13:49,246 --> 00:13:50,664 Ez da ezer gertatzen. 218 00:13:50,747 --> 00:13:53,583 Ez du inporta, joango naizelako. 219 00:13:55,377 --> 00:13:56,378 Joango naiz. 220 00:13:57,087 --> 00:14:01,174 -Eta Judith Burton ez da existituko. -Ez da inoiz existitu Judith Burton! 221 00:14:01,258 --> 00:14:05,845 Ez da benetakoa! Aukeratu beste izen bat. 222 00:14:05,929 --> 00:14:09,599 Bilatu beste memelo bat zure lagun mina dela konbentzitzeko. 223 00:14:09,683 --> 00:14:12,644 Zati hori benetakoa zen… niretzat. 224 00:14:15,021 --> 00:14:17,274 "Maite zaitut" esan dizudanean, egia zen. 225 00:14:19,859 --> 00:14:22,821 Ez dakizu maitatzen. Ez dakizu ezer maitatzeari buruz. 226 00:14:22,904 --> 00:14:27,033 Maitasunaren oinarria zintzotasuna da. 227 00:14:27,993 --> 00:14:32,163 Ez zu ez zara ez egiazkoa, ez zintzoa. 228 00:14:32,872 --> 00:14:34,499 Ez da bidezkoa. 229 00:14:36,293 --> 00:14:37,669 Egin tiro, nahi baduzu. 230 00:14:53,768 --> 00:14:56,271 WILLIAMS & DAUGHTER ZAPATARIAK 231 00:14:56,354 --> 00:14:58,189 BARKATU ITXITA GAUDE 232 00:14:59,441 --> 00:15:01,026 Diru nahikoa 233 00:15:01,109 --> 00:15:04,029 eta izen desberdin nahikoa daude hutsetik has zaitezen. 234 00:15:04,112 --> 00:15:06,865 Joan zaitez urrun. 235 00:15:22,047 --> 00:15:23,423 Kaixo, Victoria. 236 00:15:24,341 --> 00:15:26,843 Hemen dituzu erantzun guztiak. 237 00:15:30,263 --> 00:15:31,181 Prest nago. 238 00:15:31,264 --> 00:15:32,641 -Prest? -Prest. 239 00:15:32,724 --> 00:15:35,852 Hauek dira Redbacken azken irudiak 240 00:15:35,935 --> 00:15:37,187 eszenatik joan ondoren. 241 00:15:37,270 --> 00:15:40,357 Tunelean sartzen da, baina ez da ateratzen. 242 00:15:40,440 --> 00:15:42,484 Hiru irteeretan begiratu dut, baina ez. 243 00:15:42,567 --> 00:15:44,944 Tunelean sartu, eta desagertu egiten da. 244 00:15:45,028 --> 00:15:47,572 Dauzkagun programa guztiekin nabil, 245 00:15:47,656 --> 00:15:49,824 baina, oraingoz, ezer ez. 246 00:15:49,908 --> 00:15:52,160 Horrela ez dugu inoiz aurkituko. 247 00:15:52,243 --> 00:15:53,495 Berak nahi ez badu. 248 00:15:55,455 --> 00:15:59,334 Analogikoak izan behar dugu. Bera baino azkarragoak. 249 00:15:59,417 --> 00:16:02,170 Sam, aurki dezakezun guztia behar dut. 250 00:16:02,253 --> 00:16:05,924 Fitxategi guztiak, zauriak, misioak. Den-dena. 251 00:16:10,220 --> 00:16:11,554 Joango zarela entzun dut. 252 00:16:14,307 --> 00:16:16,643 Hemen ez daukat ezer. 253 00:16:18,603 --> 00:16:20,021 Ni ere banoa. 254 00:16:22,857 --> 00:16:23,775 Esan diozu? 255 00:16:25,068 --> 00:16:26,194 Joango naiz, eta kito. 256 00:16:28,113 --> 00:16:29,114 Nora? 257 00:16:30,782 --> 00:16:33,410 -Pentsatzen ari nintzen agian… -Ez esan. 258 00:16:33,493 --> 00:16:37,247 Ez esan inori. Ez dizut ezer irakatsi? 259 00:16:38,998 --> 00:16:41,000 Arauak apurtzen irakatsi didazu. 260 00:16:44,629 --> 00:16:46,089 Benetan ari naiz, Sam… 261 00:16:47,966 --> 00:16:50,218 alde egin eta ez begiratu atzera, ados? 262 00:16:52,137 --> 00:16:55,181 Ez utzi inor atzean. Zuzendariak arrazoia du. 263 00:16:58,351 --> 00:17:00,061 Lan honetan, ezin duzu maitatu. 264 00:17:01,396 --> 00:17:03,148 Bai. Orduan… 265 00:17:04,357 --> 00:17:05,817 Norbait maitatu nahi dut. 266 00:17:09,612 --> 00:17:10,655 Pozten naiz. 267 00:17:18,371 --> 00:17:19,539 Nor da? 268 00:17:22,625 --> 00:17:23,585 Debbie? 269 00:17:26,128 --> 00:17:31,176 Ardo-botila hau aurkitu dut 270 00:17:31,843 --> 00:17:35,722 eta pentsatu dut norbaitekin edan behar nuela. 271 00:17:37,932 --> 00:17:42,312 Agian pixka bat probatu dut. 272 00:17:53,990 --> 00:17:57,535 Barkatu. Hau beroa. Zer bero handia. 273 00:17:59,245 --> 00:18:01,873 Barkatu. Ez dakit zertan ari naizen. 274 00:18:01,956 --> 00:18:04,584 Ideia ona ematen zuen bidean nintzenean. 275 00:18:04,667 --> 00:18:06,377 -Edan zerbait. -Zer ideia txarra. 276 00:18:07,086 --> 00:18:08,671 Tori, honek lagunduko dizu. 277 00:18:09,172 --> 00:18:10,173 Eskerrik asko. 278 00:18:10,256 --> 00:18:11,299 Ez horregatik. 279 00:18:14,427 --> 00:18:15,804 Uste nuen vodka zela. 280 00:18:16,846 --> 00:18:17,972 Zergatik vodka? 281 00:18:18,056 --> 00:18:21,684 Inspektore onek hori edaten dutelako hoteleko geletan. 282 00:18:22,560 --> 00:18:23,812 Uste duzu ona naizela? 283 00:18:25,146 --> 00:18:26,439 Uste dut oso ona zarela. 284 00:18:26,523 --> 00:18:29,651 Orduan… oso edanda zaude. 285 00:18:30,610 --> 00:18:35,156 Ez da hainbesterako. Baina oso galduta nago. 286 00:18:36,407 --> 00:18:39,702 Pertsona hau neukan bizitzan eta… 287 00:18:41,162 --> 00:18:44,582 nire iparrorratza zen, eta orain joan da, eta… 288 00:18:45,416 --> 00:18:47,544 Ez dakit zein bide hartu. 289 00:18:48,378 --> 00:18:50,588 Iparrorratzek ez dute erakusten bidea. 290 00:18:50,672 --> 00:18:52,549 Gizonak beti jarraibideekin itsututa. 291 00:18:52,632 --> 00:18:55,134 Zu zeu izateko metafora bat da. 292 00:18:56,761 --> 00:18:58,972 Orduan agian… 293 00:19:00,515 --> 00:19:02,183 Iparrorratza zuk izan behar duzu. 294 00:19:05,395 --> 00:19:06,938 Oso zaila da hori. 295 00:19:07,480 --> 00:19:10,149 Batzuetan bai, baina 296 00:19:10,233 --> 00:19:13,152 apurtutako iparrorratzak ederrak dira erabaki dezakezulako 297 00:19:13,236 --> 00:19:15,613 zein norabidetan joan edo nor izan. 298 00:19:16,823 --> 00:19:17,740 Hori… 299 00:19:19,033 --> 00:19:20,118 Oso kursia da. 300 00:19:21,160 --> 00:19:22,078 Gustatzen zait. 301 00:19:23,538 --> 00:19:26,416 Jarraitu hizketan azentu gozo horrekin. 302 00:19:26,916 --> 00:19:32,005 Ados, hizketan jarraituko dut, eta zuk egin negar nahi baduzu. 303 00:19:33,006 --> 00:19:34,382 Ez dut negar egin nahi. 304 00:19:35,216 --> 00:19:36,551 Larrua jo nahi dut. 305 00:19:39,888 --> 00:19:42,056 Baina ez dugu larrua joko, ezta? 306 00:19:42,891 --> 00:19:44,475 Ez, gaur ez dut uste. 307 00:19:44,559 --> 00:19:45,560 Ene. 308 00:19:47,145 --> 00:19:48,187 Hil nazazu. 309 00:19:49,314 --> 00:19:52,984 Ai ene. 310 00:19:53,067 --> 00:19:54,193 Tobleronerik nahi? 311 00:19:55,653 --> 00:19:56,613 Zein koloretakoa? 312 00:19:57,864 --> 00:19:58,781 Esnea. 313 00:20:01,326 --> 00:20:02,368 Ados. 314 00:20:04,037 --> 00:20:05,830 Zerbait aurkitu dut fitxategian… 315 00:20:05,914 --> 00:20:07,248 Baina datak txarto daude, 316 00:20:07,332 --> 00:20:09,792 hamabost urterekin hartu zuten? 317 00:20:09,876 --> 00:20:10,710 Bai, hori da. 318 00:20:11,711 --> 00:20:14,714 Orduan haurrak entrenatzen zituzten? 319 00:20:14,797 --> 00:20:16,174 Gu moldekatzen. 320 00:20:17,467 --> 00:20:21,638 Mundua aldatzeko prestatzen. Zuzendariak aukeratu gintuen. 321 00:20:24,599 --> 00:20:28,603 Lau minutu eta 38. Lau minutu eta 17. Zer dira? 322 00:20:29,604 --> 00:20:31,606 Erresistentzia-errekorrak. 323 00:20:31,689 --> 00:20:33,900 Zenbat denbora eusten dion arnasari, 324 00:20:33,983 --> 00:20:36,819 -zenbat denbora ematen duen hotzean. -Musker, hau… 325 00:20:37,820 --> 00:20:38,655 Hau oso… 326 00:20:38,738 --> 00:20:43,534 Ez da nahikoa, Sam. Jatorrizko fitxategia aurkitu behar duzu. 327 00:20:43,618 --> 00:20:46,579 Bere benetako izena. Nor zen Redback izan aurretik? 328 00:20:46,663 --> 00:20:49,165 Ez dago ezer. Ez du iraganik. 329 00:20:49,624 --> 00:20:51,459 15 urterekin hasten dira datuak. 330 00:20:51,542 --> 00:20:55,129 Ez dugu aurreko erregistrorik. 331 00:20:56,798 --> 00:20:58,174 Badakit non dagoen. 332 00:21:09,978 --> 00:21:12,105 Ai ama. Guk… 333 00:21:12,188 --> 00:21:13,940 Bai, tamalez. 334 00:21:15,650 --> 00:21:18,319 Toblerone osoa jan genuen. 335 00:21:22,949 --> 00:21:25,284 -Joan behar dut. -Egon. 336 00:21:25,368 --> 00:21:30,581 Gosal dezakegu, nahi baduzu, edo etxera eramango zaitut, edo… 337 00:21:31,666 --> 00:21:32,542 Ez. 338 00:21:38,756 --> 00:21:39,966 Zer da hau guztia? 339 00:21:43,344 --> 00:21:45,555 Bera da? Nondik lortu duzu? 340 00:21:45,638 --> 00:21:49,851 Adina kentzen dizun programa batekin bilatu dut sisteman. 341 00:21:49,934 --> 00:21:51,811 Eta aurkitu dut. Hemen, begira. 342 00:21:53,229 --> 00:21:55,356 Umezurztegi batean hazi zen. 343 00:21:55,440 --> 00:21:58,943 Adoptatu zuten, baina itzuli egin zuten. 344 00:21:59,027 --> 00:22:01,446 Itzuli? Nork itzultzen du haur bat? 345 00:22:01,529 --> 00:22:04,991 Ez dakit, baina umezurztegira itzuli zen, 346 00:22:05,074 --> 00:22:07,368 eta sei hilabete geroago… 347 00:22:08,202 --> 00:22:09,037 Zer? 348 00:22:09,620 --> 00:22:10,705 Hil egin zen. 349 00:22:10,788 --> 00:22:14,584 Bere heriotza faltsutu zuten. Hemen dago heriotza-ziurtagiria. 350 00:22:15,001 --> 00:22:16,711 Norbaitek sinestarazi nahi zuen. 351 00:22:16,794 --> 00:22:18,671 -Geldi. -Zer? 352 00:22:18,755 --> 00:22:22,300 Suntsitu daukazun guztia eta ez arakatu berriz. 353 00:22:22,383 --> 00:22:24,761 -Benetan. Haiek… -"Haiek"? Nor dira "haiek"? 354 00:22:25,887 --> 00:22:28,014 Ez dut gehiago esango. Banoa. 355 00:22:28,097 --> 00:22:29,974 Badakit bera babestu nahi duzula. 356 00:22:30,058 --> 00:22:31,601 Ez naiz bera babesten ari. 357 00:22:31,684 --> 00:22:33,644 Zu babesten ari naiz. 358 00:22:33,728 --> 00:22:35,605 Utzi bilatzeari. 359 00:22:51,370 --> 00:22:54,791 AGENTZIAREN ENTRENAMENDU-EGOITZA 360 00:22:57,585 --> 00:23:00,379 EZ SARTU BAIMENIK GABE 361 00:23:00,463 --> 00:23:04,509 Ez zaitut adoptatu nahi, baina beka bat eskaini nahi dizut. 362 00:23:04,592 --> 00:23:05,968 Zertarako? 363 00:23:06,928 --> 00:23:09,597 Talentu aparteko haurrentzako programa bat. 364 00:23:09,680 --> 00:23:12,433 Entrenamendu atletiko gogorra, 365 00:23:12,517 --> 00:23:16,521 hizkuntzak, hezkuntza modu berri bat, errutina oso zorrotza. 366 00:23:16,604 --> 00:23:18,981 Goazen, Musker, aurrera. 367 00:23:19,982 --> 00:23:22,860 Hori da, Musker, hori da! 368 00:23:30,701 --> 00:23:31,911 Zer gehiago ikasi duzu? 369 00:23:32,537 --> 00:23:34,831 Urpean borrokatzen irakasten ziguten. 370 00:23:35,540 --> 00:23:37,542 Ez zenuen beldurrik? 371 00:23:38,251 --> 00:23:39,168 Ez. 372 00:23:40,795 --> 00:23:42,130 Egundokoa zen. 373 00:23:42,797 --> 00:23:44,090 Etxera itzultzea bezala. 374 00:23:45,591 --> 00:23:52,515 Marka lau minutu eta 14 segundokoa da. Moteldu bihotz-maiztasuna. Kontzentratu. 375 00:23:52,598 --> 00:23:55,226 Blokeatu pentsamendu oro. 376 00:24:25,089 --> 00:24:26,048 Zer da toki hau? 377 00:24:26,132 --> 00:24:28,009 Zure iragana lurperatzeko toki bat. 378 00:24:29,343 --> 00:24:30,553 Beste norbait izateko. 379 00:24:47,028 --> 00:24:48,154 Sartu guztia. 380 00:24:48,738 --> 00:24:50,072 Zinen guztia. 381 00:24:59,540 --> 00:25:00,791 Sartu guztia. 382 00:25:12,261 --> 00:25:13,429 Ez dago iraganik. 383 00:25:16,474 --> 00:25:17,683 Ez dago iraganik. 384 00:25:18,893 --> 00:25:20,770 MUSKER 385 00:25:59,892 --> 00:26:01,727 1983KO EKAINAREN 1A ARABELLA JANSEN 386 00:26:02,728 --> 00:26:03,688 Itzulita? 387 00:26:03,771 --> 00:26:04,605 ITZULITA 388 00:26:04,689 --> 00:26:06,440 Esan didate… 389 00:26:07,900 --> 00:26:09,068 itzuli zaituztela. 390 00:26:09,151 --> 00:26:12,738 Barkaezina da haur bati hori egitea. 391 00:26:13,364 --> 00:26:17,660 Nire programan, ez dugu inor itzultzen. 392 00:26:18,869 --> 00:26:19,787 Ez! 393 00:26:29,005 --> 00:26:32,216 ADOPTATUTA ITZULITA 394 00:26:33,384 --> 00:26:34,719 Denok itzuli gintuzten. 395 00:26:36,178 --> 00:26:37,596 ADOPTATUTA ITZULITA 396 00:26:45,354 --> 00:26:46,605 Jesus, zer ona zaren. 397 00:26:48,357 --> 00:26:49,567 Bazenekien? 398 00:26:49,650 --> 00:26:52,320 Adoptatu eta itzuli gintuela? 399 00:26:52,403 --> 00:26:53,321 Ez. 400 00:26:54,739 --> 00:26:56,699 Duela pare bat hilabete jakin nuen. 401 00:26:56,782 --> 00:26:58,951 Zelako ezustekoa aitarena, ezta? 402 00:27:01,370 --> 00:27:02,330 Munstro bat da. 403 00:27:02,413 --> 00:27:06,417 Nik ez nuke "munstro" esango. Zuk jendea hiltzen duzu. 404 00:27:06,500 --> 00:27:08,377 Harengatik egiten dut. 405 00:27:08,461 --> 00:27:10,171 Hori da zure arazoa. 406 00:27:11,172 --> 00:27:12,923 Inoiz ez da ezer zure ardura. 407 00:27:13,007 --> 00:27:15,217 Itzultzean, ahuldu egin gintuen. 408 00:27:15,843 --> 00:27:18,971 Atsegin emateko irrikaz, lotura emozionalen beldur, 409 00:27:19,055 --> 00:27:21,891 baina gu aukeratu gintuen itzultzeko. 410 00:27:22,767 --> 00:27:23,726 Horrelakoak ginen. 411 00:27:25,269 --> 00:27:26,228 Hiltzaileak. 412 00:27:27,063 --> 00:27:28,647 Ni ez naiz zu bezalakoa. 413 00:27:28,731 --> 00:27:31,233 Ni bezalakoa zara. 414 00:27:33,611 --> 00:27:36,364 Bilatu aitzakia bat, baina gogoko duzulako egiten duzu. 415 00:27:36,447 --> 00:27:38,240 Amaitu dezagun, Ana. 416 00:27:39,992 --> 00:27:41,410 Behean. 417 00:27:42,495 --> 00:27:43,788 Borroka-ringean. 418 00:27:44,997 --> 00:27:46,040 Zu eta biok. 419 00:27:46,665 --> 00:27:47,625 Zu eta biok. 420 00:27:52,254 --> 00:27:54,715 Uste baino bizkorrago funtzionatu du. 421 00:27:54,799 --> 00:27:56,675 Zoruko xafletan toxina jarri dut, 422 00:27:56,759 --> 00:27:58,302 eskuekin ukituko zenituelako. 423 00:27:58,386 --> 00:28:01,180 Baina egurrarekin ez dakizu dosi egokia jarri duzun. 424 00:28:13,567 --> 00:28:15,778 ZENBAKI EZEZAGUNA 425 00:28:18,155 --> 00:28:19,740 -Kaixo? -Kaixo, Sam. 426 00:28:20,449 --> 00:28:22,243 Zure deiaren zain egon naiz. 427 00:28:22,326 --> 00:28:25,663 Uste nuen zerbait geneukala. Agian nik bakarrik uste nuen. 428 00:28:26,622 --> 00:28:29,083 -Zer nahi duzu? -Zugandik? Ezer ez. 429 00:28:29,166 --> 00:28:31,210 Zure helburua bete duzu. Pasatu harekin. 430 00:28:31,293 --> 00:28:32,920 Ez zaitut pasatuko. 431 00:28:33,003 --> 00:28:34,296 Musker daukat. 432 00:28:34,964 --> 00:28:36,298 Esan "kaixo", Musker. 433 00:28:36,382 --> 00:28:37,633 Joan pikutara. 434 00:28:37,716 --> 00:28:38,801 Joan pikutara! 435 00:28:39,552 --> 00:28:42,680 Pixka bat ipurterre dabil erreakzio gogorra izan duelako 436 00:28:42,763 --> 00:28:44,890 droga batzuekiko. 437 00:28:45,599 --> 00:28:49,145 Pasatu harekin. Denbora izango du bere neska gogokoenarentzat. 438 00:28:55,025 --> 00:28:55,860 Bera da. 439 00:28:56,485 --> 00:28:57,695 Redback. 440 00:29:02,199 --> 00:29:03,159 Kaixo, Ana. 441 00:29:03,242 --> 00:29:05,494 Jack. Aspaldiko partez. 442 00:29:06,454 --> 00:29:08,414 Dena dakidala esan nahi nizun. 443 00:29:08,497 --> 00:29:10,791 Jokoa hasieratik muntatuta zegoela. 444 00:29:10,875 --> 00:29:14,086 Adoptatu eta itzuli gintuzula. 445 00:29:17,631 --> 00:29:20,301 Mendekuan kontzentratzea oso produktiboa da. 446 00:29:20,384 --> 00:29:21,635 Gauza asko egiten dituzu. 447 00:29:21,719 --> 00:29:23,012 Zer nahi duzu, Ana? 448 00:29:23,095 --> 00:29:25,347 Zerbait eskaini nahi dizut. 449 00:29:25,931 --> 00:29:27,016 Musker daukat. 450 00:29:27,099 --> 00:29:30,603 Orain joan naiteke minik egin gabe. 451 00:29:30,686 --> 00:29:33,105 Egin hori orduan. 452 00:29:33,814 --> 00:29:35,441 Ez duzu entzun nire eskaintza. 453 00:29:36,233 --> 00:29:37,276 Bizitzen bada, 454 00:29:37,902 --> 00:29:41,322 eraiki duzun guztia suntsituko dut. Piezaz pieza. 455 00:29:41,405 --> 00:29:44,575 Zure mundua guztiz erraustuko dut. Edo… 456 00:29:45,242 --> 00:29:46,452 esan hitz magikoak, 457 00:29:47,286 --> 00:29:48,662 eskatu hiltzeko, 458 00:29:49,455 --> 00:29:51,540 eta oraintxe amaituko dut honekin. 459 00:29:52,082 --> 00:29:53,083 Desagertuko naiz. 460 00:29:53,959 --> 00:29:58,380 Gorpu eta arreta gehiagorik ez. Zure ondareak bizirik jarraituko du. 461 00:29:58,464 --> 00:30:00,674 Zure esku dago. 462 00:30:01,759 --> 00:30:04,303 Bera edo Agentzia. 463 00:30:08,265 --> 00:30:09,517 Esan hitz magikoak, Jack. 464 00:30:10,726 --> 00:30:12,937 Aitaren traizioa entzun behar du. 465 00:30:14,104 --> 00:30:16,315 Zuk jarritako legea, zeuretzat ere bai. 466 00:30:17,024 --> 00:30:20,361 Lotura emozionalik ez. 467 00:30:25,282 --> 00:30:26,700 Hartu erabaki bat. 468 00:30:34,333 --> 00:30:35,459 Hil ezazu. 469 00:30:37,378 --> 00:30:38,796 Hil Musker. 470 00:30:41,507 --> 00:30:42,883 Hori da nire erabakia. 471 00:30:44,635 --> 00:30:46,220 Nahi duzun moduan. Ederto. 472 00:30:46,720 --> 00:30:48,055 Etxera eramango dut. 473 00:30:48,138 --> 00:30:50,182 Bere tokira. 474 00:30:55,771 --> 00:30:56,981 Minutu bat. 475 00:30:57,982 --> 00:31:01,569 Debbie! Sam naiz! Hitz egin behar dugu. 476 00:31:01,652 --> 00:31:04,697 -Kaixo. Hitz egin behar dugu… -Sam. 477 00:31:04,780 --> 00:31:08,409 Mezulari bidali bazaitu, ez dut ezer esateko. 478 00:31:08,492 --> 00:31:10,327 Anak harrapatu du eta hil egingo du. 479 00:31:14,039 --> 00:31:15,165 Nola harrapatu duela? 480 00:31:15,249 --> 00:31:17,126 Drogatu du, lotu duela ematen zuen, 481 00:31:17,209 --> 00:31:18,752 eta zuk non dagoen dakizu. 482 00:31:18,836 --> 00:31:20,421 -Nik ez dakit ezer. -Mesedez. 483 00:31:20,504 --> 00:31:23,299 Anak "etxera" eramango zuela esan dio zuzendariari. 484 00:31:23,382 --> 00:31:26,385 Nik ez dakit non dagoen "etxea". Mesedez. 485 00:31:27,052 --> 00:31:28,345 Hil egingo da. 486 00:31:29,513 --> 00:31:31,015 Non dago "etxea", Debbie? 487 00:31:36,145 --> 00:31:37,313 Dibertigarria, ezta? 488 00:31:37,938 --> 00:31:38,939 Neuroezabatzailea. 489 00:31:39,023 --> 00:31:41,984 Arautu gabe dago. Ez dakizkit albo-ondorioak. 490 00:31:43,193 --> 00:31:45,404 Ezin hitz egin, ezin mugitu, ezin ikusi. 491 00:31:46,071 --> 00:31:48,741 Lasai, aurki desagertuko da efektua. 492 00:31:48,824 --> 00:31:51,785 Dena sentitzea nahi dut. 493 00:31:54,538 --> 00:31:56,290 Inoiz hona jaitsi zara? 494 00:31:56,373 --> 00:31:58,375 Beti ezkutatzen nintzen hemen. 495 00:31:59,168 --> 00:32:03,797 Labeak zeudenean, baina orain hotz egiten du. 496 00:32:05,341 --> 00:32:07,384 Inoiz berotuko ez bazina bezala. 497 00:32:07,468 --> 00:32:09,762 Etsipena hezurretan. 498 00:32:11,472 --> 00:32:13,766 Zer? Zerbait esan nahi duzu? 499 00:32:16,477 --> 00:32:17,978 Ez zait axola. 500 00:32:18,979 --> 00:32:20,898 Amaitu dugu, zuk eta biok. 501 00:32:20,981 --> 00:32:24,068 Hemen amaitu behar zuen. 502 00:32:25,235 --> 00:32:27,404 Hemen hasiko da. 503 00:32:35,371 --> 00:32:36,789 Ez zaitut hil nahi. 504 00:32:37,373 --> 00:32:41,710 Baina ulertu dezazun nahi dut zer den guztiz bakarrik egotea. 505 00:32:41,794 --> 00:32:45,047 Zure lagunari ez zaio inporta. Zuzendariari ere ez. 506 00:32:45,130 --> 00:32:46,298 Ez da inor etorriko. 507 00:32:47,424 --> 00:32:51,011 Espetxean, mediku bat zegoen ondoko zeldan. Oso berritsua. 508 00:32:51,095 --> 00:32:52,763 Honekin lagundu zidan. 509 00:32:52,846 --> 00:32:55,265 Zenbat denbora manten dezakezun bizirik norbait, 510 00:32:55,349 --> 00:33:00,688 bakarrik, iluntasunean, mugitu ahal izan gabe, baina guztiz esna. 511 00:33:01,313 --> 00:33:02,606 Labea zigilatuta dago. 512 00:33:02,690 --> 00:33:05,651 Sartzen diren aire eta janari bakarrak hodi hauetatik datoz. 513 00:33:05,734 --> 00:33:09,363 Uste dut pare bat urtez egongo zarela horrela. 514 00:33:12,783 --> 00:33:13,909 Imajina ezazu. 515 00:33:18,664 --> 00:33:21,625 OXIGENOA 516 00:33:25,671 --> 00:33:27,005 -Kaixo? -Judith? 517 00:33:27,089 --> 00:33:28,257 Musker? 518 00:33:31,635 --> 00:33:33,137 PASAPORTEA 519 00:33:33,220 --> 00:33:34,722 Hemen bizi da? 520 00:33:35,848 --> 00:33:36,765 Bai. 521 00:33:37,474 --> 00:33:39,184 Zer da "etxea" hau ez bada? 522 00:33:40,894 --> 00:33:42,521 Tokiren bat egon behar du. 523 00:33:42,604 --> 00:33:46,567 Pistaren bat, zerbait pertsonala. 524 00:33:46,650 --> 00:33:48,068 Bilatu dut, ez dago ezer. 525 00:33:49,403 --> 00:33:50,738 Ez da pertsona bat. 526 00:33:52,322 --> 00:33:53,741 Hau da. 527 00:34:48,253 --> 00:34:49,545 Ai ama. 528 00:35:09,358 --> 00:35:13,737 FAMILIA 529 00:35:35,175 --> 00:35:36,510 IZEKO JUDITH 530 00:35:43,767 --> 00:35:45,185 J-RENTZAKO ABESTIAK EGILEA: D 531 00:35:47,187 --> 00:35:49,147 Hau egin nizun. 532 00:35:57,197 --> 00:35:58,156 Zer da hau? 533 00:36:01,577 --> 00:36:02,870 Bera da, Sam. 534 00:36:04,121 --> 00:36:05,747 Benetako pertsona. 535 00:36:27,311 --> 00:36:29,313 Benetako "etxea" aurkitu behar dugu. 536 00:36:32,441 --> 00:36:33,901 Zerbait egon behar du hemen. 537 00:36:34,860 --> 00:36:35,861 ISILPEKOA 538 00:36:44,244 --> 00:36:45,370 -Ai ene. -Zer? 539 00:36:46,663 --> 00:36:48,206 Begiratu zer gaztea den. 540 00:36:49,207 --> 00:36:52,085 Bera da, zuzendariarekin, entrenamendu-egoitzan. 541 00:36:53,337 --> 00:36:55,422 Entrenamendu-akademia batera gindoazen. 542 00:36:55,505 --> 00:36:57,007 Zoragarria zen. 543 00:36:58,216 --> 00:36:59,343 Etxera itzultzea zen. 544 00:37:00,093 --> 00:37:01,511 Sam, hori da. 545 00:37:02,846 --> 00:37:06,183 Hori da "etxea" harentzat. 546 00:37:06,266 --> 00:37:07,476 Goazen haren bila. 547 00:37:08,977 --> 00:37:09,978 Kaka! 548 00:37:10,062 --> 00:37:12,356 Zer? Nor da hori? 549 00:37:12,439 --> 00:37:15,984 Interpol. Jarraitu egingo gaitu hemendik joan bezain laster. 550 00:37:17,986 --> 00:37:19,488 Lehen egiten nuena egingo dut. 551 00:37:23,200 --> 00:37:24,451 Ez! 552 00:37:34,628 --> 00:37:36,797 Harekin nagoenean, bera bezalakoa naiz. 553 00:37:36,880 --> 00:37:40,384 Pertsona aspergarri eta arrunt bat. 554 00:37:40,467 --> 00:37:41,802 Debbie! 555 00:37:43,011 --> 00:37:45,764 Ez da inoiz existitu Judith Burton! 556 00:37:45,847 --> 00:37:47,766 Ez da benetakoa! 557 00:37:48,809 --> 00:37:49,935 Hil ezazu. 558 00:37:50,018 --> 00:37:51,561 Hil Musker. 559 00:37:52,604 --> 00:37:54,189 Hori da nire erabakia. 560 00:38:00,612 --> 00:38:01,905 Lagunari ez zaio inporta. 561 00:38:03,240 --> 00:38:04,658 Zuzendariari ere ez. 562 00:38:06,201 --> 00:38:07,494 Ez da inor etorriko. 563 00:38:17,004 --> 00:38:18,213 Zein da plana? 564 00:38:20,424 --> 00:38:21,842 Oxigenoa deskonektatuko dut. 565 00:38:31,393 --> 00:38:33,228 Eta gero? 566 00:38:34,604 --> 00:38:36,189 Ihes egiteko planik duzu? 567 00:38:36,815 --> 00:38:37,899 Hori da guztia. 568 00:38:39,818 --> 00:38:41,695 Agortuko da, eta hil egingo naiz. 569 00:38:41,778 --> 00:38:44,531 Ez utzi bakarrik, ez naiz bizirik aterako. 570 00:39:07,387 --> 00:39:08,722 Judith! 571 00:39:10,265 --> 00:39:11,224 Judith! 572 00:39:16,146 --> 00:39:17,189 Judith! 573 00:39:18,732 --> 00:39:20,901 MUSKER 574 00:39:25,363 --> 00:39:26,823 Judith! 575 00:39:33,330 --> 00:39:34,623 Sartu nahi duzu? 576 00:39:37,501 --> 00:39:39,377 Nire lagun mina da. 577 00:39:41,630 --> 00:39:43,256 Maite zaitut. 578 00:39:49,137 --> 00:39:50,430 Sentitzen dut. 579 00:39:51,181 --> 00:39:52,974 -Bai, mesedez. -Kontatu guztia. 580 00:40:07,072 --> 00:40:08,115 Judith. 581 00:40:08,448 --> 00:40:10,575 Judith, ni naiz. 582 00:40:10,659 --> 00:40:11,910 -Debbie. -Ni naiz. 583 00:40:12,369 --> 00:40:13,703 Debbie. 584 00:40:13,787 --> 00:40:15,789 Ondo zaude. Salbatuko zaitut. 585 00:40:19,876 --> 00:40:22,546 Salbatuko zaitut, Judith. 586 00:40:41,356 --> 00:40:42,858 Ikus dezakezu? 587 00:40:42,941 --> 00:40:44,985 Ez. 588 00:40:48,155 --> 00:40:49,072 Etorri zara. 589 00:40:51,199 --> 00:40:52,159 Noski. 590 00:40:53,160 --> 00:40:54,494 Egin dudanaren ondoren. 591 00:40:55,620 --> 00:40:56,913 Sentitzen dut. 592 00:40:57,622 --> 00:41:01,001 Bai, terapia asko beharko duzu. 593 00:41:01,084 --> 00:41:02,169 Badakit. 594 00:41:03,211 --> 00:41:04,421 Eta hor egongo naiz. 595 00:41:06,590 --> 00:41:08,133 Zure alboan. 596 00:41:13,930 --> 00:41:15,432 Zer demontre? 597 00:41:15,515 --> 00:41:17,142 Ai ene, bera da. 598 00:41:19,311 --> 00:41:20,478 Kaixo, ni naiz. 599 00:41:28,361 --> 00:41:29,988 Ez da sekula geldituko. 600 00:41:30,572 --> 00:41:32,782 Ez duzu harrapatuko, psikopata halakoa! 601 00:41:35,619 --> 00:41:36,620 Eutsi gogor! 602 00:41:44,044 --> 00:41:45,962 Debbie, entzun. 603 00:41:46,046 --> 00:41:47,297 Atzean armak daude. 604 00:41:47,380 --> 00:41:48,882 -Zer? -Atzeko eserlekuetan! 605 00:41:51,635 --> 00:41:52,802 -Atzean? -Behean. 606 00:41:52,886 --> 00:41:54,888 -Eutsi bolantea. -Ez dut ikusten! 607 00:41:54,971 --> 00:41:57,182 Ezin duzu tiro egin. Zerbait egin behar dugu. 608 00:41:57,265 --> 00:41:58,183 -Ondo da. -Ene! 609 00:42:03,104 --> 00:42:04,105 Ados. 610 00:42:04,189 --> 00:42:05,148 -Prest? -Bai. 611 00:42:06,691 --> 00:42:08,193 -Aurrera! -Nire hanka! 612 00:42:08,276 --> 00:42:09,611 Barkatu! 613 00:42:10,987 --> 00:42:12,113 Debbie, nora noa? 614 00:42:13,406 --> 00:42:15,283 -Ai! -Joan zuzen, ados? 615 00:42:15,367 --> 00:42:16,993 -Joan zuzen. -Bai. 616 00:42:18,703 --> 00:42:20,580 -Ondo. -Kutxa beltz bat. 617 00:42:21,665 --> 00:42:23,083 Denak dira kutxa beltzak! 618 00:42:23,166 --> 00:42:25,627 -Eman kutxa beltza! -Ados! 619 00:42:28,129 --> 00:42:29,673 Labarretik bota nahi gaitu. 620 00:42:33,260 --> 00:42:36,763 -Eman arma! Eman iezadazu. -Ados. 621 00:42:37,222 --> 00:42:38,807 Ez da arma bat; gantxo bat da. 622 00:42:38,890 --> 00:42:40,100 Tiro egingo diot. 623 00:42:40,183 --> 00:42:42,644 Nola lagunduko digu horrek? Gertuago egongo da! 624 00:42:44,271 --> 00:42:46,648 Joan labarrean behera. 625 00:43:02,205 --> 00:43:03,456 -Maite zaitut. -Eta nik. 626 00:43:03,540 --> 00:43:04,958 Egin salto! 627 00:43:41,286 --> 00:43:42,245 Ederto. 628 00:43:43,330 --> 00:43:44,331 Goazen. 629 00:43:45,749 --> 00:43:48,001 Zer? Nora goaz? 630 00:43:48,084 --> 00:43:51,004 Gorpu baten bila. Ez dut hau berriz bizi nahi. 631 00:43:51,671 --> 00:43:54,257 Zertarako jaitsiko gara? Berriro igo beharko dugu. 632 00:43:54,341 --> 00:43:55,175 Bai. 633 00:43:55,258 --> 00:43:56,926 Baina ziur egon nahi dut 634 00:43:57,010 --> 00:44:00,013 "Redbone" edo dena delakoa hilda dagoela. 635 00:44:11,691 --> 00:44:12,942 MUSKER EZ-AKTIBO 636 00:44:25,038 --> 00:44:26,164 Norabait zoaz, Sam? 637 00:44:26,247 --> 00:44:28,500 Ez. 638 00:44:29,584 --> 00:44:31,503 Gaurkoz amaitu dut, jauna. 639 00:44:32,545 --> 00:44:37,133 Asko estimatzen dut leialtasuna Agentzian. 640 00:44:38,093 --> 00:44:39,469 Noski, jauna. 641 00:44:39,552 --> 00:44:44,015 Jendea ez da nire bulegoan sartzen. Ez dute gezurrik esaten. 642 00:44:44,099 --> 00:44:46,267 Eta, garrantzitsuena: 643 00:44:46,893 --> 00:44:48,436 jendea ez doa. 644 00:44:49,479 --> 00:44:52,065 Zuk, Sam, hirurak egin dituzu. 645 00:44:52,690 --> 00:44:57,320 Zure etorkizunari buruzko erabaki bat hartu behar dut. 646 00:45:01,074 --> 00:45:02,700 Bihar arte, Sam. 647 00:45:04,077 --> 00:45:05,161 Jauna. 648 00:45:05,954 --> 00:45:07,247 Bihar ikusiko zaitut 649 00:45:07,330 --> 00:45:10,875 zure agente berria aurkeztu nahi dizudalako. 650 00:45:13,169 --> 00:45:15,004 Uste dut ezagutzen zaretela. 651 00:45:16,548 --> 00:45:18,049 Laster hasiko da entrenatzen. 652 00:45:18,133 --> 00:45:21,302 Ez dago zu baino pertsona hobeagorik 653 00:45:21,386 --> 00:45:23,638 prozesu honetan laguntzeko. 654 00:45:24,347 --> 00:45:25,306 Arduratuko zara? 655 00:45:27,892 --> 00:45:29,227 Hori da guztia, Sam. 656 00:46:01,634 --> 00:46:03,511 Bai. Egingo dut. 657 00:46:09,976 --> 00:46:11,769 Amai dezakegun putakume horrekin. 658 00:46:27,410 --> 00:46:29,162 -Azkena? -Bai, azkena. 659 00:46:36,294 --> 00:46:37,378 Sentitzen dut. 660 00:46:40,048 --> 00:46:41,257 Ondo. 661 00:46:44,719 --> 00:46:45,970 Nik ere. 662 00:47:03,029 --> 00:47:04,364 Ondo pasa kartzelan. 663 00:47:18,962 --> 00:47:21,673 YALE-KO ZUZENBIDE-FAKULTATEA DOKTOREA ZUZENBIDEAN 664 00:47:36,729 --> 00:47:39,691 Eman bi aste inguru, eta prest edukiko duzu. 665 00:47:40,400 --> 00:47:41,359 Ederki. 666 00:47:51,786 --> 00:47:57,000 DEBORAH CLAYBOURNE ABOKATUA 667 00:48:27,447 --> 00:48:30,158 Mozorrotuko zinela esan genuen. 668 00:48:30,241 --> 00:48:32,118 Mozorrotuta nago. 669 00:48:32,744 --> 00:48:35,246 Kapela hori onartezina da. 670 00:48:35,747 --> 00:48:38,833 Ez da onartezina. Itzela da. 671 00:48:40,001 --> 00:48:41,919 "Ez da Mauretania baino handiagoa". 672 00:48:48,801 --> 00:48:51,512 Benetan egingo duzu? Bi aste planik gabe? 673 00:48:51,596 --> 00:48:54,515 Interrail txartela, amets handiak eta besterik ez. 674 00:48:55,224 --> 00:48:56,267 Eta zu? 675 00:48:56,726 --> 00:48:57,769 Kanbodia. 676 00:49:00,938 --> 00:49:04,442 Urrun dagoen eta ikusten zaila den uharte horren bila. 677 00:49:10,281 --> 00:49:12,158 Nola jarriko naiz harremanetan? 678 00:49:15,203 --> 00:49:16,412 Queeniek egin dit. 679 00:49:16,496 --> 00:49:17,330 PASAPORTEA 680 00:49:24,504 --> 00:49:25,880 Izen polita. 681 00:49:25,963 --> 00:49:27,256 Goitizen berria. 682 00:49:27,882 --> 00:49:30,134 -Egon seguru. Ona da. -Ez da goitizen bat. 683 00:49:34,055 --> 00:49:35,348 Nire benetako izena da. 684 00:49:40,478 --> 00:49:43,189 Nor naizen aurkitzen saiatuko naiz. 685 00:49:54,450 --> 00:49:55,743 Plazer bat. 686 00:49:58,579 --> 00:49:59,872 Plazer bat. 687 00:50:04,210 --> 00:50:05,545 Orgako zerbait nahi? 688 00:50:06,713 --> 00:50:07,964 Whiski bat, mesedez. 689 00:50:08,047 --> 00:50:09,424 -Beste bat. -Jakina. 690 00:50:10,091 --> 00:50:11,092 Eskerrik asko. 691 00:50:11,634 --> 00:50:12,677 Jakina. 692 00:50:15,054 --> 00:50:16,013 Eskerrik asko. 693 00:50:25,690 --> 00:50:26,691 Andrea? 694 00:50:27,942 --> 00:50:28,860 Aurkitu ditut. 695 00:50:31,112 --> 00:50:33,489 Jauna, kokapenean nago. 696 00:50:33,865 --> 00:50:36,534 Egingo dut zerbait, jenerala? 697 00:50:40,246 --> 00:50:41,330 Ulertuta. 698 00:50:42,081 --> 00:50:43,207 Ulertuta. 699 00:50:44,417 --> 00:50:45,334 Ulertuta. 700 00:50:54,385 --> 00:50:55,845 Topa abentura berriengatik. 701 00:50:58,014 --> 00:50:59,348 Hasiera baino ez da hau. 702 00:52:22,431 --> 00:52:24,433 Azpitituluak: Mikel Jato Rodriguez 703 00:52:24,517 --> 00:52:26,519 Ikuskatzailea: Leire Chertudi Ozamiz