1 00:01:03,125 --> 00:01:05,750 Zergatik ez zoaz hara? Jo txirrina, eta kito. 2 00:01:05,833 --> 00:01:07,708 Zergatik zaude zu bakarrik? 3 00:01:07,791 --> 00:01:09,125 Udako oporrak dira. 4 00:01:10,791 --> 00:01:13,458 Arakatze-agindu bat beharko duzu agian. 5 00:01:13,541 --> 00:01:17,125 Behar adina froga dauzkadanez, ez dut beharko. Mila esker. 6 00:01:24,541 --> 00:01:27,791 - Zer egingo du? - Polizia da. Badaki zertan dabilen. 7 00:03:38,083 --> 00:03:38,916 Oleg. 8 00:03:39,000 --> 00:03:41,250 Oleg, zagoz isilik. 9 00:03:41,875 --> 00:03:42,875 Tira, entzun. 10 00:03:43,416 --> 00:03:46,875 Zure ama izarten bada, hil ein biherko dot. 11 00:03:49,125 --> 00:03:51,625 Ulertu dozu? Lagundu deiogun alkarri. 12 00:03:52,416 --> 00:03:54,041 Bidaiatxu bat eingo dogu. 13 00:04:05,583 --> 00:04:06,833 Jantzi jakie. 14 00:04:20,625 --> 00:04:21,708 Tira, bizkor. 15 00:05:09,708 --> 00:05:13,083 JO NESBØ-REN DETECTIVE HOLE 16 00:05:32,416 --> 00:05:33,541 Oleg? 17 00:05:37,208 --> 00:05:38,541 Oleg! 18 00:05:43,333 --> 00:05:44,458 Oleg? 19 00:05:47,666 --> 00:05:48,708 Oleg? 20 00:05:54,750 --> 00:05:55,750 Oleg? 21 00:06:31,791 --> 00:06:34,416 Oleg, ez dozu kezkau biherrik, ados? 22 00:06:58,166 --> 00:06:59,250 Willy. 23 00:07:02,750 --> 00:07:04,000 Harry? 24 00:07:05,708 --> 00:07:07,041 Nola sartu zara? 25 00:07:07,125 --> 00:07:08,541 Balkoiko atea irekita zegoen. 26 00:07:09,541 --> 00:07:13,833 - Zer nahi duzu? Zer gertatzen ari da? - Badakizulakoan nago. 27 00:07:14,416 --> 00:07:15,375 Ez. 28 00:07:16,583 --> 00:07:18,208 Zu atxilotzera etorri gara. 29 00:07:20,833 --> 00:07:22,583 "Gara"? Bakar-bakarrik zaude. 30 00:07:26,000 --> 00:07:27,125 Mozkor zaude, ala? 31 00:07:27,875 --> 00:07:29,833 Marius Veland, 32 00:07:29,916 --> 00:07:31,375 Camilla Loen, 33 00:07:31,458 --> 00:07:32,958 Lisbeth Barli, 34 00:07:33,041 --> 00:07:34,625 Barbara Svendsen. 35 00:07:34,708 --> 00:07:36,666 Ez dakit zertaz ari zaren! 36 00:07:46,375 --> 00:07:49,041 - Polizia. Esan. - Rakel Fauke naiz. 37 00:07:49,125 --> 00:07:50,625 Nire semea bahitu dute. 38 00:07:50,708 --> 00:07:53,208 Azal iezadazu zergatik uste duzun hori. 39 00:07:53,291 --> 00:07:56,916 Norbait nire ohean egon da, eta hura ez dago. Ziur nago. 40 00:07:57,000 --> 00:08:00,500 Eta, gorroto badu ere, Rosenborg taldearen jertsea jarri du. 41 00:08:00,583 --> 00:08:03,958 Zerbait txarra gertatu dela adierazteko jantzi du. 42 00:08:04,041 --> 00:08:06,791 Jertse bat jarri izanak ez du esan nahi… 43 00:08:06,875 --> 00:08:10,708 Polizian lan egin nuen. Ezagutzen dut desagertuentzako protokoloa, 44 00:08:10,791 --> 00:08:12,916 eta badakit norbaitek eraman duela. 45 00:08:13,000 --> 00:08:14,166 Horrek ez du esan… 46 00:08:14,250 --> 00:08:17,333 Bai, zerbait txarra gertatu dela adierazteko egin du! 47 00:08:17,916 --> 00:08:21,750 Lisbethen hatza guri ematea akats bat izan zen. 48 00:08:23,541 --> 00:08:27,083 Azazkal azpiko gorotzetan haziak aurkitu genituen. 49 00:08:27,666 --> 00:08:30,208 Theatercaféen-eko mihilu-haziak. 50 00:08:31,208 --> 00:08:34,041 Han jan zenuen Lisbeth desagertu zen goizean. 51 00:08:34,125 --> 00:08:37,291 Horra gakoa: hamabi ordu behar dira gutxienez 52 00:08:37,375 --> 00:08:41,208 haziak zure kolonaren muturreraino iristeko. 53 00:08:41,916 --> 00:08:44,416 Hatza ipurditik maiz sartzen bazizun ere, 54 00:08:44,500 --> 00:08:47,833 haziok Lisbeth desagertu eta gero heldu ziren azazkalera. 55 00:08:48,583 --> 00:08:50,458 Zer esan nahi du horrek? 56 00:08:50,541 --> 00:08:51,500 Zuk hil zenuela. 57 00:08:51,583 --> 00:08:55,583 Hatza moztu, eta ipurditik sartu zenuen, gu iritsi aurretik. 58 00:08:58,125 --> 00:09:00,125 Horri froga teknikoa esaten diogu. 59 00:09:00,208 --> 00:09:02,291 Ados. Froga teknikoa. 60 00:09:03,625 --> 00:09:06,708 Hau da, egitate zehatz eta ukaezina, ezta? 61 00:09:08,833 --> 00:09:10,083 Ados. 62 00:09:15,958 --> 00:09:19,875 Hona heltzean, txakur bat izango zenutela pentsatu nuen. 63 00:09:19,958 --> 00:09:23,583 Beraz, hori zen atzamarra gordetzeko tokirik aproposena. 64 00:09:24,083 --> 00:09:25,083 Ideia ona. 65 00:09:26,541 --> 00:09:29,458 Eta ez dago sentimentaltasun-kutsua ukatzerik. 66 00:09:33,458 --> 00:09:34,291 Argazkia. 67 00:09:34,375 --> 00:09:38,291 Ez nintzen konturatu argazkia Staromák plazakoa zela. 68 00:09:38,375 --> 00:09:41,541 Baina gaur dorre pare beraren argazki bat ikusi dut. 69 00:09:43,416 --> 00:09:47,000 Aminovek han ehizatzen zituen emakumeak, dirua lortzeko. 70 00:09:47,083 --> 00:09:49,083 Zure emaztea bezalako emakumeak. 71 00:09:49,916 --> 00:09:51,583 Orduan jabetu naiz zioaz. 72 00:09:52,125 --> 00:09:55,291 Zuen Pragako eztei-bidaian, Lisbethek Aminovekin 73 00:09:55,375 --> 00:09:59,000 amodio-kontu bat izan zuela deskubritu zenuen, ez da hala? 74 00:10:01,291 --> 00:10:02,750 Mendekua nahi zenuen. 75 00:10:03,708 --> 00:10:05,541 Mendekua hartu nahi zenien. 76 00:10:08,333 --> 00:10:10,291 Banekien Lisbethek gizon harekin… 77 00:10:11,791 --> 00:10:13,291 harreman motz bat izan zuela. 78 00:10:15,250 --> 00:10:18,208 Pisua berritzean jakin nuen ez zela motza izan. 79 00:10:20,291 --> 00:10:22,291 Orduan topatu nituen bi gutun. 80 00:10:23,666 --> 00:10:26,583 "Ene maitie. Nire erraien argixe. 81 00:10:26,666 --> 00:10:28,333 Beti zaittut goguen. 82 00:10:28,416 --> 00:10:32,750 Hurrenguen, errezeldun ohe batien eingo dogu maitasune, ez atzeko patiuen. 83 00:10:32,833 --> 00:10:35,875 Gutunetan azaltzen dozuna baino gehiago merezi dozu. 84 00:10:35,958 --> 00:10:40,000 Hitzarmen-ezkontza bat ia, praktikotasun hutse. Amodiobako bizitza. 85 00:10:42,125 --> 00:10:45,125 Ziria sartu deuste salerosketa batzuetan. 86 00:10:45,791 --> 00:10:49,458 Diru pixka bat biher dot, nire bizitza ostera artezteko. 87 00:10:49,541 --> 00:10:52,375 Hori egindakuen, zure bile joango naz. 88 00:10:52,458 --> 00:10:55,000 Kontu-zenbakixe argazkixan atzealdien dago". 89 00:10:55,083 --> 00:10:59,291 Pragatik gogoratzen dut. Duela lau urte, hurbildu egin zitzaigun, 90 00:10:59,375 --> 00:11:02,208 izar-formako diamantedun lepokoak saltzeko. 91 00:11:02,291 --> 00:11:07,750 Txartel bat eman zigun, helbidearekin, eskaeraren bat egin nahi bagenuen-edo. 92 00:11:08,916 --> 00:11:12,916 Zer uste duzu sentitzen dela? Maite duzun pertsonak saldu egin zaitu, 93 00:11:13,791 --> 00:11:17,583 eta, gainera, zu maitatzeko gai ere ez da. 94 00:11:19,958 --> 00:11:21,291 Eta beste gutuna? 95 00:11:22,500 --> 00:11:24,583 Lisbethek idatzitakoa zen. 96 00:11:24,666 --> 00:11:26,875 Txekiar Errepublikako zigilua zuen. 97 00:11:27,375 --> 00:11:30,041 Helbide ezezaguna zuenez, itzuli egin zuten. 98 00:11:30,125 --> 00:11:32,958 "Martin maitea. Aspaldian ez dut zure berri izan. 99 00:11:33,041 --> 00:11:35,291 Dirua lagungarria izan zen? 100 00:11:35,791 --> 00:11:38,583 Hala espero dut. Ezin zaitut burutik kendu. 101 00:11:39,125 --> 00:11:42,833 Senarrarekin amodioa egiten dudanean, zu zarela imajinatzen dut. 102 00:11:44,291 --> 00:11:45,458 Non zaude?". 103 00:11:45,541 --> 00:11:49,125 Hori ez zen txarrena izan. Okerrena data ikustea izan zen. 104 00:11:50,208 --> 00:11:51,875 Gutun hori… 105 00:11:53,500 --> 00:11:55,083 otsailean bidali zuen. 106 00:11:56,541 --> 00:11:57,583 Aurten. 107 00:12:01,208 --> 00:12:03,083 Zer egin behar nuen, ba? 108 00:12:05,833 --> 00:12:08,500 Emaztea hiltzeko plana eszenaratu zenuen, 109 00:12:09,041 --> 00:12:11,000 baita errua hari botatzekoa ere. 110 00:12:12,083 --> 00:12:13,875 Zu bai zuzendari fina. 111 00:12:16,000 --> 00:12:17,625 Lehenik, hura aurkitu behar nuen. 112 00:12:18,833 --> 00:12:20,500 - Ez dut ezagutzen. - Ados. 113 00:12:20,583 --> 00:12:23,875 Behin izar-formako diamanteak nahi nituela 114 00:12:23,958 --> 00:12:26,250 eta zein hoteletan nengoen esanda… 115 00:12:27,541 --> 00:12:29,708 itxaron baino ez nuen egin behar. 116 00:12:35,166 --> 00:12:36,666 Esan neutsan 117 00:12:36,750 --> 00:12:41,500 diamantiek eta armak lortuko eustazan gizona biher nebala, 118 00:12:41,583 --> 00:12:43,166 bitartekari barik. 119 00:12:43,875 --> 00:12:47,666 Oslora etorrita, gauzak Frogner parkeko zakarrontzi batean 120 00:12:47,750 --> 00:12:50,083 jarri behar zituen, bost egunen buruan. 121 00:12:50,166 --> 00:12:55,458 Hala, hemen egongo zen, zure hilketen uneetarako alibirik gabe. 122 00:12:55,541 --> 00:12:57,291 Lau aldiz errepikatu zenuen. 123 00:12:58,166 --> 00:13:01,958 Grabazioak egin, eta gertalekuetan utzi zenituen, kaseteetan. 124 00:13:02,708 --> 00:13:04,333 Kurutze pentagonala. 125 00:13:04,416 --> 00:13:07,541 Egidazu galdera bat. Erantzun eingo deutsut. 126 00:13:08,416 --> 00:13:10,541 Emaztearen hatza bidali zenigun. 127 00:13:13,166 --> 00:13:14,958 Zergatik korapilatu zenuen kontua? 128 00:13:16,500 --> 00:13:18,458 Kopla-buruko bat behar nuelako. 129 00:13:19,291 --> 00:13:20,416 Kasua argitu ezean, 130 00:13:20,500 --> 00:13:23,750 Lisbethen desagerpenaren erruduntzat hartuko ninduketen. 131 00:13:24,541 --> 00:13:26,541 Ezta? Erruduna beti da senarra. 132 00:13:28,458 --> 00:13:29,291 Non dago? 133 00:13:30,166 --> 00:13:31,500 Esadazu zeuk. 134 00:13:31,583 --> 00:13:32,750 Ederki. 135 00:13:34,500 --> 00:13:36,541 Eseri eta soltatu hori. Bota. 136 00:13:37,041 --> 00:13:38,291 Botatzeko! 137 00:13:40,541 --> 00:13:43,000 Eseri! 138 00:13:45,583 --> 00:13:47,291 Hark ere horrela erreakzionatu zuen. 139 00:13:59,500 --> 00:14:03,166 Bere bihotza aintzat hartu duen gizon arrunta baino ez naiz. 140 00:14:03,708 --> 00:14:07,083 Esadazu zein den bihotzik ezinduena bien artean: 141 00:14:07,166 --> 00:14:10,416 maitatzeari utzi ezin dion bihotza, 142 00:14:10,500 --> 00:14:13,875 edo maitasun hori itzultzeko gai ez dena? 143 00:14:25,416 --> 00:14:26,583 Non dago? 144 00:14:27,541 --> 00:14:28,666 Hemen dago. 145 00:14:31,416 --> 00:14:32,666 Beti dago hemen. 146 00:14:33,375 --> 00:14:37,333 Zuk ez duzu ulertzen. Nik baino ez dut toki horren berri. 147 00:14:38,125 --> 00:14:41,375 Leku hori Lisbeth eta biontzat baino baizik ez da. 148 00:14:42,333 --> 00:14:44,416 Hemen betiko egon dadin nahi dut. 149 00:14:45,958 --> 00:14:47,666 Alkoholean kontserbatu dut. 150 00:14:48,750 --> 00:14:51,458 Arazo bat dut. Berriro egiten saiatu naiz. 151 00:14:52,333 --> 00:14:53,875 Baina hark ez du ulertzen. 152 00:14:55,416 --> 00:14:56,958 Zertaz ari zara? 153 00:14:57,041 --> 00:14:58,333 Tira, altxatu. 154 00:14:59,125 --> 00:15:01,208 - Zertaz… - Altxatzeko, ba! 155 00:15:05,083 --> 00:15:06,083 Eman buelta. 156 00:15:14,958 --> 00:15:16,458 Lisbeth berria 157 00:15:18,083 --> 00:15:19,541 ikaratu egin da. 158 00:15:23,750 --> 00:15:27,208 Kontu osoa arriskuan jarri du, zuk bezalaxe. 159 00:15:32,791 --> 00:15:34,166 Ez al da ederra? 160 00:15:36,875 --> 00:15:37,958 Begiratu. 161 00:15:40,541 --> 00:15:42,208 Hondoraino. 162 00:15:42,875 --> 00:15:44,250 Aizu, begira… 163 00:15:45,291 --> 00:15:48,416 Ikuskizun honek fundamentuzko amaiera bat merezi du. 164 00:15:49,625 --> 00:15:53,625 Ikusleek ez dute ni komisariara mantso-mantso eramaterik onartuko. 165 00:15:53,708 --> 00:15:55,666 Amaiera zoriontsu bat behar dugu. 166 00:15:56,500 --> 00:15:59,458 Ez badut horrelakorik lortzen, neronek sortuko dut. 167 00:16:02,000 --> 00:16:03,625 Nire bizitzako goiburua da. 168 00:16:05,458 --> 00:16:06,541 Kasu honetan… 169 00:16:08,083 --> 00:16:09,000 heriotza-goiburua. 170 00:16:10,750 --> 00:16:14,458 Atzerako kontaketa: bost… 171 00:16:19,541 --> 00:16:20,833 Ez zaude batere ondo. 172 00:16:24,208 --> 00:16:25,291 Lau… 173 00:16:29,333 --> 00:16:31,166 Zeri ostia begira? 174 00:16:32,875 --> 00:16:36,583 Arazoa ez da zure lana, zeu baizik. 175 00:16:36,666 --> 00:16:37,708 Hiru… 176 00:16:40,041 --> 00:16:41,708 Tratu bat geneukan. 177 00:16:42,625 --> 00:16:44,333 - Bi, Helge! - Bi… 178 00:16:47,083 --> 00:16:48,625 Ni naiz. 179 00:17:43,291 --> 00:17:46,041 Lagundu, mesedez! 180 00:17:46,583 --> 00:17:48,333 Deitu anbulantziari! 181 00:18:07,625 --> 00:18:09,041 Ene, zer egin du, baina? 182 00:18:13,500 --> 00:18:16,166 Amaiera zoriontsu bat eman dio bere buruari. 183 00:18:40,625 --> 00:18:42,833 - Bai? - Haren berririk bai? 184 00:18:42,916 --> 00:18:44,625 - Harryz ari zara? Ez. - Ados. 185 00:18:44,708 --> 00:18:46,500 Zertan ostia ari zara, Tom? 186 00:18:46,583 --> 00:18:48,833 - Zuekaz kontaktaten badau, esan. - Ez… 187 00:18:55,208 --> 00:18:56,666 Etxera joan nahi dut. 188 00:19:19,583 --> 00:19:21,458 KARGATZEN 189 00:19:21,541 --> 00:19:22,500 DEI GALDUA 190 00:19:24,791 --> 00:19:27,000 DEI GALDUA 191 00:19:28,125 --> 00:19:30,333 IREKI AHOTS-POSTONTZIA, HARRY, BEREHALA. 192 00:19:36,250 --> 00:19:37,833 Kaka. 193 00:19:42,416 --> 00:19:43,958 - Bai, esan? - Harry naiz. 194 00:19:44,541 --> 00:19:47,416 - Deitu egin dizut. - Ez daukat nire mugikorra. 195 00:19:47,500 --> 00:19:50,333 - Aizu, Olegekin zaude? - Ez, ez dago. 196 00:19:50,416 --> 00:19:52,041 Komisaria nagusian nago. 197 00:19:52,125 --> 00:19:56,875 Itxaroteko esan didate, delitu-zantzurik ez dagoelako, baina ni ziur nago. 198 00:19:56,958 --> 00:19:58,500 Topatuko dut, entzun? 199 00:19:58,583 --> 00:20:00,708 Zer? Non zaude? 200 00:20:01,958 --> 00:20:04,333 - Zoaz etxera. - Baina, Harry, ezin… 201 00:20:04,416 --> 00:20:07,166 Zoaz etxera eta itxi atea. Komisarian ez zaude seguru. 202 00:20:07,250 --> 00:20:10,416 Fidatu nitaz. Fidatu zaitez nitaz, ados? 203 00:20:10,500 --> 00:20:12,583 Zoaz etxera. Fidatu nitaz. 204 00:20:16,708 --> 00:20:18,958 Etxera joateko prest? 205 00:20:27,000 --> 00:20:28,041 Hepa, Harry. 206 00:20:28,583 --> 00:20:31,916 Olegek eta bixok nun zagozan jakin gura dogu. 207 00:20:32,000 --> 00:20:33,666 Ukitu egiten baduzu, zureak egin du. 208 00:20:34,500 --> 00:20:35,375 Non zaudete? 209 00:20:35,458 --> 00:20:37,083 Ez, nun zagoz zeu? 210 00:20:37,833 --> 00:20:38,958 Zer nahi duzu? 211 00:20:39,541 --> 00:20:41,458 Okerrak arteztu gura dodaz. 212 00:20:42,250 --> 00:20:44,625 Oraindino ez da beranduegi. 213 00:20:44,708 --> 00:20:45,916 Tom, entzun… 214 00:20:46,000 --> 00:20:47,041 Emon helbidie. 215 00:20:47,625 --> 00:20:49,166 Tom, mesedez. 216 00:20:49,250 --> 00:20:50,375 Mesedez? 217 00:20:51,208 --> 00:20:55,083 Bizitza aldauko eutsun eskaintza ein neutsun. Gurago izan dozu hau eittie. 218 00:20:55,666 --> 00:20:57,083 Hau zure errue da. 219 00:20:58,375 --> 00:21:01,083 Ezaguten dozu sama bat ebaitten daneko soinue? 220 00:21:02,041 --> 00:21:04,416 Labanak kartilague ebaitten dauanekue. 221 00:21:05,000 --> 00:21:06,416 Txistu-antzekue da. 222 00:21:08,333 --> 00:21:09,250 Tom… 223 00:21:09,333 --> 00:21:13,291 Dentistanien zagozenien legez. Trakie ebaitten daneko soinue da. 224 00:21:13,375 --> 00:21:16,208 Ikasle-egoitza, 406 gela. 225 00:21:16,291 --> 00:21:19,375 Ikasle-egoitza. Ederto. 226 00:21:19,458 --> 00:21:21,083 Oleg eta bixok joango gara. 227 00:21:21,583 --> 00:21:23,541 Hogei minutu barru helduko gara. 228 00:21:23,625 --> 00:21:26,916 Ez zarratu atie. Jesarri lurrien, eskuek buru gainien. 229 00:21:27,000 --> 00:21:27,958 Tom. 230 00:21:28,833 --> 00:21:30,083 Tom! 231 00:21:34,125 --> 00:21:35,125 Jode. 232 00:22:36,208 --> 00:22:38,000 Dedio. Laga negar eitteari! 233 00:22:45,875 --> 00:22:47,916 C letraz hasten diren Iggy Pop-en abestixek. 234 00:22:49,083 --> 00:22:50,708 Ez. Utzazu. 235 00:22:51,875 --> 00:22:53,166 "China Girl". 236 00:22:53,791 --> 00:22:55,125 Ez, orain ez. 237 00:22:55,708 --> 00:22:56,708 Lagungarrixe da. 238 00:22:57,208 --> 00:22:58,250 "Candy". 239 00:23:04,750 --> 00:23:06,125 "Cry for Love". 240 00:23:06,208 --> 00:23:07,375 "China Girl". 241 00:23:07,916 --> 00:23:09,375 Esan duzu hori. 242 00:23:10,166 --> 00:23:11,875 Bi bertsino dagoz. 243 00:23:17,375 --> 00:23:18,333 "Cold Metal". 244 00:23:26,416 --> 00:23:27,708 Hartu arnasa. 245 00:23:28,750 --> 00:23:30,500 Erakutsi iezazkiozu eskuak. 246 00:23:36,625 --> 00:23:38,291 Oleg, ondo zaude? 247 00:23:38,916 --> 00:23:40,250 Ondo dago, duda barik. 248 00:23:41,708 --> 00:23:42,750 Ondo zaude? 249 00:23:43,291 --> 00:23:44,625 - Barkatu! - Ez! 250 00:23:44,708 --> 00:23:46,666 Geldittu hamen. Baina, zer ostia? 251 00:23:47,500 --> 00:23:49,541 Gelan jesarteko esan deutsut. 252 00:23:51,541 --> 00:23:53,666 Bilurrenak eta gelarenak. 253 00:23:55,375 --> 00:23:56,916 Bota! Bota ahotik! 254 00:24:03,041 --> 00:24:05,625 Plana aldatu beharko duzu, antza. 255 00:24:05,708 --> 00:24:07,458 Zer plan, jode? 256 00:24:08,208 --> 00:24:11,583 Aminov eta biok hiltzeko asmoa izango zenuen. 257 00:24:11,666 --> 00:24:15,500 Gero, dena faltsutzekoa, tiro biak neuk egin izan banitu bezala. 258 00:24:15,583 --> 00:24:17,291 Horixe egin zenuen Ellenekin? 259 00:24:18,500 --> 00:24:21,291 Zeozer ahaztu dozu: neska-lagunak laga zaittu, 260 00:24:21,875 --> 00:24:24,291 eta, honako bidien, bere semie bahittu dozu. 261 00:24:24,375 --> 00:24:25,750 Zure onduen topauko daue. 262 00:24:26,875 --> 00:24:28,708 Poltsikuen, hau eukiko dozu. 263 00:24:30,333 --> 00:24:31,833 Ez… 264 00:24:34,250 --> 00:24:36,000 Banekien aurkitu egingo gintuzula. 265 00:24:36,083 --> 00:24:39,750 Kontua behar beste zaildu behar nuen, susmorik izan ez zenezan. 266 00:24:40,333 --> 00:24:42,166 Geldi! Oleg! 267 00:24:42,875 --> 00:24:45,666 Itzultzen ez bazara, tiro eingo deutsat Harryri. 268 00:24:46,291 --> 00:24:50,375 Ño, hori da udako oporren alde txarra. Ia inor ez dago lanean, ezta? 269 00:24:50,958 --> 00:24:51,875 Zer dinozu? 270 00:24:51,958 --> 00:24:56,583 Guztia uzten da geroko. Adibidez, hemengo zaintza-kamerak desaktibatzea. 271 00:24:57,333 --> 00:24:59,958 Ottori deitu diot. Agurtu ezazu eskuaz. 272 00:25:00,041 --> 00:25:01,666 Kamerak grabatzen ari dira. 273 00:25:02,541 --> 00:25:03,833 Zureak egin du. 274 00:25:08,416 --> 00:25:09,750 Emadazu pistola. 275 00:25:11,041 --> 00:25:13,583 Burue galdu dauan lankide bat atxilotu dot. 276 00:25:13,666 --> 00:25:17,333 Grabazinuen hori azaltzen da. Atxilotu bat bahitu dau. 277 00:25:17,416 --> 00:25:19,583 Dana aitortu dozu kameran aurrien. 278 00:25:19,666 --> 00:25:23,750 Ixo, Aminov. Zer dinozu, baina? Ez dago soinurik. 279 00:25:31,916 --> 00:25:33,000 Aizu, baretu. 280 00:25:33,083 --> 00:25:34,083 Ixo! 281 00:25:34,791 --> 00:25:36,041 Sakau botoie. 282 00:25:43,416 --> 00:25:46,125 Alferrik da, Tom. Dana dago grabauta. 283 00:25:46,916 --> 00:25:48,833 Igogailuen ez dago kamerarik. 284 00:25:50,625 --> 00:25:52,458 Barrure! 285 00:25:54,083 --> 00:25:55,916 Sartzeko, ba! 286 00:25:59,166 --> 00:26:00,833 Zure pistolie topau neban, Harry. 287 00:26:01,583 --> 00:26:03,416 Zarama-hoditik bota neban. 288 00:26:11,083 --> 00:26:12,291 Sartu! 289 00:26:16,083 --> 00:26:17,625 Tira! 290 00:26:25,166 --> 00:26:26,375 Hara, hartu. 291 00:26:26,458 --> 00:26:28,375 Jode, giltza. Zer argixe, ño. 292 00:26:29,791 --> 00:26:31,583 Ez! 293 00:26:42,125 --> 00:26:44,458 - Askatu! - Geldittu igogailue! 294 00:26:52,791 --> 00:26:54,125 Harry, lagundu! 295 00:26:54,208 --> 00:26:55,750 Harry! 296 00:26:56,958 --> 00:26:58,666 Harry! 297 00:26:58,750 --> 00:27:00,208 Hil eingo dot, Harry. 298 00:27:00,791 --> 00:27:02,083 Oleg! 299 00:27:02,166 --> 00:27:06,250 Tira, Harry. Gorau igogailue. Bestela, burue errementauko deutsat. 300 00:27:20,625 --> 00:27:21,791 Soltau! 301 00:27:22,708 --> 00:27:24,166 Harry, mesedez! 302 00:27:24,916 --> 00:27:27,416 Geldittu igogailue! Ez, ez! 303 00:27:43,791 --> 00:27:45,333 - Ondo zaude? - Bai. 304 00:27:48,125 --> 00:27:51,208 - Ez duzu giltza irentsi? - Ez, hura biltegikoa zen. 305 00:27:55,791 --> 00:27:56,833 Gure atzetik dator! 306 00:28:03,250 --> 00:28:07,125 Tira, igo zaitezte berriro, eta gelditu bi solairuren artean. 307 00:28:08,458 --> 00:28:10,708 Itzuli egingo naiz, hitzematen dizut. 308 00:31:07,416 --> 00:31:09,625 - Ama! - Jainko maitea. 309 00:31:11,583 --> 00:31:12,833 Bihotza… 310 00:31:15,541 --> 00:31:16,833 Ondo zaude? 311 00:31:17,541 --> 00:31:20,875 - Ziur? - Bai. 312 00:31:44,375 --> 00:31:45,833 Dena amaitu al da? 313 00:31:47,708 --> 00:31:49,041 Oraingoz, bai. 314 00:31:51,500 --> 00:31:52,583 Ederki. 315 00:31:55,041 --> 00:31:56,416 Beldurra pasatu duzu? 316 00:31:58,708 --> 00:32:00,791 Ez, alboan Harry izan dudalako. 317 00:32:05,708 --> 00:32:06,791 Bai. Tamalez, 318 00:32:07,666 --> 00:32:09,250 alde egin behar dut. 319 00:32:09,333 --> 00:32:10,541 Seguru? 320 00:32:15,625 --> 00:32:17,458 Hobeto egongo zarete ni gabe. 321 00:32:21,416 --> 00:32:23,625 Erabaki hori neure esku dago. 322 00:32:50,750 --> 00:32:52,500 Amaitutakoan, itzuli. 323 00:32:55,250 --> 00:32:56,208 Ados. 324 00:32:56,916 --> 00:33:00,291 Deituko… Amaitzean, deitzen saiatuko… 325 00:33:03,083 --> 00:33:04,041 Tira. 326 00:33:13,416 --> 00:33:15,958 Kriminalistikakoek horrela nahi dute. 327 00:33:16,041 --> 00:33:19,166 Pisuko gorpua identifikatu, eta bere berri eman diegu. 328 00:33:19,250 --> 00:33:21,583 Toya Harang da. 329 00:33:28,750 --> 00:33:30,833 - Møller. - Gabon, nagusi. 330 00:33:31,666 --> 00:33:34,750 Badakizu orain urakanaren begian egongo zarela, ezta? 331 00:33:34,833 --> 00:33:36,958 Prentsa zurekin obsesionatuko da. 332 00:33:37,041 --> 00:33:41,125 Are atzerrikoa. Amerikan ere izan dute Banatzaile Hiltzailearen berri. 333 00:33:41,208 --> 00:33:44,125 Tira, biziraungo dudala uste dut. 334 00:33:44,208 --> 00:33:45,833 Aminov ziegara itzuli dugu. 335 00:33:45,916 --> 00:33:48,750 Tokirik seguruena izango zela pentsatu dugu, 336 00:33:48,833 --> 00:33:51,000 bihar informazio gehiago izan arte. 337 00:33:51,083 --> 00:33:51,916 Eta, aizu. 338 00:33:53,041 --> 00:33:54,041 "Character". 339 00:33:54,125 --> 00:33:56,041 Esaiozu Harryri. 340 00:33:57,666 --> 00:34:00,708 Iggy Popen abesti bat da, nagusi. 341 00:34:00,791 --> 00:34:02,166 Ederki. 342 00:34:02,250 --> 00:34:06,208 Portzierto, zure lagun Eikeland ere zaintzapean zegoen, 343 00:34:06,291 --> 00:34:07,750 baina askatu egin dugu. 344 00:34:07,833 --> 00:34:08,916 Onik dago. 345 00:34:09,958 --> 00:34:11,833 Ez iezaiozu inori esan, 346 00:34:12,625 --> 00:34:15,708 baina beharbada influentziapean nengoen. Apurtxo bat. 347 00:34:18,250 --> 00:34:20,958 Barne-arazoekin hitz egin dut, 348 00:34:21,041 --> 00:34:25,583 eta, beren ustez, ikasle-egoitzako grabazioak 349 00:34:25,666 --> 00:34:29,666 eta Aminov eta Olegen lekukotasunak nahikoa eta sobera izango dira. 350 00:34:33,791 --> 00:34:36,375 Waalerren heriotzak ez dizu arazorik ekarriko. 351 00:34:40,000 --> 00:34:43,958 Baliteke Sjølidek errepresaliak bilatzea, Aminov zaintzapetik atera, 352 00:34:44,041 --> 00:34:46,541 eta Willy Barliren pisuan sartu zinelako. 353 00:34:47,458 --> 00:34:48,708 Utzi behar zaitut. 354 00:34:58,375 --> 00:34:59,250 Maya berbetan. 355 00:34:59,333 --> 00:35:00,875 Kaixo. Harry Hole naiz. 356 00:35:00,958 --> 00:35:03,458 Ez esan nun zagozen. Baleiteke mugikorrien 357 00:35:03,958 --> 00:35:05,333 mikrofono bat eukittie. 358 00:35:05,416 --> 00:35:06,708 Badaukazu, ziur. 359 00:35:08,625 --> 00:35:13,375 Barkau. Ez nekixan zer ein. Nire anaiagaz mehatxau ninduen. 360 00:35:13,458 --> 00:35:16,291 Bai, horrelako zerbait imajinatu nuen. 361 00:35:17,291 --> 00:35:20,291 Okerra artezteko aukera bat emango dizut. 362 00:35:20,375 --> 00:35:24,166 Berri bat emango dizut, Aftenpostenek argitaratu dezan, 363 00:35:25,958 --> 00:35:30,541 baina niri edo maite ditudanei zerbait gertatzen bazaigu. Bestela ez. 364 00:35:32,000 --> 00:35:32,958 Aditu? 365 00:35:33,791 --> 00:35:34,791 Ados. 366 00:35:36,375 --> 00:35:39,833 Mobilean mikrofonoa badaukazu, mundu guztiak izango du honen berri. 367 00:35:44,125 --> 00:35:49,500 Heriotza-kausa argi dago, baina ez ditut arma zuri zauriak ulertzen. 368 00:35:49,583 --> 00:35:51,125 Zizelarenak izango dira. 369 00:35:52,833 --> 00:35:57,333 Baina post-mortem egindakoak dirudite. 370 00:35:57,416 --> 00:36:01,291 Barruan labana bat bihurritu diotela ematen du. 371 00:36:01,375 --> 00:36:03,250 SCHRØDER JATETXEA 372 00:36:03,333 --> 00:36:05,208 Tira, azaldu iezadazu. 373 00:36:05,958 --> 00:36:09,500 Zer jakin nahi duzu? Aminov zaintzapetik ateratzeko arrazoia? 374 00:36:09,583 --> 00:36:11,791 Edo Barliren pisuan sartzekoa? 375 00:36:11,875 --> 00:36:13,500 Ez, Jainkoarren. 376 00:36:14,000 --> 00:36:15,750 Arduratuko gara horretaz. 377 00:36:15,833 --> 00:36:17,208 Azaldu iezadazu 378 00:36:18,041 --> 00:36:19,291 kontzeptua. 379 00:36:19,958 --> 00:36:23,750 Nola jakin zenuen serieko hiltzaile hau ez zela tipikoa? 380 00:36:27,833 --> 00:36:28,875 Mila esker. 381 00:36:29,833 --> 00:36:31,541 Ez naiz frogez ari, 382 00:36:31,625 --> 00:36:35,208 kontzeptuaz beraz baizik. 383 00:36:38,541 --> 00:36:43,083 Ba al zenekien Duke Ellington-ek instrumentuak gozatzen zituztenei 384 00:36:43,166 --> 00:36:46,583 pianoa tonu perfektuan ez jartzeko eskatzen ziela? 385 00:36:47,500 --> 00:36:48,708 Ez. 386 00:36:51,583 --> 00:36:56,166 Banatzaile Hiltzailea afinatuegi zegoen. 387 00:36:57,791 --> 00:37:01,041 Egokia zen, baina ez jatorra. 388 00:37:05,458 --> 00:37:07,625 Oker nengoen, Harry. 389 00:37:08,291 --> 00:37:09,833 Sentitzen dut. 390 00:37:09,916 --> 00:37:11,041 Tira. 391 00:37:11,125 --> 00:37:13,041 Zera esan nahi nuen, 392 00:37:13,125 --> 00:37:18,166 ez ditudala zure kaleratze-agiriak sinatuko. 393 00:37:18,250 --> 00:37:19,541 Ez? 394 00:37:20,791 --> 00:37:23,000 Ez du poz-pozik zaudenik ematen. 395 00:37:23,625 --> 00:37:25,333 Beste eskaintzarik al duzu? 396 00:37:26,208 --> 00:37:27,791 Bai, bi. 397 00:37:27,875 --> 00:37:29,625 Norenak? 398 00:37:30,625 --> 00:37:35,250 Øystein Eikelandek bere taxia txandaka gidatzea proposatu dit. 399 00:37:36,458 --> 00:37:37,750 Eta bestea? 400 00:37:41,500 --> 00:37:42,708 Ez zen mamitu. 401 00:37:46,958 --> 00:37:49,166 Egia esan, zure beharra dugu. 402 00:37:50,250 --> 00:37:51,750 Zure beharra dut. 403 00:37:52,500 --> 00:37:53,583 Ados. 404 00:37:54,083 --> 00:37:56,000 Inuzentekeria hutsa litzateke 405 00:37:56,083 --> 00:38:00,708 kontuan nahasitako agente bakarra Waaler zela pentsatzea. 406 00:38:01,416 --> 00:38:04,708 Lagundu iezaguzu guztiaren atzean nor dagoen ikusten. 407 00:38:04,791 --> 00:38:06,291 Tira, ez dakit nik… 408 00:38:06,375 --> 00:38:12,250 Inork ez ditu bereak salatu nahi. Ulertzen dut. 409 00:38:12,333 --> 00:38:15,875 Neuri baino ez zenidake kontu emango. Hitzematen dizut. 410 00:38:17,166 --> 00:38:18,000 Konforme? 411 00:38:18,625 --> 00:38:22,416 Baina, hortaz, txostenak idaztean eta prentsarekin hitz egitean, 412 00:38:22,500 --> 00:38:27,000 Waalerren arma-kontrabandoarena isilpean gorde beharko genuke. 413 00:38:28,666 --> 00:38:32,666 Badakit asko eskatzea dela. Beraz, erabakia zeure esku dago, erabat. 414 00:38:34,916 --> 00:38:36,041 Ados. 415 00:38:38,125 --> 00:38:40,958 Taxista-lanari heltzen badiozu ere, esan, 416 00:38:41,041 --> 00:38:44,583 Waalerrek ezer kontatu al zizun? 417 00:38:44,666 --> 00:38:48,291 Agian kontuan nahasita zegoen inor aipatu al zizun? 418 00:38:48,958 --> 00:38:50,541 Izenik esan al zizun? 419 00:38:51,250 --> 00:38:53,708 Guk erabili dezakegun ezer? 420 00:38:53,791 --> 00:38:54,958 Ez. 421 00:39:00,583 --> 00:39:02,166 Lan ona Barlirekin. 422 00:39:03,208 --> 00:39:04,625 Beti da senarra. 423 00:39:26,625 --> 00:39:28,291 Beti da senarra. 424 00:39:28,375 --> 00:39:31,708 Kopla-buruko bat behar nuelako. Kasua argitu ezean, 425 00:39:31,791 --> 00:39:34,791 desagerpenaren erruduntzat hartuko ninduketen. 426 00:39:35,625 --> 00:39:40,333 Tiro egingo ziola esan zion. Hala ematen du, nire ustez. 427 00:39:40,416 --> 00:39:42,083 Ni naiz. 428 00:39:43,833 --> 00:39:45,541 Ezta? Beti da senarra. 429 00:39:58,583 --> 00:39:59,791 Kaixo. 430 00:39:59,875 --> 00:40:01,666 Kaixo, ni naiz. 431 00:40:01,750 --> 00:40:03,625 Zerbaitetaz arduratu behar dut. 432 00:40:03,708 --> 00:40:06,625 Plana aldatu behar dut. Afalduko dugu elkarrekin? 433 00:40:06,708 --> 00:40:08,666 Bai, ederki. 434 00:40:09,416 --> 00:40:10,250 Maite zaitut. 435 00:40:11,458 --> 00:40:13,125 Eta zuk, ni maite nauzu. 436 00:40:13,208 --> 00:40:15,166 Bai horixe. 437 00:40:23,083 --> 00:40:24,833 Beate Lønn erabat ziur dago? 438 00:40:25,916 --> 00:40:27,833 Senarra ez zen susmagarria izan, 439 00:40:27,916 --> 00:40:31,666 eta Beatek lehenengoz ikusi du. Guztiz ziur dago. 440 00:40:32,583 --> 00:40:33,666 Bai? 441 00:40:34,458 --> 00:40:35,500 Zer da hau? 442 00:40:39,541 --> 00:40:40,875 Emaztea hil zenuen. 443 00:40:43,166 --> 00:40:46,791 Bere bankura bertaratu, eta tiro egin zenion buruan. 444 00:40:51,791 --> 00:40:55,583 Emazteari tiro egiteko lapurtu zuen bankua? Guztia zera izan zen… 445 00:40:55,666 --> 00:40:58,958 Fartsa bat, bai, Willy Barlirena bezalakoxea. 446 00:40:59,541 --> 00:41:02,666 Hilketak guri arreta galarazteko egin zituzten. 447 00:41:02,750 --> 00:41:06,666 Bai serieko hiltzaileak, bai banku-lapurrak. 448 00:41:22,166 --> 00:41:25,333 Zenbaki hau zerbitzuz kanpo dago. 449 00:42:45,500 --> 00:42:47,291 Zer egingo dugu orain? 450 00:42:50,083 --> 00:42:54,583 Oharkabe pasatuko gara, erabat. 451 00:42:57,666 --> 00:43:00,916 Eta, ondoren, itzuli egingo gara. 452 00:43:02,000 --> 00:43:06,875 JO NESBØ-REN MAREKORS NOBELAN OINARRITUTA 453 00:44:03,333 --> 00:44:05,208 STRÖMSTAD, SUEDIA 454 00:44:09,333 --> 00:44:13,916 Bai, hau Tom Waaler da. Kale honetantxe hazi zan. 455 00:44:15,250 --> 00:44:16,666 Nondik ezagutzen zenuen? 456 00:44:17,333 --> 00:44:19,333 Pena emoten eustala gogoraten dot. 457 00:44:20,125 --> 00:44:22,291 Aittak jo eitten eban etxien, eta… 458 00:44:23,875 --> 00:44:26,833 hori baino gehiago. Zurrumurrue hori da, behintzat. 459 00:44:29,083 --> 00:44:33,375 Aitta igeltseru lanbakue zala uste dot. 460 00:44:34,458 --> 00:44:36,458 Askotxo edaten eban, eta… 461 00:44:37,208 --> 00:44:39,333 Ez dot beste askorik gogoratzen. 462 00:44:39,416 --> 00:44:40,583 Tira, ados. 463 00:44:40,666 --> 00:44:44,333 "Solo" deitzen zizun. Lagunak zinetela esan zuen. 464 00:44:45,291 --> 00:44:48,708 Nire ezizena Solo da, bai, gure dendagaittik, baina 465 00:44:49,500 --> 00:44:51,625 ni ez nintzan Tom Waalerren laguna. 466 00:44:52,208 --> 00:44:54,041 Harek ez eukan lagunik. 467 00:44:54,791 --> 00:44:55,791 Bakar bat ere ez? 468 00:44:56,500 --> 00:44:57,583 Ez. 469 00:44:58,333 --> 00:45:01,166 Ez dakit zergaittik. Jatorra zala gogoratzen dot. 470 00:45:01,250 --> 00:45:04,875 Andra zaharrei kalie kurutzaten laguntzen eutsenetakue zan. 471 00:45:04,958 --> 00:45:07,208 Eskaut-modukue zan. Baina… 472 00:45:08,416 --> 00:45:11,000 Ez. Waaler bakartixe zan. 473 00:45:12,250 --> 00:45:13,750 Arrarotxue be bai. 474 00:45:14,708 --> 00:45:15,666 Beste kontu bat: 475 00:45:16,208 --> 00:45:18,750 haren aittan heriotza arrarue izan zan. 476 00:45:18,833 --> 00:45:23,166 Ezohiko istripu bat izan eban etxien. Ezohikue erabat. 477 00:45:23,250 --> 00:45:24,416 Azaldu. 478 00:45:26,416 --> 00:45:27,375 Tira, 479 00:45:27,958 --> 00:45:30,291 mozkor bazagoz, normala da jaustie. 480 00:45:30,875 --> 00:45:33,208 Baina eskuen eukan labanan gainien? 481 00:45:35,875 --> 00:45:36,875 Tira. 482 00:45:38,583 --> 00:45:39,791 Eskerrik asko. 483 00:46:02,916 --> 00:46:07,875 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte