1 00:00:31,916 --> 00:00:33,375 ALARMA ATZERATU 2 00:02:25,791 --> 00:02:26,958 Hemen duzue. 3 00:02:30,083 --> 00:02:32,457 Kaixo, ongi etorri. Hannah naiz. 4 00:02:32,458 --> 00:02:34,666 Zer hartu nahi duzue? 5 00:02:35,500 --> 00:02:36,957 - Hannah Wells? - Bai. 6 00:02:36,958 --> 00:02:39,875 Bai, hori da. Ezagutzen gara? 7 00:02:41,333 --> 00:02:43,708 Beste nonbaiten eser gaitezke? 8 00:02:44,833 --> 00:02:49,124 Nahiko beteta gaude orain, baina ganoraz zerbitzatuko zaituztet. 9 00:02:49,125 --> 00:02:51,207 Agian tarta zati bat ere eskainiko dizuet. 10 00:02:51,208 --> 00:02:53,750 Neska-laguna dut. Beraz… 11 00:02:54,333 --> 00:02:56,125 Egia esan, guztiok dugu. 12 00:02:57,541 --> 00:02:58,833 Ondo da. 13 00:03:00,916 --> 00:03:04,415 Zuen eskaera hartzera etorri naiz. Minutu bat… 14 00:03:04,416 --> 00:03:06,208 Bai, eman minutu bat. Mila esker. 15 00:03:14,208 --> 00:03:15,249 Sean. 16 00:03:15,250 --> 00:03:17,208 Kaka. Kaixo. 17 00:03:17,833 --> 00:03:20,124 Ez dago lanean gaur, ezta? 18 00:03:20,125 --> 00:03:22,832 Badakit astearteetan klasea duela. 19 00:03:22,833 --> 00:03:25,124 - Ez, ez dago lanean. - Ados. 20 00:03:25,125 --> 00:03:28,124 Dellaren pataten falta nabari nuen. 21 00:03:28,125 --> 00:03:30,207 Bai, ulertzen zaitut. 22 00:03:30,208 --> 00:03:31,833 Nik Tuckerren izokinarena. 23 00:03:32,791 --> 00:03:34,957 - Nik… Garrettek eta biok… - Utzi duzue. 24 00:03:34,958 --> 00:03:36,541 Bai, entzun dut. 25 00:03:37,125 --> 00:03:38,332 Bosgarren Lerroan dago. 26 00:03:38,333 --> 00:03:39,583 Eta… 27 00:03:41,000 --> 00:03:42,166 Zer? 28 00:03:42,750 --> 00:03:44,499 Ez dakit egia den. 29 00:03:44,500 --> 00:03:47,999 Ziurrenik ez. Mutil batek kontatu dit. 30 00:03:48,000 --> 00:03:50,207 - Ez dut uste Garrettek… - Sean. 31 00:03:50,208 --> 00:03:51,374 Hannah. 32 00:03:51,375 --> 00:03:53,291 Zertaz ari zara? 33 00:03:59,500 --> 00:04:00,707 Garrett hor dago? 34 00:04:00,708 --> 00:04:02,790 Bai, baina hobe ez sartzea. 35 00:04:02,791 --> 00:04:04,083 Hannah, zaude. 36 00:04:07,833 --> 00:04:09,000 Ai ama! 37 00:04:19,000 --> 00:04:21,958 ZORTZIGARREN ATALA LERRO-ALDAKETA 38 00:04:22,583 --> 00:04:24,125 Kaixo, Wellsy. 39 00:04:26,500 --> 00:04:28,125 Bidez nahastu zara edo…? 40 00:04:29,958 --> 00:04:30,999 Garrett ikusi duzu? 41 00:04:31,000 --> 00:04:32,499 Ez, goizetik ez. 42 00:04:32,500 --> 00:04:34,583 Simmsek esan dit… 43 00:04:35,333 --> 00:04:36,582 hemen zegoela. 44 00:04:36,583 --> 00:04:37,458 Wellsy? 45 00:04:43,750 --> 00:04:46,332 Muga gainditu duzu. 46 00:04:46,333 --> 00:04:47,749 Hau ondo egongo da. 47 00:04:47,750 --> 00:04:51,124 Hain urrun zaude, muga ikusi ere ezin dudala. 48 00:04:51,125 --> 00:04:53,207 Guztiei esan diezu nirekin ez egoteko? 49 00:04:53,208 --> 00:04:54,665 Zuk utzi nauzu. 50 00:04:54,666 --> 00:04:57,415 - Eta zergatik daramazu trajea? - Hannah… 51 00:04:57,416 --> 00:04:59,374 Ezin dituzu nirekin hitz egiteagatik 52 00:04:59,375 --> 00:05:01,249 mehatxatu mutilak. 53 00:05:01,250 --> 00:05:03,165 Erotuta zaude? Masokista… 54 00:05:03,166 --> 00:05:04,999 Ez, misogino… 55 00:05:05,000 --> 00:05:08,082 Ezin dut ondo pentsatu. Zakil gehiegi daude gela honetan! 56 00:05:08,083 --> 00:05:09,499 Gizonen aldagela da. 57 00:05:09,500 --> 00:05:13,207 Garrett, bezeroak ezin dira izan nirekin hitz egiteko beldur. 58 00:05:13,208 --> 00:05:14,415 Eskupekoak behar ditut. 59 00:05:14,416 --> 00:05:16,041 Nik ez dut halakorik esan. 60 00:05:17,708 --> 00:05:20,999 Argi dago hemen norbaitek dakiela zer gertatzen ari den. 61 00:05:21,000 --> 00:05:23,707 Stuebsek esan du hurbiltzen zaion oro jipoituko duela. 62 00:05:23,708 --> 00:05:25,040 Nik ez. Dean izan zen. 63 00:05:25,041 --> 00:05:26,624 Adarra jotzen ari zara? 64 00:05:26,625 --> 00:05:29,915 - Burua galduko zuela esan nuen. - Hori desberdina da. 65 00:05:29,916 --> 00:05:31,625 Baina norbait jipoitu du. 66 00:05:32,291 --> 00:05:34,166 Konpondu. 67 00:05:34,750 --> 00:05:35,750 Noski. 68 00:05:36,708 --> 00:05:37,625 Barkatu, Wellsy. 69 00:05:41,333 --> 00:05:44,499 Ez nioke inori esango zugandik aldentzeko. 70 00:05:44,500 --> 00:05:46,083 Nahi duzunarekin egon behar duzu. 71 00:05:49,416 --> 00:05:50,583 Eskerrik asko. 72 00:05:55,791 --> 00:05:56,625 Agur. 73 00:06:03,000 --> 00:06:06,957 Badakigu Jensen entrenatzaileak lau partidako zigorra ezarri dizula 74 00:06:06,958 --> 00:06:08,874 joan den asteko istiluaren ondorioz. 75 00:06:08,875 --> 00:06:09,790 Bai, andrea. 76 00:06:09,791 --> 00:06:11,290 ZIGORREN BATZORDEA 77 00:06:11,291 --> 00:06:14,666 Erabakiaren alde gaude, eta eskertzen dugu ardura hartu izana. 78 00:06:16,000 --> 00:06:19,707 Hala ere, iraganeko akatsei dagokienez, 79 00:06:19,708 --> 00:06:23,166 - ezin ditugu ahaztu. - Iraganeko akatsak… 80 00:06:32,458 --> 00:06:34,500 Itzela. Gustatu zaizue? 81 00:06:36,625 --> 00:06:40,165 Ezagutzen duzu ikasle kirolariak jokalari amateurrak izan behar direla 82 00:06:40,166 --> 00:06:42,291 dioen ligako araua? 83 00:06:44,916 --> 00:06:48,291 - Barkatu, baina hori… - Erantzun galderari. 84 00:06:51,416 --> 00:06:52,999 Bai, ezagutzen dut. 85 00:06:53,000 --> 00:06:57,040 Zure sare sozialetan argitaratutako bideoan ikusten denez, 86 00:06:57,041 --> 00:07:01,040 Bruinsen entrenamendu profesional batean izan zinen. 87 00:07:01,041 --> 00:07:02,749 Entrenamendua bukatu ostekoa da. 88 00:07:02,750 --> 00:07:06,624 Beharbada bai, baina ez dago argi. 89 00:07:06,625 --> 00:07:10,541 Ezin ditugu zugatik arauak hautsi, Graham jauna. 90 00:07:11,708 --> 00:07:14,582 Denboraldiaren aurretik argitaratu zen bideoa. 91 00:07:14,583 --> 00:07:18,499 Beraz, Briar Unibertsitateak jokalari ezgaitu bat hartu zuen. 92 00:07:18,500 --> 00:07:23,249 Gure epaiari jarraiki, Briarren partidak baliogabetuta daude. 93 00:07:23,250 --> 00:07:25,749 - Zer? Ezin duzue hori egin! - Garrett. 94 00:07:25,750 --> 00:07:30,915 Zure sailkapena 13 garaipen, hiru porrot eta berdinketa bat izatetik 95 00:07:30,916 --> 00:07:34,708 zero garaipen, 17 porrot eta zero berdinketa izatera pasatu da. 96 00:07:36,291 --> 00:07:37,666 Gorrotatuko naute. 97 00:07:39,333 --> 00:07:41,416 Haserre egongo dira, bai. 98 00:07:43,166 --> 00:07:45,790 - Zergatik egin zenuen? - Bruinsek gonbidatu ninduen. 99 00:07:45,791 --> 00:07:48,750 Hori ez da kontua. 100 00:07:49,708 --> 00:07:51,583 Zergatik egin zenion eraso? 101 00:07:55,416 --> 00:07:57,415 Hori ez da nire istorioa. 102 00:07:57,416 --> 00:07:58,250 Ados. 103 00:08:02,875 --> 00:08:05,000 Zer motatako jokalaria izan nahi duzu? 104 00:08:06,166 --> 00:08:09,874 Nik ez dut entrenatu nahi Delaney jipoitu zuen buruberoa. 105 00:08:09,875 --> 00:08:12,874 Nik bezala kirola maite duten jokalariak nahi ditut. 106 00:08:12,875 --> 00:08:16,290 Pistara ateratzen direnak hor egoteko gogoa dutelako. 107 00:08:16,291 --> 00:08:18,125 Maite behar duzu, Garrett. 108 00:08:21,416 --> 00:08:22,916 Maite duzu? 109 00:08:27,625 --> 00:08:28,958 Egin fabore bat, orduan. 110 00:08:29,541 --> 00:08:30,833 Argitu hori. 111 00:08:36,625 --> 00:08:37,749 Azkenak? 112 00:08:37,750 --> 00:08:39,374 Ezin gara izan azkenak. 113 00:08:39,375 --> 00:08:41,624 - Azkenak gara. - Nire azken urtea pikutara. 114 00:08:41,625 --> 00:08:42,624 Agian ez. 115 00:08:42,625 --> 00:08:45,124 Nola iritsiko gara finalerdira azken postutik? 116 00:08:45,125 --> 00:08:47,540 - Egia da. Garrett gabe. - Birdie gabe. 117 00:08:47,541 --> 00:08:49,915 Buruko kolpea. Joe Rogers. 118 00:08:49,916 --> 00:08:50,832 Ez dago prest. 119 00:08:50,833 --> 00:08:51,874 - Baina… - Ez. 120 00:08:51,875 --> 00:08:54,457 - Ez dago prest. - Zenbat partida irabazi behar ditugu? 121 00:08:54,458 --> 00:08:55,957 - Denak. - Edo berdindu. 122 00:08:55,958 --> 00:08:57,582 - Ezinezkoa da. - Edo berdindu. 123 00:08:57,583 --> 00:09:00,165 - Hiru kiderekin? - Garrett itzuliko da. 124 00:09:00,166 --> 00:09:02,125 Garretten erruz gaude horrela. 125 00:09:03,250 --> 00:09:06,415 Gure arazoa da. Guk konpondu behar dugu. 126 00:09:06,416 --> 00:09:08,874 Finalerdira iristeko, liga irabazi behar dugu. 127 00:09:08,875 --> 00:09:10,207 Jende berria behar dugu. 128 00:09:10,208 --> 00:09:12,374 Erdilari sendorik gabe molda gaitezke, 129 00:09:12,375 --> 00:09:14,790 defentsa sendoa behar dugu. Dean ez da nahikoa. 130 00:09:14,791 --> 00:09:18,332 Birdie berri bat. Iazko probetan mutil bat zegoen. 131 00:09:18,333 --> 00:09:21,457 Gogoratzen duzue? Itzela izotzean. Defentsa paregabea zen. 132 00:09:21,458 --> 00:09:24,540 - Bai. Hunter ez dakit zer. - Bai. 133 00:09:24,541 --> 00:09:26,832 Davenport. Hunter Davenport. 134 00:09:26,833 --> 00:09:28,000 Inola ere ez. 135 00:09:28,875 --> 00:09:31,540 - Zer? - Ez, inola ere ez. 136 00:09:31,541 --> 00:09:34,207 - Zu baino bizkorragoa delako? - Ez da egia. 137 00:09:34,208 --> 00:09:35,582 Bai horixe. 138 00:09:35,583 --> 00:09:37,790 Ez zuen postua onartu Jensenek eskaintzean. 139 00:09:37,791 --> 00:09:38,999 Zerbait izango zuen. 140 00:09:39,000 --> 00:09:42,374 Jarrera txarra duen berekoi bat da. Ez dut jokatuko harekin. 141 00:09:42,375 --> 00:09:44,333 - Baina… - Ixo. 142 00:09:45,375 --> 00:09:46,208 Benetan. 143 00:09:47,666 --> 00:09:50,000 Rogersekin hitz egingo dut, prest egongo da. 144 00:10:10,500 --> 00:10:14,000 Egun on atzo ez zen dibertigarria izan zu gabe 145 00:10:15,583 --> 00:10:16,958 hitz egin behar dugu 146 00:10:23,583 --> 00:10:24,416 Amaitu da. 147 00:10:25,208 --> 00:10:27,624 Lana, ikasketak, azterketak. 148 00:10:27,625 --> 00:10:29,500 Seihilekoa, dena. 149 00:10:30,208 --> 00:10:31,583 Aske naiz. 150 00:10:32,916 --> 00:10:34,166 Ados, eta hori… 151 00:10:35,375 --> 00:10:38,208 ona da? Txarra? Barkatu, ez zaitut ulertzen. 152 00:10:41,041 --> 00:10:42,416 Ez dakit. 153 00:10:44,125 --> 00:10:46,540 Ezin zarelako distraitu. 154 00:10:46,541 --> 00:10:49,040 Ezin naiz distraitu. 155 00:10:49,041 --> 00:10:51,249 Triste egon behar duzu. Prozesuaren parte da. 156 00:10:51,250 --> 00:10:53,374 Ez, Garrett ez dago triste. 157 00:10:53,375 --> 00:10:59,374 Ez die esan nirekin ez egoteko, eta ondo dago. 158 00:10:59,375 --> 00:11:02,665 Gogorarazten dizut ez genuela nahi berak hori egiterik. 159 00:11:02,666 --> 00:11:04,999 - Problematikoa da - Badakit. 160 00:11:05,000 --> 00:11:09,957 Baina egin izan balu, nire falta nabaritzen duela esan nahiko luke. 161 00:11:09,958 --> 00:11:13,499 Triste egon dadin nahi dut. Gaizki al dago hori? 162 00:11:13,500 --> 00:11:15,458 Ez, beti gertatzen da apurtzen duzunean. 163 00:11:16,458 --> 00:11:18,125 Zuk nola egin duzu Seanekin? 164 00:11:18,958 --> 00:11:22,082 Egun bat egon zinen triste, eta gero dena ondo. 165 00:11:22,083 --> 00:11:23,208 Erakutsi nola. 166 00:11:24,791 --> 00:11:28,458 Ondo pasatzen hasi nintzen. 167 00:11:31,375 --> 00:11:32,707 Afera bat izan duzu? 168 00:11:32,708 --> 00:11:33,541 Ez. 169 00:11:34,208 --> 00:11:36,290 Afera bat izan duzu eta ez didazu esan? 170 00:11:36,291 --> 00:11:38,874 Ez. Afera bat harreman baten modukoa da. 171 00:11:38,875 --> 00:11:42,083 Ihes egiteko droga bat. Ni ez naiz horrelakoa. 172 00:11:42,791 --> 00:11:47,708 Presio gehiegi. Bakarrik nago eta larrua jotzen ari naiz. 173 00:11:48,416 --> 00:11:52,332 Hori da egin behar duzuna. 174 00:11:52,333 --> 00:11:57,624 Oso kontzentratuta egon zara klaseekin, lanarekin, lehiaketarekin eta Garrettekin. 175 00:11:57,625 --> 00:11:59,415 Lasaitu apur bat. 176 00:11:59,416 --> 00:12:01,832 - Dibertitzeko? - Dibertitu. 177 00:12:01,833 --> 00:12:03,541 Egin gauzak gogoa duzulako. 178 00:12:04,291 --> 00:12:06,665 Eta lo egitea dibertigarria da? 179 00:12:06,666 --> 00:12:08,665 Zaintza pertsonala da. Onartuko dugu. 180 00:12:08,666 --> 00:12:14,582 Orain banoa ohera, zortzi orduz egingo dut lo. 181 00:12:14,583 --> 00:12:16,207 Gehiago lortu dezakezu. 182 00:12:16,208 --> 00:12:19,041 - Bederatzi orduz, adibidez. - Egundokoa izango litzateke. 183 00:12:25,791 --> 00:12:26,749 {\an8}Maverick zatoz 184 00:12:26,750 --> 00:12:28,875 {\an8}berri txarrak jaso ditut distraitu behar dut 185 00:12:38,083 --> 00:12:39,958 - Ene, Al. - Kaixo. 186 00:12:41,166 --> 00:12:42,416 Ondo da. 187 00:12:43,166 --> 00:12:44,583 Ai ene. 188 00:12:47,333 --> 00:12:49,291 - Aupa. - Aupa. 189 00:12:54,916 --> 00:12:56,290 Ondo zaude? 190 00:12:56,291 --> 00:12:57,125 Bai… 191 00:12:59,791 --> 00:13:00,625 Ondo nago. 192 00:13:01,333 --> 00:13:05,875 Zu eseri. 193 00:13:09,125 --> 00:13:12,874 Etorri naiz esateko… 194 00:13:12,875 --> 00:13:15,166 Zer gertatzen ari da? 195 00:13:18,625 --> 00:13:20,915 Nabarituko zenuen 196 00:13:20,916 --> 00:13:23,832 tartetxo bat igaro dela ikusi ginen azken alditik. 197 00:13:23,833 --> 00:13:25,124 Nabaritu dut, bai. 198 00:13:25,125 --> 00:13:27,999 Baina esango dut ez nagoela kezkatuta. 199 00:13:28,000 --> 00:13:29,583 Gauza batez konturatu naiz. 200 00:13:31,833 --> 00:13:33,583 Egon gaitezen jende gehiagorekin. 201 00:13:34,708 --> 00:13:36,832 Beti esan dugu hori. 202 00:13:36,833 --> 00:13:38,582 Noski, jolas-parke bat zara zu. 203 00:13:38,583 --> 00:13:43,124 Baina noiz igo da azkenekoz beste norbait 204 00:13:43,125 --> 00:13:47,333 errusiar mendi honetan? 205 00:13:49,541 --> 00:13:51,875 - Ene. - Hori da. Beraz… 206 00:13:54,166 --> 00:13:59,500 Gure artekoa dibertigarria da. 207 00:14:00,083 --> 00:14:01,124 Ados nago. 208 00:14:01,125 --> 00:14:03,540 - Baina ezin da izan harreman bat. - Jakina. 209 00:14:03,541 --> 00:14:07,000 Erritmoa jaitsi behar dugu. 210 00:14:08,416 --> 00:14:09,707 Beste batzuekin larrua jo 211 00:14:09,708 --> 00:14:12,915 elkarrekin larrua jo ahal izateko. 212 00:14:12,916 --> 00:14:16,082 - Ez dut ondo ulertzen. - Jo larrua beste norbaitekin. 213 00:14:16,083 --> 00:14:18,083 Ados zaude ala ez, Di Laurentis? 214 00:14:19,166 --> 00:14:21,125 Etxerako lan sexiak. 215 00:14:23,791 --> 00:14:27,083 Ondo da, Allie. Hori egingo dut. 216 00:14:28,166 --> 00:14:29,083 Ederto. 217 00:14:30,875 --> 00:14:32,000 Ederto. 218 00:14:33,875 --> 00:14:34,875 Banoa, agur. 219 00:14:36,958 --> 00:14:38,207 Orduan ez dugu… 220 00:14:38,208 --> 00:14:40,500 Bidali mezu bat hori egiten duzunean. 221 00:15:47,833 --> 00:15:49,708 {\an8}ISTORIOA IKUSI DUTENAK 222 00:16:19,291 --> 00:16:23,665 Lehen orria hitzaurrea da, 223 00:16:23,666 --> 00:16:29,082 gertatuko denerako eszenatokia prestatzea. 224 00:16:29,083 --> 00:16:32,790 Ondoren, lehen kapitulua… 225 00:16:32,791 --> 00:16:34,290 Garretti gustatu zaio 226 00:16:34,291 --> 00:16:38,832 Denak pozik daude hondamendia badator ere. 227 00:16:38,833 --> 00:16:43,290 Neskak mutila ezagutzen du. Arraroa da, nahastuta dago. 228 00:16:43,291 --> 00:16:46,915 Ezin jakin maitasuna ala gorrotoa den 229 00:16:46,916 --> 00:16:50,415 Eskuak ukitzean 230 00:16:50,416 --> 00:16:55,874 gauza aspergarri bati eusteko. 231 00:16:55,875 --> 00:17:02,207 Orain proportzio epikodun amodio-istorio bat da. 232 00:17:02,208 --> 00:17:06,332 Ez da inoiz halakorik ikusi. 233 00:17:06,333 --> 00:17:10,832 Bi bihotz elkarrekin taupadaka. 234 00:17:10,833 --> 00:17:14,458 Eguzkirantz korrika. 235 00:17:15,375 --> 00:17:21,457 Edozer emango nuke itzultzeko 236 00:17:21,458 --> 00:17:24,708 lehen orrira. 237 00:17:27,125 --> 00:17:29,207 Zein argi piztu da lehenbizi? 238 00:17:29,208 --> 00:17:32,624 - Dir-dir egiten duena. Ez dakit. - Dir-dir… Zer? 239 00:17:32,625 --> 00:17:34,457 Erakutsiko didazu? 240 00:17:34,458 --> 00:17:37,250 Ahalko banu bai, baina ezin dut zikindu arropa. 241 00:17:38,166 --> 00:17:39,000 Ez. 242 00:17:39,791 --> 00:17:42,290 Inola ere ez. 243 00:17:42,291 --> 00:17:45,374 - Gauza mordoa bidali dizkizute. - Esan dizut ez irekitzeko posta. 244 00:17:45,375 --> 00:17:48,207 Ez dakit zenbat egun egon den paketea furgonetan. 245 00:17:48,208 --> 00:17:51,374 Irekitzea eskatzen zuen, eta eskerrak ireki dudan. 246 00:17:51,375 --> 00:17:52,499 Begira zer zegoen. 247 00:17:52,500 --> 00:17:53,958 EDAN ETA JOKATU HOBETO 248 00:17:55,208 --> 00:17:56,750 {\an8}Paperezko aldizkariak bizi dira. 249 00:17:58,291 --> 00:18:00,665 - Bota. - Inola ere ez. 250 00:18:00,666 --> 00:18:03,374 Azkenean aurkitu dut. 251 00:18:03,375 --> 00:18:07,249 Ianen lagun minaren neska-laguna harekin dago klase batean. 252 00:18:07,250 --> 00:18:09,875 - Eta? - Ez dut uste ideia ona denik. 253 00:18:10,458 --> 00:18:12,665 - Zer ez da ideia ona? - Ez kezkatu. 254 00:18:12,666 --> 00:18:13,666 Hunter Davenport. 255 00:18:14,791 --> 00:18:15,999 Birdie ordezteko? 256 00:18:16,000 --> 00:18:18,124 - Begira zer egin duzun. - Problematikoa. 257 00:18:18,125 --> 00:18:20,665 - Gustatzen zait. - Zergatik da problematikoa? 258 00:18:20,666 --> 00:18:23,666 - Ez du gorroto Dean? - Galdetuko dut. 259 00:18:24,333 --> 00:18:25,499 Zer dakizu? 260 00:18:25,500 --> 00:18:28,415 Hamptonsen uda ematen duten aberaskumeak dira. 261 00:18:28,416 --> 00:18:29,999 Edozer izan liteke. 262 00:18:30,000 --> 00:18:34,124 Baina badakit Hunter Deanen arrebarekin joan zela institutura. 263 00:18:34,125 --> 00:18:35,999 Ene! Summerrekin? 264 00:18:36,000 --> 00:18:38,082 - Hori da. - Ez du itxura ona. 265 00:18:38,083 --> 00:18:41,040 Ez zait inporta. Behar dugu desastre hau konpontzeko. 266 00:18:41,041 --> 00:18:43,582 - Aurkitu duzu, ezta? - Bai. 267 00:18:43,583 --> 00:18:46,291 Ondo. Jar gaitezen harremanetan. 268 00:18:49,625 --> 00:18:53,041 Salba nazazu min honetatik. 269 00:18:54,500 --> 00:18:59,415 Nola ausartu berriz inor maitatzera. 270 00:18:59,416 --> 00:19:02,500 Hesiak jartzen ari naiz. 271 00:19:03,916 --> 00:19:07,582 Inoiz ez murgiltzeko 272 00:19:07,583 --> 00:19:12,041 beste amodio-istorio batean. 273 00:19:13,666 --> 00:19:14,707 Kaixo. 274 00:19:14,708 --> 00:19:16,875 Zer da hori? Ederra da. 275 00:19:18,041 --> 00:19:21,540 Institutuan idatzi nuen abesti bat. 276 00:19:21,541 --> 00:19:23,666 Ados, Taylor Swift. 277 00:19:24,625 --> 00:19:26,083 Hitzak bikainak dira. 278 00:19:28,625 --> 00:19:31,290 Bai, errazagoak ziren lehen. 279 00:19:31,291 --> 00:19:33,916 Sentitzen nuena idatzi nezakeen. 280 00:19:35,041 --> 00:19:39,416 Hitz onenetako batzuk harremana hautsi ondoren idatzi dira. 281 00:19:40,250 --> 00:19:42,875 Agian hau da behar duzuna blokeoa amaitzeko. 282 00:19:43,750 --> 00:19:45,083 Bai… 283 00:19:46,208 --> 00:19:49,375 Uste dut hori baino zerbait gehiago dela. 284 00:19:52,875 --> 00:19:53,875 Bai? 285 00:19:55,791 --> 00:19:56,875 Bai. 286 00:20:16,083 --> 00:20:18,416 Badakizu norbait ezagutzen duzunean… 287 00:20:19,500 --> 00:20:22,457 eta bere izena ulertzen ez duzu, 288 00:20:22,458 --> 00:20:26,040 baina gero etengabe ikusten duzu, txantxak egiten dituzue, 289 00:20:26,041 --> 00:20:29,165 eta gero arraroa da izena galdetzea? 290 00:20:29,166 --> 00:20:31,375 Nire amesgaiztoa. Jarraitu. 291 00:20:38,833 --> 00:20:42,125 Eta zure lagun mina bada 292 00:20:43,083 --> 00:20:48,500 eta ez badaki zuri buruzko gauza oso garrantzitsu bat? 293 00:20:50,458 --> 00:20:51,291 Ondo da. 294 00:20:52,625 --> 00:20:54,957 Zerbait kontatuko dizut, 295 00:20:54,958 --> 00:20:57,332 baina ez dut nahi desberdin begiratzea 296 00:20:57,333 --> 00:21:00,165 tratatzea edo gorrotatzea aurretik ez esateagatik. 297 00:21:00,166 --> 00:21:04,833 - Ez nuke hori egingo. - Ez zinateke lehena izango. 298 00:21:11,000 --> 00:21:14,875 Gogoratzen duzu nire institutuko laguna? 299 00:21:16,250 --> 00:21:21,625 Drogatu zutena. Eta ondoren gertatu zena. 300 00:21:27,750 --> 00:21:29,291 Zu zara laguna. 301 00:21:32,541 --> 00:21:34,375 Hannah. Betidanik jakin dut. 302 00:21:34,958 --> 00:21:35,916 Baina… 303 00:21:37,208 --> 00:21:39,458 Zu prest egon arte itxaroten ari nintzen. 304 00:21:51,041 --> 00:21:53,499 Nire pertsonarik gogokoena zara. 305 00:21:53,500 --> 00:21:54,875 Zu ere bai, maitea. 306 00:21:56,833 --> 00:21:58,749 Zergatik dago blokeoarekin lotuta? 307 00:21:58,750 --> 00:22:02,916 Ezin izan dut hitzik idatzi harrezkero. 308 00:22:04,666 --> 00:22:06,750 Ez nuen neska bortxatua izan nahi. 309 00:22:08,708 --> 00:22:10,250 Neska hau izan nahi nuen. 310 00:22:11,083 --> 00:22:12,791 Abesti hau idatzi zuen neska. 311 00:22:16,375 --> 00:22:20,250 Maite dudan Hannah neska hori da. 312 00:22:22,958 --> 00:22:24,375 Eta neska hau. 313 00:22:25,583 --> 00:22:27,916 Eta tarteko neska guztiak. 314 00:22:28,666 --> 00:22:32,666 Ez zarelako gauza bat bakarrik. Zu denak zara. 315 00:22:34,583 --> 00:22:35,999 Ez ahaztu hori, ados? 316 00:22:36,000 --> 00:22:38,916 Zu denak zara. 317 00:22:44,916 --> 00:22:46,875 Eta aterako zaizkizu hitzak. 318 00:22:57,000 --> 00:23:01,082 Beharbada abesti berri baten 319 00:23:01,083 --> 00:23:04,874 hasierarako ideia bat daukat, 320 00:23:04,875 --> 00:23:07,416 baina norbaiten laguntza behar dut. 321 00:23:09,750 --> 00:23:11,415 Eskerrik asko laguntzagatik. 322 00:23:11,416 --> 00:23:14,207 Jakina. Amaitutako produktua entzun nahi dut. 323 00:23:14,208 --> 00:23:16,707 Bai, produktu bilakatzen bada. 324 00:23:16,708 --> 00:23:18,249 Bilakatzen bada, 325 00:23:18,250 --> 00:23:21,291 Irratian lagunak dauzkat. Mesede bat eska diezaieket. 326 00:23:22,541 --> 00:23:24,540 Hau niretzat bakarrik da. 327 00:23:24,541 --> 00:23:26,624 Hockey-soinuak ondo geratuko dira. 328 00:23:26,625 --> 00:23:29,791 Ondo da. Bai, oso onak dira. 329 00:23:39,458 --> 00:23:41,707 Entrenamenduen ostean etortzen da. 330 00:23:41,708 --> 00:23:45,207 Zirkuluak egiten ditu izotz gainean. 331 00:23:45,208 --> 00:23:46,540 Ikusten gogorra da. 332 00:23:46,541 --> 00:23:49,665 Tom Bradyren dibortzio-istorioak bezain gogorra. 333 00:23:49,666 --> 00:23:51,916 - Bai, zer txarrak ziren. - Bai. 334 00:23:54,708 --> 00:23:58,582 Allieri bere telefonotik erakusteko eskatzen diot, berak ez ikusteko. 335 00:23:58,583 --> 00:24:02,165 - Gauza bera eskatzen dit nebak. - Ez dute elkar hitz egiten? 336 00:24:02,166 --> 00:24:06,582 Ez. Eztabaida handi bat izan dute, antza. 337 00:24:06,583 --> 00:24:08,707 Edonola ere, bidali abestia. 338 00:24:08,708 --> 00:24:10,666 Zerbait bilakatzen denean. 339 00:24:11,375 --> 00:24:12,625 Bai. 340 00:24:28,583 --> 00:24:29,625 Kaixo. 341 00:24:32,458 --> 00:24:33,500 Kaixo. 342 00:24:36,750 --> 00:24:37,875 Zergatik zaude… 343 00:24:38,708 --> 00:24:40,625 Jules abestiarekin laguntzen ari da. 344 00:24:41,791 --> 00:24:42,708 Bai? 345 00:24:43,708 --> 00:24:44,583 Bai. 346 00:24:45,708 --> 00:24:48,790 Zuk eman didazu ideia. 347 00:24:48,791 --> 00:24:50,707 Eskerrik asko. 348 00:24:50,708 --> 00:24:52,375 Zer da, tiradera bat edo…? 349 00:24:53,666 --> 00:24:55,082 Ez. 350 00:24:55,083 --> 00:24:57,500 Ez, baina… 351 00:24:58,833 --> 00:25:01,458 gogorarazi didazu nor nintzen. 352 00:25:03,083 --> 00:25:04,250 Ados. 353 00:25:05,875 --> 00:25:06,958 Tira… 354 00:25:08,333 --> 00:25:09,833 zorte on lehiaketan. 355 00:25:11,250 --> 00:25:13,000 Bertan behera utzi dut. 356 00:25:15,625 --> 00:25:17,499 Lastima. 357 00:25:17,500 --> 00:25:19,125 Emaitza ona lortuko zenukeen. 358 00:25:22,000 --> 00:25:23,875 - Barkatu… - Joan… 359 00:25:25,000 --> 00:25:26,082 Barkatu, zer? 360 00:25:26,083 --> 00:25:27,541 - Ez da ezer. - Garrett. 361 00:25:28,125 --> 00:25:29,458 Badakit gu… 362 00:25:30,041 --> 00:25:31,166 Badakizu. 363 00:25:31,916 --> 00:25:33,583 Baina ni naiz. 364 00:25:44,750 --> 00:25:46,333 Uztea pentsatzen ari naiz. 365 00:25:48,125 --> 00:25:49,374 Hockeya? 366 00:25:49,375 --> 00:25:50,583 Bai. 367 00:25:55,000 --> 00:25:57,291 Ez dakit hemen egoteko arrazoi onik dudan. 368 00:25:58,791 --> 00:26:01,999 Ez dakit aita bezalakoa ez naizela frogatzea nahi ote dudan, 369 00:26:02,000 --> 00:26:05,375 edo bera bezalakoa naizela, edo… 370 00:26:08,166 --> 00:26:11,250 ez naizelako trebea beste ezertan. Baina… 371 00:26:14,333 --> 00:26:17,541 Jensenek esan du maite dudalako jokatu behar dudala eta… 372 00:26:20,375 --> 00:26:21,500 Ez dakit. 373 00:26:24,958 --> 00:26:29,416 Behin esan zenidan lasaitua hartuko zenukeela 374 00:26:30,000 --> 00:26:31,666 jokatu ezingo bazenu. 375 00:26:33,208 --> 00:26:34,208 Eta orain ezin duzu. 376 00:26:35,375 --> 00:26:37,457 Edonon egon zintezke, 377 00:26:37,458 --> 00:26:39,041 edozer egiten. 378 00:26:39,750 --> 00:26:40,916 Baina ez. 379 00:26:42,375 --> 00:26:43,416 Hemen zaude. 380 00:26:44,291 --> 00:26:46,125 Izotz gainean, patinatzen. 381 00:26:51,375 --> 00:26:55,250 Eta, jakin dezazun, jokatzeko arrazoi on bat duzu. 382 00:26:56,250 --> 00:26:57,708 Ez da zure aita. 383 00:26:58,791 --> 00:27:02,083 Zure alboan egon den eta beti lagundu zaituen mutil hori da. 384 00:27:04,166 --> 00:27:05,958 Ergela zarenean ere. 385 00:27:26,625 --> 00:27:27,708 Goazen! Bizkor! 386 00:27:29,708 --> 00:27:31,416 Bai! 387 00:27:44,541 --> 00:27:47,207 Graham eta Logan primeran pasatzen ari dira. 388 00:27:47,208 --> 00:27:50,875 Haiengatik pozten naiz, baina nigatik ere bai. 389 00:27:56,000 --> 00:27:58,165 Bi minutu baino ez… 390 00:27:58,166 --> 00:28:00,958 Graham eta Delaney erdian. Hasteko prest. 391 00:28:23,291 --> 00:28:25,250 Ene bada! Aizu! Altxatu! 392 00:28:25,875 --> 00:28:27,000 Utzi bakean! 393 00:28:27,666 --> 00:28:29,291 Aizu! Garrett! 394 00:28:30,583 --> 00:28:32,375 Aizu! 395 00:28:32,708 --> 00:28:33,624 Begira nazazu! 396 00:28:33,625 --> 00:28:34,458 Zatoz hona! 397 00:28:35,291 --> 00:28:36,915 Garrett, begira nazazu! 398 00:28:36,916 --> 00:28:38,333 Hemen nago. 399 00:28:40,500 --> 00:28:41,541 Hemen nago. 400 00:28:42,333 --> 00:28:43,500 Ados? 401 00:28:55,625 --> 00:28:58,375 Tuckerri ez zaio gustatzen sukaldean hori egitea. 402 00:29:00,250 --> 00:29:01,250 Ez da hilko. 403 00:29:06,458 --> 00:29:07,791 Zer nahi duzu, Garrett? 404 00:29:12,416 --> 00:29:15,666 Saint A-ren partidan… 405 00:29:18,708 --> 00:29:20,666 Delaneyrengandik aldendu ninduzun. 406 00:29:22,416 --> 00:29:23,375 Bai. 407 00:29:25,500 --> 00:29:26,500 Eskerrik asko. 408 00:29:30,333 --> 00:29:31,625 Burua galdu nuen. 409 00:29:34,666 --> 00:29:36,083 Zure laguntzarik gabe… 410 00:29:40,166 --> 00:29:42,250 Delaney kabroi galanta da. 411 00:29:43,166 --> 00:29:45,208 Baina ez dut halakoa izan nahi. 412 00:29:46,250 --> 00:29:50,083 Ez dut izan nahi suminaldi batean burua galtzen duen tipoa. 413 00:29:52,250 --> 00:29:53,500 Ez dut izan nahi… 414 00:30:02,625 --> 00:30:04,166 Ez dut izan nahi nire aita. 415 00:30:07,833 --> 00:30:09,125 Entzun… 416 00:30:11,250 --> 00:30:13,000 Zerbait kontatuko dizut. 417 00:30:14,166 --> 00:30:16,375 Ez dut inoiz ozen esan. 418 00:30:17,916 --> 00:30:20,291 Hannahri izan ezik. 419 00:30:23,500 --> 00:30:24,958 Baina uste dut behar dudala. 420 00:30:30,583 --> 00:30:31,583 Ados. 421 00:30:36,291 --> 00:30:37,291 Bai. 422 00:30:40,958 --> 00:30:43,207 Zer zen mezu kriptiko hori? 423 00:30:43,208 --> 00:30:47,083 Arazo bat daukat. Sekretu bat gordeko didazu? 424 00:30:49,500 --> 00:30:50,582 Non dago gorpua? 425 00:30:50,583 --> 00:30:51,915 - Serioa da hau. - Ados. 426 00:30:51,916 --> 00:30:53,791 Arrazoi duzu. Barkatu. 427 00:30:55,250 --> 00:30:56,916 Allierekin ibili naiz. 428 00:30:58,083 --> 00:30:59,874 - Badakit. - Badakizu? 429 00:30:59,875 --> 00:31:03,000 Zortzi orduz egon naiz zuekin autoan eta begiak ditut. 430 00:31:04,125 --> 00:31:07,332 - Ez zara uste bezain baboa. - Mila esker. 431 00:31:07,333 --> 00:31:10,165 - Zein da zure arazoa? - Galdu dut nire xarma. 432 00:31:10,166 --> 00:31:11,249 Zer? 433 00:31:11,250 --> 00:31:13,707 Hiru neskarekin ligatzen saiatu naiz. 434 00:31:13,708 --> 00:31:15,249 Ederrak. 435 00:31:15,250 --> 00:31:17,207 Guztiek atsegin naute. 436 00:31:17,208 --> 00:31:18,625 Baina… 437 00:31:19,166 --> 00:31:20,166 Ez zait inporta. 438 00:31:20,750 --> 00:31:21,583 Interesik ez. 439 00:31:22,166 --> 00:31:23,458 Zakilak ere ez. 440 00:31:24,500 --> 00:31:25,750 Badakit. 441 00:31:26,500 --> 00:31:28,249 Txo, Allie gustatzen zaizu. 442 00:31:28,250 --> 00:31:30,083 Eta benetan, gainera. 443 00:31:31,750 --> 00:31:34,291 - Esan nola sentitzen zaren. - Ez. Hori… 444 00:31:35,125 --> 00:31:36,208 Ez! 445 00:31:37,083 --> 00:31:38,207 Jolas-parkea nahi du. 446 00:31:38,208 --> 00:31:40,415 Zer esan nahi du horrek? 447 00:31:40,416 --> 00:31:42,582 Ez du harreman seriorik nahi. 448 00:31:42,583 --> 00:31:45,416 Atzo esan zidan beste batzuekin jo behar dugula larrua. 449 00:31:45,958 --> 00:31:48,749 - Eta, noski, nik ezin dut. - "Dugula"? 450 00:31:48,750 --> 00:31:51,415 Bera ere beste batzuekin egon daiteke? 451 00:31:51,416 --> 00:31:54,290 - Bai. - Eta ondo iruditzen zaizu? 452 00:31:54,291 --> 00:31:55,708 Bai. 453 00:31:56,541 --> 00:31:58,249 - Gu ez gara… - Ez, ez zarete. 454 00:31:58,250 --> 00:32:00,000 Ez gara inondik ere… 455 00:32:00,916 --> 00:32:02,250 Baina… 456 00:32:06,041 --> 00:32:07,041 Bai. 457 00:32:09,000 --> 00:32:10,541 Zoragarria zara, Dean. 458 00:32:11,791 --> 00:32:13,457 Nik badakit. Berak badaki. 459 00:32:13,458 --> 00:32:15,999 Bestela, ez litzateke zurekin ibiliko. 460 00:32:16,000 --> 00:32:18,832 Utzi kakatia izateari eta esan nola sentitzen zaren. 461 00:32:18,833 --> 00:32:21,625 Eta bizkor, beste norbaitekin larrua jo aurretik. 462 00:32:25,458 --> 00:32:26,957 Bihar arte orduan. 463 00:32:26,958 --> 00:32:28,375 - Maite zaitut, agur. - Agur. 464 00:32:37,375 --> 00:32:38,375 Carter St. James. 465 00:32:49,000 --> 00:32:50,333 Desirazko begirada da hori? 466 00:32:51,416 --> 00:32:52,458 Ez. 467 00:32:54,041 --> 00:32:55,083 Ziur zaude? 468 00:32:57,791 --> 00:32:58,833 Ez. 469 00:33:02,916 --> 00:33:06,082 {\an8}BRIAR UNIBERTSITATEKO KIROLDEGIA 470 00:33:06,083 --> 00:33:09,249 {\an8}Ados, Braun erdian. Rogers defentsan. 471 00:33:09,250 --> 00:33:11,582 Logan, Dean, zaindu itzazue, ados? 472 00:33:11,583 --> 00:33:14,540 Diskoa sarean sartu behar dugu gaurkoan, ados? 473 00:33:14,541 --> 00:33:17,582 Guztiontzat da hori. Tiroak nahi ditut partida osoan. 474 00:33:17,583 --> 00:33:19,625 Ez galdu arreta, entzun duzue? 475 00:33:22,333 --> 00:33:24,541 Barkatu. Utziko didazu…? 476 00:33:30,125 --> 00:33:31,416 Noski, kapitain. 477 00:33:36,583 --> 00:33:38,500 Badakizue ez naizela ona hitzekin. 478 00:33:39,750 --> 00:33:42,208 Baina pentsatu dut… 479 00:33:46,750 --> 00:33:50,624 Uste nuen kapitaina izateak dena egin behar izatea esan nahi zuela. 480 00:33:50,625 --> 00:33:55,082 Neurekoia izan naiz, haserre nengoen 481 00:33:55,083 --> 00:33:57,499 eta alde batera utzi zaituztet. 482 00:33:57,500 --> 00:33:59,624 Taldea baino hobea izango banintz bezala. 483 00:33:59,625 --> 00:34:01,291 Artaburu hutsa izan zara. 484 00:34:04,208 --> 00:34:05,333 Badakit. 485 00:34:07,291 --> 00:34:09,040 Alde batera utzi bazaituztet ere, 486 00:34:09,041 --> 00:34:13,207 merezi ez zenutenean garrasi egin dizuedanean ere, 487 00:34:13,208 --> 00:34:16,499 partidari eta jokoari buruz ahaztu naizenean ere, 488 00:34:16,500 --> 00:34:19,625 baita pistan zer ondo pasatzen dugun ere, 489 00:34:21,000 --> 00:34:22,207 hor egon zarete. 490 00:34:22,208 --> 00:34:24,333 Nire alboan izan zarete. 491 00:34:24,916 --> 00:34:27,916 Horregatik maite dut kirol hau. 492 00:34:28,750 --> 00:34:31,999 Pistara joatea eta azal eta mami ibiltzea, 493 00:34:32,000 --> 00:34:34,541 baina ez zeure buruarengatik, albokoagatik baizik. 494 00:34:35,583 --> 00:34:37,000 Zure anaiengatik. 495 00:34:39,125 --> 00:34:42,958 Huts egin dizuet. Ez naiz izan merezi duzuen kapitaina, baina… 496 00:34:47,166 --> 00:34:48,250 Baina ordura arte… 497 00:34:53,625 --> 00:34:56,208 Kapitain bat daukazue pistan. 498 00:35:00,625 --> 00:35:01,625 Ados, entrenatzaile? 499 00:35:02,291 --> 00:35:03,582 Ondo deritzot. 500 00:35:03,583 --> 00:35:04,791 Mutilok? 501 00:35:05,458 --> 00:35:06,833 Bai. 502 00:35:08,041 --> 00:35:10,749 - Aurrera, Logan! - Aurrera, Logan! 503 00:35:10,750 --> 00:35:11,916 Hori da! 504 00:35:13,500 --> 00:35:14,416 Hori da, Logan! 505 00:35:15,541 --> 00:35:16,915 Logan kapitaina! 506 00:35:16,916 --> 00:35:18,082 Ederra. 507 00:35:18,083 --> 00:35:19,916 Aurrera! 508 00:35:23,666 --> 00:35:25,040 Goazen ba! 509 00:35:25,041 --> 00:35:26,457 Bai, jauna! 510 00:35:26,458 --> 00:35:27,500 Goazen! 511 00:35:28,083 --> 00:35:28,916 Irabaztera! 512 00:36:10,625 --> 00:36:13,457 - Eman egurra, DiDi! - Di Laurentisen kolpe gogorra. 513 00:36:13,458 --> 00:36:16,000 Edozein tokitan dagoela ere, Graham harro egongo da. 514 00:36:40,166 --> 00:36:41,750 Bai, hori da! 515 00:36:43,291 --> 00:36:45,041 Primeran, Tucker! 516 00:36:59,125 --> 00:37:00,250 Daveed! 517 00:37:00,708 --> 00:37:01,666 Kaixo. 518 00:37:02,500 --> 00:37:07,332 Zerbait idatzi dut. Ez dakit zergatik, baina uste dut ona dela eta… 519 00:37:07,333 --> 00:37:10,832 Ez zait axola irabaztea, baina hau erakutsi nahi dut, 520 00:37:10,833 --> 00:37:14,040 eta jendeari nire egia kontatu, sendatzeko, zuk esan bezala. 521 00:37:14,041 --> 00:37:17,874 Badakit berandu dela, eta ez nuela parte hartuko esan nuela, 522 00:37:17,875 --> 00:37:20,499 baina parte har dezaket? 523 00:37:20,500 --> 00:37:21,416 Entzun, 524 00:37:22,000 --> 00:37:25,458 badakizu ez daukatela dirurik programak berriz inprimatzeko. 525 00:37:26,125 --> 00:37:27,332 Esan nahi duzu… 526 00:37:27,333 --> 00:37:31,874 Esan nahi dut hobe berotzen hasten bazara. Bethanyren ostean zoaz. 527 00:37:31,875 --> 00:37:33,375 Eskerrik asko! 528 00:37:34,750 --> 00:37:36,208 Ederto! 529 00:37:37,916 --> 00:37:40,499 Berdinketa berreskura dezakegu, porrota, ez. 530 00:37:40,500 --> 00:37:42,457 - Kontzentratu. - Ez dute berreskuratuko. 531 00:37:42,458 --> 00:37:45,375 - Aurrera. - Buka dezagun honekin. Aldaketa! 532 00:37:48,041 --> 00:37:49,250 Gelditu. 533 00:37:51,958 --> 00:37:54,082 - Hori da. - Primeran. 534 00:37:54,083 --> 00:37:56,707 - Itzuli defentsara. - Ez dute berreskuratuko diskoa. 535 00:37:56,708 --> 00:37:57,708 Aurrera! 536 00:37:58,708 --> 00:38:00,000 Ez izan beldurrik. Itzuli. 537 00:38:00,583 --> 00:38:03,125 - Tuck, irabazi behar dugu. - Bai, kapitain! 538 00:38:04,916 --> 00:38:05,958 Bizkor, sartu gola. 539 00:38:07,583 --> 00:38:08,625 Sar ezazu! 540 00:38:09,416 --> 00:38:11,083 - Bai! - Bai! 541 00:38:11,666 --> 00:38:12,500 Ederra! 542 00:38:13,125 --> 00:38:14,082 Aurrera, John! 543 00:38:14,083 --> 00:38:15,290 Egundokoa! 544 00:38:15,291 --> 00:38:17,624 Itzel, Logan! 545 00:38:17,625 --> 00:38:19,332 Hori da! 546 00:38:19,333 --> 00:38:20,458 Aurrera! 547 00:38:31,166 --> 00:38:32,666 Aurrera! 548 00:38:44,375 --> 00:38:47,125 {\an8}Hannah ba azkenean aurkeztuko naiz… 549 00:38:51,500 --> 00:38:53,166 Ai ama. Aurkeztuko da. 550 00:38:53,791 --> 00:38:56,749 Dibertigarria izan da, baina joan beharra dut. 551 00:38:56,750 --> 00:38:57,916 Ez duzu zenbakia nahi? 552 00:38:58,875 --> 00:39:00,708 Ez. Egia esan, ez. 553 00:39:01,375 --> 00:39:04,582 Gera ninteke antzerki honekin jarraitzeko, 554 00:39:04,583 --> 00:39:07,457 baina esan zenuen moduan, 555 00:39:07,458 --> 00:39:09,166 ezezagunei ez diezu ezer zor, ezta? 556 00:39:10,375 --> 00:39:12,375 Nigatik ondo. 557 00:39:13,041 --> 00:39:16,250 Lagun bati adore ematera joan behar dut. 558 00:39:22,500 --> 00:39:25,374 Irabazi dugu. Etorri Malone's-era. Hitz egin nahi dut. 559 00:39:25,375 --> 00:39:28,374 Ezin dut, Hannahren lehiaketa da orain. Eraman Garrett. 560 00:39:28,375 --> 00:39:30,457 - Zergatik? - Elkarrekin egon behar dutelako 561 00:39:30,458 --> 00:39:33,415 - eta keinu erromantiko bat merezi du. - Nahi duzu nik…? 562 00:39:33,416 --> 00:39:34,333 Bai, azkar! 563 00:39:38,041 --> 00:39:39,457 Kaixo, G! 564 00:39:39,458 --> 00:39:40,582 Joan behar dugu. 565 00:39:40,583 --> 00:39:41,499 Zer gertatzen da? 566 00:39:41,500 --> 00:39:43,541 Wellsyk lehiaketan parte hartuko du. 567 00:39:44,666 --> 00:39:45,750 Nola dakizu hori? 568 00:39:47,375 --> 00:39:49,874 Harmailetan entzun dut. 569 00:39:49,875 --> 00:39:51,915 Aurkeztu egingo da? 570 00:39:51,916 --> 00:39:53,999 Goazen denok. Noiz hasiko da? 571 00:39:54,000 --> 00:39:55,790 - Oraintxe bertan. - Bizkor, orduan. 572 00:39:55,791 --> 00:39:58,166 - Goazen. - Goazen. 573 00:40:03,291 --> 00:40:04,333 Zer gertatzen da? 574 00:40:05,833 --> 00:40:07,624 Eta ni han egotea nahi ez badu? 575 00:40:07,625 --> 00:40:09,915 Zer diozu? Noski nahi duela. 576 00:40:09,916 --> 00:40:12,415 - Aurrera egiten ari da. Utzi behar diot. - Jesus. 577 00:40:12,416 --> 00:40:16,082 Ezin hobeak zarete bata bestearentzat. 578 00:40:16,083 --> 00:40:18,624 Izorratzeko egin zenuen hori… 579 00:40:18,625 --> 00:40:19,625 desegin ezazu. 580 00:40:20,500 --> 00:40:22,749 Ez da hain erraza. Merezi du… 581 00:40:22,750 --> 00:40:24,165 Ez esan hori. 582 00:40:24,166 --> 00:40:26,250 Ez zara zure aita, ados? 583 00:40:27,583 --> 00:40:29,000 Harengatik borrokatuko duzu? 584 00:40:33,041 --> 00:40:34,125 Goazen. 585 00:40:36,541 --> 00:40:39,041 Txalo bero bat Hannah Wellsentzat. 586 00:41:12,500 --> 00:41:15,416 NAIZEN NESKA 587 00:41:59,500 --> 00:42:05,083 Entzun nahi ez nuen elkarrizketa entzun nuen. 588 00:42:06,791 --> 00:42:12,499 Zaila izan da ahaztea. Labana zorrotzenak 589 00:42:12,500 --> 00:42:17,749 xuxurlatutako iritzi latzak dira 590 00:42:17,750 --> 00:42:21,624 Eta zer lortu dut horrekin? 591 00:42:21,625 --> 00:42:27,083 Erortzen den edalontzi baten moduan nire mundua txikituta geratu zen. 592 00:42:28,916 --> 00:42:31,500 Pare bat urtez aurrera egiten saiatzen. 593 00:42:32,583 --> 00:42:34,999 Hitzik ez. 594 00:42:35,000 --> 00:42:36,916 Soinurik ez. 595 00:42:38,000 --> 00:42:40,207 Atseden hartu nuen. 596 00:42:40,208 --> 00:42:42,875 Eta orain hemen nago. 597 00:42:45,666 --> 00:42:48,415 Nire buruan hainbeste denbora eman ondoren. 598 00:42:48,416 --> 00:42:51,040 Gordetako minak, malkoek, sekretuek 599 00:42:51,041 --> 00:42:56,832 uste nuen egunen batean nirekin akabatuko zutela. 600 00:42:56,833 --> 00:43:02,665 Bat-batean denak zentzua du. Joaten utzi, makurtu. 601 00:43:02,666 --> 00:43:07,583 Galdu egin behar nuen ikusi ahal izateko 602 00:43:08,333 --> 00:43:10,000 naizen neska naizela 603 00:43:10,750 --> 00:43:17,708 iraganean nintzen neskari esker. 604 00:43:29,541 --> 00:43:35,625 Egia kontatu nuen etorriko zena jakin gabe. 605 00:43:37,041 --> 00:43:42,832 Berriro egingo nuke. Denborak zauriak sendatzen ditu. 606 00:43:42,833 --> 00:43:46,916 Eta orbain polita uzten du. 607 00:43:48,458 --> 00:43:51,332 Inoiz baino indartsuago. 608 00:43:51,333 --> 00:43:53,875 Nire hitzak aurkitu ditudalako. 609 00:43:54,500 --> 00:43:56,708 Beraz, ozen abestuko ditut. 610 00:43:57,500 --> 00:44:01,915 Min guztiak honaino ekarri nau. 611 00:44:01,916 --> 00:44:07,957 Nire buruan hainbeste denboraren ondoren. Gordetako minak, malkoek, sekretuek 612 00:44:07,958 --> 00:44:12,500 uste nuen egunen batean nirekin akabatuko zutela. 613 00:44:13,250 --> 00:44:16,040 Bat-batean denak zentzua du. 614 00:44:16,041 --> 00:44:19,082 Fidatu egin behar nintzen berriz sentitzeko. 615 00:44:19,083 --> 00:44:23,915 Bihotza ireki behar nizun ikusteko 616 00:44:23,916 --> 00:44:26,832 naizen neska naizela. 617 00:44:26,833 --> 00:44:28,790 iraganean nintzen 618 00:44:28,791 --> 00:44:35,083 neskari esker. 619 00:44:35,625 --> 00:44:40,499 Denak zentzua du. 620 00:44:40,500 --> 00:44:45,125 Nire hitzak aurkitu ditudalako Beraz, ozen abestuko ditut. 621 00:44:46,500 --> 00:44:49,665 Bihotza ireki behar nizun, bihotza ireki, 622 00:44:49,666 --> 00:44:51,999 zuk ikusteko. 623 00:44:52,000 --> 00:44:56,207 Min guztiak honaino ekarri nau. 624 00:44:56,208 --> 00:44:59,040 Nire buruan hainbeste denbora eman ondoren. 625 00:44:59,041 --> 00:45:01,832 Gordetako minak, malkoek, sekretuek 626 00:45:01,833 --> 00:45:06,000 uste nuen egunen batean nirekin akabatuko zutela. 627 00:45:07,416 --> 00:45:13,124 Naizen neska naiz jasan dudanagatik. 628 00:45:13,125 --> 00:45:18,915 Naizen neska naiz hein batean, zugatik. 629 00:45:18,916 --> 00:45:21,374 Naizen neska naiz 630 00:45:21,375 --> 00:45:26,166 iraganean nintzen 631 00:45:27,750 --> 00:45:29,458 neskari esker. 632 00:46:14,875 --> 00:46:16,290 Etorri zara. 633 00:46:16,291 --> 00:46:18,375 Ezin nuen galdu zure momentu handia, ezta? 634 00:46:23,583 --> 00:46:26,875 Zoragarria zara. 635 00:46:28,916 --> 00:46:31,375 Jende aurrean irekitzeko modu hori. 636 00:46:33,375 --> 00:46:35,333 Zu bezalakoa izan nahi dut, Wellsy. 637 00:46:36,083 --> 00:46:37,666 Gela berdeko neska bezalakoa. 638 00:46:38,416 --> 00:46:40,166 Eszenatokiko neska. 639 00:46:41,833 --> 00:46:42,916 Kaka. 640 00:46:45,375 --> 00:46:46,791 Zaren guztia. 641 00:46:49,083 --> 00:46:52,666 - Garrett… - Entzun, mesedez. 642 00:46:56,250 --> 00:47:00,250 Zuri esker, hobea izan nahi dut. Hobeto egin nahi dut. 643 00:47:01,958 --> 00:47:04,500 Eta egingo dut, baina… 644 00:47:06,666 --> 00:47:08,250 eman beste aukera bat. 645 00:47:09,750 --> 00:47:13,416 Esan nizuna egia da. Egon nahi duzunarekin egon behar duzu, baina… 646 00:47:15,583 --> 00:47:17,208 Nirekin egon zaitezen nahi dut. 647 00:47:22,875 --> 00:47:26,000 Neskei ez zaie gustatzen mutilak lortzen errazegiak direnean. 648 00:47:28,291 --> 00:47:29,500 Benetan? 649 00:47:30,541 --> 00:47:34,208 - Ene. - Bai. Asko duzu ikasteko, Graham. 650 00:47:36,625 --> 00:47:38,083 Irakasle onik ezagutzen duzu? 651 00:47:39,583 --> 00:47:40,583 Beharbada bai. 652 00:47:58,958 --> 00:47:59,958 Topa. 653 00:48:11,791 --> 00:48:14,540 Partida ona. Orain, beste 16 partida irabaztera. 654 00:48:14,541 --> 00:48:15,791 Eskerrik asko. 655 00:48:18,833 --> 00:48:21,624 Hor dago! Izarra, ikonoa. 656 00:48:21,625 --> 00:48:24,707 - Tranpa egin dute. - Ez dute tranpa egin. 657 00:48:24,708 --> 00:48:27,375 - Bethanyk norbaiti ordaindu dio. - Ziur baietz. 658 00:48:27,833 --> 00:48:30,207 Baina bigarrena lehena bezain hobea da. 659 00:48:30,208 --> 00:48:32,540 Noski! Eta praktikak eskaini dizkidate. 660 00:48:32,541 --> 00:48:35,790 Soldata eta guzti. Edari bat merezi du horrek. 661 00:48:35,791 --> 00:48:38,582 - Nork nahi du edari bat? - Onartuko dut. 662 00:48:38,583 --> 00:48:40,250 Lau piña colada, mesedez. 663 00:48:44,166 --> 00:48:45,375 Kaixo, Walter. 664 00:48:46,958 --> 00:48:50,666 Hiru tekila txupito, mesedez. Mila esker. 665 00:48:52,375 --> 00:48:53,416 - Aupa. - Aupa. 666 00:49:01,666 --> 00:49:03,665 - Gauza on bat egin duzu. - Zer? 667 00:49:03,666 --> 00:49:06,374 - Haiek elkartzea. - Beren kabuz elkartu dira. 668 00:49:06,375 --> 00:49:07,875 Zure laguntzarekin. 669 00:49:08,375 --> 00:49:09,375 Eta nirearekin. 670 00:49:10,416 --> 00:49:11,333 Ez horregatik. 671 00:49:15,416 --> 00:49:16,541 Orain ulertzen dut. 672 00:49:19,000 --> 00:49:20,291 Maitasuna maite duzu. 673 00:49:21,416 --> 00:49:24,333 Hori zen nahi zenuena, ezta? Gau batean esan zenidan. 674 00:49:26,708 --> 00:49:28,750 Beraz, hona etorri naiz esateko… 675 00:49:32,791 --> 00:49:34,791 Ez ditudala egin etxeko lanak. 676 00:49:35,666 --> 00:49:37,915 Zer? Zergatik ez? 677 00:49:37,916 --> 00:49:38,958 Atsegin zaitudalako. 678 00:49:39,916 --> 00:49:41,083 Garena atsegin dut. 679 00:49:42,291 --> 00:49:44,957 Badakit ez dela adostu genuena, 680 00:49:44,958 --> 00:49:46,833 - baina espero nuen… - Ez, Dean. 681 00:49:48,083 --> 00:49:50,540 - Ezin duzu. - Baina egingo dut. 682 00:49:50,541 --> 00:49:54,125 Esan nahi dut, etxeko lanak egin behar dituzu. 683 00:49:56,250 --> 00:49:57,583 - Zeren… - Zeren zer? 684 00:49:59,708 --> 00:50:01,083 Nik egin ditudalako. 685 00:50:04,291 --> 00:50:07,582 Norbaitek azalduko dit zergatik ez zareten edaten ari. 686 00:50:07,583 --> 00:50:10,332 Ez zen ezer izan. 687 00:50:10,333 --> 00:50:13,624 Joannak mutil ezezagun bat aurkeztu zidan tabernan… 688 00:50:13,625 --> 00:50:14,625 Ai ene. 689 00:50:20,583 --> 00:50:21,625 Kaka! 690 00:50:23,875 --> 00:50:25,541 Allie, hori da… 691 00:50:29,916 --> 00:50:31,249 Bera? 692 00:50:31,250 --> 00:50:32,333 Ez. 693 00:50:33,250 --> 00:50:35,416 Bai. Ezagutzen duzu? 694 00:50:39,541 --> 00:50:40,457 - Dean! - Dean. 695 00:50:40,458 --> 00:50:41,790 Zer egiten duzu hemen? 696 00:50:41,791 --> 00:50:43,416 Zure taldea salbatu. 697 00:50:43,958 --> 00:50:45,416 Ospa hemendik. 698 00:50:45,916 --> 00:50:48,582 Logan, haren ideia zela esan duzu. 699 00:50:48,583 --> 00:50:50,082 Zer esan duzu? 700 00:50:50,083 --> 00:50:52,165 - Non sartu zara? - Zer gertatzen ari da? 701 00:50:52,166 --> 00:50:53,999 Erabaki bat hartu behar nuen. 702 00:50:54,000 --> 00:50:55,458 Ez dut ergel honekin jokatuko. 703 00:50:56,291 --> 00:50:59,207 - Egurra emango dizudalako berriz? - Saiatu. 704 00:50:59,208 --> 00:51:01,790 - Bai. - Bai? Ikusi nahi zaitut. 705 00:51:01,791 --> 00:51:03,665 - Aldendu nigandik. - Putakume… 706 00:51:03,666 --> 00:51:05,291 Aizu! Dean! 707 00:51:06,833 --> 00:51:09,000 Aizue! 708 00:51:09,333 --> 00:51:10,666 Zatoz! Zatoz hona! 709 00:51:11,625 --> 00:51:13,749 Gori-gorian dago. 710 00:51:13,750 --> 00:51:15,290 Banekien gaizki amaituko zela. 711 00:51:15,291 --> 00:51:17,290 Zer gertatzen ari da? Nor da hori? 712 00:51:17,291 --> 00:51:19,707 Galdera ona. Beau, nor da tipo hori? 713 00:51:19,708 --> 00:51:22,583 Hunter Davenport da. 714 00:51:25,541 --> 00:51:27,750 Eta hauxe da abiapuntu berria. 715 00:53:21,750 --> 00:53:23,832 Azpitituluak: Mikel Jato Rodriguez 716 00:53:23,833 --> 00:53:25,833 Ikuskatzailea: Leire Arrillaga