1 00:00:00,167 --> 00:00:01,961 Sterling Pointen aurreko ataletan… 2 00:00:02,044 --> 00:00:03,129 Bere aita zara. 3 00:00:03,212 --> 00:00:05,798 Sentitzen dut. Ez nuen horrela zabaltzea nahi. 4 00:00:05,881 --> 00:00:07,967 Zer asmo zenuen? Zer egingo zenuen? 5 00:00:08,050 --> 00:00:09,593 Gorroto dut hemen egotea. 6 00:00:09,677 --> 00:00:11,637 Nola ez zara honen beldur? 7 00:00:11,721 --> 00:00:12,888 Maite zaitudalako. 8 00:00:14,140 --> 00:00:15,141 Ai ama! 9 00:00:16,308 --> 00:00:18,644 Gordonen abokatuarekin hitz egin dut. 10 00:00:19,437 --> 00:00:20,646 Hau sinatu behar duzu. 11 00:00:20,730 --> 00:00:21,814 Zer da? 12 00:00:21,897 --> 00:00:23,774 Ez dut nire tutorea izatea nahi. 13 00:00:23,858 --> 00:00:26,736 Baina hirira bueltatzean, normal sentituko zara berriro. 14 00:00:26,819 --> 00:00:28,154 Agian hemen geratuko naiz. 15 00:00:28,237 --> 00:00:29,155 Eta zer egin? 16 00:00:29,238 --> 00:00:30,781 Bizi. 17 00:00:30,865 --> 00:00:32,366 Esan ez direla kanadarrak 18 00:00:32,450 --> 00:00:34,744 eta konbentzitu itzazu nirekin etxera etortzeko. 19 00:00:34,827 --> 00:00:37,913 Nahiago nuke hil Sterling Point uztea baino, eta zu, eta… 20 00:00:37,997 --> 00:00:39,457 Ellis esatear zeunden. 21 00:00:39,540 --> 00:00:40,624 -Ez. -Bai horixe. 22 00:00:40,708 --> 00:00:41,792 Musukatu ginen. 23 00:00:42,460 --> 00:00:43,294 Badakit. 24 00:00:43,377 --> 00:00:44,587 -Ez ba. -Armairuan. 25 00:00:44,670 --> 00:00:46,547 Zergatik antolatzen dizkiozu galtzerdiak? 26 00:00:46,630 --> 00:00:49,633 Nire aita daltonikoa delako. 27 00:00:49,717 --> 00:00:53,137 Uste dut oso ona zarela gauzak ezkutatzen. 28 00:00:53,220 --> 00:00:55,139 Aurre egin diezaiokezu. 29 00:00:55,222 --> 00:00:56,682 Tu egin behar duzu. 30 00:00:56,766 --> 00:00:57,808 Zergatik? 31 00:00:57,892 --> 00:01:00,186 Nire aita izan zaitezkeelako. 32 00:01:13,115 --> 00:01:15,284 Ezin dut sinetsi joan behar dudala. 33 00:01:17,828 --> 00:01:20,956 Hementxe egon beharko nuke. 34 00:01:22,249 --> 00:01:23,667 -Ulertzen didazu? -Bai. 35 00:01:27,545 --> 00:01:29,340 Egon beharko nukeenarekin. 36 00:01:30,132 --> 00:01:32,259 Barkatu, serioago esan behar nuen. 37 00:01:34,386 --> 00:01:37,306 Gutunak idatz genitzake. Idatzi duzu inoiz gutunik? 38 00:01:38,223 --> 00:01:40,309 -Betidanik nahi izan dut… -Bai? 39 00:01:40,392 --> 00:01:42,186 …Henrike VIII.a eta Ana Bolenaren 40 00:01:42,269 --> 00:01:44,646 antzeko zerbait, burua moztearena izan ezik. 41 00:01:45,648 --> 00:01:47,900 Ez, ez da guztiz ideala. 42 00:01:52,488 --> 00:01:53,405 Beraz… 43 00:01:55,199 --> 00:01:57,743 Zer egin nahi duzu azken egunetan? 44 00:02:03,332 --> 00:02:04,333 Hau, jakina. 45 00:02:41,662 --> 00:02:43,122 AITATASUN-PROBABILITATEA 46 00:02:43,747 --> 00:02:44,915 EGOERA: EMAITZEN ZAIN 47 00:03:07,605 --> 00:03:08,606 EMAITZEN ZAIN 48 00:03:14,403 --> 00:03:15,279 Ondo zaude? 49 00:03:18,032 --> 00:03:19,283 Bai, estresatuta nago. 50 00:03:20,492 --> 00:03:21,994 Esan diezadakezu ezer baduzu. 51 00:03:22,077 --> 00:03:22,912 Badakit. 52 00:03:23,787 --> 00:03:24,663 Bale. 53 00:03:29,084 --> 00:03:32,004 BILATU ZURE GURASO BIOLOGIKOAK 54 00:03:41,639 --> 00:03:42,473 -Topa. -Topa. 55 00:04:38,529 --> 00:04:39,822 -Kaixo. -Kaixo. 56 00:04:40,447 --> 00:04:41,281 Egun on. 57 00:04:49,832 --> 00:04:52,126 -Zer? -Hortzak garbitzera altxatu zara? 58 00:04:52,209 --> 00:04:53,168 Ez. 59 00:04:54,086 --> 00:04:57,214 Egiak askatuko zaitu. Makillajea ipini duzu, lasai. 60 00:04:57,297 --> 00:05:00,009 -Ezin ahaztu goizeko makillajea. -Itxura zaindu behar. 61 00:05:49,558 --> 00:05:50,642 Horrela ondo? 62 00:06:16,502 --> 00:06:18,504 Ez, mila esker. 63 00:06:19,421 --> 00:06:20,255 Ez. 64 00:06:21,840 --> 00:06:22,674 Ondo da. 65 00:06:40,651 --> 00:06:45,239 DNA PROBA BAT-ETORTZEA 66 00:06:53,455 --> 00:06:54,289 Kaka. 67 00:07:20,065 --> 00:07:21,483 Gutxienez zakila dabilkizu. 68 00:07:21,984 --> 00:07:23,485 E… Bale. 69 00:07:23,569 --> 00:07:28,657 Beraz, ziur zure eta amaren alaba biologikoa dela? 70 00:07:28,740 --> 00:07:32,077 Egia esan, ez nuen uste posible zenik. 71 00:07:32,161 --> 00:07:33,328 Baina, Annie, honek ez… 72 00:07:33,954 --> 00:07:37,332 Honek ez du ezer aldatzen gure artean edo… 73 00:07:37,416 --> 00:07:41,253 Zergatik ez zenidan esan pentsatu zenuen unean bertan? 74 00:07:41,336 --> 00:07:43,213 Ez zintudan larritu nahi. 75 00:07:43,297 --> 00:07:46,133 Ez nizkizun zure azken egunak hemen alferrik hondatu nahi. 76 00:07:46,633 --> 00:07:49,469 Eta, gainera… Ez nuen egia izatea nahi. 77 00:07:50,554 --> 00:07:54,308 Ez nuen hau gertatzea nahi. 78 00:07:55,726 --> 00:07:58,896 Aitatasun-proba egin dezaket? Agian norbaiten aita sekretua naiz. 79 00:07:58,979 --> 00:07:59,897 Mesedez. 80 00:08:00,480 --> 00:08:01,607 Nirekin haserre zaude? 81 00:08:01,690 --> 00:08:03,275 Ez nago haserre zurekin, Ramona. 82 00:08:04,234 --> 00:08:08,655 Ez… ez nago haserre zurekin, hau barneratzen ari naiz. 83 00:08:08,739 --> 00:08:10,949 Gogoa bildu behar dut… 84 00:08:12,743 --> 00:08:14,661 zure benetako gurasoak izateari buruz. 85 00:08:15,579 --> 00:08:18,707 Ez al zenuen esan gurasoak hazi zintuztenak direla? 86 00:08:18,790 --> 00:08:21,001 Uste dut, gai honi dagokionez, 87 00:08:21,084 --> 00:08:23,795 ulerkorrak izaten saiatu beharko dugula 88 00:08:25,631 --> 00:08:26,506 Goazen kanpora. 89 00:08:28,967 --> 00:08:29,885 Bale, bai. 90 00:08:39,061 --> 00:08:40,938 Ni komunera noa. 91 00:08:41,020 --> 00:08:41,980 Bai, aurrera, noski. 92 00:08:46,276 --> 00:08:47,277 Bueno… 93 00:08:47,861 --> 00:08:49,613 Ez, lasai. Ez kezkatu. 94 00:08:51,698 --> 00:08:56,161 Egia esan, zutaz errukitzen naiz, oso berri gogorra da. 95 00:08:56,245 --> 00:08:57,704 Bai, hori esan liteke. 96 00:08:58,830 --> 00:09:02,167 Ez dut asumitu nahi zer nahi duzun nigandik. 97 00:09:02,251 --> 00:09:05,128 Baina inoiz New Yorkera etorri nahi baduzu… 98 00:09:09,508 --> 00:09:11,843 Oso atsegina zara. Ez, baina milesker. 99 00:09:13,428 --> 00:09:16,348 Baina nire tutorea ez izateko sinatzea nahi dut. 100 00:09:17,849 --> 00:09:19,351 Nor arduratuko da zutaz? 101 00:09:20,185 --> 00:09:21,144 Ni neu. 102 00:09:22,396 --> 00:09:24,273 Ez, ez da tristea, ez… 103 00:09:24,356 --> 00:09:26,692 Ez da hori, ez duzu hori egin behar. 104 00:09:27,276 --> 00:09:29,569 Ezetz, benetan. Horretara ohituta nago. 105 00:09:29,653 --> 00:09:32,531 Luze daramat hala eta hala jarraitu nahi nuke. 106 00:09:34,658 --> 00:09:36,118 Horrela aurrera egingo dugu… 107 00:09:37,953 --> 00:09:40,539 Uste duzu besterik gabe egingo dugula aurrera? 108 00:09:40,622 --> 00:09:41,623 Bai. 109 00:09:47,254 --> 00:09:48,797 -Bale, ni… -Noski. 110 00:10:03,562 --> 00:10:04,396 Kaixo. 111 00:10:09,735 --> 00:10:10,694 Maite zaitut. 112 00:10:11,361 --> 00:10:12,279 Nire alaba zara. 113 00:10:12,779 --> 00:10:14,489 Ezerk ez du hori aldatuko, bale? 114 00:10:17,075 --> 00:10:20,120 Buelta emango duzu? Hitz egin dezakegu edo… 115 00:10:20,954 --> 00:10:23,165 Bai, baina utzi ezer aldatu ez dela esateari. 116 00:10:23,665 --> 00:10:25,042 Dena aldatu da. 117 00:10:25,125 --> 00:10:27,127 Jada ez dut sentitzen nire ahizpa denik. 118 00:10:27,210 --> 00:10:29,755 Sentitzen dut bera dela zure alaba, eta gero ni adoptatua. 119 00:10:29,838 --> 00:10:31,840 Ni gezurrezko ahizpa eta alaba naizela, 120 00:10:31,923 --> 00:10:33,842 eta bera dela izan nahi zenuten alaba. 121 00:10:34,343 --> 00:10:35,677 Mirari bat. 122 00:10:35,761 --> 00:10:37,804 Annie, tira, hori ez da egia. 123 00:10:39,139 --> 00:10:41,183 Harritzen nau horrela erantzuteak. 124 00:10:41,266 --> 00:10:43,977 Barkatu erantzun korapilatsua izateagatik 125 00:10:44,811 --> 00:10:47,397 egoera oso korapilatsuaren aurrean. 126 00:10:48,023 --> 00:10:51,109 Ulertu beharko duzu… 127 00:10:51,193 --> 00:10:54,863 ezin dudala guztiz ondo egon. Ezin dut bat-batean ondo egon. 128 00:10:54,946 --> 00:10:56,907 Ni ere ez nago ondo, bere bizitza galdu dut. 129 00:10:56,990 --> 00:10:59,534 Jainkoarren! Horretaz ari naiz. 130 00:10:59,618 --> 00:11:03,330 -Zer? -Goibeltzen nau zu goibel ikusteak. 131 00:11:04,331 --> 00:11:05,957 Ezin dut jasan, benetan. 132 00:11:06,792 --> 00:11:08,960 Lur jota uzten nau eta konpontzen dut. 133 00:11:09,044 --> 00:11:11,380 Baina orain ezin dizut ezer konpondu. 134 00:11:11,463 --> 00:11:13,298 Ezin dut hau konpondu. 135 00:11:13,882 --> 00:11:15,550 Jakina, konpondu nahi dut, 136 00:11:15,634 --> 00:11:18,178 ondo nagoen platak egin, baina ez nago, umea naizelako. 137 00:11:19,888 --> 00:11:20,847 Ulertzen? 138 00:11:22,099 --> 00:11:23,100 Umea neu naiz. 139 00:11:30,816 --> 00:11:31,817 Zuzen zaude. 140 00:11:32,609 --> 00:11:33,610 Sentitzen dut. 141 00:11:36,071 --> 00:11:37,072 Asko sentitzen dut. 142 00:11:40,283 --> 00:11:41,159 Ez nuen… 143 00:11:43,286 --> 00:11:46,540 Badakit ez naizela oso ona… Baina benetan… 144 00:11:47,040 --> 00:11:50,377 Zu babesten eta zuri bizitza ona ematen saiatu naiz. 145 00:11:50,460 --> 00:11:52,295 Badakit, baina hala ere… 146 00:11:54,631 --> 00:11:57,384 Agian nire bizitza hemen hobea da niretzat. 147 00:12:04,057 --> 00:12:06,101 Zure bizitza hemen? Benetan? 148 00:12:06,643 --> 00:12:08,520 Ez daukazu bizitzarik hemen. 149 00:12:08,603 --> 00:12:10,730 New Yorken daukadan bizitza faltsua 150 00:12:10,814 --> 00:12:13,400 -baino egiazkoagoa da. -Udako kontua da. 151 00:12:13,483 --> 00:12:14,985 Galdera bat egin didazu. 152 00:12:15,068 --> 00:12:18,029 Zer arraio dakizu zuk nire udari buruz? 153 00:12:18,113 --> 00:12:20,615 Ez dut uste nahi duzuna lortuko duzunik. 154 00:12:21,992 --> 00:12:24,327 Ez dut uste zure amaren pausoak jarraitzeak 155 00:12:24,411 --> 00:12:27,539 eta berak nahi zuela uste zuen bizitza bizitzeak 156 00:12:27,622 --> 00:12:29,583 nahi duzuna emango dizunik. 157 00:12:29,666 --> 00:12:31,251 Ez du bueltatuko. 158 00:12:31,334 --> 00:12:32,752 Ez du lortuko… 159 00:12:34,254 --> 00:12:35,505 Ez du ezer konponduko. 160 00:12:38,341 --> 00:12:40,260 Noiz barkatuko diozu hil izana? 161 00:12:43,597 --> 00:12:45,223 Horregatik ezin diozu Ramonari begiratu? 162 00:12:47,642 --> 00:12:49,186 Berdin-berdina delako? 163 00:13:01,281 --> 00:13:04,784 Bada, Connor, ama modukoa naiz. 164 00:13:04,868 --> 00:13:07,204 Neu naiz, Denise. 165 00:13:07,287 --> 00:13:10,290 Buruan zer daukazun konta diezadakezu. 166 00:13:11,625 --> 00:13:12,792 Milesker, Denise. 167 00:13:13,543 --> 00:13:16,796 Eta, guztiz zeharo zintzoa izanda, 168 00:13:17,464 --> 00:13:21,510 mesanotxean gordetzen dituzun perretxiko batzuk hartu ditut. 169 00:13:22,469 --> 00:13:23,887 Erabat drogatuta nago. 170 00:13:23,970 --> 00:13:25,430 Ezer utzi al didazu? 171 00:13:31,770 --> 00:13:32,812 Ez. 172 00:13:33,688 --> 00:13:35,857 Pixka bat dibertigarria bada. 173 00:13:35,941 --> 00:13:40,320 Nire aitak eta nire ama hilak benetako alaba izan zuten? 174 00:13:40,403 --> 00:13:42,656 A zer txantxa psikotikoa. 175 00:13:43,698 --> 00:13:45,242 Mapatxe horrek jatorra dirudi. 176 00:13:45,325 --> 00:13:49,663 Connor, laztana, ez dut uste dibertigarria iruditzen zaizunik. 177 00:13:52,999 --> 00:13:54,668 Uste dut… 178 00:13:55,794 --> 00:13:58,463 zure familian, emozionalki adimentsuena zarela. 179 00:14:00,840 --> 00:14:03,969 Eta hori zama astuna izan daiteke, ulertzen? 180 00:14:04,511 --> 00:14:05,428 Eskerrik asko. 181 00:14:06,012 --> 00:14:07,472 Baina nik ulertzen zaitut. 182 00:14:10,308 --> 00:14:12,227 Zuk uste mapatxeak mukieria daukala? 183 00:14:15,230 --> 00:14:16,356 Hori postontzia da. 184 00:14:17,107 --> 00:14:18,692 Pozten nau ondo egoteak. 185 00:14:27,409 --> 00:14:28,243 Annie? 186 00:14:29,160 --> 00:14:30,704 -Kaixo. -Kaixo. 187 00:14:32,581 --> 00:14:33,748 Zure bila nenbilen. 188 00:14:47,304 --> 00:14:48,305 Ondo zaude? 189 00:15:14,289 --> 00:15:16,458 Uste dut Anniek denbora behar duela. 190 00:15:17,542 --> 00:15:21,046 Ez dakit, baina orain oso desberdina iruditzen zait dena. 191 00:15:23,340 --> 00:15:26,092 Sentitzen dut, 192 00:15:26,926 --> 00:15:29,971 inoiz ezagutu nahiko banu, 193 00:15:30,930 --> 00:15:31,765 New York bisitatu, 194 00:15:31,848 --> 00:15:33,099 ezingo nukeela egin, 195 00:15:33,183 --> 00:15:35,393 oso arraro erantzungo lukeelako. 196 00:15:35,477 --> 00:15:37,062 Aita lapurtuko banio bezala. 197 00:15:38,146 --> 00:15:39,064 Nola, joan… 198 00:15:40,065 --> 00:15:43,401 joan eta berarekin harremana izateko asmoa daukazu? 199 00:15:43,902 --> 00:15:44,778 Ez dakit. 200 00:15:47,405 --> 00:15:48,531 Zer? 201 00:15:48,615 --> 00:15:49,699 Ezer ez. 202 00:15:50,825 --> 00:15:52,118 Argi dago badagoela zerbait. 203 00:15:52,202 --> 00:15:54,079 Ez, benetan… 204 00:15:54,162 --> 00:15:56,373 Ez nekien pentsatu ere egingo zenuenik 205 00:15:57,415 --> 00:16:00,085 -New Yorken bizitzea. -Ez dut hori esan. 206 00:16:00,168 --> 00:16:03,296 Berarekin harremana izan nahi baduzu, han bizi nahiko duzu. 207 00:16:04,339 --> 00:16:05,173 Ezta? 208 00:16:05,256 --> 00:16:07,133 Bale, sentitzen dut, zer daukazu? 209 00:16:07,217 --> 00:16:08,510 Ezer ez. 210 00:16:09,094 --> 00:16:11,846 -Badirudi… -Ulertu nahi dizut. 211 00:16:11,930 --> 00:16:12,889 -Sentitzen dut. -Bale. 212 00:16:12,972 --> 00:16:16,393 Duela bost minutu argi zeneukan ez zenuela berarekin harremanik nahi. 213 00:16:16,476 --> 00:16:18,395 Horren aurka zeunden erabat. 214 00:16:18,895 --> 00:16:21,981 Neguan zure etxera joan nendin nahi zenuen. 215 00:16:22,607 --> 00:16:24,693 -Oraindik nahi duzu hori? -Bai, baina… 216 00:16:25,402 --> 00:16:29,489 Aizu, jakin berri dut nire aita biologikoa Steven dela. 217 00:16:30,615 --> 00:16:31,950 Steven. Zera… 218 00:16:33,243 --> 00:16:35,745 -Ozen hitz egiten ari naiz. -Bai, badakit. 219 00:16:36,538 --> 00:16:38,498 -Bale. -Ni ere ozen hitz egiten ari naiz. 220 00:16:39,958 --> 00:16:41,418 Badakit zer gertatuko den. 221 00:16:41,501 --> 00:16:43,586 -Badakizu zer gertatuko den? -Bai. 222 00:16:43,670 --> 00:16:45,839 -Esadazu. -New Yorkera joango zara. 223 00:16:45,922 --> 00:16:48,383 Nahiago izango duzu New York delako, 224 00:16:48,466 --> 00:16:51,094 zirraragarria eta bikaina, eta dirua izango duzu, 225 00:16:51,177 --> 00:16:52,512 bidaiatu, nahi duzuna egin, 226 00:16:52,595 --> 00:16:54,431 egundoko gauzak esperimentatuko dituzu 227 00:16:54,514 --> 00:16:56,015 eta ahaztuko nauzu. 228 00:16:56,099 --> 00:16:58,143 Ez zara bueltatuko. Eta ondo dago. 229 00:16:58,226 --> 00:17:00,979 Ez kezkatu, Ramona, ulertzen dut. 230 00:17:01,646 --> 00:17:03,148 Ezin dizut leporatu. 231 00:17:03,690 --> 00:17:05,275 Benetan, ondo dago dena. 232 00:17:07,402 --> 00:17:09,445 Uste nuen hobeto ezagutzen ninduzula. 233 00:17:11,281 --> 00:17:13,031 Oona, benetan, ez nuke inoiz egingo. 234 00:17:13,116 --> 00:17:15,577 -Noski. -Ez nuke egingo inondik inora. 235 00:17:15,660 --> 00:17:16,661 Orain diozu. 236 00:17:20,707 --> 00:17:22,834 Niri buruzko iritzi ikaragarria daukazu. 237 00:17:22,916 --> 00:17:26,421 -Tira, ez da hori. -Ederto. Bale, ni banoa. 238 00:17:26,503 --> 00:17:30,592 Ez zaitez, joan. Ramona. Egin genezakeen okerrena da. 239 00:17:30,675 --> 00:17:32,761 -Bost axola. -Hitz egin dezagun. 240 00:17:32,844 --> 00:17:34,471 -Ez zaizu axola? -Ez. 241 00:17:34,554 --> 00:17:37,891 Argi dago ez zaizula axola zer gertatzen zaidan. 242 00:17:37,974 --> 00:17:40,268 Egundoko enpatia-falta da. 243 00:17:40,351 --> 00:17:43,229 Soilik pentsatzen duzu zer eragin izango duen zugan, 244 00:17:43,313 --> 00:17:45,815 zure bizitzan, zoriontasunean eta ongizatean, eta… 245 00:17:47,901 --> 00:17:50,904 Hau ez da nigatik. 246 00:17:52,989 --> 00:17:54,240 Zugatik da. 247 00:17:54,824 --> 00:17:56,826 Zugatik eta zure ama-arazoengatik da. 248 00:17:56,910 --> 00:17:59,204 Uste duzulako berak bezala utziko zaitudala. 249 00:17:59,287 --> 00:18:01,664 Inoiz ez dizut hori pentsatzeko arrazoirik eman. 250 00:18:01,748 --> 00:18:03,958 -Zoragarri. -Ez naiz inoiz joan. 251 00:18:04,042 --> 00:18:07,796 Zorionak, ahalik eta urrunen baztertu nauzu. 252 00:18:08,379 --> 00:18:10,632 Gustatu zaizu? Ondo sentiarazi dizu? 253 00:18:10,715 --> 00:18:12,175 -Gustatu? -Bikaina izan da. 254 00:18:13,343 --> 00:18:16,638 Bete-betean jo duzu. Eskerrik asko, primeran. 255 00:18:17,472 --> 00:18:18,723 Oona, ez… 256 00:18:19,265 --> 00:18:21,768 Ez, lasai. Ez kezkatu. 257 00:18:22,852 --> 00:18:24,604 -Hobe dugu utzi. -Sentitzen dut. 258 00:18:24,687 --> 00:18:27,315 Utz dezagun elkarri min gehiago egin aurretik. 259 00:18:31,027 --> 00:18:34,322 Zer ostia esan nahi duzu? Ez didazu min egin, ez dakit… 260 00:18:34,405 --> 00:18:38,368 Ez dakit, ez da une egokia guretzat, ez da ezer gertatzen. 261 00:18:38,451 --> 00:18:40,203 -Ez dela une egokia guretzat? -Ez. 262 00:18:40,787 --> 00:18:42,664 Argi dago ez duela funtzionatzen. 263 00:18:42,747 --> 00:18:45,250 -Hautsiko dugu? -Bai, uste dut hobe dela. 264 00:18:46,417 --> 00:18:48,127 Uste dut onena dela. 265 00:18:49,671 --> 00:18:51,589 Iruditzen zaizu hobe dela… 266 00:18:51,673 --> 00:18:54,676 Zeuk erabakiko duzu gure artekoaren egoera? 267 00:18:55,760 --> 00:18:58,513 -Mundua ikusi beharko zenuke. -Ez dut ikusi nahi. 268 00:18:58,596 --> 00:19:01,724 Zoaz mundua ikustera. Kotatuko didazu zer moduz doan. 269 00:19:08,690 --> 00:19:09,691 Ondo pasa. 270 00:19:32,338 --> 00:19:34,632 Gaizki jokatu dut Ramonarekin. 271 00:19:35,592 --> 00:19:37,844 Ondo aterako da dena. 272 00:19:38,845 --> 00:19:39,721 Benetan? 273 00:19:43,600 --> 00:19:44,434 Bai. 274 00:19:46,185 --> 00:19:49,898 Uda gogorra izan duzu, ezta? 275 00:19:51,357 --> 00:19:53,109 Ez dakit zertaz ari zaren. 276 00:19:53,192 --> 00:19:55,236 Niri ez zait ezer gertatu udan. 277 00:19:55,320 --> 00:19:56,738 Bai, egia da, noski. 278 00:19:56,821 --> 00:19:59,449 Ai ene, zerbait gertatu balitz. 279 00:19:59,949 --> 00:20:03,536 Bale, zer izan da aspergarriago, jakin duzunean zure aita 280 00:20:03,620 --> 00:20:05,246 zure lagunaren aita izan zitekeela 281 00:20:05,330 --> 00:20:09,542 edo jakin genuenean gure gurasoek afera izan zutela? 282 00:20:09,626 --> 00:20:12,712 -Egundokoa izan zen hori. -Bai, zeharo aspergarria. 283 00:20:12,795 --> 00:20:13,630 Bai. 284 00:20:16,716 --> 00:20:19,719 Ez bata ez bestea. Niretzat aspergarriena izan da 285 00:20:21,346 --> 00:20:22,931 nire gurasoen harremana… 286 00:20:23,014 --> 00:20:24,766 -Jakina. -…haustea. 287 00:20:24,849 --> 00:20:26,726 Izugarria izan da. 288 00:20:27,977 --> 00:20:31,272 -Baina dibertigarria da. Baietz. -Ez, ez dut horregatik barre egiten. 289 00:20:31,356 --> 00:20:34,567 Ez, egin barre, mesedez, egin dezakegun bakarra da. 290 00:20:34,651 --> 00:20:36,027 -Egia da. -Lasai. 291 00:20:37,403 --> 00:20:38,363 Egia da. 292 00:20:48,164 --> 00:20:49,123 Zure aurpegia. 293 00:20:50,708 --> 00:20:54,212 -Betiko begiratu nahi dut. Zer? -Ez, Ellis. 294 00:20:54,295 --> 00:20:55,129 Zer? 295 00:20:55,213 --> 00:20:56,547 Ez dugu… 296 00:20:57,840 --> 00:20:59,801 Ez dugu egoera are gehiago zaildu behar. 297 00:21:02,136 --> 00:21:06,516 Elkarri idatziko diogu, hitz egingo dugu, eta elkar bisitatuko dugu. 298 00:21:09,268 --> 00:21:10,269 Annie. 299 00:21:11,312 --> 00:21:12,146 Zer? 300 00:21:18,403 --> 00:21:19,320 Ellis, ez. 301 00:21:21,531 --> 00:21:22,740 Zure mira izango dut. 302 00:21:22,824 --> 00:21:25,451 Ez ezazu are mingarriagoa egin, mesedez. 303 00:21:26,452 --> 00:21:27,370 Mesedez. 304 00:21:54,188 --> 00:21:55,023 Uste dut… 305 00:21:55,565 --> 00:21:57,025 Mingarria izan behar duela. 306 00:22:04,782 --> 00:22:05,658 Bale? 307 00:22:07,243 --> 00:22:08,202 Bai. 308 00:22:09,704 --> 00:22:10,621 Bai. 309 00:22:12,665 --> 00:22:13,541 Ez. 310 00:22:31,768 --> 00:22:32,894 Ez dut joan nahi. 311 00:22:35,938 --> 00:22:38,024 Bale, badakit esan zenuela 312 00:22:38,107 --> 00:22:40,651 perretxiko desberdinak probatu nahi zenituela, 313 00:22:40,735 --> 00:22:43,905 beraz, kardu-zizak, enokiak 314 00:22:43,988 --> 00:22:45,156 eta onddoak dakarzkizut. 315 00:22:45,239 --> 00:22:47,658 Eta zeinek ikusaraziko dizkit mapatxeak berriro? 316 00:22:48,242 --> 00:22:50,369 Zer? Mapatxeak? 317 00:22:52,747 --> 00:22:53,915 -Amaitu da. -Zer? 318 00:22:53,998 --> 00:22:55,166 Zer? 319 00:22:56,501 --> 00:22:57,627 Oonak utzi nau. 320 00:22:58,211 --> 00:22:59,837 -Ez! Ai ene, bihotza. -Ez! 321 00:22:59,921 --> 00:23:02,715 Zer gertatu da? Ikonikoak zineten, Epi eta Blas bezala. 322 00:23:02,799 --> 00:23:05,009 Bale, eseri. Berehala nator, bale? 323 00:23:05,093 --> 00:23:06,677 Ez janaririk ekarri, Sully. 324 00:23:06,761 --> 00:23:10,431 Nahi adina janari emango dizut, hobeto sentiarazten zaituelako. 325 00:23:10,515 --> 00:23:12,266 -Goragalea daukat. -Berehala nator. 326 00:23:16,062 --> 00:23:17,396 Zer egin behar dut? 327 00:23:18,648 --> 00:23:21,025 Annie haserre dago nirekin. Oonak gorroto nau. 328 00:23:21,943 --> 00:23:23,986 Ez nuen uste hau esango nuenik, baina… 329 00:23:25,696 --> 00:23:27,073 Leku hau gorroto dut. 330 00:23:28,491 --> 00:23:30,868 Dena mingarria da. 331 00:23:35,164 --> 00:23:36,666 Badakizu zer egin zenezakeen? 332 00:23:37,416 --> 00:23:38,292 Zer? 333 00:23:40,920 --> 00:23:42,213 Saldu. 334 00:23:43,005 --> 00:23:48,136 Salduko bazenu, joan eta nahi duzuna egin zenezake betiko. 335 00:23:48,970 --> 00:23:51,180 Denisek eskaintza egin du jada. 336 00:23:51,681 --> 00:23:55,393 Karpetatxo dotore batean eman zidan, beraz, badakigu benetakoa dela. 337 00:23:56,310 --> 00:23:59,188 Esan Annieri zer egin nahi duzun. 338 00:23:59,272 --> 00:24:02,108 Agindu zizun zure erabakia babestuko zuela. 339 00:24:02,191 --> 00:24:06,904 Kontu hau alde batera utzita, atsegin zaitut, 340 00:24:07,488 --> 00:24:10,950 eta hala izan da aita zure esperma-emailea zela jakin aurretik. 341 00:24:11,033 --> 00:24:12,702 Beraz, sentimendua bikoiztu da. 342 00:24:14,162 --> 00:24:16,122 -Nik ere atsegin zaitut. -Jakina, 343 00:24:16,205 --> 00:24:17,999 -lesbianek atsegin naute. -Bale. 344 00:24:19,167 --> 00:24:21,502 Ez duzu bidaiatu nahi? 345 00:24:21,586 --> 00:24:24,255 Leku itzelen batean ikasi, Italian, adibidez. 346 00:24:24,755 --> 00:24:28,301 Azkarra zara. Liburuak irakurtzen dituzu, eta ez da itxurakeria hutsa. 347 00:24:28,885 --> 00:24:31,554 Eta itxura italiarra daukazu, primeran joango zaizu. 348 00:24:32,388 --> 00:24:33,222 Eta, tira, 349 00:24:34,348 --> 00:24:37,685 zer daukazu galtzeke? Dena galdu duzu jada. 350 00:24:40,104 --> 00:24:41,731 Bale. Arraioa. 351 00:24:41,814 --> 00:24:43,900 Barkatu, pasatu… Pasatu naiz. 352 00:24:52,867 --> 00:24:53,784 Bale… 353 00:24:54,952 --> 00:24:58,372 Hipotetikoki, egingo banu… 354 00:25:01,626 --> 00:25:06,088 Ezin zaie ezer gertatu ez Ellisi ez kirol-portuari. 355 00:25:08,549 --> 00:25:12,386 Hipotetikoki, nahi duzuna eska zenezake. 356 00:25:33,199 --> 00:25:34,033 Kaixo. 357 00:25:36,244 --> 00:25:37,078 Kaixo. 358 00:25:38,788 --> 00:25:40,790 Zurekin hitz egin nahi dut. 359 00:25:41,374 --> 00:25:42,333 Eser zaitez, mesedez. 360 00:25:45,419 --> 00:25:46,254 Bale. 361 00:25:48,673 --> 00:25:49,674 Dena ondo? 362 00:25:50,925 --> 00:25:51,759 Bai. 363 00:25:54,679 --> 00:25:55,554 Saldu nahi dut. 364 00:25:57,181 --> 00:25:58,766 -Saldu… -Irla saldu. 365 00:26:03,521 --> 00:26:04,397 Zer? 366 00:26:06,857 --> 00:26:08,150 Barkatu, ez… 367 00:26:10,027 --> 00:26:11,779 Nahasita nago. Noiztik? 368 00:26:11,862 --> 00:26:13,823 Hemen ez zait ezer geratzen. 369 00:26:17,201 --> 00:26:18,327 -Zer? -Gordon hil da, 370 00:26:18,411 --> 00:26:20,913 Joe hilda dago niretzat, Oonak eta biok hautsi dugu. 371 00:26:21,580 --> 00:26:23,791 -Hautsi… -Ez duzu nire ahizpa izan nahi. 372 00:26:23,874 --> 00:26:26,669 Teorian gogoko zenuen, baina orain benetakoa dela, ez. 373 00:26:27,169 --> 00:26:28,170 Izutu zara. 374 00:26:31,132 --> 00:26:33,217 Bale, hori ez da egia. 375 00:26:33,301 --> 00:26:35,803 Baina sentitzen dut nire aita zurea dela nirea baino. 376 00:26:35,886 --> 00:26:38,556 Sentitzen dut erantzun aparta ez izana. 377 00:26:41,392 --> 00:26:43,769 Zeure etxea da, Ramona. Izugarri gogoko duzu. 378 00:26:43,853 --> 00:26:46,397 Eta gogoko badut ez dudalako beste ezer ezagutzen? 379 00:26:46,480 --> 00:26:49,191 Munduko leku onena da, zuk zeuk diozu beti. 380 00:26:49,275 --> 00:26:52,236 Zuk dena ikusi duzu, Annie. 381 00:26:53,446 --> 00:26:54,572 Eta Gordon… 382 00:26:55,740 --> 00:26:59,827 traumatizatuta zegoen bere alaba hil zelako, eta gero… 383 00:27:01,078 --> 00:27:03,164 hemen geratu zen, joan ezingo balu bezala, 384 00:27:03,247 --> 00:27:05,708 eta moral eta balore asko irakatsi zizkidan, 385 00:27:05,791 --> 00:27:09,879 baina ez dakit niretzat garrantzitsuak diren. 386 00:27:09,962 --> 00:27:12,673 Barru-barruan, ez dakit haiengan sinesten dudan. 387 00:27:14,925 --> 00:27:17,094 Eta leku hau saltzeak… 388 00:27:19,180 --> 00:27:21,140 bizitza… bizitza aldatuko lidake. 389 00:27:21,223 --> 00:27:22,641 Bale. 390 00:27:23,893 --> 00:27:25,061 Erabat ulertzen dut. 391 00:27:26,937 --> 00:27:27,813 Sentitzen dut. 392 00:27:29,231 --> 00:27:30,816 Baina… 393 00:27:33,611 --> 00:27:36,655 Ez dakit merezi duen zure etxea saltzeak 394 00:27:36,739 --> 00:27:39,992 -aukera asko dauzkazulako, Ramona. -Zuk dena izan duzu! 395 00:27:40,701 --> 00:27:41,952 Dena izan duzu! 396 00:27:42,995 --> 00:27:45,247 Kremak ikusten ditut, aizu. 397 00:27:46,332 --> 00:27:48,376 Ez duzu inoiz kezkarik izan. 398 00:27:50,544 --> 00:27:53,130 Ez da txarra bizitza handiagoa nahi izatea neuretzat. 399 00:27:53,214 --> 00:27:54,340 Ez da batere txarra. 400 00:27:54,423 --> 00:27:56,467 Bizitza handiagoa zailagoa izan daiteke. 401 00:27:56,550 --> 00:27:58,010 Baita bizitza txikia ere! 402 00:28:00,262 --> 00:28:02,056 New Yorken pentsatzen ari bazara, 403 00:28:02,139 --> 00:28:04,642 ez zaizu gustatuko. 404 00:28:04,725 --> 00:28:06,602 Niretzat ere zaila da. 405 00:28:06,685 --> 00:28:08,479 Horregatik baliteke hemen geratu nahi izatea. 406 00:28:10,064 --> 00:28:12,191 Amaren etxea zen, eta berak… 407 00:28:12,274 --> 00:28:14,318 Ama hilda dago. Hilda dago. 408 00:28:16,529 --> 00:28:19,240 Ezin diogu galdetu zer nahi zuen. Ez dakit, ezta zuk ere. 409 00:28:21,158 --> 00:28:23,285 Annie, hemen hazi zen eta gero joan zen. 410 00:28:27,164 --> 00:28:28,499 Eta gero bueltatu zen. 411 00:28:33,504 --> 00:28:35,131 Badakizu zer? Agian… 412 00:28:35,798 --> 00:28:38,175 Eta bihar arte hausnartzen badugu? 413 00:28:38,259 --> 00:28:40,386 -Ez, sentitzen dut. -Eta gero… 414 00:28:42,513 --> 00:28:44,473 Ez dut iritziz aldatuko biharko. 415 00:28:46,058 --> 00:28:48,602 Ezin duzu egun batean hain erabaki handia hartu. 416 00:28:48,686 --> 00:28:50,312 Pentsa ezazu. 417 00:28:52,481 --> 00:28:54,316 Baina zeuk nahi duzuna axola zaizu. 418 00:28:55,568 --> 00:28:58,779 Ez duzu sal dezadan nahi, baina ez nauzu New Yorken nahi. 419 00:29:00,573 --> 00:29:01,907 Agindu zenidan. 420 00:29:12,251 --> 00:29:13,085 Bale. 421 00:29:14,044 --> 00:29:14,920 Bale? 422 00:29:15,463 --> 00:29:16,422 Agindu nizun. 423 00:29:18,048 --> 00:29:20,676 Esan nizun nahi duzuna egingo nuela eta egingo dut. 424 00:29:25,931 --> 00:29:26,807 Bale. 425 00:29:30,769 --> 00:29:31,604 Eskerrik asko. 426 00:30:23,531 --> 00:30:24,615 Ramona? 427 00:30:24,698 --> 00:30:25,533 Bai? 428 00:30:26,534 --> 00:30:28,160 Lotan zaude? 429 00:30:29,870 --> 00:30:30,704 Bai. 430 00:30:41,507 --> 00:30:42,925 Gogoratu nahiko nuke. 431 00:30:45,094 --> 00:30:46,512 Ez duzu ezer gogoratzen? 432 00:30:48,639 --> 00:30:51,517 Tira, gauza bat, baina… 433 00:30:51,600 --> 00:30:54,395 Ez dakit benetako oroipena den 434 00:30:54,478 --> 00:30:56,814 edo norbaitek kontatu didan istorioa, 435 00:30:56,897 --> 00:30:59,650 beraz, ziurrenik ez da egia. 436 00:31:02,278 --> 00:31:04,613 Ohean etzanda, bizkarrean hazka egiten dit, 437 00:31:04,697 --> 00:31:06,365 hazka-hazka. 438 00:31:07,741 --> 00:31:09,702 Eta arnas egiten ari da, eta… 439 00:31:10,828 --> 00:31:15,207 Oso epel, seguru eta helduta sentitzen naiz. 440 00:31:41,692 --> 00:31:42,735 Tori. 441 00:32:06,091 --> 00:32:07,801 PEREZ SAGUTXO MAITEA 442 00:32:19,938 --> 00:32:20,773 Mila esker. 443 00:32:28,238 --> 00:32:30,658 ZORIONAK, ANNIE 444 00:32:34,495 --> 00:32:35,454 Ama? 445 00:32:39,291 --> 00:32:40,125 Lasai. 446 00:32:44,129 --> 00:32:45,547 …ibaian behera. 447 00:32:46,674 --> 00:32:47,508 Ondo legoke. 448 00:32:47,591 --> 00:32:49,843 Eta gero joan gaitezke… 449 00:32:54,932 --> 00:32:55,766 Bai! 450 00:33:15,327 --> 00:33:16,161 Kaixo. 451 00:33:22,584 --> 00:33:24,753 Laztana, zatoz hona. Tira. 452 00:33:44,940 --> 00:33:45,858 Sentitzen dut. 453 00:33:52,990 --> 00:33:53,824 Lasai. 454 00:34:47,543 --> 00:34:48,378 Ramona? 455 00:34:49,670 --> 00:34:50,797 Ezin dut. Sentitzen dut. 456 00:34:54,134 --> 00:34:55,135 Zer ezin duzu? 457 00:34:55,219 --> 00:34:56,428 Urtebete itxaron dezakegu? 458 00:34:57,721 --> 00:35:00,140 Mesedez? Uste dut ama ezagutzen hasi berri naizela. 459 00:35:00,224 --> 00:35:03,310 Eta ez nekien zenbat behar nuen leku hau, baina behar dut, benetan. 460 00:35:05,479 --> 00:35:06,855 Ezin dut sinetsi. 461 00:35:06,939 --> 00:35:08,398 Urte bat baino ez. 462 00:35:08,482 --> 00:35:11,068 Hilko naiz hemen beste urte bat ematen badut. 463 00:35:11,151 --> 00:35:14,154 Badakit oso minduta zaudela, eta sentitzen dut. 464 00:35:15,697 --> 00:35:18,534 Baina 16 urte dauzkazu, eta saltzen baduzu, 465 00:35:18,617 --> 00:35:20,911 zure bizitzako akats handiena egingo duzu. 466 00:35:20,994 --> 00:35:24,331 Benetan, ondo pentsatu dezazun nahi dut. 467 00:35:25,123 --> 00:35:27,709 Oso ondo pentsatu dut. 468 00:35:27,793 --> 00:35:28,710 Baita nik ere. 469 00:35:30,003 --> 00:35:35,801 Benetan uste dut amak hemen elkarrekin egon gintezen nahi zuela. 470 00:35:35,884 --> 00:35:38,262 Benetan uste duzu hori? 471 00:35:38,345 --> 00:35:41,139 Pentsatu duzu zer uste dudan nik? 472 00:35:41,223 --> 00:35:45,102 Nik jakin berri dut nire bizitza 473 00:35:46,478 --> 00:35:49,606 izugarria dela eta zerbait berria ikusi nahi dut. 474 00:35:51,608 --> 00:35:54,528 Eta hemen harrapatuta nago, ez duzulako saldu nahi? 475 00:35:56,446 --> 00:35:58,198 Ezin dut. Sentitzen dut. 476 00:36:00,909 --> 00:36:02,703 Noski. Bale. 477 00:36:09,376 --> 00:36:10,919 Ramona, gaur joango naiz. 478 00:36:23,891 --> 00:36:24,725 Kaixo? 479 00:36:25,392 --> 00:36:26,852 Kaixo, Connor Jacobson? 480 00:36:28,020 --> 00:36:29,229 Bai. 481 00:36:29,313 --> 00:36:32,608 Kaixo, Dawn Fisher naiz, Open Hears adopzio agentziakoa. 482 00:36:33,191 --> 00:36:36,862 Zure ama biologikoak zure eskaerari erantzun dio. 483 00:36:36,945 --> 00:36:40,073 Zurekin kontaktatu nahiko luke. 484 00:36:48,123 --> 00:36:49,041 Kaixo, Maple. 485 00:36:49,875 --> 00:36:50,709 Kaixo. 486 00:36:53,211 --> 00:36:55,881 Hemen al dago? Berarekin hitz egin nahi dut. 487 00:36:57,799 --> 00:36:58,800 Ez. 488 00:37:00,135 --> 00:37:01,428 Noiz bueltatuko da? 489 00:37:04,097 --> 00:37:05,182 Bueno… 490 00:37:07,643 --> 00:37:10,354 Ikusten baduzu, esaiozu hemen harrapatuta nagoela betiko, 491 00:37:10,854 --> 00:37:12,105 hitz egin nahi badu. 492 00:37:16,026 --> 00:37:16,860 Eskerrik asko. 493 00:37:19,613 --> 00:37:20,530 Sentitzen dut. 494 00:37:22,491 --> 00:37:23,533 Sentitzen dut. 495 00:37:26,411 --> 00:37:27,287 Bale. 496 00:37:29,247 --> 00:37:30,248 Baita nik ere. 497 00:37:48,600 --> 00:37:50,936 Izugarria da haur bati gezurra esateko eskatzea. 498 00:37:51,019 --> 00:37:51,853 Bai, badakit. 499 00:37:53,021 --> 00:37:54,481 Sentitzen dut. Eta milesker. 500 00:37:58,652 --> 00:38:00,195 Zergatik ez duzu hitz egin nahi? 501 00:38:02,239 --> 00:38:05,075 Hemen nagoela jakingo balu, ez lukeelako egin behar duena egingo. 502 00:38:06,493 --> 00:38:08,912 Eta zer egin behar du? 503 00:38:12,165 --> 00:38:13,750 Berarentzat hobe dena. 504 00:38:18,171 --> 00:38:19,047 Ondo zaude? 505 00:38:19,131 --> 00:38:20,090 Bai. 506 00:38:21,842 --> 00:38:22,676 Bai. 507 00:38:23,552 --> 00:38:25,804 -Ziur? -Bai, ondo nago. 508 00:38:38,734 --> 00:38:39,568 Kaixo. 509 00:38:39,651 --> 00:38:40,652 Kaixo. 510 00:38:41,778 --> 00:38:44,990 Uste dut Ellis kanpoan dagoela, hegazkina prestatzen. 511 00:38:47,409 --> 00:38:49,786 -Eskerrik asko. -Laster itzuliko da. 512 00:39:04,092 --> 00:39:06,011 Atzo amarekin egin nuen amets. 513 00:39:11,433 --> 00:39:12,267 Bai? 514 00:39:13,935 --> 00:39:15,812 Egindakoaz damutzen zela uste duzu? 515 00:39:17,981 --> 00:39:22,319 Uste dut gauzak modu desberdinean egingo zituzkeela, baina ez. 516 00:39:27,365 --> 00:39:28,575 Bera… 517 00:39:30,077 --> 00:39:31,620 Zoriontsu zen azkenean. 518 00:39:32,746 --> 00:39:36,083 Izan ere, esan zidan lehenago egin ez izanaz damutzen zela. 519 00:39:42,297 --> 00:39:45,675 Zer gertatu zen aitak gu eraman ostean eta ama hil aurretik? 520 00:39:47,344 --> 00:39:50,430 -Inoiz itzuliko zen? -Bai horixe. 521 00:39:52,099 --> 00:39:55,602 New Yorkerako txartela zeukan zuek joan eta bi egunera. 522 00:39:56,394 --> 00:39:57,938 Ahalik eta lasterren joateko. 523 00:39:58,021 --> 00:39:59,356 -Benetan? -Bai. 524 00:40:00,232 --> 00:40:02,067 Aitak gu eramaten tematu izanak 525 00:40:02,150 --> 00:40:04,277 goiz erditzea eragin zion ala… 526 00:40:04,361 --> 00:40:05,195 Ez. 527 00:40:05,779 --> 00:40:08,031 -Nola ez zen… -Ez. 528 00:40:10,325 --> 00:40:11,827 Medikuak ezetz esan zuen. 529 00:40:12,828 --> 00:40:13,662 Aditu? 530 00:40:15,831 --> 00:40:17,165 Bihotzeko gaixotasuna zuen. 531 00:40:19,709 --> 00:40:20,961 Inork ez zekien. 532 00:40:23,421 --> 00:40:26,633 Eta zer gertatu zen zehazki gau horretan? 533 00:40:27,884 --> 00:40:28,969 Annie… 534 00:40:30,595 --> 00:40:31,429 Barkatu. Nik… 535 00:40:32,639 --> 00:40:33,473 Ondo da. 536 00:40:35,934 --> 00:40:37,269 Berak… 537 00:40:38,520 --> 00:40:39,479 Mina zuen. 538 00:40:41,314 --> 00:40:46,945 Ez zekien uzkurdurak ziren ala ez, beraz… 539 00:40:48,071 --> 00:40:49,531 Ospitalera eraman nuen. 540 00:40:51,449 --> 00:40:52,951 Gogoratzen dut pentsatu nuela… 541 00:40:54,911 --> 00:40:58,039 ontziak ezin zuela astiroago joan, 542 00:40:58,123 --> 00:41:00,458 baina ziztu bizian gindoazen. 543 00:41:01,710 --> 00:41:03,086 Arineketan. 544 00:41:03,170 --> 00:41:06,214 Azeleragailua sakatu nuen, 545 00:41:08,633 --> 00:41:09,759 eta heldu ginen. 546 00:41:09,843 --> 00:41:14,347 Mediku eta erizain mordoa gogoratzen ditut. 547 00:41:14,973 --> 00:41:15,932 Jende pila bat. 548 00:41:16,016 --> 00:41:18,476 Eta gelatik bota ninduten. 549 00:41:18,560 --> 00:41:20,687 Beraz, korridorean nengoen, 550 00:41:21,813 --> 00:41:23,190 eta zarata bat entzun nuen. 551 00:41:23,815 --> 00:41:25,442 Aurrera begiratu nuen, 552 00:41:26,818 --> 00:41:29,946 eta zaharragoa zen mediku bat ikusi nuen, 553 00:41:30,739 --> 00:41:32,991 ziztu bizian zihoan, 554 00:41:33,617 --> 00:41:37,621 orga batekin talka egin zuen eta gauza pila erori ziren. 555 00:41:38,205 --> 00:41:40,832 Nire aurretik igaro eta korrika sartu zen gelara, 556 00:41:42,042 --> 00:41:44,669 eta gogoan dut orduan ohartu nintzela 557 00:41:44,753 --> 00:41:47,130 larria zela, ulertzen? 558 00:41:49,841 --> 00:41:52,219 Eta ebakuntza-gelara eraman zuten. 559 00:41:52,302 --> 00:41:56,139 Ebakuntza-gelara? Ez nekien ebakuntzarik egin ziotenik. 560 00:41:56,223 --> 00:41:58,558 Larrialdizko zesarea egin zioten. 561 00:41:58,642 --> 00:42:00,352 Ez nekien zesarea egin ziotenik. 562 00:42:05,732 --> 00:42:07,067 Beldur zen? 563 00:42:10,946 --> 00:42:12,364 Entzun, zure ama 564 00:42:13,823 --> 00:42:17,285 inoiz ezagutu dudan 565 00:42:18,328 --> 00:42:20,038 pertsonarik ausartena zen. 566 00:42:20,872 --> 00:42:24,209 Eta gelatik atera zutenean, elkarri begiratu genion, 567 00:42:25,919 --> 00:42:27,921 eta gogoratzen dut irri egin zidala, 568 00:42:28,964 --> 00:42:31,383 lasaitu nahiko banindu bezala. 569 00:42:41,017 --> 00:42:42,018 Eta zer gertatu zen? 570 00:42:42,102 --> 00:42:44,104 Ez nuela berriz ikusi. 571 00:42:44,980 --> 00:42:46,398 Ez zen ebakuntzatik atera. 572 00:42:50,235 --> 00:42:52,070 Beraz, ez zuen Ramona ezagutu? 573 00:42:53,655 --> 00:42:55,282 Edo heldu, edo antzeko ezer? 574 00:42:59,661 --> 00:43:00,495 Ez. 575 00:43:04,499 --> 00:43:05,333 Ez. 576 00:43:58,970 --> 00:43:59,888 Kaixo. 577 00:44:01,514 --> 00:44:03,099 Hau poza zu hemen egotea. 578 00:44:03,725 --> 00:44:07,228 Joan aurretik ikusi nahi zintudan. 579 00:44:07,812 --> 00:44:08,646 Bale. 580 00:44:10,231 --> 00:44:13,485 Ez dakit zer asmo daukazun edo… 581 00:44:14,486 --> 00:44:16,029 munduren batean agian… 582 00:44:17,572 --> 00:44:20,950 denbora elkarrekin eman genezakeen, baina… 583 00:44:50,939 --> 00:44:52,107 Ramona? 584 00:44:53,024 --> 00:44:55,068 Bizitza osoan izan zara ama hila zuen neska. 585 00:44:56,903 --> 00:44:57,779 Bale. 586 00:44:57,862 --> 00:44:59,656 Eta leku hau eta bera izan dituzu, 587 00:45:00,407 --> 00:45:03,451 bere oroitzapen guztiak, eta Gordon, eta… 588 00:45:03,535 --> 00:45:05,703 Bere ohean egiten zenuen lo udan. 589 00:45:07,831 --> 00:45:09,207 Hori egundokoa da. 590 00:45:10,291 --> 00:45:11,292 Hori nahi dut. 591 00:45:12,085 --> 00:45:13,962 Ama hila duen neska izan behar dut. 592 00:45:15,171 --> 00:45:17,465 Eta zuk ez duzu inoiz aita bizia izan. 593 00:45:18,091 --> 00:45:19,217 Eta nik bai. 594 00:45:21,010 --> 00:45:22,429 Hamazortzi urtez izan dut. 595 00:45:28,017 --> 00:45:29,936 Eta oso aita ona da, benetan. 596 00:45:31,604 --> 00:45:33,064 Hori izan dezazun nahi dut. 597 00:45:33,148 --> 00:45:35,483 Benetan, hori izan dezazun nahi dut. 598 00:45:49,956 --> 00:45:51,666 Zain zaitzaten merezi duzu. 599 00:45:52,542 --> 00:45:54,169 Bai, badakit merezi dudala. 600 00:45:56,713 --> 00:45:58,715 Ez dakit… hori nahi ote dudan. 601 00:46:01,676 --> 00:46:02,552 Ba nik uste dut… 602 00:46:04,220 --> 00:46:05,305 behar duzula. 603 00:46:07,891 --> 00:46:09,142 Nola dakizu zer behar dudan? 604 00:46:15,190 --> 00:46:16,399 Zure ahizpa naizelako. 605 00:46:26,784 --> 00:46:27,869 Eta zer egingo dugu? 606 00:49:06,110 --> 00:49:08,112 Azpitituluak: Naiara Bitorika 607 00:49:08,196 --> 00:49:10,198 Ikuskatzailea: Leire Chertudi Ozamiz