1 00:00:09,968 --> 00:00:12,053 Isilik egoteko eskubidea daukazu. 2 00:00:12,554 --> 00:00:15,682 Esaten duzun guztia zure aurka erabiliko da. 3 00:00:16,474 --> 00:00:19,519 Galdeketan abokatua izateko eskubidea daukazu. 4 00:00:19,602 --> 00:00:21,730 Ezin baduzu abokatua ordaindu, 5 00:00:21,813 --> 00:00:25,275 ofiziozkoa esleituko zaizu galdeketa aurretik. 6 00:00:27,694 --> 00:00:28,945 Egin erraza. 7 00:00:29,529 --> 00:00:33,491 Esaguzu non dagoen Noah Stiles eta emaguzu zure senarra. 8 00:00:33,575 --> 00:00:36,578 Mutikoa salbu eta Coltrane zaintzapean dagoenean, 9 00:00:36,661 --> 00:00:39,414 fiskalak aske egoteko tratua eskainiko dizu. 10 00:00:41,958 --> 00:00:43,251 Deia egin nahi dut. 11 00:00:46,171 --> 00:00:47,172 Orain. 12 00:00:48,548 --> 00:00:52,302 - Ez du hitz egingo. - Argi dago zerbait dakiela. 13 00:00:52,385 --> 00:00:56,431 Ez, dena daki, gure semea non eta nola aurkitzea barne. 14 00:00:56,514 --> 00:00:58,600 Ziur ez dela inor sartu bahitzeko? 15 00:00:58,683 --> 00:01:01,561 Ez dago liskar-aztarnarik ez kalterik logelan. 16 00:01:01,644 --> 00:01:03,563 Noah bere kabuz joan da. 17 00:01:03,646 --> 00:01:05,774 Horregatik utzi du mugikorra. 18 00:01:06,608 --> 00:01:08,902 Mendekua nahi du. Coltranen bila doa. 19 00:01:08,985 --> 00:01:11,362 - Nola dakizu? - Horixe egingo nukeelako. 20 00:01:11,905 --> 00:01:15,700 - Espero dezagun ez duela aurkitu. - Edo Coltranek bera. 21 00:01:15,784 --> 00:01:19,579 Wilderri dagokionez, Malikek atxiloketa-agindua zabaldu berri du. 22 00:01:19,662 --> 00:01:22,707 - Amos hiltzeagatik. - Nola demontre lortu duzue? 23 00:01:22,791 --> 00:01:26,628 Striptease klubeko bideoak aztertu ditugu. 24 00:01:26,711 --> 00:01:30,131 Harper han zegoen, Coltranei zure arma ematen. 25 00:01:31,049 --> 00:01:31,883 Nic Harper? 26 00:01:31,966 --> 00:01:34,803 Berarekin ibili da hasiera-hasieratik. 27 00:01:34,886 --> 00:01:37,722 Orduan Noahren bila ere ibil liteke. 28 00:01:37,806 --> 00:01:40,517 Noah polizia-etxera eraman zuen. 29 00:01:40,600 --> 00:01:43,019 Berarekin nonbaitera joateko fida liteke. 30 00:01:43,103 --> 00:01:45,480 Ebonyk lehenbailehen hitz egin behar du. 31 00:01:45,563 --> 00:01:48,108 Zertarako erabili du deia? Nori deitu dio? 32 00:01:48,191 --> 00:01:49,943 Coltrane aurkitzeko modua izan liteke. 33 00:01:50,026 --> 00:01:55,031 Spa bati deitu dio masaje madarikatu bat bertan behera uzteko. 34 00:01:55,115 --> 00:01:58,493 Ebony Wilder da. Utzi mezua doinuaren ondoren. 35 00:01:58,576 --> 00:02:01,079 Ebony, ordu erdi daramat deika. Non zaude? 36 00:02:01,162 --> 00:02:05,208 EDEN'S BLISS SPA DEIKA 37 00:02:06,709 --> 00:02:07,919 Coltrane Wilder. 38 00:02:08,002 --> 00:02:10,296 Egun on, jauna. Eden's Bliss Spa. 39 00:02:10,380 --> 00:02:15,051 Zure emazteak gaurko masajea bertan behera utzi duela abisatzeko deitzen dizugu. 40 00:02:18,054 --> 00:02:19,264 Ados. 41 00:02:20,765 --> 00:02:22,308 Esan du zergatik? 42 00:02:22,392 --> 00:02:24,894 Hirigunean elkartu da zuen lagunekin. 43 00:02:24,978 --> 00:02:28,314 - Nortzuk diren jakingo zenuela esan du. - Bai, badakit. 44 00:02:29,858 --> 00:02:33,736 Ba al dakizu zenbat luzatuko den, masajea berriz erreserbatzeko? 45 00:02:33,820 --> 00:02:36,781 Egia esan, jauna, zeure erreserba egiteko esan du. 46 00:02:36,865 --> 00:02:41,411 Agian iaz joan zineten Montenegroko hondartza-spa hartan. 47 00:02:42,871 --> 00:02:44,873 Zuzendariarekin hitz egin dezaket? 48 00:02:44,956 --> 00:02:48,251 - Zuzendariak ezin du orain hitz egin. - Noiz? 49 00:02:48,334 --> 00:02:49,544 Inoiz ez. 50 00:03:00,180 --> 00:03:02,557 - Kaixo. - Poliziak Ebony atxilotu du. 51 00:03:02,640 --> 00:03:04,017 Zaintzapean dago. 52 00:03:04,100 --> 00:03:07,729 Joan behar duzu eta ahal duzun guztia egin laguntzeko. 53 00:03:07,812 --> 00:03:09,981 Zu atxilotzeko agindua dago. 54 00:03:10,064 --> 00:03:13,276 Bost axola, Sam. Entzun, Ebony axola zait. 55 00:03:13,359 --> 00:03:15,236 - Ihes egin dezadan nahi du. - Bat nator. 56 00:03:15,320 --> 00:03:17,989 Los Angelesen bazaude, ez zenuke egon behar. 57 00:03:18,072 --> 00:03:19,824 Ez naiz bera gabe joango. 58 00:03:19,908 --> 00:03:22,702 Zoaz, Sam. Ez… Zoaz berehala. 59 00:03:22,785 --> 00:03:25,038 Bale, banoa, baina adi. 60 00:03:25,121 --> 00:03:27,457 Ebonyren aukera bakarra zu entregatzea izan liteke. 61 00:03:27,540 --> 00:03:29,626 Horregatik joan zaitezen nahi du. 62 00:03:31,336 --> 00:03:32,545 Haurdun dago, Sam. 63 00:03:32,629 --> 00:03:35,089 Benetan? Uste nuen iruzurraren parte zela. 64 00:03:35,173 --> 00:03:38,927 Ez ditut biak galduko. Ez dut familia galduko. 65 00:03:39,010 --> 00:03:42,555 Bale, baina harrapatzen bazaituzte, galduko dituzu edo haiek zu. 66 00:03:43,139 --> 00:03:46,142 Nola eskuratu dute agindua? Zer daukate zure aurka? 67 00:05:03,344 --> 00:05:04,429 Ze ostia zabiltza? 68 00:05:04,512 --> 00:05:07,807 Arraioa, Ikasnahi! Haginak berdindu zaizkizu, e? 69 00:05:10,643 --> 00:05:13,396 Arraioa, ia-ia akabatu zaitut. 70 00:05:13,479 --> 00:05:14,605 Zer zabiltza? 71 00:05:14,689 --> 00:05:17,734 Zure aitonarentzako bijilia egingo dute. 72 00:05:17,817 --> 00:05:19,819 Agureak merezi zuen. 73 00:05:20,445 --> 00:05:23,114 Ondratzeko gauza batzuen bila etorri naiz. 74 00:05:23,906 --> 00:05:26,200 Entzun, nire dolumin bizienak. 75 00:05:26,993 --> 00:05:27,952 Zer zabiltza zu? 76 00:05:29,746 --> 00:05:31,122 Honen bila etorri naiz. 77 00:05:32,040 --> 00:05:33,958 Amesgaizto hil zuenarentzat. 78 00:05:35,209 --> 00:05:37,128 Non dago zure senarra? 79 00:05:38,171 --> 00:05:40,173 Jakingo banu ere, ez nizuke esango. 80 00:05:40,256 --> 00:05:42,300 Ez duzu ezkonlagun-pribilegioa ezagutzen? 81 00:05:42,383 --> 00:05:44,969 Hori bakarrik da Coltranek nora joan den esan balizu, 82 00:05:45,053 --> 00:05:48,222 ez zeure kabuz jakingo bazenu, eta ziur badkaizula. 83 00:05:49,182 --> 00:05:52,852 Baina baieztatu duzu badakizula Noah arriskuan dagoela, 84 00:05:52,935 --> 00:05:54,437 eta ez bada zure senarra… 85 00:05:54,520 --> 00:05:55,730 Ez. 86 00:05:56,898 --> 00:06:00,109 Harper inspektorea da? Berari deitu nahi zenion? 87 00:06:03,404 --> 00:06:05,281 Jakingo dugu, Ebony. 88 00:06:05,365 --> 00:06:08,910 Honekin guztiarekin lotuko zaitugu. 89 00:06:08,993 --> 00:06:12,080 Eta Noah Stiles hiltzen bada, biziarteko espetxe-zigorra jasoko duzu. 90 00:06:14,791 --> 00:06:16,918 Eta zure haurtxoa zu gabe haziko da. 91 00:06:18,252 --> 00:06:20,797 Beste norbaitek heziko du. 92 00:06:22,882 --> 00:06:26,302 Barruan daramazun haurtxoak ez zaitu ezagutuko. 93 00:06:27,470 --> 00:06:28,554 Non eta… 94 00:06:29,263 --> 00:06:30,973 dakizuna esaten ez badidazun. 95 00:06:33,226 --> 00:06:35,603 Bale. 96 00:06:35,686 --> 00:06:38,439 Urrundu nire bezeroarengandik. 97 00:06:38,523 --> 00:06:39,649 Airea behar du. 98 00:06:39,732 --> 00:06:42,110 Noah Stiles nola aurkitu esan behar dit. 99 00:07:15,643 --> 00:07:19,647 HARPER HORRETAN NABIL. 100 00:07:22,108 --> 00:07:24,235 CHARLIE BIZKORRAGO. 101 00:07:32,326 --> 00:07:33,828 Ezin dut geldirik egon. 102 00:07:33,911 --> 00:07:36,497 Ez dakizu nori deituko zion Ebonyk? 103 00:07:36,581 --> 00:07:40,001 Ez dit esan. Zuek ez dakizue? Polizia zarete. 104 00:07:40,084 --> 00:07:42,795 Ez zuen deirik jaso ez mugikorrean ez telefono finkoan 105 00:07:42,879 --> 00:07:46,048 aztarnaren bat izateko, baina agian satelitezkoa dauka. 106 00:07:46,132 --> 00:07:49,510 Etxean nonbait. Ziur poliziak aurkituko duela. 107 00:07:49,594 --> 00:07:52,638 Noah bilatzen ari dira. Bueltatu litezke. Agian… 108 00:07:52,722 --> 00:07:55,308 Ez, Noah bilatzen jarraitu behar dute. 109 00:07:55,391 --> 00:07:58,603 Batez ere zuzen bazaude eta Coltranen bila joan bada. 110 00:07:58,686 --> 00:07:59,687 Bale. 111 00:08:03,524 --> 00:08:04,358 Jimmy. 112 00:08:04,442 --> 00:08:06,986 Ezin dut zurekin hitz egin, atzituta zaude. 113 00:08:07,069 --> 00:08:08,696 Noiz arte, arraioa? 114 00:08:08,779 --> 00:08:12,492 Davek esan digu Harper eta Coltranen inguruko frogak dauzkazuela. 115 00:08:12,575 --> 00:08:14,327 Badakit, baina eskuak lotuta dauzkat. 116 00:08:14,410 --> 00:08:17,413 Zure aitaren heriotza ez da egoera honetan egoteko arrazoi bakarra. 117 00:08:17,497 --> 00:08:20,708 Oztopatze kargua dago, Barne Arazoetako ikerketa, 118 00:08:20,791 --> 00:08:22,960 ezin dut hori desagerrarazi. 119 00:08:23,044 --> 00:08:26,088 Atera eta nire semea aurkitu behar dut. 120 00:08:26,172 --> 00:08:30,635 Ezin dut atseden hartu Coltrane Wilder bizirik eta aske dagoen bitartean. 121 00:08:34,555 --> 00:08:36,349 Erantzun arretaz, Ebony. 122 00:08:36,432 --> 00:08:39,101 Nori deituko zenion Noah Stiles salbatzeko? 123 00:08:40,520 --> 00:08:42,271 Ez dakit nor zen. 124 00:08:42,980 --> 00:08:44,065 Baina ez Coltrane. 125 00:08:44,148 --> 00:08:46,400 Ez lioke haur bati min egingo. 126 00:08:46,484 --> 00:08:49,529 Dei diezaiokezu Noah hiltzea saihesteko? 127 00:08:49,612 --> 00:08:53,533 Ez maite dudan norbait sartu gabe. Asko maite dudana. 128 00:08:53,616 --> 00:08:56,536 Ez zara hemendik joango zerbait eman gabe. 129 00:08:56,619 --> 00:08:59,038 Eman Coltrane edo pertsona hau. 130 00:08:59,121 --> 00:09:02,959 Irakatsi didatenaren eta sinesten dudanaren aurka joango nuke. 131 00:09:03,042 --> 00:09:04,043 Naizenaren aurka. 132 00:09:04,126 --> 00:09:05,920 Isilik gera zaitezke, 133 00:09:06,003 --> 00:09:08,214 baina mutila hil eta Coltrane harrapatzen badute, 134 00:09:08,297 --> 00:09:10,550 biziarteko espetxealdia jasoko duzue. 135 00:09:10,633 --> 00:09:12,134 Coltrane harrapatzen ez badute, 136 00:09:12,218 --> 00:09:15,096 zuri erru guztia botatzeko modua bururatuko zaie. 137 00:09:16,597 --> 00:09:17,723 Emaiezu zerbait. 138 00:09:17,807 --> 00:09:19,308 Ez daukazu aukerarik. 139 00:09:23,813 --> 00:09:25,356 Esadazu zerbait daukazula. 140 00:09:25,439 --> 00:09:28,651 Ez du hitz egin, oraindik ez, baina Cruzek aterako dio. 141 00:09:28,734 --> 00:09:30,319 Mutikoa nola aurkitu esango digu. 142 00:09:30,403 --> 00:09:32,446 - Bost axola Noah Stiles. - Fred. 143 00:09:32,530 --> 00:09:36,242 Bost axola niri, eta bost axola alkateari, zure nagusiari. 144 00:09:36,325 --> 00:09:37,952 Isaiah Stiles erotuta dago, 145 00:09:38,035 --> 00:09:41,372 baina zuzen zegoen, Coltrane Wilder honetan sartuta zegoen. 146 00:09:41,455 --> 00:09:45,751 Wilder Century Cityko laugarrena bazen, polizia-hiltzailea da. 147 00:09:45,835 --> 00:09:48,629 Horixe da mailaz igoaraziko gaituen goiburua. 148 00:09:48,713 --> 00:09:51,882 - Ez dut mailaz igo nahi. - Jakina baietz. 149 00:09:51,966 --> 00:09:54,385 Ebony Wilderrek senarra salatzea lortzen badugu, 150 00:09:54,468 --> 00:09:57,305 Coltrane harrapatu orduko, dudarik gabe izango dugu. 151 00:09:57,388 --> 00:10:00,975 Harrapatzen dugunean. Horretarako askatu behar dugu amu gisa erabiltzeko. 152 00:10:01,058 --> 00:10:03,019 Bere bila doanean, biak atxilotuko ditugu. 153 00:10:03,102 --> 00:10:06,022 Eta bitartean, Noah Stiles hilko dute. 154 00:10:06,105 --> 00:10:11,402 - Nola aurkitu esan behar digu. - Pikutara Noah Stiles eta bere aita eroa! 155 00:10:11,485 --> 00:10:13,654 Lehentasuna Coltrane Wilder da. 156 00:10:13,738 --> 00:10:16,157 Hori ikaragarria da, zuzendari. 157 00:10:16,240 --> 00:10:18,951 - Jimmy. - Emadazu ordu bat. 158 00:10:19,035 --> 00:10:20,828 Utzi konbentzitzen. 159 00:10:22,121 --> 00:10:23,789 Ordu bat. 160 00:10:24,373 --> 00:10:25,374 Ados. 161 00:10:26,167 --> 00:10:30,463 Baina zuek erantzungo duzue hanka sartzen baduzue. 162 00:10:32,923 --> 00:10:34,425 Hitz egin dezala. 163 00:10:39,972 --> 00:10:42,767 Badakit ez duzula gogoko, baina errealista naiz. 164 00:10:42,850 --> 00:10:46,479 Ez badugu mutikoa aurkitzen, Ebony beharko dugu Coltrane aurkitzeko. 165 00:10:46,562 --> 00:10:49,523 Ni ere errealista naiz, Jacobson jauna. 166 00:10:50,107 --> 00:10:53,194 Noah aurkitzea emaitza onena iruditzen zait. 167 00:10:53,819 --> 00:10:56,656 Gerta liteke Coltrane Wilder ez aurkitzea. 168 00:10:57,907 --> 00:10:59,825 Dagoeneko edonon egon liteke. 169 00:12:30,958 --> 00:12:31,792 Kaixo. 170 00:12:31,876 --> 00:12:33,294 Ondo dago? 171 00:12:33,377 --> 00:12:36,922 - Ez dut uste 18 zuloak egin ditzakedanik. - Ez, izorratuta dago. 172 00:12:37,006 --> 00:12:38,007 Ezin izango dut. 173 00:12:38,090 --> 00:12:40,760 Neure burua entregatu beharko nuke? Aske utziko lukete? 174 00:12:40,843 --> 00:12:43,471 - Ezin dut irabazi. - Alferrik litzateke. 175 00:12:43,554 --> 00:12:47,266 - Tee gorriekin bakarrik ere… - Bere atzetik joango dira. 176 00:12:47,349 --> 00:12:49,477 Apustu inozoa litzateke. 177 00:12:49,560 --> 00:12:54,064 - Hobe Montreuxen jokatzea, Suitzan. - Ihes egin beharko zenuke. 178 00:12:54,148 --> 00:12:56,066 Ez naiz joango bera gabe. 179 00:12:56,650 --> 00:12:58,527 Agian ez duzu aukerarik izango. 180 00:12:58,611 --> 00:13:00,738 - Txapelketa amaitzen bada… - Hiltzen bada… 181 00:13:00,821 --> 00:13:03,491 - …inor ez da inora joango. - …gureak egin du. 182 00:13:03,574 --> 00:13:06,035 Zure golf partidatxoaz hitz egiten amaitu baduzu, 183 00:13:06,118 --> 00:13:07,953 zure bezeroaz hitz egin behar dugu. 184 00:13:08,037 --> 00:13:10,414 - Askatuko duzue? - Ez. 185 00:13:11,916 --> 00:13:12,833 Joan behar dut. 186 00:13:12,917 --> 00:13:14,460 Zuk ere joan behar duzu. 187 00:13:14,543 --> 00:13:16,921 - Trafikoa izugarria da. - Joan berehala! 188 00:13:23,177 --> 00:13:25,429 JIMMY ORAINDIK EZ DUGU NOAH AURKITU 189 00:13:26,847 --> 00:13:28,182 Kaka. 190 00:14:07,263 --> 00:14:08,347 Arraioa. 191 00:14:24,154 --> 00:14:27,700 Nola demontre ezagutzen du Ebonyk Brenda Johnson? 192 00:14:28,909 --> 00:14:30,244 ZORIONAK, AHIZPATXO 193 00:14:30,327 --> 00:14:31,161 "Ahizpatxo"? 194 00:14:31,245 --> 00:14:32,246 MAITASUNEZ, CHARLIE 195 00:14:32,955 --> 00:14:34,790 Nor demontre da Charlie? 196 00:14:37,251 --> 00:14:38,252 Arraioa. 197 00:14:38,335 --> 00:14:41,755 Ezin dut imajinatu ze inozo sentituko zaren. 198 00:14:42,590 --> 00:14:45,759 Atzo bertan, eraikin honetan, 199 00:14:45,843 --> 00:14:48,554 babesgabe gintuzuen, esaten zu eta zure senarra 200 00:14:48,637 --> 00:14:53,684 polizia-jazarpenaren biktima zinetela, salaketarekin mehatxatuz. 201 00:14:56,103 --> 00:14:57,938 Aldatu da, bai, egoera. 202 00:14:58,022 --> 00:15:00,566 Ez duzu hain harro portatu behar, Malik. 203 00:15:00,649 --> 00:15:02,651 Daukazuen froga, Candacen zinta, 204 00:15:02,735 --> 00:15:05,279 atxilotzeko arrazoia, ez dute onartuko auzitegian. 205 00:15:05,362 --> 00:15:06,614 Agian ez. 206 00:15:09,700 --> 00:15:11,118 Baina hau bai. 207 00:15:12,411 --> 00:15:15,039 Pakete honetan Stiles tenientearen arma dago, 208 00:15:15,122 --> 00:15:18,375 James Sealey kapitainak konfiskatu ondoren. 209 00:15:19,209 --> 00:15:21,712 Amos Stiles hil zuen arma da. 210 00:15:22,296 --> 00:15:24,214 Eta bideo honek arma ipintzen du 211 00:15:24,298 --> 00:15:27,801 zure senarraren eskuetan hilketa egin aurretik. 212 00:15:27,885 --> 00:15:30,971 Paperezko poltsa bat da. Donuts bat eman ziezaiokeen. 213 00:15:31,055 --> 00:15:33,057 Hori ez da donuts bat, Sam. 214 00:15:34,975 --> 00:15:37,186 Donutsarena gogoko dut. 215 00:15:37,269 --> 00:15:39,813 Bide batez, Harper inspektorea desagertu da. 216 00:15:40,314 --> 00:15:42,149 Bai, ihes egin du. 217 00:15:42,232 --> 00:15:46,946 Ez dut uste ihes egin duela gozokiak eman dituen susmoaz, eta zuk? 218 00:15:47,029 --> 00:15:47,988 Ez. 219 00:15:48,072 --> 00:15:51,033 Wilder andrea, zure senarraren aurkako agindua dago 220 00:15:51,116 --> 00:15:53,535 Amos Stiles erailtzea leporatuta. 221 00:15:53,619 --> 00:15:56,705 Baina horrek lotzen du Andrei Malakianen hilketarekin 222 00:15:56,789 --> 00:16:00,626 eta zenbait agenterenarekin Century Cityko tiroketan. 223 00:16:00,709 --> 00:16:04,296 Eta Harper harrapatu orduko, Coltrane salduko du bere burua salbatzeko, 224 00:16:04,380 --> 00:16:07,758 tira, poliziek ez dutelako espetxera joan nahi, 225 00:16:07,841 --> 00:16:10,010 eta bideo hau froga bilakatuko da, 226 00:16:10,094 --> 00:16:14,473 eta bere adierazpenak injekzio hilgarria ekarriko dio. 227 00:16:14,556 --> 00:16:18,227 Ez duzue frogatuko Coltranek egin zuenik. Eta ez duzue harrapatuko. 228 00:16:18,310 --> 00:16:21,271 Beharbada, zu gabe. 229 00:16:21,355 --> 00:16:24,692 Egin dezakezun onena zure senarrari deitzea da, 230 00:16:24,775 --> 00:16:27,444 non dagoen jakin eta bere bila joateko. 231 00:16:27,528 --> 00:16:28,946 Horrela ez du min hartuko. 232 00:16:29,029 --> 00:16:32,741 Polizia-hiltzaileak ez daude salbu, katua solte daukagu. 233 00:16:32,825 --> 00:16:34,535 - Hori mehatxua da? - Egia da. 234 00:16:34,618 --> 00:16:36,245 Beste aukera bat dago. 235 00:16:36,328 --> 00:16:39,289 Esan Noah Stilesi buruz dakizun guztia. 236 00:16:39,373 --> 00:16:42,042 Salbatzen baduzu, joan zintezke. 237 00:16:42,543 --> 00:16:45,421 Utz gaitzazue bakarrik, mesedez. 238 00:16:45,504 --> 00:16:46,505 Noski. 239 00:16:47,923 --> 00:16:52,553 E, Sam, izan zaitez zuzena, ez gaude txantxetan ari. 240 00:16:53,137 --> 00:16:55,514 - Bera ere hil liteke. - Ateratzeko! 241 00:16:55,597 --> 00:16:56,807 Agur. 242 00:17:04,273 --> 00:17:08,902 Stilesena utzi eta gu lehenetsi bagintu, hegazkin batean egongo ginateke. 243 00:17:11,155 --> 00:17:13,073 Gutxienez ihes egin du. 244 00:17:13,157 --> 00:17:15,534 Ebony, Coltrane Los Angelesen dago. 245 00:17:15,617 --> 00:17:17,453 Zer? Joateko esan nion. 246 00:17:17,536 --> 00:17:21,331 Nik ere, baina ez du zu gabe joan nahi, zuek biok gabe. 247 00:17:24,251 --> 00:17:26,795 - Entregatzeko eskaini du. - Ez, hilko dute. 248 00:17:26,879 --> 00:17:30,299 Hain zuzen. Hilko dute, esan berri dute. 249 00:17:30,382 --> 00:17:31,759 Zeure ardura da. 250 00:17:33,177 --> 00:17:35,763 Emaiezu ahal duzuna Noah Stilesen inguruan. 251 00:17:37,222 --> 00:17:38,682 Denbora agortu da. 252 00:17:42,311 --> 00:17:43,437 Egin deia. 253 00:17:44,480 --> 00:17:49,777 Argi gera dadin, laguntzen badizue eta mutikoa bueltatzen bada, joan daiteke? 254 00:17:52,362 --> 00:17:55,074 Bai. Orain emaguzu zure senarra. 255 00:17:56,950 --> 00:17:59,411 Edo Noah. Zure esku. 256 00:18:01,080 --> 00:18:02,164 Orain! 257 00:18:06,126 --> 00:18:07,211 Bozgorailua. 258 00:18:09,755 --> 00:18:11,006 Mesedez. 259 00:18:19,890 --> 00:18:22,392 Eden's Bliss Spa, zertan lagun diezazuket? 260 00:18:23,227 --> 00:18:25,354 Zuzendariarekin hitz egin behar dut. 261 00:18:26,313 --> 00:18:27,356 Itxaron, mesedez. 262 00:18:29,149 --> 00:18:30,984 Kaixo? Zer duzu, listopasatu? 263 00:18:31,068 --> 00:18:32,611 Laguntza behar dut. 264 00:18:32,694 --> 00:18:34,113 Laguntza zertan? 265 00:18:35,072 --> 00:18:37,491 Noah Stiles salbu egon dadin. 266 00:18:41,328 --> 00:18:44,331 Bere gurasoekin bueltatzen dela ziurtatu behar duzu. 267 00:18:48,001 --> 00:18:50,838 Beti esaten duzu nigatik edozer egingo zenukeela. 268 00:18:53,465 --> 00:18:55,175 Nork entzuten digu? 269 00:19:00,806 --> 00:19:02,266 Bera nahi dute edo zu? 270 00:19:04,476 --> 00:19:05,686 Bera. 271 00:19:05,769 --> 00:19:07,813 Horixe uste nuen. 272 00:19:07,896 --> 00:19:10,858 - Ez daukat aukerarik. - Beti daukazu aukera. 273 00:19:12,067 --> 00:19:13,360 Hauxe izan da zeurea. 274 00:19:13,443 --> 00:19:15,904 - Esekiko dut. - Mesedez. 275 00:19:15,988 --> 00:19:17,698 Stiles mutikoa salbu dago. 276 00:19:20,033 --> 00:19:21,285 Agur, Ebony. 277 00:19:22,035 --> 00:19:23,579 Ez berriro deitu. 278 00:19:44,224 --> 00:19:45,225 Aizu. 279 00:19:47,394 --> 00:19:49,354 Orain gehiago etorriko zara? 280 00:19:49,438 --> 00:19:51,773 Aitona ahal dudan moduan ondratuko dut. 281 00:19:52,524 --> 00:19:55,527 Hasteko, hil zuen tipoa akabatu. 282 00:19:55,611 --> 00:19:59,198 Etortzeko esan diot, guztiok elkarrekin joateko. Ados? 283 00:19:59,281 --> 00:20:00,407 Jakina. 284 00:20:03,410 --> 00:20:05,829 - Beste trago bat hartzera noa. - Bale. 285 00:20:06,330 --> 00:20:07,789 Utzi ikusten. 286 00:20:24,514 --> 00:20:25,474 Noah! 287 00:20:43,742 --> 00:20:44,952 Mugi. Goazen. 288 00:20:51,708 --> 00:20:54,086 Zer zabiltza? Uste nuen etxean zeundela. 289 00:20:54,169 --> 00:20:57,881 Egongo nintzateke zure bila ibili beharko ez banu. Utzi. 290 00:20:58,715 --> 00:20:59,716 Hara. 291 00:21:02,302 --> 00:21:03,428 Benetan, Noah? 292 00:21:04,846 --> 00:21:08,100 Segurtagailua ere ez diozu ipini. Zer zabiltzala uste duzu? 293 00:21:08,183 --> 00:21:10,060 - Aitonarengatik da. - Ez… 294 00:21:10,143 --> 00:21:13,438 Coltrane Wilderrek izorratu dizkigu bizitza eta familia. 295 00:21:13,522 --> 00:21:14,606 Ordaindu behar du! 296 00:21:14,690 --> 00:21:17,109 Ez, ez esan polizia arduratuko dela. 297 00:21:17,192 --> 00:21:19,903 Poliziak atxilotu zaitu aitonaren hilketagatik! 298 00:21:19,987 --> 00:21:22,239 Ez digute sinetsi ez zuri ez niri. 299 00:21:22,322 --> 00:21:23,824 Badakit zer ikusi nuen. 300 00:21:23,907 --> 00:21:26,076 Badakit zer egin zuen eta zer merezi duen. 301 00:21:32,416 --> 00:21:35,252 Eta hitza ematen badizut? 302 00:21:36,378 --> 00:21:38,338 Ni neu arduratuko naiz Coltranez. 303 00:21:39,881 --> 00:21:40,924 Atxilotuko duzu? 304 00:21:41,008 --> 00:21:42,426 Ez. 305 00:21:42,509 --> 00:21:45,053 Espetxea onegia da berarentzat. Hori ez. 306 00:21:51,310 --> 00:21:52,394 Benetan? 307 00:21:54,938 --> 00:21:56,356 Nire hitza betetzen dut. 308 00:21:59,651 --> 00:22:01,737 Tira, goazen etxera. Goazen. 309 00:22:15,125 --> 00:22:18,587 CHARLIE - AHAZTU NOAH. JOMUGA BERRIA. KOKAPENA BIDALIKO. 310 00:22:18,670 --> 00:22:20,672 HARPER ADOS. 311 00:22:25,052 --> 00:22:28,513 Zenbat itxaron behar dugu deiak emaitza emateko? 312 00:22:28,597 --> 00:22:30,932 Dakigunez, iruzurra izan zatekeen. 313 00:22:31,016 --> 00:22:34,311 - Nola dakigu benetakoa dela? - Guztiz benetakoa izan da. 314 00:22:39,191 --> 00:22:40,233 Itxaron. 315 00:22:41,318 --> 00:22:42,736 Jacobson jauna, begira. 316 00:22:44,988 --> 00:22:47,074 Noah bere aitarekin omen dago. 317 00:22:47,949 --> 00:22:49,242 Salbu dago. 318 00:22:50,369 --> 00:22:52,120 Nola arraio egin duzu? 319 00:22:53,872 --> 00:22:55,540 Otis, Gail. 320 00:22:57,834 --> 00:23:00,670 Ze demontre zabiltza? Etxean arrastatuta zeunden. 321 00:23:00,754 --> 00:23:02,714 Espetxera joan zintezke. 322 00:23:02,798 --> 00:23:04,299 Ama maitea, Noah. 323 00:23:04,383 --> 00:23:06,635 Jainkoarren. Ondo zaude, mutiko? 324 00:23:06,718 --> 00:23:10,764 Non egon zara, laztana? Izugarri kezkatuta geunden. 325 00:23:10,847 --> 00:23:12,516 Marihuana usaina daukazu. 326 00:23:12,599 --> 00:23:15,352 Uste nuen zuhurragoa zinela. 327 00:23:15,435 --> 00:23:16,812 Nahikoa pasatu du jada. 328 00:23:16,895 --> 00:23:18,522 Tartea eman diezaiogun. 329 00:23:18,605 --> 00:23:21,191 Dena kontatuko dizue lasaitzen denean. 330 00:23:21,274 --> 00:23:22,901 Goazen, Gail. 331 00:23:22,984 --> 00:23:24,820 Utz diezaiogun arnasten. 332 00:23:25,779 --> 00:23:27,406 - Lasai. - Hau amorrua! 333 00:23:31,535 --> 00:23:33,203 Ulertzen dut. 334 00:23:34,079 --> 00:23:36,331 Baina orain ulertu behar didazu. 335 00:23:37,040 --> 00:23:39,501 Egin dizudan promesa betetzeko, 336 00:23:39,584 --> 00:23:41,628 joan behar dut berehala. 337 00:23:42,254 --> 00:23:46,383 Eta jakin behar dut ez zarela berriz ateratzen saiatuko. 338 00:23:56,685 --> 00:23:58,145 Hau ipini behar dizut. 339 00:23:58,228 --> 00:24:00,272 Ez. 340 00:24:00,355 --> 00:24:02,357 Coltrane aske dabil oraindik. 341 00:24:02,441 --> 00:24:06,069 Harrapatu aurretik badator, Gail eta Otisi min egin liezaieke. 342 00:24:06,153 --> 00:24:09,322 Nonbaitera eraman zintzake, eta aurkitu behar zaitut. 343 00:24:13,034 --> 00:24:14,453 Sentitzen dut, Noah. 344 00:24:20,125 --> 00:24:22,461 Bale. Ados, aita. 345 00:24:29,759 --> 00:24:30,969 Nola aurkituko duzu? 346 00:24:38,101 --> 00:24:39,186 Nire semea… 347 00:24:41,229 --> 00:24:45,400 hilketa baten lekuko izan zen, eta hiltzaileak badaki. 348 00:24:45,484 --> 00:24:47,569 Gizon zorrotza da. 349 00:24:48,195 --> 00:24:49,446 Arretatsua. 350 00:24:50,071 --> 00:24:52,616 Badaki bere atzetik dabiltzala. 351 00:24:55,785 --> 00:24:58,705 Zu… zugatik egin nuena, 352 00:24:59,456 --> 00:25:01,291 alaba salbatu izana… 353 00:25:03,168 --> 00:25:05,420 Orain zuk gauza bera egin behar duzu. 354 00:25:05,504 --> 00:25:06,755 Polizia zara. 355 00:25:06,838 --> 00:25:09,883 Polizia guztiak baliatu ditzakezu. 356 00:25:09,966 --> 00:25:12,385 FBIa ere deitzen badiezu, ziur. 357 00:25:13,512 --> 00:25:15,722 Zertan lagun diezazuket? 358 00:25:17,265 --> 00:25:20,018 Nire semeari agindu nion arduratuko nintzela 359 00:25:21,186 --> 00:25:22,604 salbu egon zedin. 360 00:25:24,397 --> 00:25:26,900 Eta promesa bete dezazun nahi dut. 361 00:25:28,610 --> 00:25:31,154 Baina esan behar duzu, Stiles tenientea. 362 00:25:32,864 --> 00:25:36,826 Esadazu zehazki zer egin behar dudan. 363 00:25:39,579 --> 00:25:41,957 Coltrane Wilder hil behar duzu. 364 00:25:43,750 --> 00:25:45,794 "Polizia" handiz. 365 00:25:48,964 --> 00:25:52,509 Gabon zoriontsua opa dizut, 366 00:25:52,592 --> 00:25:56,221 eta pozez egingo dut zugatik. 367 00:25:56,721 --> 00:26:00,684 Aita gisa eta, uste dut jada… 368 00:26:01,601 --> 00:26:02,561 lagun gisa. 369 00:26:07,524 --> 00:26:08,525 Hitz egingo dugu. 370 00:26:12,070 --> 00:26:13,488 Oraindik ez dugu amaitu. 371 00:26:13,572 --> 00:26:15,240 Orain beita zara. 372 00:26:15,323 --> 00:26:19,160 Aske utzi zaituzte Coltrane harrapatzeko, berarengana eramango dituzun asmoaz. 373 00:26:21,079 --> 00:26:23,873 Zoaz lagun baten etxera, arreta galarazi. 374 00:26:23,957 --> 00:26:27,085 Zorionez, bihar herrialdetik kanpo egongo zarete. 375 00:26:27,752 --> 00:26:28,587 Betiko. 376 00:26:30,338 --> 00:26:33,842 - Ezin dut bueltatu? - Ez Ebony Wilder bezala. 377 00:26:34,467 --> 00:26:39,889 Azkarra bazara, hemendik 24 ordura zure bizitzaren atal hau gaindituko duzu. 378 00:26:42,684 --> 00:26:45,729 Entzun. Ezin dizut nahikoa eskertu, lagun. 379 00:26:49,983 --> 00:26:51,735 Nahikoa dago, bai. 380 00:26:53,570 --> 00:26:56,281 Zer moduz daude Stro eta korearra, txo? 381 00:26:56,364 --> 00:26:57,449 Ondo? 382 00:26:58,283 --> 00:27:00,160 Zurrumurru asko entzun ditut. 383 00:27:00,243 --> 00:27:02,746 Gauzak okertu dira, baina plan bat daukat. 384 00:27:03,371 --> 00:27:06,374 Stro eta Choi ondo egongo dira, agindu diet. 385 00:27:07,125 --> 00:27:08,168 Jakina. 386 00:27:09,419 --> 00:27:11,755 Eskuzkoa da, gidatzen badakizu? 387 00:27:12,756 --> 00:27:14,090 Ondo dakit, bai. 388 00:27:15,258 --> 00:27:17,510 - Arriskuan ibili, lagun. - Badakizu. 389 00:27:17,594 --> 00:27:18,595 Bai. 390 00:27:50,085 --> 00:27:52,045 HARTZAILEA: EBONY GURE LEKUAN NAGO 391 00:27:52,128 --> 00:27:55,632 MEZU HAU JASOTZEAN, ZATOZ ETA JOANGO GAARA. 392 00:27:59,094 --> 00:28:00,595 ORAINGO KOKAPENA SUITZA 393 00:28:02,555 --> 00:28:06,267 MUGIMENDUA ATZEMAN DA - ATE NAGUSIA KAMERAK - 1. KAMERA 394 00:28:06,851 --> 00:28:07,894 Eskerrak. 395 00:28:11,106 --> 00:28:14,651 5. KAMERA - ZUZENEAN 396 00:28:54,023 --> 00:28:56,192 Zer zabiltza nire etxean? 397 00:28:56,276 --> 00:29:00,363 Zer zabiltza zu espetxetik kanpo? Eta nor arraio da hau? 398 00:29:01,364 --> 00:29:04,451 Brenda Johnson deitu eta ez omen zintuen ezagutzen. 399 00:29:04,534 --> 00:29:07,829 Gertatzen da Charlie deitzen dela eta zure ahizpa dela? 400 00:29:07,912 --> 00:29:09,539 Emadazu. 401 00:29:09,622 --> 00:29:11,458 - Ospa nire etxetik. - Ez zirikatu. 402 00:29:11,541 --> 00:29:16,171 Ospa nire etxetik, Candace. Ez dizut ezer azaldu behar! 403 00:29:16,254 --> 00:29:18,840 Norbaiti azaldu beharko diozu! 404 00:29:18,923 --> 00:29:23,428 Badakidalako zertara etorri zaren, honen bila etorri zara. 405 00:29:23,511 --> 00:29:24,721 Eman telefono hori. 406 00:29:24,804 --> 00:29:25,889 Jo du. 407 00:29:25,972 --> 00:29:27,891 - Zure bila dabiltza! - Emateko! 408 00:29:27,974 --> 00:29:31,978 Ziurtatuko dut poliziak oraingoan atxilotuko zaituela. 409 00:29:42,697 --> 00:29:44,032 Bilatu leku guztietan. 410 00:30:06,471 --> 00:30:09,140 Ze ostia, Harper? Zer nahi duzu? 411 00:30:09,224 --> 00:30:10,558 Kobratu, kaikua. 412 00:30:13,895 --> 00:30:14,938 Geldi! 413 00:30:20,652 --> 00:30:23,655 Hitz egin dezagun. Konpondu dezakegu. 414 00:30:25,949 --> 00:30:26,866 Arraioa! 415 00:30:27,367 --> 00:30:30,411 Charliek bidali bazaitu, konpon daiteke. 416 00:30:30,495 --> 00:30:33,998 Charlie ezagutzen baduzu, badakizu ez dagoela konponbiderik. 417 00:30:34,082 --> 00:30:35,834 Aberastuko edo hilko naiz. 418 00:30:36,417 --> 00:30:38,545 Eta oztopatzen nauzu, Coltrane. 419 00:31:03,194 --> 00:31:05,655 HARTZAILEA: CHARLIE COLTRANE HILDA DAGO 420 00:31:13,621 --> 00:31:15,331 Ebony, laztana, ondo zaude? 421 00:31:15,415 --> 00:31:16,791 Zure emagaldua daukagu. 422 00:31:17,709 --> 00:31:20,712 Berreskuratu nahi duzu? Bakea? Zoaz esaten dizudan lekura. 423 00:31:25,592 --> 00:31:28,386 - Zelan, Stiles tenientea? - Utzi pasatzen. 424 00:31:28,469 --> 00:31:30,096 - Noski. Sartu. - Bale. 425 00:31:31,222 --> 00:31:32,974 - Non dago Noah? - Noah. 426 00:31:36,060 --> 00:31:40,064 Pozten naiz zu ikusteaz, Noah. Hau izua eman diguzuna. 427 00:31:40,148 --> 00:31:43,151 Ni ere pozten naiz, osaba Jimmy. Ondo nago, benetan. 428 00:31:43,234 --> 00:31:45,403 - Ondo. - Zer zabiltzate? 429 00:31:45,486 --> 00:31:49,866 Bada, esan nahi nizun zuzendariak lana bueltatu dizula, 430 00:31:49,949 --> 00:31:51,367 duela hiru ordu. 431 00:31:51,451 --> 00:31:53,369 Zer esan nizun? 432 00:31:53,453 --> 00:31:54,579 Dena leheneratu da? 433 00:31:54,662 --> 00:31:55,705 Susmopetik kanpo. 434 00:31:55,788 --> 00:31:59,208 Orain denek dakitela Wilder dela tiroketaren ardraduna 435 00:31:59,292 --> 00:32:01,502 eta zure aitaren hilketarena, 436 00:32:02,795 --> 00:32:05,340 Wilderrekin tematu eta jazarri izana 437 00:32:05,423 --> 00:32:07,258 polizia-lan ontzat jotzen dute. 438 00:32:07,342 --> 00:32:09,469 Gutxienez hori esan diet. 439 00:32:09,552 --> 00:32:12,889 Orkatilako monitorea kentzera nator. 440 00:32:12,972 --> 00:32:15,934 Baina, dirudienez, moldatu zara. 441 00:32:16,017 --> 00:32:19,938 Zergatik darama zure semeak? Salatu beharko dut, teniente. 442 00:32:20,021 --> 00:32:21,731 Entzun, Kevin. 443 00:32:21,814 --> 00:32:24,734 Badakigu Coltrane Wilder arriskutsua dela. 444 00:32:24,817 --> 00:32:25,985 Noski. 445 00:32:26,069 --> 00:32:28,446 Nire semea aurkako lekuko nagusia da. 446 00:32:28,529 --> 00:32:32,283 Coltrane atxilotu arte, ez genuke jarraitu beharko? 447 00:32:32,367 --> 00:32:35,620 Baieztatu behar dugu non dagoen, badaezpada. 448 00:32:35,703 --> 00:32:37,497 Ez dakit. 449 00:32:38,748 --> 00:32:41,250 - Bale. - Isaiah. 450 00:32:43,753 --> 00:32:46,464 Bale, honekin 48 ordu dauzkazu. Agur, lagunok. 451 00:32:46,547 --> 00:32:48,383 Gabon. 452 00:32:51,177 --> 00:32:53,221 - Gabon, osaba Jimmy. - Gabon. 453 00:32:54,597 --> 00:32:57,725 - Goazen Coltranen bila. - Ni ez noa inora. 454 00:32:57,809 --> 00:33:02,480 Jendaurrean Century Cityko tiroketaren bekataria naiz. 455 00:33:02,563 --> 00:33:05,942 Harper aurrean izateagatik, guztiagatik. 456 00:33:06,025 --> 00:33:08,778 Ez, Jimmy. Utzi pentsatzen. 457 00:33:10,363 --> 00:33:13,408 Ez zenuen ezer esan niri dena leporatu nahiaz, 458 00:33:13,491 --> 00:33:15,326 eta pentsioa har dezakezu. 459 00:33:15,410 --> 00:33:17,620 Nire pentsioa kolokan dago. 460 00:33:17,704 --> 00:33:20,873 Baina lehengoratu zaitut bista formalik gabe. 461 00:33:25,378 --> 00:33:27,505 Harrapatu putakumea biongatik. 462 00:33:29,173 --> 00:33:31,259 Jimmy, ez dut zure ibilbidea balio. 463 00:33:31,342 --> 00:33:33,636 Nire bizitza garrantzitsuagoa da. 464 00:33:35,638 --> 00:33:38,891 Amos hilda dago, orain zure erantzulea naiz. 465 00:33:40,852 --> 00:33:42,854 Kontuz ibili. 466 00:34:05,251 --> 00:34:06,794 ISAIAH TRATUA BERTAN BEHERA 467 00:34:08,296 --> 00:34:10,381 ERNESTO BERANDUEGI 468 00:34:43,790 --> 00:34:46,584 Esan nor ordaindu dizuen nire emaztea bahitzeko! 469 00:34:46,667 --> 00:34:48,836 Nagusiak lagunarengatik egin du. 470 00:34:48,920 --> 00:34:50,922 Polizia beltza. 471 00:35:00,723 --> 00:35:01,724 Laztana. 472 00:35:03,101 --> 00:35:04,936 - Candace? - Coltrane? 473 00:35:05,812 --> 00:35:07,605 E, ez dizut min egingo. 474 00:35:08,189 --> 00:35:09,690 Ez dizut… 475 00:35:09,774 --> 00:35:11,317 Non dago Ebony? 476 00:35:11,400 --> 00:35:15,071 Ez dakit. Zergatik nago hemen? 477 00:35:15,154 --> 00:35:16,906 Ez zintuzten zu hartu nahi. 478 00:35:17,949 --> 00:35:19,951 Ez dakit gizonari entzun diozun, 479 00:35:20,034 --> 00:35:22,328 baina arduraduna polizia beltz bat da. 480 00:35:22,912 --> 00:35:24,080 Isaiah ez. 481 00:35:24,705 --> 00:35:26,749 Ez luke hau egingo. 482 00:35:26,833 --> 00:35:29,418 Gizon ona da. 483 00:35:29,502 --> 00:35:33,339 Ebony bahiarazi du ni harrapatu eta hiltzeko. 484 00:35:33,422 --> 00:35:37,009 Alvarez kartela norbait erailtzeko baliatu duen polizia da. 485 00:35:37,093 --> 00:35:39,178 Ona izatearena aspaldian utzi zuen. 486 00:35:39,262 --> 00:35:42,223 Alvarez? Paola Alvarez bezala? 487 00:35:42,306 --> 00:35:46,018 - Ez dizut sinesten. Amos hil zenuen. - Salbatu zaitut. 488 00:35:46,686 --> 00:35:49,814 Eta ez nuen zure semea hil nahi, sinetsi behar didazu. 489 00:35:49,897 --> 00:35:53,693 Baina Ebonyk dei bat egin ondoren Noah askatu zuten. 490 00:35:53,776 --> 00:35:56,529 Sakrifizio itzela egin zuen Noah salbatzeko. 491 00:35:58,531 --> 00:35:59,866 Lagundu aurkitzen. 492 00:36:00,700 --> 00:36:03,911 Bale? Mesedez, lagundu aurkitzen. 493 00:36:09,584 --> 00:36:10,835 Candace, ondo zaude? 494 00:36:13,838 --> 00:36:17,091 Eskerrik asko Noah erreskatatzeagatik. 495 00:36:19,135 --> 00:36:22,221 Ebonyk hitz egin al du edo… 496 00:36:22,305 --> 00:36:25,725 Spa batera deitu du. Norbaitek listopasatu deitu dio. 497 00:36:26,475 --> 00:36:28,811 Minutu gutxira, Noah Stilesekin zegoen, 498 00:36:28,895 --> 00:36:31,314 baina oraindik ez dakigu norekin ari zen. 499 00:36:31,397 --> 00:36:34,025 Beraz, aske utzi duzue? 500 00:36:34,108 --> 00:36:35,484 Bai, hasieran bai. 501 00:36:35,568 --> 00:36:38,779 Baina Good Samaritan ospitalean dago, zaintzapean. 502 00:36:39,363 --> 00:36:40,281 Zer gertatu da? 503 00:36:40,364 --> 00:36:41,866 Ebony ihes egitear zegoen 504 00:36:41,949 --> 00:36:45,661 zenbait gaiztaginek zelatatzen zuten poliziei tiratu 505 00:36:45,745 --> 00:36:47,246 eta eraso diote. 506 00:36:47,330 --> 00:36:51,292 Ihes egin du, baina erortzean zauritu da. 507 00:36:53,878 --> 00:36:55,546 Zer gertatu zaio haurtxoari? 508 00:36:55,630 --> 00:36:58,382 Lasaigarriak eman dizkiote. Haurtxoa ondo dago. 509 00:36:59,467 --> 00:37:03,512 - Abisatuko dizut berririk badago. - Eskerrik asko, Yvette. 510 00:37:05,890 --> 00:37:09,185 Ospitalera bazoaz, atxilotuko zaituzte. 511 00:37:09,268 --> 00:37:10,811 Nire emaztea da. 512 00:37:12,188 --> 00:37:14,023 Behar nau. Ez daukat aukerarik. 513 00:37:22,990 --> 00:37:24,951 Telefono hau suntsitu behar duzu. 514 00:37:25,034 --> 00:37:26,577 Hitz egin behar dugu. 515 00:37:30,790 --> 00:37:32,291 Beraz, Harper hilda dago. 516 00:37:32,375 --> 00:37:36,003 Ez nago haserre ni hiltzen saiatzeagatik, mutur askea nintzen. 517 00:37:36,087 --> 00:37:38,631 Beharbada nik gauza bera egingo nukeen. 518 00:37:38,714 --> 00:37:40,508 Ez zen mutur askea zinelako. 519 00:37:41,092 --> 00:37:42,510 Saldu nau zu salbatzeko. 520 00:37:42,593 --> 00:37:46,013 Maite nauelako, Charlie, eta baita zu ere. 521 00:37:46,097 --> 00:37:49,100 Aukeratu dezan nahi duzu, baina horrek ez dio axola. 522 00:37:49,183 --> 00:37:52,144 Desberdintasunak baztertu behar ditugu, zaurituta dago. 523 00:37:52,228 --> 00:37:55,356 Ospitalean dago, zaintzapean. 524 00:37:57,400 --> 00:38:00,069 Nik bakarrik ezin dut salbatu. Behar zaitut. 525 00:38:01,570 --> 00:38:02,905 Plan bat daukat. 526 00:38:03,572 --> 00:38:05,366 Baina ez zaizu gustatuko. 527 00:38:11,455 --> 00:38:12,456 Stiles. 528 00:38:13,958 --> 00:38:14,959 Zera… 529 00:38:16,377 --> 00:38:17,378 Nik… 530 00:38:18,921 --> 00:38:20,006 Sentitzen dut. 531 00:38:20,923 --> 00:38:22,174 Azken egunetakoa. 532 00:38:23,843 --> 00:38:26,095 Wilderrek ni ere engainatu ninduen. 533 00:38:28,514 --> 00:38:30,433 Jende asko engainatu zuen. 534 00:38:31,767 --> 00:38:34,770 Ez dut ahaztuko azkenean niri laguntzeko egindakoa. 535 00:38:36,147 --> 00:38:37,982 Zuri lagundu ez ezik, 536 00:38:39,608 --> 00:38:41,444 agian kasu osoa itxi dut. 537 00:38:42,486 --> 00:38:46,115 Ebony Wilder atxilotzean, Yamaguchik bere aztarnak miatu ditu. 538 00:38:46,782 --> 00:38:48,117 Gogoan dituzu aztarnak 539 00:38:48,200 --> 00:38:50,911 Shawn hil zuteneko marihuana salerosketan? 540 00:38:50,995 --> 00:38:51,912 Bai. 541 00:38:52,663 --> 00:38:53,873 Bereak dira. 542 00:38:57,710 --> 00:39:00,129 Ebony Manny hil zuten egunean zegoen? 543 00:39:00,212 --> 00:39:04,884 Wilder eta Manny Shawren hilketa behin betiko lotzen ditu. 544 00:39:04,967 --> 00:39:09,013 Auzitegira eramateko moduko froga sendoa. Guztiz justifikatuta. 545 00:39:11,307 --> 00:39:14,060 Ez, ez guztiz Coltrane espetxeratu arte. 546 00:39:14,143 --> 00:39:16,479 Bai, hemen atxiki dugu agertu arte. 547 00:39:16,562 --> 00:39:18,856 Bere bila etorri eta harrapatuko dugu. 548 00:39:21,233 --> 00:39:23,986 - Bai. Berehala nator, Cruz. - Bale. 549 00:39:31,035 --> 00:39:33,996 - Stiles tenientea. - Bertan behera utzi behar dut. 550 00:39:34,080 --> 00:39:35,289 Pikutara. 551 00:39:35,790 --> 00:39:37,583 Orain atxilotu behar dut. 552 00:39:37,666 --> 00:39:40,419 Zerriak gure gizonetako sei garbitu ditu. 553 00:39:41,796 --> 00:39:43,172 Hilketa abian dago. 554 00:39:43,255 --> 00:39:44,423 Hil behar du. 555 00:39:46,175 --> 00:39:47,093 Arraioa! 556 00:39:52,807 --> 00:39:53,641 Candace. 557 00:39:56,477 --> 00:39:57,978 Sartu. 558 00:40:02,066 --> 00:40:04,193 Candace, zer zabiltza? 559 00:40:04,276 --> 00:40:05,277 Deitu nahi nizun, 560 00:40:05,361 --> 00:40:08,614 baina Isaiahk egingo zukeena egin eta Uber batean sartu… 561 00:40:08,697 --> 00:40:09,532 Isaiah? 562 00:40:10,116 --> 00:40:11,409 Hau berak egin dizu? 563 00:40:12,034 --> 00:40:13,202 Hein batean. 564 00:40:13,911 --> 00:40:15,704 Horrek ez dauka zentzurik. 565 00:40:15,788 --> 00:40:18,165 E, entzun. Lagunduko dizut. 566 00:40:19,542 --> 00:40:21,293 Zatoz. 567 00:40:50,156 --> 00:40:51,615 PAZIENTEA D. STROMAN 568 00:40:59,290 --> 00:41:00,583 PAZIENTEA C. CHOI 569 00:41:01,584 --> 00:41:03,669 Kalbarioa sufritu duzu. 570 00:41:04,462 --> 00:41:06,422 Tori, tea egin dizut. 571 00:41:06,922 --> 00:41:09,717 - Eta whiskia badaezpada. - Whiskia hartuko dut. 572 00:41:09,800 --> 00:41:10,801 Bale. 573 00:41:11,719 --> 00:41:15,097 Patruilak bidali ditugu eman didazun kokapenera, 574 00:41:15,181 --> 00:41:16,682 forentsearekin batera. 575 00:41:16,765 --> 00:41:19,268 Eta Coltrane Wilderrek zenbat hil ditu? 576 00:41:20,269 --> 00:41:21,770 Sei agian. 577 00:41:22,396 --> 00:41:26,192 Ez dakit, baina bere zain zeudelako egin du. 578 00:41:26,984 --> 00:41:28,694 Ebony nintzela uste zutelako. 579 00:41:28,777 --> 00:41:30,905 Zergatik uste zuten hori? 580 00:41:32,031 --> 00:41:36,494 Eta zergatik erakarri nahi zuen Alvarez kartelak Wilder tranpa batera? 581 00:41:38,329 --> 00:41:39,622 Coltrane bere… 582 00:41:40,539 --> 00:41:42,917 Bere emaztea salbatzera joan zen. 583 00:41:44,084 --> 00:41:45,794 Autodefentsan hil zituen. 584 00:41:46,378 --> 00:41:48,422 Ez esan bere alde zaudela. 585 00:41:48,506 --> 00:41:50,841 Ez dakit noren alde nagoen. 586 00:41:51,550 --> 00:41:52,843 Dakidana da… 587 00:41:54,136 --> 00:41:57,223 Denbora honetan guztian neure burua engainatu dudala. 588 00:41:57,723 --> 00:41:58,724 Kontu… 589 00:41:59,642 --> 00:42:03,854 Kontu honek Coltranekin Isaiah guztiz aldatu du. 590 00:42:05,481 --> 00:42:07,650 Dagoeneko ez dakit nor den. 591 00:42:09,068 --> 00:42:11,570 Sentitzen dut ez dakidala nor naizen ni. 592 00:42:12,196 --> 00:42:14,073 Agian okertu nintzen… 593 00:42:15,241 --> 00:42:16,825 duela hainbeste urte… 594 00:42:18,410 --> 00:42:20,621 Isaiah aukeratu nuenean zure ordez. 595 00:42:23,707 --> 00:42:25,376 Baina orain nirekin zaude. 596 00:42:27,169 --> 00:42:32,383 Eta agintzen dizut zurekin egongo naizela beti. 597 00:42:35,928 --> 00:42:39,348 Eta nirekin salbu egongo zarela beti. 598 00:42:55,239 --> 00:42:57,658 SAN ANTONIO MEMORIAL OSPITALEA 599 00:43:08,043 --> 00:43:10,504 Arraiopola! Ze demontre? 600 00:43:10,588 --> 00:43:13,173 Zoaz larrialdi-gelara. Hezurra ikusten da. 601 00:43:13,966 --> 00:43:15,301 Atera ezazue. 602 00:43:33,777 --> 00:43:35,362 Hor gerturatu dezakezu? 603 00:43:39,366 --> 00:43:42,328 Wilder eraikinean dago. Mendebaldeko eskaileretan. 604 00:43:42,411 --> 00:43:43,245 Ados. 605 00:43:43,329 --> 00:43:45,497 Pazientea ikusi behar dut. 606 00:43:48,626 --> 00:43:51,462 - Gero zu ikusiko zaitut. - Ados. 607 00:44:09,730 --> 00:44:10,648 4. ESKAILERA 608 00:44:15,736 --> 00:44:18,113 Susmagarria ez dago laugarren solairuan. 609 00:44:18,197 --> 00:44:21,909 Susmagarria ez dago laugarren solairuan, sakabanatu zaitezte. 610 00:44:50,145 --> 00:44:50,979 Joateko ordua. 611 00:45:03,450 --> 00:45:04,660 Adi! 612 00:45:05,452 --> 00:45:06,829 Mugi! Polizia! 613 00:45:07,788 --> 00:45:08,789 Mugi! 614 00:45:21,844 --> 00:45:23,804 Nora naramazue? 615 00:45:28,350 --> 00:45:29,601 Mugi! 616 00:45:30,102 --> 00:45:31,103 Mugi! 617 00:45:41,613 --> 00:45:44,950 - Cerullo, non ostia dago? - Galdu dugu. 618 00:46:10,309 --> 00:46:11,351 Charlie. 619 00:46:12,227 --> 00:46:14,772 Dena konponduko da. Zurekin nago, laztana. 620 00:46:14,855 --> 00:46:17,566 - Sentitzen dut. - Hartu atseden. 621 00:46:20,360 --> 00:46:22,070 Eta Coltrane? 622 00:46:22,154 --> 00:46:24,948 Lasai, plan bat daukat. 623 00:46:25,032 --> 00:46:28,327 20 minututan aireratuko gara, eta mediku bat daukagu. 624 00:46:28,994 --> 00:46:31,497 Haurtxoa eta zu ondo egongo zarete. 625 00:46:36,418 --> 00:46:38,086 Eskerrik asko, Charlie. 626 00:46:40,923 --> 00:46:45,594 Esan nizun ez zenuela bakarrik egon behar. Ez duzu inoiz bakarrik egon beharko. 627 00:46:48,639 --> 00:46:49,890 Eskerrik asko. 628 00:47:04,488 --> 00:47:07,908 Unitate guztiak, susmagarria Dodge Hellcat gorri batean doa 629 00:47:07,991 --> 00:47:09,451 Figueroarako norabidean. 630 00:47:09,535 --> 00:47:10,536 Arraioa. 631 00:47:27,094 --> 00:47:30,055 Susmagarria ikusgai Dodge Hellcat gorri batean. 632 00:47:34,184 --> 00:47:36,270 Unitate bat bere atzetik. 633 00:47:40,649 --> 00:47:42,442 Susmagarria urruntzen ari da. 634 00:47:42,526 --> 00:47:45,028 Berriro, susmagarria urruntzen ari da. 635 00:48:02,379 --> 00:48:03,630 Bill, ikus dezakezu? 636 00:48:03,714 --> 00:48:06,383 Susmagarria 55. kaletik mendebalderantz doa. 637 00:48:06,466 --> 00:48:08,302 Adi unitate guztiak. 638 00:48:18,645 --> 00:48:21,356 Adi, hiritarrak 55. kalean pilatu dira. 639 00:48:27,613 --> 00:48:29,448 Ze arraio? Bill, ikus dezakezu? 640 00:48:29,531 --> 00:48:33,201 Inglewoodera heldu arte. Ezin dut aireportuko gunean sartu. 641 00:48:33,285 --> 00:48:36,163 55. kalea blokeatuta. Bide alternatiboa bilatzen. 642 00:48:37,372 --> 00:48:38,624 KEVIN TEKNIKARIA DEIKA 643 00:48:38,707 --> 00:48:40,042 Orain ez, Kevin. 644 00:48:51,303 --> 00:48:52,137 Zer duzu? 645 00:48:54,306 --> 00:48:57,559 Isaiahri kontatzeak kezkatzen bazaitu, nik egin dezaket. 646 00:48:57,643 --> 00:49:00,062 Inork ez dio ezer esango. 647 00:49:00,854 --> 00:49:01,855 Baina… 648 00:49:02,564 --> 00:49:05,233 Ez dakit etorri beharko nukeen. 649 00:49:05,317 --> 00:49:08,153 Candace, ez burua jan. 650 00:49:08,695 --> 00:49:10,405 Pertsona ona zara, eta orain 651 00:49:10,489 --> 00:49:13,700 azkenean zaude zutaz ondo ardura daitekeen norbaitekin. 652 00:49:14,368 --> 00:49:17,079 Isaiahrekin bizitza oso bat daukat. 653 00:49:18,288 --> 00:49:22,209 Seme bat. Banandu arren, elkar maite dugu. 654 00:49:22,292 --> 00:49:24,586 Isaiahk ez zaitu bilatu. 655 00:49:24,670 --> 00:49:28,131 Bahitu zaituzte, zenbait ordu desagertu zara. 656 00:49:28,715 --> 00:49:30,092 Ez dizu deitu ere egin. 657 00:49:38,433 --> 00:49:39,601 Agian bera da. 658 00:49:39,685 --> 00:49:41,520 Inondik inora. 659 00:49:45,107 --> 00:49:45,941 Jacobson. 660 00:49:46,024 --> 00:49:49,653 E, Jacobson jauna, Kevin Keach. 661 00:49:49,736 --> 00:49:51,113 Monitorea ipini duena? 662 00:49:51,697 --> 00:49:54,950 Stilesi kentzeko baimena zeneukan. 663 00:49:55,659 --> 00:49:56,994 Leheneratu dute. 664 00:49:57,077 --> 00:49:59,329 Ez dut Stilesengatik deitzen. 665 00:49:59,413 --> 00:50:01,415 Tira, ez tenientearengatik. 666 00:50:01,498 --> 00:50:05,085 Monitorea kendu eta semeari ipini diot. 667 00:50:05,168 --> 00:50:09,089 Ez, berak ipini dio semeari, eta pizteko esan dit, 668 00:50:09,172 --> 00:50:12,509 Wilder eta Harperrek ezer egiten bazuten. 669 00:50:12,592 --> 00:50:14,970 Ezer gertatzen bazen deitzeko esan dit. 670 00:50:15,053 --> 00:50:18,432 Astiroago, Kevin. Monitorea Noah Stilesek darama? 671 00:50:18,515 --> 00:50:20,017 - Bai. - Non arraio dago? 672 00:50:20,100 --> 00:50:20,976 Inglewooden. 673 00:50:23,854 --> 00:50:27,107 - Ondo zaude? - Aizu, tipoa albistegietan dago. 674 00:50:28,400 --> 00:50:29,526 Aske dabil. 675 00:50:29,609 --> 00:50:30,777 Hementxe da. 676 00:50:31,445 --> 00:50:32,279 Zuzenean da. 677 00:50:32,362 --> 00:50:34,406 Aitak esan zidan garbituko zuela. 678 00:50:36,783 --> 00:50:39,578 - Gezurra omen zen. - Ezin zara poliziaz fidatu. 679 00:50:41,204 --> 00:50:42,706 Zuzen zaude. 680 00:50:42,789 --> 00:50:44,708 Zabor hau ipini dit. 681 00:50:44,791 --> 00:50:46,251 Hori ez da arazoa. 682 00:50:59,431 --> 00:51:00,265 Arraioa! 683 00:51:06,730 --> 00:51:08,648 Inguratuta zaude, putakumea! 684 00:51:12,986 --> 00:51:16,239 - E, hor daude guztiak. - Geldi! 685 00:51:43,600 --> 00:51:44,601 Kaka! 686 00:52:11,211 --> 00:52:13,922 Nire aitona hil zenuen! Ikusi zintudan! 687 00:52:15,048 --> 00:52:16,299 Eman buelta! 688 00:52:16,383 --> 00:52:17,884 Ikus nazazun nahi dut! 689 00:52:20,887 --> 00:52:25,058 Katua sakatu eta hiltzen banauzu, gauza bakar bat gerta daiteke. 690 00:52:25,767 --> 00:52:28,353 - Nire aitak esan zuen hilko zintuela. - Saiatu zen. 691 00:52:28,436 --> 00:52:30,605 Baina ez da nahikoa azkarra ni harrapatzeko. 692 00:52:30,689 --> 00:52:32,274 Ez zu bezala. 693 00:52:33,233 --> 00:52:35,110 Zu hobea izan zintezke. 694 00:52:35,819 --> 00:52:39,197 - Arma botatzen baduzu. - Guztiok esaten didazue zer egin! 695 00:52:39,281 --> 00:52:41,491 Bale, eta zer nahi duzu? 696 00:52:44,578 --> 00:52:46,955 Hau guztia gertatu ez izana. 697 00:52:47,038 --> 00:52:47,873 Noski. 698 00:52:49,082 --> 00:52:50,167 Noah! 699 00:52:52,252 --> 00:52:53,170 Aita! 700 00:52:53,253 --> 00:52:55,922 - Noah! - Bota arma, Stiles! Bota! 701 00:52:56,006 --> 00:52:57,757 - Aita! - Urrundu nire semearengandik! 702 00:52:57,841 --> 00:53:00,343 Askatzen badut, odolustuko da. 703 00:53:00,427 --> 00:53:01,553 Arma botatzeko! 704 00:53:02,846 --> 00:53:04,681 Joaten banaiz, ordezkatu nazakezu. 705 00:53:04,764 --> 00:53:06,975 Egin presioa eta salbatu dezakezu. 706 00:53:07,058 --> 00:53:08,977 Botatzen badut, hilko gaituzu. 707 00:53:09,060 --> 00:53:10,937 - Fidatu behar duzu. - Lagundu. 708 00:53:11,021 --> 00:53:12,480 Joango naiz, Isaiah! 709 00:53:12,564 --> 00:53:14,524 Nire emaztearekin egotera. 710 00:53:15,442 --> 00:53:19,529 Semea salbatu eta familiarekin buelta zaitezke, edo nire atzetik joan. 711 00:53:19,613 --> 00:53:20,572 Kaka. 712 00:53:21,072 --> 00:53:23,533 - Candacei erantzun Noah hiltzean. - Aita! 713 00:53:23,617 --> 00:53:26,870 Bi aukera dituzu. Zure esku! 714 00:53:29,706 --> 00:53:31,166 Eutsi, lagun. 715 00:53:31,249 --> 00:53:32,250 Brinkley! 716 00:53:32,334 --> 00:53:33,752 Begira niri, Brinkley! 717 00:53:36,504 --> 00:53:37,714 Aita! 718 00:53:39,007 --> 00:53:39,841 Ados. 719 00:53:46,097 --> 00:53:47,265 Noah. 720 00:53:47,349 --> 00:53:50,644 E, ondo egongo zara. Zurekin hemen nago. 721 00:53:50,727 --> 00:53:54,439 Hemen one-king-20, anbulantzia bat behar dut berehala. 722 00:53:54,522 --> 00:53:56,233 - Ados, one-king-20. - Lasai. 723 00:53:56,316 --> 00:53:57,609 - Lasai. - Stiles! 724 00:53:59,694 --> 00:54:01,238 Ez duzu inoiz irabaziko! 725 00:54:03,823 --> 00:54:07,369 - Aita! Hanka sutan daukat. - Lasai. Segi niri begira. 726 00:54:08,328 --> 00:54:09,579 Lasai. 727 00:54:09,663 --> 00:54:10,664 Lasai. 728 00:54:11,248 --> 00:54:12,707 Begira niri. 729 00:55:47,302 --> 00:55:49,429 Azpitituluak: Naiara Bitorika